1
00:00:07,560 --> 00:00:11,200
"Mundua
askatasunaren bila dabil."
2
00:00:12,040 --> 00:00:16,400
"Eta mundua zabalduko zaizu
begien aurrean."
3
00:00:16,760 --> 00:00:21,040
"Segi zuen ametsari
eta konkistatu mundua."
4
00:00:21,200 --> 00:00:24,520
"Segi gogoz
zuen helburuan etzetik".
5
00:00:25,200 --> 00:00:29,600
Zabaldu bela nagusia.
6
00:00:29,760 --> 00:00:32,680
Zatoz gurekin, bizi abentura,...
7
00:00:32,840 --> 00:00:35,520
...zeharkatu zazpi itsasoak,...
8
00:00:35,680 --> 00:00:38,840
...zatoz gurekin
mundu berrira.
9
00:00:39,000 --> 00:00:42,840
Zatoz gurekin amets baten
bila,...
10
00:00:43,000 --> 00:00:45,560
...bidaia luzea izango da,...
11
00:00:45,720 --> 00:00:49,920
...zabaldu belak,
One Piece hasi da.
12
00:00:53,080 --> 00:00:55,880
Itsaso zabalean,...
13
00:00:56,040 --> 00:00:58,840
...urdin amaigabea.
14
00:00:59,000 --> 00:01:01,520
Itsaso urdinean.
15
00:01:03,080 --> 00:01:05,800
Hodei ertza gure aurrean,...
16
00:01:05,960 --> 00:01:08,720
...olatuen kresala aurpegian.
17
00:01:08,880 --> 00:01:11,240
Kresala aurpegian.
18
00:01:12,720 --> 00:01:15,440
Une zirraragarriak,...
19
00:01:15,600 --> 00:01:18,000
...abentura harrigarriak,...
20
00:01:18,160 --> 00:01:21,120
...guztiok batera beteko dugu...
21
00:01:21,280 --> 00:01:25,600
...azkenean gure ametsa.
22
00:01:25,760 --> 00:01:28,720
Zatoz gurekin, bizi abentura.
23
00:01:28,880 --> 00:01:31,040
Ahaztezina izango da.
24
00:01:31,200 --> 00:01:34,800
Zatoz gurekin itsaso urdinera.
25
00:01:36,040 --> 00:01:38,800
Zatoz gurekin amets baten
bila,...
26
00:01:39,200 --> 00:01:41,400
...piraten aro berrira,...
27
00:01:41,560 --> 00:01:46,040
...zatoz gurekin
One Piecen bila.
28
00:01:53,440 --> 00:01:55,040
Ai,...
29
00:01:55,800 --> 00:01:57,440
...hau da nazka.
30
00:02:00,320 --> 00:02:04,440
A! Noiz arte
euri gogaikarri hau!
31
00:02:06,360 --> 00:02:09,920
Aizu, Usopp, baduzu ezer denbora
pasarako?
32
00:02:10,080 --> 00:02:12,920
Bonbatxo pirotekniko bat
besterik ez.
33
00:02:13,080 --> 00:02:14,960
Nahi duzu?
Bai ba!
34
00:02:15,120 --> 00:02:17,440
Ez horixe!
Surik puzten baduzue,...
35
00:02:17,600 --> 00:02:19,280
...armadakoek
aurkituko gaituzte.
36
00:02:19,440 --> 00:02:23,360
Egia da, zuzen zaude.
A!
37
00:02:29,440 --> 00:02:33,120
Buru-belarri ari zara irakurtzen.
Zeri buruz da?
38
00:02:35,320 --> 00:02:38,240
-Luffy liburuz galdezka?
39
00:02:38,400 --> 00:02:41,320
Zerk harritzen zaituzte?
(DENEK) Ezerk ez.
40
00:02:41,480 --> 00:02:44,120
-The Rainbow Mist,
ostadarra laino artean.
41
00:02:44,280 --> 00:02:47,120
Oso liburu interesgarria.
Gizon baten abenturak...
42
00:02:47,280 --> 00:02:51,080
...kontatzen ditu itsaso bitxi eta
harrigarri batean gertatuak.
43
00:02:51,240 --> 00:02:53,920
Hara, abenturak?
Oso interesgarria.
44
00:02:54,080 --> 00:02:56,120
(PENTSATZEN) "Zur eta lur nago."
45
00:02:56,280 --> 00:02:58,280
"Nabari da asperturik dabilela".
46
00:02:58,440 --> 00:03:01,440
(PENTSATZEN) "Leku liluragarria".
47
00:03:03,160 --> 00:03:07,640
Uharte bat begi bistan.
Bai? Benetan? Itzel!
48
00:03:11,280 --> 00:03:14,600
Ze gertatzen zaizue baina?
(DENEK) Ezer ez.
49
00:03:17,760 --> 00:03:21,440
USOPPEN SU BONBA
LOREAK ZERUAN
50
00:03:25,120 --> 00:03:26,440
Hara!
51
00:03:29,920 --> 00:03:34,040
Atertu du!
Egin ahal izango dugu, ezta?
52
00:03:48,320 --> 00:03:51,360
Zoro, zaindu ongi ontzia
gu itzuli arte!
53
00:03:51,520 --> 00:03:53,600
Bai, nire esku.
54
00:03:54,720 --> 00:03:57,200
Han herri bat dago!
55
00:03:57,360 --> 00:03:59,560
Itxaron, Luffy!
56
00:04:02,480 --> 00:04:06,200
Herri bat!
Hara!
57
00:04:09,720 --> 00:04:13,200
Herri txikia da, baina
mugimendu handia dago.
58
00:04:14,840 --> 00:04:18,600
Biltegiak betetzeko
aukera dugu hemen.
59
00:04:18,760 --> 00:04:21,520
Usopp, zerbait berezirik
erosi nahi duzu?
60
00:04:21,680 --> 00:04:23,080
Ea zer dagoen.
61
00:04:23,240 --> 00:04:26,800
Lagunok, etorri hau ikustera.
62
00:04:26,960 --> 00:04:30,400
Zer da?
Kartel batzuk? Zer jartzen du?
63
00:04:30,560 --> 00:04:34,760
Su festak izango dira
gaur bertan!
64
00:04:34,960 --> 00:04:38,200
Primeran, aspaldi ikusi gabe.
65
00:04:38,360 --> 00:04:41,040
Burrunbak ez zaitu beldurtzen?
Ez.
66
00:04:41,200 --> 00:04:43,760
Baina zu bezalako lausengariek bai.
67
00:04:43,920 --> 00:04:46,600
Su festak, hau da poza!
68
00:04:46,760 --> 00:04:49,520
Zuek kanpotarrak zarete, ezta?
69
00:04:49,680 --> 00:04:54,040
Su festengatik zatozte?
Egia esan, ez.
70
00:04:54,200 --> 00:04:57,440
Suek kanpotarrak ere erakartzen
dituzte?
71
00:04:57,600 --> 00:05:00,280
Bai, uharte honetan harro gaude
gure suez.
72
00:05:00,440 --> 00:05:02,960
-Famatuak dira.
400 urteko tradizioa dute.
73
00:05:03,120 --> 00:05:06,320
Hara!
400 urte? Harrigarria!
74
00:05:06,480 --> 00:05:10,400
Begira, ikusten duzue
hango dorrea mendian?
75
00:05:11,360 --> 00:05:15,560
Han bizi den familiak gizaldiz
gizaldi egin ditu su artifizialak.
76
00:05:15,720 --> 00:05:18,320
Gaur egun ordea, agure bat
eta neska bat bakarrik...
77
00:05:18,480 --> 00:05:20,240
...bizi dira bertan.
78
00:05:20,400 --> 00:05:23,760
Eta agure horrek bakarrik egiten
ditu su artifizialak?
79
00:05:23,920 --> 00:05:26,320
Ez, bakarrik ez.
Neskak laguntzen dio.
80
00:05:26,480 --> 00:05:28,280
Oso iaioa da lan horretan.
81
00:05:28,440 --> 00:05:30,480
-Urte osoan aritzen dira
piroteknian...
82
00:05:30,640 --> 00:05:32,760
...eta lan aparta egiten dute.
83
00:05:33,240 --> 00:05:37,160
Urte osoan jo eta ke ezerezean
bukatzen dena egiteko?
84
00:05:37,320 --> 00:05:39,200
Ergela zara gero.
85
00:05:40,200 --> 00:05:44,080
Su artifizialak egitea
lan zaila eta arriskutsua da.
86
00:05:44,240 --> 00:05:45,640
Bai?
Bai ba!
87
00:05:45,800 --> 00:05:48,120
Hainbeste borrokaren ondoren
bolborarik gabe gaude.
88
00:05:48,280 --> 00:05:50,640
Pixka bat eskatu behar genieke,
ezta?
89
00:05:50,800 --> 00:05:53,800
Ez dakit ba.
Galdetu egingo diet!
90
00:05:54,600 --> 00:05:58,040
Ez al da iazko istripua bezalakorik
gertatuko?
91
00:05:58,200 --> 00:06:00,120
-Ez, jainkoak lagun.
92
00:06:00,280 --> 00:06:02,160
Istripua? Ze gertatu zen ba?
93
00:06:02,320 --> 00:06:05,200
Hara, iazko suetan, ba...
-Aizu,...
94
00:06:05,360 --> 00:06:09,240
Lagun hauek ondo pasatzera etorri
dira. Ez jakinda hobe.
95
00:06:09,400 --> 00:06:10,760
Eziozu festa hondatu.
96
00:06:10,920 --> 00:06:15,360
-Egia, arrazoi duzu.
Barkatu gazteok, ahaztu dena.
97
00:06:15,520 --> 00:06:18,480
Tira ba,
adiskideei esango diegu.
98
00:06:18,640 --> 00:06:21,760
Bai,
nik Nico Robini esango diot.
99
00:06:21,920 --> 00:06:23,880
Baina janaria ere
prestatuko duzu?
100
00:06:24,040 --> 00:06:26,240
Galdetzea ere!
101
00:06:31,680 --> 00:06:34,240
Ik ere egin ditzaket
su artifizialak.
102
00:06:34,400 --> 00:06:37,480
Trebea naiz horretan.
Bonbatxoa erakutsiko diet.
103
00:06:37,640 --> 00:06:40,520
Nire su bonbarekin
txunditu eta behar dudan...
104
00:06:40,680 --> 00:06:43,240
...bolbora guztia
emango didate.
105
00:06:43,400 --> 00:06:46,440
Lan xamurra izango da!
106
00:06:47,800 --> 00:06:50,480
Barre zeri?
Hara!
107
00:06:50,640 --> 00:06:53,120
A ze mutur aldea.
Kanibala dirudi.
108
00:06:53,280 --> 00:06:55,280
Zu maisu piroteknikoa zara?
109
00:06:55,440 --> 00:06:58,560
Jakina ba, Odama naiz,
suetan maisua.
110
00:06:58,720 --> 00:07:01,840
Laguntza behar al duzu?
Bai, jaun agurgarria.
111
00:07:02,000 --> 00:07:05,000
Zuen etxeraino etorri naiz bolora
pixka bat...
112
00:07:05,160 --> 00:07:07,280
...behar dugulako eta...
113
00:07:07,440 --> 00:07:10,400
Eta hemen azaltzen den edonori
emango diodalakoan?
114
00:07:10,560 --> 00:07:13,640
Lotsagabe arraioa,
utikan hemendik!
115
00:07:13,800 --> 00:07:17,640
Aizu, ni ez naiz edonor! Izen
handiko piroteknikaria naiz.
116
00:07:17,800 --> 00:07:20,240
Galdetu Alabastan.
117
00:07:20,400 --> 00:07:21,840
O!
118
00:07:22,000 --> 00:07:24,120
Hara! Erraldoia da!
119
00:07:25,080 --> 00:07:28,080
Nork eman dizu gure etxera
sartzeko baimena?
120
00:07:28,240 --> 00:07:31,640
Maisu, benetakoa da hau?
Su bonba da?
121
00:07:31,800 --> 00:07:35,760
Jakina ba,
tailer piroteknikoa da eta.
122
00:07:36,160 --> 00:07:40,800
Piroteknikari, ezta? Ze motako
suak egiten dituzu zuk?
123
00:07:46,000 --> 00:07:48,840
Mota berezirik ez, zera...
124
00:07:50,920 --> 00:07:54,200
Zortziko su bonba.
Akats txikiren bat kenduta,...
125
00:07:54,360 --> 00:07:56,200
...ederki eginda dago.
126
00:07:57,120 --> 00:07:58,480
Ez ezazu ezkutatu.
127
00:07:58,640 --> 00:08:01,880
Bukatu behar zenuke.
Hondatuko zaizu bestela.
128
00:08:02,040 --> 00:08:04,840
Nor zara zu?
Kodama dut izena.
129
00:08:05,000 --> 00:08:07,440
Odama maisuaren biloba naiz.
130
00:08:07,800 --> 00:08:11,960
Zu orduan, aipatu didaten
aitonaren laguntzailea zara?
131
00:08:12,120 --> 00:08:15,800
Bai, laguntzaile ona. Tira,
ez dut harroxko agertu nahi,...
132
00:08:15,960 --> 00:08:18,480
...baina egia esan,
aitona baino trebeago naiz.
133
00:08:18,640 --> 00:08:20,200
Bera zahar xamarra da eta.
134
00:08:20,360 --> 00:08:23,200
-Lotsagabea!
-Ai!
135
00:08:23,600 --> 00:08:28,200
-Errespetu pixka bat, neska.
Ea, deitu al diezu artezilariei?
136
00:08:28,360 --> 00:08:31,960
-Bai, noski, eta txepleroak
ere prestatu ditut...
137
00:08:32,120 --> 00:08:34,240
...bila datozenerako.
138
00:08:34,400 --> 00:08:38,040
-Aurrena, neska, suziria eta
metxak prestatu behar dituzu.
139
00:08:38,200 --> 00:08:42,280
-Bai, bai, badakit.
Oraintxe egingo dut.
140
00:08:44,800 --> 00:08:46,680
-Zertan zaude?
141
00:08:46,840 --> 00:08:50,320
Lagundu!
Ez geratu hori tentel moduan.
142
00:08:50,480 --> 00:08:54,040
Zer?
Ixo eta joan laguntzera!
143
00:08:57,240 --> 00:09:00,000
Ze haizek jo du ordea?
Lehen ospa egiteko...
144
00:09:00,160 --> 00:09:01,440
...eta orain laguntzeko!
145
00:09:01,600 --> 00:09:02,840
Hobe dut hemendik joan.
146
00:09:03,000 --> 00:09:07,520
Aizu, ez izan nagi
eta lagunduidazu.
147
00:09:08,880 --> 00:09:13,240
A! Ez duzu
bere ikasle izan nahi?
148
00:09:13,400 --> 00:09:17,560
Ez, ez horixe. Bolbora pixka bat
eskatzera etorri naiz, neska.
149
00:09:17,720 --> 00:09:21,600
Zure bonbatxoa ikusita,
ikastera zentozela pentsatu dut.
150
00:09:21,760 --> 00:09:24,680
Erakutsi nahi nizuen,
baina argi daukat ez naizela...
151
00:09:24,840 --> 00:09:26,880
...profesionala izateko egina.
152
00:09:27,040 --> 00:09:30,440
Nork jakin. Nik uste
ongi molda zaitezkeela.
153
00:09:30,600 --> 00:09:33,640
Eta bonbatxo
bukatu behar zenuke.
154
00:09:33,800 --> 00:09:38,200
Lehen ere esan didazu horixe bera,
baina bukatu zer, ordea?
155
00:09:38,360 --> 00:09:41,280
Oso-osorik dago. Ze falta zaio?
156
00:09:41,440 --> 00:09:44,560
Lana ez da burutzen
prestatu dena zeruan lehertu...
157
00:09:44,720 --> 00:09:47,200
...eta lore koloretsu
bihurtu arte.
158
00:09:47,360 --> 00:09:49,840
Horregatik biltegian dauzkagun
su artifizialak...
159
00:09:50,000 --> 00:09:53,040
...ez ditugu
bukatutzat ematen.
160
00:09:53,200 --> 00:09:55,120
Ondo prestatu behar dira karkasak.
161
00:09:55,280 --> 00:09:58,440
Lan honek arreta eskatzen du.
Oso arriskutsua da.
162
00:09:58,600 --> 00:10:01,200
Ene. Handi hori
leherraraz nezake?
163
00:10:01,360 --> 00:10:04,840
Ez didazu entzun, ala? Hori
ez dauka edonork egiterik.
164
00:10:05,000 --> 00:10:09,400
Ni ez naiz edonor ordea.
Badakit arriskutsua dela.
165
00:10:09,560 --> 00:10:11,960
Baina nik ondo egin nezake.
166
00:10:12,120 --> 00:10:15,240
Horrek burrunba handia
sortu baietz.
167
00:10:17,320 --> 00:10:20,560
Oso handia, bai.
Iaz antzekoa jaurti genuen.
168
00:10:20,720 --> 00:10:23,520
Holako bonba handia
jaurti zenuten?
169
00:10:23,680 --> 00:10:27,440
Bai. Baina huts egin zuen.
170
00:10:27,600 --> 00:10:30,640
Anezkak ez zion
horrenbesteko pisuari eutsi.
171
00:10:31,480 --> 00:10:33,080
Orduan esan nahi duzu...
172
00:10:36,080 --> 00:10:38,560
"Gurasoak hil egin zitzaizkidan.
173
00:10:38,720 --> 00:10:42,840
Ez dakigu zergatik,
baina karkasak huts egin zuen.
174
00:10:45,720 --> 00:10:49,160
Bonba aireratu aurretik
lehertu zen".
175
00:10:53,040 --> 00:10:55,000
Eguraldi kaskarra dago.
176
00:10:55,160 --> 00:10:57,640
Euriarekin ere
botako dituzue suziriak?
177
00:10:57,800 --> 00:10:59,240
Ez dakit.
178
00:10:59,400 --> 00:11:03,440
Ez nuke arazorik nahi.
Eta aita eta amari eskaini.
179
00:11:11,720 --> 00:11:15,080
-Prestatu dena arreta handiz.
-Bai!
180
00:11:15,920 --> 00:11:18,240
Ze esan behar zenuen?
181
00:11:21,640 --> 00:11:25,080
Gaur gauean 200go su bonba
hori...
182
00:11:25,240 --> 00:11:26,880
...jaurtitzeko askoa dut.
183
00:11:27,040 --> 00:11:28,560
Zer?
184
00:11:28,720 --> 00:11:33,360
Aizu, bonbatxoak ez dira atekoak,
ze uste duzu?
185
00:11:39,880 --> 00:11:42,600
Barkatu, agerian utzi nauzu ia.
186
00:11:42,760 --> 00:11:47,480
Barkatu. Dena den, handiegia
da zeuk bakarrik erabilita...
187
00:11:47,640 --> 00:11:49,960
...leherrarazteko.
Ez kezkatu.
188
00:11:50,120 --> 00:11:53,200
Nire lagun artezilariei
deitu diet laguntzeko.
189
00:11:53,360 --> 00:11:57,560
Iaz huts egin zuen. Oso arrisku
handia dago. Hiltzeko arriskua.
190
00:11:57,720 --> 00:11:59,920
Ez dit axola. Asmo sendoa dut.
191
00:12:00,080 --> 00:12:01,480
Ba niri axola dit.
192
00:12:01,640 --> 00:12:04,520
Eta artezilariak ez duzu eurengan
pentsatu?
193
00:12:04,680 --> 00:12:06,120
Pentsatu dut, bai.
194
00:12:06,280 --> 00:12:09,480
Dena prestatu eta berehala
urrunduko dira handik.
195
00:12:09,640 --> 00:12:12,720
Neuk bakarrik piztuko
eta leherrarazi.
196
00:12:12,880 --> 00:12:14,960
Neuk bakarrik, ezta?
197
00:12:16,040 --> 00:12:19,440
Ezta pentsatu ere
Aitonari esan behar diot.
198
00:12:25,440 --> 00:12:27,920
Zango traba egin didazu!
199
00:12:28,080 --> 00:12:29,480
Ezidazu trabarik egin.
200
00:12:29,640 --> 00:12:32,720
Ez dizut gurasoen ametsa
zapuzten utziko.
201
00:12:32,880 --> 00:12:36,120
Nik zure gurasoen ametsa zapuztu?
Bai. Hori da.
202
00:12:37,680 --> 00:12:40,640
Azken 400 urteotan
gure familiak egin ditu...
203
00:12:40,800 --> 00:12:42,400
...su artifizialak.
204
00:12:42,560 --> 00:12:44,200
Utzi, min ematen didazu.
205
00:12:44,360 --> 00:12:47,120
Ez mugitu. Gurasoek
200go bonba ez jaurtitzea...
206
00:12:47,280 --> 00:12:50,040
...erabaki zuten
oso arriskutsua zelako.
207
00:12:50,200 --> 00:12:52,840
Inoizko
su artifizialik handiena.
208
00:12:53,000 --> 00:12:57,080
Su artifizialik handiena
eta ikusgarriena egitea zen...
209
00:12:57,240 --> 00:12:58,920
...gurasoen ametsa.
210
00:12:59,800 --> 00:13:03,320
Eta horixe egingo dut nik gaur.
Euren ametsa bete.
211
00:13:04,400 --> 00:13:06,280
Konprenitzen zaitut.
212
00:13:07,920 --> 00:13:10,280
Baina itxaron.
Zer darabilzu buruan?
213
00:13:10,440 --> 00:13:12,440
Zer nahi duzu nik egitea?
214
00:13:14,040 --> 00:13:16,000
Oso gauza erraza.
215
00:13:19,120 --> 00:13:21,440
Nik aitona distraitzea
nahi duzu?
216
00:13:21,600 --> 00:13:22,920
Bai.
217
00:13:23,080 --> 00:13:25,280
Artezilariak laster etorriko
dira bonba eramateko.
218
00:13:25,440 --> 00:13:27,880
Aitona ez dadila hona etorri,
mesedez.
219
00:13:28,040 --> 00:13:31,160
Distraitu pixka batean, Usopp.
Arren.
220
00:13:31,320 --> 00:13:36,080
Ez izan ganoragabe! Eta ez dut
uste lagunduko dizutenik.
221
00:13:39,800 --> 00:13:44,120
Gurasoek ezin izan zuten ametsa
bete. Nik beteko dut.
222
00:13:44,280 --> 00:13:47,040
Kosta ala kosta, beteko dut.
223
00:14:01,000 --> 00:14:02,840
Baliteke, bai.
224
00:14:04,280 --> 00:14:06,880
Ikuskizunaren aurretik
otoitz egiten?
225
00:14:07,040 --> 00:14:09,040
Oso ondo dago hori.
226
00:14:09,200 --> 00:14:11,680
Ez duzu 200go bonba botako, Kodama.
227
00:14:11,840 --> 00:14:13,760
Txikiagoak jaurtiko dituzu.
228
00:14:13,920 --> 00:14:17,800
-Zer egin duzue, lagunok?
Zergatik kontatu diozue?
229
00:14:17,960 --> 00:14:19,840
-Asko maite zaituztelako.
230
00:14:20,000 --> 00:14:22,880
Ez zintuzten mindu nahi
eta niri esan didate.
231
00:14:23,040 --> 00:14:24,760
-Baina, zergatik?
232
00:14:25,280 --> 00:14:28,880
Niri lagundu ordez,
saldu egin nauzue.
233
00:14:29,040 --> 00:14:32,040
-Barkaiguzu, Kodama,
baina ez duzu egin behar.
234
00:14:32,200 --> 00:14:34,840
Huts egin eta lehertuko balitz,
hil zaitezke.
235
00:14:35,000 --> 00:14:36,400
-Ez dago hori jakiterik
leherrarazi..
236
00:14:36,560 --> 00:14:38,480
...eta bonba bukatu arte!
237
00:14:38,640 --> 00:14:41,680
-Tira, nahikoa da!
Ez zara ohartzen...
238
00:14:41,840 --> 00:14:45,280
...zenbat sufrituko duten
zure ingurukoek?
239
00:14:45,440 --> 00:14:49,440
Hori ez da ametsa betetzeko
modu egokia.
240
00:14:50,320 --> 00:14:51,760
-Kodama!
241
00:14:52,120 --> 00:14:53,560
Bai ba.
242
00:14:55,720 --> 00:14:59,520
Tira, presta dezagun dena.
-Bai, milesker, mutilak.
243
00:15:05,200 --> 00:15:07,960
Euriarekin ere,
dena jarriko duzue?
244
00:15:08,120 --> 00:15:11,720
Aurki atertuko du.
Ekialdeko haizea dugu...
245
00:15:11,880 --> 00:15:13,320
...eta berehala dugu ateri.
246
00:15:13,480 --> 00:15:16,160
Denek dakite.
Kodamak ez, beste guztiek.
247
00:15:17,280 --> 00:15:21,280
Aizu, maisu. Dorre horrek
400 urte iraun du zutik,...
248
00:15:21,440 --> 00:15:22,800
...kalterik gabe?
249
00:15:22,960 --> 00:15:26,440
Bai. Eta zer du berezia horrek?
Gauza bat bururatu zait.
250
00:15:26,600 --> 00:15:29,440
Proposamen polit bat
egingo dizut.
251
00:15:32,520 --> 00:15:36,680
Hilerria da hau, beraz.
Bitxia bezain ederra.
252
00:15:41,480 --> 00:15:46,480
Aita, ama. Esan nizuen bezala,
atertzen badu,...
253
00:15:46,720 --> 00:15:49,800
...200go bonba erraldoia
jaurtitzeko baimena...
254
00:15:49,960 --> 00:15:53,640
...ematen didazuen seinaletzat
hartuko dut.
255
00:15:54,000 --> 00:15:58,160
Baina atertzen ez badu,
ez duzuelako nahi izango da.
256
00:16:03,080 --> 00:16:07,280
Ez, ez da hori, alaba maitea.
Pozik etengo dugu euria...
257
00:16:07,440 --> 00:16:11,480
...zure suak bota ahal izateko,
baina bonba erraldoia ez.
258
00:16:13,320 --> 00:16:16,920
Orduan, ezingo dut
zuen bizitzako ametsa bete.
259
00:16:17,080 --> 00:16:21,360
-(AITA) "Ez zen hori gure ametsa
bakarra, ezta nagusia ere.
260
00:16:21,520 --> 00:16:25,120
Gure ametsik ederrena
zeu izan zara, laztana.
261
00:16:25,280 --> 00:16:28,000
Zu piroteknikari aditua izatea
nahi izan dugu beti...
262
00:16:28,160 --> 00:16:30,680
...eta primeran ari zara.
263
00:16:31,000 --> 00:16:34,080
Egingo duzu zure bonba erraldoia
noizbait,...
264
00:16:34,240 --> 00:16:36,600
...baina goiz da oraindik.
265
00:16:37,160 --> 00:16:40,200
Egingo duzu,
eta gure ametsa beteko.
266
00:16:40,520 --> 00:16:43,280
Zeure ametsak ere
beteko dituzu.
267
00:16:43,440 --> 00:16:47,200
Oraingoz aitonak botako du bonba
handia eta zuk besteak.
268
00:16:47,360 --> 00:16:49,480
Zerutik ikus ditzagun.
269
00:16:49,640 --> 00:16:52,600
Hazten eta handitzen
ikusi nahi zaitugu.
270
00:16:52,760 --> 00:16:56,520
Eman genizun maitasunak pertsona
eder egingo zaitu".
271
00:16:58,560 --> 00:17:02,200
Ondo da, halaxe egingo dut
eta egunen batean...
272
00:17:02,360 --> 00:17:05,400
...300go bonba bat
egingo dut.
273
00:17:10,840 --> 00:17:14,040
Eskerrik asko,
alaba bikaina zara.
274
00:17:14,960 --> 00:17:18,040
Oso harro gaude zutaz!
275
00:17:19,280 --> 00:17:20,760
O!
276
00:17:27,000 --> 00:17:28,880
Baina hau, nolatan?
277
00:17:29,520 --> 00:17:31,520
Nor zara zu, deabrua?
278
00:17:32,360 --> 00:17:36,160
Ez, Kodama.
Ni zeruko mezulari naiz.
279
00:17:37,320 --> 00:17:39,360
Usopp goiaingerua.
280
00:17:40,560 --> 00:17:43,120
Usopp goi... aingerua?
281
00:17:45,560 --> 00:17:47,440
Gezurti hori.
282
00:17:48,920 --> 00:17:53,400
Baina dena den, eskerrik asko!
Orain badakit zer egin!
283
00:18:12,760 --> 00:18:14,680
Bai polita.
284
00:18:14,840 --> 00:18:16,280
Orain!
285
00:18:27,280 --> 00:18:28,440
Ai!
286
00:18:33,760 --> 00:18:35,680
-Biloba primeran ari da.
287
00:18:36,320 --> 00:18:40,320
Baina harrituko litzateke
bonba erraldoia...
288
00:18:40,480 --> 00:18:43,120
...eramaten ari garela
jakingo balu.
289
00:18:43,280 --> 00:18:45,400
Ni ere harriturik nago.
290
00:18:45,560 --> 00:18:47,680
Ez zitzaidan
berehalakoan bururatuko...
291
00:18:47,840 --> 00:18:51,520
...400 urteko dorre hau bonba
erraldoia jaurtitzeko...
292
00:18:51,680 --> 00:18:54,040
...karkasa izan zitekeela.
293
00:18:54,200 --> 00:18:59,160
Nor arraio ote da halako ideia
bitxiak dituen mutiko hori.
294
00:19:10,040 --> 00:19:12,400
Eskuz esku, bizkor!
295
00:19:12,560 --> 00:19:14,720
-Tori. Tori.
296
00:19:34,480 --> 00:19:38,680
Bikaina da.
Bai. Kodama primeran ari da.
297
00:19:38,840 --> 00:19:41,920
Prest?
Bai. Dena prest.
298
00:19:42,080 --> 00:19:44,720
Azkena.
-Amaiera handia.
299
00:19:44,880 --> 00:19:46,200
-Bai.
300
00:19:49,960 --> 00:19:52,640
(DENEK) O!
301
00:19:54,720 --> 00:19:57,560
Ongi!
-Bai!
302
00:19:58,080 --> 00:19:59,880
Horra.
303
00:20:05,240 --> 00:20:08,040
Hara, hori da su txikia.
304
00:20:08,200 --> 00:20:11,960
Bai ba. Orain nire zortziko
bonba buruturik dago.
305
00:20:12,120 --> 00:20:14,320
Maisu Odama, nahi duzunean!
306
00:20:14,480 --> 00:20:15,640
O!
307
00:20:19,040 --> 00:20:20,360
E?
308
00:20:46,960 --> 00:20:49,480
(DENEK) Bai! Aupa!
309
00:20:56,480 --> 00:20:59,920
"Ama eta aitaren
bonba erraldoia."
310
00:21:01,320 --> 00:21:05,200
"Orain denek dakite gurasoak holako
su ikusgarriak...
311
00:21:05,360 --> 00:21:08,640
...egiteko gai izanik,
apartak zirela."
312
00:21:08,800 --> 00:21:13,720
"Ni ere gai izango al naiz halako
lan zoragarriak egiteko?"
313
00:21:16,040 --> 00:21:20,720
Ama, aita! Onenak zarete!
Milesker!
314
00:21:25,920 --> 00:21:29,240
Aitona, emango zenidake bolbora
pixka bat?
315
00:21:29,400 --> 00:21:31,120
Memelo hori.
316
00:21:31,280 --> 00:21:34,560
Sudur handi
arrotz xelebre horrek,...
317
00:21:34,720 --> 00:21:36,480
...hartu nahi duzun guztia.
318
00:21:36,640 --> 00:21:39,240
JARRAITUKO DU
319
00:21:40,080 --> 00:21:44,560
Han, zeru honen beste aldean...
320
00:21:44,720 --> 00:21:48,560
...da gure etorkizuna.
321
00:21:48,720 --> 00:21:52,120
Elkarrekin lortuko dugu...
322
00:21:52,280 --> 00:21:56,080
...bidean aurrera eginda.
323
00:22:14,320 --> 00:22:19,320
Neure burua
galduta sentitu dudanean,...
324
00:22:21,600 --> 00:22:25,040
...toki epel eta goxoa...
325
00:22:25,200 --> 00:22:29,240
...aurkitu dut nire ondoan.
326
00:22:29,400 --> 00:22:31,560
Lagunak izan dira...
327
00:22:31,720 --> 00:22:36,400
...aurrera bultzatu nautenak...
328
00:22:36,560 --> 00:22:40,280
...eta benetan harro
izango...
329
00:22:40,440 --> 00:22:44,760
...naiz betiko haietaz,...
330
00:22:44,920 --> 00:22:48,480
zeru izartsupean.
331
00:22:56,840 --> 00:22:59,440
Katarroa harrapatuko duzu
hor geldik.
332
00:22:59,600 --> 00:23:02,320
Guardian dagoenak
ez du katarrorik harrapatzen.
333
00:23:02,480 --> 00:23:05,680
Nik banuen Zoro pirata
ehiztariaren aditzerik.
334
00:23:05,840 --> 00:23:09,960
Niri ez didate horrela deitzen.
Aspaldi honetan, behintzat.
335
00:23:10,200 --> 00:23:12,520
Ez huts egin hurrengo atala.
336
00:23:12,680 --> 00:23:15,360
Abentura ikusgarriak
izango ditugu.
337
00:23:15,520 --> 00:23:18,560
Eza noski, ni,
piraten erregea izango naiz.