1
00:01:43,800 --> 00:01:47,120
Mi amor, ez duzu ezer jan nahi?
Ez duzu ezer afaldu.
2
00:01:47,720 --> 00:01:49,680
Ez? kafearekin, nahikoa.
3
00:01:50,320 --> 00:01:52,720
Baina zerbait beroa jateak
on egingo dizu.
4
00:01:53,240 --> 00:01:55,440
Estimatzen dizut, Leo,
baina ez daukat goserik.
5
00:01:58,680 --> 00:02:02,000
Estaldurarik gabe? Joder,
non arraio sartu ote da?!
6
00:02:05,120 --> 00:02:06,280
Zer egiten duzue esna?
7
00:02:07,520 --> 00:02:09,000
Ibi ikusi duzu?
8
00:02:09,440 --> 00:02:10,640
Ez, zer ba?
9
00:02:11,120 --> 00:02:14,000
Ez dakigu non dagoen.
Etxetik alde egin du.
10
00:02:15,280 --> 00:02:17,800
Ez zaizu bururatzen
non egon daitekeen?
11
00:02:18,720 --> 00:02:20,520
Ba ez... Ez dakit.
12
00:02:23,280 --> 00:02:25,680
Kafe pixka bat?
Bale.
13
00:02:33,440 --> 00:02:36,560
Beldur naiz erokeriaren bat egingo ote
duen?
14
00:02:36,920 --> 00:02:38,840
Menudo trago?
15
00:02:39,880 --> 00:02:41,920
Lur jota dago.
16
00:02:40,680 --> 00:02:41,880
Lasaiago?.
17
00:02:42,880 --> 00:02:43,840
Bai.
18
00:02:43,720 --> 00:02:45,440
Nahi duzue bere bila joatea?
19
00:02:47,720 --> 00:02:52,520
Ez, Itxaso, egun osoa pasa dugu
Arralden bueltak ematen...
20
00:02:52,480 --> 00:02:53,640
...eta arrastorik ez.
21
00:02:55,160 --> 00:02:58,720
Begiratu duzue bere twentyan?
Agian, norbaitekin geratu da.
22
00:02:59,520 --> 00:03:02,200
Begiratu dugu, baina
aparteko ezer ez.
23
00:03:02,880 --> 00:03:05,000
Joe, ba ez zait
besterik bururatzen.
24
00:03:07,240 --> 00:03:08,560
Benga...
25
00:03:09,080 --> 00:03:12,880
Ezer txarrik gertatzen bazaio, ez
diot sekula barkatuko nire buruari.
26
00:03:28,000 --> 00:03:30,160
Ikusi duzu karpeta berdea?
Goizerako behar dut.
27
00:03:30,760 --> 00:03:33,400
Zorroan utzi dizut. Beldur nintzen
zikinduko ote zen.
28
00:03:34,080 --> 00:03:37,600
Eskerrik asko, baina hurrena
abisatu nire gauzak ukitu aurretik.
29
00:03:37,360 --> 00:03:38,560
Konforme.
30
00:03:39,200 --> 00:03:40,520
Eta pastillak?
31
00:03:40,720 --> 00:03:41,880
Hementxe.
32
00:03:43,120 --> 00:03:44,240
Eskerrik asko.
33
00:03:44,840 --> 00:03:46,880
Zer moduz ontziolan?
Ondo moldatzen zara?
34
00:03:47,240 --> 00:03:48,760
Bai,nahiko ondo.
35
00:03:49,200 --> 00:03:50,880
Izan duzu osasun arazorik?
36
00:03:50,840 --> 00:03:52,400
Ez, dena primeran.
37
00:03:52,920 --> 00:03:55,000
Botika guztiak
hartzen dituzu, ezta?
38
00:03:55,480 --> 00:03:57,720
Bai, horrexegatik
eskatu dizkizut.
39
00:03:58,000 --> 00:04:00,760
Hartu ba dagokizuna,
antikoagulatzailea batez ere.
40
00:04:01,520 --> 00:04:03,720
Bai, horiek beti
eramaten ditut nirekin.
41
00:04:03,560 --> 00:04:06,000
Nahi baduzu,oraintxe
har dezakezu goizekoa.
42
00:04:07,280 --> 00:04:09,120
Tori. Eskerrik
asko.
43
00:04:09,080 --> 00:04:10,720
Ez horregatik.
44
00:04:13,440 --> 00:04:16,960
Tira, goiz samar da, baina banoa
bulegora, ea lana aurreratzen dudan.
45
00:04:17,280 --> 00:04:19,200
Zer moduz Lukasekin?
Ondo moldatzen zarete?
46
00:04:19,680 --> 00:04:22,560
Bai. Bueno, hasieran, arraroa egin
zitzaion ni han ikustea...
47
00:04:22,560 --> 00:04:24,720
...baina gero, lan kontuez
aritu ginen eta? dena ondo.
48
00:04:25,840 --> 00:04:28,560
Hori ona da. Ea zuen arteko
harremana berreskuratzen duzuen.
49
00:04:29,600 --> 00:04:32,480
Hala espero dut. Horixe da
niretzat orain inportanteena.
50
00:04:33,080 --> 00:04:35,920
Gogoratu sabeleko pastilak
egunean bitan hartzea.
51
00:04:36,400 --> 00:04:37,840
Ai! Sukaldean utzi ditut.
52
00:04:38,400 --> 00:04:40,880
Lasai, banoa ni.
53
00:05:06,000 --> 00:05:08,360
Ezin dut gehiago. Sutan
jartzen nau ontziolan ikusteak!
54
00:05:09,240 --> 00:05:11,320
Eta gainera, ezin diot ezer atera,
ez dit ezer kontatzen.
55
00:05:11,680 --> 00:05:15,120
Lasai, Lukas, abantaila daukagu eta
harrapatuko dugu azkenean.
56
00:05:15,680 --> 00:05:18,560
Nik ere hala uste dut, baina....
ez dakit, mesfidati ikusten dut.
57
00:05:19,000 --> 00:05:21,000
Aurrerapauso nabarmenak
egiten ari gara.
58
00:05:22,440 --> 00:05:25,640
Orain dela gutxi arte
muturtuta zeundeten, ezta?
59
00:05:26,080 --> 00:05:29,480
Emaiozu denbora. Orain, ontziolaren
martxa hartu nahiko du.
60
00:05:29,920 --> 00:05:31,440
Pixkanaka hurbilduko da zuregana.
61
00:05:32,000 --> 00:05:34,120
Zuk ez duzu ondo ezagutzen.
62
00:05:33,440 --> 00:05:37,880
Bai, Lukas, bai, zure aita da,
eta ez du zure kaltetan ezer egimgo.
63
00:05:39,400 --> 00:05:43,680
Hala ere, beti mespretxatu izan nau.
Txikia nintzenetik.
64
00:05:44,160 --> 00:05:46,240
Ez nau ontziola eramateko
gai ikusten.
65
00:05:47,480 --> 00:05:51,640
Pazientzia eduki behar dugu, Lukas.
Hau iraupen luzeko proba da.
66
00:05:52,160 --> 00:05:54,000
Eta gu ondo prestatuta gaude.
67
00:05:54,560 --> 00:05:58,000
Badakizu, albiste on bat daukat.
68
00:05:58,400 --> 00:06:03,240
Ontziolako makinentzat
erosle bat topatu dut.
69
00:06:03,320 --> 00:06:04,520
Nor?
70
00:06:04,840 --> 00:06:07,760
Enpresari galiziar bat, eta
oso ondo ordaintzeko prest dago.
71
00:06:08,320 --> 00:06:12,240
Tratu hori itxiz gero, Germanek
eskuak lotutua edukiko lituzke.
72
00:06:12,520 --> 00:06:15,160
Ezin dugu aukera hori galtzen utzi.
73
00:06:16,200 --> 00:06:19,000
Eta tratua zuk ixtea nahi nuke.
74
00:06:19,600 --> 00:06:21,280
Benetan?
-Bai.
75
00:06:21,720 --> 00:06:25,280
Bikain egin duzu. Baina...
azeri jokatu, e?
76
00:06:25,720 --> 00:06:30,760
Ez esan ezer aitari, bestela gai da
bera boikota egiteko berriz ere.
77
00:06:31,360 --> 00:06:34,720
Bai, etsaiari ezta urik ere.
78
00:06:38,160 --> 00:06:39,280
Zorabiatu egin zara?
79
00:06:39,640 --> 00:06:40,920
Ez, zure zain nengoen.
80
00:06:42,160 --> 00:06:43,920
Ines, uztazu? Ondo nago.
81
00:06:44,000 --> 00:06:44,920
Seguru?
82
00:06:45,200 --> 00:06:46,680
Bai, hutsalditxo bat
izan da, besterik ez.
83
00:06:47,040 --> 00:06:49,080
Hutsalditxo bat?
Zer esan nahi duzu horrekin?
84
00:06:49,920 --> 00:06:54,080
Zuri geratu naiz eta eskuak
dardarka hasi zaizkit.
85
00:06:54,120 --> 00:06:57,880
Baina bueno, pastillen ondorio bat
izango da. Begiratu prospektuan.
86
00:06:58,440 --> 00:07:01,360
Irakurrita daukat, eta ez dute ezer
esaten hutsaldiei buruz.
87
00:07:01,880 --> 00:07:03,760
Zer sentitu duzu zehazki?
88
00:07:04,440 --> 00:07:07,120
Ba horixe, zuri geratu naiz?
89
00:07:08,360 --> 00:07:12,000
Ez dakit ondo azaltzen, baina
pasatu da eta ondo nago.
90
00:07:11,840 --> 00:07:13,360
Medikuarengana joan behar genuke.
91
00:07:13,120 --> 00:07:15,120
Ez da beharrezkoa.
Gauza serioa izan daiteke.
92
00:07:15,600 --> 00:07:20,280
Zuri ere gertatuko zitzaizun
noizbait. Lapsus txiki bat...
93
00:07:20,680 --> 00:07:22,480
Zer esan behar duzun
une batez ahaztea.
94
00:07:22,920 --> 00:07:24,880
Guztioi gertatzen zaigu.
Jende aurrean, batez ere.
95
00:07:25,200 --> 00:07:26,200
Zorabiatu egin zara?
96
00:07:26,120 --> 00:07:27,080
Ez.
97
00:07:27,440 --> 00:07:28,840
Medikuarengana joan eta
lasaiago geratuko gara.
98
00:07:29,080 --> 00:07:30,400
Ez da beharrezkoa.
99
00:07:31,480 --> 00:07:33,120
German, arraro sumatu zaitut
sartzerakoan.
100
00:07:33,520 --> 00:07:36,400
Nire erizaina zarelako, eta edozein
txikikeriarekin asaldatzen zara.
101
00:07:36,920 --> 00:07:38,840
Baina ondo nago. Benetan.
102
00:07:38,880 --> 00:07:40,280
Edozein sintoma baduzu...
103
00:07:40,200 --> 00:07:43,120
Bai, abisatuko dizut. Tira,
bulegora noa.
104
00:07:44,760 --> 00:07:47,240
Gero ikusiko zaitut.
Bai.
105
00:08:00,120 --> 00:08:04,280
(MUGIKORRA JOKA)
106
00:08:25,440 --> 00:08:26,920
Sartu, mesedez.
107
00:08:28,880 --> 00:08:30,880
Kaixo.
Kaixo.
108
00:08:33,920 --> 00:08:36,480
Artxibatu txosten hori.
109
00:08:37,000 --> 00:08:39,200
Kaixo, Nekane. Zurekin hitz egin
behar dugu. Inportantea da.
110
00:08:39,920 --> 00:08:41,960
Pasa bulegora.
111
00:08:44,240 --> 00:08:45,840
Jarri, mesedez.
112
00:08:51,960 --> 00:08:53,440
Bueno... Zuek esan.
113
00:08:54,480 --> 00:08:57,040
Ibik etxetik alde egin du.
Ez dakigu non dagoen.
114
00:08:57,560 --> 00:08:58,920
Noiz alde egin du?
115
00:08:59,360 --> 00:09:02,720
Bart gauean. Bere gelan sartu
nintzen eta ez zegoen.
116
00:09:03,240 --> 00:09:05,080
Motxila eta bere gauza batzuk
eraman ditu.
117
00:09:06,560 --> 00:09:08,160
Eztabaida izan zenuten?
118
00:09:08,600 --> 00:09:12,240
Bueno, badakizu zer giro dagoen
gure etxean azkenaldian? Ez da batere samurra.
119
00:09:13,560 --> 00:09:16,520
Nik psikologo batengana
joatea aholkatu nion.
120
00:09:16,880 --> 00:09:19,000
Ia, eta ez zuen ondo hartu?
121
00:09:19,600 --> 00:09:23,880
Bueno, ez gaizki eta ez ondo.
Oso hotz agertu zen.
122
00:09:23,920 --> 00:09:26,040
Nekane, zein da zure iritzia?
123
00:09:27,600 --> 00:09:32,840
Bere azken aldiko portaera ikusita,
nire ustez oso garbi dago...
124
00:09:32,760 --> 00:09:34,280
...ihes egin duela bere kabuz.
125
00:09:35,600 --> 00:09:38,320
Bai, horixe uste dugu guk ere.
126
00:09:39,600 --> 00:09:43,400
Bere sakelakora deika ibili naiz,
baina itzalita dauka edo...
127
00:09:43,400 --> 00:09:44,680
...estaldurarik gabe dago behintzat.
128
00:09:44,760 --> 00:09:47,640
Baduzue susmorik nora joan ete den?
129
00:09:48,240 --> 00:09:50,520
Ba ez? Eta inguruotan
bila ibili gara.
130
00:09:51,000 --> 00:09:53,440
Arralde osoa miatu dugu,
eta ezer ez.
131
00:09:53,960 --> 00:09:55,560
Bere amagaz berba egin duzue?
132
00:09:56,720 --> 00:09:59,840
Puf, denbora asko da ez dakidala
ezer Mertxeri buruz.
133
00:10:00,400 --> 00:10:03,240
Mirenekin, nire emazte ohiarekin
egon zitekeela ere pentsatu dut.
134
00:10:03,960 --> 00:10:07,080
Baina deitu diot eta ez han ez dago.
135
00:10:07,440 --> 00:10:10,440
Jokinekin ere ez du hitz egin.
Hori esan digu bere emazten ohiak.
136
00:10:10,880 --> 00:10:12,800
Eta lagunek ere ez dakite ezer.
137
00:10:13,400 --> 00:10:16,000
Sare sozialen batean sartuta dago?
138
00:10:16,520 --> 00:10:19,720
Bai, Tuentian. Begiratu dugu
bere kontuan, baina ez dugu...
139
00:10:19,640 --> 00:10:20,800
...ezer susmagarririk ikusil.
140
00:10:21,720 --> 00:10:26,560
Badakigu 48 ordu pasa arte ezin
dugula inor desagertutzat hartu.
141
00:10:27,080 --> 00:10:31,720
Baina ezagutzen duzu kasua, eta
baditugu motiboak kezkatuta egoteko.
142
00:10:32,160 --> 00:10:35,280
Ofizialki, bilaketa protokoloa
martxan ipintzeko...
143
00:10:35,280 --> 00:10:36,440
...denbora gehiago pasatu behar da.
144
00:10:37,520 --> 00:10:41,920
Baina abisua pasako diet patruilei,
ea zeozer ikusten duten.
145
00:10:42,320 --> 00:10:44,480
Eskerrik asko, Nekane.
146
00:10:44,920 --> 00:10:46,560
Bai, eskerrik asko.
147
00:11:28,000 --> 00:11:28,760
Nondik atera da hau?
148
00:11:29,200 --> 00:11:31,440
Ez duzu eskubiderik nire gela
miatzeko.
149
00:11:31,920 --> 00:11:33,040
Zu ez zara nire ama.
150
00:11:33,400 --> 00:11:34,280
Drogatzen ari zara.
151
00:11:34,680 --> 00:11:37,480
Ez. Gorroto nauzu eta nahiago zenuke
ni hilik ikustea.
152
00:11:37,760 --> 00:11:41,360
Ba etorri, mesedez... Behar zaitut.
153
00:11:48,480 --> 00:11:51,480
Seguru Kuban goseak hiltzen zuendela
eta orain hemen tente-tente.
154
00:11:52,160 --> 00:11:53,840
Zer uste duzu,
munduko erregina zarela?
155
00:11:53,800 --> 00:11:55,040
¡Ya esta bueno, Ibi!
156
00:11:54,640 --> 00:11:57,920
Salaketa jarri nahi dut
Leonor Cardenasen kontra.
157
00:12:11,600 --> 00:12:15,120
Barkatu, presazko gauza batzuk
nituen. Zertan lagun zaitzaket?
158
00:12:15,520 --> 00:12:19,200
Diru kopuru bat ingresatu nahi dut
nire kontuan, 10.000 euro.
159
00:12:19,520 --> 00:12:22,720
Ea hipotekaren arazoa
konpondu dezakegun.
160
00:12:23,320 --> 00:12:27,400
Agian, ez da nahikoa baina etxearen
enbargoa kentzeko balio dezake.
161
00:12:28,160 --> 00:12:29,720
Begiratuko dut.
162
00:12:30,600 --> 00:12:33,800
Eman denbora pixka bat
eta zor guztia kitatuko dugu.
163
00:12:41,480 --> 00:12:44,720
Sentitzen dut, baina ezinezkoa da.
164
00:12:46,120 --> 00:12:49,040
Enbargoak aurrera egingo du.
165
00:12:50,800 --> 00:12:52,200
Eta ezin duzue gelditu?
166
00:12:52,520 --> 00:12:55,080
Ez. Horretarako, zor duzun
diru kopuru osoa...
167
00:12:55,040 --> 00:12:56,320
...ingresatu beharko zenuke.
168
00:12:58,920 --> 00:13:00,720
Ba ezin izan dut gehiago lortu.
169
00:13:05,520 --> 00:13:09,640
Zer esan nahi du horrek? Gure etxea
enkantean aterako duzuela?
170
00:13:10,280 --> 00:13:11,920
Bai, bost egun barru.
171
00:13:12,600 --> 00:13:16,480
Laster iritsiko zaizue etxea
uzteko agindua.
172
00:13:16,560 --> 00:13:19,600
Ezin dut sinetsi. Denbora mordoa
daramat zuekin.
173
00:13:19,960 --> 00:13:22,200
Bezero ona nintzela uste nuen.
174
00:13:23,000 --> 00:13:26,120
Hala zinen, eta horregatik,
ahal dugun guztia atzeratu dugu.
175
00:13:27,160 --> 00:13:28,800
Baina protokoloa betetzeko dago.
176
00:13:29,080 --> 00:13:32,280
Ba utzi alde batera protokoloak,
jode! Pertsonei buruz ari gara!
177
00:13:36,720 --> 00:13:39,800
Gure etxea galduko dugu!
Gure etxea...!
178
00:13:40,040 --> 00:13:44,080
Nire familia bizi den lekua.
Nora joango gara bizitzera?
179
00:13:46,440 --> 00:13:49,040
Horretan ezin dizut lagundu.
180
00:13:55,760 --> 00:13:57,280
Konfiantza osoa nuen zugan.
181
00:13:58,560 --> 00:14:01,480
Arrisku handiegia hartu
zenuen Artesarekin.
182
00:14:01,920 --> 00:14:05,040
Esan nizun bazeudela
inbertsio fidagarriagoak.
183
00:14:07,200 --> 00:14:09,920
Guk orain ezin dugu ezer egin.
184
00:14:13,440 --> 00:14:16,280
Lapur mixerable batzuk zarete!
185
00:14:26,840 --> 00:14:27,720
Hombre...
186
00:14:27,760 --> 00:14:30,400
Aita...
German, campeon!
187
00:14:30,920 --> 00:14:32,200
Zer, paseatzen?
188
00:14:32,560 --> 00:14:34,160
Ez, ontziolara, lanera.
189
00:14:34,560 --> 00:14:37,880
Hombre, pozten nauk!
Martxan berriz ere orduan, e?
190
00:14:38,040 --> 00:14:39,200
Bai, bazen garaia.
191
00:14:39,760 --> 00:14:41,240
Ta, zer moduz moldatzen
haiz Lukasekin?
192
00:14:41,640 --> 00:14:43,680
Oraingoz, ondo. Laguntzeko
prest azaldu da.
193
00:14:44,160 --> 00:14:46,320
Ondo, ondo, ez nian espero, ez.
194
00:14:46,680 --> 00:14:47,920
Ba bai, gustura gabiltza.
195
00:14:48,440 --> 00:14:51,120
Osasunez-eta ondo?
196
00:14:51,400 --> 00:14:53,160
Bai, bai, dena ondo.
197
00:14:53,520 --> 00:14:56,480
Aspaldiko bezero batekin
hitz egin dut, Ferminekin.
198
00:14:56,920 --> 00:14:58,360
Ontzi batzuk behar omen dituzte.
199
00:14:58,880 --> 00:15:01,960
Kontuak atera ditut eta
prezio onean eskaini dizkiot.
200
00:15:02,480 --> 00:15:06,080
Joder, berri ona duk hori! Tratua
egiten baduk, aurrera...
201
00:15:06,040 --> 00:15:07,480
...aterako duk Madariaga.
202
00:15:08,520 --> 00:15:10,440
Ea hala den, horretan ari naiz ni behintzat?
203
00:15:10,600 --> 00:15:11,880
Seguru baietz.
204
00:15:12,120 --> 00:15:13,760
Ferminek badaki
nola egiten dugun lan.
205
00:15:14,120 --> 00:15:15,720
Estimu handian dauka gure ontziola.
206
00:15:16,280 --> 00:15:19,920
Ez nauk harritzen. Izan ere,
langile finak zarete.
207
00:15:20,360 --> 00:15:21,720
Ea onartzen duen.
208
00:15:22,120 --> 00:15:25,240
Badu beste eskaintza bat,
Sevillako ontziola batena.
209
00:15:26,400 --> 00:15:28,080
Lehia estua, orduan, e?
210
00:15:28,560 --> 00:15:32,400
Bai. Baina prezioa hobetzen
badiogu, gurekin geratuko da.
211
00:15:32,960 --> 00:15:37,120
Ederki, German, ederki! Madariaga
martxan berriz ere!
212
00:15:37,400 --> 00:15:39,960
Bai, eta martxan jarri dezan
borrokatzen ari gara.
213
00:15:40,360 --> 00:15:41,920
Hori duk eta!
214
00:15:45,280 --> 00:15:47,680
Zer, zer duk? Ondo hago?
215
00:15:49,880 --> 00:15:51,480
Ondo hago, German?
216
00:15:52,840 --> 00:15:57,160
Zorabio txiki bat. Tentsiorako
pilulengatik izango da.
217
00:15:57,600 --> 00:15:59,440
Medikuarengana joango gaituk.
218
00:15:59,920 --> 00:16:01,920
Ez naiz huskeria bategatik joango,
aita.
219
00:16:02,440 --> 00:16:04,640
Pilulak aldatzera edo?
joan egingo gaituk.
220
00:16:05,200 --> 00:16:08,120
Arduratuko da Ines.
Bera joaten da errezeta bila.
221
00:16:08,640 --> 00:16:14,120
Bueno... joan dadila lehenbailehen.
Eta hi, zaindu.
222
00:16:14,040 --> 00:16:17,840
Bai, aita. Bueno, banoa bulegora
berandutu baino lehen.
223
00:16:18,320 --> 00:16:21,240
Ez, ez, lagunduko diat.
Bai.
224
00:16:33,720 --> 00:16:35,560
Listo. Ikusi duk zinta?
225
00:16:37,440 --> 00:16:39,000
E, Eider, seriotasun pixkat, bale?
226
00:16:38,680 --> 00:16:39,880
Bale, barkatu?
227
00:16:40,760 --> 00:16:42,760
Bale.
228
00:16:43,240 --> 00:16:44,560
Eider, zer ari haiz?
229
00:16:44,920 --> 00:16:46,120
Berotzen.
230
00:16:46,480 --> 00:16:49,120
Hi bai “profesionala”!
Ea ikasten duan...
231
00:16:49,560 --> 00:16:50,920
Bueno...
232
00:16:50,360 --> 00:16:52,400
Txikitan gimnasia
ritmikoa egiten nian, e?
233
00:16:52,560 --> 00:16:54,680
Putalarru! Nik bai
neska arina hintzela?
234
00:16:54,720 --> 00:16:56,760
Noski. Nahi duk
tirabuzoi bat egitea?
235
00:16:59,280 --> 00:17:00,920
Bale, akabo txantxak.
236
00:17:01,280 --> 00:17:03,680
Hori.
-Benga, has gaitezen.
237
00:17:04,440 --> 00:17:06,280
Kevin, doinua emango duk?
238
00:17:06,480 --> 00:17:07,920
Mugitzen hastetik aurrera...?
-Bai.
239
00:17:17,840 --> 00:17:22,440
Eider, pulamentu pixkat, bale?!
Anaiari opari bat egin nahi zionat.
240
00:17:22,920 --> 00:17:24,240
Akabo txantxak.
241
00:17:24,680 --> 00:17:27,120
Ea ba, hasieratik. Baina
mantsoago, bale?
242
00:17:27,400 --> 00:17:28,560
Bai, bai...
243
00:17:35,800 --> 00:17:39,560
Eider, aurrerago.... Atzera...
244
00:17:41,280 --> 00:17:44,840
Eider... Eider... Edier!
-Eta orain, zer?.
245
00:17:44,920 --> 00:17:47,400
Nola, orain zer? Ez zarete
berdin ari! Jarraitu Lukasi.
246
00:17:47,480 --> 00:17:48,440
Jode...
247
00:17:50,120 --> 00:17:53,600
Bale, hankarena
probatuko dinagu, bale?
248
00:17:53,160 --> 00:17:54,440
Bai, mesedez.
249
00:17:55,160 --> 00:17:56,240
Ea ba, jarri horrela.
250
00:17:56,520 --> 00:18:01,080
Gurutzean... Eta puntarekin,
ukitu punta... Luzatu...
251
00:18:01,640 --> 00:18:04,280
E, Lukas, Esku horiek.
Nire neska duk, jode.
252
00:18:04,760 --> 00:18:06,600
Jode, Kevin...!
253
00:18:08,320 --> 00:18:10,040
Bale, bale, txantxa bat zuan.
254
00:18:09,920 --> 00:18:11,720
Bueno, aski duk! horrela
ezin diagu, bale?!
255
00:18:12,120 --> 00:18:13,000
Txintxo portatuko naun...
256
00:18:13,240 --> 00:18:15,320
Ez, aide! Utz gaitzak bakarrik.
257
00:18:15,160 --> 00:18:16,600
Ez dakizue txantxa bat onartzen...
258
00:18:16,760 --> 00:18:18,920
Kevin, bestela ez nauk
ezkontzara joango.
259
00:18:19,600 --> 00:18:23,000
Benga.... Kevin!
260
00:18:24,520 --> 00:18:27,040
Bale, banoan.
261
00:18:32,040 --> 00:18:34,000
Eskerrak... Astuna dun gero!
262
00:18:34,520 --> 00:18:36,800
Ba, bai, batzuetan lapa bat duk? !
263
00:18:37,920 --> 00:18:39,560
Ea ba, hasieratik.
-Bai.
264
00:18:41,160 --> 00:18:44,880
Bueno, ba, eskerrik asko biei.
Gero arte.
265
00:18:49,080 --> 00:18:50,360
Kaixo, Ernesto.
Kaixo.
266
00:18:50,480 --> 00:18:51,360
Kafe bat nahi?
267
00:18:51,720 --> 00:18:54,720
Ez, eskerrik asko. Hartu dut
orain nentorrela, Lukasekin.
268
00:18:55,280 --> 00:18:59,160
Zer moduz hemen? Egin duzu
aurrerapenik?
269
00:18:59,920 --> 00:19:04,880
Ezer gutxi. Egunean jartzen ari
naiz..Merkatua nola dagoen ikusten.
270
00:19:05,520 --> 00:19:06,840
Ta, badago esperantzarik?
271
00:19:07,560 --> 00:19:10,680
Gauzak beltz daude.
Ez dizut ukatuko.
272
00:19:11,880 --> 00:19:14,400
Beltz daude, bai, oso beltz.
273
00:19:14,920 --> 00:19:18,520
Azterketa bera eginda daukat nik
nire aholkulariekin.
274
00:19:20,240 --> 00:19:23,120
Baina ez duzu aurreikuspenik egin
etorkizunari begira.
275
00:19:23,720 --> 00:19:26,680
Eta horixe da enpresa baten geroari
buruz jakiteko eman beharreko...
276
00:19:26,560 --> 00:19:27,840
...lehen pausoa.
277
00:19:27,640 --> 00:19:29,320
Horrexek esango digu nola jokatu.
278
00:19:29,120 --> 00:19:32,080
Alferrikako pausoa ematea baino,
hobe geldik.
279
00:19:32,640 --> 00:19:36,360
Ni ez naiz utopia-zale. Eta merkatua
asko aldatu da azken urteotan.
280
00:19:36,760 --> 00:19:40,160
Ontziolaren norabidea aldatzea
ezinezkoa da.
281
00:19:40,800 --> 00:19:43,200
Ba ni baikorra naiz.
Badaude aukerak.
282
00:19:43,680 --> 00:19:47,280
Bistan da ikuspegi ezberdinak
ditugula merkatuari buruz.
283
00:19:47,960 --> 00:19:51,120
Bai. Arretaz handiz ari naiz
aztertzen azken mugimenduak.
284
00:19:51,200 --> 00:19:54,800
Ba bukatutakoan erakutsi, e? Zure
ondorioak zein diren ikusteko.
285
00:19:54,920 --> 00:19:57,760
Jakina, denok nahi dugu
onena ontziolarentzat, ezta?
286
00:19:58,160 --> 00:19:58,760
Bai horixe.
287
00:19:59,160 --> 00:20:02,720
Zuek ere emango didazue informazioa.
Orain arteko egoeraz jabetu nahi dut.
288
00:20:03,080 --> 00:20:07,360
Bai, baina hobe duzu semearengana
jotzea. Bera ari da kontu honekin.
289
00:20:07,840 --> 00:20:11,800
Orpoz orpo ari gara lanean eta berak
emango dizun behar duzuna.
290
00:20:12,480 --> 00:20:15,880
Ederki. Nik ere emaitzak ditudanean
emango dizkizuet.
291
00:20:16,840 --> 00:20:19,080
Tira, ba, lanera itzultzeko ordua.
292
00:20:19,600 --> 00:20:22,560
Egun ona izan, German. Baita zuk ere, Ernesto.
293
00:20:41,320 --> 00:20:42,600
Zer moduz banketxean?.
294
00:20:44,680 --> 00:20:46,200
Ezin okerrago.
295
00:20:50,200 --> 00:20:51,280
Ez da posible? !.
296
00:20:56,400 --> 00:20:58,360
Etxetik botako gaituzte.
297
00:20:59,360 --> 00:21:01,920
Eta kotxearen salmentaren dirua?.
298
00:21:01,920 --> 00:21:03,240
Ez didate onartu.
299
00:21:03,040 --> 00:21:07,160
Nola ezetz? Hiru hilabete
ordaintzeko ematen zuen eta!
300
00:21:07,600 --> 00:21:12,200
Beranduegi omen da. Exekuzio
agindua emana dago.
301
00:21:13,600 --> 00:21:17,720
Etxerik gabe geratuko gara?
Eta non biziko gara?
302
00:21:17,560 --> 00:21:22,160
Ez dakit? Aurkituko dugu zerbait
alokairuan.
303
00:21:23,480 --> 00:21:26,720
Merke-merkea izan beharko du.
Ez gaude asko ordaintzeko.
304
00:21:28,560 --> 00:21:31,120
Tira, ez etsi.
Laster topatuko dugu lana.
305
00:21:31,720 --> 00:21:33,440
Ezin zaigu dena gaizki atera?
306
00:21:33,840 --> 00:21:37,120
Ez dakit... panorama oso ilun dago.
307
00:21:37,880 --> 00:21:39,880
Lehen ere libratu ditugu estualdiak.
308
00:21:40,640 --> 00:21:43,880
Hankak minduta dauzkat gora
eta behera ibiltzeaz. Ez dago ezer.
309
00:21:44,320 --> 00:21:46,160
Egongo da zerbait.
310
00:21:46,720 --> 00:21:48,320
Eta ez dakizu azkena...
311
00:21:49,600 --> 00:21:51,360
Leok beste faktura bat
ordaintzeko eskatu dit.
312
00:21:51,800 --> 00:21:54,120
Joder, baina noiz bukatuko dira
ditxosozko fakturak?
313
00:21:56,240 --> 00:21:59,440
Benga, Alizia, gugan konfiantza
izan behar dugu.
314
00:22:00,760 --> 00:22:03,720
Konfiantzak ez digu jaten emango.
Laguntza eskatu behar dugu.
315
00:22:04,400 --> 00:22:06,400
Ez, Alizia, moldatuko gara?
316
00:22:06,800 --> 00:22:09,120
Baina nola? Ez zara konturatzen?
317
00:22:09,600 --> 00:22:12,440
Zure harrokeriak kale gorrian
utziko gaitu.
318
00:22:12,880 --> 00:22:15,080
Leku bat behar dugu bizitzeko, eta
ez gaude bakarrik, Kandido.
319
00:22:15,600 --> 00:22:17,080
Bi alaba dauzkagu!
320
00:22:20,400 --> 00:22:22,320
Zuk leku bat bilatu nahi baduzu,
aurrera.
321
00:22:22,680 --> 00:22:24,440
Ni prest nago laguntza eskatzeko.
322
00:22:26,040 --> 00:22:29,080
Alizia, jarrera horrek
ez digu laguntzen.
323
00:22:27,760 --> 00:22:28,880
Ia...
324
00:22:31,240 --> 00:22:32,360
Nora zoaz?.
325
00:22:32,800 --> 00:22:34,680
Haize pixkat hartzera.
326
00:22:44,080 --> 00:22:47,280
Bale, primeran, sarrera egin dinagu.
Saiatuko gaitun lehen pausoarekin?
327
00:22:47,200 --> 00:22:48,480
Bai, ados.
328
00:22:48,560 --> 00:22:49,880
Ea, poliki...
-Bai.
329
00:22:50,320 --> 00:22:51,880
Hori dun...
330
00:23:00,440 --> 00:23:02,240
Bale, hori dun. Saiatu hadi
hi bakarrik
331
00:23:02,640 --> 00:23:04,520
Bale.
-Poliki...
332
00:23:10,440 --> 00:23:14,120
Ez, ez, Eider, erraza dun.
Hirekin egingo dinat.
333
00:23:14,480 --> 00:23:15,640
Bai, mesedez.
334
00:23:25,400 --> 00:23:27,440
Atera zaidakl!
-Hori da, bai!
335
00:23:28,080 --> 00:23:31,800
Zer ondo... Joe, Kevin
pila bat poztuko dun.
336
00:23:32,280 --> 00:23:33,240
Bueno, ez zagok umoreko.
337
00:23:33,600 --> 00:23:35,200
Pasatuko zaion?
-Bai, igual bai.
338
00:23:35,400 --> 00:23:36,720
Baina badakik, harro
jartzen denean...
339
00:23:37,440 --> 00:23:38,560
Ez egin kasurik.
340
00:23:39,000 --> 00:23:40,720
Berriro?
-Bale, ados.
341
00:23:57,920 --> 00:24:00,000
Ez nuen uste hain agudo
hots egingo zenidanik.
342
00:24:00,520 --> 00:24:04,440
Zeregin franko nuen, baina
agindua zor. Paseotxo bat sikiera...
343
00:24:04,880 --> 00:24:05,920
Pozten naiz.
344
00:24:06,240 --> 00:24:09,440
Nigatik balitz, egunero hartuko
nuke tartetxo bat zurekin egoteko.
345
00:24:12,160 --> 00:24:15,120
Sentitzen dut Malenena, ez nuen
zure etxera joan behar.
346
00:24:15,720 --> 00:24:19,000
Ezustean harrapatu ninduen eta
ezin izan nion ezetzik esan.
347
00:24:19,320 --> 00:24:23,040
Oraingoz, arriskutsua da.
Malenek ez du susmorik eduki behar.
348
00:24:23,680 --> 00:24:28,120
Egia jakingo balu, min handia
hartuko luke, eta ez dut...
349
00:24:28,080 --> 00:24:29,120
...alferrik sufritzerik nahi.
350
00:24:29,600 --> 00:24:32,200
Ez kezkatu, diskrezioz jokatuko dut.
351
00:24:32,520 --> 00:24:35,880
Azken batean, moja naiz eta badakit
zerbait isilik egoteari buruz.
352
00:24:36,400 --> 00:24:37,760
Alaba bizkorra atera zait...
353
00:24:38,120 --> 00:24:39,600
A, ez nauzu gazteagotan ezagutu,
354
00:24:39,960 --> 00:24:42,960
Bai, pena da, bai, urte haiek
galdu izana.
355
00:24:43,480 --> 00:24:45,880
Orain berreskuratu
dezakegu galdutako denbora.
356
00:24:46,600 --> 00:24:48,680
Opari bat daukat.
-A bai?
357
00:24:49,160 --> 00:24:50,320
Zer da?
358
00:24:50,800 --> 00:24:52,160
Tori.
359
00:25:01,880 --> 00:25:04,640
Badakit konpromiso batean
jartzen zaitudala, baina...
360
00:25:04,600 --> 00:25:07,520
...zuk gordetzea nahi dut.
Ilusioa egiten dit.
361
00:25:09,240 --> 00:25:10,320
Eskerrik asko.
362
00:25:10,760 --> 00:25:12,800
Horrela, txikitan nolakoa
nintzen jakingo duzu.
363
00:25:13,360 --> 00:25:15,400
Orain bezain polita.
364
00:25:18,120 --> 00:25:22,000
Bueno, Ines, utzi
egin behar zaitut orain,e?
365
00:25:22,720 --> 00:25:24,280
Lastima horren goiz joatea?
366
00:25:24,800 --> 00:25:27,240
Nahi duzu bihar
elkar ikustea berriro?
367
00:25:27,600 --> 00:25:28,800
Primeran.
368
00:25:29,360 --> 00:25:30,840
Ba bihar arte, orduan.
-Ados ba.
369
00:25:31,320 --> 00:25:32,800
Agur.
-Agur, bai,
370
00:25:39,400 --> 00:25:40,400
(ATEA JOTZEN DUTE)
371
00:25:40,520 --> 00:25:41,680
Aurrera.
372
00:25:42,200 --> 00:25:43,440
Kaixo, Nekane?
373
00:25:47,320 --> 00:25:49,920
Tori, jan beharko duzu zeozer.
374
00:25:50,320 --> 00:25:52,640
Aiba, eskerrik asko.
-On egin diezazula.
375
00:25:53,200 --> 00:25:56,040
Nora zoaz, ba? Ez duzu
jan behar, ala?
376
00:25:56,440 --> 00:25:58,800
Nire mahaian jango nuela uste
nuen. Ez, komisarioarekin.
377
00:25:59,400 --> 00:26:04,280
Bueno, faborez... Utzi tontakeriak,
jarri eta hasi jaten.
378
00:26:04,560 --> 00:26:05,800
Ondo da.
379
00:26:16,000 --> 00:26:18,800
Nekane, Kathy itzuli da?
380
00:26:19,480 --> 00:26:22,320
Ondino ez. Ea datorren astean?
381
00:26:23,840 --> 00:26:26,360
Itzuliko al da? Gainera
datorkionarekin...
382
00:26:26,800 --> 00:26:31,040
Berak ez daki ezer. Eta negozioa
zuzendu behar du, diru premian dago.
383
00:26:33,120 --> 00:26:35,480
Gehiegi fidatzen zara
emakume horren asmo onekin.
384
00:26:36,000 --> 00:26:37,840
Ez al da hobe atxilotzeko
agindua ematea?
385
00:26:38,280 --> 00:26:40,920
Ez da beharrezkoa izango,
itzuliko da, seguru nago.
386
00:26:42,160 --> 00:26:43,200
Ez dakit ba?
387
00:26:43,640 --> 00:26:47,480
Gainera, ez daukagu bere kontrako
frogarik. Ezin dugu atxilotu.
388
00:26:47,640 --> 00:26:49,080
Arrazoi duzu.
389
00:26:51,040 --> 00:26:54,560
Sandwichaz gain, beste zeozer
ekarri didazu, ezta?
390
00:26:56,200 --> 00:27:00,160
Bai, Rikardori buruzko
informazioa da.
391
00:27:00,360 --> 00:27:02,720
Aurrekariak, lan-bizitza?
392
00:27:03,400 --> 00:27:08,080
Badago kointzidentziarik hoteleko
langileei egindako analisiekin?
393
00:27:09,040 --> 00:27:11,680
Oraingoz ez. Proba gehiago
egin behar dituzte.
394
00:27:15,640 --> 00:27:21,080
Aizu, zer iruditzen zaizu Joanaren
jarrera? Ez zegoen lar urduri?
395
00:27:22,920 --> 00:27:27,240
Pixkat, baina normala ere bada.
Hotelean hasi berria da eta...
396
00:27:27,200 --> 00:27:29,520
...bezero bat hilik agertzea?
Ez da kontu atsegina.
397
00:27:30,520 --> 00:27:31,720
Arrazoi duzu.
398
00:27:39,760 --> 00:27:41,880
Ibon...
-Bai?
399
00:27:42,640 --> 00:27:44,240
Hemengo datu guztiak
baieztatu dituzu?
400
00:27:45,320 --> 00:27:46,320
Bai. Zer ba?
401
00:27:48,640 --> 00:27:50,440
Hemen datu bitxi bat dago.
402
00:27:51,040 --> 00:27:53,480
Naroak lan egiten zuen hoteleko
akziodun nagusietako bat...
403
00:27:53,400 --> 00:27:55,200
...Rikardo Ojanguren zen.
404
00:28:06,080 --> 00:28:07,880
Zer, ondo entsegua?
405
00:28:08,520 --> 00:28:11,280
Putalarru. Hi joan eta dena
primeran atera zaidak.
406
00:28:11,440 --> 00:28:13,000
Ez naun joan, bota egin naun.
407
00:28:13,320 --> 00:28:16,600
Zer nahi huen? Ume baten moduan
portatzen ari hintzen, Kevin.
408
00:28:17,200 --> 00:28:19,800
Dantza ondo ateratzea nahi dinat.
Oso inportantea dun niretzat.
409
00:28:20,240 --> 00:28:23,680
Horrexegatik ari nauk jo eta ke.
hiri faborea egiteko.
410
00:28:24,240 --> 00:28:26,040
Baina Lukas duk irakaslea!.
411
00:28:26,640 --> 00:28:29,280
Bale, hi, ez nazan egurtu.
Laguntzearren egin dinat.
412
00:28:29,600 --> 00:28:32,160
Laguntzearren? Ba urduri jarri nauk.
413
00:28:32,840 --> 00:28:34,760
Neska...! Bi zuzenketa eman
eta urduri?
414
00:28:35,040 --> 00:28:36,440
Ba bai, ahobero bat haiz.
415
00:28:36,840 --> 00:28:38,360
Eta hik, barregarri utzi
naun Lukasen aurrean.
416
00:28:38,720 --> 00:28:40,600
Barkatu, baina heu bakarrik
geratu haiz barregarri.
417
00:28:41,120 --> 00:28:43,440
Bale, kito, ez dinat berriro
aholkurik emango.
418
00:28:43,680 --> 00:28:45,520
Eta bost axola dantzatu
nahi ez badun.
419
00:28:45,880 --> 00:28:48,320
Baina hi zer? Ez ezak hori esan, e!
Pasatzen ari haiz!
420
00:28:47,920 --> 00:28:50,640
Ni pasatzen...
-Tssst. Jaitsi tonu hori.
421
00:28:51,080 --> 00:28:54,640
Buen rollito,e?
-Buen rollito... Barkatu.
422
00:28:58,040 --> 00:29:01,160
Ezkontzarako soinekoa erosi
behar dinat. Lagunduko didan?
423
00:29:01,520 --> 00:29:03,640
A, por mí?
424
00:29:04,160 --> 00:29:06,880
Kevinek jai emango din.
425
00:29:08,040 --> 00:29:12,440
Hau zer dun, eskakeo taktika berria?
Aurrekoan ere joan zineten!
426
00:29:12,840 --> 00:29:16,480
Eta? Ez duk hain erraza, e? Soineko
perfektua erosi behar diat.
427
00:29:16,920 --> 00:29:19,240
Eta horretarako, laguntza
“profesionala” behar diat.
428
00:29:19,200 --> 00:29:20,560
Ederra aitzakia?
429
00:29:20,880 --> 00:29:23,600
Bueno, heuk ikusi, baina nirekin
etortzen uzten ez badiok...
430
00:29:23,560 --> 00:29:24,800
...ez nauk ezkontzara joango.
431
00:29:29,840 --> 00:29:35,440
Bale, segi dendariak aztoratzera.
Nola inor ez dabilen...!
432
00:29:36,200 --> 00:29:37,280
Bazkaldu duzu?
433
00:29:37,640 --> 00:29:39,160
Jango dinat pintxoren bat edo...
434
00:29:39,800 --> 00:29:41,480
Zer, bagoaz?
435
00:29:41,600 --> 00:29:45,000
Ok, marchando. Ezta... ricitos?
436
00:29:53,520 --> 00:29:56,720
Ama berehala izango da etxean.
Hartuko dugu mahai bat “Mugarrin”?
437
00:29:57,200 --> 00:29:58,200
Ilusioa egingo dio.
438
00:29:58,240 --> 00:30:00,080
Nahi duzuna.
439
00:30:00,520 --> 00:30:04,080
Edo beste jatetxe batean.
Zeuk aukeratu.
440
00:30:04,760 --> 00:30:06,520
Berdin zait.
441
00:30:09,880 --> 00:30:13,000
Malen, zer duzu? Ez didazu
arretarik jartzen...
442
00:30:14,200 --> 00:30:15,840
Telebista ikusten ari naiz.
443
00:30:17,640 --> 00:30:20,960
Malen, gure artean ez da inoiz
sekreturik izan...
444
00:30:22,800 --> 00:30:24,920
Dena kontatu izan didazu txikitatik.
445
00:30:25,000 --> 00:30:27,400
Eta arazoak beti elkarrekin
konpondu ditugu.
446
00:30:28,920 --> 00:30:32,640
Esaidazu... Izan konfiantza nigan.
447
00:30:37,160 --> 00:30:41,960
Zugan? Gezurra esan didazu
urte guzti hauetan!
448
00:30:42,640 --> 00:30:44,080
Etzara nire aita!
449
00:30:45,800 --> 00:30:47,160
Zer esaten ari zara?
450
00:30:47,680 --> 00:30:49,520
Adoptatua naiz, ezta?
451
00:30:50,280 --> 00:30:52,880
Nondik atera duzu kontu hori?
452
00:30:53,560 --> 00:30:57,520
Bukatu dira gezurrak nirekin.
Egia guztia dakit!
453
00:31:01,240 --> 00:31:08,240
Argazki hau 88ko otsailekoa da. Ni
jaio baino hilabete lehenagokoa.
454
00:31:08,080 --> 00:31:10,120
Eta ama ez dago haurdun!
455
00:31:11,720 --> 00:31:15,920
Amaren artikuluak idazten zituen
kazetariarekin hitz egin dut.
456
00:31:16,400 --> 00:31:18,520
Eta badakizu zer esan didan?
457
00:31:19,400 --> 00:31:22,880
Abortua eta gero,
ezin zuela umerik eduki.
458
00:31:24,280 --> 00:31:27,880
Nola izan zarete kapaz?
459
00:31:29,040 --> 00:31:31,720
Zer, ez duzu ezer esan behar?
460
00:31:32,560 --> 00:31:35,200
Ez duzu ukatzen saiatu behar, behintzat?
461
00:31:36,000 --> 00:31:42,120
Ezin dut? Dena ez da gezurra.
462
00:31:42,880 --> 00:31:48,920
Ez zara adoptatua. Mireia ez da
zure ama, baina ni bai.
463
00:31:49,480 --> 00:31:51,840
Ni zure aita naiz.
464
00:32:09,800 --> 00:32:12,200
Baina nik ere baditinat
nire baldintzak.
465
00:32:13,480 --> 00:32:15,520
Kandido... Kaixo, aita.
466
00:32:15,920 --> 00:32:18,600
Hire etxetik natorrek. Hirekin
hitz egin nahi diat.
467
00:32:19,120 --> 00:32:20,160
Zertaz?
468
00:32:20,680 --> 00:32:23,800
Aliziak kontatu zidak banketxekoa.
469
00:32:24,240 --> 00:32:25,880
Ba ez zuen egin behar,
gure kontua da.
470
00:32:26,600 --> 00:32:30,680
Ez haserretu Aliziarekin. Neronek
galdetu zioat gauzak zertan diren.
471
00:32:32,440 --> 00:32:35,520
Jode, Kandido, hire aita nauk...
472
00:32:36,280 --> 00:32:40,000
Ez dut inoren errukirik nahi.
Aurrera aterako gara.
473
00:32:40,880 --> 00:32:42,120
Baina laguntza behar duzue.
474
00:32:42,640 --> 00:32:45,360
Aita, gauzak nire kabuz egin nahi ditut.
475
00:32:45,920 --> 00:32:48,520
Laguntza txiki bat onartzeak
ez dik kalterik egingo.
476
00:32:48,840 --> 00:32:50,680
Gero ere arituko haiz heure kasa.
477
00:32:53,000 --> 00:32:56,760
Une honetan, nahiko ilun dago
kontua. Baina ez dut amore emango.
478
00:32:56,800 --> 00:33:02,520
Inork ez dik horrelakorik esan.
Utzidak ordaintzen zuen zorra.
479
00:33:03,240 --> 00:33:06,320
Uztazu, aita, ez dut ezer nahi.
480
00:33:07,120 --> 00:33:09,640
Hori zen dena? Zereginak ditut.
481
00:33:10,040 --> 00:33:11,760
Alizia kezkatuta zagok.
482
00:33:13,920 --> 00:33:18,840
Kandido, gauzak konpontzen diren
bitartean, etorri nire etxera.
483
00:33:19,320 --> 00:33:21,640
Pozik hartuko zaituztet.
484
00:33:22,520 --> 00:33:27,440
Lekua soberan zaukaat. Hartara,
bilobak gehiago ikusiko ditiat.
485
00:33:27,840 --> 00:33:30,320
Faltan botatzen ditiat.
486
00:33:32,360 --> 00:33:36,760
Eskerrik asko, aita. Ezer
behar badut, abisatuko dizut.
487
00:33:42,640 --> 00:33:46,520
Mireiak abortua izan zuenean,
gurea okertzen hasi zen.
488
00:33:47,920 --> 00:33:51,640
Zazpi hilabetekoa zegoen eta oso
gogorra izan zen umea galtzea.
489
00:33:52,480 --> 00:33:55,640
Eta gainera, gero?
ezin zuela haurrik izan.
490
00:33:57,440 --> 00:34:03,040
Ahulezia une batean harreman bat
izan nuen beste emakume batekin...
491
00:34:03,000 --> 00:34:06,160
...eta haurdun geratu zen.
492
00:34:06,800 --> 00:34:11,600
Hark ez zuen umea izan nahi, baina
niri ilusio handia egiten zidan.
493
00:34:12,240 --> 00:34:14,160
Mireiak ezin zuenez...
494
00:34:15,480 --> 00:34:18,760
Erosi egin ninduzun...
-Ez esan hori, Malen.
495
00:34:19,880 --> 00:34:25,280
Ni nintzen aita, eta seguru nengoen
Mireiak pozik hartuko zintuela.
496
00:34:26,640 --> 00:34:29,640
Eta, zer esan zenion nire
benetako amari?
497
00:34:30,600 --> 00:34:34,000
Haurra edukitzeko, mesedez.
498
00:34:34,760 --> 00:34:39,000
Nik hartuko nituela gastu
eta ardura guztiak.
499
00:34:39,600 --> 00:34:42,200
Eta jaio nintzenean?
500
00:34:42,840 --> 00:34:49,520
Gurekin hartu zintugun eta... bera
joan egin zen. Horixe zen tratua.
501
00:34:50,240 --> 00:34:52,320
Eta amak hori onartu zuen?
502
00:34:52,800 --> 00:34:57,400
Irrikitan zegoen haur bat
besoetan edukitzeko.
503
00:34:59,120 --> 00:35:00,880
Merkantzia bat izango
banintz bezala?
504
00:35:01,240 --> 00:35:03,760
Ez, Malen, ez... Ez esan hori.
505
00:35:04,760 --> 00:35:08,600
Zu ikusi eta berea bazina bezala
hartu zintuen berehala.
506
00:35:10,000 --> 00:35:15,120
Gu bion haurra izan zara beti.
Ikaragarri maite izan zaitugu...
507
00:35:15,080 --> 00:35:17,280
...eta oso zoriontsu egin gaituzu.
508
00:35:18,600 --> 00:35:22,880
Gu bion artekoa ere,
indartuta atera zen.
509
00:35:24,800 --> 00:35:32,480
Mireiak ikaragarri maite zaitu...
Bizia emango luke zugatik.
510
00:35:33,000 --> 00:35:36,480
Badakit maite nauzuela? baina
engainatu egin nauzue.
511
00:35:36,240 --> 00:35:37,360
Malen...
512
00:35:37,560 --> 00:35:40,560
Hori da zuentzat benetako maitasuna?
513
00:35:40,520 --> 00:35:42,800
Malen, barka iezaguzu, mesedez...
Mesedez...
514
00:35:43,800 --> 00:35:48,400
Malen, ikaragarri maite zaitugu.
Munduan beste ezer baino gehiago...
515
00:36:13,920 --> 00:36:16,480
Azkenean... Egun pasa
joan ote zineten!
516
00:36:16,840 --> 00:36:18,480
Ez kexatu hainbeste,
topatu diat soinekoa.
517
00:36:18,880 --> 00:36:21,080
Beharko! Hiru orduko konpra
egin duzue.
518
00:36:21,480 --> 00:36:23,400
Denbora horretan nik
dozena bat erosi baietz!
519
00:36:23,320 --> 00:36:24,680
Ez duk hain erraza?
520
00:36:24,560 --> 00:36:27,200
Y no sabes lo complicado que es
con esta. ¡Menudo lío!
521
00:36:27,920 --> 00:36:31,240
Bale, utzi aitzakiak eta poltsak,
eta hi, zulora!
522
00:36:31,600 --> 00:36:34,200
Qué borde, tío rancio! Banoa.
523
00:36:43,920 --> 00:36:48,440
Kevin... Kevin...
Haserre hago oraindik?
524
00:36:48,840 --> 00:36:50,600
Ez, kriskitinak jotzen
hasiko naun oraintxe.
525
00:36:51,840 --> 00:36:53,640
Ba, ni ere haserre nagok, bale?
526
00:36:53,600 --> 00:36:56,000
Ba putalarru! Berdinduta orduan.
527
00:36:58,040 --> 00:37:02,080
Ez zagok su-etenik? Ni prest nagok.
528
00:37:04,880 --> 00:37:06,440
Baina baldintza batekin.
529
00:37:07,520 --> 00:37:08,840
Zein?
530
00:37:09,360 --> 00:37:11,840
Ez haiz nire aurresku
entseguetara etorriko.
531
00:37:12,800 --> 00:37:17,280
Debekatuta. Ondo aterako duk.
532
00:37:19,000 --> 00:37:21,800
Ados. Baina nik ere baditinat
nire baldintzak.
533
00:37:22,120 --> 00:37:23,400
Bota.
534
00:37:23,760 --> 00:37:25,640
Ez naun berriro inondik botako.
535
00:37:26,080 --> 00:37:27,120
Bale.
536
00:37:27,440 --> 00:37:30,120
Eta ez naun berriro lagunen aurrean
barregarri utziko.
537
00:37:29,440 --> 00:37:31,680
Heu bakarrik geratu haiz barregarri!
538
00:37:32,200 --> 00:37:33,760
Berriz nahi dun sesioan hastea?
539
00:37:35,040 --> 00:37:37,360
Ez, nahikoa diat gaurkoz.
540
00:37:37,680 --> 00:37:39,240
Bueno, ba konforme.
541
00:37:41,480 --> 00:37:45,080
Badakik? Nire ametsetako
soinekoa aurkitu diat.
542
00:37:46,560 --> 00:37:48,640
Beldurra ematen didan?
543
00:37:49,240 --> 00:37:50,640
Jartzea nahi duk?
-Bai!
544
00:37:52,960 --> 00:37:54,600
Flipatuko duk!
545
00:37:55,760 --> 00:37:57,560
Lasai, agertuko da. Ikusiko duzu.
546
00:37:58,240 --> 00:38:03,080
Abisatuko dizut zerbait jakitean.
Bale ba, agur.
547
00:38:04,120 --> 00:38:05,080
Zer?
548
00:38:05,520 --> 00:38:07,040
Berak ere ez daki ezer.
549
00:38:08,320 --> 00:38:10,760
Jode, non arraio sartu ote da!
550
00:38:11,280 --> 00:38:13,360
Lagunei deitu diezu?
551
00:38:13,440 --> 00:38:15,720
Bai, hitz egin dut bere eskolako
lagunekin.
552
00:38:16,120 --> 00:38:17,920
Badakizu, hemen ez dauka koadrillarik.
553
00:38:18,760 --> 00:38:21,400
Tira, azalduko da, ikusiko duzu,
554
00:38:23,600 --> 00:38:26,520
Joder, bere ondoan egon behar nuen!
555
00:38:26,480 --> 00:38:30,440
Tira, Karlos izan ezazu konfiantza
Nekanerengan, e?
556
00:38:31,080 --> 00:38:35,600
Baina Ibi gaizki dago, eta bakarrik
eta gehiegi darama desagertuta.
557
00:38:36,360 --> 00:38:38,160
Jokinek zer esan du?
558
00:38:38,640 --> 00:38:40,200
Ba berak ere ez dakiela ezer.
559
00:38:40,680 --> 00:38:43,520
Nik uste nuen deitu egingo ziola,
baina ez, eta horrek ere...
560
00:38:43,520 --> 00:38:44,280
...kezkatzen nau.
561
00:38:44,760 --> 00:38:48,200
Mi amor, zuk ez daukazu
ezeren errurik.
562
00:38:48,200 --> 00:38:51,080
Badakit nola sentitzen zaren.
Milenak ere bere garaian...
563
00:38:51,080 --> 00:38:55,800
...ihes egin zuen, baina
azalduko da. Beti azaltzen dira.
564
00:39:03,040 --> 00:39:04,400
Eta Eider? Joan egin da?
565
00:39:04,680 --> 00:39:06,680
Biltegian zagon soinekoa janzten.
566
00:39:07,080 --> 00:39:09,840
Oso elegantea da. Eta primeran
geratzen zaio. ¡Con ese cuerpazo!
567
00:39:10,200 --> 00:39:12,320
Esaidan niri, primeran
ezagutzen dinat!
568
00:39:12,200 --> 00:39:14,240
¡Pero será guarro!
Denak berdinak zarete!
569
00:39:14,600 --> 00:39:16,400
E, gaia hik atera dun, e?
570
00:39:16,800 --> 00:39:19,800
Bueno?bai, baina beheko zerarekin
pentsatzen duzu zuk ere.
571
00:39:20,600 --> 00:39:24,040
Eta orain Ricitos, sartu barrura,
Eiderri laguntzera noa.
572
00:39:24,760 --> 00:39:28,080
Berriz?! Joe, partxebike
puta bat nauk.
573
00:39:33,680 --> 00:39:37,320
A ver, jende, hemen zuekin...
Eider mundiala!
574
00:39:42,240 --> 00:39:43,400
Gustatzen?
575
00:39:45,320 --> 00:39:46,520
Ez zaik gustatzen...
576
00:39:46,800 --> 00:39:49,600
Nola ezetz? Bere estilokoa,
baina oso elegantea.
577
00:39:50,000 --> 00:39:51,760
Ez bazaik gustatzen,
esan garbi, bale?
578
00:39:52,120 --> 00:39:53,520
Ez dun hori?
-Orduan, zer?
579
00:39:54,000 --> 00:39:59,040
Oso guapa hago, benetan? Baina,
agian, ez dun soinekorik egokiena...
580
00:39:59,000 --> 00:40:00,480
...“etiketadun” ezkontza baterako.
581
00:40:01,120 --> 00:40:03,720
Zer esan nahi duk?
Nire janzkera arrunta dela?
582
00:40:04,160 --> 00:40:05,360
Ez, ez?
583
00:40:05,760 --> 00:40:07,520
Orduan, zer? Nitaz
lotsatzen haiz, ezta?.
584
00:40:07,840 --> 00:40:09,560
Ba jai daukak! Ez nauk aldatuko!
585
00:40:09,880 --> 00:40:13,760
Ezta nahi ere, haizen
bezalakoa nahi haut.
586
00:40:14,520 --> 00:40:18,000
Baina, bueno... ezkontza
elegantea dun eta?
587
00:40:17,920 --> 00:40:19,440
Eta, ez nagok elegante?
588
00:40:20,880 --> 00:40:22,360
Denak begira geratuko zaizkin.
589
00:40:22,160 --> 00:40:24,840
Bost axola, Kevin, ohituta nagok.
590
00:40:27,640 --> 00:40:33,280
Ia, neska pijo bat nahi duk, ezta?
Soineko gorria eta titiak airean!
591
00:40:33,680 --> 00:40:34,760
Ez ezan esageratu.
592
00:40:35,360 --> 00:40:38,120
Besteak bezala janzteko
eskatzen dinat, besterik ez.
593
00:40:38,200 --> 00:40:39,360
Ba hori, normal...
594
00:40:39,880 --> 00:40:44,880
Zer! Anormala nauk?
Hi bai artaburu galanta!
595
00:40:45,000 --> 00:40:48,080
A ver, a ver, ésos ánimos? Hartu
arnasa sakon?
596
00:40:47,840 --> 00:40:52,480
Ez, Itxaso, ez, oso argi zagon.
Punto! Aldatzera noan.
597
00:40:54,680 --> 00:40:56,280
Pasatu egin zara.
598
00:40:58,040 --> 00:40:59,680
Bazakinat.
599
00:41:09,880 --> 00:41:12,880
Malen, mesedez, hitz egin dezagun.
600
00:41:13,480 --> 00:41:16,560
Emaidazu aukera bat.
601
00:41:16,600 --> 00:41:19,920
Ez duzu inolako aukerarik merezi.
602
00:41:20,280 --> 00:41:23,960
Agian, arrazoi duzu, ez dut merezi,
baina zure aita naiz, eta biok...
603
00:41:23,920 --> 00:41:24,920
...ondo moldatzea nahi nuke.
604
00:41:26,760 --> 00:41:29,080
Nire benetako ama ezagutu nahi dut.
605
00:41:29,880 --> 00:41:35,000
Sentitzen dut baina ezinezkoa da.
Hil egin zen.
606
00:41:39,640 --> 00:41:41,840
Hilda badago ere, nor zen
jakin nahi dut.
607
00:41:42,320 --> 00:41:46,880
Zertarako, ordea? Utzi egin zintuen.
Ez zen inoiz etorri zutaz galdezka.
608
00:41:47,560 --> 00:41:51,040
Nolakoa zen jakin nahi dut,
nondik natorren.
609
00:41:51,480 --> 00:41:56,400
Agian, neba-arrebaren bat daukat.
Ezin didazu egia ezkutatu!
610
00:41:57,000 --> 00:41:58,760
Baina hori ez da
zure familia, Malen...
611
00:41:59,920 --> 00:42:03,240
Ez didazu ezer esan behar?
Egin didazuena eta gero...!
612
00:42:03,680 --> 00:42:07,160
Familiari horri nor zaren esaten
badiozu, min handia emango diezu.
613
00:42:07,560 --> 00:42:09,760
Ziurrenik, ez dakite ezer.
614
00:42:09,560 --> 00:42:14,160
Ez daukat inori kalte egiteko
inongo asmorik. Egia jakin nahi dut!
615
00:42:14,560 --> 00:42:17,400
Hobe ez jakitea, Malen. Zure
hobe beharrez ari naiz.
616
00:42:18,000 --> 00:42:20,240
Gu gara zure familia.
617
00:42:20,720 --> 00:42:26,080
Nola izan zaitezke hain zeurekoia?
Gezurretan aritu zarete nirekin.
618
00:42:26,880 --> 00:42:28,600
Zu babestearren egin dugu.
619
00:42:29,200 --> 00:42:31,720
Ez dut inoren babesik behar!
-Kaixo...
620
00:42:31,840 --> 00:42:33,480
Dezepzionatu egin nauzue.
621
00:42:34,480 --> 00:42:36,480
Zer duzu, bihotza?
-Nora zoaz?
622
00:42:38,040 --> 00:42:40,160
Zer dauka?
623
00:42:44,760 --> 00:42:46,680
Eta, zer gertatu da? Zer dauka
Malenek?
624
00:42:47,640 --> 00:42:52,560
Egia deskubritu du. Badaki
ez zarela bere ama.
625
00:42:54,880 --> 00:42:59,360
Salako gu bion argazkia hartu eta
atzeko data ikusi zuen.
626
00:43:00,120 --> 00:43:05,400
88ko otsailekoa zen eta?
zu ez zeundela haurdun.
627
00:43:07,160 --> 00:43:11,440
Orduan? zutaz idazten duen
kazetari horrengana jo du.
628
00:43:11,680 --> 00:43:13,080
Ez da posible...
629
00:43:13,160 --> 00:43:16,160
Hark esan dio zuk ezin duzula
umerik eduki.
630
00:43:16,800 --> 00:43:19,200
Eta ondorioz, jakin du
adoptatua dela.
631
00:43:19,840 --> 00:43:22,760
Gaixoa... Lur jota geratuko zen...
632
00:43:23,320 --> 00:43:29,160
Erabat minduta. Ez zuen horrelakorik
espero. Nola ba?
633
00:43:29,080 --> 00:43:31,560
Ikusten! Esan nizun egia
esan behar geniola!
634
00:43:32,000 --> 00:43:35,640
Kazetari babu horrek! Hobe zuen
isilik egon balitz!
635
00:43:36,080 --> 00:43:38,160
Hori da gutxienekoa.
Zer egingo dugu?
636
00:43:39,040 --> 00:43:42,720
Saiatu naiz gertatutakoa azaltzen,
baina ez dit hitzik entzun nahi.
637
00:43:43,600 --> 00:43:46,120
Berean dago, itsututa,
638
00:43:46,600 --> 00:43:49,400
Ez da harritzekoa. Ez ditugu
gauzak ondo egin.
639
00:43:49,840 --> 00:43:52,200
Orain, bere benetako ama
nor den jakin nahi du.
640
00:43:52,760 --> 00:43:54,640
Eta, zer esan diozu?
641
00:43:55,160 --> 00:43:59,600
Hilda dagoela. Bestela, bazterrak
nahasten hasiko da.
642
00:44:09,600 --> 00:44:13,600
Ez dizu erantzungo.
Ez dut sekula ikusi horrela.
643
00:44:22,160 --> 00:44:24,240
Eta, esan diozu orain dela gutxi
jakin dudala egia?.
644
00:44:24,840 --> 00:44:29,080
Ez hasi orain biktimaren plantak
egiten, e? Zer nahi zenuen esatea?
645
00:44:29,600 --> 00:44:32,120
Ume lapurtua dela uste zenuela?
646
00:44:36,160 --> 00:44:38,880
Hi, Kevin, beste bat, mesedez.
647
00:44:39,080 --> 00:44:40,640
Berehala. Imanol, zuk?
648
00:44:41,160 --> 00:44:43,320
Ez, nik batekin nahikoa diat.
649
00:44:44,120 --> 00:44:45,640
Hi, eta zer moduz hemen gauzak?
650
00:44:46,720 --> 00:44:52,320
Bueno, ondo.... Ez etxefuegoak
botatzeko, baina tira...
651
00:44:52,080 --> 00:44:54,200
Hori duk ba kontua, eustea!
652
00:44:54,480 --> 00:44:55,760
Berehala, e...
653
00:44:58,360 --> 00:44:59,600
Errua banketxeena duk.
654
00:45:00,040 --> 00:45:02,800
Beraiek eraman gaitiztek
krisi madarikatu honetara.
655
00:45:02,720 --> 00:45:04,080
Eta gainera, geu pagaburu!
656
00:45:04,480 --> 00:45:08,600
Heuk esan duk! Udaletxetan ere
ezin aurrera egin, hortxe gabiltzak!
657
00:45:09,760 --> 00:45:12,240
Ba beraiek eragin baditek,
beraiek ordain dezatela!
658
00:45:12,880 --> 00:45:16,880
Lana, etxea, familiarekin
bizitzea?horixe nahikoa diat.
659
00:45:17,280 --> 00:45:18,560
Hainbeste eskatzea al duk?
660
00:45:19,000 --> 00:45:21,160
Ez, motel! Zer gutxiago...
661
00:45:22,640 --> 00:45:24,080
Etxetik botako gaitiztek.
662
00:45:24,920 --> 00:45:32,880
Zer? Ez duk posible... Ez nian uste
hain gaizki zenbiltzatenik.
663
00:45:33,920 --> 00:45:38,440
Artesakoa eta gero, txarretik
okerrera egin diagu.
664
00:45:39,120 --> 00:45:42,960
Diru mordoa galdu ondoren, saiatu
ninduan kanpotik kotxeak ekartzen.
665
00:45:43,640 --> 00:45:45,200
Eta dena pikutara joan zuan!
666
00:45:46,440 --> 00:45:50,320
Zorrak ate joka alde guztietatik?
Eta orain, begira...
667
00:45:51,000 --> 00:45:53,320
Jode, baina ez al duk negoziatu
banketxeekin?
668
00:45:53,640 --> 00:45:55,080
Bazagok negoziatzea haiekin!
669
00:45:55,720 --> 00:45:58,840
Kreditu pertsonala, hipoteka ?
Ia konturatu gabe...
670
00:45:58,800 --> 00:46:02,160
...ondasun guztiak galdu ditiat.
Eta orain, etxea.
671
00:46:03,920 --> 00:46:06,240
Kaleratze kontuek luzeago jotzen
zutela uste nian.
672
00:46:05,920 --> 00:46:08,280
Orain ez ba, ikusten duk.
673
00:46:09,080 --> 00:46:11,360
Joder! Baina guk ez al daukagu
deus egiterik?!
674
00:46:11,760 --> 00:46:13,720
Zer uste duk, ez naizela saiatu??
675
00:46:15,600 --> 00:46:17,800
Bizitza berri bat hasi nahi nian
ontziolatik kanpo eta...
676
00:46:17,680 --> 00:46:19,360
...hondoa jotzeko zorian nagok.
677
00:46:22,680 --> 00:46:24,960
Ez zakiat, baina zerbaitetan
laguntzerik baldin badiat, badakik.
678
00:46:25,680 --> 00:46:28,320
Nahikoa
lagundu didak ondoan egonda.
679
00:46:28,800 --> 00:46:32,000
Barrena husteak mesede egin zidak.
680
00:46:32,400 --> 00:46:35,680
Hi, ba behar duanerako,
hementxe naukak.
681
00:46:37,080 --> 00:46:38,680
Eskerrik asko, Imanol.
682
00:46:51,240 --> 00:46:54,200
Malen, zer da? Zer gertatzen da?
683
00:46:55,760 --> 00:46:57,280
Lasai, kontatu. Zer da?
684
00:46:58,440 --> 00:47:00,400
Lukas?ez dakit nondik hasi...
685
00:47:00,840 --> 00:47:03,520
Lasaitu, baina kontatu.
686
00:47:04,000 --> 00:47:05,280
Ez esan inori, mesedez!
687
00:47:05,760 --> 00:47:07,520
Malen, mesedez, hitza ematen dizut.
688
00:47:10,160 --> 00:47:15,360
Aitarekin hitz egin dut, esan diot
badakidala adoptatua naizela.
689
00:47:16,720 --> 00:47:18,080
Eta, zer esan dizu?
690
00:47:18,520 --> 00:47:21,200
Ez naizela adoptatua.
691
00:47:21,920 --> 00:47:23,240
A ez?
692
00:47:23,640 --> 00:47:29,240
Ez. Aita, nire benetako aita da,
baina ama?
693
00:47:30,320 --> 00:47:32,720
Erdi adoptatua naiz, ulertzen?
694
00:47:33,600 --> 00:47:35,400
Ba ez oso ondo.
695
00:47:36,600 --> 00:47:39,160
Mireia ez da nire ama.
696
00:47:44,640 --> 00:47:51,400
Aitak abentura bat izan zuen
beste emakume batekin.
697
00:47:52,000 --> 00:47:57,840
Emakume hura haurdun geratu zen,
baina ez zuen umerik eduki nahi.
698
00:48:01,400 --> 00:48:07,240
Aitak bai. Dirua eman zion
umearen truke.
699
00:48:09,040 --> 00:48:10,800
Eta ume hura ni naiz.
700
00:48:11,480 --> 00:48:12,920
Lasai...
701
00:48:18,760 --> 00:48:21,680
Ez nuen horrelakorik imajinatzen.
702
00:48:23,360 --> 00:48:29,200
Orain ulertzen ditut gauza asko.
Ama beti kanpoan ibiltzeko arrazoia.
703
00:48:31,280 --> 00:48:37,400
Ez du nirekin egon nahi.
Azken finean,ez naiz bere alaba.
704
00:48:37,880 --> 00:48:42,760
Malen, faborez. Bere alaba
bazina bezala maite zaitu.
705
00:48:43,520 --> 00:48:46,080
Gezurra esan zidaten...!
706
00:48:46,760 --> 00:48:51,840
Neurri batean bai? Baina beraiek
izan dira beti zure gurasoak.
707
00:48:54,040 --> 00:49:01,160
Ez dakit benetan maite nauten.
Oso bakarrik sentitzen naiz.
708
00:49:01,760 --> 00:49:05,080
Malen, hori ez...
Ni zurekin nago, aitu?
709
00:49:07,360 --> 00:49:09,960
Gaur ez dut etxean lo egin nahi.
710
00:49:10,560 --> 00:49:16,680
Lasai, ez kezkatu. Etorri nirekin,
bale? Elkarrekin egongo gara.
711
00:50:42,680 --> 00:50:45,160
Kaixo, Leo.
Kaixo.
712
00:50:45,400 --> 00:50:47,560
Zer, gaur be jende gitxi, e?
713
00:50:47,640 --> 00:50:49,800
Bueno, badakizu nola gabiltzen
azken boladan...
714
00:50:49,920 --> 00:50:51,640
Zer, berririk bai Ibiri buruz, ala?
715
00:50:52,280 --> 00:50:54,520
Ba ni zuri galdetzera nentorren.
716
00:50:55,880 --> 00:50:58,760
Ba guk ez dakigu ezer, lehen bezala
gaude. Bueno, Karlos...
717
00:50:58,680 --> 00:50:59,600
...gero eta urduriago.
718
00:51:01,040 --> 00:51:04,280
Lagunen baten etxean izango da.
Oso tipikoa da nerabeen artean.
719
00:51:04,880 --> 00:51:08,000
Ia, hori pentsatu nahiko nuke.
Pero, ¡estamos de los nervios!
720
00:51:08,480 --> 00:51:11,920
Bueno, ea pasatzen diren 48 ordu
horiek protokoloa martxan ipintzeko.
721
00:51:12,400 --> 00:51:14,840
Puf, ba egonaldia luze egiten da.
722
00:51:15,320 --> 00:51:18,440
Eutsi goiari. Babestu Karlos,
ondoan beharko zaitu.
723
00:51:18,760 --> 00:51:21,440
Jakina. Hara, bezero bat.
Mimatu egin beharko dut.
724
00:51:21,480 --> 00:51:23,400
Segi, segi.
Barkatu.
725
00:51:40,600 --> 00:51:42,320
Jode, Naroa!
726
00:51:58,200 --> 00:52:00,160
Hola, buenas,
¿Hotel Plata?
727
00:52:01,440 --> 00:52:04,120
Si, quería hablar con Naroa Etxeberria.
728
00:52:05,360 --> 00:52:06,720
Sí, sí, se aloja ahí.
729
00:52:07,520 --> 00:52:09,440
No, no sé en qué habitacíon.
730
00:52:09,760 --> 00:52:11,360
Sí, espero.
731
00:52:14,720 --> 00:52:16,280
¿Sí?
732
00:52:17,120 --> 00:52:20,160
¿Cómo que no? ¿Está seguro?
733
00:52:21,720 --> 00:52:25,800
Ya, ya, entiendo. Bueno,
pues gracias por todo.
734
00:52:40,880 --> 00:52:44,880
Kaixo, Ostalaritza kongresuko
arduraduna zara?
735
00:52:47,120 --> 00:52:50,760
Begira, izena eman duen neska
bategaz egin gure dut berba.
736
00:52:51,280 --> 00:52:52,640
Naroa Etxeberria.
737
00:52:54,840 --> 00:52:56,240
Bai...
738
00:52:57,800 --> 00:53:01,800
Zer? Ez dituela kredentzialak jaso?.
739
00:53:05,120 --> 00:53:07,440
Ia, ia, ulertzen dut.
740
00:53:07,760 --> 00:53:10,960
Bueno, eskerrik asko informazioagatik.
741
00:53:16,280 --> 00:53:17,280
Bai?
742
00:53:17,360 --> 00:53:18,760
Kaixo, Nekane, ni naiz.
743
00:53:19,400 --> 00:53:20,560
Ibon, zer berri?
744
00:53:20,840 --> 00:53:23,120
Auto bat aurkitu dut
bide bazterrean. Utzita ematen du.
745
00:53:23,640 --> 00:53:25,400
Badakigu norena den?
746
00:53:25,720 --> 00:53:27,080
Zatoz lehenbailehen.
747
00:53:28,520 --> 00:53:31,040
Ados. Non zaude zehazki?
748
00:53:31,680 --> 00:53:34,920
Borda-berri baserrirako
bidean, bost bat kilometrora.
749
00:53:35,040 --> 00:53:36,560
Egon hor, oraintxe bertan
joango naiz.
750
00:53:36,680 --> 00:53:37,840
Bai, hementxe egongo naiz.
751
00:53:38,760 --> 00:53:41,960
Agur... Lasai.
752
00:53:56,240 --> 00:53:59,280
A, Joana!
Kaixo. Kaixo.
753
00:53:59,840 --> 00:54:02,080
Sentitzen dut, ez naiz
espero zenuena, ezta?
754
00:54:02,560 --> 00:54:05,400
Tira, lasai, zatoz mahaia jartzera.
755
00:54:05,720 --> 00:54:07,360
Bai, oraintxe, utzi hau kentzen.
756
00:54:07,680 --> 00:54:08,800
Bai, barkatu?
757
00:54:10,360 --> 00:54:12,160
Zer duzu, ama?
758
00:54:12,840 --> 00:54:14,040
Ezer ez.
759
00:54:14,680 --> 00:54:18,760
Berriro hasi behar duzu disimulatzen
eta gauzak erdizka kontatzen?
760
00:54:20,120 --> 00:54:22,680
Bai, arrazoi duzu?
761
00:54:23,400 --> 00:54:25,160
Zer gertatzen da?
762
00:54:27,920 --> 00:54:30,240
Autoaren dirua ez da
nahikoa izan.
763
00:54:30,000 --> 00:54:34,480
A ez? Baina... Nik uste nuen
pare bat ordainketa egin eta...
764
00:54:34,400 --> 00:54:35,800
...denbora pixkat irabaziko genuela.
765
00:54:39,480 --> 00:54:41,360
Kale gorrira goaz?!
766
00:54:42,360 --> 00:54:45,720
Joder, baina ezinezkoa da...!
Non dago aita?
767
00:54:45,920 --> 00:54:48,280
Ez dakit. Eguerdian atera da
eta ez da itzuli.
768
00:54:48,760 --> 00:54:51,520
Sakelakora deitu diot eta
ez dit erantzuten.
769
00:54:52,360 --> 00:54:54,720
Berarekin hitz egin nahi nuen
gauzak konpontzeko.
770
00:54:55,680 --> 00:54:58,240
Lasai, moldatuko gara.
771
00:54:58,840 --> 00:55:01,320
Non biziko gara?
772
00:55:01,880 --> 00:55:04,160
Aitonak bere etxea eskaini digu.
773
00:55:04,600 --> 00:55:06,160
Bueno, ondo, ez?
774
00:55:06,520 --> 00:55:09,200
Horrela, aitonarekin denbora
gehiago pasatuko dugu.
775
00:55:09,720 --> 00:55:12,000
Gure egoera ekonomikoa
hobetu arte behintzat.
776
00:55:12,320 --> 00:55:15,280
Bai, niri ere aukera onena
iruditzen zait.
777
00:55:15,720 --> 00:55:17,560
Eman dizkiot eskerrak aitonari.
778
00:55:18,120 --> 00:55:19,480
Eta noiz joango gara?.
779
00:55:20,760 --> 00:55:25,680
Ba ez dakit. Ze? aitak uko egiten
dio aitonaren laguntzari.
780
00:55:26,680 --> 00:55:29,720
Erotu egin da, ala? Zergatik
jokatzen du horrela?
781
00:55:30,240 --> 00:55:34,520
Ez dakit, duintasuna, harrokeria...
Ez du inoren laguntzarik nahi.
782
00:55:35,080 --> 00:55:37,920
Pentsatzen dut denbora behar duela
egoera onartzeko. Ez dakit...
783
00:55:37,720 --> 00:55:40,000
Joder...!
784
00:55:51,000 --> 00:55:53,120
Ondo zaude? Primeran.
785
00:55:53,640 --> 00:55:57,600
Bueno, pixkat atxurtuta, baina
behar nian. Egun mortala izan diat.
786
00:55:58,160 --> 00:55:59,000
Ia?
787
00:56:00,480 --> 00:56:02,760
Putza balio dik mundu honek, Kevin!
788
00:56:03,200 --> 00:56:09,040
Banketxeek diru guztia lapurtu
zidatek. Kabroiak! Putasemeak!
789
00:56:09,840 --> 00:56:12,360
Eta etxekoek ez zidatek ulertzen.
790
00:56:13,040 --> 00:56:17,560
Hain zaila duk ulertzea nire bide
propioa egin nahi dudala, joder?
791
00:56:18,160 --> 00:56:20,720
Joe, John Wayne ematen duzu...
792
00:56:22,320 --> 00:56:24,840
Ba atera beste whisky bat orduan.
793
00:56:25,160 --> 00:56:29,560
Hobe ura, bai? Bestela, hor daukazu
aurrekoa, bukatu gabe.
794
00:56:29,880 --> 00:56:31,400
Bai, egia?
795
00:56:42,960 --> 00:56:44,240
Apa.
-Apa.
796
00:56:44,560 --> 00:56:45,880
Zerbeza bat, mesedez.
797
00:56:46,000 --> 00:56:47,120
Berehala.
798
00:56:50,880 --> 00:56:52,040
Aiba, konpai.
799
00:56:52,000 --> 00:56:53,200
Bale, eskerrik asko.
800
00:56:53,640 --> 00:56:57,160
Hik zer? Lorezaintza enpresan
egiten duk lan, ezta?
801
00:56:57,760 --> 00:56:59,720
Bai. Zer ba?
802
00:57:00,320 --> 00:57:04,360
Parkean ikusi haut lanean.
Ez zagok eskubiderik!
803
00:57:05,160 --> 00:57:08,520
Hik eztaukak puta ideiarik
ere lorezaintzaz? !.
804
00:57:10,200 --> 00:57:13,240
Lotsa gutxi daukak hik!
Lanpostua kendu didak!
805
00:57:13,560 --> 00:57:15,040
Bale, etxera joateko ordua. Bai?
806
00:57:15,240 --> 00:57:18,920
Hi, lanpostua kentzeko potroak
badituk, erakutsi zak orain...
807
00:57:18,880 --> 00:57:19,680
...erantzuteko.
808
00:57:20,320 --> 00:57:22,160
John Waynena broma zen.
Utzi tipoa bakean.
809
00:57:22,600 --> 00:57:24,920
Mutu geratu haiz, ala?
810
00:57:25,560 --> 00:57:27,440
Nik ez dut lanpostu kendu.
811
00:57:27,760 --> 00:57:31,440
Ezetz? Seguru soldata erdia
kobratzen duala.
812
00:57:31,920 --> 00:57:33,680
Horrela, jai zaukaagu
arraldetarrok.
813
00:57:34,120 --> 00:57:38,000
Begira, niri lana ofrecer
eta nik hartu.
814
00:57:38,280 --> 00:57:42,000
Hobe hire herrian geratu bahintz.
Ez etorri hona guri lana kentzera!
815
00:57:42,000 --> 00:57:43,640
Ez, bale, bale, Kandido.
816
00:57:43,800 --> 00:57:46,880
Guk lan gogorra! Eta zuek ez...
817
00:57:47,440 --> 00:57:49,320
E, neurtu hitz horiek, e!
818
00:57:49,360 --> 00:57:50,840
Bale, geldi.
819
00:57:50,320 --> 00:57:51,800
Razista...
820
00:57:51,880 --> 00:57:53,920
Razista ni? Hi kabroia!
821
00:57:54,360 --> 00:57:58,920
Bale, geldi, ostia! Gelditzeko.
Bale, geldi, geldi, ez... Ba, ez
822
00:58:20,880 --> 00:58:22,000
Zer gertatu da?
823
00:58:22,400 --> 00:58:23,800
Ateak itxi gabe zituen.
824
00:58:24,240 --> 00:58:27,040
Barruan begiratzera hurbildu
eta orduan konturatu naiz.
825
00:58:27,560 --> 00:58:29,520
Eta bera ondo dago? Ikusi duzu?
826
00:58:29,760 --> 00:58:32,000
Ez, hemen ez dago inor.
827
00:58:32,440 --> 00:58:35,680
Eta ez du ematen istripu bat.
Autoa abandonatu dutela dirudi.
828
00:58:36,360 --> 00:58:38,520
Inguruak miatzen aritu
naiz, baina arrastorik ez.
829
00:58:39,000 --> 00:58:40,280
Horregatik deitu dizut.
830
00:58:40,760 --> 00:58:43,360
Eskerrik asko abisatzeagatik.
831
00:58:47,480 --> 00:58:49,880
Hobe ezer ez ukitzea.
832
00:58:50,520 --> 00:58:52,000
Bere autoa, ezta?
833
00:58:52,520 --> 00:58:56,040
Bai, Naroarena da.