1
00:00:08,120 --> 00:00:12,080
“Mundu zabal honetan,
amets baten atzetik zabiltzate.

2
00:00:12,240 --> 00:00:14,920
Aurrean duzuen
itsaso zabala zeharkatuz,

3
00:00:15,080 --> 00:00:18,520
biharko eguna duzue helburu,
gero eta lausoagoa.

4
00:00:18,680 --> 00:00:21,280
Aurkitu bidea.
Bete zuen ametsak.

5
00:00:21,440 --> 00:00:23,280
Itsasontzi berean
zoazte denok...

6
00:00:23,440 --> 00:00:26,840
...eta askatasuna
da zuen bandera”.

7
00:00:34,840 --> 00:00:37,760
Itsasoan da gure ametsa,...

8
00:00:37,920 --> 00:00:41,440
...itsasoan da gure etorkizuna.

9
00:00:41,600 --> 00:00:44,040
Bidaia luzea marra handira,...

10
00:00:44,200 --> 00:00:46,480
...haizeak garamatza.

11
00:00:46,640 --> 00:00:51,640
Pirata talde bikaina,
garai ezinak gara.

12
00:00:52,720 --> 00:00:57,720
Eta gure ontzian
itsasoaren azkeneraino goaz.

13
00:00:59,640 --> 00:01:02,480
Aro berri bat
etorkizunari begira,...

14
00:01:02,640 --> 00:01:06,040
...marra handian
ezkutatzen da bai.

15
00:01:06,200 --> 00:01:11,080
Gold Roger pirata kapitainaren
altxor ezkutua.

16
00:01:17,960 --> 00:01:21,160
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

17
00:01:21,320 --> 00:01:24,480
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...

18
00:01:24,640 --> 00:01:29,640
...gure etorkizunarekin
bat egin, guztiok elkarrekin.

19
00:01:30,520 --> 00:01:33,240
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

20
00:01:33,400 --> 00:01:36,680
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...

21
00:01:36,840 --> 00:01:40,200
...gure etorkizunarekin
bat egin.

22
00:01:40,360 --> 00:01:44,800
Guztiok elkarrekin.

23
00:01:54,240 --> 00:01:56,760
"Lehorteak egoera latzean
utzi ditu...

24
00:01:56,920 --> 00:01:59,680
...bertako
biztanle atsekabetuak."

25
00:02:00,240 --> 00:02:03,920
"Azkenean, Luffyk
eta bere lagunek lortu zuten...

26
00:02:04,080 --> 00:02:07,680
...Errege Euria kasinotik
alde egitea eta Albarnarantz...

27
00:02:07,840 --> 00:02:11,040
...zuzendu ziren matxinoak
konbentzitzera."

28
00:02:13,440 --> 00:02:17,440
"Baina Krokodilok
atzetik segitu zien."

29
00:02:23,200 --> 00:02:26,800
"Luffyk aurre egin zion gogor,
baina etsaiaren...

30
00:02:26,960 --> 00:02:30,280
...ahalmen beldurgarriak laster
hartu zuen azpian."

31
00:02:32,560 --> 00:02:37,560
"Eta patua ezarian lerratzen da
harea erlojuko aleekin batera."

32
00:02:44,280 --> 00:02:48,440
ALABASTAKO ANIMALIEN ERREINUAN
LASTERKA BIZIAN

33
00:03:13,520 --> 00:03:16,760
Azkenean! Azaldu da ura!

34
00:03:21,600 --> 00:03:23,280
Ura.

35
00:03:24,080 --> 00:03:26,520
Ura azkenean.

36
00:03:27,480 --> 00:03:29,840
Eta ugari dario gainera.

37
00:03:31,720 --> 00:03:34,520
Esan nizun nik, Luffy.

38
00:03:35,280 --> 00:03:37,440
Lur oparoa da hau.

39
00:03:40,720 --> 00:03:43,280
Yubak bizirik dirau, mutiko.

40
00:03:47,720 --> 00:03:51,560
-Harea ekaitz honek
betiko suntsituko du Yuba.

41
00:03:53,760 --> 00:03:58,080
Eta matxinoen armadak amorru
handiagoz erasoko du.

42
00:04:01,080 --> 00:04:05,040
Zure zintzotasun arduragabeak
erreinuaren bukaera ekarri du.

43
00:04:07,840 --> 00:04:11,320
Eurak guztiak bezalakoa zara,
lasto txapel.

44
00:04:11,480 --> 00:04:14,120
Zure sentimendu txepelak
alde batera...

45
00:04:14,280 --> 00:04:17,760
...utzi izan bazenitu,
luzaroko biziko zinen.

46
00:04:19,160 --> 00:04:21,160
Baina horra.

47
00:04:21,320 --> 00:04:25,040
Harea egartsua zure
bizia xurgatzen ari da.

48
00:04:27,000 --> 00:04:28,760
E?

49
00:04:38,320 --> 00:04:41,880
Bizirik. Zerez egina zaude zu?

50
00:05:00,160 --> 00:05:04,360
Sufritzen ari zara,
baina ez da luzarorako izango.

51
00:05:04,520 --> 00:05:06,800
Barre

52
00:05:14,600 --> 00:05:16,680
Agur betiko.

53
00:05:20,520 --> 00:05:24,200
Denbora galarazi didazu,
besterik ez.

54
00:05:35,960 --> 00:05:40,520
Ekaitzaren ondoren barealdia dator
eta bada orain urik.

55
00:05:41,160 --> 00:05:44,320
Beraz, ez dugu
itxaropena galdu behar.

56
00:05:46,160 --> 00:05:50,560
Etorri mila bider hala nahi baduzu,
ekaitza!

57
00:05:50,840 --> 00:05:54,120
Hareak ez du Yuba
sekula garaituko.

58
00:06:13,760 --> 00:06:17,360
-Eta orduan esan nion:
"aizu, mamorro hankadun,...

59
00:06:17,520 --> 00:06:20,080
...etorri hona
adorerik baduzu."

60
00:06:20,720 --> 00:06:24,960
Eta karramarroa seko izutu zen eta
ordutik alboka ibiltzen dira.

61
00:06:25,120 --> 00:06:27,800
A, bai?
Ez al da eboluzio kontua?

62
00:06:27,960 --> 00:06:30,760
Teoria zentzugabeak dira horiek.
Batzuek diote...

63
00:06:30,920 --> 00:06:33,480
...gizakia tximinotik datorrela,
pentsa.

64
00:06:33,640 --> 00:06:37,080
Bai?
Eta orduan ni nondik nator?

65
00:06:37,680 --> 00:06:39,880
Zapaburutik.
A, bai?

66
00:06:40,040 --> 00:06:41,600
Barre

67
00:06:41,760 --> 00:06:45,040
Zoro, antza ez dizu
asko ardura Luffy faltatzeak.

68
00:06:45,200 --> 00:06:46,840
Isilik.

69
00:06:47,840 --> 00:06:50,800
Nami, txorakeriak egiten jostatzen
dira.

70
00:06:50,960 --> 00:06:52,720
Gure lagun hauek
ez dira oso azkarrak.

71
00:06:52,880 --> 00:06:55,880
Bestela nola azaldu
Luffyren jokabidea?

72
00:06:58,360 --> 00:07:02,560
Zazpi Itsasoetako gerrari bati aurre
egitea ere...

73
00:07:04,360 --> 00:07:07,840
Aizu adiskide,
ze esan nahi duzu?

74
00:07:08,000 --> 00:07:11,240
Hitz egizu garbi.
Niregatik hor konpon.

75
00:07:11,400 --> 00:07:13,800
Baina jabetuko zarete
gure Luffy maitea...

76
00:07:13,960 --> 00:07:16,840
...gaizki atera daitekeela, ezta?

77
00:07:17,680 --> 00:07:21,360
Luffyren adorea
zalantzan jartzen ari zara?

78
00:07:22,880 --> 00:07:25,120
Ausart usteko
xanfarin horrek!

79
00:07:25,280 --> 00:07:27,080
Xanfarina?
Ezetz aurpegira esan!

80
00:07:27,240 --> 00:07:29,960
Xanfarina, bai jauna.
Ze?

81
00:07:30,120 --> 00:07:31,920
(BIEK) Jipoi bila, ala?

82
00:07:33,760 --> 00:07:37,720
Utzi zuen gizonkeria txatxua.
Ondo esanda.

83
00:07:38,160 --> 00:07:42,080
(PENTSATZEN) "Etsaia ahaltsua da
eta urduri gaude denok, noski."

84
00:07:42,240 --> 00:07:45,960
"Eta nik, kapitainorde naizenez,
zerbait egin behar nuke."

85
00:07:46,120 --> 00:07:48,800
Egon lasai denok
eta ez izan kezkarik.

86
00:07:48,960 --> 00:07:50,800
Luffyk bere hitza beteko du.

87
00:07:50,960 --> 00:07:53,720
Albarnan elkartuko ginela
agindu zigun.

88
00:07:53,880 --> 00:07:56,560
Ez duzu ba, lasai itxurarik!

89
00:07:57,920 --> 00:08:00,960
Zu arduratu matxinada gelditzeaz,
ongi?

90
00:08:01,960 --> 00:08:03,800
Ez dira neska makalak.

91
00:08:03,960 --> 00:08:06,720
Haiek daude adoretsuen, alajaina.

92
00:08:06,880 --> 00:08:09,760
Ongi.
Eta orain Albarna bakarrik...

93
00:08:09,920 --> 00:08:13,480
...izan behar dugu buruan.
Goazen trostan, Artazitxo!

94
00:08:15,560 --> 00:08:19,440
Nola deitu diozu?
Artazitxo, zeba?

95
00:08:19,600 --> 00:08:22,400
Artazitxo karramarroa?
Arazoren bat?

96
00:08:22,560 --> 00:08:24,040
Ez horixe.

97
00:08:29,760 --> 00:08:34,240
Hortaz, Ketzar Kapitaina, Albarnara
joan behar dut,...

98
00:08:34,400 --> 00:08:36,200
...lasto txapeli
segitu behar diot...

99
00:08:36,360 --> 00:08:37,640
...ala erregeren tropei lagundu?

100
00:08:37,800 --> 00:08:39,800
-Zeuk erabaki.

101
00:08:40,640 --> 00:08:43,640
Zeuk erabaki zeure lekua gerra
honetan.

102
00:08:44,000 --> 00:08:47,840
-Ez dut ulertzen. Ze esan
nahi didazu, Ketzar Kapitaina?

103
00:08:48,000 --> 00:08:50,160
-Arauak hautsi
nahi badituzu...

104
00:08:50,320 --> 00:08:54,080
...edo justizia zeure esku hartu,
neure gain hartuko dut...

105
00:08:54,240 --> 00:08:56,240
...zure erabakia.

106
00:08:56,400 --> 00:08:59,800
-Eta zeu, nora zoaz?
-Presako eginkizun bat dut.

107
00:08:59,960 --> 00:09:03,800
Itsasora noa aldi baterako.
Baliteke mezuren bat igortzea.

108
00:09:04,560 --> 00:09:07,840
-Ondo da.
-Kontuz ibili.

109
00:09:08,000 --> 00:09:10,360
Erreinua zirt edo zart
egitear dago.

110
00:09:12,800 --> 00:09:16,040
Erreinua erori egingo da
ala salbatu.

111
00:09:16,200 --> 00:09:19,680
Baina ez duzu berriz
holakorik biziko. Zaude ziur.

112
00:09:26,440 --> 00:09:29,160
-Teniente. Teniente!
-Zer?

113
00:09:29,320 --> 00:09:31,600
-Aginduren bat?
-Bai.

114
00:09:32,240 --> 00:09:36,280
(KETZAR GOGORATZEN) "Kontuz ibili,
erreinua zirt edo zart...

115
00:09:36,440 --> 00:09:39,400
...egitear dago.
Erori egingo da ala salbatu,...

116
00:09:39,760 --> 00:09:43,760
...baina ez duzu berriz holakorik
biziko, zaude ziur."

117
00:09:46,600 --> 00:09:49,680
(TASHIGI)
Lasto txapelen bila joango gara.

118
00:09:49,840 --> 00:09:51,880
Prest bidaiarako denok.

119
00:09:52,040 --> 00:09:55,200
Albarnarantz abiatuko gara
berehalaxe!

120
00:09:55,360 --> 00:09:57,160
(DENEK) Bai!

121
00:09:57,320 --> 00:09:59,400
-Zure bila goaz, Luffy.

122
00:10:02,240 --> 00:10:05,720
Zer? Ibaia ezingo dugu
karramarroaren gainean...

123
00:10:05,880 --> 00:10:07,080
...zeharkatu!

124
00:10:07,240 --> 00:10:10,400
Basamortuko karramarroa da.
Uretan indarra galtzen dute.

125
00:10:10,560 --> 00:10:12,560
Baina animali erraldoia da!

126
00:10:12,720 --> 00:10:15,400
Urak ez du agian estaliko.

127
00:10:16,120 --> 00:10:18,560
Tira, Artazitxo,
saiatu behintzat.

128
00:10:18,720 --> 00:10:21,600
Ibai hori ezingo dugu
geure kabuz igaro.

129
00:10:21,760 --> 00:10:24,040
Itsasoa bezain zabala da.

130
00:10:24,200 --> 00:10:28,240
Eta gero basamortu zati luzea
daukagu helmugaraino.

131
00:10:28,400 --> 00:10:30,200
Ez dago beste aukerarik.

132
00:10:30,360 --> 00:10:32,600
Geure kaxa
moldatu beharra dugu.

133
00:10:32,760 --> 00:10:33,880
Hala dirudi.

134
00:10:34,040 --> 00:10:37,080
Ez gara garaiz iritsiko!
Ezinezkoa da guztiz!

135
00:10:44,680 --> 00:10:48,640
Iritsi gara. Prestatu!
Hor dago Sandora ibaia!

136
00:10:48,800 --> 00:10:51,800
Bai?
Tira, Artazitxo, porta zaitez.

137
00:10:51,960 --> 00:10:54,920
Zure dantzarekin
limurtuko duzu Nami.

138
00:10:57,000 --> 00:10:59,600
Zuk uste?
Jakina.

139
00:10:59,760 --> 00:11:01,360
Limurtu nauzu. O!

140
00:11:01,520 --> 00:11:04,920
-Ikusten? Zuri begira dago!

141
00:11:07,920 --> 00:11:12,120
(CHOPPER) Segi dantzan!
-A ze martxa daraman!

142
00:11:15,560 --> 00:11:19,720
Erabat liluratu duzu, Nami.
Oso dantzari ona zara!

143
00:11:21,120 --> 00:11:24,400
Uretan gara laster! Eutsi!

144
00:11:31,200 --> 00:11:33,240
Sartzera doa!

145
00:11:37,800 --> 00:11:40,480
-Arraioa, ziztu bizian doa.

146
00:11:41,160 --> 00:11:44,440
Aupa! Ondo! Hori da arrazoia!

147
00:11:44,600 --> 00:11:47,520
Segi horrela, Artazitxo!

148
00:11:47,680 --> 00:11:51,160
Karramarro jatorra zara!
Lortuko duzu, bai!

149
00:11:51,800 --> 00:11:55,680
Eutsi, Artazitxo! Hondoratzen ari
gara. Hondora goaz!

150
00:11:55,840 --> 00:11:58,640
Hondoratu gara!

151
00:12:02,000 --> 00:12:06,320
Primeran zihoan eta!
Orain alferrik da kexatzea.

152
00:12:08,000 --> 00:12:10,480
Ez ote dugu
ontziren bat ikusiko?

153
00:12:10,640 --> 00:12:13,440
Esan, Bibi, zenbat metro
falta dira ertzeraino?

154
00:12:13,600 --> 00:12:16,640
Bost mila metro.
Horrenbeste?

155
00:12:18,400 --> 00:12:22,400
Eskerrik asko!
Mila esker, Artazitxo!

156
00:12:22,560 --> 00:12:25,880
Bai, baina aurreratxoago
segi zenezakeen!

157
00:12:28,280 --> 00:12:30,040
Zer da hori?

158
00:12:30,320 --> 00:12:33,480
Denek garrasi

159
00:12:35,080 --> 00:12:38,640
Ez dizuet esan Sandoran barbo
erraldoiak daudela.

160
00:12:38,800 --> 00:12:41,400
Beranduegi
esaten dituzu gauzak!

161
00:12:42,240 --> 00:12:44,600
Eta oso gustuko dute
giza okela!

162
00:12:44,760 --> 00:12:46,600
Garaiz jakin dut behintzat!

163
00:12:46,760 --> 00:12:50,040
Denek garrasi

164
00:12:55,680 --> 00:12:59,080
Askatu, Chopper,
ez dut ezer ikusten!

165
00:13:02,800 --> 00:13:04,600
A!

166
00:13:08,360 --> 00:13:11,000
Dungon karatekak dira!

167
00:13:11,160 --> 00:13:13,560
Laguntzera etorri omen dira.

168
00:13:13,720 --> 00:13:16,320
Gu ez gara Luffyren ikasleak.

169
00:13:16,480 --> 00:13:18,840
Berdin dio,
salbatu egin gaituzte.

170
00:13:19,000 --> 00:13:21,600
Egia da. Bejon degiela!

171
00:13:21,760 --> 00:13:23,320
Eskerrik asko!

172
00:13:23,480 --> 00:13:25,480
-(CHOPPER) Agur!

173
00:13:27,720 --> 00:13:30,360
Lortuko ote dugu
garaiz iristerik?

174
00:13:30,520 --> 00:13:34,320
Nekez, Machugeren gainean joanda ere
lanak izango ditugu.

175
00:13:34,480 --> 00:13:37,000
Gameluan
bi joan daitezke bakarrik.

176
00:13:37,160 --> 00:13:39,560
Gainera, alderdi honetan Barroko
taldekoak...

177
00:13:39,720 --> 00:13:41,720
...zelatatzeko
arrisku handia dugu.

178
00:13:41,880 --> 00:13:44,600
Batera joatea komeni zaigu.

179
00:13:47,440 --> 00:13:50,360
Ez zaizue ezer bururatzen?

180
00:13:53,360 --> 00:13:54,600
E?

181
00:13:58,280 --> 00:13:59,920
O!

182
00:14:02,480 --> 00:14:04,160
Lagunok, begira!

183
00:14:04,320 --> 00:14:07,960
Zer? Ez da ba
etsaia izango erasoan?

184
00:14:09,720 --> 00:14:12,560
Ez, bai zera. Hori...

185
00:14:13,200 --> 00:14:15,640
Kaloo da!
-Kaloo!

186
00:14:15,800 --> 00:14:18,800
Eta bere
hegazti trostarien eskuadroia!

187
00:14:20,320 --> 00:14:22,000
Gu eramatera datoz!

188
00:14:23,320 --> 00:14:24,840
Kaloo!

189
00:14:42,480 --> 00:14:44,800
Ai!

190
00:14:46,440 --> 00:14:49,360
Okela behar dut!

191
00:14:57,480 --> 00:15:00,440
(KROKODILO GOGORATZEN)
"Lasto txapel..."

192
00:15:00,600 --> 00:15:03,600
Ez gara ezpal bereko piratak.

193
00:15:03,960 --> 00:15:07,800
Yuba harea ekaitzak
irentsiko du eta matxinoek...

194
00:15:07,960 --> 00:15:10,360
...amorru handiagoz
erasoko dute.

195
00:15:10,520 --> 00:15:12,640
Barre

196
00:15:13,920 --> 00:15:16,280
A!
Ai!

197
00:15:16,440 --> 00:15:20,640
Ai! Ai! Ai! Ai!

198
00:15:22,320 --> 00:15:27,040
A!

199
00:15:57,040 --> 00:16:01,400
(Zailtasunez) Eskerrik asko.

200
00:16:06,240 --> 00:16:09,320
Zeren alde diharduzu?

201
00:16:14,680 --> 00:16:17,160
Dei izena duzun horrek, esan.

202
00:16:18,840 --> 00:16:20,800
De...?

203
00:16:22,440 --> 00:16:25,880
(PENTSATZEN)
"Nor zara benetan, mutiko?"

204
00:16:27,240 --> 00:16:29,840
Ezin didazu erantzun, nonbait.

205
00:16:36,160 --> 00:16:38,960
-Aurkitu zaitut.
-E?

206
00:16:43,200 --> 00:16:45,200
-Eta Bibi Erregina?

207
00:16:45,360 --> 00:16:48,680
-Hara, bizirik zaude, hortaz.

208
00:16:49,920 --> 00:16:54,000
-Zure ahalmen hori ez duzu berriz
nire aurka erabiliko.

209
00:16:56,440 --> 00:17:00,400
-Ez nekatu, gizona,
larri zauriturik zaude eta.

210
00:17:06,880 --> 00:17:10,360
Garaiz iritsi zara.
Mutikoa salbatu nahi duzu?

211
00:17:15,760 --> 00:17:17,200
Zaldun adoretsua da.

212
00:17:17,360 --> 00:17:19,840
Zure erreginagatik
bizia galdu zuen ia.

213
00:17:20,000 --> 00:17:22,960
Eta ez goibeldu.
Erregina onik da.

214
00:17:23,120 --> 00:17:25,720
Oraintxe Albarnarantz doa, baina
auskalo...

215
00:17:25,880 --> 00:17:28,160
...ze gertatuko zaion han.

216
00:17:28,840 --> 00:17:31,200
Egoera gaiztoa da guztiz.

217
00:17:45,160 --> 00:17:49,480
-Nork babestuko du, ni ondoan ez
banauka borrokatzeko?

218
00:17:51,120 --> 00:17:52,640
E?

219
00:17:57,200 --> 00:17:59,160
Okela!

220
00:18:09,080 --> 00:18:10,920
Ondo da, Kobra Erregea.

221
00:18:11,080 --> 00:18:13,520
Guk salbatuko dugu
Alabasta Erreinua.

222
00:18:13,680 --> 00:18:17,360
Zure zitalkeriaren gainetik baitago.

223
00:18:21,280 --> 00:18:23,640
MENDEBALDEKO SARRERA

224
00:18:24,120 --> 00:18:28,200
Ekarri hori hona!
-Arinago!

225
00:18:28,840 --> 00:18:32,160
-Arin zaku horiekin!
-Bizkor, bizkor!

226
00:18:32,320 --> 00:18:33,640
-Tori, tori!

227
00:18:33,800 --> 00:18:36,320
-Eraman kanoi bat
hegoaldeko atera!

228
00:18:41,160 --> 00:18:42,560
-Txaka jenerala!

229
00:18:42,720 --> 00:18:46,680
Txaka jenerala, matxinoak 200.000tik
gora dira.

230
00:18:48,560 --> 00:18:51,960
-Esan, ze iritzi duzu Nanohanako
liskarraz?

231
00:18:52,120 --> 00:18:54,840
-Hamar urte daramat
Kobra Errege zerbitzatzen.

232
00:18:55,000 --> 00:18:57,440
Gezurra diote.
-Bai.

233
00:18:57,600 --> 00:18:59,680
Azpikeriaren bat izan zen.

234
00:19:00,160 --> 00:19:02,720
Erregeri zerbait gertatu zaio.

235
00:19:04,480 --> 00:19:08,800
Eta hala bada, gerra hau
ezin dugu inolaz ere galdu.

236
00:19:09,400 --> 00:19:11,280
Erasotzaileak,...

237
00:19:11,440 --> 00:19:15,240
...milaka badatoz ere,
errege eta erreginagatik...

238
00:19:15,920 --> 00:19:18,880
...azken odol tantaraino
emango dugu!

239
00:19:20,360 --> 00:19:22,600
-Zibil guztiak irten hiritik!

240
00:19:22,760 --> 00:19:26,240
Ezin dugu herritarren segurtasuna
bermatu!

241
00:19:31,120 --> 00:19:34,040
-Jesus, hori zalaparta!

242
00:19:34,200 --> 00:19:38,560
Ea gerra laster hasten den,
ez dut inor hil aspaldian.

243
00:19:43,840 --> 00:19:47,360
Aspertu naiz hemen egonean.
Errege bahitzea...

244
00:19:47,520 --> 00:19:48,640
...ume jolasa izan da.

245
00:19:48,800 --> 00:19:52,720
Giharrak berotu nahi ditut
lepo bat edo beste moztuz!

246
00:19:54,520 --> 00:19:57,560
Jauregiko zaintzaileei
iskin egin...

247
00:19:57,720 --> 00:20:00,280
...eta errege txatxu hau bahitzeko
agindu ziguten.

248
00:20:00,440 --> 00:20:02,760
Geu bakarrik ginen
balentria hori egiteko gai,...

249
00:20:02,920 --> 00:20:05,840
...baina behin mandatua beteta,
aspertuta gaude,...

250
00:20:06,000 --> 00:20:07,920
...ez da hala?
-Bai.

251
00:20:08,080 --> 00:20:10,280
-Zure moteltasunak
sutan jartzen nau!

252
00:20:10,440 --> 00:20:12,480
Kokoteraino nago zutaz!

253
00:20:14,960 --> 00:20:19,320
-(PENTSATZEN) "Txaka, Koza,
ez borrokatu elkarren aurka."

254
00:20:19,480 --> 00:20:23,200
"Nire erreinua zarete zuek,
nire herriaren ordezkari."

255
00:20:26,400 --> 00:20:29,720
(NARRATZAILEA)
"Baina haserrearen hazia..."

256
00:20:30,120 --> 00:20:34,320
Gerra oihuak

257
00:20:34,760 --> 00:20:36,840
"...erne da dagoeneko."

258
00:20:44,440 --> 00:20:47,160
Ze ikuskizun ederra!
-Bai.

259
00:20:47,800 --> 00:20:51,400
-"Gerra eragin duten bilauak alde
batetik."

260
00:20:53,640 --> 00:20:55,280
"Eta bestetik heroiak."

261
00:20:55,440 --> 00:20:59,160
"Egiaren jakitun,
gerra galdarazi nahian."

262
00:21:01,280 --> 00:21:04,640
"Era guztietako interesak
eta sentimenduak...

263
00:21:04,800 --> 00:21:09,000
...bilduko dira Albarnan,
Alabastako hiriburuan."

264
00:21:15,400 --> 00:21:17,600
NANOHANA

265
00:21:19,040 --> 00:21:22,440
La, la, la, la.

266
00:21:23,440 --> 00:21:26,640
Antza, hasi da azken gudua.

267
00:21:26,800 --> 00:21:29,640
Bibi Erreginaren ontzia
ikusi dut.

268
00:21:29,800 --> 00:21:32,440
Beraz, heldu da erreinura.

269
00:21:32,600 --> 00:21:35,680
Noa bizkor,
garaiz iristea da kontua.

270
00:21:37,360 --> 00:21:39,240
JARRAITUKO DU

271
00:21:51,400 --> 00:21:55,240
Gauean, izarren distira,...

272
00:21:55,640 --> 00:22:00,640
...argi izpia zure bihotzean.

273
00:22:02,440 --> 00:22:06,600
Haizeak dakar basamortuan...

274
00:22:06,760 --> 00:22:11,120
...zure lagun guztien hotsen
oihartzuna.

275
00:22:12,680 --> 00:22:17,320
Beren amets eta sentimenduak,...

276
00:22:18,240 --> 00:22:21,600
...zuri, Bibi, deika ari dira.

277
00:22:22,080 --> 00:22:24,840
Entzun bihotza.

278
00:22:26,200 --> 00:22:28,280
Bidaia luzea da,...

279
00:22:28,640 --> 00:22:31,560
...ez etsi, erregina.

280
00:22:31,720 --> 00:22:33,840
Zure lagun berriak...

281
00:22:34,200 --> 00:22:37,080
...zure indarra dira.

282
00:22:37,240 --> 00:22:39,320
Beren elkartasuna,...

283
00:22:39,680 --> 00:22:42,600
...itxaropen izpia.

284
00:22:42,760 --> 00:22:46,200
Zure ametsen iturria.

285
00:22:56,520 --> 00:22:58,280
Ageri da Albarna hiria!

286
00:22:58,440 --> 00:23:00,480
Goazen bizkor!
-(CHOPPER) Bai!

287
00:23:00,640 --> 00:23:03,040
Tira, Bibi, gutxi falta da eta.

288
00:23:03,200 --> 00:23:04,840
(BIBI) Ez dakit
gerra gelditzeko...

289
00:23:05,000 --> 00:23:08,160
...garaiz iritsiko garen.
Baina eutsi, lagunok!

290
00:23:08,600 --> 00:23:11,240
-Neska ausartokin,
ez dago beldurrik.

291
00:23:11,400 --> 00:23:13,440
Ikusi hurrengo atala, lagunok.

292
00:23:13,600 --> 00:23:16,160
Alabasta Erreinuan
ez da giro izango.

293
00:23:16,240 --> 00:23:18,480
Baina ni,
piraten erregea izango naiz.

