1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.

2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!

3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!

4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!

5
00:02:08,240 --> 00:02:11,840
Urrea eta waverra
berreskuratzeko operazioak!

6
00:02:15,160 --> 00:02:18,440
Ea ba, gazteak! Joateko prest?

7
00:02:18,480 --> 00:02:20,280
Bai!
Bai!

8
00:02:20,320 --> 00:02:23,160
-Bai!
Itxaron, itxaron, itxaron!

9
00:02:23,200 --> 00:02:24,440
Zer duzu, Usopp?

10
00:02:24,480 --> 00:02:30,040
Baina aizue, nola joango gara
inolako planik gabe?

11
00:02:30,080 --> 00:02:35,720
Beti neuk astindu behar burua!

12
00:02:35,760 --> 00:02:38,720
Izan ere, zazpiok elkarrekin
joaten bagara, berehala...

13
00:02:38,760 --> 00:02:41,160
...nabarmenduko gara!
Arrazoi duzu horretan.

14
00:02:41,200 --> 00:02:45,240
Eta kamuflatu dugun arren,
kezkatuta nago gure Merryrekin.

15
00:02:45,280 --> 00:02:46,640
Egia! A zer itxura!

16
00:02:46,680 --> 00:02:50,080
-Hain ondo kamuflatuta ere
ezagutuko ote dute?

17
00:02:50,120 --> 00:02:52,280
Gehiegi kezkatzen ari zarete
denok.

18
00:02:52,320 --> 00:02:53,320
Inork ez du ontzi narras hau
nahi.

19
00:02:53,360 --> 00:02:57,600
Ez narrasa deitu! Ez da hori
orain daukagun arazoa!

20
00:02:57,640 --> 00:03:02,160
Ene! Beti neuk pentsatu behar
ditut gauza guztiak!

21
00:03:02,200 --> 00:03:05,680
Ni ez nau bere itxurak
kezkatzen, bere egoerak baizik.

22
00:03:05,720 --> 00:03:09,080
Ea eusten dion. Eta aizu, Nami!

23
00:03:09,120 --> 00:03:10,840
E? Zer duzu?

24
00:03:10,880 --> 00:03:14,080
Zera, non dago waverra?

25
00:03:14,120 --> 00:03:16,960
Ai ene! Sasiarte batean utzi dut
gordeta.

26
00:03:17,000 --> 00:03:18,480
Horixe esan nahi nuen!

27
00:03:18,520 --> 00:03:23,160
Barkatu!
-Ahazkorra eta maitekorra zara!

28
00:03:23,200 --> 00:03:25,000
Ergel horri ezta kasurik ere!

29
00:03:25,040 --> 00:03:29,400
Ea ba, gazteak! Orain plana
azalduko dizuet.

30
00:03:29,440 --> 00:03:33,840
Entzun arretaz! Tatxan...

31
00:03:33,880 --> 00:03:35,160
Begira, neska-mutilok!

32
00:03:35,200 --> 00:03:38,400
Honako hauxe izango da plana.

33
00:03:38,440 --> 00:03:41,440
Lehenbizi, urrea bilatuko dutenak.

34
00:03:41,480 --> 00:03:44,480
Luffy... Zoro... Robin...

35
00:03:44,520 --> 00:03:47,240
eta ni, Usopp kapitaina.

36
00:03:47,280 --> 00:03:48,840
Orain, waverra bilatuko dutenak.

37
00:03:48,880 --> 00:03:52,760
Nami... eta beste norbait ere bai.

38
00:03:53,440 --> 00:03:54,800
Sanji!

39
00:03:58,360 --> 00:04:04,520
Plan bikaina, Usopp! Bikote
polita egingo dugu!

40
00:04:04,560 --> 00:04:07,520
-Bai, bai...
Bekain xelebre!

41
00:04:07,560 --> 00:04:08,600
Zer esan duzu?

42
00:04:08,640 --> 00:04:13,120
-E, Usopp! Hemen bakarrik geratu
behar dut berriro?

43
00:04:13,160 --> 00:04:16,280
Ez zaitez kezkatu! Merry
kamuflatuta, seguru asko ez da...

44
00:04:16,320 --> 00:04:18,640
...ezer gertatuko.
Seguru asko?

45
00:04:18,680 --> 00:04:22,960
Gutako batek min hartzen badu,
nor izango da hura sendatuko duena?

46
00:04:24,000 --> 00:04:25,600
Gure supermedikua!

47
00:04:28,680 --> 00:04:30,360
Berriketak! Nirekin
alfer-alferrik dituzu...

48
00:04:30,400 --> 00:04:35,120
...zurikeriak!
Ea ba! Hementxe gaude orain.

49
00:04:35,160 --> 00:04:38,040
Urre-bilatzaileek ez dute bide
arrunta hartuko:...

50
00:04:38,080 --> 00:04:40,760
...kostako lasterbidetik helduko
dira kutxa gotorrera.

51
00:04:40,800 --> 00:04:45,280
Nami! Gogoratzen duzu non
ezkutatu duzun waverra?

52
00:04:45,320 --> 00:04:50,520
Bai. Uhartearen ekialdeko
badian, mendiaren magalean.

53
00:04:50,560 --> 00:04:52,640
Hemen nonbait, uste dut.

54
00:04:54,160 --> 00:04:59,640
Justu beste puntan. Lehorretik
joateko, bide luzeegia!

55
00:05:02,160 --> 00:05:03,080
Bai!

56
00:05:03,120 --> 00:05:08,520
Horixe! Nami! Zeharka ezazue
badia txalupa horretan.

57
00:05:08,560 --> 00:05:09,760
Ederki.

58
00:05:09,800 --> 00:05:14,560
Eta hementxe elkartuko gara
berriro, Gure Merryn bertan!

59
00:05:14,600 --> 00:05:14,800
Bai!
Bai!

60
00:05:14,840 --> 00:05:15,560
-Bai!
Bai!

61
00:05:22,200 --> 00:05:24,480
Zer duzu? Oraindik hemen zaude?

62
00:05:24,520 --> 00:05:25,440
Joan zaitezke.

63
00:05:25,480 --> 00:05:28,920
Platera erabat husten duzun arte
zaintzen egoteko...

64
00:05:28,960 --> 00:05:30,800
agindu dit gure sukaldariburu handiak.

65
00:05:30,840 --> 00:05:35,720
Otorduak zure bulego pribatuan
egin arren, arauak arau dira...

66
00:05:35,760 --> 00:05:38,720
...denontzat! Platera garbi utzi
behar duzu!

67
00:05:40,440 --> 00:05:41,640
Jessica hori!

68
00:05:41,680 --> 00:05:45,600
Zuk ere bai, sarjentu!

69
00:05:45,640 --> 00:05:47,520
Erruz prestatu dizuegu janaria.

70
00:05:47,560 --> 00:05:50,080
On egin diezazuela!

71
00:05:50,120 --> 00:05:53,000
Zuri ere nazka ematen dizu
brokoliak?

72
00:05:53,040 --> 00:05:56,280
Ez. Baina tomateak eta
azenarioak bai.

73
00:05:57,480 --> 00:06:00,440
A! Komandantea!

74
00:06:00,480 --> 00:06:02,720
O! Ez nekien bazkaltzen ari zinela.

75
00:06:02,760 --> 00:06:04,680
Gero etorriko naiz.

76
00:06:04,720 --> 00:06:07,080
Ez, ez, hau salbuespena da.

77
00:06:07,120 --> 00:06:08,800
Onenean etorri zara.

78
00:06:08,840 --> 00:06:11,200
E?
Zuri deitzera nindoan oraintxe.

79
00:06:12,840 --> 00:06:16,840
Almiranteordea! Sentitzen dut
piratak galdu izana hirugarren...

80
00:06:16,880 --> 00:06:20,080
...aldiz.
O! Zaude lasai, gizona.

81
00:06:20,120 --> 00:06:21,400
Zer, bazkaldu duzu jada?

82
00:06:21,440 --> 00:06:22,720
Ez, jauna.

83
00:06:22,760 --> 00:06:24,920
Hori ez dago ondo! Ezta batere
gainera!

84
00:06:24,960 --> 00:06:27,400
Tripa hutsik duzula, ezin duzu
gerrarik irabazi.

85
00:06:27,440 --> 00:06:30,320
Gizonak urdaila bete behar du,
ezertan hasi baino lehen.

86
00:06:30,360 --> 00:06:33,400
Bestela, zure soldaduek ere ez
dute jango.

87
00:06:35,320 --> 00:06:37,240
Ez lotsatu! Jan ezazu nahi
hainbat!

88
00:06:42,440 --> 00:06:44,960
Esan Jessicari aparta zegoela.

89
00:06:45,000 --> 00:06:46,400
Bai, jauna.

90
00:06:56,080 --> 00:06:58,320
-Trikuz betetako base zikin hau!

91
00:06:58,360 --> 00:07:00,280
Betiko ixteko aginduko dut!

92
00:07:00,320 --> 00:07:03,120
Almiranteorde txatxu horrek
jarriko du aurpegia!

93
00:07:08,640 --> 00:07:13,880
Laster da ordua. Gure unitateak
berrantolatu behar ditugu.

94
00:07:13,920 --> 00:07:16,600
Aurrea hartu eta bidea itxiko
diegu piratei?

95
00:07:16,640 --> 00:07:21,360
Hori da. Sarjentu, eman agindua
unitateei berehala.

96
00:07:21,400 --> 00:07:22,520
Bai, jauna!

97
00:07:25,680 --> 00:07:28,960
Entzun! Larrialdia! Gerraontzi
guztiak erne!

98
00:07:29,000 --> 00:07:31,800
Zaindu Itsas Atea eta badiaren
inguruak.

99
00:07:31,840 --> 00:07:34,680
-Non nahi duzu egotea nire
unitatea?

100
00:07:34,720 --> 00:07:39,240
Bazkaria bukatzen dutenean,
bidal itzazu denak Itsas Atera.

101
00:07:39,280 --> 00:07:40,720
Bai, jauna.

102
00:07:43,840 --> 00:07:44,720
Hara!

103
00:07:46,440 --> 00:07:50,040
Kaixo! Pozten nau zu ezagutzeak,
Condoriano...

104
00:07:50,080 --> 00:07:55,640
Zera, alegia... Shepherd
maiorra, ikuskari berezia.

105
00:07:56,480 --> 00:07:58,720
Jonathan almiranteordea!

106
00:07:58,760 --> 00:08:01,880
Ihes egiten utzi omen diezu
lasto-txapel piratei.

107
00:08:02,320 --> 00:08:07,040
Ez, ez! Gotorleku honetan
jarraitzen dute oraindik, seguru...

108
00:08:07,080 --> 00:08:07,880
...asko.

109
00:08:07,920 --> 00:08:11,880
Ba ote? Eta hori jakinda, jaten
eta patxadatsu?

110
00:08:11,920 --> 00:08:13,600
Horixe da axolarik ez izatea!

111
00:08:13,640 --> 00:08:19,320
Ez naiz harritzen jendeak zuri
"triku geldo" ezizena jartzea.

112
00:08:19,800 --> 00:08:21,160
Mm! Barkatu.

113
00:08:21,200 --> 00:08:22,960
Lasai. Berdin-berdin zait.

114
00:08:23,000 --> 00:08:26,440
Hain lasai egoteko, piratak
zeren atzetik dabiltzan jakingo duzu.

115
00:08:26,480 --> 00:08:26,960
Ezta?

116
00:08:27,320 --> 00:08:32,200
Ustez bai. Hemen ahaztuta utzi
duten urrearen bila itzuliko...

117
00:08:32,240 --> 00:08:33,600
...direla uste dut.

118
00:08:33,640 --> 00:08:38,240
Urrea, e?
Dena dela, hau oso kezkagarria da.

119
00:08:38,280 --> 00:08:41,960
Gu hain gotorleku ona izanda hau
gertatzea ere!

120
00:08:42,000 --> 00:08:46,840
Ba al duzu aholku zuhurren bat
guretzat, maiorra?

121
00:08:47,000 --> 00:08:51,880
Ez legoke gaizki zu unitate
berezi bateko buru jartzea!

122
00:08:51,920 --> 00:08:55,800
Txantxetan ari zara. Unitate
berezi horretako burua zeu...

123
00:08:55,840 --> 00:08:59,480
...izatea da onena. Ez dago
egokiagoa den inor.

124
00:09:01,360 --> 00:09:02,440
Ez zaude ados? Aizu eta...

125
00:09:02,480 --> 00:09:05,440
non daude ni piratatzat hartu
nauten soldaduak?

126
00:09:05,480 --> 00:09:09,400
Zertarako jakin nahi duzu hori,
baina?

127
00:09:10,560 --> 00:09:13,200
Gerra-kontseilua egiteko, noski.

128
00:09:13,240 --> 00:09:17,920
Neuk esan nien parean jarritako
edozein susmagarri berehala...

129
00:09:17,960 --> 00:09:22,280
...atxilotzeko. Nire aginduak bete
besterik ez dute egin.

130
00:09:22,320 --> 00:09:24,360
Eta ni susmagarria nintzen?

131
00:09:24,400 --> 00:09:26,400
-Egoera hartan, bai.

132
00:09:26,440 --> 00:09:30,320
-Ez dugu iritzi bera. Egiteko bat
daukadala gogoratu naiz.

133
00:09:30,360 --> 00:09:32,040
Bukatutakoan etorriko naiz
berriro.

134
00:09:34,280 --> 00:09:38,040
-Almiranteordea! Benetan ari
zara?

135
00:09:38,080 --> 00:09:42,080
Kuartel Nagusiko ikuskari
harroputz horrek base hau itxi...

136
00:09:42,120 --> 00:09:46,040
...nahi digu. Bestela, unitatearen
buruzagitza onartuko luke.

137
00:09:46,080 --> 00:09:48,120
Baina, jauna, ez naiz horretaz
ari.

138
00:09:48,160 --> 00:09:51,680
Bueno... prest egon dadila...

139
00:09:51,720 --> 00:09:54,000
G8 baseko unitate indartsuena.

140
00:09:54,040 --> 00:09:55,640
Inondik ere, txantxetan ari zara
berriro.

141
00:09:55,680 --> 00:09:58,360
Bene-benetan ari naiz.

142
00:10:07,200 --> 00:10:13,000
Txoro alaenak! E! Non dago
goizean heldu den Stan Maley...

143
00:10:13,040 --> 00:10:14,880
...itsasontziko kapitaina?

144
00:10:14,920 --> 00:10:17,440
-Jauna! Erizaindegian darama egun
osoa.

145
00:10:17,480 --> 00:10:20,480
-Erizaindegian? Zergatik dago
bertan?

146
00:10:20,520 --> 00:10:24,000
-Bere gizon asko iritsi dira
larri zaurituta.

147
00:10:24,040 --> 00:10:26,160
Haiek zaintzeko egongo da
bertan...

148
00:10:26,200 --> 00:10:27,520
-Etor dadila! Berehala!

149
00:10:27,560 --> 00:10:29,120
-Bai, jauna!

150
00:10:29,160 --> 00:10:33,200
-Piratak urrearen atzetik omen
dabiltza.

151
00:10:33,240 --> 00:10:36,800
Gotorleku honetako leku bakar
batean egon daiteke.

152
00:10:36,920 --> 00:10:40,080
Ikusiko duzu, almiranteorde
tunante hori!

153
00:10:40,120 --> 00:10:43,760
Pirata horiek harrapatu eta
suntsitu egingo dut base hau!

154
00:10:43,800 --> 00:10:45,920
ALGARA

155
00:10:49,200 --> 00:10:51,280
-Denak ondo ote dabiltza?

156
00:10:52,160 --> 00:10:55,240
Hau da... bakardadea!

157
00:10:56,040 --> 00:11:01,880
-Ilargia! Izarrak! Eta Nami eta
biok ur-gainean kulunkan!

158
00:11:02,960 --> 00:11:06,440
Hau edertasuna! Ametsa egia
bihurturik!

159
00:11:07,840 --> 00:11:10,360
-Gerraontziak martxan jarri dira.

160
00:11:11,600 --> 00:11:13,880
Zer pasatzen da? Susmo txarra
hartzen diot.

161
00:11:13,920 --> 00:11:16,280
Sanji! Egin arraun arinago!

162
00:11:16,320 --> 00:11:19,720
-Banoa! Hemen zeuk agintzen duzu!

163
00:11:19,760 --> 00:11:21,000
-Baina isilik joan zaitez, e?

164
00:11:21,040 --> 00:11:25,760
-Noski!
Ezkerra libre, eskuina libre...

165
00:11:25,800 --> 00:11:28,760
Ez dakigu marineak non dabiltzan.

166
00:11:28,800 --> 00:11:30,520
Ez gaituzte ikusi behar!

167
00:11:30,560 --> 00:11:33,600
Miraria izango da gu ez ikustea.

168
00:11:36,400 --> 00:11:39,840
Sudurluze! Ez dabil inor
inguruan.

169
00:11:39,880 --> 00:11:42,040
Zergatik ez didazu lehenago esan?

170
00:11:44,440 --> 00:11:45,960
Zergatik zaude lotan?

171
00:11:46,000 --> 00:11:48,360
Izan ezazu fundamentua behingoz!

172
00:11:49,360 --> 00:11:52,000
Honek dauka gibela!

173
00:11:54,360 --> 00:11:58,840
-Almiranteordea! Unitate guztiak
badian zehar zabalduta, basearen...

174
00:11:58,880 --> 00:11:59,840
...barrualdea zaindu gabe dago.

175
00:11:59,880 --> 00:12:04,120
Hala izan behar du. Gure
etsaiari berdin zaio basea...

176
00:12:04,160 --> 00:12:06,520
...zainduta dagoen edo ez dagoen.

177
00:12:06,560 --> 00:12:11,200
Baina ezin diegu utzi euren
etxean balebiltza bezala sartzen ere!

178
00:12:11,240 --> 00:12:14,080
Jauna, soldadu berriak erabili
behar genituzke.

179
00:12:14,120 --> 00:12:17,400
Bai zera! Arriskutsua da
eurentzat.

180
00:12:17,440 --> 00:12:22,120
Susmatzen nuen hori esango
zenuela, horregatik ez dut...

181
00:12:22,160 --> 00:12:25,720
...aipatu orain arte: berez,
soldadu berri asko aurkeztu dira...

182
00:12:25,760 --> 00:12:28,320
...boluntario. Gure indarren
barruan daude jada.

183
00:12:28,360 --> 00:12:30,400
Guk bezainbeste maite dute gure
base hau.

184
00:12:30,440 --> 00:12:35,720
A, bai? Orduan, patruila-lanak
egin ditzatela, baina euren...

185
00:12:35,760 --> 00:12:37,480
...kabuz ezertan hasi gabe.

186
00:12:37,520 --> 00:12:42,120
Ulertu duzu?
Bai! Poztuko dira, jauna!

187
00:12:42,160 --> 00:12:47,160
Eta sarjentu! Bestelako zeregin
bat ere badaukat zuretzat.

188
00:12:47,880 --> 00:12:49,880
BARREA

189
00:12:49,920 --> 00:12:54,200
Zer? A zer erokeria! Stan Maley
hondatuta dago.

190
00:12:54,240 --> 00:12:56,160
Ez dago uretaratzeko moduan.

191
00:12:56,200 --> 00:12:59,960
-Baina horrek ez du esan nahi
itsasontzi guztia zerbitzuz...

192
00:13:00,000 --> 00:13:01,200
...kanpo dagoenik.

193
00:13:01,240 --> 00:13:02,960
-Hori egia da, baina...

194
00:13:03,520 --> 00:13:06,920
ekaitz batek jo gaitu honako
bidean eta nire gizon batzuk...

195
00:13:06,960 --> 00:13:10,480
...zutitzeko gauza ere ez dira
oraindik.

196
00:13:10,520 --> 00:13:13,920
-Kapitaina! Nirekin aitzakiatan
ari zara, ala?

197
00:13:13,960 --> 00:13:17,080
Ez dakizu Kuartel Nagusiko
ikuskari berezia naizela?

198
00:13:17,400 --> 00:13:21,520
-Ez, aitzakiatan ez, baina...

199
00:13:21,560 --> 00:13:24,720
-Ba orduan, bildu itzazu zure
gizon guztiak!

200
00:13:24,760 --> 00:13:28,360
Erdiak nirekin eta beste erdiak
Pine Peak itsasontzian joango dira.

201
00:13:28,400 --> 00:13:30,760
Egon bertan, nire aginduen zain.

202
00:13:30,800 --> 00:13:36,440
Kuartel Nagusiaren indarra
erakutsiko diet hemengo ergelei!

203
00:13:39,120 --> 00:13:42,800
E! Zoro! Galduta zoaz, ala?

204
00:13:42,840 --> 00:13:45,720
Ixo eta segi aurrera!

205
00:13:46,240 --> 00:13:47,960
Robin! Asko falta da?

206
00:13:48,000 --> 00:13:49,560
Iristen ari gara.

207
00:13:55,040 --> 00:13:56,920
Hortik joanda da?

208
00:13:56,960 --> 00:13:58,840
Ate bakarra dago.

209
00:13:58,880 --> 00:14:00,320
Mapa zuzena baldin bada.

210
00:14:00,360 --> 00:14:02,280
Orduan, hor dago kutxa gotorra.

211
00:14:02,320 --> 00:14:04,960
Bai. Ate horretatik joanda da
laburrena.

212
00:14:05,720 --> 00:14:08,080
Zeren zain gaude, ba?
Goazen!

213
00:14:10,200 --> 00:14:13,040
Ea ba! Joan gaitezen!

214
00:14:13,080 --> 00:14:15,720
Usopp aa-aa-aa!

215
00:14:20,960 --> 00:14:22,560
Nagusi!

216
00:14:25,840 --> 00:14:27,360
Aupa, Usopp!

217
00:14:38,160 --> 00:14:40,160
Erdiz erdi joko dugu!

218
00:14:50,880 --> 00:14:52,440
Usopp! Mugi zaitez!

219
00:14:54,200 --> 00:14:55,640
Aizu, errepikatuko dugu?

220
00:14:55,680 --> 00:14:57,720
Zu jota zaude! Behin nahikoa eta
sobera!

221
00:15:02,240 --> 00:15:03,280
Ondo!

222
00:15:03,320 --> 00:15:04,760
Ez dago inor!

223
00:15:07,520 --> 00:15:08,640
Denok barrura.

224
00:15:13,200 --> 00:15:14,480
Nami, kontuz!

225
00:15:14,520 --> 00:15:18,920
-Mila esker. Nabarmendu gabe joan
behar dugu.

226
00:15:18,960 --> 00:15:20,400
Itsasoaren ertzetik joango gara.

227
00:15:21,600 --> 00:15:24,080
Ez gaude marine pila horrekin
saltsan hasteko!

228
00:15:25,880 --> 00:15:27,560
Sanji! Goazen bizkor!

229
00:15:27,600 --> 00:15:28,840
-Bai.

230
00:15:32,200 --> 00:15:34,120
Aizue! Iristen ari gara!

231
00:15:34,160 --> 00:15:35,880
Erne ibili!

232
00:15:35,920 --> 00:15:38,160
Hortxe da! Eskailerak jaitsita.

233
00:15:41,920 --> 00:15:43,880
Hor bukaeran dago kutxa gotorra!

234
00:15:43,920 --> 00:15:47,280
Bai! Zain daukagu urrea!

235
00:15:47,320 --> 00:15:50,240
Errazegi gabiltza... Bada hemen
okerren bat!

236
00:16:19,920 --> 00:16:20,920
-Ederki.

237
00:16:26,120 --> 00:16:29,800
-Pi- piratak! Ez- ez zarete he-
hemendik pasako!

238
00:16:29,840 --> 00:16:33,800
-Lasai, gizona! Onez onean gatoz.

239
00:16:33,840 --> 00:16:38,040
Ez dugu basea suntsitzeko edo
zuek egurtzeko asmorik!

240
00:16:38,080 --> 00:16:41,240
-Ixo! Gure bakea urratzen duena
gure etsaia da!

241
00:16:41,280 --> 00:16:43,560
-Fede onez gatozela esan dizugu!

242
00:16:43,600 --> 00:16:46,280
-Pirata jendeari sinesteko nago, ba!

243
00:16:46,320 --> 00:16:49,040
Harro gaude gure
almiranteordearekin batera...

244
00:16:49,080 --> 00:16:50,880
...bazter hauek zaintzeaz!

245
00:16:50,920 --> 00:16:54,240
-Orduan... lepoa jokatzeko prest
zaude?

246
00:17:01,960 --> 00:17:07,000
-Ba askoz gehiago entrenatzen eta
jaten hasi beharko duzu, gizona!

247
00:17:15,600 --> 00:17:19,000
Hau da hau tramankulua!

248
00:17:19,040 --> 00:17:20,760
Ene!

249
00:17:20,800 --> 00:17:22,320
Hori da sarraila festa!

250
00:17:22,360 --> 00:17:26,960
Bai. Urrea ezkutatu nahi izanez
gero, leku aproposa!

251
00:17:27,000 --> 00:17:31,560
Urrea ez ezik hor barruan beste
gauza onen bat ere egongo da!

252
00:17:31,600 --> 00:17:33,040
Eta? Orain zer?

253
00:17:33,080 --> 00:17:36,400
Goma gomazko... pistola!

254
00:17:41,520 --> 00:17:42,640
O! Barkatu, Zoro.

255
00:17:42,680 --> 00:17:44,080
Aizu!

256
00:17:44,120 --> 00:17:47,200
Barkatu...
Ezin da indarka ireki.

257
00:17:47,240 --> 00:17:51,600
Kutxa hau irekitzeko, dial hauei
eragin behar zaie:...

258
00:17:51,640 --> 00:17:53,920
...zenbakiak bat datozenean...

259
00:17:53,960 --> 00:17:58,720
goiko engranajea lanean hasi eta
sarrailak irekiko dira.

260
00:17:58,760 --> 00:18:01,240
Ulertu duzue, jaun-andreok?

261
00:18:04,920 --> 00:18:06,120
Geldi hor denok!

262
00:18:23,280 --> 00:18:25,680
Hementxe zeuden gure zain!

263
00:18:25,720 --> 00:18:27,360
Arrazoi zenuen.

264
00:18:27,400 --> 00:18:29,560
-Arratoien pare harrapatuta!

265
00:18:29,600 --> 00:18:32,480
Eman ezazue amore! Makurtu burua
eta...

266
00:18:32,520 --> 00:18:35,960
Gu pirata finak gara eta ez
diogu uko egingo muturren...

267
00:18:36,000 --> 00:18:37,640
...aurrean daukagun altxorrari!

268
00:18:40,320 --> 00:18:41,680
Zuen kontu gainerakoa!

269
00:18:41,720 --> 00:18:42,760
Ene!

270
00:18:45,240 --> 00:18:46,680
Pirata aluak!

271
00:18:46,720 --> 00:18:48,920
-Damutuko zaizue! Tiro!

272
00:18:49,080 --> 00:18:53,800
TIROAK

273
00:18:56,560 --> 00:18:58,920
Usopp! Arduratu kutxaz!

274
00:18:58,960 --> 00:19:00,680
Bai pozik!

275
00:19:01,000 --> 00:19:04,760
ALGARA

276
00:19:10,480 --> 00:19:13,200
Eta, sudurluze? Asmatzen duzu?

277
00:19:15,000 --> 00:19:18,280
Hau Namiren espezialitatea da,
baina...

278
00:19:18,320 --> 00:19:21,920
Neuk ere aise menderatuko ditut
sarraila xahar hauek.

279
00:19:22,600 --> 00:19:25,480
Bai horixe! Bat, kito!

280
00:19:29,560 --> 00:19:33,880
Ze- zer?
Jo bazintu, akabo!

281
00:19:33,920 --> 00:19:38,800
Askatu egiten dira? Kale egiten
badut, buru gainera eroriko...

282
00:19:38,840 --> 00:19:40,240
...zaizkit!

283
00:19:41,040 --> 00:19:43,760
Goma gomazko pistola!

284
00:19:45,720 --> 00:19:46,800
Orain bai!

285
00:19:49,160 --> 00:19:51,560
Luffy! Ez luzatu besoak gehiegi.

286
00:19:51,600 --> 00:19:52,960
Moztu egingo dizkizute!

287
00:19:53,000 --> 00:19:53,520
Bai.

288
00:19:58,520 --> 00:20:00,520
Ondo! Bigarrena!

289
00:20:04,680 --> 00:20:08,200
Komandantea! Agindutako lekuan
daude itsasontzi guztiak,...

290
00:20:08,240 --> 00:20:09,520
...aginduen zain.

291
00:20:09,560 --> 00:20:13,400
-Ondo. Esaiezu bertan egoteko,
neuk adierazi arte.

292
00:20:13,440 --> 00:20:14,600
-Bai, jauna.

293
00:20:16,360 --> 00:20:18,360
-50 minutu eta...

294
00:20:23,880 --> 00:20:24,840
Kale!

295
00:20:29,400 --> 00:20:32,080
Oso ondo, Robin!

296
00:20:33,640 --> 00:20:35,440
Inguratuta nago...

297
00:20:40,920 --> 00:20:43,160
30 lore!

298
00:20:44,960 --> 00:20:47,000
Soldaduak ez dira bukatzen!

299
00:20:47,040 --> 00:20:48,080
Nazkatu naiz!

300
00:20:48,120 --> 00:20:49,920
Usopp, ireki duzu kutxa?

301
00:20:53,400 --> 00:20:56,000
Kito! Hori, hori!

302
00:21:04,600 --> 00:21:05,880
Hori, hori!

303
00:21:11,920 --> 00:21:13,480
Ez! Babesera!

304
00:21:32,360 --> 00:21:35,320
Hau da hau kutxa gotor xelebrea!

305
00:21:35,920 --> 00:21:42,480
Zer? Urrea ez dago hemen!

306
00:21:45,960 --> 00:21:49,880
Kostatu behar zaizue Navaronetik
alde egitea!

307
00:21:52,080 --> 00:21:53,600
Jarraituko du

308
00:23:10,240 --> 00:23:14,120
-Latz ordaindu beharko dituzue
zuen burla guzti-guztiak!

309
00:23:14,160 --> 00:23:18,080
Kuartel Nagusiko nire unitate
bereziak egingo ditu zuekikoak!

310
00:23:18,120 --> 00:23:21,480
Hauxe da Kuartel Nagusian
garatutako Arrano Bazuka!

311
00:23:21,520 --> 00:23:23,600
O! Ederra!
Zuenak egin du!

312
00:23:23,640 --> 00:23:24,800
Aupa!

313
00:23:24,840 --> 00:23:27,080
E! Aizu!
One Pieceren hurrengo atala...

314
00:23:27,120 --> 00:23:30,040
"Denak sarean preso!
Almiranteordearen plan...

315
00:23:30,080 --> 00:23:33,480
...maltzurra" Piraten erregea
izango naiz!

