1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.
2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!
3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!
4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!
5
00:02:05,000 --> 00:02:07,960
Jainkoaren Lurraldea odolez
bustita dago.
6
00:02:08,160 --> 00:02:11,520
Zorok eta Ohm apaizburuak
borroka latza izan dute ...
7
00:02:11,560 --> 00:02:13,400
...Goiko Aztarnetan.
8
00:02:14,200 --> 00:02:20,480
Santoryuu! 108 Librako Kanoia!
9
00:02:29,960 --> 00:02:34,160
Bitartean, Luffy eta bere lagun
batzuk suge erraldoiaren...
10
00:02:34,200 --> 00:02:35,720
...tripetan daude.
11
00:02:41,200 --> 00:02:44,080
Shandora izeneko
Urrezko Hiriaren aztarnetan,...
12
00:02:44,160 --> 00:02:47,960
...Nico Robinek Ener Jainkoarekin
egin du topo...
13
00:02:48,000 --> 00:02:51,920
eta Konisek Ener Jainkoaren
sekretu izugarria jakin du.
14
00:02:51,960 --> 00:02:55,520
-Itsaso Urdinera botako du Skypiea!
15
00:02:55,560 --> 00:02:57,920
Lurralde hau desagertu egingo
da.
16
00:03:09,440 --> 00:03:10,640
-Aita!
17
00:03:28,840 --> 00:03:31,400
Goiko Aztarnen gainbehera!
18
00:03:31,440 --> 00:03:33,520
Amaierako boskotea!"
19
00:03:35,240 --> 00:03:41,240
EZTANDAK
20
00:04:36,680 --> 00:04:38,680
Aita!
21
00:04:59,560 --> 00:05:01,400
-Su!
22
00:05:03,080 --> 00:05:04,560
NEGARRA
23
00:05:04,760 --> 00:05:07,200
-Azkara! Ez dago astirik!
24
00:05:08,160 --> 00:05:11,160
Enerrek... Enerrek...
25
00:05:11,200 --> 00:05:15,240
zeruan bizi den jende guztia
akabatu nahi du!
26
00:05:20,800 --> 00:05:22,640
ALGARA
27
00:05:24,560 --> 00:05:28,120
Itsaso Urdinera botako du Skypiea!
28
00:05:28,160 --> 00:05:32,840
Lurralde hau... desagertu egingo
da.
29
00:05:32,880 --> 00:05:36,560
-Orain ez da... negar egiteko ordua.
30
00:05:36,720 --> 00:05:40,240
Alferrik da. Ez dago astirik!
31
00:05:40,280 --> 00:05:45,600
Ahal dudana... egin behar dut!
32
00:05:45,640 --> 00:05:48,600
Jendeari... jakinaraziko diot.
33
00:05:58,000 --> 00:05:58,040
-Su!
34
00:05:58,080 --> 00:06:03,040
-Zaindu bi hauek, Su! Bitartean,
jendeari abisatzera noa.
35
00:06:07,000 --> 00:06:09,280
Hil edo biziko mezua da...
36
00:06:09,320 --> 00:06:11,720
nire uharteko jendearentzat.
37
00:06:28,440 --> 00:06:31,600
Uste baino lan gehiago eman didazu.
38
00:06:31,640 --> 00:06:34,080
Entrenamendu gehiago behar ote dut?
39
00:06:34,520 --> 00:06:39,440
Behinik behin... baretu da
hemengo giroa.
40
00:06:42,120 --> 00:06:43,680
E? Aizu!
41
00:06:47,640 --> 00:06:50,600
Txakur hau ez da inoiz asetzen!
42
00:06:52,040 --> 00:06:54,720
Tira, utzi bakean, astuna!
43
00:07:00,880 --> 00:07:03,360
Orain, sugea eta bazukaduna.
44
00:07:03,400 --> 00:07:08,000
Lehenbailehen!
Ez nago denbora gehiago galtzeko!
45
00:07:08,040 --> 00:07:09,920
Hil zaitez behingoz!
46
00:07:14,440 --> 00:07:17,680
Amorragarria zara! Hilezkorra
dirudizu!
47
00:07:25,920 --> 00:07:29,520
Alua! Hainbeste aldiz jo eta
urratu bat ere ez!
48
00:07:32,760 --> 00:07:36,320
Barkatu, baina hilda ikusi nahi
zaitut!
49
00:07:43,080 --> 00:07:46,680
Hauxe da nahi eta ezina!
50
00:07:46,720 --> 00:07:50,920
Ene! Ezkata gogorrak dauzkazu!
51
00:07:54,800 --> 00:07:59,880
Baina, zer da hau? Kanpoko
jendea zertan ari da sugearekin?
52
00:07:59,920 --> 00:08:02,680
E! Lagundu! Lagundu, mesedez!
53
00:08:07,320 --> 00:08:10,000
Nami bizirik ote dago oraindik?
54
00:08:13,640 --> 00:08:16,840
Zer- zer egin duzu, baina?
55
00:08:18,440 --> 00:08:22,880
Errukia izan dut. Zizare
gizarajo bat minez zegoen,...
56
00:08:23,440 --> 00:08:27,240
...eta bere bizitza garratzetik
askatu dut.
57
00:08:27,280 --> 00:08:30,280
Jainkoa izatearen lanak!
58
00:08:30,320 --> 00:08:32,480
Biziraun duen neskak, baina, ez
du amore eman.
59
00:08:32,520 --> 00:08:37,400
Utzi egingo diot. Entretenimendu
polita da eta.
60
00:08:39,600 --> 00:08:43,680
Noiz konturatuko zarete alferrik
zabiltzatela?
61
00:08:43,720 --> 00:08:47,240
Inondik ere, Logia botereren bat
dauka!
62
00:08:48,400 --> 00:08:52,640
Denbora agortzen ari da, eta
buka dezagun honekin behingoz.
63
00:08:52,760 --> 00:08:58,040
Izan ere, neska, une batetik
bestera jarriko dut martxan...
64
00:08:58,080 --> 00:08:59,760
...nire azken plana.
65
00:08:59,800 --> 00:09:01,800
Zure azken... plana?
66
00:09:01,840 --> 00:09:06,920
Jainkoak deitzen dizue!
67
00:09:06,960 --> 00:09:10,800
Bildu denok hemen, zirtzilak!
68
00:09:16,800 --> 00:09:18,480
Sango!
69
00:09:18,680 --> 00:09:21,440
EZTANDA
70
00:09:24,880 --> 00:09:26,320
Ene!
71
00:09:38,280 --> 00:09:39,680
Baina, zer da hau!
72
00:09:40,120 --> 00:09:41,920
EZTANDAK
73
00:09:42,040 --> 00:09:46,040
Zer duzu? Zure lagunak gonbidatu
ditut hona!
74
00:09:46,080 --> 00:09:47,840
Shandorara!
75
00:09:48,720 --> 00:09:51,440
Gizon honen boterea...
76
00:09:51,480 --> 00:09:54,880
ikaragarri indartsua da.
77
00:10:01,240 --> 00:10:03,640
ORROA
78
00:10:04,600 --> 00:10:06,960
Lurra apurtzen ari da!
79
00:10:07,000 --> 00:10:09,800
Ener! Berak bakarrik egin dezake...
80
00:10:09,840 --> 00:10:11,160
honelako zerbait.
81
00:10:13,960 --> 00:10:16,280
Honek itxura txarra dauka!
82
00:10:17,640 --> 00:10:18,960
Chopper!
83
00:10:32,000 --> 00:10:34,440
Baina... nora eroriko gara?
84
00:10:42,440 --> 00:10:44,880
ALGARA
85
00:10:45,920 --> 00:10:48,720
Azken txanpan sartu gara!
86
00:10:55,680 --> 00:10:58,360
Irten gaitezen hemendik hegan!
87
00:10:58,400 --> 00:11:01,040
Ene! Hau ez da inoiz bukatzen!
88
00:11:01,080 --> 00:11:02,800
Luffy! Heldu waverrari!
89
00:11:02,840 --> 00:11:05,560
Motorra pizten saiatuko naiz!
90
00:11:05,600 --> 00:11:07,360
E! Aizu! Eutsi gogor eskutik!
91
00:11:07,400 --> 00:11:11,040
Ea ba! Aurrera, Nami!
92
00:11:11,080 --> 00:11:12,320
Goazen gora!
93
00:11:12,360 --> 00:11:16,840
Azkenean bagoaz!
94
00:11:16,880 --> 00:11:20,760
Hara! Baina zertan ari dira?
95
00:11:20,800 --> 00:11:24,440
Gelditu, Pierre! Bi horiek
salbatu behar ditugu!
96
00:11:36,400 --> 00:11:38,400
Ziztu bizian goaz!
97
00:11:38,880 --> 00:11:43,800
Aukeran, biziegi! Pierre, ez
kezkatu gugatik.
98
00:11:43,840 --> 00:11:48,600
Lagundu barruko bi horiei!
99
00:11:48,640 --> 00:11:51,840
Zertan ari zara, zaldun xelebrea?
100
00:11:51,880 --> 00:11:53,960
Lurra joz gero, gureak egin du!
101
00:11:54,000 --> 00:11:55,480
Nire izena Gan Fall da.
102
00:11:55,520 --> 00:11:57,440
Entzun? Gan Fall!
103
00:11:57,480 --> 00:11:59,520
Nori axola zaio hori orain?
104
00:12:14,480 --> 00:12:19,200
Aztarnak? Zergatik erori dira
hainbeste harri goitik behera?
105
00:12:29,160 --> 00:12:31,320
Ezpatari!
106
00:12:31,360 --> 00:12:33,480
Hau da ibilera!
107
00:12:33,520 --> 00:12:35,480
Harri hauekin batera erori zara?
108
00:12:38,560 --> 00:12:41,640
Arraioa! Hil ez naizenean!
109
00:12:41,680 --> 00:12:43,720
Bai, hiltzea izango zen...
110
00:12:43,880 --> 00:12:46,160
normalena.
111
00:12:46,400 --> 00:12:51,240
Robin! Esadazu! Zer leku da hau?
112
00:12:51,880 --> 00:12:54,240
Aurkitu nahi genuen Urrezko
Hiria.
113
00:12:55,640 --> 00:13:00,200
E? Hau al da? Goiko aldearen oso
antzekoa da ba!
114
00:13:00,240 --> 00:13:01,960
Eta? Altxorrik aurkitu duzu?
115
00:13:02,000 --> 00:13:04,800
Ez, hemen ez dago urrerik.
116
00:13:23,720 --> 00:13:26,520
OIHUAK
117
00:13:34,200 --> 00:13:38,320
Sugea zorriak astintzen aritu
da, antza!
118
00:13:38,360 --> 00:13:40,160
Lehengo lekuan gaude!
119
00:13:40,280 --> 00:13:44,760
Txoro arraioa! Gogorrago heldu
behar zenion waverrari!
120
00:13:46,120 --> 00:13:48,440
Barkatu, barkatu!
Beste guztiek alde egin dute!
121
00:13:48,480 --> 00:13:50,320
Abandonaturik utzi gaituzte hemen!
122
00:13:50,360 --> 00:13:51,560
Eta zure kulpa da!
123
00:13:51,600 --> 00:13:52,760
Trankil!
124
00:13:52,800 --> 00:13:55,040
Zer egingo duzu?
125
00:13:55,080 --> 00:13:57,600
Lasai, sugearen ipurtzulotik
aterako gara.
126
00:13:57,640 --> 00:13:58,600
Purrut!
127
00:13:58,640 --> 00:14:01,760
Lehen ere esan dizut ez dudala
hori nahi!
128
00:14:06,400 --> 00:14:08,400
O! Zaldia da!
Hegaztia da!
129
00:14:11,440 --> 00:14:13,640
E? Zure bizkarrera igotzea nahi
duzu?
130
00:14:16,880 --> 00:14:19,040
Hegaztia zaldi bihurtu da!
131
00:14:23,440 --> 00:14:25,360
Besoak luzatu zaizkizu!
132
00:14:25,600 --> 00:14:29,200
Goma-goma fruitua jan nuen eta
orain gomazkoa naiz.
133
00:14:29,240 --> 00:14:31,000
Gorputz osoa luzatzen zait!
134
00:14:31,040 --> 00:14:34,040
Baina-baina, nor zara zu?
135
00:14:34,080 --> 00:14:36,720
Pirata bat! Ea! Goazen!
136
00:14:38,360 --> 00:14:40,080
Eutsiozu gogor, e!
137
00:14:40,120 --> 00:14:41,600
Bai!
138
00:14:41,640 --> 00:14:45,000
Ea ba! Oraingoan lortuko dugu!
139
00:14:47,200 --> 00:14:52,480
Arre, zaldiko! Segi dena emanda
irteeraraino!
140
00:15:02,760 --> 00:15:05,160
Ai, ai, ai! Mila esker, zaldun
xelebrea!
141
00:15:06,840 --> 00:15:09,960
Eskerrak hodei gainean erori
garen!
142
00:15:10,520 --> 00:15:12,840
Atzean utzi ditugu Luffy eta Aisa.
143
00:15:12,880 --> 00:15:14,440
Ondo ote dabiltza?
144
00:15:14,480 --> 00:15:19,240
Pierrerekin daude. Beharra
dagoenean, hegazti zein zaldi...
145
00:15:19,280 --> 00:15:22,120
...fidagarria da.
146
00:15:22,160 --> 00:15:25,120
Eta gu... non ote gabiltza
oraintxe bertan?
147
00:15:25,160 --> 00:15:27,440
Lur azpiko bazterren batean...
148
00:15:27,480 --> 00:15:30,120
Ez nuen leku hau ezagutzen.
149
00:15:30,160 --> 00:15:32,080
Ez dakit non gauden.
150
00:15:33,320 --> 00:15:34,600
Mila esker.
151
00:15:37,080 --> 00:15:41,360
Ez nekien Lurralde Garaian
honelako leku bat zegoenik.
152
00:15:48,440 --> 00:15:50,920
-Leku hau... ote da...
153
00:15:54,760 --> 00:15:59,320
shandiarren...
antzinako... sorterria?
154
00:16:15,240 --> 00:16:17,720
-Piztu Shandorako sua!
155
00:16:18,880 --> 00:16:22,320
Kalgara gerlari handiaren izenean!
156
00:16:22,760 --> 00:16:25,400
Piztu Shandorako sua!
157
00:16:29,840 --> 00:16:32,160
Gure sorterrira goaz!
158
00:16:33,120 --> 00:16:35,000
Gure sorterrira!
159
00:16:36,880 --> 00:16:40,960
-Hauxe da...
aurkitu nahi genuen lekua.
160
00:16:41,000 --> 00:16:43,960
Gure arbasoek harrotasunez
babestutako hiria!
161
00:16:45,160 --> 00:16:46,840
Shandora!
162
00:16:58,400 --> 00:17:01,640
Zerbaiten bila dabilela dirudi.
163
00:17:01,680 --> 00:17:04,800
Edo Luffy zerbait egiten ari ote
zaio barruan?
164
00:17:10,080 --> 00:17:12,640
Ez. Suge horrek badu zerbait!
165
00:17:18,480 --> 00:17:19,840
Negarrez ari da!
166
00:17:19,880 --> 00:17:22,800
ORROA
167
00:17:23,360 --> 00:17:26,000
Zer duzu, baina, Zeruko Erregina?
168
00:17:26,160 --> 00:17:29,400
Zergatik zaude hain aztoratua?
169
00:17:30,320 --> 00:17:32,960
Suge amorragarria!
170
00:17:35,200 --> 00:17:36,800
Tuntuna! El Thor!
171
00:17:45,840 --> 00:17:47,640
A!
Aisa!
172
00:17:47,680 --> 00:17:52,120
Ai ene! Nami! Ez da hortik onik
aterako!
173
00:17:54,240 --> 00:17:57,160
Hara! Zoro! Eta Robin!
174
00:17:57,200 --> 00:18:00,600
Hor zaudete? Noiz atera zarete
sugearen barrenetik?
175
00:18:00,640 --> 00:18:02,760
Zergatik zaude hemen,
nabigatzaile?
176
00:18:02,800 --> 00:18:06,240
Aizue, ni onik nago, bai.
177
00:18:06,280 --> 00:18:10,360
Baina sugearen barruan...
178
00:18:10,400 --> 00:18:14,320
Luffy dago!
E? Zergatik utzi duzu hor?
179
00:18:14,360 --> 00:18:16,720
Zer nahi zenuen egitea?
180
00:18:16,760 --> 00:18:18,040
Bera erori da!
181
00:18:18,080 --> 00:18:21,600
Ernegagarria da! Zergatik da
horrelakoa?
182
00:18:21,640 --> 00:18:23,360
Jakin ezazu!
183
00:18:29,880 --> 00:18:32,360
Tiro batekin, kito! Hil egin da.
184
00:18:32,400 --> 00:18:35,560
Baina ez da mugitu ere egin, nik
bazukaz behin eta berriro eman...
185
00:18:35,600 --> 00:18:38,040
...diodanean! Kaka zaharra!
186
00:18:38,080 --> 00:18:40,760
Aisa sugearen barruan zegoen!
187
00:18:50,480 --> 00:18:51,960
Hodei bola!
188
00:18:54,560 --> 00:18:56,400
ALGARA
189
00:18:57,280 --> 00:19:00,960
Ener!
Zertan zabiltza? Oso zakarra zara...
190
00:19:01,280 --> 00:19:02,800
Wyper gerlaria!
191
00:19:04,160 --> 00:19:07,640
Jator-jator gonbidatu zaitut eta
zure sorterrira!
192
00:19:09,520 --> 00:19:12,680
Ez zaitez berotu! Itxaron ezazu...
193
00:19:13,320 --> 00:19:17,680
gure joko eder hau oraindik ez
da amaitu eta.
194
00:19:17,720 --> 00:19:19,240
Jokoa diozu?
195
00:19:19,480 --> 00:19:22,400
Hori da! Joko zentzugabe bat.
196
00:19:22,760 --> 00:19:27,560
Eta zu eta atzean dauzkazunak
zarete jokalariak.
197
00:19:43,680 --> 00:19:47,760
Ongi etorri, oraindik bizi zaretenok!
198
00:19:47,800 --> 00:19:50,520
Bide polita egin duzue honaino.
199
00:19:50,560 --> 00:19:52,080
Txalogarria da!
200
00:19:52,240 --> 00:19:55,840
ALGARA
201
00:19:58,880 --> 00:20:02,240
Zer duzue? Ni behintzat gozatzen
ari naiz!
202
00:20:02,280 --> 00:20:04,600
Hau Biziraupen Jokoa da:...
203
00:20:04,640 --> 00:20:08,760
...uharte honetan 81 pertsona
zeuden, neu barne.
204
00:20:08,800 --> 00:20:11,360
Eta Jokoa bizirauleak zenbatzean
zetzan...
205
00:20:11,440 --> 00:20:15,760
hiru orduren buruan. Batzuk
jokoa hasita zegoela agertu dira,...
206
00:20:15,800 --> 00:20:19,080
...baina... haiek ere onartu ditut.
207
00:20:19,560 --> 00:20:21,120
81 horietatik...
208
00:20:22,200 --> 00:20:26,120
bost bakarrik biziko direla
iragarri dut nik.
209
00:20:28,200 --> 00:20:32,000
Bost esan du? Zoro, Robin,
zaldun xelebrea,...
210
00:20:32,080 --> 00:20:35,800
...bazukaduna eta Ener bera.
Horiek bost dira guztira.
211
00:20:38,120 --> 00:20:40,760
Ona! Orduan ez nau ikusi!
212
00:20:40,800 --> 00:20:43,440
Hiru minutu barru beteko dira
hiru ordu.
213
00:20:44,520 --> 00:20:48,960
Hortaz, ezin dut onartu sei
pertsona egotea gure artean.
214
00:20:49,840 --> 00:20:51,280
Ikusi nau!
215
00:20:51,320 --> 00:20:56,040
Jainkoaren profeziak guztiz
aldaezinak dira.
216
00:20:56,080 --> 00:20:58,880
Bete beharrekoak dira.
217
00:20:58,920 --> 00:21:02,360
Eta? Zuetako nor hilko da?
218
00:21:02,400 --> 00:21:05,280
Elkarren kontra egingo duzue
borrokan...
219
00:21:05,880 --> 00:21:10,360
ala neu arduratuko naiz nor
hilko den erabakitzeaz?
220
00:21:20,080 --> 00:21:21,560
Zuk zer diozu?
221
00:21:21,600 --> 00:21:23,480
Nik ez dut borrokarik nahi.
222
00:21:23,520 --> 00:21:24,640
Nik ere ez.
223
00:21:24,680 --> 00:21:27,800
Nik ez dut parte-hartuko.
224
00:21:27,840 --> 00:21:29,960
-Erabat egiten diot uko!
225
00:21:33,360 --> 00:21:35,160
Aizue! Itxaron! Ni?
226
00:21:41,520 --> 00:21:43,480
Zeu hilko zara!
Zeu hilko zara!
227
00:21:49,160 --> 00:21:50,960
Lotsagabeak!
228
00:23:10,240 --> 00:23:11,720
Zer gertatuko zaigu?
229
00:23:11,760 --> 00:23:13,800
Gizon hori... arriskutsua da!
230
00:23:13,840 --> 00:23:17,160
Bizirik irteten direnak bakarrik
etor daitezke nirekin.
231
00:23:17,200 --> 00:23:18,680
Burutik jota, ala?
232
00:23:18,720 --> 00:23:20,720
Ez duzu zeurea egingo, Ener!
233
00:23:20,760 --> 00:23:24,640
Abia gaitezen! Vearth
Amaigabera!
234
00:23:24,680 --> 00:23:27,680
One Pieceren hurrengo atala...
235
00:23:27,720 --> 00:23:29,800
"Antzinako Aztarnetan borrokan!
236
00:23:29,840 --> 00:23:31,600
Ener Jainkoaren helburua!"
237
00:23:31,640 --> 00:23:32,720
Piraten erregea izango naiz!