2026-09-05(e)an
Euskara ikasi, ikasten eta ikasiko dut
Batzuetan iraganera begiratzen dut, euskarari dagokionez nondik natorren, eta urte hauetan zehar zer-nolako trebakuntza lortu dudan ikusteko.
Harritzekoa da. Ez nuen uste nire pentsatzeko modua ere aldatuko denik. Baina bai.
A2 maila izena ematean, zeure burua aurkeztea besterik ez dakizu egin. "Sergio naiz, Irungoa naiz." etab... Eta gainera hitz bakoitzean pentsatu behar duzu erdaraz eta gero itzuli.
Kurtso hasieran, bazirudien A1 mailan ikusi genuen guztia menperatu behar genuela, eta aditzak iraganean irentsarazi zizkiguten, aditz trinkoekin, eta baldintza sinpleekin batera.
A2 maila gogorra izan zen. Baina irakasle izugarri on bati esker lortu nuen oztopoak ekiditea. Gogoratzen dut, lehen kurtsoko egunetako batean zera esan zigun: "Gramatikaren logika ulertuz ikasten da euskara."
Eta uste dut handik datorrela nire gramatikarekiko maitasuna. Maila honetan euskara jakiteko ikasten zuten jende asko ezagutu nuen. Ez ziren titulua atera nahi dutenetarikoak bezala. Benetan euskara jakin eta erabili nahi zuten. Haurrekin etxeko lanak egiteko, lagunekin praktikatzeko, edo dena delako hori.
Baina urrats hori erraldoia zen, eta gehienek ez zuten lortu gainditzea.
Tfe