Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S02E102 - 102. Hondakinetan galduta.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:08,160 --> 00:00:12,000
"Mundu zabal honetan,
amets baten atzetik zabiltzate.

2
00:00:12,160 --> 00:00:14,760
Aurrean duzuen
itsaso zabala zeharkatuz,...

3
00:00:14,920 --> 00:00:18,360
...biharko eguna duzue helburu,
gero eta lausoagoa.

4
00:00:18,520 --> 00:00:21,040
Aurkitu bidea.
Bete zuen ametsak.

5
00:00:21,200 --> 00:00:23,120
Itsasontzi berean
zoazte denok...

6
00:00:23,280 --> 00:00:25,960
...eta askatasuna da
zuen bandera".

7
00:00:34,880 --> 00:00:37,680
Itsasoan da gure ametsa,...

8
00:00:37,840 --> 00:00:40,800
...itsasoan da gure etorkizuna.

9
00:00:40,960 --> 00:00:43,680
Bidaia luzea marra handira,...

10
00:00:44,160 --> 00:00:46,440
...haizeak garamatza.

11
00:00:46,600 --> 00:00:49,360
Pirata talde bikaina,...

12
00:00:49,520 --> 00:00:52,440
...garai ezinak gara.

13
00:00:52,600 --> 00:00:55,840
Eta gure ontzian
itsasoaren...

14
00:00:56,000 --> 00:00:59,080
...azkeneraino goaz.

15
00:00:59,440 --> 00:01:02,680
Aro berri bat
etorkizunari begira,...

16
00:01:02,840 --> 00:01:06,080
...marra handian
ezkutatzen da bai.

17
00:01:06,360 --> 00:01:11,320
Gold Roger pirata kapitainaren
altxor ezkutua.

18
00:01:18,080 --> 00:01:21,200
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

19
00:01:21,360 --> 00:01:24,360
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...

20
00:01:24,520 --> 00:01:27,480
...gure etorkizunarekin
bat egin,...

21
00:01:27,640 --> 00:01:30,800
...guztiok elkarrekin.

22
00:01:30,960 --> 00:01:33,680
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

23
00:01:33,840 --> 00:01:36,960
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...

24
00:01:37,120 --> 00:01:39,840
...gure etorkizunarekin
bat egin.

25
00:01:40,000 --> 00:01:44,880
Guztiok elkarrekin.

26
00:01:52,400 --> 00:01:55,400
(NARRATZAILEA) “Hiru urte dira
azken auriak egin zituela...

27
00:01:55,480 --> 00:01:56,920
...eta egoera oso larria da.

28
00:01:57,080 --> 00:02:00,000
Herritarrek, etsita,
armak hartzea erabaki dute...

29
00:02:00,160 --> 00:02:01,840
...irtenbidearen bila.

30
00:02:02,000 --> 00:02:04,720
Ace agurtu eta gero,
Luffy eta bere taldeak...

31
00:02:04,880 --> 00:02:06,960
...Yuba oasirako bideari segitzen
diote...

32
00:02:07,120 --> 00:02:08,480
...basamortuan zehar.

33
00:02:08,640 --> 00:02:10,400
Matxinoen armadako buruzagia...

34
00:02:10,560 --> 00:02:12,960
...konbentzitzeko
gauza izango ote dira?

35
00:02:13,120 --> 00:02:16,200
Bien bitartean, eguzkia ostertzetik
begira dago...

36
00:02:16,360 --> 00:02:20,400
...patxadan, istorio honen korapiloa
nola askatuko den.

37
00:02:22,280 --> 00:02:23,840
HONDAKINETAN GALDUTA

38
00:02:24,000 --> 00:02:27,360
BIBI, BERE LAGUNA ETA HERRIALDE
EREDUA.

39
00:02:49,400 --> 00:02:51,040
Bere onera dator.

40
00:02:53,080 --> 00:02:55,640
Nor?
-Hobeto zaude, Luffy?

41
00:02:56,240 --> 00:02:57,680
Oso makal zeunden.

42
00:03:00,320 --> 00:03:02,240
Eta besteak?
Auskalo.

43
00:03:02,400 --> 00:03:05,840
Ez dakizu? Jakin beharra duzu.
Ba ez dakit, arrastorik ere ez.

44
00:03:06,000 --> 00:03:09,840
Inolako arrastorik ez?
Ez da barre egiteko unea.

45
00:03:10,000 --> 00:03:11,640
Ba ez dut
negar egiteko asmorik.

46
00:03:11,800 --> 00:03:13,240
Berriro galdu zarete.

47
00:03:13,400 --> 00:03:16,200
(BIEK) Eta noren errua
dela uste duzu?

48
00:03:16,600 --> 00:03:18,440
Arrastorik ere ez.

49
00:03:25,760 --> 00:03:29,120
Garrasi

50
00:03:29,280 --> 00:03:30,960
E?
Zertan dabil?

51
00:03:31,120 --> 00:03:34,080
Zer dela eta hainbeste zarata?
Nahasita dabil berriz ere.

52
00:03:34,240 --> 00:03:36,960
Ez zuen ba,
kaktus hori berriro jango?

53
00:03:37,840 --> 00:03:41,080
Gure kapitain kaskarina
beti nabarmen.

54
00:03:41,240 --> 00:03:44,240
Chopper.
Ezingo du ezer egin.

55
00:03:47,080 --> 00:03:49,960
Bai, egia da. Zeuk egin, Zoro.

56
00:03:50,120 --> 00:03:52,120
Zergatik nik?
Zor didazun diruaz...

57
00:03:52,280 --> 00:03:53,960
...hitz egitea nahi?

58
00:03:54,120 --> 00:03:57,440
Zoaz infernura,
xuhur bihozgabe hori.

59
00:03:57,600 --> 00:04:00,000
Lekua gordeko dizut!

60
00:04:00,160 --> 00:04:04,080
Orain, mugi gaitezen.
Berak hemen utzita goaz?

61
00:04:04,240 --> 00:04:07,000
-Lasai, aurkituko dituzte
gure arrastoak.

62
00:04:07,160 --> 00:04:09,680
Ez kezkatu, berehala harrapatuko
gaituzte.

63
00:04:09,840 --> 00:04:12,520
Horrela, buruari atseden pixka bat
emango diogu.

64
00:04:12,680 --> 00:04:14,760
Nekaturik zaudete, ala?

65
00:04:15,160 --> 00:04:17,600
(PENTSATZEN) “Ez ote dira galduko.”

66
00:04:17,760 --> 00:04:20,080
A! Ia!

67
00:04:20,240 --> 00:04:22,440
Luffy, nik geldiaraziko zaitut!

68
00:04:23,520 --> 00:04:26,400
Ergela.
Chopper, laguntza behar dut.

69
00:04:26,560 --> 00:04:27,760
Burutik egina dago.

70
00:04:27,920 --> 00:04:31,360
Bai, banoa.
Ondo da.

71
00:04:34,000 --> 00:04:35,760
Lasai zaitez behingoz.

72
00:04:35,920 --> 00:04:38,800
Krokodilo!

73
00:04:40,760 --> 00:04:43,880
Aurkitu zaitut!
Baina zer diozu, eroa?

74
00:04:45,040 --> 00:04:49,000
Itxi aho zikin hori!
Ni ez naiz isilduko!

75
00:04:49,160 --> 00:04:52,680
Goma-gomazko...
Istilua izango dugu.

76
00:04:52,840 --> 00:04:54,840
Ukabilkada!

77
00:05:00,040 --> 00:05:04,000
Horrela hasten denean,
ez da kontrolatzen erraza.

78
00:05:04,160 --> 00:05:07,240
Erne ibili beharko dut badaezpada
ere.

79
00:05:07,400 --> 00:05:09,000
A!

80
00:05:09,160 --> 00:05:10,880
A!

81
00:05:23,320 --> 00:05:27,320
(PENTSATZEN) “Kapitain txatxu
honen atzetik ibiltzea ere.”

82
00:05:51,240 --> 00:05:52,360
Itoko naiz!

83
00:05:52,520 --> 00:05:53,800
Eztula

84
00:05:53,960 --> 00:05:56,560
Hondarra jan dut!

85
00:05:58,480 --> 00:06:00,120
Garrasi

86
00:06:00,280 --> 00:06:01,880
Ze gertatu da hemen?
Jakin daiteke...

87
00:06:02,040 --> 00:06:04,640
...zertan zabiltzaten
zuek biok hemen?

88
00:06:04,800 --> 00:06:07,000
Zoro, esnatu!

89
00:06:07,160 --> 00:06:10,200
Ea honekin. Tori.

90
00:06:11,200 --> 00:06:13,880
Eztula

91
00:06:14,040 --> 00:06:17,440
Eskerrik asko.
Zertan zenbiltzaten?

92
00:06:17,600 --> 00:06:20,080
Berriketan ari ginen.
Bera jota dago.

93
00:06:20,240 --> 00:06:22,200
Hobe horrela.

94
00:06:22,360 --> 00:06:24,680
Non daude besteak?
Ohartu naizenerako...

95
00:06:24,840 --> 00:06:26,440
...alde eginak ziren.

96
00:06:26,600 --> 00:06:30,240
Ez dute asko itxaron.
Tira, euren arrastoei...

97
00:06:30,400 --> 00:06:32,480
...jarraitu beharko diegu.

98
00:06:33,400 --> 00:06:34,880
Arrastoak?

99
00:06:35,440 --> 00:06:36,640
Baina, baina...!

100
00:06:36,800 --> 00:06:40,720
Zergatik utzi diezue joaten?
Ero moduan jokatu duzulako!

101
00:06:40,880 --> 00:06:43,400
Ba galdu ditugu.
Zuk uste?

102
00:06:43,560 --> 00:06:45,840
Zergatik ez zara
haien atzetik joan?

103
00:06:46,000 --> 00:06:48,360
Zure atzetik joan naizelako,
ergela!

104
00:06:48,520 --> 00:06:51,120
Chopper, zuk usaimen bikaina duzu,
ezta?

105
00:06:51,280 --> 00:06:54,200
Bai, baina oraingoz
ez dut ezer usaindu.

106
00:06:54,360 --> 00:06:56,320
Beraz, ez dakigu non gauden.

107
00:06:56,480 --> 00:06:58,520
Chopper,
zer norabide du haizeak?

108
00:06:58,680 --> 00:07:02,080
Ez dakit ziur, baina uste dut
ekialdetik datorrela.

109
00:07:02,240 --> 00:07:06,360
Ondo da, orduan argi dago
ez dugula harantz joan behar.

110
00:07:06,520 --> 00:07:08,120
Zeu diozulako, ezta?

111
00:07:08,280 --> 00:07:10,080
Isildu eta geratu hemen
nahi baduzu.

112
00:07:10,240 --> 00:07:12,520
Goazen, Chopper.
Bai.

113
00:07:13,000 --> 00:07:17,400
Itxaron! Ez nazazue hemen bakarrik
utzi!

114
00:07:23,720 --> 00:07:25,560
Ondo dagoela uste duzu?

115
00:07:25,920 --> 00:07:28,320
Ez kezkatu Luffygatik,
eutsiko dio.

116
00:07:28,480 --> 00:07:32,440
Aizu, Zoro, horrelakoa da beti
pirataren bizitza?

117
00:07:32,600 --> 00:07:34,760
Horrelakoa?
Bai, nik uste nuen...

118
00:07:34,920 --> 00:07:36,480
...itsasoak
zeharkatuko genituela.

119
00:07:36,640 --> 00:07:40,200
Hala behar luke,
baina gu bestelakoak gara.

120
00:07:40,360 --> 00:07:43,200
Nonbait,
kapitain berezi samarra dugu eta.

121
00:07:43,360 --> 00:07:46,200
Orduan ez dut
talde egokia aukeratu.

122
00:07:46,360 --> 00:07:49,960
Hara ba, kontu bera
nuen buruan oraintxe.

123
00:07:50,120 --> 00:07:51,640
Aizu.
Zer?

124
00:07:51,920 --> 00:07:54,640
Zuk daramazu taldean
denbora gehien, ezta?

125
00:07:54,800 --> 00:07:56,880
Aurrena izan zinen.
Bai.

126
00:07:57,040 --> 00:08:00,080
Baina berehalaxe sartu
zen Nami ere.

127
00:08:00,880 --> 00:08:03,520
Zergatik elkartu zinen Luffyrekin?

128
00:08:03,680 --> 00:08:05,680
Zergatik galdera hori?
Bueno,...

129
00:08:05,840 --> 00:08:08,520
...denbora gutxi
daramat zuekin, baina denok...

130
00:08:08,680 --> 00:08:10,680
...nahiko independente
zaretela ohartu naiz.

131
00:08:10,840 --> 00:08:12,360
Batez ere zu, Zoro.

132
00:08:12,520 --> 00:08:15,800
Bai, zuzen zaude,
baina ni gustura nago hemen.

133
00:08:15,960 --> 00:08:18,000
Neure aukera izan da.

134
00:08:18,160 --> 00:08:20,880
Hala ere bakoitzak bere asmoa du
Luffyren taldean,...

135
00:08:21,040 --> 00:08:24,160
...nork bere ametsa du betetzeko,
hori da egia.

136
00:08:24,320 --> 00:08:26,840
Eta behar bada, kanpotik jendeak
pentsatuko du...

137
00:08:27,000 --> 00:08:29,760
...ez dugula talde ona osatzen.

138
00:08:29,920 --> 00:08:34,400
Egia esan, talde bezala ez dugu oso
itxura onik eta ziur asko...

139
00:08:34,560 --> 00:08:38,080
...gure kapitain buru arinaren
errua da.

140
00:08:38,240 --> 00:08:40,320
Pixka bat arina bai.

141
00:08:40,800 --> 00:08:44,480
Baina nork daki benetan
zer den talde on bat?

142
00:08:45,720 --> 00:08:50,320
Elkarri lagundu eta elkar babestea
nahikoa dela uste duzu?

143
00:08:50,600 --> 00:08:52,600
Bada hala pentsatzen duenik,...

144
00:08:52,760 --> 00:08:54,920
...baina nire ustez ez da nahikoa.

145
00:08:55,080 --> 00:08:57,560
Guk taldean buru eta bihotz
jokatzen dugu.

146
00:08:57,720 --> 00:09:00,120
Dena ematen dugu
galderarik egin gabe.

147
00:09:00,280 --> 00:09:02,760
Gaur zuregatik, bihar niregatik.

148
00:09:02,920 --> 00:09:04,800
Eta hala ez bada,
zureak egin du.

149
00:09:04,960 --> 00:09:08,440
Hori da taldean bizitzeko espiritua
eta hori garbi badago,...

150
00:09:08,600 --> 00:09:11,480
...ez dio axola independente
izatea, izan ere,...

151
00:09:11,640 --> 00:09:14,000
...ez gara lagunak bakarrik.

152
00:09:15,960 --> 00:09:17,640
Anaiak bezala gara.

153
00:09:17,800 --> 00:09:20,720
Jakina, Usoppek esaten duena:
“une erabakigarrian...

154
00:09:20,880 --> 00:09:22,520
...ez du inork hanka egiten.”

155
00:09:22,680 --> 00:09:24,240
Barre

156
00:09:24,400 --> 00:09:27,000
Bai, berak esatean txantxa
dirudien arren,...

157
00:09:27,160 --> 00:09:30,040
...zergatik gara hain lagunak?

158
00:09:30,440 --> 00:09:33,000
Zergatik jarraitu dugu
lagun izaten?

159
00:09:33,160 --> 00:09:35,000
Hori ere galdera ona da.

160
00:09:35,800 --> 00:09:38,680
Galdera ona?
Barkatu.

161
00:09:39,200 --> 00:09:41,600
Nik ez dut erantzun zuzenik.

162
00:09:44,160 --> 00:09:48,600
Itzala! Goma-goma!

163
00:09:49,440 --> 00:09:51,840
Berehalaxe gara han!

164
00:09:52,000 --> 00:09:55,640
Denek garrasi

165
00:10:00,640 --> 00:10:03,520
(Barre) Hemen bai fresko!

166
00:10:06,400 --> 00:10:09,480
Hau ordainduko didazu!
Barkatu, gizona!

167
00:10:09,640 --> 00:10:11,560
Aizu, non dago Chopper?

168
00:10:11,720 --> 00:10:15,000
Hor dago. Zertan dago?

169
00:10:15,160 --> 00:10:17,520
Alfer halakoa.

170
00:10:17,840 --> 00:10:21,160
Sentitzen dut.
Ez nuen hori esan behar.

171
00:10:21,320 --> 00:10:23,600
Eskerrak onartu duzula.

172
00:10:25,880 --> 00:10:28,240
Aizu,
ez duzu ezkutatu beharrik.

173
00:10:28,400 --> 00:10:30,600
Ergela, erori egin naiz!

174
00:10:30,760 --> 00:10:34,080
Ondo zaude?
Kaka zaharra.

175
00:10:34,240 --> 00:10:35,920
A ze bizkarrekoa.

176
00:10:36,080 --> 00:10:38,280
Ze leku mota da hau?

177
00:10:43,680 --> 00:10:44,960
Hara.

178
00:10:48,280 --> 00:10:50,120
Erraldoia da.

179
00:10:55,520 --> 00:10:57,600
Nola iritsi zara?
Jaitsita.

180
00:10:57,760 --> 00:11:00,880
Arroka hau esan nahi nuen!
Arrokari galdetu diozu?

181
00:11:01,040 --> 00:11:03,000
Neure buruari!
Eta ozen.

182
00:11:03,160 --> 00:11:05,400
Ergela! Chopper bakarrik
utzi duzu eta zure erruz...

183
00:11:05,560 --> 00:11:06,880
...galdu egingo da.

184
00:11:07,040 --> 00:11:10,360
Besteak aurkitu ahal izateko ere
behar dugu.

185
00:11:10,520 --> 00:11:13,320
Lasai, ez zaitez kezkatu.
Zergatik?

186
00:11:13,480 --> 00:11:16,280
Berehalaxe
izango dugu hemen eta.

187
00:11:16,440 --> 00:11:19,320
Chopperrek garrasi

188
00:11:19,480 --> 00:11:21,760
Hortxe dago.

189
00:11:22,880 --> 00:11:24,880
Zer da hau?

190
00:11:26,040 --> 00:11:27,920
Chopper, ondo zaude?

191
00:11:28,080 --> 00:11:31,680
Zoro, Luffy, zer da hau?
Ideiarik ere ez.

192
00:11:31,840 --> 00:11:35,320
Baina haitzulo batean
gaudela esango nuke.

193
00:11:36,120 --> 00:11:37,280
Haitzuloan?

194
00:11:37,440 --> 00:11:39,800
Nekaturik nago.
Atseden hartuko dugu?

195
00:11:39,960 --> 00:11:42,040
Zeuk diozuna, ile gorri.

196
00:11:42,200 --> 00:11:45,440
Zer duzu, Usopp?
Bigun hutsa zara.

197
00:11:45,720 --> 00:11:48,960
Biguna? Jakina, ni ez noa gamelu
baten gainean...

198
00:11:49,120 --> 00:11:51,080
...beste batzuen bezala.

199
00:11:51,240 --> 00:11:53,600
Zu bai jatorra, Machuge.

200
00:11:55,000 --> 00:11:56,200
Bibi?

201
00:11:56,360 --> 00:11:58,680
Ziur zaude Luffyk eta aurkituko
gaituztela?

202
00:11:58,840 --> 00:12:00,440
Bai, erabat ziur nago.

203
00:12:00,600 --> 00:12:03,800
Hondakinak ikusi bezain laster
jakingo dute hemen gaudela.

204
00:12:03,960 --> 00:12:05,560
Zuk uste?

205
00:12:05,720 --> 00:12:09,000
Eta?
Asko falta da Yubara iristeko?

206
00:12:09,160 --> 00:12:11,200
Hondakinetan gaude dagoeneko.

207
00:12:11,360 --> 00:12:15,120
Beraz, martxa honetan,
gaur gauean iritsiko gara.

208
00:12:15,280 --> 00:12:16,720
Arropa aldatu nahi dut.

209
00:12:16,880 --> 00:12:19,080
Bibi, ze leku da hau?

210
00:12:19,240 --> 00:12:22,600
-Aspaldiko hondakinak dira.
Magikoak.

211
00:12:23,360 --> 00:12:26,920
Duela milaka urte eraiki zuten hiri
hau muino honetan.

212
00:12:27,640 --> 00:12:30,880
Migrazioak eta borrokak eraginda,
ehunka aldiz...

213
00:12:31,040 --> 00:12:35,160
....suntsitua izan zen, eta beste
hainbat aldiz berreraikia.

214
00:12:35,520 --> 00:12:38,040
Harri hauek hainbat jende klaseren
oroitzapenak...

215
00:12:38,200 --> 00:12:41,240
...gorde dituzte beren baitan.
Magiko bihurtu dira.

216
00:12:41,400 --> 00:12:44,280
-Magia hori gora behera
kontua da hondakin huts...

217
00:12:44,440 --> 00:12:48,440
...bihurtu dela hau guztia.
Alabastako dinastia bezalaxe.

218
00:12:48,600 --> 00:12:51,960
Garbi esanda, zabortegi
handi baten itxura du.

219
00:12:52,120 --> 00:12:53,880
Ez zaizue hala iruditzen?

220
00:12:54,040 --> 00:12:55,240
Aho zabal!

221
00:12:55,400 --> 00:12:58,520
Tira, Bibi,
txantxetan ari nintzen.

222
00:12:58,680 --> 00:13:01,280
Nik atsegin ditut
harritzar hauek guztiak.

223
00:13:01,440 --> 00:13:05,520
-Lasai. Neuk ere
gauza bera pentsatzen dut.

224
00:13:05,680 --> 00:13:07,040
Batez ere orain.

225
00:13:08,080 --> 00:13:11,680
Zertarako balio du errege familia
baten borrokak?

226
00:13:11,840 --> 00:13:14,080
Bizitzan dena aldatzen da.

227
00:13:14,520 --> 00:13:16,560
Gobernu bat dela
edo bestea dela, jendeak...

228
00:13:16,720 --> 00:13:18,960
...hor jarraitzen du
betiko arazoekin.

229
00:13:19,120 --> 00:13:21,960
Dinastia baten alde herriak bere
burua eskaintzeak...

230
00:13:22,120 --> 00:13:23,760
...ez du inolako zentzurik.

231
00:13:23,920 --> 00:13:27,560
Unean uneko egoerara moldatzen
ikasi behar da.

232
00:13:27,920 --> 00:13:30,680
Aspaldi darabiltzat buruan
pentsamenduok.

233
00:13:30,840 --> 00:13:33,600
Erumaluko hondakinak
eta basamortuko piratak...

234
00:13:33,760 --> 00:13:36,000
...ezagutu genituenetik.

235
00:13:37,520 --> 00:13:40,560
Barkaidazue,
ozen ari naiz pentsatzen.

236
00:13:40,720 --> 00:13:44,000
Ez zaituztet
nire kontuekin aspertu nahi.

237
00:13:44,160 --> 00:13:46,480
Baina erantzun bat behar dut.

238
00:13:46,640 --> 00:13:48,600
Badakit zer egin behar dudan.

239
00:13:48,760 --> 00:13:51,560
Barroko taldeak bere helburua
lor dezan saihestu,...

240
00:13:51,720 --> 00:13:55,640
...baina bestalde ez dut nahi nire
herriaren odol-hustea eragin.

241
00:13:55,800 --> 00:13:58,480
Agian erabaki mingarriak
hartu beharko ditut...

242
00:13:58,640 --> 00:13:59,880
...lurralde hau babesteko.

243
00:14:00,040 --> 00:14:02,440
Agian jende askok
gorrotatuko nau.

244
00:14:02,600 --> 00:14:07,000
Baina ez dut sekula onartuko
Krokodiloren agintea.

245
00:14:07,160 --> 00:14:09,960
Tira ba, ekin diezaiogun lanari.

246
00:14:10,120 --> 00:14:12,120
Usopp,
atsegin hartu behar duzu.

247
00:14:12,280 --> 00:14:13,640
Nahiko lo egin dut.

248
00:14:13,800 --> 00:14:16,520
Orain ekintza behar dut.
Has dadila dantza.

249
00:14:16,680 --> 00:14:19,400
-Gezurra.
Ixo! Ez nauzu ondo ezagutzen!

250
00:14:19,960 --> 00:14:24,840
Ni Usopp, pirata ausarta naiz!
Ez naiz sekula belaunikatzen!

251
00:14:25,880 --> 00:14:27,560
A!

252
00:14:27,720 --> 00:14:30,560
Zer egin duzu?
Bibi, goazen hemendik.

253
00:14:31,120 --> 00:14:35,080
Baina Luffy eta besteak?
Ez dakit, baina ez kezkatu.

254
00:14:35,320 --> 00:14:38,280
Krokodilo garaituko duela badio,
hala izango da.

255
00:14:38,440 --> 00:14:40,600
Eta inork ezingo du saihestu.

256
00:14:40,760 --> 00:14:42,800
Jakin beharko zenuke.

257
00:14:47,360 --> 00:14:49,600
Argi pixka bat
badago behintzat.

258
00:14:49,760 --> 00:14:52,520
Lurpeko barrunbe batean gaudela
dirudi.

259
00:14:52,680 --> 00:14:55,040
Bai, eta izakiek egina da.

260
00:14:56,920 --> 00:14:59,240
Hondakinak direla
esango nuke.

261
00:14:59,400 --> 00:15:01,640
Ze gehiago dakizu?
Begira.

262
00:15:01,800 --> 00:15:05,200
Argi ikusten da idazkera mota bat
dela. Sinboloak dira hauek.

263
00:15:05,360 --> 00:15:07,720
Liburu batean
ikusi nituen aspaldi.

264
00:15:07,880 --> 00:15:09,880
Hirurukurekin nintzela.

265
00:15:12,560 --> 00:15:15,960
Aspergarria da hau!
Baina oso fresko dago!

266
00:15:16,120 --> 00:15:18,480
Zoragarria da.

267
00:15:18,640 --> 00:15:22,520
Demagun zuzen zaudela.
Zergatik daude lurpean?

268
00:15:22,680 --> 00:15:26,760
Galdera ona. Auskalo. Ez dakit hemen
grabatu zituzten...

269
00:15:26,920 --> 00:15:29,800
...ala grabatu eta gero lurperatu.
Dena dela,...

270
00:15:29,960 --> 00:15:33,120
... leku hau ezkutatu egin nahi izan
zutela iruditzen zait.

271
00:15:33,280 --> 00:15:36,560
Bistan dagoena da,
sekulako lana egin zutela.

272
00:15:36,920 --> 00:15:40,080
Hala ere, ez dio axola.
Guri ez, behintzat.

273
00:15:40,240 --> 00:15:42,960
Guk hemendik irten eta lagunak
aurkitu behar ditugu.

274
00:15:43,120 --> 00:15:45,200
Ez duzu hala uste, kapitaina?

275
00:15:45,360 --> 00:15:48,280
Zuk uste? Ondo gaude hemen.
Bagoazela esan dut.

276
00:15:48,440 --> 00:15:50,680
Ez dut nahi!
Hemen gelditu nahi dut.

277
00:15:50,840 --> 00:15:54,520
Kanpoan bero handia dago
eta janaria urtuko zaigu.

278
00:15:55,240 --> 00:15:58,760
Bestalde, egia da
hemen ez dagoela janaririk.

279
00:16:00,360 --> 00:16:02,640
A ze zuloa egin duen
Zoro potoloak.

280
00:16:02,800 --> 00:16:06,640
Zer diozu?
Goma-goma!

281
00:16:11,120 --> 00:16:13,120
Ai!

282
00:16:13,280 --> 00:16:15,040
Ze egin duzu, ordea?

283
00:16:15,200 --> 00:16:18,800
Sentitzen dut. Goseak
ez dit uzten ondo ikusten.

284
00:16:22,720 --> 00:16:24,600
Heldu diot!

285
00:16:24,760 --> 00:16:27,920
Ai!
Zertan ari zara?

286
00:16:28,080 --> 00:16:30,040
Ez duzu ba pentsatuko,
hondar guztia...

287
00:16:30,200 --> 00:16:32,760
...behera ekartzea
guk gora egiteko?

288
00:16:35,760 --> 00:16:40,360
Ez da ba ideia txarra.
Eman egurra!

289
00:16:46,680 --> 00:16:49,520
Biek Garrasi

290
00:16:56,120 --> 00:16:57,640
Kito, handitu dut.

291
00:16:57,800 --> 00:17:00,320
Eta zeri helduko diogu?
Zegoen arroka bakarra...

292
00:17:00,480 --> 00:17:01,920
...suntsitu duzu, ergela!

293
00:17:02,080 --> 00:17:05,200
Ideia bikaina izan dut,
ziur atsegin duzuela.

294
00:17:06,480 --> 00:17:09,040
Chopper,
hobe duzu txikiagotu.

295
00:17:09,760 --> 00:17:14,560
Goma-goma!
Goma-goma, bikain esan duzu.

296
00:17:14,720 --> 00:17:16,720
Heldu niri.
Ze erremedio.

297
00:17:16,880 --> 00:17:18,960
Ez dugu beste aukerarik.

298
00:17:19,120 --> 00:17:21,480
Goma-gomazko...

299
00:17:24,520 --> 00:17:26,480
Ziba!

300
00:17:38,840 --> 00:17:41,000
Eta orain
nola lurreratuko gara?

301
00:17:41,160 --> 00:17:42,960
Auskalo!

302
00:17:43,120 --> 00:17:46,280
Lurrera goaz!
Oker dagoena, oker daiteke!

303
00:17:46,440 --> 00:17:49,440
Neuk ere banekien!

304
00:17:57,760 --> 00:18:01,440
Barre

305
00:18:01,600 --> 00:18:03,680
Bikaina izan da, ezta?

306
00:18:03,840 --> 00:18:05,720
Non zaudete?

307
00:18:05,880 --> 00:18:07,920
Hantxe!

308
00:18:08,480 --> 00:18:12,680
Okerreko ontzia hartu nuen,
ez dago zalantzarik.

309
00:18:12,840 --> 00:18:15,160
Behar bada zuzen zaude.

310
00:18:15,320 --> 00:18:18,200
Neuk ere
pentsatzen dut horretan.

311
00:18:23,920 --> 00:18:26,360
Usopp, ez geratu atzean.

312
00:18:28,520 --> 00:18:32,800
Non dago lehen zenioen pirata
ausarta, belaunikatzen ez zena?

313
00:18:33,120 --> 00:18:36,000
Hori esan dudanean,
oro har ari nintzen...

314
00:18:37,720 --> 00:18:40,360
Aupa, mutilok,
gutxi falta zaigu.

315
00:18:43,760 --> 00:18:45,320
Kezkaturik oraindik?

316
00:18:45,680 --> 00:18:48,640
Ez, ez.
Aurpegian nabari zaizu.

317
00:18:48,800 --> 00:18:52,200
Barkatu,
ezin dut ezkutatu, Nami.

318
00:18:52,680 --> 00:18:56,040
Halakoxea zara
eta ez zara inoiz aldatuko.

319
00:18:56,480 --> 00:18:59,920
Horixe da haiz zuzen,
zuregan atsegin dudana.

320
00:19:01,880 --> 00:19:04,240
Benetan zoragarriak zarete.

321
00:19:05,040 --> 00:19:08,200
Lorategi Txikian izan ginenean
ohartu nintzen.

322
00:19:08,360 --> 00:19:11,400
Nola jar daiteke
konfiantza osoa kidearengan?

323
00:19:11,560 --> 00:19:15,400
Ba, egia esan,
ez naiz sekula pentsatzen jarri.

324
00:19:15,560 --> 00:19:17,840
Konfiantza duzu eta kito.

325
00:19:18,000 --> 00:19:21,080
Harrigarria da zuen artean duzuen
erabateko konfiantza.

326
00:19:21,240 --> 00:19:23,320
Hori ez da hain erraza.

327
00:19:23,480 --> 00:19:26,360
Ez, ez da hain erraza.
Agian gu, pentsatu gabe,...

328
00:19:26,520 --> 00:19:29,600
..bata besteaz arduratzen gara
ahaleginean.

329
00:19:29,760 --> 00:19:34,280
Edota honen guztiaren gakoa
da Luffyk behin esan zidana:

330
00:19:34,440 --> 00:19:36,880
Nik ez dakit
ezpatarik erabiltzen,...

331
00:19:37,040 --> 00:19:40,040
...ez beste armarik ere.
Ez dakit nabigatzen,...

332
00:19:40,280 --> 00:19:44,040
...sukaldean ere ez
eta gezurrik esaten ere ez.

333
00:19:44,200 --> 00:19:46,840
Aizu, dakidan
gauza bakarra da...

334
00:19:47,000 --> 00:19:49,640
...lagunengan beti fio naitekeela!

335
00:19:50,920 --> 00:19:55,200
Horixe da pirata taldea,
taldekideak beti ondoan...

336
00:19:55,360 --> 00:19:58,720
...izango dituzula ziur jakitea.

337
00:19:59,320 --> 00:20:02,640
Gaitasun bereziren bat izan
dezakezu eta oso harro egon,...

338
00:20:02,880 --> 00:20:05,160
...baina nahitaez,
besteen beharra duzu.

339
00:20:05,320 --> 00:20:08,120
Taldekideek hori onartzen
badute eta elkarren artean...

340
00:20:08,280 --> 00:20:11,040
...konfiantza osoa badago,
talde hori garaiezina da.

341
00:20:11,200 --> 00:20:13,440
Hori da sekretua.

342
00:20:14,240 --> 00:20:17,760
Ez dakit ondo azaldu dudan.

343
00:20:18,280 --> 00:20:19,320
Milesker.

344
00:20:19,480 --> 00:20:21,200
Bero honek
ideiak urtuko dizkit.

345
00:20:21,360 --> 00:20:23,840
Barre

346
00:20:24,000 --> 00:20:26,560
(PENTSATZEN) “Zure hitzak oso
baliagarriak izan dira...

347
00:20:26,720 --> 00:20:29,560
...niretzat.
Estatuaren antolaketak ere...

348
00:20:29,720 --> 00:20:31,880
...halakoxea behar luke agian.”

349
00:20:33,040 --> 00:20:35,120
Bizkor, iluntzen ari zaigu!

350
00:20:35,280 --> 00:20:38,280
Hara, geratu behar dugun bakoitzean
estutu egiten da...

351
00:20:38,440 --> 00:20:40,320
...gure mutila.

352
00:20:42,400 --> 00:20:44,880
Zer da?
Haizea aldatu da.

353
00:20:45,040 --> 00:20:46,920
Hau nazka.
Zer?

354
00:20:47,080 --> 00:20:49,360
Hemendik da. Namiren lurringaia
usaindu dut.

355
00:20:49,520 --> 00:20:50,760
Harantz.

356
00:20:50,920 --> 00:20:52,040
Oso ondo. Luffy!

357
00:20:52,960 --> 00:20:55,480
Nami han dago, mendebaldean!

358
00:20:55,640 --> 00:20:59,840
Ziur zaude?
E! Hemen gaude!

359
00:21:01,240 --> 00:21:05,360
Ez egin lasterka, Luffy!
Galdu egingo zara berriz!

360
00:21:13,560 --> 00:21:15,200
Begira.

361
00:21:22,320 --> 00:21:25,080
(PENTSATZEN)
“Gauza asko ikasi ditut...

362
00:21:25,240 --> 00:21:28,760
...zuekin egondako bolada honetan.
Behar bada,...

363
00:21:28,920 --> 00:21:32,320
...bila nenbilen
erantzuna eman didazue.”

364
00:21:36,720 --> 00:21:39,240
JARRAITUKO DU

365
00:21:45,680 --> 00:21:48,880
Zure oroitzapen guztiak...

366
00:21:49,080 --> 00:21:53,920
...atzean geratu dira
uharte ilun batean.

367
00:21:54,360 --> 00:21:57,560
Zure oroimenean, baina,...

368
00:21:57,720 --> 00:22:01,360
...iparrorratz eta izarren...

369
00:22:01,520 --> 00:22:05,040
...laguntzaz iritsiko zara...

370
00:22:05,200 --> 00:22:08,600
...mundu berrira.

371
00:22:09,160 --> 00:22:12,200
Zure lagunak...

372
00:22:12,360 --> 00:22:15,520
...bertan izango dira.

373
00:22:16,240 --> 00:22:20,200
Zatoz gurekin lagun, hegan.

374
00:22:22,040 --> 00:22:26,680
Itsaso urdinean murgiltzera.

375
00:22:28,360 --> 00:22:31,320
Paradisu urrunak...

376
00:22:31,480 --> 00:22:35,840
...lagunekin ezagutzera,...

377
00:22:36,560 --> 00:22:39,160
...laguna.

378
00:22:39,320 --> 00:22:42,080
Zatoz amets egitera.

379
00:22:55,760 --> 00:22:59,120
Azkenean iritsi gara Yubara.
Orain zer egingo dugu?

380
00:22:59,280 --> 00:23:02,080
Hemen oso giro arraroa dago.
Nor da hori

381
00:23:02,240 --> 00:23:03,800
Honek ez du oasia ematen.

382
00:23:03,960 --> 00:23:05,280
-Hemen izugarrikeriaren
bat gertatu da.

383
00:23:05,440 --> 00:23:08,320
Zerbait egin beharra dago.
-Non da matxinoen armada?

384
00:23:08,480 --> 00:23:12,320
Hemen ez dago armadarik.
-Ez dagoela? Eta ze gertatu da?

385
00:23:12,480 --> 00:23:15,680
Ez huts egin hurrengo atala.
Oso gauza interesgarriak...

386
00:23:15,840 --> 00:23:19,120
...gertatuko dira. Eta ni,
piraten erregea izango naiz.