1
00:00:07,640 --> 00:00:11,560
"Mundua askatasunaren bila dabil,

2
00:00:12,240 --> 00:00:15,600
eta mundua zabalduko zaizu
begien aurrean,

3
00:00:16,920 --> 00:00:21,040
segi zuen ametsari
eta konkistatu mundua.

4
00:00:21,120 --> 00:00:24,560
Segi gogoz zuen helburuen atzetik".

5
00:00:30,200 --> 00:00:33,720
"Zabaldu bela nagusia.

6
00:00:33,960 --> 00:00:36,800
Zatoz gurekin,
bizi abentura,...

7
00:00:36,960 --> 00:00:39,080
...zeharkatu zazpi itsasoak,...

8
00:00:39,240 --> 00:00:43,040
...zatoz gurekin
mundu berrira.

9
00:00:44,080 --> 00:00:49,080
Zatoz gurekin amets baten bila,
bidaia luzea izango da,...

10
00:00:49,480 --> 00:00:53,960
...zabaldu belak,
One Piece hasi da.

11
00:00:57,400 --> 00:01:02,400
Itsaso zabalean,
urdin amaigabea.

12
00:01:02,760 --> 00:01:06,000
Itsaso urdinean.

13
00:01:07,440 --> 00:01:12,440
Hodei ertza gure aurrean,
olatuen kresala aurpegian.

14
00:01:13,840 --> 00:01:16,560
Kresala aurpegian.

15
00:01:16,960 --> 00:01:21,920
Une zirraragarriak,
abentura harrigarriak,..

16
00:01:22,080 --> 00:01:27,080
...guztiok batera beteko
dugu azkenean gure ametsa.

17
00:01:29,800 --> 00:01:33,120
Zatoz gurekin, bizi abentura.

18
00:01:33,280 --> 00:01:35,400
Ahaztezina izango da.

19
00:01:35,560 --> 00:01:39,200
Zatoz gurekin itsaso urdinera.

20
00:01:40,000 --> 00:01:42,720
Zatoz
gurekin amets baten bila,...

21
00:01:42,880 --> 00:01:45,200
...piraten aro berrira, zatoz
gurekin...

22
00:01:45,280 --> 00:01:46,880
...One Piecen bila."

23
00:01:53,480 --> 00:01:56,000
"Asko galduta
eta ikaratuta daude...

24
00:01:56,160 --> 00:01:59,200
...zer egin ez dakitela
eta konturatu ez direna da,...

25
00:01:59,360 --> 00:02:02,480
...erreinuaren historiako
atal berri bat ireki dutela...

26
00:02:02,640 --> 00:02:06,320
...amaiera lazgarria eta
beldurgarria sumatzen zaiona.

27
00:02:06,880 --> 00:02:09,640
Gure lagunek erreinuaren suntsiketa
eragozteko...

28
00:02:09,800 --> 00:02:11,840
...borrokan dihardute
buru-belarri.

29
00:02:12,000 --> 00:02:15,520
Sanjik borroka gogorra
izan du Lord Biren aurka.

30
00:02:15,680 --> 00:02:18,840
Kenpo Dantza maisu,
bere trikimailuak erabili ditu...

31
00:02:19,000 --> 00:02:21,320
...Lord Bik,
baina trikimailuon ahul gunea...

32
00:02:21,480 --> 00:02:25,320
...aurkitu eta aurkari maltzurra
garaitu du Sanjik.

33
00:02:25,480 --> 00:02:29,400
Bibi erreginak berriz jauregia
suntsitzea erabaki du...

34
00:02:29,560 --> 00:02:31,880
...gudua geldiarazteko.

35
00:02:32,480 --> 00:02:35,440
Baina lehergailuen metxak pizteko...

36
00:02:35,600 --> 00:02:39,200
...agindua ematerakoan,
Krokodilo azaldu da.

37
00:02:49,120 --> 00:02:50,800
NAMIREN EKAITZ ABISUA

38
00:02:50,960 --> 00:02:53,680
ERASO KLIMATIKOAREN INDARRA

39
00:02:56,280 --> 00:02:59,840
Luffy hil dela diozu?
Hori gezurra da.

40
00:03:01,360 --> 00:03:04,240
-Nik ez dut gezurrik esaten.

41
00:03:04,400 --> 00:03:06,680
Lasto txapel kaskarina...

42
00:03:06,840 --> 00:03:09,720
...hareapean datza,
Lady Asteazken.

43
00:03:13,040 --> 00:03:15,720
Inondik ere
luzaroago biziko zen...

44
00:03:15,880 --> 00:03:18,560
...zure alde jarri izan ez balitz.

45
00:03:19,400 --> 00:03:22,920
-Luffy ez da hil!
Ziria sartu nahi didazu!

46
00:03:24,200 --> 00:03:28,280
Hori da, bai, oihukatu zure samina,
zure negarra...

47
00:03:28,440 --> 00:03:30,600
...atsegin zait eta.

48
00:03:30,760 --> 00:03:34,600
Baina nik hildako guztiak ondotxo
hil daude.

49
00:03:35,840 --> 00:03:40,840
-Zer egin diozu? Zergatik zaude zu
hemen eta ez Luffy?

50
00:03:44,440 --> 00:03:46,280
-Ez du gehiago sufrituko.

51
00:04:28,840 --> 00:04:31,480
(PENTSATZEN)
"Lurrak dardara egiten du.

52
00:04:31,640 --> 00:04:33,000
Gudua gainean da.

53
00:04:33,160 --> 00:04:36,440
Erregeren tropek ez diote eutsiko
matxinoen erasoari.

54
00:04:36,600 --> 00:04:39,200
Bibi eta gainerakoak
onik izango al dira?

55
00:04:39,360 --> 00:04:42,040
Hau da madarikazioa.
Denak borrokan...

56
00:04:42,200 --> 00:04:45,360
...bizia arriskatzen
eta ni hemen. Geldi."

57
00:04:54,080 --> 00:04:57,320
Hori da,
armarik ahaltsuena behar dut.

58
00:04:57,680 --> 00:05:01,760
Armarik ahaltsuena?
Eta zertarako behar duzu ba?

59
00:05:02,320 --> 00:05:04,040
Zertarako behar dudan?

60
00:05:04,200 --> 00:05:07,120
Borrokan ez naizelako
besteak bezain iaioa.

61
00:05:07,520 --> 00:05:10,400
Zer diozu ordea?
Egia da.

62
00:05:11,560 --> 00:05:15,240
Neure kabuz moldatu nahi dut
inorentzat traba izan gabe.

63
00:05:15,840 --> 00:05:18,520
Batez ere Bibik behar banau.

64
00:05:38,920 --> 00:05:43,000
Entzun, Usopp. Zuk ondo baino
hobeto konprenitzen nauzu.

65
00:05:43,240 --> 00:05:45,200
Gu biok oso antzekoak gara.

66
00:05:46,680 --> 00:05:50,280
Ez gara besteak bezalakoak.
Gure lagunen indarra...

67
00:05:50,440 --> 00:05:51,800
...naturaz gaindikoa da.

68
00:05:51,960 --> 00:05:55,400
Edozeri aurre egiteko gai dira
beren ahalmenei esker,...

69
00:05:55,560 --> 00:05:57,800
...baina zu
eta ni izaki arruntak gara.

70
00:05:57,960 --> 00:06:01,600
Beraz,
borroka hastean, alde egin...

71
00:06:01,760 --> 00:06:03,920
...edo ezkutatu beharrean
izaten gara...

72
00:06:04,080 --> 00:06:06,520
...oztopo ez izateko lagunentzat.

73
00:06:07,640 --> 00:06:09,480
Ulertu duzu?

74
00:06:09,840 --> 00:06:12,640
Horregatik
armarik onenaz hornitzea...

75
00:06:12,800 --> 00:06:14,400
...irtenbide bakarra dugu.

76
00:06:14,560 --> 00:06:16,560
Zure laguntza behar dut!

77
00:06:22,160 --> 00:06:25,400
Zu armak asmatzen
saiatzen zara, ziur asko...

78
00:06:25,560 --> 00:06:28,640
...lagunen parean borroka
zaitezkeela erakutsi nahi duzulako.

79
00:06:28,800 --> 00:06:31,280
Harrotasunez erakutsi, gainera.

80
00:06:31,960 --> 00:06:35,240
Nik ere horixe nahi dut,
Bibi babesteko.

81
00:06:35,440 --> 00:06:38,080
Neure kabuz borrokatzeko
gai izan.

82
00:06:38,240 --> 00:06:40,640
Lagundu behar didazu!

83
00:06:42,160 --> 00:06:45,080
Gudua hasia da,
ez dago astirik.

84
00:06:48,040 --> 00:06:52,520
Ulertu dut, ezingo duzu
ezer egin beraz, oker nengoen.

85
00:06:52,960 --> 00:06:54,680
Barkatu.

86
00:06:55,560 --> 00:06:59,160
Nork esan du ezingo dudala ezer
egin?

87
00:07:00,880 --> 00:07:04,800
Izan ere, Usoppentzat
ez dago ezinezkorik.

88
00:07:05,920 --> 00:07:07,680
Benetan?

89
00:07:08,240 --> 00:07:12,440
Arma bat egingo didazu?
Xarmanta zara, eskerrik asko!

90
00:07:12,600 --> 00:07:16,720
Bai, baina materialak ez dira...
Milesker, Usopp maitea!

91
00:07:16,880 --> 00:07:20,440
Bai, baina aizu, armak ez dira
hutsetik sortzen. Nora zoaz?

92
00:07:20,600 --> 00:07:22,840
Zeure esku utziko dut.
Itxaron!

93
00:07:23,000 --> 00:07:26,400
Dena konponduta.
Segi zuen inozokeriekin.

94
00:07:27,960 --> 00:07:30,920
A ze aurpegia...

95
00:07:39,920 --> 00:07:43,480
(PENTSATZEN) "Baina,
ze demontre gertatzen zait?

96
00:07:43,640 --> 00:07:46,040
Ezin naiz
zarata batengatik izutu.

97
00:07:50,920 --> 00:07:55,040
Hitz eman dut Usoppen aurrean eta
agindutakoa beteko dut.

98
00:07:56,600 --> 00:07:59,280
Bibigatik borrokatuko naiz."

99
00:08:06,920 --> 00:08:10,120
Usoppek egin du bere lana, orain
nire txanda da.

100
00:08:10,840 --> 00:08:15,280
Koldarkeriak utzi eta
aurre egingo diot sorgin horri!

101
00:08:15,440 --> 00:08:16,560
A!

102
00:08:19,760 --> 00:08:21,320
A!

103
00:08:40,600 --> 00:08:43,200
Iraintzea ez dago ondo, Namitxo.

104
00:08:43,520 --> 00:08:47,160
(PENTSATZEN) "Zeharkatu egin nau
lantza itxurako arma horrekin.

105
00:08:47,320 --> 00:08:50,000
Deabruaren fruituak
jan ote ditu?"

106
00:08:51,720 --> 00:08:54,600
Harriturik nire ahalmenarekin?

107
00:08:55,440 --> 00:08:58,680
Deabruaren
fruitu ziztatzaileak jan ditut...

108
00:08:58,840 --> 00:09:02,160
...eta eztenak sortzeko
gaitasuna dut.

109
00:09:02,480 --> 00:09:05,680
(PENTSATZEN) "Arantza horiek horma
ere zeharkatzen dute.

110
00:09:05,840 --> 00:09:10,080
Erne ibili behar dut edo gorputz
osoa zulatuko dit bestela."

111
00:09:10,400 --> 00:09:14,480
Hara! Halakorik.
Niri aurre egiteko asmoa duzu?

112
00:09:14,640 --> 00:09:16,080
Bai horixe!

113
00:09:18,920 --> 00:09:23,120
Hodeitzarrak sor ditzake
eta euria eta haizea.

114
00:09:23,280 --> 00:09:25,760
Makila miraritsu honekin...

115
00:09:25,920 --> 00:09:29,920
...eguraldia nahierara kontrola
dezakezu!

116
00:09:31,680 --> 00:09:34,400
Ikusi nire armaren ahalmena!

117
00:09:34,560 --> 00:09:37,840
Eraso klimatikoa!
Baina... zer da hori?

118
00:09:38,120 --> 00:09:41,560
Hasteko,
eguraldi ederra nahi dut.

119
00:09:44,120 --> 00:09:46,960
Ze ondo! Usotxo parea!

120
00:09:47,120 --> 00:09:50,240
(Barre) Kaka zaharra!

121
00:09:54,800 --> 00:09:57,400
Burua galdu duzu ala?

122
00:09:58,560 --> 00:10:01,120
(PENTSATZEN) "Beraz,
lehen helburua...

123
00:10:01,280 --> 00:10:05,320
...aurkaria nahastea da.
Ulertu dut."

124
00:10:06,200 --> 00:10:09,640
Oraingoa benetan da!
Eguraldi hodeitsua!

125
00:10:10,960 --> 00:10:13,280
Ze lore politak!

126
00:10:13,440 --> 00:10:14,960
Barre

127
00:10:15,120 --> 00:10:16,840
Kaka zaharra!

128
00:10:20,600 --> 00:10:24,640
Eta zu zergatik ez zara
dragoia edo arranoa!

129
00:10:27,000 --> 00:10:31,240
(PENTSATZEN) "Heriotzaren
hurbiltasunak erotu egin du."

130
00:10:34,000 --> 00:10:36,520
-Bizkor,
erregina arriskuan dago!

131
00:10:36,680 --> 00:10:39,720
-Kanoiak! Ekarri kanoiak
atea botatzeko!

132
00:10:39,880 --> 00:10:42,440
-Bai, goazen!
-Bai, hori da, goazen!

133
00:10:44,720 --> 00:10:47,120
-Erne zaitezte, Hamasei.

134
00:11:01,920 --> 00:11:06,920
Denek garrasi

135
00:11:24,000 --> 00:11:26,640
Lotsagabea zara gero, erreginatxo.

136
00:11:26,800 --> 00:11:28,960
Barre

137
00:11:53,800 --> 00:11:56,080
Sagua bezain iheskorra zara.

138
00:12:00,360 --> 00:12:03,200
Baina alfer-alferrik zabiltza
lasterka.

139
00:12:03,440 --> 00:12:05,400
Zoria daukazu aurka.

140
00:12:05,560 --> 00:12:07,560
Zer da hau guztia?

141
00:12:07,720 --> 00:12:12,280
Hemen dio makila miraritsuak
erabilera pila duela. A!

142
00:12:13,040 --> 00:12:17,640
Makila miraritsua! Baina...
Nolatan kendu didazu?

143
00:12:18,000 --> 00:12:22,480
Nik kendu? Erori egin zaizu.
Itzuli idazu.

144
00:12:22,880 --> 00:12:26,640
Bai, nola ez ba. Nik ez dut
sorginkeriatan sinesten.

145
00:12:26,800 --> 00:12:28,600
Zeuretzat txorakeria horiek.

146
00:12:28,760 --> 00:12:31,400
Ni neure ahalmenez
baliatuko naiz.

147
00:12:34,120 --> 00:12:36,920
Portatu zintzo eta egon geldik.

148
00:12:37,120 --> 00:12:39,640
Hala sufritu gabe hilko zara.

149
00:12:42,040 --> 00:12:46,480
Eta zer, zure trikimailuekin segitu
behar duzu?

150
00:12:46,960 --> 00:12:50,880
Tximistak eta trumoiak! Eguraldi
ekaiztsua!

151
00:12:59,120 --> 00:13:02,560
Eguraldi ekaiztsua...
Eguraldi ekaiztsua...

152
00:13:02,720 --> 00:13:04,480
Eguraldi...
Orratz...!

153
00:13:04,640 --> 00:13:06,800
Hatza!

154
00:13:11,880 --> 00:13:15,920
Ai, ai, ai, ai!
Ai, ai, ai, ai!

155
00:13:22,000 --> 00:13:23,640
Ba!

156
00:13:25,960 --> 00:13:28,960
(PENTSATZEN) "Ai ene,
hementxe hilko naiz...

157
00:13:29,120 --> 00:13:32,800
... azkenean.
Hementxe hilko naiz."

158
00:13:33,160 --> 00:13:35,960
Usopp, berritsu madarikatua.

159
00:13:36,120 --> 00:13:39,200
Ahoa
josita hobeto zeundeke.

160
00:13:39,360 --> 00:13:42,200
Sudur luze hori!
Berritsu madarikatua!

161
00:13:42,360 --> 00:13:46,280
Ordainduko didazu!
E? Aiba!

162
00:13:47,400 --> 00:13:51,200
Bai, hiltzear zaude.
Jabetzen zara?

163
00:13:59,480 --> 00:14:03,040
Zintzilik dago. Nola liteke?

164
00:14:05,640 --> 00:14:08,240
Arantza hiltzailea!

165
00:14:11,920 --> 00:14:15,160
Gelditu mesedez! Gelditu!

166
00:14:15,320 --> 00:14:17,120
Gelditzeko esan dizut!

167
00:14:17,280 --> 00:14:21,040
Presa du demontre horrek.
Gelditu! Gelditu!

168
00:14:22,520 --> 00:14:24,680
Babesera joango naiz.

169
00:14:31,800 --> 00:14:36,160
A!
Akabo, iritsi da zure ordua.

170
00:14:36,320 --> 00:14:39,280
Bai? Nik ez dut ba uste!

171
00:14:52,640 --> 00:14:54,120
Kontxo.

172
00:14:56,160 --> 00:14:59,680
Ez da dirudien bezain ezjakina
kontuotan.

173
00:14:59,840 --> 00:15:01,840
Hobe da horrela.

174
00:15:03,520 --> 00:15:06,560
Orri honetan eraso klimatikoaren
argibideak...

175
00:15:06,720 --> 00:15:10,560
...egon behar zuten.
Hori esan zuen berritsu horrek.

176
00:15:10,720 --> 00:15:12,480
Ez dut ulertzen.

177
00:15:12,760 --> 00:15:15,440
Orriaren alde honetako
trikimailuak...

178
00:15:15,600 --> 00:15:20,040
...festetan erabiltzeko dira.
Jendea barrez lehertuko da.

179
00:15:24,000 --> 00:15:25,920
Zer da txantxa hau!

180
00:15:26,360 --> 00:15:30,440
Borrokarako trikimailuen argibideak
beste aldean daude.

181
00:15:30,600 --> 00:15:32,320
Beste aldean?

182
00:15:36,600 --> 00:15:37,800
O!

183
00:15:38,920 --> 00:15:42,600
Ederki, non sartu zara, damatxo
iheskorra?

184
00:15:42,760 --> 00:15:44,640
Non ezkutatu zara?

185
00:15:46,280 --> 00:15:48,600
Barre

186
00:15:52,000 --> 00:15:55,600
Ez naiz inon sartu.
Ez naiz ezkutatu.

187
00:15:55,760 --> 00:15:58,920
Itxurak itxura, hamaikatxo arrisku
gainditu dut nik...

188
00:15:59,080 --> 00:16:01,240
...zortzi urtean.

189
00:16:02,720 --> 00:16:05,960
Ez nazazu mamala gaixotzat hartu,
entzun?

190
00:16:06,280 --> 00:16:08,320
Hobe izango duzu!

191
00:16:08,480 --> 00:16:11,000
Zuk uste? Eta zer dela eta?

192
00:16:11,160 --> 00:16:13,880
Egoera aldatu egin da agian.

193
00:16:14,040 --> 00:16:17,320
Erabat,
eta oraintxe ikusiko duzu.

194
00:16:18,800 --> 00:16:21,120
Eraso klimatikoaren argibideak!

195
00:16:21,280 --> 00:16:24,160
"Lehenik eta behin,
irakurri arretaz.

196
00:16:24,320 --> 00:16:28,560
Eta ulertu ondo hiru makilei
buruzko ezaugarri guztiak.

197
00:16:28,720 --> 00:16:30,800
Berotasuna da bat."

198
00:16:33,960 --> 00:16:38,000
"Bero burbuila."
Hara, trikimailu ketsua.

199
00:16:38,400 --> 00:16:40,920
"Beste bat, aire hotza."

200
00:16:42,360 --> 00:16:46,160
"Hotz burbuila."
Hau da freskura oinetan.

201
00:16:46,320 --> 00:16:49,280
"Eta beste bat elektrizitatea."

202
00:16:50,560 --> 00:16:54,200
"Tximista burbuila."
Hauek kilimatxoak.

203
00:16:54,360 --> 00:16:56,600
Baina oraindik
ondo egokitu gabe daude.

204
00:16:56,760 --> 00:16:58,840
Erabili beraz,
festaren batean aurrena.

205
00:16:59,000 --> 00:17:01,280
A ze kaka zaharra!

206
00:17:01,760 --> 00:17:04,080
Nahikoa jolastu zara?

207
00:17:08,120 --> 00:17:10,160
Takoi hilgarriak!

208
00:17:10,520 --> 00:17:13,120
Borrokarako balio duen gaitasunen
bat...

209
00:17:13,280 --> 00:17:15,480
...eduki behar du honek!
Bai!

210
00:17:20,720 --> 00:17:25,200
Barkaidazu, baina aspertu naiz
zure txantxekin.

211
00:17:25,960 --> 00:17:28,200
Zapaltzen hiltzailea!

212
00:17:41,960 --> 00:17:46,960
Ulertu dut. Burbuila hotzak eta
beroak, biek talka egitean,...

213
00:17:47,120 --> 00:17:51,480
...aire korronte eskerga sortzen
dute eta erautsia eragiten.

214
00:17:51,640 --> 00:17:54,360
Jenioa zara, Usopp!

215
00:17:54,520 --> 00:17:56,360
Zikloia ere mundiala da.

216
00:17:56,520 --> 00:17:59,640
Oso aproposa da udako festetan
jendea freskatzeko.

217
00:17:59,800 --> 00:18:01,840
Ez daki ze ahalmen dituen ere.

218
00:18:03,240 --> 00:18:05,960
Probatuz ikusi beharko dut.

219
00:18:08,480 --> 00:18:11,040
Arma harrigarria daukazu.

220
00:18:15,280 --> 00:18:18,720
Baina borrokan inoiz ez da galdu
behar arretarik!

221
00:18:19,400 --> 00:18:22,600
Borrokaren erdian
aurkariari bizkarra ematea,...

222
00:18:22,760 --> 00:18:25,000
...heriotzari dei egitea da.

223
00:18:25,160 --> 00:18:27,640
A!

224
00:18:40,840 --> 00:18:43,640
Airearen dentsitatea aldatu dut,
nonbait.

225
00:18:43,800 --> 00:18:47,640
Eta ondorioz, argia ispilu batean
bezala islatu da.

226
00:18:47,800 --> 00:18:52,000
Zer diozu?
Ispilatze efektua sor dezakezu?

227
00:18:57,360 --> 00:18:59,280
"Desberdinak gara denok.

228
00:18:59,440 --> 00:19:02,520
Moldatu ahal duzun moduan armari
etekina ateratzeko.

229
00:19:02,680 --> 00:19:05,360
Gerra halakoxea da eta."

230
00:19:05,520 --> 00:19:08,640
Lagun batek esan zidan mirariak
egin ditzakezula...

231
00:19:08,800 --> 00:19:11,400
...mirarietan sinetsita.

232
00:19:15,240 --> 00:19:18,040
Eta arma hau
niretzat egin dute!

233
00:19:18,200 --> 00:19:20,840
Zu azpiratzeko!

234
00:19:23,760 --> 00:19:25,440
-Aita, ez!

235
00:19:28,560 --> 00:19:31,880
-Askatu errege berehalaxe,
Krokodilo!

236
00:19:32,560 --> 00:19:35,480
-Zaude horretan.
Ez duzu ba usteko,...

237
00:19:35,640 --> 00:19:37,440
...Kobra nire mendean edukita,...

238
00:19:37,600 --> 00:19:40,600
...azkenean
askatu egingo dudala.

239
00:19:40,760 --> 00:19:43,640
Zintzo itxura
hartzen didazu agian.

240
00:19:48,320 --> 00:19:51,400
-Barkaidazu, Bibi.

241
00:19:51,560 --> 00:19:55,040
Ezin izan dut erreinua salbatu.

242
00:19:55,200 --> 00:19:59,160
Aukera eman zenidan arren, zeure
bizia arriskatuta.

243
00:19:59,320 --> 00:20:01,120
-(BIBI) Aita.

244
00:20:04,960 --> 00:20:09,240
-Hara, hara, irudi hunkigarria,
benetan.

245
00:20:11,240 --> 00:20:13,840
Aita-alabak elkarrekin berriz.

246
00:20:14,000 --> 00:20:16,400
-Aska ezazu segituan!

247
00:20:21,520 --> 00:20:25,800
-Ez dut zure eskaria betetzeko
inolako asmorik.

248
00:20:26,360 --> 00:20:29,600
Erreinua erortzen bada,
errege familiak ere...

249
00:20:29,760 --> 00:20:32,720
...harekin erori behar du.

250
00:20:33,120 --> 00:20:35,520
Hala dio historiak.

251
00:20:36,760 --> 00:20:39,960
Baina hainbeste berriketarekin ez
dut oraindik...

252
00:20:40,120 --> 00:20:42,040
...nire asmoa azaldu.

253
00:20:42,200 --> 00:20:44,880
Galdera bat dut erregerentzat.

254
00:20:47,160 --> 00:20:51,280
Zure tronua beste batek hartu
aurretik, jakin nahi dut:

255
00:20:52,920 --> 00:20:54,240
Erantzun.

256
00:20:54,680 --> 00:20:57,760
Non dago Pluton delako hori?
-E?

257
00:21:06,760 --> 00:21:10,560
Baina zuk,
nolatan dakizu hori?

258
00:21:36,720 --> 00:21:38,240
JARRAITUKO DU

259
00:21:50,800 --> 00:21:54,760
"Gauean, izarren distira,...

260
00:21:54,920 --> 00:21:59,880
...argi izpia zure bihotzean.

261
00:22:01,720 --> 00:22:06,280
Haizeak dakar basamortuan...

262
00:22:06,440 --> 00:22:10,440
...zure lagun guztien hotsen
oihartzuna.

263
00:22:11,920 --> 00:22:16,880
Beren amets eta sentimenduak,...

264
00:22:17,520 --> 00:22:21,240
...zuri, Bibi, deika ari dira.

265
00:22:21,400 --> 00:22:24,600
Entzun bihotza.

266
00:22:25,520 --> 00:22:30,520
Bidaia luzea da,
ez etsi, erregina.

267
00:22:31,480 --> 00:22:36,280
Zure lagun berriak
zure indarra dira.

268
00:22:36,440 --> 00:22:41,440
Beren elkartasuna,
itxaropen izpia.

269
00:22:42,000 --> 00:22:46,040
Zure ametsen iturria.

270
00:22:55,560 --> 00:22:59,240
Behin arma berri erabiltzen
ikasita, aprobetxatu ondo...

271
00:22:59,400 --> 00:23:00,640
...gudutik onik ateratzeko.

272
00:23:00,800 --> 00:23:02,920
Ispilatze efektua sor dezakezu.

273
00:23:03,080 --> 00:23:04,640
Zer da Pluton delako hori?

274
00:23:04,800 --> 00:23:08,280
Aspalditik bila nabilen antzinako
arma bat.

275
00:23:08,720 --> 00:23:11,640
Eskuratzen badu,
erreinu osoa birrinduko du.

276
00:23:11,800 --> 00:23:13,760
Ikusi hurrengo atala, lagunok.

277
00:23:13,920 --> 00:23:16,480
Gauzak gori-gori jarriko dira
berriro, baina ni,...

278
00:23:16,560 --> 00:23:18,120
...piraten erregea izango naiz.

