1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.

2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!

3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!

4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!

5
00:02:06,120 --> 00:02:10,040
Biziraupen Jokoa aurrera doa
Lurralde Garaian.

6
00:02:10,400 --> 00:02:14,920
Elkarren kontra ari dira Ohm
apaizburua, Wyper gerlari...

7
00:02:14,960 --> 00:02:20,080
...shandiarra, Gan Fall Zaldun
Zerutarra eta Zoro.

8
00:02:21,160 --> 00:02:24,120
Hasi da bizirik segitzeko
borroka!

9
00:02:32,480 --> 00:02:34,720
-Jan egin ditu!

10
00:02:34,760 --> 00:02:35,880
-Aisa!

11
00:02:37,880 --> 00:02:40,520
Zeuen burua zaintzeko gai ez
bazarete...

12
00:02:41,480 --> 00:02:44,040
utzi gainerakoak bakean!

13
00:02:45,440 --> 00:02:48,400
Alferrik da. Denok hilko zarete
eta azkenean.

14
00:02:55,400 --> 00:02:59,400
Burdinaren Proba! Txarrantxa
hilgarria!

15
00:03:05,320 --> 00:03:07,280
-Horra gure Ohm jauna!

16
00:03:07,320 --> 00:03:10,440
Zeruko bost soldaduk bakarrik
iritsi dira bizirik Goiko...

17
00:03:10,480 --> 00:03:14,720
...Aztarna hauetara. Horko bi
horiek segur aski bizirik daude.

18
00:03:14,760 --> 00:03:19,840
Beraz, lau shandiar eta Itsaso
Urdineko pertsona bat geratzen dira.

19
00:03:19,880 --> 00:03:21,680
Suge erraldoia eta Holy.

20
00:03:23,640 --> 00:03:25,400
Hamar pertsona eta bi animalia.

21
00:03:26,080 --> 00:03:30,080
Hilda daude borrokan parte hartu
duten gainerako guzti-guztiak.

22
00:03:30,600 --> 00:03:33,080
Laster, Jainkoaren profezia
bete, eta bost bakarrik geratuko...

23
00:03:33,120 --> 00:03:34,400
...dira bizirik.

24
00:03:36,200 --> 00:03:37,320
Ohm! Sasikumea!

25
00:03:37,360 --> 00:03:38,840
-Wyperri hori egitea ere!

26
00:03:40,680 --> 00:03:44,080
O! Jainkoaren aldean, gizon hori
txakurraren putza da.

27
00:03:44,120 --> 00:03:46,640
Zergatik kezkatzen zarete?

28
00:03:46,680 --> 00:03:48,600
Wyper gure lider handia da!

29
00:03:48,640 --> 00:03:51,000
-Guk zutik eutsiko diogu
shandiarren harrotasunari!

30
00:03:51,040 --> 00:03:55,360
-Eta lapurtu diguten sorterria
berreskuratuko dugu!

31
00:03:55,400 --> 00:03:58,560
-Enerren morroiok ez duzue
shandiarrok gure artean dugun...

32
00:03:58,600 --> 00:04:00,640
...lotura ulertzen.

33
00:04:01,800 --> 00:04:05,880
Lotura hori ulertuta ere, ez
nuke errukirik izango.

34
00:04:05,920 --> 00:04:08,080
Alegia...

35
00:04:09,080 --> 00:04:11,400
alferrik ari zaretela!

36
00:04:13,000 --> 00:04:14,640
Hil zaitez, Ohm!

37
00:04:20,720 --> 00:04:22,440
EZTANDA

38
00:04:25,280 --> 00:04:27,040
-Ez zara libratuko!

39
00:04:27,320 --> 00:04:30,920
Orain dator onena. Holy, zure
txanda!

40
00:04:47,880 --> 00:04:51,160
Azkar! Holy!

41
00:05:08,560 --> 00:05:11,160
Baina, zertan ari da txakur
hori?

42
00:05:11,200 --> 00:05:13,640
-Ene! Zer ibilera da hori, baina?

43
00:05:13,680 --> 00:05:14,960
Hemen ez da gauza onik!

44
00:05:15,840 --> 00:05:20,320
-Hauxe da! Burdinaren Probako
azken erronka!

45
00:05:21,720 --> 00:05:23,720
Txarrantxa hilgarria!

46
00:05:27,280 --> 00:05:30,080
-Ez zeneukan itxitura hori sortu
beharrik.

47
00:05:30,120 --> 00:05:32,320
Ez daukat ihesi joateko asmorik.

48
00:05:33,160 --> 00:05:36,840
-Babo arraioa! Ezinezkoa da ihesi
joatea!

49
00:05:37,080 --> 00:05:40,040
-Itxitura hau txarrantxaz eginda
dago!

50
00:05:40,400 --> 00:05:43,000
-Bai. Eta zer?

51
00:05:51,400 --> 00:05:54,120
Txarrantxa ukitze hutsak zauritu
egiten zaitu.

52
00:05:55,840 --> 00:05:58,840
-Nondik aterako naiz zuekikoak
egindakoan?

53
00:06:00,080 --> 00:06:03,000
Gurekikoak egindakoan pentsatuko
duzu hori.

54
00:06:09,560 --> 00:06:12,000
Zortzi persona eta bi animalia
bizirik.

55
00:06:14,000 --> 00:06:16,720
Suge erraldoi hori menderatu
behar dut lehenbizi.

56
00:06:17,320 --> 00:06:20,520
Barruan dago... Nami preso!

57
00:06:22,360 --> 00:06:25,080
-Zaldun Zerutarra!

58
00:06:25,440 --> 00:06:28,120
-Eta Chopper salbatu zuen gizona.

59
00:06:38,120 --> 00:06:39,360
-Wyper!

60
00:06:41,040 --> 00:06:43,920
Haur txikiak ginela, gure
historia kontatu zenidan.

61
00:06:49,480 --> 00:06:53,720
-Gure arbaso shandiarrak Itsaso
Urdineko hiriburu sakratuan bizi...

62
00:06:53,800 --> 00:06:57,000
...ziren, Shandora izeneko hirian.

63
00:06:57,240 --> 00:07:00,760
Kalgara gerlari handiak babesten
zuen gure sorterria.

64
00:07:01,320 --> 00:07:04,120
Baina... duela 400 urte...

65
00:07:05,960 --> 00:07:08,960
Goranzko Korronteak Skypieara
igo zuen Shandora.

66
00:07:09,440 --> 00:07:12,160
Orduko jendeak ezin izan zuen...

67
00:07:12,360 --> 00:07:14,480
Itsaso Urdinera inoiz itzuli.

68
00:07:14,520 --> 00:07:18,400
Latza izango zen hura gehiago ez
ikustea!

69
00:07:18,440 --> 00:07:22,320
Eta gainera... Skypieako
biztanle lotsagabeek Shandora...

70
00:07:22,360 --> 00:07:24,480
...lapurtu zieten, lur sakratuak
zirela eta!

71
00:07:27,120 --> 00:07:29,680
Euren sorterritik uxatu zituzten
gure arbasoak.

72
00:07:29,800 --> 00:07:32,720
Ezin euren hiriburu sakratura
itzuli...

73
00:07:32,760 --> 00:07:35,240
eta ezin euren sorterriko lurra ukitu!

74
00:07:38,040 --> 00:07:39,840
Azken 400 urte hauetan...

75
00:07:39,880 --> 00:07:42,680
shandiarrok guztiz umiliaturik
bizi izan gara!

76
00:07:46,360 --> 00:07:49,800
Baina, hala ere, Lurralde Garaia
geurea da!

77
00:07:51,040 --> 00:07:53,400
Berreskuratuko egingo ditut...

78
00:07:53,760 --> 00:07:55,600
bai gure sorterria...

79
00:07:56,040 --> 00:07:58,040
bai gure arbasoen harrotasuna!

80
00:08:01,640 --> 00:08:05,160
-Ener garaitzen dugunean, ez dugu
Veartha gurtu beharko.

81
00:08:05,200 --> 00:08:07,280
Bukatu da zakuak lapurtzea!

82
00:08:08,200 --> 00:08:11,920
Duela 400 urteko gure sorterrira
itzuliko gara!

83
00:08:12,800 --> 00:08:16,280
-Gauza ez dela uste duena,
baztertu dadila!

84
00:08:16,320 --> 00:08:17,800
Ez dut gaizki hartuko.

85
00:08:17,840 --> 00:08:19,960
-Baina, Wyper... ez esan hori!

86
00:08:20,000 --> 00:08:22,200
Badakizu gauza garela!

87
00:08:22,240 --> 00:08:26,200
-Borrokan erortzen dena bertan
abandonatzeko prest zaudete?

88
00:08:27,680 --> 00:08:31,440
Hildako lagunak atzean utzi, eta
borrokan segitzeko gai...

89
00:08:31,480 --> 00:08:32,640
...zaretenok, zatozte!

90
00:08:35,160 --> 00:08:37,000
Laster, nirea izango da...

91
00:08:37,680 --> 00:08:39,240
Enerren burua!

92
00:08:42,080 --> 00:08:42,960
-Wyper!

93
00:09:17,920 --> 00:09:19,400
Wyper!

94
00:09:24,040 --> 00:09:26,560
Hor zaude! Eskerrak!

95
00:09:27,160 --> 00:09:28,200
-Raki!

96
00:09:28,640 --> 00:09:31,120
-Wyper! Entzun, mesedez!

97
00:09:31,160 --> 00:09:33,480
-Baina, Raki... zertan zabiltza?

98
00:09:33,520 --> 00:09:35,960
-Kamakiriren mezu bat...

99
00:09:36,000 --> 00:09:37,760
ekartzera nator!

100
00:09:39,440 --> 00:09:41,760
-Enerri ezin zaio... irabazi.

101
00:09:42,880 --> 00:09:47,040
-Alde, Wyper! Ez egin borrokan!

102
00:09:55,200 --> 00:09:58,120
Ener... basoan dago!

103
00:09:59,280 --> 00:10:00,080
-E! Raki!

104
00:10:00,120 --> 00:10:03,560
-Ener tximista da. Jendeari
betidanik beldurra sortu dion...

105
00:10:03,600 --> 00:10:04,560
...tximista!

106
00:10:07,280 --> 00:10:09,560
Ez etorri! Alde!

107
00:10:09,600 --> 00:10:11,320
-Entzun nire mezua, mesedez.

108
00:10:11,360 --> 00:10:12,720
-Geldi hor!

109
00:10:15,200 --> 00:10:16,080
-Wyper!

110
00:10:27,360 --> 00:10:28,960
-Deitu egin didazu?

111
00:10:32,720 --> 00:10:33,680
-Ener!

112
00:10:39,160 --> 00:10:41,920
-Utzi, Ener! Ez egin minik!

113
00:10:43,240 --> 00:10:45,520
Rakik alde batera utzi ditu borrokak!

114
00:10:47,560 --> 00:10:51,200
Utzi! Raki!

115
00:10:57,480 --> 00:11:00,760
Raki! Ez egin aurre!

116
00:11:00,800 --> 00:11:03,840
Raki! Alde hortik!

117
00:11:06,680 --> 00:11:08,200
TIROA

118
00:11:15,840 --> 00:11:21,040
-Ergela! Ondokoez kezkatzen
bazara, ez zara bizirik irtengo!

119
00:11:32,280 --> 00:11:40,840
Ener... garaiezina da! Jendeari
betidanik beldurra sortu dion...

120
00:11:40,880 --> 00:11:45,840
...tximista da. Benetako Jainkoa
da.

121
00:11:49,840 --> 00:11:52,360
-Harrapatu zaitut, Wyper!

122
00:11:58,520 --> 00:12:00,320
-Babo arraioa!

123
00:12:05,920 --> 00:12:07,440
-Zoaz ihesi!

124
00:12:30,800 --> 00:12:39,560
ALGARA

125
00:12:42,120 --> 00:12:45,800
-Ener!
-Hara! Ez dizu ezer egin!

126
00:12:46,480 --> 00:12:47,480
Tiro berriro!

127
00:12:55,840 --> 00:13:00,520
-Nik uste baino bigunagoa zara,
Wyper, gerlari shandiarra!

128
00:13:02,120 --> 00:13:05,920
Hau emakumea zen, baina gerlaria
ere bai.

129
00:13:05,960 --> 00:13:10,920
Errukirik ez, beraz! Prestatu,
hurrengoa zeu zara eta.

130
00:13:13,080 --> 00:13:15,760
ALGARA

131
00:13:33,160 --> 00:13:36,360
-Hori zer zen... Jainkoa?

132
00:13:44,400 --> 00:13:47,200
Hori bai emakume zoroa!

133
00:13:47,240 --> 00:13:49,600
Merezi zuen zigorra jaso du, baina...

134
00:13:49,640 --> 00:13:52,240
Jainko gorenari erasotzeagatik.

135
00:13:53,440 --> 00:13:57,040
Nik lan txiki bat amaitu behar
dut hemendik joan baino lehen.

136
00:13:58,560 --> 00:14:00,200
Sugea!
-Sugea!

137
00:14:00,240 --> 00:14:02,480
-Urdailean daukazuna interesatzen
zait.

138
00:14:02,520 --> 00:14:04,520
-Ez jarri parean!

139
00:14:07,240 --> 00:14:09,480
Holy! Ukabilak!

140
00:14:13,120 --> 00:14:14,440
Zartailua!

141
00:14:17,000 --> 00:14:18,000
Aizkora!

142
00:14:30,640 --> 00:14:33,640
Sei pertsona eta bi animalia
daude bizirik.

143
00:14:38,560 --> 00:14:42,920
ORROA

144
00:15:01,560 --> 00:15:06,320
Zer ondo! Kalte handirik hartu
gabe libratu gara, ezta?

145
00:15:10,280 --> 00:15:12,440
Non arraio gaude?

146
00:15:12,480 --> 00:15:15,240
Suge erraldoi baten urdailean.

147
00:15:15,280 --> 00:15:18,000
Oso-osorik irentsi gaitu denok.

148
00:15:18,040 --> 00:15:19,560
Hara! Ederki gaude, ba!

149
00:15:19,600 --> 00:15:23,160
Sugearena bada, urdail luzea
izango da.

150
00:15:23,200 --> 00:15:27,680
E! Aisa! Ondo zaude?
Wyper! Barkatu! E? Hara!

151
00:15:33,400 --> 00:15:34,680
Non gaude?

152
00:15:35,000 --> 00:15:38,920
Suge baten tripetan. Kontuz
ibili aurrerantzean!

153
00:15:38,960 --> 00:15:40,400
Motela zara!

154
00:15:40,440 --> 00:15:41,680
Suge baten...

155
00:15:41,720 --> 00:15:44,160
Bai. Bere urinekin desegingo gaitu!

156
00:15:44,640 --> 00:15:46,160
Ene! Waverra ba ote dabil?

157
00:15:46,280 --> 00:15:50,080
Baina, zergatik ez zaude
itsasontzian?

158
00:15:50,840 --> 00:15:53,440
Zeruko soldaduengandik ihesi
heldu gara honaino.

159
00:15:53,520 --> 00:15:56,920
Ene ba! Horko neska hori
shandiarra da, ezta?

160
00:15:58,960 --> 00:16:00,560
Hara! Jainkoa!

161
00:16:01,720 --> 00:16:04,000
Jo eta bertan hilko zaitut!

162
00:16:04,040 --> 00:16:06,040
Aizu! Nahikoa da, geldi!

163
00:16:17,440 --> 00:16:20,760
Aizue, eta... urdail hau ezin da
zulatu, ala?

164
00:16:20,800 --> 00:16:22,320
Ez esan txorakeriarik!

165
00:16:22,360 --> 00:16:24,520
Zirikatuz gero, sugea sutan
jarriko da!

166
00:16:24,560 --> 00:16:26,400
Bizitzeko gogoa joan zaizu?

167
00:16:26,440 --> 00:16:28,320
Non duzu burua?

168
00:16:28,360 --> 00:16:30,840
Lasai, txantxetan ari nintzen.

169
00:16:31,160 --> 00:16:36,080
Hori da ateraldia! Xelebrea
zara, Zaldun Zerutarra!

170
00:16:36,120 --> 00:16:41,200
Hau marka! Erokeria galanta da
sugetzar honi zirika hastea.

171
00:16:41,240 --> 00:16:43,640
Esateak ere baditu bereak!

172
00:16:44,160 --> 00:16:48,520
PAUSO HOTSAK

173
00:16:48,920 --> 00:16:50,360
Zer da zarata hori?

174
00:16:56,000 --> 00:16:57,920
Pauso-hotsak dira.

175
00:16:58,920 --> 00:17:01,000
Nor arraio ote da?

176
00:17:04,440 --> 00:17:06,440
Nor dabil hor?

177
00:17:22,840 --> 00:17:25,480
Nami! Agure xelebrea!

178
00:17:25,840 --> 00:17:27,040
E! Aizu!

179
00:17:27,680 --> 00:17:28,680
Luffy!

180
00:17:29,040 --> 00:17:35,160
Baina, zertan zabiltzate zuek
kobazulo zatar honetan?

181
00:17:35,360 --> 00:17:38,040
Eta zeu? Nolatan zoko ilun
honetan?

182
00:17:38,080 --> 00:17:41,480
Nola edo hala irten nahi, eta ez
dut asmatzen!

183
00:17:41,520 --> 00:17:46,160
Harrigarria da! Zu ere irentsi
zaitu sugeak, orduan!

184
00:17:46,200 --> 00:17:48,960
Eta beste guztiak ongi daude?

185
00:17:49,000 --> 00:17:51,240
E? Bakarrik nago hemen.

186
00:17:52,040 --> 00:17:53,360
E? Sugea?

187
00:17:53,400 --> 00:17:56,160
Hori da! Irentsi gaituelako
gaude hemen.

188
00:17:56,840 --> 00:17:59,360
E? Ene! Izugarria da, ezta?

189
00:17:59,600 --> 00:18:01,560
Suge batek jan zaituzte?

190
00:18:03,080 --> 00:18:06,720
Hara bestea! Zeu ere bai, baina!

191
00:18:06,760 --> 00:18:09,280
Denok tragatu gaitu suge
handiak!

192
00:18:10,240 --> 00:18:13,080
Ez tira sudurretik! Ez tira...

193
00:18:14,200 --> 00:18:15,520
Usoppen antza hartu dut!

194
00:18:18,760 --> 00:18:20,800
-Baina, nor da... inozo hau?

195
00:18:21,000 --> 00:18:25,040
Gogorra egiten zait esatea
baina, gure ontziko kapitaina da

196
00:18:27,480 --> 00:18:29,760
Itsasontzi bateko kapitaina dela?

197
00:18:29,920 --> 00:18:31,560
Itsaso Urdina akabatuta dago!

198
00:18:31,600 --> 00:18:35,120
Bai! Ez da harritzekoa zuk hori
pentsatzea.

199
00:18:35,160 --> 00:18:38,120
Suge batek jan zaituela ez
konturatzea ere!

200
00:18:40,560 --> 00:18:42,880
-Zer? Suge erraldoi baten
tripetan gaude denok?

201
00:18:43,040 --> 00:18:45,320
Jan egin nau ni ere? Benetan?

202
00:18:45,360 --> 00:18:47,400
Horixe ari natzaizu ba esaten!

203
00:18:47,440 --> 00:18:49,680
Eta arropa desegiten ari zaizu.

204
00:18:51,200 --> 00:18:53,960
Ai ene! Egia da! Tira!

205
00:18:54,000 --> 00:18:56,760
Bila dezagun piztia honen
ipurtzuloa!

206
00:18:56,800 --> 00:19:00,520
Ipurtzuloa?
Nondik irteteko asmotan?

207
00:19:00,560 --> 00:19:03,120
Jan bagaitu atzetik ateratzea
onena, ezta?

208
00:19:03,160 --> 00:19:06,520
Kaka bezala.
Ez! Desegitea nahiago!

209
00:19:08,400 --> 00:19:09,520
Nami! Beldurra!

210
00:19:09,560 --> 00:19:12,440
Zakarrak zarete Itsaso Urdineko
emakumeak!

211
00:19:14,200 --> 00:19:18,160
Inondik ere, oso haserre
zegoelako jan gaitu sugeak.

212
00:19:18,200 --> 00:19:19,600
Ene! Hau da hau komeria!

213
00:19:19,640 --> 00:19:22,160
Berriz amorratu aurretik irten
behar dugu hemendik.

214
00:19:22,200 --> 00:19:25,240
Sugea haserre zegoela diozu?

215
00:19:25,280 --> 00:19:30,040
Hori da. Bazterrak txikitzen
ibili da, erabat erretxinduta.

216
00:19:30,720 --> 00:19:33,560
Baina, zergatik zegoen
erretxinduta?

217
00:19:36,800 --> 00:19:38,320
Zugatik?
Zugatik!

218
00:19:39,440 --> 00:19:42,000
Zugatik! Bera amorrarazten aritu
zara, ezta?

219
00:19:42,040 --> 00:19:45,400
-Ni? Pareta zulatu nahian ibili
naiz, bai!

220
00:19:47,160 --> 00:19:50,440
Orduan, zeu ibili zara
gaiztakerian?

221
00:19:50,480 --> 00:19:54,560
Bai, antza! Eta gaiztakerian
ibiltzeak erabat gosetu nau!

222
00:19:54,600 --> 00:19:56,560
Badaramazue jateko zerbait?

223
00:19:58,400 --> 00:20:00,240
Zer... zer duzu?

224
00:20:03,480 --> 00:20:05,440
Zu zara ergela!

225
00:20:08,600 --> 00:20:12,440
ORROAK

226
00:20:18,920 --> 00:20:23,320
OIHUAK

227
00:20:25,720 --> 00:20:35,760
ORROAK

228
00:20:41,680 --> 00:20:43,720
Segi aho-zabalik marmarka!

229
00:20:43,760 --> 00:20:45,800
Horrexen zain nengoen!

230
00:20:49,640 --> 00:20:52,720
Kontuz urin gastrikoekin, Aisa!

231
00:20:54,680 --> 00:20:58,360
Akabatu eta erditik ebakiko diot
urdaila!

232
00:21:08,080 --> 00:21:09,440
Alua!

233
00:21:22,600 --> 00:21:25,120
-Eutsi gogor hor barruan, Nami!

234
00:21:25,160 --> 00:21:27,480
Eta zuk ere bai, zaldun xelebrea!

235
00:21:38,680 --> 00:21:41,040
Itxaron nik hori eraitsi arte!

236
00:21:42,880 --> 00:21:45,880
Horra! Heldu da ordua!

237
00:21:52,000 --> 00:21:53,160
Jarraituko du

238
00:23:10,200 --> 00:23:12,200
-Bai! Ipurtzulotik irtengo gara!

239
00:23:12,240 --> 00:23:13,360
Ez dudala nahi esan dizut!

240
00:23:13,400 --> 00:23:14,480
Puzkerrak bezala

241
00:23:14,520 --> 00:23:17,160
-Zertan ari zara?
Itsaso Urdineko ezpatari!

242
00:23:17,200 --> 00:23:19,200
Ez zarete hemendik bizirik irtengo.

243
00:23:19,240 --> 00:23:21,560
Hobe duzu Jainkoari erregu
egiten hastea!

244
00:23:21,600 --> 00:23:25,400
Jainkoari erregu ez! Baina zuri
egurra bai!

245
00:23:25,440 --> 00:23:27,000
Suntsitu egingo zaitut!

246
00:23:27,040 --> 00:23:28,640
-One Pieceren hurrengo atala...

247
00:23:28,680 --> 00:23:31,400
"Zizt eta zazt! Zoro Ohm
apaizburuaren aurka".

248
00:23:31,440 --> 00:23:34,160
Piraten erregea izango naiz!

