1
00:00:01,720 --> 00:00:06,000
"Dirua, ospea eta boterea, munduan
dena lortu zuen gizon batek,...

2
00:00:06,160 --> 00:00:10,160
...Gol Roller piraten erregeak,
hil aurretik esan zituen hitzek...

3
00:00:10,320 --> 00:00:12,800
...itsasoetara
bultzatu zuten jendea".

4
00:00:12,960 --> 00:00:17,240
-"Altxorrak? Nahi izanez gero,
har ditzakezue, bilatu!".

5
00:00:17,400 --> 00:00:20,080
"Guztiak munduan
utzi baititut nik!".

6
00:00:21,520 --> 00:00:25,760
-"Bai, neska-mutilok, zergatik ez
zoazte marra handiko ametsen bila?".

7
00:00:25,920 --> 00:00:29,840
"Entzun arretaz!
Bidaia bikainaren garaian gaude!".

8
00:00:30,800 --> 00:00:35,640
Hasi da abentura,
piraten aro berria.

9
00:00:36,440 --> 00:00:41,240
Zazpi itsasoetan zehar
altxorraren bila.

10
00:00:41,760 --> 00:00:43,240
One Piece!

11
00:00:47,720 --> 00:00:52,680
Gold Roger kapitainak,
piraten erregeak,...

12
00:00:52,840 --> 00:00:57,800
...aspaldi ezkutatu zuen
altxor bikaina.

13
00:00:59,280 --> 00:01:04,280
Luffy gaztea eta bere lagunak...

14
00:01:04,440 --> 00:01:09,440
...One Piecen bila joango dira
zazpi itsasoetan zehar.

15
00:01:11,800 --> 00:01:16,800
Zoro gerlari ausarta,
Sanji tipo dotorea,...

16
00:01:16,960 --> 00:01:21,920
...Ussop sudur luzea
eta Nami dira...

17
00:01:22,080 --> 00:01:24,760
...bere lagun leialak.

18
00:01:26,440 --> 00:01:31,120
Hasi da abentura,
piraten aro berria.

19
00:01:31,280 --> 00:01:36,240
Zazpi itsasoetan zehar
altxorraren bila.

20
00:01:37,440 --> 00:01:42,440
Luffyren ametsa da
piraten errege izatea.

21
00:01:43,160 --> 00:01:47,400
Zabaldu belak, bidaia hasi da.

22
00:01:48,280 --> 00:01:50,000
One Piece!

23
00:02:06,320 --> 00:02:08,600
Pirata ergel hutsak zarete.

24
00:02:10,200 --> 00:02:14,240
Nola ausartu zarete Usopp
kapitainari eta tripulazioari...

25
00:02:14,400 --> 00:02:17,200
...aurre egiten?
Aaaaaaah!

26
00:02:17,960 --> 00:02:21,600
Eraso Usoppen tripulazioa!
Oh?

27
00:02:30,920 --> 00:02:35,680
Ah? Zer duzue, ordea?
Ez duzue nirekin jolastu nahi?

28
00:02:35,840 --> 00:02:37,360
Amaitu dut!

29
00:02:38,400 --> 00:02:40,640
Begira! Bandera bat prestatu dut.

30
00:02:40,800 --> 00:02:45,480
Ez zaizue iruditzen orain lau
garenez, bandera behar dugula?

31
00:02:45,640 --> 00:02:49,080
Eh,... eta hori
izango da gure bandera?

32
00:02:50,080 --> 00:02:52,360
Ba bai! Zer diozue?

33
00:02:52,760 --> 00:02:56,880
Beltza heriotzaren kolorea da,
jendeari beldurra ematen dio.

34
00:02:57,040 --> 00:03:01,120
Niri beste zerbaitek ematen dit
beldurra, hain da marrazki txarra!

35
00:03:02,040 --> 00:03:04,480
Laguntza eskatu behar zenidan niri.

36
00:03:04,640 --> 00:03:08,280
Beste gauza batzuen artean,
marrazkilari bikaina naiz!

37
00:03:08,440 --> 00:03:11,800
Marrazkilaria?
50 urte daramat grafitiak egiten.

38
00:03:11,960 --> 00:03:14,720
Eta ez dut parekorik!

39
00:03:15,760 --> 00:03:19,640
50 urte?
Baita zer ere, zenbat urte dituzu?

40
00:03:19,800 --> 00:03:22,640
Eta zenbat biloba?
Bostpasei gutxienez?

41
00:03:22,800 --> 00:03:25,040
Bilobak dituzu?
Aski da!

42
00:03:27,560 --> 00:03:31,120
Ikusiko duzue
ze ona naizen margotzen!

43
00:03:31,280 --> 00:03:32,400
Tatsan!

44
00:03:32,560 --> 00:03:35,680
Ahaztu zaizu ontziko kapitaina
neu naizela?

45
00:03:38,480 --> 00:03:42,240
Eta? Zer diozue orain?
Badakizu margotzen, bai!

46
00:03:42,400 --> 00:03:44,560
Bai horixe! Paregabea da eta!

47
00:03:44,720 --> 00:03:48,120
Beste kolore baten gainean margotu
eta ni ere ados!

48
00:03:48,280 --> 00:03:51,160
Ederki! Usopp,
margotu hau bela nagusian!

49
00:03:51,320 --> 00:03:52,640
Bale!

50
00:03:54,560 --> 00:03:57,120
Aupa! Primeran dago!

51
00:03:58,040 --> 00:04:02,400
Merryren arimak belaontziak
benetako ontzi pirata dirudi!

52
00:04:02,560 --> 00:04:05,200
Barreak

53
00:04:09,520 --> 00:04:13,760
ANIMALIA BITXIA ZARA
GAIMON ETA BERE LAGUN BITXIAK

54
00:04:15,280 --> 00:04:17,560
Aaaaaaaah, leher eginda nago!

55
00:04:21,240 --> 00:04:22,240
Oh?

56
00:04:22,400 --> 00:04:25,960
Aizue, ondo goaz?
Horrek arriskutsua dirudi.

57
00:04:26,120 --> 00:04:28,520
Egia da.
Ea ba!

58
00:04:31,160 --> 00:04:34,520
Hortxe dago! Bai horixe,
zorte onekoak gara!

59
00:04:34,680 --> 00:04:37,200
Zergatik diozu hori?
Zertaz ari zara?

60
00:04:37,800 --> 00:04:42,000
Elezaharretako altxor uharteaz.
Elezaharretako altxor uhartea?

61
00:04:42,160 --> 00:04:44,200
Badut aditzera, bai!
Noski.

62
00:04:44,360 --> 00:04:48,840
Garai guztietako piratak ibili dira
bila eta inguruan misterio pila du.

63
00:04:49,000 --> 00:04:51,840
Ze misterio mota?
Denetik.

64
00:04:52,000 --> 00:04:56,240
Hurreratzen dena hiltzen duen
jainko bat omen dago, adibidez.

65
00:04:56,400 --> 00:04:59,480
Oihua

66
00:05:00,360 --> 00:05:03,880
Misterio hori egia da,
jainko horrek hilko gaitu.

67
00:05:04,040 --> 00:05:07,960
Banuen, ba, nik martxa beharra!
Burutik zaude, ala?

68
00:05:08,120 --> 00:05:09,680
Bai, burutik gaude!

69
00:05:14,160 --> 00:05:16,760
Aurrera! Altxor uhartera!

70
00:05:20,360 --> 00:05:22,080
Barreak

71
00:05:50,720 --> 00:05:54,200
Ah!
Aaaaai!

72
00:05:58,640 --> 00:06:02,320
Aizue, uharte hau oso bitxia da!
Eta zer?

73
00:06:02,960 --> 00:06:06,680
Uharte honetan izugarrizko
altxorrak omen daude gordeta.

74
00:06:06,840 --> 00:06:09,800
Hala diote, bai.
Baina ez hori bakarrik.

75
00:06:09,960 --> 00:06:13,960
Altxor horien bila etorri den jende
guztia beldurraren beldurrez...

76
00:06:14,120 --> 00:06:18,200
...lasterka ihes egin duela diote.
Baina... zerk beldurtuta?

77
00:06:20,120 --> 00:06:24,560
"Diotenez batzuei buruak
basurde buru bihurtzen zaizkie".

78
00:06:25,600 --> 00:06:28,440
"Beste batzuei
biboteak luzatzen zaizkie".

79
00:06:28,600 --> 00:06:31,040
"Eta biboteak itota hiltzen dira".

80
00:06:31,200 --> 00:06:32,880
Ezinezkoa da!

81
00:06:33,040 --> 00:06:36,440
Tira, agian nahi gabe
zertxobait puztu dut kontua!

82
00:06:36,600 --> 00:06:38,720
Aizu, ez du batere graziarik.

83
00:06:46,360 --> 00:06:49,280
Logale nago.
Lotara noa!

84
00:06:49,440 --> 00:06:51,160
Zurrungak

85
00:06:51,320 --> 00:06:54,400
Ene! Etzan orduko ez da,
ba, lotan geratu!

86
00:06:54,560 --> 00:06:56,720
Arduragabe hutsa da Zoro hau!

87
00:07:01,160 --> 00:07:03,200
Oihua

88
00:07:06,400 --> 00:07:08,200
Oihua

89
00:07:08,360 --> 00:07:10,880
Txotxolo hori, izutu egin nauzu!

90
00:07:11,040 --> 00:07:14,400
No-nola? N-nik?
Da-dantzan ari naiz eta!

91
00:07:14,560 --> 00:07:17,280
Dantzan! Dantzan!

92
00:07:19,400 --> 00:07:21,240
Luffy, zer zabiltza?

93
00:07:23,600 --> 00:07:26,280
Oihuak

94
00:07:30,160 --> 00:07:32,440
Ze-zer da hori?

95
00:07:35,840 --> 00:07:38,160
"Ospa hemendik!".

96
00:07:38,320 --> 00:07:41,040
Nor zara?
"Ospa hemendik!".

97
00:07:41,200 --> 00:07:43,280
Nondik ote dator ahots hori?

98
00:07:44,280 --> 00:07:47,160
"Uharte honen
jainko zaindaria naiz ni!".

99
00:07:47,320 --> 00:07:50,840
"Bizirik jarraitu nahi baduzue,
zoazte berehalaxe!".

100
00:07:51,000 --> 00:07:54,520
Jainko zaindaria?
"Eta zuek piratak zarete, noski!".

101
00:07:54,680 --> 00:07:56,680
Noski!
"Banioen ba, nik!".

102
00:07:56,840 --> 00:07:59,920
Eta ze axola dio jainko bati
gu zer garen?

103
00:08:00,080 --> 00:08:03,840
"Entzuidazue! Nire basoan
sartzen ausartzen bazarete,...

104
00:08:04,000 --> 00:08:07,960
...bizitza hondatuko dizuen
madarikazioa botako dizuet".

105
00:08:08,120 --> 00:08:10,240
"Erakustaldi bat nahi duzue?".

106
00:08:10,400 --> 00:08:13,520
Baina hori ez da galdetu behar!
Egin eta kito!

107
00:08:13,680 --> 00:08:17,640
Oso bitxia da jainko hau.
"Entzun dizut, lasto-txapel!".

108
00:08:24,160 --> 00:08:26,160
Eta animalia hauek?

109
00:08:26,320 --> 00:08:31,080
"Zuek bezalaxe altxor bila
etorri ziren piratak dira".

110
00:08:32,880 --> 00:08:35,800
Ez gu munstro bihurtu, mesedez!

111
00:08:36,600 --> 00:08:38,600
Benetan bitxiak dira, aizue!

112
00:08:38,760 --> 00:08:42,040
Begira, lehoi-txerria!
Ez dirudi arriskutsua!

113
00:08:43,880 --> 00:08:46,680
Ai, ai, ai, ai!

114
00:08:46,840 --> 00:08:48,960
"Baina ez dizu zauririk egin?".

115
00:08:49,120 --> 00:08:52,600
Deabruaren fruitua jan nuen
eta gomazko mutila naiz.

116
00:08:52,760 --> 00:08:56,760
"Deabruaren fruitua? Pirata
nintzela entzun nuen zerbait!".

117
00:08:57,480 --> 00:08:59,240
Pirata izana zara?

118
00:08:59,400 --> 00:09:04,240
"Pirata? Jakizue ez dudala iragana
gogoratzen eta ez dudala nahi!".

119
00:09:05,600 --> 00:09:07,720
Zer dela eta?
Azalduko diguzu?

120
00:09:07,880 --> 00:09:10,120
Aizu, ziur zu jainko bat zarela?

121
00:09:10,280 --> 00:09:12,840
"Lotsagabeak,
elkarrizketa amaitu da!".

122
00:09:13,000 --> 00:09:14,240
"Ospa behingoz!".

123
00:09:15,840 --> 00:09:17,760
Oihuak

124
00:09:17,920 --> 00:09:19,080
Zurrungak

125
00:09:20,680 --> 00:09:22,280
Oihua

126
00:09:22,440 --> 00:09:24,960
Jolasteko gogoa, ala?

127
00:09:25,120 --> 00:09:28,360
"Zergatik ez ote da izutzen?".
Nor ote...?

128
00:09:28,520 --> 00:09:31,440
"Zuk behartu nauzu!".

129
00:09:32,080 --> 00:09:34,280
Oihuak

130
00:09:35,160 --> 00:09:38,320
"Oh, ez du balio!"
Entzun, sasi-jainkoa.

131
00:09:38,480 --> 00:09:41,280
Luffyri balek ez diote
ezertxo ere egiten.

132
00:09:41,440 --> 00:09:45,200
Hala ere, ez zaizkit gustatzen.
"Oh, munstro bat da!".

133
00:09:45,840 --> 00:09:47,720
Hortik joan da!

134
00:09:48,280 --> 00:09:50,240
Pistola erabiltzen du?

135
00:09:59,000 --> 00:10:00,760
Non ote da?

136
00:10:05,320 --> 00:10:09,200
Zer ote da hau?
Agian eguberri zuhaitza?

137
00:10:09,360 --> 00:10:13,120
Ibiltzen daki!
Au!

138
00:10:13,280 --> 00:10:16,360
Oihuak

139
00:10:21,680 --> 00:10:25,120
Lagunduidazue zutik jartzen!
Gizona da!

140
00:10:25,280 --> 00:10:27,440
Berezkoa du ile hori?

141
00:10:27,600 --> 00:10:30,240
Zu ez zara jainkoa,
iruzurti hutsa zara!

142
00:10:30,400 --> 00:10:33,960
Lotsa eman behar lizuke!
Ixo! Eta lagundu zutitzen.

143
00:10:34,120 --> 00:10:38,600
Hori jenioa hori!
Oraingoan barkatuko dizuet.

144
00:10:39,640 --> 00:10:40,760
Aizu geldi!

145
00:10:40,920 --> 00:10:44,200
Oihuak

146
00:10:44,360 --> 00:10:45,360
Barrea

147
00:10:45,520 --> 00:10:47,320
Ah!

148
00:10:47,480 --> 00:10:50,400
Oihuak

149
00:10:50,560 --> 00:10:52,040
Luffy!

150
00:10:52,200 --> 00:10:54,800
Oihuak

151
00:10:54,960 --> 00:10:56,440
(BIEK) Luffy!

152
00:10:56,600 --> 00:11:00,760
Oihuak

153
00:11:00,920 --> 00:11:04,680
Oihuak

154
00:11:04,840 --> 00:11:09,840
Oihuak

155
00:11:12,560 --> 00:11:14,080
Kito, hola hobeto.

156
00:11:18,360 --> 00:11:20,960
Ez dago ukatzerik maite zaituztela.

157
00:11:21,120 --> 00:11:25,040
Animali bitxiok uhartera
etortzen den jendea izutzeko..

158
00:11:25,200 --> 00:11:27,280
...erabiltzen dituzu, ezta?

159
00:11:27,440 --> 00:11:31,080
Baina zergatik zaude sartuta
zurezko kutxa horretan?

160
00:11:31,240 --> 00:11:33,320
Ez zinen horrela jaioko, ezta?

161
00:11:33,480 --> 00:11:36,000
Ea kutxa honetan sartuta
jaio nintzen?

162
00:11:36,160 --> 00:11:40,440
Nolatan bururatu zaizu hori?
Ze uste duzu? Munstrua naizela?

163
00:11:40,600 --> 00:11:45,240
Nahi gabe sartu eta trabatuta
geratu nintzen duela 20 urte.

164
00:11:45,400 --> 00:11:47,040
Duela 20 urte?

165
00:11:54,760 --> 00:11:58,200
20 urte daramazu
uharte honetan bakar-bakarrik?

166
00:11:58,360 --> 00:12:02,400
Horregatik jarri zait ilea hola.
Eta elkartu zaizkit bekainak.

167
00:12:02,560 --> 00:12:05,480
20 urte daramat
jendearekin hitz egin gabe.

168
00:12:05,640 --> 00:12:08,200
Ikaragarria izan da bakardadea.

169
00:12:08,920 --> 00:12:11,800
Txori-burua!
Ez esan holakorik!

170
00:12:13,800 --> 00:12:16,080
Zer gertatu da lotan nengoela?

171
00:12:16,240 --> 00:12:19,920
Ene! Egundoko iskanbila
izan da hemen eta zu lo seko!

172
00:12:20,080 --> 00:12:21,280
Ah! Baina...!

173
00:12:27,040 --> 00:12:31,040
Eeeeh?
Ze-zer da hori?

174
00:12:31,200 --> 00:12:35,040
Eskerrak konturatu zaren!
Kutxa batean trabatutako gizona!

175
00:12:35,200 --> 00:12:40,200
Kutxa horretan sartuta jaio zinen?
Ea kutxan sartuta jaio nintzen?

176
00:12:40,360 --> 00:12:44,360
(OIHUKA) Zuk ere gauza bera?
Nola demontre bururatu zaizue...?

177
00:12:44,520 --> 00:12:46,840
Zoro, lagunduidazu!

178
00:12:47,000 --> 00:12:51,480
Oihuak

179
00:12:52,520 --> 00:12:54,040
Ez, ezinezkoa da.

180
00:12:54,200 --> 00:12:58,680
Zer nahi zenuen? 20 urte daramat
hemen sartuta ariketarik egin gabe!

181
00:12:58,840 --> 00:13:03,520
Nire gorputza kutxara egokitu da!
Kutxa hautsita, ni hautsiko nauzue!

182
00:13:03,680 --> 00:13:06,440
Patetikoa zara gero.
Badakit.

183
00:13:06,600 --> 00:13:09,200
Eta jakin daiteke nor zareten zuek?

184
00:13:09,360 --> 00:13:12,960
Ez duzue uhartera etortzen diren
piraten antzik.

185
00:13:14,000 --> 00:13:17,080
Ni Luffy naiz.
Piraten erregea izango naiz

186
00:13:17,240 --> 00:13:18,680
No-nola?

187
00:13:18,840 --> 00:13:22,840
Piraten erregea izango naiz eta
One Piece altxorra aurkituko dut.

188
00:13:23,000 --> 00:13:27,240
One Piece altxorra? Orduan,
prest zaude Marra Handira joateko.

189
00:13:27,400 --> 00:13:29,080
Mapa eta guzti daukat!

190
00:13:29,880 --> 00:13:34,400
Zuk ez dakizu nolakoa den leku hori!
Kanposantua! Infernua!

191
00:13:34,560 --> 00:13:38,520
Marra Handitik etorritako
pirata batzuk ikusi izan ditut!

192
00:13:38,680 --> 00:13:43,680
"Zonbiak ziruditen.
Ez, mamuak ziren, bai horixe!".

193
00:13:43,840 --> 00:13:47,800
"Ez zegoen ukatzerik gauzarik
izugarrienak ikusita zeudela".

194
00:13:47,960 --> 00:13:50,720
Baina ez zuten
ezertxo ere kontatzen!

195
00:13:51,320 --> 00:13:54,760
Nork ote daki egia
One Piece altxorrari buruz?

196
00:13:54,920 --> 00:13:57,600
Zurrumurruak baino ez dira entzuten!

197
00:13:57,760 --> 00:14:00,960
20 urte pasa dira
bidaia bikaina hasi zenetik,...

198
00:14:01,120 --> 00:14:05,240
...eta lagun pila eskaini du bizitza
zentzugabeko amets hori bete nahian.

199
00:14:07,760 --> 00:14:10,200
Eta nondik joaten da Marra Handira?

200
00:14:10,360 --> 00:14:13,080
Begira mapari eta
zuk zeuk ikusiko duzu!

201
00:14:13,240 --> 00:14:15,960
Ni ez naiz oso trebea
mapak irakurtzen.

202
00:14:16,120 --> 00:14:17,720
Ezta ni ere.

203
00:14:17,880 --> 00:14:20,920
Barreak

204
00:14:21,080 --> 00:14:23,400
Ah ze pirata parea!
Gezurra dirudi!

205
00:14:23,560 --> 00:14:27,760
Mapak irakurtzen ez jakitea ere!
Eskerrak aditua naizen horretan!

206
00:14:27,920 --> 00:14:31,320
Ziur nago One Piece altxorra
aurkituko dudala, Nami.

207
00:14:31,480 --> 00:14:36,160
Eta zergatik zaude horren ziur?
Neure izarraz fidatzen naizelako.

208
00:14:36,320 --> 00:14:38,160
Zeuretzat hobe!

209
00:14:40,640 --> 00:14:45,240
Nik ere... Nik ere gaztetan
horrela pentsatzen nuen.

210
00:14:45,400 --> 00:14:48,760
Berdin-berdin.
Ze demontre pentsatzen zenuen zuk?

211
00:14:48,920 --> 00:14:53,640
Nire ametsa egia bihurtuko zela eta
hala da, orain ez dut zalantzarik.

212
00:14:53,800 --> 00:14:56,920
Gure ametsa egia bihurtuko da.
Gure ametsa?

213
00:14:57,080 --> 00:15:00,120
Biok eman du bizitza
altxor baten bila.

214
00:15:00,280 --> 00:15:03,880
Eta biok genekien noizbait
eskuratuko genuela.

215
00:15:04,040 --> 00:15:07,240
Itxaron, zertaz ari zara?
Duela 20 urte hasi zen!

216
00:15:07,400 --> 00:15:11,960
"Pirata nintzen eta uharte honetara
etorri ginen altxorraren bila".

217
00:15:12,840 --> 00:15:17,160
"200 gizon aritu ginen jo eta ke,
baina ez genuen ezer aurkitu".

218
00:15:20,160 --> 00:15:24,240
-Egun osoa lanean ipurdia
intsektuek zulatuta daukagula,...

219
00:15:24,400 --> 00:15:28,120
...eta aurkitu ditugun
kutxa madarikatu guztiak hutsik!

220
00:15:28,280 --> 00:15:30,520
Goazen leku nazkagarri honetatik!

221
00:15:30,680 --> 00:15:32,200
-(DENEK) Bai, goazen!

222
00:15:34,720 --> 00:15:37,120
-Mugi, Gaimon, bagoaz eta!
-Banoa!

223
00:15:39,800 --> 00:15:42,920
-Eta hor goian?
Begiratu al du inork?

224
00:15:43,560 --> 00:15:46,520
Egun osoa aritu gara
hemen behean bila.

225
00:15:48,320 --> 00:15:50,240
Begiratzera noa.

226
00:15:54,920 --> 00:15:56,000
Ah!

227
00:15:57,040 --> 00:15:58,920
Hementxe dago altxorra!

228
00:15:59,080 --> 00:16:02,400
Banekien!
Uharteko altxorra hemen dago eta!

229
00:16:02,560 --> 00:16:04,640
Aizue, ez joan!

230
00:16:04,800 --> 00:16:09,640
Oihuak

231
00:16:09,800 --> 00:16:11,800
Oihuak

232
00:16:14,680 --> 00:16:18,280
"Orduan geratu nintzen
altxor kutxan trabatuta".

233
00:16:19,320 --> 00:16:22,040
"Bakarrik nengoela
konturatu nintzen"

234
00:16:22,200 --> 00:16:25,600
Joan egin dira!
Joan egin dira!

235
00:16:27,000 --> 00:16:31,640
Neuretzat hobe, altxorra
neuretzat bakarrik izango da eta!

236
00:16:31,800 --> 00:16:35,040
Baina nola igoko naiz hara?

237
00:16:35,200 --> 00:16:38,280
Harrapatuta nago kutxa honetan!

238
00:16:39,280 --> 00:16:43,480
(OIHUKA) Geldi, ez zaitezte joan!

239
00:16:44,240 --> 00:16:48,120
Baina ez zen inor itzuli,
bakarrik geratu nintzen hemen,...

240
00:16:48,280 --> 00:16:52,120
...kutxa honetan eta
aurkitutako altxorra eskuratu ezinik

241
00:16:52,280 --> 00:16:56,400
Pirata asko etorri dira altxorraren
bila, baina izutu egin ditut...

242
00:16:56,560 --> 00:16:58,240
...animalien laguntzaz.

243
00:16:58,400 --> 00:17:02,520
Horrela daramat 20 urte, nire
bihotzeko altxor maitea zaintzen.

244
00:17:03,680 --> 00:17:05,800
Neurea baino ez da eta!

245
00:17:05,960 --> 00:17:08,360
Zuzen zaude, ondo irabazia duzu!

246
00:17:08,520 --> 00:17:12,880
Altxorra jaisten lagunduko dizugu,
ez dut uste guretzat zaila denik.

247
00:17:13,400 --> 00:17:15,840
Eh? Lagunduko didazue?
Noski!

248
00:17:16,640 --> 00:17:20,480
Ez dakit ba.
Zuk piratei lapurtzen diezu, Nami.

249
00:17:20,840 --> 00:17:25,080
Zer diozu, ordea?
Lapurra naiz, baina lapur zintzoa!

250
00:17:25,240 --> 00:17:26,920
Aaaah!

251
00:17:48,960 --> 00:17:52,920
Hor goian?
Bai, hor dago nire altxorra.

252
00:17:54,560 --> 00:17:56,440
Barrea

253
00:17:59,240 --> 00:18:03,840
Iritsi da egun handia, zuregan dut
nire itxaropena, gomazko mutila.

254
00:18:04,240 --> 00:18:06,800
Bai! Goma-gomazko...

255
00:18:08,280 --> 00:18:09,840
Aaaaaaaaaaah!

256
00:18:10,000 --> 00:18:12,120
...su-ziria!

257
00:18:13,720 --> 00:18:15,320
Iujuuuu!

258
00:18:16,040 --> 00:18:17,400
Iritsi da!

259
00:18:23,360 --> 00:18:25,560
Hor dago nire altxorra?

260
00:18:28,400 --> 00:18:32,280
Zer dabil hor goian, baina?
Luffy!

261
00:18:32,440 --> 00:18:35,400
Aizu, Luffy!
Ze demontretan ari zara?

262
00:18:37,920 --> 00:18:41,160
hementxe daude bost kutxak!

263
00:18:41,320 --> 00:18:43,560
Nire bost kutxak!

264
00:18:43,720 --> 00:18:45,320
Barrea

265
00:18:45,480 --> 00:18:48,760
Hori da nire altxorra!
Bota itzazu hona kutxak!

266
00:18:48,920 --> 00:18:50,280
Barrea

267
00:18:50,440 --> 00:18:53,640
Bota lehenbailehen!
Bota itzazu nire kutxak!

268
00:18:53,800 --> 00:18:55,280
Bai zera!
Nola?

269
00:18:57,280 --> 00:18:59,960
Ez ditut botako!
Bakar bat ere ez!

270
00:19:00,120 --> 00:19:03,720
Ez esan ergelkeriarik!
Jaitzi itzazu kutxak!

271
00:19:03,880 --> 00:19:06,360
Altxor kutxa horiek
Gaimonenak dira!

272
00:19:06,520 --> 00:19:08,400
20 urte darama zaintzen!

273
00:19:13,280 --> 00:19:16,640
Haserretu egingo gara, Luffy!
Utzi.

274
00:19:18,000 --> 00:19:20,480
Utziozue bakean.
Zer diozu, Gaimon?

275
00:19:20,640 --> 00:19:24,400
Bakean uzteko? 20 urte
daramazu altxor hori zaintzen!

276
00:19:25,760 --> 00:19:30,120
Mila esker, gomazko mutila,
oso pertsona ona zara!

277
00:19:30,280 --> 00:19:32,320
O-oso pertsona ona?

278
00:19:33,960 --> 00:19:37,120
Batzuetan etortzen zitzaidan
ideia hori burura.

279
00:19:37,280 --> 00:19:40,360
Baina ez nuen
aukera hori onartu nahi.

280
00:19:42,880 --> 00:19:44,720
Hutsik daude, ezta?

281
00:19:46,320 --> 00:19:48,480
Bai! Bostak hutsik daude!

282
00:19:50,240 --> 00:19:54,840
Ene! 20 urte eman dituzu
airez betetako kutxak babesten.

283
00:19:55,000 --> 00:19:59,000
Mapetan agertzen diren
altxorrekin gertatzen dira holakoak!

284
00:19:59,160 --> 00:20:04,120
Zu iristerako altxorraren arrastorik
ez, beste batzuek eraman dutelako.

285
00:20:04,280 --> 00:20:08,080
Ez dago eskubiderik, baina hala da.

286
00:20:08,240 --> 00:20:12,280
Piratok bizitza osoa ematen dugu
altxor bila, baina gehienetan...

287
00:20:12,440 --> 00:20:14,880
...ez dugu ezertxo ere aurkitzen.

288
00:20:15,040 --> 00:20:16,760
Barrea

289
00:20:16,920 --> 00:20:19,320
Aizu, Gaimon, ez zaitez kexatu!

290
00:20:19,480 --> 00:20:22,360
20 urte pasatu dira,
baina bizirik zaude!

291
00:20:22,520 --> 00:20:26,520
Gu 10 urte barru etorri bagina,
hilda egongo zinen agian!

292
00:20:26,680 --> 00:20:28,440
Zuzen zaude!
Luffy!

293
00:20:28,600 --> 00:20:29,800
Egia da!

294
00:20:29,960 --> 00:20:33,800
Altxor bat aurkitzeko aukera
emango dizut, nahi baduzu,...

295
00:20:33,960 --> 00:20:36,680
...gurekin etor zaitezke
One Piecen bila!

296
00:20:36,840 --> 00:20:40,480
Zuen itsasontzian
joateko aukera ematen didazu?

297
00:20:40,640 --> 00:20:45,080
Itxura barregarri hau edukita
ez nuen uste inork...

298
00:20:45,240 --> 00:20:47,720
...horrelako eskaintza
egingo zidanik!

299
00:20:47,880 --> 00:20:50,520
Bizi poza itzuli didazu!

300
00:20:50,680 --> 00:20:55,080
Negarrak

301
00:20:56,840 --> 00:20:59,320
Eskerrik asko, lagunok!

302
00:20:59,480 --> 00:21:00,760
Negarrak

303
00:21:10,040 --> 00:21:12,760
Benetan ez duzu etorri nahi,
Gaimon?

304
00:21:12,920 --> 00:21:17,040
Eskaintza eskertzen dizuet,
baina altxorra ez badago ere,...

305
00:21:17,200 --> 00:21:20,080
...beste zerbait
zaindu behar dut uhartean.

306
00:21:20,240 --> 00:21:22,240
Zer zaindu behar duzu?

307
00:21:23,400 --> 00:21:27,600
Azken 10 urteotan nire lagun
bihurtu diren animalia bitxiak.

308
00:21:29,480 --> 00:21:32,320
Barrea

309
00:21:36,680 --> 00:21:40,480
Egia esan, lasaiago nago
altxorrik ez dagoela jakinda.

310
00:21:40,640 --> 00:21:43,840
Bizitza berri bat hasten da
orain niretzat.

311
00:21:44,000 --> 00:21:48,200
Nire lehentasuna daukadanari
balio handiagoa ematea izango da.

312
00:21:48,360 --> 00:21:51,520
Ederki, baina lastima zu
gurekin ez etortzea!

313
00:21:51,680 --> 00:21:54,280
Bitxia zara, baina bihotz onekoa.

314
00:21:54,440 --> 00:21:58,200
Animaliok baino are bitxiagoa!
Eta zu zer?

315
00:21:58,360 --> 00:22:03,160
Barreak

316
00:22:03,320 --> 00:22:07,120
Barreak

317
00:22:07,280 --> 00:22:10,440
Agur, Gaimon!
Zorte ona izan!

318
00:22:10,600 --> 00:22:12,320
Hurren arte!

319
00:22:15,280 --> 00:22:19,760
Agur, lagunok, ez etsi
eta saiatu zuen ametsa betetzen.

320
00:22:21,000 --> 00:22:22,960
Ziur nago noizbait...

321
00:22:23,920 --> 00:22:26,960
...One Piece altxorra
zuena izango dela.

322
00:22:28,200 --> 00:22:33,480
Eta orduan,
munduak miretsiko zaituzte!

323
00:22:37,440 --> 00:22:38,840
JARRAITUKO DU

324
00:22:40,720 --> 00:22:44,560
Haur nintzela,
itsasoari begira,...

325
00:22:44,720 --> 00:22:47,800
...izan nuen amets bat.

326
00:22:47,960 --> 00:22:51,960
Izango nintzen
piraten erregea,...

327
00:22:52,120 --> 00:22:54,880
...kapitain onena!

328
00:22:55,040 --> 00:22:58,800
Ipar haizea bela nagusian...

329
00:22:58,960 --> 00:23:01,720
...olatu gainean hegan.

330
00:23:02,200 --> 00:23:06,000
Beteko dut nire ametsa...

331
00:23:06,160 --> 00:23:09,240
...egunen batean!

332
00:23:09,400 --> 00:23:12,400
La, la, la, la.

333
00:23:12,560 --> 00:23:16,200
Nire ametsa.
La, la, la, la.

334
00:23:17,120 --> 00:23:22,120
Beteko dut nire ametsa!

335
00:23:23,880 --> 00:23:28,840
Izango naiz
pirata guztien erregea.

336
00:23:31,120 --> 00:23:36,000
Kapitain onena
zazpi itsasoetan zehar.

337
00:23:37,520 --> 00:23:41,040
Zeru ertzean dira...

338
00:23:41,200 --> 00:23:44,520
...nire ametsak.

339
00:23:44,680 --> 00:23:49,160
Itsaso sakonean.

340
00:23:54,920 --> 00:23:57,760
"Santorio ezpatari
eskolan izan zien?".

341
00:23:57,920 --> 00:23:59,640
"Bai, baina ez dut...".

342
00:23:59,800 --> 00:24:02,720
"Zergatik ez duzu
iraganaz hitz egin nahi?".

343
00:24:02,880 --> 00:24:05,880
"Ezberdina da ezpata
bakarrarekin aritzea!".

344
00:24:06,040 --> 00:24:09,080
"Ez dago Zoro bezalakorik!
Ni hobea naiz!".

345
00:24:09,240 --> 00:24:12,960
"Isilduko zarete?
Badu ezkutatzeko zerbait!".

346
00:24:13,120 --> 00:24:15,360
"Hurrengo atalean
jakingo dugu zer den!".

347
00:24:15,440 --> 00:24:18,280
"Eta ez ahaztu,...
ni piraten erregea izango naiz!".

