1
00:00:07,600 --> 00:00:11,160
“Mundua
askatasunaren bila dabil.
2
00:00:12,280 --> 00:00:15,520
Eta mundua zabalduko zaizu begien
aurrean.
3
00:00:16,880 --> 00:00:20,880
Segi zuen ametsari
eta konkistatu mundua.
4
00:00:21,200 --> 00:00:24,440
Segi gogoz
zuen helburuan etzetik”.
5
00:00:25,440 --> 00:00:29,560
“Zabaldu bela nagusia.
6
00:00:29,960 --> 00:00:32,720
Zatoz gurekin, bizi abentura,...
7
00:00:32,880 --> 00:00:35,240
...zeharkatu zazpi itsasoak,...
8
00:00:35,400 --> 00:00:38,640
...zatoz gurekin mundu berrira.
9
00:00:40,040 --> 00:00:42,880
Zatoz gurekin amets baten
bila,...
10
00:00:43,080 --> 00:00:45,360
...bidaia luzea izango da,...
11
00:00:45,560 --> 00:00:48,880
...zabaldu belak,
One Piece hasi da.
12
00:00:53,440 --> 00:00:55,640
Itsaso zabalean,...
13
00:00:56,120 --> 00:00:58,760
...urdin amaigabea.
14
00:00:58,920 --> 00:01:01,440
Itsaso urdinean.
15
00:01:03,520 --> 00:01:06,080
Hodei ertza gure aurrean,...
16
00:01:06,240 --> 00:01:09,120
...olatuen kresala aurpegian.
17
00:01:09,280 --> 00:01:11,680
Kresala aurpegian.
18
00:01:13,040 --> 00:01:17,880
Une zirraragarriak,
abentura harrigarriak,
19
00:01:18,120 --> 00:01:21,080
guztiok batera beteko dugu...
20
00:01:21,240 --> 00:01:25,360
...azkenean gure ametsa.
21
00:01:25,840 --> 00:01:28,560
Zatoz gurekin, bizi abentura.
22
00:01:28,920 --> 00:01:31,120
Ahaztezina izango da.
23
00:01:31,280 --> 00:01:34,520
Zatoz gurekin itsaso urdinera.
24
00:01:36,000 --> 00:01:38,600
Zatoz gurekin amets baten
bila,...
25
00:01:39,000 --> 00:01:41,200
...piraten aro berrira,...
26
00:01:41,360 --> 00:01:45,000
...zatoz gurekin One Piecen
bila”.
27
00:02:01,120 --> 00:02:03,280
ZEBI
AHUNTZ UHARTEKOA
28
00:02:03,440 --> 00:02:05,080
ONTZI PIRATA MENDIAN
29
00:02:17,520 --> 00:02:19,200
Han! Branka aldean!
30
00:02:24,160 --> 00:02:26,560
Pirata kementsuak zirelakoan
nengoen.
31
00:02:26,800 --> 00:02:29,760
Baina koldar hutsak dira.
Ihesi doaz bizkor.
32
00:02:30,120 --> 00:02:33,680
Ondo da, harrapatu behar ditugu.
Ez da zaila izango.
33
00:02:34,600 --> 00:02:36,320
Lortuko dugu. Ziur.
34
00:02:43,920 --> 00:02:47,320
Aizue, egin zerbait. Armadakoak
gainean ditugu!
35
00:02:47,800 --> 00:02:50,160
Goseak amorratzen nago.
36
00:02:50,320 --> 00:02:51,360
Ni ere bai.
37
00:02:52,120 --> 00:02:55,280
Gogaikarriak dira gero, armadako
marine horiek.
38
00:02:56,120 --> 00:02:59,560
Uharterik ez begi bistan?
Ezer ez zeru mugan...
39
00:02:59,720 --> 00:03:02,280
...eta ez dugu
ez urik ez jakirik.
40
00:03:02,640 --> 00:03:05,320
Hau da marka. Edo hondoratzen
gaituzte...
41
00:03:05,480 --> 00:03:07,120
...edo goseak hiltzen gara.
42
00:03:07,280 --> 00:03:11,480
-Robin, hona hemen askaria.
Tea eta hostopila zuretzat.
43
00:03:12,200 --> 00:03:14,080
-Estimatzen dizut, milesker.
44
00:03:15,160 --> 00:03:16,880
Nik ere askaria nahi dut!
45
00:03:17,040 --> 00:03:19,280
Sanji,
non zeneukan hostopil hori!
46
00:03:20,160 --> 00:03:22,600
-Hau Robinentzat da! Kendu!
47
00:03:23,240 --> 00:03:26,080
Hara, hauek beti umekerietan.
48
00:03:30,360 --> 00:03:31,720
Arriskuan gaude!
49
00:03:31,880 --> 00:03:34,960
Nami, hobe izango dugu
hor ezkutatu armadakoei...
50
00:03:35,120 --> 00:03:38,200
...aurre egin baino. Ados?
Zuzen zaude.
51
00:03:39,760 --> 00:03:41,040
Laino aproposa.
52
00:03:47,160 --> 00:03:50,560
“Lainoan ezkutaturik,
armadakoak saihestuko ditugu”.
53
00:03:50,720 --> 00:03:54,040
“Baina hondar pilak eta
zurrunbiloak ugari dira...
54
00:03:54,200 --> 00:03:55,320
...alde honetan.
55
00:03:58,360 --> 00:03:59,680
(DENEK) A!
56
00:04:06,040 --> 00:04:08,720
Sarjentu,
sakonera txikia dugu hemen.
57
00:04:08,880 --> 00:04:11,680
Hondartzeko arriskua dugu.
-Hondartzeko arriskua?
58
00:04:11,840 --> 00:04:12,920
-Bai, jauna.
59
00:04:21,240 --> 00:04:22,760
Hondora joan gaitezke.
60
00:04:22,920 --> 00:04:26,760
Ixo, orain begi bistan ditugula,
harrapatuko ditugu.
61
00:04:27,440 --> 00:04:28,920
Laster helduko diogu.
62
00:04:29,280 --> 00:04:31,320
-Ababorrera.
Bira emango dugu.
63
00:04:31,520 --> 00:04:35,240
Baina Moore Kapitainak lasto txapel
harrapatzeko esan zuen.
64
00:04:35,400 --> 00:04:38,480
Bere agindua bete behar dugu.
Ezin dugu atzera egin.
65
00:04:38,640 --> 00:04:40,040
Utzi aho berokeriak.
66
00:04:41,280 --> 00:04:44,240
Kapitaina ez dago hemen
eta neuk dut agintea.
67
00:04:44,400 --> 00:04:47,520
-Beraz, neure esana bete behar da.
-Bai, jauna.
68
00:04:56,560 --> 00:04:57,560
E?
69
00:05:02,920 --> 00:05:06,320
Egin ababorrera!
Okertu bela ezkerrera, bizkor!
70
00:05:10,040 --> 00:05:11,880
Garbitu du. Joan da lainoa.
71
00:05:12,720 --> 00:05:15,840
Uharte bat!
Uharte bat begi bistan!
72
00:05:16,320 --> 00:05:18,280
Jatekorik egongo al da?
73
00:05:36,040 --> 00:05:37,560
Sei lagun begi bistan.
74
00:05:38,680 --> 00:05:41,320
Eta kalabera bat
bandera piratarekin.
75
00:05:41,960 --> 00:05:44,000
Jakingo duzue bai, nire berri.
76
00:05:52,840 --> 00:05:54,440
Arimarik ez, antza.
77
00:05:55,480 --> 00:05:56,760
Ahuntza
78
00:06:02,760 --> 00:06:04,760
Ahuntza!
(DENEK) Okela!
79
00:06:05,720 --> 00:06:07,520
Okela, okela, okela!
80
00:06:14,520 --> 00:06:17,440
Kendu hori burutik.
Goseak bazaudete ere,...
81
00:06:17,600 --> 00:06:20,520
...ez duzue ahuntza maitagarri hori
ukituko.
82
00:06:21,920 --> 00:06:24,480
Zure maskota maitagarriaren
senideek...
83
00:06:24,640 --> 00:06:26,240
...ez gaituzte maite, antza.
84
00:06:26,400 --> 00:06:27,400
E?
85
00:06:35,680 --> 00:06:38,600
Segada da. Guri erasotzeko asmotan
ari dira!
86
00:06:40,400 --> 00:06:43,160
Hala nahi baduzue.
Ez itzazu hil!
87
00:06:43,320 --> 00:06:46,160
Ez digute minik egin nahi.
Ziur nago, Zoro.
88
00:06:49,880 --> 00:06:51,120
Horra bola mina!
89
00:06:55,040 --> 00:06:56,080
A!
90
00:06:56,240 --> 00:06:57,800
Erraz alderatu du bola.
91
00:07:02,240 --> 00:07:04,920
Egon, ez dizuegu
minik egingo, benetan.
92
00:07:05,080 --> 00:07:08,240
Bake asmoz etorri gara, baina
zergatik prestatu diguzue...
93
00:07:08,400 --> 00:07:09,440
...segada hau?
94
00:07:11,960 --> 00:07:13,080
Ahuntz hizkuntza.
95
00:07:13,240 --> 00:07:15,880
Norbaitek agindu diela dio
eta esana bete dutela.
96
00:07:16,040 --> 00:07:17,280
Norbaitek?
97
00:07:20,120 --> 00:07:21,920
Geldi, ez egin borrokarik!
98
00:07:22,080 --> 00:07:25,280
Ergela, ez itzazu erakarri!
Badoazkizu, Chopper!
99
00:07:28,120 --> 00:07:29,600
Utzi borroka!
100
00:07:32,840 --> 00:07:33,960
Ai!
101
00:07:40,800 --> 00:07:42,440
-Munstro beldurgarria!
102
00:07:44,160 --> 00:07:46,400
Fruitu xelebreak,
zuhaitz hauenak.
103
00:07:46,560 --> 00:07:50,040
Chopper, hori da ahuntzei
erasotzeko agindu ziena?
104
00:07:50,200 --> 00:07:51,240
-Bera da?
105
00:07:52,480 --> 00:07:53,640
Baietz diote.
106
00:07:56,280 --> 00:07:59,280
Lapurretan egitera gentozela
pentsatuko zuen.
107
00:07:59,560 --> 00:08:02,720
-Lasai, jateko eta edateko pixka bat
besterik ez dugu nahi.
108
00:08:02,880 --> 00:08:05,040
-Pirata batzuei
sinetsiko diedalakoan?
109
00:08:05,200 --> 00:08:07,960
Ez daukat altxor ezkuturik! Hemen ez
dago dirurik.
110
00:08:08,120 --> 00:08:10,200
Ahuntzak eta miseria
besterik ez.
111
00:08:10,360 --> 00:08:13,200
Garbi dago, eskeko behartsu itxura
horrekin.
112
00:08:13,360 --> 00:08:15,800
Ez naiz eskeko behartsu,
jaun agurgarria baizik.
113
00:08:15,960 --> 00:08:19,200
Eta ez dut zuen beldurrik parrillan
erre nahi banauzue.
114
00:08:19,360 --> 00:08:22,600
-Ideia bikaina. Sukaldari piratok
gustuko dugu...
115
00:08:22,760 --> 00:08:24,000
...gizaki errea.
116
00:08:24,160 --> 00:08:26,280
-Piratak izateaz gain,
kanibalak ere bai?
117
00:08:26,440 --> 00:08:27,760
Utikan, arraioa!
118
00:08:32,760 --> 00:08:33,840
A!
119
00:08:39,600 --> 00:08:41,800
Konortea galdu du.
Bai xelebrea.
120
00:08:41,960 --> 00:08:44,520
Oilo bustia,
baina aldi berean ausarta.
121
00:08:46,360 --> 00:08:48,840
-Hau nahigabea!
Bihotza gelditu zaio!
122
00:08:49,440 --> 00:08:50,880
Zoro!
Hiltzailea!
123
00:08:51,040 --> 00:08:52,080
Ankerra!
-Eroa!
124
00:08:52,360 --> 00:08:54,480
Nik ez nuen hil nahi, aizue!
125
00:08:57,280 --> 00:09:00,720
-Oker nengoen, ez da hil. Ahula,
baina badu pultsua.
126
00:09:11,520 --> 00:09:14,320
-Ia hil nauzue sustoz,
basatiak.
127
00:09:14,480 --> 00:09:17,720
Azken batean piratak zarete
eta ez naiz fidatzen.
128
00:09:17,880 --> 00:09:20,600
Baina aizu, guk ezer egin gabe
galdu duzu konortea.
129
00:09:20,760 --> 00:09:23,800
Hartu duzun sustoaz
gelditu zaizu bihotza?
130
00:09:23,960 --> 00:09:27,240
-Inguru honetan susto handiagoak
hartuko zenituen.
131
00:09:27,440 --> 00:09:30,560
Ez dut ulertzen nola iraun duzun
hemen bizirik...
132
00:09:30,720 --> 00:09:32,400
...hain beldurtia izanik.
133
00:09:32,560 --> 00:09:35,080
Ongi esana.
Tira, dena den...
134
00:09:35,240 --> 00:09:36,680
...eskerrak onik zauden.
135
00:09:36,840 --> 00:09:40,720
-Ze esker eta esker ondo?
Zuen erruz bihotzekoak jota...
136
00:09:40,880 --> 00:09:43,120
...hiltzear egon naiz
eta mugitu ezinik nago.
137
00:09:43,280 --> 00:09:46,720
Ezin dut egurra moztu
edo urik jaso. Eragozpen...
138
00:09:46,880 --> 00:09:51,000
...handia da niretzat. Oraindik bost
milioi dobloi zor didazue.
139
00:09:52,160 --> 00:09:55,320
Gehiegi da hori. Hau besterik ezin
dizugu eman.
140
00:09:55,960 --> 00:09:59,600
Xuhurregia zara.
Ia etekinik ez niretzat.
141
00:09:59,760 --> 00:10:02,840
Chopper doktorearen ordaina ere
kendu behar da.
142
00:10:03,240 --> 00:10:06,840
Egungo gazteek ez diete
batere errespeturik zaharrei.
143
00:10:07,280 --> 00:10:09,800
Zuhurkerian
agure gaixo batekin?
144
00:10:10,080 --> 00:10:13,840
Zeu zara hemen xuhurra.
Ez du merezi bizitzen segitzea.
145
00:10:14,000 --> 00:10:15,160
Ez egin negarrik, gizona.
146
00:10:15,320 --> 00:10:17,280
Ondo da, jaun agurgarria.
147
00:10:17,440 --> 00:10:21,320
Egurra moztu eta ura ekarriko
dizugu eta arazoa konponduta.
148
00:10:21,760 --> 00:10:24,840
Hara, zuk besteak baino zintzoago
ematen duzu.
149
00:10:25,000 --> 00:10:26,360
Onratzen dut tratua.
150
00:10:30,680 --> 00:10:33,840
-Ezusteko txerren bat
emango zigulakoan nengoen.
151
00:10:34,200 --> 00:10:36,400
Piratak
gorroto zituela zirudien.
152
00:10:36,720 --> 00:10:40,760
-Uharteko gizaki bakarra dela diote.
Duela 20 urte...
153
00:10:40,920 --> 00:10:44,080
...iritsi omen zen eta berarekin
bizi dira harrezkero.
154
00:10:44,240 --> 00:10:48,920
20 urte! Bera bezalako bat ezagutu
nuen.
155
00:10:51,560 --> 00:10:55,080
Zoro, nora zoaz?
Janari bila noa, Luffy.
156
00:10:55,240 --> 00:10:58,280
Gerta ala gerta, agure honek
ez digu ezertxo ere emango.
157
00:10:58,440 --> 00:11:03,000
Ideia ona! Okela ere ekarri.
Muturra behar da gero.
158
00:11:07,560 --> 00:11:09,680
Aizu,
heldu aizkorari goragotik!
159
00:11:10,160 --> 00:11:13,640
Gaurko gazteek ez dakite egurra
behar bezala mozten.
160
00:11:16,840 --> 00:11:18,960
Taxuz garbitzen ere ez, noski.
161
00:11:19,120 --> 00:11:20,920
Kendu hemengo hautsa!
-Bai!
162
00:11:21,080 --> 00:11:24,280
Zuk eraman bazka ahuntzei
eta zuk konpondu etxola.
163
00:11:24,440 --> 00:11:25,680
Bai, jauna.
Bai, jauna.
164
00:11:25,840 --> 00:11:27,400
Hau nekea.
165
00:11:27,560 --> 00:11:30,200
Emadazu masajetxo bat sorbaldan,
alfer horrek.
166
00:11:30,360 --> 00:11:32,640
Ez zara konturatu
horren premian nagoela?
167
00:11:32,800 --> 00:11:35,840
Egungo gazteak gauzaez hutsak dira.
Alfer galantak.
168
00:11:36,000 --> 00:11:37,200
Gaztetan ni...
169
00:11:37,360 --> 00:11:39,160
Kontu zaharrak, gainera...
170
00:11:45,360 --> 00:11:47,600
Arraioa,
galduta nabil berriz ere.
171
00:11:52,400 --> 00:11:53,440
Hara.
172
00:11:59,120 --> 00:12:00,160
Ontzi bat.
173
00:12:06,680 --> 00:12:10,960
Iritsi naiz azkenean.
Baina, oraindik ere lanean?
174
00:12:11,200 --> 00:12:14,520
Agureak lan pila bat eginarazi digu
atsedenik eman gabe.
175
00:12:14,680 --> 00:12:16,400
Lur jota gaude.
176
00:12:17,200 --> 00:12:18,840
Goseak amorratzen nago.
177
00:12:22,640 --> 00:12:25,440
Ontzi pirata?
Bai. Itxura xelebrekoa.
178
00:12:25,600 --> 00:12:27,080
Baina bandera pirata zuen.
179
00:12:27,240 --> 00:12:30,560
Nork eraiki ote du?
Hemen agurea bakarrik dago.
180
00:12:30,880 --> 00:12:33,120
Zertarako ontzi bat
mendi tontorrean?
181
00:12:33,280 --> 00:12:34,320
Auskalo.
182
00:12:35,640 --> 00:12:38,800
Behar bada zerbait baliozko edukiko
du barruan.
183
00:12:39,400 --> 00:12:43,200
Begiratu bat eman genezake.
Mendi tontorrean dago, ezta?
184
00:12:44,360 --> 00:12:46,960
Goazen ba.
Baina lasterka egin gabe, e?
185
00:12:47,120 --> 00:12:49,080
Egon! Urrun dago eta gaua da!
186
00:12:51,720 --> 00:12:52,840
Hona eman.
187
00:12:54,560 --> 00:12:57,200
“Nolatan ez dute inoiz
biderik galtzen?”
188
00:12:57,600 --> 00:12:59,720
(SANJI) Beldurgarri xamarra da.
189
00:12:59,880 --> 00:13:03,120
(NICO) -Hemen, baso-basoan,
ontzi mamua ematen du.
190
00:13:03,280 --> 00:13:04,960
Ez ikararik eragin.
191
00:13:09,080 --> 00:13:10,960
Eta argi horiek?
A!
192
00:13:11,120 --> 00:13:12,920
Arima galduak
mendekua hartzera datoz!
193
00:13:13,080 --> 00:13:14,360
Ipurtargiak dira.
194
00:13:20,400 --> 00:13:23,160
Inguruko zuhaitzen enborrekin eraiki
dute.
195
00:13:23,600 --> 00:13:25,640
Baina bukatu gabe
utzi du lana.
196
00:13:26,000 --> 00:13:27,880
-Agureak
egin duelakoan?
197
00:13:28,400 --> 00:13:30,440
Ba hemen ez dago, antza.
198
00:13:30,680 --> 00:13:33,800
Zertaz ari zara, Nami?
Altxorraz, noski.
199
00:13:33,960 --> 00:13:35,320
(DENEK) Altxorra?
200
00:13:35,480 --> 00:13:39,200
Ziur nago hemen inguruan altxor bat
daukala ezkutaturik.
201
00:13:39,360 --> 00:13:41,520
Bai, agurea pirata zaharra da!
202
00:13:41,680 --> 00:13:42,920
(DENEK) Pirata?
203
00:13:43,720 --> 00:13:46,080
Ontzi kideek
bertan utziko zuten...
204
00:13:46,240 --> 00:13:48,200
...edo ontzia hondoratuko zioten.
205
00:13:48,360 --> 00:13:49,960
Horregatik egin du beste hau.
206
00:13:50,120 --> 00:13:52,320
Altxorrarekin
joan ahal izateko.
207
00:13:53,480 --> 00:13:56,760
Baina pirata bada
zergatik die gorroto piratei?
208
00:13:56,920 --> 00:13:58,520
Ez du batere zentzurik.
209
00:13:58,680 --> 00:14:02,120
Plantak, noski. Pirata dela
eta altxor bat daukala...
210
00:14:02,280 --> 00:14:05,600
...susma ez dezagun.
Baina niri ez dit ziria sartu.
211
00:14:05,760 --> 00:14:08,000
Ondotxo ezagutzen ditut holakoak.
212
00:14:08,560 --> 00:14:11,160
Etxolan daukan guztia baliotsua da
oso.
213
00:14:11,360 --> 00:14:13,320
Ez da normala
uharte txiki batean...
214
00:14:13,480 --> 00:14:15,080
...halako gauzak aurkitzea.
215
00:14:15,240 --> 00:14:18,920
Oso azkarra zara, maitetxo.
Baina zer diozu?
216
00:14:19,120 --> 00:14:22,480
Agure beldurti hori
koldarregia da pirata izateko.
217
00:14:22,640 --> 00:14:26,600
Esan dizuet, amarrua da. Itxura
hutsa. Pirata handia izan zen.
218
00:14:26,760 --> 00:14:28,200
Ontzi hau da froga.
219
00:14:28,800 --> 00:14:30,960
Ez dakit ba, baso sarria da hau.
220
00:14:31,880 --> 00:14:32,960
(DENEK) E?
221
00:14:33,120 --> 00:14:35,240
Eta aurrean itsas labarra dago.
222
00:14:36,640 --> 00:14:40,040
Zergatik egingo ote zuen agureak
itsasontzi bat,...
223
00:14:40,200 --> 00:14:43,440
...non eta hemen?
(DENEK) Zergatik, Nami?
224
00:14:44,520 --> 00:14:46,360
Ba, zeragatik, e...
225
00:14:58,000 --> 00:15:00,920
Zergatik itzuli zarete?
Olatuen beldur, ala?
226
00:15:01,960 --> 00:15:04,720
Nola babestuko duzue gobernua urak
ere...
227
00:15:04,880 --> 00:15:06,600
...beldur ematen badizue?
228
00:15:06,880 --> 00:15:09,760
-Barkatu, kapitaina.
Baina ez genuen uste...
229
00:15:09,920 --> 00:15:12,040
...itsaso arriskutsu hura
hain erraz zeharkatzeko...
230
00:15:12,200 --> 00:15:13,480
...gai izango zirenik.
231
00:15:13,640 --> 00:15:16,320
-Zuen uste ustelekin
ihes egin dizue.
232
00:15:16,560 --> 00:15:20,280
Badakit, bai, Ketzar eta Hina ez
zirela harrapatzeko gai izan.
233
00:15:20,440 --> 00:15:23,080
Baina ahalegindu ziren behintzat.
Ni ez naiz...
234
00:15:23,240 --> 00:15:25,840
...gauzaez hutsa banintz bezala
geratuko.
235
00:15:26,000 --> 00:15:27,560
Ez estutu, Moore Kapitaina.
236
00:15:27,720 --> 00:15:30,120
Denek dakite
ofizial bikaina zarela.
237
00:15:30,480 --> 00:15:32,880
Ekin berriz bilaketari oraintxe!
238
00:15:33,040 --> 00:15:35,440
Aurkitu lasto txapel
eta harrapatu!
239
00:15:35,600 --> 00:15:36,600
-Bai, jauna.
240
00:15:36,880 --> 00:15:39,160
Baina, Kapitaina.
-Goazen, sarjentu.
241
00:15:39,320 --> 00:15:40,320
-Bai.
242
00:15:46,640 --> 00:15:49,040
Zergatik ez diozu esan
kapitainari...
243
00:15:49,200 --> 00:15:50,560
...uharte bat ikusi dugula?
244
00:15:50,720 --> 00:15:52,680
-Zuk ere ikusi zenuen?
-Bai.
245
00:15:52,960 --> 00:15:55,920
Nabigazio mapetan
agertzen ez den uharte bat.
246
00:15:56,080 --> 00:15:58,760
Uharte ezezaguna.
-Bai. Baina oraingoz...
247
00:15:58,920 --> 00:16:00,760
...ez diogu esango kapitainari,
hobe da.
248
00:16:00,920 --> 00:16:04,320
-Zergatik? Lasto txapel
bertan egongo da ziur asko.
249
00:16:08,440 --> 00:16:12,440
-Gauza bat jakinaraziko dizut.
Badakizu nork hil zuen...
250
00:16:12,600 --> 00:16:14,240
...Krokodilo Alabastan?
251
00:16:14,400 --> 00:16:18,000
-Bai, jauna, Ketzar Kapitainak.
Gure armadako heroi handiak.
252
00:16:18,160 --> 00:16:22,040
-Ergela, hori goikoen bertsioa da.
Aginte gorenak...
253
00:16:22,200 --> 00:16:25,040
...ezkutatu egin zuen egia.
-Nork hil zuen ba?
254
00:16:25,200 --> 00:16:27,560
-Lasto txapelen taldeak,
hain zuzen.
255
00:16:29,080 --> 00:16:33,120
100 bizitza eta 500 ontzirekin ere
ezingo genituzke akabatu.
256
00:16:33,280 --> 00:16:34,280
-Orduan?
257
00:16:34,440 --> 00:16:37,440
-Ez ezazu kapitainaren esana hain
estu hartu.
258
00:16:37,880 --> 00:16:40,880
Agerian da aurrez aurre erasotzen
badiegu,...
259
00:16:41,040 --> 00:16:43,040
...aise azpiratuko gaituzte.
260
00:16:45,040 --> 00:16:48,760
Horregatik zure laguntze beharko
dut, sarjentu adoretsu.
261
00:16:48,920 --> 00:16:50,160
-Nire laguntza?
262
00:16:59,160 --> 00:17:02,440
Goazen uharte honetatik.
Hemen geratzen bagara,...
263
00:17:02,600 --> 00:17:05,160
...agure eroak
lan gehiago eginaraziko digu.
264
00:17:05,320 --> 00:17:06,600
Ni ez noa hemendik.
265
00:17:07,120 --> 00:17:09,800
Luffy?
Nik jan nahi dut!
266
00:17:10,160 --> 00:17:13,240
Bildu duzunarekin
ez dut hasteko ere izan.
267
00:17:13,400 --> 00:17:15,120
(BIEK) Zer? Ez!
268
00:17:16,160 --> 00:17:18,400
Alua! Den-dena jan duzu.
269
00:17:18,560 --> 00:17:21,200
Goazen ontzira
berandu izan baino lehen.
270
00:17:22,000 --> 00:17:24,160
Chopper, itzul gaitezen ontzira.
271
00:17:24,400 --> 00:17:29,120
Ez, ni hemen geratuko naiz. Ezin dut
gaixo bat abandonatu.
272
00:17:29,760 --> 00:17:31,840
Baina susperturik dago erabat.
273
00:17:32,000 --> 00:17:34,040
Zure betebeharrek ere
badute amaiera.
274
00:17:34,200 --> 00:17:37,560
Hori, amaiera.
Zer du ba, agureak?
275
00:17:38,200 --> 00:17:39,200
Zer?
276
00:17:39,480 --> 00:17:42,520
Ba bihotzekoa aspalditik zuen
gaixotasunaren...
277
00:17:42,680 --> 00:17:45,520
...emaitza izan da.
Eta oso larri dago.
278
00:17:45,800 --> 00:17:47,800
Horrek esan nahi du agurea...
279
00:17:48,080 --> 00:17:51,040
Bai, hala da, Nami.
Hiru egun geratzen zaizkio...
280
00:17:51,200 --> 00:17:53,080
...gehienez jota.
(DENEK) Zer?
281
00:17:53,240 --> 00:17:54,720
Hiru egun besterik ez?
282
00:18:03,720 --> 00:18:08,200
Loaldi ederra.
Hau usain gozoa.
283
00:18:08,360 --> 00:18:11,040
Kaixo, egin on, jauna!
-Zatoz eta eseri.
284
00:18:11,200 --> 00:18:12,480
Gosaria prest duzu.
285
00:18:13,920 --> 00:18:16,120
-Baina zer da hau?
286
00:18:16,280 --> 00:18:18,320
Gozo-gozoa!
Sanji sukaldari fina da.
287
00:18:18,480 --> 00:18:21,880
-Ahuntzek fruituak eta arrain sardak
non bilatu esan digute.
288
00:18:22,040 --> 00:18:23,960
Ez da batere lan gaitza izan.
289
00:18:25,480 --> 00:18:28,600
Aurrera ba, jan.
Nami, ez dut nahiko dirurik...
290
00:18:28,760 --> 00:18:30,440
...halako banketea ordaintzeko.
291
00:18:30,600 --> 00:18:33,360
Ez kezkatu horregatik orain.
Ea ba. Jan.
292
00:18:35,080 --> 00:18:37,680
“Susmagarria da hau.
Esaera zaharrak dio:
293
00:18:37,840 --> 00:18:40,320
“pirata atsegina,...
zaindu bizkarra”. Ez diot...
294
00:18:40,480 --> 00:18:42,360
...usain onik hartzen honi”.
295
00:18:43,680 --> 00:18:46,280
Ez zarete ba
ni pozoitu nahian ibiliko?
296
00:18:46,440 --> 00:18:47,560
Fidagaitz hori.
297
00:18:47,840 --> 00:18:50,280
Adinekoei begirunea agertu behar
zaie...
298
00:18:50,440 --> 00:18:51,920
...eta horixe egin dugu.
299
00:18:52,080 --> 00:18:53,880
Nahi ez baduzu nik jango dut.
300
00:18:54,040 --> 00:18:57,080
Ez ba, ez, kendu!
Neuk jango dut eta.
301
00:18:58,360 --> 00:19:00,080
A! Gomazkoa da!
302
00:19:00,920 --> 00:19:02,840
-Baina Luffy, ze egin duzu?
303
00:19:03,000 --> 00:19:04,680
Sustorik ez!
Barkatu!
304
00:19:04,960 --> 00:19:06,640
Denek barre
305
00:19:07,360 --> 00:19:10,520
Beraz, zuk ere deabruaren fruituak
jan zenituen?
306
00:19:11,560 --> 00:19:15,000
Aspalditik ez nuen
honelako banketerik egin.
307
00:19:15,240 --> 00:19:18,000
Aizu, aitona,
kontaiguzu istorioren bat.
308
00:19:18,160 --> 00:19:20,080
Edo zure bizitzaren historia.
309
00:19:20,920 --> 00:19:23,640
Hala, kontzientzia garbi duzula
hiltzeko.
310
00:19:25,040 --> 00:19:26,520
Astoa zara gero!
311
00:19:26,880 --> 00:19:30,480
Beste zerbait nahi baduzu,
esan eta prestatuko dizut.
312
00:19:30,640 --> 00:19:35,120
Bai? Eskertzen dizut benetan.
Oso gozoa dago dena.
313
00:19:36,480 --> 00:19:37,640
Barre
314
00:19:37,800 --> 00:19:40,800
(ZENNY) Ezin gozoagoa.
Sukaldari aparta zara.
315
00:19:50,040 --> 00:19:52,560
Zer du? Azkenetan dago ala?
Zenny, ez!
316
00:19:52,720 --> 00:19:54,640
Hil zorian al dago?
Ai ene!
317
00:19:54,800 --> 00:19:55,880
Jauna, zer duzu?
318
00:19:56,720 --> 00:20:00,880
-Azkenean! Halako grinaz
jan dut, eztarrian geratu zait.
319
00:20:02,600 --> 00:20:05,120
Irentsi ezinik zegoen,
besterik ez.
320
00:20:05,280 --> 00:20:07,000
Izutu egin gaituzu ba.
321
00:20:07,160 --> 00:20:09,760
Banengoen ba ni,
goizegi zen horretarako.
322
00:20:09,920 --> 00:20:11,920
-Goizegi? Zertarako baina?
323
00:20:13,200 --> 00:20:17,240
Zera, esan nahi zuen goizegi zela
oraindik askarirako.
324
00:20:17,400 --> 00:20:19,360
Jan lasai, nirea emango dizut.
325
00:20:19,520 --> 00:20:21,720
Nirea ere bai.
-Tori nirea ere.
326
00:20:21,880 --> 00:20:24,040
Hara, asko estimatzen dizuet.
327
00:20:29,280 --> 00:20:30,840
Primerakoa da hau, bai!
328
00:20:31,000 --> 00:20:33,640
Denek barre
329
00:20:39,280 --> 00:20:42,360
“Agure honek Luffyk
bezalako sakea du”.
330
00:20:43,760 --> 00:20:46,960
“Ez du hiltzear egoteko
inongo itxurarik”.
331
00:20:54,920 --> 00:20:56,360
Aurkitu dut, jauna!
332
00:20:56,560 --> 00:21:00,160
Bertakoek kontatzen dutenez,
gizon bat desagertu zen...
333
00:21:00,320 --> 00:21:02,160
...hemengo uretan
duela 20 urte...
334
00:21:02,320 --> 00:21:03,960
...itsas borrokaldi batean.
335
00:21:04,120 --> 00:21:06,880
-Irakurri nuen, bai.
Zenny edo zuen izena.
336
00:21:07,040 --> 00:21:08,040
-Zenny?
337
00:21:08,520 --> 00:21:10,720
-Ez zen bera bakarrik desagertu.
338
00:21:10,880 --> 00:21:13,120
Bilatu zuen
altxor handia ere bai.
339
00:21:14,200 --> 00:21:17,160
Ikusi genuen
uharte hartara iritsiko zen.
340
00:21:17,680 --> 00:21:20,720
Ziur aski hila izango da
honez gero, baina...
341
00:21:22,680 --> 00:21:25,400
Pirataren altxorra
hantxe dago gure zain.
342
00:21:26,680 --> 00:21:29,000
(CHOPPER) Gehitxo jan duzu, jauna.
343
00:21:29,160 --> 00:21:30,200
Denek barre
344
00:21:30,360 --> 00:21:32,080
-Hasi besterik ez dut egin eta.
345
00:21:32,240 --> 00:21:34,440
Jatorra da agure hau!
346
00:21:37,000 --> 00:21:38,640
JARRAITUKO DU
347
00:21:39,200 --> 00:21:43,320
“Han, zeru honen beste aldean...
348
00:21:43,800 --> 00:21:46,720
...da gure etorkizuna.
349
00:21:47,560 --> 00:21:50,800
Elkarrekin lortuko dugu...
350
00:21:51,080 --> 00:21:54,240
...bidean aurrera eginda.
351
00:22:13,000 --> 00:22:14,760
Neure burua...
352
00:22:14,920 --> 00:22:19,520
...galduta sentitu dudanean,...
353
00:22:20,560 --> 00:22:23,640
...toki epel eta goxoa...
354
00:22:23,800 --> 00:22:27,640
...aurkitu dut nire ondoan.
355
00:22:28,000 --> 00:22:30,320
Lagunak izan dira...
356
00:22:30,480 --> 00:22:34,840
...aurrera bultzatu nautenak...
357
00:22:35,400 --> 00:22:39,760
...eta benetan harro
izango naiz...
358
00:22:39,920 --> 00:22:43,360
...betiko haietaz,...
359
00:22:43,760 --> 00:22:47,000
...zeru izartsupean”.
360
00:22:55,160 --> 00:22:58,400
Hasieratik ez diot
usain ona hartu agure honi.
361
00:22:58,480 --> 00:22:59,720
(NICO) Ez izan fidagaitz.
362
00:22:59,880 --> 00:23:03,000
Hiru egun barru hilko den kontu
hori oso bitxia da.
363
00:23:03,160 --> 00:23:05,200
Goza ditzala
bere azken orduak.
364
00:23:05,360 --> 00:23:08,560
Berehala ez bagoaz, armadakoek
harrapatuko gaituzte.
365
00:23:08,720 --> 00:23:11,120
Beldurrez, ala?
Hobe da borroka saihestea.
366
00:23:11,280 --> 00:23:12,920
Ez huts egin hurrengo atala.
367
00:23:13,080 --> 00:23:15,840
Gertaera txundigarrien
lekuko izango zarete.
368
00:23:16,000 --> 00:23:18,400
Eta ni,
piraten erregea izango naiz.