Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S19E01 - D19_ 1. Bai, nahi dut.eu.srt

Deskargatu
1
00:04:36,720 --> 00:04:38,760
Zer moduz zaude?

2
00:04:41,040 --> 00:04:42,160
Ondo.

3
00:04:50,760 --> 00:04:52,600
Ez zoaz ezkontzara?

4
00:04:52,800 --> 00:04:56,280
Bai, baina zurekin hitz egin nahi
nuen joan aurretik.

5
00:05:00,680 --> 00:05:03,480
Ni ere azalduko naiz nire
alaba ikustera.

6
00:05:04,160 --> 00:05:07,720
Ines, etzazu lelokeriarik egin.
Badakizu arriskutsua dela.

7
00:05:07,720 --> 00:05:10,520
Berdin zait. Malenen eguni
zoriontsuena da eta

8
00:05:14,000 --> 00:05:15,800
ez dut galdu nahi.

9
00:05:16,200 --> 00:05:19,720
Ondo pentsatu, mesedez.
Atxilotu zaitzakete! ?

10
00:05:20,320 --> 00:05:28,360
Erabakita daukat, German. Bazkarira
ez, baina elizara joango naiz.

11
00:05:39,560 --> 00:05:42,680
Bizitza berri bat hasi dezakegu
hemendik urrun.

12
00:05:45,680 --> 00:05:48,920
Ez, esan nizun aurrekoan ere.

13
00:05:48,920 --> 00:05:53,560
Pasaporte faltsuak lortu ditut.

14
00:05:53,560 --> 00:05:55,360
Erotu egin zara?!

15
00:05:56,360 --> 00:06:02,840
Agian bai, baina izugarri maite
zaitut.

16
00:06:05,240 --> 00:06:10,160
Eta ihes egitea da elkarrekin
egoteko modu bakarra.

17
00:06:10,720 --> 00:06:12,800
Zoriontsu izango gara, Ines.

18
00:06:16,520 --> 00:06:19,520
Baina uko egin beharko genioke
hemengo guztiari.

19
00:06:19,520 --> 00:06:22,880
Ni prest nago. Edozer egingo
dut zuregatik.

20
00:06:33,480 --> 00:06:36,960
Mesedez, etorri nirekin.

21
00:06:41,320 --> 00:06:47,640
Etxera noa Lukasi laguntzera.
Ordubete barru da ezkontza.

22
00:06:51,360 --> 00:06:57,560
Arratsaldeko zazpietan tren
geltokian. Esan azalduko zarela.

23
00:07:14,680 --> 00:07:15,800
Han izango naiz.

24
00:08:11,920 --> 00:08:13,840
“Milesker, adiskide.”

25
00:08:13,840 --> 00:08:14,840
Kabroia!

26
00:08:15,160 --> 00:08:16,800
Argiago ibili beharra zagok.

27
00:08:16,800 --> 00:08:18,760
Ikusten diat, bai ?

28
00:08:18,760 --> 00:08:20,560
Oso harro nagok hitaz.

29
00:08:20,840 --> 00:08:22,640
Pauso garrantzitsua egin duk.

30
00:08:22,640 --> 00:08:25,160
Hemendik aurrerakoa ere zaila
izango duk,

31
00:08:25,160 --> 00:08:26,960
baina tipo gogorra haiz.
Lortuko duk uztea.

32
00:08:26,960 --> 00:08:28,720
Hala espero diat ?

33
00:08:28,720 --> 00:08:30,920
Senperrenak pasatu ditiat.

34
00:08:30,920 --> 00:08:33,000
Seguru. Baina ikusiko duk,

35
00:08:33,320 --> 00:08:35,920
“Izan” fundaziokoak apartak dituk,
majo lagunduko ditek.

36
00:08:35,920 --> 00:08:37,960
Urduri nagok, ez pentsa.

37
00:08:37,960 --> 00:08:40,480
Normala, baina ez etsi!

38
00:08:40,480 --> 00:08:41,840
Noiz arte  egon beharko duk?

39
00:08:41,840 --> 00:08:46,280
Etzakiat. Baina enauk
Arraldera itzuliko.

40
00:08:46,280 --> 00:08:48,160
Eta hori?

41
00:08:48,160 --> 00:08:52,360
Bizitza berri bat hasi nahi diat
beste nonbait.

42
00:08:52,360 --> 00:08:54,200
Ez diat nire burua hemen ikusten.

43
00:08:54,200 --> 00:08:56,120
Ez zakiat zergatik ez...

44
00:08:56,120 --> 00:08:58,400
Hasieran ez nian asmorik ezkontzara
joateko ere.

45
00:08:58,400 --> 00:09:01,840
Baina Lukasi zor zioat. Biziki
ongi portatu duk nirekin.

46
00:09:04,360 --> 00:09:07,840
Egun on!

47
00:09:10,960 --> 00:09:13,160
Nahi duzu tostada bat
eta laranja zukua prestatzea?

48
00:09:13,160 --> 00:09:15,280
Ez duk orduan esnaera txarragatik?

49
00:09:15,760 --> 00:09:18,800
Utzi, hartuko dut “nik” nahi dudana!

50
00:09:21,200 --> 00:09:24,000
Atzotik zagok horrela.
Ez zakiat zer duen.

51
00:09:24,000 --> 00:09:26,520
Gaileta guztiak jan dituzue?

52
00:09:26,520 --> 00:09:30,480
Barkatu. Uste ninan gehiago zeudela.

53
00:09:30,480 --> 00:09:32,880
Ba ez! Begiratu hurrengoan, tragón!

54
00:09:36,320 --> 00:09:38,160
Banoak dutxara badaezpada ?

55
00:09:40,200 --> 00:09:42,040
Janztera noan, bale?

56
00:09:44,760 --> 00:09:48,440
Hori, hori, ospa egin! Cobarde ?

57
00:10:10,040 --> 00:10:13,760
Jode Lukas, ez didazu erantzun behar
Deitu ahal duzunean, mesedez!

58
00:10:18,680 --> 00:10:20,960
Eta besteak?

59
00:10:20,960 --> 00:10:24,440
Beheko kafetegian. Aitonak
gosaltzera gonbidatu gaitu

60
00:10:24,440 --> 00:10:26,640
eta Naia eta Joana berarekin
jaitsi dira.

61
00:10:26,640 --> 00:10:28,520
Eta zergatik ez zara zu ere joan?

62
00:10:28,520 --> 00:10:30,080
Ez nuen nahi.

63
00:10:30,080 --> 00:10:31,480
Ondo zaude?

64
00:10:32,400 --> 00:10:35,200
Bai ? Bueno, ahal dudan
moduan, badakizu.

65
00:10:37,520 --> 00:10:39,320
Oso dotore zaude.

66
00:10:39,920 --> 00:10:41,080
Eskerrik asko.

67
00:10:41,080 --> 00:10:42,760
Eta Lukas?

68
00:10:45,160 --> 00:10:46,560
Ez dakit.

69
00:10:46,600 --> 00:10:48,800
Jaitsiko naiz ea laguntzarik
behar duen.

70
00:10:48,800 --> 00:10:51,720
Ezin du iritsi Malen baino
beranduago. Zorte txarra ematen du.

71
00:10:53,200 --> 00:10:54,920
Ama, jaitsiko naiz ni

72
00:10:54,920 --> 00:10:56,520
Oraindik prestatu gabe zaude eta!

73
00:10:56,520 --> 00:10:57,640
Berehala itzuliko naiz.

74
00:11:00,920 --> 00:11:03,800
Ea ondo ateratzen den dena.

75
00:11:03,800 --> 00:11:05,640
Seguru baietz.

76
00:11:18,160 --> 00:11:25,720
Bueno, ni prest! Zer? Elizara
abiatzeko prest?

77
00:11:25,720 --> 00:11:26,840
Bai.

78
00:11:27,760 --> 00:11:29,560
Ze moduz zaude?

79
00:11:30,080 --> 00:11:31,200
Bueno ?

80
00:11:32,000 --> 00:11:36,640
Lasaitu zaitez! Zure bizitzako
egunik garrantzitsuena da

81
00:11:36,640 --> 00:11:38,760
eta normala da susto aurpegi hori.

82
00:11:39,440 --> 00:11:41,640
Eta disfrutatu ahalik eta gehien!

83
00:11:41,640 --> 00:11:43,760
Berehala pasako da eguna,
ikusiko duzu.

84
00:11:43,760 --> 00:11:45,360
Ea egia den, ezta hasi besterik egin

85
00:11:45,360 --> 00:11:47,400
eta bukatzeko amorratzen nago.

86
00:11:52,720 --> 00:11:54,000
Kaixo, Ikerne!

87
00:11:54,000 --> 00:11:55,040
Egun on, osaba.

88
00:11:55,040 --> 00:11:56,120
Oraindik horrela?

89
00:11:56,120 --> 00:12:00,400
Prest ote zeundeten jakiteko
etorri naiz.

90
00:12:00,400 --> 00:12:03,040
Ba bai, gu listo, ezta, Lukas?

91
00:12:13,280 --> 00:12:16,040
Zer, pozik esnatu gara, a?

92
00:12:16,040 --> 00:12:19,480
Bueno ?Ur hotzarekin dutxatu
naizelako igual!

93
00:12:19,480 --> 00:12:22,520
Azkena izateagatik. Etxe honetan
hay que espabilar!

94
00:12:22,520 --> 00:12:25,160
Ni ere gailetarik gabe utzi naute.

95
00:12:25,160 --> 00:12:29,200
Bueno, neska! Zer dun hori? Gero,
gehiago bazkaldu eta listo!

96
00:12:31,400 --> 00:12:34,160
Hitz egin dinat Eiderrekin.

97
00:12:34,160 --> 00:12:35,280
Eta?

98
00:12:36,080 --> 00:12:39,600
Gaizki ulertu nionan. Lana utzi
duela esan nahi zidanan,

99
00:12:39,680 --> 00:12:41,840
ez “gure harremana”!
Gaizkiulertu bat!

100
00:12:44,120 --> 00:12:45,200
Zer?

101
00:12:45,200 --> 00:12:46,600
Ezer ez.

102
00:12:46,600 --> 00:12:47,960
Joe, ez haiz pozten ala?

103
00:12:47,960 --> 00:12:49,400
Bai, claro que sí!

104
00:12:49,400 --> 00:12:51,800
Itxaso, zer gertatzen zain?

105
00:12:51,800 --> 00:12:54,600
Hitz egingo dugu beste tarte batean.

106
00:12:54,760 --> 00:12:56,840
Eta horrela utzi behar naun?

107
00:12:56,880 --> 00:12:59,560
Gaur ondo pasatzeko eguna da, ez?

108
00:12:59,560 --> 00:13:01,280
Pues ala ? ahaztu arazoak y punto.

109
00:13:01,280 --> 00:13:02,720
Baina eman pistaren bat gutxienez!

110
00:13:02,720 --> 00:13:04,400
Ezetz, Kevin! Janztera noa.

111
00:13:04,400 --> 00:13:06,160
Ondo. Segi ba.

112
00:13:09,120 --> 00:13:11,280
Eta zuk zaindu Eider...

113
00:13:11,280 --> 00:13:12,400
Zer ba?

114
00:13:13,200 --> 00:13:15,040
Por si acaso...

115
00:13:19,920 --> 00:13:22,760
Ama urduritzen hasi da.
Berak esan dit jaisteko.

116
00:13:22,760 --> 00:13:24,280
Ba esaiozu prest gaudela...

117
00:13:24,280 --> 00:13:26,480
eta hartzeko baleriana bat
lasaitzeko.

118
00:13:26,480 --> 00:13:28,880
Zure lehengusuari ere on egingo
lioke.

119
00:13:31,280 --> 00:13:33,640
Bueno, elizarantz abiatu beharko
dugu, ezta?

120
00:13:33,640 --> 00:13:36,040
Koplak aterako dizkigute andregaia
lehenago iristen bada ?

121
00:13:36,040 --> 00:13:38,360
Eta zu ere Ikerne, segi janztera,
ez?

122
00:13:38,600 --> 00:13:42,000
Bai, bai, banoa .Ez dut galdu
nahi egun berezi hau.

123
00:13:42,000 --> 00:13:44,240
Hara, gelan utzi ditut kotxeko
giltzak.

124
00:13:50,160 --> 00:13:52,560
Lukas, esan, maite nauzu?

125
00:13:52,560 --> 00:13:54,640
Ikerne, badakizu ez dela ?

126
00:13:55,040 --> 00:13:57,720
Maite nauzu, bai ala ez?

127
00:13:57,720 --> 00:14:00,080
Bai.

128
00:14:01,680 --> 00:14:04,080
Zergatik ezkonduko zara orduan?

129
00:14:04,080 --> 00:14:08,160
Bueno, orain bai! Goazen!

130
00:14:10,960 --> 00:14:13,680
Gero arte, Ikerne!

131
00:14:17,320 --> 00:14:22,320
Alaitu aurpegi hori. Malen izutuko
duzu bestela.

132
00:14:46,880 --> 00:14:50,080
Jainkoak egun on! Pozik egotekoa
da-ta gaurkoa!

133
00:14:50,080 --> 00:14:51,840
Halaxe da bai!

134
00:14:51,840 --> 00:14:52,960
Aita!!!

135
00:14:53,560 --> 00:14:55,720
Ze moduz gosaria?

136
00:14:55,720 --> 00:14:58,560
Oso ondo, txokolatezko
napolitana jan dut.

137
00:14:58,560 --> 00:15:01,000
Jan ez, irentsi egin dik!

138
00:15:01,000 --> 00:15:03,080
Joee! Noiz etorriko dira?

139
00:15:03,080 --> 00:15:05,080
Hamar aldiz galdetu dik!

140
00:15:05,080 --> 00:15:06,880
Laster iritsiko dira.

141
00:15:07,000 --> 00:15:08,760
Zein lehenengo? Lukas edo Malen??

142
00:15:08,760 --> 00:15:10,600
Begiratzera noa!

143
00:15:11,160 --> 00:15:14,160
Oso polita zaude!

144
00:15:16,080 --> 00:15:17,840
Eta niri ez didazu ezer esan behar?

145
00:15:17,840 --> 00:15:19,200
Zu ere bai!

146
00:15:19,200 --> 00:15:21,880
Banengoen ba! Azkenaldian ez
dago lorerik niretzat!

147
00:15:21,880 --> 00:15:24,680
Hi! Udaberriko pinpilinpauxa haiz!!

148
00:15:25,000 --> 00:15:27,120
Badatoz! Lukas lehenengo!

149
00:15:27,760 --> 00:15:28,880
Kaixo.

150
00:15:40,720 --> 00:15:41,840
Iepa, Itxaso?

151
00:16:01,960 --> 00:16:03,440
Zer moduz zaude?

152
00:16:03,440 --> 00:16:06,240
Bueno, Australiara itzultzeko egunak
zenbatzen.

153
00:16:06,360 --> 00:16:07,880
Desiratzen nago Sara ikusteko.

154
00:16:09,680 --> 00:16:11,640
Ezkontzagatik esaten nuen.

155
00:16:11,640 --> 00:16:13,480
Zertara dator hori?

156
00:16:14,280 --> 00:16:19,840
Badakit elkarrekin pasa zenutela
despedidako gaua.

157
00:16:19,840 --> 00:16:22,480
Lukasek esan dizu?

158
00:16:22,480 --> 00:16:23,600
Ez.

159
00:16:23,880 --> 00:16:25,680
Nola dakizu orduan?

160
00:16:26,200 --> 00:16:29,000
Kasualitatez. Kontua da
ezkontzera doala.

161
00:16:30,240 --> 00:16:32,760
Eta zu? ezin zara ondo egon.

162
00:16:36,280 --> 00:16:38,400
Uste nuen etzela ezkonduko.

163
00:16:38,920 --> 00:16:42,440
Si es que ? holakoak dira gizon
gehienak. Unos cobardes!

164
00:16:46,680 --> 00:16:51,440
Bueno, oraindik ez da ezkondu?

165
00:16:51,440 --> 00:16:56,240
Zer uste duzu? Azken momentuan
atzera egingo duela?

166
00:16:56,240 --> 00:17:03,040
Ez dakit. Egia esan, ez dakit
zertara etorri naizen ere.

167
00:17:03,040 --> 00:17:07,080
Baina nire aurrean ezkontzeko
kapaz den ikusi nahi dut!

168
00:17:22,960 --> 00:17:24,760
Izugarri polita zaude.

169
00:17:24,800 --> 00:17:26,200
Baina urduri!

170
00:17:26,640 --> 00:17:30,880
Zer uste duzu ba? Ezkontza egunean
lasai egotea da arraroa.

171
00:17:30,880 --> 00:17:34,360
Aitak hemen behar zuen honezkero!

172
00:17:34,360 --> 00:17:36,000
Azalduko da.

173
00:17:36,000 --> 00:17:40,360
Gainera andregaiak itxoin arazi egin
behar du senargaia... Tradizioa da.

174
00:17:40,360 --> 00:17:42,160
A, ba orduan ?

175
00:17:42,200 --> 00:17:46,480
Eta? Badaramazu ezer urdinik?

176
00:17:46,480 --> 00:17:47,600
Bai ?

177
00:17:48,320 --> 00:17:50,520
Norbaitek utzitako zerbait?

178
00:17:50,520 --> 00:17:53,240
Zerbait zaharra?

179
00:17:53,240 --> 00:17:57,080
Amonarenak ziren, ezta?
Oso politak dira.

180
00:17:59,400 --> 00:18:01,200
Eta zerbait berririk?

181
00:18:01,560 --> 00:18:03,040
Soinekoak balio du?

182
00:18:03,040 --> 00:18:04,160
Ez ?

183
00:18:04,360 --> 00:18:05,760
Ba orduan ez.

184
00:18:11,840 --> 00:18:14,000
Ama, ez zenuen zertan!

185
00:18:14,000 --> 00:18:16,720
Zuretzat diseinatu dut espreski.

186
00:18:19,560 --> 00:18:21,680
Zoragarria da.

187
00:18:24,200 --> 00:18:26,280
Primeran doakio soinekoari.

188
00:18:26,880 --> 00:18:28,720
Lagundu jartzen.

189
00:18:54,520 --> 00:18:56,560
Eskerrik asko.

190
00:18:56,560 --> 00:19:01,600
Bueno,  nahikoa da. Negarrez
bukatuko dut bestela...

191
00:19:01,600 --> 00:19:04,120
eta ez dut makillajea hondatu nahi.

192
00:19:14,440 --> 00:19:17,240
Pozten naiz zu hain zoriontsu
ikusteaz.

193
00:19:17,760 --> 00:19:21,280
Aitarenagatik ez balitz ?

194
00:19:21,280 --> 00:19:23,120
Ahaztu hori, entzun?

195
00:19:23,200 --> 00:19:26,000
Ezin dut! Hainbeste gezur
esan dizkit!

196
00:19:29,320 --> 00:19:32,120
Legez dagokizun guztia emango
dizut, ama...

197
00:19:32,600 --> 00:19:36,120
Ez duzu zertan, bihotza,...
ez dut dirurik behar.

198
00:19:36,920 --> 00:19:40,440
Eta gainera, izango dugu horretaz
hitz egiteko denbora.

199
00:19:41,000 --> 00:19:42,840
Gaur, ezkontzera zoaz !

200
00:19:43,400 --> 00:19:44,800
Bai! Azkenean!

201
00:19:45,560 --> 00:19:47,680
Eta Ines... etorriko da ?

202
00:19:48,320 --> 00:19:50,120
Baietz uste dut.

203
00:19:56,400 --> 00:19:57,920
Egun handirako prest?

204
00:20:00,160 --> 00:20:01,560
Goazen, ama!

205
00:20:16,000 --> 00:20:18,800
Malenen soinekoa ikusteko
desiatzen nago,

206
00:20:19,240 --> 00:20:21,120
seguru oso guapa egongo dela!

207
00:20:21,120 --> 00:20:26,680
Naia goazen barrura! Bazatozte?

208
00:20:26,680 --> 00:20:29,480
Bai, oraintxe, Naia,
hartu lekua, bai?

209
00:20:33,120 --> 00:20:34,520
Ikerne, ondo zaude?

210
00:20:34,520 --> 00:20:35,640
Bai.

211
00:20:35,680 --> 00:20:36,880
Adio!

212
00:20:36,880 --> 00:20:38,000
Kaixo.

213
00:20:41,680 --> 00:20:43,480
Barrura noa, bale?

214
00:20:44,240 --> 00:20:45,640
Oraintxe noa.

215
00:20:48,400 --> 00:20:50,880
Zer moduz hago?

216
00:20:50,880 --> 00:20:53,240
Hobeki.

217
00:20:55,160 --> 00:20:56,560
Pozten nauk.

218
00:20:59,680 --> 00:21:03,200
Bueno, esertzera noak.

219
00:21:03,200 --> 00:21:04,320
Ados.

220
00:21:39,800 --> 00:21:43,000
Ez egin kasurik. Probokatu egin
nahi hau!

221
00:21:43,000 --> 00:21:45,360
Zer, semeari eguna izorratzera?

222
00:21:47,440 --> 00:21:49,280
Tira, goazen barrura.

223
00:21:49,320 --> 00:21:51,120
Gozatu momentua, bai?

224
00:22:08,200 --> 00:22:09,320
Urduri?

225
00:22:09,920 --> 00:22:11,040
Bueno ?

226
00:23:13,000 --> 00:23:16,200
¿Pero qué tú dices? Benetan?
Zintzilikatu dituzu argazkiak?

227
00:23:16,200 --> 00:23:18,920
Ok, ok, ikusiko ditut eta
deituko dizut.

228
00:23:20,800 --> 00:23:24,960
Ez dakizu aita zer harro egongo
litzatekeen zurekin!

229
00:23:24,960 --> 00:23:28,560
Chao, Milena..

230
00:23:28,560 --> 00:23:33,160
Ei!Asko maite zaitut.

231
00:23:39,440 --> 00:23:44,040
Ei! Goiz jaiki zara!
Ez zaitut sentitu...

232
00:23:44,040 --> 00:23:46,080
Mahastietan ibili naiz...

233
00:23:46,080 --> 00:23:47,880
Zer moduz zaude...?

234
00:23:48,760 --> 00:23:55,240
Bueno... nahastuta. Ezin dut ulertu
gertatu den guztia.

235
00:23:56,920 --> 00:23:59,320
Uste nuen Ibiri pasako zitzaiola
Jokinena.

236
00:23:59,320 --> 00:24:05,680
Bolada txar bat izango zela...
Ez dakit...

237
00:24:06,200 --> 00:24:08,280
Kasu egin izan banizu ?

238
00:24:13,360 --> 00:24:17,880
Bai? ? Igo, igo.

239
00:24:19,480 --> 00:24:20,880
Nekane da.

240
00:24:21,200 --> 00:24:23,320
Nobedadeak izango ditu agian.

241
00:24:24,080 --> 00:24:25,480
Zuk uste...?

242
00:24:27,560 --> 00:24:28,960
Egun on.

243
00:24:29,200 --> 00:24:31,520
Kaixo, Nekane. Zer?
Badakizue zerbait?

244
00:24:31,520 --> 00:24:32,640
Ez.

245
00:24:33,560 --> 00:24:36,600
Baina egingo zenuten zerbait, ezta?

246
00:24:36,600 --> 00:24:38,360
Gure beharra egiten gabiltza...

247
00:24:38,520 --> 00:24:41,800
ipini gara harremanetan inguruko
komisaria guztiegaz

248
00:24:41,800 --> 00:24:44,320
eta igorri dizkiegu argazkiak...

249
00:24:44,320 --> 00:24:46,320
Atzo bertan harrapatu behar
zenituzten!

250
00:24:46,320 --> 00:24:48,680
Karlos, ez ditzagun gauzak
bere onetik etara!

251
00:24:48,680 --> 00:24:51,240
Jokin etzen agertu berba
emondako orduan.

252
00:24:51,240 --> 00:24:53,640
Eta e... beste egin beharrak
be baditugu...!

253
00:24:53,640 --> 00:24:56,520
Guk ere ez genuen uste
azalduko zenik.

254
00:24:56,680 --> 00:24:58,080
Lur jota gaude ?

255
00:24:58,640 --> 00:25:00,040
Ulertzen dut.

256
00:25:02,040 --> 00:25:04,200
Eta...? Ez dakizue non egon
daitezkeen?

257
00:25:05,760 --> 00:25:09,520
Suposatzen dut atzerrira alde
egiteko asmoa izango zutela.

258
00:25:09,520 --> 00:25:11,600
Ez zaituztet engainatuko.

259
00:25:12,600 --> 00:25:15,720
Ez daukagu ezelango arrastorik,
ertzaintza adi dago,

260
00:25:15,720 --> 00:25:18,040
aireportuak be alertan.

261
00:25:18,040 --> 00:25:21,280
Baina 48 ordutan topatzen ez
baditugu,..

262
00:25:21,280 --> 00:25:23,400
asko konplikatuko da bilaketa.

263
00:25:30,440 --> 00:25:35,080
Malen Irureta, onartzen duzu Lukas
Madariaga senartzat?

264
00:25:36,480 --> 00:25:39,640
Bai, onartzen dut.

265
00:26:00,040 --> 00:26:01,840
Eta zuk, Lukas Madariaga,...

266
00:26:01,840 --> 00:26:04,640
onartzen duzu Malen Irureta
emaztetzat?

267
00:26:13,920 --> 00:26:19,280
Bai. Onartzen dut!

268
00:26:43,360 --> 00:26:45,560
Ba honenbestez eta Jainkoaren
izenean...

269
00:26:45,560 --> 00:26:48,360
nik senar-emazte egiten  zaituztet!

270
00:27:35,400 --> 00:27:38,040
Hitz egin duzu Mexikoko lagun
horrekin?

271
00:27:38,040 --> 00:27:40,840
Bai. Bere etxean gera gaitezke pare
bat aste.

272
00:27:40,840 --> 00:27:44,320
Hala ere, hobe dugu hegazkina
Frantziatik hartzea.

273
00:27:44,520 --> 00:27:47,720
Lyonetik onena. Kotxez joango gara
haraino.

274
00:27:49,760 --> 00:27:52,560
Oraindik garaiz zaude iritziz
aldatzeko.

275
00:27:52,760 --> 00:27:55,040
Zergatik esaten didazu hori?!

276
00:27:55,040 --> 00:27:57,840
Ez dut nahi behartuta etortzea...

277
00:27:58,120 --> 00:28:00,760
Hemen geratu nahi baduzu,
ulertuko dut.

278
00:28:00,760 --> 00:28:02,600
Oso gogorra izango da.

279
00:28:05,080 --> 00:28:08,560
Jokin, nik zurekin nahi dut...
izugarri maite zaitut.

280
00:28:08,560 --> 00:28:11,360
Eta hori frogatzeko familia utzi
eta Mexikora joan behar badut,

281
00:28:11,360 --> 00:28:12,840
prest nago.

282
00:28:17,160 --> 00:28:18,280
Baina gauza bat ?

283
00:28:18,880 --> 00:28:20,000
Zer?

284
00:28:20,360 --> 00:28:25,680
Maite ditudanak agurtu nahi nituzke.
Xanet batez ere.

285
00:28:25,680 --> 00:28:27,480
Ibi, ez! Arriskutsua da

286
00:28:29,440 --> 00:28:33,120
Baina ez dakit noiz ikusiko
dudan berriz.

287
00:28:33,120 --> 00:28:34,680
Atzetik daukagu polizia.

288
00:28:34,680 --> 00:28:37,240
Seguru etxekoak ere zaintzapean
dituztela!

289
00:28:37,240 --> 00:28:38,760
Urruti gaudenean deituko diegu, bai?

290
00:28:45,000 --> 00:28:49,440
Lasai, denborak dena osatzen du.
Ikusiko duzu.

291
00:28:51,840 --> 00:28:53,840
EZkontza polita.

292
00:28:56,680 --> 00:28:59,640
Negarrari eutsi ezinik egon naiz.

293
00:28:59,640 --> 00:29:02,080
Malen ezkonduta. Gezurra dirudi.

294
00:30:36,560 --> 00:30:37,680
Etorri zara!

295
00:30:37,920 --> 00:30:40,360
Esan nizun ez nuela galduko.

296
00:30:40,360 --> 00:30:43,880
Eztakizu ze zoriontsua naizen
aurkitu zaitudalako!

297
00:30:46,120 --> 00:30:49,960
Ni ere bai. Pena, zenbat denbora
galdu dugun, ezta?

298
00:30:49,960 --> 00:30:52,840
Baina hemendik aurrera maiz egongo
gara elkarrekin!

299
00:30:52,840 --> 00:30:57,000
Gordeta daukazu lekua bazkaltzeko...
merezi duzun tokian.

300
00:30:57,000 --> 00:31:00,320
Sentitzen dut, baina ezin izango
naiz geratu.

301
00:31:00,320 --> 00:31:04,920
Baina zugan pentsatzen egongo
naiz denbora guztian...

302
00:31:04,920 --> 00:31:09,640
Gorde lekutxo hori niretzat zure
bihotzean...bai?

303
00:31:17,080 --> 00:31:20,160
Bai.. eskerrik asko egun hau nirekin
konpartitzeagatik.

304
00:31:20,160 --> 00:31:24,640
Tira, zoaz Lukasengana. Zuen
eguna da.

305
00:31:24,640 --> 00:31:26,480
Bihar arte, ama!

306
00:31:36,520 --> 00:31:37,960
Zer? Dena ondo, ezta?

307
00:31:37,960 --> 00:31:41,200
Primeran! Maite zaitut.

308
00:34:02,880 --> 00:34:07,680
Eskerrik asko! Egun berezi honetan
oparitxo bat egin nahi genizuen.

309
00:34:07,680 --> 00:34:10,600
Oso pozik gaude.

310
00:34:10,600 --> 00:34:13,200
Nahikoa dun! Ez haiz hi gaurko
protagonista!

311
00:34:13,200 --> 00:34:15,040
Bestela badakin, ezkondu eta
gonbitatu!

312
00:34:15,040 --> 00:34:16,440
¡Te parecerá!

313
00:34:16,560 --> 00:34:18,640
Eta gaur gauean... “Asuuucar!

314
00:34:19,080 --> 00:34:23,440
Esandakoa, bikote! Zorionak!

315
00:34:23,440 --> 00:34:25,400
Eta badakizue, zuen lehenengo
morroskoari jarri

316
00:34:25,400 --> 00:34:27,160
“Kevin” izena, ezta?

317
00:34:27,160 --> 00:34:29,440
Benga, txapa gutxiago eta
pasatu mikroa!

318
00:34:29,440 --> 00:34:32,400
Bejondeizuela! Egun ederra hauxe
zuentzat!

319
00:34:32,400 --> 00:34:35,960
Zaindu ongi maitasuna, bai?

320
00:34:35,960 --> 00:34:41,760
Bestela hondatu egiten da-ta!
Ongi dakit nik hori.

321
00:34:41,760 --> 00:34:47,400
Eta memento hau profitatuz...
bi hitz esan nahi nituzke...

322
00:34:49,320 --> 00:34:54,680
Alizia... emakume bikaina zara!
Barkatu sufrituarazi

323
00:34:54,680 --> 00:34:56,520
dizuedan guztiagatik.

324
00:34:59,120 --> 00:35:05,560
Eta zuk Kandido... arrazoi zenuen:
laguntza behar nuen,

325
00:35:05,560 --> 00:35:09,040
batzuetan gauza batzuei ezin zaie
bakarrik egin aurre.

326
00:35:11,680 --> 00:35:14,360
Eta eskerrik asko lagundu didazue

327
00:35:16,160 --> 00:35:19,960
Hiri, Kevin, nire ondoan
egoteagatik.

328
00:35:22,840 --> 00:35:27,880
Lukas, hiri: gehien behar nuenean,
etxeko ateak irekitzeagatik.

329
00:35:29,720 --> 00:35:35,360
Itxaso, hiri ere milesker...
Jenio bizia daukan,

330
00:35:35,360 --> 00:35:39,960
baina bihotza handiagoa!
Lagun aparta haiz!

331
00:35:39,960 --> 00:35:43,920
Eta hor, gure Idixko...
Zer esan hiri?

332
00:35:43,920 --> 00:35:49,960
Sobera zaudek hitzak. Zorte handia
zaukaat hi bezalako adiskidea izanda

333
00:35:49,960 --> 00:35:56,120
Ez didak sekula huts egin. Ni ere
saiatuko nauk lagun jokatzen.

334
00:35:59,800 --> 00:36:03,920
Eta nire kuttuna... Joana?

335
00:36:03,920 --> 00:36:09,920
Barkatu, egindako min guztia ?
Hik dena eman didan eta nik...

336
00:36:09,920 --> 00:36:15,240
ez dinat jakin erantzuten.
Biziki maite haut.

337
00:36:15,240 --> 00:36:22,000
Inoiz inor ez bezala.
Eta espero dinat?

338
00:36:33,280 --> 00:36:36,080
Eta zuek zer? Tarta hori ez al
da gaurko, ala?

339
00:36:58,440 --> 00:36:59,560
Manex?

340
00:37:09,040 --> 00:37:10,440
Barkaidan.

341
00:37:13,400 --> 00:37:20,200
Ez duk amaitu esaldia. ?
Zer esan behar huen?

342
00:37:21,760 --> 00:37:24,960
Merezi dunan norbait aurkitzea
espero dudala.

343
00:37:24,960 --> 00:37:27,720
Ez ni bezalako esker txarreko bat.

344
00:37:27,720 --> 00:37:29,680
Etzak hori esan.

345
00:37:32,520 --> 00:37:37,320
Egia dun. Gehiegi sufritu dun
nirekin.

346
00:37:40,880 --> 00:37:42,680
Hik benetan maite nauk?

347
00:37:44,720 --> 00:37:51,320
Esan dinat denen aurrean... Inor
ez bezala maite haut.

348
00:38:14,920 --> 00:38:16,240
Ezkonduko ziren honezkero ?

349
00:38:16,240 --> 00:38:18,040
Bai? pentsatzen dut.

350
00:38:18,040 --> 00:38:20,680
Izugarri gustatzen zaizkit
ezkontzak!

351
00:38:20,680 --> 00:38:23,920
Pues chica, sekulako gastuak
egiteko balio dute!

352
00:38:23,920 --> 00:38:26,440
Y total, urte batzuetara haserre
bukatzeko.

353
00:38:26,440 --> 00:38:28,680
Jesus, Leo! Denek ez dute
berdin bukatzen.

354
00:38:28,680 --> 00:38:30,680
Ezkontza batek bizipoza ematen du.

355
00:38:30,680 --> 00:38:32,080
Bizipoza?

356
00:38:32,160 --> 00:38:36,240
Bueno, tortilla egitera noa.

357
00:38:36,240 --> 00:38:41,120
Zu ere auskalo! Igual ezkonduko
zara berriro!

358
00:38:41,120 --> 00:38:43,880
Ni? Quita, quita? Lo que me faltaba!

359
00:38:43,880 --> 00:38:45,720
Kaixo, mi amol!

360
00:38:46,800 --> 00:38:48,680
Aterako dizut zerbait?

361
00:38:48,680 --> 00:38:49,800
Ez.

362
00:38:51,840 --> 00:38:57,080
Karlos, ez etsi, aurkituko dituzte.

363
00:38:57,080 --> 00:39:00,600
Denbora asko izan dute alde egiteko.
Auskalo non dauden!

364
00:39:01,160 --> 00:39:03,960
Ezkor egoteak ez dizu ezertan
lagunduko.

365
00:39:04,080 --> 00:39:06,240
Eta ze nahi duzu egitea?

366
00:39:06,240 --> 00:39:08,400
Ez naiz aita ona izan. Ez dut
asmatu?

367
00:39:08,400 --> 00:39:10,320
Bueno por favor, a? Ez esan
lelokeriarik!

368
00:39:10,320 --> 00:39:12,960
Guraso guztiok egiten ditugu akatsak

369
00:39:12,960 --> 00:39:16,120
Baina Ibik ez du nitaz ezer jakin
nahi.

370
00:39:16,120 --> 00:39:19,920
Hori ez da egia. Maiteminduta dago,
y ya tú sabes?

371
00:39:19,920 --> 00:39:21,760
ez ditu gauzak behar bezala ikusten.

372
00:39:21,760 --> 00:39:27,080
Ok, agian gehiegi babestu duzu eta
bere jarrera zuritzen ibili zara,

373
00:39:27,080 --> 00:39:29,880
baina horrek ez zaitu aita txarra
egiten.

374
00:39:32,000 --> 00:39:35,160
Ez, Leo...Jokinekin zeukan harremana
onartu izan banu,

375
00:39:35,160 --> 00:39:37,000
ez zen hau gertatuko.

376
00:39:41,920 --> 00:39:43,320
Ibi da.

377
00:39:43,360 --> 00:39:45,160
Benetan? Ba hartu!

378
00:39:45,920 --> 00:39:47,040
Ibi!

379
00:39:47,600 --> 00:39:49,000
Kaixo, aita.

380
00:39:49,120 --> 00:39:50,920
Zer moduz zaude?

381
00:39:51,240 --> 00:39:52,360
Ondo.

382
00:39:52,520 --> 00:39:56,080
Aita, izugarri maite zaitut.

383
00:39:58,240 --> 00:40:04,520
Nik ere bai, bihotza. Baina itzuli
etxera, mesedez.

384
00:40:04,520 --> 00:40:07,480
Ez naiz sartuko zuen artekoan, hitz
ematen dizut.

385
00:40:07,480 --> 00:40:09,320
Beranduegi da.

386
00:40:21,240 --> 00:40:24,440
Orain hilabete batzuk nork esan nire
ezkontzara etorriko zinetela, e!

387
00:40:24,440 --> 00:40:25,560
Zer ba?

388
00:40:25,640 --> 00:40:27,720
Ez ninduzuen aguantatzen eta!

389
00:40:27,720 --> 00:40:29,120
Nola ezetz?

390
00:40:33,560 --> 00:40:35,840
Ni oso ondo
portatu nintzen, e!

391
00:40:35,840 --> 00:40:37,640
Ala! Bota handiagoa!

392
00:40:38,240 --> 00:40:40,880
Bueno, hasieran igual... apur
bat “mosca” nengoen!

393
00:40:40,880 --> 00:40:42,280
“Apur bat”?

394
00:40:42,360 --> 00:40:45,240
Bai!  Berehala konturatu nintzen
que eres un sol.

395
00:40:47,160 --> 00:40:49,880
Hala, a bailar! Ibon kontrolatu
behar dut!

396
00:40:49,880 --> 00:40:51,960
Kevin! Ta zu ere espabilatu!

397
00:41:10,680 --> 00:41:12,080
Zer moduz “ezkonberria”?

398
00:41:12,080 --> 00:41:14,560
Primeran. Oso polita izaten ari da.

399
00:41:14,560 --> 00:41:16,360
Ez duzu gutxiago merezi!

400
00:41:16,480 --> 00:41:19,800
“Zuregatik”! Eskerrik asko nire
aholkulariekin hitz egiteagatik.

401
00:41:19,800 --> 00:41:23,280
Lagun ona zara. Zuri esker dakit,
aitak nire izenean utzi zituela

402
00:41:24,200 --> 00:41:26,040
ondasun guztiak.

403
00:41:26,320 --> 00:41:28,400
Jakin egin behar zenuen.

404
00:41:39,640 --> 00:41:41,440
Ernesto! Argazki bat?

405
00:41:51,400 --> 00:41:53,520
Badakit zuk hil zenuela Paula.

406
00:41:54,360 --> 00:41:56,960
Nondik atera duzu hori?

407
00:41:58,640 --> 00:42:02,120
Mireiari esan zenionean entzun
nizun Ontziolan.

408
00:42:03,840 --> 00:42:05,920
Eta zergatik ez nauzu salatu?

409
00:42:06,280 --> 00:42:09,800
Ez daukat frogarik. Bestela
kartzelan egongo zinen.

410
00:42:10,400 --> 00:42:15,640
Bukatu da antzerkia... Gorroto
zaitut eta zuk ni ere bai.

411
00:42:15,640 --> 00:42:20,400
Badakit erabili egin nauzula, eta
etzenuela nahi Malenekin ezkontzea!

412
00:42:20,400 --> 00:42:24,280
Ba begira, hemendik aurrera zure
suhia izango naiz

413
00:42:24,280 --> 00:42:27,760
eta Elkano taldearekin  zenuen
tratua ere izorratu dizugu.

414
00:42:28,240 --> 00:42:31,040
Agian ez naiz zuk uste bezain
ergela, ezta?

415
00:42:33,840 --> 00:42:35,800
Ezkonberria zoriontzera nator.

416
00:42:43,760 --> 00:42:46,400
Ondo zaindu nire semea, mutil
aparta da-ta!

417
00:42:46,400 --> 00:42:48,920
Baina hori badakizu, ezta?

418
00:42:50,800 --> 00:42:52,200
Kaixo German!

419
00:42:52,920 --> 00:42:59,360
Zorionak Malen! Oso pozik nago nire
semea zurekin ezkondu delako.

420
00:42:59,360 --> 00:43:01,080
Oso neska jatorra zara!

421
00:43:01,080 --> 00:43:02,480
Milesker!

422
00:43:02,560 --> 00:43:05,360
Orain bai garela benetako familia
bat!

423
00:43:05,520 --> 00:43:09,040
Zatoz, bihotza, nire lagunak
aurkeztuko dizkizut...

424
00:43:09,440 --> 00:43:10,840
Barkatu?

425
00:43:11,520 --> 00:43:12,920
Segi lasai!

426
00:43:22,280 --> 00:43:24,400
Oraingoan bai irabazi dugula.

427
00:43:26,160 --> 00:43:29,440
Ez utzi inori egun honetako
zoriontasuna zapuzten,

428
00:43:29,440 --> 00:43:31,840
ezta mendeku egarriari ere!

429
00:43:35,840 --> 00:43:41,320
Izan zoriontsu, seme, nik
orain joan egin behar dut.

430
00:43:42,840 --> 00:43:48,400
Zorte on, aita. Ongi ibili!

431
00:45:42,520 --> 00:45:43,920
Zer?

432
00:45:44,040 --> 00:45:45,440
Ezer ez.

433
00:46:08,840 --> 00:46:09,960
Eskerrak!

434
00:46:10,880 --> 00:46:12,280
A! Hau bai, e?

435
00:46:27,080 --> 00:46:29,880
Badakit zer egin duzun
zure ondasunekin.

436
00:46:30,240 --> 00:46:32,360
Zer esan nahi duzu, laztana?

437
00:46:36,880 --> 00:46:40,360
Malenen izenean jarri duzu dena,
ni ezer gabe uzteko.

438
00:46:41,320 --> 00:46:46,080
Autoa nire izenean dago.
Hartu zuretzat...

439
00:46:46,080 --> 00:46:47,880
despedidako opari gisa.

440
00:46:49,160 --> 00:46:53,400
Zu bai eskuzabala! Eskerrik asko.

441
00:46:53,400 --> 00:46:55,240
Ez da ezer asko.

442
00:46:55,480 --> 00:46:58,280
Eta German? Aspaldian ez dut ikusi.

443
00:46:58,600 --> 00:47:00,920
Inesekin dago.

444
00:47:00,920 --> 00:47:02,760
Ines... mojarekin?

445
00:47:05,280 --> 00:47:09,440
Maiteminduta daude.
Elkarrekin alde egin dute.

446
00:47:09,440 --> 00:47:10,840
Baina...?

447
00:47:24,440 --> 00:47:27,240
Gaur gauean ez egin planik,
zita daukagu!

448
00:48:25,200 --> 00:48:32,640
Normala da arraro sentitzea. Ni ere
halaxe nago. Baina pozik!

449
00:48:34,520 --> 00:48:38,000
Azken egunotan gertatu den guztia
sinetsi ezinik nago oraindik.

450
00:48:38,640 --> 00:48:43,640
Ernestorena batez ere. Oso gogorra
izan da nire aita

451
00:48:43,640 --> 00:48:45,720
benetan nolakoa den jakitea...

452
00:48:47,600 --> 00:48:51,080
Nik banekien ez zela parte onekoa
baina ezin nizun askorik esan;

453
00:48:51,760 --> 00:48:55,280
gauza txarrak ziren denak, eta
ez nizun minik eman nahi ...

454
00:48:58,560 --> 00:49:03,680
Baina, batez ere, ez nuen nigandik
urruntzerik nahi.

455
00:49:05,480 --> 00:49:08,280
Zuri ere min handia egin dizu, ezta?

456
00:49:10,160 --> 00:49:12,240
Berak aldatu zizkidan pastillak.

457
00:49:12,320 --> 00:49:14,400
Nola dakizu bera izan zela?

458
00:49:14,480 --> 00:49:18,000
Botiken erosketa egin zuela ikusi
nuen bere ordenagailuan.

459
00:49:19,200 --> 00:49:21,280
Eta zergatik ez zenidan esan?

460
00:49:21,280 --> 00:49:23,080
Zure aita delako!

461
00:49:23,200 --> 00:49:26,680
Baina zu hiltzen saiatu bazen
salatu egin behar zenuen!

462
00:49:28,760 --> 00:49:32,280
Abokatuak ez egiteko gomendatu
zidan. Ez omen zen froga nahikoa.

463
00:49:32,960 --> 00:49:36,480
Eta zaila izango zen pastillak
berak jarri zizkidala demostratzea.

464
00:49:37,280 --> 00:49:39,080
Jainko maitea!

465
00:49:44,240 --> 00:49:46,360
Bai... eta bada gehiago ere.

466
00:49:49,000 --> 00:49:50,800
Berak hil zuen Paula.

467
00:49:53,240 --> 00:49:55,480
Eta hilketa niri leporatu nahi zidan

468
00:49:55,480 --> 00:49:58,280
Horregatik utzi zituen frogak
nire etxean.

469
00:50:07,280 --> 00:50:13,160
Tira, ahaztu dezagun Ernesto.
Gugan pentsatu behar dugu.

470
00:50:15,080 --> 00:50:16,200
Bai

471
00:50:17,200 --> 00:50:24,080
Ez dakizu zer pozik nagoen...! Zuk
eta nik bizi berri bat hasiko dugu!

472
00:50:59,360 --> 00:51:00,480
Hobeto?

473
00:51:00,800 --> 00:51:04,680
Bai! Azkenean iritsi zara
bazkarira, e!

474
00:51:04,680 --> 00:51:10,560
Bai, ezin nion huts egin Maleni,
lagun zaharrak gara. Badakizu?

475
00:51:10,560 --> 00:51:13,360
Berarekin maiteminduta egon nintzen.

476
00:51:14,120 --> 00:51:16,920
Bueno, hala uste nuen...
zu ezagutu arte.

477
00:51:21,600 --> 00:51:25,120
Ikerne, zutaz maiteminduta nago,

478
00:51:30,720 --> 00:51:36,360
Izugarri estimatzen ditut zure
hitzak.

479
00:51:36,360 --> 00:51:43,560
Baina etzaitut engainatu nahi...
nik

480
00:51:46,480 --> 00:51:48,920
“lagun” moduan maite zaitut.

481
00:51:52,480 --> 00:51:54,560
Etzazu gaizki hartu, mesedez.

482
00:51:55,120 --> 00:51:59,320
Orain Sara berreskuratzea da
nire lehentasuna.

483
00:52:01,400 --> 00:52:06,680
Eta Australiara itzultzea erabaki
dut.

484
00:52:08,760 --> 00:52:11,560
Ez dut oztopatuko prozesu judiziala.

485
00:52:11,880 --> 00:52:14,680
Baina alabagandik gertu egon
behar dut.

486
00:52:14,880 --> 00:52:16,960
Ezin naiz bizi hura gabe!

487
00:52:17,120 --> 00:52:20,240
Gogorra izango da. Badakizu, ezta?

488
00:52:20,240 --> 00:52:23,040
Bai, baina indartsu sentitzen naiz.

489
00:52:28,240 --> 00:52:31,080
Eztakit zuk zer asmo duzun,

490
00:52:31,080 --> 00:52:37,320
ulertuko nuke ez jarraitu nahi
izatea nire abokatua izaten...

491
00:52:37,320 --> 00:52:42,600
Nola ezetz? Lan kontu batzuk itxi
eta ni ere joango naiz Australiara.

492
00:52:42,600 --> 00:52:46,520
Sara berreskuratuko dugu, Ikerne...
Nire hitza eman nizun eta

493
00:52:46,520 --> 00:52:48,640
ez dut etsiko lortu arte.

494
00:52:48,960 --> 00:52:50,760
Lagun ona zara.

495
00:52:53,040 --> 00:52:56,360
Bueno, dantzara bueltatuko naiz.
Bazatoz?

496
00:52:56,360 --> 00:52:58,440
Pixkatean hemen geratuko naiz.

497
00:52:59,520 --> 00:53:02,520
Baina ondo zaude, ezta?

498
00:53:02,520 --> 00:53:04,360
Bai, segi lasai.

499
00:53:17,840 --> 00:53:20,720
Begira, ume lapurtuei buruzko
albiste bat dakar!

500
00:53:20,720 --> 00:53:22,840
Hiru inplikatu atxilotu dituzte.

501
00:53:23,240 --> 00:53:25,360
Ama Paresi tartean, ezta...?

502
00:53:26,240 --> 00:53:27,360
Bai...

503
00:53:31,720 --> 00:53:34,240
Pozik nago egindakoa ordainduko
dutelako, baina

504
00:53:34,240 --> 00:53:37,720
gogorra egiten zait Ama Paresi
inplikatuta egon dela jakitea.

505
00:53:40,720 --> 00:53:44,200
Sekulako babesa eman dit beti.

506
00:53:47,520 --> 00:53:50,320
Edo.. hori uste nuen nik behintzat?

507
00:53:50,760 --> 00:53:57,240
Etzaitez ezertaz damutu. Zure
laguntzari esker bideratu da kasua.

508
00:53:57,240 --> 00:54:00,480
Eta justizia egingo da azkenean.

509
00:54:00,480 --> 00:54:03,960
Ezin duzu ahaztu zenbat sufritu
duzun beraien erruz.

510
00:54:04,080 --> 00:54:06,880
Eta zuk bezala beste pertsona askok.

511
00:54:08,520 --> 00:54:11,320
Baina ez dituzte errudun guztiak
atxilotu.

512
00:54:11,920 --> 00:54:14,560
Besteek ere ordainduko dute
egindakoa.

513
00:54:14,560 --> 00:54:15,960
Denek ez!

514
00:54:17,960 --> 00:54:21,480
Izugarria da. Gezurrez inguratuta
bizi izan naiz.

515
00:54:26,280 --> 00:54:29,760
Hori aldatu egingo da. Hemendik
aurrera dena hobeto joango da.

516
00:54:30,400 --> 00:54:33,240
Etorkizunean pentsatu behar dugu

517
00:54:35,280 --> 00:54:37,360
Arrazoi duzu!

518
00:54:40,920 --> 00:54:42,760
Laster aterako da trena.

519
00:54:45,520 --> 00:54:47,320
Zer? Beldurtuta zaude?

520
00:54:47,760 --> 00:54:48,880
Ez.

521
00:54:51,400 --> 00:54:54,200
Kafe baten bila noa.
Zuk ere nahi duzu?

522
00:54:54,360 --> 00:54:56,200
Ez, eskerrik asko.

523
00:54:56,640 --> 00:54:58,480
Berehala nator.

524
00:55:18,120 --> 00:55:19,240
Bai?

525
00:55:19,760 --> 00:55:21,600
Kaixo, arreba Ines...

526
00:55:23,160 --> 00:55:28,120
Zure amaren heriotza ez zen istripua
izan. Eta nik badakit nork hil zuen

527
00:56:18,000 --> 00:56:19,800
Komentua utzi duzu?

528
00:56:21,720 --> 00:56:24,640
Bai.

529
00:56:28,160 --> 00:56:30,960
Ez dakizu nola dezepzionatzen
nauzun!

530
00:56:32,840 --> 00:56:36,360
Ez zara pertsonarik egokiena
dezepzioaz hitz egiteko!

531
00:56:36,440 --> 00:56:39,240
Egin beharrekoa egin nuen,
besterik ez.

532
00:56:40,520 --> 00:56:46,080
Jainkoak agindu zidana, familia
bat behar zuen umetxo hark.

533
00:56:46,080 --> 00:56:51,520
Guztiontzat zen onena;
zuretzat ere bai.

534
00:56:51,520 --> 00:56:56,320
Ez duzu ezer lortuko xantaia
emozionalarekin.

535
00:56:56,320 --> 00:57:00,920
Ez nuen zugandik horrelako
traiziorik espero.

536
00:57:02,520 --> 00:57:08,120
Ez daukazu inongo autoritaterik nire
gain. Ezta moralik ere.

537
00:57:09,320 --> 00:57:15,520
Dena den, ez zaitut nik epaituko.
Horretarako daude epaitegiak.

538
00:57:17,960 --> 00:57:25,240
Eta bestela ere pentsatu duzu nolako
traizioa egin diozun Jainkoari ?

539
00:57:28,760 --> 00:57:34,160
Eta orain esan? zer dakizu nire
amaren heriotzaren inguruan.

540
00:57:34,160 --> 00:57:35,960
Zergatik deitu didazu?

541
00:57:42,240 --> 00:57:49,680
Zure amak? Mentxuk? ez zekien
umea lapurtu zizutenik.

542
00:57:49,680 --> 00:57:54,480
Berak ere, hilda zegoela
sinestu zuen.

543
00:57:54,480 --> 00:57:59,080
Hil baino egun batzuk lehenago
jakin zuen.

544
00:58:01,000 --> 00:58:04,480
Istripua izan zuen egunean,
bisita egin zidan niri.

545
00:58:05,800 --> 00:58:08,600
Badakit Inesek izan zuen umea,
bizirik dagoela!

546
00:58:08,880 --> 00:58:13,040
Malen du izena eta Ernestok
alabatzat dauka.

547
00:58:13,040 --> 00:58:14,880
Nola jakin zuen ?

548
00:58:16,480 --> 00:58:19,600
Ez dakit. Ez zidan esan.

549
00:58:24,360 --> 00:58:28,600
Egun haietan hain justu? ume
lapurtuei buruzko albiste ugari

550
00:58:28,600 --> 00:58:30,680
zabaldu zituzten hedabideek?

551
00:58:31,160 --> 00:58:34,560
Agian, haiek entzun eta interesa
piztu zitzaion.

552
00:58:34,560 --> 00:58:36,640
Bere kabuz deskubrituko zuen.

553
00:58:37,680 --> 00:58:43,880
Gu salatu nahi gintuen.
Biok,

554
00:58:45,520 --> 00:58:48,920
Ernesto eta ni neu.

555
00:58:48,920 --> 00:58:52,440
Zita daukat Ernestorekin!
Ea ze aurpegi jartzen duen!

556
00:58:58,360 --> 00:59:01,440
Huraxe izan zen zure ama ikusi
nuen azkenengo aldia.

557
00:59:02,880 --> 00:59:05,400
Eta badakizu Ernestorekin
elkartu zen?

558
00:59:05,400 --> 00:59:06,520
Bai

559
00:59:08,520 --> 00:59:10,640
Zerikusirik izan zenuen bere
heriotzan?

560
00:59:10,640 --> 00:59:13,480
Ezer ez. Ez dizut horrelakorik
onartuko!

561
00:59:13,480 --> 00:59:18,040
Baina erabili zuen tonuagatik
badakit gezurretan ari zela.

562
00:59:18,040 --> 00:59:20,160
Zuk ere ezagutzen duzu apur bat.

563
00:59:23,640 --> 00:59:25,400
Mehatxu moduan esan zidan.

564
00:59:25,400 --> 00:59:27,920
Malenek ezin zuen inoiz jakin,
zu bere ama zinela.

565
00:59:29,360 --> 00:59:32,640
Sekretua isilik mantentzeko, agindu
zidan,

566
00:59:32,640 --> 00:59:37,760
bestela berdina gertatu
zitzaidala ulertaraziz.

567
00:59:37,760 --> 00:59:42,760
Ez daukat zalantzarik,?
Ernestok hil zuen zure ama.

568
00:59:57,560 --> 01:00:00,240
Hau burukomina!

569
01:00:01,600 --> 01:00:05,080
Ba niri gaur alkoholak efekturik
ere ez dit egin.

570
01:00:05,120 --> 01:00:06,520
Hori zortea!

571
01:00:09,360 --> 01:00:13,000
Eman trago bat pastilla tragatzeko.

572
01:00:13,000 --> 01:00:16,280
Ay, Ricitos? Ederra ajea?

573
01:00:18,240 --> 01:00:23,040
Eta orain kontatu?
Zer gertatzen dun Eiderrekin?

574
01:00:25,000 --> 01:00:27,200
Seguru jakin nahi duzula?

575
01:00:27,200 --> 01:00:29,280
Horixe! Baina? hain larria da ala?

576
01:00:31,680 --> 01:00:33,080
Pues sí?

577
01:00:35,280 --> 01:00:37,320
Joder Itxaso, enazan beldurtu!

578
01:00:37,320 --> 01:00:39,400
ueno, arnasa hartu, guapo?

579
01:00:39,880 --> 01:00:41,720
Bueno, hi, bota zan!

580
01:00:44,120 --> 01:00:49,160
Eider eta Ibon adarrak jartzen
ari zaizkigu. Elkarrekin daude.

581
01:00:52,480 --> 01:00:54,280
Ei! Benetan ari naiz!

582
01:00:54,400 --> 01:00:57,200
Hago isilik! Hiri esnea burura igo
zain, ezta?

583
01:00:58,240 --> 01:00:59,640
¿Tú eres bobo?

584
01:00:59,720 --> 01:01:01,560
Ez?! Serio ari haiz?

585
01:01:02,000 --> 01:01:04,600
Jode Kevin, pues claro,
bestela enizun esango!

586
01:01:04,600 --> 01:01:08,080
Eta bestela, zergatik etorri dira
elkarrekin etxera?

587
01:01:10,840 --> 01:01:12,640
Ezinezkoa dun.

588
01:01:13,040 --> 01:01:15,840
Alla cuidaos, “ez sinetsi” nahi ez
baduzu!

589
01:01:16,320 --> 01:01:18,440
Baina elkarrekin harrapatu ditun?

590
01:01:18,960 --> 01:01:20,760
Antzeko zerbait ?

591
01:01:20,960 --> 01:01:24,480
Eiderrek Ibonen argazki batzuk
dauzka bere kameran.

592
01:01:24,960 --> 01:01:26,760
Hori dun guztia??

593
01:01:27,280 --> 01:01:29,360
Ez dira “nolanahiko” argazkiak ?

594
01:01:31,240 --> 01:01:34,720
Zer dira ba? Lizunak?
Larru gorritan azaltzen da?

595
01:01:37,440 --> 01:01:42,920
Banekien! Seguru nengonan
zerbait zeukala!

596
01:01:42,920 --> 01:01:44,840
Putalarru! Eta ni zeloak
zirelakoan ?

597
01:01:44,840 --> 01:01:47,360
Ez dakit nola ausartu diren.
Hay que ser

598
01:01:47,360 --> 01:01:50,280
Baina baina, ¿estás loco??

599
01:01:50,280 --> 01:01:52,480
Hori egiten diten maitale
suminduek, ez?

600
01:01:52,480 --> 01:01:55,480
Zu zer?? Tontotuta ala?

601
01:02:25,640 --> 01:02:27,040
Sartu, sartu ?

602
01:02:30,480 --> 01:02:31,600
Gabon.

603
01:02:32,000 --> 01:02:36,200
Pasa, mesedez.

604
01:02:45,440 --> 01:02:46,560
Gabon, Ines. Zer da?

605
01:02:47,000 --> 01:02:50,680
Ernesto Irureta salatzera nator.

606
01:02:52,120 --> 01:02:55,280
Berak hil zuen nire ama.

607
01:02:59,480 --> 01:03:02,280
Eta bide batez, nire burua
entregatu nahi dut.

608
01:03:04,680 --> 01:03:06,760
Nik hil nuen Aitor Gorrotxa.