1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera
7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera
14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".
15
00:01:46,600 --> 00:01:48,800
Non ote dago deabru guztietako
pomada hori?
16
00:01:48,880 --> 00:01:50,920
-Zer pomada diozu?
-Alergia kontrako pomada!
17
00:01:51,000 --> 00:01:53,120
Gainera hori gabe ni ezin naiz
inora joan eta.
18
00:01:53,200 --> 00:01:54,400
Alergien pomada?
19
00:01:55,160 --> 00:01:57,600
Ez al duzu entzun
ala adarra jotzen ari zara, Ane?
20
00:01:57,840 --> 00:01:59,600
Eta zer da eskuan daukazun hori?
21
00:02:00,160 --> 00:02:02,880
Ama, lasaitasun pixka bat
beharko zenuke.
22
00:02:04,000 --> 00:02:05,880
Ane, zu ez zara konturatzen Karlos,
23
00:02:05,960 --> 00:02:08,080
beno, zuk ez duzu konturatu nahi
ez ezer...
24
00:02:08,160 --> 00:02:10,400
-Beharbada zu baino hobeto.
-Zer esan nahi duzu?
25
00:02:10,480 --> 00:02:12,720
Beharbada zu baino hobeto
dakidala zein den Karlosen arazoa.
26
00:02:12,800 --> 00:02:14,680
Zer diozu?
Zer dakizu zuk?
27
00:02:14,840 --> 00:02:17,000
Esan dizut ba, lasai hartzeko.
28
00:02:17,080 --> 00:02:19,680
Zer lasai eta zer lasaiondoko,
bota behingoan, mesedez.
29
00:02:19,760 --> 00:02:21,320
Atzo Mertxerekin izan nintzen.
30
00:02:21,400 --> 00:02:23,640
Utzi orain Mertxeren kontuak.
31
00:02:24,080 --> 00:02:26,520
Eta haurdun zegoela
eman zidan aditzera.
32
00:02:26,600 --> 00:02:29,160
-Haurdun zegoela eta zer?
Esan dizut ba.
33
00:02:29,240 --> 00:02:31,280
Haurdun zegoela? Mertxe?
34
00:02:31,480 --> 00:02:32,920
Lasaitzeko, ama.
35
00:02:34,360 --> 00:02:35,760
Hori ere badugu orain.
36
00:02:35,920 --> 00:02:38,760
Hori ere ez, ama.
Horixe da arazo guztia.
37
00:02:39,440 --> 00:02:42,160
Horixe dela gure arazo guztia...
Gure arazoa...
38
00:02:42,240 --> 00:02:44,440
Ama, ez zidan horrela
argi eta garbi esan,
39
00:02:44,520 --> 00:02:47,080
baina nik ezer esan gabe pentsa
dezakezu nor den...
40
00:02:47,160 --> 00:02:50,720
Ez da mila bueltatxo eman behar
norena den jakiteko zenbaki sariduna.
41
00:02:51,320 --> 00:02:53,600
-Karlos?
-Bingo!
42
00:02:53,800 --> 00:02:56,520
Baina ama, lasai hartzeko,
gauza hauek...
43
00:02:56,760 --> 00:02:58,920
Ez dakizu ondo
zer lasai hartzen dudan.
44
00:02:59,000 --> 00:03:01,240
Nik ere ez dakit garbi zergatik,
45
00:03:01,320 --> 00:03:05,680
baina kezka bat gehitu beharrean
uste dut arindu egin zaidala.
46
00:03:07,400 --> 00:03:09,040
Eta hori horrela balitz...
47
00:03:09,120 --> 00:03:12,360
Beno, baina esan duzu
ez zizula horren garbi esan.
48
00:03:12,440 --> 00:03:16,000
Tira, ama, badakizu gauza hauek ez
direla horrela bat batean aipatzen.
49
00:03:16,160 --> 00:03:18,200
Beno, eta zuk esaten duzuna
ez bada?
50
00:03:18,280 --> 00:03:20,480
Seguru-seguru nago, zer bestela?
51
00:03:20,560 --> 00:03:22,560
Horregatik zebilen Karlos
hain trikulu-trakulu,
52
00:03:22,640 --> 00:03:25,280
horregatik zebilen Mertxe azken
bolada honetan hain abailduta,
53
00:03:25,360 --> 00:03:26,960
eta horregatik gaude gu
gauden bezala.
54
00:03:27,040 --> 00:03:28,080
Eta horregatik...
55
00:03:28,160 --> 00:03:31,000
Eta horregatik Karlos joan izan da
ahal izan duen urrutiena.
56
00:03:31,080 --> 00:03:32,680
Nahiago nuke hori balitz.
57
00:03:32,760 --> 00:03:34,640
Ez nuen uste hain lasai
hartuko zenuenik.
58
00:03:34,720 --> 00:03:38,280
Hala bada, huskeria da hori
nik nuen kezkaren ondoan.
59
00:03:42,240 --> 00:03:45,640
Lasai, Txapasek lokalen kontua
kontrolatuta dauka,
60
00:03:45,720 --> 00:03:48,760
eta polea bat ere badago,
behar litzatekeen kasurako.
61
00:03:48,840 --> 00:03:51,480
-Polea?
-Bai, baina ez dugu beharko.
62
00:03:51,560 --> 00:03:53,160
Fuera bordekin nahikoa izango da.
63
00:03:53,720 --> 00:03:55,160
Bai, baina polea...
64
00:03:55,240 --> 00:03:56,920
Ba, gauzak ondo joan ezkero,
65
00:03:57,000 --> 00:03:59,720
ez dugu merkantzia
labarrean gora igo beharko.
66
00:03:59,800 --> 00:04:01,800
Gauzak ondo joan ezkero bai,
eta bestela?
67
00:04:01,880 --> 00:04:04,120
Lasai, mutil,
dena pentsatuta dago.
68
00:04:04,200 --> 00:04:06,200
Horretarako da polea,
badaezpada ere.
69
00:04:06,280 --> 00:04:08,680
Eta gainera,
seguruenik leku erosoagoan
70
00:04:08,760 --> 00:04:10,840
lehorreratzeko modua izango dute.
71
00:04:11,240 --> 00:04:12,600
Polea, ordea.
72
00:04:12,680 --> 00:04:15,760
Eta Txapasek, ondo pasatuko die
abisua deskargarako, ala?
73
00:04:15,840 --> 00:04:18,120
Baietz ba, motel,
noiz, non eta nola.
74
00:04:18,200 --> 00:04:19,560
Jakinaren gainean dago.
75
00:04:19,640 --> 00:04:22,840
Atzo hitz egin nuen, eta honezkero
dena kontrolatuta edukiko du.
76
00:04:22,920 --> 00:04:24,840
Bai, baina zera, polea...
77
00:04:26,200 --> 00:04:28,040
Tira, lasaitu zaitez.
78
00:04:28,280 --> 00:04:31,000
Eta gainera, beste bisitatxo bat
egingo diogu.
79
00:04:31,080 --> 00:04:32,400
Ia zer berri dagoen.
80
00:04:32,480 --> 00:04:34,520
Oraintxe joan beharra dugu?
Goazen ba.
81
00:04:35,160 --> 00:04:36,680
Zu joan zaitez zuzen hara.
82
00:04:36,760 --> 00:04:38,920
Nik aurretik Boga-bogatik
pasatu behar dut.
83
00:04:39,000 --> 00:04:41,680
Beste bisitatxo bat egitera
gure etxeko andre jatorrari.
84
00:04:41,760 --> 00:04:43,920
Ez zaituzte gaizki tratatzen,
ez horra.
85
00:04:44,000 --> 00:04:45,720
Kexarik al duzu oraindik, ala?
86
00:04:45,800 --> 00:04:47,720
Ez horixe, zer esan dut ba nik?
87
00:04:48,360 --> 00:04:50,480
Zure Amaia horri ezin zaio
aitzakiarik jarri.
88
00:04:50,560 --> 00:04:52,880
Baina ez esan gero
maiteminduta ez zaudenik.
89
00:04:52,960 --> 00:04:57,080
Zoaz, zoaz, ez dago maitemindu bati
zer esaterik eta.
90
00:04:57,160 --> 00:04:59,560
Ba, nik ez dakit
nola egongo naizen,
91
00:04:59,640 --> 00:05:01,840
baina zuk zer jardungo duzu
hor denbora guztian
92
00:05:01,920 --> 00:05:03,280
polea gora eta polea behera.
93
00:05:03,360 --> 00:05:04,720
Ez zaizkit batere gustatzen!
94
00:05:04,800 --> 00:05:07,160
Txikitan batek
atzamarra harrapatu zidan, begira!
95
00:05:08,640 --> 00:05:09,640
Hara!
96
00:05:18,000 --> 00:05:19,000
Egun on!
97
00:05:19,080 --> 00:05:20,680
Maria Luisa, baxuago, mesedez.
98
00:05:21,600 --> 00:05:24,040
Tira, Satur,
inor ez da ari ikasten.
99
00:05:25,480 --> 00:05:27,800
Barkatu hain berandu etortzea.
100
00:05:27,880 --> 00:05:30,600
Lasai, Maria Luisa,
gehiago itxaron behar izaten diot
101
00:05:30,680 --> 00:05:33,760
hainbat ardi galduri, eta batzuk
ez dira behin ere etortzen.
102
00:05:33,880 --> 00:05:35,200
Ardi galdua ni?
103
00:05:35,280 --> 00:05:37,160
Tira, nola esango nuen
horrelakorik ba,
104
00:05:37,240 --> 00:05:39,480
orain gainera zure senarra ere
azkenean berriro
105
00:05:39,560 --> 00:05:41,400
familiako eskoltara bildu den
honetan.
106
00:05:41,480 --> 00:05:42,480
Bai, bai.
107
00:05:42,560 --> 00:05:45,320
Itzuli da ardia,
Jaungoikoari eskerrak.
108
00:05:45,400 --> 00:05:48,080
Bai, Maria Luisa, bizi honetan
gertatzen den guztia
109
00:05:48,160 --> 00:05:51,280
Jaungoikoaren probidentziak
hala nahi duelako gertatzen da.
110
00:05:51,800 --> 00:05:54,440
Jaungoikoaren probidentziak
nahi duelako.
111
00:05:54,520 --> 00:05:56,640
-Luis, utziko al didazu aldizkaria?
-Bai, bai.
112
00:05:56,720 --> 00:05:57,720
Itzuli.
113
00:05:57,800 --> 00:06:00,200
Komenigarria, oso,
norberaren kultura handitzeko.
114
00:06:01,480 --> 00:06:04,280
Maitasuna guztiaren gainetik dago,
eta...
115
00:06:05,080 --> 00:06:08,520
zuk zure senarra maite duzu,
ardi galdu xamarra izan edo ez.
116
00:06:08,600 --> 00:06:10,560
Nik maite Joxe Mari?
117
00:06:10,640 --> 00:06:13,120
Tira, ez beharbada
gazte txoro baten moduan,
118
00:06:13,200 --> 00:06:14,560
baina maite duzu, noski.
119
00:06:14,640 --> 00:06:16,600
Begira, don Luis,
nik maitasunari buruz
120
00:06:16,680 --> 00:06:18,080
gauza bat esan nahi nioke...
121
00:06:18,160 --> 00:06:19,520
Tira, Maria Luisa,
122
00:06:19,600 --> 00:06:23,120
zure adinean eta zilarrezko ezteiak
atzean gelditu direnean,
123
00:06:23,200 --> 00:06:24,920
maitasunak beste maila bat du,
124
00:06:25,680 --> 00:06:30,840
garbiagoa, birjinagoa,
eta gozoagoa Jainkoaren begietarako.
125
00:06:31,120 --> 00:06:32,280
Bai, bai.
126
00:06:32,600 --> 00:06:35,440
Niri senarra ez dit kenduko
ezta Maria Santisimak ere...
127
00:06:35,520 --> 00:06:37,320
Horrela gustatzen zait, Maia Luisa.
128
00:06:37,400 --> 00:06:40,680
Jainkoak indarra ematen dizu
maite duzunaren alde borrokatzeko.
129
00:06:40,760 --> 00:06:42,720
Eta baita Maria Santisimak ere.
130
00:06:42,800 --> 00:06:45,440
Hori, hori esan nahi nuen, hori.
131
00:06:49,200 --> 00:06:53,120
Ikastolan Ainhoaren
andereñoarekin hizketan jardun dut
132
00:06:53,200 --> 00:06:56,720
eta esan dit marrazkiak egiten
trebetasun handia duela umeak.
133
00:06:56,880 --> 00:06:59,840
Hala da, bai, orduak pasatzen ditu
marrazkiak egiten.
134
00:06:59,920 --> 00:07:03,040
Marrazki bakoitza bere bizitzaren
parte bat balitz bezala edo
135
00:07:03,120 --> 00:07:05,840
eta azkenean, bere aitaz
galdetzen du, beti.
136
00:07:05,920 --> 00:07:09,520
Beno, handitze ari da
eta normala da hori galdetzea.
137
00:07:09,600 --> 00:07:12,480
Bai, baina Felix etxera sarriago
etortzen denetik,
138
00:07:13,040 --> 00:07:14,840
egundoko maitasuna hartu dio.
139
00:07:15,440 --> 00:07:17,480
Eta zer?
Hobe denentzat, ezta?
140
00:07:17,600 --> 00:07:19,200
Orain hirurok marrazten gaitu,
141
00:07:19,280 --> 00:07:22,120
eta inoiz ere galdetu dio
ea bere aita izan nahi duen.
142
00:07:22,400 --> 00:07:25,080
Eta zuk?
Zuk ez al zenuke nahi?
143
00:07:26,040 --> 00:07:28,200
-Egun on, familia.
-Kaixo.
144
00:07:28,280 --> 00:07:30,600
Zer moduz, Gregorio?
Zer berri dugu?
145
00:07:30,680 --> 00:07:31,880
Ez dago ezer.
146
00:07:31,960 --> 00:07:33,320
10 minutu neuzkan,
147
00:07:33,400 --> 00:07:36,280
eta Boga Bogako agurtzera
etortzea pentsatu dut.
148
00:07:36,360 --> 00:07:39,160
Ba erreginak ordainez nahi
duzunera gonbidatzen zaitu,
149
00:07:39,240 --> 00:07:40,440
enbaxadore jauna.
150
00:07:40,520 --> 00:07:42,040
Nahi dudanera?
151
00:07:42,120 --> 00:07:44,760
-Zer nahi duzu?
-Ez, ez dut astirik...
152
00:07:44,840 --> 00:07:47,360
Tira, tira, Gregorio,
ez alde egin guregandik,
153
00:07:47,440 --> 00:07:49,880
-horrenbesterako konfiantza badago.
-Eskerrik asko.
154
00:07:49,960 --> 00:07:52,040
Egia esan, zutaz ari ginen
sartu zarenean.
155
00:07:52,120 --> 00:07:53,440
Nitaz?
156
00:07:53,520 --> 00:07:55,800
Beno, Ainhoaren marrazkiez,
hobeto esanda.
157
00:07:55,880 --> 00:07:58,360
Eta nola azken boladan
zu ere marrazten zaituen.
158
00:07:58,440 --> 00:07:59,880
A, hori, egia da, bai.
159
00:07:59,960 --> 00:08:02,680
Larunbat goiza ia osorik
pasa zuen ni marrazten.
160
00:08:03,120 --> 00:08:06,600
Beno, marrazten eta ea bere
aita izan nahi nuen galdezka.
161
00:08:06,680 --> 00:08:08,280
Eta jakina, nik esan niona,
162
00:08:08,360 --> 00:08:10,920
bere amak nahi zuen huraxe
egingo nuela ni.
163
00:08:11,280 --> 00:08:12,880
Baina, erantzun zidan berak
164
00:08:12,960 --> 00:08:15,720
ez diola beti jaramonik egiten
amak esandakoari.
165
00:08:15,800 --> 00:08:18,600
Baina agian ni txintxoagoa
izango nintzela.
166
00:08:19,080 --> 00:08:23,360
Berriro esan nion, bere amak
nahi zuen huraxe egingo nuela nik.
167
00:08:25,640 --> 00:08:27,600
Zurekin ez dago jakiterik, motel.
168
00:08:28,400 --> 00:08:31,760
Batean zortzietan ikusten zaitut
tximisten parean etxetik irteten,
169
00:08:32,360 --> 00:08:33,760
eta beste batean, berriz,
170
00:08:33,840 --> 00:08:36,960
hemen, enbor zahar baten moduan
etzanda sofan hamaiketan.
171
00:08:37,720 --> 00:08:40,680
Azaldu dizut ba hamaika aldiz
klaseen ordutegia dela,
172
00:08:40,760 --> 00:08:43,560
batzuetan 5 ordu ditut,
eta besteetan 2 bakarrik.
173
00:08:43,640 --> 00:08:46,440
Baina horretarako ere ez dago
formalitaterik gaurko egunean.
174
00:08:46,520 --> 00:08:48,040
Eta horrenbeste asti izanda,
175
00:08:48,120 --> 00:08:50,960
ez da harritzekoa gero
burua txoriz beteta edukitzea.
176
00:08:51,040 --> 00:08:52,800
Zer txori eta zer txorimalo.
177
00:08:52,880 --> 00:08:56,040
Aizu, ez zizun ba haizez burua
beteko argazki
178
00:08:56,120 --> 00:08:59,840
horiek atera zituen
beste Marimilindringi hori, ala?
179
00:09:00,080 --> 00:09:01,720
Amak pasa al dizu abisua?
180
00:09:02,200 --> 00:09:04,880
Nik nire eskolak beti bezala
prestatzen ditut,
181
00:09:04,960 --> 00:09:07,120
eta arratsaldeetan
ikastaro bereziak egiten,
182
00:09:07,200 --> 00:09:09,960
hortik aurrera nire buruan dudana
ez da zuen kontua.
183
00:09:10,320 --> 00:09:11,800
A, ez da gure kontua.
184
00:09:11,880 --> 00:09:13,040
Ez, ez da zuen kontua,
185
00:09:13,120 --> 00:09:15,720
ala nire pentsamendua ere
kontrolatu behar duzue?
186
00:09:15,800 --> 00:09:18,640
Eta gure kontua ez bada,
norena da ba?
187
00:09:19,080 --> 00:09:21,120
Beste Maritxilindrono horrena, ala?
188
00:09:21,560 --> 00:09:25,800
Zeren hori herrian azaldu zenetik
ez duzu begirik beste inorentzako.
189
00:09:26,720 --> 00:09:27,960
Ez dela gure kontua...
190
00:09:29,240 --> 00:09:31,080
Gurasoei errespetua galdu diezu.
191
00:09:31,640 --> 00:09:34,800
Beno, segi lasai tontakeriak esaten,
nik banoa.
192
00:09:34,880 --> 00:09:38,080
Uste dut klaseak aldatu dituztela
azken momentuan.
193
00:09:38,520 --> 00:09:41,080
Batzuetan, behintzat,
patetikoa jartzen zara.
194
00:09:41,480 --> 00:09:42,480
Patetikoa?
195
00:09:42,680 --> 00:09:44,880
Eta jakin al daiteke
horrek zer esan nahi duen?
196
00:09:44,960 --> 00:09:45,960
Uztazu.
197
00:09:46,440 --> 00:09:48,920
Ez dakit gaur bazkaltzera
etortzerik izango dudan,
198
00:09:49,080 --> 00:09:51,040
garaiz etorriko ez banintz
ez itxaron.
199
00:09:51,120 --> 00:09:53,560
Eta mesedez,
ez nekatu ez ama eta ez zu
200
00:09:53,640 --> 00:09:55,640
horrelako kulebroirik asmatzen.
201
00:10:01,280 --> 00:10:03,520
Nik uste dut
sotoan sartuko dela dena.
202
00:10:03,600 --> 00:10:05,400
Ez dugula lojarik erabili beharko.
203
00:10:05,600 --> 00:10:07,920
Orain, seguru-seguru ere ez nago.
204
00:10:08,200 --> 00:10:09,440
Sekulan ez dut ikusi
205
00:10:09,520 --> 00:10:12,360
oraingoan deskargatu behar dugun
adinako txitxarro pila hori.
206
00:10:12,440 --> 00:10:15,400
Eta-ta zenbat jende uste duzu
beharko dela deskargarako?
207
00:10:15,480 --> 00:10:18,160
Lalalasaitzeko pastillarik
ez al duzu zuk?
208
00:10:18,240 --> 00:10:19,640
Gero eta jende gutxiago,
209
00:10:19,720 --> 00:10:22,000
orduan eta usain gutxiago
botako du txitxarroak.
210
00:10:22,080 --> 00:10:25,560
Hobe dugu lau edo 5en artean egin
denbora gehiago behar bagenu ere.
211
00:10:25,640 --> 00:10:27,680
Ez al da jende gutxiegi izango?
212
00:10:27,760 --> 00:10:30,720
Zera, zera zu,
azken finean txitxarroak dira.
213
00:10:30,800 --> 00:10:33,480
Ezin badugu dena eraman,
han erre dezakegu.
214
00:10:34,200 --> 00:10:37,560
Halaxe, kalte egiten al dizu zuri
txitxarroaren keak ere?
215
00:10:39,280 --> 00:10:41,320
Beste birratxo bat hartuko duzu,
ezta?
216
00:10:41,400 --> 00:10:44,000
Garagarra lasaigarria omen da,
tila bezala.
217
00:10:44,320 --> 00:10:46,200
Edo ez, nahiago al duzu anisa?
218
00:10:46,280 --> 00:10:48,120
Nerbioak aplakatzen omen ditu.
219
00:10:48,200 --> 00:10:51,240
Ez, ez, badago Pipermint frappé.
220
00:10:51,320 --> 00:10:53,320
Zelako konmozioa hori.
221
00:10:53,880 --> 00:10:56,200
-Aizu, Txapas, beste kafe bat.
-Bai.
222
00:10:56,360 --> 00:10:58,240
Zer, beste birratxo bat bai, ezta?
223
00:10:58,920 --> 00:11:00,160
Lasai, motel.
224
00:11:08,280 --> 00:11:09,280
Kaixo!
225
00:11:09,360 --> 00:11:11,840
-Kaixo, Ane.
-Ane! Aspaldiko!
226
00:11:11,920 --> 00:11:14,120
-Kaixo, izeba!
-Nolatan hemen?
227
00:11:14,200 --> 00:11:17,280
Horixe pentsatzen ari nintzen ni ere,
eta nire artean esan dut,
228
00:11:17,360 --> 00:11:20,840
banoa Boga-Bogara kafetxo bat
hartu eta familia agurtzera.
229
00:11:20,920 --> 00:11:24,520
Esne ukitu batekin,
epela eta azukrerik gabe.
230
00:11:24,600 --> 00:11:26,080
Halaxe gustatzen zait.
231
00:11:26,160 --> 00:11:27,880
Zer modu doa ba bizimodu hori?
232
00:11:27,960 --> 00:11:30,360
Ba badakizu, denbora pilo bat
pasatzen dut ikasten,
233
00:11:30,440 --> 00:11:32,760
eta gaur bururatu zait
tarte bat hartu behar nuela
234
00:11:32,840 --> 00:11:34,480
atzera uzten ditudan kontuetarako.
235
00:11:34,560 --> 00:11:36,040
Oso ondo dago hori!
236
00:11:36,120 --> 00:11:38,440
Eta batez ere,
gutaz ere gogoratu zarenez.
237
00:11:38,520 --> 00:11:41,120
Gogoratu beti gogortzen naiz, izeba.
238
00:11:41,640 --> 00:11:45,400
Ez dut ba pentsatuko ni zure
ohituretaz aspertuko zarenik, ezta?
239
00:11:45,520 --> 00:11:46,760
Ez dut uste.
240
00:11:46,840 --> 00:11:49,880
Eta, zer moduz dago Gaizka?
241
00:11:49,960 --> 00:11:52,000
Liburu artean sartuta seguru asko.
242
00:11:52,080 --> 00:11:54,360
Bai, noski, nola ibiliko da hori,
243
00:11:54,440 --> 00:11:57,040
burua beti
liburu artean sartuta, bai.
244
00:11:57,600 --> 00:12:00,920
Ba badu garai lana ez den
beste zerbaitetaz interesatzeko.
245
00:12:01,000 --> 00:12:02,680
Beti lan eta lan ere...
246
00:12:02,760 --> 00:12:06,000
Zu ere hala moduz zabiltza, ezta?
Zuk esan duzu, ez?
247
00:12:06,920 --> 00:12:09,800
Izeba, kontaidazu zer den Gaizkaren
kontu hori.
248
00:12:10,120 --> 00:12:13,720
Badakit, ezagutzen zaitut
eta badakit zerbait gertatu dela.
249
00:12:13,800 --> 00:12:17,440
Ba osabak kontatuko dizu,
niri lotsa eta denak ematen dizkit.
250
00:12:17,520 --> 00:12:22,120
Beno, nik ez dakit oso ondo,
nik dakit xina, eta China,
251
00:12:22,200 --> 00:12:25,280
edo erdi vedette hori, kabaretera
252
00:12:25,360 --> 00:12:28,440
edo zera horren argazki bat
harrapatu duela izebak.
253
00:12:28,520 --> 00:12:29,680
Tira, osaba, hori...
254
00:12:30,080 --> 00:12:33,000
Bai, baina ez dakit,
baino bere dedikatoria eta guzti
255
00:12:33,080 --> 00:12:36,880
eta gainera
ezpainetako margoarekin han...
256
00:12:36,960 --> 00:12:39,560
Tira, osaba,
jende horrek edonori ematen dizkio
257
00:12:39,640 --> 00:12:40,840
argazkiak horrelakoak.
258
00:12:40,920 --> 00:12:44,120
Baina ezagutzen al duzu gainera
jantziak eta...
259
00:12:44,320 --> 00:12:48,360
Ez dut uste gainerakoan
bere inbidiarik dudanik.
260
00:12:50,600 --> 00:12:52,040
Ane, eta ama zer?
261
00:12:52,840 --> 00:12:54,040
A, ama?
262
00:12:54,120 --> 00:12:56,400
A, zer moduz dagoen?
263
00:12:56,480 --> 00:12:59,040
Ba ongi ibiliko da,
Floridan izango da honezkero.
264
00:12:59,360 --> 00:13:01,040
Zer? Non dagoela?
265
00:13:01,320 --> 00:13:02,320
Floridan?
266
00:13:02,400 --> 00:13:04,120
Bai, zera,
267
00:13:04,200 --> 00:13:06,000
Karlos han dela eta,
268
00:13:06,080 --> 00:13:09,600
amak ere hango familia bisitatzeko
aprobetxatu du.
269
00:13:10,280 --> 00:13:14,680
Alde ederra dago gure osaba,
zure eta nire aitaren artean, e?
270
00:13:14,760 --> 00:13:18,600
Aita ez da sekula ere etxean
erosketak egiten ikusi, izeba.
271
00:13:18,680 --> 00:13:20,840
-Aldea dago, ezta?
-Bai, bai.
272
00:13:21,080 --> 00:13:24,800
Esango banizkizu nik
alproja honen gorabehera guztiak.
273
00:13:24,880 --> 00:13:27,320
Ba gurean amak
egin behar izaten zuen dena,
274
00:13:27,400 --> 00:13:30,840
baina orain, berriro ere elkarrekin
hasten badira,
275
00:13:31,520 --> 00:13:33,960
berriro ere ikasi beharko du aitak
armairuetan
276
00:13:34,040 --> 00:13:35,440
letxugak ez direla hazten.
277
00:13:35,680 --> 00:13:37,600
Kaixo, familia. Kaixo, Ane.
278
00:13:37,680 --> 00:13:40,160
Kaixo.
Zer, fakultatetik?
279
00:13:40,240 --> 00:13:42,480
Ikusten duzu.
Zu zer, ondo bizimodua?
280
00:13:42,560 --> 00:13:43,920
Tira, hementxe.
281
00:13:44,080 --> 00:13:45,320
Beno, pozten naiz.
282
00:13:45,400 --> 00:13:47,440
Etxera noa liburuak uztera, eta...
283
00:13:47,520 --> 00:13:50,640
Bai, bai, egunen batean jatetxe hau
erortzen bada,
284
00:13:50,720 --> 00:13:53,120
ez zaitu zu
azpian harrapatuko, ez ba.
285
00:13:53,240 --> 00:13:54,440
-Zer ba?
-Zer ba?
286
00:13:55,040 --> 00:13:58,160
A zer parea dauzkadanak nik.
Bata ezin bost minutu hemen egon
287
00:13:58,240 --> 00:14:00,840
eta bestea, zera, egun guztian
etxe zuloan sartuta.
288
00:14:01,200 --> 00:14:02,600
-Beno, gero arte.
-Bai.
289
00:14:02,680 --> 00:14:03,680
Agur.
290
00:14:04,440 --> 00:14:08,160
Andregai egoki bat zerutik erorita
etorriko ote zaion esperantzan edo.
291
00:14:08,240 --> 00:14:09,600
Andregai egokia?
292
00:14:10,400 --> 00:14:11,680
Bai, bada garaia.
293
00:14:11,760 --> 00:14:14,760
Tira, izeba, Gaizka ez da
hain tontoa, ez al duzu esan ba
294
00:14:14,840 --> 00:14:16,600
kabareterekin ere ausartzen dela?
295
00:14:16,680 --> 00:14:18,680
Ai, Ane! Ez esan txorakeriarik, e!
296
00:14:18,760 --> 00:14:22,720
Barkatu, baina utzi behar zaitut,
lana daukat sukaldean.
297
00:14:22,880 --> 00:14:25,640
Baina zu nahi duzunean
berriro etorri, e!
298
00:14:25,720 --> 00:14:27,320
-Bai, izeba. Agur.
-Agur.
299
00:14:27,720 --> 00:14:30,600
Tira, osaba, ni ere banoa,
oso lanpetuta ikusten zaitut.
300
00:14:30,680 --> 00:14:34,160
Izeba beti bezala,
inoren arazoez kezkatuta, ezta?
301
00:14:34,240 --> 00:14:36,440
A, bai, bai, inoren arazoez.
302
00:14:36,960 --> 00:14:39,240
Osaba, beste momentu batean
etorriko naiz,
303
00:14:39,320 --> 00:14:41,400
lanpetuta ez zauden
momentu batean, bale?
304
00:14:41,480 --> 00:14:42,880
-Agur, osaba.
-Agur.
305
00:14:44,880 --> 00:14:45,880
Agur.
306
00:14:49,720 --> 00:14:50,720
E!
307
00:14:54,920 --> 00:14:56,200
Gaizka!
308
00:14:57,440 --> 00:15:00,360
Ez nekien bazkalondoko
lo kuluxkaren hain zalea zinenik.
309
00:15:00,560 --> 00:15:03,840
Nik ez dut lo kuluxkarik egiten,
ez bazkalondoan eta ez bestela,
310
00:15:03,920 --> 00:15:06,000
sofa honi gustua hartu diot,
besterik ez.
311
00:15:06,080 --> 00:15:08,560
Eta? Egun guztia pasa behar al duzu
hor etzanda?
312
00:15:08,640 --> 00:15:11,280
Halaxe daramat egun osoan
eta ez dut arazorik ikusten
313
00:15:11,360 --> 00:15:13,120
zuk esaten duzulako
orain aldatzeko.
314
00:15:13,200 --> 00:15:14,880
Tira, niregatik lasai.
315
00:15:15,200 --> 00:15:16,760
Ez zara gaixorik egongo?
316
00:15:16,840 --> 00:15:17,840
Bai.
317
00:15:18,000 --> 00:15:19,600
Indiako izurrite beltza.
318
00:15:19,760 --> 00:15:21,920
Ez naiz sekula
hain kementsu sentitu.
319
00:15:22,000 --> 00:15:23,680
Bai, horixe, kemena handia eduki
320
00:15:23,760 --> 00:15:26,000
behar da hor egun guztia
etzanda gelditzeko.
321
00:15:26,320 --> 00:15:27,920
Tira, utzi bakean, bale?
322
00:15:28,000 --> 00:15:32,600
Zuk sukarra duzu,
sukarra edo zerbait okerragoa.
323
00:15:33,160 --> 00:15:35,560
Benga, Gaizka, zer duzu,
arazoren bat?
324
00:15:35,640 --> 00:15:36,640
Ez.
325
00:15:37,760 --> 00:15:39,480
Bakarrik egon nahi dut.
326
00:15:40,320 --> 00:15:42,160
Ba lasai, ez zaitut molestatuko,
327
00:15:42,240 --> 00:15:44,360
badaukat zereginik,
ez naiz aspertuko.
328
00:15:47,960 --> 00:15:49,160
Beno,
329
00:15:50,240 --> 00:15:52,760
bazkalondoko lanak
bukatu ezkero gaude.
330
00:15:52,960 --> 00:15:54,240
Siesta esan nahi duzu?
331
00:15:54,800 --> 00:15:56,920
Siesta?
Siesta zuk egingo zenuen.
332
00:15:57,000 --> 00:15:58,360
Hemen ez dago giroa, motel.
333
00:15:58,440 --> 00:16:01,200
Zer ba? Atsoak kate motzean
lotu al zaitu berriro, ala?
334
00:16:01,280 --> 00:16:03,920
Zuk ez dakizu ondo zer penitentzia
pasatzen ari naizen.
335
00:16:04,000 --> 00:16:06,240
-Ondo merezi dut hori.
-Hara, hara!
336
00:16:06,320 --> 00:16:09,840
Nola esaten diote horri,
bai, motel, izorratuta dagoenak
337
00:16:09,920 --> 00:16:11,760
bere izorratzaileari, zera...
338
00:16:11,840 --> 00:16:13,760
Arrazoia ematen hasten denean.
339
00:16:13,920 --> 00:16:16,480
Horri tontoa izatea
esan izan zaio beti.
340
00:16:17,480 --> 00:16:19,320
Nik ez diot arrazoirik ematen.
341
00:16:19,400 --> 00:16:22,440
Baina bai argiago ibili behar nuela
horrela ez harrapatzeko.
342
00:16:22,920 --> 00:16:25,160
Orain, nik aguantatu behar dut.
343
00:16:25,320 --> 00:16:28,520
Hori da, Stockholmgo sindromea.
344
00:16:28,600 --> 00:16:31,240
Bahituak eta torturatuak
izaten duten sindromea.
345
00:16:31,320 --> 00:16:32,720
Eta ez zaizu komeni,
346
00:16:32,800 --> 00:16:35,760
nahiko sindrome da zure edadean
maiteminduta egotea.
347
00:16:35,840 --> 00:16:38,120
Maiteminduta edo amorratuta?
348
00:16:38,200 --> 00:16:41,480
Hara bestea,
zer egin du orain Begoña gaixoak?
349
00:16:41,560 --> 00:16:45,520
Ala lepotik helduta maite nazazu,
350
00:16:45,600 --> 00:16:48,600
ala amorruz hilko zaitut
egin behar al du orain?
351
00:16:48,680 --> 00:16:51,440
Ez, nire amorrua ez da
Begoñaren kontra,
352
00:16:51,520 --> 00:16:53,120
hori ahaztuta dago.
353
00:16:53,440 --> 00:16:55,400
Ni badakit mundu honetan
ez dagoela
354
00:16:55,480 --> 00:16:57,080
batek nahi duen guztia lortzerik.
355
00:16:57,160 --> 00:16:58,160
Eta orduan?
356
00:16:59,600 --> 00:17:02,520
Martinek jotzen dizkit tripak.
357
00:17:02,600 --> 00:17:04,920
Martinenak zer?
Ez al zineten ba...
358
00:17:05,440 --> 00:17:08,880
Bai, bai, hala ematen zuen, ginela,
359
00:17:09,400 --> 00:17:11,360
baina orain konturatzen ari naiz
360
00:17:11,440 --> 00:17:14,400
Martin mundu honetara etorri dela
ni izorratzera.
361
00:17:15,000 --> 00:17:16,640
Ez duzu ume eztainua izango?
362
00:17:17,680 --> 00:17:20,600
Martinek egiten duen gauza
bakoitza Joxe Mari izorratzeko da.
363
00:17:20,680 --> 00:17:23,760
Eta beti izan da horrela,
baina badu gogoa Joxe Marik
364
00:17:23,840 --> 00:17:25,840
bera izateko izorratzailea
egunen batean.
365
00:17:25,920 --> 00:17:29,400
Tira, Joxe Mari, Zesar ibiltzen zen
hitz egiten horrela.
366
00:17:30,400 --> 00:17:32,800
Zure buruaz 3. pertsonan.
367
00:17:33,440 --> 00:17:36,480
Eta gerra prestatzen ari al zara?
368
00:17:36,560 --> 00:17:40,160
Baino Zesarri ere, edo ez al zenuen
pelikula osoa ikusi,
369
00:17:40,240 --> 00:17:43,600
bere semetzat zeukanak
bihotzean sartu zion labana.
370
00:17:43,680 --> 00:17:46,440
-Alea jacta est, beraz.
-Alea?
371
00:17:46,520 --> 00:17:47,920
Alea zuk harrapatuko duzu
372
00:17:48,000 --> 00:17:50,480
martxa honetan segitzen baduzu,
ikusiko duzu.
373
00:17:50,560 --> 00:17:54,000
Kontuz ala ere, gorrotoa boomerang
antzekoa gertatu daiteke
374
00:17:54,080 --> 00:17:55,560
eta ez da jostailu goxoa.
375
00:17:55,640 --> 00:17:57,200
Ni ez nabil jolasean, ordea.
376
00:17:57,800 --> 00:18:00,480
Nik ez ditut barkatuko
Martinek egin dizkidanak.
377
00:18:01,120 --> 00:18:02,920
Ez naiz ni horretaz ahaztuko,
378
00:18:03,000 --> 00:18:04,600
eta askoz gutxiago gainera
379
00:18:04,680 --> 00:18:07,760
bere erruagatik nire andrearekin
pasatzen ari naizena.
380
00:18:07,920 --> 00:18:09,280
Bere erruagatik?
381
00:18:09,360 --> 00:18:10,560
Zu itsututa zaude.
382
00:18:10,640 --> 00:18:12,200
-Ez duzu ikusi nahi.
-Bai.
383
00:18:12,280 --> 00:18:15,720
Itsuak ikusteko moduko gauzak ere
gertatzen dira bizitza honetan.
384
00:18:15,800 --> 00:18:17,600
-Baina Martinek ez du...
-Martinek?
385
00:18:17,680 --> 00:18:20,160
Martinek zuk uste
baino kulpa handiagoak ditu.
386
00:18:20,240 --> 00:18:22,440
Eta batez ere gauza honetan.
387
00:18:26,040 --> 00:18:28,120
Lehenbiziko partzialak
eta lehenengo katea.
388
00:18:28,200 --> 00:18:31,120
Horrenbeste ikasita hau
aprobatzeko gauza izan ez banaiz,
389
00:18:31,200 --> 00:18:34,080
ez dakit nik geratzen zaizkidanekin
zer egin behar dudan.
390
00:18:34,200 --> 00:18:37,080
Hasieran normala da, gogorra
egiten da, baina egingo zara.
391
00:18:37,160 --> 00:18:39,400
Bai, egingo zara zu, baina ni.
392
00:18:39,960 --> 00:18:43,120
Dagoeneko pentsatzen hasita nago
medikuntza gehiegi dela niretzat.
393
00:18:43,200 --> 00:18:45,840
Zer, lehenbiziko kolpean
bota behar al duzu toalla ba?
394
00:18:45,920 --> 00:18:47,160
Lehenbiziko kolpea?
395
00:18:47,240 --> 00:18:49,960
Oso ondo esan duzu,
muturreko galanta.
396
00:18:52,240 --> 00:18:54,480
Eta zer, zuk egin al duzu
azterketarik?
397
00:18:54,560 --> 00:18:56,080
Nik? Bai.
398
00:18:56,480 --> 00:18:58,120
-Eta?
-Eta zer?
399
00:18:58,200 --> 00:18:59,680
Ea aprobatu duzun!
400
00:18:59,760 --> 00:19:01,600
-Bai, baina...
-Ikusten?
401
00:19:01,760 --> 00:19:05,080
Arazoa ni naiz, eta ez berriketa.
402
00:19:05,160 --> 00:19:07,960
Iker, baina zure karrera gurea
baino zailagoa da, askoz ere,
403
00:19:08,040 --> 00:19:09,200
eta lasai jarriko zara.
404
00:19:09,400 --> 00:19:12,640
Bai, zera jarriko naiz ni, kaso
jarriko naiz mediku egin beharrean.
405
00:19:12,720 --> 00:19:16,160
Horixe, gaixokuntza aukeratu behar
nuen nik eta ez medikuntza.
406
00:19:16,240 --> 00:19:19,720
Tira, ez atera orain zure umore
masoka hori, jarriko zara, lasai.
407
00:19:20,320 --> 00:19:23,080
Zer, mutilak,
joango gara bolatokira?
408
00:19:23,160 --> 00:19:24,840
Birra batzuk jokatuko ditugu.
409
00:19:24,920 --> 00:19:26,320
Birratarako nago ni.
410
00:19:26,400 --> 00:19:28,640
Segi zuek, nik ikasi beharra daukat.
411
00:19:28,720 --> 00:19:31,760
Tira, Iker, arratsalde osoa
daramazu pena kontari,
412
00:19:31,840 --> 00:19:34,280
eta orain sartu al zaizu
ikasteko gogoa?
413
00:19:34,400 --> 00:19:36,600
Hemen aspertu beharrean
goazen bolatokira,
414
00:19:36,680 --> 00:19:39,520
han kristoren martxa bilatuko dugu.
Gero ikasiko duzu.
415
00:19:39,600 --> 00:19:42,400
Aizu, txikito, hemen nahi duenak
bakarrik aspertzen da, e!
416
00:19:42,480 --> 00:19:45,720
Zoazte bai bolatokira nahiz
potrolekura eta bakea eman.
417
00:19:45,800 --> 00:19:48,800
Ni badauzkat eta hemen nire bolak
entretenitzeko.
418
00:19:49,080 --> 00:19:51,920
Barkatu Varsoviako majaraja hori.
419
00:19:52,160 --> 00:19:55,280
Zure lurraldea irain zezakeen hitzik
jaulki bazait.
420
00:19:55,880 --> 00:19:59,760
Ba nik ez dut pentsatzen asteburu
guztian liburu bat ukituko dudanik,
421
00:19:59,840 --> 00:20:02,600
nahikoa egin dut, 7.5 atera dut
lehenengo partzialean
422
00:20:02,680 --> 00:20:04,080
eta horrekin, planto.
423
00:20:04,160 --> 00:20:06,240
Orain ospatzeko ordua da,
424
00:20:06,320 --> 00:20:08,080
nahi duenak etor dadila.
425
00:20:09,160 --> 00:20:10,960
Segi, segi zuek eta ondo pasa.
426
00:20:11,400 --> 00:20:14,280
Utziozue bakean, berak jakingo du
zer egin behar duen.
427
00:20:15,200 --> 00:20:19,280
Besteok baino ordu gehiago behar
baditu ikasteko, bere kontua da.
428
00:20:19,360 --> 00:20:23,000
Arrazoi duzue, bai, olagarroa
baino buru gogorragoa daukagunok
429
00:20:23,080 --> 00:20:25,680
ondo gaude liburu artean jota
ondo bigundu arte.
430
00:20:25,800 --> 00:20:27,440
Iker...
Sara!
431
00:20:32,720 --> 00:20:34,520
Gaur ere lan doblea niretzat?
432
00:20:35,000 --> 00:20:38,160
Amaiak gaua librea hartu,
hor zehar paseatzeko,
433
00:20:38,240 --> 00:20:41,360
eta ni hemen,
berarena eta biona egin beharrez.
434
00:20:42,400 --> 00:20:45,360
-Premia denean beti falta neska hori.
-Premia?
435
00:20:45,760 --> 00:20:47,880
Esan dizut ba nik
eman diodala baimena
436
00:20:47,960 --> 00:20:49,680
gaur arratsaldean jai egiteko.
437
00:20:49,760 --> 00:20:51,360
Gonbidatuak ditu etxean.
438
00:20:51,760 --> 00:20:55,480
Gonbidatuak... Jakin nahi nuke
zer gonbidatu klase diren.
439
00:20:55,560 --> 00:20:58,520
Hobe litzateke Amaiaz bezala
zure semeez arduratuko bazina.
440
00:20:58,600 --> 00:21:00,640
Gure semeez?
Orain badakigu zerbait.
441
00:21:00,800 --> 00:21:02,760
Zer gertatzen zaie ba
gure semeei orain?
442
00:21:02,840 --> 00:21:04,040
Ezer ez.
443
00:21:04,120 --> 00:21:07,560
Eta gainera zerbait gertatuta ere
zu ez zinateke enteratuko.
444
00:21:07,720 --> 00:21:08,720
Kaixo, bikote.
445
00:21:08,800 --> 00:21:10,400
Hara, hemen duzu ba.
446
00:21:10,720 --> 00:21:12,960
Hitz gin behar duzuna
orain berari hitz egin.
447
00:21:13,040 --> 00:21:14,600
Zer du orain ba aita?
448
00:21:14,880 --> 00:21:17,760
Disgustuz disgustu darabilkizuela,
horra!
449
00:21:17,840 --> 00:21:20,760
-Darabilkigula? Zeintzuk?
-Zuk eta Gaizkak!
450
00:21:21,240 --> 00:21:24,680
Hara, hara, behingoagatik
sartu duzue Gaizka saltsa honetan.
451
00:21:25,240 --> 00:21:26,880
Zer gertatzen da Gaizkarekin ba?
452
00:21:27,440 --> 00:21:30,120
Ba gona kontuak.
453
00:21:30,480 --> 00:21:32,560
Gona kontuak? Gaizka?
454
00:21:33,320 --> 00:21:35,440
Ez du ba apaiz sartzeko
asmoa izango?
455
00:21:35,960 --> 00:21:37,760
Zaude isilik tontolapiko arraioa!
456
00:21:38,480 --> 00:21:41,120
Aita, kontatuko al didazu
zer gertatzen den?
457
00:21:43,920 --> 00:21:47,760
Italiatik etorri dela artista lizun,
458
00:21:47,840 --> 00:21:51,040
linbur, zikin horietako bat
459
00:21:51,120 --> 00:21:52,600
eta gure Gaizka txotxolo,
460
00:21:52,680 --> 00:21:55,080
ba txora-txora eginda geratu dela,
horixe.
461
00:21:55,600 --> 00:21:59,880
Aita, zu ere txoratuta
geldituko zinateke ikusi izan bazenu.
462
00:21:59,960 --> 00:22:01,360
E, konta ezazu.
463
00:22:01,440 --> 00:22:05,160
Sekulako neska puska,
arnasa kentzeko modukoa.
464
00:22:10,240 --> 00:22:12,160
Aitonak lagunduko dit Murgiara,
bale?
465
00:22:12,240 --> 00:22:14,080
-Ez dizu axola?
-Ez, ama.
466
00:22:14,160 --> 00:22:17,800
Nahiago dut aitonarekin joan
eskurtsiora ez joatea baino.
467
00:22:17,880 --> 00:22:19,680
Musuka jango zintuzket.
468
00:22:19,760 --> 00:22:21,440
Kontuz enpatxuarekin, e!
469
00:22:22,440 --> 00:22:27,080
Eta zuk, Patxi, ba al duzu haurrik?
470
00:22:27,480 --> 00:22:28,720
Haurrik? Ez.
471
00:22:28,800 --> 00:22:31,560
Patxik ez du haurrik,
baino ilobatxo txiki bat bai.
472
00:22:31,840 --> 00:22:36,840
Eta iloba txiki horrek
ba al du aitarik?
473
00:22:36,920 --> 00:22:39,120
Aitarik?
Noski baietz.
474
00:22:39,200 --> 00:22:41,840
Badakizu ondo
haurrik gehienak badutela aita.
475
00:22:41,920 --> 00:22:44,080
Ez egin galdera bera mundu guztiari.
476
00:22:44,160 --> 00:22:46,760
Gehienek ez, denek,
eta nik ere bai.
477
00:22:47,040 --> 00:22:49,040
Eta nor da Ainhoatxo txikiaren aita?
478
00:22:49,960 --> 00:22:51,640
Hara, afaria bukatu baduzu,
479
00:22:51,720 --> 00:22:54,640
eman muxu bat osaba Patxiri ere
eta segi ohera.
480
00:22:55,000 --> 00:22:57,760
Bai, baina ipuin bat kontatu
beharko didazu,
481
00:22:57,840 --> 00:22:59,640
eta Felix etortzea nahi dut
482
00:22:59,720 --> 00:23:02,320
argia itzali baino lehen musu
ematera, bale?
483
00:23:05,280 --> 00:23:06,680
Ala, benga, ohera.
484
00:23:08,680 --> 00:23:10,200
-Gabon.
-Gabon.
485
00:23:10,280 --> 00:23:11,600
Ondo lo egin.
486
00:23:14,800 --> 00:23:18,200
Ez dakit gehiegi gustatuko
litzaidakeen kolpetik
487
00:23:18,280 --> 00:23:20,640
halako familia bat izatea,
horrela,
488
00:23:20,720 --> 00:23:22,080
haurra eta guzti.
489
00:23:22,720 --> 00:23:26,400
Baina, hala ere, niri ere
ez litzaidake bat ere kostatuko
490
00:23:26,480 --> 00:23:28,960
halako emakume batez
maitemintzea.