1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.
2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!
3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!
4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!
5
00:02:06,760 --> 00:02:10,200
Hemen nonbait zen... Hortxe!
6
00:02:11,040 --> 00:02:14,840
Dena ongi joan bada, Luffy eta
nasan egongo dira honezkero,...
7
00:02:14,880 --> 00:02:17,040
...gure urrea berreskuratuta.
8
00:02:17,080 --> 00:02:19,080
Ene, desastre hutsa naiz.
9
00:02:19,120 --> 00:02:21,840
Ez nuen burua erabili, eta ez
nintzen konturatu:...
10
00:02:21,880 --> 00:02:24,600
...waver hau Itsaso Urdinean ere
erabil dezakegu.
11
00:02:24,640 --> 00:02:27,080
Ea! Goazen hemendik lehenbailehen!
12
00:02:27,880 --> 00:02:30,440
Sanji! Helduidazu gogor!
13
00:02:30,760 --> 00:02:36,040
Zuri heltzeko? Ederra da bizitza!
14
00:02:36,080 --> 00:02:38,120
Jainkoa! Eskerrik asko,
bihotz-bihotzez!
15
00:02:38,160 --> 00:02:39,960
Bai, bai... Txorakeriak!
16
00:02:40,000 --> 00:02:43,360
Mugi zaitez!
Bai, pozik gainera!
17
00:02:43,400 --> 00:02:46,120
Ergela! Horrela ezin dut gidatu!
18
00:02:46,160 --> 00:02:48,600
Nami! Zure maitasuna oso...
19
00:02:48,640 --> 00:02:52,360
dinamikoa da. Erabat
maiteminduta naukazu!
20
00:02:52,400 --> 00:02:55,000
Orain bai! Goazen!
21
00:02:55,040 --> 00:02:56,800
Bai!
22
00:03:02,800 --> 00:03:07,560
Denak sarean preso!
Almiranteordearen plan maltzurra
23
00:03:11,160 --> 00:03:12,960
Ederra sartu digute!
24
00:03:13,320 --> 00:03:15,200
-Ziria galanta!
25
00:03:15,240 --> 00:03:18,320
Gustura harrapatuko nuke
horrelako arrain handi bat.
26
00:03:18,360 --> 00:03:20,240
Zentzuz hitz egin ezazu, baina!
27
00:03:20,280 --> 00:03:22,920
Ia-ia hil naiz kutxa gotor hau
ireki nahian.
28
00:03:22,960 --> 00:03:25,960
Mapa bat lapurtu duzuenez, hona
etorriko zinetela esan du...
29
00:03:26,000 --> 00:03:27,440
...almiranteordeak.
30
00:03:27,480 --> 00:03:30,360
-Azeri hori!
-Ez duzue nora ihes egin!
31
00:03:30,400 --> 00:03:33,760
Kaka zaharra! Luffy eta Zoro
indartsuak dira, baina...
32
00:03:33,800 --> 00:03:37,320
Sanji eta kanpotik indarrean
sartu zain geratuko gara?
33
00:03:37,360 --> 00:03:37,480
Ez.
Mm?
34
00:03:37,520 --> 00:03:41,080
Honezkero badakite hemen gaudela.
35
00:03:41,120 --> 00:03:43,920
Laster agertuko dira soldadu
gehiago hona.
36
00:03:45,240 --> 00:03:46,840
Ezin gara zain egon.
37
00:03:46,880 --> 00:03:50,720
Egia! Urrea hemen ez badago,
goazen beste nonbaitera bila!
38
00:03:50,760 --> 00:03:55,320
Esatea erraza da! Soldadu horiei
egurra eman eta ate hori...
39
00:03:55,360 --> 00:03:58,680
...irekitzen asmatu behar dugu
hemendik joan ahal izateko.
40
00:03:58,720 --> 00:04:00,520
Bai. Zein da arazoa?
41
00:04:00,560 --> 00:04:03,240
Hori da! Egurra denei eta kito!
42
00:04:03,280 --> 00:04:05,320
Navaroneren izenean...
43
00:04:05,360 --> 00:04:06,600
zuenak egin du!
44
00:04:08,760 --> 00:04:10,040
Usopp, hau larria da!
45
00:04:10,080 --> 00:04:11,080
Zer egingo duzu?
46
00:04:19,800 --> 00:04:22,080
Akabo zarete, lasto-txapelak!
47
00:04:22,120 --> 00:04:23,160
Hara!
Condoriano?
48
00:04:23,200 --> 00:04:26,920
Kutxa gotorrera etorri zarete,
nik uste bezala.
49
00:04:26,960 --> 00:04:30,400
Nor zara zu? Nork eman dizu
ateak zabaltzeko baimena?
50
00:04:30,440 --> 00:04:34,320
Isilik! Kuartel Nagusiko
ikuskari berezia naiz.
51
00:04:34,360 --> 00:04:36,040
Shepherd maiorra naiz!
52
00:04:36,080 --> 00:04:41,080
Kuartel Nagusiko unitate berezia
erabiltzen utzi dit almiranteordeak.
53
00:04:41,120 --> 00:04:43,000
Ez daukagu zuen beharrik.
54
00:04:43,040 --> 00:04:44,240
Atzera denok!
55
00:04:46,320 --> 00:04:50,520
Hara! Ezaguna egiten zait zure
aurpegia...
56
00:04:50,560 --> 00:04:54,360
Badakit! Usoppekin eta Zororekin
egon zinen kartzelan.
57
00:04:54,400 --> 00:04:57,000
Zertan zabiltza harro-harro
hizketan?
58
00:04:57,040 --> 00:05:00,280
E! Condoriano! Lortu duzu
kartzelatik alde egitea!
59
00:05:00,320 --> 00:05:01,520
Itxura ona duzu!
60
00:05:01,560 --> 00:05:05,160
Gorriak eta beltzak ikusteko zaudete!
61
00:05:06,400 --> 00:05:10,080
Makina bat bider... umiliatu
nauzue, baina hori orain bukatu da:...
62
00:05:10,120 --> 00:05:13,720
...larrutik ordaindu beharko
dituzue zuen burla...
63
00:05:13,760 --> 00:05:16,800
...guzti-guztiak!
Shepherd maiorra!
64
00:05:16,840 --> 00:05:18,920
Oraintxe hasi naiz gozatzen eta
ixo!
65
00:05:18,960 --> 00:05:22,680
Gizon gehiago behar dituzu
pirata horiek errenditzeko.
66
00:05:22,720 --> 00:05:24,560
Ez itzazu gutxietsi.
67
00:05:24,600 --> 00:05:26,760
Ixo, ixo, ixo eta ixo!
68
00:05:26,800 --> 00:05:31,400
Gu eliteko marineak gara eta
zuek Navaroneko triku ziztrinak!
69
00:05:31,440 --> 00:05:34,480
Geuk akabatuko ditugu
lasto-txapel piratak!
70
00:05:34,520 --> 00:05:37,320
Zuek, berriz, ikusi eta ikasi!
71
00:05:37,360 --> 00:05:38,760
Entzun?
72
00:05:38,800 --> 00:05:42,000
Bai.
Bukatu duzu?
73
00:05:42,040 --> 00:05:45,200
Bai. Zuek egurtzera noa eta egon
hortxe geldirik!
74
00:05:45,240 --> 00:05:46,680
Ekarridazue.
75
00:05:46,720 --> 00:05:47,640
Bai.
76
00:05:48,600 --> 00:05:49,640
Zer da?
77
00:05:52,040 --> 00:05:55,840
Hauxe da Kuartel Nagusian
garatutako bazuka berriena!
78
00:05:55,880 --> 00:05:58,200
Arrano Bazuka du izena!
79
00:05:58,240 --> 00:06:01,600
Gerraontzi bateko kanoi
nagusiaren indarra dauka!
80
00:06:01,680 --> 00:06:02,960
Zer?
81
00:06:03,000 --> 00:06:04,920
Jostailu polita eman dizute.
82
00:06:04,960 --> 00:06:07,240
Eta horrekin zer? Bota!
83
00:06:07,280 --> 00:06:09,000
Bi aldiz esan beharrik gabe!
84
00:06:09,040 --> 00:06:10,520
Hor doa!
85
00:06:12,240 --> 00:06:13,880
EZTANDA
86
00:06:14,280 --> 00:06:15,360
Zer izan da hori?
87
00:06:15,400 --> 00:06:16,720
Tiro bikaina, Condoriano!
88
00:06:16,760 --> 00:06:18,280
Maiorra!
89
00:06:18,320 --> 00:06:20,360
Mm?
Beste aldera da!
90
00:06:20,680 --> 00:06:25,080
A! Egia! Ixo! Oraingoan bai!
91
00:06:32,160 --> 00:06:36,640
EZTANDAK
92
00:06:37,640 --> 00:06:41,760
E? Ez! Ez! Ez egin hori!
93
00:06:41,800 --> 00:06:43,880
Ondo ari zara, Condoriano!
94
00:06:43,920 --> 00:06:45,000
Zertara etorri da?
95
00:06:46,240 --> 00:06:50,200
Unitate berezia eta txorakeriak!
96
00:06:50,240 --> 00:06:51,600
Eta? Joango gara?
97
00:06:51,640 --> 00:06:53,920
Bai! Goazen gure urrearen bila!
98
00:06:55,160 --> 00:06:57,840
E! Itxaroidazue! Itxaron!
99
00:06:57,880 --> 00:07:00,480
Lasto-txapel pirata
madarikatuak!
100
00:07:00,520 --> 00:07:03,120
Barkatu, Condoriano!
101
00:07:03,160 --> 00:07:04,760
Ez dezatela alde egin!
102
00:07:04,800 --> 00:07:06,920
Segi!
Eta? Non dago urrea?
103
00:07:06,960 --> 00:07:08,440
Niri ez galdetu!
104
00:07:16,520 --> 00:07:18,720
Ondo zainduta daude hemengo
bazterrak!
105
00:07:18,760 --> 00:07:21,840
Gau erromantiko bat itsasertzean
Namirekin...
106
00:07:21,880 --> 00:07:24,760
Gaizkitxo! Ezta, Nami?
107
00:07:24,800 --> 00:07:27,240
Sanji!
Gozo-gozo, ezta, Nami?
108
00:07:27,280 --> 00:07:29,680
Sanji!
Zoragarri, ezta, Nami?
109
00:07:29,720 --> 00:07:32,000
Bidaia ederra... ezta, Nami?
110
00:07:32,040 --> 00:07:34,240
Sanji! Itxi ahoko uloa!
111
00:07:34,280 --> 00:07:38,120
Ziurrenik, Itsas Armadak badaki
oraindik basean jarraitzen dugula.
112
00:07:38,160 --> 00:07:41,000
Baina, orduan... zergatik ez
digute ekiten?
113
00:07:41,040 --> 00:07:42,120
Itxura txarra hartzen diot...
114
00:07:43,280 --> 00:07:46,120
Leku babestu batera joan eta
presta dezagun plan bat.
115
00:07:46,160 --> 00:07:48,920
Baina ba ote dago leku segururik
Navaronen?
116
00:07:48,960 --> 00:07:51,680
Bai, badago. Sanji eta biok
egondako sukaldea.
117
00:07:51,720 --> 00:07:54,240
Baina hor biltzen dira gizon
guztiak, jateko.
118
00:07:54,280 --> 00:07:56,560
Ezin gara hara joan. Arriskutsua da.
119
00:07:56,600 --> 00:08:00,360
Itxaron... Agian, horixe bera
pentsatu du etsaiak ere.
120
00:08:00,400 --> 00:08:03,600
Ezta?
Bai! Erabakita! Goazen jatera!
121
00:08:03,640 --> 00:08:05,200
Ezta erotuta ere!
Ezta erotuta ere!
122
00:08:05,240 --> 00:08:08,520
Bene-benetako pirata naiz orain.
123
00:08:08,560 --> 00:08:11,480
Helduagoa naiz. Neuk zainduko
dut itsasontzi hau!
124
00:08:11,520 --> 00:08:14,360
Neuk bakar-bakarrik! Fidatzeko
moduko elur-oreina naiz!
125
00:08:14,400 --> 00:08:18,960
Chopper!
Nami! Sanji! Bueltatu zarete!
126
00:08:19,000 --> 00:08:21,240
Lasai, ez dut bakardaderik sentitu...
127
00:08:21,280 --> 00:08:23,240
hemen bakar-bakarrik...
128
00:08:23,280 --> 00:08:24,720
Luffy eta ez dira itzuli?
129
00:08:24,760 --> 00:08:28,120
Ez. Neu bakarrik egon naiz
itsasontzia zaintzen.
130
00:08:28,160 --> 00:08:30,120
Zer arraroa!
Agian zerbait gertatuko zen.
131
00:08:30,160 --> 00:08:32,360
E? Arazoak urrearekin?
132
00:08:32,440 --> 00:08:35,040
Mm.
Chopper, begiratzera noa.
133
00:08:35,080 --> 00:08:37,520
Namirekin zita! Bigarren atala!
134
00:08:37,560 --> 00:08:39,000
-Berriro bakarrik...
135
00:08:39,040 --> 00:08:41,600
Sanji! Zu ere geratu hemen.
136
00:08:41,640 --> 00:08:43,280
Lan bat jarriko dizut.
137
00:08:44,640 --> 00:08:46,960
Hor nonbait egon behar du kutxa
gotorrak.
138
00:08:52,720 --> 00:08:53,960
Hara, hara!
139
00:08:54,000 --> 00:08:56,400
Piratak mendian sartu dira!
140
00:08:56,440 --> 00:08:58,520
Miatu inguruak! Korri!
141
00:08:58,560 --> 00:09:00,480
Arin-arin! Mugitu ipurdiak!
142
00:09:00,520 --> 00:09:03,240
-Ongi zaude, Shepherd maiorra?
143
00:09:03,280 --> 00:09:07,000
Hau da komeria! Hantxe neuzkan
pirata alu horiek!
144
00:09:07,040 --> 00:09:10,440
Baina seguru nago ez dutela
amore emango, kutxa gotorra...
145
00:09:10,480 --> 00:09:12,120
...hutsik aurkitu arren.
146
00:09:12,160 --> 00:09:14,760
Oraindik harrapatzeko aukerak
dauzkagu!
147
00:09:15,040 --> 00:09:15,800
Hutsik?
148
00:09:16,600 --> 00:09:20,200
Lasai, aurreikusita nuen hau
gertatuko zela eta prest daukat...
149
00:09:20,240 --> 00:09:24,400
...hurrengo urratsa. Nik zentzuz
jokatzen dut!
150
00:09:24,440 --> 00:09:26,240
Kutxa gotorra tranpa zen.
151
00:09:26,280 --> 00:09:28,840
Baina, orduan, non dago urrea?
152
00:09:29,880 --> 00:09:33,000
Hemen nonbait dela uste dut...
153
00:09:33,040 --> 00:09:35,240
Esan egia. Galduta gaude?
154
00:09:35,280 --> 00:09:36,800
Ez dakit. Baliteke.
155
00:09:36,840 --> 00:09:39,760
Lehentxeago ezetz esan didazu,
Luffy!
156
00:09:39,800 --> 00:09:41,720
Aurrera joanda dago kantina.
157
00:09:41,760 --> 00:09:43,120
Hau erizaindegia da.
158
00:09:43,160 --> 00:09:46,080
Mm?
Ixxxx! Norbait dago barruan!
159
00:09:48,120 --> 00:09:50,760
Aita, mesedez, egin eskatzen
dizudana!
160
00:09:50,800 --> 00:09:53,680
-Nire alaba zara baina ez dut
zikinkeria hori edango.
161
00:09:53,720 --> 00:09:55,720
-Botika da, ordea.
162
00:09:55,760 --> 00:09:56,840
Ahots horiek...
163
00:09:56,880 --> 00:09:59,760
Guk bahitu genuen medikua da...
164
00:09:59,800 --> 00:10:01,320
eta agurea!
165
00:10:02,800 --> 00:10:05,280
Urrea ez zegoen zuen
itsasontzian?
166
00:10:05,320 --> 00:10:06,800
-Eta kutxa gotorrean ere ez.
167
00:10:06,840 --> 00:10:09,960
Zuek biok aita-alabak zaretela
pentsatzea ere!
168
00:10:10,000 --> 00:10:11,960
Eta, Mekao? Gaixo zaude, ala?
169
00:10:12,000 --> 00:10:15,840
Bai zera! Honi tragoxka bat eman
eta seko egingo dut lo.
170
00:10:15,880 --> 00:10:19,680
Hau beste edozein botika baino
askoz hobea da.
171
00:10:19,720 --> 00:10:23,080
-Aizu! Erizaindegian ezin da ez
edan, ez erre!
172
00:10:23,120 --> 00:10:24,400
-Mihia busti bakarrik!
173
00:10:24,440 --> 00:10:26,520
-Ezetz!
-Egoskorra zara, gero!
174
00:10:26,560 --> 00:10:31,040
Baina, Mekao! Zure alaba medikua
da eta, mesedez, egiozu kasu!
175
00:10:31,080 --> 00:10:33,520
Hara bestea! Niri sermoiak
ematen, ala?
176
00:10:33,560 --> 00:10:36,800
Alde egiten lagundu ondoren,
berriro etorri zarete.
177
00:10:36,840 --> 00:10:41,000
Esker txarrekoak! Hainbeste nahi
duzue urre hori, sudurluze?
178
00:10:41,040 --> 00:10:43,120
Bai, hainbeste nahi dugu, bai!
179
00:10:43,160 --> 00:10:45,120
Izan ere, gu piratak gara!
180
00:10:45,160 --> 00:10:49,960
Bai, hala dira. Eta pirata hauek
gogor saiatu dira eurena dena...
181
00:10:50,000 --> 00:10:51,000
...berreskuratzen.
182
00:10:51,040 --> 00:10:52,920
-Zu ez sartu honetan, Kobato!
183
00:10:52,960 --> 00:10:54,800
Aurrezten ari gara.
184
00:10:54,840 --> 00:10:55,920
Aurrezten?
185
00:10:55,960 --> 00:10:59,520
Urre hori diru bihurtu eta
konponketa on bat egingo diogu...
186
00:10:59,560 --> 00:11:00,800
...gure Merry itsasontziari.
187
00:11:02,200 --> 00:11:04,440
Pirata bati sinesteko nago, ba!
188
00:11:04,480 --> 00:11:06,760
Berdin zait zuk ez sinestea.
189
00:11:06,800 --> 00:11:10,640
Erabaki dugu eta zuk ez daukazu
horretan zer esanik.
190
00:11:10,680 --> 00:11:12,640
Zer?
-Ba, nik sinesten dizut.
191
00:11:12,680 --> 00:11:13,440
-Mm?
Mm?
192
00:11:13,480 --> 00:11:15,240
Izan ere, zera esan dute...
193
00:11:16,400 --> 00:11:18,440
itsasontzi hori dela euren
etxea.
194
00:11:20,480 --> 00:11:21,640
-Etxea, e?
195
00:11:24,040 --> 00:11:29,400
Joan hortik. Bide luzea da baina
ez dago batere zaintzailerik.
196
00:11:29,440 --> 00:11:31,160
Eroso helduko zarete mendiraino.
197
00:11:31,200 --> 00:11:34,200
Bidea? Non? Hori labar bat da
eta!
198
00:11:34,240 --> 00:11:37,680
Ea ba! Goazen gure urrearen bila.
199
00:11:37,720 --> 00:11:38,720
Mila esker, agure!
200
00:11:38,760 --> 00:11:39,920
Bai.
201
00:11:39,960 --> 00:11:43,200
Ederra bidea! Eskerrik asko
laguntzagatik.
202
00:11:43,240 --> 00:11:45,400
Agur!
Itxaron!
203
00:11:45,440 --> 00:11:46,280
Mm? Zer?
204
00:11:46,800 --> 00:11:49,320
Gure almiranteordea arrantzalea
da.
205
00:11:49,360 --> 00:11:53,920
Badakigu! Arrain handi baten
koadroa ikusi dugu lehen.
206
00:11:53,960 --> 00:11:57,760
Urrea da zuek harrapatzeko
erabiliko duen amuzkia.
207
00:11:57,800 --> 00:12:02,080
Kontuan izan, begien aurrean
jarriko dizuela seguruenik.
208
00:12:02,120 --> 00:12:03,600
Begien aurrean, diozu?
209
00:12:03,640 --> 00:12:04,960
Amuzkia?
210
00:12:05,080 --> 00:12:06,400
Mugi zaitez!
211
00:12:06,440 --> 00:12:08,920
Bai!
Tira, zoaz. Zoaz, bai!
212
00:12:08,960 --> 00:12:11,360
Bai, agur! Aizue, itxaron!
213
00:12:11,400 --> 00:12:16,640
Urrea berreskuratu eta hemendik
alde egitea lortzen badute,...
214
00:12:16,680 --> 00:12:20,520
...Navarone gotorleku honenak egin du.
215
00:12:20,560 --> 00:12:22,160
Zergatik laguntzen diet?
216
00:12:22,200 --> 00:12:25,680
-Orain ere inongo planik gabe
gabiltza!
217
00:12:26,520 --> 00:12:31,520
Gogorra da, gero! Nondik nora jo
ez dakigula ibili behar dugu...
218
00:12:31,560 --> 00:12:35,040
...beti, ala? Zer duzu, Zoro?
219
00:12:35,080 --> 00:12:38,280
Ezer ez. Zerbait entzun dudalakoan...
220
00:12:38,480 --> 00:12:40,880
Zomorroren bat. Iruditu egin
zait.
221
00:12:42,200 --> 00:12:43,720
-Ez, ez zaizu iruditu.
222
00:12:45,440 --> 00:12:47,040
Zerbait dator honantz!
223
00:12:48,640 --> 00:12:51,960
Waver bat? Nami da!
224
00:12:52,000 --> 00:12:55,760
A, bai? Kobato andreak eta bere
aitak?
225
00:12:55,920 --> 00:13:00,640
Bai. Baina oraindik ez dakigu
gure urrea non dagoen.
226
00:13:02,240 --> 00:13:03,440
Ene! Hau da logura!
227
00:13:03,480 --> 00:13:05,840
Mugi gaitezen. Eguna argitzera doa.
228
00:13:05,880 --> 00:13:08,280
Orduan nekez ibiliko gara
batetik bestera.
229
00:13:08,320 --> 00:13:10,520
E! Ez dago beste kutxa gotorrik?
230
00:13:10,560 --> 00:13:14,920
Egonik ere, almiranteordearen
beste tranpa bat izan liteke.
231
00:13:16,640 --> 00:13:20,200
Egia da, bai! Amuzki baten
kontua edo...
232
00:13:20,240 --> 00:13:22,120
aipatu du Kobatoren aitak.
233
00:13:22,160 --> 00:13:23,640
E? Zer esan du, ba?
234
00:13:23,680 --> 00:13:26,800
Ez nago seguru, baina gutxi
gorabehera...
235
00:13:28,160 --> 00:13:29,920
Hori da, Usopp!
236
00:13:30,240 --> 00:13:31,760
E? Zer da?
237
00:13:31,800 --> 00:13:33,560
Gu harrapatzeko amuzkia da.
238
00:13:33,600 --> 00:13:36,400
Beraz, begien aurrean izango
dugu urrea.
239
00:13:37,560 --> 00:13:39,000
Begien aurrean?
240
00:13:39,040 --> 00:13:42,840
Guk erraz asmatzeko modukoa den
lekuren batean dago altxorra.
241
00:13:42,880 --> 00:13:43,840
Hori da, bai.
242
00:13:43,880 --> 00:13:45,120
-Zer esan nahi duzue?
243
00:13:45,160 --> 00:13:49,360
-Pentsatu. Nork bota nahi digu
amuzkia guk hozka egin eta...
244
00:13:49,400 --> 00:13:54,000
...amuari heltzeko?
-Navaroneko almiranteordeak!
245
00:13:54,040 --> 00:13:56,000
Bai. Navaroneko almiranteordea
arrantzalea da.
246
00:13:56,040 --> 00:14:00,880
Eta amuzkia arrantzalearen
alboan baldin badago, gure urrea...
247
00:14:00,920 --> 00:14:02,600
...leku bakar batean egon daiteke.
248
00:14:02,640 --> 00:14:04,160
Alegia...
249
00:14:04,200 --> 00:14:05,800
Bai, hori da.
250
00:14:06,480 --> 00:14:08,320
Zertan ari zara?
251
00:14:08,360 --> 00:14:10,840
Luffy! Zuk badakizu
almiranteordearen gela non...
252
00:14:10,880 --> 00:14:12,760
...dagoen, ezta? Gida gaitzazu!
253
00:14:12,800 --> 00:14:14,240
Ondo da...
254
00:14:15,280 --> 00:14:18,040
Ederki. Luffy eta biok joango gara.
255
00:14:18,080 --> 00:14:19,880
Robin eta besteok jaitsi uretara.
256
00:14:19,920 --> 00:14:21,560
Han egongo dira Chopper eta
Sanji.
257
00:14:21,600 --> 00:14:22,640
Ondo ibiliko zarete?
258
00:14:22,680 --> 00:14:25,640
Bi lagun bakarrik joan daitezke
waverrean.
259
00:14:28,200 --> 00:14:31,200
Ba! Ikusi egingo gaituzte baina
hor konpon!
260
00:14:31,240 --> 00:14:35,320
Berdin da. Ziztu bizian joango gara.
261
00:14:35,680 --> 00:14:37,440
Prest zaude, ala?
262
00:14:37,480 --> 00:14:39,000
Bai! Ni beti prest!
263
00:14:40,320 --> 00:14:41,520
Goazen ba!
264
00:14:43,560 --> 00:14:45,800
Hemen daude piratak!
265
00:14:47,520 --> 00:14:49,080
Nondik da?
266
00:14:49,120 --> 00:14:50,360
Ez nago seguru...
267
00:14:53,680 --> 00:14:55,280
Erabaki bizkor, Luffy!
268
00:14:55,320 --> 00:14:57,920
Gora! Gora! Nora, baina?
269
00:14:59,560 --> 00:15:01,360
Ez dezatela alde egin!
270
00:15:01,920 --> 00:15:04,040
E! Hor da!
Barrura!
271
00:15:11,320 --> 00:15:16,320
Hau da hau sorpresa! Nondik
atera duzue motor hori, baina?
272
00:15:18,000 --> 00:15:19,880
Hori al da almiranteordea?
273
00:15:19,920 --> 00:15:22,080
Bai. Baseko gizona da.
274
00:15:22,120 --> 00:15:25,480
Ez nuen espero motor batekin
leihoa hautsita sartuko...
275
00:15:25,520 --> 00:15:26,480
...zinetenik.
276
00:15:26,520 --> 00:15:30,160
Ikustekoa, ezta? Zerutik
ekarritako ibilgailu bat da.
277
00:15:30,200 --> 00:15:32,960
Baina Nami da gidatzen dakien
bakarra.
278
00:15:33,000 --> 00:15:34,200
Utzi berriketak!
279
00:15:34,240 --> 00:15:35,880
Bai, barkatu.
280
00:15:35,920 --> 00:15:38,520
Ez dugu elkar ezagutzen, andereno.
281
00:15:38,560 --> 00:15:42,440
Piratak izan ez bazinate,
ongietorri beroa emango nizueke,...
282
00:15:42,480 --> 00:15:44,760
...leihoa hautsita sartu
zareten arren.
283
00:15:44,800 --> 00:15:49,280
Pena da. Indarra eta kemena
duzue, baina zuen ausardia hori...
284
00:15:49,320 --> 00:15:51,720
...arduragabekeria izan da gaur.
285
00:15:51,760 --> 00:15:54,280
Oraingoan, gizonak ez datoz jatera...
286
00:15:54,320 --> 00:15:55,920
Luffy lasto-txapel.
287
00:15:55,960 --> 00:16:00,400
Aizu ba... hemen amuzkirik ez
badago, ez diogu helduko.
288
00:16:00,440 --> 00:16:01,560
Mm?
289
00:16:01,600 --> 00:16:05,240
Non dago urrea? Gela honetan
daukazu ezkutatuta, ezta?
290
00:16:05,280 --> 00:16:07,480
Besterik ez bada, erakutsiguzu
behintzat!
291
00:16:07,520 --> 00:16:08,880
Bai, hortxe dago!
292
00:16:08,920 --> 00:16:10,400
Denon bistan?
293
00:16:11,880 --> 00:16:14,040
Hara! Hor dago gure urrea!
294
00:16:14,080 --> 00:16:16,480
Nami, aurkitu dugu azkenean!
295
00:16:16,520 --> 00:16:18,360
Amuzki faltsua al da?
296
00:16:18,400 --> 00:16:20,160
Ez, bene-benetakoa da.
297
00:16:20,200 --> 00:16:22,360
Joan eta ikusazue gertutik!
298
00:16:22,400 --> 00:16:24,000
Bai, banoa!
299
00:16:24,040 --> 00:16:27,320
Luffy!
Benetakoa da. Geure urrea da!
300
00:16:27,360 --> 00:16:29,040
Inongo zalantzarik gabe.
301
00:16:29,840 --> 00:16:32,160
Hartu eta eraman dezagun dena.
302
00:16:32,200 --> 00:16:34,560
Mila esker, baseko gizon
jatorra!
303
00:16:34,600 --> 00:16:36,320
Ez, gaizki zabiltzate.
304
00:16:36,360 --> 00:16:38,320
Ez zarete amuzkia hartuta
joango.
305
00:16:42,680 --> 00:16:45,400
Anderenoari minik ez, arren!
306
00:16:45,440 --> 00:16:46,880
Zu bai jatorra!
307
00:16:46,920 --> 00:16:48,800
Harrapatu lasto-txapela
lehenbizi!
308
00:16:48,840 --> 00:16:52,000
Jo eta den-denok egurtuko
zaituztet!
309
00:16:53,320 --> 00:16:55,600
Orain ere sare hau...
310
00:16:55,640 --> 00:16:57,920
Indar guztia kentzen dit...
311
00:16:57,960 --> 00:17:00,560
Itsas harria!
Lasto-txapela preso!
312
00:17:00,600 --> 00:17:02,920
-Oso ondo. Eta orain...
313
00:17:02,960 --> 00:17:04,600
Ai ene! Zer egingo dut?
314
00:17:04,640 --> 00:17:06,320
Zer egingo dut? Pentsatu, Nami!
315
00:17:06,360 --> 00:17:09,120
Pentsatu. Gizon hauek armak
dauzkate, beraz...
316
00:17:09,160 --> 00:17:12,360
Mm?
Eguraldi euritsu ihinztagailua!
317
00:17:13,840 --> 00:17:15,360
Hotz bolak!
318
00:17:15,680 --> 00:17:17,920
Hotza dago!
Bero bolak!
319
00:17:18,800 --> 00:17:20,120
Hau beroa!
320
00:17:20,240 --> 00:17:22,200
Hortxe!
Ha- hara!
321
00:17:22,240 --> 00:17:23,320
-Hodeia?
322
00:17:23,560 --> 00:17:27,440
Gaur oskarbi eta lehor egingo
duela dago iragarrita.
323
00:17:27,480 --> 00:17:31,240
Baina kumuloninbo-hodeiak sor
daitezke han-hemenka.
324
00:17:31,280 --> 00:17:32,920
Eta kontuz tximistekin ere!
325
00:17:32,960 --> 00:17:36,120
Baina zertan ari zara,
neskatila?
326
00:17:36,560 --> 00:17:39,280
Eguraldi trumoitsua!
327
00:17:39,320 --> 00:17:44,720
TRUMOIAK ETA TXIMISTAK
328
00:17:46,640 --> 00:17:47,760
Luffy!
329
00:17:50,800 --> 00:17:51,720
Luffy!
330
00:17:53,240 --> 00:17:54,720
Ondo zaude?
331
00:17:55,360 --> 00:17:57,040
Sentitzen dut, Nami.
332
00:17:57,080 --> 00:17:59,480
Bizkor! Heldu gogor gure
urreari!
333
00:17:59,520 --> 00:18:00,240
Bai.
334
00:18:03,400 --> 00:18:07,800
Inoiz ez diot alde egiten uzten
amuari heldu dion arrainari.
335
00:18:10,840 --> 00:18:12,880
Denok batera harrapatuko
zaituztet!
336
00:18:14,520 --> 00:18:17,680
Eta, Luffy? Ikusten duzu gure
itsasontzia?
337
00:18:17,800 --> 00:18:20,000
Ilunegi dago ezer ikusteko.
338
00:18:23,640 --> 00:18:24,680
Larri gabiltza, Nami!
339
00:18:24,720 --> 00:18:26,480
Marinaren itsasontzi bat!
340
00:18:27,880 --> 00:18:30,320
Gerraontzi baten itxura dauka,
bai.
341
00:18:33,240 --> 00:18:35,920
Hor daude! Hemen, Luffy!
342
00:18:35,960 --> 00:18:41,560
Nami!
Nami, laztana! Ondo zaude?
343
00:18:42,360 --> 00:18:47,040
Zure gelan zeudela
lasto-txapelei ihesi joaten utzi...
344
00:18:47,080 --> 00:18:50,040
...eta gainera... urrea eramaten
utzi diezu.
345
00:18:50,080 --> 00:18:53,440
Hori hutsegite larria izan da!
346
00:18:53,480 --> 00:18:57,120
Lasai. Kostatu behar zaie nire
atzapar artetik alde egitea,...
347
00:18:57,160 --> 00:18:58,520
...Shepherd maiorra.
348
00:18:58,560 --> 00:19:01,600
Ez duzu porrot egin
duzula aitortuko?
349
00:19:01,800 --> 00:19:05,080
Alegia, barkatu... Zera,
almiranteordea...
350
00:19:05,120 --> 00:19:08,280
Zergatik ez duzu neure gain
uzten hemengo ardura?
351
00:19:08,320 --> 00:19:11,360
Ikusi dugu, bai, zure
trebetasuna.
352
00:19:11,400 --> 00:19:14,360
Hori huskeria bat besterik ez da izan.
353
00:19:14,400 --> 00:19:17,800
Unitate bereziaz gain, eskuadroi
berezi bat daukat piratak...
354
00:19:17,840 --> 00:19:18,600
...menderatzeko.
355
00:19:18,640 --> 00:19:22,800
Hara! Orduan lasai eseri eta
zuri begira egongo naiz.
356
00:19:22,840 --> 00:19:25,280
Pine Peakeko kapitaina?
357
00:19:25,320 --> 00:19:27,520
Piratak Itsas Aterantz joango
dira laster.
358
00:19:27,560 --> 00:19:30,720
Esan bezala, utziezu
aldameneraino hurbiltzen eta...
359
00:19:30,760 --> 00:19:32,520
...hondoratu itzazue orduan!
360
00:19:32,560 --> 00:19:34,840
Argi dago?
Argi dago, jauna!
361
00:19:34,880 --> 00:19:37,720
-Kapitaina! Segada ipini behar
dugun lekutik gertu gaude.
362
00:19:37,800 --> 00:19:40,880
-Ondo. Egon zain itsasontzi
pirata azaldu arte.
363
00:19:40,920 --> 00:19:43,600
Ikusi bezain laster, egin tiro
barra-barra!
364
00:19:43,640 --> 00:19:46,600
Prestaketa guzti-guztiak eginda daude.
365
00:19:46,640 --> 00:19:49,440
Dena behar bezala antolatuta daukat.
366
00:19:49,480 --> 00:19:50,720
Orain, talaia batetik...
367
00:19:50,760 --> 00:19:51,840
Aizue! Hobe duzu hori ez ukitu!
368
00:19:51,880 --> 00:19:54,200
egongo naiz begira.
369
00:19:54,240 --> 00:19:56,800
Maiorra. Galdera bat egin
diezazuket?
370
00:19:56,840 --> 00:20:01,280
Pi- piratak nola harrapatu jakin
nahi baduzu, gustura irakatsiko...
371
00:20:01,320 --> 00:20:01,840
...dizut.
372
00:20:01,880 --> 00:20:05,840
Piratak atxilotzera joan diren
zure gizonak Pine Peak ontzian...
373
00:20:05,880 --> 00:20:09,840
...doaz, ezta? Beste itsasontzi bat
ere ageri da haren ondoan...
374
00:20:09,880 --> 00:20:12,640
Zer esan duzu? Ez- ezinezkoa da!
375
00:20:12,680 --> 00:20:16,200
Hori ez da Navaroneko gerraontzia.
376
00:20:16,240 --> 00:20:18,800
Horri ezin zaio "gerraontzi"
izena eman.
377
00:20:18,840 --> 00:20:21,480
Ez du merezi!
Ba- baina zer da?
378
00:20:23,240 --> 00:20:25,960
Kapitaina! Gerraontzi bat...
379
00:20:26,000 --> 00:20:29,240
alegia gerraontzi antzeko bat
dugu atzetik segika!
380
00:20:29,280 --> 00:20:32,600
-Navaronekoa da? "Gerraontzi
antzeko" bat, diozu?
381
00:20:32,640 --> 00:20:34,680
-E- ez dakit nola deitu
bestela...
382
00:20:34,720 --> 00:20:37,000
-Ene! Jo egingo gaitu!
383
00:20:37,040 --> 00:20:38,920
-Geldi, geldi!
384
00:20:40,560 --> 00:20:45,360
Gure Merry jo eta ke!
385
00:20:45,400 --> 00:20:47,000
Zer? Baina...
386
00:20:48,120 --> 00:20:50,320
Mila esker irteera erakusteagatik.
387
00:20:50,360 --> 00:20:52,760
Ez genuke lortuko zuen
laguntzarik gabe.
388
00:20:52,800 --> 00:20:56,160
Estimatzen dizuegu! Eskerrik
asko!
389
00:20:57,840 --> 00:20:59,560
Ez utzi alde egiten!
390
00:20:59,600 --> 00:21:01,560
-Beste gorabehera bat daukagu...
391
00:21:01,600 --> 00:21:02,680
-Zer?
392
00:21:04,400 --> 00:21:08,960
Ha- harrigarria! Zer eta Pine
Peak erabili dute irteera aurkitzeko!
393
00:21:09,000 --> 00:21:11,600
Pirata arraioak!
394
00:21:11,640 --> 00:21:16,200
Ez estutu hainbeste! Arratoi
zahar horiek tranpan erori dira.
395
00:21:16,920 --> 00:21:18,520
Tranpan?
396
00:21:18,560 --> 00:21:21,880
Iluntzeko bederatzietan
erakusten ditu Navaroneko...
397
00:21:21,920 --> 00:21:23,560
...itsasoak bere haginak!
398
00:21:23,600 --> 00:21:25,680
Horixe izango da azken tranpa!
399
00:21:25,720 --> 00:21:26,480
Benetakoa!
400
00:21:33,200 --> 00:21:35,280
Oraingo honetan bai! Bagoaz!
401
00:21:35,320 --> 00:21:37,320
Urre eta guzti gainera!
402
00:21:37,360 --> 00:21:39,520
Bai, onenak gara!
403
00:21:39,560 --> 00:21:42,000
Aurrera! Jo eta hautsi Itsas
Atea!
404
00:21:42,040 --> 00:21:43,520
Bai!
-Bai!
405
00:21:51,680 --> 00:21:52,760
-Jarraituko du
406
00:23:10,000 --> 00:23:13,400
-Luffy lasto-txapel eta bere
lagunak, entzun!
407
00:23:13,440 --> 00:23:18,320
Oso ausart borrokatu zarete
Itsas Armadaren G8 basearen kontra.
408
00:23:18,360 --> 00:23:21,440
Bikain aritu zarete baina hau
amaitu da!
409
00:23:21,480 --> 00:23:23,720
Eman amore behingoz,
lasto-txapelak!
410
00:23:23,760 --> 00:23:25,440
Oraindik aukera bat daukagu!
411
00:23:25,480 --> 00:23:26,720
One Pieceren hurrengo atala...
412
00:23:26,760 --> 00:23:29,120
"Adio, Armadaren gotorlekua!
413
00:23:29,160 --> 00:23:33,880
Ihes egiteko azken borroka"
Piraten erregea izango naiz!