1
00:01:21,160 --> 00:01:22,880
Zer gertatu da?
2
00:01:23,200 --> 00:01:24,560
Ateak itxi gabe zituen.
3
00:01:24,920 --> 00:01:27,080
Barruan begiratzera hurbildu
eta orduan konturatu naiz.
4
00:01:28,120 --> 00:01:30,080
Eta bera ondo dago? Ikusi duzu?
5
00:01:30,760 --> 00:01:32,400
Ez, hemen ez dago inor.
6
00:01:33,200 --> 00:01:35,680
Eta ez du ematen istripu bat.
Autoa abandonatu dutela dirudi.
7
00:01:37,040 --> 00:01:39,400
Inguruak miatzen aritu
naiz, baina arrastorik ez.
8
00:01:40,000 --> 00:01:41,000
Horregatik deitu dizut.
9
00:01:41,520 --> 00:01:44,080
Eskerrik asko abisatzeagatik.
10
00:01:49,120 --> 00:01:50,400
Hobe ezer ez ukitzea.
11
00:01:51,680 --> 00:01:52,760
Bere autoa, ezta?
12
00:01:53,320 --> 00:01:56,360
Bai, Naroarena da.
13
00:02:34,160 --> 00:02:35,480
Ezer ez.
14
00:02:37,040 --> 00:02:38,920
Itxura batean ez dago
indarkeria arrastorik.
15
00:02:39,560 --> 00:02:40,720
Ez dugu odolik aurkitu behintzat.
16
00:02:44,560 --> 00:02:47,920
Dena den, laginak biltzen ari
gara laborategira bidaltzeko.
17
00:02:47,840 --> 00:02:49,480
Zabaldu bilaketa eremua.
18
00:02:50,120 --> 00:02:55,640
Bai. Nekane, ez galdu itxaropenik.
Azalduko da.
19
00:02:59,600 --> 00:03:02,560
Ez zuen Cadizerako hegazkina
hartu be egin.
20
00:03:04,680 --> 00:03:10,640
Kokola hutsa izan naiz.
Egun lar pasatu dira.
21
00:03:11,640 --> 00:03:17,200
Joder, susmoak hartu behar nituen!.
Ez zidan telefonoari hartzen...
22
00:03:17,440 --> 00:03:23,200
Eta nik, lanpetuta zegoelakoan,
ez nion garrantzirik emon.
23
00:04:09,360 --> 00:04:11,000
Egun on, e!
24
00:04:19,320 --> 00:04:20,440
Ze ordu da?
25
00:04:20,520 --> 00:04:22,400
Jaikitzeko ordua.
26
00:04:25,280 --> 00:04:26,840
Ze ordutan iritsi zara bart?.
27
00:04:26,600 --> 00:04:28,360
Ez dakit ? berandu.
28
00:04:28,400 --> 00:04:30,000
Berandu eta gaizki, ezta?
29
00:04:30,480 --> 00:04:32,200
Edan nuen pixkat, bai.
30
00:04:32,680 --> 00:04:34,400
Bistan da.
31
00:04:35,000 --> 00:04:40,640
Zarata handia egin nuen? Barkatu,
ez da berriro gertatuko.
32
00:04:40,360 --> 00:04:42,480
Kandido, zurekin
hitz egin behar dut.
33
00:04:43,760 --> 00:04:47,360
Badakit Abelek berarekin
bizitzeko eskaini zizula.
34
00:04:48,200 --> 00:04:50,160
Zergatik ez zenuen onartu?
35
00:04:50,320 --> 00:04:52,280
Alizia, hitz egingo dugu gero...
36
00:04:52,200 --> 00:04:54,080
Ezta pentsatu ere ?
Buruko mina daukat ?
37
00:04:54,600 --> 00:04:56,680
Ba hobeto pentsatu
edaten hasi baino lehen.
38
00:04:57,800 --> 00:05:00,640
Kandido, gogaituta
nago zure jarrera honekin.
39
00:05:02,080 --> 00:05:04,640
Harrokeria ergel hau
jan egin beharko duzu.
40
00:05:05,120 --> 00:05:08,040
Ze neskak eta ni Abelen etxera
joango gara bizitzera!
41
00:05:09,480 --> 00:05:10,400
Alizia, baina ?
42
00:05:10,080 --> 00:05:12,720
Zuk egizu nahi duzuna,
baina gu bagoaz.
43
00:05:14,080 --> 00:05:16,520
Alizia, ahal dudan guztia
egiten ari naiz egoera konpontzeko.
44
00:05:16,440 --> 00:05:18,600
Nola? mozkortuta?
45
00:05:20,000 --> 00:05:25,400
Begira, Kandido, Abelen etxera goaz.
Ez dago besterik.
46
00:05:36,680 --> 00:05:39,760
Eta koadrilako batek lokala
lortu du. Bere aitak utzi dio.
47
00:05:37,360 --> 00:05:38,920
Presaka nabil gainera.
48
00:05:40,040 --> 00:05:40,680
Ze ondo.
49
00:05:41,120 --> 00:05:43,480
Bai. Ez dakigu mutilei
sartzen utziko diegun.
50
00:05:44,040 --> 00:05:45,080
Bozketa egin behar dugu.
51
00:05:45,520 --> 00:05:47,720
Eta zuk zer bozkatuko duzu?
Pentsatu duzu?
52
00:05:47,720 --> 00:05:50,600
Bai. Mutilak sartzea nahi dut.
Zergatik ez?
53
00:05:50,840 --> 00:05:52,920
German! Bisita daukagu!
54
00:05:53,320 --> 00:05:57,320
Ikusiko duzu ze pozik jarriko den!
German...!
55
00:05:58,120 --> 00:06:00,200
Gosaldu duzu?
-Bai, eskerrik asko.
56
00:06:00,760 --> 00:06:04,000
Lastima. Atzo egindako bizkotxoa
eman nahi nizun probatzeko, baina...
57
00:06:04,480 --> 00:06:06,440
Bale, egingo dut lekutxo bat!
58
00:06:06,000 --> 00:06:08,320
Zoaz sukaldera. Su gainean dago.
59
00:06:11,680 --> 00:06:13,000
German? Non sartu zara?
Deika ibili naiz.
60
00:06:21,880 --> 00:06:23,240
Komunean nengoen.
61
00:06:22,760 --> 00:06:24,800
Kaixo, aita. Kaixo, bihotza.
62
00:06:25,760 --> 00:06:28,840
Gustatzen? Olentzerok azkenean
ekarri zidan zerbait.
63
00:06:29,280 --> 00:06:31,280
Oso polita.
64
00:06:31,160 --> 00:06:33,680
Naiak gurekin gosalduko du.
Bigarren aldiz.
65
00:06:34,120 --> 00:06:35,000
Primeran.
66
00:06:35,800 --> 00:06:36,600
Ondo zaude?
67
00:06:37,120 --> 00:06:38,640
Bai, bai.
68
00:06:41,080 --> 00:06:44,800
Amatxok esan dit eskerrak emateko.
Joanari hotelean lana emateagatik.
69
00:06:45,160 --> 00:06:46,880
Mesedez, ez du zertan.
70
00:06:48,040 --> 00:06:49,240
Ondo zaude, aita?
71
00:06:49,840 --> 00:06:53,800
Bai, bai ? Eta, noiz hasi
behar duzu berriro eskolan?
72
00:06:54,200 --> 00:06:56,480
Ez du balio hori galdetzeak.
Oraindik oporretan gaude.
73
00:06:57,520 --> 00:07:00,240
German, begiratuidazu ?
74
00:07:03,120 --> 00:07:05,360
Ez nauzu ondo ikusten, ezta?
75
00:07:19,760 --> 00:07:22,360
Malen! Kaixo, bihotza.
76
00:07:22,800 --> 00:07:26,200
Kezkatuta nengoen. Deika eta deika
ibili naiz eta ez didazu erantzun.
77
00:07:26,720 --> 00:07:28,600
Hotelean lo egin dut Lukasekin.
78
00:07:29,120 --> 00:07:30,360
Pentsatzen genuen.
79
00:07:30,640 --> 00:07:32,520
Eta orain barkatu,
baina presaka nabil.
80
00:07:32,880 --> 00:07:35,440
Malen, bazkalduko dugu elkarrekin?
81
00:07:36,000 --> 00:07:38,600
Utzi antzerkia, bale? Aitak
dena kontatuko zizun.
82
00:07:39,640 --> 00:07:43,240
Beste modu batera jakitea gustatuko
zitzaidan ez zarela nire ama.
83
00:07:43,800 --> 00:07:45,320
Ez esan hori, mesedez, Malen.
84
00:07:45,640 --> 00:07:48,280
Zer nahi duzu, gezurretan ibiltzea?
Ezer gertatuko ez balitz bezala...
85
00:07:48,240 --> 00:07:49,240
...jokatzea?
86
00:07:49,640 --> 00:07:51,360
Utzidazu azaltzen?
-Azaldu, zer?!
87
00:07:52,080 --> 00:07:54,040
Zergatik orain sinetsi behar dizut?
88
00:07:54,600 --> 00:07:58,160
Ni zure ama naiz! Bale, biologikoa
ez, baina zure ama naiz!
89
00:07:58,560 --> 00:08:02,720
Agian bai. Baina eskubide osoa nuen
jakiteko nor tzen nire benetako ama!
90
00:08:04,000 --> 00:08:06,400
Ez nekien nola azaldu? sentitzen dut.
91
00:08:06,680 --> 00:08:09,320
Nor zaretela uste duzue
niri egia ezkutatzeko?.
92
00:08:09,800 --> 00:08:12,200
Nire nortasuna ukatu didazue!
93
00:08:12,800 --> 00:08:17,880
Nire umea zara. Malen, entzun,
ez nuen asmo txarrez egin.
94
00:08:18,400 --> 00:08:19,680
Barkaidazu, mesedez.
95
00:08:20,040 --> 00:08:23,320
Zer uste duzu? Barkamena eskatu
eta kito? Ahaztuta dagoela?
96
00:08:23,680 --> 00:08:26,320
Ez, baina ulertzen saiatu?
97
00:08:26,760 --> 00:08:29,080
Ez, orain ez dut horretaz
hitz egin nahi.
98
00:08:32,800 --> 00:08:36,680
Begira, agian noizbait lortuko dut
gainditzea, baina oso engainatuta...
99
00:08:36,600 --> 00:08:40,440
...sentitu naiz. Nire bizitza
osoa gezur handi bat izan da!
100
00:08:41,040 --> 00:08:44,520
Ez, ez... Beti maite izan zaitugu.
101
00:08:45,640 --> 00:08:47,360
Etorriko zara etxera?
102
00:08:54,920 --> 00:08:56,640
Hobeto nago.
103
00:08:57,040 --> 00:08:58,320
Zer gertatu zaio?
104
00:08:58,320 --> 00:08:59,520
Ez dakit ?
105
00:08:59,400 --> 00:09:02,000
(TELEFONOA JOKA)
106
00:09:02,320 --> 00:09:03,440
Bai?
107
00:09:04,120 --> 00:09:06,000
? Kaixo, Joseba, Ines naiz.
108
00:09:06,400 --> 00:09:10,160
Bai, nik deitu dut oraintxe,
anbulantzia bat eskatzeko.
109
00:09:11,480 --> 00:09:13,440
Ikusmena galdu du une batez.
110
00:09:14,160 --> 00:09:19,120
Ez, ondo jaiki omen da, bueno,
buruko min pixka batekin igual.
111
00:09:20,320 --> 00:09:21,520
Bai, ezta?
112
00:09:22,000 --> 00:09:25,440
Ederki, laster goaz haruntza.
113
00:09:26,080 --> 00:09:27,680
Eskerrik asko. Agur, bai.
114
00:09:27,760 --> 00:09:29,760
Orain hobeto ikusten dut.
Gero eta hobeto.
115
00:09:30,120 --> 00:09:31,360
Berdin da. Ospitalera joan
behar dugu.
116
00:09:31,760 --> 00:09:33,960
Anbulantziari deitu diot.
Berehala iritsiko da.
117
00:09:34,360 --> 00:09:37,200
Bueno, mesedez, Ines,
ez nago horren gaizki.
118
00:09:37,600 --> 00:09:40,400
Aita, ikusmena galdu duzu.
Ospitalera joan behar duzu, mesedez.
119
00:09:42,200 --> 00:09:46,280
Lasai, Naia, ondo ikusten dut,
normal, ez da ezer larria.
120
00:09:46,880 --> 00:09:49,080
Hala ere joango naiz,
ea zer esaten didaten.
121
00:09:49,680 --> 00:09:55,400
Ez kezkatu. Normala da horrelako
gauzak gertatzea, baietz Ines?
122
00:09:55,880 --> 00:09:59,320
Bai. Zer den ikusi eta denok
lasaituko gara.
123
00:09:59,280 --> 00:10:00,720
Ikusten? Inesek asko daki.
124
00:10:01,720 --> 00:10:04,240
Orain zu zoaz lagunengana.
Bestela, berandu iritsiko zara eta.
125
00:10:05,240 --> 00:10:07,360
Zorabio txiki bat izan da,
besterik ez.
126
00:10:20,920 --> 00:10:23,320
Kaixo, ama. Kaixo, Joana.
127
00:10:23,880 --> 00:10:26,880
Zer usain goxoa! Pena, hotelera
itzuli beharra.
128
00:10:27,360 --> 00:10:29,000
A bai? Lastima ?
129
00:10:31,040 --> 00:10:32,680
Bueno, zerbait pikatu eta banoa.
130
00:10:36,520 --> 00:10:37,920
Gustura zabiltza hotelean?
131
00:10:39,080 --> 00:10:40,880
Bai ?
132
00:10:41,440 --> 00:10:43,320
Nekatu aurpegia daukazu.
133
00:10:43,720 --> 00:10:46,680
Hala nago eta. Baina
pozik joaten naiz.
134
00:10:47,000 --> 00:10:49,200
Bueno, gaitz erdi ?
135
00:10:51,560 --> 00:10:55,080
Joana, eskerrik asko egiten
ari zaren ahaleginagatik.
136
00:10:55,440 --> 00:10:57,280
Ama, mesedez, zer gutxiago.
137
00:10:58,720 --> 00:11:01,280
Lehen Ikernerekin hitz egin dut,
baina ez diot ezer kontatu.
138
00:11:01,400 --> 00:11:03,080
Ez naiz ausartu.
139
00:11:02,840 --> 00:11:06,280
Normala. Nik zerbait kontatu diot,
baina ezer askorik ez.
140
00:11:08,240 --> 00:11:13,480
Bueno, dena ezta txarra. Aitak
onartu du aitonaren etxera joatea.
141
00:11:13,880 --> 00:11:16,760
Eskerrak... Asko kosta zaizu
konbentzitzea?
142
00:11:17,120 --> 00:11:21,440
Ez, bera ere konturatu da
aukerarik onena dela.
143
00:11:22,040 --> 00:11:23,280
Ia...
144
00:11:25,160 --> 00:11:26,000
Zer?
145
00:11:27,280 --> 00:11:29,680
Kontatu dizu bart
Atxurin gertatutakoa?
146
00:11:31,760 --> 00:11:36,200
Ez. Bueno, behar baino gehiago
edan zuela, besterik ez. Zer ba?
147
00:11:37,600 --> 00:11:39,680
Istilua izan zuen etorkin batekin.
148
00:11:40,120 --> 00:11:42,560
Lana kentzen digutela eta
bere onetik atera zen.
149
00:11:43,160 --> 00:11:46,520
Kevin sartu zelako, ze bestela,
auskalo... Burua galtzen hasi da.
150
00:11:46,880 --> 00:11:51,560
Ez, Joana, hori ez. Baina
egoera larrian dago.
151
00:11:52,680 --> 00:11:54,760
Bere buruari leporatzen
dio gertatzen ari zaiguna.
152
00:11:55,240 --> 00:11:57,160
Gaindituta dago. Denok gaude
gaindituta...
153
00:11:57,480 --> 00:12:00,480
Ez, ama. Aitak berak bakarrik
hartu du zama guztia.
154
00:12:00,800 --> 00:12:04,640
Berak atera nahi du familia aurrera.
Baina zergatik? Guk ez diogu eskatu!
155
00:12:05,000 --> 00:12:06,400
Zorrotzegia zara aitarekin.
156
00:12:06,720 --> 00:12:10,560
Bai? Eta bera gurekin? Zer uste du?
Ezgauzak garela, ezin dugula...
157
00:12:10,480 --> 00:12:11,520
...ezer egin laguntzeko?
158
00:12:11,920 --> 00:12:16,640
Ez, noski. Hitz egin dut berarekin,
eta aldatzeko prest dago.
159
00:12:20,800 --> 00:12:23,720
Bidaliko didazu Ibiren
argazki bat, mesedez?
160
00:12:25,120 --> 00:12:28,080
Ederto, eskerrik asko.
A, beste gauza bat!.
161
00:12:28,880 --> 00:12:30,560
Dirua be eroan zuen, ezta?
162
00:12:33,240 --> 00:12:36,960
Ia... Ba egingo dugu berba, e?
163
00:12:39,080 --> 00:12:40,840
Jakina, abisatuko dizut.
164
00:12:41,080 --> 00:12:42,400
(ATEA JOTZEN DUTE)
165
00:12:42,840 --> 00:12:44,560
Bai, agur, bai.
166
00:12:45,240 --> 00:12:47,480
Kaixo.
-Nobedaderik?
167
00:12:47,880 --> 00:12:50,960
Inguru guztia arakatu dugu,
baina ezer ez.
168
00:12:52,200 --> 00:12:54,360
Jo ba iparralderago.
169
00:12:54,720 --> 00:12:58,240
Ondo da. Jarraitu duzue bere
telefonoaren arrastoa?
170
00:12:58,440 --> 00:13:01,840
Bai, baina ez dugu ezebe topatu.
Amatuta dago.
171
00:13:02,320 --> 00:13:03,880
Bateria barik geratuko zen.
172
00:13:05,960 --> 00:13:08,560
Lorik egin duzu? Deskantsua
komeni zaizu.
173
00:13:09,240 --> 00:13:12,320
Ondo nago Ibon. Egin
agindutakoa, mesedez.
174
00:13:12,760 --> 00:13:13,840
Bai.
175
00:13:16,920 --> 00:13:18,280
Zer, zeozer gehiago?
176
00:13:18,640 --> 00:13:24,760
Ez ? Bueno, kontu bati bueltaka
aritu naiz. Agian, ergelkeria da...
177
00:13:24,640 --> 00:13:26,440
Esan.
178
00:13:29,760 --> 00:13:33,320
Ba... Rikardo hori Naroak
lan egin zuen hoteleko akziodun...
179
00:13:33,240 --> 00:13:37,440
nagusietako bat zenez ? Ba pentsatu
dut ? Zentzugabekeria da, badakit.
180
00:13:40,680 --> 00:13:43,120
Baina... ez da bien arteko
loturarik egongo, ezta?
181
00:13:45,920 --> 00:13:47,920
Neuk be pentsatu dut horretan.
182
00:13:49,840 --> 00:13:52,880
Begiratuko dugu berriro Rikardo
aurkitu genuen zabortegian?
183
00:13:53,280 --> 00:13:55,120
Ea zerbait aurkitzen dugun...
184
00:13:56,600 --> 00:13:58,760
Bai, egizue?
185
00:14:06,480 --> 00:14:09,720
Agian Naroa ondo dago eta
honek azalpen bat dauka.
186
00:14:10,320 --> 00:14:12,440
Ba hala espero dut.
187
00:14:12,880 --> 00:14:16,840
Ezingo nuke jasan ezer
txarrik gertatu izana.
188
00:14:18,000 --> 00:14:22,560
Badakizu? Joan baino lehen,
eztabaida izan genuen eta...
189
00:14:22,520 --> 00:14:24,080
...ez ginen adiskidetu.
190
00:14:36,240 --> 00:14:39,480
Bueno, ba, ikusi duzu dena.
Hauxe da hotela.
191
00:14:39,920 --> 00:14:42,040
Bueno, sauna barrutik ez.
192
00:14:42,680 --> 00:14:45,440
Bueno, hori beharbada, beste
egun baterako utziko dugu.
193
00:14:45,920 --> 00:14:49,240
Hotel zoragarria da. Eta
sekulako bistak ditu.
194
00:14:49,800 --> 00:14:52,400
Eguraldi txarragaz ez duzu
gauza bera esango.
195
00:14:52,760 --> 00:14:55,640
Bai, ikusgarria da Kantauri
itsasoa zakartuta ere.
196
00:14:56,680 --> 00:15:00,280
Begira, orduan bai, orduan
beharbada gustatuko zaizu.
197
00:14:59,920 --> 00:15:01,120
Seguru.
198
00:15:01,640 --> 00:15:02,680
Kaixo.
-Kaixo.
199
00:15:03,120 --> 00:15:05,920
Lankide berri bat aurkeztuko dizut.
Joana, Karla.
200
00:15:05,920 --> 00:15:06,840
Kaixo.
-Kaixo.
201
00:15:06,920 --> 00:15:08,560
Biok zarete berriak.
-A bai?
202
00:15:09,160 --> 00:15:10,600
Zuzendariorde berria da.
203
00:15:10,960 --> 00:15:13,320
Ba pozten naiz.
-Baita ni ere.
204
00:15:13,600 --> 00:15:16,000
Tira, ba banoa, Mikelek bestela
akabatu egingo nau.
205
00:15:16,440 --> 00:15:17,960
Gero arte.
-Aio, bai.
206
00:15:19,400 --> 00:15:21,600
German Madariagaren biloba da.
207
00:15:22,080 --> 00:15:23,360
Hoteleko akzioduna?
208
00:15:23,720 --> 00:15:26,720
Eskerrik asko abisatzeagatik.
Ondo tratatuko dut.
209
00:15:28,200 --> 00:15:30,400
Begira, uste dut ondo egin dudala
zu aukeratuta.
210
00:15:30,760 --> 00:15:31,760
Eskerrik asko.
211
00:15:32,240 --> 00:15:35,000
Eta besteek be kurrikulum ona
zeukaten, e...?
212
00:15:35,720 --> 00:15:40,320
Baina, dena dela, zer dela eta
Arralden behar egiteko nahi hori?
213
00:15:40,640 --> 00:15:42,800
Ze Katalunian ere
lan ona zeneukan.
214
00:15:43,160 --> 00:15:47,800
Bai, baina ona da aldatzea. Lasai,
ez da nire asmoa alde egitea.
215
00:15:48,200 --> 00:15:51,240
Ez dakit, beharbada aspertuko zara.
Hemen ez duzu inor ezagutzen...
216
00:15:51,560 --> 00:15:52,920
Karla?
-Mireia?!
217
00:15:56,880 --> 00:15:59,400
Baina elkar ezagutzen duzue ala?
218
00:15:59,800 --> 00:16:01,160
Bai.
-Bai.
219
00:16:01,560 --> 00:16:03,080
Baina nolatan zu hemen?
220
00:16:05,400 --> 00:16:08,160
Alizia. Nora zoaz?
221
00:16:08,680 --> 00:16:09,920
Azokara.
222
00:16:10,280 --> 00:16:13,360
Lanbidetik nator. Ikastaro batean
plaza lortuko dut ziurrenik.
223
00:16:14,840 --> 00:16:17,040
Eskerrak etorkinik ez zegoen,
ze bestela...
224
00:16:18,880 --> 00:16:19,920
Jakin duzu...
225
00:16:21,120 --> 00:16:23,120
Zer pentsatzen zenuen,
ez nintzela enteratuko?
226
00:16:24,160 --> 00:16:25,720
Zergatik ez zenidan ezer esan?
227
00:16:26,360 --> 00:16:27,880
Lotsa sentitzen nuen.
228
00:16:28,360 --> 00:16:31,760
Ez da gutxiagorako! Zer hasi
behar duzu orain, etorkinen kontra?
229
00:16:32,240 --> 00:16:34,880
Ez nago harro egindakoaz.
Mozkortuta nengoen.
230
00:16:35,440 --> 00:16:37,640
Kandido, zuk beti esan duzu
alkohola ez dela aitzakia.
231
00:16:38,040 --> 00:16:41,080
Bai, egia da! Amorratu egin nintzen.
232
00:16:41,560 --> 00:16:44,320
Tipo horrek lana kendu dit
gu baino gutxiago kobratzen duelako.
233
00:16:44,880 --> 00:16:46,880
Alizia, ez zara konturatzen
kalte egiten digute...
234
00:16:46,880 --> 00:16:47,920
Kandido, mesedez ?
235
00:16:48,280 --> 00:16:52,080
Zuk uste inporta zaiela gure
sufrimendua? Gure familia?
236
00:16:52,520 --> 00:16:54,120
Eta horregatik jipoitu
egin behar duzu?
237
00:16:54,600 --> 00:16:58,320
Zoaz enpresaburuengana. Seguru
denak hemengoak eta ezagunak direla.
238
00:16:58,920 --> 00:17:02,560
Zuk uste haiei inporta zaiela gure
familia eta gure etorkizuna?
239
00:17:03,480 --> 00:17:05,760
Baina zuk errazena egin duzu.
Ahulenaren kontra joan.
240
00:17:09,160 --> 00:17:12,480
Arrazoi osoa duzu, Alizia. Barkatu.
241
00:17:13,080 --> 00:17:15,240
Ez didazu niri barkamena eskatu behar.
242
00:17:16,000 --> 00:17:19,120
Hitz egingo dut gizon horrekin,
sentitzen dudala esateko.
243
00:17:19,680 --> 00:17:22,280
Alizia, zuk badakizu
ni ez naizela horrelakoa.
244
00:17:22,840 --> 00:17:26,600
Kandido, egoerak ezin gaitu
gainditu, ezin dugu iparra galdu.
245
00:17:31,920 --> 00:17:33,000
Bai?
246
00:17:33,800 --> 00:17:35,360
A bai, kaixo.
247
00:17:36,080 --> 00:17:37,560
A, zer ondo!
248
00:17:38,040 --> 00:17:39,920
Eta nor da eroslea?
249
00:17:43,440 --> 00:17:45,360
Seguru zaude?
250
00:17:48,200 --> 00:17:52,160
Bai, bai, etxean egongo gara. Gero arte.
251
00:17:53,120 --> 00:17:54,080
Zer?
252
00:17:56,200 --> 00:17:58,760
Etxe-agentziatik zen.
Badugu erosle bat.
253
00:17:58,720 --> 00:18:01,400
A bai? Eta ezagutzen dugu?
254
00:18:02,080 --> 00:18:04,800
Bai, Lukas da.
255
00:18:08,160 --> 00:18:10,080
Eta nolatan etorri zara hona?
256
00:18:10,440 --> 00:18:14,400
Aukera asko aztertu nituen, eta
Arralden bizi zinetela jakitean...
257
00:18:14,320 --> 00:18:15,640
...esan nuen, zergatik ez?
258
00:18:16,720 --> 00:18:20,880
Ez dakizu zenbat pozten naizen!
zu, oso guapa ikusten zaitut...
259
00:18:21,320 --> 00:18:22,680
Zu bai zaudela guapa!
260
00:18:23,200 --> 00:18:24,200
Zer moduz ama?.
261
00:18:24,640 --> 00:18:28,880
Beti bezala. Frantziako kostan.
Nobio berria dauka; arkitekto bat.
262
00:18:29,400 --> 00:18:31,240
Hara! Ez da galduko ez!
263
00:18:31,640 --> 00:18:33,280
Ez. Hori seguru.
264
00:18:34,240 --> 00:18:36,760
Bueno, eta zu zer? Ze moduz
maitasun-kontuak?
265
00:18:37,320 --> 00:18:39,200
Banatu nintzenetik, ezer ez.
266
00:18:39,000 --> 00:18:40,000
Benetan?.
267
00:18:40,400 --> 00:18:42,080
Bueno, seriorik ez behintzat.
268
00:18:42,480 --> 00:18:44,080
Eta zu, zer moduz zure negozioak?
269
00:18:44,520 --> 00:18:47,400
Ezin naiz kexatu.
Asko bidaiatzen dut.
270
00:18:47,800 --> 00:18:49,600
Ondo, asko pozten naiz.
271
00:18:50,160 --> 00:18:52,960
Bai, baina bertigoa ematen du
askotan, ez pentsa.
272
00:18:53,440 --> 00:18:56,440
Ez dakit nola egiten duen Ernestok
hainbeste erantzukizun agoantatzeko.
273
00:18:56,920 --> 00:18:58,760
Esperientzia kontua izango da.
274
00:18:59,280 --> 00:19:03,320
Hona etorri ginenean, inguruko
ontziolarik handiena erosi zuen.
275
00:19:04,240 --> 00:19:05,600
Ez daki bizitzen lanik gabe...!
276
00:19:06,200 --> 00:19:08,040
Egunkariarekin ere jarraitzen du?
277
00:19:08,360 --> 00:19:12,920
Bai. Uste nuen Arraldera iristean
lasaitu egingo zela, baina zera!
278
00:19:13,560 --> 00:19:14,880
Beti lan eta lan, ezta?
279
00:19:15,240 --> 00:19:16,360
Bai, betiko moduan jarraitzen du.
280
00:19:16,320 --> 00:19:19,200
Eta zer moduz etxeko printzesa?
Irrikaz nago ikusteko.
281
00:19:22,280 --> 00:19:23,880
Zer gertatzen da, Mireia?
282
00:19:26,120 --> 00:19:30,640
Egia jakin berri du. Badakizu?
adoptatua dela.
283
00:19:33,160 --> 00:19:34,760
Baina nola? Nork esan dio?
284
00:19:35,800 --> 00:19:38,520
Bera jaio aurreko argazki batean
triparik gabe nengoela...
285
00:19:38,480 --> 00:19:41,120
...ikusi zuen, eta imajinatu!
286
00:19:40,800 --> 00:19:42,440
Eta zer moduz hartu du?
287
00:19:42,520 --> 00:19:47,640
Gaizki. Oso, oso gaizki.
Eskerrak hemen zauden...
288
00:19:48,280 --> 00:19:52,080
Beti izan duzu esku ona Malenekin.
Lagundu egin behar diguzu.
289
00:19:52,680 --> 00:19:56,240
Ez dakit nola, baina
saiatuko naiz. Lasai.
290
00:19:56,920 --> 00:19:59,920
Eskerrik asko.
-Ez horregatik.
291
00:20:05,680 --> 00:20:07,880
Malen!
292
00:20:08,640 --> 00:20:11,840
Lukasen aitari buruz
ari ginen hizketan.
293
00:20:12,200 --> 00:20:14,160
Askoz hobeto omen dago, ezta, Ines?
294
00:20:13,800 --> 00:20:15,000
Bai ?
295
00:20:15,600 --> 00:20:18,240
Guk ere geratu behar dugu
Keniakoaz hitz egiteko.
296
00:20:18,680 --> 00:20:20,200
Itxita daukat joateko data.
297
00:20:20,640 --> 00:20:22,640
A bai? Zalantzan zuendela uste nuen...
298
00:20:23,080 --> 00:20:25,200
Ba ez. Abuztuan joango naiz.
299
00:20:26,000 --> 00:20:30,040
Abuztua oso urruti dago, neska.
Baduzu ondo pentsatzeko denbora.
300
00:20:30,080 --> 00:20:34,160
Hartu dut erabakia. Eta
badaukat hegazkin txartela.
301
00:20:34,680 --> 00:20:39,080
Abisatu nion Afrika gogorra zela.
Baina halere joan egin nahi du.
302
00:20:39,520 --> 00:20:40,760
Badaki ez direla oporrak.
303
00:20:42,000 --> 00:20:44,920
Argi azaldu zenidan eta
boluntario gisa nahi dut.
304
00:20:45,440 --> 00:20:47,480
Ez dakit horretarako
prestatuta ote zauden.
305
00:20:48,880 --> 00:20:51,480
Oso argi daukat,
laguntzera joango naiz.
306
00:20:51,880 --> 00:20:54,880
Eta hobe zenuke zuk ere
diru pixkat bidaliko bazenu.
307
00:20:55,360 --> 00:20:57,520
Bai, bai, helburua ona bada...
308
00:20:58,760 --> 00:21:00,920
Bueno, deituko dizut geratzeko, bai?
309
00:21:01,200 --> 00:21:02,440
Jakina, nahi duzunean.
310
00:21:03,240 --> 00:21:05,040
Aio, Malen.
311
00:21:08,200 --> 00:21:10,560
Ez dut nahi Malenek eta zuk
inolako harremanik edukitzea!
312
00:21:14,480 --> 00:21:16,760
Berandutzen ari da, ez?
313
00:21:17,200 --> 00:21:19,120
Bai, hemen egon beharko luke.
314
00:21:19,480 --> 00:21:21,000
Seguru 6tan esan dizula?
Bai.
315
00:21:20,560 --> 00:21:22,360
(ETXEKO TXIRRINA)
316
00:21:24,880 --> 00:21:26,600
Kaixo, Lukas.
Kaixo, izeba.
317
00:21:26,800 --> 00:21:28,320
Aurrera.
Bai.
318
00:21:28,200 --> 00:21:29,840
Aupa, osaba. Kaixo, Lukas.
319
00:21:30,160 --> 00:21:31,680
Eseri lasai.
320
00:21:34,440 --> 00:21:37,480
Sentitzen dut kanpotik jakin izana.
321
00:21:37,880 --> 00:21:40,880
Nik kontatu nahi nizuen, baina
agentziakoa aurreratu egin da.
322
00:21:42,680 --> 00:21:44,080
Seguru etxea erosi nahi duzula?
323
00:21:44,600 --> 00:21:48,600
Bai. Lur sail bat erosi dut
San Martinen gero han eraikitzeko...
324
00:21:48,600 --> 00:21:51,440
...baina oraindik ia urtebete
beharko dute eta...
325
00:21:51,480 --> 00:21:55,480
Bueno, baimen arazoak, badakizue.
Eta nazkatu naiz hotelean bizitzeaz.
326
00:21:55,840 --> 00:21:59,240
Dibertigarria ematen du hasieran,
baina azkenean aspertu egiten zara.
327
00:21:59,320 --> 00:22:00,600
Bai, leku hotzak dira, ezta?
328
00:22:01,320 --> 00:22:05,840
Bai, eta bueno, pisu bila hasi
nintzen eta a zer kasualitatea!
329
00:22:07,560 --> 00:22:10,800
Lukas, ez dugu karitaterik behar.
330
00:22:11,560 --> 00:22:13,880
Osaba, ez dut horrergatik egiten.
331
00:22:14,560 --> 00:22:16,560
Pisua gustatzen zait
eta prezioa ona da.
332
00:22:18,720 --> 00:22:20,560
Ba asko pozten gara.
333
00:22:21,040 --> 00:22:25,640
Guk ez dugu gozatzeko astirik izan,
ea zuk zorte handiagoa daukazun.
334
00:22:26,160 --> 00:22:31,200
Bai ? Hala ere, geratu lasai,
benetan, ez daukat presarik.
335
00:22:31,800 --> 00:22:34,760
Ez kezkatu, aitonaren etxera
goaz bizitzera.
336
00:22:35,280 --> 00:22:37,480
Beraz, nahi duzunean jar
zaitezke hemen bizitzen.
337
00:22:38,840 --> 00:22:40,440
Malenekin etorriko zara?
338
00:22:41,000 --> 00:22:43,480
Ez dakigu, ez dakigu.
Ez daukagu presarik.
339
00:22:44,000 --> 00:22:45,520
Hobe pixkanaka, ezta?
340
00:22:46,120 --> 00:22:50,000
Ba bakarrik edo Malenekin,
oso gustura egongo zara hemen.
341
00:22:49,960 --> 00:22:51,520
Ezta Kandido?
342
00:22:54,520 --> 00:22:57,240
Ez, Ines, ez zaitut gehiago
ikusi nahi Malenekin!
343
00:22:57,680 --> 00:23:00,880
Barkatu, ez da inolako asmo
ezkuturik egon nire aldetik.
344
00:23:00,920 --> 00:23:02,120
Urrun mantentzeko esan nizun.
345
00:23:02,760 --> 00:23:05,280
Berak ez daki zer lotura
dagoen zuen artean.
346
00:23:06,160 --> 00:23:08,760
Oso sentibera da, eta behar baino
lehen jakin ezkero...
347
00:23:08,760 --> 00:23:10,440
...min handia hartuko luke.
348
00:23:11,320 --> 00:23:13,160
Niri neska ausarta iruditzen zait ba.
349
00:23:13,720 --> 00:23:15,480
Nire alaba da, eta ez duzu
nik bezain ondo ezagutzen.
350
00:23:16,080 --> 00:23:20,120
Ez, jakina. Ezin hobeto
ezagutuko duzu zure alaba.
351
00:23:21,320 --> 00:23:23,200
Emadazu denbora Ines.
352
00:23:23,680 --> 00:23:26,640
Denbora behar dugu denok
egoera berrira egokitzeko.
353
00:23:27,240 --> 00:23:32,040
Bai ? Ondo da, ez dizut
gehiago molestatuko.
354
00:23:32,240 --> 00:23:33,400
Ulertzen didazu, ezta?
355
00:23:34,480 --> 00:23:35,640
Bai.
356
00:23:36,360 --> 00:23:39,440
Mireiak ere ez daki ezertxo ere.
Ez dut pentsatu ere egin nahi...
357
00:23:39,520 --> 00:23:40,600
...nola hartuko lukeen...
358
00:23:41,160 --> 00:23:43,640
Lasai. Ez dizut arazorik sortu nahi.
359
00:23:44,160 --> 00:23:47,720
Badakit. Ulertzen duzu
horregatik ari naizela, ezta?
360
00:23:48,360 --> 00:23:51,760
Barkatu batzuetan
zakarregia baldin banaiz...
361
00:23:51,480 --> 00:23:56,760
Ez, inola ere ez! Familia babestu
nahi duzu, eta hori gauza ederra da.
362
00:23:57,320 --> 00:23:58,840
Pozten nau hori entzuteak.
363
00:24:14,560 --> 00:24:15,680
Kaixo.
364
00:24:16,320 --> 00:24:17,800
Kaixo, Ibon!
365
00:24:18,440 --> 00:24:19,840
Ibiri buruzko berririk bai?
366
00:24:20,480 --> 00:24:21,600
Ez. Zuek ere ez?
367
00:24:22,200 --> 00:24:24,480
Ez. Eta Karlos lur jota dago.
368
00:24:25,000 --> 00:24:27,400
Ahal duguna egiten ari gara,
baina hala ere...
369
00:24:28,840 --> 00:24:30,600
Hala ere zer...?
370
00:24:31,280 --> 00:24:32,240
Ezer ez.
371
00:24:32,560 --> 00:24:34,480
Ez, ez, ez. Ezer ez, ez. Zer?!
372
00:24:35,040 --> 00:24:37,240
Ez nizuke esan beharko, baina...
373
00:24:37,640 --> 00:24:39,440
Bueno, a ver Ibon, ¿qué pasa?.
374
00:24:40,920 --> 00:24:43,800
Nekanek epailearekin hitz egin du
eta atzera bota dute...
375
00:24:43,760 --> 00:24:45,760
...Artesako kasuan zure aurka
jarritako salaketa.
376
00:24:46,680 --> 00:24:48,040
Ez omen dago delitu zantzurik.
377
00:24:48,680 --> 00:24:50,080
Horrek esan nahi du ? ?
378
00:24:50,480 --> 00:24:53,240
Ez duzula epaiketarik izango.
Akabo Artesako buruhausteak.
379
00:24:54,000 --> 00:24:55,880
Ay ¡qué alegría! ¡Gracias!
380
00:24:56,320 --> 00:24:57,480
Asko pozten naiz, Leonor.
381
00:24:57,840 --> 00:24:58,760
Eskerrik asko.
382
00:24:59,040 --> 00:25:00,160
Itxaso ere asko sufritzen ari zen.
383
00:25:00,600 --> 00:25:01,720
Ya, normala, que pobre ?
384
00:25:01,920 --> 00:25:03,160
Bueno, ba listo! Bukatu da!.
385
00:25:03,600 --> 00:25:05,600
Eskerrik asko abisatzeagatik.
386
00:25:05,960 --> 00:25:08,680
Ez da ezer. Bueno, eta joan
egin behar dut. Egongo gara.
387
00:25:09,080 --> 00:25:10,560
Aizu, eman eskerrak
Nekaneri nire partez.
388
00:25:10,600 --> 00:25:11,760
Nire kontu.
389
00:25:11,840 --> 00:25:13,160
Eta zergatik ez da etorri?
390
00:25:13,480 --> 00:25:15,480
Zerbait jakitean berak
esango zidala esan zidan.
391
00:25:16,200 --> 00:25:18,000
Bueno, aurreratu egin naiz.
Inportantea iruditu zait...
392
00:25:18,000 --> 00:25:19,880
...zuk jakitea, eta
esateko beharra nuen.
393
00:25:20,760 --> 00:25:23,160
Gainera, oso lanpetuta dabil
ez du ezertarako denborarik.
394
00:25:23,520 --> 00:25:24,560
Baina izugarri poztu da, e?
395
00:25:25,000 --> 00:25:27,040
Zerbaitetara gonbidatzen zaitut.
Zer nahi duzu?
396
00:25:27,640 --> 00:25:28,840
Kafe bat.
397
00:25:32,440 --> 00:25:33,880
Bueno.
-Chao.
398
00:25:34,680 --> 00:25:38,600
Ba hori, Sutan jarri nain Kevinek.
Zer din ba txarra soinekoak?
399
00:25:39,080 --> 00:25:40,920
Primeran geratzen zaizu!
400
00:25:41,400 --> 00:25:43,600
Matxista eta klasista zikin
bat moduan ikusi dinat.
401
00:25:44,120 --> 00:25:45,360
Si es que ? denak berdinak dira.
402
00:25:45,800 --> 00:25:47,560
Ibonek ere horrelakoak
esaten dizkin, ezta?
403
00:25:47,960 --> 00:25:49,760
Ez, bueno, si se le ocurre lo mato.
404
00:25:50,240 --> 00:25:52,360
Gainera, Kevin bezalakoak
dira arriskutsuenak.
405
00:25:52,720 --> 00:25:55,000
Van de guay, baina zera
baino matxistagoak dira.
406
00:25:54,920 --> 00:25:56,320
Bueno, ez dun horrenbesterako...
407
00:25:56,680 --> 00:25:58,360
¿Qué no? Hipokrita bat da!
408
00:25:58,800 --> 00:26:00,440
E, e, ez pasa, e?
409
00:26:00,440 --> 00:26:01,720
Zeuk esan duzu sutan jarri zintuela!
410
00:26:02,400 --> 00:26:03,560
Bueno bai, baina ?
411
00:26:03,960 --> 00:26:07,200
Asko maite duzu, ezta?
¡Si es que somos bobas!
412
00:26:07,720 --> 00:26:10,840
Mutilekin lelotu eta edozein
komentario egiten uzten diegu.
413
00:26:11,280 --> 00:26:14,360
Bai, baina gauzak garbi, e? Ni
behintzat ez naun isilik geratuko.
414
00:26:15,720 --> 00:26:18,400
Nahi dudan moduan joango naun
ezkontzara eta punto!
415
00:26:18,840 --> 00:26:21,400
Ba oraintxe duzu aukera ?
Zer?
416
00:26:23,240 --> 00:26:25,120
Kaixo.
-Apa.
417
00:26:25,520 --> 00:26:27,240
Bueno ? bakarrik utziko zaituztet.
418
00:26:27,560 --> 00:26:31,120
Ez, Itxaso. Honi bi gauza esan
eta hirekin noan.
419
00:26:34,640 --> 00:26:36,040
Barkamena eskatu nahi dinat.
420
00:26:36,600 --> 00:26:38,520
Bale, baina ez zidak batere
graziarik egin komentarioak.
421
00:26:39,080 --> 00:26:40,640
Errespetu falta izan zuan.
422
00:26:41,440 --> 00:26:43,840
Eta orain Itxaso eta biok
zerbait hartzera goazak.
423
00:26:44,320 --> 00:26:45,880
Hitz egingo diagu.
424
00:26:50,320 --> 00:26:53,280
Ono egon naun?
-De pelicula! Entera dadila...
425
00:27:09,040 --> 00:27:10,000
Hemen geratuko zara?
426
00:27:10,440 --> 00:27:14,800
Bai? Gaizki iruditzen zaizu?
427
00:27:15,320 --> 00:27:17,040
Bai zera. Zergatik?
428
00:27:17,480 --> 00:27:21,680
Batzuei bakarrik geratzea gustatzen
zaie oheratu ondoren.
429
00:27:22,520 --> 00:27:24,760
Eta zuk nola dakizu hori?.
430
00:27:25,200 --> 00:27:26,680
Nonbait irakurriko nuen.
431
00:27:27,440 --> 00:27:31,120
Ya ? Ba ez, oso ondo iruditzen zait.
432
00:27:32,040 --> 00:27:34,120
Baina... “lo” egiteko, e!
433
00:27:34,480 --> 00:27:39,480
A, ba orduan ez dakit oso ideia ona
den. Ze zure zurrungekin...
434
00:27:40,720 --> 00:27:42,360
Tonto...!
435
00:27:42,840 --> 00:27:45,520
Bueno, behintzat irribarre bat
lapurtu dizut...
436
00:27:52,440 --> 00:27:56,760
Zer espero dute? Ezer gertatu ez
balitz bezala jokatzea?
437
00:27:58,240 --> 00:28:00,600
Ez dakit sekula barkatuko diedan.
438
00:28:01,720 --> 00:28:05,480
Zer esango dizut nik?
Oso ondo ulertzen zaitut.
439
00:28:06,200 --> 00:28:08,640
Zuk zer egingo zenuke ume bat
adoptatuko bazenu?
440
00:28:10,720 --> 00:28:13,320
Hasieratik esango nioke.
441
00:28:13,520 --> 00:28:15,800
Ikusten? Hori da normalena.
442
00:28:17,160 --> 00:28:20,080
Ez dakit zergatik ezkutatu
didaten egia.
443
00:28:20,520 --> 00:28:22,920
Ez da ezer txarra adoptatua izatea.
444
00:28:22,760 --> 00:28:29,240
Ei, Malen, zer izango da txarra!
Baina zurea ez da ohiko adopzioa...
445
00:28:29,880 --> 00:28:33,680
Aita biologikoa eta ama ez.
446
00:28:34,400 --> 00:28:37,720
Nik beti pentsatu izan dut
biak nituela guraso.
447
00:28:38,200 --> 00:28:41,640
Eta orain, bat batean, harrika
bota dute nire konfiantza osoa.
448
00:28:43,040 --> 00:28:48,040
Denbora beharko duzu. Ea
nola datozen gauzak...
449
00:28:49,160 --> 00:28:53,800
Huts egin didate. Ez dakit hemendik
aurrera nola begiratuko diedan.
450
00:28:54,520 --> 00:28:59,400
Lasai, utzi denborari
bere bidea egiten.
451
00:29:00,200 --> 00:29:03,600
Eta bitartean, badakizu,
hemen naukazu.
452
00:29:04,520 --> 00:29:07,440
Zer egingo nuke zu gabe?
453
00:29:08,080 --> 00:29:10,360
Eta nik?
454
00:29:15,120 --> 00:29:20,240
Lukas, ADN proba bat egin dut.
455
00:29:21,600 --> 00:29:22,600
Zer?
456
00:29:23,280 --> 00:29:27,040
Aitaren lagina eta nirea
bidali nituen.
457
00:29:28,760 --> 00:29:32,240
Jakin beharra nuen ea nire aita den.
458
00:29:33,160 --> 00:29:35,200
Eta? Zer diote emaitzek?.
459
00:29:37,000 --> 00:29:42,320
Ez naiz ausartu gutunazala
irekitzen. Ez dela badio?
460
00:29:43,120 --> 00:29:46,680
Malen, ireki eta argitu zalantzak.
461
00:29:47,960 --> 00:29:55,000
Hemen daukazu? Ekarri.
Benga...
462
00:30:34,760 --> 00:30:36,000
Abel! Egun on!
463
00:30:38,640 --> 00:30:39,800
Egun on, Ines.
464
00:30:40,200 --> 00:30:43,400
Gaur goiz zabiltza. Gosaldu gabe
gaude oraindik. Nahi baduzu...
465
00:30:43,720 --> 00:30:45,560
Ez, ez, gosaldu dut.
466
00:30:46,560 --> 00:30:50,600
Aizu, Ines, Lagun batek esan dit
German ikusi zuela ospitalean...
467
00:30:50,600 --> 00:30:53,680
...emakume batekin.
Zu izango zinen, noski.
468
00:30:54,800 --> 00:30:57,320
Bai, ospitalean egon ginen.
469
00:30:58,560 --> 00:31:00,600
Zertan geratu ginen, Ines?
470
00:31:01,200 --> 00:31:04,600
Hitzeman zenidan zerbait gertatu
orduko abisatuko zenidala.
471
00:31:05,280 --> 00:31:09,200
Barkatu, Abel. Germanek eskatu zidan
ezer ez kontatzeko.
472
00:31:09,560 --> 00:31:11,560
Analisien emaitzak
jakin arte behintzat.
473
00:31:12,720 --> 00:31:14,000
Zer izan zuen?
474
00:31:14,640 --> 00:31:16,840
Ikusmena galdu zuen une batez.
475
00:31:18,000 --> 00:31:19,920
Ines...!
476
00:31:22,000 --> 00:31:26,040
Egun on. Aita...! Kaixo.
477
00:31:26,720 --> 00:31:33,080
Zergatik ez hidaan abisatu? Ez
begiratu Inesi, ez zidak ezer esan.
478
00:31:33,600 --> 00:31:36,440
Kalean jakin diat, okerrago.
479
00:31:39,160 --> 00:31:40,840
Noiz jasoko dituk emaitzak?
480
00:31:40,760 --> 00:31:42,280
Gaur bertan.
481
00:31:43,280 --> 00:31:46,200
Aita, lasai egon. Ez da ezer.
482
00:31:46,680 --> 00:31:48,000
Bista galdu huen!
483
00:31:48,600 --> 00:31:51,000
Une batez bakarrik. Primeran
lo egin dut.
484
00:31:51,400 --> 00:31:53,240
Eta gosez amorratzen jaiki naiz.
485
00:31:53,840 --> 00:31:55,760
Sinotma larria duk hori, German.
486
00:31:55,920 --> 00:31:57,920
Zuk zer ote dakizu? Ez zara medikua.
487
00:31:59,760 --> 00:32:02,520
Elkarrekin joango gaituk
emaitzak jasotzera.
488
00:32:08,240 --> 00:32:12,000
Aita, jakin duzu ezer Paulari buruz?
489
00:32:13,800 --> 00:32:16,560
Ez, ezer ez.
490
00:32:17,840 --> 00:32:22,160
Arraroa da, ez? Uxuerekin ere
ez da harremanetan jarri.
491
00:32:30,320 --> 00:32:31,880
Nik ere maite haut.
492
00:32:32,360 --> 00:32:34,880
Izugarri gogoratzen nauk hirekin?
493
00:32:36,400 --> 00:32:40,640
Bai, baina hik ere eutsi, e?
Sendoa izan behar duk.
494
00:32:41,920 --> 00:32:44,200
Eta noizko bis a bisa?
495
00:32:45,160 --> 00:32:47,240
Bai, erantzun diate?
496
00:32:48,080 --> 00:32:55,120
Bale ba. Manex...? Manex?
497
00:32:54,600 --> 00:32:56,280
Joer!
498
00:32:58,600 --> 00:33:01,120
Joana, zer duzu?
499
00:33:01,640 --> 00:33:03,400
Manexekin ari nintzen.
500
00:33:03,920 --> 00:33:07,440
Normalean beranduago deitzen du, eta
kale erdian ez nion ia entzuten.
501
00:33:08,120 --> 00:33:11,440
Halere hobeto geratuko zen
zurekin hitz egin ondoren.
502
00:33:11,920 --> 00:33:13,280
Hala espero dut.
503
00:33:14,200 --> 00:33:18,360
Izugarri botatzen dut faltan.
Ez nuen uste hainbeste behar nuenik.
504
00:33:19,240 --> 00:33:21,760
Uste baino lehen aterako da,
ikusiko duzu.
505
00:33:23,320 --> 00:33:24,560
Hobeto zaude?
506
00:33:25,080 --> 00:33:27,520
Tuntun bat naiz.
507
00:33:27,120 --> 00:33:30,920
Ez dut nahi izaten berak
gaizki nagoela nabaritzea eta...
508
00:33:31,160 --> 00:33:33,640
Moztu orduko lehertu egiten naiz.
509
00:33:34,360 --> 00:33:37,320
Benetan maite duzula
esan nahi du horrek.
510
00:33:39,120 --> 00:33:44,640
Ei, ei, zatoz?
511
00:33:46,120 --> 00:33:49,600
Zer, horrela sentitzen duzu
zure mutilaren falta?
512
00:33:50,080 --> 00:33:52,200
Ba zuk ez duzu zurea merezi.
513
00:33:52,560 --> 00:33:54,480
E, entzun diozu? Ez diozu
ezer esan behar?
514
00:33:54,600 --> 00:33:56,920
Ni lanera noa, konpondu zuen artean.
515
00:33:58,360 --> 00:33:59,600
Chao.
-Aio.
516
00:34:00,120 --> 00:34:03,640
Badakizu? Koldok langile berri bat
fitxatu du hotelerako!
517
00:34:03,840 --> 00:34:04,960
Atzo ezagutu nuen.
518
00:34:05,280 --> 00:34:06,080
Zergatik ez didazu esan?
519
00:34:06,520 --> 00:34:08,200
Ez garelako elkarrekin egon.
520
00:34:08,600 --> 00:34:11,880
Zuzendariorde berria da.
Oso emakume jatorra.
521
00:34:11,840 --> 00:34:12,960
Ya, por eso ?
522
00:34:13,320 --> 00:34:15,720
Eta badakizu nongoa den?
-Ez.
523
00:34:17,080 --> 00:34:18,120
Katalana.
524
00:34:18,560 --> 00:34:21,840
Gauza bera pentsatzen ari gara?
Bartzelonako ligea, fijo!.
525
00:34:22,160 --> 00:34:22,880
Baliteke.
526
00:34:23,160 --> 00:34:24,480
A, ezagutu egin nahi dut, ya mismo!
527
00:35:13,360 --> 00:35:20,600
Lasai, mi amor, azalduko da.
Benga, tiempo al tiempo, e?
528
00:35:21,400 --> 00:35:29,280
Pazientzia izan behar dugu.
Ezkor jarrita ez dugu ezer lortuko.
529
00:35:30,040 --> 00:35:33,040
Salaketa jarrita dago, ez?
Ba aurkituko dute.
530
00:35:34,400 --> 00:35:36,680
Eta zerbait gertatu bazaio?
531
00:35:37,560 --> 00:35:39,240
Ondo dago, seguru.
532
00:35:41,920 --> 00:35:46,480
Ez dakit zer pentsatu... Denbora
gehiegi buruari bueltaka aritzeko.
533
00:35:47,280 --> 00:35:50,400
Laster anekdota moduan
gogoratuko dugu hau. Ikusiko duzu.
534
00:35:50,960 --> 00:35:53,080
Hobe horrela izatea.
535
00:35:53,360 --> 00:35:54,880
Zatoz.
536
00:35:58,480 --> 00:36:00,520
(MUGIKORRA JOKA)
537
00:36:01,640 --> 00:36:04,720
Bai? Bai, Nekane, esan.
538
00:36:05,560 --> 00:36:06,680
Non?
539
00:36:07,400 --> 00:36:08,960
Eta ondo dago?
540
00:36:10,280 --> 00:36:13,640
Bai, berehala joango naiz.
Eskerrik asko. Agur.
541
00:36:13,680 --> 00:36:14,560
Zer?
542
00:36:14,840 --> 00:36:17,040
Gizon batek deitu du komisariara,
Ibiren antzeko neska bat...
543
00:36:17,040 --> 00:36:18,480
...ikusi duela esanez.
544
00:36:18,120 --> 00:36:19,600
Non?
Portuan.
545
00:36:20,400 --> 00:36:21,640
Taberna itxi eta zurekin noa.
546
00:36:22,080 --> 00:36:23,880
Ez, badaezpada ere zaude zu hemen,
bale?
547
00:36:24,440 --> 00:36:26,680
Ok, baina deitu, e?
Gero arte, agur.
548
00:36:37,880 --> 00:36:40,200
Zer moduz ontziolan?
549
00:36:40,400 --> 00:36:41,600
Bueno ?
550
00:36:42,520 --> 00:36:44,320
Jaso al duk Ferminen erantzunik?
551
00:36:44,680 --> 00:36:47,880
Ez, aurrekontuari buelta bat
ematen nabil oraindik.
552
00:36:51,120 --> 00:36:54,760
Hi, zer moduz moldatzen haiz
Ernestorekin?
553
00:36:55,240 --> 00:36:56,800
Pieza ederra zure lagun hori.
554
00:36:57,280 --> 00:36:58,800
Ez duk nire laguna.
555
00:37:00,360 --> 00:37:01,800
Zer gertatu zaizue, ba?
556
00:37:02,280 --> 00:37:04,520
Nigatik, txiki-txiki
egiten baduk, hobe.
557
00:37:05,280 --> 00:37:06,680
Ontziolarekin du zerikusia?
558
00:37:08,840 --> 00:37:10,440
Kontu pertsonala duk.
559
00:37:11,240 --> 00:37:14,000
Jode, aita, esan behingoz! Zer ostia
egin zizun Ernestok?!
560
00:37:14,240 --> 00:37:17,080
Bestela ni jarriko nauzu urduri,
eta ez zait komeni oraintxe.
561
00:37:20,120 --> 00:37:26,000
Hara... Ernesto zuan
Paularen maitalea.
562
00:37:27,560 --> 00:37:29,760
Ederki engainatu nindian.
563
00:37:30,840 --> 00:37:37,000
Berak esan Paulak maitalea zuela
eta bera zuan maitalea.
564
00:37:36,920 --> 00:37:40,840
Ezin dut sinetsi.
Putakume nazkagarria.
565
00:37:41,320 --> 00:37:44,560
Ez, horrela amorratuta ez diagu ezer egingo.
566
00:37:46,480 --> 00:37:53,680
Baina entzun ongi, nire babes osoa
daukak bere aurka joateko.
567
00:37:55,760 --> 00:37:57,600
Eskerrik asko, aita.
568
00:37:58,400 --> 00:38:00,760
Hau gure arteko kontua duk.
569
00:39:04,640 --> 00:39:06,720
Ez! Ibi, ez!.
570
00:39:07,360 --> 00:39:11,280
Ibi, lasai... Lasai, Ibi.
571
00:39:13,560 --> 00:39:20,840
Ibi, asko maite zaitut, izugarri...
572
00:39:24,680 --> 00:39:27,640
Barka idazu min eman badizut.
573
00:39:30,160 --> 00:39:34,560
Bi egun daratzamagu lorik
egin gabe, desesperatuta.
574
00:39:37,840 --> 00:39:45,400
Hil egingo nintzateke zerbait
gertatuko balitzaizu.
575
00:39:57,320 --> 00:39:59,080
Ibi...
576
00:40:08,520 --> 00:40:12,520
Sentitzen dut hain bakarrik zeundela
ikusi ez izana.
577
00:40:17,840 --> 00:40:19,440
Ondo zaude?
578
00:40:24,320 --> 00:40:25,760
Zer...?
579
00:40:26,320 --> 00:40:28,720
Gauzak lehen bezala
izatea nahi dut.
580
00:40:32,960 --> 00:40:39,080
Hori ezinezkoa da, maitea.
Orain Leorekin bizi naiz.
581
00:40:41,280 --> 00:40:44,400
Bai, Ibi, badakit bizitza
batzuetan zaila dela.
582
00:40:44,680 --> 00:40:48,200
Baina ez ezazu berriro
horrelakorik egin.
583
00:40:49,160 --> 00:40:51,880
Zin egidazu ez duzula berriro
horrelakorik egingo.
584
00:40:55,560 --> 00:40:58,880
Xanet eta Jokinengana itzuli
nahi baduzu, esan, nik ez daukat...
585
00:40:58,800 --> 00:40:59,720
...inolako arazorik.
586
00:41:01,600 --> 00:41:05,920
Berdin zait beraiekin edo nirekin
bizi zaren, pozik ikusi nahi zaitut.
587
00:41:06,200 --> 00:41:07,320
Besterik ez.
588
00:41:08,080 --> 00:41:12,400
Xanet eta Jokinekin bizi nahi dut,
baina zurekin ere bai.
589
00:41:13,640 --> 00:41:18,320
Lasai, hitz egingo dut Mirenekin
eta dena konponduko da.
590
00:41:19,720 --> 00:41:23,280
Zergatik ezin dugu lehen
bezala egon, denok elkarrekin?
591
00:41:24,240 --> 00:41:26,480
Familia normal bat bezala bizi...
592
00:41:28,720 --> 00:41:33,200
Gauzak datozen moduan onartzen
ikasi behar duzu.
593
00:41:43,680 --> 00:41:47,680
Lasai, bihotza, ni zurekin
egongo naiz beti.
594
00:42:02,640 --> 00:42:04,400
(ATEA JOTZEN DUTE)
595
00:42:05,800 --> 00:42:08,240
Kaixo, Joseba.
Egun on.
596
00:42:09,080 --> 00:42:10,600
Abelek ez dik sartu behar?
597
00:42:10,320 --> 00:42:12,120
Ez, gero emango zioat partea.
598
00:42:12,640 --> 00:42:13,960
Oso ondo, eseri.
599
00:42:23,200 --> 00:42:24,880
Zer, hain txarrak dituk emaitzak?
600
00:42:25,520 --> 00:42:28,600
Egia esan, ez dituk oso onak.
601
00:42:30,880 --> 00:42:33,240
Joseba, ez gorde ezer.
602
00:42:35,240 --> 00:42:37,680
Odolbildu batzuk dituk garunean.
603
00:42:38,160 --> 00:42:41,440
Tiroak eragindako traumatismoak
sortutakoak, seguru aski.
604
00:42:42,040 --> 00:42:43,560
Horregatik izaten ditiat zorabioak?
605
00:42:43,800 --> 00:42:48,040
Bai, eta ikusmena
galtzea ere hortik datorkik.
606
00:42:48,240 --> 00:42:50,600
Eta hain txikia ez dena?
607
00:42:52,160 --> 00:42:54,800
Horrek gehiago kezkatzen naik.
608
00:42:54,640 --> 00:42:56,200
Hori ez duk bakarrik desegingo...?
609
00:42:56,680 --> 00:43:01,160
Ez, lehenbailehen ebakuntza
egitea duk irtenbide bakarra.
610
00:43:01,800 --> 00:43:04,840
Presioa handitu ezkero, iktus bat
izateko arriskuan hago.
611
00:43:04,720 --> 00:43:06,720
Eta ezin diagu handitu
antikoagulanteen dosia?
612
00:43:08,280 --> 00:43:12,800
Ez duk hain erraza, German.
Ebakuntza gelan txanda hartuko diat.
613
00:43:13,120 --> 00:43:18,280
Ez! Ez diat ezer egingo?
Oraingoz, ez, behintzat.
614
00:43:19,080 --> 00:43:21,760
Baina hori oso arriskutsua
izan zitekek.
615
00:43:22,080 --> 00:43:25,040
Berdin ziok. Orain ezin nauk sartu
ebakuntza gela batean.
616
00:43:25,520 --> 00:43:27,480
Premia handiko gauzak
zauzkat egiteko.
617
00:43:28,120 --> 00:43:32,240
Hara German, normala duk beldurra
sentitzea, baina gaur egun...
618
00:43:32,200 --> 00:43:33,760
...oso teknika onak zauzkagu.
619
00:43:34,680 --> 00:43:38,360
Eta ebakuntza egin ezean,
hemorragia bat izan dezakek.
620
00:43:40,240 --> 00:43:42,640
Orain ezin nauk operatu.
621
00:44:06,760 --> 00:44:09,160
Hirekin hitz egin nahi diat
622
00:44:09,680 --> 00:44:14,040
Ez zunan nire asmoa. Barkatu,
mindu bahaut.
623
00:44:16,880 --> 00:44:19,400
Bai, bazakiat.
624
00:44:22,680 --> 00:44:25,040
Etorri hona, txotxolo.
625
00:44:30,040 --> 00:44:36,320
Badakin? Ezkontzarako arropa
erosi dinat. Hire estilokoa.
626
00:44:37,760 --> 00:44:38,880
Benetan?
627
00:44:39,520 --> 00:44:42,600
Bueno, ez naun oso abila
kontu horietan, baina...
628
00:44:42,240 --> 00:44:48,520
Ba nik ere beste soineko bat
erosi diat higan pentsatuta.
629
00:44:49,320 --> 00:44:52,480
Gustatuko zaik. Bueno,
hala espero diat.
630
00:44:53,360 --> 00:44:55,280
Erakutsi...
-E, itxoin!
631
00:44:55,800 --> 00:44:58,600
Jantzita hobeto.
-Bale.
632
00:44:59,440 --> 00:45:01,360
Nik ere nirea jantziko dinat.
633
00:45:01,920 --> 00:45:04,880
Bale. Hi biltegian eta ni komunean.
634
00:45:05,080 --> 00:45:05,920
Benga!
635
00:45:06,400 --> 00:45:08,400
Baina batera aterako gaituk.
636
00:45:13,080 --> 00:45:15,200
Kevin, oso guapo hago!
637
00:45:15,800 --> 00:45:18,000
Putalarru, ezta?
-Bai, benetan!
638
00:45:18,480 --> 00:45:20,680
Hi ere bai.
-Bai zera!
639
00:45:21,160 --> 00:45:23,480
Inauterietan bezala sentitzen nauk.
640
00:45:23,760 --> 00:45:26,040
Begira, ala porai!
641
00:45:26,400 --> 00:45:28,800
Bakoitza nahi duen bezala
joan dadila eta kito!.
642
00:45:29,400 --> 00:45:33,760
Benetan? Baina gotikoz joaten banaiz
lotsatuko haiz, ezta?
643
00:45:34,640 --> 00:45:41,600
Nik hi maite haut, gotikoa izan
edo barrokoa edo erromanikoa!
644
00:45:41,800 --> 00:45:44,120
Bale?
-Bale.
645
00:45:45,280 --> 00:45:49,080
Pena, baina inauterietarako
gorde beharko ditinagu.
646
00:45:50,000 --> 00:45:57,360
Ba bai. Hi "The Cure"eko
Robert Smith. Eta ni... Lady Gaga.
647
00:45:57,360 --> 00:45:59,400
Lady Gaga?
-Bai.
648
00:46:05,760 --> 00:46:06,960
Zer? Zer moduz?
649
00:46:06,880 --> 00:46:12,520
Ondo. Odolbildu txiki batzuk
ditudala burmuinean, baina...
650
00:46:13,880 --> 00:46:18,080
...ez dagoela kezkatzeko
arrazoirik. Jarraitzeko botikekin.
651
00:46:19,920 --> 00:46:21,560
Ez begiratu aitari. egia da.
652
00:46:21,880 --> 00:46:28,120
Bai, hala dirudi. Organismoak berak
desegin ditzake nonbait.
653
00:46:28,440 --> 00:46:31,920
Hori da. Beraz, bizitza normala
egiteko esan dit Josebak.
654
00:46:32,520 --> 00:46:34,160
Baina ez zara lanean hasiko, ez?
655
00:46:34,640 --> 00:46:36,560
Zergatik ez? Ondo nago.
656
00:46:37,160 --> 00:46:40,720
German, mesedez, hango martxak eta
estresak ez dizu batere onik egingo.
657
00:46:41,120 --> 00:46:42,360
Hartu deskantsua.
658
00:46:42,480 --> 00:46:44,440
Berdin-berdin egon
naiteke etxean edo han.
659
00:46:44,800 --> 00:46:46,480
Astebete behintzat.
Erabat indartu arte.
660
00:46:47,040 --> 00:46:49,040
Inesek arrazoi duela
iruditzen zaidak.
661
00:46:49,400 --> 00:46:53,040
Desesperatu egiten naiz etxean eta
zereginak ditut orain ontziolan.
662
00:46:54,760 --> 00:46:58,160
Hala ere, errebisioak
egin beharko dituzu sarri, ezta?
663
00:46:58,840 --> 00:47:04,520
Bai. Odolbilduak desegiten ari diren
bitartean, hamabostean behin...
664
00:47:04,480 --> 00:47:06,840
...joan beharko dudala esan dit.
665
00:47:07,160 --> 00:47:08,480
Astero, igual hobeto.
666
00:47:08,840 --> 00:47:10,600
Ez kezkatu, kontrolatuta nago.
667
00:47:11,040 --> 00:47:13,360
Eta desegiten ez badira
tratamendua aldatuko didate.
668
00:47:14,680 --> 00:47:18,120
Igual, nik entzungo nuke beste
medikuren baten iritzia ere.
669
00:47:18,600 --> 00:47:19,880
Zertarako?
670
00:47:19,880 --> 00:47:22,640
Kasu hauetan, ondo dator
bigarren ikuspuntu bat.
671
00:47:23,240 --> 00:47:25,520
Konfiantza osoa daukat Josebarengan.
672
00:47:25,880 --> 00:47:27,760
Badakit, nik ere bai, oso mediku
ona da, baina badira...
673
00:47:28,240 --> 00:47:30,760
Ines, ez nekatu, ez daukat
ezer larririk, benetan.
674
00:47:31,440 --> 00:47:33,640
Susto hau lehenbailehen
ahaztea dugu onena.
675
00:47:40,680 --> 00:47:42,080
Naia, kaxa hori nirea da, e!
676
00:47:42,560 --> 00:47:44,480
Nirea beteta dago. Utzi lekutxo bat.
677
00:47:44,920 --> 00:47:46,360
Bete duzu?
-Bai.
678
00:47:46,800 --> 00:47:48,760
Joe, nik baino gauza gehiago dituzu!.
679
00:47:49,720 --> 00:47:52,800
Horregatik, aitonaren etxean
gelarik handiena nahi dut.
680
00:47:52,760 --> 00:47:54,920
Zer aurpegia daukazu.
681
00:47:58,800 --> 00:48:01,800
Zer ama, pena ematen dizu, ezta?
682
00:48:03,080 --> 00:48:04,480
Bai.
683
00:48:05,880 --> 00:48:09,120
Aitak ilusio handia jarri zuen
etxea hau erosi zuenean.
684
00:48:09,120 --> 00:48:13,400
Behintzat badaukagu nora joan. Eta
lauak elkarrekin gauden bitartean...
685
00:48:16,560 --> 00:48:18,120
Bueno, zer? Dena prest?
686
00:48:20,360 --> 00:48:22,880
Aitonak akatu egingo gaitu kaxa
hauek guztiak ikusten dituenean.
687
00:48:23,120 --> 00:48:24,840
(ETXEKO TXIRRINA)
688
00:48:24,720 --> 00:48:26,760
Ba nik oraindik gauza
gehiago ditut sartzeko!
689
00:48:28,040 --> 00:48:28,880
Bai Kandido?
690
00:48:29,200 --> 00:48:32,920
Bai, gauza batzuk falta zaizkigu,
baina berehala gaude.
691
00:48:33,440 --> 00:48:37,720
Bai, orain arte. Naia, espabilatu.
Aita behean dago furgonetarekin.
692
00:48:42,360 --> 00:48:43,480
Zer, ama?
693
00:48:47,440 --> 00:48:50,840
Ez dakit ideia ona den
aitonaren etxera joatea.
694
00:48:51,200 --> 00:48:52,680
Zergatik ez? Bai!
695
00:48:53,040 --> 00:48:54,720
Zu pozik zaude?
696
00:48:55,400 --> 00:48:57,000
Ez dugu beste erremediorik
697
00:48:57,640 --> 00:49:00,240
Eta han hemen bezala sentituko gara.
698
00:49:00,960 --> 00:49:02,840
Bai, hori ere egia da.
699
00:49:03,120 --> 00:49:06,640
Aitona oso pozik dago. Aspaldian
ez dut horrela ikusi.
700
00:49:08,360 --> 00:49:13,840
Negargura ematen dit. Ez dugu jakin
egoera honi aurre egiten.
701
00:49:14,680 --> 00:49:20,040
Ama, ez esan hori. Oso harro nago
zuetaz. Eta orain, gehiago.
702
00:49:25,040 --> 00:49:26,280
Non sartuko dut hau?
703
00:49:28,240 --> 00:49:30,840
Arrazoi zenuen, aitonak
akabatu egingo gaitu.
704
00:49:31,200 --> 00:49:32,120
Bai.
705
00:49:32,400 --> 00:49:34,680
Eta pinua ere falta zaigu.
706
00:49:40,400 --> 00:49:42,200
¡Ay, coño...!
707
00:49:48,240 --> 00:49:49,760
(MUGIKORRA JOKA)
708
00:49:50,200 --> 00:49:53,400
Bai? Kaixo, Nekane. Zer?
709
00:49:55,040 --> 00:49:58,680
Benetan? Qué bueno, eskerrak...!
710
00:50:00,000 --> 00:50:02,160
Ba ez, oraindik ez dira iritsi.
711
00:50:03,600 --> 00:50:11,320
Bai, eskerrik asko, e, Nekane!
Hitz egingo dugu. Gracias. Chao.
712
00:50:13,040 --> 00:50:17,640
Ei, kaixo Ibi! Ai, ¡qué bien!
Eskerrak...
713
00:50:18,280 --> 00:50:21,200
Zer moduz?
714
00:50:22,040 --> 00:50:25,680
Bueno, sentitzen dut
gaizki sentiarazi bazaitut.
715
00:50:27,880 --> 00:50:29,920
Gose izango zara.
Mokadutxo bat jarriko dizut?
716
00:50:30,120 --> 00:50:32,040
Ez. Seguru?
717
00:50:32,680 --> 00:50:36,520
Bai, benetan. Logura naiz.
Etxera joan nahi dut.
718
00:50:36,920 --> 00:50:41,720
Noski, normala. Nekatuta egongo
zara. Ala, ba segi eta deskantsatu.
719
00:50:41,560 --> 00:50:44,600
Bueno, goazen?
Gero hitz egingo dugu, bale?
720
00:50:44,920 --> 00:50:46,440
Ok. Berehala joango naiz, e?
721
00:50:46,280 --> 00:50:47,480
Bale.
722
00:51:00,200 --> 00:51:03,680
Kaixo. Zure zain nengoen.
Banekien hemendik pasatuko zinela.
723
00:51:04,840 --> 00:51:06,560
Zer nahi duzu?
724
00:51:07,280 --> 00:51:09,680
Gure artekoa konpondu eta
zu etxera bueltatzea. horixe.
725
00:51:13,600 --> 00:51:17,000
Badakit azken aldi honetan
ez garela asko egon elkarrekin.
726
00:51:17,920 --> 00:51:21,920
Eta azkeneko hau kolpe handia
izan dela zuretzat.
727
00:51:23,240 --> 00:51:28,880
Malen, mesedez, begiratuidazu.
Ez zaitut galdu nahi.
728
00:51:29,720 --> 00:51:33,520
Gure arteko harremana berreskuratu
nahi dut, ama eta alaba izatea!
729
00:51:36,520 --> 00:51:39,000
Beldur handia nion momentu honi, eta
azkenean, uste baino gogorragoa...
730
00:51:38,880 --> 00:51:39,920
...izaten ari da.
731
00:51:43,560 --> 00:51:47,800
ADN proba bat egin dut
aitarenarekin alderatzeko.
732
00:51:48,400 --> 00:51:50,960
Berari esan gabe, noski.
Eta positibo eman du.
733
00:51:51,760 --> 00:51:57,120
Kointzidentzia genetikoak daude.
Beraz, bere alaba izan naiteke.
734
00:51:57,160 --> 00:51:59,280
Ez zen beharrezkoa,
ez zenuen egin behar...!
735
00:51:59,680 --> 00:52:03,880
Niretzat bai! Eta badakizu?
Pozten naiz nire aita delako!
736
00:52:05,880 --> 00:52:08,480
Beraz, aitari barkatzen
diozu eta niri ez?.
737
00:52:08,800 --> 00:52:12,680
Ez da hori, horretan behintzat
ez didazue gezurrik esan.
738
00:52:13,800 --> 00:52:17,240
Edozer emango nuke zure ama
biologikoa izateagatik.
739
00:52:17,720 --> 00:52:19,640
Hala sinistu dut ere askotan.
740
00:52:20,960 --> 00:52:25,080
Horregatik gorde dizut egia,
magia hautsiko zelako edo.
741
00:52:26,200 --> 00:52:29,480
Niretzat nire barnean sortu zara.
742
00:52:30,160 --> 00:52:38,600
Hainbeste maite zaitut...
Beti izango zaitut alabatzat.
743
00:52:43,760 --> 00:52:48,600
Bueno? bakean utziko zaitut.
744
00:52:59,640 --> 00:53:01,640
Ama!
745
00:53:14,840 --> 00:53:16,520
Armaitu guztiak beteko dizkizugu.
746
00:53:16,880 --> 00:53:20,120
Etxe handiegia da hau niretzat.
Baietz dena sartu!
747
00:53:20,720 --> 00:53:22,040
Utzi, aita, nik egingo dut.
748
00:53:22,480 --> 00:53:23,680
Bale.
749
00:53:24,640 --> 00:53:29,080
Zenbat pisatzen duen honek...
Eta Naia?
750
00:53:29,680 --> 00:53:31,920
Sartu eta arrapaladan igo dun.
751
00:53:32,640 --> 00:53:34,320
Zer, itxasora begira dagoen gela
hartzera, ezta?
752
00:53:34,680 --> 00:53:36,720
Esango niken.
-Sorgin horrengana noa.
753
00:53:39,400 --> 00:53:41,400
Eskerrik asko denagatik, aitona.
754
00:53:45,240 --> 00:53:46,920
Martxa honetan ez duzu lortuko
hemendik joatea.
755
00:53:46,840 --> 00:53:47,800
Zer ba?
756
00:53:47,600 --> 00:53:49,480
Kapritxo guztiak ematen dizkiozu.
757
00:53:49,760 --> 00:53:52,800
Ba nigatik primeran, bizi
osorako geratu nahi badu ere.
758
00:53:53,600 --> 00:53:57,240
Alizia, oso pozik nago
etorri zaretelako.
759
00:53:58,280 --> 00:54:00,280
Denboraldi baterako
bakarrik izango da.
760
00:54:00,720 --> 00:54:01,720
Nigatik lasai, motel.
761
00:54:02,240 --> 00:54:05,440
Ez, aita. Diru pixkat egin bezain
pronto, alde egingo dugu.
762
00:54:05,880 --> 00:54:11,720
Aspertuta nagok bakarrik bizitzeaz!
Zuen konpainiak on egingo zidak.
763
00:54:12,280 --> 00:54:14,280
Zuk ere zure espazioa behar duzu.
764
00:54:14,640 --> 00:54:17,160
Motel, ez hadi horrenbeste
kezkatu nigatik.
765
00:54:19,640 --> 00:54:21,840
Uste dut hemen bizitzeak
on egingo digula.
766
00:54:22,200 --> 00:54:23,400
Seguru baietz.
767
00:54:23,880 --> 00:54:25,680
Gelak antolatzera noa.
Oso ondo.
768
00:54:26,080 --> 00:54:27,640
Aita, uzteko! Moldatuko naiz.
769
00:54:28,000 --> 00:54:31,440
Joder, hi beti igual! Txikitan
ez huen laguntzarik onartzen...
770
00:54:31,400 --> 00:54:32,320
...eta orain ere ez.
771
00:54:33,440 --> 00:54:35,720
Eta zu beti bezain kaskagor.
772
00:54:36,520 --> 00:54:38,880
Adin honekin ia ez gaituk
aldatuko, ezta?
773
00:54:40,000 --> 00:54:42,680
Benga, lagundu kaxak irekitzen.
774
00:54:59,000 --> 00:55:00,120
Zer moduz?
775
00:55:00,600 --> 00:55:01,720
Lo hartu du.
776
00:55:03,160 --> 00:55:04,480
Eta? Zer esan dizu?
777
00:55:05,320 --> 00:55:11,280
Bueno, Mirenekin itzuli nahi duela,
Xanet eta Jokinekin egoteko.
778
00:55:12,120 --> 00:55:17,600
Ados, baina nork pentsatuko zuen
horregatik ihes egingo zuenik...
779
00:55:18,440 --> 00:55:22,440
Ia... Lur jota zegoen.
780
00:55:24,600 --> 00:55:27,000
Ea hemendik aurrera
gauzak hobetzen diren.
781
00:55:27,840 --> 00:55:29,640
Psikologoarengana joatea
onartuko balu?
782
00:55:30,040 --> 00:55:33,360
Seguru. Bera ere jabetuko da
ez dagoela ondo, ez?
783
00:55:34,680 --> 00:55:38,720
Aurkituko dugu bidea. Eta
ondo jarriko da, ikusiko duzu.
784
00:55:39,360 --> 00:55:40,640
Ea horrela den.
785
00:55:41,440 --> 00:55:43,640
Nik ere badaukat
berri on bat emateko...
786
00:55:44,080 --> 00:55:45,160
A bai?
787
00:55:46,480 --> 00:55:49,400
Epaileak ez du onartu
"Artesa"ko salaketa eta...
788
00:55:49,320 --> 00:55:51,440
...ez dut epaiketarik izango.
789
00:55:52,800 --> 00:55:54,040
Benetan?
790
00:55:54,120 --> 00:55:55,360
Ibonek esan dit.
791
00:55:55,840 --> 00:55:57,560
Izugarri pozten naiz, Leo.
792
00:55:58,280 --> 00:56:02,240
Ikusten? Poliki-poliki gauzak
bere onera etortzen dira.
793
00:56:10,280 --> 00:56:11,560
Oso zoriontsu naiz zurekin.
794
00:56:11,640 --> 00:56:12,800
Eta ni zurekin.
795
00:56:14,040 --> 00:56:16,520
Eta zergatik ari gara hain baxu?
796
00:56:17,080 --> 00:56:19,360
Ibi ez esnatzeko.
797
00:56:20,040 --> 00:56:22,040
¡Pero si estaba agotada, hombre!
798
00:56:22,680 --> 00:56:25,800
Baina badaezpada.
Ya tu sabes, mi amor.
799
00:56:26,560 --> 00:56:30,240
Ba orduan, goazen gelara y
¡organizamos un escándalo! Benga!
800
00:56:31,040 --> 00:56:32,520
Escándalo, escándalo...
801
00:56:33,160 --> 00:56:36,280
Benga...
! Bai, bai...
802
00:56:37,520 --> 00:56:42,120
(TELEFONOA JOKA)
803
00:56:44,440 --> 00:56:45,600
Bai?
804
00:56:46,880 --> 00:56:48,360
Bai, ni naiz.
805
00:56:49,760 --> 00:56:54,760
Zer...! Baina noiz?!
806
00:56:55,880 --> 00:56:57,920
Eta? ondo daude?
807
00:56:59,240 --> 00:57:02,600
Bale, bai, berehala joango naiz.
808
00:57:04,520 --> 00:57:06,000
¿Ahora qué?
809
00:57:06,280 --> 00:57:08,760
Mirenek eta mutilek
istripua izan dute.
810
00:57:42,160 --> 00:57:48,960
"Elurrak joan direnean nire
mendien artean".
811
00:57:49,560 --> 00:57:54,920
"Eguzkia teloian atzekaldean da".
812
00:57:56,680 --> 00:58:03,560
"Ateratzeko beldur da,
beldur eszenikoa".
813
00:58:04,160 --> 00:58:09,680
"Aspaldi antzeztu ez duen
obra honetan".
814
00:58:11,560 --> 00:58:18,160
"Izpi txiki txikiren bat
agertuz doa gaurkoan".
815
00:58:18,560 --> 00:58:23,520
"Poztasun handi batek
besarkatzen nau".
816
00:58:25,320 --> 00:58:32,880
"Mesedez ozen esan
negua joan egin dela".
817
00:58:33,240 --> 00:58:38,280
"Nire arima hotzak ez du
sinisten eta".
818
00:58:40,720 --> 00:58:47,480
"Laztandu nazazu orain,
ur urdinen artean".
819
00:58:48,080 --> 00:58:54,720
"Orain lainorik ez da,
aurpegi biluziak".
820
00:58:55,320 --> 00:59:02,080
"Ta larrua jotzean
garrasirik ozenena".
821
00:59:02,600 --> 00:59:09,800
"Gordin amaigabea,
negua joan da ta".
822
00:59:24,240 --> 00:59:30,960
"Jaio berrien antzera taupaden
beharra dut orain".
823
00:59:31,480 --> 00:59:37,640
"Belarriekin ikusteko nire begiek
entzuten ez dutena".
824
00:59:38,440 --> 00:59:45,360
"Mesedez ozen esan negua
joan egin dela".
825
00:59:45,800 --> 00:59:52,000
"Izara guztiak erre ditut eta".
826
00:59:53,520 --> 01:00:00,040
"Laztandu nazazu orain,
ur urdinen artean".
827
01:00:00,840 --> 01:00:07,680
"Orain lainorik ez da,
aurpegi biluziak".
828
01:00:08,160 --> 01:00:14,800
"Ta larrua jotzean
garrasirik ozenena".
829
01:00:15,280 --> 01:00:21,840
"Gordin amaigabea,
negua joan da ta".
830
01:00:30,200 --> 01:00:41,200
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
831
01:00:44,480 --> 01:00:58,000
"Negua joan da ta. Borobildu
zaizkit ertzak zure ondoan".
832
01:00:58,720 --> 01:01:10,920
"Izpi lasaigarri bat.
833
01:01:13,480 --> 01:01:24,680
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
834
01:01:28,120 --> 01:01:34,920
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
835
01:01:35,360 --> 01:01:42,240
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
836
01:01:42,640 --> 01:01:50,840
"Negua joan
da ta, negua joan da ta".