Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S02E101 - 101. Ace eta Eskorpioiren dueloa.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:08,320 --> 00:00:12,240
"Mundu zabal honetan,
amets baten atzetik zabiltzate.

2
00:00:12,400 --> 00:00:15,320
Aurrean duzuen itsaso zabala
zeharkatuz,...

3
00:00:15,480 --> 00:00:18,720
...biharko eguna duzue helburu,
gero eta lausoagoa.

4
00:00:18,880 --> 00:00:21,280
Aurkitu bidea.
Bete zuen ametsak.

5
00:00:21,440 --> 00:00:23,640
Itsasontzi berean
zoazte denok...

6
00:00:23,800 --> 00:00:26,560
...eta askatasuna da
zuen bandera."

7
00:00:34,760 --> 00:00:37,360
Itsasoan da gure ametsa,...

8
00:00:37,520 --> 00:00:41,120
...itsasoan da gure etorkizuna.

9
00:00:41,280 --> 00:00:45,600
Bidaia luzea marra handira,
haizeak garamatza.

10
00:00:45,760 --> 00:00:50,760
Pirata talde bikaina,
garai ezinak gara.

11
00:00:52,520 --> 00:00:57,520
Eta gure ontzian
itsasoaren azkeneraino goaz.

12
00:00:59,680 --> 00:01:02,840
Aro berri bat
etorkizunari begira,...

13
00:01:03,000 --> 00:01:05,960
...marra handian
ezkutatzen da bai.

14
00:01:06,120 --> 00:01:11,120
Gold Roger pirata kapitainaren
altxor ezkutua.

15
00:01:18,240 --> 00:01:21,320
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

16
00:01:21,480 --> 00:01:24,480
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...

17
00:01:24,640 --> 00:01:29,640
...gure etorkizunarekin
bat egin, guztiok elkarrekin.

18
00:01:30,600 --> 00:01:33,800
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

19
00:01:33,960 --> 00:01:36,720
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...

20
00:01:36,880 --> 00:01:41,880
...gure etorkizunarekin
bat egin. Guztiok elkarrekin.

21
00:01:51,440 --> 00:01:52,840
(NARRATZAILEA)
"Hiru urte dira...

22
00:01:53,000 --> 00:01:56,920
...azken auriak egin zituela
eta egoera oso larria da.

23
00:01:57,080 --> 00:02:00,160
Herritarrek, etsita,
armak hartzea erabaki dute...

24
00:02:00,320 --> 00:02:02,040
...irtenbidearen bila.

25
00:02:02,200 --> 00:02:05,280
Bibik matxinoen armadako buruzagia
ezaguna du...

26
00:02:05,440 --> 00:02:08,240
...txiki-txikitatik.
Koza du izena.

27
00:02:08,800 --> 00:02:11,920
Haren adoreaz eta bihotz handiaz
hitz egin die...

28
00:02:12,080 --> 00:02:16,160
...taldekideei. Txikiak zirela,
Kozak bizia salbatu zion.

29
00:02:16,320 --> 00:02:19,800
Luffy eta bere taldeak Yubarako
bideari segitzen dio.

30
00:02:19,960 --> 00:02:22,000
Han dago matxinoen armada.

31
00:02:25,920 --> 00:02:29,120
ACE ETA ESKORPIOIREN ARTEKO DUELUA

32
00:02:43,920 --> 00:02:48,920
Zurrungak

33
00:02:52,320 --> 00:02:54,680
Arrausia

34
00:03:00,360 --> 00:03:02,520
Zer gertatzen da, Popo?

35
00:03:04,280 --> 00:03:05,320
Kea?

36
00:03:11,800 --> 00:03:13,440
Kaka zaharra!

37
00:03:14,000 --> 00:03:16,800
Bizkarrean daraman
tatuaje hori...

38
00:03:17,480 --> 00:03:20,760
Bera da.
Ace, suzko ukabila.

39
00:03:23,120 --> 00:03:27,520
Azkenean topo egin dugu,
iritsi da une erabakigarria!

40
00:03:29,440 --> 00:03:31,960
Hau da gosari guztia?
Gehiago eman,...

41
00:03:32,120 --> 00:03:33,840
...gehiago nahi dugu!

42
00:03:34,640 --> 00:03:37,840
Tripontzi halakoak!
Gaurkoz amaitu da.

43
00:03:39,600 --> 00:03:42,400
Luffy! Utzi nire platera!
Ez izan xuhurra!

44
00:03:42,560 --> 00:03:44,800
Uzteko esan dizut,
ez duzu entzun?

45
00:03:44,960 --> 00:03:46,360
Zuk ez duzu nahi!

46
00:03:46,520 --> 00:03:48,880
Beti borrokan aritu behar.
Zergatik?

47
00:03:49,040 --> 00:03:51,080
Ezikusiarena egin eta kito.

48
00:03:51,240 --> 00:03:55,360
Begiraiozu Acei, bere platera eta
aiztoa garbitzen ari da.

49
00:03:55,520 --> 00:03:58,800
Bai. Egia esan,
bi anaiak oso ezberdinak dira.

50
00:03:58,960 --> 00:04:00,920
Eman hori!
Ez dut nahi!

51
00:04:01,080 --> 00:04:02,960
Luffy hain da buru arina.

52
00:04:03,120 --> 00:04:05,960
Baina ez dut uste
Ace hain gizon krudela...

53
00:04:06,120 --> 00:04:09,000
...eta beldurgarria denik. Aizu,
Bibi, bazenekien...

54
00:04:09,160 --> 00:04:11,560
...saria eskaini dutela
bere buruaren truk?

55
00:04:11,720 --> 00:04:13,480
Bai?
Saria eskaini dute beragatik?

56
00:04:13,640 --> 00:04:15,840
Bai ba,
eta diru kopuru izugarria da.

57
00:04:16,000 --> 00:04:18,960
Sari ehiztarientzat
oso kilikagarria.

58
00:04:19,400 --> 00:04:23,200
Ace, suzko ukabila.
Bizar Zuriren taldekoa.

59
00:04:23,640 --> 00:04:26,080
Herri askotan
dardarka hasten dira...

60
00:04:26,240 --> 00:04:27,760
...bere izena
entzute hutsarekin.

61
00:04:27,920 --> 00:04:31,400
Zazpi Itsasoetan pirata
ankerrenetako bat dela diote.

62
00:04:31,560 --> 00:04:33,320
Errukia zer den ez dakiena.

63
00:04:33,480 --> 00:04:36,440
Orain Bizar Beltz traidorearen bila
dabil. Bere lagun bat...

64
00:04:36,600 --> 00:04:39,440
...hil zuelako.
Aurkitu arte ez du etsiko.

65
00:04:39,600 --> 00:04:42,760
Bizitza osoa
horretan eman behar badu ere.

66
00:04:45,080 --> 00:04:48,800
-Oso ondo, Ace,
orain ikusiko duzu...

67
00:04:48,960 --> 00:04:51,520
...zer den benetako
suzko ukabila!

68
00:04:51,680 --> 00:04:56,400
Tira, ez litzateke dibertigarria
izango ezustean akabatzea.

69
00:04:56,560 --> 00:05:00,960
Lehenbizi zure azpiko arroka hori
lehertuko dut. Hor doa!

70
00:05:08,640 --> 00:05:12,720
Bizirik harrapatuko zaitut
nire mendekua ikus dezazun.

71
00:05:12,880 --> 00:05:15,720
Barre

72
00:05:18,240 --> 00:05:20,560
Bueno, joan gaitezke, mutilok.

73
00:05:20,720 --> 00:05:23,800
Ai, ai, ai!
Itzultzeko esan dizut!

74
00:05:23,960 --> 00:05:25,680
Zaudete geldik!

75
00:05:28,680 --> 00:05:30,560
(ISILPEAN) Prest zaude?
-Bai.

76
00:05:30,800 --> 00:05:35,160
Entzun ondo. Zuen zain gaude denok
Yubarantz abiatzeko.

77
00:05:36,680 --> 00:05:37,760
E?

78
00:05:39,880 --> 00:05:43,120
Begira horri!
Hegan doa!

79
00:05:43,280 --> 00:05:45,760
Konturatu dira!
-Bizkor ibili.

80
00:05:45,920 --> 00:05:49,760
Haragiak ihes egin du!
Kaktusak jan dituzu berriz?

81
00:05:52,200 --> 00:05:55,120
Haragiak hitz egin
eta hegan egiten du!

82
00:05:55,280 --> 00:05:57,160
Luffy!
Itxaron!

83
00:06:02,040 --> 00:06:05,160
Haragia! Itxaron!
Non sartu da?

84
00:06:07,200 --> 00:06:11,280
Lortu dugu, Dip.
-Poliki, Chip.

85
00:06:11,440 --> 00:06:14,640
Hamar egun jan gabe
egon zara. Poliki murtxikatu.

86
00:06:14,800 --> 00:06:17,840
-Honek ametsa dirudi.
Benetako haragia.

87
00:06:18,000 --> 00:06:21,080
-Arrazoi duzu. Lur mortuetan
ez dago haragirik.

88
00:06:21,240 --> 00:06:24,560
-Hortaz, urruneko
lur mortuetatik zatozte.

89
00:06:26,800 --> 00:06:28,880
Bidaia luzea egin duzue.

90
00:06:29,040 --> 00:06:32,960
-Nor zara? Zer nahi duzu?
-Ez kendu gure janaria.

91
00:06:35,600 --> 00:06:38,360
-Ez mugitu
edo tiro egingo dizut.

92
00:06:39,400 --> 00:06:43,440
-Eskerrak. Badirudi aspaldiko
asperraldia amaitu dela.

93
00:06:43,600 --> 00:06:48,280
-Dip, zuk ez duzu behin ere tiro
egin. Ziur zaude balak dituela?

94
00:06:48,440 --> 00:06:51,640
-Ez dakit,
baina oraintxe ikusiko dugu.

95
00:06:51,800 --> 00:06:52,800
-Ez egin!

96
00:06:57,480 --> 00:07:02,360
-O! ze gertatu da?
-Armak ez dira jolasteko.

97
00:07:04,480 --> 00:07:07,440
Bestela istripuren bat
izango duzue noizbait.

98
00:07:07,600 --> 00:07:09,960
-Bala harri batekin gelditu du!

99
00:07:10,120 --> 00:07:13,080
-Sekula ez nuen ikusi
halako tipo bizkorrik.

100
00:07:13,240 --> 00:07:15,680
Aizu, Ace,
nor dira ume horiek?

101
00:07:17,760 --> 00:07:19,800
Hil baino lehen, entzuidazu.

102
00:07:19,960 --> 00:07:22,920
Pertsona baten bila nabil, mesedez,
harrapa ezazu...

103
00:07:23,080 --> 00:07:24,320
...nire partetik.

104
00:07:24,760 --> 00:07:28,520
Ordainduko dizut, milioi bat dobloi
irabaziko duzu.

105
00:07:28,680 --> 00:07:30,120
Dirutza hori daukazu?

106
00:07:30,280 --> 00:07:32,960
Orain ez,
baina handi izatean...

107
00:07:33,120 --> 00:07:36,640
...ordainduko dizudala agintzen
dizut, jauna.

108
00:07:36,960 --> 00:07:40,880
Edozer egingo dut lortzeko.
Harrapa ezazu, mesedez.

109
00:07:41,960 --> 00:07:43,360
Barre

110
00:07:43,520 --> 00:07:45,760
-Gizajoa
nire eskuetan dago.

111
00:07:45,920 --> 00:07:50,440
Eta ez da ezertaz ere ohartzen.
Arroka lehertuko dut lehenbizi.

112
00:07:50,600 --> 00:07:54,200
Gero harri azpitik atera
eta nirea izango da, bai.

113
00:07:54,360 --> 00:07:56,120
Popo, presta zaitez!

114
00:08:03,640 --> 00:08:07,640
Haragi bizidun hori aurkitu behar
dut. Non sartu ote da?

115
00:08:07,800 --> 00:08:09,760
Ergela!
Zer da?

116
00:08:09,920 --> 00:08:12,920
Ze egin duzu,
txoritzar memeloa!

117
00:08:13,080 --> 00:08:15,440
Nire plana hondatu duzu!

118
00:08:15,600 --> 00:08:19,360
A! Ez!

119
00:08:20,880 --> 00:08:22,880
Ez!

120
00:08:25,120 --> 00:08:29,480
Mutiko, irten hortik,
lehergailua da!

121
00:08:29,640 --> 00:08:32,920
Alabasta osoa
suntsitzeko adinakoa!

122
00:08:38,040 --> 00:08:41,520
Are gehiago, marra handi osoa
suntsituko du.

123
00:08:49,120 --> 00:08:51,400
Mutiko, hor zaude?

124
00:08:51,560 --> 00:08:52,640
Ez, hemen.

125
00:08:54,440 --> 00:08:58,320
Eta lehergailua, non dago?
Non dago lehergailua!

126
00:08:58,480 --> 00:08:59,520
Hau al da?

127
00:08:59,680 --> 00:09:02,320
Ez!

128
00:09:02,480 --> 00:09:04,320
Barre

129
00:09:04,480 --> 00:09:07,120
Hau bai tipo dibertigarria!

130
00:09:07,280 --> 00:09:11,760
Ondo, mutiko, utzi barre egiteari
eta lagundu bai?

131
00:09:16,560 --> 00:09:20,120
Non sartu ote da?
Ez dut ikusten. Kaka zaharra!

132
00:09:21,200 --> 00:09:25,400
Arraioa, ez dut halako aukerarik
bizitza osoan izango.

133
00:09:25,560 --> 00:09:28,680
Popo! Segi txokora
eta hitz egingo dugu.

134
00:09:30,280 --> 00:09:34,360
-Hori da. Nire anaia eta biok tipo
horren bila etorri gara...

135
00:09:34,520 --> 00:09:35,960
...lur mortuetatik.

136
00:09:37,760 --> 00:09:41,520
Eta? Jakin daiteke nor den?
Eskorpioi sari ehiztaria.

137
00:09:41,680 --> 00:09:44,280
Sari ehiztaria?
Eta zuek ume izanik,...

138
00:09:44,440 --> 00:09:46,800
Zerbatik zabiltzate
bere atzetik?

139
00:09:47,080 --> 00:09:48,240
(BIEK) Zera...

140
00:09:48,400 --> 00:09:50,640
-Ni ere bere bila nabil.
(BIEK) E?

141
00:09:50,800 --> 00:09:53,760
-Bizar Beltz akabatu zuela
esan zidaten.

142
00:09:53,920 --> 00:09:55,680
Horregatik ikusi nahi dut.

143
00:09:55,840 --> 00:09:58,640
Bera aurkitzea da Yubara joateko
dudan arrazoia.

144
00:09:58,800 --> 00:10:01,800
(DENEK) Zer?
Bizar Beltz akabatu zuen?

145
00:10:02,080 --> 00:10:03,880
Ez da makala morroia.

146
00:10:06,840 --> 00:10:10,400
-Arra! Arre, arre!

147
00:10:10,560 --> 00:10:13,400
Aizu, eta nora goaz hemendik?

148
00:10:14,800 --> 00:10:16,840
Zorionekoa zara, mutiko.

149
00:10:17,000 --> 00:10:19,560
Sekula izan den
sari ehiztari handienaren...

150
00:10:19,720 --> 00:10:21,960
...ehizarik garrantzitsuena ikusiko
duzu.

151
00:10:22,120 --> 00:10:24,320
Eskorpioi
ekinean ikusiko duzu.

152
00:10:24,480 --> 00:10:26,040
Bere amarru eta guzti.

153
00:10:26,200 --> 00:10:28,800
Orduan, sari ehiztaria zara?

154
00:10:28,960 --> 00:10:32,120
Nire balentriak kontatuko banizkizu,
emozioak...

155
00:10:32,280 --> 00:10:34,400
...ez lizuke arnasarik ere hartzen
utziko.

156
00:10:34,560 --> 00:10:36,520
Mundu zabalean
eginiko pertsekuzioak,...

157
00:10:36,680 --> 00:10:39,760
...hil edo biziko dueluak
ezlekuetan, milaka gaizkile...

158
00:10:39,920 --> 00:10:41,080
...erruki eske.

159
00:10:41,240 --> 00:10:44,160
Benetan?
Hori egia da benetan?

160
00:10:44,320 --> 00:10:45,960
Zaude ziur, mutiko.

161
00:10:46,120 --> 00:10:47,240
Barre

162
00:10:47,400 --> 00:10:48,800
Bai zirraragarria!

163
00:10:48,960 --> 00:10:50,520
Barre

164
00:10:50,680 --> 00:10:55,160
Kontua da orain Ace, suzko
ukabilaren atzetik nabilela.

165
00:10:55,960 --> 00:10:59,800
Ace garaitzeko asmoa duzu?
Hori bai barregarria!

166
00:10:59,960 --> 00:11:01,160
Barre

167
00:11:01,320 --> 00:11:04,520
Hori da, egin nahi haina barre,
mutiko.

168
00:11:04,680 --> 00:11:08,400
Baina nik ondotxo dakit
pirata hori nola akabatu.

169
00:11:08,560 --> 00:11:11,760
Nazioarteko gaizkile arriskutsuena
antzemateko...

170
00:11:11,920 --> 00:11:15,640
...gauza naizela erakutsiko dut,
garbi erakutsi ere.

171
00:11:15,800 --> 00:11:17,920
Erakutsi?
Nori?

172
00:11:19,640 --> 00:11:23,280
Ba neure buruari.
Aurrera!

173
00:11:28,640 --> 00:11:32,240
Baina, Ace, ziur zaude
Bizar Beltz hilda dagoela?

174
00:11:32,400 --> 00:11:34,960
Eta morroi handikote horrek egin
duela?

175
00:11:35,120 --> 00:11:38,800
Ziur ez, horregatik ikusi nahi dut.
Egia den jakiteko.

176
00:11:38,960 --> 00:11:41,240
-Zu Ace zara?
Ace pirata?

177
00:11:43,160 --> 00:11:44,840
-Suzko ukabila!

178
00:11:49,880 --> 00:11:51,320
Zer gertatzen da?

179
00:11:52,680 --> 00:11:54,840
-Bi morroi eta hegazti bat.

180
00:11:56,520 --> 00:11:58,680
Zerbait usaintzen?
Arazoak.

181
00:12:06,920 --> 00:12:09,680
Errenditu, suzko ukabila!

182
00:12:09,840 --> 00:12:10,840
(DENEK) E?

183
00:12:11,360 --> 00:12:15,360
-Eskorpioi naiz, zure aurka
borrokatzera etorri naiz.

184
00:12:15,520 --> 00:12:18,000
Baina oinazea jasan
nahi ez baduzu,...

185
00:12:18,160 --> 00:12:21,160
...zeure kabuz errenditzeko aukera
emango dizut.

186
00:12:21,320 --> 00:12:23,680
-Hortaz, hau dugu Eskorpioi.

187
00:12:23,840 --> 00:12:25,720
Kaixo, zer moduz hemen?

188
00:12:25,880 --> 00:12:27,680
(DENEK) Luffy da eta!

189
00:12:27,840 --> 00:12:31,040
-Baina ze demontretan
zabiltza horrekin?

190
00:12:34,800 --> 00:12:38,640
-(PENTSATZEN) "Suzko ukabila,
hau ez da txantxa."

191
00:12:39,160 --> 00:12:42,120
Aizu, zer duzu?
E? Ezertxo ere ez!

192
00:12:42,280 --> 00:12:46,160
Hobe duzu babesera joan, mutiko.
Une batetik bestera...

193
00:12:46,320 --> 00:12:48,240
...inoiz ezagutu den borrokarik
latzena...

194
00:12:48,400 --> 00:12:51,200
...izango da eta,
zure begien aurrean.

195
00:12:51,360 --> 00:12:54,520
-Inozo trazak hartzen dizkiot.
(DENEK) E?

196
00:12:55,560 --> 00:12:59,000
Hau da zirrara, Ace!
Tipo hau ez dabil txantxetan!

197
00:12:59,160 --> 00:13:01,120
Eman egurra errukirik gabe!

198
00:13:01,280 --> 00:13:04,040
Ondo da, baina lehenbizi galdera bat
egin behar diot.

199
00:13:04,200 --> 00:13:05,720
Alde hortik, Luffy.

200
00:13:05,880 --> 00:13:08,840
-(PENTSATZEN)
"Baina zer duzu, Eskorpioi?

201
00:13:09,000 --> 00:13:12,080
Aurrera, indartsuena naiz,
adoretsuena. Eta gainera...

202
00:13:12,240 --> 00:13:15,880
...haurrek nire beharra dute."
Popo, eraso!

203
00:13:23,400 --> 00:13:24,800
Tori hau!

204
00:13:35,480 --> 00:13:38,440
Ez, ez, ez!
Badatorrela!

205
00:13:43,080 --> 00:13:46,920
Gizajoa, arran parrillan erretako
txuleta dirudi.

206
00:13:53,560 --> 00:13:57,760
Hau hasi besterik ez da egin.
Ikusiko dugu amaiera.

207
00:13:58,920 --> 00:14:01,520
-Hori da,
amai dezagun behingoz.

208
00:14:01,680 --> 00:14:04,840
-Bai, zeuk nahi bezala,
oraintxe bertan.

209
00:14:05,000 --> 00:14:08,400
Popo! Ekarri sugar itzalgailua!

210
00:14:13,200 --> 00:14:16,360
Nire itzalgailuak indargabetuko
zaitu.

211
00:14:17,000 --> 00:14:19,400
Zer dio, ordea?
-Itzalgailua?

212
00:14:19,560 --> 00:14:24,120
-Nire soluzio kimikoaz bustita,
zure ahalmena galduko duzu.

213
00:14:39,640 --> 00:14:42,800
Lastima, halako harropuzkeria
ezertarako ze.

214
00:14:42,960 --> 00:14:45,000
Banuen susmoa.
Zuk ez zenuen...

215
00:14:45,160 --> 00:14:47,560
...Bizar Beltz akabatu, ezta?
Baina bazenekien...

216
00:14:47,720 --> 00:14:49,560
...zurrumurru hori
nire belarrietara...

217
00:14:49,720 --> 00:14:52,720
...iritsi bezain laster
azalduko nintzela.

218
00:14:52,880 --> 00:14:56,120
-Eta ideia bikaina izan zen.

219
00:15:00,720 --> 00:15:04,680
Orain hemen zaude.
Azkenean garaituko zaitut!

220
00:15:04,880 --> 00:15:09,360
-Nahikoa da! Ez jarraitu, aita!
(DENEK) E?

221
00:15:09,520 --> 00:15:10,720
Zuen aita da?

222
00:15:15,640 --> 00:15:17,400
-Nork deitu dit?

223
00:15:17,560 --> 00:15:20,240
-O!
-Nahikoa da!

224
00:15:20,400 --> 00:15:22,320
-Dip!
Chip!

225
00:15:23,400 --> 00:15:27,000
-Aita, utzi Acen aurka
borrokatzeari.

226
00:15:27,160 --> 00:15:30,600
Indartsuegia da.
-Zer zabiltzate zuek hemen?

227
00:15:30,760 --> 00:15:32,840
Ez zeundeten lur mortuetan?

228
00:15:38,840 --> 00:15:43,600
-Begira, aita! Patata bat oso-osoa!
Egun guztirako daukagu.

229
00:15:43,760 --> 00:15:45,880
-Oso ondo, seme, oso ondo.

230
00:15:49,480 --> 00:15:53,080
-Tira ba, gaur behintzat
patata bat jan dugu.

231
00:15:53,240 --> 00:15:56,760
Noizbait izango al dugu
erabat ase arte jaterik?

232
00:15:56,920 --> 00:16:01,040
-Ez diezazula aitak entzun.
Ama hil zitzaigunean...

233
00:16:01,200 --> 00:16:04,440
...sari ehiztari izateari
utzi behar izan zion...

234
00:16:04,600 --> 00:16:06,280
...gu zaintzearren.

235
00:16:06,440 --> 00:16:10,080
-Lehen erabateko heroia zen eta
sekulako abenturak...

236
00:16:10,240 --> 00:16:12,280
...bizi izan zituen
Zazpi Itsasoetan.

237
00:16:12,440 --> 00:16:15,080
Geuk ere halako istoriorik izango
al dugu kontatzeko?

238
00:16:15,240 --> 00:16:16,840
-Ez esan txorakeriarik.

239
00:16:17,000 --> 00:16:19,880
Guk hemen geratu beharko dugu
betiko, lur mortuetan.

240
00:16:20,040 --> 00:16:22,680
Aitak bere ametsa
zokoan utzi du guregatik...

241
00:16:22,840 --> 00:16:26,200
...eta gu berarekin geratuko gara
bizitza osoan.

242
00:16:27,880 --> 00:16:32,040
-Zer duzue? Goibel zaudete?
Ez zaituztet horrela ikusi nahi.

243
00:16:32,200 --> 00:16:33,280
-Zer diozu?

244
00:16:33,440 --> 00:16:36,680
-Ni banoa, sari ehiztari
izango naiz berriro.

245
00:16:36,840 --> 00:16:39,360
Ace suzko ukabilaren bila joango
naiz.

246
00:16:39,520 --> 00:16:43,200
Eta hura menderatutakoan,
kateaturik ekarriko dizuet...

247
00:16:43,360 --> 00:16:45,720
...nitaz harro egon zaitezten.

248
00:16:50,480 --> 00:16:53,800
-Erokeria da hau,
guri ez zaigu axola gosea.

249
00:16:53,960 --> 00:16:56,280
Itzuli gurekin etxera, aita.

250
00:16:58,040 --> 00:17:01,480
-Ez kezkatu. Zuen aita munduko sari
ehiztari...

251
00:17:01,640 --> 00:17:04,200
...onena da.
Tipo hori garaituko dut...

252
00:17:04,360 --> 00:17:06,800
...eta bizia salbatzeko
erregua egingo dit...

253
00:17:06,960 --> 00:17:08,960
...beste pirata askok bezala.

254
00:17:09,120 --> 00:17:11,840
-Ez duzu utzi behar?
-Ez! Ez horixe.

255
00:17:12,000 --> 00:17:15,600
Ezin naiz gehiago
nekazari gauzaeza izan,...

256
00:17:15,760 --> 00:17:18,880
...semeei jatekoa emateko ere gauza
ez dena.

257
00:17:19,040 --> 00:17:21,400
Zin degizuet hori amaitu dela.

258
00:17:21,560 --> 00:17:25,800
Suzko ukabila garaiezina dela
badiote ere, bost axola,...

259
00:17:25,960 --> 00:17:29,560
...aurre egingo diot nire adore
eta indar guztiz.

260
00:17:29,720 --> 00:17:33,200
Horrela ulertuko duzue gizonak bere
ametsaren bila...

261
00:17:33,360 --> 00:17:34,880
...jarraitu behar duela.

262
00:17:35,040 --> 00:17:38,000
Zuen ametsei bizirik eutsi behar
diezue beti,...

263
00:17:38,160 --> 00:17:41,160
...ez utzi inoiz bazterrera,
ez uko egin.

264
00:17:41,320 --> 00:17:45,240
Egunero ahalegintzen bazarete,
lortuko duzue. Hain zuzen,...

265
00:17:45,400 --> 00:17:49,280
...borroka hori da biziaz gozatzera
eramaten gaituena.

266
00:17:49,440 --> 00:17:51,560
Bizitza bete-betean
bizi izan baduzue,...

267
00:17:51,720 --> 00:17:54,000
...ez duzue alferrik galduko.

268
00:17:54,160 --> 00:17:57,720
Entzun ondo, ez egin uko sekula
zeuen ametsei!

269
00:17:59,600 --> 00:18:00,800
-Aita, ez egin!

270
00:18:00,960 --> 00:18:04,880
-Eta orain zuen aitaren ametsa egia
bihurtuko da.

271
00:18:05,160 --> 00:18:07,920
Sari ehiztari handiena
izango naiz.

272
00:18:08,560 --> 00:18:12,760
Indartsuena,
suzko ukabila garaituta!

273
00:18:13,720 --> 00:18:16,320
Popo! Bazoka!

274
00:18:19,160 --> 00:18:22,360
Une erabakigarria iritsi da.

275
00:18:22,840 --> 00:18:26,520
-Aita, ez daukazu hil beharrik!
-Zer diozu, seme?

276
00:18:26,680 --> 00:18:29,760
-Ulertu dugu esan nahi zeniguna eta
aurrerantzean...

277
00:18:29,920 --> 00:18:32,680
...ez dugu geure bizitza patuaren
eskuetan utziko,...

278
00:18:32,840 --> 00:18:35,080
...geu izango gara etorkizunaren
jabe.

279
00:18:35,240 --> 00:18:38,720
Baina zu ez bazauzkagu ondoan,
zertarako borrokatu?

280
00:18:38,880 --> 00:18:42,960
-Barkaidazu beti kexatzen
aritzeagatik. Gaurtik aurrera...

281
00:18:43,120 --> 00:18:46,800
...goserik badut jatekoa eskuratzen
saiatuko naiz.

282
00:18:46,960 --> 00:18:50,200
-Aita, behar zaitugu!
-Ez gaitzazu utzi!

283
00:18:54,600 --> 00:18:57,400
-Ez dut egingo!
-Aitatxo!

284
00:18:57,880 --> 00:18:58,960
(DENEK) O!

285
00:19:15,800 --> 00:19:18,240
Goma-gomazko...
Utzi niri!

286
00:19:19,000 --> 00:19:20,360
Su garra!

287
00:19:36,440 --> 00:19:39,800
Aita!
-Aita!

288
00:19:39,960 --> 00:19:41,640
-Aita!
-Ondo dago?

289
00:19:42,600 --> 00:19:44,960
-Ez dakit.
-Harriak erortzean...

290
00:19:45,120 --> 00:19:47,160
...bere gorputzaz
babestu gaitu.

291
00:19:47,320 --> 00:19:49,480
Aizu, ez zinen ba, hilko?

292
00:19:53,680 --> 00:19:57,880
-Zer diozu, ordea?
Ezin naiz orain hil.

293
00:19:58,040 --> 00:20:00,240
Nire bi semeek behar naute.

294
00:20:01,760 --> 00:20:04,680
Ez nizuen ba esan,
hilezkorra naizela?

295
00:20:04,840 --> 00:20:07,360
Umeek negar

296
00:20:07,520 --> 00:20:10,320
Zuei esker garbi ikusi dut.

297
00:20:10,480 --> 00:20:14,240
Lur mortuetara itzuliko gara.

298
00:20:22,880 --> 00:20:27,400
-Agur, lagunok.
-Aizu, Ace, joan egingo zara?

299
00:20:27,560 --> 00:20:30,520
-Bai, argi dago Bizar Beltz
ez dagoela hemen.

300
00:20:30,680 --> 00:20:33,560
Ez dut, beraz, geratzeko inongo
arrazoitik.

301
00:20:33,720 --> 00:20:36,200
Lastima.
-Nora joango zara orain?

302
00:20:36,360 --> 00:20:39,480
-Eskorpioik esan didanez,
Bizar Beltz ekialdean...

303
00:20:39,640 --> 00:20:43,320
...ikusi omen zuten.
Han bilatuko dut. Luffy.

304
00:20:45,640 --> 00:20:48,560
Eraman beti zurekin.
Ez galdu inola ere.

305
00:20:48,720 --> 00:20:50,360
Zer da?
Paper puska bat?

306
00:20:50,520 --> 00:20:53,640
Paper puska horrek berriz
gu biok elkartuko gaitu.

307
00:20:53,800 --> 00:20:55,960
Elkartu?
Ez duzu nahi, ala?

308
00:20:56,120 --> 00:20:58,040
Bai horixe.
Eta zuei eskerrak...

309
00:20:58,200 --> 00:21:01,160
...eman behar dizkizuet
baldar hau zaintzeagatik.

310
00:21:01,320 --> 00:21:05,160
Buru gogor samarra da,
baina oso maite zaituzte.

311
00:21:06,120 --> 00:21:09,680
Luffy, hurrena elkartzean, kapitain
ikusi nahi zaitut.

312
00:21:09,840 --> 00:21:10,920
Ondo da.

313
00:21:11,480 --> 00:21:13,840
Egia esan, orain ere bazara.

314
00:21:14,000 --> 00:21:15,960
(DENEK) Agur!

315
00:21:17,640 --> 00:21:20,080
Agur!

316
00:21:20,240 --> 00:21:23,320
Barre

317
00:21:24,800 --> 00:21:27,240
Hara, non da Ace?
(DENEK) E?

318
00:21:30,520 --> 00:21:33,760
Joan egin da.
Ace, suzko ukabila.

319
00:21:34,400 --> 00:21:36,040
Elkar ikusiko dugu.
Ziur.

320
00:21:36,960 --> 00:21:38,120
JARRAITUKO DU

321
00:21:45,840 --> 00:21:49,360
Zure oroitzapen guztiak...

322
00:21:49,520 --> 00:21:54,520
...atzean geratu dira
uharte ilun batean.

323
00:21:54,680 --> 00:21:57,960
Zure oroimenean, baina,...

324
00:21:58,120 --> 00:22:03,120
...iparrorratz eta izarren
laguntzaz iritsiko zara...

325
00:22:06,240 --> 00:22:09,040
...mundu berrira.

326
00:22:09,520 --> 00:22:14,520
Zure lagunak
bertan izango dira.

327
00:22:16,560 --> 00:22:21,360
Zatoz gurekin lagun, hegan.

328
00:22:22,280 --> 00:22:27,280
Itsaso urdinean murgiltzera.

329
00:22:28,680 --> 00:22:33,680
Paradisu urrunak
lagunekin ezagutzera, laguna.

330
00:22:39,280 --> 00:22:41,920
Zatoz amets egitera.

331
00:22:55,800 --> 00:22:58,840
Ace oso misteriotsua da, ezta?
Egia esan, bai.

332
00:22:59,000 --> 00:23:02,920
Beraz, Chopper, emakumeei tipo
arraroak atsegin zaizkie.

333
00:23:03,080 --> 00:23:04,680
Badakit zer egin orduan.

334
00:23:04,840 --> 00:23:07,840
Adibidez eskuekin
gauza arraroak egin.

335
00:23:08,360 --> 00:23:11,720
Ze arraio gertatzen da hemen?
Pareta hautsi da!

336
00:23:11,880 --> 00:23:14,960
Lagunak, utzi kalaka emateari.
Abentura pila...

337
00:23:15,120 --> 00:23:19,360
...bizi behar dugu oraindik eta ni,
piraten erregea izango naiz.