S02E110 - 110. Atsedenik gabeko borroka. Luffy krokodiloren aurka.eu.srt
Deskargatu
1
00:00:08,120 --> 00:00:12,080
“Mundu zabal honetan,
amets baten atzetik zabiltzate.
2
00:00:12,240 --> 00:00:14,920
Aurrean duzuen
itsaso zabala zeharkatuz,
3
00:00:15,080 --> 00:00:18,520
biharko eguna duzue helburu,
gero eta lausoagoa.
4
00:00:18,680 --> 00:00:21,280
Aurkitu bidea.
Bete zuen ametsak.
5
00:00:21,440 --> 00:00:23,280
Itsasontzi berean
zoazte denok...
6
00:00:23,440 --> 00:00:26,840
...eta askatasuna
da zuen bandera”.
7
00:00:35,040 --> 00:00:37,880
"Itsasoan da gure ametsa,...
8
00:00:38,040 --> 00:00:41,120
...itsasoan da gure etorkizuna.
9
00:00:41,280 --> 00:00:43,960
Bidaia luzea marra handira,...
10
00:00:44,120 --> 00:00:46,760
...haizeak garamatza.
11
00:00:46,920 --> 00:00:49,520
Pirata talde bikaina,...
12
00:00:49,680 --> 00:00:52,560
...garai ezinak gara.
13
00:00:52,720 --> 00:00:55,920
Eta gure ontzian
itsasoaren...
14
00:00:56,080 --> 00:00:59,280
...azkeneraino goaz.
15
00:00:59,680 --> 00:01:03,000
Aro berri bat
etorkizunari begira,...
16
00:01:03,160 --> 00:01:06,080
...marra handian
ezkutatzen da bai.
17
00:01:06,240 --> 00:01:09,080
Gold Roger pirata kapitainaren...
18
00:01:09,240 --> 00:01:13,080
...altxor ezkutua.
19
00:01:18,120 --> 00:01:21,240
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...
20
00:01:21,400 --> 00:01:24,440
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...
21
00:01:24,600 --> 00:01:27,640
...gure etorkizunarekin
bat egin,...
22
00:01:27,800 --> 00:01:30,520
...guztiok elkarrekin.
23
00:01:30,680 --> 00:01:33,720
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...
24
00:01:33,880 --> 00:01:36,880
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...
25
00:01:37,120 --> 00:01:40,080
...gure etorkizunarekin
bat egin.
26
00:01:40,240 --> 00:01:44,800
Guztiok elkarrekin."
27
00:01:53,280 --> 00:01:56,400
"Hiru urte igaro dira
euririk egin gabe.
28
00:01:56,560 --> 00:01:59,880
Herritarrek, etsi-etsian,
armak hartu dituzte...
29
00:02:00,040 --> 00:02:01,840
...egoera konpondu nahian.
30
00:02:02,000 --> 00:02:05,800
Lehorteak egoera latzean
utzi ditu bertako biztanleak.
31
00:02:06,680 --> 00:02:08,440
Luffy eta bere lagunak...
32
00:02:08,600 --> 00:02:11,160
...Errege Euria kasinoko sotoan
harrapaturik zeuden,...
33
00:02:11,320 --> 00:02:15,320
...baina Sanjiren ausardiari esker,
ihes egin ahal izan zuten.
34
00:02:15,480 --> 00:02:17,280
Luffy eta bere
lagunak salbaturik,...
35
00:02:17,440 --> 00:02:21,160
...Ketzarrek, armadako kapitainak,
alde egiten utzi zien.
36
00:02:21,320 --> 00:02:24,720
Alabasta Erreinua erori egingo
ote da?
37
00:02:24,880 --> 00:02:29,520
Patua ezarian lerratzen da harea
erlojuko aleekin batera."
38
00:02:34,960 --> 00:02:36,800
ATSEDENIK GABEKO BORROKA
39
00:02:36,960 --> 00:02:39,920
LUFFY
KROKODILOREN AURRKA
40
00:02:42,240 --> 00:02:45,560
Harrapa ditzagun!
-Goazen!
41
00:02:45,720 --> 00:02:47,560
-Hemendik!
-Hortxe daude!
42
00:02:47,720 --> 00:02:50,600
-Bizkor!
-Aurrera, bai!
43
00:03:01,840 --> 00:03:04,640
-Kapitaina,
ez dituzu harrapatu nahi?
44
00:03:05,880 --> 00:03:08,200
-Nekaturik nago oso.
45
00:03:08,360 --> 00:03:09,960
-Nekaturik?
-Aizu.
46
00:03:10,120 --> 00:03:11,240
-Jauna.
47
00:03:11,400 --> 00:03:14,840
-Ez jarraitu.
Ez du merezi segitzeak.
48
00:03:16,600 --> 00:03:20,320
Bildu hemen segituan hirian dauden
marinel guztiak...
49
00:03:20,480 --> 00:03:23,840
...eta gero jarri harremanetan
goi agintearekin.
50
00:03:24,000 --> 00:03:26,920
Bidal ditzatela hona eskualdeko
ontzi guztiak.
51
00:03:27,080 --> 00:03:30,320
-Ontzi guztiak hona bidaltzeko?
Barkatu, kapitaina,...
52
00:03:30,480 --> 00:03:33,160
...baina ez dut uste almiranteak
onartuko duenik.
53
00:03:33,320 --> 00:03:35,800
Pirata talde txiki bat da eta...
zera...
54
00:03:35,960 --> 00:03:38,880
-Nik eskatu ote dut ofizialordeen
iritzirik?
55
00:03:39,600 --> 00:03:42,160
-Barkatu. Zure esanera.
56
00:03:43,120 --> 00:03:46,520
Itzuli hona!
Kapitainaren agindua da!
57
00:04:02,000 --> 00:04:03,800
Bai, bizkor!
58
00:04:04,960 --> 00:04:06,480
Bai, horrantz da.
59
00:04:06,640 --> 00:04:09,880
Namiren lurrina
usaintzen dut hemendik.
60
00:04:14,520 --> 00:04:17,760
Ez gara Albarnaraino
lasterka joango, ezta?
61
00:04:18,080 --> 00:04:21,360
Eta Machuge?
Asko lagunduko liguke!
62
00:04:21,520 --> 00:04:25,600
Izan ere, lehentxeago
zalditegi bat ikusi dut.
63
00:04:25,760 --> 00:04:27,240
Goazen zaldi bila!
64
00:04:27,400 --> 00:04:29,200
Baina hiria
marinelez josia dago!
65
00:04:29,360 --> 00:04:32,560
-Ez kezkatu, lagunok,
konponduta dago.
66
00:04:32,720 --> 00:04:34,920
-Aupa! Kaixo denoi!
67
00:04:37,040 --> 00:04:38,920
Karramarro bat!
68
00:04:39,080 --> 00:04:42,440
Chopper!
-Karramarro erraldoi bat!
69
00:04:42,600 --> 00:04:44,920
Bai goxoa!
70
00:04:58,440 --> 00:05:01,320
Hagin horrek erreta,
ezin gozoagoak, seguru!
71
00:05:01,480 --> 00:05:02,640
Igo zaitezte!
72
00:05:02,800 --> 00:05:04,760
Bai, benetan?
73
00:05:06,600 --> 00:05:07,880
Bai jostagarria!
74
00:05:08,040 --> 00:05:10,400
Egia esan,
higuin pixka bat ematen dit.
75
00:05:10,560 --> 00:05:13,440
Handiena ekarri duzu.
Bejon degizula.
76
00:05:13,920 --> 00:05:16,480
-Machugeren lagun mina da.
77
00:05:18,400 --> 00:05:22,280
Machuge eskualde honetan jaio zen,
eta hain da jatorra,...
78
00:05:22,440 --> 00:05:24,080
...lagun pila du hemen.
79
00:05:24,240 --> 00:05:26,520
Eta ahots ederra du.
80
00:05:27,200 --> 00:05:31,200
Baina, karramarro erraldoiak
hareapean ibiltzen dira.
81
00:05:31,360 --> 00:05:33,040
Gu ere horrela joango gara?
82
00:05:33,200 --> 00:05:35,880
Halako pisuarekin
motel-motel ibiliko da.
83
00:05:36,040 --> 00:05:38,560
Aizu, eutsi ondo denok!
84
00:05:38,720 --> 00:05:41,720
Abia gaitezen, bizkor!
85
00:06:04,240 --> 00:06:06,640
Geldi, Chopper! Gelditu!
86
00:06:08,880 --> 00:06:10,680
Kontuz!
87
00:06:11,840 --> 00:06:13,960
Itxaron!
88
00:06:20,160 --> 00:06:23,360
Baina Luffy!
Hori bai burugabea!
89
00:06:23,520 --> 00:06:25,600
-Ez, Luffy!
90
00:06:27,360 --> 00:06:30,840
Lagunok, zoazte!
Neuk konponduko dut dena!
91
00:06:41,080 --> 00:06:46,000
Chopper, segi Albarna aldera!
Aurkituko zaituztet! Segi!
92
00:06:58,520 --> 00:07:00,360
Joan lasai.
93
00:07:01,200 --> 00:07:02,960
Ero hori.
94
00:07:04,320 --> 00:07:08,600
Chopper, abia gaitezen Albarnara
ziztu bizian!
95
00:07:08,760 --> 00:07:12,680
Bai, goazen. Ea ba, aurrera!
96
00:07:16,040 --> 00:07:18,160
Aizue, baina zer zabiltzate?
97
00:07:18,320 --> 00:07:20,680
Ezin duzue
bertan utzi bakarrik!
98
00:07:20,840 --> 00:07:23,280
Ez dago hori egiterik!
Gure laguna da!
99
00:07:23,440 --> 00:07:27,720
Krokodilo zital hutsa da! Gorriak
ikusiko ditugu! Geldi!
100
00:07:28,720 --> 00:07:30,520
Luffy, ez!
101
00:07:30,680 --> 00:07:34,040
Ez kezkatu beragatik, Bibi.
Badaki bere burua babesten.
102
00:07:34,200 --> 00:07:37,200
Krokodilo dago arriskuan,
Luffyk ez du eta,...
103
00:07:37,360 --> 00:07:39,200
...borrokarik galtzen.
104
00:07:39,360 --> 00:07:42,400
Etsaiei aurre egiten
ez dago bera bezalakorik.
105
00:07:42,560 --> 00:07:47,440
Bai, Bibi. Namik egia dio.
Luffyk garaituko du.
106
00:07:48,560 --> 00:07:51,200
Guk geure egitekoa
bete behar dugu.
107
00:07:51,480 --> 00:07:54,320
Armada matxinoa
hirirantz doa.
108
00:07:54,480 --> 00:07:59,360
Erregezaleekin topo egiten badu,
Alabastarenak egin du.
109
00:08:01,360 --> 00:08:05,160
Zuk bakarrik eragoz dezakezu hori,
Bibi Erregina.
110
00:08:05,320 --> 00:08:07,560
Guri edozer gertatuta ere,...
111
00:08:08,240 --> 00:08:11,280
Ezinbesteko da
zuk bizirik irautea...
112
00:08:11,600 --> 00:08:14,400
...zure herrikideak salbatzeko.
113
00:08:16,760 --> 00:08:18,360
Bai.
114
00:08:21,760 --> 00:08:26,360
-Izan ere, Bibi,
matxinada zeuk piztu zenuen.
115
00:08:26,520 --> 00:08:28,360
Duela bost uste,
egoera hobetu nahian...
116
00:08:28,520 --> 00:08:32,920
...matxinatu egin zinen zeu
bakarrik eta herbesteratu zinen.
117
00:08:34,440 --> 00:08:35,960
Baina orain...
118
00:08:36,280 --> 00:08:38,960
...ez zaude bakarrik
eta ez zara egongo.
119
00:08:42,400 --> 00:08:45,120
Bai, ba Bibi, zurekin gaude!
120
00:08:45,280 --> 00:08:49,000
Eta ni zure alde bizitza emateko
prest nago!
121
00:08:49,360 --> 00:08:51,400
Luffy, entzun!
122
00:08:51,760 --> 00:08:53,880
Luffy, entzun!
123
00:08:54,400 --> 00:08:57,120
Albarnan itxarongo dizut!
124
00:08:57,560 --> 00:08:59,680
Itxarongo dizut!
125
00:08:59,840 --> 00:09:02,040
Bai!
126
00:09:26,680 --> 00:09:30,400
Bibi Erreginaren arrastoa
galdu dugu nonbait.
127
00:09:31,040 --> 00:09:34,640
-Gure soldaduak Albarnarako
bidean dira.
128
00:09:35,360 --> 00:09:37,000
Abixaiezu.
129
00:09:39,840 --> 00:09:41,520
Uste dut...
130
00:09:41,680 --> 00:09:44,840
...oso egoera latzean
zaudela, Luffy.
131
00:09:48,680 --> 00:09:52,400
Bibi Erregina ez da agian
gu bezain gogorra.
132
00:09:52,560 --> 00:09:55,120
Baina zintzoa eta onbera da.
133
00:09:57,520 --> 00:10:01,280
Besteen sufrimenduak sumindu
egiten du. Gaixoa.
134
00:10:01,520 --> 00:10:04,760
Ez du gatazka honetan
inor hil dadin nahi.
135
00:10:04,920 --> 00:10:07,160
Ez du inor hiltzerik nahi.
136
00:10:07,320 --> 00:10:11,320
Horrelako ameslari inozenteekin
sarri egiten dut topo.
137
00:10:11,760 --> 00:10:14,880
Baina inozo horiek ez dakite
errealitatearen berri.
138
00:10:15,160 --> 00:10:17,000
Horrekin ados zaude, noski.
139
00:10:17,160 --> 00:10:18,600
Ez.
140
00:10:26,840 --> 00:10:29,640
Zuk baino
gogo sendoagoa du Bibik...
141
00:10:29,800 --> 00:10:33,320
...eta azken arnasa eman arte
egingo lizuke aurre.
142
00:10:34,440 --> 00:10:37,880
Horrexegatik,
nik neuk hilko zaitut!
143
00:10:38,040 --> 00:10:40,120
Barre
144
00:10:40,840 --> 00:10:42,560
Ergelkeriarik ez.
145
00:10:42,760 --> 00:10:45,560
Txoriburu hutsa zara,
ezin zara garaile atera...
146
00:10:45,720 --> 00:10:47,480
...adiskideak babesteko.
147
00:10:47,640 --> 00:10:49,920
Balentria egin nahian,
heriotzari bakarrik...
148
00:10:50,080 --> 00:10:51,840
...aurre egitea erabaki duzu.
149
00:10:52,000 --> 00:10:54,440
Eskuzabaltasun suizida horrek
ordea,...
150
00:10:54,600 --> 00:10:56,920
...ahuldu egiten zaitu.
151
00:10:57,480 --> 00:11:01,000
Tira, zu bai txoriburua.
152
00:11:01,160 --> 00:11:05,000
Barre
153
00:11:05,880 --> 00:11:07,920
Zer dela eta, barre horiek?
154
00:11:08,080 --> 00:11:11,560
Ez zaude nire alde, ala?
Nico Robin?
155
00:11:11,720 --> 00:11:13,960
-Hemen ez nauzu behar, banoa.
156
00:11:14,120 --> 00:11:17,280
Izen hori ez zenuela aipatuko
hitz eman zenidan.
157
00:11:17,440 --> 00:11:19,120
-Nora zoaz?
158
00:11:19,280 --> 00:11:22,120
-Albarnara,
zeuk agindu bezala.
159
00:11:22,280 --> 00:11:25,280
-Benetan andre zaila
eta berezia.
160
00:11:27,640 --> 00:11:30,080
Lehiak hiru minutu iraungo du.
161
00:11:33,640 --> 00:11:37,680
Lehenbailehen
amaitu nahi dut kontu hau.
162
00:12:07,040 --> 00:12:08,280
Tamalez,...
163
00:12:08,440 --> 00:12:12,200
...ez dut deborarik zurekin
alferrik galtzeko.
164
00:12:19,720 --> 00:12:21,280
Arazoren bat?
165
00:12:22,800 --> 00:12:24,440
Ez, ez horixe.
166
00:12:26,000 --> 00:12:30,080
Goma-gomazko ukabilkada!
167
00:12:41,840 --> 00:12:45,840
Goma-gomazko... ostikada!
168
00:12:51,000 --> 00:12:53,960
Ai!
169
00:12:55,800 --> 00:12:59,680
Zuk jakin beharreko zerbait esan
behar dizut, Luffy.
170
00:12:59,840 --> 00:13:01,320
Ezin didazu minik eman.
171
00:13:01,480 --> 00:13:03,920
Ezin nauzu inola ere garaitu.
172
00:13:04,080 --> 00:13:07,800
Goma-gomazko metraileta!
173
00:13:07,960 --> 00:13:11,440
Ta, ta, ta, ta, ta!
174
00:13:24,760 --> 00:13:27,200
Sar ezazu hau ondo buruan, Luffy.
175
00:13:27,360 --> 00:13:29,640
Indar guztiz jota ere,...
176
00:13:29,800 --> 00:13:32,240
...ez didazu
ezertxo ere egingo.
177
00:13:32,400 --> 00:13:34,320
Alferrik nekatuko zara.
178
00:13:34,480 --> 00:13:36,760
Bazuka!
179
00:13:40,240 --> 00:13:44,200
Goma-gomazko... ostikada!
180
00:13:56,320 --> 00:13:58,200
Zitala, zitala, zitala!
181
00:13:58,360 --> 00:14:01,320
Basamortuko haizeak
eraman zaitzala!
182
00:14:04,200 --> 00:14:06,560
Alferrik zabiltza.
183
00:14:07,520 --> 00:14:08,800
Madarikatua.
184
00:14:08,960 --> 00:14:12,640
Buru eta bihotz ahaleginduta ere,
ume baten erasoak...
185
00:14:12,800 --> 00:14:15,000
...ez dit batere minik egiten.
186
00:14:15,760 --> 00:14:17,160
Horra!
187
00:14:18,440 --> 00:14:20,160
Zer diozu orain?
188
00:14:20,320 --> 00:14:22,680
Ez duzu batere
minik sentitzen?
189
00:14:31,680 --> 00:14:34,520
Nahiko jolas egin dugu.
190
00:14:36,000 --> 00:14:37,760
Hasi borrokan, Luffy.
191
00:14:37,920 --> 00:14:40,880
Nire kolperik onenak
eman dizkiot eta.
192
00:14:41,400 --> 00:14:44,880
Alfer-alferrik da!
Ez diot batere minik egin.
193
00:14:45,040 --> 00:14:46,840
Batere eraginik ez.
194
00:14:47,000 --> 00:14:51,080
Hala da. Gu biok ez gara
ezpal bereko piratak.
195
00:14:51,920 --> 00:14:54,720
Basamortuko ezpata!
196
00:14:57,960 --> 00:15:00,160
O!
197
00:15:05,280 --> 00:15:07,280
Bizkorra zara, alajaina.
198
00:15:07,440 --> 00:15:11,000
Min baino gehiago
eragiten du ezpata honek.
199
00:15:12,360 --> 00:15:15,320
Kontxo! Hau egiteko gai da?
200
00:15:15,480 --> 00:15:18,400
Irmotasunez galduta, deabruaren
fruituek...
201
00:15:18,560 --> 00:15:22,280
...ematen dituzten ahalmenak
ikaragarri garatu daitezke.
202
00:15:22,920 --> 00:15:26,440
Horregatik naiz ni
besteak baino ahaltsuago.
203
00:15:27,960 --> 00:15:29,080
Zureak egin du.
204
00:15:29,240 --> 00:15:32,240
Damutuko zaizu niri
erronka bota izana.
205
00:15:35,640 --> 00:15:38,880
Basamortuko zurrunbiloa!
206
00:15:42,880 --> 00:15:44,800
A!
207
00:15:49,960 --> 00:15:53,120
Baina, zer da hau? Zer da hau?
208
00:15:53,280 --> 00:15:56,720
A! Ai, ai!
209
00:15:56,880 --> 00:15:58,880
Hareak irentsiko nau!
210
00:15:59,040 --> 00:16:03,360
Hondora noa! Hondora noa!
211
00:16:04,040 --> 00:16:08,440
Ai! Ai, ai, ai!
212
00:16:09,080 --> 00:16:11,120
Ez dakizu zer den hau?
213
00:16:11,800 --> 00:16:14,040
Basamortuko zurrunbiloa da.
214
00:16:14,200 --> 00:16:16,840
Harea mugikorrak baino ahaltsuagoa.
215
00:16:17,000 --> 00:16:18,760
Ez dago ihes egiterik.
216
00:16:18,920 --> 00:16:21,200
Ai! Ai!
217
00:16:21,360 --> 00:16:23,560
Lurraren muinotaraino eramango
zaitu.
218
00:16:23,720 --> 00:16:26,320
Basamortuetako
ahaltsuena naiz.
219
00:16:26,480 --> 00:16:28,440
Ez dago ni garaituko nauenik.
220
00:16:31,800 --> 00:16:33,800
Ez dut etsiko.
221
00:16:33,960 --> 00:16:36,920
Madarikatua,
ez nauzu bizirik lurperatuko!
222
00:16:40,080 --> 00:16:44,560
Orain ikusiko duzu.
Goma-gomazko...bultzada!
223
00:16:46,560 --> 00:16:50,920
Kolpeak alferrikakoak badira,
harrapatu egingo zaitut!
224
00:16:51,080 --> 00:16:54,920
Goma-gomazko amarauna!
225
00:16:55,080 --> 00:16:56,200
A!
226
00:16:56,360 --> 00:17:00,000
Burugogor tematia zara.
Baina alferrik.
227
00:17:00,160 --> 00:17:03,840
Goma-gomazko... ostikada!
228
00:17:05,600 --> 00:17:07,520
Ez zara nekatzen, mutiko.
229
00:17:08,800 --> 00:17:11,320
Ai!
230
00:17:11,480 --> 00:17:14,040
Aska nazazu!
Atsegin handiz!
231
00:17:18,800 --> 00:17:20,840
Nire besoa!
232
00:17:24,400 --> 00:17:27,560
Besoa, besoa!
Momifikatu egin da!
233
00:17:27,720 --> 00:17:31,000
Momia bihurtzen ari naiz!
234
00:17:31,160 --> 00:17:34,640
Harearen ahalmena da.
Ehunen ura xurgatzen du...
235
00:17:34,800 --> 00:17:37,040
...gorputz osoa
momifikatu arte.
236
00:17:37,200 --> 00:17:40,080
Zeure haragia zimeltzen
ikusi bitartean,...
237
00:17:40,240 --> 00:17:45,000
...arnasa ezin harturik hiltzea
ez da batere gozoa, ez.
238
00:17:46,480 --> 00:17:48,920
Aspertu naiz oraintxe.
239
00:17:49,920 --> 00:17:52,840
Bai ba, ura!
240
00:17:59,160 --> 00:18:02,360
Hori ez da ezer.
Oker zaude, Krokodilo!
241
00:18:02,520 --> 00:18:03,760
Ur berezia da.
242
00:18:03,920 --> 00:18:06,360
Yubako agureak hain
nekez atera zuena.
243
00:18:06,520 --> 00:18:08,280
Oso baliotsua da.
244
00:18:08,440 --> 00:18:11,280
Tori, Luffy,
atera ahal izan dudan guztia.
245
00:18:11,440 --> 00:18:15,200
Beste gauza bat ere
esan zuen agureak.
246
00:18:16,160 --> 00:18:19,440
Hareek ez dute sekula
Yuba estaliko!
247
00:18:19,600 --> 00:18:21,560
Goma-gomazko...!
248
00:18:21,720 --> 00:18:23,760
Berriz ere borroka nahian.
249
00:18:23,920 --> 00:18:26,120
Hozkada!
250
00:18:31,160 --> 00:18:34,160
Nahikoa da,
gogaitu egin nauzu!
251
00:18:38,360 --> 00:18:42,080
Hilko zara, Yuba eta aurre egiten
didaten guztiak...
252
00:18:42,240 --> 00:18:44,240
...hilko diren bezala.
253
00:18:45,600 --> 00:18:48,800
Agortu da denbora.
Hiru minutuak.
254
00:18:49,800 --> 00:18:52,560
Ez dut zurekin
denbora alferrik galduko.
255
00:18:53,600 --> 00:18:55,640
Harea zurrunbiloa!
256
00:19:06,920 --> 00:19:09,920
A!
257
00:19:11,680 --> 00:19:14,920
Harea nagusitzean,
ez dago bizitzatik!
258
00:19:15,760 --> 00:19:18,240
-Begira, harea ekaitza hegoaldean!
259
00:19:18,400 --> 00:19:21,280
-Alde egin dezagun, bizkor!
-Hegoalderantz doa!
260
00:19:21,440 --> 00:19:22,880
-Bizkor!
261
00:19:23,040 --> 00:19:26,360
-Begira horri, Kapitaina!
Ez al da...?
262
00:19:32,120 --> 00:19:34,760
Bibi, zer da hori?
Harea ekaitza.
263
00:19:34,920 --> 00:19:36,640
Euri baserantz doa.
264
00:19:37,520 --> 00:19:39,960
Krokodilok berak sortu du.
265
00:19:42,360 --> 00:19:44,120
Eta Luffy?
266
00:19:51,800 --> 00:19:53,680
Entzun, Lasto txapel.
267
00:19:53,840 --> 00:19:57,960
Eskualde honetako haizeek
hegoalderantz jotzen dute.
268
00:19:59,040 --> 00:20:02,040
Pentsa, beraz.
Zurrunbilo honen indarra...
269
00:20:02,200 --> 00:20:06,000
...etengabe handitzen delarik,
hegoalderantz badoa.
270
00:20:06,240 --> 00:20:09,440
Non uste duzu
geratuko dela erauntsia?
271
00:20:11,400 --> 00:20:13,240
Hegoaldean?
272
00:20:14,200 --> 00:20:16,040
Yuban.
273
00:20:17,960 --> 00:20:19,840
Yuba ez!
274
00:20:20,520 --> 00:20:24,600
Ez egin hori! Zergatik Yuban?
Zergatik?
275
00:20:24,840 --> 00:20:27,520
Begira, zurrunbiloa badoa.
276
00:20:28,280 --> 00:20:31,760
Etsaia ni banauzu,
utzi bakean Yuba.
277
00:20:32,640 --> 00:20:36,000
Gelditu hau, gelditu zital alua!
278
00:20:36,160 --> 00:20:39,440
Neuk gelditu beharko dut orduan!
279
00:20:39,600 --> 00:20:41,600
A!
280
00:20:41,760 --> 00:20:43,280
Barre
281
00:20:43,440 --> 00:20:45,080
Alfer-alferrik zabiltza.
282
00:20:45,240 --> 00:20:47,600
Harea-ekaitza gero eta indartsuagoa
da.
283
00:20:47,760 --> 00:20:51,600
Neuk ere ezingo nuke bere indar
suntsitzailea gelditu.
284
00:20:51,760 --> 00:20:53,880
Baina ezin liteke.
285
00:20:54,800 --> 00:20:59,440
Yubarenak egin du.
Gelditu ezazu zurrunbiloa!
286
00:21:12,080 --> 00:21:14,840
Nor naizela uste duzu?
287
00:21:22,440 --> 00:21:26,640
Zu bezalako zorigabe askok eskatu
didate errukia.
288
00:21:26,800 --> 00:21:28,680
Baina alferrik.
289
00:21:29,680 --> 00:21:32,000
Agur, lasto txapel.
290
00:21:33,160 --> 00:21:35,200
Marra handiagatik.
291
00:21:37,240 --> 00:21:39,600
JARRAITUKO DU
292
00:21:51,080 --> 00:21:55,160
"Gauean, izarren distira,...
293
00:21:55,400 --> 00:21:58,640
...argi izpia...
294
00:21:58,800 --> 00:22:01,520
...zure bihotzean.
295
00:22:02,200 --> 00:22:06,400
Haizeak dakar basamortuan...
296
00:22:06,560 --> 00:22:10,120
...zure
lagun guztien hotsen...
297
00:22:10,280 --> 00:22:12,440
...oihartzuna.
298
00:22:12,600 --> 00:22:17,600
Beren amets eta sentimenduak,...
299
00:22:18,160 --> 00:22:21,600
zuri, Bibi, deika ari dira.
300
00:22:21,760 --> 00:22:24,640
Entzun bihotza.
301
00:22:26,040 --> 00:22:31,040
Bidaia luzea da,
ez etsi, erregina.
302
00:22:31,640 --> 00:22:33,920
Zure lagun berriak...
303
00:22:34,080 --> 00:22:36,800
...zure indarra dira.
304
00:22:36,960 --> 00:22:39,280
Beren elkartasuna,...
305
00:22:39,440 --> 00:22:42,600
...itxaropen izpia.
306
00:22:42,760 --> 00:22:46,840
Zure ametsen iturria."
307
00:22:56,000 --> 00:22:58,320
Zer? Igerian zeharkatu?
308
00:22:58,480 --> 00:23:00,840
Bai, hori da garaiz
iristeko modu bakarra.
309
00:23:01,000 --> 00:23:03,880
Ahalegin gaitezen, ba.
Niri begira dago? Zergatik?
310
00:23:04,040 --> 00:23:06,240
Beharbada gogoko zaituelako.
311
00:23:06,400 --> 00:23:08,840
Polita nago?
312
00:23:09,000 --> 00:23:10,840
(DENEK) Liluragarri.
313
00:23:11,000 --> 00:23:13,840
Hurrengo atalean,
etorri gurekin Alabastara.
314
00:23:14,000 --> 00:23:16,800
Bide luzea eta gogorra izango da,
baina ni,...
315
00:23:16,880 --> 00:23:18,800
...piraten erregea izango naiz.