1
00:02:36,560 --> 00:02:37,480
Badatoz.
2
00:03:12,680 --> 00:03:13,600
Jesus Urresti?
3
00:03:14,560 --> 00:03:15,240
Josu.
4
00:03:16,160 --> 00:03:17,160
Ez dago.
5
00:03:23,240 --> 00:03:24,080
Eta hau?
6
00:03:26,280 --> 00:03:27,240
Erizaina naiz.
7
00:03:31,440 --> 00:03:32,960
Esan dizuet ez zela etxean egongo.
8
00:03:33,400 --> 00:03:35,680
Astebete bada junta militarrean
aurkezteko deitu ziotela.
9
00:03:36,440 --> 00:03:38,480
-Badakizue non dagoen?
-Ez.
10
00:03:39,680 --> 00:03:42,360
Orduan, herritik alde
egin behar duzue, goazen!
11
00:03:44,200 --> 00:03:45,080
Kanpora!
12
00:03:53,560 --> 00:03:54,680
Ez dizu lotsarik ematen?
13
00:03:57,560 --> 00:03:59,360
Ez daukazu zure ama zena begira.
14
00:03:59,800 --> 00:04:02,640
Hain azkar ahaztu duzu zenbatetan
bazkaldu duzun zuk etxe honetan?
15
00:04:03,120 --> 00:04:05,720
Josu soldadu deitu dute
eta ez da aurkeztu.
16
00:04:07,080 --> 00:04:10,200
Bazenekiten aurkezten ez bazen,
herritik alde egin beharko zenutela.
17
00:04:10,680 --> 00:04:13,080
Gurekin ez, gurekin horrela ez!
18
00:04:16,160 --> 00:04:18,840
-Ez dago itxi beharrik.
-Ez dut etxea zabalik utziko.
19
00:04:19,160 --> 00:04:21,640
Utzi giltza niri
eta neuk itxiko dut.
20
00:04:23,000 --> 00:04:23,880
Emaiozu.
21
00:04:24,480 --> 00:04:27,200
Frantzisko,
hobe duzu esaten dutena egitea.
22
00:04:27,720 --> 00:04:29,320
Hauek ez dabiltza brometan.
23
00:04:30,720 --> 00:04:32,720
-Baina...
-Mesedez, mesedez!
24
00:04:33,320 --> 00:04:34,640
Frantzisko!
25
00:05:27,000 --> 00:05:28,960
Tira, arin, arinago.
26
00:05:29,840 --> 00:05:32,960
Hori da, segi aurrera,
hau ez da batere leku segurua.
27
00:05:36,280 --> 00:05:39,200
Kamioi bat irtengo da
hortik segituan, bale?
28
00:05:39,360 --> 00:05:41,520
Suerte apur batekin
Frantziara helduko zarete.
29
00:05:42,800 --> 00:05:45,560
Frantziara?
Hain gaizki daude gauzak, ala?
30
00:05:46,200 --> 00:05:48,200
Ez dakit zenbat
aguantatuko dugun,
31
00:05:48,360 --> 00:05:50,440
abiazioarekin
min handia egiten digute.
32
00:05:50,680 --> 00:05:52,560
Atzo Gernika txikitu zuten.
33
00:05:53,000 --> 00:05:54,800
Tira, animo.
34
00:06:50,120 --> 00:06:50,920
Tira.
35
00:06:57,680 --> 00:06:58,760
Ni hemen geratuko naiz.
36
00:06:59,960 --> 00:07:01,680
Ospitalean nire laguntza behar dute.
37
00:07:01,880 --> 00:07:05,200
-Bai, zera.
-Segi, Iparraldera pasatu behar zarete.
38
00:07:06,840 --> 00:07:07,800
Seguru zaude?
39
00:07:09,160 --> 00:07:10,440
Bai, trankil.
40
00:07:12,520 --> 00:07:13,840
Nik topatuko zaituztet.
41
00:07:17,560 --> 00:07:19,400
Zaindu, eh? Zaindu.
42
00:07:20,840 --> 00:07:21,760
Karmele.
43
00:07:22,720 --> 00:07:23,680
Segi.
44
00:08:50,000 --> 00:08:50,800
Karmele.
45
00:08:51,960 --> 00:08:53,720
-Kafe pixka bat?
-Eskerrik asko.
46
00:09:12,880 --> 00:09:14,400
Bizkor, bizkor, bizkor.
47
00:09:17,760 --> 00:09:19,200
Goazen, goazen, goazen.
48
00:12:03,000 --> 00:12:04,680
Hau da komentatu
nizuen markinarra.
49
00:12:04,840 --> 00:12:05,680
-Hara.
-Kaixo.
50
00:12:05,920 --> 00:12:07,480
-Zer moduz?
-Ondo, ondo.
51
00:12:07,840 --> 00:12:09,720
-Ondo tratatzen zaituztete hemen?
-Noski.
52
00:12:09,880 --> 00:12:12,200
-Zer esango du, ba?
-Oraintxe nator.
53
00:12:20,080 --> 00:12:23,120
Hauek Manu Sota
eta Txomin Letamendi dira.
54
00:12:23,720 --> 00:12:25,960
Uzten zaituztet,
berehala heldu naiz.
55
00:12:26,120 --> 00:12:27,320
Eskerrik asko.
56
00:12:28,640 --> 00:12:30,960
Kattalinek aipatu dizue Eresoinka?
57
00:12:31,360 --> 00:12:32,240
-Bai.
-Bai.
58
00:12:32,880 --> 00:12:35,000
Frantziara alde
egin duten euskaldunen artean
59
00:12:35,160 --> 00:12:37,280
abeslari ta dantzariak
bilatzen gabiltza.
60
00:12:37,440 --> 00:12:40,280
Pariseko estreinaldirako
ez da denbora asko falta,
61
00:12:40,440 --> 00:12:42,880
eta jendea behar dugu,
etorriko zarete gurekin?
62
00:12:44,640 --> 00:12:46,680
Ez dut uste dantza
egiteko momentua denik.
63
00:12:47,280 --> 00:12:49,200
Hemen, Parisen baino
gehiago behar gaituzte.
64
00:12:49,560 --> 00:12:51,000
Hona egunero heltzen dira zaurituak.
65
00:12:52,360 --> 00:12:53,760
Eta heltzen segituko dute,
66
00:12:53,960 --> 00:12:56,720
Euskadin pasatzen ari dena
mundu osoak jakiten ez badu.
67
00:12:58,160 --> 00:13:00,000
Gure helburu nagusia politikoa da.
68
00:13:00,960 --> 00:13:02,520
Gerra hau irabazteko,
69
00:13:02,720 --> 00:13:05,520
Europako gobernu demokratikoak
gure borrokara batu behar ditugu.
70
00:13:05,920 --> 00:13:09,520
Erbesteko artista onenak behar ditugu,
baina oso argi eduki hau,
71
00:13:10,640 --> 00:13:12,240
ez zatozte abestera bakarrik.
72
00:14:21,640 --> 00:14:23,560
Zergatik begiratzen nauzu horrela?
73
00:14:25,320 --> 00:14:26,200
Zelan?
74
00:14:32,760 --> 00:14:35,480
Esan didate tronpeta jotzen duzula
Pariseko lokal batean.
75
00:14:35,680 --> 00:14:36,600
Hala da.
76
00:14:38,480 --> 00:14:39,920
Etorri egunen batean.
77
00:14:40,600 --> 00:14:41,880
Gustura joango nintzateke.
78
00:14:44,720 --> 00:14:46,600
Eta zer gehiago dakizu nitaz?
79
00:14:48,880 --> 00:14:51,840
Ba, gerran gudarien kapitain
izan zinela.
80
00:14:54,080 --> 00:14:55,200
Eta
81
00:14:56,720 --> 00:14:59,240
Ameriketan tronpeta jotzen ibili
zinela ere bai.
82
00:15:00,680 --> 00:15:02,400
Zeinek kontatu dizu hori dena?
83
00:15:04,200 --> 00:15:05,080
Eta zuk?
84
00:15:08,200 --> 00:15:09,560
Zer dakizu nitaz?
85
00:15:12,680 --> 00:15:14,880
Erizaintza ikasi zenuela Valladoliden.
86
00:15:15,640 --> 00:15:16,400
Eta
87
00:15:18,640 --> 00:15:20,160
oso burugogorra zarela.
88
00:15:25,280 --> 00:15:28,000
Esan didate zure neba
Ezkabako kartzelan dagoela.
89
00:15:30,000 --> 00:15:30,920
Josu, bai.
90
00:15:33,440 --> 00:15:37,360
Uste dugu han dagoela,
baina ez dakigu ezer berataz.
91
00:15:38,480 --> 00:15:41,120
Oso zaila da kartzela horretan
daudenekin kontaktuan jartzea,
92
00:15:41,640 --> 00:15:44,000
baina berataz zeozer jakiten badugu,
esango dizugu.
93
00:15:45,960 --> 00:15:48,960
Nik ere anaia preso daukat,
badakit zer sentitzen den.
94
00:15:51,160 --> 00:15:52,280
Eskerrik asko.
95
00:15:53,600 --> 00:15:55,720
-Bueno, lagunduko didazu?
-Bai.
96
00:15:56,000 --> 00:15:57,760
-Zer eraman behar da?
-Babak.
97
00:15:57,920 --> 00:15:58,600
Ea ba.
98
00:16:03,200 --> 00:16:04,960
Ze fundamentu eskasa!
99
00:16:07,600 --> 00:16:09,960
-Ze, Txomin, lanean ipini zaitu.
-Manu...
100
00:16:11,000 --> 00:16:12,480
Zuk bai meritua, Karmele!
101
00:16:12,640 --> 00:16:15,000
Sekula ez dut nik gizon
hau zerbitzatzen ikusi.
102
00:16:15,440 --> 00:16:17,280
Deskuidatzen bazarete,
sukaldean amaituko duzue denok.
103
00:16:17,440 --> 00:16:18,080
Bai, zera!
104
00:16:18,240 --> 00:16:20,240
Uste duzuen baino lehenago,
eta gustura gainera.
105
00:16:20,400 --> 00:16:21,920
-Ez dut uste!
-Ikusiko duzu!
106
00:16:28,920 --> 00:16:33,960
Penetan daramazkit eguna ta gaba.
107
00:16:35,560 --> 00:16:40,200
Ospa sentitu gabe
hau suerte bilaba.
108
00:16:41,960 --> 00:16:46,600
Gosaritzat talua eta bakailaba.
109
00:16:48,200 --> 00:16:50,960
Bazkaitan katilu bat.
110
00:16:51,360 --> 00:16:53,520
Bazkaitan katilu bat,
111
00:16:53,680 --> 00:16:56,600
salda eta sei baba.
112
00:16:57,680 --> 00:17:02,440
Hamalau jango
eta bi sardin afaldu.
113
00:17:03,800 --> 00:17:08,360
Batek ez luke hobe
sartzea soldadu?
114
00:17:20,400 --> 00:17:24,760
Kontuz ibili arren eta juizioan.
115
00:17:28,440 --> 00:17:31,240
Inor aberasten ez da ofizioan.
116
00:17:31,560 --> 00:17:35,520
Ni lanakin ibili beti sesioan?
117
00:17:36,960 --> 00:17:39,400
Erremintak norbaiti,
118
00:17:39,760 --> 00:17:43,920
Erremintak norbaiti
erdi prezioan.
119
00:17:45,280 --> 00:17:49,680
Edo kasi debalde
ahal banizka saldu.
120
00:17:50,720 --> 00:17:54,880
Bitartean sartuko nintzake soldadu.
121
00:17:56,280 --> 00:18:00,520
Edo kasi debalde
ahal banizka saldu.
122
00:18:01,720 --> 00:18:05,880
Bitartean sartuko nintzake soldadu.
123
00:18:07,240 --> 00:18:11,440
Batek beti horrela
bizi behar badu,
124
00:18:12,680 --> 00:18:16,840
ez ote luke hobe sartzea soldadu.
125
00:18:18,080 --> 00:18:22,360
Batek beti horrela
bizi behar badu,
126
00:18:23,720 --> 00:18:29,320
ez ote luke hobe sartzea soldadu.
127
00:22:16,360 --> 00:22:18,400
Ze ederra den elkarren
alboan esnatzea.
128
00:22:31,560 --> 00:22:33,120
Egunero jotzen duzu?
129
00:22:34,880 --> 00:22:35,960
Egunero.
130
00:22:36,800 --> 00:22:38,480
Zazpi urte neuzkanetik.
131
00:22:47,760 --> 00:22:49,880
Bira amaitzean,
zer egingo duzu?
132
00:22:50,920 --> 00:22:52,160
Zurekin ezkondu.
133
00:23:00,280 --> 00:23:01,280
Ez dakit.
134
00:23:03,120 --> 00:23:05,000
Parisen, berez, lana soberan daukat.
135
00:23:05,480 --> 00:23:07,280
Baina gauzak dauden moduan,
136
00:23:08,160 --> 00:23:09,240
batek daki.
137
00:23:16,800 --> 00:23:18,960
Niri gero eta gehiago
gustatzen zait hau.
138
00:23:23,720 --> 00:23:26,160
Gustura geratuko nintzateke
bolada batean Parisen.
139
00:23:29,400 --> 00:23:30,800
Zu, zure gauzekin,
140
00:23:31,880 --> 00:23:34,000
eta nik topatuko
nuke erizain moduan lana.
141
00:23:34,960 --> 00:23:37,720
-Nirekin, ez duzu zertan lan egin.
-Baina nahi dut.
142
00:23:54,960 --> 00:23:58,120
Badakizu zelan esan zion aititak
amamari bere gustukoa zela?
143
00:24:03,600 --> 00:24:05,280
Lotsa-lotsa eginda, zera esan zion:
144
00:24:06,600 --> 00:24:07,960
"Bagara ala ez gara?"
145
00:24:11,600 --> 00:24:13,840
Eta amamak esan zion:
"Bagara."
146
00:24:17,400 --> 00:24:19,680
Eta hil arte elkarrekin egon ziren.
147
00:24:24,360 --> 00:24:25,800
Bagara ala ez gara?
148
00:24:33,160 --> 00:24:34,240
Bagara.
149
00:24:55,920 --> 00:24:57,440
BENETAKO ARTEA,
ASKATASUNA
150
00:24:57,600 --> 00:25:00,800
ETA EDERTASUNA MAITE
DUEN HERRI BATEK SORTUA.
151
00:25:08,480 --> 00:25:12,120
"Eresoinkaren ikuskizuna,
hiru mila ikusleren aurrean,
152
00:25:12,280 --> 00:25:14,600
txalo zaparrada izugarri batekin
amaitu zen.
153
00:25:16,480 --> 00:25:17,640
Ikusleen artean,
154
00:25:17,800 --> 00:25:20,680
Euskaldunen Lagunen
Liga Internazionaleko partaideak zeuden.
155
00:25:21,440 --> 00:25:26,160
Tartean, Champetier,
Paul Rivet eta Jacques Maritain."
156
00:25:32,960 --> 00:25:35,440
Zer iruditzen titularrean
bira aipatzen badugu?
157
00:25:35,840 --> 00:25:39,240
"Pariseko arrakastaren ostean,
Eresoinkak Europara egingo du salto.
158
00:25:39,440 --> 00:25:42,640
Hurrengoak izango dira Rotterdam,
Amsterdam eta Haga."
159
00:25:43,240 --> 00:25:44,640
-Ondo.
-Bai?
160
00:25:45,440 --> 00:25:46,440
Julian!
161
00:25:48,600 --> 00:25:49,320
Julian.
162
00:25:50,720 --> 00:25:51,800
Txomin.
163
00:25:55,920 --> 00:25:56,960
Hau zuretzat.
164
00:25:58,640 --> 00:25:59,640
Eskerrik asko.
165
00:26:03,960 --> 00:26:04,960
Hementxe.
166
00:26:05,160 --> 00:26:07,000
-Eskerrik asko, Karmele.
-Ez horregatik.
167
00:26:07,160 --> 00:26:07,920
Begira.
168
00:26:14,760 --> 00:26:16,520
Benetako artistak garela ematen du.
169
00:26:16,720 --> 00:26:20,000
-Oso harrera ona izaten ari gara.
-Ingelesekin ere egin duzu kontaktua?
170
00:26:20,280 --> 00:26:21,640
Ez, oraindik ez, baina egon lasai.
171
00:26:22,160 --> 00:26:24,080
Ingelesei izugarri gustatzen zaizkie
kontu hauek guztiak.
172
00:26:24,640 --> 00:26:26,160
Ahalik eta zarata gehien
atera behar dugu.
173
00:26:26,640 --> 00:26:30,280
Zuek erretratuak eta kronikak
bilatzen jarraitzen duzuen bitartean,
174
00:26:30,800 --> 00:26:32,440
nik egingo dut nire lana.
175
00:26:33,960 --> 00:26:34,840
Manu.
176
00:26:43,840 --> 00:26:44,960
Karmele.
177
00:26:54,320 --> 00:26:56,280
Zure neba ondo dagoela uste dugu.
178
00:26:57,000 --> 00:26:59,600
Konfirmatu digute
ez dagoela hildakoen artean.
179
00:27:01,440 --> 00:27:05,280
Frantziara etortzea lortu duten
gutxien artean ere ez dago.
180
00:27:13,640 --> 00:27:17,520
700 PRESOK IHES EGIN DUTE
EZKABAKO ESPETXETIK.
181
00:27:19,880 --> 00:27:21,000
Txomin.
182
00:27:22,600 --> 00:27:24,920
Gauzak gero eta okerrago daude beste aldean.
183
00:27:28,640 --> 00:27:30,600
250 hildako Alacanten.
184
00:27:33,960 --> 00:27:36,480
Behintzat, Paris eta Londres
aktibatzea lortu dute.
185
00:27:37,240 --> 00:27:38,640
Gogorra da,
186
00:27:40,320 --> 00:27:41,640
baina ez da txarra guretzat.
187
00:29:13,680 --> 00:29:14,960
GERRA.
188
00:29:15,120 --> 00:29:18,480
FRANTZIAK ETA INGALATERRAK GERRA
DEKLARATU DIOTE ALEMANIARI.
189
00:29:57,080 --> 00:29:59,240
Aktuazio bakar batzuk
suspenditu dituzte,
190
00:29:59,400 --> 00:30:01,680
baina oraingoz birarekin
jarraituko dugu.
191
00:30:02,560 --> 00:30:05,200
Hala ere,
Frantzia jada ez da toki segurua.
192
00:30:06,600 --> 00:30:08,960
Eta uste dugu egoerak
okerrera egin dezakeela.
193
00:30:09,800 --> 00:30:12,600
Eusko Gobernua Francoren
zain dago zer egin erabakitzeko.
194
00:30:13,240 --> 00:30:15,160
Franco Hitlerren alde jartzen bada,
195
00:30:15,720 --> 00:30:17,800
seguruenik Agirrek aginduko digu
196
00:30:18,400 --> 00:30:20,400
frantses ejertzitoaren esanetara jartzeko.
197
00:30:21,960 --> 00:30:25,160
Gerran brigadista frantses asko
izan ziren gure ondoan borrokan.
198
00:30:25,640 --> 00:30:27,600
Orain ere,
begira ze eskuzabal hartu gaituzten.
199
00:30:27,800 --> 00:30:29,640
Logikoa litzateke haiei laguntzea.
200
00:30:29,800 --> 00:30:31,560
Nazien kontra borrokatzen
hasi behar dugu orain?
201
00:30:31,720 --> 00:30:34,480
Denok dakigu gerra batean
parte hartzeak zer dakarren,
202
00:30:34,680 --> 00:30:37,520
baina Eusko Gobernutik esan digute
agian aukera ona izan daitekeela.
203
00:30:38,320 --> 00:30:40,080
Aukera ona, zertarako?
204
00:30:41,960 --> 00:30:44,280
Aliatuek lagunduta
diktadurarekin amaitzeko.
205
00:30:44,840 --> 00:30:47,000
Mesedez, Txomin,
zer zabiltza esaten?
206
00:30:47,240 --> 00:30:48,920
Nik ez dut beste gerra
batean parte hartuko.
207
00:30:49,400 --> 00:30:51,960
Hemen bakoitza libre da
nahi duena erabakitzeko.
208
00:30:52,240 --> 00:30:55,880
Guk, besterik gabe, Eusko Gobernuaren
erabakien berri ematen dizuegu.
209
00:30:56,080 --> 00:30:59,480
Franco gerran sartzen ez bada,
Frantziatik alde egin beharko dugu.
210
00:30:59,960 --> 00:31:01,840
Euskadira hobe ez bueltatzea.
211
00:31:02,280 --> 00:31:03,480
Han gerra bukatu zen,
212
00:31:03,640 --> 00:31:06,080
baina ez euskaldunen kontrako
pertsekuzioa.
213
00:31:07,080 --> 00:31:09,240
Guretar asko
Venezuelara joaten ari dira.
214
00:31:10,120 --> 00:31:13,800
Bertako euskal komunitatea handia da,
eta oso ondo antolatua.
215
00:33:36,000 --> 00:33:37,200
Ondo zaude?
216
00:33:41,200 --> 00:33:42,400
Zer pasatzen zaizu?
217
00:33:45,920 --> 00:33:47,000
Eta zuri?
218
00:33:51,600 --> 00:33:54,440
Gerra aipatzen duzun bakoitzean,
gaixotu egiten naiz.
219
00:33:55,760 --> 00:33:58,320
Zer uste duzu,
niri gustatu egiten zaidala, ala?
220
00:36:39,760 --> 00:36:40,840
Mila esker.
221
00:36:41,280 --> 00:36:42,920
Mila esker.
222
00:36:47,240 --> 00:36:49,640
Zorionak, Txomin!
223
00:36:55,720 --> 00:36:57,680
Hombre, Txomin!
224
00:37:00,000 --> 00:37:02,000
Hemen gauzak trankil daudela
ematen du?
225
00:37:02,200 --> 00:37:04,400
Trankilegi,
esango nuke, gauza onerako.
226
00:37:07,240 --> 00:37:09,000
Ze pena Josu hemen ez egotea.
227
00:37:09,640 --> 00:37:12,400
Bueno,
laster berarekin ere ospatuko dugu.
228
00:37:13,400 --> 00:37:16,160
Urtebete baino gehiago pasatu da
gerra bukatu zenetik,
229
00:37:16,320 --> 00:37:18,520
eta ematen
du Josu laster lagako dutela libre.
230
00:37:19,360 --> 00:37:20,560
Ea egia den.
231
00:37:22,920 --> 00:37:23,960
Karmele,
232
00:37:25,120 --> 00:37:25,960
uste dut
233
00:37:27,080 --> 00:37:29,200
etxera bueltatzeko
ordua heldu dela.
234
00:37:30,640 --> 00:37:33,960
Gu ez gara zuek gazteak bezala
bizimodu berrira moldatzen.
235
00:37:35,840 --> 00:37:37,480
Gure tokia han dago.
236
00:37:38,560 --> 00:37:39,560
Ama, baina
237
00:37:39,960 --> 00:37:41,760
auskalo zer topatzen duzuen.
238
00:37:42,800 --> 00:37:44,560
Heltzen diren notiziak
ez dira batere onak.
239
00:37:49,000 --> 00:37:52,160
Zuen aita ere aspalditik dabil esaten
bueltatu nahi duela.
240
00:37:53,760 --> 00:37:55,600
Ez da honetara sekula ohituko.
241
00:37:57,440 --> 00:37:59,280
Horrek itsasoa du faltan.
242
00:38:22,920 --> 00:38:23,960
Txomin.
243
00:38:24,360 --> 00:38:25,640
-Karmele.
-Julian.
244
00:38:25,880 --> 00:38:27,960
Zelan, zer moduz?
245
00:38:28,240 --> 00:38:29,800
Oso ondo, eskerrik asko.
246
00:38:33,840 --> 00:38:35,000
Hemen txartelak.
247
00:38:37,920 --> 00:38:38,840
Eskerrik asko.
248
00:38:40,120 --> 00:38:42,840
Caracaseko portuan
euskaldun bat izango duzue zain.
249
00:38:43,280 --> 00:38:44,200
Olazabal.
250
00:38:44,440 --> 00:38:47,720
Berak emango dizue lana,
etxea eta beste dena.
251
00:38:49,520 --> 00:38:50,960
Ondo moldatuko zara berarekin.
252
00:38:53,280 --> 00:38:55,520
Gutun hau berari
eman behar diozu eskura.
253
00:38:56,440 --> 00:38:57,360
Ederto.
254
00:38:59,560 --> 00:39:00,880
Eta zuk zer egingo duzu?
255
00:39:02,520 --> 00:39:05,480
New Yorken jarriko naiz bizitzen,
Agirrerekin batera.
256
00:39:06,760 --> 00:39:08,840
Europan oso txarto daude gauzak.
257
00:39:09,240 --> 00:39:11,800
Gure esperantza bakarra da
aliatuek gerra irabaztea.
258
00:39:11,960 --> 00:39:14,640
Baina horretarako amerikanoak
sartu egin behar dira gerran.
259
00:39:15,720 --> 00:39:16,520
Bueno, zer...
260
00:39:16,960 --> 00:39:17,960
Pozik, ezta?
261
00:39:18,480 --> 00:39:20,800
Azkenean lortu duzu
Karmelerekin ezkontzea.
262
00:39:23,440 --> 00:39:27,240
Etxe hau da Caracasera etorritako
lehenbiziko euskaldunetako batena.
263
00:39:28,960 --> 00:39:29,840
Aurrera.
264
00:40:05,440 --> 00:40:08,280
Sotak eskatu zidan hau eskura emateko
eta zure esanetara jartzeko.
265
00:40:10,320 --> 00:40:11,240
Egon lasai.
266
00:40:11,800 --> 00:40:13,440
Poliki-poliki joango zara
hemengora ohitzen.
267
00:40:14,640 --> 00:40:15,680
Nor dator hemen?
268
00:40:16,320 --> 00:40:17,760
Ze argitasuna dagoen.
269
00:40:18,080 --> 00:40:19,880
-Eskerrik asko.
-Ez dago zergatik.
270
00:40:20,880 --> 00:40:22,600
Bueno, ni banoa.
271
00:40:23,240 --> 00:40:25,640
Abisatuko dizut
eta pasatuko gara klubetik.
272
00:40:26,200 --> 00:40:29,320
Eta bitartean,
edozer gauza behar baduzue, esan.
273
00:40:29,720 --> 00:40:32,600
Nik ere lan egin nahiko nuke,
erizaina naiz.
274
00:40:34,400 --> 00:40:35,640
Beno, hala nahi baduzu...
275
00:40:36,640 --> 00:40:38,320
-Galdetuko dut.
-Bai, mesedez.
276
00:40:38,560 --> 00:40:40,440
-Gero arte.
-Agur.
277
00:40:41,720 --> 00:40:43,520
Bion artean
oso ondo moldatuko gara.
278
00:40:47,840 --> 00:40:48,760
Zer, Ikerne?
279
00:41:08,480 --> 00:41:10,520
Neska dotore
horrekin dagoen gizona?
280
00:41:12,800 --> 00:41:14,480
Espia amerikano bat.
281
00:41:15,640 --> 00:41:16,600
Miller.
282
00:41:18,440 --> 00:41:20,480
Sekretutxo batzuk kontatzen dizkit
283
00:41:20,640 --> 00:41:22,600
eta nik ematen diot
informazio pixka bat.
284
00:41:25,240 --> 00:41:26,640
Beste gizon luze hori,
285
00:41:27,920 --> 00:41:29,560
enpresari aleman bat.
286
00:41:30,600 --> 00:41:32,320
Nazien kolaboratzailea.
287
00:41:34,880 --> 00:41:36,400
Eta parean daukazuna,
288
00:41:36,840 --> 00:41:39,160
Espainiako enbaxadore frankista.
289
00:41:39,320 --> 00:41:41,360
Francoren oso laguna omen da.
290
00:41:42,400 --> 00:41:44,760
Ez dute gau batean ere
hutsik egiten.
291
00:41:48,360 --> 00:41:50,520
Oraindik ez zara jabetzen
non egingo duzun lan.
292
00:42:17,400 --> 00:42:18,360
Hurrengoa.
293
00:42:20,920 --> 00:42:21,760
Kaixo.
294
00:42:23,680 --> 00:42:24,400
Gora.
295
00:42:25,480 --> 00:42:28,600
-Orratzak ez zaizkio batere gustatzen.
-Ez zaizkizu orratzak gustatzen?
296
00:42:28,960 --> 00:42:31,440
-Nola duzu izena?
-Tibisay.
297
00:42:31,640 --> 00:42:33,120
Tibisay? Oso ondo.
298
00:42:33,640 --> 00:42:35,960
Kilimak egingo dizkizut.
299
00:42:37,200 --> 00:42:39,440
Badakizu nola esaten diogun
nire herrian kilimak egiteari?
300
00:42:39,720 --> 00:42:40,960
"Kili-kili egin."
301
00:42:41,120 --> 00:42:44,080
Horrela, kili-kili, hemendik...
Ez duzu kilimarik?
302
00:43:56,400 --> 00:43:57,360
Barkatu.
303
00:43:58,080 --> 00:44:00,400
-Espainiarra zara, ezta?
-Bilbotarra.
304
00:44:01,360 --> 00:44:03,960
Ni Algortan jaio nintzen,
Jose Antonio Sangroniz.
305
00:44:04,200 --> 00:44:06,520
-Txomin Letamendi.
-Urte askotarako.
306
00:44:07,080 --> 00:44:09,160
-Plazer baduzu.
-Atsegin handiz.
307
00:44:15,600 --> 00:44:17,680
Tronpetista bikaina zara.
308
00:44:20,280 --> 00:44:21,360
Bueno, gaztetan hasi nintzen.
309
00:44:21,600 --> 00:44:24,320
16 urterekin Bilboko
orkestra sinfonikoan jotzen nuen.
310
00:44:24,640 --> 00:44:26,960
Gero bidaiatzen hasi nintzen
eta Parisen amaitu nuen.
311
00:44:27,920 --> 00:44:29,920
-Eta hemen, zer moduz?
-Bueno,
312
00:44:30,480 --> 00:44:33,400
ez daramat denbora asko,
baina oso gustura nago.
313
00:44:34,640 --> 00:44:37,760
-Caracaseko bandarik onena da.
-Ez da Paris, baina ez dago txarto.
314
00:44:38,960 --> 00:44:40,720
-Gabon.
-Gabon.
315
00:44:42,800 --> 00:44:43,840
Eskerrik asko.
316
00:44:44,840 --> 00:44:46,160
Eta zuk, zer egiten duzu?
317
00:44:47,000 --> 00:44:49,280
Espainiako enbaxadorea naiz
Venezuelan.
318
00:44:49,600 --> 00:44:50,400
Benetan?
319
00:44:51,400 --> 00:44:52,920
Pertsona garrantzitsua zara.
320
00:44:53,120 --> 00:44:54,560
Garrantzitsua?
321
00:44:55,480 --> 00:44:57,200
Diplomazialaria izatea erraza da.
322
00:44:57,800 --> 00:45:00,120
Gustatuko litzaidake
zuk bezala tronpeta jotzea.
323
00:45:01,680 --> 00:45:03,240
Bueno, utzi egingo zaituztet.
324
00:45:04,280 --> 00:45:07,000
-Pozten naiz zu ezagutzeaz.
-Baita ni ere.
325
00:45:32,120 --> 00:45:33,160
Egun on!
326
00:45:33,840 --> 00:45:35,080
Egun on!
327
00:45:36,280 --> 00:45:38,520
Joan gauzak ateratzen,
ni oraintxe noa.
328
00:45:39,480 --> 00:45:40,600
Etorri hona.
329
00:45:41,400 --> 00:45:43,160
Ze handi zauden!
330
00:45:44,320 --> 00:45:45,840
Goiz esnatu zara gaur!
331
00:45:46,760 --> 00:45:48,120
Amaren gutuna.
332
00:45:49,160 --> 00:45:51,080
Zer, gauza asko erosi duzue, bai?
333
00:45:51,360 --> 00:45:52,080
Zer?
334
00:46:02,560 --> 00:46:03,840
Alaba maitea,
335
00:46:04,240 --> 00:46:05,640
bueltatu gara herrira.
336
00:46:21,960 --> 00:46:24,000
Etxea hankaz gora topatu genuen.
337
00:46:26,160 --> 00:46:28,800
Pianoa eta altzari gehienak
falta ziren.
338
00:46:29,480 --> 00:46:32,920
Sukaldea txikituta
eta teilatua itoginez betea zegoen.
339
00:47:16,440 --> 00:47:20,520
"Karmele" txaluparen kroskoa apurtuta
eta urez beteta topatu genuen.
340
00:47:20,960 --> 00:47:23,680
Gainera, baliozko gauza guztiak
eraman dituzte.
341
00:47:23,880 --> 00:47:26,640
Eskerrak zuen aitak
gauza batzuk ezkutatu zituen.
342
00:47:29,600 --> 00:47:31,480
Herrian gauzak asko aldatu dira.
343
00:47:32,080 --> 00:47:34,480
Frankistak harro-harro ibiltzen
dira kalean.
344
00:47:35,240 --> 00:47:38,760
Ez dago batere giro ona,
beldurra da nagusi.
345
00:47:42,600 --> 00:47:44,600
Euskaraz berba egitea
debekatuta dago
346
00:47:44,960 --> 00:47:47,480
eta eskolan espainolez
bakarrik ematen dute.
347
00:47:47,880 --> 00:47:50,320
Jada ez dute nik bertan
eskolak ematea nahi.
348
00:48:10,800 --> 00:48:13,080
Ailegatu eta segidan,
Josu askatu zuten.
349
00:48:13,920 --> 00:48:17,000
Ikusi egin behar zenuen
iritsi zenean ze itxura zeukan.
350
00:48:17,920 --> 00:48:20,120
Zulo batean eduki dute
urte hauetan guztietan,
351
00:48:20,280 --> 00:48:21,880
ia fundamentuzko
ezer jan gabe.
352
00:48:28,400 --> 00:48:31,680
Ez dago batere ondo,
apurtuta dago barrutik.
353
00:48:34,120 --> 00:48:34,920
Ahal baduzu,
354
00:48:35,080 --> 00:48:37,360
topaiozu lantxo bat
eta eraman ezazu horra, mesedez.
355
00:48:37,760 --> 00:48:40,200
Tropikoko haizea
ondo etorriko zaio.
356
00:48:47,400 --> 00:48:49,800
Zuen aitak eta Josuk
gogor lan egin behar izan zuten
357
00:48:49,960 --> 00:48:53,000
berriro ere "Karmele" itsasora atera
eta arrantzara bueltatzeko.
358
00:49:01,440 --> 00:49:04,080
Frankistek arrantzara
bueltatu ginela jakin zutenean,
359
00:49:04,360 --> 00:49:06,800
juezaren aurrera eraman
eta juzgatu egin gintuzten,
360
00:49:07,120 --> 00:49:08,880
"Traición a la patria".
361
00:49:11,400 --> 00:49:13,480
Aita abertzale izateagatik
kondenatu zuten,
362
00:49:13,880 --> 00:49:15,960
eta ni, berriz,
eskolak euskaraz emateagatik.
363
00:49:17,000 --> 00:49:19,600
Nola bestela,
erderaz ez dakiten umeei?
364
00:49:21,240 --> 00:49:24,800
Ba, horregatik, debekatu egin didate
betiko maistra-lanak egitea.
365
00:49:25,080 --> 00:49:26,120
Eta hori gutxi ez,
366
00:49:26,280 --> 00:49:28,600
eta sekulako multak
jarri zizkiguten bioi,
367
00:49:28,760 --> 00:49:31,160
bizi guztiko lanarekin
ere pagatu ezin direnak.
368
00:49:32,760 --> 00:49:35,560
Multa horiek pagatu arte,
txalupa konfiskatu egin digute.
369
00:49:35,960 --> 00:49:38,160
Eta itsasotik
atera behar izan dugu.
370
00:49:41,840 --> 00:49:44,120
Imajinatu zer den zuen aitarentzat
barku hori,
371
00:49:44,280 --> 00:49:47,360
uretan egon beharrean,
etxe aurrean lehorreratuta ikustea.
372
00:50:00,120 --> 00:50:01,360
Hartu zaldia.
373
00:50:07,800 --> 00:50:09,160
Baina nor dago hemen?
374
00:50:10,120 --> 00:50:11,240
Nor dago hemen?
375
00:50:11,400 --> 00:50:12,960
-Esnatu da?
-Esnatu da.
376
00:50:15,120 --> 00:50:16,440
Hor da ama.
377
00:50:18,320 --> 00:50:19,640
Ikerne,
gutun hauek ikusi dituzu?
378
00:51:39,400 --> 00:51:41,120
Zure emazteak grazia du, eh?
379
00:51:41,440 --> 00:51:43,160
Beste ezeren gainetik,
disfrutatzen daki.
380
00:51:50,680 --> 00:51:52,880
Parisko enbaxadaz
arduratu aurretik,
381
00:51:53,240 --> 00:51:55,520
nire familia bisitatzeko
aprobetxatuko dut.
382
00:51:56,920 --> 00:51:58,480
Zergatik ez zarete nirekin etortzen?
383
00:51:59,760 --> 00:52:03,200
Atsegin handiz aurkeztuko nizuke
zure karreran lagunduko dizun jendea.
384
00:52:03,720 --> 00:52:05,440
Ez tentatu, Sangroniz, ez tentatu.
385
00:52:07,240 --> 00:52:09,560
Orain da aberrira
itzultzeko momentua.
386
00:52:10,600 --> 00:52:12,440
Aspaldi amaitu zen gerra.
387
00:52:13,160 --> 00:52:15,560
Orain guztion lana da
Espainia berreraikitzea.
388
00:52:16,160 --> 00:52:17,760
Niri musika baino
ez zait interesatzen.
389
00:52:19,200 --> 00:52:21,960
Orain Espainia neutrala da
eta uste duzun baino modernoagoa.
390
00:52:23,360 --> 00:52:25,360
Artista asko itzultzen ari dira.
391
00:52:26,000 --> 00:52:29,400
Talentu handia duzu, Txomin,
hemen denbora galtzen ari zara.
392
00:52:29,760 --> 00:52:30,920
Hemen primeran gaude,
393
00:52:31,080 --> 00:52:32,960
ondo egokitu gara
Caracaseko bizimodura.
394
00:52:36,360 --> 00:52:38,720
Oso ondo ordaindutako
lana eskaintzen dizut,
395
00:52:40,000 --> 00:52:42,280
eta gustatzen zaizun
musika jotzeko aukera.
396
00:52:44,800 --> 00:52:46,120
Karmelek ez du nahiko.
397
00:52:50,160 --> 00:52:52,360
Barkatu,
jarraituko dugu geroago.
398
00:53:04,720 --> 00:53:06,920
-Zer esaten du gizon horrek?
-Gu Bilbora bueltatzea nahi du.
399
00:53:07,080 --> 00:53:09,960
-Eta zergatik nahi du hori?
-Frankismoa legitimatzeko.
400
00:53:36,400 --> 00:53:39,880
Utzi ezaiozute,
401
00:53:40,400 --> 00:53:43,280
arren baliari.
402
00:53:44,560 --> 00:53:48,120
Ama ihesi joan da.
403
00:53:48,600 --> 00:53:52,120
Umia da hori.
404
00:53:53,000 --> 00:53:56,400
Segi ezaiozute
405
00:53:56,920 --> 00:53:59,120
nahi badezute hari.
406
00:54:00,440 --> 00:54:04,160
Ama ihesi joan da.
407
00:54:05,400 --> 00:54:06,440
Zuk zer egiten duzu hemen?
408
00:54:07,560 --> 00:54:09,080
Banuen gogoa zuek ikusteko!
409
00:54:09,680 --> 00:54:13,000
Segi ezaiozute
410
00:54:13,400 --> 00:54:16,120
nahi badezute hari.
411
00:54:18,640 --> 00:54:20,000
Estatu Batuetako gobernuarekin
412
00:54:20,240 --> 00:54:22,280
azkenean sinatu
dugu kolaborazio akordioa.
413
00:54:24,520 --> 00:54:26,560
Wallace presidenteordeak
Agirreri agindu dio
414
00:54:27,440 --> 00:54:30,760
aliatuek gerra irabazten badute
Euskadiri askatasuna bueltatuko diola.
415
00:54:31,840 --> 00:54:33,600
-Oso notizia ona da hori.
-Bai.
416
00:54:37,560 --> 00:54:38,400
Hara.
417
00:54:40,280 --> 00:54:42,760
Agian egoista samarra izango naiz
hau eskatzeagatik,
418
00:54:43,520 --> 00:54:46,000
eta nire proposamena
onartuko bazenute baliteke
419
00:54:46,160 --> 00:54:49,080
zuen bizitzako hanka-sartze
handiena izatea, baina
420
00:54:52,200 --> 00:54:53,960
bueltatuko zinatekete Euskadira?
421
00:54:57,120 --> 00:54:59,160
Sangronizen
gonbidapena onartuz gero,
422
00:54:59,640 --> 00:55:03,080
informazio pribilegiatua lortzeko
oso aukera ona izango zenukete.
423
00:55:06,520 --> 00:55:08,240
Eta guk zer egin beharko genuke?
424
00:55:09,960 --> 00:55:12,200
Bilbo espia alemanez beteta omen dago.
425
00:55:12,600 --> 00:55:15,800
Batez ere portuko trafikoaren
informazioa lortzen dute, nazientzat.
426
00:55:16,880 --> 00:55:19,000
Haiek identifikatzeko eskatu digute,
427
00:55:19,560 --> 00:55:21,960
gero aliatuek neurriak
hartu ditzaten.
428
00:55:22,720 --> 00:55:24,720
Francoren erregimena haustear dago,
429
00:55:25,600 --> 00:55:28,960
baina barrutik egin behar zaio bultza,
behingoz jausi dadin.
430
00:55:30,120 --> 00:55:31,880
Aliatuek laster irabaziko dute gerra,
431
00:55:32,000 --> 00:55:35,240
eta ordurako Francori lurra
bigundu behar diogu azpitik.
432
00:55:39,280 --> 00:55:40,680
Orain da momentua.
433
00:55:41,400 --> 00:55:44,720
Eta ez preokupatu diruaz,
geu egingo gara guztiaren kargu.
434
00:55:52,960 --> 00:55:55,880
Zuk bazenekien Sotak Euskadira
bueltatzea eskatuko zigula, ezta?
435
00:55:56,440 --> 00:55:59,440
Sangronizen proposamena jaso orduko,
Olazabali kontatu nion.
436
00:55:59,640 --> 00:56:02,880
Eta zer edo zer kontatu zidan,
baina ez nekien zer erabakiko zuten.
437
00:56:03,400 --> 00:56:06,520
Eta zer naiz ni hemen,
azkenengoa gauzekin enteratzen, ala?
438
00:56:11,960 --> 00:56:14,000
Ezin dugu hemen betiko trankil bizi,
439
00:56:14,160 --> 00:56:16,280
jakinda gure jendea
zelan dabilen sufritzen.
440
00:56:17,440 --> 00:56:19,840
Diktadurarekin amaitzeko
aukera gutxi edukita ere,
441
00:56:20,160 --> 00:56:21,600
saiatu egin beharko ginateke.
442
00:56:22,840 --> 00:56:25,600
Badakizu ni prest nagoela Franco
botatzearren edozer egiteko.
443
00:56:27,760 --> 00:56:29,840
Garai batean
ez nuen bitan pentsatuko,
444
00:56:30,720 --> 00:56:32,400
baina orain diferentea da, Txomin.
445
00:56:32,800 --> 00:56:35,320
-Bi seme-alaba ditugu.
-Eta noiz arte nahi duzu itxoin?
446
00:56:36,320 --> 00:56:38,840
Entzun diozu Sotari,
orain da momentua.
447
00:56:49,640 --> 00:56:52,920
Gauzak okertzen badira,
beti edukiko dugu bueltatzeko aukera.
448
00:56:59,880 --> 00:57:01,600
Eta zuk ez daukazu beldurrik?
449
00:57:09,880 --> 00:57:12,480
Arriskutsua da, ondo dakit hori.
450
00:57:15,080 --> 00:57:17,240
Baina ezin gara beti ihesean ibili.
451
00:58:41,840 --> 00:58:42,680
Aita!
452
00:58:52,960 --> 00:58:53,960
Zertan zabiltza?
453
00:58:54,680 --> 00:58:56,360
Badakizu, nire gauzekin.
454
00:58:57,120 --> 00:58:58,840
-Goazen etxera, ala?
-Bai, goazen.
455
01:00:00,920 --> 01:00:02,120
Hori eta beste kontu batzuk.
456
01:00:02,560 --> 01:00:04,400
Beste batean kontatuko dizut.
457
01:00:05,440 --> 01:00:07,160
Hainbeste aldatu dira gauzak,
458
01:00:07,320 --> 01:00:09,480
esan daiteke zerotik
hasi behar izan dugula.
459
01:00:11,760 --> 01:00:14,640
Asko pozten naiz
zu hain ondo ikusteaz.
460
01:00:14,800 --> 01:00:16,120
Ni ere pozten naiz.
461
01:00:16,560 --> 01:00:18,320
Hemendik aurrera
elkar ikusiko dugu orduan.
462
01:00:18,480 --> 01:00:22,240
-Hemen jarriko zarete bizitzen?
-Ez, Bilbora joango gara bizitzera.
463
01:00:22,680 --> 01:00:24,800
Gizona hangoa da
eta lana eskaini diote.
464
01:00:24,960 --> 01:00:26,360
-Ikusiko ga,
-Bai.
465
01:00:48,080 --> 01:00:50,000
-Pello etxean dago?
-Pasa.
466
01:00:55,560 --> 01:00:56,840
Itxoin pixka bat.
467
01:02:30,640 --> 01:02:31,960
Alde nire etxetik!
468
01:02:37,680 --> 01:02:38,480
Alde!
469
01:03:41,440 --> 01:03:42,440
Zer da?
470
01:03:44,800 --> 01:03:46,520
Venezuelarako txartela.
471
01:03:47,360 --> 01:03:48,320
Eskerrik asko.
472
01:03:50,640 --> 01:03:52,080
Eta noizko da, ba, txartela?
473
01:03:52,480 --> 01:03:53,760
Bi aste barrurako.
474
01:03:54,960 --> 01:03:57,000
Txomin, jada konturatuko
zinen etxe honetan
475
01:03:57,160 --> 01:03:59,400
zein den azkena gauzetaz
enteratzen, ezta?
476
01:04:00,360 --> 01:04:01,960
Han, argi ibili beltzaranekin!
477
01:04:02,160 --> 01:04:03,800
Beltzaranekin baino,
kontu handiagoa
478
01:04:03,960 --> 01:04:05,480
eduki beharko duzu
neskazahar euskaldunekin.
479
01:04:05,640 --> 01:04:07,840
Konturatu orduko
ezkonduko zaituzte.
480
01:04:11,120 --> 01:04:12,600
Zuek zertara etorri zarete?
481
01:04:15,760 --> 01:04:18,280
Venezuelan hain ondo egonda,
zertara etorri zarete?
482
01:04:20,720 --> 01:04:23,560
Esan dizut lehen ere,
Txomini lana eskaini diote.
483
01:04:23,960 --> 01:04:26,480
Faxisten kobazulo horretan!
Mesedez, Karmele.
484
01:04:26,880 --> 01:04:29,240
Ez dut sinisten horientzat
lan egitera etorri zaretenik.
485
01:04:30,960 --> 01:04:32,600
Hemen gauzak zuek uste baino
okerrago daude.
486
01:04:37,160 --> 01:04:39,960
Hala ere, ematen du hemen laster
asko aldatuko dela egoera.
487
01:04:40,880 --> 01:04:43,920
Aliatuek gerra irabazten badute,
Franco botatzeko aukera edukiko dugu.
488
01:04:44,120 --> 01:04:46,000
-Horretara etorri zarete?
-Josu.
489
01:04:46,520 --> 01:04:47,320
Nahikoa da.
490
01:04:48,720 --> 01:04:49,960
Ez, nahikoa ez.
491
01:04:50,840 --> 01:04:52,960
Benetan uste duzue
Franco botako duzuela?
492
01:04:55,640 --> 01:04:58,160
Noizbait bota beharko dugu, ezta?
493
01:05:02,720 --> 01:05:05,240
Agirrek akordioak egin ditu
gobernu amerikanoarekin.
494
01:05:06,120 --> 01:05:07,360
Ematen du serioa dela.
495
01:05:13,960 --> 01:05:14,880
Karmele,
496
01:05:15,400 --> 01:05:17,680
kanpotik
diferente ikusten dira gauzak.
497
01:05:17,840 --> 01:05:20,600
Baliteke gauzak aldatzea,
baina oso zail ikusten dut.
498
01:05:24,720 --> 01:05:26,240
Kontuz ibili, Karmele.
499
01:05:27,560 --> 01:05:29,520
Kabroi hauek
dena oso kontrolatuta dute
500
01:05:30,080 --> 01:05:32,560
eta edozer tontokeriagatik
akabatu egiten zaituzte.
501
01:05:36,200 --> 01:05:37,160
Bueno, bueno.
502
01:05:37,880 --> 01:05:38,960
Josu.
503
01:05:45,320 --> 01:05:46,200
Segi.
504
01:07:09,800 --> 01:07:11,920
Kaixo, Karmele Urresti naiz.
505
01:07:12,400 --> 01:07:13,440
Zatoz.
506
01:07:22,160 --> 01:07:24,600
Hilabete bakoitzeko
lehenengo astelehenetan,
507
01:07:24,760 --> 01:07:26,600
horrelako liburu bat jasoko duzu.
508
01:07:28,800 --> 01:07:30,760
Eskerrik asko, ondo izan.
509
01:07:31,480 --> 01:07:32,560
Egun on.
510
01:08:56,880 --> 01:08:58,880
-Ikusi.
-Ene!
511
01:09:00,200 --> 01:09:02,600
Egingo dugu beste kolore batekin,
Txomin?
512
01:09:02,920 --> 01:09:05,280
-Oso ondo.
-Ze kolorerekin egingo dugu?
513
01:09:05,960 --> 01:09:08,080
-Hau!
-Ene!
514
01:09:08,840 --> 01:09:10,720
Ikusi, amatxo?
515
01:09:18,960 --> 01:09:20,960
-Txomin.
-Bukatu dut.
516
01:09:25,760 --> 01:09:28,800
Zer ari da idazten Ikerne?
Eh, maitia?
517
01:09:31,920 --> 01:09:32,920
Oso ondo.
518
01:09:55,160 --> 01:09:56,840
Abesti bat abestuko dugu, bai?
519
01:09:57,360 --> 01:09:58,280
Baina baxu-baxu.
520
01:09:59,000 --> 01:10:00,240
Abestuko dugu akerrarena.
521
01:10:00,680 --> 01:10:01,520
Bai?
522
01:10:02,240 --> 01:10:04,200
Ikerneri asko gustatzen zaio
akerrarena.
523
01:10:04,520 --> 01:10:06,200
Egingo dugu?
524
01:10:07,760 --> 01:10:11,920
Akerra ikusi dugu
baratzean jaten.
525
01:10:12,480 --> 01:10:16,560
Makilla ikusi dugu
aker hori jotzen.
526
01:10:16,760 --> 01:10:19,640
Makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken,
527
01:10:19,960 --> 01:10:23,720
baratzetik akerra ken,
ken, ken, ken, ken!
528
01:11:11,160 --> 01:11:12,640
Hauek oso ondo daude.
529
01:11:13,760 --> 01:11:16,080
Hemen sareko kide batzuen
informazio zehatza dago.
530
01:11:21,560 --> 01:11:23,640
Hau dena segituan Londresera
bidali behar dugu.
531
01:11:24,720 --> 01:11:28,080
Radio Parisek informazioa eskatu digu
Ondarretako atxilotuei buruz
532
01:11:28,240 --> 01:11:29,640
eta ez dugu emateko batere.
533
01:11:29,880 --> 01:11:32,200
-Zelan liteke hori?
-Ez daukat jenderik.
534
01:11:32,560 --> 01:11:34,440
Gero eta zailagoa da
kolaborazioa lortzea.
535
01:11:34,680 --> 01:11:35,760
Beldurra zabalduta dago.
536
01:11:35,920 --> 01:11:37,440
Denek dakite zer pasatzen
den harrapatuz gero.
537
01:11:37,840 --> 01:11:40,000
Frankisten propaganda guztiari
kontra egiteko,
538
01:11:40,160 --> 01:11:42,200
Frantziako prentsan agertu
behar dugu, bestela akabo.
539
01:11:42,440 --> 01:11:43,720
Benetan honi buelta emateko,
540
01:11:43,880 --> 01:11:45,760
gure moduko milaka
lagun beharko genituzke.
541
01:11:45,920 --> 01:11:47,600
-Eta oso gutxi gara.
-Kontua ez da zenbat garen.
542
01:11:47,840 --> 01:11:49,760
Kontua da sinetsaraztea
milaka garela.
543
01:11:50,160 --> 01:11:52,840
Badaezpada, dokumentazio faltsua
prestatu dizuegu.
544
01:11:58,760 --> 01:12:00,080
Muñiz akabatu dute.
545
01:12:04,880 --> 01:12:06,760
Tiro egin diote geltokian.
546
01:12:07,640 --> 01:12:10,880
-Mekaguendios!
-Bonet eta Otxoa ere atxilotu dituzte.
547
01:12:11,240 --> 01:12:13,080
Eta beste batzuk Otxarkoagan.
548
01:12:13,480 --> 01:12:15,760
Ez daukagu denen zerrenda oraingoz,
549
01:12:16,160 --> 01:12:18,400
baina uste dugu zortzi
baino gehiago erori direla.
550
01:12:19,600 --> 01:12:21,560
Neurriak hartu dituzue?
551
01:12:23,160 --> 01:12:24,000
Bai.
552
01:12:25,760 --> 01:12:27,760
Lehenbailehen abisatu behar ditugu
beste denak.
553
01:12:28,120 --> 01:12:31,080
Alde guztietan daude,
denok atxilotuko gaituzte.
554
01:12:31,360 --> 01:12:33,240
Badakigu egoera
ez dela batere erraza,
555
01:12:33,400 --> 01:12:35,200
baina guk gureakin
jarraitu behar dugu.
556
01:12:35,520 --> 01:12:38,560
Aspalditik nago kontu bera entzuten,
baina sekula ez da ezer pasatzen.
557
01:12:38,840 --> 01:12:41,760
Hemen berbetan gabiltzan bitartean,
jendea gorriak ikusten dabil.
558
01:12:43,560 --> 01:12:46,720
Amerikanoak gure alde daude
eta gerra irabazten ari da.
559
01:12:47,440 --> 01:12:49,720
Zarata ateratzen badugu,
gure alde jarriko dira.
560
01:12:49,880 --> 01:12:51,120
Bestela, ez dugu ezer lortuko.
561
01:12:51,280 --> 01:12:53,440
Ba zarata ateratzekotan,
zergatik ez dugu benetan ateratzen?
562
01:12:54,400 --> 01:12:56,840
Zergatik ez ditugu armak hartzen
diktadurari aurre egiteko?
563
01:12:58,080 --> 01:13:00,280
Hasi tiroka!
Hori da gobernu frankistak behar duena,
564
01:13:00,480 --> 01:13:02,640
gu tiroka hastea
bere miseriak ezkutatzeko.
565
01:13:03,160 --> 01:13:04,480
Ideia ona dela uste duzu?
566
01:13:05,240 --> 01:13:06,880
Nahi dutena egiten dute gurekin.
567
01:13:07,960 --> 01:13:10,200
Gure eginkizuna
da komunitate internazionalaren
568
01:13:10,360 --> 01:13:12,000
aurrean salatzea erregimen faxista.
569
01:13:13,880 --> 01:13:16,000
Zuk benetan uste duzu
zuen laguntxo amerikanoek
570
01:13:16,200 --> 01:13:17,680
konponduko dituztela problema denak?
571
01:13:18,080 --> 01:13:20,120
Oraintxe bertan ez dut
beste aukerarik ikusten.
572
01:13:20,800 --> 01:13:23,600
Ba nik ikusten dudana da hemen
batzuk dena ematen dabiltzala
573
01:13:24,960 --> 01:13:26,400
eta beste batzuk ezer ez.
574
01:13:35,960 --> 01:13:38,920
Orain arte igual ez gara izan
kontziente erregimenaren indarraz.
575
01:13:39,760 --> 01:13:41,760
Beste bide batzuk bilatzen
hasi beharko ginateke.
576
01:13:42,760 --> 01:13:44,880
Franco sekulako lana egiten dabil
eskoletan.
577
01:13:45,440 --> 01:13:47,480
Azkenean gure umeek
ere onartu egingo dute frankismoa,
578
01:13:47,640 --> 01:13:49,000
eta hori gertatzen bada, akabo.
579
01:13:49,480 --> 01:13:51,400
Mesedez, Karmele,
ez gabiltza horretaz.
580
01:13:53,760 --> 01:13:55,600
Lagunok, goazen eustera.
581
01:13:56,640 --> 01:13:59,000
Goazen orain arteko bideari
jarraipena ematera.
582
01:13:59,440 --> 01:14:00,800
Oso gutxi falta da.
583
01:14:01,480 --> 01:14:04,560
Laster bukatuko da gerra
eta orduan dena aldatuko da.
584
01:14:10,880 --> 01:14:14,000
Ondo iruditzen zaizu gutarren artean
kezka horrela zabaltzea?
585
01:14:16,200 --> 01:14:18,800
-Nire iritzia eman dut, besterik ez.
-Besterik ez.
586
01:14:22,120 --> 01:14:23,720
Ezin dut berba egin, ala?
587
01:14:23,960 --> 01:14:25,480
Egoera dagoen moduan egonda,
588
01:14:25,960 --> 01:14:28,680
jendea lasaitu beharrean
gure lana dudatan ipintzen zabiltza.
589
01:14:28,880 --> 01:14:31,000
Ni ez nabil inoren lana dudatan jartzen.
590
01:14:31,920 --> 01:14:34,000
Militantzia ez da
aginduak betetzea bakarrik.
591
01:14:34,320 --> 01:14:35,600
Gauzak aztertu egin behar dira,
592
01:14:35,960 --> 01:14:38,680
pentsatu, proposatu,
eztabaidatu eta gero erabaki.
593
01:16:23,160 --> 01:16:24,320
Zer moduz?
594
01:16:34,760 --> 01:16:35,800
Eta umeak?
595
01:16:41,840 --> 01:16:43,920
Zutaz galdezka egun guztian.
596
01:16:54,080 --> 01:16:55,240
Eta zelan dago hau?
597
01:17:00,160 --> 01:17:01,320
Hori lasai dago.
598
01:17:13,760 --> 01:17:15,080
Zabaldu atea, polizia!
599
01:17:56,400 --> 01:17:57,680
Non dago zure senarra?
600
01:18:07,120 --> 01:18:08,440
Txomin, ez!
601
01:18:09,320 --> 01:18:11,120
-Txomin!
-Kanpora!
602
01:18:11,800 --> 01:18:12,520
Txomin!
603
01:18:43,600 --> 01:18:45,960
Ondo?
Geratu hemen Txominekin, bai?
604
01:20:45,560 --> 01:20:46,520
Eskerrik asko.
605
01:20:47,600 --> 01:20:48,840
-Agur.
-Agur.
606
01:21:06,960 --> 01:21:07,760
Jan.
607
01:21:15,520 --> 01:21:16,680
Goxoa dago?
608
01:21:20,880 --> 01:21:22,240
Europan gerra amaitu da.
609
01:21:23,000 --> 01:21:25,480
Alemaniako goi-aginteak
armak utzi zituen atzo.
610
01:21:25,920 --> 01:21:29,640
Ofizialki iragarri da:
1945eko maiatzaren 11,
611
01:21:29,960 --> 01:21:32,680
tropa aliatuen
garaipen-eguna.
612
01:21:33,160 --> 01:21:35,360
Londresen egindako adierazpenetan,
613
01:21:35,520 --> 01:21:38,000
Winston Churchill lehen ministro
britainiarrak
614
01:21:38,200 --> 01:21:40,400
goraipatu egin du
Espainiaren neutraltasuna.
615
01:21:40,640 --> 01:21:43,480
Kaudilloak adierazi zuen
Churchillen diskurtsoak
616
01:21:43,640 --> 01:21:46,240
beste behin frogatzen duela
617
01:21:46,400 --> 01:21:49,440
Espainiako gobernuaren
eta aliatuen arteko harreman ona.
618
01:22:05,720 --> 01:22:08,240
Egon, egon.
619
01:22:08,640 --> 01:22:10,000
Etorri, pixkat, etorri.
620
01:22:10,360 --> 01:22:12,120
Egon pixkat.
621
01:22:12,800 --> 01:22:14,320
Zer pasatu da?
622
01:22:17,480 --> 01:22:19,600
Badakizu ez zaidala batere gustatzen
kexatzea,
623
01:22:21,400 --> 01:22:24,680
baina pasatzen didazuen pagarekin
ez naiz heltzen hilabete bukaerara.
624
01:22:28,440 --> 01:22:31,000
Saiatu naiz erizain moduan
lan egiteko baimena lortzen,
625
01:22:31,680 --> 01:22:33,280
baina ez didate ematen.
626
01:22:40,000 --> 01:22:41,880
Hemen nagoen egoeran,
nire seme-alabek
627
01:22:42,000 --> 01:22:44,440
ez daukate ikasketa on
batzuk jasotzeko aukerarik.
628
01:22:46,440 --> 01:22:48,440
Eta ikasketa gabe
ez daukagu etorkizunik.
629
01:22:49,600 --> 01:22:53,280
Hitz ematen dizut zuen seme-alabek
ikasketa onak edukiko dituztela.
630
01:22:56,080 --> 01:22:57,680
Kostatu egiten zait hori sinestea.
631
01:23:09,400 --> 01:23:11,120
Badakit egoera ez dela erraza,
632
01:23:11,280 --> 01:23:13,120
baina ulertu behar
duzu badagoela jendea
633
01:23:13,280 --> 01:23:15,160
zuk baino askoz
diru gutxiago jasotzen duena.
634
01:23:20,560 --> 01:23:23,640
Badakit Agirreri gutun bat idatzi
diozula zure egoeraren berri emateko.
635
01:23:23,800 --> 01:23:24,520
Zer?
636
01:23:24,680 --> 01:23:26,920
Eta jakin ezazu askori
ez zaiela batere gustatu.
637
01:23:27,360 --> 01:23:29,280
Organizazio baten menpe nago, ala?
638
01:23:31,120 --> 01:23:32,440
Zer nahi didazu esan?
639
01:23:33,080 --> 01:23:35,440
-Dirua zentzu gabe gastatzen dudala?
-Nik ez dut halakorik esan.
640
01:23:38,200 --> 01:23:41,920
Hala ere, mesedez, hemendik aurrera
edozer behar duzula ere, esan niri.
641
01:23:42,600 --> 01:23:45,800
Jendea oso txarto pasatzen dabil
eta tentsio handia dago.
642
01:23:48,000 --> 01:23:50,000
Egindako gastu guztiak justifikatu ditut.
643
01:23:51,640 --> 01:23:53,760
Ez dut eduki ez luxurik,
ezta biziorik ere.
644
01:23:54,360 --> 01:23:55,800
Bitxi guztiak saldu ditut.
645
01:23:57,960 --> 01:24:00,600
Eta dirua eskatu behar izan diet
lagunei eta familiari.
646
01:24:01,440 --> 01:24:02,960
Baina ez naiz heltzen.
647
01:24:05,520 --> 01:24:08,920
Ez badidazue ematen,
ez dut exijituko, ezta gutxiagorik ere.
648
01:24:10,960 --> 01:24:12,480
Baina itota nabil.
649
01:24:12,960 --> 01:24:14,280
Sentitzen dut.
650
01:24:15,120 --> 01:24:16,080
Saiatzen gabiltza,
651
01:24:16,240 --> 01:24:18,560
baina amerikanoak
ez dabiltza agindutakoa betetzen.
652
01:24:19,600 --> 01:24:21,400
Komunismoari dioten beldurragatik,
653
01:24:21,560 --> 01:24:23,640
aldatu egin dute
Francorekiko estrategia.
654
01:24:26,920 --> 01:24:29,120
Finantzazio osoa kenduko diguten
beldur naiz.
655
01:24:30,680 --> 01:24:33,760
Eta hala ere, berdin jarraitzen duzue
zuen bizitza arriskuan jartzen?
656
01:24:37,960 --> 01:24:40,360
Ez zarete konturatzen zuekin
jolasean dabiltzala?
657
01:24:42,800 --> 01:24:45,240
Amerikanoek aspaldi hartu zuten
beste bide bat.
658
01:24:46,320 --> 01:24:49,840
Guk ere gauza bera egiteko momentua
heldu da, ez duzu uste?
659
01:27:38,960 --> 01:27:40,240
Eta besteak?
660
01:27:48,160 --> 01:27:49,160
Ikerne!
661
01:27:50,280 --> 01:27:51,080
Txomin!
662
01:27:52,680 --> 01:27:53,800
Aita!
663
01:28:15,360 --> 01:28:17,760
Esaiozu, esaiozu aitari jotzeko.
664
01:28:18,320 --> 01:28:21,560
-Aita, jo tronpeta.
-Orain ez da momentua.
665
01:28:22,000 --> 01:28:24,400
-Tira, Txomin, jo ezazu piezatxo bat.
-Ez dut joko.
666
01:28:24,840 --> 01:28:26,280
Tira, bat bakarrik.
667
01:28:26,880 --> 01:28:28,960
-Jo ezazu bat.
-Ezetz esan dut!
668
01:28:43,440 --> 01:28:45,760
Diktadura amaitu arte
ez dut gehiago joko.
669
01:28:47,560 --> 01:28:49,280
Benetan ez duzula tronpeta joko?
670
01:28:50,840 --> 01:28:53,840
Franco botatzen dugunean,
orduan joko dut, nahi duzun dena.
671
01:29:03,120 --> 01:29:04,680
Eta bitartean, zer egingo dugu?
672
01:29:13,800 --> 01:29:14,640
Bueno...
673
01:29:18,520 --> 01:29:20,960
Venezuelara heltzean
oso desberdin ikusiko duzu dena.
674
01:29:25,600 --> 01:29:28,160
Venezuelara joanda ez dugu
herri hau askatuko, Karmele.
675
01:29:34,800 --> 01:29:37,760
Etxe honetan, herria baino lehen
beti egon da familia.
676
01:30:03,720 --> 01:30:04,920
Zer pasatzen da, Txomin?
677
01:30:07,640 --> 01:30:09,240
Orain ezin dut amore eman.
678
01:30:12,560 --> 01:30:14,640
Amerikanoek
ez dute Franco bota.
679
01:30:15,600 --> 01:30:17,560
-Eta ez dute botako.
-Ez dakizu zer esaten zabiltzan.
680
01:30:17,720 --> 01:30:20,240
Ez dut nik esaten,
irratian esan dute.
681
01:30:21,720 --> 01:30:25,120
Amerikanoek berriz hasi dituzte
erlazio diplomatikoak Frankorekin.
682
01:30:25,720 --> 01:30:27,400
Hemen geratzeak
ez dauka inongo zentzurik,
683
01:30:27,560 --> 01:30:29,520
berriro kartzelara sartuko zaituzte.
684
01:30:31,360 --> 01:30:32,440
Txomin.
685
01:30:37,720 --> 01:30:40,000
Denok nahi dugu
diktadura zikin honekin bukatu.
686
01:30:41,880 --> 01:30:44,760
Bueltatuko dira askatasunaren alde
borroka egiteko denborak.
687
01:30:46,120 --> 01:30:48,840
Baina orain indarrak gure umeak hazten
ipini behar ditugu.
688
01:30:50,960 --> 01:30:52,640
Biok elkarrekin, Txomin.
689
01:30:55,680 --> 01:30:56,960
Goazen hemendik.
690
01:30:58,400 --> 01:31:00,600
-Ezin dut.
-Ezin dut?
691
01:31:05,480 --> 01:31:07,600
Karmele,
ez gara Venezuelara joango.
692
01:31:09,200 --> 01:31:11,960
Ez gara Venezuelara joango,
biok horrela erabakitzen badugu, ezta?
693
01:31:12,160 --> 01:31:13,840
Ez gara joango, ezin dut.
694
01:31:14,760 --> 01:31:16,960
Eusko Gobernuarekin
konprometituta nago.
695
01:31:26,320 --> 01:31:28,400
Agindu zenidan
gauzak okerrera egiten
696
01:31:28,560 --> 01:31:30,840
bazuten beti edukiko genuela
bueltatzeko aukera.
697
01:31:37,160 --> 01:31:39,000
Bi urte daramatzat, bakar-bakarrik,
698
01:31:39,200 --> 01:31:41,080
borrokan familia hau aurrera
ateratzeko.
699
01:31:43,680 --> 01:31:44,920
Eta zu, zer?
700
01:31:49,440 --> 01:31:50,520
Sentitzen dut.
701
01:34:02,480 --> 01:34:03,760
Nora zoaz?
702
01:34:07,720 --> 01:34:09,240
Hobe duzu ez jakitea.
703
01:34:26,080 --> 01:34:27,560
Eta zer nahi duzu nik egitea?
704
01:34:30,160 --> 01:34:31,680
Hemen geratzea zure zain?
705
01:41:52,880 --> 01:41:53,880
Txomin.
706
01:42:00,720 --> 01:42:02,280
Bagara edo ez gara?
707
01:42:50,520 --> 01:42:51,840
Lo hartu du txikiak.
708
01:43:29,920 --> 01:43:31,680
Venezuelara noa.
709
01:43:37,000 --> 01:43:38,720
Oraingoz bakarrik joango naiz.
710
01:43:46,240 --> 01:43:48,160
Eskola pagatzeko modu bakarra da.
711
01:43:49,600 --> 01:43:50,360
Ama,
712
01:43:50,960 --> 01:43:52,800
nik zurekin joan nahi dut.
713
01:43:54,920 --> 01:43:56,200
Badakit, maitea.
714
01:43:58,960 --> 01:44:00,760
Orain ezin zaitut nirekin eraman.
715
01:44:01,320 --> 01:44:03,600
Baina laster denok elkartuko gara,
Caracasen, bai?
716
01:44:08,440 --> 01:44:10,160
Orain zaila da ulertzea,
717
01:44:10,840 --> 01:44:12,800
baina egunen batean ulertuko duzue.
718
01:44:41,960 --> 01:44:44,200
Txomin,
aitak zuk edukitzea nahiko luke.
719
01:44:46,280 --> 01:44:48,280
Bera zure adinarekin hasi zen jotzen,
720
01:44:48,960 --> 01:44:50,520
eta egunero jotzen zuen.
721
01:44:51,000 --> 01:44:52,000
Egunero?
722
01:44:52,560 --> 01:44:53,560
Egunero.
723
01:45:02,600 --> 01:45:03,560
Aita.
724
01:45:09,360 --> 01:45:10,600
Etorri, maitea, etorri.