1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.

2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!

3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!

4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!

5
00:02:15,040 --> 00:02:24,200
G8 gure gotorlekua! Piratentzat
debekatua.

6
00:02:25,520 --> 00:02:35,800
108 kanoiak dira trikuaren
arantza latzak!

7
00:02:37,280 --> 00:02:41,080
-G8 gure gotorlekua!

8
00:02:42,600 --> 00:02:46,760
Antza denez, azkenaldian, gure
gotorlekuak ez du ospe onik...

9
00:02:46,800 --> 00:02:47,720
...Itsas Armadan.

10
00:02:47,760 --> 00:02:52,920
Bai, hori diote. "Triku loti
geldoak" izengoitia jarri omen digute.

11
00:02:52,960 --> 00:02:56,400
Ez naiz harritzen. Piratek ez
digute eraso azken urteotan, eta...

12
00:02:56,440 --> 00:02:58,000
...ez dugu ezer egiten.

13
00:02:58,040 --> 00:02:59,840
Zer esan duzu?

14
00:02:59,880 --> 00:03:03,160
Ez dut nik esan. Esamesa da.

15
00:03:03,200 --> 00:03:05,720
Esamesa!

16
00:03:06,760 --> 00:03:11,480
Hor konpon! Bake-bakean bizitzea
gauza ona da.

17
00:03:11,520 --> 00:03:15,080
G8 gure gotorlekua!

18
00:03:27,320 --> 00:03:29,520
Gaugiro ederra!

19
00:03:39,120 --> 00:03:42,440
A zer astindua jaso duen
itsasontzi honek!

20
00:03:42,480 --> 00:03:44,640
-Aste osoa beharko dugu
konpontzeko.

21
00:03:44,680 --> 00:03:46,360
-Ba hiru egun besterik ez
dauzkagu.

22
00:03:46,400 --> 00:03:47,360
-Baita zera ere!

23
00:03:47,400 --> 00:03:51,720
-Mendi batean behera erori ote da
itsasontzi hau?

24
00:03:54,240 --> 00:03:56,280
-Mekao jauna...

25
00:03:56,320 --> 00:04:00,240
-Arrazoi polita! Mendi batean
behera eroriko zen, bai, honela...

26
00:04:00,280 --> 00:04:00,800
...hondatzeko.

27
00:04:00,840 --> 00:04:04,320
-E, aizue! Baliteke zeruan behera
erori izana ere.

28
00:04:04,360 --> 00:04:07,440
-Bai zera! Seguru asko
itsas-kanala joko zuen,...

29
00:04:07,480 --> 00:04:08,640
...porturatzen ari zela.

30
00:04:08,680 --> 00:04:10,520
-Bai, kanala oso estua da.

31
00:04:10,560 --> 00:04:13,120
Nabigatzaile onentzat ere zaila.

32
00:04:14,600 --> 00:04:18,840
-Aizue, utz ditzagun berriketak
eta goazen berriro lanera!

33
00:04:18,880 --> 00:04:20,120
-Bai, bai.
-Bai, bai.

34
00:04:24,600 --> 00:04:29,480
-Ene ba! Gaur egungo marinelek ez
dituzte itsasontziak maite.

35
00:04:40,120 --> 00:04:43,040
-Zer gertatzen da, Mekao jauna?

36
00:05:11,440 --> 00:05:12,760
-Larrialdia! Itsasontzi pirata
zital bat infiltratu da!"

37
00:05:17,920 --> 00:05:22,400
-Larrialdia! Zerutik etorritako
objektu handi batek inbaditu...

38
00:05:22,440 --> 00:05:25,480
...gaitu!
-Zerutik etorritako...

39
00:05:25,520 --> 00:05:26,880
objektu handi bat?

40
00:05:26,920 --> 00:05:31,880
SIRENA

41
00:05:36,000 --> 00:05:38,840
Objektu ezezagun batek inbaditu
du basea!

42
00:05:39,080 --> 00:05:42,560
Bizkor! Zaindu itsas kanala!

43
00:05:42,600 --> 00:05:44,200
Zuek patruilatu kostaldea!

44
00:05:44,240 --> 00:05:46,360
Tiratzaileak! Agudo!

45
00:05:46,400 --> 00:05:49,080
Jo! Logalea!

46
00:05:50,720 --> 00:05:51,880
-Itxi kanala!

47
00:06:14,160 --> 00:06:19,280
-Hortxe bertan daude! Lauretan!

48
00:06:19,320 --> 00:06:21,960
-Lauretan! Piztu argi guztiak!

49
00:06:36,680 --> 00:06:39,680
-O- ontzi pirata bat! Piraten bandera!

50
00:06:39,720 --> 00:06:43,960
Kaskezurra eta lastozko txapela!

51
00:06:44,000 --> 00:06:45,320
Lasto-txapel piratak!

52
00:06:45,400 --> 00:06:47,120
Ze- zer?
Ze- zer?

53
00:06:47,960 --> 00:06:50,080
Prest! Makurtu!

54
00:06:50,680 --> 00:06:53,680
Apuntatu lasto-txapel piraten
ontziari!

55
00:06:55,200 --> 00:06:58,120
-Lasto-txapelak diozue?

56
00:07:08,680 --> 00:07:12,880
-Drake tenientea! Lasto-txapel
piratak infiltratu zaizkigu...

57
00:07:12,920 --> 00:07:13,960
...basean!

58
00:07:14,000 --> 00:07:17,360
Lasto-txapelak? Non dago
almiranteordea?

59
00:07:17,400 --> 00:07:21,320
Ba, ez dugu aurkitzen.

60
00:07:21,360 --> 00:07:24,040
Gizon hori! Non ote dabil?

61
00:07:25,720 --> 00:07:31,400
Hara-hara! Zerutik inbaditu
gaituzte, orduan...

62
00:07:45,480 --> 00:07:51,160
Eman amore berehala! Alde
guztietatik inguratuta zaudete!

63
00:08:00,800 --> 00:08:03,080
-Zerbait gertatzen da hor
kanpoan.

64
00:08:03,120 --> 00:08:05,720
-Bai. Piratek eraso ote digute?

65
00:08:08,800 --> 00:08:14,920
-Mm? Itxi ahoko zuloak
eta segi lanera!

66
00:08:14,960 --> 00:08:18,240
Entzun! 1000 lagunentzako afaria
prestatu behar dugu gaur!

67
00:08:18,280 --> 00:08:22,240
Bi ordu barru, gaueko txandako
mutil gosetuak etorriko dira.

68
00:08:22,280 --> 00:08:24,800
Ez gaude denbora alferrik
galtzeko!

69
00:08:24,840 --> 00:08:27,720
-Baina...
-Lehengo sirena...

70
00:08:29,400 --> 00:08:32,120
-Tira! Ez zaitezte kezkatu, mutilak!

71
00:08:32,160 --> 00:08:35,840
Gotorleku hau erortzen den
egunean eroriko da mundua ere.

72
00:08:35,880 --> 00:08:42,200
Gainera, Jessica haserretuta
ikustea beldurgarriagoa da...

73
00:08:42,240 --> 00:08:44,120
Baina, Jessica!

74
00:08:45,600 --> 00:08:46,640
Zer berri?

75
00:08:47,640 --> 00:08:51,640
Almiranteordea! Non ibili zara,
baina?

76
00:08:55,360 --> 00:08:57,120
Gaur ez dut ezer arrantzatu.

77
00:08:57,160 --> 00:08:59,040
Berriro, almiranteordea?

78
00:08:59,080 --> 00:09:01,280
Aizu, atzo polito bildu nuen.

79
00:09:01,320 --> 00:09:02,600
Ez naiz arrantzaz ari.

80
00:09:02,640 --> 00:09:05,760
Etengabe kanpoan bazabiltza...

81
00:09:05,800 --> 00:09:09,480
Lasai, gizona. Gau-arrantza ez
da denbora galtzea.

82
00:09:09,800 --> 00:09:11,040
ATE HOTSA

83
00:09:12,680 --> 00:09:14,880
Tenientea... Almiranteordea...

84
00:09:14,920 --> 00:09:18,760
Itsasontzi hori bertatik bertara
ikusi duten gizonek diotenez...

85
00:09:21,040 --> 00:09:22,760
De- denek diotenez...

86
00:09:22,800 --> 00:09:26,320
Esan ba!
Bota ezazu behingoz!

87
00:09:26,360 --> 00:09:31,120
Bai. Zera... ba... Mamuak ikusi
omen dituzte!

88
00:09:31,160 --> 00:09:34,280
-Hori da! Zerutik jausi da.

89
00:09:34,320 --> 00:09:36,240
Ez dakit zer den.

90
00:09:36,280 --> 00:09:40,520
Munstro iletsu bat agertu, salto
egin eta desagertu egin da!

91
00:09:40,560 --> 00:09:42,440
Eskuak! Eskuak!

92
00:09:42,480 --> 00:09:44,280
-Zer daukazu esateko eskuei
buruz?

93
00:09:44,320 --> 00:09:48,400
-Eskua pila bat atera zaizkit
gorputzean eta dena ilundu da...

94
00:09:48,440 --> 00:09:50,000
...bat-batean!

95
00:09:50,040 --> 00:09:54,280
-Ba, bai. Emakume baten esku leunak.

96
00:09:54,320 --> 00:09:56,320
Itsasontzi hori... fantasma da!

97
00:09:56,360 --> 00:09:57,400
-Fantasma da!
-Fantasma da!

98
00:09:57,920 --> 00:09:58,960
Ez izan ergela!

99
00:09:59,000 --> 00:09:59,960
Barkatu.

100
00:10:00,000 --> 00:10:02,280
Lasto-txapel piratak dira,
inondik ere!

101
00:10:02,320 --> 00:10:06,120
Ez da itsasontzi fantasma bat!

102
00:10:06,160 --> 00:10:07,880
Zer gehiago esan dute?

103
00:10:07,920 --> 00:10:10,520
Ontzia zerutik jausi dela?

104
00:10:10,560 --> 00:10:12,800
Mesedez!

105
00:10:12,840 --> 00:10:14,840
Bai... Zerutik jaustearena egia da.

106
00:10:14,880 --> 00:10:17,160
Nik neuk ikusi dut.

107
00:10:18,280 --> 00:10:21,320
Esan dizut... ez dudala denbora galdu.

108
00:10:23,760 --> 00:10:25,680
Ezta, tenientea?

109
00:10:43,440 --> 00:10:45,120
Orduan...

110
00:10:46,680 --> 00:10:49,440
itsasontzi fantasma da.

111
00:10:49,840 --> 00:10:52,400
Usain gozoa du!

112
00:11:05,600 --> 00:11:08,880
Teniente jauna! Begira zer
aurkitu dudan!

113
00:11:11,720 --> 00:11:13,400
Lingoteak eta koroa bat...

114
00:11:13,440 --> 00:11:15,120
Oso aspaldikoak dira.

115
00:11:16,160 --> 00:11:18,800
Aztarnategiren batetik
ostutakoak ote dira?

116
00:11:19,880 --> 00:11:21,520
Bidali laborategira!

117
00:11:21,560 --> 00:11:22,960
Bai, jauna.

118
00:11:23,880 --> 00:11:26,360
Etorri. Begira dezagun
barrualdean.

119
00:11:31,080 --> 00:11:34,760
HEGAZTIAREN TXILIOAK

120
00:11:35,640 --> 00:11:36,800
Hegazti bat?

121
00:11:36,840 --> 00:11:39,480
Hor dago. Hegoaldeko txori
arrunt bat da.

122
00:11:39,520 --> 00:11:41,720
Ez da beldurtzekoa.
Hegoaldeko txoria?

123
00:11:41,760 --> 00:11:44,080
Bai. Beti hegoaldera begira daude.

124
00:11:44,120 --> 00:11:48,000
Antzinako marinelek estimazio
handia zieten.

125
00:11:52,720 --> 00:11:54,520
Kendu! Kendu!

126
00:11:54,560 --> 00:11:57,200
Ondo zaude?

127
00:11:57,240 --> 00:11:59,160
Ez nuen uste hain gaiztoak
zirenik!

128
00:12:14,640 --> 00:12:17,400
Ondo zaintzen dute euren burua.

129
00:12:19,720 --> 00:12:22,960
Medikuntza- eta
historia-liburuak.

130
00:12:23,000 --> 00:12:27,480
Itsasontzi honetako mamuak
jantziak dira.

131
00:12:27,520 --> 00:12:29,280
Berriro mamuekin zatoz?

132
00:12:29,320 --> 00:12:30,480
A zer txorakeria!

133
00:12:36,640 --> 00:12:38,880
Mila esker zuen lanagatik!

134
00:12:38,920 --> 00:12:42,040
Segi itsasontzi fantasma miatzen
goi eta behe!

135
00:12:42,080 --> 00:12:43,880
Itsasontzi fantasma?

136
00:12:43,920 --> 00:12:45,640
Baina zer bilatu ere ez dakigu
eta!

137
00:12:45,680 --> 00:12:48,200
Eta mamuak azaltzen badira?

138
00:12:48,240 --> 00:12:50,360
Zer? Ulertu duzue?

139
00:12:50,400 --> 00:12:52,080
Bai, jauna!
Bai, jauna!

140
00:12:53,320 --> 00:12:57,000
Itsasontzi hori azkenaldian
Jayan izan dela dirudi.

141
00:12:57,760 --> 00:12:59,520
Kafea goxoa zen, ezta?

142
00:12:59,560 --> 00:13:00,480
Bai.

143
00:13:00,680 --> 00:13:04,280
Ba kafe horren koloreari eta
usainari esker, ez daukat zalantzarik:

144
00:13:04,320 --> 00:13:07,600
...Jayan izan dira. Baina, zu,
adoretsua izan zara.

145
00:13:07,640 --> 00:13:09,400
Hori jakin aurretik edan duzu
eta!

146
00:13:09,440 --> 00:13:10,680
Ene!

147
00:13:10,720 --> 00:13:14,640
Gainera, hegoaldeko hegazti
horiek Jayako oihanetan bizi da.

148
00:13:16,920 --> 00:13:21,200
Badakizue, ezta? Urreari buruzko
kondaira bat dago bertan.

149
00:13:21,240 --> 00:13:23,840
Jauna, orduan itsasontzi hori...

150
00:13:23,880 --> 00:13:28,080
Ez dakit eskifaia non dagoen,
baina geldialdia egin dute Jayan.

151
00:13:28,120 --> 00:13:29,440
Ez da itsasontzi fantasma!

152
00:13:29,480 --> 00:13:33,080
Ez. Nik lehenago ere ikusi izan
dut ontzi hori.

153
00:13:33,120 --> 00:13:34,840
Lasto-txapel piratena da.

154
00:13:34,880 --> 00:13:38,080
Baina, almiranteordea, kanpoan
itsasontzi fantasma dela esan...

155
00:13:38,120 --> 00:13:38,480
...duzu!

156
00:13:38,520 --> 00:13:42,880
Soldadu eta preso berriak
dauzkagu gotorlekuan.

157
00:13:42,920 --> 00:13:46,280
Lasto-txapelek inbaditu
gaituztela zabaltzen badugu, zer...

158
00:13:46,320 --> 00:13:50,040
...asmo duten jakin aurretik,
nahasmen handia sortuko da.

159
00:13:51,760 --> 00:13:54,640
Itsasontzi fantasma dela esango
dugu oraingoz.

160
00:13:54,680 --> 00:13:56,480
Errespetu osoz, jauna!

161
00:13:56,520 --> 00:14:00,000
Unitate berezi bat antolatu eta
pirata horiek aurkitu behar...

162
00:14:00,040 --> 00:14:03,160
...genituzke berehala! Mesedez,
utzi hau nire esku.

163
00:14:03,200 --> 00:14:04,800
Ez, ez dago presarik!

164
00:14:04,840 --> 00:14:05,560
Baina...

165
00:14:05,600 --> 00:14:07,680
Lehenbizi, gure defentsak
sendotuko ditugu.

166
00:14:07,720 --> 00:14:11,800
Indartu segurtasuna kostan eta
kanalean, mesedez.

167
00:14:11,840 --> 00:14:12,120
Bai!

168
00:14:12,160 --> 00:14:16,160
Zuk indartu segurtasuna
munizio-biltegian, espetxean eta...

169
00:14:16,200 --> 00:14:19,120
...pasabide nagusietan. Zure kontu
dena antolatzea!

170
00:14:19,160 --> 00:14:20,560
Bai, jauna.

171
00:14:20,920 --> 00:14:23,440
Burumakur zaude, tenientea!

172
00:14:23,480 --> 00:14:25,600
Ez.
Gaua luzea izango da.

173
00:14:25,640 --> 00:14:27,760
Ezingo dute gauza handirik egin.

174
00:14:27,800 --> 00:14:29,880
Eta guk ere ez, jakina.

175
00:14:29,920 --> 00:14:33,280
Itxaron argitu arte. Eta,
orduan, miatu gizon asko biltzen...

176
00:14:33,320 --> 00:14:34,760
...diren leku guztiak.

177
00:14:34,800 --> 00:14:37,160
Gizon asko biltzen diren lekuak
esan duzu?

178
00:14:37,200 --> 00:14:41,680
Hori da. Zaila da belardi
berdeetan bizi diren zomorro...

179
00:14:41,720 --> 00:14:44,880
...berdeak aurkitzea.
Lasto-txapelek gure uniformeak...

180
00:14:44,920 --> 00:14:49,920
...janzten badituzte... Fidatzen
naiz nire gizonen gaitasunaz, baina...

181
00:14:49,960 --> 00:14:53,920
baliteke pirata horiek gure
uniformeren bat lapurtzea.

182
00:14:56,800 --> 00:15:01,320
Kaleko txakurren antzera,
piratak beti daude gosetuta!

183
00:15:01,360 --> 00:15:04,760
Egin kasu. Miatu ezazue kantina
gosalorduan!

184
00:15:04,800 --> 00:15:05,680
Bai!
Bai!

185
00:15:07,520 --> 00:15:10,000
-Baina... non daude besteak?

186
00:15:14,520 --> 00:15:16,840
Zer leku da hau, baina?

187
00:15:24,320 --> 00:15:25,720
-Ai ene!

188
00:15:28,480 --> 00:15:31,640
-Eskerrak waver hau daukadan!

189
00:15:43,680 --> 00:15:46,760
Segurtasuna... benetan zorrotza da.

190
00:15:46,800 --> 00:15:47,880
Ez nago edonon.

191
00:15:58,400 --> 00:16:01,400
Leku hau... ez al da...

192
00:16:07,720 --> 00:16:12,320
-Hau da komeria! Gogorra da justu
hemen erori beharra!

193
00:16:12,480 --> 00:16:15,280
Nami eta Robin ondo ote
dabiltza, baina?

194
00:16:15,720 --> 00:16:16,720
TIROA

195
00:16:20,440 --> 00:16:21,600
-Zer duzu?

196
00:16:21,680 --> 00:16:24,160
Argi bat ikusi dut zuhaitz
horretan.

197
00:16:26,120 --> 00:16:27,840
Iruditu egin zaizu.

198
00:16:33,920 --> 00:16:36,120
-Ezin zigarro bat lasai erre!

199
00:16:51,080 --> 00:16:54,320
-Txahala. Txerria. Oilaskoa.

200
00:16:54,680 --> 00:16:57,080
Txahala. Arraina. Oilaskoa.

201
00:16:57,120 --> 00:16:58,640
Okela! Okela! Okela!

202
00:17:00,920 --> 00:17:02,200
TRIPA HOTSAK

203
00:17:03,240 --> 00:17:07,000
Zeruko uhartetik irten garenetik
baraurik nago.

204
00:17:14,520 --> 00:17:16,520
Igarri nahi eta ezin!

205
00:17:16,760 --> 00:17:20,520
Chopper hemen balego, berehala
usainduko luke janaria!

206
00:17:23,160 --> 00:17:24,520
-Hementxe!

207
00:17:27,040 --> 00:17:28,280
Ene ba!

208
00:17:28,320 --> 00:17:31,760
Zainduta daukate. Ezin gara
Merryra hurbildu.

209
00:17:32,280 --> 00:17:33,280
-Belarri Lore!

210
00:17:34,600 --> 00:17:38,240
Ez omen zetorren inor itsasontzi
honetan.

211
00:17:38,320 --> 00:17:39,760
Hutsik heldu da.

212
00:17:39,880 --> 00:17:43,800
Ba mantenimenduko langileek
munstro bat ikusi dutela diote.

213
00:17:43,840 --> 00:17:47,680
Bai, eta itsasontzi fantasma
dela uste du almiranteordeak ere

214
00:17:47,880 --> 00:17:52,000
Hau da hau! Parte gaiztoko
itsasontzi hau zaindu behar...

215
00:17:52,040 --> 00:17:52,880
...izatea ere!

216
00:17:53,760 --> 00:17:59,080
Sinestezina! Itsas Armadakoek
Merry itsasontzi fantasma dela...

217
00:17:59,120 --> 00:18:03,360
...uste dute.
-Itsasontzi fantasma? Lotsagabeak!

218
00:18:03,400 --> 00:18:06,440
Auzitara eramango ditut!

219
00:18:06,480 --> 00:18:08,840
-Hori pentsatzea gure onerako da.

220
00:18:08,880 --> 00:18:11,520
Eta, zalantzarik gabe, Merryren
onerako ere bai.

221
00:18:11,560 --> 00:18:15,080
Izan ere, denbora emango digu.

222
00:18:16,200 --> 00:18:17,960
orain badakigunez...

223
00:18:18,000 --> 00:18:22,800
Egin kasu! Madarikatutako urrea
lapurtu dute aztarnategiren...

224
00:18:22,840 --> 00:18:23,560
...batetik!

225
00:18:23,600 --> 00:18:27,200
Ez esan halakorik! Nik ukitu
egin dut urre hori...

226
00:18:28,400 --> 00:18:31,440
Ma- mamua!

227
00:18:31,480 --> 00:18:33,480
Luffy lasto-txapel pirata...

228
00:18:33,520 --> 00:18:35,520
eta Zoro piraten ehiztaria.

229
00:18:35,560 --> 00:18:39,160
Tartean izango dira hamaika
eskuko emakumea eta munstro...

230
00:18:39,200 --> 00:18:44,360
...iletsua ere. Tazak zenbatuta,
zazpi dira.

231
00:18:44,400 --> 00:18:46,000
Gainerakoak, ziur aski...

232
00:18:46,040 --> 00:18:49,960
sukaldari trebe bat...

233
00:18:50,160 --> 00:18:52,560
mediku jakintsu bat...

234
00:18:52,600 --> 00:18:54,600
eta historialari bat.

235
00:18:55,160 --> 00:18:57,560
Soinu susmagarri bat entzun dut!

236
00:18:57,600 --> 00:18:59,080
-Hemendik! Agudo!

237
00:19:00,920 --> 00:19:03,480
-Zer da leku hau? Zer pasatzen da?

238
00:19:03,520 --> 00:19:05,120
Zer korridore aldrebes dira
hauek!

239
00:19:15,920 --> 00:19:22,040
Harrapatuta nago! Zer-zer egingo
dut?

240
00:19:27,640 --> 00:19:32,560
METAL HOTSA

241
00:19:34,840 --> 00:19:36,600
-Behean izan da!

242
00:19:36,640 --> 00:19:37,600
-Goazen!

243
00:19:41,000 --> 00:19:42,560
-Eskerrak!

244
00:19:48,080 --> 00:19:51,800
-Eta orain... nora joango naiz?

245
00:20:11,160 --> 00:20:15,520
-Banekien! Ene, lurra dago alde
guztietan!

246
00:20:22,760 --> 00:20:27,520
Irteerarik gabeko aintzira
erraldoi batera jausi ote gara ba?

247
00:20:35,800 --> 00:20:39,600
-Lehenbizi... hemendik alde egin
ahal izateko informazioa bildu...

248
00:20:39,640 --> 00:20:44,040
...behar dugu. Joango gara
elkarrekin, sudurluze?

249
00:20:44,080 --> 00:20:46,320
-Ez. Ez dut nahi.

250
00:21:15,400 --> 00:21:18,280
-Iruditu egin zait.

251
00:21:23,760 --> 00:21:27,520
-Ergela! Beti berdin, lotsagabe
handiagorik!

252
00:21:28,000 --> 00:21:31,600
Ez dakit pirata horiek zer asmo duten.

253
00:21:31,640 --> 00:21:34,200
Zertara etorri ote dira hona?

254
00:21:43,720 --> 00:21:46,200
Behintzat, argi dago:...

255
00:21:46,240 --> 00:21:50,400
...nire gotorlekua... ez dute
berehala mendean hartuko!

256
00:21:51,600 --> 00:21:53,320
Jarraituko du

257
00:23:10,040 --> 00:23:12,960
-Itsas Armadaren gotorleku batean
gaude?

258
00:23:13,000 --> 00:23:13,960
-Gosea!

259
00:23:14,000 --> 00:23:16,080
-Ezin dugu ezer egin dena ondo
aztertu arte!

260
00:23:16,120 --> 00:23:17,720
-Gosea!

261
00:23:17,760 --> 00:23:19,600
-Erakutsi zuen sukaldari kemena!

262
00:23:19,640 --> 00:23:20,960
-Nirekin ari zara?

263
00:23:21,000 --> 00:23:22,560
-Goseak nagoela!

264
00:23:22,600 --> 00:23:24,880
Ongi etorri Navaroneko
gotorlekura!

265
00:23:24,920 --> 00:23:27,560
Nirekin ari zara?
-One Pieceren hurrengo atala...

266
00:23:27,600 --> 00:23:30,840
"Sanji sukaldari! Itsas Armadako
kantinan jo eta ke!"

267
00:23:30,880 --> 00:23:34,080
Piraten erregea izango naiz!

