1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.

2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!

3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!

4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!

5
00:02:08,480 --> 00:02:11,560
Korri! Korri! Korri!

6
00:02:12,520 --> 00:02:15,120
Itxaron! Itxaron!

7
00:02:19,000 --> 00:02:21,960
Non dago gure itsasontzia?

8
00:02:24,960 --> 00:02:29,320
Odolberoen Unitatea! Zubiko
borroka!"

9
00:02:36,680 --> 00:02:38,920
Lagundu!
-Begira! Batek hemen segitzen du!

10
00:02:38,960 --> 00:02:41,920
-Lasto-txapel piratek atzean utzi
dute euretako bat!

11
00:02:41,960 --> 00:02:46,240
-Ezetz ba! Ni Shepherd maiorra
naiz, marinako ikuskaria!

12
00:02:46,280 --> 00:02:49,120
Lagundu zutitzen!
-Ikuskaria?

13
00:02:49,160 --> 00:02:51,680
-Kuartel Nagusiari jakinarazi
behar diot...

14
00:02:51,720 --> 00:02:54,720
Navaronek ihes egiten utzi diela
piratei.

15
00:02:54,760 --> 00:02:58,520
-Gezurti hutsa zara, Condoriano!

16
00:02:58,560 --> 00:03:01,880
Ziria sartu nahi diguzu, baina
alferrik ari zara!

17
00:03:01,920 --> 00:03:03,240
Eraman!

18
00:03:03,280 --> 00:03:06,080
-Condoriano? Zer- zertan ari
zarete?

19
00:03:06,120 --> 00:03:08,400
-Ez mugitu!
-Ni ez naiz Condoriano!

20
00:03:08,440 --> 00:03:10,320
Shepherd maiorra naiz, marinako
ikuskaria!

21
00:03:10,360 --> 00:03:13,920
Marinako ikuskaria!

22
00:03:15,680 --> 00:03:19,120
Zer... zer pasatzen da?

23
00:03:19,160 --> 00:03:23,200
Ma- marineak! Ene! Hortik ere bai?

24
00:03:25,400 --> 00:03:28,360
La... larri gara! Oso larri!
Akabo!

25
00:03:29,800 --> 00:03:33,400
Hau gero eta dibertigarriagoa
da.

26
00:03:33,440 --> 00:03:35,640
E?
Hemendik bizirik irtetea...

27
00:03:35,680 --> 00:03:39,480
guztiz ezinezkoa dela esan du
baseko gizonak.

28
00:03:39,520 --> 00:03:44,440
Eta hala da. Gutxienez jota,
1000 marine inguru bizi dira hemen.

29
00:03:45,400 --> 00:03:47,840
Non ikusten diozu horri
dibertsioa?

30
00:03:47,880 --> 00:03:50,480
Ezinezkoa da hemendik alde
egitea.

31
00:03:50,520 --> 00:03:52,200
Eta hori dibertigarria da?

32
00:03:52,240 --> 00:03:53,720
Alferrik ari zara, Usopp.

33
00:03:53,760 --> 00:03:55,160
-Luffy martxan hasten denean, ez
dago gelditzerik.

34
00:03:55,200 --> 00:03:57,040
-Hor daude!
-Harrapatu ditugu!

35
00:03:57,080 --> 00:03:58,920
-Azkenean!
-37. unitatea prest!

36
00:03:58,960 --> 00:04:00,280
-44. unitatea prest!

37
00:04:00,320 --> 00:04:03,120
-Aurrera! Akabatu lasto-txapel
piratak!

38
00:04:03,160 --> 00:04:06,640
Goma gomazko... metraileta!

39
00:04:06,680 --> 00:04:09,920
Ez dezatela alde egin!

40
00:04:09,960 --> 00:04:11,600
Azkar!

41
00:04:22,600 --> 00:04:24,480
-Mm!
-Geldi, lasto-txapel!

42
00:04:26,360 --> 00:04:29,440
-Eurak dira! Lasto-txapel
piratak!

43
00:04:30,440 --> 00:04:31,920
-Bidea bukatzen da.

44
00:04:31,960 --> 00:04:33,400
Ez. Goazen labarrean zehar,
eta...

45
00:04:33,440 --> 00:04:34,760
TIROAK

46
00:04:34,800 --> 00:04:37,320
Azkenean agertu zara,
lasto-txapel!

47
00:04:37,360 --> 00:04:39,520
Ai ene! Navaroneko
almiranteordea!

48
00:04:39,560 --> 00:04:40,840
Jonathan... ez da hala?

49
00:04:42,360 --> 00:04:45,920
Baseko gizona! Zertan ari zara
hor?

50
00:04:45,960 --> 00:04:49,000
Hemengo hauxe da nire bulegoa.

51
00:04:49,040 --> 00:04:50,520
-Atera kanoia!

52
00:04:50,560 --> 00:04:54,080
-Ba- baina dorre nagusia dago hor
ondoan, eta...

53
00:04:54,120 --> 00:04:56,560
-Berdin da! Egin su!

54
00:04:56,600 --> 00:04:58,880
A! Luffy! Luffy! Ene!

55
00:04:58,920 --> 00:05:03,520
Ikusten? Lagunak askatzea lortu dut.

56
00:05:03,560 --> 00:05:08,400
Esan dizut, ezta? Nik nahi
dudanean joango naiz hemendik.

57
00:05:08,440 --> 00:05:11,400
Askatu dituzu, bai. Joan egin
nahi duzu orain, ala?

58
00:05:11,440 --> 00:05:14,920
Bai. Oraintxe joango gara
hemendik.

59
00:05:15,960 --> 00:05:19,560
Nola lortuko duzue Navaronetik
alde egitea eta...

60
00:05:19,600 --> 00:05:21,920
nigandik aldentzea?

61
00:05:21,960 --> 00:05:25,360
Gu piratak gara! Ez gaituzu
harrapatuko!

62
00:05:32,080 --> 00:05:34,800
Korri!
Yuhuhu!

63
00:05:34,840 --> 00:05:39,440
EZTANDA

64
00:05:46,440 --> 00:05:50,520
Alde egin dute! Almiranteordea!

65
00:05:50,560 --> 00:05:53,480
Entzun. 21. unitatea 7.

66
00:05:53,520 --> 00:05:55,120
blokean dago, enboskada egiteko prest.

67
00:05:55,160 --> 00:05:59,240
Harantz bideratu ditzakegu...
eta denak batera harrapatu!

68
00:05:59,280 --> 00:06:03,800
-Atera daitezela gizon horiek 7.

69
00:06:03,840 --> 00:06:07,200
bloketik.
-Baina... bidea bukatzen zaie bertan.

70
00:06:07,240 --> 00:06:08,800
Leku aproposa da.

71
00:06:08,840 --> 00:06:11,640
-Lasto-txapelekin ez dago inoiz
jakiterik.

72
00:06:11,680 --> 00:06:16,320
100 milioi berry eskaintzen dute
lider horren truke!

73
00:06:16,360 --> 00:06:20,760
Aurrez aurre borrokan eginda,
gure soldadu asko zaurituko dira.

74
00:06:20,840 --> 00:06:23,600
Eta baliteke gure base hau ere
suntsitzea.

75
00:06:23,640 --> 00:06:24,520
-Bai, jauna.

76
00:06:24,560 --> 00:06:28,480
-Inondik ere, euren
itsasontziaren bila joango dira...

77
00:06:28,520 --> 00:06:33,840
...gure portura. 88. nasan itxaron,
eta han erasoko diegu pirata...

78
00:06:33,880 --> 00:06:35,160
...nazkante horiei.

79
00:06:36,280 --> 00:06:37,920
-Geldi, lasto-txapelak!

80
00:06:37,960 --> 00:06:39,600
IRRATI DEIA

81
00:06:39,680 --> 00:06:41,720
-Drake...
-Bai!

82
00:06:41,800 --> 00:06:45,000
-Zoaz 88. nasara eta...

83
00:06:45,040 --> 00:06:47,920
presta zaitez lasto-txapel
piratak harrapatzeko.

84
00:06:47,960 --> 00:06:50,200
Kanoia erabiltzeko baimena duzu.

85
00:06:50,240 --> 00:06:51,920
-Bai, jauna!
-Baina...

86
00:06:53,320 --> 00:06:56,640
Drake tenienteak denbora behar
du...

87
00:06:56,680 --> 00:06:59,800
88. nasara iristeko.
-Mm! Arrazoi duzu.

88
00:07:00,440 --> 00:07:05,520
88. nasara iristeko, piratek zubia
zeharkatu behar dute nahitaez.

89
00:07:05,840 --> 00:07:07,720
Bidea blokeatuko diegu.

90
00:07:07,760 --> 00:07:11,240
Goiko aldeko Lastozko Atera
joanaraziko ditugu.

91
00:07:11,480 --> 00:07:15,480
Oso indartsuak dira, baina
kostatuko zaie Lastozko Atea...

92
00:07:15,520 --> 00:07:20,160
...zeharkatzea. Estrategia horri
esker, denbora irabaziko dugu.

93
00:07:20,200 --> 00:07:21,440
-Ulertzen dut.

94
00:07:22,320 --> 00:07:25,520
-Baina... zer unitate erabiliko
dut?

95
00:07:27,520 --> 00:07:30,800
Ustez, betikoa erabili beharko
dut ba...

96
00:07:32,160 --> 00:07:35,240
-Navaroneko marineak...

97
00:07:35,560 --> 00:07:38,720
-Navaroneko marineak...

98
00:07:38,960 --> 00:07:42,320
-borrokalari odolberoak!

99
00:07:42,720 --> 00:07:45,480
-borrokalari odolberoak!

100
00:07:46,320 --> 00:07:50,040
-Jakina, jauna! berrogeita
hamabosgarren unitatekook...

101
00:07:50,080 --> 00:07:52,040
...zainduko dugu Lastozko Atea!

102
00:07:52,560 --> 00:07:56,240
Egon lasai! Geure kontu
lasto-txapel piratak!

103
00:08:03,680 --> 00:08:05,880
-Zuen ardura!

104
00:08:05,960 --> 00:08:09,720
SIRENA

105
00:08:09,800 --> 00:08:12,360
Ene! Aizu, barkatu.

106
00:08:12,400 --> 00:08:13,600
Zer duzu?

107
00:08:13,640 --> 00:08:15,200
Zerbait gertatu da, ala?

108
00:08:15,400 --> 00:08:17,560
Piratek ihes egin dute.

109
00:08:17,600 --> 00:08:21,880
"Lasto-txapelak" esaten diete,
eta benetan zitalak dira.

110
00:08:21,920 --> 00:08:24,760
-Eta batzuk ezkutatuta daude
hemen inguruan.

111
00:08:25,320 --> 00:08:29,000
Ene, ba! Luffy eta besteak
martxan jarri dira.

112
00:08:29,240 --> 00:08:34,160
Ziur aski gure Merry itsasontzia
dagoen nasara abiatuko ziren.

113
00:08:34,200 --> 00:08:38,080
Zuzen bazabiltza, Luffyk Zoro
salbatzea lortu du!

114
00:08:38,120 --> 00:08:39,360
Ez horrenbeste poztu!

115
00:08:39,400 --> 00:08:43,000
Ez dugu base hau ezagutzen eta
ez daukagu ihes egiteko plan...

116
00:08:43,040 --> 00:08:46,320
...sekreturik! Luffyk eta besteek
hobe zuten ezkutuan jarraitu!

117
00:08:46,720 --> 00:08:50,200
Ba- baina egoera ikusita, ez al
genuke guk ere...

118
00:08:50,240 --> 00:08:51,720
...ontzira joan behar?

119
00:08:52,080 --> 00:08:56,920
Behintzat, hemendik irten eta
Luffyrekin elkartzea dugu onena.

120
00:08:56,960 --> 00:09:00,080
Horko horiek dira problema...

121
00:09:00,120 --> 00:09:03,160
Kobato andrea! Antza denez,
pirata gaizto horietako bat...

122
00:09:03,200 --> 00:09:06,920
...medikuz mozorrotu da.
-Bukatu dituzu ebakuntzak.

123
00:09:06,960 --> 00:09:10,000
Utzi barruan begiratzen!

124
00:09:10,040 --> 00:09:12,240
Kobato andrea!
Egoera hau... ez da erraza.

125
00:09:12,280 --> 00:09:15,400
Kobato andrea! Ireki atea!

126
00:09:15,440 --> 00:09:16,560
Zuek biok!

127
00:09:19,400 --> 00:09:21,000
Kobato andrea...

128
00:09:21,040 --> 00:09:24,760
Barkatu, esan egin behar genizun.

129
00:09:24,800 --> 00:09:27,840
Egia da. Gu piratak gara.

130
00:09:32,560 --> 00:09:34,800
Alde hemendik berehala!

131
00:09:34,840 --> 00:09:37,160
Piratak dabiltza basean libre!

132
00:09:37,200 --> 00:09:41,840
Ni izuak jota nago. Gainera,
haietako bat medikuz mozorrotu da.

133
00:09:42,320 --> 00:09:45,000
Zuek biok... arriskuan zaudete!

134
00:09:45,920 --> 00:09:48,440
Zera, gauzatxo bat...

135
00:09:48,480 --> 00:09:50,880
Egia esan, zure pirata horiek...

136
00:09:50,920 --> 00:09:52,840
geu gara, Kobato.

137
00:09:54,640 --> 00:09:57,520
Pirata horiek geu garela esan
dut!

138
00:10:00,040 --> 00:10:03,760
Bai. Eta badakit ez dela bidezko
galdera, baina zuk...

139
00:10:03,800 --> 00:10:07,080
...jatorra ematen duzu:
esango diguzu nasak non dauden?

140
00:10:07,120 --> 00:10:08,840
Denboraz estu gabiltza!

141
00:10:08,880 --> 00:10:09,880
Piratak!

142
00:10:11,040 --> 00:10:13,360
OIHUA

143
00:10:21,320 --> 00:10:24,360
Zer izan da garrasi hori?

144
00:10:24,400 --> 00:10:27,280
-Kobato andrea! Kobato andrea!

145
00:10:27,320 --> 00:10:30,880
Zer gertatu da? Kobato andrea!

146
00:10:30,920 --> 00:10:32,240
Zerbait gertatu da hor barruan!

147
00:10:32,280 --> 00:10:33,680
-Bai. Bota dezagun atea!

148
00:10:33,720 --> 00:10:35,080
-Kobato andrea!

149
00:10:35,120 --> 00:10:37,000
-Ondo zaude?

150
00:10:37,040 --> 00:10:38,880
-Kobato andrea!

151
00:10:38,920 --> 00:10:42,720
-Zer- zer pasatu da? Ondo zaude?

152
00:10:42,760 --> 00:10:44,640
Aizu, esan zerbait! Zer?

153
00:10:50,160 --> 00:10:52,320
Haizebideetan barrena joan dira?

154
00:10:55,640 --> 00:10:57,840
-Hemendik alde egin dute, ezta?

155
00:10:58,680 --> 00:11:01,320
A! Bai. Korri! Harrapa itzazue!

156
00:11:06,480 --> 00:11:08,960
Mediku andrea! Esna zaude!

157
00:11:09,000 --> 00:11:12,520
Barkatu. Ulertzen dut garrasi
egin nahi izatea, baina...

158
00:11:12,560 --> 00:11:14,120
...oraingoan isilik egongo zara.

159
00:11:14,160 --> 00:11:15,040
Baietz?

160
00:11:15,240 --> 00:11:19,120
Nami! Goazen hemendik
lehenbailehen!

161
00:11:19,920 --> 00:11:22,880
Aizu eta... nor zara zu?

162
00:11:23,440 --> 00:11:26,520
E? Ni? Zera, ni neu naiz.

163
00:11:28,160 --> 00:11:32,880
Bai, hori da. Deabruaren fruitu
bat jan nuen eta itxuraz alda...

164
00:11:32,920 --> 00:11:34,040
...naiteke.

165
00:11:34,080 --> 00:11:35,480
Erotuko dugu emakume hau!

166
00:11:35,520 --> 00:11:38,680
Bai, hala da, Kobato andrea.

167
00:11:38,720 --> 00:11:41,880
Badakit zaila dela ulertzea,
baina ez gaude zuri den-dena...

168
00:11:41,920 --> 00:11:42,920
...esplikatzen hasteko.

169
00:11:42,960 --> 00:11:46,600
Ondo da! Hemendik aurrera, ez
nau ezerk harrituko.

170
00:11:46,640 --> 00:11:50,000
Tira ba. Joan beharra daukagu.

171
00:11:50,040 --> 00:11:53,160
Baliteke marine gehiago etortzea
gure bila.

172
00:11:53,200 --> 00:11:54,360
E... itxaron, mesedez!

173
00:11:54,400 --> 00:11:58,880
Orein jauna! Zu pirata eta orein
magikoa izan arren, mediku...

174
00:11:58,920 --> 00:12:02,280
...izatea benetan zer den irakatsi
didazu.

175
00:12:02,320 --> 00:12:05,120
Eskerrak eman nahi dizkizut nola
edo hala.

176
00:12:05,160 --> 00:12:07,760
Ez duzu horretan hasi beharrik.

177
00:12:07,800 --> 00:12:10,040
Eta ez naiz oreina. Elur-oreina
naiz!

178
00:12:10,560 --> 00:12:14,320
O! Barkatu. Badakit zer egin!

179
00:12:14,360 --> 00:12:15,960
Nasen bila zabiltzate, ezta?

180
00:12:16,080 --> 00:12:17,040
Zer?

181
00:12:17,080 --> 00:12:19,840
Nahi baduzue, erakutsiko dizuet
bidea.

182
00:12:19,880 --> 00:12:21,200
Haraino eramango gaituzu?

183
00:12:21,240 --> 00:12:25,880
Ba- baina- piratei lagundu
diezula jakiten bada, ez dituzu...

184
00:12:25,920 --> 00:12:28,480
...arazoak izango?
Bai, agian...

185
00:12:29,840 --> 00:12:33,600
Baina jakiten badute, bahitu
egin nauzuen itxura egingo dut...

186
00:12:33,640 --> 00:12:35,440
...eta kito!
Ona!

187
00:12:35,480 --> 00:12:36,600
Ona!

188
00:12:36,640 --> 00:12:38,320
Pozgarria da zuei lagundu ahal
izatea.

189
00:12:43,800 --> 00:12:48,720
Hemen atzean ez gaituzte
ikusten.

190
00:12:48,760 --> 00:12:50,600
Ez. Baina erne denok!

191
00:12:50,640 --> 00:12:52,800
Baseko gizon hori zitala da!

192
00:12:52,840 --> 00:12:56,080
Luffy! Zeu zara erne egon behar
duena!

193
00:12:56,120 --> 00:12:58,600
Zubi horren bestaldean dago 88.

194
00:12:58,640 --> 00:13:01,520
nasa. Bertan daukate gure Merry
itsasontzia.

195
00:13:01,560 --> 00:13:04,680
Baina... zaila izango dela
iruditzen zait.

196
00:13:04,720 --> 00:13:07,680
Eta hor goitik joanda?

197
00:13:07,720 --> 00:13:12,320
Ez du batere itxura txarrik.

198
00:13:12,360 --> 00:13:15,920
Arraroa da, baina. Ez dago inor.

199
00:13:15,960 --> 00:13:19,080
Gu hortik joatea nahi dutela
esango nuke.

200
00:13:19,120 --> 00:13:21,200
-Tranpa, e?
Tranpa?

201
00:13:21,240 --> 00:13:23,960
Berdin da zer bide hartu.

202
00:13:24,000 --> 00:13:26,320
Hemendik irtetea erabaki dut.

203
00:13:26,360 --> 00:13:28,800
Gauza gogaikarriengatik kezkatzea...

204
00:13:28,840 --> 00:13:30,600
gogaikarria da.

205
00:13:30,640 --> 00:13:33,240
-Berdin da zer nolako tranpa
jarri diguten.

206
00:13:33,280 --> 00:13:37,320
E! Luffy! Sanji! Zu ere bai, Zoro?

207
00:13:37,360 --> 00:13:41,280
Nik ez dut joan nahi!

208
00:13:41,320 --> 00:13:44,600
Harrapatzen bazaituztete, ez
dizuet lagunduko!

209
00:13:44,640 --> 00:13:48,240
Eta laguntzen ez badizuet, hil
egingo zarete!

210
00:13:48,280 --> 00:13:49,680
Hori nahi duzue, ala?

211
00:13:49,720 --> 00:13:52,600
Hori bai. Ni harrapatzen
banaute, salba nazazue!

212
00:13:52,640 --> 00:13:54,040
Ados? Esan baietz!

213
00:13:56,600 --> 00:13:59,840
Badakizue zuen itsasontzia non
egon daitekeen?

214
00:13:59,880 --> 00:14:04,640
Nasa ugari daude base honetan.

215
00:14:04,680 --> 00:14:06,800
Erori ginen lekua kontuan hartuta...

216
00:14:06,840 --> 00:14:09,040
Oker ez banabil basearen
mendebaldean egon behar du.

217
00:14:09,080 --> 00:14:12,760
Mendebaldean... Orduan, 88.

218
00:14:12,800 --> 00:14:14,120
nasan egon daiteke.

219
00:14:14,160 --> 00:14:16,840
Zergatik uste duzu hori, Kobato
andrea?

220
00:14:16,880 --> 00:14:21,160
Susmoa. Egia esan, nasa ugari
itxi dituzte azkenaldian...

221
00:14:21,200 --> 00:14:24,000
...aurrekontu-murrizketengatik,
baina nasa horrek lanean...

222
00:14:24,040 --> 00:14:28,280
...jarraitzen du. Bertan aritzen da
nire aita.

223
00:14:28,320 --> 00:14:31,400
Hor da: gerraontzi hori dagoen
lekuan.

224
00:14:31,440 --> 00:14:32,560
Zer egingo dugu, Nami?

225
00:14:32,600 --> 00:14:33,680
Horra ote doaz besteak ere?

226
00:14:33,720 --> 00:14:37,440
Oraintxe bertan, ezin dugu jakin.

227
00:14:37,480 --> 00:14:40,680
Baina hautsak harrotzen hasi
dira eta begira geratzea ez dago...

228
00:14:40,720 --> 00:14:43,440
...aukeren artean. Kobato andreaz
fidatu behar!

229
00:14:43,480 --> 00:14:44,400
Ez daukagu besterik.

230
00:14:48,040 --> 00:14:50,600
Ez da inor ageri.

231
00:14:50,640 --> 00:14:52,400
Ondo! Joan gaitezen, ba!

232
00:14:52,440 --> 00:14:54,760
Ni lehenengoa!

233
00:14:54,800 --> 00:14:57,160
Aizu!
Itxaron, Luffy! Ergela!

234
00:14:57,200 --> 00:14:58,560
Beti berdin!

235
00:15:12,280 --> 00:15:16,200
Goi-goian gaude! Hau beldurra!

236
00:15:23,400 --> 00:15:25,240
Hor daude!

237
00:15:28,360 --> 00:15:32,960
Esan dizuet! Nik ez dut hil
nahi!

238
00:15:43,280 --> 00:15:47,800
Asmo hori duzue? Ukabilak
berotzen hastekoa?

239
00:15:47,840 --> 00:15:52,520
Ez diguzue galaraziko hemendik
joatea!

240
00:15:54,640 --> 00:15:58,120
Navaroneko Odolberoen Unitatea
gara eta zubi hau babestea da...

241
00:15:58,160 --> 00:16:02,360
...gure lana! Ez zarete hemendik
igaroko, piratak!

242
00:16:02,400 --> 00:16:05,440
-Zenbat fanfarroikeria, baina!

243
00:16:05,480 --> 00:16:09,320
Har ezazu lasai eta utzidazu
zigarro bat erretzen.

244
00:16:09,360 --> 00:16:11,680
-Ez gaitzazue gutxietsi, gero!

245
00:16:11,720 --> 00:16:15,880
Navaroneko marineak...

246
00:16:17,320 --> 00:16:21,000
-borrokalari odolberoak!
-borrokalari odolberoak!

247
00:16:22,600 --> 00:16:25,200
Hauxe ona! Borroka nahi duzue?

248
00:16:25,600 --> 00:16:27,000
Eraso!

249
00:16:27,040 --> 00:16:32,640
OIHUAK

250
00:16:36,080 --> 00:16:39,200
Metraileta!

251
00:16:40,280 --> 00:16:41,640
Zoro!
Kendu paretik!

252
00:16:41,680 --> 00:16:42,920
Bai, lasai!

253
00:16:45,880 --> 00:16:49,480
Eman, Zoro! Egurra!

254
00:16:49,520 --> 00:16:52,800
Lasto-txapel! Borrokarako prest?

255
00:16:53,240 --> 00:16:57,200
Bai horixe! Goma gomazko...

256
00:16:57,280 --> 00:16:58,560
Orain!

257
00:17:06,920 --> 00:17:11,080
Zure eraso mota guztiak
ezagutzen ditugu!

258
00:17:11,120 --> 00:17:12,640
Ze... Zer? Zer?

259
00:17:14,120 --> 00:17:18,760
Lasai erretzen ari naiz eta utzi
bakean!

260
00:17:18,800 --> 00:17:21,680
Askatu!

261
00:17:21,720 --> 00:17:24,960
-Ez horixe! Jo eta bertan
akabatuko zaitut!

262
00:17:25,000 --> 00:17:26,160
-Marine txatxu hori!

263
00:17:26,200 --> 00:17:28,960
Aupa, gazteak! Zertan ari zarete?

264
00:17:29,000 --> 00:17:31,280
Eman gogor! Gogorrago!

265
00:17:40,560 --> 00:17:44,560
Zureak egin du! Ba... baina...

266
00:17:47,000 --> 00:17:50,080
nire indar guztiarekin jo
zaitut!

267
00:17:50,560 --> 00:17:52,440
Aldaratze-diala?

268
00:18:03,920 --> 00:18:05,800
Pila bat dira! Ene!

269
00:18:05,840 --> 00:18:09,400
-Entzun, pirata zikina!

270
00:18:09,440 --> 00:18:13,880
Gu Navarone hitzaren hasierako
N-a gara!

271
00:18:14,040 --> 00:18:17,800
Azken odol tantara arte isuriko
dugu zuek zubi hau zeharkatu ...

272
00:18:17,840 --> 00:18:19,160
...ez dezazuen!

273
00:18:19,480 --> 00:18:22,760
-Ixo! Hori da hitz egin beharra,
kalamidadea!

274
00:18:28,800 --> 00:18:30,480
-Erre egin nau!

275
00:18:30,520 --> 00:18:32,760
-Ui. Barkatu!

276
00:18:38,480 --> 00:18:41,000
Hau da hau! Emaiguzue bakea!

277
00:18:51,280 --> 00:18:54,560
Zuk oso esku onak dauzkazu!

278
00:18:55,760 --> 00:18:58,200
Goma gomazko...

279
00:19:00,040 --> 00:19:03,440
...bazuka!

280
00:19:14,280 --> 00:19:18,640
Orain! Heldu besoetatik geldirik
dauzkala!

281
00:19:23,640 --> 00:19:26,840
Oraingo honetan ez zaitugu
askatuko!

282
00:19:26,880 --> 00:19:31,720
Egoskorra! Goma gomazko...

283
00:19:36,040 --> 00:19:36,760
E?
-Latza!

284
00:19:36,800 --> 00:19:40,440
aizkora!

285
00:20:17,200 --> 00:20:21,560
Motel! Sekula ez duzu
ondorioetan pentsatzen!

286
00:20:21,600 --> 00:20:23,040
Sentitzen dut.

287
00:20:23,080 --> 00:20:26,080
Bo, goazen! Nondik da?

288
00:20:26,120 --> 00:20:27,280
E... hortik.

289
00:20:27,680 --> 00:20:31,880
Almiranteordea! Lastozko Atearen
zati bat apurtu da, eta...

290
00:20:31,920 --> 00:20:34,840
...lasto-txapelak badiara erori
dira gure gizonekin.

291
00:20:34,880 --> 00:20:37,760
Hala ere, badirudi ez dagoela
zauriturik berrogeita...

292
00:20:37,800 --> 00:20:38,800
...hamabosgarren unitatean.

293
00:20:38,840 --> 00:20:41,960
-Kontxo! Fundamentu eskasa dute, gero!

294
00:20:42,000 --> 00:20:44,160
Kalte material handiak dira horiek!

295
00:20:44,200 --> 00:20:47,600
Baina 22 minutu irabazten
lagundu digute.

296
00:20:47,640 --> 00:20:51,400
berrogeita hamabosgarren
unitateak bere odol beroa...

297
00:20:51,440 --> 00:20:52,720
...erakutsi du.

298
00:20:52,920 --> 00:20:58,320
-Almiranteordea! 88. nasan gaude
piratak harrapatzeko prest!

299
00:20:59,760 --> 00:21:02,400
Hauxe izango da piraten bukaera!

300
00:21:02,440 --> 00:21:07,120
-Bikain. Lastozko Atea zeharkatu
dute eta 88.

301
00:21:07,160 --> 00:21:08,360
nasarantz doaz orain.

302
00:21:08,400 --> 00:21:12,560
Erne egon eta ez zaitzatetela
ustekabean harrapatu!

303
00:21:12,600 --> 00:21:15,240
-Usopp! Ziur zaude hemendik dela?

304
00:21:15,280 --> 00:21:16,640
Ez kezkatu! Ziur nago.

305
00:21:16,680 --> 00:21:17,720
Segi aurrera!

306
00:21:17,760 --> 00:21:19,240
Hemen datoz!

307
00:21:21,200 --> 00:21:25,960
Hasi atxilotze-operazioa!

308
00:21:35,760 --> 00:21:38,920
Utzi pasatzen! Gaixo larri bat
dago nasan!

309
00:21:42,520 --> 00:21:45,080
Nami erizain!

310
00:21:45,120 --> 00:21:47,120
Ba- baina zer da hau?

311
00:21:47,160 --> 00:21:48,720
Lu- Luffy!
Kaixo!

312
00:21:48,760 --> 00:21:51,240
Jarraituko du

313
00:23:09,760 --> 00:23:12,920
-Granada itsutzaileek ez didate
kalterik egiten!

314
00:23:12,960 --> 00:23:15,080
-Ikusgarria, goroldio-buru!

315
00:23:15,120 --> 00:23:16,320
-Mila esker, bekain eder!

316
00:23:16,360 --> 00:23:17,720
-Egurra, goroldio-buru!

317
00:23:17,760 --> 00:23:18,920
-Sukaldari eskasa!
-Zer esan duzu?

318
00:23:18,960 --> 00:23:21,440
Ez dago eztabaidarako astirik!

319
00:23:21,480 --> 00:23:24,160
Ez duzue zuen itsasontzia
berreskuratuko!

320
00:23:24,200 --> 00:23:26,960
Indarrak joan zaizkit berriro...

321
00:23:27,000 --> 00:23:28,800
One Pieceren hurrengo atala...

322
00:23:28,840 --> 00:23:31,200
"Hesia apurtzen! Merry
berreskuratuta!"

323
00:23:31,240 --> 00:23:32,720
Piraten erregea izango naiz!

