1
00:00:08,280 --> 00:00:12,160
Mundu zabal honetan
amets baten atzetik zabiltzate.

2
00:00:12,360 --> 00:00:14,800
Aurrean duzuen itsaso zabala
zeharkatuz...

3
00:00:14,960 --> 00:00:16,880
...biharko eguna duzue
helburu...

4
00:00:17,040 --> 00:00:19,600
...gero eta lausoagoa.
Aurkitu bidea...

5
00:00:19,760 --> 00:00:23,200
...bete zuen ametsak.
Itsasontzi berean zoazte denok...

6
00:00:23,360 --> 00:00:26,480
...eta askatasuna da
zuen bandera.

7
00:00:34,960 --> 00:00:37,480
“Itsasoan da gure ametsa,...

8
00:00:38,000 --> 00:00:40,960
...itsasoan da gure etorkizuna.

9
00:00:41,120 --> 00:00:45,640
Bidaia luzea marra handira,
haizeak garamatza.

10
00:00:46,760 --> 00:00:51,760
Pirata talde bikaina,
garai ezinak gara.

11
00:00:52,720 --> 00:00:54,200
Eta gure ontzian...

12
00:00:54,480 --> 00:00:58,080
...itsasoaren azkeneraino goaz.

13
00:00:59,680 --> 00:01:02,560
Aro berri bat
etorkizunari begira,...

14
00:01:02,960 --> 00:01:05,960
...marra handian
ezkutatzen da bai.

15
00:01:06,120 --> 00:01:09,120
Gold Roger pirata kapitainaren...

16
00:01:09,480 --> 00:01:13,960
...altxor ezkutua.

17
00:01:18,280 --> 00:01:21,280
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

18
00:01:21,440 --> 00:01:24,520
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...

19
00:01:24,680 --> 00:01:27,640
...gure etorkizunarekin
bat egin,...

20
00:01:27,800 --> 00:01:30,040
...guztiok elkarrekin.

21
00:01:30,720 --> 00:01:33,680
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

22
00:01:33,840 --> 00:01:36,840
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...

23
00:01:37,000 --> 00:01:39,840
...gure etorkizunarekin
bat egin.

24
00:01:40,200 --> 00:01:44,280
Guztiok elkarrekin”.

25
00:01:52,160 --> 00:01:56,280
Ez ezazu besoa jarri! Ezpatak
moztuko dizu, oso zorrotza da!

26
00:02:05,880 --> 00:02:07,160
Erosiko dizut.

27
00:02:07,360 --> 00:02:10,840
-Zoazte Monkey D. Luffyren bila,
hirian dago ezkutaturik.

28
00:02:11,000 --> 00:02:12,480
Bilatu eta ekarri hona.

29
00:02:12,640 --> 00:02:13,640
(DENEK) Bai!

30
00:02:13,960 --> 00:02:17,760
Ez dago ezkutaturik.
Ni hemen banago, agertuko da.

31
00:02:20,840 --> 00:02:23,880
Urkabe igoko naiz
eta hil zutenean...

32
00:02:24,040 --> 00:02:27,120
...berak ikusi zuena
ikusiko dut nik ere.

33
00:02:31,280 --> 00:02:33,920
Non ote dago
ditxosozko urkabea?

34
00:02:38,400 --> 00:02:41,280
USOPP ETA DADDYREN ARTEKO DUELUA

35
00:02:44,200 --> 00:02:48,280
Kapitaina, Luffy pirata
gure hirian dago oraindik.

36
00:02:48,440 --> 00:02:50,080
Mobilizatu marinel guztiak.

37
00:02:50,240 --> 00:02:51,560
-Ez da beharrezko.

38
00:02:51,720 --> 00:02:52,880
-Baina kapitaina!

39
00:02:53,080 --> 00:02:56,400
(URRUN) "Gelditu! Ez duzu baimenik
hor sartzeko!".

40
00:03:03,080 --> 00:03:04,360
-Kaixo, Ketzar.

41
00:03:04,880 --> 00:03:06,640
-Zer moduz, Daddy?

42
00:03:08,920 --> 00:03:12,280
-Peter Bi Pistola eta Reile anaiak
ekarri dizkizut.

43
00:03:12,680 --> 00:03:14,840
-Aspaldi genbiltzan
hauexen bila.

44
00:03:15,000 --> 00:03:18,040
-Laugarren bat gorputegira eraman
dut zuzenean.

45
00:03:18,200 --> 00:03:21,560
Hau sinatzen baduzu, ordainsaria
kobratu ahal izango dut.

46
00:03:21,720 --> 00:03:24,760
-Miloi erdia lauren truk? Merezi
dizu.

47
00:03:24,960 --> 00:03:28,040
-Hiri hau marra handirako bidean
dagoenez gero,...

48
00:03:28,200 --> 00:03:30,600
...erraza da hemen
legeak bilatzen dituen...

49
00:03:30,760 --> 00:03:34,080
...piratak harrapatu
eta sariak laster eskuratzea.

50
00:03:35,080 --> 00:03:38,000
-Nahi duzuna, Daddy,
baina pena ematen dit...

51
00:03:38,160 --> 00:03:41,480
...garai batean itsas armadako
tiratzailerik onena izan zena...

52
00:03:41,640 --> 00:03:43,360
...sari ehiztari bihurtua ikusteak.

53
00:03:43,520 --> 00:03:47,160
Non dago zure harrotasuna, Daddy?
Esadazu, mesedez.

54
00:03:48,480 --> 00:03:49,720
Ez zaizu geratzen?

55
00:03:49,880 --> 00:03:53,640
-Ez, orain bizirik jarraitzea baino
ez zait interesatzen.

56
00:03:55,120 --> 00:03:57,720
-Gizon hori
Daddy Masterson ospetsua da?

57
00:03:57,880 --> 00:04:01,000
-Bai, Itsas Armadako
ofizial ohia.

58
00:04:01,600 --> 00:04:05,920
Elkarrekin sartu ginen armadan eta
berak karrera bikaina egin zuen.

59
00:04:06,200 --> 00:04:07,960
-Eta zer gertatu zitzaion?

60
00:04:13,720 --> 00:04:17,080
Madarikatuta zaude,
baina berdin zait.

61
00:04:19,840 --> 00:04:23,560
Nondik atera duzu ezpata hori?
Izutu egin nauzu, Luffy.

62
00:04:23,720 --> 00:04:26,960
Zertan zaude hemen eserita?
Eta zu, non sartu zara?

63
00:04:27,120 --> 00:04:30,840
Inon ez.
Egia esan, galduta nabil.

64
00:04:31,000 --> 00:04:34,480
Ez duzu urkabea aurkitu?
Bai, aurkitu dut, baina...

65
00:04:34,640 --> 00:04:36,480
Begira! Hor dago, bera da!

66
00:04:37,440 --> 00:04:38,440
(BIEK) E?

67
00:04:57,920 --> 00:04:58,920
Ze demontre?

68
00:04:59,080 --> 00:05:00,080
Geldi!

69
00:05:00,240 --> 00:05:03,680
Gure talde burua mendekatzera gatoz.
Sari ehiztari zikin hori!

70
00:05:03,840 --> 00:05:04,920
Hil dezagun!

71
00:05:14,240 --> 00:05:15,560
Hara!

72
00:05:28,840 --> 00:05:32,360
Zoaz etxera, mutiko. Ama zain
izango duzu eta.

73
00:05:37,120 --> 00:05:39,280
Atsegin dut gizon hori, Zoro!

74
00:05:39,640 --> 00:05:41,480
Ez da ba, oso atsegina.

75
00:05:41,640 --> 00:05:42,720
E?

76
00:05:42,880 --> 00:05:44,760
Daddy sari ehiztaria da.

77
00:05:47,920 --> 00:05:50,000
Behar nuen guztia erosi dut!

78
00:05:50,400 --> 00:05:52,840
Prest nago orain
zazpi itsasoetako...

79
00:05:53,000 --> 00:05:56,680
...gerrari ausartena izateko.
Ez zait ezer falta, ezta?

80
00:05:56,880 --> 00:06:00,720
Egon, tiro egiteko betaurreko
handitzaileak falta zaizkit!

81
00:06:00,880 --> 00:06:03,960
Eta tiratzaile on batek betaurreko
onak behar ditu.

82
00:06:04,120 --> 00:06:06,440
Munduko betaurrekorik onenak
erosiko ditut.

83
00:06:06,600 --> 00:06:09,320
Betaurrekoak nahitaezko dira, eta
ez dit axola...

84
00:06:09,480 --> 00:06:13,520
...garestiak izatea.
Onenak erosiko ditut!

85
00:06:19,760 --> 00:06:21,000
Barre

86
00:06:24,120 --> 00:06:26,680
Oso onak dira,
primeran ikusten da,...

87
00:06:26,840 --> 00:06:28,440
...hauek nahi ditut, bai andrea.

88
00:06:28,600 --> 00:06:32,360
Oso gustu ona duzu, dendako
betaurrekorik onenak dira.

89
00:06:32,520 --> 00:06:36,480
Itsas Armadarako hornidura batzuen
artean iritsi ziren iaz.

90
00:06:36,640 --> 00:06:41,040
Ez duzu dirurik? Jakizu
hemen ez dela zorretan saltzen.

91
00:06:41,840 --> 00:06:43,960
Bizkar zorroan dut. Banoa bila.

92
00:06:44,120 --> 00:06:45,760
Betaurrekoak nahi ditut.

93
00:06:46,200 --> 00:06:49,840
-Ze neskato polita, betaurreko hauek
erosi nahi dituzu?

94
00:06:50,000 --> 00:06:53,320
Ederki, modelo honetakoak hauek
bakarrik ditugu.

95
00:06:53,480 --> 00:06:56,840
Ezin dituzu erosi!
Nireak dira!

96
00:07:00,280 --> 00:07:02,000
-Nireak dira, aitona.

97
00:07:06,240 --> 00:07:07,280
Aitona?

98
00:07:07,440 --> 00:07:09,720
Abesten

99
00:07:09,880 --> 00:07:10,960
Geldi!

100
00:07:11,280 --> 00:07:14,320
Geldi zaitez, aizu,
ze esan didazu? Aitona?

101
00:07:14,480 --> 00:07:17,040
Zer dela eta esan didazu aitona?
Gaztea naiz.

102
00:07:17,200 --> 00:07:19,080
Niretzat zaharra zara.

103
00:07:19,240 --> 00:07:23,160
Lotsagabe halakoa! Ixo eta itzuli
betaurreko handitzaileak!

104
00:07:24,440 --> 00:07:29,440
Utzi bakean, entzun? Edo Itsas
Armada zure bila etorriko da.

105
00:07:29,800 --> 00:07:31,320
Itsas Armada?
Bai.

106
00:07:31,480 --> 00:07:34,360
Hiri honetan agintzen duena, Ketzar
Kapitaina,...

107
00:07:34,520 --> 00:07:36,280
...nire aitaren laguna da.

108
00:07:36,480 --> 00:07:38,640
Baina zuk badakizu
nor naizen ni?

109
00:07:38,800 --> 00:07:42,960
Usopp Kapitaina naiz!
Arlong pirata maltzurra...

110
00:07:43,120 --> 00:07:46,680
...eta bere talde osoa suntsitu
zuena! Bakarrik nengoen...

111
00:07:46,960 --> 00:07:51,960
...eta giza arrainak 200 edo zure,
ez 300 inguru, edo 400!

112
00:07:52,160 --> 00:07:54,960
Edo 500!
Orain legea bila dabilkit.

113
00:07:55,120 --> 00:07:58,320
30 milioi dobloiko saria ordainduko
dute niregatik!

114
00:07:58,480 --> 00:08:00,880
30 milioiko saria?

115
00:08:01,040 --> 00:08:02,400
Bai, halaxe da.

116
00:08:03,000 --> 00:08:06,000
Aita!
Ez esan niri ez aita, eza aitona.

117
00:08:07,400 --> 00:08:09,520
Aipa, opari hau erosi dizut.

118
00:08:09,680 --> 00:08:11,440
Gaur zure urtebetetzea da.

119
00:08:11,880 --> 00:08:13,920
Alaba maitea.

120
00:08:17,360 --> 00:08:21,640
Eskerrik asko, Carol,
laztana. Maite zaitut.

121
00:08:21,800 --> 00:08:24,120
-Nik ere maite zaitut, aita.

122
00:08:24,840 --> 00:08:26,120
Aita-alaba bitxiak.

123
00:08:29,280 --> 00:08:31,440
Zuretzat erositako betaurrekoak...

124
00:08:31,600 --> 00:08:33,240
...kendu nahi zizkidan astopito
horrek.

125
00:08:33,400 --> 00:08:35,560
-Zu bezalako
andereño xarmagarriak...

126
00:08:35,720 --> 00:08:38,560
...ez du horrelako
hitz itsusirik esan behar.

127
00:08:39,760 --> 00:08:40,760
Ai ene!

128
00:08:41,200 --> 00:08:44,440
Eta zuk, zer kendu nahi zenion nire
alabatxoari?

129
00:08:45,360 --> 00:08:46,400
A!

130
00:08:48,520 --> 00:08:50,640
-Aitatxo.
-Zer?

131
00:08:52,160 --> 00:08:55,240
30 milioiko saria ematen dute zure
truk?

132
00:08:55,720 --> 00:08:57,000
Ez ba!

133
00:08:57,160 --> 00:08:58,240
Ikus dezagun.

134
00:08:58,400 --> 00:09:01,200
-Aita, eguneraturik dauzkazu?
-Bai.

135
00:09:01,360 --> 00:09:03,160
Itsas Armadan eman dizkidate.

136
00:09:03,320 --> 00:09:08,320
600 mila, bi miloi dobloi, zazpiehun
mila...

137
00:09:09,920 --> 00:09:14,280
30 milioi ematen dute Monkey D.
Luffyren truk.

138
00:09:15,600 --> 00:09:16,880
Ez zaitez joan.

139
00:09:18,240 --> 00:09:21,480
Gezurra esan diot zure alabari.
Nola emango dute...

140
00:09:21,640 --> 00:09:23,880
...30 milioi dobloiko saria
ni harrapatzeagatik?

141
00:09:24,040 --> 00:09:27,280
Gezurra zen! Orain joan beharra
daukat hemendik.

142
00:09:27,760 --> 00:09:28,840
Agur!

143
00:09:29,400 --> 00:09:30,440
Hemen zaude.

144
00:09:32,880 --> 00:09:35,360
Egia da,
argazki horretan nago, bai.

145
00:09:35,520 --> 00:09:38,440
D Luffy pirata odolzalearen
taldekoa naizelako.

146
00:09:38,600 --> 00:09:42,760
Zerbait egiten badidazu, Luffy ni
mendekatzera etorriko da...

147
00:09:42,920 --> 00:09:45,440
...eta etsai guztiei egiten dizkien
basakeriak...

148
00:09:45,600 --> 00:09:47,360
...egingo dizkizu zuri ere.

149
00:09:47,520 --> 00:09:50,840
Ni zure lekuan banengo,
ez nuke ahaztuko alaba duzula.

150
00:09:51,000 --> 00:09:53,600
Garbi dago
zu gizajo hutsa zarela.

151
00:09:54,120 --> 00:09:56,360
Monkey D. Luffy ez bezala, noski.

152
00:09:56,680 --> 00:09:59,520
Bestela ez luke
30 milioi dobloi balioko.

153
00:09:59,800 --> 00:10:04,520
-Baina aita, zuk garaituko duzu.
Munduko indartsuena zara.

154
00:10:05,480 --> 00:10:10,480
-Entzun, Carol. Gu biok oso ondo
bizi gara nire irabaziekin.

155
00:10:10,800 --> 00:10:14,680
Zertarako aurre egin arriskutsu izan
litekeen pirata bati?

156
00:10:14,840 --> 00:10:15,840
-Baina, aita...

157
00:10:16,040 --> 00:10:18,560
(pentsatzen) “Luffyk beldurtuta
dauka, itxura denez.

158
00:10:18,720 --> 00:10:22,000
Oraintxe dut aukera betaurrekoak
eskuratzeko”.

159
00:10:22,440 --> 00:10:25,800
Nor naizen badakizunez, betaurreko
handitzaileak...

160
00:10:25,960 --> 00:10:27,840
...itzultzeko agintzen dizut!

161
00:10:28,040 --> 00:10:29,040
Zer?

162
00:10:29,200 --> 00:10:32,000
Ez larritu, neska.
Ordainduko dizkizut.

163
00:10:32,160 --> 00:10:34,000
Betaurrekoak,
emazkidazu, tira.

164
00:10:34,160 --> 00:10:37,800
Aizu, astopito, nire aitak
ez dizu ezer egingo, baina...

165
00:10:39,040 --> 00:10:41,880
-Ideia bat dut.
Joko baten bitartez...

166
00:10:42,040 --> 00:10:44,520
...aurkituko diogu
arazo honi irtenbidea.

167
00:10:44,680 --> 00:10:46,360
Ze joko?
Hauxe.

168
00:10:46,880 --> 00:10:50,320
Baina hau...
Duelu bat egin nahi duzu?

169
00:10:50,480 --> 00:10:52,640
Betaurrekoak irabazlearentzat.

170
00:10:54,960 --> 00:10:58,560
Baina pistola horiek guztiak... A!

171
00:10:58,720 --> 00:11:02,120
Zu ez zara ba izango
Daddy sari ehiztaria?

172
00:11:02,640 --> 00:11:04,040
Halaxe naiz, bai.

173
00:11:04,320 --> 00:11:06,080
Duelua!
-Goazen duelua ikustera!

174
00:11:06,240 --> 00:11:08,480
-Bai,
sari ehiztariaren duelu bat!

175
00:11:08,680 --> 00:11:10,360
Daddy sari ehiztaria?

176
00:11:12,080 --> 00:11:14,680
Inguru honetako
pistolaririk onena da.

177
00:11:15,440 --> 00:11:17,000
Denek dakite hori.

178
00:11:18,560 --> 00:11:21,960
Nor ote da ba, aurre egitera
ausartu den ergela?

179
00:11:25,400 --> 00:11:27,160
Usopp izan behar.

180
00:11:27,320 --> 00:11:29,080
Zorte on, sudur luze!

181
00:11:29,240 --> 00:11:32,280
-Duelua galtzen baduzu lasai,
garrantzitsuena...

182
00:11:32,440 --> 00:11:33,800
...parte hartzea da!

183
00:11:34,440 --> 00:11:37,440
(pentsatzen) “Nola sartu ote naiz
ni honetan?

184
00:11:37,600 --> 00:11:39,040
Ergel hutsa naiz”.

185
00:11:39,200 --> 00:11:41,760
-Hamar pausu eman,
biratu eta tiro egin.

186
00:11:41,920 --> 00:11:44,360
Ondo da.
Zer zabiltza, txotxolo hori?

187
00:11:44,520 --> 00:11:46,920
Badakizu nor den
zure aurkaria?

188
00:11:47,080 --> 00:11:48,400
Txoratu zara ala?

189
00:11:48,560 --> 00:11:51,320
Ez naiz txoratu
eta ez da nire errua izan.

190
00:11:51,760 --> 00:11:54,360
Prest zaudete duelurako?

191
00:11:54,640 --> 00:11:56,240
-Bai.
Bai.

192
00:12:04,800 --> 00:12:07,720
Bat, bi...

193
00:12:09,360 --> 00:12:12,120
Hiru, lau.

194
00:12:13,480 --> 00:12:14,520
Bost.

195
00:12:15,840 --> 00:12:17,720
(pentsatzen) “Hau beldurra,...

196
00:12:17,880 --> 00:12:20,280
...ez dut aukera txikienik ere”.
Sei.

197
00:12:21,160 --> 00:12:22,240
Zazpi.

198
00:12:23,280 --> 00:12:25,480
“Nireak egin du,
hil egingo nau”.

199
00:12:25,640 --> 00:12:26,960
“Ez dut nahi”.

200
00:12:27,120 --> 00:12:28,120
Zortzi.

201
00:12:28,760 --> 00:12:32,280
“Usopp Kapitainaren abenturak ez
dira oraindik hasi.

202
00:12:32,440 --> 00:12:34,400
Zazpi itsasoetako
gerraririk ausartena...

203
00:12:34,560 --> 00:12:36,040
...izateko asmoa nuen”.

204
00:12:37,240 --> 00:12:38,720
Bederatzi.

205
00:12:39,320 --> 00:12:40,440
Agur!

206
00:12:58,520 --> 00:13:01,560
Aita! Berriro irabazi duzu!

207
00:13:02,160 --> 00:13:05,800
-Lotsagarria benetan.
-Hasi baino lehen, bukatu.

208
00:13:05,960 --> 00:13:09,080
-Ez dut inoiz ikusi
holako duelu barregarririk.

209
00:13:11,600 --> 00:13:13,840
-Pistola kentzeko egin diot tiro.

210
00:13:14,000 --> 00:13:18,000
-Zergatik hasi zara korrika?
Koldar hutsa zara, aizu.

211
00:13:18,160 --> 00:13:20,120
Koldarra eta kakatia baino ez.

212
00:13:20,280 --> 00:13:23,960
Egia da. Egia biribila. Koldar
hutsa besterik ez naiz ni.

213
00:13:24,120 --> 00:13:25,960
Horregatik
ez du merezi ni hiltzea.

214
00:13:26,120 --> 00:13:28,920
Nire bizitzak
niretzat bakarrik du garrantzia.

215
00:13:29,080 --> 00:13:31,160
Hitz egin dezagun
ados jartzeko.

216
00:13:32,000 --> 00:13:33,720
Geldi! Ez agin tiro!

217
00:13:34,320 --> 00:13:35,320
Nami!

218
00:13:35,480 --> 00:13:38,320
Hiltzen ez banauzu,
Namik diru pila emango dizu.

219
00:13:38,480 --> 00:13:41,640
Ez nazazu hil, mesedez,
oso gaztea naiz.

220
00:13:41,800 --> 00:13:42,880
Ez egin negarrik.

221
00:13:43,040 --> 00:13:45,920
Eta orain neska baten atzean
babesten zara.

222
00:13:46,440 --> 00:13:47,680
Utziozu bakean!

223
00:13:48,640 --> 00:13:52,800
Egidazu niri tiro nahi baduzu,
baina ez neska honi deus ere egin.

224
00:13:52,960 --> 00:13:56,280
Ez dut ezagutzen,
ez du nirekin zerikusirik.

225
00:13:56,840 --> 00:13:59,280
Usopp!
Egidazu tiro eta kito.

226
00:13:59,440 --> 00:14:00,440
Nola?

227
00:14:00,880 --> 00:14:02,800
Usopp? Usopp duzu izena?

228
00:14:02,960 --> 00:14:05,400
Bai.
Ene.

229
00:14:06,080 --> 00:14:09,000
Ezagutzen duzu Yasopp izeneko pirata
bat?

230
00:14:09,160 --> 00:14:11,560
Shanks ile gorriaren taldekoa?

231
00:14:11,720 --> 00:14:14,120
Yasopp izeneko pirata?

232
00:14:15,200 --> 00:14:18,160
Jakina ba, Yasopp nire aita da.

233
00:14:18,320 --> 00:14:20,560
Zu Yasoppen semea zara?

234
00:14:21,480 --> 00:14:22,720
-Zer, aita?

235
00:14:28,640 --> 00:14:31,960
-Zure aitari buruzko zerbait esango
dizut.

236
00:14:32,120 --> 00:14:36,200
Kontatuko dizudana
ez diot inori kontatu.

237
00:14:37,120 --> 00:14:40,360
Egun batean, gaur bezalako egun bero
batean,...

238
00:14:40,520 --> 00:14:42,600
...nonbaiteko portu batean...

239
00:14:43,000 --> 00:14:45,920
-“Prest, Masterson alfereza?
Ni prest nago”.

240
00:14:46,360 --> 00:14:49,880
-“Bat, bi, hiru!”

241
00:15:08,760 --> 00:15:11,080
-Aupa! Yasoppek irabazi du!

242
00:15:11,240 --> 00:15:13,880
-Itsas armadako tiratzailerik onena
garaitu du!

243
00:15:14,040 --> 00:15:17,400
-Ez da txarra gure Yasopp, ez!
-Onena zara, Yasopp!

244
00:15:20,960 --> 00:15:22,880
Tira Yasopp, hil ezazu!

245
00:15:23,040 --> 00:15:25,880
-Bai ba, Itsas Armadako
ofizial nazkagarri horrek...

246
00:15:26,040 --> 00:15:27,760
...zu hiltzeko asmoa zuen.

247
00:15:34,240 --> 00:15:36,000
-Hil nazazu, mesedez.

248
00:15:36,160 --> 00:15:38,760
Galtzaileak ez du
bizitzeko eskubiderik.

249
00:15:38,920 --> 00:15:41,200
-Badakit, oso ausarta zara.

250
00:15:46,040 --> 00:15:47,080
-Utzi hori!

251
00:15:47,840 --> 00:15:49,840
-Zure alaba da?
-Emadazu.

252
00:15:50,200 --> 00:15:52,040
-Zu bezalako
Itsas Armadako...

253
00:15:52,200 --> 00:15:54,640
...ofizial baten bihotz gogorrean
bada lekurik...

254
00:15:54,800 --> 00:15:56,160
...halako neskato batentzat?

255
00:15:56,320 --> 00:15:58,920
-Zure bihotza neurea bezain gogorra
da, ezta?

256
00:15:59,080 --> 00:16:03,520
-Hala da, bai.
-Duelu bikaina izan da.

257
00:16:04,400 --> 00:16:05,880
-Ez nago ados zuekin.

258
00:16:06,040 --> 00:16:08,760
Duelu bikainetan ez da inoiz
zauriturik izaten.

259
00:16:08,920 --> 00:16:10,760
-Horrek ez du zerikusirik, aizu.

260
00:16:10,920 --> 00:16:13,080
-Daddy Mastersonek
ez du orain arte galdu.

261
00:16:13,240 --> 00:16:16,560
-Balentria hau munduan zehar
zabalduko da, Yasopp.

262
00:16:17,160 --> 00:16:20,000
Eskerrik asko, nagusi,
dueluan egoteagatik.

263
00:16:20,160 --> 00:16:23,040
Zu hemen egoteak
asko lagundu dit, benetan.

264
00:16:28,280 --> 00:16:30,600
Oso ona dago,
Tragorik nahi, aizu?

265
00:16:34,720 --> 00:16:37,040
Zoragarria da familia izatea.

266
00:16:37,760 --> 00:16:39,840
Baina nik ez dut
neurea merezi.

267
00:16:40,720 --> 00:16:42,560
Nik seme bat dut, badakizu?

268
00:16:42,720 --> 00:16:45,400
Usopp du izena,
ez dut aspaldi ikusi.

269
00:16:45,560 --> 00:16:48,960
Itsasoratu nintzenetik. Orduan ume
txikia baino ez zen.

270
00:16:49,120 --> 00:16:52,840
Eta utzi egin zenuen? Zergatik? Ez
zenuen maite?

271
00:16:53,560 --> 00:16:55,240
Ez, ez zen hori arrazoia.

272
00:16:56,920 --> 00:17:01,400
Halako batean bandera beltzaren
deia entzun nuen bihotzean.

273
00:17:01,560 --> 00:17:03,000
-Guztiok bezala, Yasopp!

274
00:17:03,160 --> 00:17:05,200
Denek barre

275
00:17:09,480 --> 00:17:10,560
Hartu!

276
00:17:13,160 --> 00:17:15,920
Niretzat berandu da
semeaz arduratzeko.

277
00:17:17,160 --> 00:17:21,080
Eta gainera hobe du ez ezagutu ni
bezalako aita.

278
00:17:21,920 --> 00:17:25,800
Baina zu itzuli alabarengana eta ez
inoiz utzi.

279
00:17:26,360 --> 00:17:28,520
-Yasopp pirata
aholkuak ematen!

280
00:17:33,640 --> 00:17:35,360
-Hil nazazu, Yasopp!

281
00:17:35,520 --> 00:17:39,160
Hil behar nauzu, ez dut
pirata baten errukirik nahi.

282
00:17:39,880 --> 00:17:42,600
-Ez da errukia,
Itsas Armadakook...

283
00:17:42,760 --> 00:17:45,320
...piratak harrapatu eta hil egin
behar izaten dituzue.

284
00:17:45,480 --> 00:17:48,680
Baina guk askatasuna dugu
zer egin erabakitzeko.

285
00:17:49,400 --> 00:17:50,440
Agur, Daddy!

286
00:18:03,800 --> 00:18:07,360
Pirata betek duelu batean
Itsas Armadako ofizial bat...

287
00:18:07,520 --> 00:18:09,440
...gainditu zuela
esan nahi duzu?

288
00:18:09,600 --> 00:18:13,440
Aita, ezin da egia izan pirata batek
zu garaitu zintuela...

289
00:18:13,600 --> 00:18:15,360
...eta bizitza salbatu zizula.

290
00:18:15,520 --> 00:18:18,160
Ezin hobea da, Usopp!
Konturatzen zara?

291
00:18:18,320 --> 00:18:21,160
Zure aita Daddy Masterson baino
tiratzaile hobea da.

292
00:18:21,320 --> 00:18:23,920
Zure aitak Daddy Masterson garaitu
zuen...

293
00:18:24,080 --> 00:18:27,120
...eta horrez gain,
zutaz gogoratzen zela esan dizu.

294
00:18:27,280 --> 00:18:29,520
Pozik egotekoa da, ezta?
Usopp!

295
00:18:31,960 --> 00:18:34,320
Barkatu, ez nuen uste...

296
00:18:34,640 --> 00:18:39,280
Nami, zuk ez dakizu
zergatik ari naizen negarrez.

297
00:18:39,440 --> 00:18:43,600
Ez duzu ulertzen zergatik esan
didan Daddy Mastersonek...

298
00:18:43,760 --> 00:18:46,200
...nire aitak
bizitza salbatu ziola?

299
00:18:48,440 --> 00:18:52,280
Eskerrak eman behar dizkizut zure
sekretua kontatzeagatik.

300
00:18:52,480 --> 00:18:55,400
Badakit zaila izan dela zuretzat
hori aitortzea,...

301
00:18:55,560 --> 00:18:57,760
...baina jakinarazi nahi zenidan
nire aita...

302
00:18:57,920 --> 00:18:59,880
...bihoztuna dela.
Eskerrik asko.

303
00:19:00,040 --> 00:19:01,840
Zentzabide ederra
eman didazu.

304
00:19:02,000 --> 00:19:05,560
Orain badakit nire aita
eta zu bezain adoretsua...

305
00:19:05,720 --> 00:19:07,360
...izan behar dudala!

306
00:19:07,800 --> 00:19:11,280
Carol, munduko gizonik
adoretsuenetako bat duzu aita.

307
00:19:11,440 --> 00:19:13,920
Adorea ez da bakarrik dueluetan
neurtzen,...

308
00:19:14,080 --> 00:19:17,640
...zure aitak egin duena egiteko
adore handia behar da.

309
00:19:19,600 --> 00:19:23,920
Ni ere bihoztuna izaten saiatuko
naiz aurrerantzean.

310
00:19:24,080 --> 00:19:26,040
Aitari eta zuri zor dizuet.

311
00:19:27,240 --> 00:19:29,920
Daddy, emadazu
beste aukera bat, mesedez.

312
00:19:30,080 --> 00:19:34,080
Egin dezagun beste duelu bat.
Oraingoan ez dut ihes egingo.

313
00:19:38,920 --> 00:19:41,400
Ondo da,
beste duelu bat egingo dugu,...

314
00:19:41,560 --> 00:19:44,400
...baina oraingoan
zeuk aukeratuko duzu arma.

315
00:19:47,960 --> 00:19:51,160
Ados? Bai?
Zaude.

316
00:19:54,880 --> 00:19:57,120
Haize orratz hori
jo beharko duzu.

317
00:19:57,280 --> 00:19:59,080
Haize orratza? Ongi.

318
00:20:01,880 --> 00:20:03,560
Eza huts egiten baduzu...

319
00:20:03,880 --> 00:20:06,520
Orduan
tiro egin ahal izango didazu.

320
00:20:06,680 --> 00:20:07,720
Usopp!

321
00:20:08,760 --> 00:20:12,120
Horrela izan behar du, Nami. Hil
edo biziko duelua.

322
00:20:16,640 --> 00:20:20,280
Itxaron! Ipar orratz hori
oso urruti dago.

323
00:20:40,120 --> 00:20:41,240
Kontzentratu.

324
00:20:42,160 --> 00:20:44,400
Kontzentratu
eta tiro egin, Usopp.

325
00:20:48,120 --> 00:20:49,160
Lasai.

326
00:20:51,360 --> 00:20:52,640
Lasai, Usopp.

327
00:21:15,840 --> 00:21:18,520
Jo al du?
Ez ezazu hil, aita!

328
00:21:22,120 --> 00:21:25,200
-Nola hilko dut ba,
balearen koroan jo tu eta.

329
00:21:25,360 --> 00:21:26,400
-E?

330
00:21:27,120 --> 00:21:29,400
Egia da, koroan jo duzu!
Usopp!

331
00:21:32,480 --> 00:21:34,880
-Nolako zura,
halako ezpala, Usopp.

332
00:21:35,760 --> 00:21:38,240
Zure aita bezain
tiratzaile ona zara...

333
00:21:38,400 --> 00:21:40,800
...eta bera bezain
adoretsua ere bai.

334
00:21:43,840 --> 00:21:47,320
Zoaz marra handira, Usopp, eta
bilatu han aita.

335
00:21:47,480 --> 00:21:48,520
Bai.

336
00:21:50,280 --> 00:21:52,760
-Hartu betaurrekoak, aitona.

337
00:21:53,040 --> 00:21:56,760
Baina...
Zuretzat, astopito.

338
00:21:56,920 --> 00:21:58,000
Aita!

339
00:21:58,160 --> 00:22:02,080
-Zenbat aldiz esan behar dizut
horrelako hitzik ez esateko?

340
00:22:03,000 --> 00:22:06,840
-Barkatu aita, aurrerantzean
ez dut hitz itsusirik esango...

341
00:22:07,000 --> 00:22:09,240
...eta zu
harro egongo zara nitaz.

342
00:22:09,400 --> 00:22:12,200
-Ni oso harro nago zutaz, laztana.

343
00:22:12,920 --> 00:22:14,680
-Are harroago egongo zara.

344
00:22:14,840 --> 00:22:16,840
Harrotasuna galdu duela
esaten dute batzuek,...

345
00:22:17,000 --> 00:22:20,640
...baina nire ustez edozer egingo
luke alaba babesteko.

346
00:22:20,800 --> 00:22:24,640
Daddy Masterson bezalako gizon
adoretsua izan nahi dut.

347
00:22:24,800 --> 00:22:29,160
Hartara, nire aita ere
harro egongo da nitaz.

348
00:22:30,800 --> 00:22:31,800
Milesker!

349
00:22:33,520 --> 00:22:36,720
Sanji! Zure bila ibili naiz hamar
urtez.

350
00:22:37,600 --> 00:22:39,160
JARRAITUKO DU

351
00:22:42,000 --> 00:22:43,440
“Ziztu bizian,...

352
00:22:43,600 --> 00:22:46,600
...Luffy One Piece
altxorraren bila.

353
00:22:46,920 --> 00:22:51,440
Ziztu bizian,
Zoro ausarta du bere ondoan.

354
00:22:51,880 --> 00:22:56,320
Elkar lanean
beteko dute beren ametsa.

355
00:22:56,840 --> 00:23:01,120
Luffy izango da
pirata guztien erregea.

356
00:23:06,680 --> 00:23:11,240
Nami da xarmantena,
Usopp sudur luzea,

357
00:23:11,400 --> 00:23:15,480
Zoro ezpataria,
Sanji sukaldaria.

358
00:23:15,640 --> 00:23:18,600
Pirata talde burua,...

359
00:23:18,760 --> 00:23:21,640
...piratarik ausartena,...

360
00:23:22,680 --> 00:23:25,960
...Luffy gaztea da.

361
00:23:27,640 --> 00:23:32,120
Ziztu bizian, One Piece
Altxorraren bila doaz.

362
00:23:32,600 --> 00:23:37,160
Ziztu bizian
uharte misteriotsura doaz.

363
00:23:37,520 --> 00:23:42,120
Elkar lanean
beteko dute bai helburua.

364
00:23:42,480 --> 00:23:46,880
Eta azkenean
beteko dute beren ametsa”.

365
00:23:55,840 --> 00:23:57,800
Nola? Sukaldaritza lehiaketa?

366
00:23:58,000 --> 00:24:01,480
Bai, horrek aukera emango dit nire
artea erakusteko.

367
00:24:01,640 --> 00:24:03,920
Eta Nami
harro egongo da nitaz.

368
00:24:04,080 --> 00:24:05,680
Eskerrik asko, Sanji.

369
00:24:05,840 --> 00:24:09,320
Zuregatik egingo duela?
Saria arrain hori da?

370
00:24:09,760 --> 00:24:12,560
Arrain hori
elefante hegaluzea da.

371
00:24:12,720 --> 00:24:16,720
Aupa, Sanji! Irabaziz gero,
urtebeteko jana izango dugu!

372
00:24:16,880 --> 00:24:19,000
Hurrena arte, lagun maiteok!

