2026-09-11(e)an
Stray jokoa euskaraz
Strayek katu baten istorioa aurkezten digu. Jokoaren hasieran katuak bere kideak galtzen ditu eta ezezagun hiri batera erortzen da.
Oporretan nagoenez, Stray jokoa euskaratu dut, hori bai, adimen artifizialari esker scriptak sortzeko, etab...
Linux / Steam:
Nola euskaratu Stray jokoa? Deskargatu: stray_euskaraz.sh fitxategia, eta exekutatu:
$ bash stray_euskaraz.sh
(Itzulpena fitxategi barruan dago. Jokoa aurkitzen du eta Steam bidez pizten du. Erabili bash stray_euskaraz.sh --kendu desinstalatzeko.)
Besteak:
Deskargatu Hk_project-WindowsNoEditor_Override.pak
eta kopiatu jokoaren karpeta honetan:
<Stray-ren instalazioa>\Data\Hk_project\Content\Paks\
Instalatu ondoren:
Jokoa ingelesez edo frantsesez baduzu, euskaraz aktibatuko da automatikoki. Bestela, hizkuntza-menuan aukeratu "English" (edo "Français").
Azalpenak:
Jokoak Unreal Engine 4 erabiltzen du, eta testuak Game.locres fitxategietan daude.
Script batzuk sortu ditut translations.json sortzeko. Bertan itzulpen kate guztiak daude.
Tfe