1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.
2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!
3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!
4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!
5
00:02:06,920 --> 00:02:09,880
Beste gerlari bat hil da.
6
00:02:09,920 --> 00:02:11,760
-Eta, ondoren, lurrikara izan dugu.
7
00:02:11,800 --> 00:02:13,320
Aluak!
8
00:02:16,960 --> 00:02:21,160
Deabru arraioak! Geuk egingo
ditugu zuekikoak!
9
00:02:21,200 --> 00:02:22,720
Baina ez gara horretan geratu!
10
00:02:22,760 --> 00:02:23,640
Egon! Egon! Hori arriskutsua da!
11
00:02:23,680 --> 00:02:24,640
Geldi!
12
00:02:31,680 --> 00:02:33,080
Seto! Alde hortik!
13
00:02:33,120 --> 00:02:35,440
-Zertan ari zara, baina?
14
00:02:35,480 --> 00:02:38,120
-Shandorako gerlariak paregabeak
dira eta...
15
00:02:38,160 --> 00:02:41,800
beti harrotasuna erakutsi behar
dute!
16
00:02:41,840 --> 00:02:43,280
Baina, ume!
17
00:02:46,280 --> 00:02:48,760
Madarikaziotik libre!
18
00:02:48,800 --> 00:02:50,840
Gerlari handiaren malkoak!!"
19
00:02:53,920 --> 00:02:58,320
Oraintxe zeruan ikusten duzun
eguzkia mendebaldean etzatean...
20
00:03:00,760 --> 00:03:03,360
zure gizonen bizitzak...
21
00:03:03,400 --> 00:03:05,400
eskainiko dizkiegu jainkoei.
22
00:03:13,240 --> 00:03:14,520
Ez ba!
23
00:03:16,000 --> 00:03:18,840
ALGARA
24
00:03:20,200 --> 00:03:22,520
Pitzadura horretan harrapatuta
geratzea ere!
25
00:03:22,560 --> 00:03:25,880
Hala nahi izan dute jainkoek.
26
00:03:25,920 --> 00:03:29,240
Ez dakit nola segitzen duzun bizirik.
27
00:03:30,160 --> 00:03:33,320
OIHUA
28
00:03:38,520 --> 00:03:40,480
Mm? Lurrikara?
29
00:03:47,560 --> 00:03:51,960
OIHUA
30
00:03:55,640 --> 00:03:59,960
Prestatu zeremonia! Ekarri
sakrifizioak aldarera!
31
00:04:00,000 --> 00:04:01,920
Mesedez! Itxaron pixka bat!
32
00:04:01,960 --> 00:04:03,400
Laster etorriko da almirantea.
33
00:04:03,440 --> 00:04:05,120
Itxaron bi ordu! Ez! Ordubete!
34
00:04:05,160 --> 00:04:08,160
Mesedez! Zergatik hil nahi
gaituzue sutan erreta?
35
00:04:10,280 --> 00:04:13,840
Eguzkia badoa. Aurki hasiko da
zeremonia.
36
00:04:15,480 --> 00:04:18,040
Hori da gizonaren itxura!
37
00:04:18,360 --> 00:04:22,560
Jainkoei erronka jo, eta txukuna
bukatu duzu!
38
00:04:23,760 --> 00:04:26,040
Zeri diozu halako beldurra?
39
00:04:26,080 --> 00:04:27,400
Beldurra?
40
00:04:27,440 --> 00:04:31,720
Zure izu zentzugabeari aurre
egiteko hiltzen duzu jendea,...
41
00:04:31,760 --> 00:04:35,400
...zeure burua engainatuz.
Neure burua engainatuz?
42
00:04:35,440 --> 00:04:38,600
Zure sakrifizioak... errugabeen
hilketak dira!
43
00:04:44,240 --> 00:04:47,840
Ehunka urte daramatzagu ohitura
hauekin bizitzen!
44
00:04:47,880 --> 00:04:51,840
Horrek ez du esan nahi zuzenak
direnik!
45
00:04:52,520 --> 00:04:56,040
Itxi ahoko zuloa, arrotza!
46
00:04:57,040 --> 00:05:01,360
Zuk balio handia ematen diezu
zure jainkoei, baina jendearen...
47
00:05:01,400 --> 00:05:03,360
...bizitzak... gehiago balio du!
48
00:05:05,280 --> 00:05:08,240
Ekarri sakrifizioak aldarera!
49
00:05:08,280 --> 00:05:11,160
Erre denak jainkoen izenean!
50
00:05:18,400 --> 00:05:21,360
Beldurra! Lagundu!
51
00:05:23,720 --> 00:05:26,160
Ez zait buruan sartzen zuek...
52
00:05:27,880 --> 00:05:31,640
neska gajo bati bizia kentzea
hain axolagabe!
53
00:05:31,680 --> 00:05:34,480
Horrelako zerbait egiten duena...
54
00:05:34,520 --> 00:05:36,160
ez da pertsona!
55
00:05:38,960 --> 00:05:41,720
Axolagabe" esan duzu?
56
00:05:43,720 --> 00:05:46,800
Atzo ikusi zenuen neska...
57
00:05:47,480 --> 00:05:50,000
nire alaba da!
58
00:05:51,400 --> 00:05:54,440
Zure alabari... eskatu diozu...
59
00:05:54,480 --> 00:05:56,000
biziari uko egiteko?
60
00:05:56,040 --> 00:06:01,040
Zuek ez duzue ulertzen zenbateko
indarra duten gure aztiak...
61
00:06:01,080 --> 00:06:03,600
...jainkoengandik entzuten
dituen hitzek!
62
00:06:03,640 --> 00:06:07,280
Haien aginduak bete behar ditu
herriak!
63
00:06:07,320 --> 00:06:10,720
Ezin naiz hasi nire alabari
bizia salbatzen!
64
00:06:18,160 --> 00:06:20,040
Aurrekoa baino txikiagoa da...
65
00:06:20,080 --> 00:06:22,640
Kashigami Jainkoaren kumea!
66
00:06:22,680 --> 00:06:26,480
Zuri zigorra ezartzera dator
jainkoen odola!
67
00:06:26,520 --> 00:06:28,760
Zigorrak eta txorakeriak!
68
00:06:30,160 --> 00:06:34,160
Orain dela 60 urte inguru, nire
lurraldean...
69
00:06:34,200 --> 00:06:38,960
ehun 1000 lagun baino gehiagoren
biziak eraman zituen izurrite batek.
70
00:06:39,000 --> 00:06:42,360
Orain zuen herria jo duen
zuhaitzetako sukar berak.
71
00:06:42,400 --> 00:06:45,720
Baina, azken urteotan, sukarrak
ez du inortxo ere hil!
72
00:06:46,240 --> 00:06:52,040
Badakizu zergatik? Sendabidea
aurkitu diogulako!
73
00:06:53,360 --> 00:06:57,920
Oraintxe bertan, kona
zuhaitzaren azala daukat eskuan.
74
00:06:57,960 --> 00:07:02,280
Hemendik ateratzen dut konina
izeneko sendabidea!
75
00:07:02,400 --> 00:07:06,600
Honekin itzultzen banaiz, zure
herria salbatuko dut!
76
00:07:10,640 --> 00:07:15,000
Konturatzen zara zenbat
pertsonak hil behar izan duten?
77
00:07:15,040 --> 00:07:18,960
Alferrikako zenbat sakrifizio
egin dituzuen?
78
00:07:19,360 --> 00:07:24,880
Zuek denok aurrerapen handi honi
ostikoka ari zarete!
79
00:07:24,920 --> 00:07:29,160
Horregatik esaten dut zuen
tribuko zeremonia horiek...
80
00:07:29,200 --> 00:07:35,800
...iraingarriak direla! Jainkoaren
zigorra izango ote da hilko nauena?
81
00:07:35,840 --> 00:07:39,680
Ala lurrikara? Madarikazioak
hilko du zure herria?
82
00:07:39,720 --> 00:07:46,280
Ala gaixotasunak? Hainbesteko
beldurra diezu jainkoei?
83
00:07:49,640 --> 00:07:52,080
Nik ederki antzematen diot...
84
00:07:52,120 --> 00:07:54,160
zentzuz hizketan ari denari.
85
00:07:57,280 --> 00:08:02,720
Esadazu! Zure ustez, zer da...
86
00:08:03,000 --> 00:08:04,200
oraintxe hil dudana?
87
00:08:07,200 --> 00:08:08,320
Sugea.
88
00:08:08,360 --> 00:08:14,720
Ez! Bete behar nuen agindua
hautsi eta jainko bat hil dut!
89
00:08:15,680 --> 00:08:20,240
Baina zuk sugea deitzen diozu
honi, eta madarikazioari,...
90
00:08:20,280 --> 00:08:22,360
...berriz, gaixotasuna!
91
00:08:26,840 --> 00:08:31,720
Salbatuko al duzu benetan...
nik hainbesteraino maite dudan herria?
92
00:08:31,760 --> 00:08:34,960
Herria salbatzeko gai zara?
93
00:08:35,680 --> 00:08:37,720
Gai naiz!
94
00:09:36,720 --> 00:09:44,520
BARREAK
95
00:09:50,320 --> 00:09:53,040
Ai ene! Sugea!
96
00:09:53,080 --> 00:09:56,200
Baina hau... E! Kalgara!
97
00:09:56,240 --> 00:09:57,280
Begira!
98
00:09:59,360 --> 00:10:02,240
Halakorik! Suge zikin haren
biloba da!
99
00:10:03,280 --> 00:10:05,440
Suge zikina?
100
00:10:07,600 --> 00:10:09,200
Suge zikina!
101
00:10:09,240 --> 00:10:11,320
ALGARAK
102
00:10:12,480 --> 00:10:15,480
Bi horiek pitzatuta daude!
103
00:10:15,520 --> 00:10:18,640
Lehentxeago elkar ito eta jan
beharrean, eta orain berriz...
104
00:10:18,680 --> 00:10:20,680
...lagun minak dira!
105
00:10:21,240 --> 00:10:23,880
Kalgara ez da batere jatorra
herritarrekin.
106
00:10:23,920 --> 00:10:27,040
Lehenbiziko aldiz ikusten dut
horrela barrez!
107
00:10:30,600 --> 00:10:33,200
Lasai. Zatoz nirekin.
108
00:10:34,160 --> 00:10:36,120
Hortik behera jaitsiko gara.
109
00:10:36,160 --> 00:10:37,080
Jaitsi?
110
00:10:37,880 --> 00:10:46,200
KANPAI HOTSA
111
00:10:48,280 --> 00:10:51,600
Hara! Kanpai-hotsa! Aizu!
112
00:10:51,640 --> 00:10:54,720
Kalgara! Nondik dator
kanpai-hots eder hori?
113
00:10:54,760 --> 00:10:56,480
Segidazu eta ikusiko duzu.
114
00:10:57,880 --> 00:11:00,160
KANPAI HOTSA
115
00:11:05,600 --> 00:11:08,440
KANPAI HOTSA
116
00:11:15,120 --> 00:11:21,680
KANPAI HOTSA
117
00:11:42,800 --> 00:11:44,480
Hemen dira!
118
00:11:45,400 --> 00:11:47,440
Mingaina jan dizu katuak?
119
00:11:47,480 --> 00:11:49,880
Hauxe da Shandora, urrezko hiria.
120
00:11:49,920 --> 00:11:52,320
Bizirik irtendakoak gara!
121
00:11:52,360 --> 00:11:56,560
Urrezko hiria! Nire ametsetakoa
bezalakoa da!
122
00:11:58,120 --> 00:12:00,480
Den-dena urrezkoa da
123
00:12:00,520 --> 00:12:01,800
Ona!
124
00:12:01,840 --> 00:12:04,960
Hiri osoa da altxorra!
125
00:12:05,000 --> 00:12:07,680
E! E! Itxaron, mutilak!
126
00:12:08,880 --> 00:12:13,440
Lasai! Bete zuen itsasontzia
hemengo urreaz, baina utzi...
127
00:12:13,480 --> 00:12:14,880
...kanpandorrea!
128
00:12:16,520 --> 00:12:20,160
Seto! Erakutsiezu altxorra non
dagoen.
129
00:12:20,440 --> 00:12:21,480
Bai!
130
00:12:21,520 --> 00:12:24,720
Baina ondo iruditzen zaizu?
131
00:12:24,760 --> 00:12:27,160
Herritar guztien oniritzia daukat.
132
00:12:27,200 --> 00:12:31,360
Gure tribua halako izurrite
latzetik salbatu duzulako.
133
00:12:31,400 --> 00:12:33,080
Hau ez da ezer.
134
00:12:34,160 --> 00:12:36,360
Zu bai eskuzabala, gerlari
handia!
135
00:12:36,520 --> 00:12:39,920
Baina urrezko hiri hau zaintzen
aritu zarete orain arte eta!
136
00:12:40,600 --> 00:12:43,800
Hori da! Hiri hau zaintzen aritu gara.
137
00:12:43,840 --> 00:12:49,080
Baina... ez gara altxorrak
zaintzen aritu!
138
00:12:49,120 --> 00:12:52,520
Ez! Ikusi zer aritu garen zaintzen!
139
00:12:53,680 --> 00:12:58,800
ALGARAK
140
00:13:00,200 --> 00:13:02,680
Harri hau aritu gara zaintzen!
141
00:13:04,840 --> 00:13:08,040
Zer dira hauek, baina?
Hitzak?
142
00:13:08,960 --> 00:13:12,920
Kondaira bat da. Foneglifoa du izena.
143
00:13:13,760 --> 00:13:15,960
Geuk ere ez dakigu irakurtzen.
144
00:13:16,320 --> 00:13:19,520
Zer da, zuen arbasoek aspaldi
idatzitakoa?
145
00:13:22,760 --> 00:13:26,080
Dakigun bakarra da Shandora
izeneko hiri hau harri hauxe...
146
00:13:26,120 --> 00:13:30,120
...babestu nahian borrokatu eta
jausi zela.
147
00:13:32,520 --> 00:13:37,120
Garai batekoak bezain tinko
jarraitu behar dugu zaintzen.
148
00:13:37,160 --> 00:13:40,320
Honexek frogatzen du gure
arbasoek borrokan egin eta...
149
00:13:40,360 --> 00:13:42,480
...bizirik jarraitu zutela.
150
00:13:45,680 --> 00:13:49,080
Jainkoak balira bezala gurtzen
ditugu gure arbasoak.
151
00:13:49,120 --> 00:13:54,720
Ez nekien, baina, nik entzundako
hotsa urrezko kanpai honena zela
152
00:13:57,400 --> 00:14:00,440
Kanpai honek hizketan daki.
153
00:14:00,480 --> 00:14:01,160
Hizketan?
154
00:14:01,800 --> 00:14:07,320
Zeruan dauden gure arbasoak
bidean galdu gabe lurralde eder...
155
00:14:07,360 --> 00:14:10,440
...honetara itzuli ahal izan
daitezen...
156
00:14:10,480 --> 00:14:15,920
jarraitzen dugu urrezko kanpai
hau jotzen, esanez bezala:...
157
00:14:15,960 --> 00:14:17,400
..."Hemen gaude!"
158
00:14:18,840 --> 00:14:23,960
Honen hotsak zabaltzen du
Shandoraren garai bateko ospea...
159
00:14:24,000 --> 00:14:26,400
itsasoaren mutur batetik bestera!
160
00:14:28,080 --> 00:14:30,960
Inoiz ihes egin edo ezkutatu gabe!
161
00:14:31,960 --> 00:14:37,200
Horregatik deitzen diogu kanpai
zoragarri honi "Shandorako sua".
162
00:14:37,240 --> 00:14:41,040
Eta horregatik dauka halako hots
bikaina!
163
00:14:41,080 --> 00:14:42,280
Hala dauka, ezta?
164
00:14:42,320 --> 00:14:43,200
Bai!
165
00:14:44,800 --> 00:14:49,600
Kanpai honen sua gureganaino
iritsi eta hona etortzen lagundu digu.
166
00:14:52,040 --> 00:14:55,040
Ezinezkoa zenean entzun nuen:...
167
00:14:55,080 --> 00:14:57,680
...ekaitz gogor baten erdian.
168
00:15:02,080 --> 00:15:04,640
Zuk ere gogoko duzu kanpai honen
hotsa?
169
00:15:04,680 --> 00:15:10,040
Lehengo eguneko... suge erraldoia
bezain handia egingo zara?
170
00:15:15,800 --> 00:15:18,240
100 urte itxaron beharko dira
horretarako!
171
00:15:18,280 --> 00:15:20,480
ALGARAK
172
00:15:20,520 --> 00:15:24,800
Aizu! Geratu hemen nahi duzun
arte, Noland!
173
00:15:24,840 --> 00:15:27,480
Duela 400 urte Shandora erori
zenetik...
174
00:15:27,520 --> 00:15:30,640
uharte honetara etorri diren
lehen bisitariak zarete!
175
00:15:30,680 --> 00:15:32,760
Eskuzabala izan nahi dut
zurekin.
176
00:15:33,800 --> 00:15:35,800
Asko estimatzen dizut.
177
00:15:35,840 --> 00:15:39,760
Landareak bildu nahi nituzke
oihanean, eta izurri honen...
178
00:15:39,800 --> 00:15:41,080
...kontrako tratamendua bukatu.
179
00:15:41,120 --> 00:15:45,560
Almirante jauna! Almirante
jauna!
180
00:15:45,600 --> 00:15:47,120
Hara, hara! Baina zer itxura da
hori?
181
00:15:47,160 --> 00:15:49,440
Ikusi! Betiereko ipar-orratza!
182
00:15:49,480 --> 00:15:52,080
Eta mapa bat, jauna! Mapa bat!
183
00:15:52,120 --> 00:15:54,880
Arrotzei kendu genizkien horiek
biak.
184
00:15:55,760 --> 00:15:58,760
Mapa hau... uharte honena da?
185
00:15:59,120 --> 00:16:02,600
Bai. Gure uharteak kaskezur
forma dauka.
186
00:16:03,440 --> 00:16:07,560
"Shandora" hitzak kaskezurraren
eskuineko begia" esan nahi du...
187
00:16:08,240 --> 00:16:10,480
eta hiri honen kokapena
adierazten du.
188
00:16:14,000 --> 00:16:18,320
Zaindu zeuen buruak eta hartu
atseden!
189
00:16:18,360 --> 00:16:20,360
-Mila esker, mediku jauna!
190
00:16:23,000 --> 00:16:27,480
-Aizue, etorri! Nolandek fruitu
berezi batzuk emango dizkigu!
191
00:16:27,520 --> 00:16:32,360
Berotegi bat daukat
itsasontzian, landare pila batekin.
192
00:16:32,400 --> 00:16:35,800
Hemengo lurrerako egokiak diren
hazi eta ernamuin batzuk utziko...
193
00:16:35,840 --> 00:16:39,120
...dizkizuet.
Goxoa al da?
194
00:16:39,160 --> 00:16:40,920
Bai horixe! Eta oso elikagarria!
195
00:16:43,720 --> 00:17:03,520
ALGARAK
196
00:17:24,800 --> 00:17:37,760
ALGARAK
197
00:17:41,200 --> 00:17:45,960
Ea ba! Gaur ere gogor egin behar
dugu lan!
198
00:17:46,000 --> 00:17:47,720
Gogor lan egin zertan?
199
00:17:47,760 --> 00:17:49,240
Festarako sua pizten?
200
00:17:49,280 --> 00:17:52,640
ALGARAK
201
00:17:56,920 --> 00:18:02,240
Zergatik? Zergatik egin du
medikuak hau?
202
00:18:06,520 --> 00:18:09,960
-Buruzagi! Noland eta bere
gizonak datoz!
203
00:18:10,800 --> 00:18:13,680
-Ez aipatu bart gauean gertatu
dena, entzun?
204
00:18:14,640 --> 00:18:17,520
Hemendik egun gutxitara
itsasoratuko omen dira.
205
00:18:17,560 --> 00:18:20,240
Ez zaitezte hasi... liskarrean edo...
206
00:18:20,280 --> 00:18:22,320
borrokan!
207
00:18:22,360 --> 00:18:24,480
-Ezinezkoa da... gizon horiekin...
208
00:18:24,520 --> 00:18:26,080
traturik izatea!
209
00:18:26,360 --> 00:18:29,520
-Egia da sendatu egin
gaituela baina...
210
00:18:29,560 --> 00:18:31,720
jainko bat hil du!
211
00:18:31,760 --> 00:18:36,200
-Hankapean ibili behar al dute
gure historia?
212
00:18:36,240 --> 00:18:41,560
-Eutsiozue! Ito ezazue zuen sumin
hori eta itxaron doazen arte!
213
00:18:41,600 --> 00:18:44,280
-Hemen dira!
214
00:18:46,720 --> 00:18:49,720
Kaixo denoi! Kalgara hemen da?
215
00:18:59,200 --> 00:19:02,000
Zer pasatzen da? Zergatik ilundu
zaie denei kopeta?
216
00:19:02,040 --> 00:19:03,120
Non dago Kalgara?
217
00:19:03,160 --> 00:19:05,240
Zuek hemen kanpotarrak zarete!
218
00:19:06,080 --> 00:19:09,760
Kalgarak esan du... ez
zaituztela gehiago ikusi nahi!
219
00:19:09,800 --> 00:19:10,760
Seto!
220
00:19:14,120 --> 00:19:16,040
-Baina, noiz joango zarete...
221
00:19:16,080 --> 00:19:17,760
hemendik behingoz?
222
00:19:19,920 --> 00:19:23,840
Zer da hau? Gorrotoa hartu
digute bat-batean.
223
00:19:24,520 --> 00:19:26,400
E! Itxaron ezazue, baina!
224
00:19:26,440 --> 00:19:29,000
Zergatik aldatu duzue jarrera?
225
00:19:29,040 --> 00:19:33,920
Nahikoa da! Segi dezagun lanean!
226
00:19:35,480 --> 00:19:37,960
Oraindik... baso bat daukagu
bisitatzeko.
227
00:19:40,760 --> 00:19:42,640
Kalgara! Hor zaude eta!
228
00:19:42,680 --> 00:19:46,240
Noland zutaz galdezka ari da!
229
00:19:46,280 --> 00:19:48,600
Ez dut bere aurpegia gehiago
ikusi nahi.
230
00:19:48,640 --> 00:19:53,560
Parean jartzen bazait, jo eta
bertan hilko dut!
231
00:19:58,920 --> 00:20:03,400
Kanpaiak ez du gaur jo, ezta?
232
00:20:03,440 --> 00:20:07,160
Ez. Lehenbiziko aldia da, hemen
daramagun hilabete osoan.
233
00:20:08,120 --> 00:20:09,560
Almirante jauna!
234
00:20:09,600 --> 00:20:12,720
Etzidamu bukatuko dut oihan osoa
aztertzen.
235
00:20:12,760 --> 00:20:14,840
Bai, jauna.
236
00:20:14,880 --> 00:20:19,600
Esan marinelei hiru egun barru
itsasoratuko garela.
237
00:20:19,640 --> 00:20:23,120
Lehorrarekin gehiegi zaletu
aurretik joan behar dugu!
238
00:20:23,960 --> 00:20:28,160
Almirantea! Egia esan, joan egin
nahi dut uharte zakar honetatik.
239
00:20:28,200 --> 00:20:30,840
Gure lana bukatutakoan joango gara!
240
00:20:30,880 --> 00:20:32,040
Egin lo!
241
00:20:34,040 --> 00:20:36,200
Bizi zaitez hemen, Noland!
242
00:20:36,240 --> 00:20:39,160
Aizu! Zergatik ez zara
Mousserekin ezkontzen?
243
00:20:39,200 --> 00:20:42,520
A zer ateraldia! Etxean zain
daukat familia.
244
00:20:42,560 --> 00:20:44,440
Tartean, Mousseren adineko alaba
ere bai!
245
00:20:44,480 --> 00:20:45,960
Itzuli beharra daukat.
246
00:20:46,000 --> 00:20:49,280
Kalgarak esan du... ez
zaituztela gehiago ikusi nahi!
247
00:20:50,320 --> 00:20:52,120
Baina noiz joango zarete...
248
00:20:52,760 --> 00:20:53,880
hemendik behingoz?
249
00:21:06,520 --> 00:21:08,920
Badakit hor zaudela, Kalgara!
250
00:21:08,960 --> 00:21:14,280
Atera agerira! Erabat
egoskortuta zabiltza!
251
00:21:14,320 --> 00:21:18,360
Esan arrazoia! Ez dut ulertzen
zer gertatzen den.
252
00:21:18,400 --> 00:21:21,120
Laster itsasoratuko gara.
253
00:21:21,160 --> 00:21:22,560
Ez dut honela joan nahi.
254
00:21:37,240 --> 00:21:40,240
Ez dut zure aurpegia ikusi nahi!
255
00:21:40,280 --> 00:21:42,640
Zure emaztea alarguntzea nahi
duzu?
256
00:21:47,480 --> 00:21:48,520
Kalgara!
257
00:21:51,480 --> 00:21:53,760
Jarraituko du
258
00:23:10,120 --> 00:23:12,600
Kanpaiak bere esanahia galdu du!
259
00:23:12,640 --> 00:23:15,040
Neure buruari bakarrik begiratu
diot!
260
00:23:15,080 --> 00:23:19,240
Zure "aurrerapenek" sakrifizio
hauek eskatzen badituzte, ez...
261
00:23:19,280 --> 00:23:21,160
...zintugun gure artean onartu
behar!
262
00:23:21,200 --> 00:23:23,040
Arrazoiarekin daude haserre.
263
00:23:23,080 --> 00:23:26,760
Ez dugu barkamenik! Itzul
gaitezen Lvneel erreinura!
264
00:23:26,800 --> 00:23:28,320
One Piecereen hurrengo atalean...
265
00:23:28,360 --> 00:23:29,680
"Elkarren lagun betiko!
266
00:23:29,720 --> 00:23:31,560
Kanpaia itsasoetan barrena deika!"
267
00:23:31,600 --> 00:23:34,200
Piraten erregea izango naiz!