1
00:00:08,120 --> 00:00:12,120
“Mundu zabal honetan,
amets baten atzetik zabiltzate.

2
00:00:12,280 --> 00:00:14,960
Aurrean duzuen
itsaso zabala zeharkatuz,...

3
00:00:15,120 --> 00:00:18,520
...biharko eguna duzue helburu,
gero eta lausoagoa.

4
00:00:18,680 --> 00:00:21,240
Aurkitu bidea.
Bete zuen ametsak.

5
00:00:21,400 --> 00:00:25,960
Itsasontzi berean zoazte denok
eta askatasuna da zuen bandera”.

6
00:00:33,160 --> 00:00:34,560
Abestia

7
00:00:34,920 --> 00:00:38,000
“Itsasoan da gure ametsa,...

8
00:00:38,160 --> 00:00:41,120
...itsasoan da gure etorkizuna.

9
00:00:41,280 --> 00:00:45,680
Bidaia luzea marra handira,
haizeak garamatza.

10
00:00:45,840 --> 00:00:49,520
Pirata talde bikaina,...

11
00:00:49,680 --> 00:00:52,600
...garai ezinak gara.

12
00:00:52,760 --> 00:00:54,440
Eta gure ontzian...

13
00:00:54,600 --> 00:00:59,160
...itsasoaren azkeneraino goaz.

14
00:00:59,320 --> 00:01:02,880
Aro berri bat
etorkizunari begira,...

15
00:01:03,040 --> 00:01:06,000
...marra handian
ezkutatzen da bai.

16
00:01:06,160 --> 00:01:09,400
Gold Roger pirata kapitainaren...

17
00:01:09,560 --> 00:01:14,000
...altxor ezkutua.

18
00:01:17,920 --> 00:01:21,480
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

19
00:01:21,640 --> 00:01:24,600
...eta mapa zahar baten
laguntzarekin,...

20
00:01:24,760 --> 00:01:27,800
...gure etorkizunarekin
bat egin,...

21
00:01:27,960 --> 00:01:30,680
...guztiok elkarrekin.

22
00:01:30,840 --> 00:01:33,920
Guztiok elkarrekin
arriskuei aurre egin...

23
00:01:34,080 --> 00:01:36,960
...eta gure ametsen
laguntzarekin,...

24
00:01:37,120 --> 00:01:40,080
...gure etorkizunarekin
bat egin.

25
00:01:40,240 --> 00:01:44,920
Guztiok elkarrekin”.

26
00:01:50,560 --> 00:01:52,640
(NARRATZAILEA) “Azkenean,...

27
00:01:52,800 --> 00:01:57,160
Bibi erregina eta Luffyren taldea
iritsi da... Nano Hamako portura.

28
00:01:57,320 --> 00:02:00,400
Hiru urte dira
azken euriak egin zituela.

29
00:02:00,560 --> 00:02:03,120
Harrez gero, tantarik ez.

30
00:02:03,280 --> 00:02:05,360
Ur eskasia da,
zalantzarik gabe,...

31
00:02:05,520 --> 00:02:07,960
Alabastako
arazorik larriena.

32
00:02:08,120 --> 00:02:11,280
Lehorteak bizitzeko egoera
gogorrenak ezagutzera...

33
00:02:11,440 --> 00:02:15,440
...eraman ditu herritarrak.
Etsita, arma hartzea...

34
00:02:15,600 --> 00:02:19,000
...erabaki dute irtenbidearen bila.
Gure lagunek...

35
00:02:19,160 --> 00:02:20,840
...basamortua zeharkatu
nahi dute...

36
00:02:21,000 --> 00:02:24,320
...matxinatuen armada aurkitzeko,
baina ez dakite...

37
00:02:24,480 --> 00:02:27,880
...oasi batean ezkutatu direla
azken batailaren zain.

38
00:02:28,040 --> 00:02:31,200
Barroko taldea ere
tartean dabil, jakina.

39
00:02:31,360 --> 00:02:33,880
Basamortuko bidaiari
ezin diote ekin,...

40
00:02:34,040 --> 00:02:37,200
...taldeko bat falta zaie eta.
Luffy".

41
00:02:40,240 --> 00:02:43,400
MUTIL HARRIGARRIAK BERRIZ BILDURIK

42
00:02:43,560 --> 00:02:46,200
ACE, SUZKO UKABILA

43
00:03:04,200 --> 00:03:08,640
Alabastako freskoenak dira,
proba ezazu.

44
00:03:08,800 --> 00:03:12,560
-Ez duzue zorrotzagorik aurkituko,
oso ezpata fina da.

45
00:03:12,720 --> 00:03:16,080
-Esan zidan hurrengo hilabete osoan
ezingo zuela...

46
00:03:16,240 --> 00:03:18,440
...niretzat lan egin.

47
00:03:25,160 --> 00:03:27,800
Kaixo, gazte.
Ez zare bertokoa, ezta?

48
00:03:27,960 --> 00:03:30,000
Ez duzu fruta freskoa
dastatu nahi?

49
00:03:30,160 --> 00:03:33,240
Zatoz hau ikustera.
Urrezko sagarra.

50
00:03:33,400 --> 00:03:36,840
Hau ez diot inori kontatu.
Balio handiko sagarra da.

51
00:03:37,000 --> 00:03:40,120
Hondakinetan aurkitu nuen.
Mirarigilea da.

52
00:03:40,280 --> 00:03:44,040
Kosk egin eta mila urte baino
gehiago biziko zara.

53
00:03:44,200 --> 00:03:47,040
-Eskerrik asko,
baina ez dut mila urte baino...

54
00:03:47,200 --> 00:03:48,840
...gehiago bizi nahi, agure.

55
00:03:49,000 --> 00:03:51,560
Gaurko egunarekin
nahikoa dut.

56
00:03:58,480 --> 00:04:01,200
Urrezko sagarra?
Mila urte baino gehiago?

57
00:04:01,360 --> 00:04:03,800
Eta hondakinetan
aurkitu zenuela diozu?

58
00:04:03,960 --> 00:04:07,960
Nire hitza duzu. Munduan
den sekreturik ezkutuena da.

59
00:04:08,120 --> 00:04:10,600
-Eta kosk eginda,
hainbeste biziko naiz?

60
00:04:10,760 --> 00:04:13,520
-Mila uste baino gehiago,
nik ez dut gezurrik esaten.

61
00:04:13,680 --> 00:04:14,920
(BIEK) Erosiko dugu!

62
00:04:15,080 --> 00:04:17,800
-Bistan da
erosten iaioak zaretela,...

63
00:04:17,960 --> 00:04:20,520
...hortaz, merke antzean salduko
dizuet.

64
00:04:20,680 --> 00:04:22,400
Ze iruditzen mila dobloi?

65
00:04:22,560 --> 00:04:26,280
(BIEK) Mila dobloi? Bai merkea!
Eramango dugu! Ai!

66
00:04:26,440 --> 00:04:29,600
Aizue, non duzue burua?

67
00:04:29,760 --> 00:04:31,960
Z zaitezte fidatu. Begira.

68
00:04:33,760 --> 00:04:36,960
Zer zabiltza? Aska gaitzazu.
Mokadu batekin...

69
00:04:37,120 --> 00:04:39,000
...mila urte baino gehiago biziko
garela esan digu...

70
00:04:39,160 --> 00:04:42,880
Azokako iruzurgile guztiak
aberastuko dituzue, baboak.

71
00:04:43,040 --> 00:04:45,720
Luffyren bila etorri gara,
gogoan duzue?

72
00:04:45,880 --> 00:04:49,720
Non sartu ote dira? Gero
eta usain txarragoa du honek.

73
00:04:49,880 --> 00:04:51,480
...mila urte!
Ixo!

74
00:04:56,600 --> 00:04:58,200
Morroi hori.

75
00:04:58,560 --> 00:05:00,960
Galdera bat egin nahi dizut.

76
00:05:01,120 --> 00:05:02,640
Ikusi duzu hau?

77
00:05:02,800 --> 00:05:06,560
-Ikustagun. Monkey D. Luffy.

78
00:05:07,880 --> 00:05:11,280
-Inguruan dabilela esan didate.
Bere bila nabil.

79
00:05:12,560 --> 00:05:15,640
-Sentitzen dut.
Ez dut ezagutzen.

80
00:05:15,800 --> 00:05:19,080
Tabernara joan
eta galdetu jendeari.

81
00:05:19,240 --> 00:05:21,160
Berak jende asko
ezagutzen du.

82
00:05:21,320 --> 00:05:23,880
Horixe da nire aholkua, jauna.

83
00:05:24,040 --> 00:05:28,680
-Eskerrik asko. Bikain.
Bazkaltzeko ordua da.

84
00:05:31,520 --> 00:05:34,640
Nor ote da? Indartsua dirudi.

85
00:05:34,800 --> 00:05:36,680
Zergatik ote dabil
Luffyren bila?

86
00:05:36,840 --> 00:05:38,200
Ordainsaria nahiko du.

87
00:05:38,360 --> 00:05:40,760
Ez, lagunok. Ez dut uste.

88
00:05:46,280 --> 00:05:48,640
Marrazki hori...
(DENEK) E?

89
00:05:48,800 --> 00:05:52,800
Marrazki hori ez luke eramango
sari bila dabilenak.

90
00:05:58,520 --> 00:06:01,040
Hori... zera da...

91
00:06:01,200 --> 00:06:03,760
Burutik zaude, ala?
2.000 dobloi?

92
00:06:03,920 --> 00:06:06,360
Argi dago azpi lapurretan aditua
zarela.

93
00:06:06,520 --> 00:06:09,120
Ikustagun:
baduzu saltzeko baimenik?

94
00:06:09,280 --> 00:06:11,120
Zergatik?

95
00:06:11,280 --> 00:06:14,400
Nik ez nekien zu, Zoro,
pirata zinela.

96
00:06:16,760 --> 00:06:20,640
Zeu aritu zara hemen gezurretan!

97
00:06:20,800 --> 00:06:23,440
Zu bezalako alproja batek
ez du merezi...

98
00:06:23,600 --> 00:06:25,720
...hain ospe handiko
ezpatarik edukitzea!

99
00:06:25,880 --> 00:06:29,600
Wado Ichimonji ezpata berreskuratuko
dut!

100
00:06:31,080 --> 00:06:34,480
Emakume hori
zergatik dago hemen?

101
00:06:34,640 --> 00:06:38,640
Eta ez ezazu berriz
holakorik egin, argi geratu da?

102
00:06:40,880 --> 00:06:44,040
Zertan zabiltza, Zoro?
Zergatik ezkutatu zara?

103
00:06:44,200 --> 00:06:48,160
Emakume honek kalteren bat ekarriko
digu ziur.

104
00:06:49,080 --> 00:06:51,480
Zer, Tashigi.

105
00:06:52,880 --> 00:06:54,960
-Ketzar Kapitaina!

106
00:06:56,600 --> 00:07:00,680
-Pirata ergel hauek ez zidaten ba,
diru zorroa ostu nahi,...

107
00:07:00,840 --> 00:07:03,920
...lotsagabe harroputzok?
Akabatu egin behar izan ditut.

108
00:07:04,080 --> 00:07:06,400
-Munduaren azkenera joango bagina
ere,...

109
00:07:06,560 --> 00:07:09,240
...ezingo zenioke piratak
astintzeari utzi, ezta?

110
00:07:09,400 --> 00:07:12,360
-Berriketa gutxiago eta abisatu
bertoko agintariei...

111
00:07:12,520 --> 00:07:14,720
...hauek jasotzeko.
-Bai, jauna.

112
00:07:14,880 --> 00:07:18,560
-Dena dela, hemen inortxok
ere ez daki lasto txapel piratak...

113
00:07:18,720 --> 00:07:20,800
...hirira iristea lortu duela.

114
00:07:20,960 --> 00:07:23,600
Baina ez dezagun
esperantza gal, ziur nago...

115
00:07:23,760 --> 00:07:25,280
...berandu baino lehen azalduko
dela.

116
00:07:25,440 --> 00:07:26,920
Ketzar Kapitaina.

117
00:07:27,080 --> 00:07:29,800
Loguen Agintzen zuen armadako
ofiziala.

118
00:07:29,960 --> 00:07:34,640
Orduan, horrek esan nahi du atzetik
etorri zaigula segika?

119
00:07:34,800 --> 00:07:36,640
Bai, hala dirudi.

120
00:07:36,800 --> 00:07:40,800
Hau eta lehen ikusi dugun morroia
ez dira parte onekoak.

121
00:07:40,960 --> 00:07:43,760
Ergel hori, non ote dabil?

122
00:07:50,360 --> 00:07:54,240
Ai, goseak amorratzen nago.

123
00:07:56,440 --> 00:08:00,240
Eskerrik asko, baina hau
zure bazkaria da, ezta?

124
00:08:03,800 --> 00:08:06,360
Berehala jan nuen dena.

125
00:08:11,840 --> 00:08:14,120
Non dago hiri bat!

126
00:08:14,280 --> 00:08:16,400
Ostatu bat!

127
00:08:16,560 --> 00:08:18,440
Jatetxe bat!

128
00:08:32,320 --> 00:08:34,560
A! Janaria!

129
00:08:37,280 --> 00:08:39,240
Janaria!

130
00:08:49,320 --> 00:08:51,960
Zer gertatu da hemen? Zer da?

131
00:08:52,120 --> 00:08:54,720
-Ze gertatu den?
Bezero bat jaten ari zela,...

132
00:08:54,880 --> 00:08:56,200
...bat-batean hil da dirudienez.

133
00:08:56,360 --> 00:08:59,280
-Bat-batean hil dela?
-Bai, jaten ari zela...

134
00:08:59,440 --> 00:09:02,000
...zerraldo erori da.
-Zer diozu?

135
00:09:02,160 --> 00:09:04,920
-Kanpotarra da
eta basamortua zeharkatzean...

136
00:09:05,080 --> 00:09:06,360
...marrubiak jango zituen agian.

137
00:09:06,520 --> 00:09:08,640
-Marrubiak edo?
-Hori da, marrubiak ez.

138
00:09:08,800 --> 00:09:11,040
Marrubiaren antzeko
armiarma pozoitsu bat.

139
00:09:11,200 --> 00:09:13,400
Badakizu basamortuko beroaren
eraginez...

140
00:09:13,560 --> 00:09:16,240
...oso erraza dela
bata bestearekin nahastea.

141
00:09:16,400 --> 00:09:19,280
Bat janez gero, egun gutxitara,
zureak egin du.

142
00:09:19,440 --> 00:09:21,600
Zomorro horien pozoia
hain da indartsua,...

143
00:09:21,760 --> 00:09:24,080
...gorputz osoa kutsatzen
du eta kutsatu ere bai,...

144
00:09:24,240 --> 00:09:25,600
...inork ukitzen badu.

145
00:09:25,760 --> 00:09:27,800
Horregatik ez gara
hurbildu behar gorpura.

146
00:09:27,960 --> 00:09:30,760
-Ez dago basamortura eskarmenturik
gabe joaterik.

147
00:09:30,920 --> 00:09:33,120
Begira jateko
erabiltzen ari zen eskuari.

148
00:09:33,280 --> 00:09:35,160
Armiarmaren pozoiaren eraginez,...

149
00:09:35,320 --> 00:09:36,760
...pixkanaka gogortzen ari zaio.

150
00:09:36,920 --> 00:09:40,000
Lastima, oso gaztea ematen du.

151
00:09:48,480 --> 00:09:49,560
A!

152
00:09:49,720 --> 00:09:51,440
(DENEK) O!

153
00:09:51,600 --> 00:09:55,400
-Ez zegoen hilda!
-Ez zen oso tipo normala!

154
00:09:55,560 --> 00:09:59,600
-Itxura horrekin
ez dago normala izaterik.

155
00:10:02,400 --> 00:10:05,200
-Jauna, ondo zaude?

156
00:10:05,400 --> 00:10:07,280
Garrasi

157
00:10:10,080 --> 00:10:13,280
-Zera geratu naiz, lotan.

158
00:10:13,440 --> 00:10:15,560
(DENEK) Lotan?

159
00:10:15,720 --> 00:10:18,560
-Baina nola liteke ordea,
jaten eta hizketan ari zarela,...

160
00:10:18,720 --> 00:10:22,480
...lo geratzea?
-Eta gainera jaten jarraitzen du!

161
00:10:23,120 --> 00:10:25,480
-Baina
zergatik kexatzen zarete ba?

162
00:10:25,640 --> 00:10:27,960
-Sekulako sustoa
hartu dugulako!

163
00:10:28,120 --> 00:10:31,160
-Zer da hau? Afariaren parte
da ikuskizuna ala?

164
00:10:31,320 --> 00:10:35,720
-Tira, kontua da onik zaudela.
Ez zaizula ezer pasatu.

165
00:10:36,680 --> 00:10:39,440
(DENEK) Lasai, lotan dago!

166
00:10:42,240 --> 00:10:45,760
Azkenean ez zegoen hilda.
-Lotan geratu da.

167
00:10:56,120 --> 00:11:00,080
Bueno, ase naiz. Aizu, nagusi.
-Bai?

168
00:11:00,240 --> 00:11:03,040
-Ez zenuen ba
morroi hau hemen ikusiko?

169
00:11:03,200 --> 00:11:05,680
Lastozko kapela daraman pirata da.

170
00:11:05,840 --> 00:11:09,520
-Nola ausartu zara jatetxean sartzen
jendartean lasai jatera?

171
00:11:09,680 --> 00:11:13,800
Bizar Zuri taldeko guztien truk
saria eskaini dute eta.

172
00:11:13,960 --> 00:11:18,680
Ez zenekien ala?
Portgas D. Ace?

173
00:11:18,840 --> 00:11:20,480
-E? Bizar Zuri?

174
00:11:20,640 --> 00:11:22,600
Haren taldekoa zara?

175
00:11:22,800 --> 00:11:24,920
-Orduan pailazo hori
gure ontziei...

176
00:11:25,080 --> 00:11:27,080
...erasotzen dien horietako bat da.

177
00:11:27,240 --> 00:11:29,560
-Oraintxe oroitu naiz. Bizkarrean
daraman...

178
00:11:29,720 --> 00:11:33,400
...marrazki hori
Bizar Zuri taldekoen marka da.

179
00:11:33,560 --> 00:11:36,040
-Jakin daiteke
zertara etorri zaren hona?

180
00:11:36,200 --> 00:11:37,720
Esan egia.

181
00:11:42,920 --> 00:11:45,960
-Zertara etorri naizen?

182
00:11:47,960 --> 00:11:49,680
Anaiaren bila.

183
00:11:50,040 --> 00:11:51,800
Janaria!

184
00:11:58,120 --> 00:12:01,080
Bai, bai,
hemen nonbait izango da!

185
00:12:01,240 --> 00:12:03,640
Nire usaimenak hala dio!

186
00:12:03,800 --> 00:12:07,240
Iritsi naiz!
Azkenean taberna bat!

187
00:12:20,040 --> 00:12:23,760
(ACE) Eta orain
zer nahi duzu nik egitea?

188
00:12:23,920 --> 00:12:26,120
-Oso erraza da: errenditu.

189
00:12:26,280 --> 00:12:29,240
-Lastima, ezin dizut lagundu.

190
00:12:29,400 --> 00:12:32,080
-Egia esan,
ez naiz zure bila etorri.

191
00:12:33,720 --> 00:12:37,440
Are gehiago, zure kasua
ez zait batere interesatzen.

192
00:12:38,400 --> 00:12:41,760
Beste pirata baten bila etorri
naiz lurraldeotara.

193
00:12:41,920 --> 00:12:45,160
-Orduan ez dago arazorik.
-Zeu zara arazoa.

194
00:12:53,280 --> 00:12:57,760
Zu pirata zara
eta ni armadako ofiziala.

195
00:12:58,920 --> 00:13:01,760
-Eta zure arauen arabera,...

196
00:13:02,440 --> 00:13:04,280
...borroka egin behar dugu.

197
00:13:09,360 --> 00:13:11,840
Luza-luzatu!

198
00:13:12,400 --> 00:13:14,440
Jaurti!

199
00:13:14,600 --> 00:13:17,240
A!

200
00:13:24,840 --> 00:13:27,360
(DENEK) E?

201
00:13:28,680 --> 00:13:32,000
Ostatu bat!
Taberna bat aurkitu dut!

202
00:13:32,160 --> 00:13:35,480
Gosea! Gose izugarria! Janaria,
jauna.

203
00:13:35,640 --> 00:13:37,960
Mesedez, denetik jarri.

204
00:13:40,200 --> 00:13:43,600
Jan nahi dut, jan nahi dut, Jan.

205
00:13:44,760 --> 00:13:48,280
Bai goxoa! A ze itxura duen!

206
00:13:50,040 --> 00:13:52,640
Eskerrik asko, mutiko.

207
00:13:54,280 --> 00:13:58,280
Entzun ezazu, hemendik alde egin
behar duzu.

208
00:13:58,440 --> 00:13:59,560
Zergatik?

209
00:13:59,720 --> 00:14:03,560
Badakizu nor den jota
hankaz gora irten den gizona?

210
00:14:03,720 --> 00:14:06,880
Hankaz gora? Nork jo du?
Zeuk!

211
00:14:07,040 --> 00:14:09,040
Bai? Eta nor da?

212
00:14:12,840 --> 00:14:17,360
Eta zulo hori?
Lokala handitzeko asmotan?

213
00:14:17,520 --> 00:14:18,760
Negozioa ondo doa!

214
00:14:18,920 --> 00:14:21,080
(DENEK)
Bezero normalik ez dago?

215
00:14:21,240 --> 00:14:23,320
Zer ba? Arraroa naiz?

216
00:14:24,360 --> 00:14:26,160
Kaka zaharra.

217
00:14:26,680 --> 00:14:28,800
Larrutik ordainduko du.

218
00:14:30,880 --> 00:14:33,240
-Ezustean harrapatu nau.

219
00:14:33,640 --> 00:14:36,200
-Horrek ez du
bere bizia asko maite.

220
00:14:39,400 --> 00:14:43,600
Barkatu, ez naiz konturatu.
On egin, familia.

221
00:14:50,240 --> 00:14:53,400
Ea ba, nor izan da?

222
00:14:53,560 --> 00:14:55,680
E?

223
00:14:56,960 --> 00:14:58,240
O!

224
00:15:01,640 --> 00:15:05,760
Luffy!
-Lasto txapel!

225
00:15:14,400 --> 00:15:16,760
Nire senak ez dit huts egin.

226
00:15:16,920 --> 00:15:20,240
Banekien etorriko zinela Alabastara.

227
00:15:25,600 --> 00:15:27,880
Utzi jateari!

228
00:15:33,200 --> 00:15:35,560
(PENTSATZEN)
“Morroi hau...”

229
00:15:37,160 --> 00:15:40,160
Zer duzu? Ahaztu egin zaizu?

230
00:15:40,320 --> 00:15:43,000
Marra handira
ez zinela iritsiko esan nizun.

231
00:15:43,160 --> 00:15:46,520
Hemendik irteteko
garaitu beharko nauzu.

232
00:15:46,680 --> 00:15:51,520
Ai! Baina zer da hau?

233
00:15:52,000 --> 00:15:56,720
Ke fruituaren eragina.
Nire haragia ke bihur daiteke.

234
00:15:57,080 --> 00:16:00,520
Goma-gomazko ukabilkada!

235
00:16:01,680 --> 00:16:03,360
Ulertu behingoz.

236
00:16:03,520 --> 00:16:06,040
Uharte honetatik
ez zara sekula irtengo.

237
00:16:06,200 --> 00:16:08,360
Akabo zure bidaia!

238
00:16:16,600 --> 00:16:19,640
Erretzaile nazkagarri hura da!

239
00:16:20,000 --> 00:16:21,560
Aizu...

240
00:16:21,720 --> 00:16:23,440
Itxaron.

241
00:16:24,960 --> 00:16:27,840
Milesker, oso goxoa zegoen.

242
00:16:29,720 --> 00:16:31,400
Itxaron!

243
00:16:32,400 --> 00:16:34,680
Luffy! Ni naiz!

244
00:16:34,840 --> 00:16:37,880
Luffy, ni naizela! Itxaron!

245
00:16:41,120 --> 00:16:42,880
Eta ordaindu?

246
00:16:43,040 --> 00:16:46,400
Hau saltsa, nire ahalmenek
ez dute beragan eraginik.

247
00:16:46,560 --> 00:16:48,880
Lasterka egitea da
nire aukera bakarra.

248
00:16:49,040 --> 00:16:50,080
Tashigi!

249
00:16:50,240 --> 00:16:51,440
-Bai, Kapitaina?

250
00:16:51,600 --> 00:16:53,280
Izerdia lehortzeko
zapi bat behar?

251
00:16:53,440 --> 00:16:55,160
Ez da harritzekoa,
oso bero dago.

252
00:16:55,320 --> 00:16:57,240
-Lasto txapel da! Lagundu!

253
00:16:57,400 --> 00:16:58,720
-Banoa.

254
00:16:58,880 --> 00:17:00,880
Geldi hor!

255
00:17:05,880 --> 00:17:08,720
(KETZAR) Tashigi!
Marinel guztiei abisatu...

256
00:17:08,880 --> 00:17:11,360
...eta heda daitezela!
Luffyren taldea hirian dago!

257
00:17:11,520 --> 00:17:12,960
-Bai, jauna!

258
00:17:13,120 --> 00:17:15,880
-Deabru ahalmenen arteko borroka!
-Bai.

259
00:17:16,040 --> 00:17:20,040
-(PENTSATZEN) “Luffy bertan badago,
orduan...

260
00:17:21,840 --> 00:17:24,560
Roronoa Zoro ere bai”.

261
00:17:28,240 --> 00:17:29,920
Kezko hesia!

262
00:17:35,600 --> 00:17:38,080
Zertara etorri zara
hiri honetara?

263
00:17:38,240 --> 00:17:39,520
Zeren bila zabiltza?

264
00:17:39,680 --> 00:17:40,920
Zertara etorri naizen?

265
00:17:41,080 --> 00:17:43,560
Ba Krokodilo izeneko bati egurra
ematera.

266
00:17:43,720 --> 00:17:48,000
Zer? Krokodilo?
Nondik ezagutzen duzu?

267
00:17:51,600 --> 00:17:54,000
Baina... desagertu egin da.

268
00:18:01,560 --> 00:18:03,160
Hor dago!

269
00:18:04,600 --> 00:18:07,360
(BIBI) Ai ene, non ote dago Luffy?

270
00:18:07,520 --> 00:18:11,120
-Kapitain horrek arazoak besterik
ez digu ematen.

271
00:18:11,280 --> 00:18:13,480
Begira, hor dator Nami.

272
00:18:13,640 --> 00:18:18,080
Lagunok, dena okertzen ari zaigu.
Alde egin behar genuke.

273
00:18:18,240 --> 00:18:20,760
Zer gertatu da?
Armada etorri da.

274
00:18:20,920 --> 00:18:23,240
Armada?
-Eta tipo arraro bat ere bai.

275
00:18:23,400 --> 00:18:26,560
Aurrena aurki dezagun Luffy eta
gero herri hau lehenbailehen utzi.

276
00:18:26,720 --> 00:18:27,880
Jendea

277
00:18:28,040 --> 00:18:29,720
Bizkor, ezkutatu.
Zer?

278
00:18:32,120 --> 00:18:33,720
Armada da.

279
00:18:33,880 --> 00:18:36,440
Norbaiten bila dabiltzala dirudi.

280
00:18:36,600 --> 00:18:38,200
Harrapatu behar dugu!

281
00:18:38,360 --> 00:18:41,480
-Burutik dagoen
pirata bat izango da.

282
00:18:41,640 --> 00:18:43,680
Beti nabarmendu behar duen
horietakoa.

283
00:18:43,840 --> 00:18:45,880
(DENEK)
Burutik dagoen pirata?

284
00:18:46,040 --> 00:18:49,320
(OFIZIALA) Geldi hortxe armadaren
izenean!

285
00:18:49,480 --> 00:18:51,360
(DENEK) Burutik dago!

286
00:18:52,440 --> 00:18:54,680
Zer moduz, Zoro?

287
00:18:54,840 --> 00:18:58,000
Hau ezustea! Talde osoa!

288
00:18:58,160 --> 00:19:00,360
Ergela, hona ekarriko dituzu!

289
00:19:00,520 --> 00:19:03,040
-Lasto txapelen taldea oso osorik!

290
00:19:03,200 --> 00:19:05,480
Ondo da,
eta orain zer egingo dugu?

291
00:19:05,640 --> 00:19:07,720
Hanka.
Itsasontzira.

292
00:19:07,880 --> 00:19:09,400
Zer zabiltzate? Goazen!

293
00:19:09,560 --> 00:19:10,960
(DENEK) Nora zoaz?

294
00:19:11,120 --> 00:19:14,080
-Geldi! Ez duzue ihes egingo!
-Kendu paretik!

295
00:19:14,240 --> 00:19:17,440
-Kapitaina!
-Lasto txapel neurea da!

296
00:19:17,600 --> 00:19:19,520
Badatorrela!

297
00:19:19,680 --> 00:19:21,280
Ke ukabilkoa!

298
00:19:21,440 --> 00:19:22,920
Ez!

299
00:19:23,080 --> 00:19:24,560
Ez zaitut utziko!

300
00:19:26,600 --> 00:19:27,800
-Su garra!

301
00:19:33,440 --> 00:19:34,520
(DENEK) O!

302
00:19:43,280 --> 00:19:45,640
Zu berriz ere.

303
00:19:45,800 --> 00:19:47,400
-Jolasa nahi?

304
00:19:49,960 --> 00:19:53,600
Kea harrapatzea
ezinezkoa da, baina jakina,...

305
00:19:53,760 --> 00:19:57,640
keak garra geraraz dezake.
Sortzen duena da eta.

306
00:19:57,800 --> 00:20:01,000
Berak ere baditu deabruaren
fruituen ahalmenak.

307
00:20:01,160 --> 00:20:03,720
Baina nor da bera?
Zergatik lagundu digu?

308
00:20:03,880 --> 00:20:08,520
Ace zara!
Kaixo, Luffy, zer moduz?

309
00:20:08,680 --> 00:20:12,800
Baina Ace, zuk... Deabruaren
fruituren bat jan duzu?

310
00:20:12,960 --> 00:20:14,840
Bai, sugar fruitua.

311
00:20:15,000 --> 00:20:17,400
-Ketzar Kapitaina,
inguratuta dauzkagu.

312
00:20:17,560 --> 00:20:19,080
-Hemen ezin dugu hitz egin.

313
00:20:19,240 --> 00:20:21,920
Aurrera zaitezte
eta utzi hauek nire esku.

314
00:20:22,080 --> 00:20:24,400
Gero hitz egingo dugu.
-Alde!

315
00:20:24,560 --> 00:20:26,320
Goazen!
Bai!

316
00:20:26,480 --> 00:20:29,440
Baina, Luffy!
Nor da hori?

317
00:20:44,200 --> 00:20:48,640
Ez dut ulertzen.
Zergatik lagundu nahi diezu?

318
00:20:49,160 --> 00:20:52,280
-Normala da anaia nagusiak anaia
gaztea...

319
00:20:52,440 --> 00:20:53,880
...babestu nahi izatea.

320
00:20:54,040 --> 00:20:56,760
-Anaia nagusia? Orduan...

321
00:21:00,040 --> 00:21:04,840
Utzidazu pasatzen,
Portcast D. Ace.

322
00:21:05,520 --> 00:21:09,360
-Nire buruaren gainetik
beharko du.

323
00:21:11,840 --> 00:21:13,680
(DENEK) O!

324
00:21:16,680 --> 00:21:19,200
Aizu, Luffy,
nor zen morroi hori?

325
00:21:19,360 --> 00:21:21,000
Zure laguna da?

326
00:21:21,160 --> 00:21:22,600
Bai!

327
00:21:23,880 --> 00:21:26,280
Nire anaia zaharra da.

328
00:21:35,560 --> 00:21:37,720
(DENEK) Anaia zaharra?

329
00:21:37,880 --> 00:21:39,400
JARRAITUKO DU

330
00:21:40,880 --> 00:21:43,160
Abestia

331
00:21:45,960 --> 00:21:48,440
“Lagun talde bat...

332
00:21:48,680 --> 00:21:50,840
...ziztu bizian...

333
00:21:51,000 --> 00:21:55,120
...piraten ametsaren bila.

334
00:21:56,240 --> 00:22:00,720
Lagun talde bat elkarlanean,...

335
00:22:00,880 --> 00:22:05,320
...zeharkatu zazpi itsasoak.

336
00:22:05,480 --> 00:22:07,120
Bai!

337
00:22:07,280 --> 00:22:11,600
Zatoz gurekin bizitzera.

338
00:22:12,560 --> 00:22:17,080
Abentura zoragarria.

339
00:22:17,680 --> 00:22:22,240
Zatoz gurekin bizitzera.

340
00:22:22,640 --> 00:22:27,640
Zatoz piraten aro berrira.

341
00:22:28,120 --> 00:22:33,120
Itsasoa nire bizia da,...

342
00:22:33,320 --> 00:22:38,240
...nire ametsa, nire fantasia.

343
00:22:38,400 --> 00:22:42,960
Itsasoa nire bizia,...

344
00:22:43,120 --> 00:22:46,640
...nire ametsa da eta nire...

345
00:22:46,800 --> 00:22:50,240
...fantasia urdina”.

346
00:22:55,920 --> 00:22:58,640
Eskerrik asko laguntzeagatik,
anaia.

347
00:22:58,800 --> 00:23:01,040
Ez du zure antzik,
hain da arduratsua...

348
00:23:01,200 --> 00:23:03,920
Ez diguzu inoiz aipatu anaiarik,
Luffy.

349
00:23:04,080 --> 00:23:05,560
Eta zu gazteena zara?

350
00:23:05,720 --> 00:23:07,920
-Ez dago gaizki
halako anaia edukitzea.

351
00:23:08,080 --> 00:23:11,600
-Ez da hainbesterako.
-Ezetz? Oso indartsua da.

352
00:23:11,760 --> 00:23:15,440
Tira, ez dio axola.
Kontua da anaiak lagunduta,...

353
00:23:15,600 --> 00:23:18,200
...ni piraten erregea
izango naizela.

