1
00:01:03,760 --> 00:02:03,760
(Musika)

2
00:02:21,920 --> 00:02:23,960
Goazen, goazen
kanpora.

3
00:02:29,080 --> 00:02:30,480
-Arene tia.
-Ondo zaude?

4
00:02:31,000 --> 00:02:32,000
-Ez.

5
00:02:34,840 --> 00:02:36,440
-Eta zeri begiratzen
diozue zuek?

6
00:02:36,440 --> 00:02:37,760
-Ergelak!

7
00:02:43,120 --> 00:02:47,120
-Arene, zer moduz zaude?
-Hemendik joan nahi dut.

8
00:02:47,720 --> 00:02:49,640
-Goazen, etxera
eramango zaitut.

9
00:03:11,600 --> 00:03:14,240
-Zerbait behar duzu?
-Ez, eskerrik asko.

10
00:03:15,360 --> 00:03:16,800
-Akatu egingo dut
kabroi hori.

11
00:04:02,360 --> 00:04:03,360
Arene!

12
00:04:11,640 --> 00:04:13,920
-Arenek ez dit hartzen.
-Ez du ezertarako gogorik

13
00:04:13,960 --> 00:04:15,120
edukiko gaixoak.

14
00:04:15,360 --> 00:04:17,800
-Galder harrapatzen badut,
akatu egingo dut.

15
00:04:17,800 --> 00:04:19,560
-Baina seguru gaude
bera izan dela?

16
00:04:19,560 --> 00:04:20,960
-Nor bestela?

17
00:04:24,320 --> 00:04:28,480
-Galder izan da.
-Baina, zergatik egin du hori?

18
00:04:30,760 --> 00:04:34,080
-Utzi egin nuelako?
-Horregatik bakarrik?

19
00:04:37,640 --> 00:04:41,520
-Mina egin nahi zidan,
eta egin dit.

20
00:04:42,840 --> 00:04:45,360
-Eta zer egingo duzu?

21
00:04:46,080 --> 00:04:50,040
-Ez dakit, ezkutatu
besterik ez dut nahi.

22
00:04:50,880 --> 00:04:53,960
-Hori nahiko luke berak,
aitarekin hitz egin behar duzu.

23
00:04:54,360 --> 00:04:57,000
-Ez, ezin dut.
Lotsak hilda nago.

24
00:04:57,000 --> 00:05:00,080
-Aitak jakin nahiko luke.
-Salatu behar dudala esango dit.

25
00:05:00,640 --> 00:05:07,520
-Eta egie da, Galder ezin da
berearekin irten. Zigorra merezi du.

26
00:06:05,520 --> 00:06:13,480
Bai Peio bai, bai bale, primeran.
Aizu, besarkada bat emaiozu

27
00:06:13,480 --> 00:06:16,200
Areneri nire partetik.

28
00:06:19,400 --> 00:06:22,480
-Jarri dute salaketa
-Arene gaixoa.

29
00:06:23,280 --> 00:06:26,520
Esan nizun, mugikorrak kaltea
eragiteko eginak daude

30
00:06:26,680 --> 00:06:29,480
-Hara Lili, mugikorrak
eta labanak berdina dira,

31
00:06:29,480 --> 00:06:32,480
labanak balio du janaria
prestatzeko edota

32
00:06:32,480 --> 00:06:35,840
norbait hiltzeko.
Segun eta nola erabiltzen diren.

33
00:06:36,400 --> 00:06:38,160
-Nik labana baneuka eta
Galder aurrean.

34
00:06:40,640 --> 00:06:45,760
-Lili, normala da haserre egotea.
Ni ere oso haserre nago.

35
00:06:47,080 --> 00:06:51,360
Baina mendekua ez dugu
bilatu behar, justizia baizik.

36
00:06:58,160 --> 00:07:02,640
-Ondo zaude?
-Oso gogorra izan da.

37
00:07:03,440 --> 00:07:05,920
-Ezin hausartago
jokatu duzu.

38
00:07:06,720 --> 00:07:08,720
-Zerbaitetarako balio
izatea espero dut.

39
00:07:08,760 --> 00:07:11,800
-Bai jakina, Galderrek
bi delitu egin ditu.

40
00:07:12,040 --> 00:07:14,840
Lehenengoa, zure
baimenik gabe grabatu zintuen,

41
00:07:14,960 --> 00:07:17,000
eta bigarrena, zabaldu
egin du bideoa.

42
00:07:17,360 --> 00:07:19,640
-Eta gezurra esan eta nik baimena
eman niola esaten badu?

43
00:07:21,440 --> 00:07:23,440
bere hitza nirearen kontra
izango litzateke.

44
00:07:23,960 --> 00:07:25,720
-Hala ere, harrapatu
egingo dute bideoa

45
00:07:25,760 --> 00:07:27,640
bere mugikorretik
zabaldu zuelako.

46
00:07:27,840 --> 00:07:30,000
Alegia, azkenean ordaindu
egingo duela.

47
00:07:30,760 --> 00:07:33,600
-Espero dut.
-Seguru baietz.

48
00:07:38,520 --> 00:07:41,120
-Institutura joango zara?
-Ez, ezta pentsatu ere.

49
00:07:41,120 --> 00:07:44,280
-Bale bale, lasai.
Ulertzen dut.

50
00:07:48,080 --> 00:07:51,520
Arene, oso harro nago zutaz.

51
00:07:54,120 --> 00:07:55,520
eta eskerrak eman nahi dizkizut.

52
00:07:57,840 --> 00:07:58,840
Eskerrak zergatik?

53
00:08:02,640 --> 00:08:04,000
Kontatzeagatik.

54
00:08:06,000 --> 00:08:07,480
Nigana jotzeagatik.

55
00:08:16,280 --> 00:08:20,040
Esan berri didate eskolako
ikasle batek eraso bat jasan

56
00:08:20,040 --> 00:08:25,040
duela. Norbaitek bere bideo
bat zabaldu du eduki intimoekin.

57
00:08:25,800 --> 00:08:28,600
Gogorarazten dizuet horrelako
bideoak birbidaltzea

58
00:08:28,600 --> 00:08:32,320
ere delitua dela.
Kontua Ertzaintzaren eskuetan dago

59
00:08:32,400 --> 00:08:35,040
eta espero dugu
erruduna laster harrapatzea.

60
00:08:37,840 --> 00:08:39,320
-Zerbait gertatu da?

61
00:08:43,920 --> 00:08:47,720
-Arene gaixoa.
-Ba bai, baina beno e, nik abisatu

62
00:08:47,720 --> 00:08:51,160
nion Galder sagar ustela zela.
-Bai baina egin duena egitea...

63
00:08:51,200 --> 00:08:54,640
-Aber, Arenek ere...
-Arenek zer?

64
00:08:54,840 --> 00:08:57,440
-Esaten dudan bakarra da
ez ziola utzi behar grabatzen.

65
00:08:58,040 --> 00:08:59,760
-Esaten ari zara errua
berea dela?

66
00:08:59,880 --> 00:09:03,120
-Ez, beno...
-Ez dakigu grabatzeko baimena

67
00:09:02,080 --> 00:09:04,040
eman zion ala ez.

68
00:09:04,800 --> 00:09:07,000
Baina baimena emanda ere,
tipoak zabaltzea erasoa da.

69
00:09:07,920 --> 00:09:09,440
Imajinatu zuri
gertatzen zaizula.

70
00:09:10,000 --> 00:09:13,760
-Aber e, ni sekula ez nintzateke
egongo Galder bezalako tipo batekin.

71
00:09:13,840 --> 00:09:16,040
-Alegia errua Arenerena
dela berriz ere.

72
00:09:16,160 --> 00:09:17,880
Hau aluzinantea da!
-Ai, ez jarri horrela.

73
00:09:17,920 --> 00:09:21,720
Eta nola nahi duzu jartzea? Tipo
horrek nire lagunari eraso egin dio.

74
00:09:23,000 --> 00:09:24,200
Min eman nahi zion eta handia.

75
00:09:27,080 --> 00:09:29,800
Jo izan balu bezala da. Rta zuk
biktimari leporatzen diozu errua.

76
00:09:34,360 --> 00:09:38,560
Galder deitu diet zure gurasoei
eta ertzainak laster

77
00:09:38,560 --> 00:09:40,800
iritsiko dira. Galdera batzuk
egin nahi dizkizute.

78
00:09:40,840 --> 00:09:42,960
-Zin dagit nik ez nuela
bidali bideo hori.

79
00:09:43,760 --> 00:09:46,160
-Ba itxura batean
dena zure kontra dago.

80
00:09:46,160 --> 00:09:49,360
-Mugikorra lapurtu zidaten.
-Zer?

81
00:09:49,520 --> 00:09:51,440
-Atzo jarri nuen
salaketa komisarian.

82
00:09:52,920 --> 00:09:55,040
Norbaitek mugikorra lapurtu
zidan eta bideoa bidali zuen.

83
00:10:05,000 --> 00:10:06,560
Ezabatu bideo hori!

84
00:10:12,520 --> 00:10:15,400
-Olatz tia, ez pasatu.
-Ez pasatzeko?

85
00:10:15,400 --> 00:10:18,240
-Galder kabroi bat da, ados.
Baina horiek bakarrik

86
00:10:18,240 --> 00:10:20,320
ikusten ari ziren.
-Bakarrik?

87
00:10:20,320 --> 00:10:22,240
Bideoa ikusten bakarrik?

88
00:10:22,720 --> 00:10:24,200
Eta horrek errugabe
egiten ditu?

89
00:10:24,200 --> 00:10:27,800
-Beno, ez.
-Eraso baten konplize dira Gorka.

90
00:10:28,440 --> 00:10:31,360
Galder bezain kabroiak,
berdinak.

91
00:10:31,360 --> 00:10:35,200
-Berdin beridnak...
-Begira Gorka, uztazu.

92
00:10:36,520 --> 00:10:38,320
Ez baduzu ulertzen
ezin dut gehiago egin.

93
00:11:08,080 --> 00:11:11,000
-Kontatu didate tipo baten
mugikorra zakarretara bota duzula.

94
00:11:11,000 --> 00:11:15,280
-Txerri zikina bideoa ikusten ari zen
ipurditik sartu ez diodanean.

95
00:11:15,960 --> 00:11:19,880
-Gero ni naiz eroa.
-Neuk ere badaukat nire puntua.

96
00:11:24,040 --> 00:11:28,880
-Lortu duzu Arenerekin hitz egitea.
-Ez, eta zuk?

97
00:11:28,880 --> 00:11:31,360
-Erantzun gabe jarraitzen du.

98
00:11:32,320 --> 00:11:35,560
-Entrenamendura joango da?
-Ez dut uste.

99
00:11:35,880 --> 00:11:38,560
Niri gertatuko balitzait,
ez nintzateke ohetik irtengo.

100
00:11:42,120 --> 00:12:21,280
(Musika)

101
00:12:23,440 --> 00:12:28,240
-Zer moduz zure ahizpa?
-Gaizki, gaur etxean geratu da.

102
00:12:28,880 --> 00:12:31,680
-Ez naiz harritzen,
ze mobida.

103
00:12:31,960 --> 00:12:35,000
Ni guztiz beldurtuta nago.
-Zu? Zergatik?

104
00:12:35,000 --> 00:12:37,160
-Ze argazki asko igotzen
ditut nire sareetara.

105
00:12:37,160 --> 00:12:41,040
Eta follower asko ditut.
-Baina hori zer nahi zenuena ezta?

106
00:12:41,040 --> 00:12:44,160
-Bai, baina imajinatu
inteligentzia artifizialarekin

107
00:12:44,160 --> 00:12:46,360
nire aurpegia horrelako
bideo batean jartzen dutela.

108
00:12:46,360 --> 00:12:48,720
-Malen lasai, hori
ez zaizu gertatuko.

109
00:12:48,720 --> 00:12:51,560
-Zuk nola dakizu? Nik ez ditut
follower guzti horiek ezagutzen

110
00:12:51,920 --> 00:12:54,880
-Beno sinetsidazu hori ez zaizu
gertatuko benetan.

111
00:13:03,280 --> 00:13:06,400
-Kaixo.
-Apa.

112
00:13:07,040 --> 00:13:09,720
-Faltan bota zintugun
aitaren urtebetetzean.

113
00:13:10,480 --> 00:13:14,000
-Sentitzen dut.
-Lasai, ulertzen dut.

114
00:13:14,000 --> 00:13:17,240
Beno, orain ulertzen dut
zergatik izan zen larrialdia.

115
00:13:17,240 --> 00:13:20,800
-Ia.
-Nik, berdina egingo nuke.

116
00:13:21,160 --> 00:13:25,040
Lagunari laguntzera joan.
-Eskerrik asko.

117
00:13:25,680 --> 00:13:29,240
-Eta gurasoekiko
afariagatik ez kezkatu.

118
00:13:29,480 --> 00:13:32,040
Izango da beste aukeraren bat.
-Zer?

119
00:13:32,040 --> 00:13:35,440
Bai, ez dago presarik.
Ezagutuko dituzu.

120
00:13:36,040 --> 00:13:38,800
-Baina zuk esan zenuen...
-Bai, badakit.

121
00:13:39,000 --> 00:13:43,160
Gurea amaitu zela, baina
momentuko beroaldia izan zen.

122
00:13:43,160 --> 00:13:47,800
-Alaitz nik uste dut gauzak
zerbaitengatik gertatzen direla.

123
00:13:48,920 --> 00:13:53,760
-Ez dut ulertzen.
-Agian, hobe dela moztea.

124
00:13:54,360 --> 00:13:58,480
-Jon, ez zara benetan ari.
-Alaitz nik kariño handia dizut,

125
00:13:58,480 --> 00:14:00,840
baina ez nago prest
erlazio baterako.

126
00:14:01,680 --> 00:14:05,320
-Orain oso urduri gaude
gertatu den guztiagatik.

127
00:14:06,400 --> 00:14:09,160
Hobe dugu beste momentu
batean hitz egitea.

128
00:14:15,000 --> 00:14:17,800
-Hitz egin duzu Arenerekin?
-Mezu bat idatzi diot,

129
00:14:17,800 --> 00:14:19,160
baina ez dit erantzun.

130
00:14:20,880 --> 00:14:25,440
-Apa, zer moduz Arene?
-Gaizki, zure laguntxoari esker.

131
00:14:25,440 --> 00:14:27,480
Galderrek esaten du
mugikorrak lapurtu ziotela.

132
00:14:27,800 --> 00:14:29,640
-Bai eta zuk ez zenuela
aitaren dirurik hartu.

133
00:14:29,640 --> 00:14:32,040
-Itsaso, zin egiten dizut
-Gaur daukazu azken bisita

134
00:14:32,040 --> 00:14:33,520
eguna aitari kontatzeko.

135
00:14:46,920 --> 00:14:49,080
-Azkenean, uste nuen
ez zinela etorriko.

136
00:14:50,040 --> 00:14:51,840
Badakizu sailkapeneko
lehenengotik

137
00:14:51,840 --> 00:14:54,640
bost puntura daudela ezta?
-Bai bai, zorionak.

138
00:14:54,640 --> 00:14:57,280
Lan ona egiten ari zara.
-Eskerrik asko, baina

139
00:14:57,280 --> 00:14:59,800
liga irabazi nahi badugu, gehiago
entrenatu behar da.

140
00:14:59,800 --> 00:15:02,400
Zelai ordu gehiago
eskatu nahi dizkizut.

141
00:15:04,800 --> 00:15:05,880
Peio, ondo zaude?

142
00:15:07,280 --> 00:15:10,760
-Ez.
-Zer gertatzen da?

143
00:15:12,000 --> 00:15:14,840
Galderrek Arene
grabatu zuela

144
00:15:17,400 --> 00:15:20,360
egoera oso intimoan
eta bideoa partekatu du

145
00:15:20,360 --> 00:15:21,840
institutu guztiarekin.

146
00:15:25,680 --> 00:15:28,160
-Nola dago?
-Imajina dezakezu.

147
00:15:28,720 --> 00:15:31,360
Komisariara joan gara
salaketa jartzera.

148
00:15:32,400 --> 00:15:35,480
-Arrazoi zenuen askoz lehenago
moztu behar nizkion hegoak.

149
00:15:35,600 --> 00:15:36,800
Nik salatu behar nuen.

150
00:15:36,800 --> 00:15:38,280
-Ez, ez da zure errua,
berea da.

151
00:15:39,280 --> 00:15:40,640
ez beste inorena.

152
00:15:41,400 --> 00:15:42,720
-Eta zer dio
ertzaintzak?

153
00:15:44,240 --> 00:15:47,640
-Galderrek mugikorraren
lapurreta salatu zuela

154
00:15:48,280 --> 00:15:50,200
bideoa bidali baino
ordubete lehenago.

155
00:15:50,200 --> 00:15:52,600
-Alegia, dena ondo
pentsatuta zeukala

156
00:15:52,600 --> 00:15:53,640
ez harrapatzeko.

157
00:15:53,640 --> 00:15:57,360
-Mendate, klubean
azaltzen bada, abisatu

158
00:15:57,400 --> 00:15:59,360
eta ostikoka botako
dut kalera.

159
00:16:00,400 --> 00:16:04,800
-Baina Peio oraindik ez dute epaitu.
Ertzainak ikertzen ari dira.

160
00:16:05,000 --> 00:16:09,560
-Zer? Berdin zait.
Ni naiz klubeko presidentea.

161
00:16:13,400 --> 00:16:16,040
Mutilak, kontzentratzea
nahi dut.

162
00:16:16,600 --> 00:16:19,160
Azken jardunaldi hauek
hil ala bizikoak dira.

163
00:16:25,200 --> 00:16:27,560
-Zu zertara zatoz hona?
-Entrenatzera.

164
00:16:27,640 --> 00:16:29,320
-Ospa hemendik edo
arpegia txikituko dizut!

165
00:16:29,840 --> 00:16:32,360
Kontrolatu egin behar zenuke
amorru hori Jon.

166
00:16:32,600 --> 00:16:34,160
Jendaurrean mehatxu
egitea ez da ona.

167
00:16:34,160 --> 00:16:36,960
-Jon lasai!
Zu entrenatzera!

168
00:16:36,960 --> 00:16:39,680
Ala, mundu guztia
korrika egitera.

169
00:16:57,240 --> 00:16:58,400
Kanpora hemendik!

170
00:16:58,400 --> 00:17:00,280
Klub honetan ez zara
ongi etorria.

171
00:17:00,280 --> 00:17:02,760
-Eta hori nork esaten du?
-Nik.

172
00:17:03,200 --> 00:17:05,240
Eta jakin presidentea
nirekin dagoela.

173
00:17:05,440 --> 00:17:07,760
Berak bazekien grabatzen
ari nintzela,

174
00:17:07,760 --> 00:17:09,680
onartu zuen.
Eta gainera nik ez

175
00:17:09,680 --> 00:17:12,200
nuen bideoa bidali.
-Niri ere ez zenidan pintada

176
00:17:12,200 --> 00:17:12,960
egin ezta?

177
00:17:12,960 --> 00:17:14,760
-Frogarik gabe akusatzen
ari zarete.

178
00:17:14,760 --> 00:17:16,560
-Ekipotik kanpo zaude.

179
00:17:16,760 --> 00:17:19,400
Eta alde hemendik ezer
larriagoa gertatu aurretik.

180
00:17:20,000 --> 00:17:23,240
Beno, zerbait oso
larria gertatu  berri da.

181
00:17:23,880 --> 00:17:26,760
-Zer?
-Deitu gabe sartu zara.

182
00:17:29,080 --> 00:17:30,360
Eta ni adingabea naiz.

183
00:17:30,360 --> 00:17:33,480
Biluzten ari naizen bitartean
jazartzen ari zarena.

184
00:17:35,080 --> 00:17:36,160
-Ez zara ausartuko.

185
00:17:37,040 --> 00:17:40,560
Ikusten ze erraza den
frogarik gabe akusatzea.

186
00:17:40,560 --> 00:17:44,960
-Alde edo Peiori deituko
diote Ertzaintzari parte emateko.

187
00:17:47,920 --> 00:17:51,280
-Bale, banoa, total.

188
00:17:51,600 --> 00:17:53,200
Globo hau kaka ustel
bat besterik ez da.

189
00:18:12,680 --> 00:18:14,720
Badakizu zer ari
naizen pentsatzen?

190
00:18:16,120 --> 00:18:18,200
-Ez esan beste argazki
lapurtu bat ateratzeko,

191
00:18:18,200 --> 00:18:20,880
konturatuko ez bazina
bezala, ze 1000 atera dizkizut.

192
00:18:21,040 --> 00:18:23,800
-Ez, nire follower-etan
pentsatzen ari nintzen.

193
00:18:25,560 --> 00:18:26,560
-Zer dute? Harrigarria da. Ze inork
ez du akats

194
00:18:27,040 --> 00:18:31,360
-Ba harrigarria da, ze inork ez du
akats ortografikorik egiten idaztean.

195
00:18:32,360 --> 00:18:36,160
-Bueno, ba agian
zuzentzailea erabiltzen dute.

196
00:18:36,160 --> 00:18:38,200
-Nik zer dakit?
-Noski arrazoi duzu.

197
00:18:42,000 --> 00:18:44,480
Edo beharbada, oso
azkarrak dira.

198
00:18:45,000 --> 00:18:47,440
Ze niri jarraitzeko oso
azkarra izan behar da, ezta?

199
00:18:49,240 --> 00:18:51,280
-Noski, noski.

200
00:19:00,480 --> 00:19:03,760
-Zer berri Areneri buruz?
-Desagertuta dago.

201
00:19:03,760 --> 00:19:05,680
-Ez du hartzen
eta ez erantzuten.

202
00:19:06,280 --> 00:19:08,120
Ez telefonoari,
ezta mezuei ere.

203
00:19:08,280 --> 00:19:11,360
-Ba bere etxera joango gara.
Entrenatu eta gero goaz.

204
00:19:11,360 --> 00:19:17,280
Esaiozu nire partez, beno,
asko sentitzen dudala.

205
00:19:17,280 --> 00:19:22,040
-Nora, etorri!

206
00:19:28,920 --> 00:19:32,440
-Zer?
-Ez. Arene, nun dago?

207
00:19:33,760 --> 00:19:36,040
-Gaur ez da etorriko.
-Baina nola ezetz?

208
00:19:36,880 --> 00:19:38,440
Zergatik ez da etorriko?

209
00:20:08,120 --> 00:20:12,400
Aita, hitz egin behar dugu.
Nik dirua hartu nuen poltsatik.

210
00:20:13,160 --> 00:20:15,080
-Zer?
-Sorta bakarra hartu nuen,

211
00:20:15,120 --> 00:20:17,560
zin dagit. Sorta bakarra
hartzeko denbora eman zida.

212
00:20:18,400 --> 00:20:19,960
-Eta zergatik esaten
didazu orain?

213
00:20:20,520 --> 00:20:23,040
-Itsasok dirua ikusi zuen
nire gauzen artean.

214
00:20:24,000 --> 00:20:25,520
-Ulertzen dut.

215
00:20:27,440 --> 00:20:29,560
-Zuk ere ez didazu
sinesten, ezta?

216
00:20:29,760 --> 00:20:32,400
Zin dagit egia dela.
-Nire dirua baldin badaukazu,

217
00:20:32,400 --> 00:20:34,880
-Hara, nazkatuta
nago, ez didazu sinesten.

218
00:20:35,200 --> 00:20:37,760
Zuretzat okerrago. Baina
ni ez naiz errudun sentituko.

219
00:20:38,160 --> 00:20:40,760
Errua zurea da dirua kutxa
gotorrean ez gordetzeagatik.

220
00:20:40,760 --> 00:20:42,000
Ni saiatu naiz dirua
berreskuratzen.

221
00:20:42,000 --> 00:20:45,320
Egon, egon, egon.
Ze kutxa gotor?

222
00:20:45,920 --> 00:20:46,920
-Bulegokoa.

223
00:20:47,640 --> 00:20:49,800
-Bulego horretan
ez zegoen kutxa gotorrik.

224
00:21:05,960 --> 00:21:09,200
-Arene, bisita daukazu.
-Ez dut inor ikusi nahi.

225
00:21:10,240 --> 00:21:14,000
-Printzesak dira.
-Ez dut inor ikusi nahi.

226
00:21:26,560 --> 00:21:27,560
-Egun on.

227
00:21:28,400 --> 00:21:29,000
-Egun on.

228
00:21:30,000 --> 00:21:30,880
-Zer moduz?

229
00:21:33,240 --> 00:21:36,360
-Ondo.
-Gero institutura joango zara?

230
00:21:38,200 --> 00:21:39,240
-Ez.

231
00:21:41,200 --> 00:21:42,440
-Zerbait behar duzu?

232
00:21:44,320 --> 00:21:45,320
-Ez, lasai.
-Ados.

233
00:21:56,200 --> 00:21:59,360
-Ez dut hitz egin nahi.
-Guk ere ez.

234
00:21:59,360 --> 00:22:01,080
-Korrika egitera
etorri gara.

235
00:22:01,480 --> 00:22:02,520
-Bagoaz?

236
00:22:02,520 --> 00:22:47,440
(Musika)

237
00:22:52,440 --> 00:22:54,360
Umiliatua sentitzen naiz.

238
00:22:55,400 --> 00:22:57,400
Kalean bilutsik joango
banintz bezala.

239
00:22:59,360 --> 00:23:00,760
Eta beldurra daukat.

240
00:23:02,960 --> 00:23:04,360
Eta badakit nik ez
dudala ezer txarrik egin,

241
00:23:04,360 --> 00:23:06,880
baina kriston lotsa
sentitzen dut denbora guztian.

242
00:23:10,240 --> 00:23:12,760
Eta okerrena da lotsa horrek
iraungo didala bizi osorako.

243
00:23:17,160 --> 00:23:22,280
-Gure aita kartzelan sartu zutenean,
ni ere jan egiten ninduen lotsak.

244
00:23:24,720 --> 00:23:26,960
Baina gero konturatu
nintzen ez zela nire

245
00:23:26,960 --> 00:23:29,080
errua, berea zela.

246
00:23:29,840 --> 00:23:32,280
-Hori da, errua
Galderrena da.

247
00:23:32,800 --> 00:23:35,200
Jendeak bera seinalatu
beharko luke, ez zu.

248
00:23:35,920 --> 00:23:38,360
-Eta horrek izorratzen
nau gehien.

249
00:23:39,000 --> 00:23:41,400
Kriston amorrua ematen dit
bera berearekin ateratzeak.

250
00:23:43,560 --> 00:23:47,120
-Ez da berearekin aterako zuk
zure bizitzarekin jarraitzen baduzu.

251
00:23:50,840 --> 00:24:12,480
(Musika)

252
00:24:12,480 --> 00:24:15,400
-Mundu guztia begira daukat.
-Mundu guztia ergela da.

253
00:24:15,400 --> 00:24:17,720
-Ondo esanda,
zu ergela, zeri begira?

254
00:24:25,360 --> 00:24:28,200
Uste dut gaur ez dudala argazkirik
igoko nire follower-entzat,

255
00:24:28,200 --> 00:24:31,120
-Hobe.
-Kontsulta bat egingo diet.

256
00:24:32,040 --> 00:24:33,000
-Kontsulta?

257
00:24:33,600 --> 00:24:35,400
-Galdera bat egingo diet
erantzun dezaten.

258
00:24:36,160 --> 00:24:39,600
Aupa tropa, gorputzeko zein
zati operatu beharko

259
00:24:39,600 --> 00:24:46,160
nukela uste duzue? 1. Ezpainak,
2. Sudurra, 3. titiak, 4. ipurdia.

260
00:24:46,160 --> 00:24:48,760
Zuen erantzunen
zain nago. Muxuak.

261
00:24:49,280 --> 00:24:51,760
-Baina zer da
operatzearen kontu hori?

262
00:24:52,120 --> 00:24:53,880
-Hasi naiz aurrezten.

263
00:24:55,000 --> 00:24:57,200
-Malen, zuk ez duzu
ezer operatu beharrik.

264
00:24:58,280 --> 00:25:00,320
Ikusiko dugu zer
dioten follower-ek.

265
00:25:00,360 --> 00:25:03,080
Ikusiko duzu nik bezala
pentsatzen dutela.

266
00:25:03,080 --> 00:25:05,400
-Zuk uste? Ea.

267
00:25:05,960 --> 00:25:10,360
A ba ez dute erantzuten,
harrigarria.

268
00:25:10,720 --> 00:25:15,320
-Bueno, emaiezu denbora. Jendea ez
dago egun osoa mugikorrari begira.

269
00:25:15,360 --> 00:25:17,680
-Gehienak bai, baina zu ez noski.

270
00:26:04,040 --> 00:26:07,400
Arene, ni naiz, Galder.

271
00:26:13,080 --> 00:26:17,240
Entzun, bakarrik esan nahi
dizut nik ez nuela bidali bideoa.

272
00:26:17,800 --> 00:26:19,160
Mugikorra lapurtu zidaten.

273
00:26:21,480 --> 00:26:22,720
Eta badakit nor
den erruduna.

274
00:26:47,560 --> 00:26:49,360
Zin dagizut esandako
guztia egia dela.

275
00:27:00,800 --> 00:27:03,080
Galder, ospa hemendik!
Ez zaitut entzun nahi,

276
00:27:03,080 --> 00:27:06,160
ez zaitut gehiago ikusi
nahi sekula. Utzi bakean!

277
00:27:13,240 --> 00:27:15,640
-Arene, ondo zaude?

278
00:27:19,040 --> 00:27:21,960
-Galderrek ertzainei esan die
zuk lapurtu zenuela mobila.

279
00:27:22,560 --> 00:27:23,720
Eta zuk bidali zenuela
bideoa.

280
00:27:23,720 --> 00:27:24,600
-Zer?

281
00:27:25,800 --> 00:27:28,040
-Jeloskor zeundela eta
horregatik jo zenuela.

282
00:27:28,040 --> 00:27:29,360
-Hori gezurra da.

283
00:27:30,680 --> 00:27:33,360
-Esan dit duela aste batzuk
bideoa ikusi zenuela.

284
00:27:34,520 --> 00:27:36,720
-Egia da bideoa aurretik
bidali zidala.

285
00:27:36,720 --> 00:27:38,440
-Bazenekien grabatu
egin ninduela?

286
00:27:38,960 --> 00:27:41,040
-Bai, horregatik
jo nuen.

287
00:27:41,120 --> 00:27:44,000
-Zergatik ez zenidan ezer esan?
-Ez zenidalako sinetsiko.

288
00:27:46,040 --> 00:27:47,040
Hori uste nuen.

289
00:27:47,520 --> 00:27:48,680
Jon.

290
00:27:54,640 --> 00:27:55,480
Arene,

291
00:27:56,600 --> 00:27:58,520
Zin dagizut nik ez dudala
bideoa bidali.

292
00:27:58,920 --> 00:28:00,800
Nik nahi dudan bakarra zu
zoriontsu izatea da,

293
00:28:00,800 --> 00:28:02,280
eta sufritzea
gehiago.

294
00:28:03,080 --> 00:28:06,960
Hori bakarrik.
Mesedez, sinetsi dazu.

295
00:28:09,760 --> 00:28:12,160
-Jon ez dut ezta momentu
batean sinetsi zu izan zarenik.

296
00:29:01,600 --> 00:29:03,800
-Kontxo kontxo,
ze bitxia.

297
00:29:03,800 --> 00:29:06,800
-Zer?
-Nire follower guzti-guztiek

298
00:29:06,880 --> 00:29:09,840
berdina pentsatzea. Perfektua
naizela eta ez dudala

299
00:29:09,960 --> 00:29:13,240
inoiz operatu behar.
-Baina hori ondo dago ez?

300
00:29:13,960 --> 00:29:17,680
-Bai, eta ez datoz bat
horretan bakarrik.

301
00:29:18,440 --> 00:29:19,880
-Eta zer gehiagotan?

302
00:29:19,880 --> 00:29:23,440
-Ba denek ordu berdinean idazten
didatela, gure jolas orduan.

303
00:29:24,160 --> 00:29:26,160
Ze kasualitatea ezta?

304
00:29:24,760 --> 00:29:28,960
Lili.
-Zerbait esan nahi didazu?

305
00:29:28,960 --> 00:29:31,840
-Bai, seguru nagoela zuk idazten
dizkidazula mezuak.

306
00:29:32,560 --> 00:29:34,840
-Baina zertaz ari zara?
Nik ez daukat smartphonik.

307
00:29:34,840 --> 00:29:38,520
-A ez? Eta hau zer da?
Panderoa?

308
00:29:38,520 --> 00:29:40,920
-Ei, bale.
Nahikoa da.

309
00:29:41,160 --> 00:29:42,840
Ni izan naiz, baina errua
zurea da.

310
00:29:42,840 --> 00:29:45,880
-Nirea?
-Bai. Mugikorrari engantxatuta zaude.

311
00:29:45,880 --> 00:29:48,360
"Hater"-ek iraintzen zaituzte
eta jateari uzten diozu

312
00:29:48,360 --> 00:29:51,200
modeloak bezalakoa izateko.
-Nik behintzat ez dut

313
00:29:51,200 --> 00:29:52,800
gezurrik esaten.
Zuk bezala.

314
00:29:54,480 --> 00:29:56,160
-Nik nahi nuen gauza
bakarra zen

315
00:29:56,160 --> 00:29:58,120
zu zeure buruarekin
ondo sentitzea.

316
00:30:03,680 --> 00:30:06,560
-Ba tuntun hutsa
sentitzen naiz. Uste nuen

317
00:30:06,560 --> 00:30:09,760
follower-ak neuzkala
eta zu zinen, gezurrak idazten.

318
00:30:13,200 --> 00:30:14,920
-Ez ziren gezurrak.
-Ez noski.

319
00:30:15,560 --> 00:30:16,800
-Irakurri mezua.

320
00:30:20,200 --> 00:30:25,000
-Aparta zara. Guapa.
Ez operatu sekula. Perfektua

321
00:30:25,000 --> 00:30:27,520
zara zeure horretan.
-Hori guztia, egia da.

322
00:30:28,200 --> 00:30:30,440
Nik benetan pentsatzen
dut hori.

323
00:30:32,560 --> 00:30:36,720
Baina nik esaten badizut,
zure laguna, ez didazu sinisten.

324
00:30:37,720 --> 00:30:40,160
"Hater"-ek esaten dizuten
guztia sinesten duzu.

325
00:30:48,760 --> 00:30:49,840
Zer gertatzen da?

326
00:30:51,000 --> 00:30:52,520
-Galderrek bere mugikorra
lapurtu eta bideoa

327
00:30:52,520 --> 00:30:53,880
bidaltzeaz akusatu dit.

328
00:30:54,120 --> 00:30:56,720
-Onartu beharra dago
tipoa jenio bat dela.

329
00:30:57,320 --> 00:30:59,120
-Gainera jo egin nuen eta
lekuko eta dauzkate.

330
00:30:59,720 --> 00:31:02,280
-Baina ez daukate frogarik.
Ez dute mugikorra aurkitu ezta?

331
00:31:02,400 --> 00:31:05,560
-Ez, baina atzo ekipo guztiaren
aurrean mehatxatu nuen.

332
00:31:06,080 --> 00:31:09,200
-Atzo entrenatzera joan zen
saltsa guztiaren erdian?

333
00:31:09,200 --> 00:31:11,840
-Bai, baina Eunatek bota egin zuen
eta aldagelara joan zen

334
00:31:11,840 --> 00:31:12,920
entrenatu gabe.

335
00:31:14,520 --> 00:31:16,800
-Orduan, bakarrik egon
zen aldagelan?

336
00:31:17,520 --> 00:31:19,680
Zure takila begiratu
behar duzu. Azkar.

337
00:31:48,960 --> 00:31:50,360
Ez dakit hau egiteko
gai naizen.

338
00:31:50,360 --> 00:31:53,680
-Baietz tia, aurrera.
Ez da ezer gertatzen.

339
00:32:00,800 --> 00:32:03,080
-Begira, bera
lasai-lasai dago.

340
00:32:04,360 --> 00:32:05,800
Ez dio inork
begiratzen.

341
00:32:07,160 --> 00:32:08,680
Niri bakarrik
begiratzen didate.

342
00:32:09,400 --> 00:32:11,240
-Ez makurtu
burua Arene.

343
00:32:12,520 --> 00:32:15,120
-Etxera noa.
-Ez joan.

344
00:32:17,640 --> 00:32:21,560
Zeri begiratzen diozue?
Bera ote den bidioko neska?

345
00:32:22,000 --> 00:32:25,120
Ba ez da,
ni naiz.

346
00:32:27,600 --> 00:32:29,880
Bideko neska
ni naiz, bale?

347
00:32:32,200 --> 00:32:35,000
-Ez, bideoko
neska ni naiz.

348
00:32:37,600 --> 00:32:39,240
-Bideoko
neska ni naiz.

349
00:32:41,760 --> 00:32:43,480
-Bideoko neska
ni naiz.

350
00:32:54,000 --> 00:32:55,520
Ni ere bideoko
neska naiz.

351
00:33:46,760 --> 00:33:48,640
Eskerrik asko
jantokian laguntzeagatik.

352
00:33:54,160 --> 00:33:57,800
-Nora, barkamena
eskatu nahi nizun.

353
00:34:01,880 --> 00:34:02,880
-Bale.

354
00:34:12,520 --> 00:34:16,640
-Arrazoi zenuen.
Nik eman nizun muxu.

355
00:34:18,120 --> 00:34:20,240
Eta ez zen akatsa izan.

356
00:34:22,720 --> 00:34:23,800
-Bale.

357
00:34:24,840 --> 00:34:25,840
Eskertzen dizut.

358
00:34:26,640 --> 00:34:29,960
-Baina ez dakit zer den
sentitzen dudana.

359
00:34:31,320 --> 00:34:32,320
-Ia.

360
00:34:33,640 --> 00:34:35,920
-Begira, Areneren kontu
honekin pentsatzen ibili naiz

361
00:34:36,480 --> 00:34:44,480
eta ez diot minik eman nahi inori.
Ez zuri, eta ezta Gorkari ere.

362
00:34:48,760 --> 00:34:49,760
-Olatz,

363
00:34:51,320 --> 00:34:56,760
Ez dakit e, baina agian utzi nigan
edo Gorkarengan pentsatzeari,

364
00:34:57,120 --> 00:35:02,200
Eta pentsatu zugan. Pentsatu
zerk egingo zaituen zoriontsu zu.

365
00:35:36,080 --> 00:35:38,600
-Epa.
-Ez zaitut ikusi.

366
00:35:39,240 --> 00:35:42,320
-Zu izan zinen ezta?
-Zer?

367
00:35:42,320 --> 00:35:45,360
-Zu izan zinela Maiteren
dirua hartu zuena.

368
00:35:46,520 --> 00:35:50,080
-Ez dakit zertaz ari zaren.
-Aitak tiraderan zeukan diruaz.

369
00:35:50,080 --> 00:35:51,720
Zuk daukazu

370
00:36:00,320 --> 00:36:01,840
-Benetan, nik ez dakit

371
00:36:01,840 --> 00:36:03,680
-Aitak ez zeukan kutxa
gotorrik hemen!

372
00:36:03,680 --> 00:36:06,320
Zuk jarri zenuen. Zertarako
nahi duzu zuk kutxa gotor bat?

373
00:36:07,520 --> 00:36:10,000
-Dokumentuak gordetzeko.
-Gezurra.

374
00:36:12,360 --> 00:36:15,640
Ireki kutxa.
-Ez dut ezer irekiko.

375
00:36:15,640 --> 00:36:17,080
-Ireki kutxa!
-Ondo da.

376
00:36:18,000 --> 00:36:20,880
-Ondo da, kutxa irekitzea
nahi duzu?

377
00:36:21,920 --> 00:36:23,040
Kutxa irekiko dut.

378
00:36:31,320 --> 00:36:32,320
-Nik arrazoi.

379
00:36:37,520 --> 00:36:39,160
Zuk hartu zenuen
aitaren dirua.

380
00:36:40,480 --> 00:36:42,280
Diru hori ez da
zure aitarena.

381
00:36:42,600 --> 00:36:46,520
Kontuak aztertu ditut eta zuen
aita klubari lapurretan zebilen.

382
00:36:47,480 --> 00:36:50,400
-Eta zuk berari lapurtu diozu?
-Eman eskerrak ez dudalako

383
00:36:50,400 --> 00:36:53,400
lapurretagatik salatu,
-Eta bide batez,

384
00:36:53,400 --> 00:36:56,200
dirua zuretzat ezta?
-Klubean ari naiz gastatzen.

385
00:36:56,760 --> 00:36:59,520
-Diru beltza da.
Nor da orain ustela?

386
00:37:01,520 --> 00:37:05,000
-Amets, solasaldia
bukatu da.

387
00:37:09,680 --> 00:37:12,840
-Baina dirurik gabe aita
ez da sekula irtengo.

388
00:37:13,520 --> 00:37:17,960
-Zure aitak bere erabakiak
hartzen zituen, nik neureak.

389
00:37:19,120 --> 00:37:21,200
-Berak bezala hitz
egiten duzu.

390
00:37:21,880 --> 00:37:24,040
Aitaren berdina
bihurtu zara.

391
00:37:59,840 --> 00:38:02,200
-Arrazoi zenuen.
-Zer?

392
00:38:03,200 --> 00:38:05,240
-Galderrek niretakilan gorde
zuela bere mugikorra.

393
00:38:05,800 --> 00:38:08,920
Salbatu egin nauzu.
-Beno, badirudi gaiztok berdin

394
00:38:08,920 --> 00:38:10,960
pentsatzen dugula.
-Zu ez zara gaiztoa.

395
00:38:14,120 --> 00:38:16,400
-Orduan, dena
konponduta?

396
00:38:17,080 --> 00:38:21,120
-Alaitz, esan nizun gurea
ezinezkoa dela.

397
00:38:22,080 --> 00:38:25,120
-Baina lagundu egin dizut.
-Badakit eta eskertzen dizut.

398
00:38:26,200 --> 00:38:29,840
Baina hori da guztia
-Ulertzen  du zer ari den gertatzen.

399
00:38:31,000 --> 00:38:32,760
Hau da zure aukera Arenerekin
bueltatzeko, ezta?

400
00:38:32,760 --> 00:38:35,880
-Zer?
-Bai, Arene bakarrik dago

401
00:38:35,880 --> 00:38:38,480
eta txikituta dago.
Eta hauxe da zure aukera

402
00:38:38,480 --> 00:38:40,160
printze salbatzaile
gisa agertzeko.

403
00:38:40,720 --> 00:38:41,680
-Alaitz ez dut
eztabaidatu nahi.

404
00:38:42,920 --> 00:38:44,640
Ni baino hobeago batekin
egotea merezi duzu.

405
00:38:45,240 --> 00:38:48,560
-Orain koipea emango didazu?
-Alaitz espero dut, lagunak

406
00:38:48,560 --> 00:38:50,560
izaten jarraitzea.
-Lagunak?

407
00:38:51,200 --> 00:38:53,560
Inork ez dit hainbeste min
eman bizi guztian.

408
00:38:56,160 --> 00:38:57,920
-Sentitzen dut.

409
00:39:00,080 --> 00:39:03,520
-Eta gehiago sentituko
duzu. Ez dakizu ondo.

410
00:39:16,520 --> 00:39:19,600
Bueno, hauek egun
zailak izaten ari dira

411
00:39:19,600 --> 00:39:26,480
denontzat. Gure jokalarietako bat
sufritzen ari bada, azkenean

412
00:39:26,480 --> 00:39:32,800
taldeak berak sufritzen dugu.
Baina bueno azken partidak

413
00:39:32,840 --> 00:39:35,520
falta dira eta jarraitu
beharra dago.

414
00:39:35,520 --> 00:39:37,400
Larra, itxoin!

415
00:39:43,200 --> 00:39:51,040
(Musika)

416
00:39:51,040 --> 00:39:52,200
Jakina.

417
00:39:53,840 --> 00:39:56,760
Beno, orain bai, denok
gaude ezta?

418
00:39:57,080 --> 00:39:58,960
Eta liga bukatu
beharra dago.

419
00:39:59,480 --> 00:40:02,400
Benga, segi
entrenatzera.

420
00:40:03,960 --> 00:42:33,400
(Musika)

421
00:42:35,080 --> 00:42:36,160
Aupa neskak!
Hau gurea da!

422
00:42:43,000 --> 00:42:46,800
Bideo madarikatuak bere bizitza
guztian segituko dio ezta?

423
00:42:48,320 --> 00:42:50,680
-Larra eatera nazazu.
-Bai?

424
00:42:51,160 --> 00:42:52,600
-Jokatu egin
nahi dut, atera .

425
00:42:53,280 --> 00:42:55,400
-Seguru?
-Azken partida da

426
00:42:55,400 --> 00:42:56,960
eta nazkatuta nago
ezkutatzeaz.

427
00:42:58,480 --> 00:43:01,640
Arbitro!
Aldaketa!

428
00:43:04,400 --> 00:43:05,400
Alaitz!

429
00:43:24,720 --> 00:43:49,160
(Musika)

430
00:44:06,560 --> 00:44:08,560
Arene, ezin zara
futbolean jokatzera itzuli.

431
00:44:10,000 --> 00:44:11,680
"Badakizu medikuak
zer esan zizun"

432
00:44:12,080 --> 00:44:15,320
-"Ez nintzela ibiliko ere
esan zidan eta begira".

433
00:44:15,320 --> 00:44:17,920
-"Agian ezin duzu kontrolatu
bizitzan gertatzen zaizuna".

434
00:44:17,920 --> 00:44:20,560
-"Baina kontrola dezakezu
barruan gertatzen zaizuna".

435
00:44:20,560 --> 00:44:22,880
-"Umilatua senitzen naiz
eta beldurra daukat".

436
00:44:22,880 --> 00:44:24,360
-"Nahi dudan bakarra
zu zoriontsu izatea da".

437
00:44:24,360 --> 00:44:26,240
-"Zuk ez baduzu beldurrik
nik  ezta ere".

438
00:44:26,240 --> 00:44:30,040
-"Zer esaten dizuet?"
-"Burua dela giharrik indartsuena".

439
00:44:33,720 --> 00:44:34,840
Bai!

440
00:45:07,920 --> 00:45:10,720
Grabatu nahi nauzue?
Ba grabatu hau.

441
00:45:10,720 --> 00:45:15,160
Ni ez naiz bideoko neska.
Ni Arene Lizarralde naiz,

442
00:45:15,160 --> 00:45:17,960
printzesen aurrelaria,
eta futbolaria.

443
00:45:19,240 --> 00:45:21,520
Eta ez naiz ezeren
aurrean ezkutatzen.

444
00:45:36,280 --> 00:45:39,320
Arene!

445
00:45:42,520 --> 00:46:29,160
(Musika)

446
00:46:35,040 --> 00:46:37,200
-Kontxo, etorri zara.
-Bai.

447
00:46:37,240 --> 00:46:38,960
-Eta zertara
etorri zara?

448
00:46:38,960 --> 00:46:41,160
Igerilekuari argazkiak
ateratzera gero

449
00:46:41,160 --> 00:46:44,480
zure sareetara igotzeko?
-Arrazoi zenuen, bale?

450
00:46:45,360 --> 00:46:47,680
Hemen irteten den
guztia ez da egia.

451
00:46:49,080 --> 00:46:52,960
Egiazko zu zara.
-Bai eta hau bizitza erreala da.

452
00:46:53,520 --> 00:47:00,480
Eta frogatu dezaket. Begira.
-A.

453
00:46:58,440 --> 00:47:00,920
Bale, barkatzen dizut.

454
00:47:01,040 --> 00:47:03,800
baina bakarrik guapa  naizela
uste duzulako e, ze bestela.

455
00:47:04,400 --> 00:47:07,200
Malen, ez obsesionatu
zure fisikoarekin,

456
00:47:07,760 --> 00:47:09,360
hori baino askoz
gehiago zara.

457
00:47:09,920 --> 00:47:13,400
Jatorra zara, bihotz ona
daukazu, argia zara.

458
00:47:13,400 --> 00:47:17,160
-Bai bai, baina niri
ilusioa egiten zidan

459
00:47:17,160 --> 00:47:20,080
zu ez beste norbaitek ni
guapa naizela pentsatzeak.

460
00:47:22,800 --> 00:47:27,720
-Ai ama, beste folloer bat.
Eta ez zara zu ezta?

461
00:47:28,160 --> 00:47:29,240
-Ikusten duzu.

462
00:47:31,120 --> 00:47:34,640
-Hau iusioa, ederra jarri dit
eta printzesaren emotikonoa.

463
00:47:35,560 --> 00:47:41,120
eta traktorea.
Zer esan nahi du traktoreak?

464
00:47:42,240 --> 00:47:45,880
Jesus, ze txikiak
diren marrazkitxo hauek.

465
00:47:46,560 --> 00:47:49,920
Ez dakit zergatik sartzen
nauen Lilik saltsa hauetan.

466
00:47:52,040 --> 00:47:52,840
Beno.

467
00:47:52,720 --> 00:47:56,440
(Musika)

468
00:47:56,440 --> 00:47:59,120
Katxarroa, neska katxarroa
esateko izango izango da?

469
00:47:59,760 --> 00:48:01,760
-Bai, bai, bai, noski.
Seguru.

470
00:48:15,000 --> 00:48:24,000
(Musika)

471
00:48:24,160 --> 00:48:27,520
-Zer, erakutsiko didazu noizbait
Txilenazko golak sartzen?

472
00:48:27,520 --> 00:48:31,640
-Ba denbora askoan pilatutako
amorrua eta inpotentzia

473
00:48:32,320 --> 00:48:34,600
baina kuxkuxeroz josia
eta suerte pixka bat

474
00:48:35,000 --> 00:48:37,160
Hori dena behar da,
bestela, ez zaizu ateratzen

475
00:48:39,240 --> 00:48:44,440
-Zer egingo duzu udan?
-Ez dakit, Bartzelonara joango

476
00:48:44,440 --> 00:48:47,680
naiz aste batzuetarako.
-Ze ondo, nik uste dut

477
00:48:47,680 --> 00:48:51,760
hemen geldituko naizela.
-Ez zoaz Alaitzekin nonbaitera?

478
00:48:53,200 --> 00:48:57,600
-Ez gaude elkarrekin.
-A, sentitzen dut.

479
00:49:00,600 --> 00:49:02,360
Bartzelona ezagutzeko
gogoa daukat.

480
00:49:04,560 --> 00:49:07,120
-Egia, ez zara
sekula egon ezta?

481
00:49:07,720 --> 00:49:08,720
-Ez.

482
00:49:23,120 --> 00:49:24,120
Ez.

483
00:49:23,760 --> 00:49:44,840
(Musika)

484
00:49:45,280 --> 00:49:46,680
-Zergatik ez zaude
besteekin?

485
00:49:48,080 --> 00:49:49,760
-Badakizu ze diruarekin
ordaindu duen

486
00:49:49,760 --> 00:49:50,840
Peiok festa hau, ezta?

487
00:49:54,600 --> 00:49:57,160
-Amets, aitaren epaiketa
pasatu da.

488
00:49:58,120 --> 00:50:00,480
Epaia behin betikoa
da. Ez dago atzera bueltarik.

489
00:50:00,480 --> 00:50:01,880
-Eta horren lasai
geldituko zara?

490
00:50:02,560 --> 00:50:05,520
Ez dizu gogoa ematen Peio
igerilekuan itotzeko?

491
00:50:07,280 --> 00:50:08,880
-Egia esan,
sakonean arrazoi.

492
00:50:09,960 --> 00:50:12,120
Lapurretagatik salatu balu
aitaren egoera askoz

493
00:50:12,120 --> 00:50:15,080
okerragoa izango zen.
-Eta gainera eskerrak eman behar

494
00:50:15,080 --> 00:50:18,120
dizkiogu Peiori.
-Ezin dugu besterik egin.

495
00:50:21,320 --> 00:50:22,320
Bazatoz?

496
00:50:22,160 --> 00:51:01,400
(Musika)

497
00:51:01,920 --> 00:51:05,840
Ongietorri Learoren
denboraldi amaierako festara.

498
00:51:12,200 --> 00:51:14,840
Hasteko, printzesa zoriondu
nahi ditut egin

499
00:51:14,840 --> 00:51:16,720
duten denboraldi bikainagatik.

500
00:51:23,280 --> 00:51:26,400
Denboraldia hasi zenutenean,
taldea zatituta zegoen

501
00:51:26,400 --> 00:51:31,560
eta orain orain, benetako
ekipoa zarete, elkar babesten

502
00:51:31,560 --> 00:51:34,520
den ekipoa. Presidente
gisa zera esan nahi

503
00:51:34,520 --> 00:51:39,760
dizuet: sekula ez
naiz hain harro egon.

504
00:51:40,360 --> 00:51:41,760
-Presi tio bueno!

505
00:51:45,840 --> 00:51:49,680
Eta orain mutilekin goaz.
Jakin ezazue historia egin duzuela.

506
00:51:50,040 --> 00:51:53,480
Learoren lehenengo taldea zarete,
liga irabazi duena.

507
00:51:54,400 --> 00:51:56,440
Bene-benetan, zorionak.

508
00:52:01,760 --> 00:52:02,760
Eunate, zatoz.

509
00:52:08,440 --> 00:52:12,440
Bueno, nik bakarrik esan
nahi dut, eskerrik asko denoi

510
00:52:12,880 --> 00:52:16,520
zuen lanagatik eta
konfiantzagatik.

511
00:52:16,760 --> 00:52:19,360
Eta datorren urtean
gehiagoren bila!

512
00:52:26,480 --> 00:52:27,640
Nik gauza bat
esan nahi dut.

513
00:52:28,760 --> 00:52:32,720
-Gure kapi, gure kapi, ue
-Ixo, joe.

514
00:52:37,000 --> 00:52:38,680
Neskek ez dakite
futbolean jokatzen.

515
00:52:41,200 --> 00:52:44,040
Eunateri postua eman diote
emakume hutsa izateagatik.

516
00:52:45,240 --> 00:52:47,360
Eta niri emakume batek
eztit agindurik ematen.

517
00:52:49,200 --> 00:52:51,800
Lerdokeria horiek, behin eta
berriz entzun ditugu.

518
00:52:52,600 --> 00:52:55,080
Baina hori bakarrik
dira, lerdokeriak.

519
00:52:55,640 --> 00:52:58,320
Eta egia bakarra da
guk liga irabazi dugula,

520
00:52:58,320 --> 00:52:59,880
emakume bati esker.

521
00:52:59,920 --> 00:53:02,440
Kriston entrenatzailea
delako. Mila esker Eunate.

522
00:53:10,200 --> 00:53:12,600
Brabo. Txalo bero bat.

523
00:53:17,240 --> 00:53:19,880
Hitzaldi izugarri polita.
Noiz da ezkontza?

524
00:53:20,400 --> 00:53:25,120
-Galder, alde hemendik.
-Lasai, hau Learoko festa da.

525
00:53:25,120 --> 00:53:26,960
Eta nik ekipokoa izaten
jarraitzen dut ezta?

526
00:53:27,520 --> 00:53:30,200
-Ekipotik kanpo zaude.
-Hain zuzen, hortaz

527
00:53:30,200 --> 00:53:32,560
hitz egitera etorri naiz.
Salaketa atzera

528
00:53:32,560 --> 00:53:35,640
bota dute, froga faltagatik.
-Zer?

529
00:53:36,400 --> 00:53:40,600
-Bai, ezin izan dute frogatu
grabatzeko baimenik ez neukanik

530
00:53:40,600 --> 00:53:44,840
eta ez dute mugikorra
aurkitu. Beraz, libre nago.

531
00:53:49,040 --> 00:53:52,120
-Zer nahi dezu?
-Festaz gozatu nire ekipoarekin.

532
00:53:52,120 --> 00:53:54,280
Besterik ez.
-Hau jada ez da zure ekipoa.

533
00:53:54,960 --> 00:53:57,400
-Frogarik eta epai irmorik
gabe bota ninduzuen.

534
00:53:58,080 --> 00:54:00,000
Bullying eta jazarpen
salaketa jar dezaket.

535
00:54:00,000 --> 00:54:03,160
-Nahikoa da.
Alde hemendik!

536
00:54:04,560 --> 00:54:05,840
Alde hemendik!

537
00:54:20,800 --> 00:54:21,800
Ondo zaude?

538
00:54:26,600 --> 00:54:28,960
-Hainbeste borroka egin
eta ez du ezertarako balio.

539
00:54:29,080 --> 00:54:32,160
-Seguru balio duela zerbaiterako.
-Begira, gogoa ematen dit

540
00:54:32,160 --> 00:54:34,360
-Arene, ez utzi
festa izorratzen.

541
00:54:37,720 --> 00:54:40,080
-Ez dakit nola izan nintzen
hain ergela berarekin ibiltzen.

542
00:54:42,080 --> 00:54:43,440
-Denok egiten ditugu
hanka-sartzeak.

543
00:54:46,120 --> 00:54:47,120
Nik ere bai.

544
00:54:55,920 --> 00:54:57,680
Ui, barkatu.

545
00:55:01,560 --> 00:55:05,040
Ikaragarria zara Jon. Ez duzu
aukera bakar bat ere galtzen.

546
00:55:07,640 --> 00:55:10,240
Kontuz ibili Arene.
-Ez sartu berarekin.

547
00:55:10,240 --> 00:55:13,120
-Ez nuen asmorik.
Berak ez dit ezer egin.

548
00:55:13,120 --> 00:55:13,880
Zuk egin didazu.

549
00:55:29,880 --> 00:55:31,520
Zergatik ez duzu
alde egiten hemendik?

550
00:55:32,720 --> 00:55:35,680
-Eta nork behartuko nau, zuk?
-Guk.

551
00:55:35,920 --> 00:55:39,040
-Ui, ze beldurra.
Printzesak dira eta.

552
00:55:39,360 --> 00:55:41,720
-Horixe, ekipo bat gara
eta bat aurkitzen duzunean

553
00:55:41,760 --> 00:55:44,560
denak ikutzen dituzu.
-Abisatuta zaude.

554
00:56:00,720 --> 00:56:03,240
Eunate, aurpegia
txikituko diot.

555
00:56:03,480 --> 00:56:05,040
Salatzen banau ere,
berdin zait.

556
00:56:05,200 --> 00:56:07,320
-Ez erori bere jokoan,
-Baina entzun diozu?

557
00:56:07,920 --> 00:56:12,400
Ez du ezer ordainduko.
Gainera ekipora itzuli nahi du.

558
00:56:12,480 --> 00:56:15,160
Pentsatuko dugu zerbait,
baina oraingoz ez diogu

559
00:56:15,160 --> 00:56:17,280
jaramonik egingo.
-Jaramonik ez egiteko?

560
00:56:17,400 --> 00:56:19,280
Probokatu egin nahi
gaitu, besterik ez.

561
00:56:19,280 --> 00:56:20,400
-Ba lortzen ari da.

562
00:56:23,000 --> 00:56:24,160
Akatu egingo nuke.

563
00:56:24,160 --> 00:56:27,600
-Peio, neska-mutilek asko
borrokatu dute une

564
00:56:27,600 --> 00:56:31,640
honengatik. Ez utzi festa
izorra dezan. Horrexen bila dabil.

565
00:56:37,560 --> 00:56:39,680
Hartu lekua eta entzun
momentu bat, mesedez.

566
00:56:44,400 --> 00:56:48,480
Orain oso bideo berezia
ikusiko dugu. Kepak denboraldiko

567
00:56:48,480 --> 00:56:51,360
unerik onenak grabatu ditu.
Txalo bat Keparentzat.

568
00:56:56,280 --> 00:56:59,800
Espero dut irtengo dela
Jonek jo ninduenean ez?

569
00:56:59,800 --> 00:57:03,040
Edo bere neskak takoak
limatu zizkidanean.

570
00:57:03,720 --> 00:57:07,440
-Itzali argi guztiak.

571
00:57:15,240 --> 00:57:21,360
(Musika)

572
00:57:21,360 --> 00:57:22,360
Aupa hi!

573
00:57:29,800 --> 00:58:00,880
(Musika)

574
00:58:06,400 --> 00:58:19,960
(Musika)

575
00:58:27,120 --> 00:58:28,440
Ezin nuen gehiago
aguantatu.

576
00:58:28,600 --> 00:58:30,640
-Nik ere ez,
seguru zaude?

577
00:58:30,640 --> 00:58:32,960
-Bai, hauxe nahi dut.

578
00:59:00,640 --> 00:59:03,600
A ze txapa.
Ni kanpora noa.

579
00:59:30,800 --> 00:59:31,920
Gorka.

580
00:59:33,400 --> 00:59:41,600
-Zer? Zer, zer esan behar duzu?
-Ezer ez, ezer ez.

581
01:00:05,320 --> 01:00:07,440
AAAAAAA

582
01:00:10,680 --> 01:00:11,680
Goazen.

