1
00:00:01,720 --> 00:00:06,000
"Dirua, ospea eta boterea, munduan
dena lortu zuen gizon batek,...

2
00:00:06,160 --> 00:00:10,160
...Gol Roller piraten erregeak,
hil aurretik esan zituen hitzek...

3
00:00:10,320 --> 00:00:12,800
...itsasoetara
bultzatu zuten jendea".

4
00:00:12,960 --> 00:00:17,240
-"Altxorrak? Nahi izanez gero,
har ditzakezue, bilatu!".

5
00:00:17,400 --> 00:00:20,080
"Guztiak munduan
utzi baititut nik!".

6
00:00:21,520 --> 00:00:25,760
-"Bai, neska-mutilok, zergatik ez
zoazte marra handiko ametsen bila?".

7
00:00:25,920 --> 00:00:29,840
"Entzun arretaz!
Bidaia bikainaren garaian gaude!".

8
00:00:30,800 --> 00:00:35,640
Hasi da abentura,
piraten aro berria.

9
00:00:36,440 --> 00:00:41,240
Zazpi itsasoetan zehar
altxorraren bila.

10
00:00:41,760 --> 00:00:43,240
One Piece!

11
00:00:47,720 --> 00:00:52,680
Gold Roger kapitainak,
piraten erregeak,...

12
00:00:52,840 --> 00:00:57,800
...aspaldi ezkutatu zuen
altxor bikaina.

13
00:00:59,280 --> 00:01:04,280
Luffy gaztea eta bere lagunak...

14
00:01:04,440 --> 00:01:09,440
...One Piecen bila joango dira
zazpi itsasoetan zehar.

15
00:01:11,800 --> 00:01:16,800
Zoro gerlari ausarta,
Sanji tipo dotorea,...

16
00:01:16,960 --> 00:01:21,920
...Ussop sudur luzea
eta Nami dira...

17
00:01:22,080 --> 00:01:24,760
...bere lagun leialak.

18
00:01:26,440 --> 00:01:31,120
Hasi da abentura,
piraten aro berria.

19
00:01:31,280 --> 00:01:36,240
Zazpi itsasoetan zehar
altxorraren bila.

20
00:01:37,440 --> 00:01:42,440
Luffyren ametsa da
piraten errege izatea.

21
00:01:43,160 --> 00:01:47,400
Zabaldu belak, bidaia hasi da.

22
00:01:48,280 --> 00:01:50,000
One Piece!

23
00:01:56,640 --> 00:01:59,640
Ospe txarra irabazi duzu herrian,
badakizu.

24
00:01:59,800 --> 00:02:02,160
Zer nahi duzu ba? Pirata naiz.

25
00:02:02,320 --> 00:02:05,200
Baina Arlong pirata
gizarrain maltzurrak...

26
00:02:05,360 --> 00:02:07,680
...ahulgune bat du.
Dirua!

27
00:02:09,680 --> 00:02:14,640
100 miloi dobloi eskuratu eta
herri osoa erosi ahal izango dut!

28
00:02:18,800 --> 00:02:22,880
ZER GERTATUKO ZAIO USOPPI?
LEHORRERATUKO OTE DA LUFFY?

29
00:02:26,440 --> 00:02:29,880
Orroak

30
00:02:35,400 --> 00:02:39,080
Goazeeeeen!
Arlong parkera!

31
00:02:52,600 --> 00:02:55,240
Lasai, Nami, bagoaz!

32
00:03:09,600 --> 00:03:13,080
Aaaaaaaaaah! Aska nazazue!

33
00:03:14,960 --> 00:03:18,760
Nola arraio lortu du
ihes egitea sudur-luze horrek?

34
00:03:21,520 --> 00:03:25,560
ETa nola ausartu ote da gizaki bat
gizarrainoi aurre egiten?

35
00:03:28,440 --> 00:03:30,760
Basera! Gogoeta egin behar dut!

36
00:03:44,040 --> 00:03:47,080
Kaka zaharra, ez ote dira nekatuko?

37
00:03:50,720 --> 00:03:53,400
-Non ote dago?
-Ihes egin digu, lagunok!

38
00:03:54,840 --> 00:03:56,760
Nork nahi du basera itzuli?

39
00:03:57,160 --> 00:03:59,280
-Nik!
-Nik!

40
00:03:59,440 --> 00:04:00,920
-Nik!
-Nik!

41
00:04:01,080 --> 00:04:03,720
-Ze uste duzu?
Engainatuko gaituzula?

42
00:04:03,880 --> 00:04:06,880
-Bai. halaxe uste du, ergela!
-Eraso!

43
00:04:07,040 --> 00:04:09,200
Oihuak

44
00:04:09,360 --> 00:04:11,040
Barrea

45
00:04:16,560 --> 00:04:18,360
Orain, tori arrautzak!

46
00:04:18,520 --> 00:04:21,600
Oihuak

47
00:04:21,760 --> 00:04:24,320
-Hau kiratsa!
-Arrautza ustelak dira!

48
00:04:26,200 --> 00:04:28,280
Usoppen barrea

49
00:04:28,440 --> 00:04:30,400
Uste baino errazago izan da!

50
00:04:30,560 --> 00:04:33,680
Gizarrainengandik
ihes egitea lortu dut!

51
00:04:34,960 --> 00:04:36,040
Hara!

52
00:04:37,240 --> 00:04:39,720
Kontxo, ez daukat aurrera egiterik.

53
00:04:42,160 --> 00:04:44,240
-Hemendik?
Aaaah!

54
00:04:48,920 --> 00:04:52,560
-Ez dago! Desagertu egin da!
-Eta entzun duzun zarata?

55
00:04:52,720 --> 00:04:55,800
-Txoriren bat izango zen!
-Goazen ba hemendik!

56
00:04:59,480 --> 00:05:01,520
Txiripaz!

57
00:05:03,560 --> 00:05:05,640
-Eh! Ez dakit!
Aaah!

58
00:05:05,800 --> 00:05:08,440
-Entzun, nik ez dut gezurra atsegin.

59
00:05:08,960 --> 00:05:13,160
Usoppen oihuak

60
00:05:13,320 --> 00:05:16,600
Oihuak

61
00:05:21,200 --> 00:05:22,680
Ba-baina, ze-zer?

62
00:05:25,280 --> 00:05:28,600
Oh, lasai! Ondo nago!

63
00:05:28,760 --> 00:05:31,720
Ez dut minik hartu,
ondo erori naiz!

64
00:05:33,800 --> 00:05:37,040
Ondo erori zara, bai,
baina leku txarrean.

65
00:05:37,200 --> 00:05:39,400
Oooh! Arrazoi duzu!

66
00:05:46,040 --> 00:05:51,000
Hau da hau aspertzea!
Zertan ote da Luffy?

67
00:05:51,160 --> 00:05:54,680
Oh! Oh! Oso astuna da!

68
00:05:54,840 --> 00:05:58,480
Taldeko indartsuena naizena
esaten dit beti Arlongek.

69
00:05:58,640 --> 00:06:02,200
Eta ala eta guztiz ere
ezin dut kanabera jaso!

70
00:06:02,360 --> 00:06:04,560
Arrain erraldoia izan behar du!

71
00:06:04,720 --> 00:06:08,200
Ekialdeko itsasoko
arrainik potoloena harrapatu dut.

72
00:06:08,360 --> 00:06:10,480
Oh! Ni naiz!

73
00:06:10,640 --> 00:06:12,880
Neure burua harrapatu dut eta!

74
00:06:13,040 --> 00:06:14,400
Aaaaaah!

75
00:06:14,560 --> 00:06:19,280
Noski ba, horregatik zen
hain astuna eta indartsua!

76
00:06:20,080 --> 00:06:23,680
Nor dago niri begira?
Kaixo, zer moduz?

77
00:06:23,840 --> 00:06:27,000
Nor zara eta zertan zabiltza?

78
00:06:28,760 --> 00:06:33,200
Oh, Olagarro naiz,
baina jendeak olagar deitzen dit!

79
00:06:33,360 --> 00:06:35,160
Zu ere gizarraina zara?

80
00:06:35,320 --> 00:06:39,200
Zer diozu? Ni giza-olagarroa naiz!

81
00:06:39,360 --> 00:06:42,480
Zuk, berriz, gizakia ematen duzu.
Gizakia naiz.

82
00:06:42,640 --> 00:06:45,480
Itsas armadakoa
edo gonbidaturen bat?

83
00:06:45,640 --> 00:06:47,240
Armadakoa ez.

84
00:06:48,360 --> 00:06:50,440
Gonbidatua,... beharbada.

85
00:06:50,600 --> 00:06:54,720
Arlong nagusia ez dago basean, ezta?
Ez, badakizu non dagoen?

86
00:06:54,880 --> 00:06:56,360
Herrian, uste dut.

87
00:06:56,520 --> 00:07:01,400
Aditzera dudanez, gizaki sudur-luze
baten bila joan behar zuten.

88
00:07:02,440 --> 00:07:05,760
Dena den, espetxean orain
beste gizaki bat dago.

89
00:07:05,920 --> 00:07:10,200
Ah, bai? Kontxo!
"Gizaki sudur-luzea Usopp da".

90
00:07:11,800 --> 00:07:16,360
Aupatu duzun herri hori,...
Non dago, aizu?

91
00:07:16,520 --> 00:07:17,520
Hortik.

92
00:07:18,840 --> 00:07:23,440
Nahi baduzu, igi tina horretara
eta eramango zaitut.

93
00:07:36,200 --> 00:07:38,600
Ze demontre gertatu da hemen?

94
00:07:39,400 --> 00:07:42,440
Nork eraso dizue?

95
00:07:44,400 --> 00:07:47,480
Nor ausartu da zuei erasotzen?

96
00:07:49,880 --> 00:07:53,480
-Roronoa...
-Zer?

97
00:07:53,640 --> 00:07:58,080
Zer esan nahi didazu?
-Ro-Roronoa.... Zoro!

98
00:07:58,240 --> 00:07:59,360
-Zoro?

99
00:07:59,520 --> 00:08:03,000
Pirata ehiztariak
bere gizonak bidali ditu hona?

100
00:08:05,800 --> 00:08:10,160
-Ez du... inor bidali.
Bakarrik zegoen.

101
00:08:10,320 --> 00:08:12,840
Zoro bakarrik.
-Bakarrik?

102
00:08:13,000 --> 00:08:16,600
-Espetxean sartu genuen gizakia da
Roronoa Zoro.

103
00:08:19,160 --> 00:08:21,160
Aaaaah!

104
00:08:22,280 --> 00:08:25,360
-Sudur-luzea dakart,
Arlong nagusia.

105
00:08:26,040 --> 00:08:29,640
Ze-zer gertatu da?
-Erasoaldi latza!

106
00:08:30,560 --> 00:08:33,280
Ah! Zororen kontua da hau!

107
00:08:35,960 --> 00:08:38,120
Aizu! Iritsi gara!

108
00:08:40,440 --> 00:08:42,280
Hortxe dago herria!

109
00:08:42,440 --> 00:08:45,640
Eta hortxe aurkituko duzu
Arlong nagusia!

110
00:08:45,800 --> 00:08:49,000
Ederki, eskerrik asko.
Ez horregatik, gero arte!

111
00:08:51,720 --> 00:08:55,280
Aizu! Aizu! Ez didazu azkenean
zure izena esan!

112
00:08:55,680 --> 00:08:59,160
Ni Olagarro naiz,
baina jendeak Olagar deitzen dit.

113
00:08:59,320 --> 00:09:01,720
Polita, ezta?
Hurren arte!

114
00:09:03,720 --> 00:09:05,320
Txoriburu samarra da!

115
00:09:08,200 --> 00:09:10,880
Ah, aaaah!

116
00:09:11,760 --> 00:09:15,800
Kaka gizakia eta orain
zer egingo dugu alproja honekin?

117
00:09:17,440 --> 00:09:19,320
E-Entzun!

118
00:09:19,480 --> 00:09:21,720
Zergatik ez nauzue askatzen?

119
00:09:21,880 --> 00:09:26,240
Ez zaizue komeni itsas armadako
kide bati ezer egiterik, ezta?

120
00:09:26,400 --> 00:09:28,160
Aaaaaah!

121
00:09:29,280 --> 00:09:31,760
Ez, zu ez zara itsas armadako kidea.

122
00:09:33,800 --> 00:09:37,400
Ez, Roronoa Zoro pirata ehiztariaren
taldekoa zara zu!

123
00:09:39,280 --> 00:09:44,720
Oker zaudete! Ni ez naiz
Roronoa Zororen taldekoa!

124
00:09:44,880 --> 00:09:46,280
Eeeeez!

125
00:09:47,440 --> 00:09:49,920
Hobe duzu gezurrik ez esan.

126
00:09:50,080 --> 00:09:54,120
Arlong gizarrain maltzurrari
ez zaizkio gezurtiak gustatzen.

127
00:09:55,920 --> 00:09:57,800
E-egia esango dizuet!

128
00:09:57,960 --> 00:10:00,280
Zoro eta biok ia-ia anaiak gara.

129
00:10:00,440 --> 00:10:04,320
Norbaitek min ematen badit,
Zorok hil egingo du!

130
00:10:04,480 --> 00:10:06,560
Ederki! Ulertu dut!

131
00:10:06,720 --> 00:10:10,160
Hiltzen bazaitugu zoro
hona etorriko da, ezta?

132
00:10:10,800 --> 00:10:14,960
Ez, ez, ez! Gaizki azaldu dizuet!
Barkatu, alderantziz da eta!

133
00:10:15,120 --> 00:10:17,920
Ez banauzue hiltzen,
Zoro etorriko da.

134
00:10:18,080 --> 00:10:21,360
Biana hiltzen banauzue,
ez da azaldu ere egingo!

135
00:10:21,520 --> 00:10:26,240
-Nork moztu ote ditu...
Roronoa Zororen sokak?

136
00:10:26,400 --> 00:10:29,880
-Zer esan nahi duzu?
-Baten batek lagundu diola.

137
00:10:31,520 --> 00:10:34,760
-Nire ustez Namik lagundu dio.

138
00:10:35,280 --> 00:10:40,120
Bat hartuta ari dira biak lanean
zuregatik ematen dutena kobratzeko.

139
00:10:41,960 --> 00:10:45,640
-Egia esan, Namiren jokaera
ez da betikoa izan..

140
00:10:45,800 --> 00:10:50,000
-Ez eta gainera zoro salbatu du!
-Nami saltzaileak saria nahi du!

141
00:10:51,320 --> 00:10:53,120
-Ados nago zurekin.

142
00:10:53,280 --> 00:10:56,640
-Namik beste inork
baino hobeto daki engainatzen.

143
00:10:57,480 --> 00:10:59,600
Bukatu duzue?

144
00:11:04,360 --> 00:11:07,760
Nolatan ausartu zarete
nire aurka hitz egiten?

145
00:11:08,560 --> 00:11:09,680
Nami!

146
00:11:16,640 --> 00:11:18,200
Halakoak esateko,...

147
00:11:19,120 --> 00:11:21,360
...frogak behar dira,
ez duzue uste?

148
00:11:22,680 --> 00:11:25,960
Duela zortzi urte sartu nintzen
Arlongen taldean!

149
00:11:26,720 --> 00:11:29,840
Eta besoan familiaren
ikurra daramat.

150
00:11:33,160 --> 00:11:38,160
-Arrazoi duzu, Nami, barkaiguzu
esandakoa eta ez larritu.

151
00:11:38,320 --> 00:11:42,760
Ni fidatzen naiz zuregan eta
zure paregabeko leialtasunean.

152
00:11:43,920 --> 00:11:46,480
Zortzi urte daramazu
niretzat lanean.

153
00:11:47,720 --> 00:11:52,000
Eta ez didazu huts egin, baina
urduri gaude, sinetsidazu, Nami

154
00:11:52,720 --> 00:11:57,160
Zoro eta bere taldea
suntsitu arte ez gara lasaituko.

155
00:11:57,320 --> 00:11:59,400
Lagundu, Nami!

156
00:11:59,960 --> 00:12:03,480
Zu-zure laguntza behar dut!
Namiii!

157
00:12:04,920 --> 00:12:08,000
"Zoro madarikatua,
nolatan egin duzu hau?"

158
00:12:11,000 --> 00:12:12,800
-Zer duzu, Nami?

159
00:12:15,040 --> 00:12:17,280
Zergatik zaude horren isilik?

160
00:12:19,040 --> 00:12:21,200
Galdera bat egin nahi dizut.

161
00:12:22,440 --> 00:12:25,080
Zer egingo zenioke sudur-luzeari?

162
00:12:26,600 --> 00:12:29,240
Agian askatu egin beharko genuke,
ezta?

163
00:12:29,400 --> 00:12:32,920
Nahikoa da! Lagundu
nahi diodala esan nahi duzu?

164
00:12:33,240 --> 00:12:36,360
Guri lagundu nahi diguzula
sinetsi nahi nuke.

165
00:12:36,520 --> 00:12:40,320
Arlongi hitz emandako diru kopurua
laster eskuratuko dut!

166
00:12:40,480 --> 00:12:44,480
Zergatik saldu beharko nuke orain?
Arlongi hitz emana?

167
00:12:44,640 --> 00:12:45,920
Halaxe da!

168
00:12:46,080 --> 00:12:50,240
100 miloi dobloi ordaindu behar
dizkio Namik...

169
00:12:50,400 --> 00:12:52,360
...bere herria askatzeko.

170
00:12:53,840 --> 00:12:56,560
Eta horri ere
susmo txarra hartzen diot.

171
00:12:56,720 --> 00:13:00,240
Bere familia eta herria saldu
eta tratua egin zuen.

172
00:13:00,400 --> 00:13:04,200
Baina zertarako nahi du herria?
Herritarrak salbatzeko?

173
00:13:04,360 --> 00:13:06,680
Ala bere agindupean edukitzeko?

174
00:13:07,800 --> 00:13:10,680
Horrek, hala ere,
gutxiago kezkatzen nau.

175
00:13:10,840 --> 00:13:14,040
Bere gelan aurkitu dudan
mapa honek baino.

176
00:13:16,280 --> 00:13:19,640
Hori nire... Nire mapa da!

177
00:13:20,920 --> 00:13:22,440
Zer, zer diozu?

178
00:13:22,600 --> 00:13:25,000
Sudur-luzea hartu dutela?
Bai ba!

179
00:13:25,160 --> 00:13:27,880
Era Arlong parkera
eraman dutela uste dut.

180
00:13:28,040 --> 00:13:32,360
Oso ausarta da, ikusi behar zenion
nola egin dien aurre.

181
00:13:35,240 --> 00:13:36,840
Arraioa!

182
00:13:37,000 --> 00:13:40,720
"Ziur harrapatu dutela ni
jolasean nenbilen bitartean".

183
00:13:42,320 --> 00:13:44,680
Usopp, eutsi!

184
00:13:55,120 --> 00:13:58,040
Beraz, hau
altxor baten mapa da, ezta?

185
00:13:58,200 --> 00:14:01,560
Herria daramala dirudi.
-Altxor bat dago herrian?

186
00:14:01,720 --> 00:14:04,360
Non?
-Altxor bat herrian?

187
00:14:04,520 --> 00:14:06,200
-Ziur zaudete?

188
00:14:06,360 --> 00:14:09,720
Ez duzu eskubiderik
nire gauzak hartzeko, aditu?

189
00:14:09,880 --> 00:14:13,120
Eta mapa hori nirea da,
itzulidazu berehala!

190
00:14:13,280 --> 00:14:15,920
-Lasai, lasai.
Ez zaitez horrela jarri.

191
00:14:18,400 --> 00:14:20,160
-Zer gertatu da hemen?

192
00:14:21,440 --> 00:14:24,720
Zer gertatu zaie
gizarrain hauei guztiei?

193
00:14:24,880 --> 00:14:27,760
-Zoro pirata ehiztariak
utzi ditu horrela.

194
00:14:27,920 --> 00:14:30,320
Eta zu non ibili zara, Olagar?

195
00:14:30,480 --> 00:14:33,680
Hemen egon izan bazina,
ez zen hau gertatuko.

196
00:14:33,840 --> 00:14:37,640
-Egia da!
Nik aurre egingo nion eta...

197
00:14:37,800 --> 00:14:39,920
...akabatuko nuen!

198
00:14:40,080 --> 00:14:43,480
-Beraz, zuk ez duzu
Roronoa Zoro ikusi, ezta?

199
00:14:44,280 --> 00:14:48,800
-Nooooski! Nik, eh...
Bisitari bat bano ez dut ikusi!

200
00:14:48,960 --> 00:14:52,480
Ezpatari bat, gizakia...
Arraioa!

201
00:14:57,520 --> 00:14:59,760
Zoro! Zoro zen!

202
00:15:02,400 --> 00:15:05,440
-Ihes egiten utzi diozu?
Nora joan da?

203
00:15:05,600 --> 00:15:08,920
-Arlong nagusi jauna
ikusi nahi zuela esan dit...

204
00:15:09,080 --> 00:15:11,520
...eta herrira eraman dut
nire tinan.

205
00:15:12,840 --> 00:15:17,200
-Ez kezkatu! Pirata ehiztari hori
nire bila badabil,...

206
00:15:17,360 --> 00:15:20,160
...laster itzuliko
da hona ziur asko.

207
00:15:20,920 --> 00:15:25,120
-Barkatu, baina Arlong nagusiaren
gonbidatua zela esan dit eta...

208
00:15:25,280 --> 00:15:29,280
...ez zait burutik pasatu
gezurra esaten ari zitzaidala.

209
00:15:29,440 --> 00:15:33,840
"Orduan, zerbait egin behar dut
nik Zoro etorri bitartean!".

210
00:15:39,840 --> 00:15:42,320
"Zer egin behar ote du
honek orain?".

211
00:15:42,480 --> 00:15:45,360
"Gauzak okertzea besterik ez,
jakina!".

212
00:15:47,040 --> 00:15:50,880
Aaaaaaaaaah!

213
00:15:59,560 --> 00:16:04,200
Zergatik jo nauzu, baina?
Zergatik?

214
00:16:04,800 --> 00:16:09,520
Nire etsaia zarelako!
Ni Arlongen taldekoa naiz eta.

215
00:16:10,120 --> 00:16:13,320
Ez nuen zuregandik
halakorik espero!

216
00:16:13,480 --> 00:16:16,920
Eta Luffy gizajoa
zutaz fidatzen da oraindik!

217
00:16:17,080 --> 00:16:19,800
Naiz eta zuk altxorra
eta ontzia lapurtu!

218
00:16:19,960 --> 00:16:22,360
Nola izan zaitezke horren gaiztoa?

219
00:16:22,520 --> 00:16:26,040
Nola engaina dezakezu
zutaz fidatzen den pertsona bat!

220
00:16:26,200 --> 00:16:30,280
Dirua baino ez dut nahi. Ez da
nire errua zuek inozoak izatea!

221
00:16:30,440 --> 00:16:31,640
Maltzurra zara!

222
00:16:33,600 --> 00:16:36,640
Zuzen zaude,
baina ez naiz errudun bakarra.

223
00:16:39,360 --> 00:16:44,120
Barkatu, Usopp, baina ez nago prest
zortzi urtean irabazia galtzeko.

224
00:16:44,280 --> 00:16:48,520
Eta horregatik,
oraintxe bertan hilko zaitut!

225
00:16:49,920 --> 00:16:54,720
-Gero eta ankerrago eta
bihozgabeagoa zarela uste dut, Nami!

226
00:16:55,440 --> 00:16:57,040
Nola+

227
00:16:57,200 --> 00:16:58,680
Barrea

228
00:16:58,840 --> 00:17:02,960
Zuk hilko nauzula?
Bai, Usopp.

229
00:17:03,120 --> 00:17:05,320
Ez nauzu oraindik ezagutzen!

230
00:17:07,080 --> 00:17:11,120
Egia da! Geldirik
geratzen banaiz hilko nau!

231
00:17:11,280 --> 00:17:13,800
Kezko-bola!

232
00:17:16,680 --> 00:17:18,760
Ez nauzue ikusiko!

233
00:17:19,240 --> 00:17:22,120
Eztulak

234
00:17:22,280 --> 00:17:25,920
Ez dezala ihes egin, harrapa ezazue!
Orain dut aukera!

235
00:17:29,680 --> 00:17:32,520
Banekien hemendik pasatuko zinela,
Usopp.

236
00:17:34,560 --> 00:17:37,000
Zer... egin duzu?

237
00:17:44,280 --> 00:17:46,280
Egin behar nuena baino ez.

238
00:17:49,280 --> 00:17:51,360
Barrea

239
00:17:51,520 --> 00:17:55,280
Ez nuen beste aukerarik..
Baina... Nami...

240
00:17:58,160 --> 00:18:00,400
Agur betiko, Usopp.

241
00:18:06,680 --> 00:18:11,440
Oihuak eta barreak

242
00:18:13,200 --> 00:18:16,640
Ezin dut sinetsi!
Namik Usopp hil du!

243
00:18:17,840 --> 00:18:19,520
Ezinezkoa da!

244
00:18:22,760 --> 00:18:26,200
Pirata baten heriotza nahi zenuen,
ezta?

245
00:18:26,360 --> 00:18:31,280
-Nami, barkatu nire mesfidantza.
Garbi dago laguna zarela.

246
00:18:31,880 --> 00:18:33,320
Zuen laguna?

247
00:18:34,160 --> 00:18:36,480
Ni ez naiz inoren laguna.

248
00:18:38,400 --> 00:18:41,880
Duela zortzi urte tratu bat
egin nuen Arlongekin.

249
00:18:42,040 --> 00:18:44,760
Baina behar dudan dirua
eskuratutakoan,...

250
00:18:44,920 --> 00:18:48,760
...herria erosiko dut eta
gure tratua amaituko da.

251
00:18:49,680 --> 00:18:53,680
Halaxe da, bai!
Lasai egon zaitezke, Nami!

252
00:18:53,840 --> 00:18:56,560
Nik behintzat ez dut
tratua hautsiko.

253
00:18:56,720 --> 00:19:00,480
Niretzat tratuak tratu dira eta!
Zugan fidatzen naiz.

254
00:19:00,640 --> 00:19:02,840
Ni bezalakoa zara eta!

255
00:19:04,680 --> 00:19:06,360
-A ze neskatxa bizia!

256
00:19:06,520 --> 00:19:07,760
Barrea

257
00:19:07,920 --> 00:19:10,560
-neska emakume bihurtu da, aizu!

258
00:19:10,720 --> 00:19:12,680
Barrea

259
00:19:12,840 --> 00:19:17,240
-Emakume... sorgin bihurtu da!
Sorgin hiltzaile!

260
00:19:19,240 --> 00:19:21,440
Uuuuuuuuuuuuuh!

261
00:19:21,600 --> 00:19:24,520
Hor aurrean Arlong-park dugu!

262
00:19:27,280 --> 00:19:30,080
Behi hau ez da inoiz nekatzen, ala?

263
00:19:30,400 --> 00:19:34,200
Sanjiren zartakoak egundoko
indarra eman dio nonbait!

264
00:19:35,000 --> 00:19:38,920
Aizu! Eskerrera joan behar dugu!
Egin bira berehala!

265
00:19:39,400 --> 00:19:40,760
Orroa

266
00:19:44,600 --> 00:19:46,720
Barreak

267
00:19:58,440 --> 00:20:01,800
Lan handia egin dut hona iristeko.

268
00:20:02,880 --> 00:20:05,280
Zortzi urte denbora luzea da.

269
00:20:06,680 --> 00:20:09,200
"Gela hau zure gela izango da".

270
00:20:09,360 --> 00:20:13,440
"Mahai bat duzu, marrazteko
tresnak eta papera ere bai".

271
00:20:13,600 --> 00:20:16,040
"Hemen egingo dituzu mapak, Nami".

272
00:20:19,600 --> 00:20:23,400
Egin behar izan dut,
ez dut beste aukerark izan!

273
00:20:23,560 --> 00:20:25,360
Oh! Oh!

274
00:20:37,240 --> 00:20:39,240
Uuuuuuh!

275
00:20:40,280 --> 00:20:42,960
Orroak

276
00:20:45,600 --> 00:20:50,200
Iuju! Hegan goazela dirudi!
Hegal goaz eta!

277
00:20:50,360 --> 00:20:53,200
-Erori eta txikituko gara!
-Heldu gogor!

278
00:21:05,440 --> 00:21:08,080
Uaaaau! Hau abiadura!

279
00:21:08,240 --> 00:21:09,960
Oihuak

280
00:21:10,120 --> 00:21:12,000
Kontuz, Zoro!

281
00:21:23,560 --> 00:21:25,080
Iritsi gara!

282
00:21:29,080 --> 00:21:31,240
Ze arraio zabiltzate?

283
00:21:31,400 --> 00:21:35,160
Zer gabiltzan?
Namiren bila etorri gara, Zoro.

284
00:21:35,320 --> 00:21:37,080
Badakizu non dagoen?

285
00:21:38,520 --> 00:21:41,200
Aizue, Zoro, eta Jhonny eta Usopp?

286
00:21:41,360 --> 00:21:45,480
Usopp? Ai, ene!
Bere bila joan behar dugu berehala!

287
00:21:46,320 --> 00:21:49,720
Zer gertatzen zaio?
Gizarrainek harrapatu dute.

288
00:21:49,880 --> 00:21:53,600
Askatu behar dugu hil baino lehen!
Berandu da, lagunok!

289
00:21:53,760 --> 00:21:56,040
Zer?

290
00:21:58,680 --> 00:22:00,560
Berandu da.

291
00:22:05,360 --> 00:22:10,440
Usopp gure bihotzeko lagun maitea...
Gure lagun mina hilik dago!

292
00:22:12,040 --> 00:22:14,680
Eta Namik... Namik hil du!

293
00:22:31,560 --> 00:22:33,120
Non ote nago?

294
00:22:34,720 --> 00:22:36,560
Nor ote naiz?

295
00:22:37,960 --> 00:22:39,680
JARRAITUKO DU

296
00:22:41,800 --> 00:22:46,720
Ziztu bizian
Luffy One Piece altxorraren bila.

297
00:22:46,880 --> 00:22:51,800
Ziztu bizian
Zoro ausarta du bere ondoan.

298
00:22:51,960 --> 00:22:56,640
Elkar lanean beteko dute
beren ametsa!

299
00:22:56,800 --> 00:23:01,680
Luffy izango da
pirata guztien erregea!

300
00:23:06,160 --> 00:23:11,160
Nami da xarmantena,
Usoop sudur luzea,...

301
00:23:11,320 --> 00:23:15,600
...Zoro ezpataria,
Sanji sukaldaria,..

302
00:23:15,760 --> 00:23:18,760
...Pirata talde burua,..

303
00:23:18,920 --> 00:23:22,160
...piratarik ausartena,...

304
00:23:22,320 --> 00:23:26,000
...Luffy gaztea da!

305
00:23:27,720 --> 00:23:32,320
Ziztu bizian
One Piece altxorraren bila doaz.

306
00:23:32,480 --> 00:23:37,320
Ziztu bizian
uharte misteriotsura doaz.

307
00:23:37,480 --> 00:23:42,160
Elkarlanean
beteko dute bai helburua.

308
00:23:42,320 --> 00:23:46,880
Eta azkenean
beteko dute beren ametsa.

309
00:23:55,960 --> 00:23:58,840
"Namik ezin izan du Usopp hil,
lagunak gara denok!".

310
00:23:58,920 --> 00:24:02,440
Ni ez naiz inoren laguna.
Nami, Sanji naiz, gogoratzen?".

311
00:24:02,520 --> 00:24:04,520
"Zertara etorri zarete?
Zure bila".

312
00:24:04,600 --> 00:24:07,040
"Non da Usopp?
Itsas ondoan".

313
00:24:07,120 --> 00:24:09,360
"Traidorea!
Aski da!".

314
00:24:09,440 --> 00:24:12,200
"Zoazte herri honetatik,
nazkatuta nago zuekin".

315
00:24:12,280 --> 00:24:15,080
"Ez dizut sinesten,
zu ez zara gaiztoa".

316
00:24:15,160 --> 00:24:17,400
"Mutur ezkutua dago
eta ez ahaztu...

317
00:24:17,480 --> 00:24:19,560
...piraten erregea izango naiz!".

