1
00:02:21,440 --> 00:02:26,240
Bat, bi, hiru, lau?

2
00:02:26,240 --> 00:02:27,600
Zertan ari zara?

3
00:02:27,600 --> 00:02:32,200
Orbanak zenbatzen. Izarrak dirudite.
Bazenekien?

4
00:02:32,200 --> 00:02:35,080
Guztiok daukagu izartegi bat
bizkarrean.

5
00:02:36,600 --> 00:02:38,320
Baita zera ere!

6
00:02:38,320 --> 00:02:41,120
Indietan egon nintzen lehenengo
aldian,

7
00:02:41,160 --> 00:02:44,120
jendearen bizkarra irakurtzen zuen
gizon bat ezagutu nuen.

8
00:02:44,120 --> 00:02:47,280
a, eta etorkizuna ikusten zuen?

9
00:02:47,280 --> 00:02:53,280
Ez, iragana. Arbasoez, norberaren
unibertsoaz aritzen zen.

10
00:02:53,280 --> 00:02:57,560
Eta horrek, zertarako balio du?

11
00:02:59,000 --> 00:03:01,800
Nondik gatozen eta zer garen ez
ahazteko.

12
00:03:01,800 --> 00:03:05,040
A bai? Eta zer gara ba?

13
00:03:05,040 --> 00:03:09,200
Maitasuna, Lukas, maitasun purua.

14
00:03:09,200 --> 00:03:14,800
Oreka desorekan, hautsi ezina den
sinfonia perfektua.

15
00:03:19,800 --> 00:03:22,600
Tontoa zara gero? Baina oso
erakargarria?

16
00:03:35,440 --> 00:03:38,560
Noiz arte geratuko zara Arralden?

17
00:03:38,560 --> 00:03:41,640
Zer, ni bidali nahian zabiltza?

18
00:03:41,640 --> 00:03:44,840
Nigatik geratu nahi duzun arte.

19
00:03:44,840 --> 00:03:47,640
Guztiontzako hobe lehenbailehen
joaten banaiz.

20
00:03:48,040 --> 00:03:49,440
Niretzako ez.

21
00:03:52,280 --> 00:03:54,120
Baina Malenentzat...

22
00:03:59,080 --> 00:04:03,280
Ez duzu jakin nahi zer ikusi
dudan zure bizkarrean?

23
00:04:05,000 --> 00:04:06,880
Beldurra ematen didazu?

24
00:04:06,880 --> 00:04:08,280
Orduan batez.

25
00:04:08,880 --> 00:04:10,320
Nola ezetz?

26
00:04:10,320 --> 00:04:12,400
Ez al zindoazen? Ba ospa.

27
00:04:12,880 --> 00:04:14,680
E, ez haserretu.

28
00:04:18,040 --> 00:04:21,520
Beste egun batean nik kontatuko
dizkizut orbanak.

29
00:04:21,960 --> 00:04:23,760
Zuk nahi duzunean.

30
00:04:38,000 --> 00:04:40,960
Eta, zer egingo duzu txakolindegia
konpondu bitartean?

31
00:04:40,960 --> 00:04:43,360
Ba, Kubara joango naiz amarekin
egoteko.

32
00:04:43,360 --> 00:04:45,640
Arnas pixka bat hartzeak on
egingo dit.

33
00:04:45,640 --> 00:04:48,440
Bai, atseden hartzea ondo
etorriko zaizu.

34
00:04:50,320 --> 00:04:55,520
Alizia, Boga traspasatzeko
eskaintza bat jaso dut.

35
00:04:55,520 --> 00:04:59,640
Kuban egonda ezingo naiz honetaz
arduratu.

36
00:04:59,640 --> 00:05:04,080
Egia esan, nahiago nuke zu geratzea
tabernarekin.

37
00:05:04,080 --> 00:05:07,280
Negozioa aurrera ateratzeko
aproposa zara.

38
00:05:07,280 --> 00:05:09,280
Ez dakit, Leo?

39
00:05:09,280 --> 00:05:11,320
Bost urterako izango litzateke.

40
00:05:11,320 --> 00:05:13,080
Diru asko behar da, ordea,
eta ez daukagu.

41
00:05:13,080 --> 00:05:15,200
Modu onean utziko nizueke.

42
00:05:15,200 --> 00:05:18,680
Eman denbora pentsatzeko.

43
00:05:19,280 --> 00:05:22,000
Alabak kanpoan daude, eta gastua da?

44
00:05:22,000 --> 00:05:27,400
Baina lana behar dugu, derrigorrez.

45
00:05:27,400 --> 00:05:30,320
Horregatik eskaintzen dizut zuri.

46
00:05:30,320 --> 00:05:35,240
Ondo pentsatu behar dut. Kontuak
egin, Kandidorekin hitz egin?

47
00:05:35,560 --> 00:05:39,640
Konforme, baina biharko eman
erantzuna, ok?

48
00:05:39,640 --> 00:05:43,040
Ez didazu denbora asko ematen.

49
00:05:43,120 --> 00:05:46,160
Badakit baina joan baino lehen
konponduta utzi nahi dut. Lo siento

50
00:05:46,160 --> 00:05:50,800
Tira, lasai. Dena dela, eskerrik
asko niri eskaintzeagatik.

51
00:05:50,800 --> 00:05:55,960
Esango didazu? Bueno, banoa.

52
00:05:55,960 --> 00:05:58,960
Bale ba. Agur.

53
00:06:13,880 --> 00:06:17,720
Joe, Jessi, Hamabost minutu egon
naiz zain!

54
00:06:17,720 --> 00:06:19,120
Exagerada!

55
00:06:19,880 --> 00:06:21,960
Duela 16 minutu eta 30 segundo!

56
00:06:22,680 --> 00:06:25,480
nekien nola margotu begiak.
Asmatu dut?

57
00:06:25,760 --> 00:06:27,840
Klasera joateko gehiegi, ez?

58
00:06:28,040 --> 00:06:29,840
Keba! beti bezala!

59
00:06:30,200 --> 00:06:32,000
Hurrengoan ez naiz zure zain egongo.

60
00:06:32,000 --> 00:06:33,400
Ez moskeatu.

61
00:06:33,840 --> 00:06:36,800
Larunbatean, Elgoibarrera joateko
etorri nire etxera

62
00:06:36,800 --> 00:06:38,800
eta nik makillatuko zaitut.

63
00:06:38,800 --> 00:06:40,640
Ez  didate joaten uzten.

64
00:06:40,920 --> 00:06:43,000
Gertatu zitzaizunagatik, ezta?

65
00:06:43,400 --> 00:06:44,520
Bai.

66
00:06:45,120 --> 00:06:47,160
Elkarrekin egongo gara eta!

67
00:06:47,160 --> 00:06:48,280
Badakit, baina...

68
00:06:50,080 --> 00:06:52,880
Egia da... ez duzula ezer
gogoratzen?

69
00:06:55,320 --> 00:06:59,040
Aber, zer da gogoratzen
duzun azkena?

70
00:06:59,040 --> 00:07:02,440
Autobusa galdu nuen, eta gurasoei
deitu nien,

71
00:07:02,440 --> 00:07:08,520
baina etzidaten hartzen? Orduan
autostop egin nuen,? eta gero...

72
00:07:12,280 --> 00:07:14,680
Barkatu, enizun gogorarazi behar.

73
00:07:14,680 --> 00:07:15,760
Lasai.

74
00:07:15,760 --> 00:07:18,720
Baina zuk segi gurasoei lata
ematen, e? Azkenean utziko dizute.

75
00:07:18,720 --> 00:07:20,520
Zure amarekin errazagoa da.

76
00:07:20,520 --> 00:07:22,080
Ja! Ez duzu nire ama ezagutzen!

77
00:07:22,080 --> 00:07:24,920
Zuk segi “erre ke erre” eta
lortuko duzu.

78
00:07:27,920 --> 00:07:31,400
Ez daukazu rellenodun
bularretakorik?

79
00:07:31,840 --> 00:07:33,520
Nik ez dut behar!

80
00:07:33,520 --> 00:07:37,360
Ezetz? Benga, nik lagunduko dizut!

81
00:07:37,360 --> 00:07:38,920
Zoratuta zaude!

82
00:07:38,920 --> 00:07:41,720
Igual bai! Baina ni naiz ligatzen
onena!

83
00:07:43,520 --> 00:07:45,640
Ama! Gaurko da? Presaka nabil!

84
00:07:46,040 --> 00:07:48,840
Banoala! Jesus, behin eskatuko
fabore bat eta?

85
00:07:53,080 --> 00:07:54,480
Hau edo hau?

86
00:07:55,200 --> 00:07:57,320
Nora zoaz piura horrekin?

87
00:07:57,880 --> 00:08:01,320
Osaba Aitzolen ezkontzan
jantzi nuen.

88
00:08:01,320 --> 00:08:03,760
Ez dakit zertarako eskatu
dizudan iritzia?

89
00:08:03,760 --> 00:08:05,280
Zeini eskatu ez daukazulako.

90
00:08:05,280 --> 00:08:06,880
Eskerrik asko! Lupek lagunduko dit.

91
00:08:06,880 --> 00:08:09,680
Ez dago etxean. Gaileta batzuk
ekarri ditu.

92
00:08:10,160 --> 00:08:12,680
Ez zenituen denak jango,
ezta? Non daude?

93
00:08:12,680 --> 00:08:16,160
Ama, ahaztu gailetak. Ez zarela ba
gonan sartuko!

94
00:08:16,360 --> 00:08:19,560
Gaztetan ikusi izan baninduzu,
lirain askoa!

95
00:08:19,560 --> 00:08:21,400
A bai? Zein mendetan?

96
00:08:21,880 --> 00:08:23,960
Esan? Ondo nago?

97
00:08:25,760 --> 00:08:29,360
Haber, hasteko? Laneko elkarrizketa
batera zoaz,

98
00:08:29,360 --> 00:08:31,160
ez ezkontza batera.

99
00:08:31,160 --> 00:08:32,920
Itxura ona ematea nahi nuen.

100
00:08:32,920 --> 00:08:35,800
Lau sosengatik lan egiteko pronto
dagoenaren itxura?

101
00:08:35,800 --> 00:08:38,560
Lanpostu hori behar dut bai edo bai.

102
00:08:38,560 --> 00:08:41,640
Aitaren indemnizazioa jasotzeko
zaude.

103
00:08:41,640 --> 00:08:44,720
Bankuari esplikatu eta akaso zerbait
aurreratuko dizute.

104
00:08:44,720 --> 00:08:46,840
Bankuek ez dute ezer aurreratzen.

105
00:08:47,160 --> 00:08:49,160
Kendu bai azkar asko, baina eman?

106
00:08:49,160 --> 00:08:52,240
Ama, mesedez, ez onartu seiehun
euro baino gutxiagoko ezer.

107
00:08:52,240 --> 00:08:55,560
Badakit zer esan. “Kaixo.
Langile bikaina naiz.

108
00:08:55,560 --> 00:08:58,080
Euskara eta gaztelera menperatzen
ditut, bai hitz egiteko

109
00:08:58,080 --> 00:08:59,520
eta baita idazteko ere.

110
00:08:59,520 --> 00:09:02,160
A! Eta lan hau egiteagatik zuk
kobratuko zenukeenaren erdia

111
00:09:02,160 --> 00:09:04,000
kobratzeko prest nago.”

112
00:09:04,200 --> 00:09:06,680
Oso ona! Baina ezetz ausartu?

113
00:09:06,680 --> 00:09:08,000
Nola ba!

114
00:09:10,880 --> 00:09:12,680
Hauxe bakarrik falta zitzaidan!

115
00:09:12,680 --> 00:09:14,720
Oso berandu da eta ezin dut
arropa aldatu.

116
00:09:14,720 --> 00:09:16,120
Lasai ama.

117
00:09:16,120 --> 00:09:18,160
Oraintxe gertatu behar al zuen?

118
00:09:18,160 --> 00:09:20,960
Ez kezkatu, ez zaizu ezer
nabarituko.

119
00:09:23,240 --> 00:09:24,200
Utzi hor, mesedez.

120
00:09:25,480 --> 00:09:30,280
Egun on, aita. Entretenituta, ez?

121
00:09:30,280 --> 00:09:32,240
Ikusten duzu? Izan zara bankuan?

122
00:09:32,240 --> 00:09:33,640
Esanda bezalaxe.

123
00:09:33,640 --> 00:09:35,480
Non sinatu behar dut?

124
00:09:35,480 --> 00:09:37,320
Azkeneko orrian.

125
00:09:39,480 --> 00:09:41,960
Zuk eginda ere berdin-berdin
izango zen.

126
00:09:41,960 --> 00:09:45,200
Artista izan behar da zure
sinadura faltsifikatzeko!

127
00:09:46,680 --> 00:09:49,360
Eskerrik asko paperak etxera
ekartzeagatik.

128
00:09:49,360 --> 00:09:53,200
Ez zitzaidan batere kostatzen
Eta, zertan ari zara?

129
00:09:53,200 --> 00:09:55,400
Hementxe, etxean aldaketa
txiki batzuk egiten.

130
00:09:55,400 --> 00:09:57,360
Nolatan ba?

131
00:09:57,360 --> 00:09:59,960
Inesentzako. Sorpresa bat eman
nahi nion,

132
00:09:59,960 --> 00:10:02,680
baina agian azkarregi nabil, ezta?

133
00:10:02,680 --> 00:10:08,920
Keba, ondo ari zara. Asko pozten
naiz. Inbidia ematen didazu.

134
00:10:10,480 --> 00:10:13,080
Inesen ondoan bizitza berri
bat hasi nahi dut.

135
00:10:13,080 --> 00:10:15,480
Akabo bidaiak, etxera
berandu iristea?

136
00:10:15,480 --> 00:10:18,680
Ez duzu lanaren estresa faltan
sentituko?

137
00:10:18,680 --> 00:10:20,480
Ez duzu Ines ezagutzen!

138
00:10:20,480 --> 00:10:23,480
Klaro? Seguru “santa” bat dela,
eta “mirari” bat

139
00:10:23,480 --> 00:10:24,840
egingo duela zurekin.

140
00:10:24,840 --> 00:10:26,000
Ei, ez pasa?

141
00:10:26,000 --> 00:10:28,920
Benetan aita, asko pozten naiz
zu hain zoriontsu ikusita.

142
00:10:28,920 --> 00:10:32,000
Zuena ezta batere erraza izan.

143
00:10:32,000 --> 00:10:35,480
Ez, egia esan ez, baina orain
desberdina izango da.

144
00:10:35,560 --> 00:10:37,400
Inesek dena merezi du.

145
00:10:37,400 --> 00:10:39,880
Inesek eta zuk.

146
00:10:39,880 --> 00:10:42,640
Ondo konponduko zara berarekin,
ikusiko duzu.

147
00:10:42,640 --> 00:10:43,880
Seguru.

148
00:10:43,880 --> 00:10:45,800
Banoa bankura paperak eramatera.

149
00:10:45,800 --> 00:10:47,480
Oso ondo, seme. Gero arte!

150
00:10:58,000 --> 00:11:00,520
Ai ba, barkatu! Min hartu duzu?

151
00:11:00,520 --> 00:11:01,640
Ez, lasai, ondo nago.

152
00:11:01,640 --> 00:11:02,760
Benetan?

153
00:11:02,760 --> 00:11:05,920
Ikusten duzu. Osorik nago behintzat!

154
00:11:05,920 --> 00:11:07,520
Oso guapa zaude.

155
00:11:07,520 --> 00:11:10,080
Alabak juxtu kontrakoa esan dit.

156
00:11:10,080 --> 00:11:12,160
Alkandorako orbanagatik akaso.

157
00:11:12,280 --> 00:11:13,840
Asko nabaritzen da?

158
00:11:13,840 --> 00:11:18,680
Asko ez, baina lepoko zapiarekin
estaliz gero, gutxiago.

159
00:11:22,600 --> 00:11:25,400
Horrela askoz hobeto.

160
00:11:25,400 --> 00:11:27,200
Bizia salbatu didazu!

161
00:11:27,840 --> 00:11:29,480
Ba du bere grazia.

162
00:11:29,480 --> 00:11:30,320
Zerk?

163
00:11:30,320 --> 00:11:32,680
Ia-ia harrapatu zaitut, eta bizia
salbatu dizudala?

164
00:11:32,680 --> 00:11:35,280
Gizona, Enauzu harrapatu, ordea!
Eta orain, banoa.

165
00:11:35,280 --> 00:11:36,680
Eramatea nahi?

166
00:11:36,720 --> 00:11:37,840
Igo.

167
00:11:42,360 --> 00:11:44,160
Goazen. Baina poliki, e?

168
00:11:44,320 --> 00:11:49,000
Ai, ai! Geldi, geldi! Joer! Hauxe
bakarrik falta zitzaidan!

169
00:11:49,000 --> 00:11:51,240
Honela emango didate niri lana, zea!

170
00:11:51,240 --> 00:11:52,880
Barkatu? Ez nuen uste?

171
00:11:52,880 --> 00:11:55,880
Ez da zure errua . Ikusten?
Gaur dena aldrebes ateratzen zait.

172
00:11:55,880 --> 00:11:57,400
Asko sentitzen dut?

173
00:11:57,400 --> 00:11:59,040
Ez, ez esan ezer, mesedez.

174
00:11:59,040 --> 00:12:02,560
Urrundu bizikleta hori nigandik!
Oinez joango naiz. Agur!

175
00:12:20,000 --> 00:12:21,400
Ez da posible?

176
00:12:30,160 --> 00:12:31,280
Jon?

177
00:12:31,360 --> 00:12:34,040
or bestela? Hainbeste aldatu
al naiz ba?

178
00:12:43,480 --> 00:12:47,960
Ene Jainkoa, hau poza! Otoitz
egin dut egunero zure alde.

179
00:12:47,960 --> 00:12:50,880
Lasai, arreba Teresa, ni
arduratuko naiz.

180
00:12:50,880 --> 00:12:52,680
Ezin dut sinetsi?

181
00:12:56,520 --> 00:13:00,440
Preso hartu zintuztela esan
zidaten, eta gero?

182
00:13:02,160 --> 00:13:05,440
i bizirik atera nintzen,

183
00:13:05,440 --> 00:13:07,240
beste batzuk berriz....

184
00:13:09,000 --> 00:13:11,320
Zurekin harremanetan jartzen
saiatu nintzen,

185
00:13:11,320 --> 00:13:15,840
baina inork etzidan ezer esaten.
Non zeunden?

186
00:13:15,840 --> 00:13:17,920
Kartzelan egon naiz, Jon.

187
00:13:18,960 --> 00:13:20,360
Zu kartzelan?

188
00:13:20,680 --> 00:13:22,160
Oso istorio luzea da?

189
00:13:22,160 --> 00:13:23,920
Ines, zer gertatu da?

190
00:13:23,920 --> 00:13:28,120
Hartuko dugu denbora hitz egiteko.
Zuk ere baduzu zer kontatua.

191
00:13:29,440 --> 00:13:30,840
Bai, noski.

192
00:13:32,800 --> 00:13:34,880
Komentuan geratuko zara, ezta?

193
00:13:34,960 --> 00:13:36,600
Denboraldi batez bai.

194
00:13:36,600 --> 00:13:37,880
Primeran.

195
00:13:37,880 --> 00:13:43,360
Etzara batere aldatu, abituarekin
ikustea arraroa egiten bazait ere.

196
00:13:43,360 --> 00:13:44,480
Ya?

197
00:13:44,720 --> 00:13:47,520
Goazen, zure gela erakutsiko dizut.

198
00:13:55,320 --> 00:13:56,760
Ondo egongo naiz hemen.

199
00:13:56,760 --> 00:13:59,560
Etzazula dudarik egin. Ale, goazen!

200
00:14:04,680 --> 00:14:06,640
Publizitaterako dirurik jartzen
ez badute,

201
00:14:06,640 --> 00:14:08,320
ez diegu beste erreportajerik
egingo?

202
00:14:11,320 --> 00:14:16,200
Dirurik gabe, batez? Egin
esandakoa? Chao.

203
00:14:16,200 --> 00:14:20,120
Kaixo, Miranda andrea, Garbiñe
naiz. Lanpostuagatik nator.

204
00:14:20,120 --> 00:14:22,200
Neu naiz Miranda andrea.

205
00:14:22,640 --> 00:14:23,760
Pasa.

206
00:14:28,080 --> 00:14:29,880
Teresa, buruko mine
lehertzen nago.

207
00:14:29,880 --> 00:14:32,200
Ekarri botikatik parazetamol
batzuk, mesedez.

208
00:14:32,200 --> 00:14:34,840
Eseri, mesedez.

209
00:14:34,840 --> 00:14:37,600
Barkatuko didazu hanka sartzea.
Nik ez?

210
00:14:37,600 --> 00:14:39,640
Ez kezkatu. Ez du garrantzirik

211
00:14:39,640 --> 00:14:40,960
Deskuidu bat, badakizu?

212
00:14:43,680 --> 00:14:45,080
Barkatu?

213
00:14:48,960 --> 00:14:52,080
Kaixo?Ez? Ez duzu erabaki?

214
00:14:52,080 --> 00:14:57,080
Bai, magenta kolorekoa asko gustatu
zitzaidan, baina zuri eztakit?

215
00:14:57,080 --> 00:15:00,080
Hau txabola puska!

216
00:15:00,080 --> 00:15:05,360
Bale? Gero deituko dizut, orain
okupatuta nago eta? Gero arte!

217
00:15:09,760 --> 00:15:12,560
Lana nire aita zaintzea izango da.

218
00:15:12,760 --> 00:15:14,960
Alabak esan dit baduzula
esperientzia.

219
00:15:14,960 --> 00:15:17,720
Aiton-amona asko zaindutakoa naiz.

220
00:15:17,720 --> 00:15:20,920
Batzuetan, ospitaleko gaixoez
ere arduratzen naiz.

221
00:15:20,920 --> 00:15:23,040
Aita ez dago gaixo.

222
00:15:23,040 --> 00:15:26,000
Burua pixkat nahastuta akaso?

223
00:15:26,000 --> 00:15:28,400
Burua oso ondo dauka, ondoegi!

224
00:15:28,400 --> 00:15:31,760
Belauna hautsi du eskiatzen
eta protesia jarri diote.

225
00:15:31,760 --> 00:15:33,160
A ze suertea!

226
00:15:33,600 --> 00:15:35,720
“Eskiatzea” esan nahi nuen?

227
00:15:35,840 --> 00:15:39,280
Paseora atera, garbitzen
eta janzten lagundu?

228
00:15:39,280 --> 00:15:42,440
Behar duenean laguntzea izango
litzateke zure betebeharra.

229
00:15:42,440 --> 00:15:47,200
Egun batzuk proba moduan
pasatuko dituzu. Zer iruditzen?

230
00:15:47,200 --> 00:15:48,600
Oso ondo.

231
00:15:50,680 --> 00:15:52,800
Aldi baterako lana izango da.

232
00:15:53,360 --> 00:15:56,840
Bost ordu egunean, zortziehun
euro garbiren truke.

233
00:15:56,880 --> 00:15:58,280
Arazoren bat?

234
00:15:58,840 --> 00:16:01,560
Ez, ez, ez. Ados nago.

235
00:16:01,560 --> 00:16:03,400
Orduan, primeran.

236
00:16:16,760 --> 00:16:18,840
Eskualdatzea onartu behar duzu.

237
00:16:19,280 --> 00:16:22,080
Beti nahi izan duzu negozio
propioa izatea.

238
00:16:22,200 --> 00:16:26,720
Bai, baina ez daukagu hainbeste diru
eta erabakia presaka hartzea ere?

239
00:16:26,720 --> 00:16:32,360
Leok alde egin behar du, eta zuri
eskaini dizu; zu nahi zaitu.

240
00:16:32,360 --> 00:16:35,120
Mailegua eskatuta ere,
ez dakit emango diguten.

241
00:16:36,640 --> 00:16:38,600
Ez dugu ezer eskatzeko premiarik.

242
00:16:38,600 --> 00:16:41,320
Jasoko dudan kalte-ordaina
erabili dezakegu.

243
00:16:43,360 --> 00:16:45,320
Zuk beste asmo batzuk zenituen ordea.

244
00:16:45,320 --> 00:16:47,440
Erabili lasai dirua, benetan.

245
00:16:47,920 --> 00:16:50,280
Negozio bat ireki nahi zenuen.

246
00:16:50,280 --> 00:16:54,960
Lehen bai, baina orain argi dago:
hauxe da negozioa.

247
00:16:54,960 --> 00:16:57,600
Ea, utzi laguntzen.

248
00:16:57,600 --> 00:16:59,000
Ziur zaude?

249
00:16:59,760 --> 00:17:03,640
Seinale bat izan da. Dirua eta
aukera, biak ditugu.

250
00:17:03,640 --> 00:17:07,880
Gainera, nik lana topatu arte,
tabernan lagun zaitzaket.

251
00:17:09,840 --> 00:17:11,240
Handiegiak?

252
00:17:11,800 --> 00:17:13,200
¿Se puede?

253
00:17:13,320 --> 00:17:16,160
Pasa, pasa?  Eman Leori baiezkoa.

254
00:17:16,160 --> 00:17:17,640
Utzi pixka bat gehiago pentsatzen.

255
00:17:17,640 --> 00:17:19,280
Zertarako? Erabakita dago.

256
00:17:22,640 --> 00:17:25,640
Bazoazela esan dit Aliziak.

257
00:17:25,640 --> 00:17:28,280
Bai, lehenengo Milena ikustera
joango naiz,

258
00:17:28,280 --> 00:17:31,720
eta gero amarengana. Larunbaterako
hartu dut hegaldia.

259
00:17:31,720 --> 00:17:32,960
Hain azkar?

260
00:17:32,960 --> 00:17:35,960
Ahal izango banu, gaur bertan
joango nintzateke.

261
00:17:39,400 --> 00:17:41,240
Esan Nekane??  Noiz? ?

262
00:17:41,920 --> 00:17:43,200
Leo, Bogarekin geratuko gara.

263
00:17:43,200 --> 00:17:45,280
Asko pozten naiz, benetan.

264
00:17:46,080 --> 00:17:47,880
Tratu ona dela uste dut.

265
00:17:48,320 --> 00:17:49,720
No lo dudes.

266
00:17:53,280 --> 00:17:55,160
Baina zer gertatzen da?...

267
00:17:56,880 --> 00:17:58,960
Bale? Oraintxe noa komisaldegira.

268
00:18:01,640 --> 00:18:02,760
Zer da?

269
00:18:03,040 --> 00:18:04,440
Eztakit.

270
00:18:04,440 --> 00:18:06,040
Ezbeharren bat?

271
00:18:06,040 --> 00:18:07,200
Ez dut uste.

272
00:18:07,200 --> 00:18:10,400
Ez ahaztu Joana aireportura
eraman behar duzula.

273
00:18:25,480 --> 00:18:28,400
Jakin daiteke nora zoazen?

274
00:18:28,400 --> 00:18:32,360
Hondartzara, paseatzera.
Etorri nirekin nahi baduzu.

275
00:18:32,360 --> 00:18:34,000
Lasaitzen lagunduko dizu.

276
00:18:34,000 --> 00:18:35,680
Norbaitek lan egin beharko du, ez?

277
00:18:35,680 --> 00:18:38,280
Ezin printzesak bezala ibili, beste
batzuen antzera.

278
00:18:38,280 --> 00:18:41,080
Jakin daiteke zer gertatzen
zaizun nirekin?

279
00:18:41,360 --> 00:18:44,720
Zurekin hitz egin edo horko
paretarekin, berdin-berdin.

280
00:18:44,720 --> 00:18:46,560
Ale ba, ni banoa.

281
00:18:46,680 --> 00:18:49,480
Zergatik ez zinen etorri Malenen
ezkontzara?

282
00:18:51,080 --> 00:18:55,320
Badakizu nolakoa naizen, munduan
zehar “galtzea” gustatzen zait.

283
00:18:55,320 --> 00:18:58,760
Diru beharrean zaudenean azkar
asko hurbiltzen zara ba.

284
00:18:58,760 --> 00:19:01,560
Nik dakidala, Malen ez dago
haserre nirekin.

285
00:19:01,560 --> 00:19:02,880
Onegia delako.

286
00:19:02,880 --> 00:19:04,680
Eta ulertzen nauelako.

287
00:19:04,720 --> 00:19:07,240
Noiz arte geratuko zara, ito arte?

288
00:19:07,240 --> 00:19:10,600
Azkena horixe esan zenuen, ez?
“Itota nago, eta banoa”.

289
00:19:10,600 --> 00:19:16,000
Ez dakit, ikusiko dut.
Zuek ikustera etorri naiz.

290
00:19:16,000 --> 00:19:18,960
Ya, urtebete galduta pasa eta gero.

291
00:19:18,960 --> 00:19:21,040
Loturarik gabe bizi nahi dut.

292
00:19:21,080 --> 00:19:23,320
Besteengan ere pentsatu
beharko zenuke.

293
00:19:23,320 --> 00:19:26,440
Nahi baduzu, joan egingo naiz.

294
00:19:28,160 --> 00:19:31,320
Begira Esther, nire ahizpa zara,
eta maite zaitut,

295
00:19:31,320 --> 00:19:34,440
baina ez zait gustatzen zure
portaera axolagabea.

296
00:19:34,440 --> 00:19:37,080
Atzo ere tratamentua nik
ordaindu nizun!

297
00:19:37,080 --> 00:19:38,960
Dirua hartzea ahaztu zitzaidan!

298
00:19:38,960 --> 00:19:40,080
Ya!

299
00:19:41,960 --> 00:19:47,720
Benga, ba gaur... nik gonbidatuko
zaitut aperitibora. Ados?

300
00:19:49,640 --> 00:19:51,760
Ez dakit zer egin zurekin?

301
00:20:22,520 --> 00:20:26,240
Azkar etorri zara? Kafe bat?

302
00:20:26,240 --> 00:20:29,600
Eskerrik asko. Aireportura joan
behar dut, eta presaka nabil.

303
00:20:29,600 --> 00:20:31,680
Harira orduan. Goazen bulegora.

304
00:20:36,520 --> 00:20:38,320
Jarri, mesedez.

305
00:20:41,480 --> 00:20:42,600
Zer da?

306
00:20:46,600 --> 00:20:51,320
Hemen duzu, beharrera itzuli
zaitezkeela dioen gutuna.

307
00:20:51,320 --> 00:20:55,560
Gura baduzu, zure lanpostua
berreskura zenezake.

308
00:20:57,120 --> 00:20:58,840
Benetan ari zara?

309
00:20:58,840 --> 00:21:00,640
Bai. Ez zenuen espero?

310
00:21:01,320 --> 00:21:03,120
Ba egia esan ez.

311
00:21:03,760 --> 00:21:06,560
Zure abokatuak eskatu du
zure itzulera.

312
00:21:06,960 --> 00:21:13,360
Jakinaren gainean egongo zinela uste
nuen. Dena dela, barri ona da, ez?

313
00:21:13,360 --> 00:21:17,080
Zure esku dago erabakia..

314
00:21:17,840 --> 00:21:21,520
Nik, ez dakit zer esan?

315
00:21:21,520 --> 00:21:23,440
Ez daukazu orain erantzun beharrik.

316
00:21:23,440 --> 00:21:26,280
Guri abisua pasatzeko eskatu
digute, besterik ez.

317
00:21:26,280 --> 00:21:29,600
Badirudi zuri ez dizula ilusiorik
egiten.

318
00:21:31,040 --> 00:21:33,840
Ateak zabalik dituzu.

319
00:21:34,360 --> 00:21:38,280
Denbora asko pasatu da, eta
gauzak aldatu egin dira hamen.

320
00:21:38,280 --> 00:21:41,960
Zurea da azken hitza.

321
00:21:45,320 --> 00:21:48,200
Ez dakit. Abokatuarekin
hitz egingo dut.

322
00:21:48,200 --> 00:21:51,280
Gainera, ez dakit zer eskaintzen
zaidan zehatz-mehatz.

323
00:21:51,280 --> 00:21:55,560
Zure gradua eta dagokizun
soldata berreskuratuko zenituzke.

324
00:21:55,560 --> 00:21:59,160
Pentsatu lasai eta esango diguzu.

325
00:21:59,160 --> 00:22:00,280
Ederki.

326
00:22:12,160 --> 00:22:14,800
Nik neukan piurarekin, eta
etxekoandrea konturatu ez!

327
00:22:14,800 --> 00:22:20,160
Lana lortu dut behintzat. Miranda
andrea oso emakume elegantea da.

328
00:22:20,160 --> 00:22:25,680
Eta etxea? Hura bai palazioa!
Egongela erdian eskailera eta guzti.

329
00:22:27,680 --> 00:22:29,960
Noiz da aldegitekoa Josu?

330
00:22:29,960 --> 00:22:31,080
Bihar.

331
00:22:31,720 --> 00:22:35,160
Badakit lagun onak zaretela,
baina topatuko dituzu berriak.

332
00:22:35,160 --> 00:22:38,200
Gainera, internet bitartez
kontaktuan egongo zarete.

333
00:22:38,200 --> 00:22:39,600
Ze erremedio!

334
00:22:40,000 --> 00:22:42,640
Baina hori bai, orain ez pasa
orduak eta

335
00:22:42,640 --> 00:22:45,360
orduak gelan sartuta
ordenagailuaren aurrean, e?

336
00:22:50,920 --> 00:22:52,720
Kaixo, laztana.

337
00:22:52,840 --> 00:22:56,160
Epa! Amak bidali nau patata
batzuen bila. Badituzu?

338
00:22:56,160 --> 00:22:58,400
Bai neska! Bisigua eskatu izan
bazenu, baina patata,

339
00:22:58,400 --> 00:23:00,720
etxepe osoari jaten
emateko moduan!

340
00:23:01,760 --> 00:23:03,600
Zertan ari zara?

341
00:23:04,120 --> 00:23:08,240
Bazenekien Software-ingeniaritza
software aplikazioak mantentzeko

342
00:23:08,240 --> 00:23:11,040
eta sortzeko ingeniaritzaren
adar bat dela?

343
00:23:11,600 --> 00:23:12,720
Ez

344
00:23:13,040 --> 00:23:14,880
Ba orain badakizu.

345
00:23:15,080 --> 00:23:16,440
Interesgarria.

346
00:23:16,440 --> 00:23:17,560
Hartu, bihotza.

347
00:23:18,280 --> 00:23:21,560
Eskerrik asko. Banoa, ama
pataten zain dago eta.

348
00:23:21,560 --> 00:23:25,040
Aizu Jessi, ea egunen batean Aimar
zuekin irtetera gonbidatzen duzuen.

349
00:23:25,520 --> 00:23:26,640
Ama!

350
00:23:26,760 --> 00:23:28,160
Nahi badu?

351
00:23:28,200 --> 00:23:30,320
Zuekin? Ezta zoratuta ere!

352
00:23:31,400 --> 00:23:34,240
Ei aizu, lasai, e? Ideia bat
baino etzen.

353
00:23:40,080 --> 00:23:41,880
Kalera irten behar duzu.

354
00:23:42,520 --> 00:23:44,640
Horiekin... ezta lotuta ere!

355
00:23:46,200 --> 00:23:50,160
Nota onak bai, baina
harremanetan zero!

356
00:23:50,160 --> 00:23:52,960
Jessirengandik ikasi beharko zenuke.

357
00:23:56,640 --> 00:23:58,800
Komisarian nuen lana
berreskura nezake.

358
00:23:58,800 --> 00:24:02,400
Ez dirudi ilusio handiegirik
egiten dizunik.

359
00:24:02,400 --> 00:24:05,360
Ez da hori, baina ez nuen espero.

360
00:24:05,360 --> 00:24:09,080
Nire gela uzten dizut. Baina
bueltatzen naizen arte, e?

361
00:24:10,280 --> 00:24:12,360
Gainera, ahizpa
berria etorriko da berehala.

362
00:24:12,360 --> 00:24:14,000
eguru ez dela zu bezain plasta.

363
00:24:14,000 --> 00:24:17,120
Zuretzako hobe! Baina ez
kontatu gure sekretuak, e?

364
00:24:20,800 --> 00:24:22,880
Zer egin behar dut nik zu gabe?

365
00:24:23,200 --> 00:24:26,360
Ale, goazen. Ama, alaitu
aurpegi hori, e?

366
00:24:28,560 --> 00:24:31,000
utoaren bila noa.
Behean egongo naiz zain.

367
00:24:34,240 --> 00:24:35,840
Dena hartu duzu?

368
00:24:35,840 --> 00:24:37,640
Baietz uste dut.

369
00:24:39,760 --> 00:24:42,560
Gustura ez bazaude, azkar itzuli, e?

370
00:24:42,560 --> 00:24:46,400
Ondo egongo naiz,
ez kezkatu. Ale, goazen.

371
00:24:58,000 --> 00:25:00,080
Bizkor, hegazkina galduko dut eta!

372
00:25:06,280 --> 00:25:09,080
Atseden hartzen geratu behar
zenuen, nekatuta ikusten zaitut.

373
00:25:09,400 --> 00:25:12,200
Misioan beti berdina esaten zenidan.

374
00:25:12,520 --> 00:25:15,320
Hauxe izango da nire itxura,
tamalez.

375
00:25:15,680 --> 00:25:19,200
Ez da egia. Akordatzen Mathieu
txikia zela besoetan hartuta

376
00:25:19,240 --> 00:25:21,080
atera nizun argazkia?

377
00:25:21,200 --> 00:25:23,000
Akordatuko ez naiz ba.

378
00:25:23,480 --> 00:25:28,280
Zoriontsu zeunden, bizia
salbatu zenion.

379
00:25:28,280 --> 00:25:30,080
Zortea izan genuen.

380
00:25:30,280 --> 00:25:32,960
Zortea ez, zuri esker izan zen.

381
00:25:32,960 --> 00:25:36,440
Jainkoak hortxe jarri zintuen,
Mathieuren aingeru guardako.

382
00:25:36,440 --> 00:25:39,240
Jainkoak laster abandonatu gintuen.

383
00:25:39,400 --> 00:25:41,520
Sarraskian hil zuten Mathieu.

384
00:25:49,320 --> 00:25:51,120
Bazenekiela uste nuen.

385
00:25:51,120 --> 00:25:52,920
Ez, enekien ezer?

386
00:25:53,400 --> 00:25:58,360
Erasoa eta gero presaka atera
gintuzten handik.

387
00:25:58,360 --> 00:26:00,480
Ez ziguten esan zer gertatzen zen.

388
00:26:06,160 --> 00:26:13,480
Bi astera itzultzea lortu eta,
ikusi genuena izugarria izan zen.

389
00:26:15,480 --> 00:26:18,120
Asteak pasatu genituen zugatik
otoitzean,

390
00:26:18,120 --> 00:26:22,640
Gerora, zure berririk ez izatean,
hilda zeundela pentsatu genuen.

391
00:26:22,640 --> 00:26:24,480
Bahituta izan ninduten.

392
00:26:35,480 --> 00:26:41,480
Bahitzaileak ume batzuk ziren, eguna
edanda eta borrokan pasatzen zuten.

393
00:26:55,920 --> 00:27:00,800
Min eman zizuten?

394
00:27:00,800 --> 00:27:02,200
Bizirik nago.

395
00:27:02,960 --> 00:27:06,400
Eta besteak? Rikardo, Ngane?

396
00:27:10,680 --> 00:27:14,160
Behin, futbolean ikusi nituen,
Nganeren burua baloitzat hartuta

397
00:27:22,120 --> 00:27:24,680
Hurrengoa ni izango nintzela
esan zidaten?

398
00:27:24,680 --> 00:27:26,520
Ihes egitea lortu nuen.

399
00:27:28,720 --> 00:27:31,520
Ospitale batean pasa nituen
hurrengo egunak.

400
00:27:31,600 --> 00:27:34,280
Han enteratu nintzen Arraldera
bueltatu zinela,

401
00:27:34,280 --> 00:27:38,600
eta neuk ere itzultzea erabakia
nuen.

402
00:27:38,600 --> 00:27:41,440
Ondo egin duzu.

403
00:27:43,400 --> 00:27:48,120
Hemen nago, behar duzunerako.

404
00:27:54,320 --> 00:27:57,160
Ez, ez? Hori da gure azken
eskaintza?

405
00:27:58,640 --> 00:28:01,000
Onartzen ez badute, ez itxi tratua?

406
00:28:01,000 --> 00:28:04,120
Material garestia erabili dugu,
eta horrek bere kostua dauka?

407
00:28:15,160 --> 00:28:17,560
Bakarrik gaude

408
00:28:17,560 --> 00:28:20,640
Hementxe bertan egitea nahi duzu?

409
00:28:22,800 --> 00:28:24,880
Mireia autoa aparkatzen ari da.

410
00:28:29,720 --> 00:28:31,800
Lukas, deitu du gure aitak?

411
00:28:32,080 --> 00:28:34,840
Bai, Madrildik. Ezagutzeko
irrikaz nago.

412
00:28:34,840 --> 00:28:37,080
Malenek asko hitz egin dit berataz.

413
00:28:37,080 --> 00:28:39,000
Ezagutzen duzunean ez duzu
gauza bera esango.

414
00:28:39,000 --> 00:28:43,280
Ez egin kasurik. Aita oso atsegina
da, Mireiaren berdin-berdina.

415
00:28:44,720 --> 00:28:48,400
Agureak zaintzen esperientzia duen
emakume bat topatu dut.

416
00:28:48,400 --> 00:28:51,320
Agurea? Ez dizu berak entzuten.

417
00:28:51,320 --> 00:28:55,360
Garbiñe izena du, baina itxuragatik
ezin esan bere izenaren jabe denik.

418
00:28:55,360 --> 00:28:58,880
Orban bat zeukan alkandoran,
eta sekulako zulatua gonan.

419
00:28:59,600 --> 00:29:01,000
Interesgarria.

420
00:29:01,600 --> 00:29:03,680
Banekien horixe esango zenuela.

421
00:29:03,800 --> 00:29:06,200
Aita ondo zaintzen badu, ni gustura.

422
00:29:07,480 --> 00:29:09,640
Teresak prestatu ote du bere gela?

423
00:29:09,640 --> 00:29:12,160
Baietz uste dut. Malen eta
biak aritu dira.

424
00:29:13,480 --> 00:29:14,880
Akabo bakea!

425
00:29:18,520 --> 00:29:20,360
Ia-ia harrapatu gaitu!

426
00:29:55,160 --> 00:29:56,280
Zertan ari zara?

427
00:29:56,960 --> 00:29:59,760
Hau sustoa! Ez al hengoen
ba mahastian?

428
00:30:00,240 --> 00:30:02,320
Hangoak bukatu eta
dutxatzera igo naiz.

429
00:30:02,320 --> 00:30:04,120
Nora hoa ordu hauetan?

430
00:30:04,280 --> 00:30:05,520
Herrira.

431
00:30:05,520 --> 00:30:07,440
Astegun buruzuri batean
horrela jantzita?

432
00:30:07,440 --> 00:30:10,200
Zakur bat ekarri beharko dugu,
beldurrez bizi zara eta.

433
00:30:10,200 --> 00:30:16,000
Zakurra, zertarako? Kortabitarten,
lapurrak zakurrari jaten eman eta

434
00:30:16,000 --> 00:30:21,320
aise sartu zituan! Tripa ederki bete
zian hark, baina etxea zaindu!

435
00:30:22,240 --> 00:30:24,640
Zergatik hain dotore?

436
00:30:24,640 --> 00:30:26,600
Armairuan topatutako
aurrena jantzi dut.

437
00:30:26,600 --> 00:30:29,200
Arropa hori igandetan bakarrik
erabiltzen duk.

438
00:30:29,200 --> 00:30:32,360
Beste alkandora bat erosi beharrean
nago, ia ez daukat batere.

439
00:30:32,360 --> 00:30:34,640
maidak alkandora hori lepoaldea
plantxatzeko.

440
00:30:34,640 --> 00:30:35,400
Ez da beharrezkoa.

441
00:30:35,400 --> 00:30:37,200
Emateko esan diat!

442
00:30:46,800 --> 00:30:50,200
Lapurrak ez dira pixka batean
hurbilduko. Badakite zain gaudela.

443
00:30:50,200 --> 00:30:53,640
Egunen batean ezbeharren
bat gertatuko duk.

444
00:30:53,640 --> 00:30:55,760
Uztazu, ondo dago horrela.

445
00:30:56,200 --> 00:30:59,080
Presaka, ala?

446
00:30:59,080 --> 00:31:00,280
Ez, baina?

447
00:31:00,280 --> 00:31:01,560
Ba orduan egon.

448
00:31:03,520 --> 00:31:05,320
Kolonia bota duk?

449
00:31:05,720 --> 00:31:06,840
Ez.

450
00:31:28,120 --> 00:31:29,520
Honen bila?

451
00:31:30,080 --> 00:31:33,600
Bizikleta konpondu zidan lagun
batentzako kalabazak.

452
00:31:39,160 --> 00:31:41,960
Kolonia bota du. Horixe bota duela!

453
00:31:58,560 --> 00:32:04,040
Gustatzen zait toki hau. Sekulako
bakea dago.

454
00:32:06,680 --> 00:32:10,480
Zu ere pentsatzera etorri zara?

455
00:32:10,480 --> 00:32:13,280
Ez, zu agurtzera. Ikusi egin zaitut.

456
00:32:16,720 --> 00:32:18,840
Joana aireportura eraman dut.

457
00:32:18,840 --> 00:32:21,320
Erasmus bitartez Italiara joan da.

458
00:32:21,320 --> 00:32:24,120
Atzo ume bat zen, eta begira orain?

459
00:32:24,560 --> 00:32:26,640
Azkar pasatzen da denbora.

460
00:32:27,320 --> 00:32:28,720
Y tanto?

461
00:32:29,320 --> 00:32:31,480
Zer moduz zaude?

462
00:32:35,320 --> 00:32:41,120
Confusa. Hainbeste gauza
gertatu zaizkit azken urtean?

463
00:32:43,160 --> 00:32:48,840
Harreman bat hasi nuen,
azkarregi igual. Gero, Ibirena?

464
00:32:51,000 --> 00:32:54,600
Ez naiz ezertaz damu, baina
batzuetan,

465
00:32:54,600 --> 00:32:56,680
hanka sartu dudala iruditzen zait.

466
00:32:58,960 --> 00:33:01,000
Zaila da asmatzea.

467
00:33:01,000 --> 00:33:06,520
Baina hori izango da bizitza,
arazoei aurre egitea.

468
00:33:08,320 --> 00:33:11,160
Bai, eta zerbait lortu nahi badugu,
arriskatu egin behar.

469
00:33:11,160 --> 00:33:13,360
Baina... badakigu zer lortu
nahi dugun?

470
00:33:13,360 --> 00:33:16,880
Erantzuna banu, ez ginateke
hemen eserita egongo.

471
00:33:21,960 --> 00:33:24,760
Kubara joateak on egingo dit.

472
00:33:24,760 --> 00:33:26,160
Seguru.

473
00:33:28,200 --> 00:33:34,800
Hainbeste denbora ikusi ez ditudala
Los he descuidado.

474
00:33:36,120 --> 00:33:38,800
Badakite maite dituzula.

475
00:33:38,800 --> 00:33:40,200
Bai, badakit.

476
00:33:52,120 --> 00:33:56,320
Gure artekoa ez zen ondo
atera, lastima.

477
00:33:58,400 --> 00:34:02,280
Ezta hain gaizki ere.
Orain, lagun onak gara.

478
00:34:04,080 --> 00:34:08,080
Eso si, eta eskertzen dizut.

479
00:34:10,120 --> 00:34:12,200
Zurekin ez da batere zaila izan.

480
00:34:12,720 --> 00:34:14,120
Benetan?

481
00:34:14,720 --> 00:34:16,120
Bene-benetan.

482
00:34:39,080 --> 00:34:41,480
Bi pendrive hauetan jokoen
trukuak eta informazioa.

483
00:34:41,480 --> 00:34:44,280
Joder, portatu zara. Kriston
lana hartu duzu.

484
00:34:44,880 --> 00:34:49,720
Keba. Espazioko pantailan
dago gakoa. Bestea egina dago.

485
00:34:49,720 --> 00:34:52,360
Niri gehiago kostatuko zait, fijo.

486
00:34:52,360 --> 00:34:54,960
Ezin baduzu, sartu foroan eta
lagunduko dizut.

487
00:34:54,960 --> 00:34:56,240
Bale.

488
00:34:57,760 --> 00:35:00,520
Noiz zoazte?

489
00:35:00,520 --> 00:35:05,520
Bihar hartuko dugu hegazkina.
Etorri bisitan nahi duzunean.

490
00:35:05,520 --> 00:35:07,320
Gustatuko litzaidake.

491
00:35:10,080 --> 00:35:14,320
E txo, lasai. Geratuta ere,
ez ginen klase berean egongo.

492
00:35:14,320 --> 00:35:19,640
Badakit. Kurtso berriak pereza
handia ematen dit.

493
00:35:19,640 --> 00:35:23,640
Lehen baino gutxiago aspertuko
zara orain. Kurtso bat pasa dizute.

494
00:35:23,640 --> 00:35:25,720
A ze pagotxa, e Einstein?

495
00:35:26,280 --> 00:35:29,520
Ez daukat gelako “frikia”
izateko gogorik.

496
00:35:29,520 --> 00:35:31,600
Gu beti izango gara “frikiak”.

497
00:35:32,040 --> 00:35:33,880
Eta zer? Guri bost.

498
00:35:34,080 --> 00:35:38,240
Ganera, Digipen.. bideojokoen eskola
horretarako beka lortuko duzu, fijo

499
00:35:38,240 --> 00:35:40,080
Gustatuko litzaidake.

500
00:35:40,560 --> 00:35:42,360
Joan egin behar dut.

501
00:35:44,240 --> 00:35:45,640
Suerte, Josu.

502
00:35:46,000 --> 00:35:47,120
Berdin.

503
00:35:47,440 --> 00:35:50,240
Besarkadak hainbeste
gustatzen zaizkizunez?

504
00:35:55,120 --> 00:35:56,920
Gero arte!

505
00:36:10,720 --> 00:36:12,560
A ze kasualitatea!

506
00:36:13,000 --> 00:36:14,400
Bai, aizu!

507
00:36:15,040 --> 00:36:16,840
Laguntzea nahi?

508
00:36:16,840 --> 00:36:20,240
Eskaintzak aprobetxatzen ditut,
eta gero pisuarekin ezin.

509
00:36:20,240 --> 00:36:22,040
Utzi laguntzen.

510
00:36:22,040 --> 00:36:24,200
Zuk nahikoa lan baduzu
bizikletarekin.

511
00:36:24,200 --> 00:36:25,600
Utzi mesedez.

512
00:36:25,640 --> 00:36:27,200
Bueno ba, hartu.

513
00:36:31,360 --> 00:36:34,600
Lortu duzu lana?

514
00:36:34,600 --> 00:36:37,360
Bai. Juxtu orain primeran datorkit.

515
00:36:37,360 --> 00:36:41,960
Zorionak. Sentitzen dut
gonarena.

516
00:36:41,960 --> 00:36:43,520
Lasai, inor ezta konturatu.

517
00:36:43,520 --> 00:36:46,440
Egindako okerra konpontzeko, pare
bat kalabaza ekarri dizkizut.

518
00:36:46,440 --> 00:36:48,120
Etzen beharrezkoa.

519
00:36:48,120 --> 00:36:49,400
Gaur goizean
baratzetik hartuta.

520
00:36:49,400 --> 00:36:51,680
Zero koipe, zero kaloria.

521
00:36:53,400 --> 00:36:55,400
Enuen esan nahi gizena zaudenik?

522
00:36:55,400 --> 00:36:56,320
Lasai, gizona.

523
00:36:56,320 --> 00:36:59,240
Esan nahi nuena da, ondo
zaudela, tamainan.

524
00:36:59,240 --> 00:37:03,720
Zu ere primeran zaude. Esan
nahi dut, etzaudela gizena?

525
00:37:03,720 --> 00:37:06,320
Argala ere ez. Neurrian.

526
00:37:08,960 --> 00:37:12,640
Hartuko dituzu orduan, ezta?
Jaten dituzunean nitaz oroitzeko.

527
00:37:12,640 --> 00:37:16,400
Eskerrik asko. Hauxe da nire etxea.

528
00:37:18,960 --> 00:37:21,480
Noizbait nonbaitera eramatea
nahi baduzu?

529
00:37:21,480 --> 00:37:26,000
Bizikletan, edo bueno, autoa
ere badaukat.

530
00:37:26,000 --> 00:37:27,800
Ez, eskerrik asko.

531
00:37:28,160 --> 00:37:30,240
Arratsalde ona izan dezazula.

532
00:37:30,880 --> 00:37:32,000
Berdin.

533
00:37:44,560 --> 00:37:48,960
Lehenengo eguna oso ona.
Jende xelebrea zagok.

534
00:37:48,960 --> 00:37:51,200
Eta hori, positiboa al da?

535
00:37:51,200 --> 00:37:54,000
Oso, denak ni bezalakoak dituk eta.

536
00:37:54,520 --> 00:37:57,160
Zer dion? Hi ez haiz
horren xelebrea.

537
00:37:57,160 --> 00:38:02,560
Denetik ikasiko diat: pintura,
eskultura?Gehienak klase praktikoak

538
00:38:02,560 --> 00:38:04,760
Erakusketak ikustera ere
joango gaituk?

539
00:38:04,760 --> 00:38:06,160
A ze rolloa!

540
00:38:09,480 --> 00:38:13,000
Ikusten diat hire interesa, baina
gutxienez itxura egingo bahu?

541
00:38:13,000 --> 00:38:17,440
Bale, bale, sentitzen dinat.
Segi kontatzen.

542
00:38:17,440 --> 00:38:19,240
Orain etzaukaat gogorik.

543
00:38:19,360 --> 00:38:21,160
Buenas, bikote.

544
00:38:21,560 --> 00:38:25,240
Joan haiz aireportura
Joana agurtzera?

545
00:38:25,240 --> 00:38:27,400
Bai, oso pozik alde egin du,
super contenta.

546
00:38:27,400 --> 00:38:30,920
Nagusiak oporrak eman bezain pronto,
bisitan joateko asmoa daukat.

547
00:38:31,480 --> 00:38:33,040
Zer diozu, jefe?

548
00:38:33,040 --> 00:38:34,600
Hi beti eskean?

549
00:38:34,600 --> 00:38:37,480
Ni banoa, erosketak egitea
tokatzen zait.

550
00:38:37,480 --> 00:38:39,160
Ez ahaztu komuneko papera.

551
00:38:39,160 --> 00:38:40,080
Bale.

552
00:38:41,640 --> 00:38:43,440
Gero zinera joango gaituk?

553
00:38:43,440 --> 00:38:46,200
Ados, hik aukeratu pelikula.

554
00:38:46,200 --> 00:38:48,960
Orduan beldurrezkoa.

555
00:38:52,880 --> 00:38:54,280
Zinera zoazte?

556
00:38:54,960 --> 00:38:57,840
Bai, beldurra pasatzera.
Entzun dion.

557
00:38:57,840 --> 00:38:59,800
Gogorik ez duzula esango nuke.

558
00:38:59,800 --> 00:39:02,960
Batere ez, baina gehiago muturtu
ez dadin.

559
00:39:02,960 --> 00:39:08,120
Eskolari buruz hitz egiten hasi
zaidan,eta nik rollo bat dela esan?

560
00:39:08,120 --> 00:39:09,960
Gainontzekoa, imajinatu!

561
00:39:10,200 --> 00:39:12,200
Orduan, etzarete afaltzeko egongo.

562
00:39:12,200 --> 00:39:14,520
Kalean jango dinagu zerbait.

563
00:39:16,200 --> 00:39:17,600
Bueno, banian.

564
00:39:18,360 --> 00:39:19,760
Pásatelo bien.

565
00:39:26,960 --> 00:39:34,560
Etxea guretzako bakarrik dugu.
Zinera doaz? Prepárate.

566
00:39:45,840 --> 00:39:49,280
Hauxe da orain zure etxea, aitona.

567
00:39:52,880 --> 00:39:54,720
Igogailurik badago?

568
00:39:56,680 --> 00:39:58,520
Argi dago ezetz.

569
00:40:02,360 --> 00:40:05,760
Goian logelak daude. Ez duzu
ezertarako igo behar.

570
00:40:05,760 --> 00:40:08,240
Aulkian eserita egin beharko
dut lo orduan?

571
00:40:08,240 --> 00:40:11,720
Mesedez! Zuretzako behean
egokitu dugu gela bat.

572
00:40:11,880 --> 00:40:13,720
Ya? Neskamearen gela.

573
00:40:14,360 --> 00:40:19,040
Ikusten dut bai, asko estimatzen
nauzuela etxe honetan.

574
00:40:19,040 --> 00:40:21,920
Gustatuko zaizu. Neuk dekoratu dut.

575
00:40:21,920 --> 00:40:27,520
Orduan, primeran egongo da.
Zer moduz joan zen ezkontza?

576
00:40:27,520 --> 00:40:29,640
Den-dena kontatu behar didazu, e??

577
00:40:29,720 --> 00:40:33,000
Zoragarria izan zen. Malen
oso guapa zegoen.

578
00:40:33,000 --> 00:40:35,120
Badakit, ikusi nituen argazkiak.

579
00:40:35,120 --> 00:40:37,200
Eta, non dago ba zure senar hori?

580
00:40:37,640 --> 00:40:39,720
Lanean. Gero etorriko da.

581
00:40:40,000 --> 00:40:42,800
Oso guapa zaude. Ezkontzeak
on egin dizu.

582
00:40:43,120 --> 00:40:46,280
Zuregatik ezin berdina esan.

583
00:40:46,280 --> 00:40:51,960
Eskerrik asko. Zu berriz, primeran
zaude. Ez zara batere zahartu.

584
00:40:51,960 --> 00:40:55,160
Zer moduz dago Dorothy?

585
00:40:55,160 --> 00:40:59,240
Ondo, oso lanpetuta. Miamin
ondo moldatuko nintzen,

586
00:40:59,240 --> 00:41:02,760
baina zuek ikusteko gogoa neukan,
eta horregatik etorri naiz bisitan.

587
00:41:03,640 --> 00:41:05,040
Ya, seguru?

588
00:41:05,480 --> 00:41:08,280
Zure gelako leihoa irekiko
dut aireztatzeko.

589
00:41:08,840 --> 00:41:10,520
Eskerrik asko, laztana.

590
00:41:11,960 --> 00:41:13,360
Aitatxo!

591
00:41:16,000 --> 00:41:17,840
Zu ikusteko irrikaz nengoen!

592
00:41:17,840 --> 00:41:19,480
Beti bezain guapa zaude!

593
00:41:19,480 --> 00:41:22,520
Zuk ere itxura ona daukazu.
susto ederra eman zenigun!

594
00:41:22,520 --> 00:41:24,600
Goseak egongo zara, ezta?

595
00:41:25,200 --> 00:41:26,360
Bai.

596
00:41:26,360 --> 00:41:28,800
Zure gustuko ardoa erosi
dut afaritarako.

597
00:41:28,800 --> 00:41:31,240
Eskerrak norbait nitaz arduratzen
den!

598
00:41:39,240 --> 00:41:42,160
Josu joan duk?

599
00:41:42,160 --> 00:41:43,560
Ez, bihar.

600
00:41:44,280 --> 00:41:46,960
Kriston aldaketa izango duk
berarentzat, ezta?

601
00:41:46,960 --> 00:41:48,360
Ohituko da.

602
00:41:49,240 --> 00:41:52,200
Eta hi, nola moldatuko
haiz bera gabe?

603
00:41:52,200 --> 00:41:54,040
Ondo. Ze erremedio.

604
00:41:54,840 --> 00:41:55,880
Epa, Leire.

605
00:41:55,880 --> 00:41:58,680
Hirekin zorretan nagon.
Kriston kaña sartu zenuten.

606
00:41:58,680 --> 00:42:00,560
Zerbait egin beharra zegonan.

607
00:42:00,560 --> 00:42:02,680
Joder, benetan, e?
Denbora irabazi dinagu.

608
00:42:02,680 --> 00:42:06,200
Ba asko pozten naun. Ekintza
batzuk zerbaitetarako balio diten.

609
00:42:06,520 --> 00:42:08,160
Honezkero etxetik kanpo egongo
gintunan.

610
00:42:08,160 --> 00:42:09,640
Luperen etxera joango ginen.

611
00:42:09,640 --> 00:42:11,960
A Eider, hau nire neba dun, Aimar.

612
00:42:11,960 --> 00:42:13,160
Kaixo.

613
00:42:13,160 --> 00:42:14,280
Iepa.

614
00:42:16,480 --> 00:42:20,000
Badakin, behar gaituzuenerako
prest gauden.

615
00:42:20,000 --> 00:42:21,520
Eskertzen dinat.

616
00:42:21,520 --> 00:42:23,520
Bueno, banoan. Aio, Aimar!

617
00:42:27,840 --> 00:42:29,440
Guapa, e?

618
00:42:30,440 --> 00:42:32,600
Bueno, baina musuak etziren
beharrezkoak.

619
00:42:32,720 --> 00:42:34,560
Egunen batean ez dik hainbeste
nazka emango!

620
00:42:34,560 --> 00:42:36,000
Ez dit nazka eman.

621
00:42:36,000 --> 00:42:38,160
Orduan, tipa hori gustatu
egiten zaik?

622
00:42:38,160 --> 00:42:41,000
Baina ez egin ametsik, ni hire
aurretik nagok eta!

623
00:42:45,880 --> 00:42:48,520
Zer moduz Mireiarekin?

624
00:42:48,520 --> 00:42:52,520
Ondo, baina hemengo bizitzarekin
aspertzen hasita nago.

625
00:42:52,520 --> 00:42:55,320
Beti bezain ipurterrea jarraitzen
duzu.

626
00:42:55,800 --> 00:42:58,160
Badakizu, bidaiatzea gustatzen zait.

627
00:42:58,160 --> 00:43:00,880
Orduan zer, laster joango zara?

628
00:43:00,880 --> 00:43:04,280
Zu hemen bazaude, pixka
batean geratuko naiz.

629
00:43:06,320 --> 00:43:09,280
Elkarrekin egoteko aprobetxa
genezake.

630
00:43:09,280 --> 00:43:10,400
Bai, aspaldiko partez.

631
00:43:18,280 --> 00:43:20,080
Zu zer moduz zaude?

632
00:43:20,240 --> 00:43:24,280
Ondo, ez dago berririk. Ez kezkatu.

633
00:43:26,200 --> 00:43:28,320
Itxura ona daukazu behintzat.

634
00:43:28,800 --> 00:43:31,560
Kanpoan afalduko dut, eta berandu
etorriko naiz.

635
00:43:31,560 --> 00:43:32,960
Badakit.

636
00:43:33,320 --> 00:43:36,800
Badakit badakizula. Teresak dena
prest dauka afarirako.

637
00:43:37,080 --> 00:43:39,160
Primeran, goseak amorratzen nago.

638
00:43:39,160 --> 00:43:41,240
Dutxa bat hartu nahiko nuke.

639
00:43:41,280 --> 00:43:44,080
Zure zaintzailea ez da bihar
arte etorriko.

640
00:43:44,520 --> 00:43:45,920
Zaintzailea?

641
00:43:46,880 --> 00:43:49,520
Emakume bat hartu dut zuri
laguntzeko.

642
00:43:49,520 --> 00:43:51,560
Nik ez dut inor behar!

643
00:43:51,560 --> 00:43:55,000
Lasai, aita, hanka lurrean jarri
arte laguntza beharko duzu.

644
00:43:55,000 --> 00:43:57,120
Zure ideia izango zen, ezta?

645
00:43:57,400 --> 00:44:00,200
Bai. Zure erosotasunean
pentsatu dut.

646
00:44:00,440 --> 00:44:02,120
Zurean esan nahiko duzu?

647
00:44:02,120 --> 00:44:05,280
Lasaitu zaitezte. Nik lagunduko
dizut dutxatzen.

648
00:44:05,280 --> 00:44:09,000
Ez dut begiratuko, zin egiten dizut.

649
00:44:09,000 --> 00:44:13,480
Ezta beharrezkoa. Bihar arte
itxarongo dut.

650
00:44:26,800 --> 00:44:29,600
Komentua gustatu zait. Uste
baino handiagoa da.

651
00:44:29,960 --> 00:44:31,760
Eta liburutegia, aparta.

652
00:44:34,640 --> 00:44:37,160
Niri lorategian irakurtzea gustatzen
zait,

653
00:44:37,160 --> 00:44:39,240
ez zaitu inork molestatzen.

654
00:44:39,440 --> 00:44:40,960
Moja asko zaudete?

655
00:44:40,960 --> 00:44:46,040
Ez, zortzi lagun eta gehienak
oso helduak.

656
00:44:47,200 --> 00:44:49,520
Bai, gero eta bokazio gutxiago dago.

657
00:44:51,280 --> 00:44:53,360
Hemen egoteak on egingo dizu.

658
00:44:53,800 --> 00:44:56,000
Barruko zauriak itxi gabe
dituzu oraindik?

659
00:44:56,000 --> 00:45:00,320
Bai, atsedena behar dut. Bahiketak
luze iraun zuen?

660
00:45:03,040 --> 00:45:06,240
Ene Jesus! Hil ez zintuztenean?

661
00:45:06,240 --> 00:45:08,880
Afrikak momentu on asko ema
dizkit..

662
00:45:08,880 --> 00:45:11,680
Hori ez dut sekula ahaztuko.

663
00:45:11,680 --> 00:45:15,000
Han bizitzea gogorra da benetan
baina erabat betetzen du.

664
00:45:16,680 --> 00:45:20,640
Eskerrak hemen zauden! Zurekin
hangoaz lasai hitz egin nezake.

665
00:45:20,640 --> 00:45:22,960
Jendeari kostatu egiten zaio
ulertzea.

666
00:45:22,960 --> 00:45:27,760
“Hemen halako ederki bizita,
zertarako joan Afrikara?”

667
00:45:28,720 --> 00:45:30,680
Ez dutelako hura ezagutzen.

668
00:45:30,680 --> 00:45:35,080
Egia da, bai. Hara joaten dena,...
Afrikarekin maitemindu egiten da?

669
00:45:35,080 --> 00:45:38,600
Akordatzen arratsalde askotan gu
biok han eserita...

670
00:45:39,400 --> 00:45:41,960
eguzkia nola sartzen zen
begiratzen...

671
00:45:41,960 --> 00:45:45,440
Herritarrekin kantuan, armonia
ederrean egoten ginen.

672
00:45:53,720 --> 00:45:56,680
Itzuliko zinateke?

673
00:45:59,560 --> 00:46:04,200
Bizitakoak bizita ere, bai, noski.

674
00:46:13,440 --> 00:46:18,600
Mmmm? Pikatzeko zerbait ekarri dut,
baita kaba ere?

675
00:46:18,600 --> 00:46:20,000
Primeran.

676
00:46:20,080 --> 00:46:21,920
Hozkailuan sartuko dut.

677
00:46:22,280 --> 00:46:24,920
Komisariako azken lanak bukatu
dituzte.

678
00:46:24,920 --> 00:46:30,680
Dutxa bat hartuko dut.

679
00:46:30,680 --> 00:46:36,960
Komisarian bisita pertsonalik ez
duela onartuko esan zidan.

680
00:46:36,960 --> 00:46:38,480
baina besterik ez.

681
00:46:38,480 --> 00:46:40,560
Nik esandakoak minduko zuen.

682
00:46:41,360 --> 00:46:44,160
Harritu egiten zara? Pasatu
egin zinen.

683
00:46:44,720 --> 00:46:49,360
¿Tú crees? Txorta saio batek
on egingo lioke?

684
00:46:49,360 --> 00:46:50,480
Itxaso!

685
00:46:51,440 --> 00:46:52,560
Ok...

686
00:47:00,640 --> 00:47:03,360
Barkatuko didazu, no?

687
00:47:05,240 --> 00:47:06,640
Zuk ze uste?

688
00:47:11,360 --> 00:47:15,120
Hamar minutu barru, afaria prest.

689
00:47:15,120 --> 00:47:18,600
Buenoooo! “Hamar” minutu!
¡Lo que pueden dar de sí?!

690
00:47:19,560 --> 00:47:21,360
Imajina dezaket?

691
00:47:40,040 --> 00:47:43,680
Ni banoa. Zerbait behar duzu?

692
00:47:45,720 --> 00:47:47,120
Aita???

693
00:47:47,480 --> 00:47:50,120
Ez, ekarri didate behar nuen guztia.

694
00:47:54,000 --> 00:47:58,720
Hainbeste gorabehera eta gero,
zer moduz dago Malen?

695
00:47:58,720 --> 00:48:03,600
Hobeto, baina antsiolitikoak
hartzen jarraitzen du.

696
00:48:03,600 --> 00:48:05,720
Oraindik ez da erabat osatu.

697
00:48:05,720 --> 00:48:07,920
Ez duzu alaba behar bezala zaintzen.

698
00:48:07,920 --> 00:48:09,040
Ahalik eta ondoen.

699
00:48:09,560 --> 00:48:11,400
Ez dirudi nahikoa denik.

700
00:48:11,400 --> 00:48:12,520
Aita?

701
00:48:12,920 --> 00:48:14,320
Arratsalde on.

702
00:48:15,080 --> 00:48:16,480
Kaixo Lukas!

703
00:48:21,480 --> 00:48:23,560
Banuen zu ezagutzeko gogoa.

704
00:48:23,560 --> 00:48:25,360
Baita neuk ere.

705
00:48:25,360 --> 00:48:27,480
Bueno, ni banoa. Gero arte.

706
00:48:28,480 --> 00:48:29,600
Aio.

707
00:48:32,200 --> 00:48:33,600
Lanetik zatoz?

708
00:48:33,720 --> 00:48:36,840
Oraintxe bukatu dut.
Gaurkoz nahikoa.

709
00:48:36,840 --> 00:48:38,680
Puntu bat zure alde.

710
00:48:39,000 --> 00:48:41,080
Jende langilea gustatzen zait.

711
00:48:41,720 --> 00:48:44,320
Nire esku dagoena egiten dut.

712
00:48:44,320 --> 00:48:50,280
Lanak duinagoa egiten du pertsona.
Ez duzu uste?

713
00:48:50,280 --> 00:48:51,680
Izan liteke.

714
00:48:52,400 --> 00:48:56,120
Bai, hala da. “Lanari sari edo
ordain, Lukas”.

715
00:48:56,120 --> 00:48:58,920
Fina bazara, etzaizu ezer faltako.

716
00:48:59,400 --> 00:49:02,240
Aisialdia ezta hain garrantzitsua.

717
00:49:02,240 --> 00:49:07,480
Eta espero dut, duzun apurra nire
biloba zoriontsu egiteko duzula.

718
00:49:07,480 --> 00:49:09,920
Saiatzen naiz.

719
00:49:09,920 --> 00:49:12,200
Hala hobe.

720
00:49:24,200 --> 00:49:27,200
Pozik itzuli haiz herritik, ezta?!

721
00:49:27,200 --> 00:49:29,000
Zu berriz haserre zaude.

722
00:49:29,000 --> 00:49:31,080
Ni beti bezala nagok, baina hi ez!

723
00:49:31,400 --> 00:49:33,200
Ni goseak amorratzen.

724
00:49:34,760 --> 00:49:38,000
Zer daukak hain pozik egoteko?

725
00:49:38,000 --> 00:49:40,240
zer ez.  Mahastian dena primeran
doa,

726
00:49:40,240 --> 00:49:42,680
eta pozik egoteko nahikoa
motibo bada.

727
00:49:42,680 --> 00:49:46,160
Zer? Tuntun aurpegia zaukaat akaso?

728
00:49:49,920 --> 00:49:52,000
Hi emakume batekin egon haiz!

729
00:49:52,440 --> 00:49:53,920
Baita zera ere!

730
00:49:53,920 --> 00:49:54,880
Xabin?

731
00:49:54,880 --> 00:49:56,000
Ezetz!

732
00:49:56,280 --> 00:49:59,080
Ni enauk engainatuko,
usaindu zezakeat.

733
00:49:59,360 --> 00:50:02,160
Usaindu? Kalabazak eman dizkiot,
besterik ez!

734
00:50:02,480 --> 00:50:05,760
Ikusten? Banekian!

735
00:50:05,760 --> 00:50:07,160
Aldatzera noa.

736
00:50:34,560 --> 00:50:37,520
Giroa bero zagok hemen!

737
00:50:37,520 --> 00:50:41,160
Ez lotsatu gugatik, segii,
segi lasai!

738
00:50:41,160 --> 00:50:43,960
Ze, jan behar dugun tokian
txerrikeriatan?

739
00:50:44,160 --> 00:50:45,960
Bat-batekoa, badakik?

740
00:50:46,000 --> 00:50:47,800
Ya, bertsotan bezala.

741
00:50:47,920 --> 00:50:50,720
Eta zuek zer, ez zindoazten zinera?

742
00:50:50,920 --> 00:50:53,960
Bai, baina ikusi nahi genian
pelikula kendu ditek.

743
00:50:53,960 --> 00:50:55,760
Kasualitatea, ez?

744
00:50:56,160 --> 00:50:58,440
Bueno,dvd bat hartu eta hemen
ikustea pentsatu diagu.

745
00:50:58,440 --> 00:51:01,000
Bahator edo bakarrik
ikusi behar diat?

746
00:51:01,000 --> 00:51:02,400
Oraintxe nian.

747
00:51:02,600 --> 00:51:06,160
Putalarru!Zinean baino hobeto
egongo gaitun hemen, Eider

748
00:51:06,160 --> 00:51:10,320
Bale. Pelikula ikusiz afalduko diagu
Ekarri platerak.

749
00:51:10,320 --> 00:51:11,720
A ze pinta!

750
00:51:12,240 --> 00:51:14,400
Mmmm! Mundiala! Goseak
amorratzen nagok.

751
00:51:14,400 --> 00:51:16,240
Xanpaina eta guzti!

752
00:52:01,400 --> 00:52:06,960
Jauna, barka nazazu egindako
bekatu guztiengatik.

753
00:52:09,320 --> 00:52:13,080
Imajinatzen nuen bezalakoxea
da zure aitona.

754
00:52:13,080 --> 00:52:16,560
Itxura serioa dauka, baina
nirekin oso jatorra izan da.

755
00:52:16,680 --> 00:52:20,200
Pozik egon zintezke. Inpresio ona
egin badiozu, irabazita daukazu.

756
00:52:20,800 --> 00:52:22,560
Puntua harrapatu behar zaio.

757
00:52:22,560 --> 00:52:25,360
Ba begira, nik lortu dudala
uste dut.

758
00:52:25,360 --> 00:52:28,840
Pena da ama eta bera beti
txakurra eta katua bezala ibiltzea.

759
00:52:29,240 --> 00:52:32,040
Bai, konturatu naiz.
Eta hori zergatik?

760
00:52:32,200 --> 00:52:34,280
Berdin-berdinak direlako.

761
00:52:34,320 --> 00:52:35,720
Gertatzen da.

762
00:52:36,000 --> 00:52:39,160
Ni banoa ohera, leher eginda nago.

763
00:52:39,160 --> 00:52:42,840
Gaurko gutunak gainbegiratu
eta oraintxe igoko naiz.

764
00:52:42,840 --> 00:52:45,480
Ondo da. Orain arte.

765
00:52:52,120 --> 00:52:55,320
Ama! Nondik zatoz hain berandu?

766
00:52:55,320 --> 00:52:58,040
Takoi hauek jasanezinak dira.

767
00:52:59,840 --> 00:53:04,400
Laneko afari bat izan dut.
Nekagarria oso.

768
00:53:09,880 --> 00:53:14,560
Ama, lehengoan Ernesto
ikustera joan nintzen.

769
00:53:14,560 --> 00:53:17,800
Ze nahi zuen?

770
00:53:17,800 --> 00:53:22,280
Betikoa, bazterrak nahastea,
baina ez diot kasurik egingo.

771
00:53:23,880 --> 00:53:28,240
Noizbait egon behar zenuen berarekin
Agian egunen batean itzuliko?

772
00:53:28,240 --> 00:53:30,200
Ez, kokoteraino nauka.

773
00:53:30,200 --> 00:53:32,720
Ez dut gizon horretaz ezer
gehiago jakin nahi.

774
00:53:32,720 --> 00:53:37,040
Ulertzen dut. Laguntzerik nahi
baduzu..., hitz eginez edo?

775
00:53:37,040 --> 00:53:38,880
Ez, ama, bukatu da.

776
00:53:39,800 --> 00:53:42,600
Bale, bale, zuk nahi duzun bezala.

777
00:53:46,440 --> 00:53:48,240
Bihar arte, laztana.

