Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

2026-10-09(e)an

Euskara eta biok

"Euskara eta biok" izan da ikasturteko lehen idazlana. Helburua zergatik erabaki genuen euskara ikastea jakitea da, eta zer egiten dugun euskara ikasteko. Oraindik ez dut jaso zuzenketa. Suposatzen dut akats asko izango ditudala.

==================

EUSKARA ETA BIOK

==================

Haurtzaroan, ez nuen euskararekin harreman izpirik ere izan. Den-dena frantsesez egiten genuen, etxean zein ikastolan. Gainera, nire amak euskara hizkuntza hilda zegoela esan ohi zidan. Baina ez dut epaitu nahi, azken finean bera Frantziako iparraldetik dator, eta Frantziako estatuak sinestarazten digu sineskeria hori, behin eta berriro.

Hala ere, hona iristean, nire amak berehala konturatu zen bertako kulturaz eta tradizioaz, eta horri esker, noiz eta 6 urteekin apuntatu ninduen txistu klaseak hartzera.

Baina noski, Hendaian txistu klaseak erdaraz ematen zituzten.

Urteak aurrera zihoazen ahala, txistu jotzeari utzi egin nion, eta ikasketetan jarri dut nire arreta osoa. Eta gero, gerokoak: unibertsitatea, lana, emaztea...

Eta nire emazteari eskertu behar diot euskara ezagutarazteagatik. Izan ere, hegoaldean jaiotzeak eman dio txikitatik euskara ikasteko aukera, eta berak bultzatu nau HEOn izena ematera.

Eta ikasketekin batera, txistua jotzeari ere berrekin diot.

Irungo kontserbatorioan izen ematean konturatu naiz jende guztiak euskara erabiltzen zuela, eta zein garrantzitsua zela neuk euskara jakitea, haiek nirekin daudenean hizkuntza alda ez dezaten.

Eta hori lortzeko, euskal munduan murgildu nintzen. Saiatu nintzen ahalik eta euskara gehien entzuten, bai telebistan, bai irratian.

Hasieran marrazki bizidunak ere ez nituen ulertzen, baina urteen poderioz, belarriek ohitura hartu zuten eta gozamen hutsa izan zen azpidatzi gabeko telesail bat ahal nuen ikusteaz konturatzea.

Euskarari dagokionez, ikastaroz ikastaro ikasi nuen euskara gozatzen. Eta aurten espero dute nire ahulguneak (ortografia? gramatika? edo dena delako hori) lantzea, eta klasean euskara erabiltzeko aukera aurkitzea.

Gaiak: Euskera