1
00:03:42,360 --> 00:03:43,480
Hartuko dut nik ?

2
00:03:46,840 --> 00:03:47,960
Bai?

3
00:03:50,360 --> 00:03:54,280
Ez! Ez dugu ezer nahi!! Eta ez deitu
gehiago etxe honetara!!!

4
00:03:56,520 --> 00:04:00,560
Telefono konpainia batetik. Beti
molestatzen ari dira!

5
00:04:00,560 --> 00:04:03,000
Zer eskubide daukate hola ta
hola deitzeko!??

6
00:04:12,880 --> 00:04:17,600
Alizia, lasaitu egin behar duzu. Ez
duzu ezer konpontzen horrela egonda.

7
00:04:19,880 --> 00:04:23,000
Eta zer egin behar dut, e?
Gure txikia desagertuta dago.

8
00:04:23,000 --> 00:04:25,200
Eta Ikernek niri botatzen dit errua!
Eta badakizu?

9
00:04:25,200 --> 00:04:26,800
Okerrena da? arrazoi duela.

10
00:04:26,800 --> 00:04:28,640
Ei, etzazu hori esan ?

11
00:04:34,720 --> 00:04:35,960
Egun on.

12
00:04:40,480 --> 00:04:41,760
Nor zen?

13
00:04:41,760 --> 00:04:47,160
Telefono konpainia batetik. Ikerne
eta Joanaren zain gaude.

14
00:04:47,160 --> 00:04:49,440
Komisariara joan dira Nekanerekin
hitz egitera.

15
00:04:50,560 --> 00:04:51,760
Eta Naia?

16
00:04:51,760 --> 00:04:52,920
Sukaldean,

17
00:04:52,920 --> 00:04:54,320
Nola dago?

18
00:04:54,680 --> 00:04:59,160
Gaizki. Sara desagertuta eta
German kartzelan? pentsa!

19
00:05:08,240 --> 00:05:13,320
Ez nuen beste irtenbiderik, salatu
beharra neukan.

20
00:05:15,040 --> 00:05:17,280
Inork ez dizu ezer leporatu, aita.

21
00:05:18,640 --> 00:05:22,080
Zuri ez zaizu batere ondo
iruditzen, ezta?

22
00:05:23,600 --> 00:05:26,480
Germanek egin badu, ordainduko du,
baina oraindik ez dut pentsatzen

23
00:05:26,480 --> 00:05:27,480
bera izan denik.

24
00:05:27,480 --> 00:05:30,560
Berak zeuzkan Paularen telefonoa
eta ordenagailua !

25
00:05:30,560 --> 00:05:32,280
Eta beste norbaitek utzi bazituen?

26
00:05:34,000 --> 00:05:35,760
Egin beharrekoa egin dut.

27
00:05:35,760 --> 00:05:37,480
Ni ez nago hain seguru?

28
00:05:37,480 --> 00:05:39,680
Froga garrantzitsua da
kasua ikertzeko.

29
00:05:41,200 --> 00:05:45,320
Ertzaintzaren lana da orain
dena argitzea!

30
00:05:45,320 --> 00:05:50,200
Gainera, badago beste arrazoi bat,
German izan zela pentsatzeko.

31
00:05:51,560 --> 00:05:55,480
Inesek esan zidan ?

32
00:05:55,480 --> 00:05:57,600
Aita ezta hiltzaile bat, bale??

33
00:05:57,600 --> 00:05:59,160
Naia, maitea ?

34
00:06:20,960 --> 00:06:23,840
Manifestazioa dago gas plantaren
kontra.

35
00:06:23,840 --> 00:06:26,640
Badakit. Ikusi ditut kartelak-eta...

36
00:06:26,640 --> 00:06:28,560
Gaizki pentsatzen hasita nago.

37
00:06:28,560 --> 00:06:29,600
Zer ba?

38
00:06:29,600 --> 00:06:32,480
Susmoa daukat protesta honen atzean
ez ote dagoen

39
00:06:32,480 --> 00:06:33,960
salmenta izorratu nahi
digun norbait.

40
00:06:33,960 --> 00:06:37,280
Zure aita edo...bere lagunen bat.

41
00:06:37,280 --> 00:06:40,920
Ernesto, ez dut uste.Bestela ere...
jendea bero-bero dabil

42
00:06:40,920 --> 00:06:43,320
Elkano elkartearen asmoak
jakin zirenetik.

43
00:06:43,320 --> 00:06:46,080
Baina gehiegi iruditzen zait
manifestazioarena.

44
00:06:48,200 --> 00:06:50,880
Lukas, izan ere! Jakin dut
zure aitarena.

45
00:06:50,880 --> 00:06:52,720
Ze moduz zaude?

46
00:06:52,720 --> 00:06:56,040
Nola nahi duzu egotea?
Nazkatuta nauka!

47
00:06:56,040 --> 00:07:00,520
Baina badaukate  fundamentuzkorik
bera izan zela frogatzeko?

48
00:07:00,520 --> 00:07:04,240
Ez dakit. Oraintxe nindoan aitonaren
etxera ea zerbait esaten didaten.

49
00:07:05,880 --> 00:07:08,440
Koldarra izan behar da pertsona
bat horrela hiltzeko.

50
00:07:08,440 --> 00:07:11,280
Bai, bai, kosta egiten da, sinestea
ere.

51
00:07:11,280 --> 00:07:14,080
Tira, banoa aitonarengana.
Egongo gara.

52
00:07:14,080 --> 00:07:15,680
Bai, bai. Gero arte Lukas.

53
00:07:19,320 --> 00:07:21,800
Ba bart oso serio zegonan.

54
00:07:21,800 --> 00:07:23,400
Pixkat mimatu beharko dugu ?

55
00:07:23,400 --> 00:07:26,160
Ezta pentsatu ere! Aguantatzea
duela!

56
00:07:26,160 --> 00:07:28,880
Ay, chica, ez izan gaiztoa. Gaizki
pasatzen ari da.

57
00:07:28,880 --> 00:07:32,880
Hau ezta bukatu oraindik! Mainati
aurpegi hori kendu nahi diogu.

58
00:07:32,880 --> 00:07:37,360
Ai ama! ¡Que le va a dar un
jamacuco de verdad!

59
00:07:37,360 --> 00:07:38,280
Bai, zera!

60
00:07:38,280 --> 00:07:39,320
Egun on.

61
00:07:39,320 --> 00:07:42,960
Kaixo, Ricitos. Zer moduz gaur?

62
00:07:44,680 --> 00:07:47,400
Atzo baino okerrago, baina
bihar baino hobeto.

63
00:07:48,520 --> 00:07:52,160
Bueno,? umoretsu esnatu
haiz behintzat!

64
00:07:53,320 --> 00:07:54,600
Ze erremedio ?

65
00:07:54,600 --> 00:07:56,000
Ba hori oso inportantea da!

66
00:07:56,000 --> 00:07:58,840
Ze umorea galtzen denean, akabo,
directo al hoyo!!

67
00:08:05,800 --> 00:08:10,680
Medikuarenera joan eta etzeudenan
analisien emaitzak.

68
00:08:10,680 --> 00:08:15,160
Analisiak?Total, badakizu zureak
ez daukala erremediorik.

69
00:08:17,680 --> 00:08:23,440
Bai, egia. Eskerrak zuen babesa
eta maitasuna dauzkadan.

70
00:08:23,440 --> 00:08:25,600
Asko dun hori niretzat.

71
00:08:25,600 --> 00:08:30,680
¡Qué lindo, mi Ricitos!  Lastima
laster betiko galtzea?

72
00:08:32,200 --> 00:08:34,760
Bueno, guk joan egin behar dugu,
ezta Eider?

73
00:08:34,760 --> 00:08:38,000
Bai. Bazkal orduan egongo
gaituk, bale?

74
00:08:44,800 --> 00:08:45,920
Ze ari haiz?

75
00:08:45,920 --> 00:08:50,840
Por si acaso ?Ez dakigu noiz ikusiko
dugun azkeneko aldiz.

76
00:09:13,720 --> 00:09:16,360
Txufo? ? Bai, Kevin nauk ?

77
00:09:17,480 --> 00:09:21,240
Zenbat Kevin ezagutzen dituk?
Ze moduz ?

78
00:09:22,560 --> 00:09:28,000
Ba, hainbestean. Aizak, ekitaldiak
antolatzen jarraitzen duk?

79
00:09:30,360 --> 00:09:33,880
Putalarru! Laguntza behar diat
mobida baterako ?

80
00:09:39,600 --> 00:09:41,640
Kaixo Alizia.

81
00:09:43,360 --> 00:09:44,800
Hitz egin duzue?

82
00:09:45,800 --> 00:09:47,880
Bai.  Eskolara joan da.

83
00:09:47,880 --> 00:09:49,440
Zer moduz dago?

84
00:09:49,440 --> 00:09:55,480
Amorratuta. Dagoeneko ezin zaio esan
gauzak konponduko direla

85
00:09:55,480 --> 00:09:56,640
eta lasai egoteko.

86
00:09:57,520 --> 00:10:01,120
Ez nekien nola sosegatu,
neronek ere ezin dut,?!

87
00:10:05,080 --> 00:10:06,240
Lukas!

88
00:10:06,240 --> 00:10:08,360
Kaixo izeba,

89
00:10:08,360 --> 00:10:10,880
Kaixo aitona.

90
00:10:10,880 --> 00:10:13,680
Sararen berririk bai ?

91
00:10:13,680 --> 00:10:17,960
Ikerne eta Joana komisarian daude.
Zain gaude ea zer esaten dieten.

92
00:10:18,960 --> 00:10:21,200
Eta aitari buruz?

93
00:10:22,280 --> 00:10:27,680
Kartzelan zagok oraingoz.
72 ordu egon zitekenan.

94
00:10:27,680 --> 00:10:30,000
Epaileak zer erabakiko dik.

95
00:10:30,000 --> 00:10:35,560
Baina zergatik? Galdeketa egin
eta libre utzi zuten, ez?

96
00:10:36,320 --> 00:10:43,240
Aber Lukas, hire aitaren kotxean,
Paularen portatila ere aurkitu ditek

97
00:10:43,240 --> 00:10:45,920
Nik ez dut sinesten bera izan denik.

98
00:10:47,960 --> 00:10:51,800
Eta beste norbaitek utzi baditu
aita errudun jotzeko?

99
00:10:51,800 --> 00:10:54,120
Lehenago ere sartu ziren etxean.

100
00:10:56,680 --> 00:10:59,760
Badago kontatu ez dizuedan zerbait ?

101
00:10:59,760 --> 00:11:01,120
Zer?

102
00:11:01,360 --> 00:11:09,480
Bere buruaz beste egin zuenean, hik
baino lehenago Paulak aurkitu zian.

103
00:11:09,480 --> 00:11:17,120
Eta ez zioan lagundu: hilzorian
utzi zian hire aita.

104
00:11:19,600 --> 00:11:23,800
Beraz, Germanek bazian Paula
hiltzeko arrazoia.

105
00:11:48,880 --> 00:11:52,760
Zer, arazoren bat?

106
00:11:52,760 --> 00:11:54,200
Ez ?

107
00:11:55,520 --> 00:11:57,000
Seguru??!

108
00:11:58,600 --> 00:12:00,000
Ama zen.

109
00:12:00,080 --> 00:12:01,680
Eta?

110
00:12:03,240 --> 00:12:04,880
Ikusi egin nahi nau.

111
00:12:07,480 --> 00:12:09,320
Ez diozu erantzun behar?

112
00:12:09,320 --> 00:12:11,000
Ez.

113
00:12:12,280 --> 00:12:13,840
Zergatik ez?

114
00:12:15,360 --> 00:12:17,520
Ez dut berarekin geratu nahi.

115
00:12:17,520 --> 00:12:22,120
Eta gaizki sentitzen naiz horregatik,
baina ezinezkoa da.

116
00:12:23,480 --> 00:12:25,080
Ez duzu ama ikusi nahi ?

117
00:12:25,080 --> 00:12:30,000
Ez da hori, baina ez dakit nola
jokatu bere aurrean.

118
00:12:30,000 --> 00:12:33,680
Ba beti bezala jokatu, ez?

119
00:12:33,680 --> 00:12:36,920
Zure ama da!

120
00:12:36,920 --> 00:12:41,000
Ez dakit zer esan?

121
00:12:41,000 --> 00:12:44,680
Bueno, batzutan hobe izaten da, ezer
ez esatea...

122
00:12:46,280 --> 00:12:51,240
Poz handia hartuko du geratzen
bazarete.

123
00:12:53,680 --> 00:12:55,120
Baina edan egiten du!

124
00:12:56,080 --> 00:12:59,520
Bueno, horrek ez du desberdin
egiten.

125
00:12:59,520 --> 00:13:02,960
Egin ahalegin bat...

126
00:13:02,960 --> 00:13:06,640
Zure ama ahalegin handia egiten
ari da sendatzeko.

127
00:13:06,640 --> 00:13:11,160
Eta ez bere buruagatik bakarrik,
Zuregatik egiten ari da batez ere!

128
00:13:13,000 --> 00:13:16,400
Eta horregatik! Indarra emango
dio zurekin egoteak.

129
00:13:20,600 --> 00:13:21,880
Sendatuko da?

130
00:13:21,880 --> 00:13:27,320
Claro! Eta maite dituenak ondoan
izaten baditu, azkarrago.

131
00:13:28,640 --> 00:13:30,800
Nahi baduzu ni ere joango naiz.

132
00:13:33,040 --> 00:13:35,840
Tira, deituiozu.

133
00:13:50,560 --> 00:13:51,920
Egun on, Igone.

134
00:13:51,920 --> 00:13:54,040
Alizia! Zer? Badago nobedaderik?

135
00:13:55,320 --> 00:13:58,120
Ez. Ikerne oraintxe iritsi da
etxera.

136
00:14:00,120 --> 00:14:03,120
Galdeketa egin diote, baina ez
daukate pista berririk.

137
00:14:04,240 --> 00:14:05,640
Joana ez da etorri?

138
00:14:05,640 --> 00:14:06,640
Ez, oraindik ez.

139
00:14:07,520 --> 00:14:09,680
Bilaketa taldeak antolatu dira
herrian?

140
00:14:09,680 --> 00:14:11,120
Bai, jakin dut?

141
00:14:11,120 --> 00:14:14,680
Txategi ingurura joatekoak dira,
bazkariak bukatu eta nik ere

142
00:14:14,680 --> 00:14:16,080
joan nahi nuke?

143
00:14:16,080 --> 00:14:18,600
Jakina, zoaz lasai eta
eskerrik asko?

144
00:14:19,800 --> 00:14:26,200
Zer gutxiago! Ume gaixoa. Azalduko
da.

145
00:14:27,680 --> 00:14:28,800
Bai ?

146
00:14:29,160 --> 00:14:32,240
Badakizu German atxilotu dutela
Paularen hiletagatik?

147
00:14:33,760 --> 00:14:36,520
Aitaren eta semearen ? !

148
00:14:38,920 --> 00:14:40,160
Zer moduz ?

149
00:14:41,160 --> 00:14:45,800
Galdera piloa egin digute, baina
ez daukate arrasto berririk?

150
00:14:45,800 --> 00:14:49,760
Bai, esan dit Ikernek. Baina zu?
zer moduz zaude?

151
00:14:51,520 --> 00:14:55,320
Joana, zuk ez duzu ezeren errurik,
entzun? Edonori gerta zekiokeen.

152
00:14:55,320 --> 00:15:00,720
Baina niri gertatu zait. Eta badakit
Ikernek ere errudun egiten nauela.

153
00:15:00,720 --> 00:15:02,600
Oso urduri dago. Ez kontuan hartu.

154
00:15:02,600 --> 00:15:06,760
Laguntzerik baneuka ? Baina ez
nuen ezer ikusi, ama.

155
00:15:06,760 --> 00:15:08,840
Botila betetzera joan eta
jiratu nintzenean

156
00:15:08,840 --> 00:15:10,160
Xxx, badakit, maitea?

157
00:15:17,160 --> 00:15:18,880
Kaixo Leo.

158
00:15:18,880 --> 00:15:22,160
Kaixo, zer, berririk bai ?

159
00:15:22,160 --> 00:15:23,360
Ez,?

160
00:15:26,040 --> 00:15:29,400
Alizia, zoaz etxera nahi baduzu.
Geratuko naiz egun hauetan.

161
00:15:29,400 --> 00:15:31,720
Ez. On egiten dit lanera etortzeak.

162
00:15:31,720 --> 00:15:35,520
Kandido etxean dago Ikernerekin eta
nik? nahiago hemen,

163
00:15:35,520 --> 00:15:37,920
erotu egingo naiz bestela.

164
00:15:38,760 --> 00:15:43,720
Bueno, laguntzarik behar
baduzu, deitu, entzun?

165
00:15:43,720 --> 00:15:45,920
Eskerrik asko, Leo.

166
00:16:03,160 --> 00:16:04,760
Lukas ?

167
00:16:05,760 --> 00:16:07,160
Kaixo, aita.

168
00:16:08,320 --> 00:16:10,560
Badakizue zerbait Sarari buruz?

169
00:16:10,560 --> 00:16:11,680
Ez.

170
00:16:13,160 --> 00:16:16,680
Ikerne gaixoa ? Lur jota egongo da.

171
00:16:16,680 --> 00:16:18,640
Hala dago.

172
00:16:21,960 --> 00:16:25,720
Lukas, nik ez nuen Paula hil!

173
00:16:25,720 --> 00:16:28,200
Ez didazu sinesten?

174
00:16:29,360 --> 00:16:32,240
Eta zer egiten zuen bere
ordenagailuak zure autoan?

175
00:16:32,240 --> 00:16:34,800
Ez dakit. Norbaitek utziko zuen.
Telefonoa bezala.

176
00:16:34,800 --> 00:16:37,440
Ni ez nintzen izan. Benetan.

177
00:16:37,440 --> 00:16:42,080
Aita, alarma jarri zenuen
etxean. Ezin zen inor sartu.

178
00:16:42,080 --> 00:16:46,120
Telefonoa lehenago utziko zuten.
Paularen gorpua azaldu zenean.

179
00:16:46,120 --> 00:16:50,320
Sinetsi egin behar didazu Lukas.
Badakit Ernesto izan dela.

180
00:16:50,320 --> 00:16:54,640
Kartzelara bidali nahi nau eta
telefonoa jarrita lortu ez zuenez,

181
00:16:54,640 --> 00:16:56,040
bigarren froga bat utzi du.

182
00:16:57,320 --> 00:16:59,400
Aitonak uste du zu izan zarela.

183
00:17:04,720 --> 00:17:06,520
Joan egin behar dut.

184
00:17:11,760 --> 00:17:17,160
Badakit Paulak hilzorian utzi
zintuela. Etzizula lagundu?

185
00:17:26,720 --> 00:17:30,040
Bai. Aliziarekin nengoen Sara
bahitu zutela jakin nuenean.

186
00:17:30,040 --> 00:17:31,800
Joanak esan zigun.

187
00:17:31,800 --> 00:17:33,320
Ze ordutan izan zen hori??

188
00:17:33,320 --> 00:17:35,920
Itś enough! Mila galderei
erantzun diet,

189
00:17:35,920 --> 00:17:38,080
eta ez duzue nire alaba
aurkitu oraindik!

190
00:17:38,080 --> 00:17:40,120
Horretan gabiltza. Izan
pazientzia, ?

191
00:17:40,120 --> 00:17:43,640
Nola? Hogei eta lau ordu
daramatza desagertuta!!

192
00:17:43,800 --> 00:17:47,120
Badakit haserre zaudela, baina
lasaitu egin behar duzu.

193
00:17:47,120 --> 00:17:49,720
Gure patrullak gau ta egun dabiltza.

194
00:17:49,720 --> 00:17:54,800
Bilaketa eremua be handitu dugu.
Baina ezinbestekoa da zure laguntza.

195
00:17:54,800 --> 00:17:57,760
Saiatu lasaitzen, mesedez?

196
00:17:57,760 --> 00:18:00,960
Barkatu. Oso urduri nago.

197
00:18:00,960 --> 00:18:04,720
Normala da. Topatuko dugu,
ikusiko duzu.

198
00:18:04,720 --> 00:18:07,480
My sweet baby ?

199
00:18:07,480 --> 00:18:11,760
Bahitu zutenean parkean zegoen
bikote bategaz berba egin dugu,

200
00:18:11,760 --> 00:18:14,200
baina ez ei zuen ezebe ikusi.

201
00:18:15,760 --> 00:18:17,840
Hitz egin duzue Ikernerekin?

202
00:18:17,840 --> 00:18:20,240
Bai. Lehenengo orduan.

203
00:18:20,240 --> 00:18:25,400
Eta galdetu diozu non zegoen bera?
umea desagertu zenean?

204
00:18:26,520 --> 00:18:28,360
Zer esan gura duzu?

205
00:18:28,440 --> 00:18:31,880
Ez, ezer ez ?

206
00:18:31,880 --> 00:18:34,360
Henry, dakizun guztia kontatu
behar diguzu.

207
00:18:37,080 --> 00:18:39,880
Eta berak ezkutatu badu?

208
00:18:39,880 --> 00:18:44,000
Zer? Bere ama da, zergatik egingo
zuen holango zeozer?

209
00:18:44,000 --> 00:18:48,200
Australiatik ere horrela ekarri
zuen. Inori ezer esan gabe.

210
00:18:49,400 --> 00:18:53,600
Agian ezkutatu egin du. Umea
ez uzteko nirekin.

211
00:19:09,480 --> 00:19:11,440
Kaixo.

212
00:19:11,440 --> 00:19:16,760
Lukas, ze moduz zaudete?

213
00:19:18,240 --> 00:19:19,640
Gaizki ?

214
00:19:20,120 --> 00:19:25,160
Izugarri sentitzen dut.
Ea lehenbailehen azaltzen den.

215
00:19:25,160 --> 00:19:26,880
Bai ?

216
00:19:26,880 --> 00:19:28,720
Ikerne gaixoa.

217
00:19:29,160 --> 00:19:32,280
Oso gaizki pasatzen ariko da.

218
00:19:35,120 --> 00:19:38,640
Tailerreko alokairuaren uztapena
prestatu dut.

219
00:19:38,640 --> 00:19:40,400
Hortxe utzi dizut.

220
00:19:42,000 --> 00:19:44,320
Eskerrik asko.

221
00:19:47,840 --> 00:19:51,760
Bueno, ba... banoa.

222
00:19:57,400 --> 00:20:00,440
Badakizu nire aita atxilotu dutela
Paularenagatik?

223
00:20:00,440 --> 00:20:02,200
Eta hori?

224
00:20:03,680 --> 00:20:05,760
Froga batzuk azaldu dira.

225
00:20:10,520 --> 00:20:13,400
Bera izan dela uste duzu?

226
00:20:16,240 --> 00:20:17,640
Ez dakit, ?

227
00:20:20,680 --> 00:20:24,520
Lagunduko nizuke, baina
ez dakit nola.

228
00:20:24,520 --> 00:20:30,160
Lasai, guk ezin dugu ezer egin.
Eskerrik asko hala ere ?

229
00:20:31,640 --> 00:20:35,960
Beti bada zerbait ? Dena ondo
doala uste dugunean,...

230
00:20:37,920 --> 00:20:40,320
Animo, bai?

231
00:20:42,920 --> 00:20:44,320
Beharko ?

232
00:20:45,920 --> 00:20:50,240
Bueno, banoa.

233
00:20:59,480 --> 00:21:00,600
Kaixo, Malen.

234
00:21:03,040 --> 00:21:06,440
Egun on. Barkatu atzerapena.
Paper kontu batzuk egin behar nituen

235
00:21:06,440 --> 00:21:07,640
Lasai ?

236
00:21:09,240 --> 00:21:12,560
Bueno, eta? Zertarako geratu nahi
zenuen ba?

237
00:21:12,560 --> 00:21:14,480
Harritu egin nau zure deiak.

238
00:21:19,280 --> 00:21:21,320
Zerbait gertatu da?

239
00:21:22,800 --> 00:21:27,640
Ez dakit nola hasi ? Hara,
zerbait jakin dut eta

240
00:21:27,640 --> 00:21:34,280
oso pertsonala da, eta
zuri galdetuta egiaztatu nahi nuke.

241
00:21:35,600 --> 00:21:38,400
Zer  da?

242
00:21:39,280 --> 00:21:45,520
Ines, zu? Nire ahizpa zara?

243
00:21:48,600 --> 00:21:51,960
Bazenekien..

244
00:21:51,960 --> 00:21:55,240
Duela gutxi jakin nuen neuk ere.

245
00:21:56,400 --> 00:21:58,480
Zergatik ez zenidan ezer esan?

246
00:22:00,680 --> 00:22:03,120
Zera? Ernestok eskatu zidan
ez esateko.

247
00:22:03,120 --> 00:22:07,640
Nik kontatu nahi nizun, baina esan
zidan ez zela momentua.

248
00:22:08,720 --> 00:22:11,520
Niretzat ere oso gogorra izan da.

249
00:22:12,560 --> 00:22:15,240
Egia jakin eta, ezin esan.

250
00:22:18,080 --> 00:22:21,000
Ezin dut ulertu, zergatik ez didaten
egia esan.

251
00:22:21,000 --> 00:22:23,840
Ez dut, sekula ulertuko!

252
00:22:23,840 --> 00:22:26,840
Beldurra emango zien kontatzeak.

253
00:22:26,840 --> 00:22:29,600
Baina eskubidea neukan egia
jakiteko, ez?

254
00:22:30,800 --> 00:22:34,920
Bueno, orain badakizu behintzat ?

255
00:22:44,720 --> 00:22:47,680
Pozten naiz zure ahizpa izateaz.

256
00:22:49,080 --> 00:22:50,480
Ni ere bai.

257
00:23:12,560 --> 00:23:13,680
Eta Naia?

258
00:23:13,960 --> 00:23:15,920
Jangelan geratu da, nahiago zuen.

259
00:23:15,920 --> 00:23:17,320
Ze arraroa ?

260
00:23:17,880 --> 00:23:21,360
Oso kezkatuta dago Germanekin...
atxiloketarekin.

261
00:23:25,440 --> 00:23:27,440
Gaixoa.

262
00:23:27,440 --> 00:23:32,040
Ez zuen etxera etorri nahi.
Ulertzekoa, alde batetk.

263
00:23:34,600 --> 00:23:37,440
Ikerne?jarriko didazu ura,
mesedez?

264
00:23:37,440 --> 00:23:39,240
Joana, platera.

265
00:23:39,240 --> 00:23:42,760
Joder, nora begira zaude?

266
00:23:42,760 --> 00:23:44,160
Barkatu.

267
00:23:45,400 --> 00:23:47,760
Horrela konpontzen
duzu auk dena!

268
00:23:47,760 --> 00:23:49,000
Ikerne?

269
00:23:49,000 --> 00:23:52,480
Ez ukitu!Eta zuk ez jarri
aurpegi hori!

270
00:23:52,480 --> 00:23:56,960
Zure erruz gaude horrela.
Behin utziko Sara zaintzen eta ?

271
00:23:56,960 --> 00:23:58,440
Ikerne!!!

272
00:23:58,440 --> 00:23:59,520
Etzazu hori esan...

273
00:23:59,520 --> 00:24:02,160
Eta zu isildu zaitez, etzara
egokiena ezer esateko!!

274
00:24:02,160 --> 00:24:03,960
Ikerne.

275
00:24:05,360 --> 00:24:09,200
Utziozu, gaizki dago, nola
egongo da, ba?

276
00:24:19,280 --> 00:24:22,280
Kaixo, bihotza!

277
00:24:22,280 --> 00:24:24,680
Desiratzen nengoen zurekin egoteko.

278
00:24:27,200 --> 00:24:28,920
Nora zoaz?

279
00:24:28,920 --> 00:24:30,720
Banoa etxe honetatik!

280
00:24:32,000 --> 00:24:33,600
Zer? Baina zergatik?

281
00:24:33,600 --> 00:24:35,440
Nazkatuta nago, zuen gezurrekin!

282
00:24:35,440 --> 00:24:38,120
Zer gertatu da, Malen?

283
00:24:39,440 --> 00:24:43,040
Egia jakin dut, ama.
Badakit nor zen nire ama.

284
00:24:43,040 --> 00:24:46,400
Karmele Landeta. Dena jakin dut?!

285
00:24:47,360 --> 00:24:51,240
Tira, eseri eta hitz egin
dezagun lasaiago?

286
00:24:58,080 --> 00:24:59,520
Nondik atera duzu hori?

287
00:24:59,520 --> 00:25:02,920
Zuk esan zenidan Jaione Bengoa
zela nire ama eta

288
00:25:02,920 --> 00:25:06,040
orduan nik bere ama aurkitu nuen,
Espe.

289
00:25:06,040 --> 00:25:08,040
...ustez nire amona!

290
00:25:09,360 --> 00:25:11,880
Eta esan zidan Jaionek beste s
eme bat zuela.

291
00:25:11,880 --> 00:25:15,840
Baina ezagutu eta konturatu
nintzen gezurra zela dena.

292
00:25:15,840 --> 00:25:20,840
Alexek nire adina dauka, hiru
egun geroago egiten ditu urteak!

293
00:25:22,560 --> 00:25:26,040
Beraz, ezinezkoa da Jaione
Bengoa izatea nire ama!

294
00:25:27,160 --> 00:25:32,120
Orduan, zure ordenagailua arakatu
nuen eta horrela jakin nuen egia.

295
00:25:34,040 --> 00:25:36,600
Karmele Landeta zen nire ama, ezta?

296
00:25:36,600 --> 00:25:39,960
Eta ahizpa bat ere, badut, Ines.

297
00:25:39,960 --> 00:25:44,120
Sentitzen dut horrela jakitea.

298
00:25:44,120 --> 00:25:49,000
Zergatik ez didazue esan lehenago?
Ondoan izan dut eta ni jakin gabe!

299
00:25:49,000 --> 00:25:50,600
Izugarri sentitzen du, Malen.

300
00:25:50,600 --> 00:25:52,520
Hori esan eta listo.

301
00:25:53,240 --> 00:25:58,080
Nirekin zeundela uste nuen. Hitz
eman zenidan egia jakiten

302
00:25:58,080 --> 00:25:59,880
lagunduko zenidala.

303
00:26:03,440 --> 00:26:06,600
Ikertzen hasi eta zure benetako
ama nor zen jakin nuenean,

304
00:26:06,600 --> 00:26:09,240
aitari esan nion. Berak
baieztatu zidan.

305
00:26:09,240 --> 00:26:12,480
Eta eskatu zidan, mesedez?
ez esateko zuri.

306
00:26:12,480 --> 00:26:16,880
Baina zergatik ez? Zergatik ez
didazue esan, Ines nire ahizpa dela?

307
00:26:16,880 --> 00:26:19,080
Ezin dut ulertu!!

308
00:26:20,480 --> 00:26:21,600
Ezta nahi ere!!

309
00:26:22,200 --> 00:26:25,240
Malen, mesedez, ez zaitez joan.

310
00:26:34,080 --> 00:26:35,480
Ikerne ?

311
00:26:35,800 --> 00:26:37,720
Jakin duzu zerbait?

312
00:26:38,920 --> 00:26:44,040
Egun osoa pasatu da ia. Eta
zerbait txarra gertatu bazaio...?

313
00:26:44,040 --> 00:26:45,840
Etzazu hori pentsatu.

314
00:26:46,320 --> 00:26:48,320
Itxaropena izan behar duzu.

315
00:26:48,320 --> 00:26:51,120
Badakit, baina ez dute aurkitzen ?

316
00:26:51,120 --> 00:26:52,840
Azalduko da.

317
00:26:56,840 --> 00:26:57,960
Bai?

318
00:26:58,760 --> 00:27:00,360
Aurkitu duzue?

319
00:27:04,040 --> 00:27:07,400
Bale, ados, oraintxe noa.

320
00:27:07,400 --> 00:27:08,520
Zer?

321
00:27:08,880 --> 00:27:12,360
Nekane zen...  komisariatik
pasatzeko berriro.

322
00:27:12,360 --> 00:27:13,680
Arrasto bat ala?

323
00:27:13,680 --> 00:27:16,360
Ez dakit, nirekin hitz egin nahi du.

324
00:27:16,360 --> 00:27:19,200
Lagunduko dizut, ez zait
ezer kostatzen.

325
00:27:19,400 --> 00:27:20,520
Ez, lasai, moldatuko naiz.

326
00:27:20,520 --> 00:27:23,640
Tira, hortxe, gertu daukat
kotxea, hurbilduko zaitut.

327
00:27:23,640 --> 00:27:26,480
Ados. Azkarrago iritsiko naiz.

328
00:27:26,480 --> 00:27:27,600
Goazen!

329
00:27:41,880 --> 00:27:44,680
Seguru ez duzula etorri nahi
nire etxera?

330
00:27:44,680 --> 00:27:48,280
Ez, Lukas...  ondo egongo
naiz hemen.

331
00:27:49,400 --> 00:27:51,600
Ia, baina bakarrik... !

332
00:27:51,600 --> 00:27:56,880
Hala egon nahi dut gertatu den
guztiari buruz pentsatzeko...

333
00:27:56,880 --> 00:27:58,280
Ia...

334
00:28:03,440 --> 00:28:09,080
Badakizu? Gurasoekin haserretu arren
pozten naiz, egia jakin duzulako.

335
00:28:09,080 --> 00:28:10,800
Merezi zenuen.

336
00:28:12,200 --> 00:28:16,080
Pentsa ze oker nenbilen
Esperantzarekin.

337
00:28:16,080 --> 00:28:20,360
Ba bai. Eskerrak etzenion
ezer esan...

338
00:28:20,360 --> 00:28:23,280
Sekula ez diet barkatuko.

339
00:28:23,280 --> 00:28:27,760
Ezuste handia da, bai!
Ea denborarekin, ez?

340
00:28:27,760 --> 00:28:30,160
Agian gauzak orduan
desberdin ikusiko dituzu.

341
00:28:30,160 --> 00:28:34,640
Ez, Lukas, egin didatenak ez
dauka inolako justifikaziorik.

342
00:28:34,640 --> 00:28:38,760
Badakit, baina hitz egingo
duzue lasaiago.

343
00:28:42,160 --> 00:28:47,600
Eskerrik asko ondoan
egoteagatik. Ez nekien nori deitu.

344
00:28:47,600 --> 00:28:52,320
Konfiantzazko norbait behar
nuen hitz egiteko.

345
00:28:52,320 --> 00:28:55,360
Eta zu oso pertsona garrantzitsua
zara niretzat.

346
00:28:55,360 --> 00:28:57,840
Zu ere bai niretzat.

347
00:29:01,400 --> 00:29:03,760
Barkatu, Lukas ?

348
00:29:03,760 --> 00:29:09,640
...Nitaz baino ez dugu hitz egin eta
zuk ere nahikoa daukazu etxean.

349
00:29:09,640 --> 00:29:13,840
Ba bai ? Ez da giro? oso
urduri gaude denok.

350
00:29:13,840 --> 00:29:15,480
Umearen berririk ez, ezta?

351
00:29:15,480 --> 00:29:18,000
Ez, gero eta kezkatuago nago.

352
00:29:18,000 --> 00:29:20,080
Ea lehenbailehen aurkitzen duten.

353
00:29:20,080 --> 00:29:25,760
Hau zoritxarra.
Umea desagertu eta aita atxilotu!

354
00:29:31,440 --> 00:29:32,920
A zer bi, ezta??

355
00:29:34,520 --> 00:29:35,920
Ba bai.

356
00:29:44,160 --> 00:29:45,280
Abel ?

357
00:29:48,160 --> 00:29:51,720
Jakin dudanez, atxilotu ditek Paularen
hiltzailea,?

358
00:29:52,640 --> 00:29:54,760
Barkamena eskatu beharko hidake

359
00:29:55,120 --> 00:29:57,080
hilketa niri leporatzeagatik.

360
00:29:59,360 --> 00:30:04,000
Ez duk trago atsegina izango
semeak emaztea hil izana.

361
00:30:06,160 --> 00:30:09,480
Ederki gozatzen ari haiz,
kabroi halakoa!

362
00:30:09,480 --> 00:30:13,240
Faborez! Nola  pentsa dezakek
horrelakorik?

363
00:30:13,240 --> 00:30:16,040
Bazakiat, garai latzak direla,
zuen etxerako,

364
00:30:17,280 --> 00:30:25,640
eta orain.., umearen desagerpena,
ez diot horrelakorik inori desio.

365
00:30:25,640 --> 00:30:34,040
Badakik Abel, laguntza behar baduzue
jo nigana. Abokaturik onenak ditiat.

366
00:30:34,040 --> 00:30:39,960
Lehen ere atera hindudan
kartzelatik? gogoratzen?

367
00:30:48,800 --> 00:30:50,880
Nekane, Ikerne Urkijo iritsi da.

368
00:30:50,880 --> 00:30:52,640
Esan pasatzeko.

369
00:30:55,720 --> 00:30:57,120
Kaixo.

370
00:30:57,240 --> 00:30:59,160
Arratsalde on , Ikerne. Jesarri,
mesedez.

371
00:30:59,160 --> 00:31:01,080
Aurkitu duzue?

372
00:31:01,080 --> 00:31:06,120
Ez. Momentuz ez, baina buru  belarri
gabiltza inguruak miatzen.

373
00:31:08,360 --> 00:31:15,600
Ikerne? Non zeunden Sara
desagertu zen momentuan?

374
00:31:15,600 --> 00:31:18,120
Baina, umea Joaarekin zegoen.

375
00:31:18,120 --> 00:31:20,040
Baina, zu non zeunden?

376
00:31:21,960 --> 00:31:25,040
Lukasekin hotelean zerbait hartzen.

377
00:31:26,480 --> 00:31:29,040
Zenbat denpora egon zinen Lukasekin?

378
00:31:30,320 --> 00:31:35,120
Gutxi. Elkartu eta berehala
deitu zidan amak.

379
00:31:36,360 --> 00:31:40,320
Ze harreman daukazu gaur egun zure
senar ohiagaz?

380
00:31:40,320 --> 00:31:44,680
Ez daukagu harremanik. Sara da
elkartzen gaituen lotura bakarra.

381
00:31:44,680 --> 00:31:47,600
Eta, zelan doa zaintzaren auzia?

382
00:31:47,600 --> 00:31:53,760
Abokatuek daramate. Eta nik hemen,
daukat eskatuta kustodia.

383
00:31:53,760 --> 00:31:57,120
Oraintxe hasi behar genuen
tramitazioekin.

384
00:31:59,760 --> 00:32:03,520
Mesedez Nekane, Henryren kontua da,
Henryk dauka,

385
00:32:03,520 --> 00:32:05,640
norbaitek lagunduko zion.

386
00:32:06,720 --> 00:32:08,880
Henryk badu ezagunik Arralden?

387
00:32:10,120 --> 00:32:14,400
Nik dakidala ez. Baina gai da
edozein kontratatzeko.

388
00:32:15,640 --> 00:32:19,800
Baina hamen ez dauka baliabide
handirik holango zeozer antolatzeko.

389
00:32:19,800 --> 00:32:22,480
Zuk ordea, bai.

390
00:32:22,480 --> 00:32:24,320
Zer esan nahi duzu?

391
00:32:24,720 --> 00:32:28,280
Zure familiak laguntzea zeukala
hau guztia antolatzen.

392
00:32:28,280 --> 00:32:33,440
Joanak umea ezkutatzen eta
Lukasek koartada emoten.

393
00:32:33,440 --> 00:32:35,760
Mesedez, nola pentsa dezakezu hori?

394
00:32:35,760 --> 00:32:38,640
Salatu zintuzten behin...
umea bahitzeagatik.

395
00:32:38,640 --> 00:32:40,440
Eta? Horregatik susmagarri naiz ?

396
00:32:41,920 --> 00:32:44,760
Nik enuen ekarri umea bahituta!

397
00:32:44,760 --> 00:32:47,760
Bere ama naiz eta eskubidea nuen
umearekin hona etortzeko.

398
00:32:47,760 --> 00:32:51,960
Badakit, Ikerne, baina aukera
guztiak hartu behar ditugu kontuan.

399
00:32:51,960 --> 00:32:58,000
Nik ez daukat umea, Nekane. Aurkitu
egin behar duzue.

400
00:32:58,000 --> 00:33:01,720
Topatuko dugu, baina ikerketak
irauten duen bitartean...

401
00:33:01,720 --> 00:33:03,920
Ikertu Henry, berak bahitu du!

402
00:33:13,040 --> 00:33:14,320
Zer moduz?

403
00:33:15,560 --> 00:33:17,640
Zaindu gertutik.

404
00:33:17,640 --> 00:33:19,720
Bera izan dela uste duzu?

405
00:33:19,880 --> 00:33:22,080
Ezin dugu baztertu.

406
00:33:29,200 --> 00:33:34,320
Sekulako barreak egin genituen. Ez
dakizu zer baldarra naizen eskiatzen

407
00:33:34,320 --> 00:33:36,440
Niri, pistaz kanpo ibiltzea
gustatzen zait.

408
00:33:36,440 --> 00:33:37,840
Benetan? Orduan ona zara, e?

409
00:33:37,840 --> 00:33:40,040
Tori! Pintxo egin berriak.

410
00:33:40,040 --> 00:33:41,360
Igone! Eskerrik asko.

411
00:33:42,240 --> 00:33:44,800
Munduko sukaldaririk onena da.

412
00:33:46,640 --> 00:33:49,120
Ez duzu jan behar?

413
00:33:49,120 --> 00:33:51,040
Ez naiz gose.

414
00:33:51,040 --> 00:33:57,120
Xanet, ondo aterako da dena,?

415
00:33:57,120 --> 00:33:58,880
Kaixo, Miren! Zer moduz?

416
00:33:58,880 --> 00:34:00,920
Kaixo! Ondo. Eta zuek?

417
00:34:00,920 --> 00:34:02,960
Ze hartu nahi duzu?

418
00:34:02,960 --> 00:34:04,720
Ba ? laranjazko zuku bat.

419
00:34:04,720 --> 00:34:06,280
Ok. Eseri, hementxe.

420
00:34:06,280 --> 00:34:07,560
Eskerrik asko.

421
00:34:11,120 --> 00:34:12,880
Kaixo, Xanet.

422
00:34:12,880 --> 00:34:14,000
Iepa.

423
00:34:14,440 --> 00:34:16,640
Zer moduz zaude?

424
00:34:16,640 --> 00:34:17,760
Ondo.

425
00:34:18,120 --> 00:34:19,520
Pozten naiz.

426
00:34:20,160 --> 00:34:22,040
Eta zu?

427
00:34:22,040 --> 00:34:27,480
Hobeto, baina izugarri sumatzen
dut zure falta.

428
00:34:29,040 --> 00:34:30,880
Ze moduz institutuan?

429
00:34:31,200 --> 00:34:36,920
Ondo. Asko hobetu dut matematiketan.
Lagun batek laguntzen dit.

430
00:34:36,920 --> 00:34:38,360
Ze ondo!

431
00:34:39,720 --> 00:34:41,520
Hementxe zure zukua!

432
00:34:41,840 --> 00:34:43,280
Eskerrik asko.

433
00:34:43,280 --> 00:34:46,280
Badakizu Mishak izan dituela
katakumeak?

434
00:34:46,280 --> 00:34:47,680
A bai? Noiz?

435
00:34:47,920 --> 00:34:51,640
Herenegun. Lau. Baina norbaiti
eman beharko dizkiot!

436
00:34:51,640 --> 00:34:52,760
Zer ba?

437
00:34:53,000 --> 00:34:56,520
Lau asko dira etxean edukitzeko?
Laster ez dira geldi egongo!

438
00:34:56,880 --> 00:34:58,600
Ni bezala orduan, ezta?

439
00:34:58,600 --> 00:35:03,320
Bai, txikitan batez ere...
gogoratzen? Zu bai zinela bitxoa!

440
00:35:10,800 --> 00:35:13,760
Ikerne... badakit oso gaizki
pasatzen ari zarela,

441
00:35:14,840 --> 00:35:17,760
baina kontatu nirekin edozertarako,
bale?

442
00:35:17,760 --> 00:35:20,560
Ez bakarrik sentitu behintzat,
ze etzaude,...

443
00:35:20,800 --> 00:35:23,760
Nik Sara agertzea nahi dut, Lukas.
Besterik ez.

444
00:35:26,520 --> 00:35:29,160
Badakizu zer pentsatzen dudan
behin da berriro...?

445
00:35:31,760 --> 00:35:37,800
Ez nuela zurekin geratu behar. Sara
nirekin balego, ez zuten eramango.

446
00:35:39,520 --> 00:35:41,440
Auskalo non dagoen gaixoa ?

447
00:35:41,440 --> 00:35:44,320
Ikerne azalduko da, laster egongo
da zurekin.

448
00:35:45,640 --> 00:35:50,320
Ea, goazen portu aldera, zerbait
hartzera...

449
00:35:50,320 --> 00:35:52,840
Ez... ezin dut. Iñigorekin
geratu naiz.

450
00:35:52,840 --> 00:35:54,240
Iñigorekin?

451
00:35:54,520 --> 00:35:58,880
Bai, laguntzen ari zait, badakizu.

452
00:36:00,560 --> 00:36:03,560
Bueno, egongo gara!

453
00:36:03,560 --> 00:36:05,400
Bale, nahi duzunean.

454
00:36:06,800 --> 00:36:07,920
Agur!

455
00:36:13,640 --> 00:36:17,160
Arralden atzo desagertu zen umearen
bila jarraitzen du ertzaintzak.

456
00:36:17,160 --> 00:36:19,800
Orain arte ez da agertu inolako
arrastorik. Umeak,

457
00:36:19,800 --> 00:36:23,600
Sara Hintonek 10 hilabate bakarrik
ditu eta herritarrak ere

458
00:36:23,600 --> 00:36:25,160
mobilizatu dira bilaketa lanetan.

459
00:36:28,480 --> 00:36:29,720
Kaixo Alizia..

460
00:36:29,720 --> 00:36:32,520
Kaixo.

461
00:36:33,000 --> 00:36:37,480
Jende asko bildu da Sararen
bilaketan. Txandak eta antolatu dira

462
00:36:38,920 --> 00:36:41,320
Oraintxe eman dute albistea
telebistaz.

463
00:36:41,320 --> 00:36:46,080
Ondo. Zenbat eta oihartzun
handiagoa, hobe.

464
00:36:46,080 --> 00:36:49,120
Ez dakit ba. Doako morbo hau
sortzea ere ?

465
00:36:50,520 --> 00:36:52,440
? Egunkari batzuetatik deitu dute.

466
00:36:53,360 --> 00:36:57,000
Eta? Ze esan diezu?

467
00:36:57,000 --> 00:36:58,680
Pentsatu egin behar dugula.

468
00:37:00,440 --> 00:37:04,040
Bai. Ikernek erabaki behar du
zer egin.

469
00:37:04,040 --> 00:37:06,360
Gauean komentatuko diot.

470
00:37:08,960 --> 00:37:11,240
Naia ?

471
00:37:15,280 --> 00:37:18,200
Ez gaituzu agurtu behar ala?

472
00:37:19,720 --> 00:37:20,840
Kaixo.

473
00:37:21,320 --> 00:37:23,160
Etorri mesedez.

474
00:37:29,160 --> 00:37:31,160
Naia, egon lasai, mesedez?
inork ez du pentsatzen aita

475
00:37:31,160 --> 00:37:32,400
hiltzaile bat denik

476
00:37:32,720 --> 00:37:37,480
Ba aitonak bai. Badakit zuk salatu
zenuela! Eskolan esan didate.

477
00:37:37,480 --> 00:37:39,560
Ez egin kasurik eskolan
entzundakoei, ?

478
00:37:39,560 --> 00:37:44,360
Utzi azaltzen, Alizia.

479
00:37:48,800 --> 00:37:53,240
Arrazoi duzu, Naia. Nik salatu nuen.

480
00:37:53,240 --> 00:37:56,000
Baina ez nuen beste aukerarik.

481
00:37:59,240 --> 00:38:04,360
Paularen hilketarekin lotzen zuen
arrasto bat aurkitu nuen.

482
00:38:04,360 --> 00:38:07,440
Zer egingo zenuen zuk?

483
00:38:07,440 --> 00:38:13,200
Paula nire emaztea zen eta
asko maite nuen!

484
00:38:13,200 --> 00:38:15,360
Baina aita ez da hiltzaile bat!!

485
00:38:22,240 --> 00:38:24,200
Eta arrazoia balu?

486
00:38:30,320 --> 00:38:33,800
eta esan dit ikerketa irekita
dagoen bitartean...

487
00:38:34,240 --> 00:38:36,720
ezin dutela aukerarik baztertu.

488
00:38:37,640 --> 00:38:42,000
Lasai Ikerne, normala da ertzaintzak
hurbilekoei galdeketa egitea.

489
00:38:42,000 --> 00:38:45,480
Eta uste du... Joana eta Lukas ere
tartean egon daitezkeela.

490
00:38:46,840 --> 00:38:49,520
Baina nola pentsa dezakete,
gu izan garela?

491
00:38:49,520 --> 00:38:54,920
Horrela lan egiten dute, lekukoa
estutu eta ikusi ea ezkutatzeko...

492
00:38:54,920 --> 00:38:56,960
Baina ze ezkutatu behar dut nik!?

493
00:38:56,960 --> 00:38:58,360
Ez dakit ?

494
00:38:58,960 --> 00:39:06,360
Ikerne, zure abokatua naiz eta...
galdetu egin behar dizut.

495
00:39:06,360 --> 00:39:08,840
Ez didazu ezer ezkutatzen, ezta?

496
00:39:10,240 --> 00:39:12,440
Zu ere berdin?

497
00:39:12,440 --> 00:39:15,720
Konfiantza osoa izan behar
dugu elkarren artean. Eta egiarekin

498
00:39:15,720 --> 00:39:19,000
Eta egia esaten ari naiz!

499
00:39:19,000 --> 00:39:22,160
Ba orduan ez kezkatu, Nekanek
esandakoagatik.

500
00:39:24,040 --> 00:39:26,600
Galduta dabiltza eta zerbait aurkitu
behar dute, nola edo hala.

501
00:39:28,160 --> 00:39:32,160
Horrek kezkatzen nau, ez dakite non
dagoen, nire alaba.

502
00:39:33,920 --> 00:39:35,720
Zerbait gertatu bazaio?

503
00:39:37,280 --> 00:39:39,760
Ertzaintza burubelarri dabil
bilaketan.

504
00:39:39,760 --> 00:39:41,480
eta aurkitu arte, ez dira geldituko.

505
00:39:41,480 --> 00:39:43,720
Ba gaurdenbora gehiago pasatu dute
niri galdeketa egiten,

506
00:39:43,720 --> 00:39:45,360
umea bilatzen baino.

507
00:39:45,360 --> 00:39:48,520
Hurrengoan, komisariara deitzen
dizutenean, zurekin joango naiz.

508
00:39:48,520 --> 00:39:51,360
Zure abokatua naiz eta onartu egin
beharko dute.

509
00:39:52,400 --> 00:39:54,080
Eskerrik asko.

510
00:39:54,080 --> 00:39:59,160
Tira, goazen ?  Kevin, zenbat
zor dizut?.

511
00:39:59,160 --> 00:40:01,800
Lasai. Etxearen kontura!

512
00:40:04,800 --> 00:40:07,320
Animo,bai?

513
00:40:14,640 --> 00:40:17,120
Ez da proiekturik interesgarriena,
baina,

514
00:40:17,120 --> 00:40:19,840
bi astetako lana izango dut
hipermerkatu horrekin.

515
00:40:19,840 --> 00:40:26,160
Azkenean, kokoteraino bukatuko dut
barazkiei argazkiak atera eta atera?

516
00:40:29,120 --> 00:40:31,760
Leo, ondo zaude?

517
00:40:31,760 --> 00:40:34,560
Miren etorri da lehen. Xanetekin
hitz egiten aritu da.

518
00:40:34,560 --> 00:40:37,520
Etxean azaldu da? Baina esan
nion argi eta garbi,

519
00:40:37,520 --> 00:40:41,280
Ez, Karlos, nik antolatu diet
hitzordua Bogan.

520
00:40:41,280 --> 00:40:42,280
Zuk?

521
00:40:42,280 --> 00:40:42,960
Bai.

522
00:40:42,960 --> 00:40:45,560
Xanetentzat onena zela pentsatu dut.

523
00:40:47,800 --> 00:40:52,640
Leo, ni naiz bere aita eta nik
badakit zer den ona mutilarentzat.

524
00:40:52,640 --> 00:40:56,200
Begira, Karlos, ni ez naiz bere ama,
baina nirekin bizi da eta kariño

525
00:40:56,200 --> 00:40:59,560
handia hartu diot.Uste dut niri ere
badagokidala iritzia ematea.

526
00:40:59,560 --> 00:41:01,640
Bai, iritzia ematea, bai, ados?
baina ezin dituzu

527
00:41:01,640 --> 00:41:04,440
zuk bakarrik hartu erabakiak.Nirekin
kontsultatu behar zenuen

528
00:41:04,440 --> 00:41:05,440
ezer egin aurretik.

529
00:41:05,440 --> 00:41:07,960
Baliteke eta pentsatu nuen, baina
banekien ez zinela nirekin

530
00:41:07,960 --> 00:41:09,240
ados egongo

531
00:41:09,240 --> 00:41:12,120
Karlos, oker ari zara.

532
00:41:12,120 --> 00:41:14,240
Ba utzi ba niri hanka
sartzen.

533
00:41:14,240 --> 00:41:20,000
Eta mesedez,?etzazu berriro zure
kasa jokatu nire semeari dagokionean

534
00:41:32,600 --> 00:41:34,160
Ikustekoa izan zen zure aurpegia!

535
00:41:34,160 --> 00:41:37,320
Zer nahi zenuen? Sorpresa
zoragarria izan zen!

536
00:41:37,320 --> 00:41:39,360
Beraz, dena ondo?

537
00:41:39,600 --> 00:41:47,280
Bai, Ernesto. Oso gustura ibili naiz
Paris zoragarria da.

538
00:41:47,280 --> 00:41:48,680
Kaixo, bikote!

539
00:41:48,840 --> 00:41:52,240
Mireia ?! Zer moduz?

540
00:41:53,520 --> 00:41:55,080
Noiz itzuli zara?

541
00:41:55,080 --> 00:41:56,440
Eguerdian.

542
00:41:56,440 --> 00:41:58,560
Eta zergatik ez diguzu abisatu?

543
00:41:58,600 --> 00:42:02,040
Zertarako ?!  Ezustekoa
eman nahi nizun

544
00:42:02,040 --> 00:42:04,640
Eta ikusten dudanez, lortu
dut, ezta ??

545
00:42:04,640 --> 00:42:05,760
Bai?

546
00:42:07,320 --> 00:42:09,840
Tira, bulegora noa. Agiri batzuk
sinatu behar ditut.

547
00:42:09,840 --> 00:42:12,720
Ondo da. Gero hitz egingo dugu.

548
00:42:14,720 --> 00:42:17,040
Gauzak ez dira aldatzen, ezta?

549
00:42:17,040 --> 00:42:20,400
Ezustean harrapatu duzu.

550
00:42:20,400 --> 00:42:22,960
Bai. Kontrolpean izan behar
beti dena?

551
00:42:22,960 --> 00:42:25,040
Tira, zuk hobeto ezagutzen duzu.

552
00:42:25,400 --> 00:42:27,240
Ba bai, hori egia da.

553
00:42:27,280 --> 00:42:31,560
Eta zu zer moduz? Buruhauste handiak
eman dizkizu “nire familiak”??

554
00:42:31,560 --> 00:42:33,960
Ez, ondo moldatu naiz.

555
00:42:33,960 --> 00:42:36,320
Desiratzen nengoen zu ikusteko.

556
00:42:36,320 --> 00:42:37,720
Nik ere bai ?

557
00:42:38,360 --> 00:42:42,040
Eta? Hemen zer? Ez dago nobedaderik?

558
00:42:42,040 --> 00:42:47,160
Ez. Dena beti bezala. Eta zu zer
moduz New York-en?

559
00:42:52,120 --> 00:42:54,600
Zer, Ikerne?

560
00:42:56,160 --> 00:42:57,520
Jakin duzu berriren bat?

561
00:42:58,440 --> 00:43:01,920
Nekanek beste galdeketa bat egin
dit. Oraingoan susmagarri moduan!

562
00:43:02,560 --> 00:43:04,120
Nola susmagarri moduan?

563
00:43:04,120 --> 00:43:06,920
Bai, susmoa du nik ezkutatu ote
dudan Sara.

564
00:43:07,400 --> 00:43:10,120
Erotu egin dira?? Nondik atera dute
horrelako zerbait?

565
00:43:10,120 --> 00:43:14,360
Galdetu Henryri. Bera dabil nire
aurkako susmoak pizten.

566
00:43:16,920 --> 00:43:22,360
Ez dakit zer gertatzen ari den...
Sara desagertuta eta ni susmagarri?!

567
00:43:22,640 --> 00:43:24,440
Zer egingo dut...?

568
00:43:25,600 --> 00:43:28,680
Ikerne, maitea? lasai zaitez pixka
bat? Nekane berehala

569
00:43:28,680 --> 00:43:31,800
Zergatik deitu zenion??!  Esan
nizun ez zela fidatzekoa!!

570
00:43:31,800 --> 00:43:34,440
Lagundu egin nahi nizun. Uste nuen
hitz egiteak egoera hobetuko zuela.

571
00:43:34,440 --> 00:43:38,320
Ba ez. Ikusi duzu. Ez nuen
Arraldera etorri behar!

572
00:43:38,320 --> 00:43:41,400
Bartzelonara joan behar nuen
Elsarengana!

573
00:43:42,360 --> 00:43:44,240
Zure erruz gaude horrela!

574
00:43:55,040 --> 00:43:56,200
Ze  ari da?

575
00:43:56,200 --> 00:43:59,480
Gasifikadoraren aurkako
manifestazioa dago arratsaldean.

576
00:43:59,480 --> 00:44:01,880
Ba Kevinek etzuen nahi kartelik?ez?

577
00:44:01,880 --> 00:44:03,400
A! Baina orain bera ez dago, no?

578
00:44:03,400 --> 00:44:05,360
Bueno, bueno, hor konpon zuek?
Atera garagardo bat.

579
00:44:08,280 --> 00:44:10,760
Joan behar duzu manifestaziora ala?

580
00:44:10,760 --> 00:44:12,160
Bai. Eta zuk?

581
00:44:12,280 --> 00:44:15,040
Ez dakit. Lukasi eragiten dio kontu
honek eta

582
00:44:15,040 --> 00:44:16,800
ez diot salmenta hondatu nahi.

583
00:44:16,800 --> 00:44:19,400
Hombre! Nik ere ez. Baina kulpa
ez da berea,

584
00:44:19,400 --> 00:44:21,520
terrenoen eroslearena baizik.

585
00:44:21,600 --> 00:44:23,720
Egia, horrela begiratuta?

586
00:44:23,880 --> 00:44:27,240
Eta ez da justua gasifikadora
bat jartzea.

587
00:44:27,240 --> 00:44:31,400
Badakizu ze txikizioa egingo duten?
Eta gainera arriskutsua izan daiteke

588
00:44:31,400 --> 00:44:33,600
Ia, baino lanpostu berriak sortuko
dira.

589
00:44:33,600 --> 00:44:35,120
Bai, hori badakit.

590
00:44:37,760 --> 00:44:40,920
Eta, Sararen inguruko berririk bai?

591
00:44:40,920 --> 00:44:44,440
Ez. Eta denbora gehiegi pasatu
da gauza onerako.

592
00:44:44,520 --> 00:44:46,320
Pobre Ikerne ?

593
00:44:46,560 --> 00:44:49,160
Bai. Komisarian izan da lehen
eta galdera

594
00:44:49,160 --> 00:44:52,000
deserosoak egin dizkio Nekanek?
gogorra izan da.

595
00:44:52,000 --> 00:44:54,120
¡Oye! Ez duzue pentsatuko bera
izan denik, ezta?

596
00:44:54,120 --> 00:44:57,280
Nik ez, baina ikuspegi polizialetik,
ezin da ezer baztertu.

597
00:44:57,280 --> 00:44:59,360
Aukera guztiak hartu behar
dira kontuan.

598
00:44:59,360 --> 00:45:00,480
Bueno, por favor!

599
00:45:00,960 --> 00:45:03,320
Itxaso, beti egiten da horrela!
Gertukoenak ikertuz.

600
00:45:03,320 --> 00:45:04,880
Ume falta eta gainera?

601
00:45:04,880 --> 00:45:06,280
Bai, badakit.

602
00:45:08,080 --> 00:45:09,920
Non egongo ote da?

603
00:45:12,600 --> 00:45:13,720
Kaixo.

604
00:45:16,600 --> 00:45:17,720
Zer?

605
00:45:18,160 --> 00:45:23,080
Deus ez. Txategi inguruak miatu
ditinagu, eta batere ez.

606
00:45:24,240 --> 00:45:26,320
Itxaso, jarri garagardo bat,
mesedez.

607
00:45:26,320 --> 00:45:30,640
Akituta gaude. Bost orduz ibili
gara gora eta behera.

608
00:45:30,640 --> 00:45:32,880
Joana, mi amol, azalduko da.

609
00:45:32,880 --> 00:45:35,680
Ahal dugun guztia egiten ari
gara komisarian.

610
00:45:35,840 --> 00:45:38,560
Ba ematen du ez dela nahikoa.

611
00:45:39,760 --> 00:45:43,480
Eta hilik azaltzen bada? Ez diot
sekula neure buruari barkatuko

612
00:45:43,480 --> 00:45:45,320
Etzazu hori esan.

613
00:45:57,560 --> 00:45:59,600
Henry. Alizia naiz.

614
00:46:06,360 --> 00:46:07,600
Zurekin hitz egin behar dut.

615
00:46:07,600 --> 00:46:09,080
Pasa.

616
00:46:12,080 --> 00:46:16,240
Zu zer zabiltza? Ikerneren
aurkadeklaratu duzu komisarian??

617
00:46:16,240 --> 00:46:17,680
Egindako galderei erantzun diet!

618
00:46:17,680 --> 00:46:19,720
Nola pentsa dezakezu bera izan dela?

619
00:46:19,720 --> 00:46:21,400
Australiatik ere alde egin zuen.

620
00:46:21,400 --> 00:46:23,720
Ezta hain arraroa umea
nonbait ezkutatzea.

621
00:46:23,720 --> 00:46:25,520
Zu ez zaude burutik ondo!

622
00:46:25,520 --> 00:46:27,160
Nire alaba desagertu da!

623
00:46:27,160 --> 00:46:29,760
Zuen artekoa konpontzeko deitu
nizun, ez bazterrak nahasteko.

624
00:46:29,760 --> 00:46:30,840
Ez dut nik bahitu.

625
00:46:30,840 --> 00:46:32,200
Ikernek ere ez!

626
00:46:32,200 --> 00:46:34,200
Niri bota nahi didazu errua?

627
00:46:35,680 --> 00:46:41,880
Ez dut esan holakorik, baina zure
jarrerak ez du ezertan laguntzen.

628
00:46:43,360 --> 00:46:47,600
Sara aurkitu behar dugu. Eta da
elkarri gauzak leporatuz...

629
00:46:47,600 --> 00:46:49,280
ez dugu aurkituko.

630
00:46:49,280 --> 00:46:51,200
Indarrak batu behar ditugu.

631
00:46:51,200 --> 00:46:54,920
Zenbat eta denbora gehiago pasa,
okerrago da.  Etzara konturatzen!?

632
00:46:54,920 --> 00:46:56,720
Jakina! Ni ere sufritzen ari naiz!

633
00:46:56,720 --> 00:46:58,160
Horregatik! Bat eginda egon
behar dugu!

634
00:46:58,160 --> 00:47:02,520
Listen, alaba aurkitu nahi dut eta
ezin dut aukerarik baztertu.

635
00:47:07,040 --> 00:47:12,320
Badakizu? Alde batetik? hobe bai,
umea Ikernek balu.

636
00:47:12,320 --> 00:47:16,280
Horrela seguru egongo nintzateke
bizirik dagoela.

637
00:47:22,160 --> 00:47:25,040
Joana gaixoa ? lo está pasando
fatal.

638
00:47:25,040 --> 00:47:27,440
Saiatzen naun animatzen,
baina alferrik.

639
00:47:27,440 --> 00:47:29,240
Egoera zaila duk.

640
00:47:29,240 --> 00:47:31,720
Eta gainera, bere errua izan
dela ziok.

641
00:47:31,720 --> 00:47:35,960
Ez! Ni hablar!  Burutik kendu
behar diogu hori!

642
00:47:35,960 --> 00:47:37,760
Bere ondoan egon behar diagu.

643
00:47:37,760 --> 00:47:39,760
Bai, bai, hori fijo.

644
00:47:45,920 --> 00:47:47,760
Ta nere garagardoa zer?

645
00:47:47,760 --> 00:47:49,400
Joana, mi chica...

646
00:47:49,400 --> 00:47:51,840
Itxaso, garagardo bat, ez dut
besterik nahi.

647
00:47:59,240 --> 00:48:02,480
Eztin erreakzionatzen.

648
00:48:02,480 --> 00:48:05,800
Pues mira, hasteko, zuk ez eman
disgustu gehiago, ya te vale, a?

649
00:48:05,800 --> 00:48:07,680
Aizan, ni utzi bakean, ados?!

650
00:48:07,680 --> 00:48:11,160
Bale, bale, nahikoa da. Eta hi?
Zer moduz habil?

651
00:48:11,680 --> 00:48:16,440
Aski duk! Gehiegi puztu duzue
kontua. Enagok engantxatuta!

652
00:48:16,440 --> 00:48:19,040
Hik esaten baduk, sinesten diat.

653
00:48:19,040 --> 00:48:21,280
Ea ba Kevinek ere sinesten didan.

654
00:48:21,280 --> 00:48:23,000
Fidatzen ez bada,... por algo será!

655
00:48:23,000 --> 00:48:25,680
Itxaso!!Joana ez dago zuen hika
mikak agoantatzeko.

656
00:48:25,680 --> 00:48:28,600
Horregatik! Ahaztu nitaz, ados?
Ondo nago.

657
00:48:28,600 --> 00:48:30,200
Zigarro bat erretzera noak.

658
00:48:30,200 --> 00:48:31,400
Joe, Itxaso!

659
00:48:31,400 --> 00:48:32,520
Zer?

660
00:48:32,680 --> 00:48:35,440
Neurtu hitz hoiek. Manexek egoerari
buelta ematea nahi badugu,

661
00:48:35,440 --> 00:48:36,880
psikologia pixkat erabili behar
dugu.

662
00:48:36,880 --> 00:48:39,680
Niri bukatu zait pazientzia!
Que espabile ?!

663
00:48:39,720 --> 00:48:41,200
Begira nola dagoen Joana.

664
00:48:44,280 --> 00:48:46,080
Ya? Chico, bai azkar!

665
00:48:46,160 --> 00:48:47,600
Uztak pakean.

666
00:48:54,920 --> 00:48:58,440
Oraindik gogoan daukat landareei
hizketan ikusi zintudan lehen eguna.

667
00:48:58,440 --> 00:49:00,960
Pentsatu nuen erotuta zeundela.

668
00:49:00,960 --> 00:49:03,640
Arreba Ines.

669
00:49:03,640 --> 00:49:06,120
Kaixo, Ama Nagusi. Baratzean ari
gara.

670
00:49:06,120 --> 00:49:07,560
Zurekin hitz egin nahi dut.

671
00:49:08,880 --> 00:49:10,280
Jakina?

672
00:49:33,880 --> 00:49:35,280
Zer da?

673
00:49:40,360 --> 00:49:43,920
Badakizu German atxilotu dutela?

674
00:49:43,920 --> 00:49:49,720
Bere aitaren emaztea hiltzea
errekan aurkitu zuten emakumea?

675
00:49:49,720 --> 00:49:51,520
hil izana, leporatzen diote.

676
00:49:52,800 --> 00:49:55,200
Bazenekien zerbait?

677
00:49:56,280 --> 00:49:58,080
Ez, Ama Nagusi.

678
00:50:00,480 --> 00:50:04,600
Hilketa burutu zen garaian
Germanen etxean bizi zinen.

679
00:50:04,600 --> 00:50:08,280
Ez zenuen ezer nabaritu?

680
00:50:09,960 --> 00:50:11,800
Ez.

681
00:50:13,680 --> 00:50:16,160
Gerora ere ez?

682
00:50:16,160 --> 00:50:21,520
Ez, ez, batere ez, benetan.

683
00:50:35,800 --> 00:50:36,920
Ondo da.

684
00:50:59,040 --> 00:51:02,920
Azkenean! Banuen gogoa zurekin
bakarka hitz egiteko.

685
00:51:02,920 --> 00:51:04,920
Ze esan behar didazu ba?

686
00:51:04,920 --> 00:51:07,480
Bada, nik ez dakidan zerbait?

687
00:51:07,480 --> 00:51:09,760
Gauza asko ez dakizu zuk...!

688
00:51:09,760 --> 00:51:12,880
Uf, kopa bat hartuko dut orduan ?

689
00:51:12,880 --> 00:51:14,720
Beharko duzu, bai.

690
00:51:16,960 --> 00:51:20,760
Malenek badaki gezurra esan
geniola bere amaren inguruan.

691
00:51:22,120 --> 00:51:25,440
Badaki Jaione hori etzela bere ama!

692
00:51:25,440 --> 00:51:27,280
Nola jakin du?

693
00:51:27,280 --> 00:51:29,680
Ikertzen aritu da bere kabuz.

694
00:51:32,480 --> 00:51:34,360
Esan nizun kontatu egin behar
geniola!

695
00:51:34,360 --> 00:51:36,600
Gainera, oso gaizki sentitu naiz.

696
00:51:36,600 --> 00:51:38,640
Nire burua justifikatu behar
izan dut Malenen aurrean.

697
00:51:38,640 --> 00:51:40,440
Biok gara erantzule.

698
00:51:40,560 --> 00:51:43,360
Ez, Ernesto. Ez maila berean
behintzat.

699
00:51:44,240 --> 00:51:49,160
Nik ez nekien  Inesen alaba zenik.
Ez nazazu zurekin parekatu.

700
00:51:50,560 --> 00:51:56,320
Hala ere, lasai. Uste du Karmele
Landeta zela bere ama.

701
00:51:56,320 --> 00:51:58,280
Eta Ines... ahizpa duela.

702
00:51:58,320 --> 00:51:59,440
Baina nondik atera du hori?

703
00:51:59,440 --> 00:52:02,480
Ez dakit!  Baina honaino iritsi
bada, laster jakingo du egia osoa.

704
00:52:02,480 --> 00:52:05,560
Ezin diogu utzi. Malenek ezin
du jakin Ines dela bere ama!

705
00:52:05,560 --> 00:52:08,800
Eta zer egin behar duzu, beste
gezur bat asmatu?

706
00:52:08,800 --> 00:52:11,480
Berriro engainatu behar duzu?

707
00:52:14,160 --> 00:52:15,480
Egia kontatu behar diozu.

708
00:52:15,480 --> 00:52:17,320
Ezta pentsatu ere.

709
00:52:17,800 --> 00:52:19,720
Ba orduan, zuk ikusi ?

710
00:52:19,720 --> 00:52:21,520
Berarekin hitz egitera noa.

711
00:52:21,520 --> 00:52:23,280
Etxetik alde egin du.

712
00:52:23,280 --> 00:52:25,000
Nola etxetik alde egin duela?

713
00:52:25,000 --> 00:52:28,080
Iritsi naizenean maleta egiten
ari zen eta joan egin da.

714
00:52:28,080 --> 00:52:29,760
Baina zer kristo! Nola utzi
diozu joaten?

715
00:52:29,760 --> 00:52:31,400
Zer egin behar nuen, lotu?

716
00:52:32,920 --> 00:52:35,080
Eta, nora joan da? Non dago?

717
00:52:35,080 --> 00:52:36,600
Eta nik zer dakit!

718
00:52:46,880 --> 00:52:50,840
Iñigo! Ikusi al duzu Malen?

719
00:52:52,120 --> 00:52:56,680
Ez, etxetik alde egin du.
Ea aurkitzen duzun.

720
00:52:56,680 --> 00:52:59,880
Bai, eskerrik asko Iñigo.

721
00:52:59,880 --> 00:53:02,120
Zerbait jakindakoan, abisatu,
bai?

722
00:53:07,240 --> 00:53:11,640
Niri ez begiratu horrela!
Zeuk hasi zenuen hau dena!

723
00:53:28,400 --> 00:53:29,800
Joana ?!

724
00:53:58,440 --> 00:54:01,960
Joder, Manex! Ezin huen beste
leku batean egin?

725
00:54:01,960 --> 00:54:03,520
Barkatu.

726
00:54:07,560 --> 00:54:09,080
Benga, jarri niri beste bat.

727
00:54:09,080 --> 00:54:11,640
Ze esaten ari haiz?

728
00:54:11,640 --> 00:54:12,720
Jartzeko bat niri ere!

729
00:54:12,720 --> 00:54:13,800
Etzan esan pitokeriarik!

730
00:54:13,800 --> 00:54:14,840
Manex!

731
00:54:14,840 --> 00:54:16,560
Hik ez dun sekula holakorik
hartu.

732
00:54:16,560 --> 00:54:20,240
Baina probatu egin nahi diat...
Jakiteko zer sentitzen den.

733
00:54:20,240 --> 00:54:21,560
Ea ulertze haudan behingoz !

734
00:54:21,560 --> 00:54:24,640
Bueno, lasaitu egin behar dinagu,
ados?

735
00:54:24,640 --> 00:54:27,760
Dutxatzera noa.

736
00:54:31,000 --> 00:54:33,360
Joana! Zertan ari haiz?!

737
00:54:33,360 --> 00:54:36,640
Zer, hik sartzen baduk, nik
zergatik ez?

738
00:54:43,600 --> 00:54:45,040
Geure artekoa uztea dun onena.

739
00:54:48,040 --> 00:54:50,400
Zu zer? Ospa hemendik!

740
00:54:50,400 --> 00:54:52,560
Eta, nolatan itzuli zara?

741
00:54:52,560 --> 00:54:54,880
Hau, nere etxea da?

742
00:54:54,880 --> 00:54:56,000
Bai...

743
00:54:56,080 --> 00:55:00,120
Maite nauzula diozu eta, azkenean
beti mina ematen bukatzen duzu!

744
00:55:00,120 --> 00:55:02,120
Ni ere, asko ari naiz sufritzen.

745
00:55:02,120 --> 00:55:05,600
Ni ere, engainatuta bizi izan naiz,
Malen.

746
00:55:05,600 --> 00:55:09,400
Orain gutxi jakin dut, orain duela
23 urte, zure aitak

747
00:55:09,400 --> 00:55:10,800
maitale bat izan zuela.

748
00:55:10,800 --> 00:55:14,240
Nor zen galdetu eta, ez zidan hitz
erdirik ere, esan.

749
00:55:14,240 --> 00:55:16,360
Gaizki jokatu dut zurekin.

750
00:55:17,680 --> 00:55:20,640
Aldez aurretik epaitu eta
kondenatu zintudan.

751
00:55:22,040 --> 00:55:24,680
Ta zuk berriz, beti egin duzu nire
alde.

752
00:55:25,960 --> 00:55:29,200
Jakin dut Germanena. Nik, irten
egin zela esan nizun,

753
00:55:29,200 --> 00:55:30,480
besterik ez!

754
00:55:30,480 --> 00:55:32,640
Eta horrek ez du ezer frogatzen!

755
00:55:32,640 --> 00:55:36,560
Asko sentitzen dut. Nire semea da.

756
00:55:36,560 --> 00:55:40,080
Baina onartu beharra dago,
errealitatea.

757
00:55:41,320 --> 00:55:43,080
German Madariaga, errugabea da.

758
00:55:44,400 --> 00:55:50,480
Eider, ikaragarri maite haut. Ez
adiorik. Kevin.

759
00:55:52,320 --> 00:55:53,760
Kanpotik entzuten dira, zure
garrasiak!

760
00:55:53,760 --> 00:55:55,400
Kevin, bere buruaz beste, egitera
zoan.

761
00:55:56,480 --> 00:55:57,560
Zer?!

762
00:55:57,560 --> 00:55:59,400
Herri osoa ere mugituta, alferrik.

763
00:55:59,400 --> 00:56:00,600
Ez duzu aurkituko.

764
00:56:00,600 --> 00:56:02,520
Zergatik ez?
Nonbaiten egon behar du.

765
00:56:02,520 --> 00:56:05,560
Baina hemen ez aita. Ez duzue
ulertzen, Henryk eraman du!

766
00:56:05,560 --> 00:56:06,600
Zurekin noa ni ere.

767
00:56:06,600 --> 00:56:09,000
Ez, nirekin ez, ez zaitut nire
ondoan nahi.

768
00:56:09,000 --> 00:56:11,920
Berdin zait, nire alaba da. Eta
edozer egingo dut aurkitzeko.

769
00:56:11,920 --> 00:56:13,600
Ba moldatu zure aldetik.

