Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S02E100 - 100. Koza, matxinoen armadako buruzagia.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:08,280 --> 00:00:11,880
“Mundu zabal honetan,
amets baten atzetik zabiltzate.

2
00:00:12,040 --> 00:00:15,080
Aurrean duzuen
itsaso zabala zeharkatuz,...

3
00:00:15,240 --> 00:00:18,480
...biharko eguna duzue helburu,
gero eta lausoagoa.

4
00:00:18,640 --> 00:00:21,320
Aurkitu bidea.
Bete zuen ametsak.

5
00:00:21,480 --> 00:00:23,200
Itsasontzi berean
zoazte denok...

6
00:00:23,360 --> 00:00:26,480
...eta askatasuna
da zuen bandera”.

7
00:00:32,560 --> 00:00:34,480
Abestia

8
00:00:34,640 --> 00:00:38,080
“Itsasoan da gure ametsa,...

9
00:00:38,240 --> 00:00:41,280
...itsasoan da gure etorkizuna.

10
00:00:41,440 --> 00:00:45,800
Bidaia luzea marra handira,
haizeak garamatza.

11
00:00:46,040 --> 00:00:49,280
Pirata talde bikaina,...

12
00:00:49,440 --> 00:00:52,520
...garai ezinak gara.

13
00:00:52,680 --> 00:00:55,920
Eta gure ontzian
itsasoaren...

14
00:00:56,080 --> 00:00:59,360
...azkeneraino goaz.

15
00:00:59,520 --> 00:01:02,880
Aro berri bat
etorkizunari begira,...

16
00:01:03,040 --> 00:01:05,840
...marra handian
ezkutatzen da bai.

17
00:01:06,000 --> 00:01:09,240
Gold Roger pirata kapitainaren...

18
00:01:09,400 --> 00:01:13,960
...altxor ezkutua.

19
00:01:17,960 --> 00:01:21,320
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

20
00:01:21,480 --> 00:01:24,480
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...

21
00:01:24,640 --> 00:01:27,800
...gure etorkizunarekin
bat egin,...

22
00:01:27,960 --> 00:01:30,480
...guztiok elkarrekin.

23
00:01:30,640 --> 00:01:33,880
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

24
00:01:34,040 --> 00:01:36,880
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...

25
00:01:37,040 --> 00:01:42,040
...gure etorkizunarekin
bat ein. Guztiok elkarrekin”.

26
00:01:51,320 --> 00:01:53,080
Narratzailea

27
00:01:53,240 --> 00:01:54,520
“Hiru urte dira...

28
00:01:54,680 --> 00:01:58,920
...azken auriak egin zituela
eta egoera larria da.

29
00:01:59,080 --> 00:02:02,160
Herritarrek, etsita,
armak hartzea erabaki dute...

30
00:02:02,320 --> 00:02:04,080
...irtenbidearen bila.

31
00:02:04,240 --> 00:02:08,000
Lehorteak
infernu bihurtua du lurraldea.

32
00:02:09,680 --> 00:02:13,640
Gerra zibila eragozteko,
Luffy eta bere taldea,...

33
00:02:13,800 --> 00:02:16,360
Erumalu utzi
eta Yubara bidean dira.

34
00:02:16,520 --> 00:02:19,320
Han dago matxinoen armada”.

35
00:02:22,240 --> 00:02:25,600
KOZA, MATXINOEN ARMADAKO BURUZAGIA

36
00:02:25,760 --> 00:02:28,040
ETA BIBIREN AMETSA

37
00:02:42,640 --> 00:02:46,120
A!

38
00:02:46,280 --> 00:02:48,840
A!

39
00:03:02,600 --> 00:03:04,760
Ai!

40
00:03:05,640 --> 00:03:09,000
Geldi! Aurreztu ura!

41
00:03:10,880 --> 00:03:13,800
Ezin dugu alferrik galdu, Luffy!

42
00:03:13,960 --> 00:03:18,160
Estuegi hartzen duzu gauza.
Acek kupel betea ekarri zuen.

43
00:03:18,320 --> 00:03:20,480
Neurriz edan behar da hala ere.

44
00:03:20,640 --> 00:03:22,800
Zuk neurriz kanpo edan duzu.

45
00:03:22,960 --> 00:03:24,960
Honek ere zahato bat ur dauka.

46
00:03:25,120 --> 00:03:28,880
Ez kontakatilua izan,
hau ez dut eta neuretzat gorde.

47
00:03:29,040 --> 00:03:31,080
Nami eta Bibirentzat da.

48
00:03:32,120 --> 00:03:35,360
Nami! Bibi!
Zurrutadatxo bat nahi?

49
00:03:35,520 --> 00:03:37,400
Berak nahi ez badu...

50
00:03:37,560 --> 00:03:39,200
Ez, milesker.

51
00:03:39,360 --> 00:03:42,560
Ekarri hona! Egarriak nago!
E! Kendu eskuak!

52
00:03:44,320 --> 00:03:46,200
Ur pixka bat, Chopper?

53
00:03:46,360 --> 00:03:48,640
Ez, ondo nago.
Milesker, dena den.

54
00:03:48,800 --> 00:03:51,120
Denontzat da!
Ura botako duzue!

55
00:03:51,280 --> 00:03:53,200
Ezetz!
Egarriak nago!

56
00:03:53,360 --> 00:03:56,800
Bibi, matxinoen armadaren berri
emango didazu?

57
00:03:56,960 --> 00:04:00,120
Bai, Nami, dena jakiteko eskubidea
duzue.

58
00:04:01,640 --> 00:04:04,960
Duela hamaika urte
hasi zen dena.

59
00:04:06,880 --> 00:04:11,160
“Erregina miragarria
izango zara”.

60
00:04:23,080 --> 00:04:26,840
ALABASTAKO ERREINUA
DUELA HAMAIKA URTE

61
00:04:43,680 --> 00:04:46,640
Maiestatea!
Gure herria lehortzen...

62
00:04:46,800 --> 00:04:49,760
...eta zuk ezin duzu ezer egin
gu salbatzeko.

63
00:04:49,920 --> 00:04:54,320
-Eguraldia jainkoaren eskuetan dago.
Zuen erregea naiz,...

64
00:04:54,480 --> 00:04:58,360
...baina naturaren kontuetan ez dut
batere aginpiderik.

65
00:04:58,520 --> 00:05:03,160
-Nolatan ez? Aitak beti esaten
du errege ahalguztiduna dela.

66
00:05:03,320 --> 00:05:07,760
-Gizakiongan badut boterea,
baina ez naturaren gainean.

67
00:05:07,920 --> 00:05:10,680
-Maiestatea, mutilaren aitak ikusi
nahi zaitu.

68
00:05:10,840 --> 00:05:13,760
-Barkatu gure semearen atrebentzia,
jauna.

69
00:05:13,920 --> 00:05:17,280
Leporatu niri bere okerren
erantzukizun guztia!

70
00:05:17,440 --> 00:05:20,880
Barkaiouzu, arren.
Eta ezarri neuri zigorra!

71
00:05:21,040 --> 00:05:24,200
Makurtu.
Burugabe hutsa da, maiestate.

72
00:05:24,360 --> 00:05:29,360
Burugabe hutsa, astakirtena.
Astakirtena! Astakirtena!

73
00:05:30,160 --> 00:05:33,360
-Oker ez banago, zu Toto zara.

74
00:05:33,520 --> 00:05:34,640
-Bai.

75
00:05:34,800 --> 00:05:37,200
-Ez kezkatu, Toto,
zure seme sutsuagatik.

76
00:05:37,360 --> 00:05:40,480
Lehorteak nahiko arazo
sortu digu, orain gainetik...

77
00:05:40,640 --> 00:05:42,160
...zigorrak ezartzen hasteko.

78
00:05:42,320 --> 00:05:45,880
Etxera zaitez semearekin
eta irakatsi lasaitzen.

79
00:05:46,040 --> 00:05:49,840
-Borondate onekoa zara oso.
Eskerrik asko, maiestatea.

80
00:05:50,000 --> 00:05:51,920
Eskerrik asko.

81
00:05:52,080 --> 00:05:56,720
-Ez al dakizu zure mendekoak premia
gorrian bizi direla?

82
00:05:56,880 --> 00:05:59,120
-Koza! Itzuli hona!

83
00:06:01,320 --> 00:06:04,440
-Toto!
-Bai, maiestatea.

84
00:06:04,600 --> 00:06:06,920
-Bihotz oneko semea duzu.

85
00:06:07,080 --> 00:06:09,640
Herrikideez arduraturik
etorri da hona.

86
00:06:09,800 --> 00:06:12,400
Hori berez ez dago gaizki.

87
00:06:12,560 --> 00:06:15,440
Nire mendeko guztiak horrelakoak
balira...

88
00:06:22,040 --> 00:06:25,000
(NESKA)
Hara, ume negarti bat.

89
00:06:26,920 --> 00:06:29,040
-Esan berriz, kemenik baduzu.

90
00:06:29,200 --> 00:06:31,160
-Negarti!

91
00:06:34,480 --> 00:06:37,240
-Maiestatea.
-Bai, zer dugu, Igarappoi?

92
00:06:37,400 --> 00:06:40,960
-Begirune osoz, jauna, baina herri
altxorrak ez du ematen...

93
00:06:41,120 --> 00:06:43,240
...herritar guztiei
laguntzeko haina.

94
00:06:43,400 --> 00:06:47,000
-Eta zertan zaude? Errege etxeko
gastuak murrizturik...

95
00:06:47,160 --> 00:06:49,080
...izango da dirua denentzat.

96
00:06:49,240 --> 00:06:51,600
-Bai maiestatea, utzi nire esku.

97
00:06:51,760 --> 00:06:56,160
-Maiestatea, zure baimenarekin. Bibi
printzesa.

98
00:07:00,320 --> 00:07:02,760
Borrokatu eta galdu egin dut.

99
00:07:02,920 --> 00:07:05,280
-Bibi!
-Bibi printzesa!

100
00:07:05,440 --> 00:07:08,760
Ume lotsagabe horrek gure erreinuko
printzesa jotzea ere!

101
00:07:08,920 --> 00:07:12,080
Garbituko dut.
-Geldik, bakea behar dugu!

102
00:07:12,240 --> 00:07:14,880
-Barkatu, maiestatea, barkatu!

103
00:07:15,040 --> 00:07:18,120
Neure bizitza
emango dizuet ordainetan!

104
00:07:18,280 --> 00:07:21,200
-Bai ba!
-Nahikoa da!

105
00:07:24,080 --> 00:07:28,560
Burugabe hori!
Ume kontuak besterik ez dira!

106
00:07:37,640 --> 00:07:40,360
Hemen duzue frutarik onena!

107
00:07:40,520 --> 00:07:43,040
-Buztin ontziak eta potoak!
Buztin ontziak!

108
00:07:43,200 --> 00:07:45,440
-Zatozte, zatozte!

109
00:07:45,600 --> 00:07:47,120
Umeak garrasika

110
00:07:47,280 --> 00:07:50,040
-Hemen duzue frutarik onena!

111
00:07:50,200 --> 00:07:51,600
Umeak animatzen

112
00:07:51,760 --> 00:07:53,120
Emaiozu egurra!

113
00:07:53,400 --> 00:07:55,960
Eman gogor!

114
00:07:58,720 --> 00:08:02,920
-Ze arraio zabiltzate?
Koza da gure buruzagia.

115
00:08:06,080 --> 00:08:10,080
Nik garaitzen badut, zuen buruzagia
neu izango naiz.

116
00:08:10,240 --> 00:08:12,920
-Ez nauzu garaituko, neska.

117
00:08:13,080 --> 00:08:16,640
Ni naiz eta beti izango naiz hemengo
buruzagia.

118
00:08:17,880 --> 00:08:19,720
-Ezezkoan nago.

119
00:08:21,840 --> 00:08:24,640
-Emaiozu astindu eder bat!
-Tira!

120
00:08:24,800 --> 00:08:28,040
-Erakutsi nor den
hemengo buruzagia!

121
00:08:28,200 --> 00:08:31,560
Animatzen

122
00:08:35,240 --> 00:08:39,240
Entzun, lagunak! Bibi hemendik
aurrera...

123
00:08:39,400 --> 00:08:43,240
...taldeko buruzagi ordea da.
Ados zaudete?

124
00:08:43,400 --> 00:08:47,040
(DENEK) Bai! Aupa!

125
00:08:47,200 --> 00:08:49,440
-Begira, Igarappoi.

126
00:08:49,600 --> 00:08:51,760
Bibik lagunak egin ditu.

127
00:08:51,920 --> 00:08:53,280
-Bai, jauna.

128
00:08:53,440 --> 00:08:55,960
-Tronura iristean
konfiantzazko adiskideak...

129
00:08:56,120 --> 00:08:57,600
...beharko ditu ondoan.

130
00:08:57,760 --> 00:09:01,160
Salduko ez duten
benetako lagunak.

131
00:09:06,440 --> 00:09:08,240
Egunon!

132
00:09:08,720 --> 00:09:12,520
Toto jauna eta andrea,
Koza etxean da?

133
00:09:12,680 --> 00:09:16,960
-Kaixo, gorentasuna, ez ba,
goiz-goiz joan da.

134
00:09:17,120 --> 00:09:20,680
Betiko lekuan ibiliko da.
-Banoa haren bila.

135
00:09:20,840 --> 00:09:23,880
-Bibi, gera zaitez bazkaltzera!

136
00:09:24,040 --> 00:09:26,800
-Bazkaldu dut! Milesker!

137
00:09:26,960 --> 00:09:29,400
-Harrigarria da benetan.

138
00:09:29,560 --> 00:09:33,920
Erreinuko printzesa nekazari xumeon
semearekin jolasean.

139
00:09:34,080 --> 00:09:36,640
-Halaxe izan behar luke beti.

140
00:09:36,800 --> 00:09:38,800
-Igarappoi, bazkaldu nahi duzu?

141
00:09:38,960 --> 00:09:42,400
-Ez, milesker,
badut janaria zorroan.

142
00:09:50,640 --> 00:09:52,240
Ixo.

143
00:09:52,400 --> 00:09:55,520
Baina maiestatea,
zu ere hemen?

144
00:09:55,680 --> 00:09:57,000
-Hara maiestatea.

145
00:09:58,920 --> 00:10:01,440
Esan nizun
neu arduratuko nintzela.

146
00:10:01,600 --> 00:10:06,200
-Baina ni, Igarappoi, kezkaturik
nago, oso gaztea da eta.

147
00:10:07,680 --> 00:10:11,440
-Itzuli jauregira niregan konfiantza
pixka bat baduzu.

148
00:10:11,600 --> 00:10:15,600
-Baina...
-Ze baina eta baina ondo?

149
00:10:24,280 --> 00:10:27,040
Haurtzaro polita
bizi izan zenuen.

150
00:10:27,240 --> 00:10:28,360
Bai.

151
00:10:28,520 --> 00:10:29,680
Barre

152
00:10:29,840 --> 00:10:31,320
Zatoz!
Ekarri hori!

153
00:10:31,480 --> 00:10:32,560
Ez horixe!
Eman ura!

154
00:10:32,720 --> 00:10:35,880
Hala ere,
dena ez zen atsegina izan.

155
00:10:40,320 --> 00:10:44,160
Abesten

156
00:10:46,400 --> 00:10:50,720
Nora zoaz, neska?
-Lagunduko dizugu, polita.

157
00:10:54,240 --> 00:10:57,320
-Babes dezagun Bibi!
(DENEK) Bai!

158
00:10:57,480 --> 00:11:00,680
-Eman gogor!
-Hartu!

159
00:11:02,120 --> 00:11:04,440
-Baina, lagunak! Ez!

160
00:11:04,600 --> 00:11:08,160
-Alde egin bizkor! Gaizkile hauek
bahitu nahi zaituzte.

161
00:11:08,320 --> 00:11:11,400
-Joan bizkor hemendik, Bibi!
-Zoaz lehenbailehen!

162
00:11:11,560 --> 00:11:14,720
-Eta zuek zer egingo duzue?

163
00:11:14,880 --> 00:11:19,200
-Lasai, mutilak, ez dugu hilko.
Bahitu besterik ez,...

164
00:11:19,360 --> 00:11:21,920
...gero diru saria eskatzeko.

165
00:11:24,880 --> 00:11:28,080
Zatoz gure jauregira, printzesatxo
polita.

166
00:11:29,680 --> 00:11:33,000
Biek barre

167
00:11:33,160 --> 00:11:34,640
-Geldi hor!

168
00:11:34,800 --> 00:11:37,040
Guk babestuko dugu,
hil edo bizi!

169
00:11:37,200 --> 00:11:39,240
(DENEK) Bai!

170
00:11:43,280 --> 00:11:45,760
Hara, begira horri!

171
00:11:45,920 --> 00:11:48,240
Ze arraio da?

172
00:11:48,400 --> 00:11:50,560
Handia da.

173
00:11:50,720 --> 00:11:52,760
Eta gogorra.

174
00:11:52,920 --> 00:11:54,920
A!

175
00:12:02,760 --> 00:12:04,920
Itzel!

176
00:12:16,440 --> 00:12:20,440
Bibi, segi istorioa kontatzen,
mesedez. Jakin minez nago.

177
00:12:20,600 --> 00:12:25,200
Ba, Koza bihotz oneko mutila
zen eta oso kementsua.

178
00:12:26,240 --> 00:12:30,040
Sutsuegia ere bazen
eta horrek kezkatzen ninduen.

179
00:12:31,280 --> 00:12:32,840
(HAURREK) Bai, hori da!

180
00:12:33,000 --> 00:12:35,880
(KOZA) -Geldi! Geure bizitzarekin
babestuko dugu!

181
00:12:36,040 --> 00:12:39,120
-Bai!
-Ez dezagun bakarrik utzi!

182
00:12:39,280 --> 00:12:43,040
-Hartu!
-Alde! Alde!

183
00:12:48,400 --> 00:12:50,920
-Atzealdea ere
babestu behar da.

184
00:12:51,120 --> 00:12:52,840
-Ez! Beste bat!

185
00:12:53,880 --> 00:12:57,760
-A! Neska madarikatua!
Hau mina!

186
00:12:59,520 --> 00:13:02,560
-Hondakinetara doa,
goazen atzetik.

187
00:13:04,960 --> 00:13:07,320
Ez mugitu!
-Ez! Alde!

188
00:13:07,480 --> 00:13:10,640
-Kendu paretik.
-Alde!

189
00:13:12,760 --> 00:13:14,960
Ze ezbehar da hau?

190
00:13:21,120 --> 00:13:25,640
Esadazu, mutiko, zer da hau?
Ze gertatu da hemen?

191
00:13:25,800 --> 00:13:30,240
-Gaizkile batzuk
Bibi bahitu nahian dabiltza.

192
00:13:30,400 --> 00:13:31,880
-Bibi!

193
00:13:32,040 --> 00:13:34,880
-Ezin izan diegu eragotzi.

194
00:13:35,040 --> 00:13:38,480
Hondakinetara doaz.
Koza joan da haien atzetik.

195
00:13:38,640 --> 00:13:40,040
-Arraioa.

196
00:13:44,000 --> 00:13:48,520
Non zaude! Non zaude, printzesatxo
polita?

197
00:13:48,680 --> 00:13:51,240
-Non ote dabil?
Ez dut inon ere ikusten.

198
00:13:51,400 --> 00:13:52,920
-Ez da urrun ibiliko.
-Non ezkutatu ote da?

199
00:13:53,080 --> 00:13:54,680
-Hemen nonbait egongo da.

200
00:13:54,840 --> 00:13:58,240
-Zatoz, printzesa, non zaude?

201
00:14:06,320 --> 00:14:08,720
Hau bai ustekabe ederra.

202
00:14:09,960 --> 00:14:14,120
Zintzo portatzen bazara,
bizirik iraungo duzu agian.

203
00:14:15,640 --> 00:14:17,320
-Utzi bakean!

204
00:14:18,280 --> 00:14:20,120
-Hemen zaude!

205
00:14:21,280 --> 00:14:23,440
-Ondo zaude, Bibi?

206
00:14:26,560 --> 00:14:29,800
Zuk ez dakizu
zertarako gai naizen ni.

207
00:14:29,960 --> 00:14:32,360
Hobe duzu
orain bertan ospa egin.

208
00:14:32,520 --> 00:14:36,600
-Mutiko, utzi txorakeriak
eta emadazu printzesa.

209
00:14:38,240 --> 00:14:41,240
Ez nazazu haserrarazi, txikito.

210
00:14:41,400 --> 00:14:44,840
-Koza, goazen bizkor,
ezpata dauka!

211
00:14:45,000 --> 00:14:47,080
-Ez diot batere beldurrik.

212
00:14:47,240 --> 00:14:48,800
-A, ez?

213
00:14:53,120 --> 00:14:56,720
(KOZA GOGORATZEN) “Bibi babestuko
dut, hil edo bizi!”

214
00:14:56,880 --> 00:14:59,320
-Koza, ez! Hil egingo zaitu!

215
00:14:59,480 --> 00:15:01,280
-Zatoz, mutiko.

216
00:15:06,280 --> 00:15:07,880
A!

217
00:15:42,960 --> 00:15:44,120
Koza!

218
00:15:45,560 --> 00:15:48,600
-Ze egin diozu gure lagunari?

219
00:15:49,400 --> 00:15:53,280
-Ausartzea ere.
-Ordainduko duzue hau.

220
00:15:54,760 --> 00:15:57,080
Neska, zatoz berehala.

221
00:15:57,240 --> 00:16:01,720
Biek garrasi

222
00:16:03,000 --> 00:16:05,320
-Aita! Igarappoi!

223
00:16:05,480 --> 00:16:08,920
-Bibi printzesa, ondo zaude?
-Gaizkile arraioak!

224
00:16:09,080 --> 00:16:12,000
Ene alaba erreinuko printzesa bahitu
nahi zenuten?

225
00:16:12,160 --> 00:16:15,160
Gaizkile madarikatuak!

226
00:16:16,680 --> 00:16:18,640
-(GIZONA) Eurak dira, bai!

227
00:16:18,800 --> 00:16:22,920
-Chaka, Pelu,
nolatan zuek biok hemen?

228
00:16:23,080 --> 00:16:26,080
-Nolatan gu hemen?
Horixe galdetu behar nizun.

229
00:16:26,240 --> 00:16:29,920
-Bai, maiestatea. Zertan zabiltza
zu jauregitik kanpo?

230
00:16:30,080 --> 00:16:32,040
Ez zenuke
horrelakorik egin behar.

231
00:16:32,200 --> 00:16:33,720
-Bai, arrazoi du.

232
00:16:34,520 --> 00:16:36,440
-Igarappoi, Koza gaizki dago!

233
00:16:36,600 --> 00:16:39,920
-Bai,
mediku baten premia gorria du.

234
00:16:40,080 --> 00:16:42,080
Eta bere lagunek ere bai

235
00:16:42,240 --> 00:16:44,400
Chaka, Pelu,
zoazte medikuaren bila.

236
00:16:44,560 --> 00:16:45,800
-Bai!

237
00:16:45,960 --> 00:16:48,640
Kementsu jokatu duzu, mutiko.

238
00:16:54,280 --> 00:16:58,480
(ERREGEA) Zer duzu, Bibi?
Triste eta betilun zaude.

239
00:16:59,080 --> 00:17:01,800
-Beldur handia pasatu dut.

240
00:17:01,960 --> 00:17:04,560
-Nik ere bai. Normala da.

241
00:17:04,720 --> 00:17:08,520
Gaizkile bihotz gabeak ziren
eta armak zituzten.

242
00:17:08,680 --> 00:17:10,360
-Ez da hori.

243
00:17:11,960 --> 00:17:15,960
Niregatik bizitza emateko
prest zeundeten.

244
00:17:16,120 --> 00:17:18,840
-Bizitzarekin ere
babestuko dugu!

245
00:17:23,560 --> 00:17:27,800
Eta nik ez dut nahi
niregatik inor hiltzea!

246
00:17:29,280 --> 00:17:33,320
-(PENTSATZEN) “Gaixoa, lagunen
biziaz kezkatzen”.

247
00:17:44,320 --> 00:17:47,880
Bibi, oraindik txikia bada ere,
printzesa da.

248
00:17:48,040 --> 00:17:51,080
Eta milesker, Koza, erreinuaren
izenean.

249
00:17:51,240 --> 00:17:53,880
Milesker egin duzunagatik.

250
00:17:54,040 --> 00:17:58,280
-Egin beharrekoa egin dut.
Bibi gure laguna da.

251
00:17:58,440 --> 00:18:02,520
-Ondo esana. Alabastako belaunaldi
berria...

252
00:18:02,680 --> 00:18:06,480
...jator bezain kementsu dator.
Herri hau maite duzu?

253
00:18:06,640 --> 00:18:09,200
-Bai, nire sorterria da.

254
00:18:09,360 --> 00:18:11,400
-Nik ere maite dut.

255
00:18:13,600 --> 00:18:16,840
Maies... Bo, bo, bo!

256
00:18:17,000 --> 00:18:20,720
Maiestatea,
kezkatu samarturik nago.

257
00:18:20,880 --> 00:18:22,240
-Zer ba?

258
00:18:22,960 --> 00:18:27,040
-Ba begira, Bibi printzesa
ez da jaiotzez bertokoa...

259
00:18:27,200 --> 00:18:31,560
...eta oso neska sentibera
da agintari izateko.

260
00:18:31,720 --> 00:18:33,800
-Igarappoi.
-Bai.

261
00:18:35,440 --> 00:18:39,760
-Bibi erregina duina
eta bikaina izango da.

262
00:18:45,240 --> 00:18:50,160
-Ni bizi naizen artean,
nire leialtasun osoa izango du.

263
00:18:51,400 --> 00:18:52,760
Yubara?

264
00:18:52,920 --> 00:18:57,080
-Bai ba, Bibi. Zure aitak eskatu
dio nireari eta hitz eman dio.

265
00:18:57,240 --> 00:19:01,120
-Eta zertarako, ordea?
-Yubako oasian ez da inor bizi.

266
00:19:01,280 --> 00:19:04,280
Pentsa, berebizikoa
da herri bat sortzeko.

267
00:19:05,320 --> 00:19:08,840
Hara-hona ibiltzen diren Alabastako
bidaiari...

268
00:19:09,000 --> 00:19:12,160
...eta merkatari asko
eta askoren bidegurutzea da.

269
00:19:16,320 --> 00:19:20,240
“Han herri bat sortzeak onura handia
ekarriko digu denoi”.

270
00:19:22,240 --> 00:19:24,240
Bikain, ezta?

271
00:19:24,400 --> 00:19:28,320
Eta erregek aita izendatu
du eginkizun horretarako buru.

272
00:19:28,480 --> 00:19:30,960
-Zuk ere joan behar duzu?
-Bai horixe.

273
00:19:31,120 --> 00:19:33,880
Aitak hemen geratzeko
esan dit, baina...

274
00:19:34,040 --> 00:19:37,480
Yubara joan nahi dut.
Ez da lan samurra izango,...

275
00:19:37,640 --> 00:19:40,920
...baina herri berri bat sortuko
dugu Yubako oasian,...

276
00:19:41,080 --> 00:19:42,280
...bai horixe!

277
00:19:42,440 --> 00:19:46,760
Yubak salbatuko du noizbait lurralde
hau.

278
00:19:56,160 --> 00:20:00,080
Uste osoa dut zuregan.
-Ohore handia da niretzat.

279
00:20:00,240 --> 00:20:03,040
Herri bikaina eraikiko dugula hitz
ematen dizut.

280
00:20:03,200 --> 00:20:06,160
Agur, Bibi, berriz ikusi arte.

281
00:20:06,320 --> 00:20:10,000
Lana bukatzen dugunean, etorriko
zara bisitan, ezta?

282
00:20:10,160 --> 00:20:12,320
-Bai, Toto jauna.

283
00:20:12,480 --> 00:20:16,120
-Herrialde osorako izango da
onuragarri gure herri berria,...

284
00:20:16,280 --> 00:20:17,800
...bai horixe!

285
00:20:17,960 --> 00:20:20,280
(TOTO) Aurrera!
-Agur, Bibi.

286
00:20:20,440 --> 00:20:24,320
Egunen batean erregina miragarria
izango zara.

287
00:20:24,480 --> 00:20:26,040
-Milesker.

288
00:20:28,040 --> 00:20:31,840
Koza,
erakutsi errespetu pixka bat.

289
00:20:32,840 --> 00:20:37,120
Kozak esan duen bezala,
Yuba herrialde osorako...

290
00:20:37,280 --> 00:20:39,040
...onuragarri izango da.

291
00:20:42,720 --> 00:20:47,200
Bai, Koza zure txikitako
lagun mina da, baina...

292
00:20:47,360 --> 00:20:50,080
Badu zerikusirik
matxinoen armadarekin?

293
00:20:50,240 --> 00:20:51,600
Bai.

294
00:20:52,600 --> 00:20:55,880
Badakizu matxinoen armadakoak Yuban
daudela...

295
00:20:56,040 --> 00:21:00,280
...eta Koza da, hain zuzen,
armadako buruzagia.

296
00:21:00,800 --> 00:21:02,400
Ez da izango!

297
00:21:03,680 --> 00:21:06,320
Nire aspaldiko lagun mina.

298
00:21:07,320 --> 00:21:11,200
-Nami!
Begira ze ekarri dizudan.

299
00:21:11,360 --> 00:21:13,560
Namik eta bibik garrasi

300
00:21:13,720 --> 00:21:16,400
Basamortuko abakandoak.

301
00:21:16,560 --> 00:21:18,960
Ez da abakandoa,
eskorpioia da.

302
00:21:19,960 --> 00:21:21,960
Bete-beterik nago!

303
00:21:23,400 --> 00:21:25,760
Eskorpioi erraldoi bat
jan duzue?

304
00:21:25,920 --> 00:21:28,080
Ea, Machuge, goazen!

305
00:21:30,280 --> 00:21:32,560
Ze haizek jo ditu bi horiek?

306
00:21:32,720 --> 00:21:34,480
(DENEK) Auskalo.

307
00:21:36,680 --> 00:21:38,520
JARRAITUKO DU

308
00:21:45,680 --> 00:21:49,480
“Zure oroitzapen guztiak...

309
00:21:49,640 --> 00:21:54,400
...atzean geratu dira
uharte ilun batean.

310
00:21:54,960 --> 00:21:58,120
Zure oroimenean, baina,...

311
00:21:58,280 --> 00:22:02,760
...iparrorratz eta izarren
laguntzaz...

312
00:22:02,920 --> 00:22:05,680
...iritsiko zara...

313
00:22:05,880 --> 00:22:08,600
...mundu berrira.

314
00:22:09,400 --> 00:22:12,640
Zure lagunak...

315
00:22:12,800 --> 00:22:16,440
...bertan izango dira.

316
00:22:16,680 --> 00:22:21,480
Zatoz gurekin lagun, hegan.

317
00:22:22,320 --> 00:22:26,760
Itsaso urdinean murgiltzera.

318
00:22:28,440 --> 00:22:31,640
Paradisu urrunak...

319
00:22:31,840 --> 00:22:36,800
...lagunekin ezagutzera,...

320
00:22:36,960 --> 00:22:39,240
...laguna.

321
00:22:39,400 --> 00:22:42,800
Zatoz amets egitera”.

322
00:22:55,160 --> 00:22:58,160
Zertan dabil Ace?
Aiztoa zorrozten ari da.

323
00:22:58,320 --> 00:23:00,960
Ez dakit ba, norbait atzetik izango
du agian.

324
00:23:01,120 --> 00:23:02,440
Ace pirata gogorra omen da.

325
00:23:02,600 --> 00:23:05,080
Iraganeko kontu ezkuturen bat,
behar bada.

326
00:23:05,240 --> 00:23:07,640
Bizar Beltz ospetsuaren kontra
borrokatu zen.

327
00:23:07,800 --> 00:23:11,600
Pirata gogorra, bai horixe.
Ez esan! Ace gaiztoa da?

328
00:23:11,760 --> 00:23:14,920
Ez nahasi bazterrak.
Nire anaia mutil itzela da.

329
00:23:15,000 --> 00:23:18,640
Eta bere laguntzarekin ni,
piraten erregea izango naiz.