1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.
2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!
3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!
4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!
5
00:02:10,640 --> 00:02:14,160
Ener Jainkoaren planak betetzeko
bidean dira,...
6
00:02:14,280 --> 00:02:18,000
...baina Luffyk erronka jo dio.
7
00:02:22,520 --> 00:02:25,200
Hil edo biziko borrokan,
Enerrek bere...
8
00:02:25,240 --> 00:02:28,760
...tximistarekin jo du Luffy, eta
Arkan behera bota du.
9
00:02:39,160 --> 00:02:43,200
Zer duzu zuk? Zortea izan duzu
honaino iritsita.
10
00:02:43,240 --> 00:02:46,080
Ahaztu zure lagun ziztrinak!
11
00:02:46,120 --> 00:02:48,640
Zuk ere edukiko duzu ametsen
bat, ezta?
12
00:02:49,840 --> 00:02:53,160
Ametsen bat? Bai, badaukat.
13
00:02:54,840 --> 00:02:57,520
zertarako munduko urre guztiak...
14
00:02:57,560 --> 00:03:00,600
aldamenean lagunik gabe?
15
00:03:00,640 --> 00:03:04,080
Gustura eskuratuko nituzkeen
aberastasun ugari daude uharte...
16
00:03:04,120 --> 00:03:07,920
...honetan. Baina... horiek
lortzeko, lagunak sakrifikatu...
17
00:03:07,960 --> 00:03:10,760
...behar baditut... denak zuretzat!
18
00:03:10,800 --> 00:03:12,120
Ez dut ezer nahi!
19
00:03:12,160 --> 00:03:14,480
Lagundu!
20
00:03:16,040 --> 00:03:18,720
Jainkoa izan ez izan...
21
00:03:18,760 --> 00:03:23,440
jarri eskua Namiren gainean, eta
Itsaso Urdineko deabrua...
22
00:03:23,480 --> 00:03:28,960
...bihurtuko naiz! Banoa, Nami!
23
00:03:29,000 --> 00:03:30,600
Banoa!
24
00:03:34,440 --> 00:03:38,440
Bikotea esnatu da! Laztana
erreskatatzera!
25
00:03:49,920 --> 00:03:52,880
Nire Arka honetan joan nahi ez
baduzu...
26
00:03:52,920 --> 00:03:56,560
aukera bakarra dago zuretzat.
27
00:03:56,960 --> 00:03:59,200
Zoaz. Beste mundura!
28
00:04:03,560 --> 00:04:08,280
Inola ere ezin diot aurre egin,
baina argi daukat ez dudala Arka...
29
00:04:08,320 --> 00:04:10,000
...honetan jarraitu nahi.
30
00:04:10,040 --> 00:04:13,680
Egia esan dut. Ez naiz damu!
31
00:04:13,720 --> 00:04:18,800
Izan ere, hitz horiek esan
ondoren, ez duzu pentsatuko...
32
00:04:18,840 --> 00:04:21,320
...hemendik lasai joaten utziko
dizudala, ezta?
33
00:04:22,280 --> 00:04:27,200
Edo nire Arka honetan ezkutuan
sartu nahi duten bi arratoi zikin...
34
00:04:27,240 --> 00:04:29,280
...horiengan jarri duzu esperantza?
35
00:04:42,960 --> 00:04:44,640
Behera joan nahi dut!
36
00:04:46,040 --> 00:04:49,720
Gehiago igoz gero, ezingo gara
jaitsi, Sanji!
37
00:04:49,760 --> 00:04:52,320
Eta, gainera, Jainkoa doa Arka
honetan!
38
00:04:52,360 --> 00:04:54,120
Jainko beldurgarria!
39
00:04:55,320 --> 00:04:58,520
Hasi gara eta ez dago
atzera-bueltarik!
40
00:04:58,920 --> 00:05:02,800
Bai, baina... baina zer egingo
dugu hor goian, Sanji?
41
00:05:02,840 --> 00:05:06,880
Arka hau erraldoia da eta
baliteke ehunka etsai egotea barruan!
42
00:05:06,920 --> 00:05:08,880
Nekez menderatuko ditugu denak!
43
00:05:08,920 --> 00:05:12,040
Eta, gainera, Jainko maltzur
hori agertzen bazaigu...
44
00:05:12,080 --> 00:05:15,120
Ea! Aitortu ezazu behingoz!
45
00:05:15,160 --> 00:05:18,160
Ni baino askoz gogotsuago zatoz berez!
46
00:05:18,200 --> 00:05:20,520
Tresna apartak dakartzazu!
47
00:05:20,560 --> 00:05:22,600
Ez neukan honela ibiltzeko asmorik!
48
00:05:22,640 --> 00:05:24,640
Derrigortuta nago hemen!
49
00:05:26,480 --> 00:05:30,040
Entzun ondo! Gure etsaiak Mantra
erabiltzen du.
50
00:05:30,080 --> 00:05:33,000
Ez daukagu ezkutuan ibili beharrik.
51
00:05:33,040 --> 00:05:37,000
Inondik ere, aspaldi konturatu
da Arkara igo nahian gabiltzala.
52
00:05:37,040 --> 00:05:40,680
Konturatu da? Akabo gara!
53
00:05:40,720 --> 00:05:42,480
Alferrik da kezkatzea.
54
00:05:42,520 --> 00:05:46,840
Bakoitza alde batetik joan, eta
ontzigainean elkartuko gara.
55
00:05:46,880 --> 00:05:48,720
Baietz Nami bertan egon!
56
00:05:48,760 --> 00:05:50,520
Zer? Bakoitza alde batetik, diozu?
57
00:05:50,560 --> 00:05:53,360
Burutik jota zaude? E!
58
00:05:53,400 --> 00:05:55,880
Ez dakigu zenbat etsai dauden
hemen gure zain.
59
00:05:55,920 --> 00:05:58,000
Nahikoa arriskatu gara honaino
igotzen!
60
00:05:58,040 --> 00:06:00,520
Zergatik nahi duzu bakoitza alde
batetik joatea?
61
00:06:00,560 --> 00:06:01,800
Ergela!
62
00:06:04,080 --> 00:06:07,240
Elkarrekin bagoaz, biok batera
erori gaitezke!
63
00:06:07,280 --> 00:06:12,000
Alegia... biotako bat hil egingo
dela uste duzu.
64
00:06:14,720 --> 00:06:17,440
Baina, aizu! Ez duzu, ba...
65
00:06:18,920 --> 00:06:21,320
zeure burua Namigatik
sakrifikatuko?
66
00:06:22,440 --> 00:06:26,480
Entzun ondo, Usopp! Adi.
67
00:06:26,520 --> 00:06:29,520
Namiren alde bada, berdin zait
hiltzen bazara ere!
68
00:06:29,560 --> 00:06:30,760
Jo eta txikituko zaitut!
69
00:06:30,800 --> 00:06:34,960
Goazen behingoz! Eutsi gogor,
Nami laztana!
70
00:06:35,000 --> 00:06:36,960
Ez dut hizketan bukatu!
71
00:06:37,000 --> 00:06:38,000
Namitxo!
72
00:06:38,040 --> 00:06:39,640
Itxaron, Sanji! Itxaron, mesedez!
73
00:06:39,680 --> 00:06:40,680
Itxaroteko esan dizut!
74
00:06:40,720 --> 00:06:43,320
Itxaron, baina!
75
00:06:44,800 --> 00:06:46,760
ALGARA
76
00:06:48,400 --> 00:06:50,920
Serio hartu dute zu salbatzeko kontua!
77
00:06:51,720 --> 00:06:53,320
Ergel arraioak!
78
00:06:55,240 --> 00:06:59,680
Nor dira? Luffy bakarrik dago
oinez ibiltzeko moduan.
79
00:07:00,800 --> 00:07:03,800
Eta garrantzitsuena: nola igo
dira hona?
80
00:07:12,560 --> 00:07:14,800
ALGARA
81
00:07:15,760 --> 00:07:20,520
Zu salbatzera etortzeak ez du
esan nahi salbatuko zaituztenik...
82
00:07:20,560 --> 00:07:25,280
edo euren zain egon behar
dudanik.
83
00:07:29,640 --> 00:07:33,560
Itsu-itsuan kareletik behera
salto egitea beste aukerarik ez...
84
00:07:33,600 --> 00:07:37,120
...daukat! Hemen geratuz gero,
nireak egin du!
85
00:07:37,160 --> 00:07:39,320
Nire arerio hau tximista da...
86
00:07:39,360 --> 00:07:40,760
Nola egingo diot aurre?
87
00:07:52,440 --> 00:07:56,440
Baina, zer da hau?
88
00:08:11,560 --> 00:08:16,840
Mm? Dena makinekin dabil hemen.
89
00:08:17,760 --> 00:08:19,720
Hartara ez du inoren beharrik.
90
00:08:24,160 --> 00:08:26,160
Zitala da, gero!
91
00:08:29,720 --> 00:08:33,440
Ez dago inor! Baina Arka
erraldoi hau nola demontre dabil...
92
00:08:33,480 --> 00:08:34,680
...bere kasa?
93
00:08:36,760 --> 00:08:40,240
Gainera, itsasontziek noiztik
egiten dute hegan?
94
00:08:40,280 --> 00:08:42,120
Ez dut ezer ulertzen!
95
00:08:42,160 --> 00:08:45,200
Hemen ibiltze hutsak dardarka
jartzen dizkit belaunak!
96
00:08:45,240 --> 00:08:46,640
Hau ez da parte onekoa!
97
00:08:46,680 --> 00:08:48,720
Nola dabil martxan, baina?
98
00:08:48,760 --> 00:08:51,560
Ez ote da eroriko? Hau beldurra!
99
00:08:51,600 --> 00:08:55,680
Nami ontzigainean egonda ere,
goregi gaude goitik behera salto...
100
00:08:55,720 --> 00:08:58,960
...egiteko! Hori heriotza segurua
litzateke!
101
00:08:59,000 --> 00:09:00,680
Zer egingo dugu?
102
00:09:22,840 --> 00:09:27,440
Zerua... iluntzen ari da pixkanaka.
103
00:09:27,480 --> 00:09:32,440
Enerrek laster ekingo dio
suntsiketari.
104
00:09:32,480 --> 00:09:34,600
Eta orduan hartuko du...
105
00:09:34,640 --> 00:09:37,360
hemen goiko urrezko kanpaia.
106
00:09:44,160 --> 00:09:46,600
OIHUAK
107
00:09:55,000 --> 00:09:56,680
-Igo itsasontzira! Ez gelditu
atzean!
108
00:09:56,720 --> 00:09:58,520
-Itsaso Zurira! Goazen denok!
-Ontzi hegalari malapartatua!
109
00:09:58,600 --> 00:10:01,400
Gure lurralde honenak egin du!
110
00:10:03,040 --> 00:10:05,840
-Herritik alde egin? Baina, Buruzagi!
111
00:10:05,880 --> 00:10:09,400
Eta gure gerlariak? Oraindik ez
dira Lurralde Garaitik itzuli!
112
00:10:09,440 --> 00:10:14,200
-Ez gara haien zain egongo.
113
00:10:15,080 --> 00:10:16,680
-Baina...
114
00:10:16,720 --> 00:10:20,520
-Mesedez! Gure gerlariak ez dira
haurrak.
115
00:10:20,560 --> 00:10:24,040
Badakite arriskuei ganoraz aurre
egiten.
116
00:10:24,080 --> 00:10:29,800
Izan konfiantza! Enerrek
lurralde hau suntsitzeko asmoa du.
117
00:10:30,520 --> 00:10:34,440
Argi dago. Badirudi hemen
errepikatu nahi duela...
118
00:10:34,480 --> 00:10:38,680
bere sorterri Birkari egin
ziona.
119
00:10:40,240 --> 00:10:44,160
Entzun! Prestatu itsasontziak!
120
00:10:44,200 --> 00:10:47,320
Hemen dagoen jendearengan jarri
behar dugu arreta guztia!
121
00:10:47,360 --> 00:10:49,120
-Ene!
122
00:10:49,160 --> 00:10:50,480
-Hala egin beharko dugu, bai!
123
00:10:50,520 --> 00:10:51,840
-Goazen lehenbailehen!
124
00:10:56,160 --> 00:10:59,520
-Dena amaitu da. Wyper!
125
00:10:59,760 --> 00:11:03,680
Zaude trankil! Ahalegin guztiak
egin dituzu.
126
00:11:06,920 --> 00:11:09,360
-Itsaso Urdinetik etorri zarete?
127
00:11:09,400 --> 00:11:12,120
-Hegan etorri gara behetik.
128
00:11:12,160 --> 00:11:13,600
Zer, hemen bizi zara?
129
00:11:15,720 --> 00:11:20,520
-Begien aurrean dudan baso
horretan ari da dena gertatzen,...
130
00:11:20,560 --> 00:11:22,160
...baina ez daukat hor barruko berri.
131
00:11:24,400 --> 00:11:26,520
Gogorra da zain egon beharra!
132
00:11:28,600 --> 00:11:32,360
-Mesedez! Denak ongi egon
daitezela!
133
00:11:41,760 --> 00:11:44,080
NEGARRA
134
00:11:44,840 --> 00:11:47,640
-Zaldi-hegazti! Zaldi-hegazti!
135
00:11:47,680 --> 00:11:50,880
Ni babestu nahian zauritu zara!
136
00:11:50,920 --> 00:11:52,880
-Aisa! Aisa! Aisa!
137
00:11:58,520 --> 00:11:59,640
-Luffy?
138
00:11:59,680 --> 00:12:02,640
Bizi zara? Non zaude?
139
00:12:02,880 --> 00:12:04,960
-Hementxe! Hemen nago!
140
00:12:05,080 --> 00:12:06,480
Aisa!
141
00:12:08,920 --> 00:12:10,560
Aisa!
142
00:12:11,120 --> 00:12:14,680
E! Lagundu!Hemen!
Hemen! Hemen!
143
00:12:14,720 --> 00:12:17,720
-Baina, zeri helduta zatoz?
144
00:12:27,240 --> 00:12:31,640
-Ene! Hau da hau! Urrezko
barrabil hau oso pisutsua da!
145
00:12:31,680 --> 00:12:33,360
-Ez esan astakeriarik!
146
00:12:33,600 --> 00:12:36,760
-Entzun, Aisa! Itzul gaitezen
Robin zegoen lekura!
147
00:12:36,800 --> 00:12:40,040
Enerrek ez du nahi duena
lortuko!
148
00:12:40,080 --> 00:12:41,040
-Hori da!
149
00:12:41,080 --> 00:12:44,280
-Huskeria honek ez nau
berehalakoan geldituko, ez horixe!
150
00:12:44,320 --> 00:12:47,160
Arkaren atzetik! Badakit eta
nora doan!
151
00:13:01,240 --> 00:13:04,760
ALGARA
152
00:13:05,720 --> 00:13:08,200
Oso interesgarria zara, neska!
153
00:13:13,400 --> 00:13:14,920
Lortu dut!
154
00:13:14,960 --> 00:13:18,960
Horrelako asko dauzkazue Itsaso
Urdinean?
155
00:13:21,480 --> 00:13:23,480
Trumoi-bola!
156
00:13:30,120 --> 00:13:35,200
Azkarra izan zara. Tximista
desbideratzearna ideia ona da.
157
00:13:35,920 --> 00:13:39,000
Eguraldia ongi ezagutzen duenak
bakarrik egin dezake hori.
158
00:13:40,680 --> 00:13:42,360
Ene! Harrapatu nau!
159
00:13:45,160 --> 00:13:48,280
Hala ere, badakizu alferrik ari
zarela:...
160
00:13:48,480 --> 00:13:51,800
...nire erasoaren irismena aldatu
eta kito!
161
00:13:52,040 --> 00:13:56,000
Ez da hala? Tira, presaka nabil eta...
162
00:13:56,640 --> 00:13:58,480
...pikutara!
163
00:14:00,720 --> 00:14:02,600
Ezin dut alde egin!
164
00:14:02,640 --> 00:14:06,120
Zoaz zu pikutara! Izar eztanda!
165
00:14:21,880 --> 00:14:23,840
Ba- barkatu!
166
00:14:23,880 --> 00:14:25,280
Usopp!
167
00:14:25,760 --> 00:14:29,160
Zu al zara? Zuen itsasontzian
ezagutu genuen elkar.
168
00:14:32,640 --> 00:14:35,560
Aizue! Non dago Sanji?
169
00:14:35,920 --> 00:14:38,080
Sanji? Hemen dabil?
170
00:14:38,280 --> 00:14:40,640
Ez da oraindik iritsi, ala?
171
00:14:51,800 --> 00:14:55,880
A, bai? Agur.
Aizu!
172
00:15:03,280 --> 00:15:05,760
Putza! Zer lortuko dut ihes eginda?
173
00:15:05,800 --> 00:15:10,640
Gizona naiz! Jainkoa zarela eta
zer?
174
00:15:16,800 --> 00:15:18,440
Usopp!
175
00:15:24,240 --> 00:15:25,360
Nami!
176
00:15:25,400 --> 00:15:27,920
Bai, esan! Zer nahi duzu nik
egitea?
177
00:15:28,400 --> 00:15:29,440
Lagundu!
178
00:15:29,480 --> 00:15:33,840
Hara bestea! Baina ez zara ni
salbatzera etorri, ala?
179
00:15:33,880 --> 00:15:37,120
Aizu, ba... egia esan, ez daukat
batere argi...
180
00:15:37,160 --> 00:15:38,720
Orduan, zertara etorri zara?
181
00:15:38,760 --> 00:15:39,920
Ez dakit...
182
00:15:39,960 --> 00:15:42,480
Ez dakizula diozu? Salba nazazu!
183
00:15:42,520 --> 00:15:43,680
Koldarra!
184
00:15:43,840 --> 00:15:47,440
Salbatzeko diozu, baina biok
dakigu hori ez dela gertatuko.
185
00:15:47,480 --> 00:15:48,880
Bai. Egia da!
186
00:15:49,000 --> 00:15:50,880
OIHUAK
187
00:15:57,080 --> 00:15:59,320
Aizu, Nami! Eta kapela hori?
188
00:15:59,360 --> 00:16:03,240
Luffyrena da! Hemen egon da
lehen, baina Enerrek goitik...
189
00:16:03,280 --> 00:16:05,120
...behera bota du. Lasai.
190
00:16:05,160 --> 00:16:06,640
Bera ezagututa, ez zen hilko!
191
00:16:06,680 --> 00:16:08,840
Hau igo eta igo ari da.
192
00:16:08,880 --> 00:16:10,600
Luffyk nekez lagunduko digu!
193
00:16:10,640 --> 00:16:13,440
Bai.
Aurrera egin behar dugu!
194
00:16:13,480 --> 00:16:14,840
Ez dut hemen hil nahi!
195
00:16:14,880 --> 00:16:16,840
Ezta nik ere!
196
00:16:24,680 --> 00:16:26,640
E! Jar zaitez gas honen alboan.
197
00:16:26,760 --> 00:16:28,720
Garrantzitsua ematen du, ezta?
198
00:16:28,760 --> 00:16:30,560
Hartara, Enerrek ez digu
erasoko!
199
00:16:31,840 --> 00:16:34,400
Usopp! Ikusi duzu hori?
200
00:16:35,040 --> 00:16:38,280
Waverra!
Hori hartuta joango gara hegan.
201
00:16:38,320 --> 00:16:40,000
He- hegan? Erotuta, ala?
202
00:16:40,040 --> 00:16:41,440
Oso goian gaude!
203
00:16:41,520 --> 00:16:44,760
Bai. Baina uharte-hodei bat dago
basoaren erdian.
204
00:16:44,800 --> 00:16:48,920
Ikusten? Hara iristea lortzen
badugu...
205
00:16:48,960 --> 00:16:52,880
Hori da! Ai ene!
206
00:17:04,320 --> 00:17:06,960
Jainkoa distraitzen saiatuko naiz!
207
00:17:07,000 --> 00:17:08,400
Presta zaitez!
Bai!
208
00:17:09,880 --> 00:17:11,960
Hor doakizu, Jainkoa!
209
00:17:12,000 --> 00:17:14,960
Usoppen eraso berezia!
210
00:17:19,440 --> 00:17:23,240
Azazkala oker hazi zait eta
hatz-mamian sartzen ari da!
211
00:17:23,280 --> 00:17:27,680
Ez ba! Pentsatze hutsa mingarria
da!
212
00:17:27,720 --> 00:17:29,360
Tuntuna! Tapatu belarriak!
213
00:17:29,400 --> 00:17:31,080
Honek hil egin zaitzake!
214
00:17:34,000 --> 00:17:37,440
Paper batekin hatz-koskorrak
ebaki ditut!
215
00:17:41,320 --> 00:17:42,760
Aho-infekzioa!
216
00:17:42,800 --> 00:17:45,000
Bost-hortz kenduko dizkidate!
217
00:17:50,600 --> 00:17:51,760
Usopp!
218
00:17:54,160 --> 00:17:56,480
Prest egon behar dut!
219
00:17:57,000 --> 00:18:00,240
Aukera bat bakarrik izango dugu
ihes egiteko.
220
00:18:04,640 --> 00:18:06,720
Usopp!
221
00:18:13,200 --> 00:18:17,440
Iritsi gara! Uharte-hodeiak
daude zurtoin horren alboan.
222
00:18:17,480 --> 00:18:19,920
Ea ba! Prest nago!
223
00:18:26,160 --> 00:18:28,160
Usopp!
224
00:18:33,080 --> 00:18:34,920
Zuk ihesi joan nahi duzu...
225
00:18:36,240 --> 00:18:39,240
baina kostatu behar zaizu ni
hemen nagoela!
226
00:18:41,800 --> 00:18:44,080
Hala ere, saiatzera zoaz?
227
00:18:44,440 --> 00:18:47,320
Ziur? Erronka jo nahi diozu
Jainkoari?
228
00:18:47,920 --> 00:18:49,840
ALGARA
229
00:18:58,480 --> 00:19:00,160
Usopp! Heldu eskutik!
230
00:19:00,200 --> 00:19:01,600
Eskua!
231
00:19:15,720 --> 00:19:18,720
Berandu zabiltza zeure burua
salbatu nahian!
232
00:19:21,680 --> 00:19:23,040
Usopp!
233
00:19:35,000 --> 00:19:36,280
Aurrera!
234
00:19:36,960 --> 00:19:39,360
El...
Sanji! Ez!
235
00:19:39,720 --> 00:19:41,400
Eman, Nami!
236
00:19:42,320 --> 00:19:44,080
Thor!
237
00:19:45,400 --> 00:19:48,200
EZTANDA
238
00:19:49,720 --> 00:19:53,480
Itxaron, Usopp! Zergatik
azeleratu duzu?
239
00:19:53,520 --> 00:19:54,640
Sanji atzean geratu da!
240
00:19:54,680 --> 00:19:58,760
Egon lasai! Azkar! Berak hala
erabaki du, eta...
241
00:19:58,800 --> 00:20:00,640
segi aurrera!
242
00:20:14,640 --> 00:20:16,440
ALGARA
243
00:20:16,520 --> 00:20:20,800
Salto egin dute. Ez dira
ohartzen nire erasoak noraino...
244
00:20:21,040 --> 00:20:25,000
...iristen diren. Ez dute nigandik
aldentzea lortuko.
245
00:20:29,080 --> 00:20:30,560
Jainkoa...
246
00:20:32,840 --> 00:20:35,560
Azken gauza bat esan nahi nizuke.
247
00:20:38,480 --> 00:20:40,400
Zera da...
248
00:20:42,480 --> 00:20:44,760
Barkatu, baina...
249
00:20:49,120 --> 00:20:51,120
Zera eskatu nahi nizun...
250
00:20:51,160 --> 00:20:53,560
hau pizteko... poxpolo bat.
251
00:20:53,600 --> 00:20:57,800
A, bai? Besterik ez?
252
00:20:59,200 --> 00:21:03,640
Ene... Nola izan zaitezke hain
hotza?
253
00:21:18,320 --> 00:21:20,600
EZTANDA
254
00:21:28,560 --> 00:21:31,680
Hara! Zer? Nire Arka!
255
00:21:31,760 --> 00:21:33,560
Nola izan zaitezke...
256
00:21:33,640 --> 00:21:34,840
hain hotza?
257
00:21:38,200 --> 00:21:40,440
Baina... Ez da izango!
258
00:21:41,960 --> 00:21:47,720
Madarikatua! Zertan aritu zara
nire Arkaren barruan?
259
00:21:51,800 --> 00:21:53,040
Jarraituko du
260
00:23:10,320 --> 00:23:11,640
A zer tximista puska!
261
00:23:11,680 --> 00:23:13,840
Hemen geratuz gero, izar-hauts
bihurtuko gara!
262
00:23:13,880 --> 00:23:15,840
Itsasontzietara! Lurralde hau
suntsitu aurretik...
263
00:23:15,880 --> 00:23:17,320
...alde egin behar dugu!
264
00:23:17,360 --> 00:23:19,440
Zeruko uharteak desagertu egingo
dira?
265
00:23:19,480 --> 00:23:21,760
Ea ba! Has dadila nire festa!
266
00:23:21,800 --> 00:23:25,040
Bukatu da. Ez dago leku
segururik Skypiean!
267
00:23:25,080 --> 00:23:26,680
One Pieceren hurrengo atala...
268
00:23:26,720 --> 00:23:30,240
"Etsipen beltza! Zeruko uharteak
desagertzeko zorian!"
269
00:23:30,280 --> 00:23:31,360
Piraten erregea izango naiz!