Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

2026-08-19(e)an

C1 mailara goaz!

Hori izango da informatikari buruzko ez den nire lehen artikulua. Arraroa bada ere, informatika gero eta aspergarriagoa iruditzen zait. Egun, Adimen-Artifizialari esker edozein gauza egin dezakegu nola funtzionatzen duen jakin gabe. Informatikaren ulermen sakona jada ez du zentzu handirik eta aitortu behar dut etsi egin diodala informatika ezagutzeari.

Dena den, ez naiz gizon alferra, eta egunero informatikari buruzko webguneak bisitatzearen ordez, saiatuko naiz nire euskara maila hobetzen. 4 urte daramatzat honekin, A2 mailatik B2 mailara, baina aurten urte berrezia da. Izena emango dudan ala ez duda-mudan egon nintzen aren, erabaki finko bat hartu berri dut: C1 mailako ikastaroa egingo dut aurten.

Ez dakit nola egingo dudan. B2 mailara iritsi nintzenean, berehala konturatu nintzen nire maila beste ikasleena baino baxuagoa zela, baina ahalegin handia egin nuen eta azkenean gainditu egin nuen. Eta suposatzen dut C1 mailara iristean erabat galduta egongo naizela. Baina ez naiz beldur. Kontua da euskara ikastea, erabiltzea, eta gozatzea.

Gaiak: Bloga Pentsamenduak Euskera