1
00:00:08,280 --> 00:00:12,160
Mundu zabal honetan
amets baten atzetik zabiltzate.
2
00:00:12,360 --> 00:00:14,800
Aurrean duzuen itsaso zabala
zeharkatuz...
3
00:00:14,960 --> 00:00:16,880
...biharko eguna duzue
helburu...
4
00:00:17,040 --> 00:00:19,600
...gero eta lausoagoa.
Aurkitu bidea...
5
00:00:19,760 --> 00:00:23,200
...bete zuen ametsak.
Itsasontzi berean zoazte denok...
6
00:00:23,360 --> 00:00:26,480
...eta askatasuna da
zuen bandera.
7
00:00:34,400 --> 00:00:37,120
“Itsasoan da gure ametsa,...
8
00:00:37,560 --> 00:00:40,760
...itsasoan da gure etorkizuna.
9
00:00:40,920 --> 00:00:45,080
Bidaia luzea marra handira,
haizeak garamatza.
10
00:00:46,280 --> 00:00:48,880
Pirata talde bikaina,...
11
00:00:49,280 --> 00:00:51,800
...garai ezinak gara.
12
00:00:52,320 --> 00:00:53,880
Eta gure ontzian...
13
00:00:54,040 --> 00:00:57,600
...itsasoaren azkeneraino goaz.
14
00:00:59,200 --> 00:01:02,200
Aro berri bat
etorkizunari begira,...
15
00:01:02,480 --> 00:01:05,480
...marra handian
ezkutatzen da bai.
16
00:01:05,640 --> 00:01:08,680
Gold Roger pirata kapitainaren...
17
00:01:09,000 --> 00:01:12,440
...altxor ezkutua.
18
00:01:17,800 --> 00:01:20,920
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...
19
00:01:21,080 --> 00:01:24,080
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...
20
00:01:24,240 --> 00:01:27,080
...gure etorkizunarekin
bat egin,...
21
00:01:27,440 --> 00:01:30,040
...guztiok elkarrekin.
22
00:01:30,200 --> 00:01:33,240
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...
23
00:01:33,400 --> 00:01:36,360
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...
24
00:01:36,520 --> 00:01:39,720
...gure etorkizunarekin
bat egin.
25
00:01:39,920 --> 00:01:44,200
Guztiok elkarrekin”.
26
00:01:53,040 --> 00:01:56,360
Seinale bat da!
Marra handirako sarrera...
27
00:01:56,520 --> 00:01:58,920
...inguruan dugula
erakusten ari zaigu.
28
00:01:59,840 --> 00:02:02,480
Urdin-urdina
aurkituko dut laster.
29
00:02:03,000 --> 00:02:05,120
Ni piraten erregea izango naiz.
30
00:02:05,920 --> 00:02:07,960
Eta ni ezpatari onena.
31
00:02:08,440 --> 00:02:11,640
Nik munduko maparik fidagarriena
marraztuko dut.
32
00:02:11,800 --> 00:02:16,720
Ba ni, ni zazpi itsasoetako gerrari
ausartena izango naiz!
33
00:02:17,120 --> 00:02:21,280
Aurrera! Marra handira!
34
00:02:22,000 --> 00:02:23,720
(Denek) Marra handira!
35
00:02:30,120 --> 00:02:32,960
APIS
NESKA MISTERIOTSUA
36
00:02:52,800 --> 00:02:55,720
Bazkalordua da! E?
37
00:02:58,720 --> 00:03:03,320
Ez dago! Non sartu ote da?
Non arraio sartu zara?
38
00:03:03,480 --> 00:03:05,640
Entzun? Ezin duzu ihes egin.
39
00:03:13,240 --> 00:03:15,240
Ezin duzula ihes egin.
40
00:03:15,400 --> 00:03:17,800
Isilik bazaude
ez dizut minik egingo.
41
00:03:19,200 --> 00:03:23,520
-Askatu! Askatzeko! Lagundu!
-Geldi, sugandila ematen duzu!
42
00:03:23,680 --> 00:03:24,760
-A!
43
00:03:39,960 --> 00:03:43,400
Neskatilak ihes egin du!
Miatu gela guztiak!
44
00:03:43,840 --> 00:03:45,800
Harrapatu eta giltzapetu!
45
00:03:46,200 --> 00:03:48,120
Baina eziozue minik egin!
46
00:03:51,560 --> 00:03:52,840
-A!
47
00:03:57,840 --> 00:04:00,120
-Han dago! Harrapa ezazue!
48
00:04:02,000 --> 00:04:04,360
Ez ihes egin!
-Zatoz hona!
49
00:04:14,800 --> 00:04:17,440
Oso arriskutsua da hori!
-Jaitsi hortik!
50
00:04:17,600 --> 00:04:19,120
-Ez, itxaron hor!
51
00:04:22,000 --> 00:04:24,080
-A!
52
00:04:29,160 --> 00:04:31,360
-Ez egin hori ekaitzaren erdian!
53
00:04:47,440 --> 00:04:50,160
(Pentsatzen) “Babes nazazu, Ryu
zaharra”.
54
00:04:50,520 --> 00:04:53,640
-Zertan ari da?
-Burutik egina dago.
55
00:04:53,800 --> 00:04:55,000
Ez ezazu egin!
56
00:05:04,320 --> 00:05:06,040
(DENEK) Ez!
57
00:05:13,320 --> 00:05:17,320
Ergel madarikatua! Zer
esan nahi du txosten honek?
58
00:05:18,160 --> 00:05:20,960
Entzun ondo, tentel horrek. Ume hori
da...
59
00:05:21,120 --> 00:05:24,680
...Ryu dagoen lekura eraman
gaitzakeen pertsona bakarra.
60
00:05:24,840 --> 00:05:27,880
Gu usteak haren bila
eta zuk ihes egiten utzi.
61
00:05:28,040 --> 00:05:29,920
-Zoaz atzetik!
-Bai, jauna.
62
00:05:31,560 --> 00:05:32,720
-Ari!
63
00:05:33,960 --> 00:05:35,840
-Bai, jauna, hementxe nago.
64
00:05:36,000 --> 00:05:38,800
-Betiko edabearen gaztetasuna
aurkitzeko dugun...
65
00:05:38,960 --> 00:05:42,160
...arrasto bakarra da. Eta ezin dugu
inondik ere galdu.
66
00:05:42,320 --> 00:05:45,680
Neskatila horren bila hasi behar
duzu oraintxe bertan.
67
00:05:45,840 --> 00:05:48,960
-Barkatu, jauna, baina nire
kontratuak ez dio ezer...
68
00:05:49,120 --> 00:05:50,720
...pertsonak ehizatzeari buruz.
69
00:05:50,880 --> 00:05:54,040
-Nahi beste ordainduko dizut.
Hori ez da arazoa, zitala.
70
00:05:54,200 --> 00:05:58,040
Nahi baduzu kontratu berria sinatuko
dugu, baina aurkitu.
71
00:05:58,240 --> 00:06:01,200
Gainera, zuretzat ere
pena izango litzateke...
72
00:06:01,360 --> 00:06:04,720
...edabe hori ez aurkitzea, ezta? Ea
ba, mugitu.
73
00:06:05,720 --> 00:06:09,240
-Nahikoa ordaintzen badidazu, zure
nahia beteko dut,...
74
00:06:09,400 --> 00:06:10,960
...Nelson Almirantea.
75
00:06:18,560 --> 00:06:21,800
Nami, zenbat falta zaigu
marra handira iristeko?
76
00:06:22,040 --> 00:06:26,120
Luffy, Logai hiritik oraintxe irten
gara. Egun batzuk...
77
00:06:26,280 --> 00:06:28,680
...itxaron beharko duzu.
Pazientzia izan behar.
78
00:06:28,840 --> 00:06:30,000
Ondo da!
79
00:06:30,160 --> 00:06:31,160
Barre
80
00:06:31,320 --> 00:06:35,000
Ze egun ederra.
Gezurra dirudi ekaitzarenak.
81
00:06:41,000 --> 00:06:42,240
Zer da hori?
82
00:06:43,040 --> 00:06:46,360
Begira ababorrean!
Antxeta saldo bat!
83
00:06:47,000 --> 00:06:50,560
Antxetak?
Eta uretan gauza bat igerian.
84
00:06:50,720 --> 00:06:52,920
Ez da ondo ikusten. Ze ote da?
85
00:06:53,120 --> 00:06:54,280
Arrain handi bat?
86
00:06:54,440 --> 00:06:58,120
Ontzi bat agian.
Arrain erraldoi bat ematen du.
87
00:06:58,480 --> 00:07:01,440
Antxeta saldoa den lekuan, arrain
sarda ere...
88
00:07:01,600 --> 00:07:03,280
...hantxe izaten da.
Arraina?
89
00:07:03,440 --> 00:07:05,280
Luffy, zoaz erosketa egitera.
90
00:07:05,520 --> 00:07:10,520
Bai horixe. Luzatu eta jaurti!
91
00:07:13,160 --> 00:07:15,560
Arrantza ona!
Lagun baliagarria dugu.
92
00:07:18,760 --> 00:07:21,400
Harrapatu dut! Nirea da!
93
00:07:24,440 --> 00:07:27,000
Ederra harrapatu dut!
Oso ongi, Luffy!
94
00:07:27,160 --> 00:07:29,800
Baina zer da hori?
Ez dirudi arraina.
95
00:07:29,960 --> 00:07:31,080
A!
96
00:07:36,400 --> 00:07:38,280
Barkatu, Zoro.
Baboa!
97
00:07:39,560 --> 00:07:43,360
Halako batean
akabatuko zaitut, Luffy.
98
00:07:43,920 --> 00:07:47,080
Begira!
Nola izango da arraina?
99
00:07:47,240 --> 00:07:48,520
Neskatila bat da!
100
00:07:48,680 --> 00:07:51,480
Zer da, itsaslamia?
Gizarrain bat?
101
00:07:51,640 --> 00:07:54,720
Ez duzu begirik? Ez dituzu
itsaslamiak eta ahurrak bereizten?
102
00:07:54,880 --> 00:07:58,480
Baina zer egiten zuen txalupa
batean itsasoan galduta?
103
00:08:07,960 --> 00:08:10,920
A! Nire burua!
104
00:08:11,400 --> 00:08:15,480
Esnatu zara? Guk uste baino
lehenago osatu zara.
105
00:08:15,640 --> 00:08:17,200
Minik hartu duzu kolpearekin?
106
00:08:17,360 --> 00:08:20,600
Goseak zaude, ezta?
Zopa prestatuko dizut.
107
00:08:21,480 --> 00:08:24,320
-Bai!
Kontaiguzu zer gertatu zaizun.
108
00:08:24,480 --> 00:08:26,720
Nola salbatu zara?
Eta zure izena?
109
00:08:27,560 --> 00:08:31,360
Esadazu zurea lehenbizi. Ez dut
ezezagunekin hitz egiten.
110
00:08:33,800 --> 00:08:38,320
Ondo da. Ni Nami naiz. Eta zopa
prestatzen ari dena, Sanji.
111
00:08:38,480 --> 00:08:39,480
-Kaixo!
112
00:08:39,640 --> 00:08:41,680
Bazterrean haserre itxurakoa Zoro
da.
113
00:08:41,840 --> 00:08:43,000
Utzi bakean.
114
00:08:43,160 --> 00:08:45,240
Eta KO utzi duzuna, Usopp.
115
00:08:46,960 --> 00:08:50,560
Ni Luffy naiz,
pirata ontzi honen kapitaina.
116
00:08:50,720 --> 00:08:54,600
A! Pirata esan duzu?
117
00:08:56,200 --> 00:08:58,320
Hori da,
eta marra handira goaz.
118
00:09:00,480 --> 00:09:02,960
Zer duzu?
Zurbil geratu da.
119
00:09:03,120 --> 00:09:05,280
Zer egin behar duzue
ume horrekin?
120
00:09:05,440 --> 00:09:09,000
Ez dakit. Zer egingo dugu?
121
00:09:10,680 --> 00:09:12,240
Bihar pentsatuko dugu.
122
00:09:13,240 --> 00:09:16,760
Zergatik! Zergatik, zergatik!
123
00:09:16,960 --> 00:09:18,600
Armadaren atzaparretatik...
124
00:09:18,760 --> 00:09:21,480
...ihes egiteko hainbeste
saiatu eta honetarako?
125
00:09:21,640 --> 00:09:24,560
Zergatik salbatu behar ninduten
piratek?
126
00:09:25,400 --> 00:09:28,240
Barre maltzurrak
127
00:09:29,760 --> 00:09:31,560
Zerbait pentsatu behar dut.
128
00:09:31,720 --> 00:09:33,720
Tripak
129
00:09:34,560 --> 00:09:37,040
Baina hobe
tripa betearekin pentsatu.
130
00:09:40,000 --> 00:09:42,600
A! Ai!
131
00:09:48,520 --> 00:09:50,080
Nola ez ba.
132
00:09:50,240 --> 00:09:54,480
Luffy, badakizu jakitegia gauez
garbitzea oso gauza itsusia dela.
133
00:09:56,560 --> 00:09:57,760
Zu ere hemen?
134
00:09:57,920 --> 00:09:59,680
Barre urduria
135
00:10:00,520 --> 00:10:01,600
Bai goxoa!
136
00:10:01,760 --> 00:10:03,800
Nahi baduzu mokadutxo bat prestatuko
dizut,...
137
00:10:03,960 --> 00:10:06,680
...baina ez ukitu nire gauzak
baimenik gabe.
138
00:10:07,040 --> 00:10:08,760
Goseak amorratzen nago.
139
00:10:08,920 --> 00:10:09,960
Tripak
140
00:10:10,120 --> 00:10:13,800
Eta zuk, zer duzu?
Ez duzu jan nahi ala?
141
00:10:14,440 --> 00:10:16,000
Zergatik ez duzu jaten?
142
00:10:16,160 --> 00:10:19,040
Aizu, ez diot pozoirik bota zure
jatekoari.
143
00:10:21,640 --> 00:10:24,280
Mugitzen ez bazara,
honek dena jango du.
144
00:10:24,800 --> 00:10:26,360
Ba nahi ez baduzu, nik...
145
00:10:26,760 --> 00:10:27,880
-Ez!
146
00:10:31,840 --> 00:10:32,920
Ze goxoa!
147
00:10:33,080 --> 00:10:34,960
Sanji
munduko sukaldari onena da.
148
00:10:35,120 --> 00:10:36,320
Horregatik dago gurekin.
149
00:10:36,480 --> 00:10:38,680
Ez nuen sekula
hain zopa goxorik dastatu.
150
00:10:38,840 --> 00:10:41,360
Azkenean irribarretsu.
Kaixo, Nami.
151
00:10:41,520 --> 00:10:45,400
Aizu, Luffy, berriz ere jaten?
Egunez ez dut asko Jan.
152
00:10:45,560 --> 00:10:47,760
Zer diozu? Ez zenuen saltxitxatik
utzi eta!
153
00:10:47,920 --> 00:10:49,120
Saltxitxak...
154
00:10:49,880 --> 00:10:52,760
Zer duzu, gure beldur zara piratak
garelako?
155
00:10:52,920 --> 00:10:55,360
Bueno, agian.
Ez da harritzekoa...
156
00:10:55,520 --> 00:10:58,840
...haurrak itsaslapurren
beldur izatea. Hala izaten da.
157
00:10:59,000 --> 00:11:01,440
Esklabo gisa salduko nauzue?
Burutik zaude ala?
158
00:11:01,600 --> 00:11:03,800
Zuen itxurak beldurtzen du. Normala
da.
159
00:11:03,960 --> 00:11:05,600
Hara bestea.
160
00:11:08,400 --> 00:11:10,320
Nahikoa da,
ume moko halakoak!
161
00:11:11,120 --> 00:11:13,840
Barre
162
00:11:14,000 --> 00:11:16,920
Gure andereño xarmantak zerbait jan
nahi du?
163
00:11:17,080 --> 00:11:20,480
Ikusiko duzu, pirata ontzi hau ez
da besteak bezalakoa.
164
00:11:20,640 --> 00:11:23,840
Utzi beldurra alde batera
eta ez kezkatu.
165
00:11:27,080 --> 00:11:28,960
Zopa gehiago!
Berehalaxe!
166
00:11:29,120 --> 00:11:30,680
Nik ere bai!
Zuretzat ez dago.
167
00:11:30,840 --> 00:11:31,920
Kaka zaharra.
168
00:11:44,320 --> 00:11:45,320
Hara!
169
00:11:45,480 --> 00:11:46,640
Zer gertatu da?
170
00:11:46,800 --> 00:11:48,320
O!
171
00:11:49,800 --> 00:11:52,040
Ze demontretan ari zara?
172
00:11:52,800 --> 00:11:55,800
Janaria prestatzen ari naiz.
Zer?
173
00:11:56,080 --> 00:11:58,680
Ea ba, denok jatera!
174
00:11:59,320 --> 00:12:02,240
Gosaria prest dago.
Ze egin ote du honek?
175
00:12:06,520 --> 00:12:08,800
Hau dena zuk egin duzu?
Bai.
176
00:12:09,520 --> 00:12:13,440
Ba oso janari bitxia da.
On egin!
177
00:12:13,760 --> 00:12:17,080
Zuek bizitza salbatu didazue eta
zaintzen nauzue,...
178
00:12:17,240 --> 00:12:19,960
...beraz, nik edozer egingo nuen
zuengatik.
179
00:12:22,520 --> 00:12:26,920
Zure asmo ona eskertzekoa da.
Eta ikatz hau jan behar dugu?
180
00:12:27,680 --> 00:12:30,400
A!
Ixo eta jan dena! Barrura!
181
00:12:30,560 --> 00:12:32,520
Hau jangarria ote da?
182
00:12:32,760 --> 00:12:34,880
Bai, goxoa dago.
Aupa!
183
00:12:35,040 --> 00:12:38,280
-Jakina, itxurak ez du zerikusirik
zaporearekin.
184
00:12:39,200 --> 00:12:40,680
Benetan diozu?
185
00:12:41,520 --> 00:12:43,720
Denek garrasi
186
00:12:48,000 --> 00:12:50,160
Orduan, ez dago ona, ezta?
187
00:12:52,880 --> 00:12:56,800
Mina! Nahasi egin naiz! Kanela bota
beharrean,...
188
00:12:56,960 --> 00:12:58,240
...piperra bota diot.
189
00:12:59,280 --> 00:13:01,360
-Hori denoi gertatu izan zaigu.
190
00:13:01,520 --> 00:13:03,600
Hurrengoan
hobeto aterako zaizu.
191
00:13:04,720 --> 00:13:08,400
Neskatoak maitasun osoz egin du.
Platerak ondo garbitu.
192
00:13:09,200 --> 00:13:12,160
Isilik. Ezin duzue iraindu. Garbi
dago?
193
00:13:13,200 --> 00:13:15,640
Eza aizu, nola duzu izena?
194
00:13:16,000 --> 00:13:18,320
-Apis naiz. Apis da nire izena.
195
00:13:18,480 --> 00:13:21,720
-Entzun duzue, Apisek
bere lehen jana prestatu digu...
196
00:13:21,880 --> 00:13:25,240
...eta den-dena jan behar duzue, ez
utzi apurrik ere.
197
00:13:26,120 --> 00:13:29,840
Zuk ez duzu jan beharrik.
Gero prestatuko dizut zerbait.
198
00:13:30,000 --> 00:13:31,200
Eskerrik asko.
199
00:13:31,360 --> 00:13:34,840
-Barkatu. Badakit ez naizela oso
sukaldari ona,...
200
00:13:35,000 --> 00:13:37,440
...baina nolabait
lagundu nahi nizuen.
201
00:13:37,720 --> 00:13:40,480
Ondotxo dakigu hori eta bihotzez
eskertu nahi dizugu.
202
00:13:40,640 --> 00:13:42,880
-Baina sukaldeko lanak
utzi niri.
203
00:13:43,040 --> 00:13:46,480
Lanerako gogoz bazaude, izango duzu
zertan lagundu.
204
00:13:47,640 --> 00:13:50,160
Baina zergatik?
Hau goxoa dago.
205
00:13:50,320 --> 00:13:52,520
(DENEK) E?
Zuek bai mizkinak.
206
00:13:52,680 --> 00:13:56,400
Niri dena gustatzen zait, janaria
esan nahi dut, jakina.
207
00:13:58,800 --> 00:14:03,440
Apis, zer egiten zenuen txalupa
horretan itsaso zabalean?
208
00:14:03,600 --> 00:14:06,160
Armadaren itsasontzi batetik ihes
egin nuen.
209
00:14:06,320 --> 00:14:09,440
Armadatik ihes egin duzu?
Bai. Hiru eguneko ekaitzean.
210
00:14:09,600 --> 00:14:11,640
Ekaitzean
txaluparekin itsasoratu?
211
00:14:11,800 --> 00:14:14,000
Hori ausarkeria dela
esango nuke.
212
00:14:16,160 --> 00:14:19,760
Eta zer egiten zenuen han?
Gerraontzi bateko...
213
00:14:19,920 --> 00:14:23,720
...bidaiaria izanik. Ze premia
zenue handik ihes egiteko?
214
00:14:23,880 --> 00:14:26,920
Izan ere, armadak ez du
inor edukitzen...
215
00:14:27,080 --> 00:14:28,640
...zerbaitegatik ez bada.
216
00:14:30,480 --> 00:14:33,040
Bueno, nik, zera...
217
00:14:33,200 --> 00:14:35,600
Aizu, ez zara ba
gaizkilea izango?
218
00:14:35,760 --> 00:14:37,800
Ez! Nik ez
ezer txarrik egin!
219
00:14:38,360 --> 00:14:43,200
Sekretua da. Ezin dizuet kontatu zer
egin dudan.
220
00:14:43,360 --> 00:14:46,000
Hori da azala, hori.
Utziozue bakean.
221
00:14:46,160 --> 00:14:49,160
Denok ditugu geure istorioak.
Kontatu nahi ez badu,...
222
00:14:49,320 --> 00:14:50,520
...ez dio axola.
223
00:14:50,680 --> 00:14:53,400
Bai, egia da.
Galdera bat bakarrik.
224
00:14:53,560 --> 00:14:55,480
Nondik zatozen
esango diguzu?
225
00:14:55,800 --> 00:15:00,560
Ba bueno, hori bai.
Gerraontzi uhartekoa naiz.
226
00:15:00,720 --> 00:15:02,160
Gerraontzi uhartekoa?
227
00:15:02,720 --> 00:15:05,400
Ezagutzen duzu?
Ez. Mapan begiratuko dut.
228
00:15:05,680 --> 00:15:07,840
Eta zergatik du
gerraontzi izena?
229
00:15:08,000 --> 00:15:12,240
Uharteak gerraontzi baten forma
duelako.
230
00:15:12,400 --> 00:15:15,480
Hara! Ikusi nahi nuke!
Begira! Hemen da!
231
00:15:16,560 --> 00:15:18,440
Marra handiaren ondoan dago!
232
00:15:18,600 --> 00:15:22,400
Orain hemen inguruan gaude, zure
uhartetik ez oso urrun.
233
00:15:22,920 --> 00:15:26,800
Apis, zer egin nahi duzu?
Etxera itzuli nahi duzu?
234
00:15:27,560 --> 00:15:31,600
Hala bada, marra handira sartu
baino lehen esan behar diguzu.
235
00:15:33,480 --> 00:15:37,160
Baina nik ez dizuet
gehiago eragotzi nahi.
236
00:15:39,040 --> 00:15:41,200
Neure uhartera itzuli nahi dut.
237
00:15:41,440 --> 00:15:44,800
Baina ez duzue norabidea niregatik
aldatu beharrik.
238
00:15:44,960 --> 00:15:47,120
Utz nazazue haranzko
norabidea duen...
239
00:15:47,280 --> 00:15:50,000
...beste itsasontzi batean eta neure
kabuz moldatuko naiz.
240
00:15:50,160 --> 00:15:53,040
Hori ez da hain erraza.
Pentsa ezazu. Pirata ontziak...
241
00:15:53,200 --> 00:15:55,200
...ezin gara nolanahi
beste itsasontzietara...
242
00:15:55,360 --> 00:15:57,800
...hurbildu arazorik izan gabe.
Jakina.
243
00:16:00,360 --> 00:16:03,920
Hala ere, presa handirik
ez dugula kontutan hartuta...
244
00:16:04,080 --> 00:16:07,040
...eta ez garela gehiegi
desbideratuko, joan gaitezke.
245
00:16:07,200 --> 00:16:11,560
E?
Ze iruditzen zaizu, Kapitaina?
246
00:16:11,720 --> 00:16:15,160
Ondo, ez dago arazorik.
Marra handiaren ondoan dago.
247
00:16:15,320 --> 00:16:18,000
Bitxia da, eta uharte bitxiak
atsegin ditut.
248
00:16:18,160 --> 00:16:19,480
-Sotoa beteko dugu.
249
00:16:19,640 --> 00:16:22,960
-Benetan? Egia nire uhartera
eramango nauzuela?
250
00:16:23,120 --> 00:16:26,240
Bai.
Aupa! Eskerrik asko, Luffy!
251
00:16:26,560 --> 00:16:31,440
Aupa! Zorionekoa, ezagutu
zintuztedan eguna, milesker!
252
00:16:31,600 --> 00:16:34,160
Milesker!
Zuek bai, lagun onak.
253
00:16:34,480 --> 00:16:37,880
Horren truk janaria prestatuko
dizuet egunero, bai?
254
00:16:38,240 --> 00:16:40,160
(DENEK)
Ez, ez da beharrezkoa.
255
00:16:40,320 --> 00:16:41,400
Zergatik ez?
256
00:16:49,880 --> 00:16:54,760
Jauna! Hego ekialderantz doan
itsasontzi bat begiztatu dugu.
257
00:16:54,920 --> 00:16:58,120
Tamaina erdiko ontzia!
-Eta burezur bat du ikurra.
258
00:16:58,280 --> 00:17:01,120
-Pirata ontzia.
Zertan ote dabiltza...
259
00:17:01,280 --> 00:17:04,600
...Nelson Almiratearen uretan.
Iparra galduta agian.
260
00:17:04,840 --> 00:17:08,240
Ez du merezi denbora alferrik
galtzea. Eutsi norabideari!
261
00:17:08,400 --> 00:17:12,160
-Oker zaude, itsasontzi horrek
merezi du arreta pixka bat.
262
00:17:12,320 --> 00:17:14,640
Luffy, lasto txapel dela
uste dut.
263
00:17:14,800 --> 00:17:16,800
Bere buruak 30 milioi balio du.
264
00:17:16,960 --> 00:17:18,840
-Bai, oso ospetsu egin da.
265
00:17:19,760 --> 00:17:22,360
Ume hori aurkitu ez badugu, baten
batek...
266
00:17:22,520 --> 00:17:25,760
...salbatu duen seinale.
Ezin dugu aukera hau galdu.
267
00:17:25,920 --> 00:17:29,240
Pirata talde hori atxilotu
eta bide batez, gure iheslaria...
268
00:17:29,400 --> 00:17:31,240
...bertan dagoen
egiaztatu behar genuke.
269
00:17:31,400 --> 00:17:33,360
Ez duzu hala uste, kapitaina?
270
00:17:36,560 --> 00:17:38,200
Denok erasorako prest.
271
00:17:41,480 --> 00:17:44,760
(PENTSATZEN) “zerbaiten susmoa dut
eta ez da ona”.
272
00:17:44,920 --> 00:17:47,880
Itsasontzi bat istriborrera!
E?
273
00:17:48,240 --> 00:17:51,160
Arraioa!
Armadaren ontziak dira!
274
00:17:51,520 --> 00:17:54,160
Armada?
Eta ez dira gutxi!
275
00:17:56,000 --> 00:17:59,000
Hala da!
Baina zertan ote dabiltza...
276
00:17:59,160 --> 00:18:01,000
...ontzi horiek guztiak inguruotan?
277
00:18:01,160 --> 00:18:02,760
Zer gertatzen da? Hara!
278
00:18:04,800 --> 00:18:07,640
Nire bila ote dabiltza?
Hain ospetsua naiz?
279
00:18:07,800 --> 00:18:09,280
Ez da txantxetarako unea.
280
00:18:09,440 --> 00:18:11,560
Horrenbeste gerraontzi
behar dituzte ni harrapatzeko?
281
00:18:11,720 --> 00:18:13,800
Benetan
ospe handiko pirata naiz!
282
00:18:13,960 --> 00:18:14,960
Ez zaitez harrotu!
283
00:18:15,120 --> 00:18:18,400
Zer duzu?
Zortzigarren ontzidia da.
284
00:18:19,120 --> 00:18:23,160
Haiengatik egin nuen ihes,
nire bila datoz, ziur nago.
285
00:18:25,920 --> 00:18:29,400
Bera da, han dago!
Neska han dago, ikusi dut!
286
00:18:29,880 --> 00:18:30,880
-Nola?
287
00:18:31,040 --> 00:18:33,520
-Han dago, nik esan bezala,
Kapitaina.
288
00:18:33,960 --> 00:18:35,880
Zure harrotasuna urratu dut?
289
00:18:36,080 --> 00:18:38,520
Neska oraintxe harrapatzen
ez badugu...
290
00:18:38,680 --> 00:18:41,880
...eta betiko gaztetasunaren edabea
eskuratzeko aukera...
291
00:18:42,040 --> 00:18:44,640
...galtzen badugu,
Nelson Almiranteak...
292
00:18:44,800 --> 00:18:47,280
...zeure harrotasuna irentsaraziko
dizu.
293
00:18:48,480 --> 00:18:51,760
-Gerrarako prest! Itsasontzi hori
abordatuko dugu!
294
00:18:57,640 --> 00:18:59,520
Erasoan ari zaizkigu!
295
00:19:02,520 --> 00:19:04,120
A!
296
00:19:04,280 --> 00:19:06,120
-Errenditu oraintxe bertan.
297
00:19:06,280 --> 00:19:09,840
Bestela bigarren kanoikadak
bete-betean joko zaituzte.
298
00:19:10,200 --> 00:19:12,440
Akabo gure lasaitasuna.
299
00:19:12,600 --> 00:19:14,960
Ze egin behar dugu, Luffy? Zure
erabakia?
300
00:19:15,120 --> 00:19:16,240
Borraka, noski.
301
00:19:16,400 --> 00:19:19,680
Itxaron, arraioa.
Beti gauza bera esaten duzue.
302
00:19:19,920 --> 00:19:21,800
Nola egingo diogu
ontzidi guztiari aurre?
303
00:19:21,960 --> 00:19:23,920
Joan gelara, seguruago egongo zara.
-Bai, banoa.
304
00:19:24,080 --> 00:19:26,400
Erraza da esatea.
Esan eta egingo dugu.
305
00:19:26,560 --> 00:19:28,520
Asko dira!
Ez duzu etorri beharrik.
306
00:19:28,680 --> 00:19:30,360
Zure pistolarekin lagundu
eta kito.
307
00:19:30,520 --> 00:19:31,800
Zer diozu? Hemen geratzeko?
308
00:19:31,960 --> 00:19:33,600
Bueno, konforme, itsasontzia
zuengana zuzenduko dut.
309
00:19:33,760 --> 00:19:37,360
-Zer duzu?
-Oso haize zakarra dator.
310
00:19:38,800 --> 00:19:41,040
Zoro, biratu masta hegoalderantz.
311
00:19:41,320 --> 00:19:43,720
Usopp eta Sanji,
joan istriborrera.
312
00:19:44,120 --> 00:19:45,720
Bizkor!
Ondo da!
313
00:19:45,960 --> 00:19:48,360
Zer gertatzen da?
Korronte bat dator.
314
00:19:48,520 --> 00:19:50,200
Gure aukera bakarra da.
315
00:19:50,360 --> 00:19:52,680
Haizealdia ondo baliatzeko gauza
bagara,...
316
00:19:52,840 --> 00:19:54,320
...ez gaituzte harrapatuko.
317
00:19:54,480 --> 00:19:55,760
Zuk hala badiozu.
318
00:19:56,760 --> 00:19:57,760
Pentsatzen
319
00:19:57,920 --> 00:19:59,480
“Nor ote da neskatila?”
320
00:20:00,200 --> 00:20:02,640
Ez dute
errenditzeko asmorik, jauna.
321
00:20:02,800 --> 00:20:03,960
Damutuko zaie.
322
00:20:04,560 --> 00:20:05,640
A!
323
00:20:06,640 --> 00:20:07,640
Badator.
324
00:20:09,800 --> 00:20:13,880
Pirata ontziak norabidea aldatu eta
abiadura handitu egin du.
325
00:20:14,040 --> 00:20:16,040
-Zer?
-Hegorako bidea hartu du.
326
00:20:16,200 --> 00:20:18,200
-Hegorantz doa? Ez da posible.
327
00:20:18,360 --> 00:20:21,080
Txoriburu horiek ez dakite
zer duten aurrean ala?
328
00:20:21,240 --> 00:20:24,480
-Bost axola aurrean dagoena! Segi,
eman dena!
329
00:20:26,800 --> 00:20:30,200
Aupa! Hau bai abiadura! Eman, eman!
330
00:20:30,840 --> 00:20:33,760
Begira motel haiei,
gero eta atzerago daude!
331
00:20:35,080 --> 00:20:37,720
Tentelak!
Ez gaituzue harrapatuko!
332
00:20:39,760 --> 00:20:41,480
Urruntzen adi dira!
333
00:20:41,920 --> 00:20:45,800
-Ontzi txiki batek armada ospetsuari
irabazi? Lotsagarria.
334
00:20:45,960 --> 00:20:48,400
-Txikiago izanik,
bizkorrago mugitzen da.
335
00:20:48,560 --> 00:20:50,720
-Hori baino
aitzakia merkeagorik!
336
00:20:51,960 --> 00:20:54,960
-Kapitaina, norabide honi jarraituz,
laster...
337
00:20:56,320 --> 00:20:57,960
Entzun didazu?
-Badakit!
338
00:20:58,120 --> 00:21:01,320
Biraketarako prest.
Norabidea aldatuko dugu.
339
00:21:01,480 --> 00:21:04,160
-Zertan zabiltza, kapitaina,
zergatik utzi duzu jarraipena?
340
00:21:04,320 --> 00:21:07,400
-Hemendik jarraituz gero,
itsaso lauan sartuko gara.
341
00:21:07,560 --> 00:21:09,080
-Eta zer?
Harrapatu egin behar ditugu!
342
00:21:09,240 --> 00:21:10,240
-Ezetz esan dut.
343
00:21:10,400 --> 00:21:12,200
-Ez zara jabetu ze egoera larritan
gauden, ezta?
344
00:21:12,360 --> 00:21:14,400
Ezin dugu neska hori galdu!
345
00:21:14,560 --> 00:21:16,560
Nola azalduko diozu
Nelson Almiranteari,...
346
00:21:16,720 --> 00:21:18,720
...jarraipena
bertan behera utzi duzula?
347
00:21:18,880 --> 00:21:21,440
-Erantzukizun guztia
neure gain hartzeko prest nago.
348
00:21:21,600 --> 00:21:24,040
Ez ditut nire gizonen biziak
arriskuan jarri nahi...
349
00:21:24,200 --> 00:21:25,640
...itsasontzi hori harrapatzeko.
350
00:21:25,800 --> 00:21:28,880
Esazu nahi duzuna,
jarraipena amaitu da.
351
00:21:29,040 --> 00:21:31,440
-Ez zaude burutik sano.
352
00:21:35,360 --> 00:21:37,520
Armadaren ontziak
nahasi ditugu!
353
00:21:37,680 --> 00:21:40,840
Usopp kapitainak izutu ditu
eta atzera egin dute!
354
00:21:41,000 --> 00:21:44,400
Primeran, Nami, munduko
nabigatzailerik onena zara.
355
00:21:44,560 --> 00:21:48,240
Bai horixe, Nami,
sekulakoa izan da.
356
00:21:48,680 --> 00:21:50,560
Sena besterik ez da izan.
357
00:21:50,720 --> 00:21:53,600
Zure apaltasunak
zoragarriago egiten zaitu.
358
00:21:54,080 --> 00:21:57,720
Eta orain, Gerraontzi uhartera!
-Ziur zaudete?
359
00:21:57,880 --> 00:22:00,520
Bai horixe!
Gerraontzi uhartera!
360
00:22:00,680 --> 00:22:02,120
(DENEK) Bagoaz!
361
00:22:03,000 --> 00:22:06,920
Zer duzu, Zoro? Ez dirudi
oso kontentu zaudenik.
362
00:22:07,200 --> 00:22:10,280
Harrituta nago, besterik ez.
Ze ba?
363
00:22:10,600 --> 00:22:13,680
Itsasontzi honek denbora dezente
darama...
364
00:22:13,840 --> 00:22:15,240
...batere mugitu gabe.
365
00:22:21,200 --> 00:22:22,880
Bela ez da mugitzen.
366
00:22:23,600 --> 00:22:25,000
Ez dabil haizerik!
367
00:22:29,960 --> 00:22:32,600
Lagunok!
Zer da, Nami?
368
00:22:35,440 --> 00:22:36,760
Itsaso laua!
369
00:22:37,960 --> 00:22:39,080
JARRAITUKO DU
370
00:22:41,680 --> 00:22:43,320
“Ziztu bizian,...
371
00:22:43,480 --> 00:22:46,400
...Luffy One Piece
altxorraren bila.
372
00:22:46,560 --> 00:22:50,880
Ziztu bizian,
Zoro ausarta du bere ondoan.
373
00:22:51,600 --> 00:22:55,880
Elkar lanean
beteko dute beren ametsa.
374
00:22:56,560 --> 00:23:00,680
Luffy izango da
pirata guztien erregea.
375
00:23:06,360 --> 00:23:10,920
Nami da xarmantena,
Usopp sudur luzea,
376
00:23:11,080 --> 00:23:15,280
Zoro ezpataria,
Sanji sukaldaria.
377
00:23:15,440 --> 00:23:18,240
Pirata talde burua,...
378
00:23:18,400 --> 00:23:21,920
...piratarik ausartena,...
379
00:23:22,360 --> 00:23:24,720
...Luffy gaztea da.
380
00:23:27,240 --> 00:23:31,920
Ziztu bizian, One Piece
Altxorraren bila doaz.
381
00:23:32,240 --> 00:23:36,640
Ziztu bizian
uharte misteriotsura doaz.
382
00:23:37,200 --> 00:23:41,480
Elkar lanean
beteko dute bai helburua.
383
00:23:42,120 --> 00:23:46,680
Eta azkenean
beteko dute beren ametsa”.
384
00:23:55,680 --> 00:23:57,080
Zer da itsaso laua?
385
00:23:57,240 --> 00:24:00,960
Nork esan zuen Gerraontzi uhartera
iristea erraza zela?
386
00:24:01,120 --> 00:24:03,600
Uste dut
saltsa ederrean sartu garela.
387
00:24:03,760 --> 00:24:07,000
Mutilok, ez duzue uste Apis zerbait
ezkutatzen ari zaigula?
388
00:24:07,160 --> 00:24:09,240
Begira, gerraontzia dirudi.
389
00:24:09,400 --> 00:24:10,800
Baina zer da hori?
390
00:24:10,960 --> 00:24:13,840
Ba egia esatea nahi baduzu,
ez dakit, baina ez dio axola.
391
00:24:14,000 --> 00:24:16,280
Arazoak arazo,
beti aurrera egingo dut.
392
00:24:16,440 --> 00:24:18,640
Ni piraten erregea izango naiz!