1
00:01:04,760 --> 00:01:08,280
Momentu hauetan, Germanentzat
errazena eta arriskutsuena...

2
00:01:08,240 --> 00:01:09,560
...tronbosi bat izatea da.

3
00:01:10,440 --> 00:01:12,440
Eta hori kontrolatu
beharra dago.

4
00:02:31,840 --> 00:02:34,800
Egun on, Malen.
Kosta zaizu jaikitzea.

5
00:02:35,360 --> 00:02:36,560
Egun on.

6
00:02:37,920 --> 00:02:39,200
Amarekin hitz egin berri dut.

7
00:02:40,400 --> 00:02:43,360
Hegaldia hartuta dauka
datorren asterako.

8
00:02:43,920 --> 00:02:47,720
Planen bat egin beharko dugu.
Zure esku utziko dut.

9
00:02:47,360 --> 00:02:49,640
Zu iaioa zara
sorpresak prestatzen.

10
00:02:50,240 --> 00:02:52,320
Orain ez daukat gogorik?

11
00:02:52,320 --> 00:02:54,400
Bai, neska, pentsatu
zer edo zer.

12
00:02:55,160 --> 00:03:00,080
Balenziaga ikusi gabe dauka.
Han bisita, gero kaian bazkaldu...

13
00:03:00,680 --> 00:03:01,800
Zuk ikusi.

14
00:03:02,280 --> 00:03:03,840
Pentsatuko dut zerbait.

15
00:03:07,760 --> 00:03:11,720
Zer Malen? Zerbait gertatzen da?.

16
00:03:13,040 --> 00:03:14,400
Ezer ez.

17
00:03:15,000 --> 00:03:18,440
Bart ere ez zeunden
oso santu. Zer daukazu?

18
00:03:19,400 --> 00:03:21,240
Ezer ez.

19
00:03:22,080 --> 00:03:23,840
Lukasekin arazoren bat?

20
00:03:24,240 --> 00:03:25,760
Ezetz ba, ondo nago.

21
00:03:26,520 --> 00:03:31,920
Ados, hitz egin nahi ez baduzu
ez naiz astuna izango.

22
00:03:33,520 --> 00:03:37,200
Bueno, banoa bufetera.
Bisita dugu.

23
00:03:38,800 --> 00:03:42,400
Gero ikusiko zaitut
ontziolan, bai?

24
00:03:42,880 --> 00:03:45,760
Agur.
-Agur, maitea.

25
00:04:20,040 --> 00:04:21,720
Egun on, Teresa.

26
00:04:32,200 --> 00:04:37,720
Motel, motel, alferrik galdetuko
diat zer moduz hagoen. Bistan zagok.

27
00:04:38,120 --> 00:04:40,560
Kaixo, Imanol. Egia esan,
ez nauk kexatuko.

28
00:04:41,040 --> 00:04:42,080
Pozten nauk.

29
00:04:42,440 --> 00:04:44,400
Eskerrik asko. Ontziolara noak.

30
00:04:44,320 --> 00:04:45,440
Zer?

31
00:04:45,840 --> 00:04:47,800
Bai, iritsi zaidak lanari
heltzeko ordua.

32
00:04:48,280 --> 00:04:50,440
Egunean jarri beharra nian,
eta badakik.

33
00:04:51,000 --> 00:04:53,640
Ez zagok eguneroko martxa
berreskuratzea bezalako medizinarik.

34
00:04:54,400 --> 00:04:57,840
Bai, bestela buruak alferrikako
lan asko egiten dik. Eta badakik...

35
00:05:02,360 --> 00:05:04,840
German. Ondo al hago?

36
00:05:05,480 --> 00:05:10,480
Bai, bai. Bat batean makurtu eta
bat batean altxatzeagatik...

37
00:05:09,880 --> 00:05:11,920
Eseri hadi, eseri hadi,
pasako zaik eta.

38
00:05:16,880 --> 00:05:19,000
German, medikuarengana
joan beharko huke?

39
00:05:19,400 --> 00:05:20,400
Zergatik?

40
00:05:20,800 --> 00:05:22,480
Joe, zergatik. Nik esan
diadalako.

41
00:05:22,920 --> 00:05:25,400
Hiri ez zaik sekula gertatu?
Makurtu, bat batean altxa eta...

42
00:05:26,280 --> 00:05:27,560
Bai, bai, baina ez zakiat nik...

43
00:05:27,600 --> 00:05:29,160
Huskeria bat izan duk.

44
00:05:29,960 --> 00:05:32,200
German, gaitzaldi luze batetik
ateratzen ari haiz.

45
00:05:32,480 --> 00:05:34,360
Ikusten, Imanol? Ondo nago,
ez zaukaat ezer.

46
00:05:34,160 --> 00:05:37,080
German, medikuarengana joan
beharko huke. Edo bestela, etxera.

47
00:05:37,520 --> 00:05:43,000
Ondo nagok, benetan. Eskerrik asko,
Imanol. Bueno, egongo gaituk. Agur.

48
00:05:44,440 --> 00:05:45,840
Aio, aio...

49
00:05:47,040 --> 00:05:48,240
Bai?

50
00:05:48,480 --> 00:05:49,800
Bai, ni naiz.

51
00:05:51,040 --> 00:05:55,200
Gaur hamaiketan? Eta ezin du
lehentxeago izan. Hamarretan edo...

52
00:05:56,160 --> 00:05:59,800
Oso ondo, primeran, hantxe
izango naiz. Eskerrik asko, aio.

53
00:06:00,120 --> 00:06:01,440
Egun on, Joana.
Egun on.

54
00:06:02,320 --> 00:06:04,520
Aita, gaur Manex ikustera
joatekotan geratu ginen.

55
00:06:04,400 --> 00:06:06,160
Lasai, ez dut ahaztu.

56
00:06:06,320 --> 00:06:08,080
Ez, norbaitekin hizketan
entzun zaitut eta...

57
00:06:08,400 --> 00:06:12,080
Lan elkarrizketa bat daukat, 10etan.
Baina zer egongo naiz, orduerdi edo?

58
00:06:12,440 --> 00:06:13,840
Denerako denbora dago.

59
00:06:14,400 --> 00:06:15,280
Orduan bale.

60
00:06:15,480 --> 00:06:18,480
Zure autoan joango gara. Ez duzu
bidaia luzerik egin oraindik.

61
00:06:18,920 --> 00:06:20,320
Ea zer moduz portatzen den.

62
00:06:20,760 --> 00:06:23,520
Sentitzen dut, baina ezinezkoa da.

63
00:06:24,040 --> 00:06:25,480
Zer ba?

64
00:06:26,720 --> 00:06:28,240
Saldu egin dut.

65
00:06:39,080 --> 00:06:40,320
Esan nizun ez saltzeko.

66
00:06:40,800 --> 00:06:43,920
Ia, badakit, baina oso ondo
etorriko zaigu dirua.

67
00:06:44,640 --> 00:06:48,880
Ba egin diru horrekin nahi duzuna,
ez dizut onartuko eta.

68
00:06:49,200 --> 00:06:51,920
Hartu zure gastuetarako, edo
unibertsitaterako, edo...

69
00:06:51,920 --> 00:06:52,720
...beste auto bat erosteko?

70
00:06:52,440 --> 00:06:53,320
Aita?mesedez...

71
00:06:53,920 --> 00:06:56,360
Ez, Joana, oparitu egin nizun,
eta opariak ez dira saltzen!

72
00:06:59,360 --> 00:07:01,040
Aita, ez zaitez horrela joan.

73
00:07:16,680 --> 00:07:23,200
Bai, konforme. Bale,
eskerrik asko. Agur.

74
00:07:24,280 --> 00:07:27,840
Arrazoi osoa zenuen, Leo,
itxura ona hartu diot.

75
00:07:28,800 --> 00:07:31,760
Esan nizun? Milenarekin,
behintzat, asmatu zuen.

76
00:07:33,640 --> 00:07:37,680
Bai, eta zera esan dit? Agian,
egunen batean zuk eta nik ere...

77
00:07:37,640 --> 00:07:39,840
...Ibirekin terapiara
joan beharko dugula.

78
00:07:40,320 --> 00:07:44,560
A, ba ez dago arazorik.
Ibiri laguntzeko bada, ni prest.

79
00:07:45,080 --> 00:07:47,400
Eskerrik asko, Leo? Por favor...

80
00:07:50,320 --> 00:07:53,880
Atzo gauean, Ibirekin serio
hizketan aritu nintzen.

81
00:07:55,480 --> 00:07:57,160
Eta?

82
00:07:57,840 --> 00:08:04,320
Ibi gaizki dago, sekulako
korapiloa dauka barruan.

83
00:08:05,520 --> 00:08:07,280
Abandonatuta sentitzen da.

84
00:08:07,760 --> 00:08:12,200
Lehenengo amak utzi omen zuen,
eta gero nik.

85
00:08:12,400 --> 00:08:14,480
Bueno, zuk ez duzu
horrelakorik egin, e?

86
00:08:15,280 --> 00:08:17,960
Edo bai, auskalo...

87
00:08:20,040 --> 00:08:24,240
Eta orain, bere ustez, familia
berria osatu du Xanet eta Jokinekin.

88
00:08:24,400 --> 00:08:27,200
Eta nik zer, eta haiengatik
urrundu dut.

89
00:08:27,480 --> 00:08:30,760
A ver... Ibik asko sufritu du, bai.

90
00:08:31,240 --> 00:08:35,480
Baina ez zuk eta ez nik ez diogu
kalterik egin. Ez nahita, behintzat.

91
00:08:35,960 --> 00:08:41,520
Bai, baina ez dakit... Igarri egin
behar nion barruan bazuela zerbait.

92
00:08:41,920 --> 00:08:44,120
Karlos, pertsona arruntak gara,
eta pasa egin zaigu.

93
00:08:44,560 --> 00:08:46,960
Horretarako daude profesionalak.

94
00:08:47,480 --> 00:08:50,520
Edurnek lagunduko dizu bideratzen,
ikusiko duzu.

95
00:08:50,920 --> 00:08:52,720
Ez estutu zure burua.

96
00:08:56,520 --> 00:09:01,000
Lur jota utzi ninduen Ibik
gaizki pasa duela entzuteak.

97
00:09:01,920 --> 00:09:08,480
Ia... Bueno, eta psikolgoarengana
joateaz, zer esan dizu?

98
00:09:09,000 --> 00:09:12,840
Ez diot oraindik ezer esan. Une
aproposa aurkitu nahi dut.

99
00:09:16,080 --> 00:09:18,920
Kaixo, Ibi, egun on.
Egun on, Ibi.

100
00:09:19,200 --> 00:09:23,240
Bueno, hau Txomini utziko diot
eta banoa Bogara.

101
00:09:23,960 --> 00:09:26,880
Hortxe utzi dizkizut
zerealak eta esnea, bai?

102
00:09:29,360 --> 00:09:33,120
Bueno, chao...
Gero arte.

103
00:10:02,600 --> 00:10:05,400
Bai, kaixo, ADN Genetics?.

104
00:10:07,080 --> 00:10:09,600
Hara, ADN proba bat egin nahi nuke.

105
00:10:10,280 --> 00:10:12,960
Zuek egiten dituzue, ezta?

106
00:10:19,280 --> 00:10:23,120
Bai, deituko dizut
beranduxeago. Agur.

107
00:10:24,120 --> 00:10:27,120
German...! Kaixo. Kaixo,
egun on, Malen.

108
00:10:27,000 --> 00:10:29,200
Hau ezustekoa... Zer moduz?

109
00:10:29,560 --> 00:10:33,320
Ondo, eskerrik asko? Lukasekin
edo aitarekin hitz egin dezaket?.

110
00:10:33,720 --> 00:10:35,520
Ba ez daude,
ez bata eta ez bestea.

111
00:10:36,000 --> 00:10:38,040
Bueno, berdintsu izango da.

112
00:10:38,440 --> 00:10:41,160
Lanera etorri naiz, eta
toki bat nahiko nuke.

113
00:10:42,400 --> 00:10:46,040
Ba... momentu honetan
bulego guztiak okupatuta daude.

114
00:10:47,760 --> 00:10:49,920
Lasai, txokoan ondo egongo naiz.

115
00:10:50,480 --> 00:10:53,360
Zeu zara Finantzen eta
Kontuen arduraduna , ezta?.

116
00:10:53,720 --> 00:10:54,920
Bai.

117
00:10:54,640 --> 00:10:57,440
Azken sei hilabeteetako
balantzeak behar ditut.

118
00:10:57,840 --> 00:11:00,320
Baita hitzarmen
ekonomiko-administratiboen agiriak ere.

119
00:11:00,560 --> 00:11:02,080
Konforme.

120
00:11:02,400 --> 00:11:04,080
A! Eta bezeroen
zerrenda ere bai.

121
00:11:04,320 --> 00:11:06,680
Ondo da, eramango dizkizut.

122
00:11:07,200 --> 00:11:09,560
Bai, atera kopia bat
paperean lehendabizi.

123
00:11:09,920 --> 00:11:12,160
Eta emailez ere bidaltzen
badizkidazu, mesedez...

124
00:11:12,160 --> 00:11:15,280
Ondo da. Eman bost minutu
eta eramango dizkizut.

125
00:11:15,720 --> 00:11:17,080
Eskerrik asko, Malen.

126
00:11:17,640 --> 00:11:19,640
Bueno, ba, txokoan egongo naiz.

127
00:11:20,000 --> 00:11:21,200
Ondo da.

128
00:11:36,480 --> 00:11:39,440
Ibi, zaude momentu batean.
Zurekin hitz egin nahi dut.

129
00:11:40,040 --> 00:11:42,040
Orain ez, aita, autobusa
hartu behar dut.

130
00:11:42,480 --> 00:11:45,480
Baina garaiz zabiltza, eta bi
minutu izango dira.

131
00:11:45,920 --> 00:11:47,560
Ibi, mesedez, garrantzitsua da.

132
00:11:48,360 --> 00:11:51,600
Esan. Zer nahi duzu?

133
00:11:53,240 --> 00:11:57,320
Luze aritu naiz hitz egindakoaz
pentsatzen.

134
00:11:57,920 --> 00:12:00,320
Eta buelta asko eman ondoren...

135
00:12:01,920 --> 00:12:08,240
...nire ustez. espezialista
batengana joatea da onena.

136
00:12:09,400 --> 00:12:13,680
Ibi, ez zaitut bakarrik utziko.
Lagundu egin nahi dizut.

137
00:12:14,160 --> 00:12:17,720
Hitz egin dut psikologo batekin,
zure kasua azaldu diot eta...

138
00:12:17,720 --> 00:12:19,080
...baikor agertu da.

139
00:12:21,520 --> 00:12:25,400
Leo eta biok ere prest
gaude terapiara joateko.

140
00:12:28,480 --> 00:12:32,400
Ibi, elkarrekin bat eginda
aterako gara honetatik.

141
00:12:35,840 --> 00:12:37,480
Zer diozu?

142
00:12:38,240 --> 00:12:39,680
Ados.

143
00:12:41,840 --> 00:12:44,840
Orduan... hitzordua
hartuko dut?

144
00:12:45,320 --> 00:12:50,080
Zuk nahi duzuna egingo dut, aita.
Orain joan naiteke eskolara?

145
00:12:50,600 --> 00:12:52,840
Bai, jakina.

146
00:12:55,360 --> 00:12:57,320
Agur.
-Agur...

147
00:13:10,160 --> 00:13:11,200
Naroa, non sartu zara?

148
00:13:12,160 --> 00:13:13,280
(ATEA JOTZEN DUTE)

149
00:13:14,480 --> 00:13:15,480
Minutu erdi bat, bai?

150
00:13:15,920 --> 00:13:17,400
Jakina, aurrera.

151
00:13:20,080 --> 00:13:21,920
Zure izenean iritsi da.

152
00:13:22,600 --> 00:13:26,440
Laborategitik... Hartu genituen
laginen emaitzak izango dira.

153
00:13:26,880 --> 00:13:29,080
Pentsatzen dut.
Ea zer dioten.

154
00:13:29,880 --> 00:13:33,760
Egon. Geratu, gura baduzu.
-Bale.

155
00:13:39,840 --> 00:13:44,560
“Logelan topatutako odola
Rikardo Ojangurenena da.

156
00:13:45,320 --> 00:13:48,600
Eta bolbora arrastoak be bazeuden”.

157
00:13:50,040 --> 00:13:50,880
Horrek esan nahi du...

158
00:13:51,240 --> 00:13:54,320
Horrek esan nahi du Rikardo
Ojanguren logelan tirokatu zutela.

159
00:13:54,280 --> 00:13:55,640
Uste genuen moduan.

160
00:13:56,160 --> 00:13:58,240
Ez da agertu beste ezeren arrastorik?.

161
00:13:59,400 --> 00:14:04,600
Ba bai, gorpuaren ondoan haritxo bat
agertu da, eta azazkaletan...

162
00:14:04,560 --> 00:14:06,680
...epitelioa eta ADN arrastoak.

163
00:14:07,760 --> 00:14:10,320
Orain norenak diren
jakitea falta zaigu.

164
00:14:10,920 --> 00:14:13,040
Zein da zure ondorioa, orduan?

165
00:14:13,440 --> 00:14:16,600
Garbi dago, logelan
indarkeria egon zen.

166
00:14:17,000 --> 00:14:21,080
Eta arrasto horiek, seguruenik,
hiltzailearenak izango dira.

167
00:14:21,880 --> 00:14:23,640
Eta orain, zein dugu
hurrengo pausoa?

168
00:14:24,560 --> 00:14:29,400
Ba hasteko, hoteleko langile
guztien ADNa behar dugu.

169
00:14:29,840 --> 00:14:31,880
Gaur bertan hastea nahi duzu?
-Bai.

170
00:14:31,680 --> 00:14:34,800
Endredo handia sortuko dugu, eta
Koldo haserretuko zait...

171
00:14:34,760 --> 00:14:36,040
...baina ezinbestekoa da.

172
00:14:37,320 --> 00:14:39,200
Bueno, ba, abisua pasatzera noa?

173
00:14:40,200 --> 00:14:42,720
Ibon, beste gauza bat.

174
00:14:43,360 --> 00:14:48,560
Irakurri dut Aitor Gorrotxari
buruzko txostena. Zorionak.

175
00:14:49,320 --> 00:14:50,520
Eskerrik asko.

176
00:14:51,040 --> 00:14:54,600
Behar ona egin duzu: oso ondo
idatzia dago, eta emon beharreko...

177
00:14:54,400 --> 00:14:56,200
...pauso guztiak emonda.

178
00:14:57,360 --> 00:14:59,880
Pozten naiz ikasteko
balio izan dizulako.

179
00:15:00,360 --> 00:15:02,040
Bai.

180
00:15:16,840 --> 00:15:19,040
Joder, Naroa!

181
00:15:20,280 --> 00:15:24,840
Bale, nigatik ados. Ekarri
arropa erosoak dantzarako, e?

182
00:15:25,240 --> 00:15:26,360
Deika eta deika aritu naiz.

183
00:15:26,760 --> 00:15:28,280
Bale, bale, gero arte, Kevin.

184
00:15:28,640 --> 00:15:29,760
Ia, Malen, isilduta neukan eta....

185
00:15:30,120 --> 00:15:31,680
Zure aita hemen dago.

186
00:15:32,160 --> 00:15:34,400
Zer? Hemen? Baina
zertara etorri da?

187
00:15:34,800 --> 00:15:36,400
Lanera, eta geratzeko asmoz.

188
00:15:36,880 --> 00:15:39,760
Baina... burua galdu dugu ala?

189
00:15:40,200 --> 00:15:43,040
Ontziolako kontuak eta
dokumentazioa eskatu dizkit.

190
00:15:43,440 --> 00:15:44,840
Txokoan dago.

191
00:15:45,360 --> 00:15:48,000
Bulegorik libre ez dagoela esan diot
eta hantxe jarri da.

192
00:15:48,720 --> 00:15:50,360
Joder, besterik ez genuen behar!

193
00:15:50,560 --> 00:15:52,920
Orduan, zer? Emango diot
dokumentazioa?

194
00:15:53,120 --> 00:15:54,560
Zure zain nengoen.

195
00:15:57,160 --> 00:15:58,720
Bale. Prest daukazu?

196
00:15:58,520 --> 00:16:00,080
Bai, hementxe.

197
00:16:00,520 --> 00:16:02,560
Bale, ba utzi, neuk eramango diot.
Zu ez kezkatu.

198
00:16:03,600 --> 00:16:05,320
Ados, tori.

199
00:16:16,720 --> 00:16:18,000
Kaixo, aita.

200
00:16:18,480 --> 00:16:21,200
Egun on, Lukas.

201
00:16:21,640 --> 00:16:24,640
Hau ezustekoa. Baina
pozten naiz hemen ikusteaz.

202
00:16:25,120 --> 00:16:26,920
Eskerrik asko, baita ni ere.

203
00:16:28,480 --> 00:16:31,120
Beraz, lanean
hasi behar duzu...

204
00:16:31,560 --> 00:16:33,080
Ba bai?

205
00:16:33,680 --> 00:16:36,360
Eta... Une egokia dela uste duzu?

206
00:16:36,840 --> 00:16:39,080
Ez dakit... Guztiz
indartuta sentitzen zara?

207
00:16:39,080 --> 00:16:40,880
Aspertu naiz etxean egoten.

208
00:16:41,320 --> 00:16:43,880
Askoz hobeto nago eta irrikaz
lanari ekiteko?

209
00:16:44,480 --> 00:16:46,160
Normaltasunari eutsi nahi diot.

210
00:16:47,480 --> 00:16:49,640
Baina bat batean hastea ere...

211
00:16:50,000 --> 00:16:52,720
Ontziolaren jabeetako
bat naiz, ezta?

212
00:16:53,160 --> 00:16:55,520
Hementxe nago ba!
Zaindu egin behar da negozioa.

213
00:16:56,480 --> 00:17:04,000
Jakina. Eskubidea duzu hona etorri
eta lan taldean hasteko.

214
00:17:04,600 --> 00:17:07,760
Baina bilatuko dizut bulego bat.
Txokoa ez da lan egiteko tokia.

215
00:17:08,200 --> 00:17:11,520
Estimatzen dizut, baina moldatuko
naiz gaurkoagatik, behintzat.

216
00:17:12,240 --> 00:17:13,760
Niretzako dira?

217
00:17:14,200 --> 00:17:19,400
Bai. Tori. Malenek prestatu dizkizu.
Eskatutako guztia daukazu.

218
00:17:19,760 --> 00:17:20,960
Eskerrik asko bioi.

219
00:17:26,160 --> 00:17:30,400
Tira, hitz egingo dugu, e? Behar
banauzu, badakizu non nagoen.

220
00:17:30,800 --> 00:17:32,840
Bai, ederki.

221
00:17:48,600 --> 00:17:49,600
Zer gertatzen da?

222
00:17:50,280 --> 00:17:53,280
Hemengo langile guztien ADN laginak
hartzera etorri gara.

223
00:17:53,680 --> 00:17:58,480
Rikardo Ojanguren hemen hil zuten,
eta frogak ditugu, Koldo.

224
00:18:00,880 --> 00:18:03,120
Epailearen agindua daukat.

225
00:18:06,800 --> 00:18:09,600
Eta zer uste duzu,
langile batek hil zuela?

226
00:18:10,040 --> 00:18:12,200
Ba ezin dugu hipotesirik baztertu.

227
00:18:12,680 --> 00:18:16,480
Hamengo inoren lagina ez badator bat
guk hartu genituenekaz...

228
00:18:16,400 --> 00:18:20,080
...zure langileak garbi egongo dira.
Baina hori ziurtatu egin behar dugu.

229
00:18:22,560 --> 00:18:27,600
Ondo. Egin beharrekoa bada, egin,
nik ez dizuet trabarik jarriko.

230
00:18:28,080 --> 00:18:32,040
Badakit endredo handia sortuko
dizugula, baina ez ditugu...

231
00:18:32,000 --> 00:18:33,480
...bezeroak molestatuko.

232
00:18:33,680 --> 00:18:34,760
Ez dira ohartuko.

233
00:18:35,760 --> 00:18:39,360
Zuek esan bai, baina
ezinezkoa da.

234
00:18:39,800 --> 00:18:42,240
Nahikoa da baten batek zerbait
kontatzea eta akabo.

235
00:18:42,600 --> 00:18:45,480
Bi egunetan Arralde osoak jakingo
du, eta hotela hustuko zaigu, noski.

236
00:18:46,080 --> 00:18:49,040
Beitu, Koldo, nik ez dizut kalterik
egin gura, baina nire beharra...

237
00:18:48,920 --> 00:18:49,760
...egin behar dut.

238
00:18:50,840 --> 00:18:52,240
Oso diskretuak izango gara.

239
00:18:52,640 --> 00:18:55,000
Gela batean hartuko ditugu laginak:
zuk esan non.

240
00:18:56,160 --> 00:19:00,480
Joe, Nekane, ondo da, baina
uler ezazu nire egoera.

241
00:19:01,000 --> 00:19:04,400
Garaiotan hutsa behar da
negozioa pikutara joateko.

242
00:19:04,920 --> 00:19:07,800
Eta jendeak jakiten badu
hemen baten bat hil dutela, ba...

243
00:19:08,200 --> 00:19:09,840
Koldo, fida zaitez nitaz.

244
00:19:10,280 --> 00:19:13,880
Oso arin amaituko dugu, baina denok
ipini behar dugu gure aldetik.

245
00:19:14,480 --> 00:19:16,200
Jakina.

246
00:19:16,920 --> 00:19:18,560
Egun on.

247
00:19:19,040 --> 00:19:21,800
Joana, lagundu hauei 13.era

248
00:19:21,800 --> 00:19:23,520
Behargin guztiei laginak hartu behar dizkiete.

249
00:19:24,400 --> 00:19:25,720
Hemen lan egiten duzu?

250
00:19:26,040 --> 00:19:27,640
Egun erdiko beharra hartu du.

251
00:19:27,600 --> 00:19:29,920
Bai, ikasten jarraitu ahal izateko?

252
00:19:30,920 --> 00:19:32,920
Ba... zatozte nirekin.

253
00:19:33,640 --> 00:19:36,440
Ni oraintxe noa, e?
-Konforme.

254
00:19:38,120 --> 00:19:42,040
Koldo, galdera bat: aspaldian
egin dozu berba Naroagaz?

255
00:19:42,520 --> 00:19:46,160
Ez. Nik ez. Zer ba?

256
00:19:51,400 --> 00:19:52,600
Kaixo, Alizia.

257
00:19:53,120 --> 00:19:54,560
Kaixo, Zer moduz
joan da elkarrizketa?

258
00:19:54,920 --> 00:19:58,400
Lotsagarria da! Ez dago eskubiderik.
Jendearekin jolasean dabiltza!

259
00:19:58,360 --> 00:19:59,680
Itxoin, itxoin... Zer gertatu da?

260
00:19:59,640 --> 00:20:00,840
Elkarrizketa zela, bai zera!

261
00:20:01,680 --> 00:20:03,640
Sartu naiz, kurrikuluma
utzi, eta listo!

262
00:20:04,000 --> 00:20:08,080
Interesik badute, deituko didatela.
Eta leku guztietan, gauza bera.

263
00:20:08,520 --> 00:20:11,200
Etxetik atera, nerbioak
pasarazi, eta dena alferrik!

264
00:20:11,520 --> 00:20:13,360
Ez duzu etsi behar,
aterako da zerbait.

265
00:20:13,080 --> 00:20:14,800
Zuk badakizu zer zaila den?

266
00:20:15,520 --> 00:20:17,920
Han zeudenen erdiak nire
seme alabak izan zitezkeen.

267
00:20:18,560 --> 00:20:21,800
Eta beste erdiak etorkinak?
Hutsaren truke lan egiteko prest.

268
00:20:22,280 --> 00:20:23,800
Tira, etorkinek ez daukate errurik.

269
00:20:24,320 --> 00:20:26,560
Nahikoa egin dute etxea utzi
eta hona etorrita.

270
00:20:27,080 --> 00:20:28,720
Ados, baina pentsatu ondo.

271
00:20:29,200 --> 00:20:31,680
Etorkizunak erdi prezioan
lan egiteko prest baldin badaude...

272
00:20:31,640 --> 00:20:33,000
...ni ez naute hartuko, ez??

273
00:20:33,800 --> 00:20:35,680
Bai, horrela begiratuta?

274
00:20:35,560 --> 00:20:37,960
Ba bai, horixe da egia!
Eta ni ez nago prest!

275
00:20:38,280 --> 00:20:41,000
Euskalerrian gogor borrokatu da
lan baldintza duinak izateko.

276
00:20:41,560 --> 00:20:45,160
Baduzu arrazoi puntu bat, baina
haserre zaude eta ez duzu...

277
00:20:45,440 --> 00:20:46,440
...behar bezala arrazoitzen.

278
00:20:47,720 --> 00:20:50,080
Nahi duzuna, baina ni lanik gabe.

279
00:20:52,400 --> 00:20:55,080
Ogia erosi eta
etxe-agentziatik pasatu naiz.

280
00:20:54,800 --> 00:20:55,760
Eta?

281
00:20:56,800 --> 00:20:59,600
Ezer ez. Inork ez du
interesik erakutsi.

282
00:20:59,800 --> 00:21:01,480
Joder, hori ere gaizki atera behar!
Dena batera...!

283
00:21:02,360 --> 00:21:04,480
Bueno, eta... Joana ere? ez dago
oso ondo, ezta?

284
00:21:03,880 --> 00:21:04,760
Joana? Zer ba?

285
00:21:05,680 --> 00:21:07,440
Kandido, mesedez,
oso ondo dakizu.

286
00:21:07,840 --> 00:21:10,880
Tratatu duzun modiagatik,
eta bere dirua ez onartzeagatik.

287
00:21:11,080 --> 00:21:12,520
Lagundu  egin nahi digu,
gure alaba da.

288
00:21:12,680 --> 00:21:14,480
Bai, baina ni naiz aita.

289
00:21:14,320 --> 00:21:17,920
Mesedez... Ezin duzu Joana baztertu!
Hutsaren hurrena sentiarazi duzu.

290
00:21:19,360 --> 00:21:21,400
Hitz egingo dut berarekin.

291
00:21:21,920 --> 00:21:24,160
Manex ikustera joatekotan geratu gara.

292
00:21:24,520 --> 00:21:28,040
Ondo. Badakizu hotelean
lanean hasi dela?

293
00:21:28,640 --> 00:21:31,440
Joana? Ez nekien ezer.

294
00:21:31,960 --> 00:21:34,800
Bai, Germanekin hitz egin zuen
eta kontratatu egin du.

295
00:21:35,280 --> 00:21:38,760
Baina txintik ere ez, ez Joanari
eta ez Germani, entzun?

296
00:21:40,160 --> 00:21:43,680
Ez, ez da hori? Ikasketak
uzteak kezkatzen nau.

297
00:21:44,120 --> 00:21:49,240
Ez, ez ditu utziko. Baina gogoratu,
lagundu egin nahi digu.

298
00:21:53,200 --> 00:21:55,160
Eta, langile guztiek
etorri behar dute?

299
00:21:55,600 --> 00:21:58,080
Bai, hala esan dit Nekanek?

300
00:21:58,160 --> 00:21:59,080
Hemen nago.

301
00:22:00,000 --> 00:22:03,120
Aulki bakarra dago.
Nahikoa duzue?

302
00:22:03,520 --> 00:22:06,760
Bai. Hor langilea eta gu
zutik moldatuko gara.

303
00:22:07,280 --> 00:22:10,200
Beraz, ADN laginak
hartu behar dituzue...

304
00:22:10,640 --> 00:22:12,040
Langileei bakarrik.

305
00:22:12,080 --> 00:22:12,760
Niri ere bai?.

306
00:22:13,360 --> 00:22:15,880
Gaur hasi zarenez, ez
da beharrezkoa izango.

307
00:22:18,520 --> 00:22:20,360
Joana, beste zeozer behar duzu?

308
00:22:20,760 --> 00:22:22,440
Ez, ez, banoa?

309
00:22:23,080 --> 00:22:30,640
Egon. Zuk ezagutzen
zenuen hildakoa, Rikardo Ojanguren?

310
00:22:31,080 --> 00:22:35,680
Ba bai, Itxasorekin argazkietan
agertzen zen enpresaburua?

311
00:22:36,240 --> 00:22:38,200
Baina Itxasok ez du zerikusirik, e?

312
00:22:38,640 --> 00:22:40,680
Hori guk argitu beharrekoa da.

313
00:22:40,600 --> 00:22:42,160
Baina ez da susmagarria, ez?

314
00:22:42,480 --> 00:22:44,360
Ez.

315
00:22:44,880 --> 00:22:45,880
Ez, ezta?

316
00:22:46,440 --> 00:22:48,840
Ez. Oraingoz ez, behintzat.

317
00:22:49,320 --> 00:22:50,920
Ziur gizon horrek etsai piloa zuela.

318
00:22:51,360 --> 00:22:53,560
Barkatu, Joana, baina ezin
dugu kasuaz zugaz berba egin.

319
00:22:54,000 --> 00:22:55,880
Ez, barkatu zuek. Banoa.

320
00:22:56,360 --> 00:22:58,080
Agur.
-Aio.

321
00:22:59,200 --> 00:23:00,600
Zer zeukan?

322
00:23:01,600 --> 00:23:03,360
Ez dakit, baina urduri ikusi dut.
-Bai ba.

323
00:23:03,200 --> 00:23:04,560
(ATEA JOTZEN DUTE)

324
00:23:04,200 --> 00:23:05,160
Aurrera.

325
00:23:06,520 --> 00:23:09,480
Kaixo. Pasa hemendik, faborez.
Jarri.

326
00:23:11,680 --> 00:23:16,560
Begira, ikerketa bat daukagu abian,
eta hoteleko langileon...

327
00:23:16,480 --> 00:23:18,120
...ADN laginak hartu behar ditugu.

328
00:23:18,800 --> 00:23:21,040
Baina lasai, minutu bateko
kontua izango da.

329
00:23:28,880 --> 00:23:31,400
Zer, Lukas, zer dela
eta larritasun hau?

330
00:23:33,600 --> 00:23:35,000
Aita ontziolan agertu da.

331
00:23:35,360 --> 00:23:38,360
Ez du abisatu eta han agertu da
ustekabean! Malen bakarrik zegoen!

332
00:23:38,720 --> 00:23:40,200
Eta? Zer nahi zuen, ba?

333
00:23:40,640 --> 00:23:41,840
Lanean hasi nahi du!

334
00:23:42,400 --> 00:23:44,640
Azken sei hilabeteetako kontuak
eta hitzarmenak eskatu ditu.

335
00:23:45,800 --> 00:23:47,320
Hori al da dena?

336
00:23:47,840 --> 00:23:51,600
Nor dela uste du, etorri eta abisatu
gabe nahi dituen guztiak eskatzeko?

337
00:23:51,640 --> 00:23:52,840
Zer nahi du? Ni kontrolatu?

338
00:23:53,320 --> 00:23:56,400
Ontziolako martxan eragiteko modua
bilatzen ari da. Lasai.

339
00:23:56,800 --> 00:24:00,160
Ez, ni zelatatzera etorri da,
hutsegiteren batean harrapatzeko.

340
00:24:00,560 --> 00:24:03,240
Edo okerrago: ni probokatu nahian
dabil, gero lotsagarri uzteko!

341
00:24:03,120 --> 00:24:04,840
Ez ezazu horrela ikusi.

342
00:24:05,360 --> 00:24:08,360
Baietz. Ernesto, honek irakurketa
bakarra dauka.

343
00:24:08,440 --> 00:24:10,040
Ni azpiratu nahian dabil,
beti bezala!

344
00:24:10,400 --> 00:24:13,440
Sosega zaitez, Lukas.
Dena ez da txarra.

345
00:24:13,880 --> 00:24:17,520
Zure aita ondoan baldin badaukagu,
zer egiten duen, norekin...

346
00:24:17,400 --> 00:24:21,080
...elkartzen den, zer asmo daukan...
Dena jakingo dugu.

347
00:24:21,120 --> 00:24:25,760
Pentsatu pixka bat. Zure aita gure
gestioa kontrolatzen saiatuko da.

348
00:24:26,240 --> 00:24:29,560
Baina guk ere gertutik zainduko
dugu eta, behar izanez gero...

349
00:24:29,520 --> 00:24:31,040
...aurrea hartu.

350
00:24:31,560 --> 00:24:34,360
Ikusiko duzu. Zure aitaren pausoa
ez da gure kalterako izango.

351
00:24:34,800 --> 00:24:37,160
Mesederako gertatuko da, azkenean.

352
00:24:48,520 --> 00:24:51,120
Kaixo.
Kaixo...

353
00:24:53,040 --> 00:24:55,640
Ez didazu esan hemen
lanean hastekoa zinenik.

354
00:24:56,920 --> 00:24:58,600
Pentsatuko duzu zergatik, ez?

355
00:25:00,600 --> 00:25:02,640
Uste nuen bazegoela konfiantza gure
artean?

356
00:25:03,080 --> 00:25:04,640
Eta zuk esaten didazu hori?

357
00:25:06,960 --> 00:25:10,040
Aita, nire lehen eguna da hemen,
eta ez dut eztabaidan hasi nahi.

358
00:25:13,200 --> 00:25:14,680
Bale. Manexengana joateko prest?

359
00:25:16,040 --> 00:25:18,880
Bai, baina agian nahiago
dut bakarrik joan.

360
00:25:20,000 --> 00:25:20,840
Ze ba?

361
00:25:21,360 --> 00:25:26,200
Zuk ez duzu nire laguntza onartzen,
ba nik ere ez dut zurea nahi.

362
00:25:27,600 --> 00:25:30,720
Entzun, Joana, amak ere
esan dit eta egia da.

363
00:25:31,160 --> 00:25:33,680
Ez nuen hain zakarra
izan behar zurekin.

364
00:25:33,240 --> 00:25:36,160
Ba ez? Ez nuen horrelakorik espero?

365
00:25:36,800 --> 00:25:41,240
Barkatu. Badakit asmo ona
izan duzula autoa saltzerakoan.

366
00:25:41,880 --> 00:25:43,040
Baina saiatu ulertzen?

367
00:25:43,520 --> 00:25:45,600
Eta zu? Saiatzen zara
ni ulertzen?

368
00:25:46,680 --> 00:25:48,640
Baina niri ez zait bidezkoa
iruditzen zure dirua onartzea.

369
00:25:49,120 --> 00:25:52,920
Badakizu zer ez den bidezkoa?
Zuk laguntzarik ez onartzea.

370
00:25:53,520 --> 00:25:55,960
Ez gara familia bat, ala?.

371
00:25:56,800 --> 00:26:01,440
Jode, aita, ez zaitut ezagutzen.
Nondik atera duzu harrokeria hori?

372
00:26:02,000 --> 00:26:06,160
Bestelakoa zinela uste nuen.
Zer demostratu nahi duzu?

373
00:26:06,560 --> 00:26:10,400
Onena zarela? “Nor” baino hobea?
Osaba German baino hobea?

374
00:26:10,200 --> 00:26:12,080
Ez da hori,
Joana? Ba hala ematen du

375
00:26:12,480 --> 00:26:15,040
Ez duzula inor behar! Eta begira
nola gauden...!

376
00:26:18,800 --> 00:26:22,680
Konforme? Onartuko dizut dirua?

377
00:26:24,920 --> 00:26:29,040
Horrela bai, hau da nire aita.

378
00:26:29,360 --> 00:26:31,480
Baina ahal bezain
pronto itzuliko dizut.

379
00:26:32,000 --> 00:26:36,680
Bale, ez ezazu dena izorratu orain.
Onartu eta kito! Ez esan beste ezer.

380
00:26:37,280 --> 00:26:41,480
Uzten al didazu ba? Orain ere
nik amore eman behar?!

381
00:26:43,120 --> 00:26:44,600
Zatoz.

382
00:26:51,440 --> 00:26:53,640
Onena zara, badakizu?
Eta zu temosoena.

383
00:26:54,080 --> 00:26:56,680
Norena ote duzu ?.
/font> Auskalo...

384
00:26:56,640 --> 00:26:57,920
Baina ez da urruti ibiliko.

385
00:27:00,080 --> 00:27:02,440
Bueno, zer, joango gara
Manex ikustera?

386
00:27:02,960 --> 00:27:05,920
Bai, eman minutu bat, aldatzera noa.

387
00:27:06,320 --> 00:27:07,720
Bai. Guapa jantzi.

388
00:27:08,200 --> 00:27:09,640
Gehiago?.

389
00:27:22,560 --> 00:27:23,920
Alizia?!

390
00:27:25,160 --> 00:27:25,880
Bai?

391
00:27:26,320 --> 00:27:28,280
Beste faktura bat heldu da.

392
00:27:28,600 --> 00:27:29,440
Ze faktura?

393
00:27:29,880 --> 00:27:31,360
Eskatutako freskagarriena.

394
00:27:31,880 --> 00:27:35,720
Bueno, horiek zu ari zara
zerbitzatzen...

395
00:27:36,200 --> 00:27:39,120
Eta? Sartu nintzenean
inbentarioa egin nuen.

396
00:27:39,560 --> 00:27:42,600
Eta zuk batzuk saldu zenituen.
Beraz, ordaindu beharko dituzu.

397
00:27:45,760 --> 00:27:48,880
Une honetan, zailtasun batzuk
dauzkat, eta ezin dizut ordaindu.

398
00:27:50,400 --> 00:27:51,840
Ahal bezain pronto egingo dut.

399
00:27:52,280 --> 00:27:54,280
Ok, hori jakinda ez daukat presarik.

400
00:28:13,000 --> 00:28:15,240
Tori, bidaia arinduko digu.

401
00:28:16,040 --> 00:28:19,160
Joe, zer ondo. Ez da
ezer falta!

402
00:28:19,520 --> 00:28:21,480
Patatak, txokolatea...

403
00:28:21,880 --> 00:28:23,120
Ura hor dago, ezta?

404
00:28:23,040 --> 00:28:25,160
Bai. Tori.

405
00:28:29,640 --> 00:28:31,560
Zer daukazu buruan?

406
00:28:33,520 --> 00:28:36,480
Nola egingo dugu? Pasa zu aurrena.

407
00:28:37,480 --> 00:28:39,440
Ez dut uste ni ikusteko
irrikaz egongo denik.

408
00:28:40,160 --> 00:28:44,040
Ez... Baina niri ez dit
egia esango.

409
00:28:43,880 --> 00:28:47,160
Zergatik pentsatzen duzu okerrena?
Seguru ondo dagoela.

410
00:28:47,680 --> 00:28:51,200
Ez dakit... Telefonoz hitz egiten
dugun bakoitzean...

411
00:28:51,160 --> 00:28:55,240
...oso alai ikusten dut.
Ia euforiko.

412
00:28:55,840 --> 00:29:00,880
Ezagutzen dut, eta ez da normala.
Seguru zerbait ezkutatzen didala.

413
00:29:02,400 --> 00:29:04,720
Joana, kartzela beti da gogorra.

414
00:29:04,720 --> 00:29:07,760
Baina barruan zaudenean,
badakizu zer den inportanteena?

415
00:29:08,520 --> 00:29:12,720
Kanpoan dagoena ondo egotea.
zureak zaindu nahi dituzu.

416
00:29:13,800 --> 00:29:14,800
Ia, baina?

417
00:29:14,880 --> 00:29:16,000
Ez pentsatu arazoak dituela.

418
00:29:16,360 --> 00:29:19,080
Eta zerbait egongo balitz,
badaude salatzeko bideak.

419
00:29:19,400 --> 00:29:22,320
Badakit, aita, baina zuk hitz egin
berarekin eta egon adi, mesedez!

420
00:29:22,720 --> 00:29:23,880
Ziur egon nahi dut.

421
00:29:24,320 --> 00:29:27,280
Konforme. Horrela lasaiago
geratuko bazara.

422
00:29:27,720 --> 00:29:29,640
Mila esker.

423
00:29:31,120 --> 00:29:33,120
Bueno, zer? Martxan jarri
beharko dugu, ez?

424
00:29:33,320 --> 00:29:35,080
Hiru orduko bidaia
daukagu oraindik.

425
00:29:35,160 --> 00:29:37,520
Baionaraino nik gidatuko dut, bale?

426
00:29:38,120 --> 00:29:39,800
Eta Landetako autobide luzea,
niretzat?

427
00:29:40,240 --> 00:29:42,880
Aber, nor da hemen
gidari beteranoa?

428
00:29:42,640 --> 00:29:44,880
Tori, Vettel...

429
00:30:42,440 --> 00:30:44,120
Zer moduz hago?

430
00:30:44,760 --> 00:30:47,240
Hi ikusita, ezin hobeki.

431
00:30:49,360 --> 00:30:52,440
Hiretzat ... tailerrean
egin dinat.

432
00:30:53,160 --> 00:30:54,120
Ze polita...!

433
00:30:57,200 --> 00:30:58,560
Eskerrik asko?

434
00:30:59,120 --> 00:31:00,720
Nik beste bat zaukanat.

435
00:31:03,280 --> 00:31:07,040
Hik emanikoaren
ondoan dinat. Beti.

436
00:31:09,880 --> 00:31:12,640
Badakin? Datorren astean,
okindegian hasiko naun.

437
00:31:13,160 --> 00:31:15,880
Eta mekanikan ere izena ematea
pentsatu dinat.

438
00:31:18,040 --> 00:31:19,280
Ondo hago benetan?

439
00:31:20,760 --> 00:31:23,320
Oso ongi. Ez dun ikusten ala?

440
00:31:24,520 --> 00:31:26,880
Kanpoan baino hobeto
hagoela ematen dik.

441
00:31:27,520 --> 00:31:31,320
Zer nahi dun esatea?
Oso ongi tratatzen naiten.

442
00:31:32,040 --> 00:31:35,440
Denbora nola edo hala pasatzen
jakin behar, baina bestelakoan?

443
00:31:37,880 --> 00:31:41,760
Ez hadi kezkatu, otoi.
Bazakinat nire burua zaintzen.

444
00:31:43,160 --> 00:31:45,040
Ados.

445
00:31:47,000 --> 00:31:50,920
Bueno, eta hi, zer?
Zer moduz hago?

446
00:31:52,600 --> 00:31:54,240
Tira?

447
00:31:57,120 --> 00:31:59,920
Beti bezain
xarmanta behintzat.

448
00:32:01,800 --> 00:32:05,280
Eta, nola etorri haiz?
Trenez berriz ere?

449
00:32:05,640 --> 00:32:09,160
Ez, aitarekin. Berak ere
bisita egin nahi zian.

450
00:32:09,520 --> 00:32:10,840
Bueno, hik nahi badun, noski...

451
00:32:11,320 --> 00:32:15,320
Bai zera. Desiratzen egoten naun
aurpegi ezagun bat ikusteko.

452
00:32:16,160 --> 00:32:19,240
Eta kanpopan zer berri? Ama
eta anaia, ongi?

453
00:32:19,600 --> 00:32:21,000
Eta Ikerne eta txikia?.

454
00:32:21,320 --> 00:32:24,400
Denak ondo, musu bat
emateko esan zidatek.

455
00:32:25,640 --> 00:32:27,800
Eta eskuminak kuadrillakoen partetik.

456
00:32:28,280 --> 00:32:30,200
Eman heuk ere bueltan.

457
00:32:30,600 --> 00:32:32,680
Eta Ainhoa? Etorri zuan atzo?

458
00:32:33,160 --> 00:32:37,760
Bai, ez din huts egiten,
astero etortzen dun.

459
00:32:39,280 --> 00:32:44,880
Badakik? Azkenean, autoa saldu diat.
10.000 euro. Ez zagok gaizki, ez?

460
00:32:46,200 --> 00:32:49,640
Tratulari aparta egina hago. Zorionak!

461
00:32:50,520 --> 00:32:53,160
Diru horrek on egingo dizue etxean.

462
00:32:55,640 --> 00:32:59,000
Ei, hurrengorako bis a bisa
eskatuko dinat.

463
00:32:59,120 --> 00:33:00,720
Elkarrekin goxo-goxo egoteko.

464
00:33:01,560 --> 00:33:02,880
Bai...

465
00:33:05,920 --> 00:33:08,000
Oso ongi geratzen zain.

466
00:33:08,400 --> 00:33:11,080
Ez diat kenduko hi atera arte.

467
00:33:13,800 --> 00:33:18,880
Hemendik irtendakoan asteburu bat
pasatzera joango gaitun...

468
00:33:18,840 --> 00:33:21,960
...eta itsasora
botako ditinagu, ados?

469
00:33:25,280 --> 00:33:29,880
Maitea, gero eta gutxiago
geratzen dun.

470
00:33:39,920 --> 00:33:41,680
Zer moduz aitarekin?
Hitz egin duzue?.

471
00:33:42,120 --> 00:33:44,880
Gauza handirik ez. Txostenak hartu,
eta lanean hasi da.

472
00:33:45,480 --> 00:33:49,760
Jode, ezer esan gabe eta kontu eske
hastea normala iruditzen zaizu?

473
00:33:50,360 --> 00:33:55,440
Abisatu gabe etortzea ez, baina?
normala da etorri nahi izatea.

474
00:33:56,120 --> 00:33:58,480
Ontziolako sozioa da,
eta berea da herena.

475
00:33:59,000 --> 00:34:00,560
Eta, ez da gutaz fio ala?

476
00:34:01,040 --> 00:34:03,880
Ez hartu horrela. Ontziola
nola doan jakin nahiko du.

477
00:34:04,240 --> 00:34:05,680
Ia?

478
00:34:05,680 --> 00:34:07,760
Gainera, ondo etorriko zaizue
elkarrekin lan egitea.

479
00:34:08,160 --> 00:34:10,560
Zuena pixkanaka konpontzeko.

480
00:34:11,160 --> 00:34:14,640
Bai, Lukas. Gero eta
hobeto zaudete.

481
00:34:15,160 --> 00:34:19,000
Zuk asko ari zara jartzen zure
aldetik eta bide onean zaudete.

482
00:34:19,680 --> 00:34:23,800
Ni, berriz, begira nola
nagoen nire aitarekin...

483
00:34:25,200 --> 00:34:27,040
Zer, jakin duzu besterik?

484
00:34:28,320 --> 00:34:32,640
Ez, oraindik ez, baina
laster jakingo dut.

485
00:34:32,720 --> 00:34:34,120
Hori espero dut behintzat.

486
00:34:35,200 --> 00:34:38,040
Malen, eta zergatik ez diozu
zuzenean galdetzen?

487
00:34:38,440 --> 00:34:41,200
Zer galdetu behar diot?
“Aita, adoptatua naiz”?

488
00:34:41,680 --> 00:34:46,560
Ez dakit, baina saiatu. Erakutsiozu
argazkia, ea zer dioen. Aita duzu.

489
00:34:46,160 --> 00:34:50,880
Mesedez! Orain arte horrela aritu
naiz zurekin, saiatzeko konpontzen.

490
00:34:50,720 --> 00:34:52,320
Eta zu nola jartzen zinen?

491
00:34:52,600 --> 00:34:53,520
Bueno, ez da gauza bera.

492
00:34:53,440 --> 00:34:55,800
Ez, klaro! Ba orain zu ez sartu
aita eta nire artean!

493
00:34:56,800 --> 00:35:00,200
Bale, zuri laguntzeko esan dut,
baina hori nahi baduzu...

494
00:35:01,680 --> 00:35:04,680
Barkatu zakar egon banaiz.
Baina horixe nahi dut.

495
00:35:05,280 --> 00:35:06,840
Badakit zer ari zaren pasatzen.

496
00:35:07,320 --> 00:35:11,200
Eta edozer gauza erabakitzen duzula
ere, ondoan izango nauzu laguntzeko.

497
00:35:14,560 --> 00:35:18,280
Badakizu, gero Kevinekin
geratu naiz, aurreskua erakusteko.

498
00:35:18,760 --> 00:35:20,600
Ikusteko modukoa izango da.

499
00:35:21,080 --> 00:35:24,440
Bai, ea nola moldatzen
den gure “baldartxo”!

500
00:35:28,520 --> 00:35:33,640
Tira, amaitu duk nire denbora.
Aitaren txanda.

501
00:35:35,600 --> 00:35:38,000
Bi aste barru itzuliko nauk.

502
00:35:38,360 --> 00:35:42,840
Hementxe egongo naun,
ea bis a bisa ematen diguten.

503
00:35:46,480 --> 00:35:49,400
Zaindu.
-Heu ere bai.

504
00:36:02,080 --> 00:36:04,760
Agur, polita.
-Agur.

505
00:36:21,680 --> 00:36:23,320
Kaixo, Manex.
Aio.

506
00:36:25,720 --> 00:36:29,000
Ez ezak aurpegi hori jarri. Bazekiat
alaba politagoa dela...

507
00:36:29,000 --> 00:36:30,760
...baina ez nauk
hain zatarra ere.

508
00:36:31,760 --> 00:36:34,360
Hurrengoan, makilatuta
etorriko nauk.

509
00:36:37,680 --> 00:36:39,320
Zer moduz hago?

510
00:36:41,360 --> 00:36:44,840
Ongi... Griska.

511
00:36:46,200 --> 00:36:48,240
Kostako zaik hemen, ezta?

512
00:36:49,120 --> 00:36:53,320
Baina hilabete txarrena pasatu duk,
eta beste lauak ere pasatuko dituk.

513
00:36:53,880 --> 00:36:59,760
Bueno, ikastaroz ikastaro segitzen
badut, agian 3an geratuko nauk.

514
00:37:00,240 --> 00:37:01,760
Oraindik ez ditek ezer esan, ez?

515
00:37:02,760 --> 00:37:07,000
Ez... Inork ez.

516
00:37:08,480 --> 00:37:10,080
Ondo hago benetan?

517
00:37:10,360 --> 00:37:12,320
Bai, esan dizut.

518
00:37:12,960 --> 00:37:14,640
Zer duk saihetsean?

519
00:37:15,360 --> 00:37:17,480
Deus ez. Nola ezetz?

520
00:37:17,920 --> 00:37:19,480
Ia mugitu ezinik hago eta.

521
00:37:19,600 --> 00:37:22,520
Ez da ezer, istripu bat izan da.

522
00:37:25,120 --> 00:37:27,520
Manex, gezurrik ez.

523
00:37:32,840 --> 00:37:34,680
Ez ezer esan Joanari.

524
00:37:35,200 --> 00:37:37,520
Hago lasai, ez dik ezer jakingo.

525
00:37:40,240 --> 00:37:42,240
Zer gertatu zaik?

526
00:37:43,200 --> 00:37:46,800
Berdin dio, ezin dit
inork lagundu.

527
00:37:46,560 --> 00:37:48,920
Zuk lasaitu Joana, mesedez.

528
00:37:49,240 --> 00:37:51,920
Zerbaiten susmoa duela eta nire
miserien berri izango balu...

529
00:37:52,400 --> 00:37:55,480
Hago lasai horregatik, baina
zerbait egin behar duk.

530
00:37:56,000 --> 00:37:59,720
Zer baina? Nik baino hobeki dakizu
nola funtzionatzen duen horrek.

531
00:38:01,400 --> 00:38:08,760
Eta salatariei... Isilik egon,
ezin dut besterik egin.

532
00:38:09,840 --> 00:38:12,400
Denborak egin dezala aurrera.

533
00:38:15,600 --> 00:38:18,560
Hitz erdirik ere ez Joanari?

534
00:38:19,280 --> 00:38:22,360
Ez zioat ezer esango.
Hitza ematen diat.

535
00:38:23,800 --> 00:38:25,600
Milesker.

536
00:38:37,760 --> 00:38:41,560
Bueno, zer, nola ikusi duzu? Esan
dizu ezer?

537
00:38:41,880 --> 00:38:43,960
Egia da zerbait
ezkutatzen ari dela?

538
00:38:43,480 --> 00:38:45,680
Lasaitu zaitez.
Ba erantzun!

539
00:38:46,080 --> 00:38:47,160
Zer esan dizu?

540
00:38:47,640 --> 00:38:49,040
Ba ondo dagoela.

541
00:38:49,400 --> 00:38:50,640
Eta zuk zer uste duzu?

542
00:38:52,000 --> 00:38:53,760
Normala da gorabeherak izatea,

543
00:38:54,320 --> 00:38:56,560
Gainera, denbora luzea
geratzen zaio oraindik.

544
00:38:58,160 --> 00:39:00,000
Ia...

545
00:39:01,040 --> 00:39:04,480
Benetan, Joana, ondo dago.
Nik sendo ikusten dut.

546
00:39:04,800 --> 00:39:09,400
Eta hori da inportanteena hor
barruan. Aterako zarela jakitea.

547
00:39:09,760 --> 00:39:12,240
Horrek ematen du eusteko kemena.

548
00:39:12,920 --> 00:39:17,000
Eskerrik asko, aita,
hori entzun nahi nuen.

549
00:39:17,880 --> 00:39:21,600
Ez dakit zer egingo nukeen
sufritzen ari dela jakingo banu.

550
00:39:22,480 --> 00:39:27,200
Bueno, ba listo, orain badakizu.
Ez ezazu zuk ere alferrik sufritu.

551
00:39:42,880 --> 00:39:45,000
Zer, Koldo, noiztik hi ziklista?

552
00:39:45,800 --> 00:39:50,040
Herritik mugitzeko erosoa duk,
eta sasoian egoten laguntzen zidan.

553
00:39:50,720 --> 00:39:53,360
Ez zakiat ba! Ez gaudek
gorputza zigortzen hasteko.

554
00:39:53,440 --> 00:39:55,680
Ai, German, zaindu beharra zagok!

555
00:39:56,200 --> 00:39:57,720
Zertarako? Osasuntsu hiltzeko?

556
00:39:58,920 --> 00:40:00,840
Hi, zera, beste kontu bat.

557
00:40:01,240 --> 00:40:04,520
Aurkitu diat gerentearen
laguntzaile izateko pertsona.

558
00:40:04,160 --> 00:40:05,360
A bai? Nor?

559
00:40:05,640 --> 00:40:07,280
Eskarmentu handiko emakumea duk.

560
00:40:07,640 --> 00:40:09,800
Kurriculum ona zeukak,
eta katalunyarra duk.

561
00:40:10,200 --> 00:40:12,320
Hori bai, ederto
moldatzen duk euskaraz.

562
00:40:12,720 --> 00:40:15,120
Ederki. Gaur ezingo diat,
ontziolara noak.

563
00:40:15,520 --> 00:40:17,320
Baina ea bihar hoteletik
pasatzen naizen.

564
00:40:17,200 --> 00:40:18,600
Baina hasi haiz beharrean, ala?

565
00:40:18,920 --> 00:40:21,480
Bai, gizona. Horretan ere
pixkanaka hasi egin behar. Badakik.

566
00:40:21,400 --> 00:40:22,880
Bueno, hi, ba hori
seinale ona duk.

567
00:40:23,560 --> 00:40:25,160
Eskerrik asko. Bueno, ba,
egongo gaituk orduan.

568
00:40:24,880 --> 00:40:26,080
Nahi duanean.

569
00:40:26,160 --> 00:40:27,760
Adio eta... ez gehiegi zaindu.

570
00:40:28,160 --> 00:40:29,320
Benga, German...

571
00:40:30,080 --> 00:40:33,400
Zer, flaquito,
“Iron Man”-erako prestatzen?

572
00:40:33,760 --> 00:40:34,600
Baita zera be!

573
00:40:35,040 --> 00:40:37,800
Azkenaldian kirolarekin hain
gogor eman dizunez, ¡qué se yo...!

574
00:40:38,480 --> 00:40:41,080
Bueno, eta zer? Ezin dut
nire burua zaindu, ala?

575
00:40:41,000 --> 00:40:42,280
Bai, bai, jakina.

576
00:40:42,360 --> 00:40:44,880
Eta hobe zenuke zeuk be
kirol pixka bat egitea.

577
00:40:44,240 --> 00:40:46,640
(Asko izorratzen nau
zu horrela egoteak.)

578
00:40:45,000 --> 00:40:46,240
E, no te pases, ¿eh Flaquito...?

579
00:40:46,840 --> 00:40:50,280
Begira, datorren astean "puenting"
egitera noa lagun batzuekin.

580
00:40:50,680 --> 00:40:52,720
Zer... animatzen?

581
00:40:52,600 --> 00:40:55,720
Puenting? ¡Ni loca!
Hobe oinak lurrean.

582
00:40:56,160 --> 00:41:00,680
Oinak lurrean? Itxaso, bizi egin
behar dela, bizi!

583
00:41:01,280 --> 00:41:04,240
Adarra jotzen ari zara? Eta non
dago betiko Koldo...

584
00:41:04,200 --> 00:41:05,360
...el estricto y responsable...

585
00:41:06,160 --> 00:41:10,360
Marka da gero! Zenbat aldiz esan
didazu total aspergarria naizela?

586
00:41:11,720 --> 00:41:14,600
Eta orain askatzen hasi eta
freno jarri behar didazu?

587
00:41:14,360 --> 00:41:16,000
Dejaté... dejaté...
¡Deja de tonterías!.

588
00:41:16,680 --> 00:41:18,840
Si tú lo dices, mi amol?

589
00:41:19,280 --> 00:41:21,120
Bueno, Koldo, orain serio.

590
00:41:21,640 --> 00:41:25,160
Nola izena du Bartzelonan
hartu zenuen hotelak?

591
00:41:24,560 --> 00:41:26,680
Ibonek eta nik eskapadatxo bat
egin nahi dugu eta?

592
00:41:27,560 --> 00:41:32,000
Bartzelonakoak? E... Libra...
Bai, Libra zen izena edo...

593
00:41:32,560 --> 00:41:33,840
Hiriaren zentroan zegoen.

594
00:41:34,320 --> 00:41:36,240
Zenbat egun egin zenituen bertan?

595
00:41:36,720 --> 00:41:41,240
Astebete. Eta ez pentsa, azkenean,
nahiko ondo atera zitzaidan.

596
00:41:42,520 --> 00:41:45,440
Bueno, zer, Itxaso?
Hartuko dugu zeozer?

597
00:41:45,360 --> 00:41:48,520
Ba beste egun batean izan beharko,
ze Joanarekin geratuta nago.

598
00:41:48,680 --> 00:41:52,240
Bueno, ba beste egun batean
izango da. Benga, Itxaso...

599
00:41:52,600 --> 00:41:54,400
Chao.
-Agur.

600
00:42:02,560 --> 00:42:04,160
Horrela hobeto, ez?

601
00:42:07,560 --> 00:42:09,280
Joder, Kevin, Irujo
ematen duk!

602
00:42:09,720 --> 00:42:11,160
Ze putalarru esaten ari haiz?

603
00:42:11,560 --> 00:42:13,120
Txandal batekin nahikoa zuan...!

604
00:42:13,480 --> 00:42:15,520
Nik nahiago ba horrela,
ohitzen joateko.

605
00:42:16,880 --> 00:42:18,000
Bale, bale...

606
00:42:19,440 --> 00:42:20,920
Hi, has gaitezen.

607
00:42:21,120 --> 00:42:24,520
Bueno, hi, berotze-ariketa batzuk
egingo ditiagu, badaezpada...

608
00:42:26,040 --> 00:42:28,800
Zer berotu eta zer ostia, hi,
dantza puta bat egiteko!

609
00:42:29,320 --> 00:42:30,880
Ez diagu maratoia
egin behar!

610
00:42:31,440 --> 00:42:33,240
Bueno, bale.

611
00:42:33,840 --> 00:42:36,520
Ba eman ezak doinua, eta
begiratu nire oinetara.

612
00:42:37,440 --> 00:42:39,480
Tan-ta-tan...

613
00:42:46,760 --> 00:42:49,080
Lukas, hau bazekiat!
Eta hurrengoa ere bai!

614
00:42:49,720 --> 00:42:50,840
Bale, eta orduan zer nahi duk?

615
00:42:50,800 --> 00:42:52,280
Bigarren zatia.

616
00:42:52,320 --> 00:42:55,120
Lehenengo zatia ere praktikatu
behar diagu, ondo finkatzeko.

617
00:42:55,480 --> 00:42:57,240
Hori bazekiat, benetan. Nik
bigarren zatia nahi diat.

618
00:42:57,240 --> 00:42:58,400
Ia, baina zein?

619
00:42:58,000 --> 00:43:00,760
Ba hanka altxatzen denetik aurrera.
Badakik...

620
00:43:00,680 --> 00:43:02,200
A! A! Ostia!

621
00:43:04,000 --> 00:43:06,000
Ikusten, Kevin, esan diat...!

622
00:43:06,600 --> 00:43:08,320
Kevin... Ondo hago?

623
00:43:09,160 --> 00:43:10,720
Ez. Hi, eta ez ukitu.

624
00:43:11,400 --> 00:43:13,880
Ea, altxa pixkat.

625
00:43:14,480 --> 00:43:18,440
Ostia...! Ez, ez, Lukas... Benetan!
Ekarri zak jela edo zeozer!

626
00:43:18,760 --> 00:43:22,080
Hi haiz hi txapamia. "Ez diagu
maratoia egin behar..."

627
00:43:28,360 --> 00:43:30,720
Itxaso...! Denbora asko nire zain?

628
00:43:31,200 --> 00:43:32,320
Ez, oraintxe iritsi naiz.

629
00:43:32,560 --> 00:43:34,080
Bueno, zer moduz ikusi duzu?

630
00:43:34,560 --> 00:43:35,920
Ondo. Uste baino hobeto.

631
00:43:36,400 --> 00:43:38,480
Ikusten? Pelikula gehiegi
ikusten duzu zuk.

632
00:43:38,880 --> 00:43:39,760
Bai, igual bai.

633
00:43:40,160 --> 00:43:42,600
Aitak ere hitz egin du berarekin,
eta, dirudienez, ondo dago.

634
00:43:43,000 --> 00:43:44,440
Ba pozten naiz.

635
00:43:45,000 --> 00:43:49,640
A, badakizu? Uste dut Koldok
neskalaguna duela...

636
00:43:49,600 --> 00:43:50,840
Itxaso, ez hasi...

637
00:43:51,200 --> 00:43:54,360
Baietz! Berak dio astebete egin zuela
Bartzelonako hotelean...

638
00:43:54,360 --> 00:43:56,200
...eta gezurra da.

639
00:43:56,280 --> 00:43:58,000
Gau bakarra egin zuen,
gau bat!

640
00:43:58,640 --> 00:44:00,040
Eta hala bada, zuri zer?

641
00:44:00,160 --> 00:44:01,440
Ba asko! ¡Aquí hay
gato encerrado!

642
00:44:01,440 --> 00:44:04,160
Bueno, bale, zerbait
kontatu behar dizut.

643
00:44:04,040 --> 00:44:05,360
Zer gertatzen da?

644
00:44:06,640 --> 00:44:08,720
Badakizu hotelean
hasi naizela lanean...

645
00:44:08,280 --> 00:44:09,200
Bai.

646
00:44:10,120 --> 00:44:12,440
Ba ADN probak egiten
aritu dira langileei?!

647
00:44:12,840 --> 00:44:14,080
Zer??
-Imajinatu!

648
00:44:14,560 --> 00:44:17,440
Nire lehen eguna eta Ibon eta
Nekanerekin egin dut topo!

649
00:44:17,080 --> 00:44:18,760
Zuri ere egin dizkizute probak?

650
00:44:19,200 --> 00:44:20,600
Ez. Gaur hasi naizenez?

651
00:44:21,000 --> 00:44:22,440
Eskerrak!¡Qué susto!

652
00:44:22,880 --> 00:44:23,600
Ba bai...

653
00:44:24,040 --> 00:44:28,240
Bueno, niri ere egin zidaten
galdeketa, baina ezer ez, listo.

654
00:44:28,720 --> 00:44:31,720
Bai, zu lasai egon zaitezke,
ez zara susmagarria.

655
00:44:32,240 --> 00:44:33,920
Eta zuk nola dakizu?

656
00:44:33,920 --> 00:44:34,840
Nekaneri galdetu diot.

657
00:44:35,720 --> 00:44:37,800
¿Pero tú estás loca?
-Zer ba?

658
00:44:38,240 --> 00:44:40,400
Horixe bera galdetu nion
nik lehengoan.

659
00:44:40,800 --> 00:44:42,240
Azkenean, susmagarria izango naiz!

660
00:44:42,160 --> 00:44:43,600
Bueno, lasaitu zaitez!

661
00:44:43,400 --> 00:44:45,800
Taktika bat zen, zer
aurpegi jartzen zuen ikusteko.

662
00:44:46,320 --> 00:44:49,480
Zer taktika! Zu burutik
jota zaude? ¡Tú estás flipada!

663
00:44:49,880 --> 00:44:53,720
Argazkiek Rikardorekin lotzen
naute... ¡Que voy a ir a chirona!

664
00:44:54,080 --> 00:44:56,640
Bueno, Itxaso, ezta txantxetan
ere, e? Nahikoa dugu batekin.

665
00:44:57,000 --> 00:44:59,840
Ba badakizu?! Suarekin jolasten dena
azkenean errre egiten da!

666
00:45:00,280 --> 00:45:01,880
Así que utzi taktikak
eta txorradak!

667
00:45:01,800 --> 00:45:03,520
Ados. Hemendik aurrera ez dut
ezertxo ere esango.

668
00:45:03,360 --> 00:45:04,240
¡Más te vale!.

669
00:45:04,600 --> 00:45:05,800
Aupa, neskak!.

670
00:45:05,680 --> 00:45:07,480
¿Estás bobo o qué?

671
00:45:07,720 --> 00:45:09,680
Aiba la letxe!
Zer egin dut nik orain?

672
00:45:14,200 --> 00:45:17,200
Bai, tio, psikologo batengana
eraman nahi nau... berriro!

673
00:45:18,560 --> 00:45:20,080
(Eta, zer egingo duzu?)

674
00:45:20,560 --> 00:45:22,960
Joan beharko! Zer, bestela?

675
00:45:23,520 --> 00:45:25,800
(Bueno, joan eta egin itxurak.)

676
00:45:26,400 --> 00:45:30,560
Benetan, ez dakizu
zer den etxe hau...!

677
00:45:31,040 --> 00:45:33,520
Psikologoa haiek behar dute
eta ez nik.

678
00:45:34,080 --> 00:45:38,120
Leo maniputzaile hutsa da. Eta
okerrena, aita! Utzi egiten da!

679
00:45:38,520 --> 00:45:41,520
Jode, Ibi!.

680
00:45:42,000 --> 00:45:45,720
Joe, ba etorri, mesedez!
Behar zaitut...!

681
00:45:46,080 --> 00:45:49,440
(Ezin dut. Bruselara noa bihar,
ikas bidaian.)

682
00:45:49,880 --> 00:45:53,000
Bruselara? Noiz arte?

683
00:45:53,520 --> 00:45:55,240
Astebete.

684
00:45:59,280 --> 00:46:01,520
Joder!

685
00:46:15,320 --> 00:46:17,520
Zuengatik galdetu dit,
eta eskuminak emateko.

686
00:46:17,680 --> 00:46:18,600
Ea bisitan joaten naizen.

687
00:46:19,040 --> 00:46:20,040
Poz handia hartuko luke.

688
00:46:20,840 --> 00:46:24,440
Hala ere jabetzen da zuretzat
ez dela erraza izango hara joatea.

689
00:46:25,520 --> 00:46:30,200
Eta, zer? Txoritxo batek
esan didanez, hotelean...

690
00:46:30,160 --> 00:46:31,400
...ADN probak egiten ari zarete.

691
00:46:32,520 --> 00:46:33,840
Bai, horretan eman dugu goiza.

692
00:46:34,200 --> 00:46:37,000
Zer, hoteleko norbaiten
susmoren bat?

693
00:46:37,520 --> 00:46:39,960
Itxaso, ezin dut ezer
esan kasuari buruz.

694
00:46:40,400 --> 00:46:42,400
¡Ay, chico, ni que fueramos
unas chismosas!

695
00:46:42,920 --> 00:46:44,880
Benga, zertarako hartu
dituzue laginak?

696
00:46:44,520 --> 00:46:46,560
Ez dizudala esango.
-Hori bakarrik...

697
00:46:46,640 --> 00:46:48,920
Ez dizut gehiago
galdetuko, ¡te lo prometo!

698
00:46:53,320 --> 00:46:56,360
Krimenaren lekuan laginak hartu
genituen eta haiekin alderatzeko.

699
00:46:56,960 --> 00:46:59,360
Ba nik uste dut ez dela izan
hoteleko inor.

700
00:47:00,960 --> 00:47:02,080
Zergatik diozu hori?

701
00:47:02,680 --> 00:47:04,640
No sé, sin más...
¡Intuición femenina!

702
00:47:05,440 --> 00:47:08,880
Aizue, nik joan beharra daukat.
Enkargu batzuk egin behar ditut.

703
00:47:09,440 --> 00:47:10,440
Ondo da, gero arte, Joana.

704
00:47:10,360 --> 00:47:11,520
Gero arte.
-Agur, guapa.

705
00:47:14,600 --> 00:47:18,040
Itxaso, esan egia. Zuk
badakizu zerbait, ezta?

706
00:47:18,160 --> 00:47:19,760
Nik? Zer jakingo dut nik...

707
00:47:21,400 --> 00:47:23,280
Gizon hori zuregatik
etorri zen Arraldera?

708
00:47:23,840 --> 00:47:27,320
¡Pero qué dices! Ezetz ba, benetan.
Ez dakit zertara etorri zen.

709
00:47:27,560 --> 00:47:29,720
Ondo da, ez badidazu kontatu nahi,
hor konpon, baina gero ez esan...

710
00:47:30,120 --> 00:47:31,920
Susmagarria naiz, ezta?
Es eso...

711
00:47:31,680 --> 00:47:32,920
Nik ez dut halakorik esan.
-Orduan?

712
00:47:33,640 --> 00:47:34,640
Zu hasi zara galderak egiten.

713
00:47:34,680 --> 00:47:36,800
Bai, baina begira zer
ari zaren pentsatzen...

714
00:47:38,760 --> 00:47:41,000
Ni seguru nago zuk ez duzula egin
horrelako astakeria bat.

715
00:47:41,120 --> 00:47:44,080
Baina, agian, esaten duzuna baino
gehiago dakizu.

716
00:47:44,800 --> 00:47:49,560
Bueno, zaude lasai, ez zara
susmagarria. Momentuz, behintzat.

717
00:47:55,000 --> 00:47:58,440
Jode! Arratsalde osoa Kevini
deika, baina alferrik!

718
00:47:59,200 --> 00:48:01,600
Bateriarik gabe, seguro!
Badakizu nolakoa den.

719
00:48:01,600 --> 00:48:02,600
Ba bai...

720
00:48:03,480 --> 00:48:05,520
Vaya, hemen gure ardi galdua.

721
00:48:08,360 --> 00:48:11,880
Baina, baina... Zer duk?
Zaintiratu bat?

722
00:48:12,400 --> 00:48:13,600
Antzeko zerbait.

723
00:48:14,160 --> 00:48:15,240
Aurreskuagatik?

724
00:48:14,760 --> 00:48:16,120
Hik zer uste dun?

725
00:48:17,120 --> 00:48:18,480
Berotu gabe hasi haiz ala?

726
00:48:18,880 --> 00:48:22,560
Ba bai. Nik zer pentsatu behar ninan
hanka pixka bat jasotzeagatik...

727
00:48:23,920 --> 00:48:26,120
Eta? Ikusi hau
medikuren batek edo?

728
00:48:26,640 --> 00:48:29,920
Fisioak. Zuntz-haustura.
Atsedena behar dinat.

729
00:48:30,360 --> 00:48:31,280
¡Qué faena!

730
00:48:31,560 --> 00:48:32,880
Eta aurreskua?

731
00:48:33,240 --> 00:48:35,080
Ba norbait kontratatu
beharko dinat.

732
00:48:35,480 --> 00:48:39,000
Merke aterako zaidan broma!
Dantza, egonaldia, bidaia...

733
00:48:39,560 --> 00:48:43,040
Bestela, galdetu Euskal Etxean
Agian, aurkituko duzu norbait han.

734
00:48:43,560 --> 00:48:47,800
Pentsatu dinat... baina ez zakinat.
Ezer bururatzen bazaizue, badakizue.

735
00:48:48,400 --> 00:48:50,520
Jode, ba pena nik ez jakitea!
Bestela...

736
00:48:51,040 --> 00:48:53,400
Benetan? Egingo huke nigatik?

737
00:48:53,880 --> 00:48:57,120
Jakina. Jakingo banu,
hori eta gehiago!

738
00:48:57,520 --> 00:49:00,200
Baina etzaukaat ideiarik ere!
Beraz...

739
00:49:02,440 --> 00:49:07,040
Eta zer? Kito. Lukasekin
hitz egingo dinat.

740
00:49:07,480 --> 00:49:12,480
Ezta pentsatu ere. Bi egun baino ez
dituk geratzen. Ez zagok denborarik.

741
00:49:12,880 --> 00:49:15,360
Nahiko eta soberan!
Lau pauso tonto ditun...

742
00:49:15,320 --> 00:49:18,840
Ezetz, Kevin, ezetz. Gainera,
begira hik nola bukatu duan!

743
00:49:19,240 --> 00:49:21,880
¡Ay, chica! ¡Anímatu pixkat!
Zer da aurresku bat?

744
00:49:21,840 --> 00:49:25,400
Ez duzu perfekto dantzatu behar,
grazia pixkat, horixe inportanteena.

745
00:49:25,840 --> 00:49:29,800
Hori da! Begira, egin zan nigatik...
Total... Ez dun hain zaila...

746
00:49:29,760 --> 00:49:31,200
Ezetz!

747
00:49:31,280 --> 00:49:36,320
Bale... Hik badiok,
bi egunetan izan beharko.

748
00:49:36,360 --> 00:49:37,320
(Zergatik ez?)

749
00:49:37,760 --> 00:49:40,080
(Baina nik esandakoa egiteko,
ez beste batek bezala.)

750
00:49:40,640 --> 00:49:43,240
Eta ezer gertatuz gero, ez
dinat ezer jakin nahi, aitu?

751
00:49:43,560 --> 00:49:46,560
Ados. bueno, orduan zer,
bihar geratuko gaituk?

752
00:49:46,280 --> 00:49:47,800
Bale, ederki. bihar arte orduan.

753
00:49:48,680 --> 00:49:49,880
Bale, agur.

754
00:49:50,280 --> 00:49:52,480
Eta hasi berotze
ariketak egiten.

755
00:49:52,680 --> 00:49:53,600
Bai...

756
00:49:55,560 --> 00:49:57,200
Zer esan din? Erakutsiko din?

757
00:49:58,000 --> 00:50:01,360
Ba bai. Baina ezer gertatuz gero,
ez dik ezer jakin nahi.

758
00:50:01,800 --> 00:50:03,280
Eta zer gertatuko dun...!

759
00:50:03,720 --> 00:50:05,920
Nola zer gertatuko duk...!

760
00:50:06,320 --> 00:50:08,000
Fardel ederra sartu didak.

761
00:50:09,560 --> 00:50:12,880
Putalarru egingo dun. Eta gainera,
esan dinat, ez dun hain zaila.

762
00:50:13,560 --> 00:50:16,960
Noski, besteentzat beti samurrak
dituk gauzak, ezta?

763
00:50:17,400 --> 00:50:20,120
Bueno, behin dantzan hasita, ya te
enseño yo un poco de salsa.

764
00:50:20,520 --> 00:50:24,040
Bueno, Itxaso, mesedez, e!
Dagoeneko damutzen hasita nagon eta!

765
00:50:24,160 --> 00:50:26,240
Damutzen...? Itxaso,
hi, txiton, e?!

766
00:50:25,880 --> 00:50:27,240
¡Pero bueno! Zer esan dut nik?

767
00:50:27,640 --> 00:50:29,280
Bueno, ni biltegira noan,
eskaria prestatzera.

768
00:50:29,680 --> 00:50:31,520
Kontuz.
-Bai.

769
00:50:33,520 --> 00:50:37,360
Ai, zer den harrapatuta egotea...
Lehenengoan esan diozu baietz!

770
00:50:37,880 --> 00:50:39,560
Nik sufriarazi egingo
nion pixkat?

771
00:50:39,480 --> 00:50:42,400
Zer? Hik sartu naun-eta
marroi honetan!

772
00:50:42,640 --> 00:50:44,120
Nik?
-Ez, nire amonak!

773
00:50:44,880 --> 00:50:47,840
¡Anímate chica!
Zer da ba aurresku bat?

774
00:50:47,880 --> 00:50:50,200
Bueno, ba badaezpada, aurrea hartu
eta eskatu ordua.

775
00:50:50,680 --> 00:50:52,080
Ordua, zertarako?

776
00:50:51,880 --> 00:50:54,080
Fisiorako. Kriston
kola egoten da!

777
00:50:54,240 --> 00:50:55,840
Itxaso?!

778
00:50:57,480 --> 00:50:58,720
Lukas...

779
00:50:59,400 --> 00:51:00,440
Ei, prima.

780
00:51:00,880 --> 00:51:02,480
Buelta bat egitera noak.
Animatzen?.

781
00:51:02,960 --> 00:51:06,440
Zergatik ez? Hotelean
hasi omen haiz, ezta?

782
00:51:06,760 --> 00:51:08,760
Bai, orain gehiago ikusiko haut.

783
00:51:09,160 --> 00:51:10,440
Ea hala den!.

784
00:51:11,160 --> 00:51:13,400
Eta? Hi gustura hago
bertan bizitzen?

785
00:51:13,880 --> 00:51:17,160
Bueno, egun batzuetarako
ondo zagon, baina bizitzeko?

786
00:51:18,840 --> 00:51:23,160
Manex ikusten egon nauk lehen. Hark
gustura hartuko likek hire hotela.

787
00:51:23,840 --> 00:51:27,400
Ia, noski. Zer moduz zagon?

788
00:51:27,840 --> 00:51:32,360
Ongi? Begira, berak egin zidak!

789
00:51:32,800 --> 00:51:34,400
Zer artista!

790
00:51:36,200 --> 00:51:38,800
Ei, eta hi, zer moduz hago?

791
00:51:39,520 --> 00:51:45,440
Bueno, hobeto. Lasaiago. Ondo
dagoela ikusi diat eta tira...

792
00:51:46,720 --> 00:51:49,640
Ei, konturatzerako, kanpoan,
ikusiko dun.

793
00:51:50,040 --> 00:51:51,920
Ia, baina bitartean
pasatu egin behar!.

794
00:51:52,560 --> 00:51:55,560
Eta Manexena bakarrik
izango balitz, gaitz erdi...

795
00:51:56,080 --> 00:51:58,200
Zer, etxean gaizki, oraindik?

796
00:51:58,680 --> 00:52:00,040
Inoiz baino okerrago!.

797
00:52:01,440 --> 00:52:04,880
Etxea saltzen ez badiagu, kendu
egingo zigutek eta enkantean...

798
00:52:04,800 --> 00:52:07,000
...aterako dik bankuak.

799
00:52:07,000 --> 00:52:09,920
Joe, Joana, ez nekinan
horren gaizki zeundetenik.

800
00:52:10,200 --> 00:52:13,240
Ba ikusten duk. Gauzak
okertzen hasten direnean...

801
00:52:27,640 --> 00:52:29,720
Mmmmm! Ze usain goxoa!

802
00:52:30,360 --> 00:52:33,080
Pare bat minutu eta listo!

803
00:52:33,480 --> 00:52:34,360
Zer da?

804
00:52:34,920 --> 00:52:36,160
Legatza, saltsa berdean.

805
00:52:36,640 --> 00:52:38,120
Qué lujo, ¿no?

806
00:52:38,760 --> 00:52:41,560
A ber, a ber... Erre gabe.

807
00:52:42,400 --> 00:52:45,080
Ala, pare bat minutu utzi hemen,
eta ia.

808
00:52:45,120 --> 00:52:49,280
Eta zu eta ni hemen
eseriko gara. Etorri.

809
00:52:52,760 --> 00:52:54,040
Zer gertatzen da?

810
00:52:56,840 --> 00:52:58,360
Hitz egin dut Ibirekin.

811
00:52:59,840 --> 00:53:01,320
Eta? Nola hartu du?.

812
00:53:01,920 --> 00:53:04,440
Ba, egia esan, nahiko hotz.

813
00:53:05,400 --> 00:53:10,040
Gaizki dago, eta uste dut jabetzen
dela bere egoeraz eta hori...

814
00:53:10,040 --> 00:53:11,320
...bada abiapuntu bat, ezta?

815
00:53:12,080 --> 00:53:13,720
Eta joango da piskologoarengana?

816
00:53:15,880 --> 00:53:17,960
Ez du gogo handirik erakusi,
baina tira...

817
00:53:18,640 --> 00:53:21,280
Bueno, ba pazientzia
beharko dugu, ez?

818
00:53:21,720 --> 00:53:23,200
Bai, eta ez gutxi.

819
00:53:23,840 --> 00:53:27,600
Esan diot baita ere gu prest gaudela
terapiara joateko behar izanez gero.

820
00:53:28,200 --> 00:53:29,320
Eta hori zer iruditu zaio?

821
00:53:29,840 --> 00:53:34,040
Ba ez dakit. Paretarekin ari
nintzela ematen zuen.

822
00:53:36,200 --> 00:53:38,960
Bueno, pues tiempo al tiempo.
Ea zer gertatzen den.

823
00:53:40,440 --> 00:53:42,840
Bueno, afaldu egin
beharko dugu, ezta?

824
00:53:42,920 --> 00:53:44,520
Bai? Goseak amorratzen nago.

825
00:53:44,880 --> 00:53:48,040
Ba hasi mahaia prestatzen.
Ibiri abisatzera noa.

826
00:53:56,920 --> 00:53:58,360
Ibi...

827
00:54:26,680 --> 00:54:29,360
Leo! Ibi joan egin da!

828
00:54:30,120 --> 00:54:30,840
Nola?

829
00:54:31,120 --> 00:54:33,120
Bai, alde egin du!

830
00:54:43,120 --> 00:54:44,720
Kostatu zaizu etortzea.

831
00:54:45,320 --> 00:54:48,640
Nire zain al zeunden? Jakin
izan banu...

832
00:54:49,120 --> 00:54:53,880
Ez, zure zain ez, gizona.
Hemen ari naiz kontuei begira.

833
00:54:54,360 --> 00:54:59,200
Fabore eskasa egin diozu ontziolari.
Guztiz zorpetuta dago, Ernesto.

834
00:54:59,600 --> 00:55:01,080
Porrot egiteko zorian.

835
00:55:02,360 --> 00:55:05,840
Ikaragarri pozten naiz, hain
indarberrituta eta gogotsu...

836
00:55:05,680 --> 00:55:07,280
...itzuli zarela ikusita.

837
00:55:07,840 --> 00:55:08,880
Ez izan zalantzarik.

838
00:55:09,520 --> 00:55:13,120
Ezerk bultzatu banau ontziola berriz
ere zutik jartzeko gogoa izan da.

839
00:55:13,560 --> 00:55:18,000
Jakina. Eta lortzen baduzu, neu
izango naiz pozten lehena.

840
00:55:18,480 --> 00:55:22,240
Baina tamalez, ez dut
mirarietan sinesten.

841
00:55:22,760 --> 00:55:27,400
Onartzazu, German, ontziolak
ez dauka irtenbiderik.

842
00:55:27,920 --> 00:55:29,400
Hori ikusiko dugu.

843
00:55:30,800 --> 00:55:36,440
Tira, ba, mirariak egiten hasi behar
badugu, hobe esna mantentzea, ezta?

844
00:55:37,360 --> 00:55:38,440
Kaferik nahi?

845
00:55:38,920 --> 00:55:40,680
Lasai, badakit neronek prestatzen.

846
00:55:41,040 --> 00:55:43,920
Ederki. Ebakia niretzat, mesedez.

847
00:55:44,560 --> 00:55:46,560
Atseginez.

848
00:56:05,800 --> 00:56:10,920
Eskerrik asko, German. Zerbait behar
baduzu, nire bulegoan egongo naiz.

849
00:56:10,760 --> 00:56:12,000
Noski.

