1
00:01:21,400 --> 00:01:23,280
Mireia... Zertan zabiltza?
2
00:01:28,280 --> 00:01:32,720
Bihotzerrea dut eta bikarbonato
pixka bat hartzera jaitsi naiz.
3
00:01:33,080 --> 00:01:35,080
Gaur nahikoa garbi jan dugu ba...
4
00:01:35,560 --> 00:01:38,920
Baina hotelean izan gara Karla eta
biok zerbait hartzen eta badakizu...
5
00:01:39,960 --> 00:01:42,400
Zu segi ohera, ni hemen
geldituko niaz irakurtzen.
6
00:01:43,000 --> 00:01:44,600
Eserialdi batean irakurri nuen
7
00:01:45,400 --> 00:01:47,160
Nire liburuak New Yorken utzi ditut.
8
00:01:47,680 --> 00:01:48,960
Hau gustatuko zaizu.
9
00:01:49,360 --> 00:01:51,200
Ez dakit ba... Niri, gai honek...
10
00:01:52,440 --> 00:01:55,280
Eta zu, zer? Zer zabiltza ordu hauetan?
11
00:01:55,600 --> 00:02:00,000
Ni ere begiak bildu ezinik.
Lorategira noa, haizea hartzera.
12
00:02:01,440 --> 00:02:03,520
Jantzi, ba, zerbait, kanpoan
ez da giro izango.
13
00:02:03,760 --> 00:02:06,200
Lasai, ez kezkatu nigatik.
14
00:02:07,000 --> 00:02:08,600
Nola ez ba!
15
00:02:09,240 --> 00:02:11,000
Gabon, Mireia.
-Bihar arte.
16
00:02:34,960 --> 00:02:37,280
"Mentxu..."
17
00:02:41,600 --> 00:02:43,880
Mentxu...
18
00:03:40,800 --> 00:03:43,040
Joseba... Barkatu.
19
00:03:43,120 --> 00:03:43,840
Kaixo, Ines.
20
00:03:44,160 --> 00:03:45,960
Oso kezkatuta nago. Konortea
eta dena galdu du.
21
00:03:46,440 --> 00:03:48,840
Ziurrenik, buruan duen
odolbilduaren errua da.
22
00:03:49,840 --> 00:03:52,480
Erori baino lehen, berriro
ikusmena galdu zuela esan dit.
23
00:03:53,040 --> 00:03:54,880
Ebakuntza lehenbailehen egiteko
konbentzitu behar dugu.
24
00:03:55,480 --> 00:04:00,440
Bere bizia dago jokoan. Lehen ere
abisatu nion. Zer, ez zenekien ezer?
25
00:04:00,240 --> 00:04:01,200
Ez.
26
00:04:01,680 --> 00:04:04,640
Ikusmena aldi batez galdu zuenean,
proba batzuk egin genizkion.
27
00:04:05,200 --> 00:04:07,720
Buruan hainbat odolbildu
aurkitu genizkion.
28
00:04:08,120 --> 00:04:11,320
Batzuk txikiak, baina bat
bereziki handia.
29
00:04:11,960 --> 00:04:14,360
Badakizu horrek zer esan nahi duen.
30
00:04:14,560 --> 00:04:16,680
Hortaz, benetan larria da!
31
00:04:17,120 --> 00:04:20,000
Kirurgia bidez bakarrik kendu
daiteke. Ez dago beste modurik.
32
00:04:20,520 --> 00:04:22,320
Eta lehenbailehen
egin behar zaio ebakuntza.
33
00:04:22,840 --> 00:04:24,520
Ikus dezaket?
34
00:04:24,960 --> 00:04:28,880
Bai, berehala ekarriko dute
scannerretik. 311. gelan dago.
35
00:04:29,960 --> 00:04:31,640
Eskerrik asko.
-Bueno...
36
00:04:38,200 --> 00:04:40,240
Banketxeko zuzendariarekin
elkartuko gara.
37
00:04:40,720 --> 00:04:43,480
Ikaskidea izan nuen,
eta mesede asko zor dizkit.
38
00:04:47,600 --> 00:04:52,080
Zer, Lukas? Zergatik zaude horrela?
Malenengatik da?
39
00:04:53,800 --> 00:04:56,880
Bai. Gaizki pasatzen ari da.
40
00:04:57,440 --> 00:05:02,840
Badakit. bai. Hara, Lukas, nik zu
seme baten moduan estimatzen zaitut.
41
00:05:03,360 --> 00:05:04,760
Lagundu egin behar didazu.
42
00:05:05,560 --> 00:05:09,760
Malen oso neska sentikorra da,
eta orain nahastuta dabil.
43
00:05:10,320 --> 00:05:12,520
Eta benetako familia daukala
sentitu behar du.
44
00:05:13,240 --> 00:05:15,680
Gu gara bere benetako familia,
bere familia bakarra.
45
00:05:16,240 --> 00:05:17,760
Ulertzen duzu, ezta?
46
00:05:18,280 --> 00:05:22,120
Bai, eta bera ere konturatuko da.
Baina denbora pixka bat behar du.
47
00:05:22,760 --> 00:05:24,800
Hala espero... Tira,
goazen banketxera.
48
00:05:26,840 --> 00:05:31,640
Ernesto, zure ustez, badut
gerente izateko maila?.
49
00:05:32,200 --> 00:05:35,160
Horixe! Zertara dator galdera hori?
50
00:05:36,640 --> 00:05:41,760
Aita ez da iritzi berekoa. Kargua
handiegi geratzen zaidala uste du.
51
00:05:42,280 --> 00:05:43,480
Berak esan al dizu?
52
00:05:43,960 --> 00:05:45,760
Esan ez, baina igarri egiten diot.
53
00:05:47,520 --> 00:05:49,200
Batzuetan, kosta
egiten zaio disimulatzea?
54
00:05:49,680 --> 00:05:52,960
Zaldi irabazlera jokatuko balu,
zure alde egingo luke apustu.
55
00:05:54,280 --> 00:05:57,120
Ez dakit... Ontziolak
etorkizuna duela dio.
56
00:05:57,640 --> 00:05:59,280
Egoerari buelta emateko gai dela.
57
00:06:00,000 --> 00:06:02,800
Alferrik ari da. Eta konturatzerako,
beranduegio izango da, saltzeko ere.
58
00:06:03,320 --> 00:06:05,720
Egunetik egunera ontziolak
gutxiago balio du.
59
00:06:06,960 --> 00:06:08,280
Ia, baina...
60
00:06:08,600 --> 00:06:10,200
Zer, Lukas?
61
00:06:12,040 --> 00:06:13,520
Eta berak arrazoi badu?
62
00:06:14,440 --> 00:06:17,040
Ontziola krisiari buelta
emateko gai bada?
63
00:06:32,320 --> 00:06:33,800
Zer moduz zaude?
64
00:06:33,960 --> 00:06:35,320
Primeran.
65
00:06:39,440 --> 00:06:43,040
Zertan ari zara? Zergatik
esan diguzu gezurra
66
00:06:43,560 --> 00:06:47,720
Ez zen gezurra izan? Ez
nizuen den-dena kontatu.
67
00:06:47,480 --> 00:06:49,200
Ebakuntza egin behar
duzu lehenbailehen!
68
00:06:49,720 --> 00:06:51,840
Ez diot beldurrik
ebakuntzari. Prest nago.
69
00:06:53,640 --> 00:06:57,520
Bueno... Pozgarria da hori entzutea.
70
00:06:58,800 --> 00:07:00,720
Gaua ospitalean igaro duzu?
71
00:07:00,760 --> 00:07:01,720
Bai.
72
00:07:03,080 --> 00:07:05,160
Ez zenuen egin behar.
Nire lana da.
73
00:07:11,600 --> 00:07:14,560
Zure aitari abisatu behar diogu.
Oraindik ez diot deitu.
74
00:07:14,960 --> 00:07:16,720
Hain azkar gertatu da dena?
75
00:07:16,960 --> 00:07:18,960
Ezta pentsatu ere,
ez du inork jakin behar.
76
00:07:19,600 --> 00:07:23,040
Ebakuntza egin behar badizute,
komeni da familiakoek jakitea.
77
00:07:23,400 --> 00:07:26,000
Ebakuntza egingo dut, baina ez orain.
78
00:07:27,200 --> 00:07:28,880
Zer erokeria da hori?
79
00:07:30,000 --> 00:07:31,120
Ez da une egokia.
80
00:07:32,120 --> 00:07:34,080
Ontziolan hasitakoa bukatu nahi dut.
81
00:07:34,880 --> 00:07:37,000
Hil egin nahi duzu? Hori da?
82
00:07:37,520 --> 00:07:40,040
Ze horixe gertatuko da ebakuntza
lehenbailehen egiten ez baduzu.
83
00:07:40,000 --> 00:07:42,040
Mesedez, medikuek
esajeratu egiten dute beti.
84
00:07:41,960 --> 00:07:46,000
Ez esan lelokeriarik. Bitan galdu
duzu ikusmena eta behin konortea!
85
00:07:46,400 --> 00:07:47,920
Ez dago denborarik.
86
00:07:48,600 --> 00:07:51,080
Nire burua zainduko dut,
hitza ematen dizut.
87
00:07:51,560 --> 00:07:52,800
Hori ez da kontua.
88
00:07:53,280 --> 00:07:57,040
Ontziolan zure semea eta Ernesto
daude. Moldatuko dira zu gabe.
89
00:07:59,120 --> 00:08:01,480
Erabakia hartuta daukat.
90
00:08:02,240 --> 00:08:05,200
Ongi da. Zure aitak
egia jakin behar du.
91
00:08:05,560 --> 00:08:08,680
Ez, etxera itzuliko gara
ezer gertatu ez balitz bezala.
92
00:08:08,960 --> 00:08:12,560
Faborez! Abeli hitza eman nion,
ez niola berriro ezer ezkutatuko.
93
00:08:12,840 --> 00:08:14,400
Eta nik orain agintzen dizut
isilik egoteko.
94
00:08:14,880 --> 00:08:19,040
Ni naiz gaixoa. Eskubidea daukat
zer eta noiz esan erabakitzeko.
95
00:08:19,920 --> 00:08:22,960
Zure gaixotasunak
besteoi ere eragiten digu.
96
00:08:24,880 --> 00:08:29,400
Mesedez, Ines, denbora
pixka bat eskatzen ari naiz.
97
00:08:30,560 --> 00:08:35,800
Orain ezin duzu ulertu,
baina ulertuko duzu.
98
00:08:40,680 --> 00:08:44,440
Aitak bezero on bat lortu
du ontziolarentzat.
99
00:08:45,040 --> 00:08:47,120
Diru bultzada garrantzitsua
litzateke.
100
00:08:47,520 --> 00:08:51,120
Milioi dezenteei buruz ari gara.
Bi zamaontzi, Ernesto.
101
00:08:51,720 --> 00:08:53,840
Bi urtetarako lana izango genuke.
102
00:08:54,520 --> 00:08:56,120
Gehitxo esatea da hori.
103
00:08:56,800 --> 00:08:57,920
Nire aitaren ustez?
104
00:08:58,320 --> 00:09:01,800
Hara, Lukas, zure aita
iparra galduta dabil...
105
00:09:01,760 --> 00:09:03,960
...garai bateko protagonismoa
berreskuratu nahian.
106
00:09:05,880 --> 00:09:08,280
Bere aurreikuspenak
ez dira zuzenak. Inondik ere.
107
00:09:09,960 --> 00:09:13,440
Merkatua ikaragarri aldatu da,
eta oso denbora laburrean.
108
00:09:13,880 --> 00:09:17,160
Eta oraintxe dugu aukera
etekina ateratzeko ontziolari.
109
00:09:17,920 --> 00:09:20,880
Baina lo baldin bagaude,
azkeneko trenak...
110
00:09:20,760 --> 00:09:22,480
... muturraren aurrean
alde egingo digu.
111
00:09:24,800 --> 00:09:30,120
German, berean dago tematuta. Eta
zeuk esan duzu, ez da inorekin fio.
112
00:09:30,840 --> 00:09:32,760
Ezta bere semearekin ere.
113
00:09:36,120 --> 00:09:39,160
Agian, pixka bat itxarongo bagenu...
114
00:09:40,120 --> 00:09:43,200
Aitaren proposamena errentagarria
den aztertu naho nuke.
115
00:09:44,040 --> 00:09:47,920
Hobe merkatu-ikerketa on bat egitea
aukerak baztertu baino lehen, ez?
116
00:09:49,120 --> 00:09:59,800
Ados. Zeuk duzu aginte-makila. Hala
nahi baduzu, nire babes osoa duzu.
117
00:10:02,440 --> 00:10:03,840
Eskerrik asko, Ernesto.
118
00:10:04,280 --> 00:10:07,880
Eskaera berriarekin noraino
hel gaitezkeen ikusi nahi dut.
119
00:10:08,440 --> 00:10:12,200
Ezer erabaki aurretik zenbakiak
egin. Maleni laguntza eskatuko diot.
120
00:10:12,920 --> 00:10:16,760
Ados. Baina gauza bat esango dizut.
121
00:10:17,400 --> 00:10:22,000
Gaur egun horrelako eskari bat
lortzea miraria litzateke.
122
00:10:27,400 --> 00:10:29,280
Egun on, Ibi.
-Kaixo.
123
00:10:29,880 --> 00:10:31,240
Zer moduz zaude?
124
00:10:31,280 --> 00:10:33,640
Ondo? Gosaldu duzu?
125
00:10:33,960 --> 00:10:37,240
Duela ordu bete. Eta zuk? Ez zenuen
institutan egon behar?
126
00:10:37,480 --> 00:10:39,600
Bueno, gaur bi ordu bakarrik ditut.
127
00:10:40,080 --> 00:10:41,800
A... Baina ondo zaude bestela?
128
00:10:41,560 --> 00:10:42,560
Bai.
129
00:10:44,680 --> 00:10:47,720
Eta, atzo zer moduz Jokinekin?
Asko poztuko zinen bere bisitarekin.
130
00:10:48,160 --> 00:10:52,800
Ba bai, baina gero joaten denean
triste geratzen naiz.
131
00:10:53,200 --> 00:10:55,960
(TELEFONOA JOKA)
-Hartuko dut nik, lasai.
132
00:10:59,320 --> 00:11:00,680
Bai?
133
00:11:01,920 --> 00:11:03,400
Bai, hemen bizi da.
134
00:11:05,120 --> 00:11:06,800
Bai, berehala jarriko da.
135
00:11:07,200 --> 00:11:08,440
Ibi, zuretzat.
136
00:11:10,720 --> 00:11:12,160
Nor da?
-Ez dakit.
137
00:11:13,000 --> 00:11:14,040
Bai?
138
00:11:13,960 --> 00:11:15,280
Bai, neu naiz.
139
00:11:16,960 --> 00:11:19,800
Benetan? Ez da txantxa?
140
00:11:20,920 --> 00:11:24,320
A, ba... Ez dakit zer esan?
141
00:11:24,920 --> 00:11:27,760
Bai, bai. Agur, eskerrik asko.
142
00:11:28,400 --> 00:11:29,920
Zer, Ibi, albiste txarrak?
143
00:11:30,400 --> 00:11:33,800
Justu kontrakoa. Argazki
lehiaketa bat irabazi dut.
144
00:11:35,560 --> 00:11:37,120
Benetan?
-Bai...
145
00:11:37,400 --> 00:11:39,480
Zorionak, Ibi, benetan.
146
00:11:41,120 --> 00:11:42,840
Eta zergatik ez didazu
lehenago ezer esan?
147
00:11:43,200 --> 00:11:45,960
Bueno, aita, ez disimulatu,
badakit zu izan zarela.
148
00:11:46,280 --> 00:11:47,680
Zuk bidali dituzu argazkiak.
149
00:11:48,040 --> 00:11:50,040
Ez, Ibi, nik ez dut
argazkirik bidali.
150
00:11:50,520 --> 00:11:51,560
Ez?
-Ez.
151
00:11:51,920 --> 00:11:53,360
Ba nik ere ez.
152
00:11:54,000 --> 00:11:55,400
Zuk ez dituzu bidali, benetan?
153
00:11:56,200 --> 00:11:57,600
Benetan.
154
00:11:57,960 --> 00:11:59,320
Orduan, nork??.
155
00:12:00,400 --> 00:12:01,800
Badakit.
156
00:12:02,480 --> 00:12:06,960
Badakizu, zer?? Ibi, kontaidazu...
157
00:12:08,240 --> 00:12:10,240
Fenomeno...
158
00:12:19,000 --> 00:12:21,760
Ines?!
-Hara? Ez zaitut ikusi.
159
00:12:22,080 --> 00:12:24,400
Baneukan gogoa zurekin egoteko.
Albiste onak dauzkat.
160
00:12:24,880 --> 00:12:25,600
Benetan?
161
00:12:26,040 --> 00:12:28,360
Bai. Jarri naiz harremanetan
esan zenidan Erakundearekin.
162
00:12:28,880 --> 00:12:31,080
Pauso guztiak azaldu dizkidate
Afrikara joateko.
163
00:12:31,920 --> 00:12:35,400
Dena den, ez didate ziurtatu uda
honetan joaterik izango ote dudan.
164
00:12:35,440 --> 00:12:36,640
Ia?
165
00:12:37,040 --> 00:12:38,960
Oso jatorrak iruditu zaizkit.
166
00:12:39,000 --> 00:12:39,920
Pozten naiz.
167
00:12:40,560 --> 00:12:43,200
Aitari esango diot
beraiekin kolaboratzeko.
168
00:12:43,720 --> 00:12:45,080
Ondo egingo duzu, ideia ona da.
169
00:12:45,320 --> 00:12:46,480
Mundu osoan lan egiten dute.
170
00:12:46,640 --> 00:12:48,760
Bueno, tira, zuk hori jakingo duzu?
171
00:12:49,080 --> 00:12:50,040
Badakit, bai.
172
00:12:50,640 --> 00:12:51,880
Hartuko dugu zerbait?
173
00:12:52,400 --> 00:12:54,640
Gustura geratuko nintzateke,
baina presaka nabil.
174
00:12:55,080 --> 00:12:56,520
Eta arratsaldean?.
175
00:12:56,920 --> 00:12:59,000
Ez dakit nola ibiliko naizen.
Hots egingo dizut. Konforme?
176
00:13:00,040 --> 00:13:03,560
Ondo da. Agian,
gehiegi estutzen zaitut.
177
00:13:04,040 --> 00:13:06,040
Bai zera! Ez ezazu
horrelakorik pentsatu.
178
00:13:06,880 --> 00:13:10,080
Beti pasatzen zait.
Emozionatzen naiz eta... Badakizu.
179
00:13:10,600 --> 00:13:12,480
Ez ba sekula irrika hori galdu.
180
00:13:14,560 --> 00:13:17,440
Erakundeko idazkariak
ezagutzen zaitu.
181
00:13:17,920 --> 00:13:19,320
Beraz, Mikelekin hitz egin duzu.
182
00:13:19,840 --> 00:13:22,520
Bai. Goraintziak
eman dizkit zuretzat.
183
00:13:23,480 --> 00:13:25,680
Zure falta asko sumatzen omen dute.
184
00:13:26,400 --> 00:13:30,240
Argi dago, bai, gogor egin
duzula lan jende horren alde.
185
00:13:30,680 --> 00:13:32,880
Emandakoa baino gehiago
jaso dut haiengandik.
186
00:13:33,920 --> 00:13:35,520
Ez izan hain apala.
187
00:13:35,920 --> 00:13:37,960
Tira, berandutu egingo zait.
Egogno gara.
188
00:13:39,480 --> 00:13:40,880
Ondo da.
189
00:13:41,480 --> 00:13:43,840
Agur.
-Agur, bai.
190
00:13:50,480 --> 00:13:55,320
Eskerrik asko. Nagusiari emango diot
eta deituko zaitugu. Ok, chao.
191
00:14:01,080 --> 00:14:05,200
Aupa, Itxaso...
192
00:14:03,320 --> 00:14:05,200
Zer? Berriz ere nekartuta?
193
00:14:05,520 --> 00:14:07,240
Joe, ba zer nahi duzu?
Dena nik bakarrik egin behar dut!
194
00:14:07,800 --> 00:14:09,560
Baina ez duzu zerbitzari
berria hartu oraindik?
195
00:14:09,920 --> 00:14:13,200
Ba horretan ari naiz. Baina hau ere
bakarrik egin behar. ¡Estoy hartita!
196
00:14:13,320 --> 00:14:14,480
Ez naiz harritzen.
197
00:14:14,960 --> 00:14:18,320
Baina ez zaie debalde aterako.
Kapritxio txiki bat erosiko dut...
198
00:14:18,240 --> 00:14:19,720
...a cuenta del Ricitos.
199
00:14:20,160 --> 00:14:21,280
Zer kapritxo?
200
00:14:21,640 --> 00:14:23,640
Ez dizut esango, bestela
zuk erosiko duzu.
201
00:14:24,200 --> 00:14:27,240
Badakit. “Bertiz”eko soinekoa...
202
00:14:27,560 --> 00:14:28,800
Ni se te ocurra comprarlo.
203
00:14:29,080 --> 00:14:31,160
Ez... Nahi bai, baina ezin.
204
00:14:34,000 --> 00:14:38,280
Aizu, Itxaso, badakizu ezer
gehiago Rikardoren kasuari buruz?
205
00:14:38,880 --> 00:14:40,920
Ibonek ez dit txintik ere esaten.
206
00:14:41,280 --> 00:14:43,840
Eta gehiago galdetzen badiot,
susmo txarra hartzen hasiko da.
207
00:14:44,880 --> 00:14:46,320
Eta zer egingo dugu?.
208
00:14:46,720 --> 00:14:51,280
Ez dakit? Hatzak gurutzatu, ea dena
lehenbailehen amaitzen den.
209
00:14:52,360 --> 00:14:55,800
Ui, Ibi, zer egiten duzu hemen?
Institutuan egon behar zinen...
210
00:14:56,160 --> 00:14:58,600
Paso. Bi ordu bakarrik nituen.
211
00:14:59,280 --> 00:15:01,440
Bueno, nik hotelera
itzuli behar dut.
212
00:15:01,920 --> 00:15:03,840
Chao.
-Agur.
213
00:15:04,440 --> 00:15:05,800
Bueno, zer hartu behar duzu?
214
00:15:06,240 --> 00:15:08,040
Ezer ez, ez daukat gogorik.
215
00:15:08,440 --> 00:15:11,000
Horrela nola joango naiz Ibonekin
bizitzera? Hai mixeria...!
216
00:15:11,520 --> 00:15:13,600
Kontutxo bat aipatu nahi nizun.
217
00:15:13,880 --> 00:15:15,720
Esan, belarriak erne dauzkat.
218
00:15:16,240 --> 00:15:18,240
Argazki lehiaketa
batetik deitu didate.
219
00:15:18,600 --> 00:15:20,880
Antza denez, lehiaketa irabazi dut.
220
00:15:21,240 --> 00:15:22,840
¡Vaya! Ba zorionak!
221
00:15:23,400 --> 00:15:28,200
Ez hain azkar. Arazotxo bat dago.
Ni ez naiz aurkeztu lehiaketara.
222
00:15:28,720 --> 00:15:31,080
Eta aitak ez du argazkirik bidali.
223
00:15:32,040 --> 00:15:36,640
Zeu bakarrik geratzen zara.
Argazkiak nire ordenagailuan zeuden.
224
00:15:37,000 --> 00:15:41,320
Bale, lo confieso,Nik bidali nituen.
Oso argazki onak ateratzen dituzu.
225
00:15:41,800 --> 00:15:44,400
Zer ibili zinen, nire ordenagailuan
kuxkuxean?
226
00:15:45,160 --> 00:15:48,600
Bai, y lo siento. baina ez nuen
ezer gehiago begiratu.
227
00:15:48,640 --> 00:15:50,840
Eutsi nion jakin.minari. Palabrita
del niño Jesus...
228
00:15:52,040 --> 00:15:56,160
Bueno, eskerrak eman nahi dizkizut.
Ni ez nintzen sekula ausartuko.
229
00:15:56,800 --> 00:16:00,880
Ba hau ospatu beharra dago.
Freskagarri bat etxearen kontura?
230
00:16:01,240 --> 00:16:02,400
Bale.
-Bale.
231
00:16:02,840 --> 00:16:04,840
Joe, lo que me faltaba?!
232
00:16:05,160 --> 00:16:06,440
Zer? Zer duzu?
233
00:16:06,720 --> 00:16:09,600
Berandu ibili naiz. Soineko horrek
nirea izan behar zuen.
234
00:16:18,360 --> 00:16:24,000
Bueno, bilera dugu Karlarekin gero.
4ak puntuan. Abisatu besteei.
235
00:16:25,640 --> 00:16:28,640
Nekane... Zer? Berririk bai?
236
00:16:30,040 --> 00:16:32,280
Naroaren ordenadorea
eroango dugu aztertzera
237
00:16:32,760 --> 00:16:34,280
Jakina, nahi duzuna.
238
00:16:34,680 --> 00:16:38,760
Amaia, eroan informatikoei,
oraintxe noa ni.
239
00:16:41,440 --> 00:16:45,880
Bila eta bila gabiltza, baina...
Agian, ez dugu barriro ikusiko.
240
00:16:46,280 --> 00:16:50,480
Nekane, ez ezazu horrelakorik esan.
Agertuko da, seguru nago.
241
00:16:51,680 --> 00:16:53,480
Ez dakit, egongo da azalpenen bat.
242
00:16:53,320 --> 00:16:55,640
Beharbada, amnesia dauka
eta galduta dabil.
243
00:16:56,200 --> 00:17:01,440
Edozer emango nuke hala izan dadin?
Baina egia gordinagoa izaten da.
244
00:17:01,800 --> 00:17:03,520
Nik badakit zeozer horretaz.
245
00:17:03,840 --> 00:17:07,200
Bueno, zuk ez etsi.
246
00:17:07,760 --> 00:17:09,640
Egun lar pasatu dira, Koldo.
247
00:17:10,120 --> 00:17:12,800
Ia, baina ondino ez duzue aurkitu
haren arrastorik.
248
00:17:10,400 --> 00:17:12,160
Neuri zor didazu leialtasuna.
249
00:17:13,320 --> 00:17:17,560
Bizirik egon daiteke. Zeuk be esan
duzu. Kotxe inguruan ez zegoen ezer.
250
00:17:17,960 --> 00:17:19,760
Ezta indarkeria arrastorik be.
251
00:17:22,880 --> 00:17:26,920
Komisariara noa. Disko gogorra
aztertu eta ekarriko dizut.
252
00:17:27,080 --> 00:17:28,400
Nahi duzunean.
253
00:17:28,760 --> 00:17:32,400
Aizu, zuzendari berria
kontratatu duzue?
254
00:17:32,920 --> 00:17:34,280
Karla.
255
00:17:34,640 --> 00:17:36,800
Zer ba? Hori ez zen
Naroaren beharra?
256
00:17:38,320 --> 00:17:42,720
Ez dago Naroaren ordez,
nire ordez baino.
257
00:17:43,480 --> 00:17:46,680
Bizitza lasaiago bizi nahi dut.
258
00:17:48,280 --> 00:17:49,960
Beharra ixteko asmotan zabiltza?
259
00:17:50,480 --> 00:17:54,720
Keba, zama arindu egin nahi dut,
besterik ez.
260
00:17:56,120 --> 00:17:59,840
Koldo, Naroa zeozegaz
kezkatua zegoen?
261
00:18:00,320 --> 00:18:01,920
Aipatu zizun zeozer?
262
00:18:01,840 --> 00:18:03,320
Niri ez.
263
00:18:03,720 --> 00:18:06,480
Ez zizun aipatu Rikardo Ojanguren
ezagutzen zuela?
264
00:18:06,880 --> 00:18:13,240
Hildakoa? Zer lotura
dago, ba, bien artean?
265
00:18:14,120 --> 00:18:17,880
Naroak Gironan lan egin zuen
hoteleko akzionista zen Rikardo.
266
00:18:18,400 --> 00:18:20,480
Hara, ez nekien ezer.
267
00:18:20,760 --> 00:18:25,440
Mesedez, ez esan inori.
Konfiantza osoa daukat zugan.
268
00:18:34,560 --> 00:18:37,040
(ETXEKO TXIRRINA)
269
00:18:36,920 --> 00:18:37,800
Nor da?
270
00:18:38,120 --> 00:18:39,960
Ni naun, Abel.
271
00:18:47,520 --> 00:18:48,520
Kaixo, Abel.
272
00:18:48,920 --> 00:18:50,800
Kaixo, Ines. Germanen bila nator.
273
00:18:51,200 --> 00:18:52,760
Ez dago. Paseatzera atera da.
274
00:18:53,240 --> 00:18:55,600
Elkarrekin ateratzekotan
geratu ginen.
275
00:18:56,160 --> 00:18:58,200
Ahaztu egingo zitzaion, ba.
Ez dit ezer aipatu.
276
00:18:58,600 --> 00:19:00,560
Dena ondo?
277
00:19:00,920 --> 00:19:02,040
Jakina.
278
00:19:02,960 --> 00:19:04,520
Ez didazu pasatzen utzi behar, ala?
279
00:19:04,880 --> 00:19:07,080
Aurrera? Dena den, oraintxe noa.
280
00:19:13,760 --> 00:19:16,480
Hau ez al da Germanen nezeserra?
281
00:19:17,440 --> 00:19:19,280
Zer egiten du poltsan?
282
00:19:22,000 --> 00:19:24,040
Ez da paseatzera irten.
283
00:19:24,720 --> 00:19:25,880
Non da?
284
00:19:26,120 --> 00:19:28,840
Ospitalean. Zuri ezer ez
esateko eskatu dit.
285
00:19:28,880 --> 00:19:29,760
Zer gertatu zaio?
286
00:19:30,160 --> 00:19:32,240
Atzo berriro erori zen
eta konortea galdu.
287
00:19:32,320 --> 00:19:33,880
Baina berehala itzuli zen
bere onera.
288
00:19:33,960 --> 00:19:35,680
Eta zergatik ez zenidan abisatu?
289
00:19:35,880 --> 00:19:37,480
Berandu zen eta?
Mesedez, Ines!
290
00:19:38,040 --> 00:19:39,680
Zertan gelditu ginen?
Zer esan nizun?
291
00:19:39,960 --> 00:19:41,920
Baina Germanek ezer ez esateko
eskatu izdan.
292
00:19:42,040 --> 00:19:44,200
Pertsona heldua da,
badaki zertan ari den.
293
00:19:44,840 --> 00:19:47,240
Ez ezazu txorakeriarik esan.
German larri dago.
294
00:19:47,560 --> 00:19:48,840
Horrenbeste badakizu.
295
00:19:49,360 --> 00:19:52,160
Niri zor didazu leialtasuna,
ez Germani.
296
00:19:52,960 --> 00:19:55,440
Hark ez du ikusi nahi
gaitzaren larritasuna.
297
00:19:56,000 --> 00:19:58,480
Eta hori ulertzen ez baduzu,
hemen soberan zaude.
298
00:19:58,840 --> 00:20:00,400
Neu ere ez nago gustura
egoera honekin.
299
00:20:00,800 --> 00:20:02,800
German konbentzitzen saiatu
naiz, baina ez dago modurik.
300
00:20:03,200 --> 00:20:04,800
Medikuek ere ezin dute behartu.
301
00:20:05,280 --> 00:20:06,920
Neuk hitz egingo dut Germanekin.
302
00:20:13,600 --> 00:20:15,560
Ospitalera noa.
303
00:20:27,440 --> 00:20:31,600
Egun on, Malen. Bakarrik zaude?
304
00:20:32,200 --> 00:20:34,960
Lukas tailerrera jaitsi
da makina bat begiratzera.
305
00:20:35,520 --> 00:20:37,880
Eta German oraindik ez da iritsi.
306
00:20:38,160 --> 00:20:39,560
Berdin dio, zurekin hitz egin nahi nuen.
307
00:20:39,880 --> 00:20:43,080
Zergatik ez gara joaten
asteburu-pasa Bakeirako etxera?
308
00:20:43,640 --> 00:20:48,760
Ama, Lukas, zu eta ni? Aspaldi
ez gara eskiatzera joan.
309
00:20:49,200 --> 00:20:50,600
Oso elur ona omen dago.
310
00:20:51,400 --> 00:20:53,000
Beste plan batzuk dauzkat.
311
00:20:53,520 --> 00:20:55,320
Agian, alda ditzakezu?
312
00:20:55,560 --> 00:20:56,760
Ez daukat inongo asmorik.
313
00:20:57,200 --> 00:20:58,880
Malen, mesedez...
314
00:21:00,680 --> 00:21:02,080
Kafe bat behar dut.
315
00:21:05,480 --> 00:21:07,920
Karla gure etxean
geratuko da bolada batez.
316
00:21:08,960 --> 00:21:10,960
Bai, badakit.
317
00:21:11,560 --> 00:21:14,560
Ez zara pozten? Oso ondo
moldatu izan zarete beti.
318
00:21:15,040 --> 00:21:16,960
Zutaz galdetu zuen atzo.
319
00:21:17,680 --> 00:21:20,240
Txikitan, izeba deitzen nion Karlari.
320
00:21:20,600 --> 00:21:23,720
Gogoan dut, bai. Bere zakurrekin
aritzen zinen jolasean.
321
00:21:24,400 --> 00:21:25,560
Nola zuten izena??
322
00:21:25,960 --> 00:21:27,480
Txanpi eta Txak.
323
00:21:28,320 --> 00:21:31,280
Eta egun batean jakin nuen
ez zela nire benetako izeba.
324
00:21:31,800 --> 00:21:35,000
Ez, noski, zuek esanda.
Orain bezala...
325
00:21:35,560 --> 00:21:38,880
Malen, ez ezazu zigortu
zure burua kontu horrekin.
326
00:21:39,360 --> 00:21:41,000
Zer nahi duzu? Pozik egotea?
327
00:21:41,560 --> 00:21:46,320
Badakit mingarria dela, baina
saiatu heldutasunez ikusten.
328
00:21:47,400 --> 00:21:49,320
Lanera noa.
329
00:23:00,400 --> 00:23:05,840
Fermin...? Bai, neu naiz,
Ernesto Irureta. Zer moduz?
330
00:23:06,480 --> 00:23:11,520
Aizu, zurekin hitz egin nahi nuke.
Baduzu tartetxo bat?
331
00:23:12,440 --> 00:23:14,120
Ederki.
332
00:23:19,400 --> 00:23:21,640
(ATEA JOTZEN DUTE)
333
00:23:24,160 --> 00:23:26,080
Hara...! Zu hemen...
334
00:23:27,600 --> 00:23:29,760
Nik baino eragin
handiagoa duzu Inesengan.
335
00:23:30,280 --> 00:23:37,440
Ez... Inesek ez zidak ezer esan.
Neure kabuz jakin diat.
336
00:23:38,600 --> 00:23:43,080
German, badaezpadako konpromisoan
jarri duk gaixoa.
337
00:23:44,720 --> 00:23:48,000
Edonola ere, alferrik etorri zara.
Gaur emango didate alta.
338
00:23:49,640 --> 00:23:53,080
Istripu txiki bat izan da. Estropezu
egin eta erori egin nintzen.
339
00:23:53,440 --> 00:23:55,400
Baldar samar nabil oraindik.
340
00:23:55,880 --> 00:23:59,720
Ikusmena galdu duk. Bazekiat.
341
00:23:59,800 --> 00:24:01,920
Hori ere zuk bakarrik jakin duzu
ala Inesek esan dizu?
342
00:24:02,360 --> 00:24:03,920
Utzi Ines bakean.
343
00:24:04,400 --> 00:24:08,320
Hi zaintzea duk haren lana, eta
ez diok batere erraz jartzen.
344
00:24:10,560 --> 00:24:13,080
Zergatik ari haiz horrela portatzen?
345
00:24:13,640 --> 00:24:18,320
Ez da ahulezietarako momentua. Hitz
egin duzu norbaitekin stripuaz?
346
00:24:18,800 --> 00:24:20,320
Ez. Lukasek
badaki?
347
00:24:20,720 --> 00:24:22,480
Ez zioat inori ezer esan.
348
00:24:23,960 --> 00:24:27,280
Hobe horrela. Ez dut
Ernestok jakiterik nahi.
349
00:24:27,760 --> 00:24:32,400
Orain, utzi borroka hori. Hire
osasuna duk garrantzitsuena.
350
00:24:32,760 --> 00:24:36,400
Denbora kontra daukat. Ernestok
ontziola saltzea eragotzi behar dut.
351
00:24:36,880 --> 00:24:41,520
Ze preziotan?
Hire bizia zagok jokoan.
352
00:24:42,480 --> 00:24:44,200
Ez haut berriro galdu nahi?
353
00:24:44,200 --> 00:24:47,960
Lasai, ez diot muzin
egingo bigarren aukerari.
354
00:24:48,640 --> 00:24:50,600
Baina semea berreskuratu nahi dut.
355
00:24:51,760 --> 00:24:53,960
Ernestok bere txotxongiloa
bihurtu du.
356
00:24:54,880 --> 00:24:57,480
Ontziola salbatu eta, bide batez,
Ernesto iruzurrean aritu dela...
357
00:24:57,440 --> 00:24:59,160
...frogatuko diot.
358
00:25:00,040 --> 00:25:01,840
Hitz egin ezak, ba, Lukasekin.
359
00:25:01,680 --> 00:25:02,920
Alferrik dira hitzak.
360
00:25:04,160 --> 00:25:07,200
Ekintza bidez frogatu behar diot.
Ez dut beste erremediorik.
361
00:25:08,240 --> 00:25:10,920
Lukasek aspaldi galdu zuen
niganako sinesmena.
362
00:25:14,520 --> 00:25:24,120
Ondo zagok. Zerbait otutzen bazaik,
esadak. Ni laguntzeko prest nagok.
363
00:25:24,800 --> 00:25:29,280
Ez larritu. Ez naiz hilko semea
neureganatu baino lehen.
364
00:25:41,240 --> 00:25:42,600
Erramun, aspaldiko!
365
00:25:42,920 --> 00:25:45,240
Barkaidak? Ordu laurden
eman diat aparkatzen.
366
00:25:45,560 --> 00:25:46,840
Lasai, gero eta zailago zagok?
367
00:25:47,320 --> 00:25:49,080
Auto gehiegi eta leku gutxi.
368
00:25:49,480 --> 00:25:50,640
Zerbait hartu nahi duk?.
369
00:25:50,920 --> 00:25:52,480
Botila bat ur, faborez.
370
00:25:52,760 --> 00:25:54,680
Itxaso. Botila bat ur eta
ebaki bat, mesedez.
371
00:25:54,960 --> 00:25:56,040
Marchando.
372
00:25:58,280 --> 00:26:00,240
Hilabeteak elkar ikusi gabe?
373
00:26:00,640 --> 00:26:03,240
Lehengoan hire aita ikusi nian
eta hitaz galdetu ere bai.
374
00:26:03,600 --> 00:26:04,960
Esan zidaan.
375
00:26:05,400 --> 00:26:07,280
Zertarako deitu diadan
jakin nahiko duk.
376
00:26:07,640 --> 00:26:08,840
Egia esan, bai.
377
00:26:09,920 --> 00:26:12,960
Ontziola utzi huenetik ondo
joan zaik garraio enpresarekin.
378
00:26:13,440 --> 00:26:15,440
Garbiketa materiala, ezta?
379
00:26:15,680 --> 00:26:18,920
Bai, negozio txikia duk.
Lana dezente jaitsi zaiguk.
380
00:26:19,440 --> 00:26:20,920
Baina hala ere, moldatzen gaituk.
381
00:26:21,360 --> 00:26:22,480
Pozten nauk.
382
00:26:22,880 --> 00:26:25,160
Ontziolaren akzioak
saldu hituala entzun diat?
383
00:26:25,680 --> 00:26:28,640
Lasai asko biziko haiz orain,
erretiroa hartuta.
384
00:26:29,200 --> 00:26:31,480
Harrituta geratu ninduan.
385
00:26:31,960 --> 00:26:35,320
Hik ere lana gogor egin huen
enpresagatik.
386
00:26:36,800 --> 00:26:39,160
Batzuetan damutu egiten
zaidak saldu izana.
387
00:26:39,600 --> 00:26:42,520
Zer arraio...! Momentua
aprobetxatu huen!
388
00:26:42,840 --> 00:26:43,880
Eskerrik asko.
389
00:26:45,120 --> 00:26:46,800
Gauzak ez zaizkidak ondo joan.
390
00:26:47,200 --> 00:26:49,880
Dirutza galdu nian
Artesaren iruzurrarekin.
391
00:26:50,320 --> 00:26:54,720
Hara! Nire izeba batek ere bai.
Eta, hainbeste galdu duk?
392
00:26:57,360 --> 00:27:01,320
Animo, motel. Bihar ere
egunak argituko dik.
393
00:27:02,480 --> 00:27:07,320
Ba horrexegatik deitu diat. Estu
eta larri nabilek. Lana behar diat.
394
00:27:08,000 --> 00:27:09,120
Benetan ari haiz?
395
00:27:09,640 --> 00:27:11,320
Txantxa aurpegia zaukaat?.
396
00:27:11,680 --> 00:27:13,840
Gurean lan asko ez zagok...
397
00:27:14,240 --> 00:27:17,240
Tarteka, norbait behar izaten
diagu furgoneta gidatzeko.
398
00:27:17,560 --> 00:27:18,880
Konformatuko nauk.
399
00:27:19,200 --> 00:27:22,440
Estimu handia diat. Ondo
portatu haiz nirekin, baina...
400
00:27:22,360 --> 00:27:25,240
Utzi probatzen. Eta
ez kezkatu ordutegiagatik.
401
00:27:29,080 --> 00:27:30,400
Ez haut behartu nahi.
402
00:27:30,720 --> 00:27:33,520
Ez duk hori. Konatuko diat...
403
00:27:36,680 --> 00:27:40,360
Alizia? Erosketak ez al nituen
nik egin behar?
404
00:27:40,800 --> 00:27:42,200
Denbora soberan nuen.
405
00:27:42,560 --> 00:27:44,680
Ekar ezazu... Gauza asko
erosi dituzu.
406
00:27:44,720 --> 00:27:45,920
Asko gara-ta.
407
00:27:46,240 --> 00:27:48,280
Bueno, ba, etxean
egingo ditugu kontuak.
408
00:27:48,760 --> 00:27:52,200
Abel, mesedez, zure etxean bizi gara
eta gainera mantenua zuk ordaindu?
409
00:27:52,440 --> 00:27:53,480
Ezta pentsatu ere.
410
00:27:54,000 --> 00:27:57,640
Nire etxean zaudete eta gauza batzuk
nire modura egin beharko dituzue.
411
00:27:58,080 --> 00:28:01,240
Zure etxean gustura egotea nahi
baduzu, arauak aldatu beharko.
412
00:28:01,720 --> 00:28:04,080
Ba horixe nahi dut, gustura
egon zaitezten.
413
00:28:04,480 --> 00:28:06,960
Orduan, utziguzu, behintzat,
erdibana ordaintzen.
414
00:28:07,520 --> 00:28:11,200
Ados. Baina zerbait behar baduzue,
mesedez, eskatu.
415
00:28:11,680 --> 00:28:13,920
Egin dugu.
Asko zor dizugu.
416
00:28:13,920 --> 00:28:17,080
Ezer ez, ez didazue ezer zor.
Etxekoka gara denok.
417
00:28:17,560 --> 00:28:18,800
Ez dugu ahaztu.
418
00:28:19,160 --> 00:28:20,680
Baten batek bai.
419
00:28:21,080 --> 00:28:23,920
Kandidok ez du nahi
zuen zorrak ordaintzerik.
420
00:28:24,440 --> 00:28:26,160
Oraindik ez duzu zure semea
ezagutzen ala?
421
00:28:26,600 --> 00:28:28,520
Lanak izan nituen
zure etxera eramateko.
422
00:28:29,000 --> 00:28:30,520
Eta ez kezkatu zorrengatik.
423
00:28:30,960 --> 00:28:34,200
Kandido ezagun batekin geratu da
lan bati buruz hitz egiteko.
424
00:28:34,680 --> 00:28:35,800
Norekin?
425
00:28:36,200 --> 00:28:38,840
Garraiolari batekin.Erramun.
Ontziolan egiten zuen lan.
426
00:28:39,240 --> 00:28:41,760
Bai, neronek esan nion
hari deitzeko.
427
00:28:42,320 --> 00:28:45,960
Pixkanaka ateratzen ari gara.
Nik ere lana aurkitu dut.
428
00:28:46,520 --> 00:28:50,400
Hara! horixe bai berri ona!
Eta zertan, jaki badaiteke?
429
00:28:50,800 --> 00:28:52,040
Atariak garbitzen.
430
00:28:52,640 --> 00:28:55,760
Alizia, hori ez da zuretzako
moduko lana.
431
00:28:55,520 --> 00:28:58,280
Beste edozein lan bezain duina da.
432
00:28:58,680 --> 00:29:01,600
Baina zuk ikasketak dituzu, beste
prestakuntza bat...
433
00:29:01,880 --> 00:29:05,000
Baina ez daukat esperientziarik
nirean. Inork ez dit lanik emango.
434
00:29:05,520 --> 00:29:07,600
Hau ondo etorriko zaigu.
435
00:29:08,400 --> 00:29:09,680
Ia...
436
00:29:11,960 --> 00:29:13,640
Gauza bat aitortu behar diat.
437
00:29:14,240 --> 00:29:18,120
Garbiketa materialaz gain, beste
zerbaitekin ere aritzen gaituk.
438
00:29:19,200 --> 00:29:24,000
Ez hain? legala? Ulertzak!
439
00:29:25,040 --> 00:29:28,680
Gauzak oso zailak zeudean eta
aukera sortu zitzaidaan.
440
00:29:30,600 --> 00:29:31,800
Droga?
441
00:29:33,040 --> 00:29:38,680
Ez, ezta pentsatu ere!
Marka faltsuko arropak eta.
442
00:29:39,680 --> 00:29:43,320
Egunen batean harrapatzen banaute
istilu gorrian sartuko nauk.
443
00:29:43,880 --> 00:29:46,200
Eta hire kasuan, are okerrago.
444
00:29:46,720 --> 00:29:49,720
Aurrekari penalak dauzkak,
kartzelan ibilitakoa haiz.
445
00:29:51,080 --> 00:29:53,240
Akaboa litzatekek.
Bai.
446
00:29:53,800 --> 00:29:57,280
Ez esan inori. Jakina, jakina.
447
00:29:59,560 --> 00:30:01,200
Eta, diru asko irabazten duzue?
448
00:30:01,960 --> 00:30:03,640
Ez zagok gaizki.
449
00:30:04,040 --> 00:30:05,080
Ia?
450
00:30:06,320 --> 00:30:09,760
Ezin diat lagundu.
Arriskutsuegia duk hiretzat.
451
00:30:11,520 --> 00:30:13,760
Hala ere, mila esker
hire konfiantzagatik.
452
00:30:23,640 --> 00:30:27,000
Ibon, bazkaltzera noa.
Ordubete barru itzuliko naiz.
453
00:30:27,000 --> 00:30:28,960
Zaude, Nekane, Zentralekoak dira.
454
00:30:29,720 --> 00:30:30,800
Bai, esan?
455
00:30:32,720 --> 00:30:36,120
Bai, oraintxe esango diot.
Hemen ondoan daukat. Agur.
456
00:30:37,600 --> 00:30:39,760
Norbaitek dirua atera du
Naroaren txartelarekin.
457
00:30:40,280 --> 00:30:41,280
Non?
458
00:30:41,680 --> 00:30:43,560
Almeriako kutxa automatiko batean.
459
00:30:44,520 --> 00:30:45,640
Almerian?
460
00:30:46,000 --> 00:30:48,880
Bai, atzo bertan. Nekane,
agian bizirik dago.
461
00:30:49,520 --> 00:30:52,800
Baina nik dakidala, ez zaio
ezer galdu Almerian.
462
00:30:53,200 --> 00:30:54,760
Egongo da azalpen bat.
463
00:30:55,120 --> 00:30:57,520
Bai, txartela lapurtu diotela.
464
00:30:58,120 --> 00:31:03,080
Deitu Almeriako poliziari. Kajero
horretan kameraren bat izango da.
465
00:31:03,680 --> 00:31:05,720
Irudi horiek eskuratu
egin behar ditugu.
466
00:31:06,200 --> 00:31:10,520
Eskatu dezatela epailearen baimena
inguruko kamera guztiak aztertzeko.
467
00:31:10,840 --> 00:31:14,920
Publikoak edo pribatuak. Ea
baten batek zeozer grabatu duen.
468
00:31:15,480 --> 00:31:19,920
Denak aztertzea gura dut. Eta arin,
irudiak ezabatu baino lehen.
469
00:31:20,800 --> 00:31:21,560
Bai.
470
00:31:21,800 --> 00:31:23,320
Zenbat diru atera dute?
471
00:31:23,800 --> 00:31:24,760
Ez dakit.
472
00:31:25,200 --> 00:31:26,880
Nik deituko dut banketxera.
473
00:31:31,520 --> 00:31:32,720
Oso isilik zaude.
474
00:31:33,240 --> 00:31:38,200
Barkatu? Gaur lana bilatzeko
esperantza nuen. Baina alferrik...
475
00:31:39,200 --> 00:31:40,960
Txarretik okerrera nabil.
476
00:31:41,400 --> 00:31:45,400
Dena ez da hain txarra. Etxea saldu
dugu eta nik lana lortu dut.
477
00:31:47,200 --> 00:31:48,440
Zer moduz daramazu?
478
00:31:48,720 --> 00:31:50,680
Ondo. Oso gustura joaten naiz.
479
00:31:51,680 --> 00:31:54,240
Errotazio sistema berria jarri
digute, eta horrela...
480
00:31:54,160 --> 00:31:55,480
...txandak eramangarriagoak dira.
481
00:31:56,400 --> 00:32:01,480
Eta zuzendari berria dugu, emakume
katalan bat, Karla. Oso jatorra.
482
00:32:01,920 --> 00:32:04,280
Ia.
Eta ikasketak?
483
00:32:04,280 --> 00:32:05,720
Kontrolpean.
484
00:32:06,320 --> 00:32:07,680
Ez esan gezurrik.
485
00:32:07,960 --> 00:32:09,520
Ez zara nitaz fidatzen?
486
00:32:10,440 --> 00:32:15,720
Oso harro nago zutaz. Alaba
modelikoa zara. Umila, zentzuduna...
487
00:32:16,040 --> 00:32:17,560
Bueno, aita, ez pasa.
488
00:32:17,520 --> 00:32:19,920
Baina ez jarri arriskuan
zure etorkizuna nigatik.
489
00:32:19,840 --> 00:32:24,120
Ez dago etorkizunik familia gabe.
Nire betebeharra da laguntzea.
490
00:32:26,600 --> 00:32:28,160
Ai ama... Gizajoa?
491
00:32:29,800 --> 00:32:30,880
Zer zabiltza, joana?
492
00:32:31,280 --> 00:32:33,000
Diru pixkat emango diot.
493
00:32:35,120 --> 00:32:37,800
Kaixo.
-Apa...
494
00:32:39,560 --> 00:32:41,280
Tori.
-Ez nabil eskean.
495
00:32:42,320 --> 00:32:43,760
Nire alaba duk.
496
00:32:45,520 --> 00:32:49,000
Ez, eskerrik asko. Agur.
497
00:32:51,160 --> 00:32:52,480
Ezagutzen duzu?.
498
00:32:53,120 --> 00:32:57,240
Atxuriko tipoa da. Berarekin
izan nuen istilua.
499
00:33:10,000 --> 00:33:14,040
Zer, egun osoa horrela pasatu
behar duzu? Zombi baten moduan...
500
00:33:17,360 --> 00:33:20,840
Badakizu? Argazki lehiaketa bat
irabazi dut.
501
00:33:20,840 --> 00:33:22,280
Zorionak.
502
00:33:25,080 --> 00:33:29,000
Ama hobeto dagoela entzun eta
gero, alaituko zinela uste nuen.
503
00:33:33,520 --> 00:33:35,160
Uau, marka berria egin duzu!
504
00:33:35,840 --> 00:33:37,640
Zenbat diru emango dizute sariagatik?.
505
00:33:38,280 --> 00:33:41,360
Oraindik ez dakit? Baina zeu
gonbidatuko zaitut lehena, bai?
506
00:33:41,840 --> 00:33:46,680
Pizza bat, pelikula...
Eta gero lokalera. Zer diozu?
507
00:33:50,480 --> 00:33:54,920
Lasai, bai? Ama laster
aterako da ospitaletik.
508
00:33:55,280 --> 00:33:57,480
Eta orduan, berarekin itzuliko zara.
509
00:33:59,880 --> 00:34:01,200
Ez zenuen hori nahi?
510
00:34:01,280 --> 00:34:02,480
Bai.
511
00:34:03,040 --> 00:34:07,880
Orduan, zergatik zaude horrela?
Berriro bananduko garelako?
512
00:34:10,040 --> 00:34:14,040
Jo, badakit izorratuta zaudela,
baina niretzako ere ez da erraza.
513
00:34:14,320 --> 00:34:15,400
Ama ez dago ondo.
514
00:34:15,880 --> 00:34:19,800
Bai! Operazioa egin diote
eta dena ondo atera da.
515
00:34:20,560 --> 00:34:22,160
Bueno, errehabilitaziora
joan beharko du, baina?
516
00:34:22,120 --> 00:34:23,600
Gehiegi edaten du.
517
00:34:24,640 --> 00:34:25,560
Zer?.
518
00:34:25,960 --> 00:34:29,000
Mozkortu egiten da. Eta
uste du ez naizela konturatzen.
519
00:34:29,520 --> 00:34:31,680
Gau batean nik lagundu
behar izan nion ohean sartzen.
520
00:34:32,080 --> 00:34:34,440
Eta hurrengo goizean ez
zen ezertaz gogoratzen.
521
00:34:38,680 --> 00:34:40,840
Eta, noiztik dago horrela?
522
00:34:41,520 --> 00:34:42,960
Aita etxetik joan zenetik.
523
00:34:43,600 --> 00:34:45,240
Istripu egunean edanda zegoen.
524
00:34:45,680 --> 00:34:48,040
Horregatik hartu behar izan zuen
Jokinek autoa.
525
00:34:49,200 --> 00:34:51,920
Baina, Ibi, mesedez,
ez esan ezer aitari.
526
00:34:52,600 --> 00:34:53,920
Lasai...
527
00:35:02,320 --> 00:35:04,000
Kaixo? Kaixo,
Ibon.
528
00:35:05,320 --> 00:35:06,400
Zer moduz doakizu?
529
00:35:06,840 --> 00:35:07,920
Ondo.
530
00:35:08,920 --> 00:35:10,000
Komisarian ere bai?.
531
00:35:10,720 --> 00:35:13,120
Bai... Bueno, badakizu, lanpetuta.
532
00:35:13,560 --> 00:35:16,400
Hilik agertu den politikariaren
kasuarekin gabiltza.
533
00:35:16,920 --> 00:35:19,080
Kasu korapilatsua da, baina
asko ari naiz ikasten.
534
00:35:20,000 --> 00:35:21,920
Nekane ikertzaile aparta da.
535
00:35:22,360 --> 00:35:23,880
Hala da, bai.
536
00:35:25,120 --> 00:35:28,840
Eta zuek zer moduz? Abelen etxean
zaudete, ezta? Itxasok esan dit.
537
00:35:29,240 --> 00:35:33,880
Bai, ondo gaude han, gure egoera
zein den kontuan hartuta.
538
00:35:35,000 --> 00:35:36,800
Jakin dut Lukasek
zuen etxea erosi duela.
539
00:35:36,840 --> 00:35:38,040
Mesede handia egin digu.
540
00:35:38,640 --> 00:35:42,720
Pentsatzen dut. Bueno, orain
komisariara itzuli behar dut.
541
00:35:43,120 --> 00:35:45,640
Jakina, ez zaitut gehiago
entretenitu nahi.
542
00:35:45,440 --> 00:35:46,840
Agur. Aio, bai.
543
00:35:48,360 --> 00:35:54,000
Ibon... Zer gertatuko da
Aitorren kasuarekin?
544
00:35:56,720 --> 00:35:57,880
Ezer ez.
545
00:36:00,920 --> 00:36:02,320
Ez duzue berriro ikertuko?.
546
00:36:03,080 --> 00:36:06,480
Ez. Kasua artxibatzeko
eskatu zidaten.
547
00:36:06,880 --> 00:36:09,360
Eta egon lasai, haientzako
ez dago frogarik".
548
00:36:12,640 --> 00:36:16,680
Ez dakit nola eskertu...
Zorretan nago zurekin.
549
00:36:18,120 --> 00:36:19,840
Niretzat ez da erraza izan.
550
00:36:20,320 --> 00:36:22,200
Ia, pentsatzen dut.
551
00:36:23,240 --> 00:36:24,920
Zalantzak izan nituen.
552
00:36:25,800 --> 00:36:30,640
Frogak aurkeztea pentsatu nuen.
Eta ez egitea erabaki nuen.
553
00:36:31,200 --> 00:36:36,200
Ulertzen dut... Ibon,
eskerrik asko, benetan.
554
00:36:39,960 --> 00:36:44,720
Alizia... Ez dugu sekula gai hau
berriro aipatuko. Bukatu da.
555
00:36:57,480 --> 00:36:58,920
Menudo palo lo de Rikardo?
556
00:36:59,960 --> 00:37:04,360
Ba bai? Eta guk eguneroko
martxari eutsi nahi, baina kosta.
557
00:37:05,200 --> 00:37:06,600
Bezero batzuk kexatu egin dira.
558
00:37:06,920 --> 00:37:08,800
Normala? Ertzainez
josita dago hotela!.
559
00:37:09,280 --> 00:37:17,560
Beno, Itxaso, josita be ez? Baina
bezeroak urduri dabiltza.
560
00:37:18,000 --> 00:37:20,920
Normala da, hilketa kontu serioa da.
561
00:37:21,760 --> 00:37:23,040
Eta? Jakin dute ezer berririk?
562
00:37:23,640 --> 00:37:28,720
Ez? Eta jakingo banu,
ez nizuke ezer esango.
563
00:37:29,240 --> 00:37:31,400
Ondino, ikerketa zabalik dago,
ulertzen?
564
00:37:31,760 --> 00:37:33,760
Bai, barkatu, no quería
ser indiscreta.
565
00:37:35,720 --> 00:37:37,920
Eta, zer moduz
zuzendari berriarekin?
566
00:37:41,040 --> 00:37:43,080
Ondo.
-Un bomboncito, e?
567
00:37:43,480 --> 00:37:45,640
Bueno, ez dago txarto, ez.
568
00:37:46,000 --> 00:37:46,920
Eta ezagutzen zenuen?
569
00:37:47,240 --> 00:37:48,960
Ez, baina erreferentzia onak zituen.
570
00:37:49,400 --> 00:37:52,280
Seguru? Ze kasualitatea, ez?
571
00:37:52,600 --> 00:37:55,720
Oporretan Bartzelonara joan eta
zuzendari katalana kontratatu.
572
00:37:56,040 --> 00:37:57,320
Erraza da hariak lotzea?
573
00:37:57,640 --> 00:37:59,760
Bueno, Itxaso, ba zeuk esan duzu,
kasualitatea besterik ez.
574
00:38:00,280 --> 00:38:01,600
Bere etxean egin zenuen lo, ezta?
575
00:38:01,640 --> 00:38:03,440
Ezetz ba, Itxaso... Hotelean.
576
00:38:03,720 --> 00:38:06,560
¡Mentiroso! Hitza eman ez zarela
Karlarekin enrrollatu.
577
00:38:07,720 --> 00:38:12,120
Hau lotsabakoa! Baina bai,
begira, berba ematen dizut.
578
00:38:12,200 --> 00:38:12,800
Seguru?
579
00:38:13,280 --> 00:38:15,640
Galdeketagaz jarraitzen baduzu,
abokatuari deitu beharko diot.
580
00:38:16,240 --> 00:38:18,400
Barkatu zuen artekoa etetea?
581
00:38:18,760 --> 00:38:20,720
Lasai. Zer behar duzu, Karla?
582
00:38:21,000 --> 00:38:24,000
Arazo bat dago 17. gelan.
Jario bat komunean.
583
00:38:24,440 --> 00:38:26,760
Ez dakit zenbat aldiz
konpondu dugun, baina?!
584
00:38:27,240 --> 00:38:28,280
Oraintxe noa begiratzera.
585
00:38:28,880 --> 00:38:31,880
Ados. Dena dela, iturginari
deituko diot.
586
00:38:32,440 --> 00:38:35,520
Pieza bat falta da eta ekarri
dezala lehenbailehen.
587
00:38:36,080 --> 00:38:39,200
Lehenbizi, begiratu bat emango diot
eta esango dizut.
588
00:38:39,880 --> 00:38:42,920
Bueno, eskerrik asko, dena dela,
laguntzearren.
589
00:38:42,960 --> 00:38:44,080
Nire lana da.
590
00:38:44,400 --> 00:38:45,920
Bueno, mila esker, dena dela.
591
00:38:46,280 --> 00:38:47,280
Gero arte.
-Bai.
592
00:38:52,320 --> 00:38:57,080
Itxaso, hurrengoan izan zaitez
diskretuagoa.
593
00:38:56,840 --> 00:38:59,640
Nahi duzuna esan, baina zuek
enrollatuta zaudete.
594
00:39:00,000 --> 00:39:01,480
Baina zenbat aldiz esan behar dizut?
595
00:39:01,760 --> 00:39:03,800
Bai, feelinga dago zuen artean.
Ez ukatu.
596
00:39:04,520 --> 00:39:05,920
Zu burutik eginda zaude.
597
00:39:06,200 --> 00:39:08,560
Hainbeste sasoian egon nahi duzula
eta hainbesteko tema...
598
00:39:09,040 --> 00:39:11,480
Ia... orain ulertzen dut dena.
599
00:39:23,800 --> 00:39:26,400
Kaixo, Alizia.
Kaixo.
600
00:39:27,920 --> 00:39:29,680
Proposamen bat egin nahi dizut.
601
00:39:32,720 --> 00:39:35,600
Bogan pertsona bat behar dut
eta zurekin gogoratu naiz.
602
00:39:36,280 --> 00:39:37,920
Ez dut ulertzen? Zergatik
egiten didazu eskaintza?
603
00:39:37,960 --> 00:39:39,800
Sotoa garbitzen ikusi nauzulako?
604
00:39:39,920 --> 00:39:41,920
Ez bilatu liskarrik ez dagoen tokian.
605
00:39:42,440 --> 00:39:46,160
Ez da hori nire asmoa baina ulertuko
duzunez oso arraroa egiten zait.
606
00:39:47,080 --> 00:39:51,080
Bueno, ba, oso erraza da. Boga eta
txakolindegia gehitxo dira niretzat
607
00:39:51,160 --> 00:39:53,520
Eta norbait beharko dut tabernan.
608
00:39:54,640 --> 00:39:56,400
Eta nigan pentsatu duzu?
609
00:39:57,080 --> 00:39:58,120
Zergatik?
610
00:39:58,160 --> 00:40:00,640
Esperientzia duzulako eta taberna
ezagutzen duzulako.
611
00:40:01,080 --> 00:40:03,000
Ez dut beste langile
hoberik aurkituko.
612
00:40:06,440 --> 00:40:11,840
Ez dakit... Agian, lehengora itzuli
nahi duzu, baina niretzat zaila da.
613
00:40:12,360 --> 00:40:15,160
Bai, badakit. nik ere ez dut
ahaztuko gertatutakoa.
614
00:40:15,560 --> 00:40:18,440
Baina negozioarentzat onena da.
615
00:40:20,800 --> 00:40:23,000
Eta, zein baldintzatan
egongo nintzateke?
616
00:40:23,680 --> 00:40:25,920
Kontratua egingo nizuke,
Igoneri bezala.
617
00:40:26,480 --> 00:40:31,280
Interesatuta bazaude, kontratua
prestatu eta utziko dizut ikusten.
618
00:40:32,000 --> 00:40:34,560
Zalantzarik bazenu,
galdetu eta kito.
619
00:40:37,320 --> 00:40:38,960
Pentsatu egin behar dut.
620
00:40:39,560 --> 00:40:42,520
Oso ondo, noski, esango didazu ba.
621
00:40:43,280 --> 00:40:45,640
Egun ona izan.
Bai, berdin.
622
00:40:51,280 --> 00:40:52,640
Kaixo, Malen.
-Kaixo.
623
00:40:53,160 --> 00:40:53,960
Zer, lan asko?
624
00:40:54,520 --> 00:40:55,960
Ba egia esan, ez nabil lanean.
625
00:40:56,400 --> 00:40:57,600
A... Eta zertan ari zara, ba?
626
00:40:57,720 --> 00:40:59,160
Ama bilatzen.
627
00:40:59,680 --> 00:41:01,720
Arraldeko errolda
begiratzen ari naiz.
628
00:41:02,160 --> 00:41:03,880
Garai hartan bizi ziren emakumeak?
629
00:41:04,360 --> 00:41:06,320
Garai hartan? noiz?
Zu jaio zinenean?
630
00:41:06,600 --> 00:41:08,920
Bai, 87 eta 88an.
631
00:41:09,440 --> 00:41:13,080
Ba ez da erraza izango?
Ze jende mordoa egongo da.
632
00:41:13,560 --> 00:41:14,840
Aitak ez dizu beste daturik eman?
633
00:41:15,200 --> 00:41:18,560
Ba ez. Hilda dagoela eta kito.
634
00:41:18,560 --> 00:41:21,480
Ia, eta nola espero duzu aurkitzea?
635
00:41:22,080 --> 00:41:24,760
Joe, Lukas, “eskerrik
asko” zure animuengatik.
636
00:41:25,200 --> 00:41:27,040
Barkatu, baina oso zaila ikusten dut.
637
00:41:28,000 --> 00:41:31,600
Egia esan, itsu-itsuan nabil,
baina ezin naiz geldirik egon.
638
00:41:31,880 --> 00:41:34,840
Agian, begiratu eta zerbaitek
arreta pizten dit.
639
00:41:35,680 --> 00:41:38,960
Hala ere, oso zaila da. Ez dakizu
ezer emakume horretaz.
640
00:41:41,640 --> 00:41:46,560
Arrazoi duzu. Ezinezkoa da.
641
00:41:47,840 --> 00:41:49,760
Sikiera aitak lagunduko balit?
642
00:41:50,520 --> 00:41:52,680
Malen, gainera ez dakizu seguru
Arraldekoa ote den.
643
00:41:52,960 --> 00:41:55,520
Eta zu segi! Horrela
ez nauzu animatzen, e?
644
00:41:56,160 --> 00:41:58,520
Sentitzen dut, baina hau ikusita...
645
00:41:59,040 --> 00:42:03,160
Niretzat oso garrantzitsua da. Zure
jarrerak ez dit ezertan laguntzen!
646
00:42:03,760 --> 00:42:05,320
Ez zen nire asmoa.
647
00:42:05,800 --> 00:42:08,320
Baina errealistak izan behar dugu.
Eta zure hobe beharrez ari naiz!
648
00:42:08,600 --> 00:42:09,760
Ba ez du ematen!
649
00:42:10,040 --> 00:42:13,600
Begira, Malen? benetako arrasto bat
daukagunean ni izango naiz lehena...
650
00:42:13,560 --> 00:42:15,280
...edozer egiten
bilatzen laguntzeko.
651
00:42:16,800 --> 00:42:19,520
Baina orain ez dakizu ezer.
Ez zaitez obsesionatu.
652
00:42:19,920 --> 00:42:22,520
Zu zer? Nola esaten didazu hori?
653
00:42:22,840 --> 00:42:26,720
Zuk zer egingo zenuke jakingo bazenu
bat batean adoptatua zarela?
654
00:42:27,080 --> 00:42:29,880
Eta urte guzti hauetan
gezurra esan dizutela?
655
00:42:33,480 --> 00:42:38,560
Igual obseionatuta nago, baina
ia-ia ezin dut lorik egin ere.
656
00:42:39,840 --> 00:42:47,000
Ei, Malen, sentitzen dut,
ez naiz zure lekuan jarri.
657
00:42:47,760 --> 00:42:52,240
Nire esku dagoen guztia
egingo dut laguntzeko, e?
658
00:42:54,760 --> 00:42:57,040
Eskerrik asko, hurrengo arte.
-Agur.
659
00:42:57,560 --> 00:42:59,600
Listo! Arazoa konponduta.
660
00:43:00,000 --> 00:43:02,880
Bueno, azkenean, zeuk
deitu diozu iturginari.
661
00:43:03,160 --> 00:43:04,360
Ondo iruditzen zaizu, ezta?
662
00:43:04,640 --> 00:43:07,160
Jakina, zeuri dagokizu
horrelako erabakiak hartzea.
663
00:43:07,680 --> 00:43:09,120
Ea ez den berriro hondatzen.
664
00:43:09,520 --> 00:43:14,600
Hori zailagoa izango da.
Gela hau sorginduta dago nonbait.
665
00:43:14,600 --> 00:43:17,480
Lasai, profesional onenak
aukeratzen ditut.
666
00:43:17,960 --> 00:43:19,440
Eskertzekoa da.
667
00:43:20,480 --> 00:43:23,200
Lehen, neska gazte
batekin ari zinen?
668
00:43:24,320 --> 00:43:28,600
Bai, nire emazte ohiaren ilobagaz.
Oso harreman ona daukagu.
669
00:43:28,960 --> 00:43:32,920
Pozten naiz. Beraz?,
bananduta zaude?
670
00:43:32,920 --> 00:43:36,000
Bai, baina oso ondo
moldatzen naiz beragaz.
671
00:43:36,840 --> 00:43:39,040
Baina hori bai, bakoitza
bere bidetik gabiltza.
672
00:43:39,400 --> 00:43:44,640
Ni ere bananduta nago, baina ez
dut harremanik senar ohiarekin.
673
00:43:46,600 --> 00:43:48,560
Duela asko banandu zineten?
674
00:43:48,920 --> 00:43:51,680
Bueno, duela urtebete,
gutxi gorabehera.
675
00:43:52,080 --> 00:43:54,760
Ez da asko? Nola daramazu?
676
00:43:55,680 --> 00:43:57,440
Konpontzen naiz?
677
00:43:58,000 --> 00:44:02,320
Niretzat oso gogorra izan
zen hasierako bakardadea.
678
00:44:02,800 --> 00:44:07,600
Gero, ohitu egiten zara.
Eta gozatu ere bai?
679
00:44:08,120 --> 00:44:13,240
Ordutegirik gabe, azalpenik
eman gabe? Erabat aske.
680
00:44:14,600 --> 00:44:18,800
Baina batzuetan,
bakarrik sentitzen naiz.
681
00:44:20,960 --> 00:44:25,960
Bai... latza da bakardadea.
682
00:44:48,520 --> 00:44:50,000
Kaixo.
Kaixo.
683
00:44:51,320 --> 00:44:53,080
Zer moduz lehen eguna?
684
00:44:54,360 --> 00:44:59,280
Leher eginda nator?
Gorputz osoa minberatuta daukat.
685
00:44:59,440 --> 00:45:01,240
Aliziak bazakik bere burua zaintzen.
Ez duk probokazioetan eroriko.
686
00:45:00,360 --> 00:45:01,480
Masajetxo bat behar duzu?
687
00:45:01,880 --> 00:45:03,280
Bai, mesedez.
688
00:45:12,400 --> 00:45:14,480
Hobeto horrela, ezta?
Bai.
689
00:45:15,520 --> 00:45:16,680
Lan gogorra, beraz?
690
00:45:17,200 --> 00:45:21,000
Bai, oso. Garbitzaileek
meritu handia daukate.
691
00:45:21,360 --> 00:45:25,040
Bere lana ez da behar bezala
baloratzen. Esker txarreko lana da.
692
00:45:25,760 --> 00:45:27,160
Ba bai?
693
00:45:28,920 --> 00:45:32,760
Dena den, gauza harrigarri bat
gertatu zait, ez duzu sinetsiko...
694
00:45:33,120 --> 00:45:34,480
Esan...
695
00:45:36,560 --> 00:45:38,760
Leonorrek lana eskaini dit Bogan.
696
00:45:41,760 --> 00:45:42,800
Zeer?
697
00:45:44,960 --> 00:45:46,800
Baina zer esan dizu zehazki?
698
00:45:47,720 --> 00:45:50,760
Lanean ari nintzela, hurbildu
egin zait eta lana eskaini dit.
699
00:45:52,000 --> 00:45:53,480
Txantxetan ari zara, ezta?.
700
00:45:53,720 --> 00:45:55,240
Ez, oso serio ari naiz.
701
00:45:55,680 --> 00:45:58,320
Ez dut ulertzen? Baina zergatik?.
702
00:45:58,800 --> 00:46:01,960
Ezin omen ditu gobernatu
txakolindegia eta Boga.
703
00:46:02,480 --> 00:46:06,440
Norbait behar du, eta ni omen naiz
pertsonarik egokiena horretarako.
704
00:46:07,000 --> 00:46:09,920
Eskarmentua handia daukat eta
Boga ondo ezagutzen dut.
705
00:46:11,640 --> 00:46:13,120
Ez du zentzurik?
706
00:46:13,680 --> 00:46:16,880
Eskailerak garbitzenikusi nau
eta errukitu egingo zen edo...
707
00:46:17,760 --> 00:46:19,240
Erantzule sentituko da agian...
708
00:46:19,880 --> 00:46:22,680
Ez dut uste, Leo oso burugogorra da.
709
00:46:23,000 --> 00:46:24,120
Bueno, lana eskaini dit...
710
00:46:24,680 --> 00:46:26,320
Eta zuk zer esan diozu?
711
00:46:26,680 --> 00:46:27,920
Pentsatuko dudala.
712
00:46:28,480 --> 00:46:31,840
Zer egin behar duzu?
Onartuko duzu?
713
00:46:31,840 --> 00:46:33,160
Ez dut uste.
714
00:46:34,800 --> 00:46:37,160
Gertatu zaigun guztia eta gero,
gogorra egingo litzaidake...
715
00:46:37,080 --> 00:46:38,200
...berarentzat lan egitea.
716
00:46:39,440 --> 00:46:44,880
Bai, hobe ez onartzea, oso zaila da
halako egoera bat ondo bideratzea.
717
00:46:45,640 --> 00:46:46,920
Bai, ezta?
718
00:47:57,600 --> 00:48:00,440
Maddi, kaixo, Mireia naiz.
719
00:48:01,520 --> 00:48:03,720
Bai, neska, bai, aspaldi...
720
00:48:05,440 --> 00:48:09,600
Aizu, Gizarte Segurantzan lan egiten
jarraitzen duzu, ezta?
721
00:48:11,720 --> 00:48:14,440
Fabore bat egin behar didazu.
722
00:48:25,840 --> 00:48:27,640
(MEZU ZARATA ORDENAGAILUAN)
723
00:49:11,520 --> 00:49:13,920
Orain dela gutxi hil zen...
724
00:49:19,280 --> 00:49:21,760
Berarekin jarraitzen zuen
harremanetan.
725
00:49:28,440 --> 00:49:30,160
Neskak iristear egongo dira.
726
00:49:30,480 --> 00:49:32,520
Itxi ordenagailua,
mahaia prestatu behar dugu.
727
00:49:32,760 --> 00:49:33,840
Bai, berehala.
728
00:49:35,680 --> 00:49:37,160
Zer duzu, Alizia?
729
00:49:39,440 --> 00:49:41,360
Zenbaki gorritan gaude.
730
00:49:44,200 --> 00:49:47,920
Kandido, Leoren eskaintza
onartu egingo dut.
731
00:49:47,920 --> 00:49:49,680
Ez, ez ezazu egin.
732
00:49:49,960 --> 00:49:52,720
Eskailerak garbitzen ez
gara zulotik aterako.
733
00:49:53,160 --> 00:49:54,840
Bueno, ba, bilatuko dugu
beste zerbait.
734
00:49:54,840 --> 00:49:57,000
Zer? Orain arte ez dut ezer hoberik
topatu. Eta zuk ere ez.
735
00:49:58,760 --> 00:50:02,600
Bogan gehiago kobratuko dut. Zenbaki
gorri hauek tapatzeko behintzat.
736
00:50:04,080 --> 00:50:08,160
Alizia. Leok ez dizu
barkatuko salaketarena.
737
00:50:08,160 --> 00:50:10,880
Tira, ni ez naiz zu bezain harroa.
Diru premian gaude eta...
738
00:50:10,800 --> 00:50:12,200
...lan hori onartu egingo dut.
739
00:50:13,200 --> 00:50:14,360
Kaixo.
740
00:50:14,920 --> 00:50:16,080
Kaixo.
Kaixo.
741
00:50:18,320 --> 00:50:20,400
Lana topatu duzu, Alizia?
742
00:50:21,120 --> 00:50:23,080
Bai, Bogan.
743
00:50:23,080 --> 00:50:27,960
Ez idazu esan... Eta
Leorekin adiskidetu zara?
744
00:50:27,960 --> 00:50:30,440
Ez, baina, hala ere,
lana eskaini dit.
745
00:50:30,920 --> 00:50:32,040
Eta onartu duzu?
746
00:50:32,400 --> 00:50:34,240
Ez daukat beste erremediorik.
747
00:50:34,600 --> 00:50:37,760
Diru premian gaude eta atariekin
baino gehiago kobratuko dut.
748
00:50:38,600 --> 00:50:45,880
Ez da ideia ona,
zu zirikatzen ibiliko da.
749
00:50:46,560 --> 00:50:48,240
Estimatzen dizut konfiantza.
750
00:50:48,360 --> 00:50:50,600
Hauxe bai berri ona!
Ospatu beharra dago!
751
00:50:50,920 --> 00:50:52,880
Badaukat nik ardo polit bat...
752
00:50:56,200 --> 00:50:58,760
Ikusten? Zure aitari
ondo iruditzen zaio.
753
00:50:59,840 --> 00:51:01,440
Liskarrean pasatuko duzue eguna.
754
00:51:01,480 --> 00:51:03,960
Ez dut uste? Berak eskaini dit lana,
nik ez diot ezer eskatu.
755
00:51:05,440 --> 00:51:09,840
Ez dakit, Alizia... kostatu egiten
zait onartzea. Egin diguna eta gero.
756
00:51:10,760 --> 00:51:14,440
Niri ere bai baina fakturak ordaindu
egin behar dira. Aukera ona da.
757
00:51:17,920 --> 00:51:19,760
Barkatu harroegi azaldu banaiz.
758
00:51:20,840 --> 00:51:25,240
Ez, barkatu zuk niri.
Ezin dizut ezer leporatu.
759
00:51:25,800 --> 00:51:27,800
Neure erruz bota ninduten Bogatik.
760
00:51:28,960 --> 00:51:30,560
A zer parea.
761
00:51:32,040 --> 00:51:36,320
Baina zorionekoak gara.
Txarrean ere, elkarrekin gaude.
762
00:51:37,720 --> 00:51:40,600
Bai... Maite zaitut.
763
00:51:40,960 --> 00:51:43,600
Nik ere bai. Asko.
764
00:53:31,840 --> 00:53:35,960
Pero bueno... Dena garbi-garbi
dago eta! Honek zer behar du?
765
00:53:36,440 --> 00:53:38,560
Pues na de na...
766
00:53:56,680 --> 00:53:58,920
(ETXEKO TXIRRINA)
767
00:54:12,600 --> 00:54:14,600
Ibon! Baina zer egiten duzu hemen!
768
00:54:14,840 --> 00:54:16,960
Egonaldia animatzera etorri naiz.
Ze guapa!
769
00:54:18,240 --> 00:54:20,640
Afaria ekarri dut: pizza,
ardoa eta pastela.
770
00:54:21,240 --> 00:54:23,640
A, eta kandela.
771
00:54:24,440 --> 00:54:27,520
Mm, mi amol, eres un crack.
Beti harritzen nauzu.
772
00:54:27,880 --> 00:54:29,880
Orduan zer?
Onartzen duzu nire plana?
773
00:54:30,080 --> 00:54:33,280
Jakina! Bueno, eman bost minutu.
Eta bitartean, mahaia jarri.
774
00:54:33,840 --> 00:54:35,280
Lasai, pizza eskuekin jatekoa da.
775
00:54:35,520 --> 00:54:37,040
Eta ardoa muturretik?
776
00:54:37,920 --> 00:54:40,800
Konfiantza eskasa daukazu zure
zerbitzari partikularrean.
777
00:54:42,120 --> 00:54:45,480
Genial!. Orduan, guapa nago...?
778
00:54:57,280 --> 00:54:59,480
Gabon.
-Gabon, bai.
779
00:55:03,960 --> 00:55:06,800
Zer, interneten ikusmiran?
780
00:55:08,680 --> 00:55:12,280
Bai, katalogoa berritzen. Gustatzen?
781
00:55:14,760 --> 00:55:16,200
Neuk diseinatu ditut.
782
00:55:16,800 --> 00:55:18,880
Ez duzu talentu izpirik galdu.
783
00:55:19,760 --> 00:55:21,400
Malen etxean da?
784
00:55:21,320 --> 00:55:22,280
Ez.
785
00:55:23,040 --> 00:55:24,920
Kezkatuta nauka.
786
00:55:25,520 --> 00:55:26,840
Zer gertatu da?.
787
00:55:28,080 --> 00:55:29,920
Oso hotz dago nirekin.
788
00:55:30,240 --> 00:55:31,720
Bueno, abisatu nizun.
789
00:55:32,800 --> 00:55:34,680
Zergatik begiratzen didazu horrela?.
790
00:55:35,200 --> 00:55:37,280
Ez zara Malen nire kontra
jartzen ibiliko, ezta?
791
00:55:37,920 --> 00:55:42,200
Ernesto, mesedez. Nik ez dut
ezer egin. Zurea da meritu guztia.
792
00:55:42,400 --> 00:55:44,440
Egia ezkutatu diozu.
793
00:55:44,600 --> 00:55:46,080
Bueno, ez dut horretaz
hitz egin nahi.
794
00:55:46,560 --> 00:55:49,480
Horixe da, ba, arazoa, ez duzula
horretaz hitz egin nahi.
795
00:55:49,880 --> 00:55:51,120
Konponbide eskasa.
796
00:55:52,040 --> 00:55:54,440
Beraz, ez harritu
Malenen jarrerarekin.
797
00:55:55,000 --> 00:55:56,600
Pasako zaio.
798
00:55:56,880 --> 00:56:01,360
Ez al duzu gure alaba ezagutzen?
Ez du amore emango egia jakin arte.
799
00:56:04,920 --> 00:56:06,600
Ernesto.
800
00:56:08,760 --> 00:56:13,560
Malen jaio zenetik, izan duzu
traturik bere amarekin
801
00:56:16,120 --> 00:56:17,920
Ohera noa.
802
00:56:35,760 --> 00:56:39,400
Gabon, laztana. Zer moduz eguna?
803
00:56:39,960 --> 00:56:41,200
Ondo.
804
00:56:42,280 --> 00:56:45,200
Zer, Ibi? Ez zaude pozik
sariagatik ala?
805
00:56:45,600 --> 00:56:46,680
Bai.
806
00:56:47,920 --> 00:56:50,640
Zer da? Zerbait gertatzen da?
807
00:56:51,400 --> 00:56:52,640
Ez.
808
00:56:52,440 --> 00:56:54,960
Aber, Ibi, zaude.
809
00:56:55,600 --> 00:56:58,400
Ibi, konfiantza izango genuela
esan genuen.
810
00:57:02,000 --> 00:57:05,920
Xanet amarekin itzuliko da
ospitaletik ateratakoan?
811
00:57:06,640 --> 00:57:08,240
Bai, noski. Zer ba?
812
00:57:08,800 --> 00:57:10,800
Ezin da hemen geratu, gurekin?.
813
00:57:11,880 --> 00:57:17,600
Bueno, Xanetek amarekin egon nahi
du. Eta Mirenek ere bai berarekin.
814
00:57:18,600 --> 00:57:20,000
Zer da? Haiekin joan nahi duzu?
815
00:57:20,280 --> 00:57:25,040
Ez da hori. Hemen geratuko nintzela
adostu genuen terapia bukatu arte.
816
00:57:27,200 --> 00:57:30,280
Orduan, zer? Arazoren bat dauka
Xanetek? Zerbait esan dizu?
817
00:57:30,640 --> 00:57:31,840
Ez.
818
00:57:32,320 --> 00:57:34,480
Eta zertara dator kezka hori?
819
00:57:38,320 --> 00:57:43,080
Bale? Aita, Xanetek
zerbait esan dit.
820
00:57:43,880 --> 00:57:46,600
Kontatzen badizut
haserretu egingo da.
821
00:57:47,040 --> 00:57:49,560
Baina esan egin behar dizudala
uste dut.
822
00:57:50,400 --> 00:57:52,200
Bueno, zeuk ikusi.
823
00:57:54,160 --> 00:57:56,400
Mirenek edan egiten du, aita.
824
00:57:56,960 --> 00:58:01,720
Ez, ez naiz asmatzen ari.
Egia da. Xanetek esan dit.
825
00:58:03,480 --> 00:58:06,440
Banandu zinetenetik,
asko edaten omen du.
826
00:58:07,080 --> 00:58:10,720
Istripuaren egunean ere
mozkortuta zegoen.
827
00:58:11,400 --> 00:58:13,880
Horregatik hartu zuen Jokinek autoa.
828
00:58:16,760 --> 00:58:21,840
"Zure emazte ohiak arazoak ditu
alkoholarekin? Positibo eman du".
829
00:58:25,960 --> 00:58:28,800
Ideia bikaina...
Eskerrik asko, mi amol!
830
00:58:29,520 --> 00:58:31,880
Uste nuen, agian,
haserretu egingo zinela.
831
00:58:32,160 --> 00:58:34,000
Para nada? Eguna alaitu didazu!
832
00:58:34,440 --> 00:58:37,000
¡Estaba reventadita!
Egun osoa lan eta lan.
833
00:58:37,520 --> 00:58:41,160
Eta zu afari erromantiko honekin...
Nola haserretuko naiz, ba?
834
00:58:41,680 --> 00:58:44,520
Venga, gora super edalontzi hauek!
835
00:58:45,080 --> 00:58:48,200
Gugatik. Ea egunen batean
honelako etxe bat daukagun?
836
00:58:48,680 --> 00:58:52,240
Bueno, zu ezin zara kexatu,
txakolindegia ere etxe puska da.
837
00:58:52,320 --> 00:58:55,040
Ia, baina ez da gurea,
ezin gara elkarrekin bizi.
838
00:58:55,480 --> 00:59:00,080
Hori bai. Baina ondo egongo
ginateke txabola honetan, e?
839
00:59:04,400 --> 00:59:05,600
Zertan ari zara?.
840
00:59:05,920 --> 00:59:07,440
Joe, amets egin dezagun pixka bat.
841
00:59:08,040 --> 00:59:10,240
Ui, ui, ui... Horrela
jartzen zarenean?
842
00:59:10,240 --> 00:59:15,520
"Amorzote, ven acá y vamos
a gozar en esta casa tan linda... "
843
00:59:16,320 --> 00:59:17,760
Ibon...!
844
00:59:18,120 --> 00:59:21,080
Si mi señorita,
¡la más linda de todas!
845
00:59:21,800 --> 00:59:23,320
¡Mi fuertote...!
846
00:59:30,440 --> 00:59:32,840
Bueno, Itxaso, joan egin
beharko dugu, ez?
847
00:59:33,240 --> 00:59:35,560
Jo, que bajón, orain joan beharra...
848
00:59:38,000 --> 00:59:39,560
Edo, agian, gau batengatik...
849
00:59:40,840 --> 00:59:43,160
Ba... nigatik...
850
00:59:58,640 --> 01:00:02,960
(TELEFONOA JOKA)
851
01:00:05,320 --> 01:00:08,240
Arraldeko komisaria, bai esan?
852
01:00:09,600 --> 01:00:11,960
Sí, sí, soy yo, dígame!.
853
01:00:13,920 --> 01:00:17,040
A, ya... Perfecto. Ahora mismo
las visiono.
854
01:00:17,520 --> 01:00:19,520
Muchisimas gracias. De verdad.
855
01:00:20,000 --> 01:00:22,000
Ia, ia... Agur.
856
01:00:37,760 --> 01:00:39,760
Bera da...!
857
01:00:43,240 --> 01:00:45,400
Bizirik dago...!