1
00:00:21,760 --> 00:00:25,760
Mundua, askatasunaren bila dabil.

2
00:00:27,320 --> 00:00:31,320
Eta mundua zabalduko zaizu
begien aurrean.

3
00:00:32,640 --> 00:00:37,760
Segi zuen ametsari eta
konkistatu mundua!

4
00:00:37,800 --> 00:00:40,760
Segi gogoz zuen helburuen
atzetik!

5
00:02:12,360 --> 00:02:16,720
Apaizburuak Gan Fall eraitsi
nahian zebiltzan bitartean,...

6
00:02:16,760 --> 00:02:20,600
...Wyperrek shandiarrak gidatu
zituen Lurralde Garaiaren...

7
00:02:20,640 --> 00:02:21,480
...kontra.

8
00:02:21,520 --> 00:02:24,440
-Lurralde Garaia inoiz baino
ahulago dago.

9
00:02:24,480 --> 00:02:30,480
Enerri beldurrik ez! Kalgara
Gerlari Handia da gure babes bakarra!

10
00:02:30,960 --> 00:02:33,120
Hari bakarrik egiten diogu men!

11
00:02:36,080 --> 00:02:38,680
-Shandiarrak borroka bila?
-Shandiarrak borroka bila?

12
00:02:40,360 --> 00:02:44,480
-Satori apaizburua garaitu
ostean, Luffy, Sanji eta Usopp...

13
00:02:44,520 --> 00:02:47,360
...sakrifizioen aldarerantz
abiatu ziren.

14
00:02:47,400 --> 00:02:51,360
Hantxe dago Gan Fall zaurituta,
eta Chopper erdi itota.

15
00:02:51,400 --> 00:02:55,960
Jaya uharteko txori erraldoiei
esker salbatu zuten bizia.

16
00:03:03,120 --> 00:03:05,120
-Hegoaldeko... txoriak!

17
00:03:05,160 --> 00:03:11,280
Erraldoiak dira! Zergatik dira
hain handiak?

18
00:03:11,960 --> 00:03:14,680
Hortaz, zuek salbatu gaituzue?

19
00:03:14,720 --> 00:03:19,920
Mila esker! E? Zaldun Zerutarra
Jainkoa dela?

20
00:03:21,520 --> 00:03:26,120
-Bitartean, Nami, Robin eta Zoro
itsasertzera heldu ziren eta...

21
00:03:26,160 --> 00:03:29,560
...Lurralde Garaiari buruzko
sekretu harrigarri bat jakin...

22
00:03:29,600 --> 00:03:33,480
...zuten.
Zatitutako uhartearen erdia da hau.

23
00:03:33,840 --> 00:03:36,000
Uharte hau Jayaren parte zen.

24
00:03:36,160 --> 00:03:38,760
Goranzko Korronteak igo zuen
honaino.

25
00:03:40,080 --> 00:03:43,800
Nolandek lurrean ikusitako
Urrezko Hiria ez zen itsasoan...

26
00:03:43,840 --> 00:03:45,520
...hondoratu, berak uste bezala.

27
00:03:46,040 --> 00:03:48,040
Jayaren zati honek...

28
00:03:48,080 --> 00:03:50,400
400 urte daramatza zeruan
flotatzen!

29
00:03:54,440 --> 00:03:56,800
Jaya, Urrezko Hiria zeruan!

30
00:03:56,840 --> 00:03:58,880
Goazen Jainkoaren Tronurantz!

31
00:04:00,800 --> 00:04:16,760
EZTANDAK

32
00:04:16,840 --> 00:04:18,760
HEGAZTIEN TXILIOAK

33
00:04:36,800 --> 00:04:38,920
Yuhu! Mila esker, Jainkoa!

34
00:04:40,280 --> 00:04:43,120
Zeruko Uhartea aurkitzea
ikaragarri kostatatu zaigu.

35
00:04:43,160 --> 00:04:44,920
Eta azkenean Urrezko Hiria da!

36
00:04:45,320 --> 00:04:49,080
Txintxoa izan naiz eta hauxe da
nire saria, ezta, Jainkoa?

37
00:04:49,120 --> 00:04:50,680
Zu bai jatorra!

38
00:04:50,720 --> 00:04:54,760
Hara bestea! Jainkoak hilko ote
zintuen beldurrez zeunden...

39
00:04:54,800 --> 00:04:55,880
...lehentxeago!

40
00:04:55,920 --> 00:04:59,000
E? Kaxkarina naizela esango
duzu, baina berdin zait beldurra...

41
00:04:59,040 --> 00:05:00,840
...pasatzea urrearen truke.

42
00:05:01,920 --> 00:05:05,080
Nami, zure diru-goseak ez al
dauka mugarik?

43
00:05:05,120 --> 00:05:07,880
-Ez ditut inoiz ulertuko zure
umore aldaketak!

44
00:05:11,880 --> 00:05:13,520
TXILIOA

45
00:05:28,400 --> 00:05:29,440
-Kale!

46
00:05:29,480 --> 00:05:31,080
EZTANDA

47
00:05:57,680 --> 00:05:59,560
Baina... zer da hau?

48
00:05:59,600 --> 00:06:03,640
Seguru asko, hemen agertuko
zaigu hurrengo proba.

49
00:06:03,680 --> 00:06:06,240
Eta, beraz, hurrengo apaizburua
ere bai.

50
00:06:06,280 --> 00:06:11,320
Ez ba! Proba batekin nahikoa
izan dugu gaurkoz.

51
00:06:11,360 --> 00:06:13,000
Soken proba izango ote da?

52
00:06:13,040 --> 00:06:14,600
Burdinena? Zingirena?

53
00:06:14,640 --> 00:06:15,560
Urduri nago!

54
00:06:15,600 --> 00:06:17,600
Lasai! Hau belardi bat besterik
ez da.

55
00:06:17,640 --> 00:06:20,600
Itsua zaude, ala! Belardi bat
besterik ez?

56
00:06:20,720 --> 00:06:24,880
Milaka kaskezur daude makiletan
sartuta, jendea beldurtzeko!

57
00:06:31,600 --> 00:06:34,240
Bai, egia da! Nork jarri ote
ditu?

58
00:06:34,280 --> 00:06:37,360
Apaizburu horietakoren batek!

59
00:06:37,400 --> 00:06:39,480
Txiki-txiki egingo gaituzte!

60
00:06:39,800 --> 00:06:42,720
Bai zera! Berriro erakutsiko
dugu gure trebetasuna!

61
00:06:42,760 --> 00:06:45,120
Zu pitzatuta zaude! Galtzen badugu...

62
00:06:45,160 --> 00:06:48,440
gure kaskezurrek bukatuko dute
makiletan sartuta!

63
00:06:48,480 --> 00:06:50,800
Lasai, gizona! Gu gara nagusi!

64
00:06:50,960 --> 00:06:52,960
OIHUAK

65
00:06:54,040 --> 00:06:55,680
Zerbait dator!

66
00:06:55,960 --> 00:06:59,800
Banekien! Sokak, burdinak eta
zingirak, denak batera!

67
00:06:59,840 --> 00:07:01,760
Denbora aurreztuko genuke
hartara.

68
00:07:03,080 --> 00:07:04,440
EZTANDA

69
00:07:05,600 --> 00:07:07,040
Hemen daude!

70
00:07:20,320 --> 00:07:22,200
Ene! Goma gomazko...

71
00:07:24,160 --> 00:07:25,440
globoa!

72
00:07:32,120 --> 00:07:33,680
Zer izan da hori, baina?

73
00:07:33,720 --> 00:07:38,440
-Paramezia... Deabruaren Fruitua
jan duenak bakarrik egin dezake...

74
00:07:38,480 --> 00:07:42,360
...hori.
-Wyper! Ekingo diegu?

75
00:07:42,400 --> 00:07:44,440
-Orain ez. Aurrera!

76
00:07:45,920 --> 00:07:46,840
E? Hori...

77
00:07:47,960 --> 00:07:51,560
Prest gaude! Egurra jasoko duzue!

78
00:07:51,600 --> 00:07:52,920
Sasikumeak!

79
00:07:56,120 --> 00:08:00,000
Beraz, hori da Skypieako
bazterrak nahasten dabilen...

80
00:08:00,040 --> 00:08:02,240
Itsaso Urdineko jendea.

81
00:08:03,040 --> 00:08:07,280
E! Luffy! Itsaso Zurian ikusi
genuen gerrillako jendea da.

82
00:08:07,320 --> 00:08:12,080
Zer da horko hori? Hodeien
gainean lasterka dator!

83
00:08:13,120 --> 00:08:14,520
E! Aizu! Zer nahi duzu?

84
00:08:14,560 --> 00:08:17,200
Zuek suntsitu!
Borroka nahi du, antza.

85
00:08:17,240 --> 00:08:18,320
Izango du, ba!

86
00:08:18,360 --> 00:08:19,440
Zer gertatzen da?

87
00:08:24,080 --> 00:08:27,520
Beldurra! Akaba gaitzazue eta
bakea!

88
00:08:28,000 --> 00:08:31,960
Ez baduzue hil nahi, bueltatu
Itsaso Urdinera berehala!

89
00:08:32,000 --> 00:08:35,040
Hasi txorakeriatan uharte
honetan eta nire hitza duzue...

90
00:08:35,080 --> 00:08:39,920
Enerrekin batera garbituko
zaituztegu!

91
00:08:40,120 --> 00:08:43,960
Ener hil nahian dabiltza, ala?

92
00:08:44,000 --> 00:08:46,000
Beraz, gerrillari hauek...

93
00:08:46,040 --> 00:08:47,800
desberdinak dira.

94
00:08:47,840 --> 00:08:51,560
Ez dira apaizburuak? Ba, orduan
ez gaituzte hil nahiko, ezta?

95
00:08:51,600 --> 00:08:54,640
Goazen hemendik gure buruek lepo
gainean segi dezaten!

96
00:08:54,680 --> 00:08:57,200
Damutuko zaizu mehatxua!

97
00:08:57,240 --> 00:08:59,000
Erronka jotzen dizut, eskasa!

98
00:08:59,040 --> 00:09:02,280
Arren, gizona! Nahikoa da!

99
00:09:02,320 --> 00:09:04,760
Egon hor! Banoa! Usopp, utzi bakean!

100
00:09:04,800 --> 00:09:06,720
Kendu atzaparrak! Borrokara noa!

101
00:09:06,760 --> 00:09:08,040
Gure ohoreari eutsi behar diot!

102
00:09:08,080 --> 00:09:08,960
Piratak gara! Uzteko!
Uzteko!

103
00:09:09,000 --> 00:09:09,960
Luffy, mesedez! Jokatu zentzuz!

104
00:09:10,000 --> 00:09:11,600
Ez izan egoskorra! Asko
gustatzen zait nire burua!

105
00:09:11,640 --> 00:09:12,600
Geratu hemen gurekin.

106
00:09:13,080 --> 00:09:15,360
Hobeto pentsatu dut eta...

107
00:09:15,880 --> 00:09:19,480
Seguru asko, zoro horiek elkar
hilko dute, uharte honetatik...

108
00:09:19,520 --> 00:09:20,600
...irteteko gai izan aurretik.

109
00:09:29,680 --> 00:09:31,200
Zertan ote dabiltza?

110
00:09:32,160 --> 00:09:33,840
Estatu-kolpe bat ematen du.

111
00:09:33,880 --> 00:09:37,840
Kontu zatarren bat. Baina horiek
ere Enerren etsaiak dira, gu...

112
00:09:37,880 --> 00:09:43,240
...bezala.
Uharte hau... beldurgarria da!

113
00:09:43,280 --> 00:09:45,320
Jarrai dezagun!

114
00:09:45,360 --> 00:09:47,920
Baso hori parean ikuste hutsak
gaixotu egiten nau.

115
00:09:47,960 --> 00:09:50,880
Hau da gosea!
Nola eduki dezakezu gosea?

116
00:09:50,920 --> 00:09:52,680
Aizue, lasaitu beharra daukagu.

117
00:09:52,720 --> 00:09:55,040
Kanta dezagun Sanjiren abestia
eta kito.

118
00:09:55,080 --> 00:09:57,080
Bai.
Heldu eskutik...

119
00:09:57,120 --> 00:09:58,720
Heldu eskutik...

120
00:09:58,760 --> 00:10:00,240
Ez da horrela!

121
00:10:16,040 --> 00:10:20,040
Babestuko zaituztet! Atera
ezazue piztia horren ahotik!

122
00:10:22,440 --> 00:10:23,360
-Orain!

123
00:10:50,640 --> 00:10:54,520
Ez digute hemendik irteten utziko...

124
00:10:54,560 --> 00:10:57,720
Erlaxatzen bagara, gureak egin du!

125
00:10:57,760 --> 00:10:59,400
Zoro aukera dauzkagu.

126
00:10:59,440 --> 00:11:01,240
Alegia, zero aukera. Ene!

127
00:11:01,280 --> 00:11:02,800
Zer moduz ote dabil Zoro?

128
00:11:20,840 --> 00:11:23,560
Bide luzea egin dugu, Sanji.

129
00:11:23,600 --> 00:11:24,640
Geldi gaitezen!

130
00:11:27,680 --> 00:11:30,640
Laster. Lehengo atzean utzi nahi
dut belardi hori.

131
00:11:30,680 --> 00:11:34,160
Honaino heldu garenez, agian
utziko digute aurrera jarraitzen...

132
00:11:34,200 --> 00:11:35,880
Utziko digute, noski!

133
00:11:35,920 --> 00:11:38,920
Utziko digute! Banekien...

134
00:11:38,960 --> 00:11:41,760
Hilda gaude! Hilda gaude!

135
00:11:41,800 --> 00:11:47,960
Hau da gozamena! Hau hiltzea
bada, dibertigarria da!

136
00:11:48,000 --> 00:11:49,600
Baina ez hiltzea da kontua!

137
00:11:49,640 --> 00:11:52,880
Aizue, kontuak kontu, zergatik
egin du norbaitek kanal hau...

138
00:11:52,920 --> 00:11:57,040
...kiribilean? Bat-batean, ondoezik
sentitzen naiz.

139
00:11:57,080 --> 00:12:01,600
Aupa! Dibertigarria da, gero!

140
00:12:01,640 --> 00:12:03,760
Baita zera ere!

141
00:12:04,760 --> 00:12:06,160
Eutsi gogor!

142
00:12:06,200 --> 00:12:07,360
Ari naiz eusten!

143
00:12:16,240 --> 00:12:18,720
Esne Bide hauek bikainak dira!

144
00:12:20,320 --> 00:12:23,680
Hau da zorabioa!

145
00:12:30,440 --> 00:12:31,080
EZTANDAK

146
00:12:47,120 --> 00:12:50,800
Eguzkia badoa. Zer ote datorkigu
gaua iristerakoan?

147
00:12:50,840 --> 00:12:53,880
Ilundu aurretik helduko ote gara
aldarera?

148
00:12:54,600 --> 00:12:56,000
Ez, ez dut uste.

149
00:12:59,080 --> 00:13:01,800
Ezin dut ilunabarra ikusi
hodeietan barrena.

150
00:13:01,840 --> 00:13:03,320
Hemen goian ere ilunabarrak.

151
00:13:03,360 --> 00:13:04,160
Harrigarria!

152
00:13:18,720 --> 00:13:21,040
Mm?
-Wyper! Utzi hauek geure kontu!

153
00:13:22,520 --> 00:13:25,080
-Bai! Lagundu besteei!

154
00:13:25,120 --> 00:13:26,240
-Hortxe!

155
00:13:35,680 --> 00:13:38,880
EZTANDAK

156
00:13:44,840 --> 00:13:45,960
Chopper!

157
00:13:47,560 --> 00:13:52,440
Non zaude?
Aditzen badidazu, erantzun!

158
00:13:52,480 --> 00:13:53,240
Hor zaude?

159
00:13:53,280 --> 00:13:57,360
Begira! Masta ez dago eta hegal
baten erdia falta da.

160
00:13:57,400 --> 00:14:00,880
Zertan aritu da Chopper?
Chopperrek nola egingo zuen ba hori!

161
00:14:00,920 --> 00:14:01,880
Ez esan astakeriarik!

162
00:14:01,920 --> 00:14:06,120
Chopper! Barkatu hain luze joana!

163
00:14:06,160 --> 00:14:08,200
Atera zaitez! Seguru zaude!

164
00:14:08,240 --> 00:14:12,680
Benetan! Emaguzu bizirik zauden
seinale bat!

165
00:14:14,360 --> 00:14:16,200
Hilda dago, inondik ere.

166
00:14:16,240 --> 00:14:18,320
Badakizu zer den baikortasuna?

167
00:14:21,080 --> 00:14:24,920
E! Chopper! Atera! Nami
beldurtuta dago!

168
00:14:24,960 --> 00:14:26,520
Eta ni nekatuta!

169
00:14:28,840 --> 00:14:29,960
Kaixo!

170
00:14:34,520 --> 00:14:38,160
Ez da ezer gertatu zuek
ez zeundeten bitartean.

171
00:14:39,240 --> 00:14:41,440
Ez gezurrik esan, Chopper.

172
00:14:41,480 --> 00:14:45,560
Izan kemena! Esaguzu zer gertatu
den.

173
00:14:53,360 --> 00:14:56,720
Zuhaitz batean gora goaz!

174
00:14:56,760 --> 00:14:59,160
Inoiz ikusi dudan zuhaitzik
handiena da!

175
00:14:59,200 --> 00:15:01,920
Korapiloa daukat zintzurrean eta
zure hitz-jarioak ez dit...

176
00:15:01,960 --> 00:15:04,360
...laguntzen, Luffy.
Nabaritzen duzue?

177
00:15:04,400 --> 00:15:07,720
Bitxia da... Okerren bat
gertatuko da zuhaitz horren...

178
00:15:07,760 --> 00:15:08,800
...puntan.

179
00:15:08,840 --> 00:15:12,840
Aizue, baietz apaizburuak gure
zain egon Esne Bide honen...

180
00:15:12,880 --> 00:15:15,880
...amaieran.
Hauxe nabaritzen zenuen, Usopp.

181
00:15:15,920 --> 00:15:17,880
Goitik beherako latza!

182
00:15:21,880 --> 00:15:25,480
Mesedez! Beste kiribil bat ez!

183
00:15:25,520 --> 00:15:28,280
Mm? Ikusi hor behean.
Zer dira? Apaizburuak?

184
00:15:28,320 --> 00:15:30,080
Ez, zeruko marrazoak.

185
00:15:30,120 --> 00:15:33,040
O! Eskerrak! Beldurtzen hasita
nengoen!

186
00:15:33,080 --> 00:15:36,320
Zer? Zeruko marrazoak?

187
00:15:36,360 --> 00:15:39,520
Oso-osorik tragatuko gaituzte!

188
00:15:39,560 --> 00:15:41,480
Goma gomazko...

189
00:15:47,800 --> 00:15:50,200
metraileta!

190
00:15:59,240 --> 00:16:02,080
Mela-mela eginda gaude!

191
00:16:03,040 --> 00:16:05,280
Begira! Aurkitu dugu!

192
00:16:05,320 --> 00:16:09,480
Aldarea! Eta gure itsasontzia
dago gainean!

193
00:16:09,520 --> 00:16:11,920
E?
Aupa!

194
00:16:11,960 --> 00:16:16,200
Nami! Robin! Pozten naiz zuek
ikusteaz!

195
00:16:16,240 --> 00:16:18,160
Barkatu itxaronaraztea!

196
00:16:18,200 --> 00:16:20,080
Maitasun Proba gandituta nator!

197
00:16:20,120 --> 00:16:22,880
Ez zen maitasuna. Esferak ziren.

198
00:16:22,920 --> 00:16:25,520
Eta maitasuna bazen,
utikan maitasuna!

199
00:16:25,560 --> 00:16:27,240
Baina bost axola! Bizirik gaude!

200
00:16:27,280 --> 00:16:28,400
Bizirik!
Zatozte biok nire besoetara!

201
00:16:28,440 --> 00:16:29,960
Pozik daude hona iritsita...

202
00:16:30,000 --> 00:16:32,160
Elkarrekin gaude!

203
00:16:43,120 --> 00:16:45,600
Baina non dago... masta?

204
00:16:45,640 --> 00:16:47,840
E... zera... saiatu naiz...

205
00:16:47,880 --> 00:16:52,600
baina nik gogor egin arren,
bazterrei su ematen jarraitu du.

206
00:16:52,640 --> 00:16:54,600
Ahalegin guztiak egin ditut...

207
00:16:54,640 --> 00:16:57,040
Bai. Ongi jarriko zara?

208
00:16:57,080 --> 00:16:57,080
E?

209
00:17:01,680 --> 00:17:04,640
Beldurra pasako zenuen
bakar-bakarrik...

210
00:17:04,680 --> 00:17:07,560
Eskerrak zuri beharrean mastari
eman dion su!

211
00:17:07,600 --> 00:17:11,480
Gero arduratuko gara
itsasontziaz.

212
00:17:24,640 --> 00:17:27,520
Ganorazko kidea izango naiz
aurrerantzean!

213
00:17:27,560 --> 00:17:30,720
E! Chopper!
Garrasiak utzi eta esan:...

214
00:17:30,760 --> 00:17:31,960
...nola menderatu duzu apaizburua?

215
00:17:32,000 --> 00:17:35,840
Zaldun Zerutarrak eman zigun
txilibitua jo dut eta ni...

216
00:17:35,880 --> 00:17:37,280
...salbatzera azaldu da.

217
00:17:37,320 --> 00:17:40,480
E? Eta non dago? Ez dut ikusten.

218
00:17:51,840 --> 00:17:54,720
Guri txilibitua oparitzea
nahikoa ez eta...

219
00:17:54,840 --> 00:17:57,560
gugatik sakrifikatu du bere
burua.

220
00:17:57,840 --> 00:18:02,720
Berari esker, zuek itsasontzia
daukazue eta ni bizirik nago.

221
00:18:02,760 --> 00:18:05,040
Galdera asko egingo nizkioke baina...

222
00:18:05,080 --> 00:18:07,800
esnatzen den arte itxarongo dut.

223
00:18:07,840 --> 00:18:09,040
Eskerrik asko zuri ere.

224
00:18:20,080 --> 00:18:21,560
Luffy!

225
00:18:23,280 --> 00:18:27,080
Itsasontzia apurtuta dago,
laster ilunduko du eta ezin gara...

226
00:18:27,120 --> 00:18:30,960
...Aingeruen Uhartera
itzuli bihar arte.

227
00:18:31,000 --> 00:18:33,360
Lehorrera joan eta bertan
akanpatuko dugu.

228
00:18:33,760 --> 00:18:35,560
Zergatik han?

229
00:18:35,600 --> 00:18:38,600
Hemen gaudela erasotzen
badigute, itsasontziak txikituta...

230
00:18:38,640 --> 00:18:41,280
...bukatuko du. Erabil ezazu burua!

231
00:18:41,720 --> 00:18:44,880
Eta errazagoa da lehorrean
borrokatzea flotatzen dagoen...

232
00:18:44,920 --> 00:18:45,920
...aldare batean baino.

233
00:18:45,960 --> 00:18:48,680
Gora kanpinak!

234
00:18:48,720 --> 00:18:53,400
Hau ez da festa! Etsaien
lurraldean gaude!

235
00:18:53,440 --> 00:18:56,280
Lasaitu!
Ondo da. Ez da festa.

236
00:18:56,320 --> 00:18:59,240
Baina, Usopp! Barbakoa egin
dezakegu, ezta?

237
00:19:13,080 --> 00:19:15,560
Bai goxoa!

238
00:19:15,600 --> 00:19:17,960
Zuk itsas zorriak ere jango
zenituzke.

239
00:19:18,000 --> 00:19:21,600
Ez duzue probatu eta ez dakizue.

240
00:19:21,640 --> 00:19:24,560
Isilik! Laburpenak entzuteko
ordua da.

241
00:19:25,000 --> 00:19:28,320
Satori izeneko apaizburu batekin
topatu gara.

242
00:19:28,360 --> 00:19:30,880
Arriskuz betetako esferak
erabiltzen zituen.

243
00:19:30,920 --> 00:19:33,280
Lehergaiak, dragoiak, denetarik.

244
00:19:33,320 --> 00:19:36,320
Baina okerrena zen gure
mugimendu guztiei igartzen...

245
00:19:36,360 --> 00:19:39,160
...ziela, Mantra izeneko botere bat
erabilita.

246
00:19:39,920 --> 00:19:43,920
Niri eraso didan apaizburua
Shura zen, eta gauza guztiak...

247
00:19:43,960 --> 00:19:45,920
...erretzen zituen lantza batekin.

248
00:19:45,960 --> 00:19:49,720
Satori delako horrek bezala
igartzen zien nire mugimenduei.

249
00:19:49,760 --> 00:19:52,040
Nire eraso guztiak
alferrik izan dira.

250
00:19:52,080 --> 00:19:55,360
Azkenean, bere hegaztiak su eman
dio mastari eta Zaldun...

251
00:19:55,400 --> 00:19:57,160
...Zerutarrak borroka galdu du.

252
00:19:57,440 --> 00:20:00,160
Larri ibili zarete denok!

253
00:20:00,200 --> 00:20:04,600
Ba, guk jakin dugunez, orain
gauden uharte hau Jayaren beste...

254
00:20:04,640 --> 00:20:07,760
...erdia da. Urrezko Hiria ez zen
itsasoan hondoratu.

255
00:20:07,800 --> 00:20:09,960
Zeruan gora joan zen, gu bezala.

256
00:20:15,400 --> 00:20:18,120
Lan bikaina! Zuen laburpenen
arabera...

257
00:20:18,160 --> 00:20:21,320
apaizburuek gure mugimenduei
igartzen diete Mantra izeneko...

258
00:20:21,360 --> 00:20:24,320
...botere bat erabiliz, Shuraren
hegaztiak sua botatzen du eta...

259
00:20:24,360 --> 00:20:25,760
...lantzak bazterrak erretzen ditu.

260
00:20:25,800 --> 00:20:27,800
Baina, garrantzitsuena:...

261
00:20:27,840 --> 00:20:31,720
...Urrezko Hiria ez dago itsaso
azpian, baizik eta uharte...

262
00:20:31,760 --> 00:20:33,680
...honetan nonbait gordeta.

263
00:20:33,720 --> 00:20:35,040
Bai zera!

264
00:20:35,080 --> 00:20:38,400
Oraintxe esan dizuet!

265
00:20:38,440 --> 00:20:40,480
Eta? Zer da Mantra delako hori?

266
00:20:40,760 --> 00:20:43,960
Agian, hemen bakarrik dagoen sen
moduko bat.

267
00:20:44,000 --> 00:20:45,200
Sena?

268
00:20:45,240 --> 00:20:48,160
E! Chopper! Gehiago eho behar
dut hau?

269
00:20:48,200 --> 00:20:51,240
Bai. Xehe-xehe egin arte.

270
00:20:51,280 --> 00:20:53,920
Erasanda dauka digestio-sistema.

271
00:20:58,600 --> 00:21:02,040
Hori da! Abentura bukatu eta
urrea agertu!

272
00:21:02,080 --> 00:21:03,200
Hauxe ona!

273
00:21:04,280 --> 00:21:06,160
Mm! Nire alde dago norbait eta!

274
00:21:06,200 --> 00:21:06,600
Bazen garaia!

275
00:21:06,640 --> 00:21:10,000
Baina, Luffy... Ahaztu egin
zaizu lehengo gerrillariaren...

276
00:21:10,040 --> 00:21:11,000
...abisua?

277
00:21:11,040 --> 00:21:15,840
Jainkoa erabat haserretuko da.

278
00:21:15,880 --> 00:21:17,400
-Polita izango da!

279
00:21:17,520 --> 00:21:21,720
Bai! Piratak gara eta ezin diogu
urreari bizkarrik eman.

280
00:21:21,760 --> 00:21:22,720
Ezta?

281
00:21:22,760 --> 00:21:24,280
Ez da samurra izango.

282
00:21:24,320 --> 00:21:26,880
Gorrotoa digu hemengo jende guztiak.

283
00:21:27,160 --> 00:21:29,000
Kontatu nirekin!

284
00:21:29,040 --> 00:21:30,200
E? Baina...

285
00:21:31,400 --> 00:21:34,760
inork ez diozue beldurrik Ener
Jainko horri?

286
00:21:34,800 --> 00:21:37,880
Nik bizi nahi dut! Zuek ez?

287
00:21:41,920 --> 00:21:44,640
ALGARA

288
00:21:46,080 --> 00:21:50,480
Urrea! Altxorra! Zain dauzkagu!

289
00:21:51,560 --> 00:21:52,880
Jarraituko du

290
00:23:10,480 --> 00:23:12,920
Altxor hori ikusteko desiratzen
nago!

291
00:23:12,960 --> 00:23:15,280
Lasai, Nami. Ez gara hasiko
bihar goizera arte.

292
00:23:15,320 --> 00:23:17,240
Hori da! Bapo gosaldu ondoren!

293
00:23:17,280 --> 00:23:19,160
Janaria beste konturik ez duzu!

294
00:23:19,200 --> 00:23:20,840
Urreak kanpai baten forma dauka,
ezta?

295
00:23:20,880 --> 00:23:22,720
Urrezko kanpaia? Ederra!

296
00:23:22,760 --> 00:23:24,840
Urrezko kanpaia guretzat!

297
00:23:24,880 --> 00:23:25,720
Bai!
Bai!

298
00:23:25,760 --> 00:23:29,160
One Pieceren hurrengo atala,
"Urre bila joan aurreko festa!

299
00:23:29,200 --> 00:23:30,840
Veartha eskuratzeko irrika!"

300
00:23:30,880 --> 00:23:33,600
Piraten erregea izango naiz!

