Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

2026-08-26(e)an

Garatzaile-ohia

Adimen artifiziala gorroto dut. Nire egunerokotasuna erabat aldatu du, eta orain lana egitea ez zait hainbeste gustatzen. Egunero 8 orduz idazten dizkiot AA-ri mezuak, eta berak erantzuten dit. Hori da nire lana: eginbeharrekoak jaso, kopiatu, itsatsi, eta itxaron. Gainera, gehienetan akatsik gabe, eta neuk egingo nukeena baino garbiagoa da.

Orduan zergatik nago triste?

Hain justu horregatik. Eskatzen diodana hain ondo egiten du jada ez dut berrikusten, eta jakintzat jo dut nik egingo nukeen baino akats gutxiago egingo duela.

Gainera beste ondorio txar bat dakar horrek. Kode jada ez dut menperatzen, eta aldaketa txiki bat egin behar badut ere, AA-ri eskatu behar diot.

Ez dakit zenbat denbora egongo garen horrela. Ez dut uste gure lanpostuek zentzu handia izango dutenik 5 urte barru.



Gaiak: Pentsamenduak Euskera