1
00:00:07,600 --> 00:00:11,160
“Mundua askatasunaren bila dabil.

2
00:00:12,280 --> 00:00:15,520
Eta mundua zabalduko
zaizu begien aurrean.

3
00:00:16,880 --> 00:00:20,880
Segi zuen ametsari
eta konkistatu mundua.

4
00:00:21,200 --> 00:00:24,440
Segi gogoz
zuen helburuan etzetik”.

5
00:00:25,440 --> 00:00:29,560
“Zabaldu bela nagusia.

6
00:00:29,960 --> 00:00:32,720
Zatoz gurekin, bizi abentura,...

7
00:00:32,880 --> 00:00:35,240
...zeharkatu zazpi itsasoak,...

8
00:00:35,400 --> 00:00:38,640
...zatoz gurekin mundu berrira.

9
00:00:40,040 --> 00:00:42,880
Zatoz gurekin amets baten
bila,...

10
00:00:43,080 --> 00:00:45,360
...bidaia luzea izango da,...

11
00:00:45,560 --> 00:00:48,880
...zabaldu belak,
One Piece hasi da.

12
00:00:53,440 --> 00:00:55,640
Itsaso zabalean,...

13
00:00:56,120 --> 00:00:58,760
...urdin amaigabea.

14
00:00:58,920 --> 00:01:01,440
Itsaso urdinean.

15
00:01:03,520 --> 00:01:06,080
Hodei ertza gure aurrean,...

16
00:01:06,240 --> 00:01:09,120
...olatuen kresala aurpegian.

17
00:01:09,280 --> 00:01:11,680
Kresala aurpegian.

18
00:01:13,040 --> 00:01:17,880
Une zirraragarriak,
abentura harrigarriak,

19
00:01:18,120 --> 00:01:21,080
guztiok batera beteko dugu...

20
00:01:21,240 --> 00:01:25,360
...azkenean gure ametsa.

21
00:01:25,840 --> 00:01:28,560
Zatoz gurekin, bizi abentura.

22
00:01:28,920 --> 00:01:31,120
Ahaztezina izango da.

23
00:01:31,280 --> 00:01:34,520
Zatoz gurekin itsaso urdinera.

24
00:01:36,000 --> 00:01:38,600
Zatoz gurekin amets baten
bila,...

25
00:01:39,000 --> 00:01:41,200
...piraten aro berrira,...

26
00:01:41,360 --> 00:01:45,000
...zatoz gurekin
One Piecen bila”.

27
00:01:49,240 --> 00:01:52,560
Gurekin etorri eta zazpi itsasoetan
ibiliko zara.

28
00:01:52,720 --> 00:01:56,000
Baina gogoratu, pirata izanik,
ezin erregina izan.

29
00:01:58,320 --> 00:01:59,320
Aizu, Kaloo.

30
00:02:02,280 --> 00:02:04,040
Benetan ze izan nahi duzu?

31
00:02:08,280 --> 00:02:09,960
EGUN HARTAN
HASI ZEN DENA

32
00:02:10,120 --> 00:02:11,800
BIBIREN BENETAKO HISTORIA

33
00:02:15,600 --> 00:02:17,680
Igarappoi! Erabakia hartu dut!

34
00:02:19,880 --> 00:02:21,920
Erregina pirata izan nahi dut.

35
00:02:22,080 --> 00:02:23,160
A!

36
00:02:40,760 --> 00:02:42,120
Bibi Erregina!

37
00:02:42,480 --> 00:02:43,480
O?

38
00:02:46,000 --> 00:02:50,160
-Hara, egun on, Igarappoi.
Zer duzu ba? Ez duzu itxura onik.

39
00:02:50,320 --> 00:02:53,920
-Arraioa, nola ausartzen zara ona
deitu gabe sartzen?

40
00:02:54,080 --> 00:02:56,160
Bibi Erregina janzten ari da.

41
00:02:56,560 --> 00:03:00,360
-Zera, egun on esan besterik
ez nuen... nahi.

42
00:03:00,520 --> 00:03:03,200
(BIBI) -Ezer gehiago?
-Ezer berezitik ez.

43
00:03:03,360 --> 00:03:05,280
(TERRACOTTA)
-Ba orduan ospa!

44
00:03:09,840 --> 00:03:11,520
Beldurrak menderatu nau.

45
00:03:13,160 --> 00:03:16,200
Maiestatea. Hor zaude?

46
00:03:17,040 --> 00:03:18,240
Egun on, jauna.

47
00:03:18,400 --> 00:03:19,760
-Bai, egunon.

48
00:03:20,200 --> 00:03:23,560
Ikusi duzunez, emazteak
ez du jenioa galdu.

49
00:03:23,720 --> 00:03:25,000
-Zu ere sartu zara!

50
00:03:28,160 --> 00:03:30,680
Gehiegi estutzen ari zara,
Terracotta.

51
00:03:30,840 --> 00:03:33,960
-Gala handiko jantzi dotorea da,
Bibi Erregina.

52
00:03:36,080 --> 00:03:38,640
Jende ugari
ari da biltzen hor kanpoan.

53
00:03:38,800 --> 00:03:41,640
-Bai?
-Bibi Erregina?

54
00:03:41,800 --> 00:03:45,360
Oinordekoaren hitzaldia entzuteko
irrikaz daude zain.

55
00:03:46,640 --> 00:03:48,200
Tira, ulertzekoa da.

56
00:03:48,360 --> 00:03:50,840
Izan ere,
erreinuaren etorkizunerako...

57
00:03:51,000 --> 00:03:53,280
...zure planak
azaldu behar dizkiezu.

58
00:03:53,440 --> 00:03:55,360
Lehen ezin izan zenuen eta.

59
00:03:56,520 --> 00:04:01,080
-Ahotsak ez al dit huts egingo?
-Lasai, ez kezkatu horregatik.

60
00:04:01,520 --> 00:04:03,920
-Zure edertasun eta prestutasunez...

61
00:04:04,080 --> 00:04:05,840
...txundituko dituzu denak.

62
00:04:06,000 --> 00:04:07,760
Gaur zure adin nagusitasuna...

63
00:04:07,920 --> 00:04:10,480
...eta agintzeko gaitasuna
ospatzen dugu.

64
00:04:10,640 --> 00:04:13,160
Izan gogoan Errege harro dagoela
zutaz...

65
00:04:13,320 --> 00:04:15,560
...eta ondorengo
hautatu zaituela.

66
00:04:16,800 --> 00:04:19,640
-Gainera, entzun dudanez,
Alabasta osoan...

67
00:04:19,800 --> 00:04:21,840
...jarri dituzten
barraskilofonoetatik...

68
00:04:22,000 --> 00:04:24,040
...hedatuko omen dute hitzaldia.

69
00:04:24,200 --> 00:04:27,280
Herritar guztiek
entzungo dituzte zure hitzak.

70
00:04:27,520 --> 00:04:30,200
-Piratak gogor ari omen dira
borrokan badian.

71
00:04:30,360 --> 00:04:31,840
-A, bai?
-Tamalez,...

72
00:04:32,640 --> 00:04:34,520
...ezin gara horretan sartu.

73
00:04:37,360 --> 00:04:39,280
(MARINEA)
Mortero astunak, su!

74
00:04:42,760 --> 00:04:45,600
Hara ba,
hauek bai bala erraldoiak!

75
00:04:45,760 --> 00:04:47,400
Non daude betiko bolak?

76
00:04:47,560 --> 00:04:49,760
Tramankulu berri
demonio horiek!

77
00:04:50,280 --> 00:04:53,440
-Arpoitzar hauekin hondora bidaliko
gaituzte.

78
00:04:56,320 --> 00:04:57,560
Ez!

79
00:05:02,120 --> 00:05:04,400
Oholak agortzen ari zaizkit!

80
00:05:04,560 --> 00:05:06,800
Egin zerbait,
hondora goaz bestela.

81
00:05:06,960 --> 00:05:09,880
Inguraturik gaude
eta ezin gara harago joan.

82
00:05:11,440 --> 00:05:14,040
Su gurutzatuak
txikituko gintuzke.

83
00:05:14,760 --> 00:05:17,440
Aurrez aurre
menderatuko genituzke.

84
00:05:18,520 --> 00:05:21,960
Baina ezer gutxi egin dezakegu
artilleriaren kontra.

85
00:05:28,800 --> 00:05:31,440
Arpoi beltz formazioa eraginkorra
da.

86
00:05:33,400 --> 00:05:36,960
-Sardinen janari izango zarete,
pirata ergelok!

87
00:05:37,120 --> 00:05:40,400
Jako! Zu armadarekin?
Lehen armada zinen eta!

88
00:05:40,560 --> 00:05:43,600
Bai, baina gauzak aldatu dira
aspaldian!

89
00:05:43,760 --> 00:05:45,960
-Ezkerrekoa ezagun egiten zait.

90
00:05:46,120 --> 00:05:48,320
-Zutaz hartuko dut mendeku,
sukaldari.

91
00:05:48,480 --> 00:05:51,400
Baratier jatetxeko iraina
ordainaraziko dizut.

92
00:05:51,560 --> 00:05:53,360
Ontzia urperatuko dizuegu.

93
00:05:53,600 --> 00:05:55,800
Marrazoen janari izango zarete.

94
00:05:56,640 --> 00:05:59,920
-Begira,
nire eraztun berezia da.

95
00:06:00,320 --> 00:06:04,280
Orain hurrengotik hona hobetu egin
dut hipnosi teknika.

96
00:06:07,000 --> 00:06:08,600
Bat, bi...

97
00:06:10,240 --> 00:06:11,320
Eta hiru!

98
00:06:11,880 --> 00:06:13,280
Ez!

99
00:06:13,440 --> 00:06:14,440
Hara.

100
00:06:15,200 --> 00:06:16,680
Kontuz! A!

101
00:06:20,760 --> 00:06:23,320
Zuk egin duzu tiro?
Hori punteria!

102
00:06:23,920 --> 00:06:25,160
Bai, noski.

103
00:06:25,440 --> 00:06:29,360
Kalkulu zehatza egin dut!
Nire kanoi karanbola famatua!

104
00:06:29,920 --> 00:06:32,880
Ene, trebea zara gero,
sudur handi berritsua.

105
00:06:33,040 --> 00:06:34,680
Hegal hori
porrota eginda dago.

106
00:06:34,840 --> 00:06:36,240
Eraso diezaiogun hortik.

107
00:06:36,400 --> 00:06:37,400
-E?

108
00:06:37,560 --> 00:06:40,160
Bon Kurei Kapitaina!
-Zer da?

109
00:06:40,680 --> 00:06:41,960
-Fragata beltza!

110
00:06:43,640 --> 00:06:44,720
Ze gertatzen da?

111
00:06:44,880 --> 00:06:48,000
Hinaren ontzia. Hinak mendean dauzka
itsaso hauek.

112
00:06:48,160 --> 00:06:49,400
Arazotan gaude.

113
00:06:49,560 --> 00:06:52,560
Biziko bagara,
berehala ihes egin behar dugu!

114
00:06:52,720 --> 00:06:54,520
(DENEK)
Bon, gure Kapitaina!

115
00:06:55,280 --> 00:06:57,400
(HINA)
-Ez dira urrutira joango.

116
00:06:57,560 --> 00:06:59,640
-Ez dago
gure Arpoi beltz formazioak...

117
00:06:59,800 --> 00:07:01,120
...azpiratzen ez duenik.

118
00:07:01,280 --> 00:07:05,320
-Ez izan handi uste. Ez da inoiz
etsaia gutxietsi behar.

119
00:07:06,520 --> 00:07:09,800
Ontzi hori abordatu
eta ontziko guztien gorpuak...

120
00:07:09,960 --> 00:07:11,800
...hona ekartzeko
agintzen dizuet.

121
00:07:11,960 --> 00:07:12,960
(DENEK) Bai!

122
00:07:13,120 --> 00:07:16,040
(BON KUREI) -Zertan ari zarete?
Ihes egin behar dugu.

123
00:07:16,200 --> 00:07:19,680
Haizealdea irabaziz gero,
hegoaldetik joan gintezke.

124
00:07:19,840 --> 00:07:22,320
Hemen geratzen bagara,
gureak egin du!

125
00:07:25,480 --> 00:07:28,040
Ihes egizu ba.
Gu hemen geratuko gara.

126
00:07:28,200 --> 00:07:31,040
Zoratu egin zara, ala?
-Bon Kurei Kapitaina!

127
00:07:31,200 --> 00:07:34,200
Bizitza salbatu nahi badugu,
alde egin beharra dago!

128
00:07:34,360 --> 00:07:36,240
Norbaitekin
elkartzekotan gara.

129
00:07:36,400 --> 00:07:39,880
Bai, ekialdeko kaian. 12an.
Hitza eman genuen.

130
00:07:40,040 --> 00:07:41,400
Ezin dugu huts egin.

131
00:07:42,040 --> 00:07:46,120
Talia, dantzaren jainkosagatik!
Bizitza arriskuan jartzeko...

132
00:07:46,280 --> 00:07:48,720
...prest zaudete?
Ze altxor dago ba han?

133
00:07:48,880 --> 00:07:51,000
Gure adiskidea berriz ikustea.

134
00:08:00,720 --> 00:08:03,840
Hau dena lagun batengatik?

135
00:08:13,360 --> 00:08:16,240
Ikusteko irrikaz nago.
-Bai, ikusi nahi dut.

136
00:08:17,560 --> 00:08:19,400
Bibi, ze esan nahi zenidan?

137
00:08:22,440 --> 00:08:24,440
Ene alaba, oso ederra zaude.

138
00:08:24,720 --> 00:08:27,880
-Egia, unetxo batez
zure amatzat hartu zaitut.

139
00:08:29,360 --> 00:08:31,160
Elkarren antz handia dute.

140
00:08:31,560 --> 00:08:32,560
-Aizu, aita.

141
00:08:34,640 --> 00:08:37,400
Hau da...Maiestate.
Igarappoi.

142
00:08:41,240 --> 00:08:43,120
Gauza bat esan behar dizuet.

143
00:08:43,880 --> 00:08:45,560
(DENEK) Zurekin gaude!

144
00:08:48,480 --> 00:08:51,520
Nik ez diot inoiz
bizkarrik ematen arriskuari!

145
00:08:52,120 --> 00:08:56,080
Adiskideari laguntzera doaz bizitza
arriskuan jarriz.

146
00:08:56,240 --> 00:08:59,120
Baduzue bihotzik lagun hauek
abandonatzeko?

147
00:09:02,440 --> 00:09:06,360
Gorespen lasto txapeli
eta itsasoko bere pirata kideei.

148
00:09:07,680 --> 00:09:10,440
Bihotza ukitu didazue, benetan.

149
00:09:18,320 --> 00:09:20,680
-Tira, kapitaina,
banandu egin dira.

150
00:09:20,840 --> 00:09:23,000
-Beltxargaren ontzia hegoalderantz
doa.

151
00:09:23,160 --> 00:09:26,520
(HINA) -Amua besterik ez da.
-Ez, Kapitaina.

152
00:09:26,680 --> 00:09:29,880
Lasto txapel eta bere lagunak
gainaldean daude.

153
00:09:30,040 --> 00:09:31,680
-Beste ontzia da amua!

154
00:09:35,080 --> 00:09:38,400
(HINA) -Hedatu belak!
Ontzi guztiak euren atzetik!

155
00:09:38,560 --> 00:09:40,240
Kanpai hotsa

156
00:09:52,680 --> 00:09:53,680
Bi minutu.

157
00:09:58,160 --> 00:10:00,040
(HINA) Istriborreko kanoiak!

158
00:10:00,200 --> 00:10:02,320
Orain, hedatu belak, bizkor!

159
00:10:02,720 --> 00:10:04,440
Barre

160
00:10:04,600 --> 00:10:08,000
Luffy lasto txapel daukazu
aurrean. Zer moduz?

161
00:10:09,280 --> 00:10:10,600
Ze, harriturik?

162
00:10:10,760 --> 00:10:13,960
(MARINEA) -Kapitaina! Beste ontzia
ekialderantz doa!

163
00:10:14,120 --> 00:10:15,120
-Zer?

164
00:10:19,320 --> 00:10:21,840
-Ziria sartu dizuegu ederki.

165
00:10:22,160 --> 00:10:24,400
Gu iaioak gara amarruetan.

166
00:10:24,560 --> 00:10:26,560
Artista hutsak!

167
00:10:27,840 --> 00:10:30,160
Eta zuk irentsi duzu gure amua.

168
00:10:35,760 --> 00:10:38,400
Gizakion arima
gaiztotu daiteke.

169
00:10:38,640 --> 00:10:42,000
Baina denek izango dute beti bihotz
zintzokoen ontzian...

170
00:10:42,160 --> 00:10:43,560
...igotzeko aukera!

171
00:10:46,480 --> 00:10:48,760
Zuzenaren alde
bizitza emateak...

172
00:10:49,200 --> 00:10:53,280
...bizitza hutsal baten oker guztien
barkamena dakar!

173
00:11:02,800 --> 00:11:04,880
Bon Kureik diotsue.

174
00:11:05,400 --> 00:11:09,240
Denek negar

175
00:11:12,960 --> 00:11:15,520
Izan ezazue hau ikasbide.

176
00:11:17,600 --> 00:11:19,440
Ixo, bufoi arraioa.

177
00:11:39,640 --> 00:11:41,760
Kanoiak, egin su!

178
00:11:47,720 --> 00:11:49,000
Bon Kurei!

179
00:11:51,920 --> 00:11:53,800
Bon Kurei, ez!

180
00:12:00,960 --> 00:12:05,480
Ez zaitugu ahaztuko!
Lehiakide zintzoa izan zara!

181
00:12:09,040 --> 00:12:10,360
Bon Kurei!

182
00:12:10,680 --> 00:12:13,680
Garrasi

183
00:12:16,760 --> 00:12:21,560
Atseden gozoa hartuko dut itsasoaren
magalean. Agur.

184
00:12:24,120 --> 00:12:26,200
(BIBI)
Ez duzu erruduna aurkitu?

185
00:12:26,360 --> 00:12:28,640
-Ez.
Elkarte sekretu bat omen da.

186
00:12:29,040 --> 00:12:31,640
Kideek ere
ez dakite nor den buruzagia.

187
00:12:32,520 --> 00:12:35,000
-Hori da orduan,
erreinu honen etsaia.

188
00:12:35,160 --> 00:12:38,080
-Kanpotik ezin dugu eurei buruzko
informaziorik bildu.

189
00:12:38,240 --> 00:12:41,840
aina gehiago jakin ezean,
erreinua arriskuan egongo da.

190
00:12:42,000 --> 00:12:44,320
-Zuk badakizu nola aurkitu?
-Bai.

191
00:12:47,440 --> 00:12:50,640
-Igarappoi, badakizu
zer darabildan buruan, ezta?

192
00:12:50,800 --> 00:12:54,400
-Ez, ez, arrastorik ere ez.
Eta orain lana dut.

193
00:12:54,560 --> 00:12:56,200
-Igarappoi!
-Ezta pentsatu ere...

194
00:12:56,360 --> 00:12:57,520
...Hori ez da umeen jokoa.

195
00:12:57,680 --> 00:12:59,840
-Gizon jokatu orduan, Igarappoi.

196
00:13:00,680 --> 00:13:03,120
Ez naiz besoak gurutzaturik
geratuko.

197
00:13:19,520 --> 00:13:23,000
Gureganantz datoz!
Zoazte pikutara!

198
00:13:24,120 --> 00:13:25,600
Gora Bibi Erregina!

199
00:13:28,920 --> 00:13:33,000
-Gora gure erregina, gora!
-Begira, Bibi erregina!

200
00:13:33,160 --> 00:13:34,520
Ea ze esaten digun!

201
00:13:36,800 --> 00:13:38,680
-Gora koroaren oinordekoa!

202
00:13:40,360 --> 00:13:42,360
-Bai ederra Bibi Erregina!

203
00:13:46,720 --> 00:13:49,680
-Bibi Erregina, gauza bat eskatu
bahi nizuke.

204
00:13:51,960 --> 00:13:54,720
(BIBI) -Bai,
egun hartantxe hasi zen dena.

205
00:13:54,880 --> 00:13:57,040
-Itzul zaitez onik eta osorik.

206
00:13:59,440 --> 00:14:03,440
“-Herrikide maiteok, abentura baten
berri eman nahi dizuet”.

207
00:14:03,600 --> 00:14:06,440
-Adi denok!
Erreginaren hitzaldia hasi da!

208
00:14:08,720 --> 00:14:10,880
-Aspalditik geunden
horren zain.

209
00:14:11,040 --> 00:14:13,160
-Koroaren oinordekoaren hitzaldia.

210
00:14:13,320 --> 00:14:16,040
-Hau zirrara.
Orain bai, amaitu da gerra.

211
00:14:16,560 --> 00:14:20,960
Hara, erretiroa hartu beharko dut
laster.

212
00:14:22,040 --> 00:14:25,520
Koza, aizu, Koza, etorri.
Bibiren hitzaldia hasi da.

213
00:14:25,680 --> 00:14:28,000
Ez al duzu entzun nahi?
-Lasai, Toto.

214
00:14:28,160 --> 00:14:31,880
Bozgorailuek ozen hedatzen dute.
Hemendik entzungo dut.

215
00:14:34,320 --> 00:14:39,320
“Behin hola,... Etsipenaren itsasoa
zeharkatzeko bidaiari ekin nion.

216
00:14:39,680 --> 00:14:44,440
Erreinu honetan etsipena hedatzen
ari zen. Egoera konpondu nahian,...

217
00:14:44,600 --> 00:14:46,240
itsasoratu egin nintzen.

218
00:14:46,840 --> 00:14:50,480
Leku zoragarriak ikusiz eta izaki
bitxiak ezagutuz.

219
00:14:51,280 --> 00:14:54,480
Lur honen miresgarritasunaz jabetu
nintzen.

220
00:14:55,440 --> 00:14:58,720
Baina gaiztakeria eta traizioa ere
ezagutu nituen.

221
00:14:59,320 --> 00:15:00,880
Etsita egon nintzen,...

222
00:15:01,040 --> 00:15:04,480
...itsasontzi baten bandera beltza
ikusi nuen arte”.

223
00:15:09,360 --> 00:15:12,000
“Ontzikoek hartu
eta hauxe esan zidaten:

224
00:15:12,520 --> 00:15:15,720
“zerk samintzen zaitu?
Zergatik negar egin?”

225
00:15:17,800 --> 00:15:20,840
Iparra inoiz galtzen ez zuten
marinelak ziren.

226
00:15:21,000 --> 00:15:23,440
Beren indarrez
seguru egiten zietelako aurre...

227
00:15:23,600 --> 00:15:24,880
...patuaren uhinei.

228
00:15:25,640 --> 00:15:29,680
Ez ekaitzek, ez bizitzaren
erautsiek, ez zituzten gelditzen.

229
00:15:29,960 --> 00:15:34,280
Bazekiten eta, bat eginik arazo
guztiak gainditzeko gai zirela.

230
00:15:35,320 --> 00:15:38,320
Eta eurei esker jakin nuen egiaren
berri.

231
00:15:38,960 --> 00:15:43,680
Burua argitu zidaten.
Orain badakit mundua ez dela...

232
00:15:43,840 --> 00:15:46,640
...uste genuen moduan,
leku seguru eta atsegina.

233
00:15:46,800 --> 00:15:51,160
Baina badakit zein den garaitzeko
ezinbesteko arma”.

234
00:15:54,760 --> 00:15:58,320
-Zertaz ari da, ordea?
-Garrantzitsuena zer den...

235
00:15:58,480 --> 00:15:59,560
...ikasi omen du.

236
00:15:59,720 --> 00:16:00,920
“Adiskidetasuna”.

237
00:16:04,080 --> 00:16:05,120
Bibi.

238
00:16:06,360 --> 00:16:08,600
Hitzaldi bat aditzen da urrunean.

239
00:16:08,840 --> 00:16:10,560
Bibiren hitzaldia herritarrei.

240
00:16:10,720 --> 00:16:14,360
Zeremoniarako Albarnan gelditzea
erabaki badu,...

241
00:16:14,520 --> 00:16:16,960
...argi dago
ez dela gurekin etorriko.

242
00:16:17,120 --> 00:16:20,440
Ez. Behar bada besteren bati ari da
hizketan.

243
00:16:21,160 --> 00:16:24,080
Hemen gara elkartzekoak?
Bai, hementxe.

244
00:16:25,000 --> 00:16:28,320
Goazen. 12ak aspaldi jo ditu.
Etorriko zen, ziur.

245
00:16:28,480 --> 00:16:30,320
Hemen inguruan ibiliko da.

246
00:16:30,560 --> 00:16:33,240
Aizue,
armadakoak gainean ditugu!

247
00:16:33,600 --> 00:16:35,640
Armadakoak?
Zenbat ontzi dira?

248
00:16:35,800 --> 00:16:37,600
Gehiegi!
Ospa egin behar dugu!

249
00:16:37,760 --> 00:16:38,920
Istriborrera!

250
00:16:40,320 --> 00:16:44,640
Kendu burutik, Luffy. Bibi
ez da inoiz geuretakoa izango.

251
00:16:47,760 --> 00:16:51,040
Hori ez da erregina.
-Baina ze gertatzen da hemen?

252
00:16:51,400 --> 00:16:54,120
-Zu ez zara Bibi, iruzurtia!

253
00:16:56,320 --> 00:16:58,520
-Gure erregina ikusi nahi dugu!

254
00:16:58,720 --> 00:17:02,760
-Ez da Bibi Erregina!
-Erakutsi aurpegia!

255
00:17:05,920 --> 00:17:07,040
-No da gure Bibi?

256
00:17:07,200 --> 00:17:08,840
Bibi Erreginak orain...

257
00:17:13,120 --> 00:17:14,400
Patuari heldu dio.

258
00:17:15,680 --> 00:17:17,000
(BIBI) Lagunok!

259
00:17:18,280 --> 00:17:19,280
E?

260
00:17:29,560 --> 00:17:30,880
Bibi!

261
00:17:31,160 --> 00:17:33,480
Kaloo!
-Lagunok!

262
00:17:33,920 --> 00:17:36,760
Bibi!
Esan dizuet!

263
00:17:36,920 --> 00:17:39,440
Ile urdin!
Bizkor, mugi, mugi!

264
00:17:39,600 --> 00:17:41,360
Bibi, Bibi! Kaixo, Bibi!

265
00:17:47,440 --> 00:17:49,560
(BIBI) Agur esatera
etorri gara.

266
00:17:49,720 --> 00:17:50,800
Barre

267
00:17:51,960 --> 00:17:53,320
Ze demontre esan du?

268
00:17:53,480 --> 00:17:54,640
Kaloo, mikroa.

269
00:17:57,360 --> 00:18:00,760
“Lagunok,
ezin naiz zuekin joan”.

270
00:18:01,080 --> 00:18:03,200
“Eskerrak
eman nahi dizkizuet”.

271
00:18:04,480 --> 00:18:06,360
Norekin ari ote da hizketan?

272
00:18:06,520 --> 00:18:09,360
-Ezin dut sinetsi,
bertako erregina da eta.

273
00:18:09,520 --> 00:18:11,760
-Albarnan behar zuen, zeremonian.

274
00:18:12,680 --> 00:18:15,120
“Gustura
joango nintzateke zuekin,...

275
00:18:15,360 --> 00:18:19,400
...baina herrikideen alde lan egitea
izango da nire abentura”.

276
00:18:19,560 --> 00:18:24,120
-Non dago erregina?
-Non arraio dago?

277
00:18:25,200 --> 00:18:27,880
Abesten

278
00:18:28,440 --> 00:18:31,880
Alde hemendik, Igarappoi!
-Ez zaitugu zu ikusi nahi!

279
00:18:35,640 --> 00:18:38,080
“Horregatik ezin naiz joan”.

280
00:18:39,960 --> 00:18:41,000
Ondo da.

281
00:18:41,400 --> 00:18:42,640
“Eta orain...”

282
00:18:44,520 --> 00:18:46,840
Gurutzea izango da gure marka.
Zer?

283
00:18:47,000 --> 00:18:49,640
Hezur gurutzatuen antzera.
Gurutzea?

284
00:18:49,800 --> 00:18:51,800
Abere markatuak bezala? Ez!

285
00:18:52,240 --> 00:18:54,640
Bai ba, primerakoa da.
Ezta, Bibi?

286
00:18:56,360 --> 00:18:58,680
Niri gustatzen zait.
Zeuek ikusi.

287
00:18:58,840 --> 00:19:00,880
Bost axola niri zuen erabakia.

288
00:19:04,840 --> 00:19:05,840
“Lagunok!”

289
00:19:11,800 --> 00:19:14,000
“Ni, zera...”
Ez larritu!

290
00:19:15,080 --> 00:19:18,160
“Joan baino lehen,
gauza bat jakin behar dut”.

291
00:19:19,720 --> 00:19:21,200
Gure taldearen ikurra.

292
00:19:22,800 --> 00:19:27,200
“Egunen batean berriz...
elkar ikusten badugu,...

293
00:19:27,360 --> 00:19:29,600
...adiskidetzat hartuko nauzue?”.

294
00:19:36,520 --> 00:19:39,560
Entzun duzue? Erreginak harremana
du horiekin.

295
00:19:39,720 --> 00:19:43,040
-Erregina piraten laguna?
Ezin liteke.

296
00:19:43,440 --> 00:19:46,480
Geuretakoa!
Ez erantzun, ergela.

297
00:19:46,960 --> 00:19:49,560
Ez zara ohartzen?
Armadakoek ikusi dute.

298
00:19:49,920 --> 00:19:52,960
Hobe da Bibirentzat
gure harremanaren berri...

299
00:19:53,120 --> 00:19:54,520
...jakin ez dezaten.

300
00:19:56,240 --> 00:19:58,160
Goazen.
Goazen ezer esan gabe.

301
00:20:44,760 --> 00:20:48,000
“Gerta ala gerta, ezkerreko besoan
dugun marka...

302
00:20:48,160 --> 00:20:51,480
...gure adiskidetasunaren ikurra
izango da beti”.

303
00:21:24,360 --> 00:21:27,040
“Hasi da abentura,...

304
00:21:27,200 --> 00:21:29,560
...piraten aro berria.

305
00:21:30,040 --> 00:21:32,160
Zazpi itsasoetan zehar...

306
00:21:32,320 --> 00:21:34,320
...altxorraren bila.

307
00:21:35,800 --> 00:21:37,000
One Piece!”.

308
00:21:37,160 --> 00:21:38,880
JARRAITUKO DU

309
00:21:50,800 --> 00:21:55,160
Bidaia luzea, arriskuz betea
Amets baten bila,...

310
00:21:55,320 --> 00:21:56,680
...Luffy gaztea.

311
00:21:57,000 --> 00:21:59,680
Egunen batean ipar haizean,...

312
00:21:59,840 --> 00:22:02,560
...zabalduko du fantasia urdina.

313
00:22:02,920 --> 00:22:05,760
Zatoz gurekin ziztu bizian...

314
00:22:06,040 --> 00:22:08,800
...zatoz gurekin aro berria.

315
00:22:09,080 --> 00:22:11,680
Itsasoa da gure fantasia,...

316
00:22:12,080 --> 00:22:14,360
...gure ametsa, gure bizia!

317
00:22:14,520 --> 00:22:17,120
Haizea bela nagusian...

318
00:22:17,440 --> 00:22:20,120
...Hegan olatuen gainean

319
00:22:20,440 --> 00:22:24,480
Azkenean ba dakit zein den nire
etorkizunaaaaa!

320
00:22:26,960 --> 00:22:29,760
Zatoz gurekin itsasora,...

321
00:22:30,000 --> 00:22:33,440
...zatoz gurekin One Piece
bilatzera.

322
00:22:33,960 --> 00:22:36,960
Zatoz gurekin ezagutzera,...

323
00:22:37,120 --> 00:22:38,960
...piraten aro berria.

324
00:22:39,120 --> 00:22:41,800
Zatoz gurekin itsasora,...

325
00:22:42,040 --> 00:22:45,040
...zatoz gurekin amets baten
bila.

326
00:22:45,200 --> 00:22:48,360
Zatoz gurekin fantasia urdinera!

327
00:22:54,920 --> 00:22:56,560
Ongi ibiliko al dira?

328
00:22:57,280 --> 00:23:00,320
Gure lagunak badoaz.
Ez ditut inoiz ahaztuko.

329
00:23:01,080 --> 00:23:04,480
Baina guk badugu zeregina. Gure
erreinua suspertzea.

330
00:23:04,640 --> 00:23:07,440
Ezta, Kaloo?
Pozik egon behar dugu.

331
00:23:07,760 --> 00:23:10,640
Lagunok ezagutu
eta gurekin izan ditugulako.

332
00:23:10,920 --> 00:23:14,400
Ez huts egin hurrengo atala.
Ezusteko bidaiari bat...

333
00:23:14,560 --> 00:23:18,160
...izango dugu ontzian eta ni,
piraten erregea izango naiz.

