Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S03E200 - 200. Luffy eta Sanji etsi-etsian! Salbamendu-operazioa!.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.

2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!

3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!

4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!

5
00:02:08,000 --> 00:02:11,640
Gero arte, baseko gizona!

6
00:02:11,680 --> 00:02:13,760
Aizu! Neu naiz! Aizu!

7
00:02:13,800 --> 00:02:15,320
Kartzelara!

8
00:02:15,360 --> 00:02:17,400
Eskerrak eman behar zenizkioke
Robini.

9
00:02:18,320 --> 00:02:22,240
Egia da. Zurekin seguruago
egongo naizela pentsatu du.

10
00:02:22,800 --> 00:02:26,680
Ez dakit bazterrak miatzen
hastea idea ona izan den.

11
00:02:26,720 --> 00:02:29,000
Halakorik! Irteera bakarra dago!

12
00:02:32,840 --> 00:02:35,320
Luffy eta Sanji etsi-etsian!

13
00:02:35,360 --> 00:02:36,480
Salbamendu-operazioa!"

14
00:02:38,840 --> 00:02:43,200
Harrapatu dugun lasto-txapel
pirata batek marineen uniforme...

15
00:02:43,240 --> 00:02:47,200
...bat ostu du... eta gutariko bat
balitz bezala mozorrotu da!

16
00:02:47,240 --> 00:02:50,560
Entzun arretaz! Berehala
atxilotu edozein susmagarri!

17
00:02:50,600 --> 00:02:52,680
Ondoren jakinaraziko didazue.

18
00:02:52,720 --> 00:02:54,280
-Bai, jauna!
-Bai, jauna!

19
00:03:02,480 --> 00:03:06,880
-Entzun duzu? Sudurluzea
lasto-txapel piratetako bat omen da.

20
00:03:07,280 --> 00:03:10,560
-Bai, baina... zertara etorri ote
da hona?

21
00:03:10,640 --> 00:03:15,480
-Auskalo! Hau baino askoz hobeak
diren itsasontziak daude basean.

22
00:03:15,520 --> 00:03:19,400
Ez dut ulertzen. Zergatik ez
dute bat lapurtu eta ihes egin?

23
00:03:19,920 --> 00:03:22,920
-Ene! Pirata horiek ergelak dira,
gero!

24
00:03:23,440 --> 00:03:25,680
-Bai, esango nuke!

25
00:03:32,400 --> 00:03:35,040
-Zer? Gaurkoz bukatu duzu, Mekao
jauna?

26
00:03:35,080 --> 00:03:38,520
-Tira, mutilak. Ez estutu aitona
zaharra!

27
00:03:38,560 --> 00:03:40,160
-Aitona zaharra esan du?

28
00:03:40,320 --> 00:03:41,600
-Hala da, bai!

29
00:03:41,640 --> 00:03:44,120
ALGARA

30
00:03:54,600 --> 00:03:58,120
Ergel hori! Kontuz ibili, baina!

31
00:03:58,360 --> 00:04:00,040
Ba... barkatu...

32
00:04:03,000 --> 00:04:06,440
Hau da komeria! Gotorleku hau
oso aldrebesa da.

33
00:04:07,200 --> 00:04:09,480
Non ote daude Zoro eta Usopp?

34
00:04:11,440 --> 00:04:14,920
Harrapatu badituzte, seguru asko
kartzelan.

35
00:04:14,960 --> 00:04:17,160
Ondo. Ba, goazen hara!

36
00:04:17,200 --> 00:04:20,480
Badakizu kartzela non dagoen?

37
00:04:20,520 --> 00:04:21,920
Sanji! Zuk ez dakizu, ala?

38
00:04:21,960 --> 00:04:23,320
Zera jakingo dut!

39
00:04:28,120 --> 00:04:31,880
Irtendako zilborra dirudien
uharte hori susmagarria da.

40
00:04:31,920 --> 00:04:33,640
Zergatik diozu hori?

41
00:04:33,680 --> 00:04:35,040
Ez dakit ba!

42
00:04:36,400 --> 00:04:39,600
Seguru asko arrazoi duzu, baina,
Luffy.

43
00:04:39,640 --> 00:04:43,600
Itsasoa du inguru guztian eta
zubi gorri hori da bertatik...

44
00:04:43,640 --> 00:04:45,800
...irteteko modu bakarra.

45
00:04:45,840 --> 00:04:47,520
Gertutik aztertzea komeni!

46
00:04:47,560 --> 00:04:48,920
Hori da!

47
00:04:51,080 --> 00:04:55,160
PAUSO HOTSA

48
00:04:55,240 --> 00:04:57,480
Etorritako bidetik joateko gogo
gutxi!

49
00:05:01,720 --> 00:05:03,800
IRRATI DEIA

50
00:05:05,280 --> 00:05:08,200
Bai. 4. ataleko F blokean nabil,
jauna.

51
00:05:08,240 --> 00:05:10,360
Dena garbi!
-Jarraitu patruilatzen!

52
00:05:10,440 --> 00:05:11,360
-Bai.

53
00:05:16,200 --> 00:05:19,000
Irrati-barraskiloen bidez
komunikatzen dira.

54
00:05:19,040 --> 00:05:21,320
Hau zaila izango da...

55
00:05:21,360 --> 00:05:22,280
Aizu, Sanji!
E?

56
00:05:22,320 --> 00:05:24,960
Hau emozioa, ezta?

57
00:05:25,080 --> 00:05:28,120
Tira! Mugi zaitez, txoriburua!

58
00:05:34,280 --> 00:05:35,600
Zer?

59
00:05:50,560 --> 00:05:52,520
-Atx! Non nago?

60
00:05:53,040 --> 00:05:54,280
-Geldi hor!

61
00:06:15,920 --> 00:06:20,600
-Bitxia da! Batzuetan ez dago
sarrera-irteerarik.

62
00:06:21,320 --> 00:06:22,400
Zergatik?

63
00:06:28,760 --> 00:06:30,200
Zelatan ari zaizkit.

64
00:06:32,200 --> 00:06:35,680
-Aizue! Zer uste duzue ari zaretela?

65
00:06:35,720 --> 00:06:37,160
Nor naizela uste duzue?

66
00:06:37,200 --> 00:06:40,640
-Behin eta berriro esan diguzu
honanzkoan:...

67
00:06:40,680 --> 00:06:43,520
...ikuskaria. Shepherd maiorra
zara, ezta?

68
00:06:46,600 --> 00:06:49,520
-Baldin badakizue, atera nazazue
hemendik berehala!

69
00:06:49,560 --> 00:06:52,280
Jonathan almiranteordearekin
elkartu behar dut!

70
00:06:52,560 --> 00:06:54,400
Shepherd maiorra?

71
00:06:59,440 --> 00:07:01,800
Hori da! Honen itxura egin du
Robinek...

72
00:07:02,040 --> 00:07:04,880
eta marineek gutariko bat dela
uste dute!

73
00:07:05,120 --> 00:07:08,880
Hori horrela bada...
Alfer-alferrik ari gara.

74
00:07:09,120 --> 00:07:11,960
Burua makurtzen ere jakin behar da.

75
00:07:12,000 --> 00:07:14,520
Onar dezagun gertatu zaiguna...

76
00:07:14,920 --> 00:07:17,320
ene lagun Condoriano!

77
00:07:17,360 --> 00:07:19,880
Co-Condoriano? Zer da hori?

78
00:07:19,920 --> 00:07:20,920
Nor zara zu?

79
00:07:21,560 --> 00:07:25,400
Baina, laguna! Utzi antzezpenak
alde batera.

80
00:07:25,440 --> 00:07:28,480
Ahaztu egin al zaizkizu zure
izena eta nire aurpegi ederra?

81
00:07:28,520 --> 00:07:31,560
Alde nire ondotik! Ez zaitut
ezagutzen!

82
00:07:31,600 --> 00:07:33,840
Aizue! Ez dut ezagutzen!

83
00:07:34,680 --> 00:07:38,640
Zer duzu, baina? Noski ba!

84
00:07:38,680 --> 00:07:41,280
Erori garenean buruan jo eta
oroimena galdu duzu, ezta?

85
00:07:41,320 --> 00:07:43,440
Gizajoa. Gizajo errukarria!

86
00:07:43,520 --> 00:07:48,280
Aizue, mesedez! Bera behintzat
atera ezazue zelda honetatik!

87
00:07:48,320 --> 00:07:50,520
Ez da nik ezagutu nuen
Condoriano!

88
00:07:50,560 --> 00:07:53,360
Argi dago.

89
00:07:53,400 --> 00:07:55,160
-Bai. Galdeketa egin beharrik ez!

90
00:07:55,200 --> 00:07:58,160
-E? Baina zer esan nahi duzue?

91
00:07:58,200 --> 00:08:01,360
Itxaron! Hemen utziko nauzue benetan?

92
00:08:01,400 --> 00:08:04,680
Itxaron! Itxaroteko esan ez
dizuet ba?

93
00:08:04,720 --> 00:08:05,880
-Condoriano!
-E?

94
00:08:08,080 --> 00:08:10,560
Condoriano? Nor da hori?

95
00:08:10,600 --> 00:08:15,040
-Ene! Ezin nuen gehiago jasan!

96
00:08:15,080 --> 00:08:18,280
Hori da arrazoia, Zoro!

97
00:08:18,320 --> 00:08:21,640
Asmatu dut! Zorretan zaude
nirekin, Robin!

98
00:08:21,680 --> 00:08:23,880
Kendu aurpegi xelebre hori,
Usopp.

99
00:08:41,480 --> 00:08:45,400
Almiranteordea! Oraindik ez
ditugu aurkitu gainerako...

100
00:08:45,440 --> 00:08:47,160
...lasto-txapel piratak.

101
00:08:51,200 --> 00:08:53,800
Zer egingo dugu orain, jauna?

102
00:08:56,720 --> 00:08:59,640
Kartzelaren bila dabiltza,
seguru asko.

103
00:08:59,920 --> 00:09:01,560
Bidea erakutsiko diegu.

104
00:09:02,400 --> 00:09:06,080
E?
Egon zaitez kartzelan euren zain.

105
00:09:06,600 --> 00:09:09,240
Batere zalapartarik atera gabe.

106
00:09:10,280 --> 00:09:11,760
Bai.

107
00:09:18,240 --> 00:09:22,320
Ea ba! Lehenbiziko jokaldia
egingo dut.

108
00:09:28,720 --> 00:09:32,040
Zer duzu, Sanji?
Ixxx!

109
00:09:33,320 --> 00:09:37,320
Kaka zaharra! Indarra
erabiliz sartu beharko dugu.

110
00:09:41,560 --> 00:09:44,520
Hara! Ez dago inor hor behean.

111
00:09:44,560 --> 00:09:46,640
Goazen, Luffy! Zubi azpira!

112
00:09:46,800 --> 00:09:47,880
Bai.

113
00:09:48,200 --> 00:09:52,720
IRRATI DEIA

114
00:09:54,480 --> 00:09:55,760
Bai, esan?

115
00:09:56,280 --> 00:10:00,280
-Almiranteorde jauna! Lehen
harrapatu dugun gizona...

116
00:10:00,320 --> 00:10:03,680
...lasto-txapel piratetako bat da,
zalantzarik gabe.

117
00:10:03,720 --> 00:10:05,120
Condoriano du izena.

118
00:10:05,840 --> 00:10:07,480
-Condoriano?

119
00:10:07,520 --> 00:10:12,120
-Bai, jauna. Hori bai, berak
Shepherd maiorra dela esaten du.

120
00:10:12,160 --> 00:10:13,840
-Mm?
-Baina gezurra delakoan gaude.

121
00:10:16,120 --> 00:10:17,480
-Ederto!

122
00:10:23,040 --> 00:10:25,520
Bi Shepherd daude, beraz!

123
00:10:29,120 --> 00:10:30,160
Ondo!

124
00:10:38,560 --> 00:10:42,600
Aizu, Zoro! Ez duzu zerbait
arraroa nabaritzen?

125
00:10:42,720 --> 00:10:45,520
Bai. Itxura txarra hartzen diot
honi.

126
00:11:07,680 --> 00:11:09,720
-E? Hara!

127
00:11:09,760 --> 00:11:12,280
-Zu zara... Mekao jauna!

128
00:11:12,320 --> 00:11:15,920
Zer- zertan zabiltza hemen,
baina?

129
00:11:15,960 --> 00:11:19,160
Zertan? Norbait ikustera etorri naiz.

130
00:11:19,200 --> 00:11:21,440
Baztertu ezpata horiek, mesedez!

131
00:11:26,120 --> 00:11:30,280
-Hori al da dena?

132
00:11:30,320 --> 00:11:31,760
Eta? Zer nahi duzu?

133
00:11:31,800 --> 00:11:36,040
Zugandik ezer ez! Horko
sudurluze horrekin hitz egitera nator.

134
00:11:36,600 --> 00:11:39,280
Itxaron! Ezin dizut preso
batekin hitz egiten utzi!

135
00:11:39,320 --> 00:11:42,080
Lasai, gizona. Laster bukatuko dut.

136
00:11:42,640 --> 00:11:43,720
Kaixo!

137
00:11:43,760 --> 00:11:46,320
Zu ontziekin aritzen zara.

138
00:11:47,640 --> 00:11:50,600
Ene! Zerbait gertatu zaio
Merryri, ala?

139
00:11:50,640 --> 00:11:54,040
Ez, lasai. Zuen itsasontzia ondo
dago...

140
00:11:54,520 --> 00:11:57,000
oraingoz behintzat.

141
00:11:57,040 --> 00:11:58,560
Eskerrak!

142
00:11:58,960 --> 00:12:01,680
Zeuk egin dizkiozu konponketak,
ezta?

143
00:12:01,720 --> 00:12:04,720
Ba... bai...

144
00:12:04,960 --> 00:12:07,520
Oso gaizki egin dituzu, gazte!

145
00:12:07,880 --> 00:12:10,680
Junturak egin behar zaizkie
burdin xaflei.

146
00:12:10,720 --> 00:12:13,920
Bestela, masta hautsi egingo da
haizeak gogor jotzen duen...

147
00:12:13,960 --> 00:12:15,560
...hurrengoan.
Junturak?

148
00:12:15,720 --> 00:12:18,480
Hara! Ez dakizu junturak zer
diren?

149
00:12:18,520 --> 00:12:22,640
Ba... Zera, berez ez naiz
mantentze-langilea.

150
00:12:23,360 --> 00:12:25,600
Konponketa hori egin zuena...

151
00:12:28,320 --> 00:12:31,000
Gau bakar batean egin zuen?

152
00:12:31,280 --> 00:12:35,800
Bai. Zeruko Uhartean geundela,
hemendik 10000 metro gora...

153
00:12:35,840 --> 00:12:39,520
...joanda.
Mm? 10000 metro gora joanda?

154
00:12:39,560 --> 00:12:42,200
Bai, bai. Baina zuk ere ez
didazu sinesten, noski!

155
00:12:44,520 --> 00:12:48,440
Esan. Itsasontzi hori zerutik
behera erori da, ezta?

156
00:12:48,480 --> 00:12:50,640
Hara! Sinesten didazu?

157
00:12:50,680 --> 00:12:52,040
Sinetsiko ez dizut ba!

158
00:12:52,080 --> 00:12:54,400
Neure begiekin ikusi dut eta!

159
00:12:54,440 --> 00:12:57,680
Gainera, erori den angelua
kontuan hartuta, oso goitik...

160
00:12:57,720 --> 00:12:59,160
...erori da. Zalantzarik gabe.

161
00:12:59,200 --> 00:13:02,640
Bai, hori da! Sekulako abentura
izan da!

162
00:13:02,680 --> 00:13:05,760
Gozatu gara Zeruko Uhartean,
jainko eta aingeru artean!

163
00:13:05,800 --> 00:13:07,960
Jainko eta aingeru artean?

164
00:13:08,480 --> 00:13:10,560
Hilda egon bazina bezala hitz
egiten duzu.

165
00:13:10,600 --> 00:13:14,320
Tira. Makina bat aldiz pentsatu
dut hiltzera nindoala!

166
00:13:18,520 --> 00:13:21,960
Baina, lehen aipatu didazun
konpontzailea dela eta...

167
00:13:22,000 --> 00:13:25,400
behe-lainoa zegoela eta gauez
aritu zen lanean?

168
00:13:25,440 --> 00:13:26,680
Garrantzitsua da.

169
00:13:27,120 --> 00:13:29,840
Bai! Nola dakizu hori, baina?

170
00:13:29,880 --> 00:13:33,040
Ba- badakizu konpontzailea nor
izan zen, ala?

171
00:13:35,960 --> 00:13:38,480
Beharbada zera izan zen...

172
00:13:42,120 --> 00:13:43,760
Mm? Askatu!

173
00:13:43,800 --> 00:13:47,760
Nahikoa da, zaharra! Lan ugari
daukagu hemen egiteko.

174
00:13:47,800 --> 00:13:48,840
Eraman ezazue.

175
00:13:48,880 --> 00:13:49,920
Bai.

176
00:13:49,960 --> 00:13:54,360
-E! Aizue!
I... itxaron! Segi kontatzen, mesedez!

177
00:13:54,400 --> 00:13:56,480
Nork konpondu zigun itsasontzia?

178
00:13:56,520 --> 00:14:00,120
A, bai! Garrantzizko zerbait
esatea ahaztu zait.

179
00:14:00,160 --> 00:14:03,480
Entzun, sudurluze! Konponketak
egiten ari zarenean,...

180
00:14:03,520 --> 00:14:06,200
...kontuan izan
bistan ez dauden txokoak.

181
00:14:06,240 --> 00:14:10,120
Normalean, txoko horiek izaten
dira konpondu behar handiena dutenak.

182
00:14:10,160 --> 00:14:13,120
Ez ahaztu hori, benetan maite
baduzu zuen itsasontzia.

183
00:14:13,160 --> 00:14:15,240
Ulertu duzu? Ez ahaztu!

184
00:14:15,280 --> 00:14:17,480
Bai! Ulertu dut, jauna!

185
00:14:17,520 --> 00:14:19,320
Eskerrik asko!

186
00:14:39,920 --> 00:14:41,720
Norbait atera da.

187
00:14:41,760 --> 00:14:44,960
Bai. Seguru asko, hor barruan
dauzkate preso.

188
00:14:45,000 --> 00:14:47,960
Eta? Sartuko gara?

189
00:14:48,000 --> 00:14:52,400
Egon zaitez! Susmo txarra
hartzen diot eta.

190
00:14:52,440 --> 00:14:55,720
Inork zaindu gabeko bide batetik
iritsi gara honaino.

191
00:14:55,760 --> 00:14:58,840
Gu etortzea nahi izan balute bezala.

192
00:14:58,880 --> 00:14:59,720
Hortaz...

193
00:14:59,760 --> 00:15:02,520
Badakit! Baseko gizona txintxoa
da!

194
00:15:04,600 --> 00:15:09,600
Tranpa da. Tranpa! Gure bila
jardun beharrik ez izateko,...

195
00:15:09,640 --> 00:15:12,120
...gu zuzenean kartzelara
joatea nahi dute.

196
00:15:12,880 --> 00:15:15,240
Eta zer du horrek txarra?

197
00:15:15,280 --> 00:15:18,880
Zoro eta Usopp salbatzeko joan
behar dugu bestela ere bertara.

198
00:15:18,920 --> 00:15:21,800
Ergela! Nola sartuko gara euren
tranpan nahita?

199
00:15:24,120 --> 00:15:27,720
Agian hobe da, batera eta
bestera denbora galtzen ibili...

200
00:15:27,760 --> 00:15:31,160
...beharrean. Namik eta Robinek ere
kezkatzen naute, gainera.

201
00:15:31,200 --> 00:15:35,120
Sanji! Orduan, arrazoia daukat?

202
00:15:35,160 --> 00:15:37,240
Ez daukazu!
Badaukat!

203
00:15:37,280 --> 00:15:38,480
Ez daukazu!

204
00:15:46,080 --> 00:15:48,480
Hemen barruan ez dago ezer.

205
00:15:48,520 --> 00:15:50,520
Berdin da. Aurrera, aurrera!

206
00:15:50,560 --> 00:15:52,000
Goazen ba!

207
00:15:53,120 --> 00:15:57,480
E! Zoro! Usopp! Non zaudete?

208
00:15:59,320 --> 00:16:02,560
Aizu! Zuk ere entzun duzu
Luffyren ahotsa?

209
00:16:02,600 --> 00:16:06,520
Aizue!
Bai, Luffy da! E! Luffy!

210
00:16:06,560 --> 00:16:08,400
Hemen gaude!

211
00:16:08,440 --> 00:16:12,920
Ederki gaude! Etsaiek ere entzun
diote!

212
00:16:12,960 --> 00:16:15,840
Luffy, ez etorri! Ez, etorri
gure bila!

213
00:16:15,880 --> 00:16:17,760
Zer... zer esango diot?

214
00:16:17,800 --> 00:16:20,640
Nik zer dakit? Esaiozu nahi badu
etortzeko.

215
00:16:20,680 --> 00:16:21,880
Nahi baduzu, etorri!

216
00:16:21,920 --> 00:16:23,840
Ahots bat entzun dut!

217
00:16:23,880 --> 00:16:26,640
Hemendik! Goazen!

218
00:16:26,680 --> 00:16:29,400
Hor dator. Kontuz, Luffy!

219
00:16:29,440 --> 00:16:32,640
Kontuz!
Hemen! Lasai. Nik aterako zaituztet...

220
00:16:32,680 --> 00:16:33,920
hemendik...

221
00:16:33,960 --> 00:16:38,560
Zer? Ai ene! Barra hauek itsas
harriz eginda daude!

222
00:16:38,600 --> 00:16:43,160
Zuen zain geunden. Eman ezazue amore!

223
00:16:43,200 --> 00:16:47,080
Berehala!
Gutxietsi egiten gaituzue.

224
00:16:47,120 --> 00:16:49,200
Hori esanda nahikoa delakoan?

225
00:16:49,240 --> 00:16:52,280
Benetan?
Gurekin nahikoa iruditzen zaizu?

226
00:16:55,760 --> 00:16:58,240
Berdin-berdin, inuxenteak!

227
00:16:58,280 --> 00:17:03,040
Ez ba! Zer egingo dut orain?

228
00:17:04,440 --> 00:17:05,480
Hasteko...

229
00:17:05,520 --> 00:17:07,400
Ene!

230
00:17:08,520 --> 00:17:12,200
Alferrik ari zara! Kanoi bat
behar da burdin barra horiek...

231
00:17:12,240 --> 00:17:17,520
...apurtzeko.
Kaka zaharra! Ezta mugitu ere!

232
00:17:17,560 --> 00:17:21,400
Kanoia? Hori da! Sanji!

233
00:17:21,440 --> 00:17:23,000
Etorri, etorri, etorri.

234
00:17:23,040 --> 00:17:24,480
Atera poltsikoan daukadana.

235
00:17:24,520 --> 00:17:26,520
Azkar!
Poltsikoan?

236
00:17:26,560 --> 00:17:27,960
Aldaratze-diala daukat!

237
00:17:28,000 --> 00:17:30,120
Erabil ezazu burdin barrak
hausteko!

238
00:17:30,160 --> 00:17:35,160
Aldaratze-diala... Baina hori
erabiltzen duenak min hartzen...

239
00:17:35,200 --> 00:17:37,360
...du...
Ez hasi aitzakiak jartzen!

240
00:17:37,400 --> 00:17:39,160
Mugi! Har ezazu!

241
00:17:41,360 --> 00:17:44,280
Zertaz ari dira bi horiek
hizketan, baina?

242
00:17:44,320 --> 00:17:45,640
Eman amore!

243
00:17:47,440 --> 00:17:49,320
Itxaron pixka bat, gorila!

244
00:17:49,400 --> 00:17:52,080
Gauza polit bat daukat eta zuri
erakusteko.

245
00:17:52,120 --> 00:17:53,520
Maskorra?

246
00:17:53,560 --> 00:17:57,320
Hor gelditu eta min hartzen
baduzu ez niri kulpa bota!

247
00:17:57,360 --> 00:17:59,160
Arrazoi duzu, bai.

248
00:17:59,200 --> 00:18:01,280
Aurrera!

249
00:18:02,080 --> 00:18:04,040
Suge jator honetaz ari zara?

250
00:18:13,560 --> 00:18:15,920
Ergel arraioak!

251
00:18:15,960 --> 00:18:20,880
-Zer da hori, ba? Arma sekreturen
bat edo?

252
00:18:21,400 --> 00:18:24,280
Itxi ahoko zuloa!

253
00:18:24,320 --> 00:18:27,600
Beldurra! Ai ene!

254
00:18:27,640 --> 00:18:30,240
Sanji! Barkatu! Beste poltsikoan
daukat dial ona.

255
00:18:30,280 --> 00:18:35,240
Alde honetan. Hemen. Benetan.

256
00:18:35,280 --> 00:18:37,560
Hartu, hartu lasai.

257
00:18:44,640 --> 00:18:46,840
PUZKER HOTSA

258
00:18:47,680 --> 00:18:49,520
Usain... dia... la?

259
00:18:49,760 --> 00:18:51,400
Zer da hau?

260
00:18:52,280 --> 00:18:53,840
Ki... kiratsa!

261
00:18:53,880 --> 00:18:58,160
Baina... nork demontre bota du
puzkerra nire usain-dialean?

262
00:18:58,200 --> 00:19:01,760
Ba... barkatu, mesedez.

263
00:19:01,960 --> 00:19:04,000
Ez dakit zertarako galdetu
dudan.

264
00:19:08,200 --> 00:19:10,600
Kontuz! Leherketa dator!

265
00:19:10,640 --> 00:19:11,680
Makurtu!

266
00:19:11,720 --> 00:19:17,640
EZTANDA

267
00:19:27,320 --> 00:19:33,320
SIRENA

268
00:19:33,840 --> 00:19:35,440
Leherketa kartzelan!

269
00:19:35,480 --> 00:19:38,560
-Nor bere lekura! Azkar!

270
00:19:47,240 --> 00:19:48,960
Aizue! Ondo zaudete?

271
00:19:49,000 --> 00:19:52,600
Libre... gaude!

272
00:19:52,640 --> 00:19:54,640
Bai. Hala ematen du, bai.

273
00:19:59,800 --> 00:20:01,760
Lagundu...

274
00:20:03,040 --> 00:20:06,000
Zenbat lan ematen duzuen!

275
00:20:10,520 --> 00:20:13,000
Bukatu dira hemengo gure egitekoak.

276
00:20:13,040 --> 00:20:15,520
Alde egin dezagun!

277
00:20:15,560 --> 00:20:16,720
Mila esker.

278
00:20:16,760 --> 00:20:17,960
Goazen, Luffy!

279
00:20:18,000 --> 00:20:21,480
Hori da! Goazen hemendik!

280
00:20:21,520 --> 00:20:23,200
Goazen!

281
00:20:23,240 --> 00:20:25,360
E! Itxaroidazue! Itxaron!

282
00:20:25,400 --> 00:20:27,320
Baina Zoro ez dadila aurrean joan!

283
00:20:27,360 --> 00:20:29,320
Galdu eingo gara!

284
00:20:29,360 --> 00:20:31,160
Usopp! Ixo!

285
00:20:31,920 --> 00:20:34,400
Ondo zaudete?

286
00:20:34,440 --> 00:20:36,400
Baietz esan beharko...

287
00:20:36,440 --> 00:20:40,360
Ederto. Gauza zaretenok, etorri
nirekin!

288
00:20:40,400 --> 00:20:42,840
Lasto-txapelak atzeman behar ditugu!

289
00:20:42,880 --> 00:20:46,520
Ergelak! Kanpoan gure gizon
mordoa dauzkate zain.

290
00:20:46,560 --> 00:20:50,480
Erdian harrapatu eta egurra
emango diegu!

291
00:20:56,600 --> 00:20:59,800
Zer?
Ikusten? Galdu egin gara!

292
00:20:59,840 --> 00:21:01,000
Non gaude, baina?

293
00:21:01,040 --> 00:21:03,960
Nolatan galdu zara? Harrigarria
zara, Zoro!

294
00:21:04,000 --> 00:21:07,440
Zaude isilik!
Almiranteordea... barkatu!

295
00:21:07,480 --> 00:21:10,440
Baina lasto-txapeldun piratak
ihes egin du.

296
00:21:10,480 --> 00:21:12,880
Eta gainerakoak, zer?

297
00:21:12,920 --> 00:21:14,880
Zoro ere irten da?

298
00:21:14,920 --> 00:21:20,800
Bai. Baina, zera... Condoriano
ez omen dute besteekin joaten ikusi.

299
00:21:22,920 --> 00:21:27,400
Ederki. Komandantea! Zure
gizonak zubia zaintzen ari dira,...

300
00:21:27,440 --> 00:21:29,120
...ezta?
Bai, jauna.

301
00:21:29,160 --> 00:21:30,800
Ba, ez zaitez kezkatu.

302
00:21:30,840 --> 00:21:33,880
Oraindik modu askotan harrapatu
ditzakegu eta.

303
00:21:45,080 --> 00:21:48,880
-Mutilak martxan jarri direla
dirudi.

304
00:21:51,920 --> 00:21:53,440
-Jarraituko du

305
00:23:09,640 --> 00:23:10,840
Tranpa?

306
00:23:10,880 --> 00:23:13,640
Tranpa, bai. Hau gero eta
dibertigarriagoa da.

307
00:23:13,680 --> 00:23:15,560
Gauza gogaikarriak dela eta
kezkatzea...

308
00:23:15,600 --> 00:23:16,640
gogaikarria da.

309
00:23:16,680 --> 00:23:18,960
Berdin da zer nolako tranpa
jarri diguten.

310
00:23:19,000 --> 00:23:21,720
Nola lortuko duzue Navaronetik
alde egitea?

311
00:23:21,760 --> 00:23:23,080
Eta nigandik aldentzea?

312
00:23:23,120 --> 00:23:24,240
Ez gaituzu harrapatuko!

313
00:23:24,280 --> 00:23:27,360
Piratak gara! One Pieceren
hurrengo atala...

314
00:23:27,400 --> 00:23:28,920
"Odolberoen Unitatea!

315
00:23:28,960 --> 00:23:33,200
Zubiko borroka!" Piraten erregea
izango naiz!