1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera
7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera
14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".
15
00:01:51,080 --> 00:01:54,280
Inork ez dizu behintzat ukatuko
lanerako daukazun sasoia.
16
00:01:54,360 --> 00:01:58,120
Bai. Gehiago edukiko nuke
zuek gauzak jasoko bazenituzte.
17
00:01:58,280 --> 00:02:02,200
Gizonak, pasatzen zareten tokian
arrastoak utzi behar izaten dituzue.
18
00:02:02,280 --> 00:02:05,840
Beno, Maria Luisa,
eduki dezagun festa bakean.
19
00:02:06,160 --> 00:02:09,360
Bareak ere horrelaxe egiten du,
pasatzen den tokitik lerdea utzi.
20
00:02:09,440 --> 00:02:11,800
Tira, Joxe Mari, tabernara,
zure tokia han dago.
21
00:02:11,880 --> 00:02:13,280
Tabernan Amaia dago,
22
00:02:13,360 --> 00:02:16,800
eta ez dut uste gaur
izugarrizko jendetza egingo denik.
23
00:02:16,960 --> 00:02:18,160
Tabernara!
24
00:02:18,600 --> 00:02:21,120
Bestela elkarren lanak
trukatuko ditugu.
25
00:02:21,200 --> 00:02:22,440
Ni behera jaitsiko naiz,
26
00:02:22,520 --> 00:02:25,080
eta zu, berriz, ba hori,
kaltzontzilo zikinak garbitu.
27
00:02:25,160 --> 00:02:27,280
Aizu, ba hala nahi baduzu,
hala egingo dugu.
28
00:02:27,360 --> 00:02:29,800
-Ni soldaduzkan...
-Soldaduzkan...
29
00:02:29,880 --> 00:02:32,080
Horixe polita, zu etxeko lanak
egiten hastea.
30
00:02:33,520 --> 00:02:36,160
Ai, Joxe Mari,
plantxatuko al didazu nire gona?
31
00:02:36,840 --> 00:02:39,520
Joxe Mari, noiz konpondu
behar dizkidazu
32
00:02:39,600 --> 00:02:41,240
galtzerdietako tarratak?
33
00:02:41,320 --> 00:02:45,160
Ai, Joxe Mari, lastima,
kiskali zaizkizu patatak.
34
00:02:45,240 --> 00:02:46,920
Ez naiz hain baldarra.
35
00:02:47,000 --> 00:02:48,720
A, eta jendeak esango lukeena,
36
00:02:49,080 --> 00:02:51,120
ba al dakizue Joxe Marirena?
37
00:02:51,200 --> 00:02:53,440
Bai, motel, Boga-Bogakoa.
38
00:02:54,400 --> 00:02:58,000
Ikustekoa da,
emaztearen kuleroak esekitzen.
39
00:02:59,440 --> 00:03:01,400
Beno, nahikoa dugu! E?
40
00:03:02,480 --> 00:03:06,920
A, badakit zergatik nahiko
zenukeen etxeko lanak egitea.
41
00:03:07,000 --> 00:03:08,480
A, bai, e? Badakizu, e?
42
00:03:08,560 --> 00:03:12,400
Bai, horrela herriko emakumeekin
saltsetan ibiliko zinake.
43
00:03:12,480 --> 00:03:16,320
Ai, zer nahiago lukeen gure
Joxe Mari gonazaleak.
44
00:03:16,440 --> 00:03:17,920
Isilduko al zara?
45
00:03:18,000 --> 00:03:20,400
Ai, Joxe Mari...
46
00:03:20,480 --> 00:03:24,200
Ez zaitut etxeko andre ikusi nahi,
etxeko jaun baizik.
47
00:03:25,120 --> 00:03:27,680
Beno, hitz egin al duzu Gaizkarekin?
48
00:03:28,040 --> 00:03:29,240
Gaizkarekin?
49
00:03:29,320 --> 00:03:31,160
Zer hitz egin behar dut
nik Gaizkarekin?
50
00:03:31,240 --> 00:03:32,840
Ai, lerde potea...
51
00:03:33,400 --> 00:03:36,840
Semea putazar batekin dabil,
eta zu orain ez zara gogoratzen
52
00:03:36,920 --> 00:03:39,240
zertaz hitz egin behar duzun
Gaizkarekin?
53
00:03:39,320 --> 00:03:41,000
Bai, hitz egingo dut.
54
00:03:41,080 --> 00:03:43,000
Hitz egiteko gogoa etortzen bazait.
55
00:03:43,080 --> 00:03:45,080
Honaino nago zure istorioekin.
56
00:03:45,440 --> 00:03:48,840
Gero ez harritu beste emakumeei
begiratzen baldin badiet.
57
00:03:49,240 --> 00:03:51,360
Koittadu praka motza.
58
00:03:51,440 --> 00:03:55,480
Bai, nik muturrak jarriko dizkizut,
baina aguantatu ere egiten zaitut.
59
00:03:55,720 --> 00:03:57,160
Ez beste batzuk bezala.
60
00:03:57,880 --> 00:03:59,880
Zer gertatzen da beste horiekin?
61
00:04:00,680 --> 00:04:04,840
Ezer ez, ez, irribarre egiten diote
gure Joxe Mariri.
62
00:04:04,920 --> 00:04:07,880
Ui, tilin-tilin hasten zaizu bihotza
63
00:04:07,960 --> 00:04:10,360
eta idortea dariola zaudenean
64
00:04:10,440 --> 00:04:14,280
ba, aire, joan egiten zaizkizu
bere lehengo senarretara.
65
00:04:15,440 --> 00:04:18,200
Ikusi besterik ez dago
zer egin dizun Begoñak.
66
00:04:19,200 --> 00:04:22,640
Begoña esti makatz dultzeak.
67
00:04:36,600 --> 00:04:37,600
Kaixo.
68
00:04:37,680 --> 00:04:39,520
Ui! Zer egiten duzu hemen?
69
00:04:39,600 --> 00:04:40,920
Lanean behar zeuen.
70
00:04:41,840 --> 00:04:45,640
Bilera bat nuen udaletxean,
eta egokiera honetaz baliatu naiz.
71
00:04:45,720 --> 00:04:48,240
Zurekin hitz egin nahi nuen,
eta bakeak egin.
72
00:04:48,320 --> 00:04:49,320
Ba oker zabiltza,
73
00:04:49,400 --> 00:04:51,720
ni ez naiz haserretzen biharamunean
adiskidetzeko.
74
00:04:51,800 --> 00:04:53,800
Ez zaitez hain bihotz gogorra izan.
75
00:04:53,880 --> 00:04:56,800
Eta inoiz adiskidetuko banintz,
maitagarriago portatzen zarela
76
00:04:56,880 --> 00:04:58,280
ikusitakoan izango litzateke,
77
00:04:58,360 --> 00:05:00,240
eta ez zarela mandoa
baino egoskorragoa.
78
00:05:00,320 --> 00:05:01,960
Eta badakizula goxo-goxo izaten,
79
00:05:02,040 --> 00:05:04,040
eta ez zarela
markes bat baino harroagoa.
80
00:05:04,120 --> 00:05:07,480
Eta gainera, zu nor zara nire familia
nola tratatu behar dudan esateko?
81
00:05:07,560 --> 00:05:09,200
Horixe besterik ez zitzaidan falta!
82
00:05:09,480 --> 00:05:10,720
Mingaina zulora.
83
00:05:12,360 --> 00:05:13,920
Utziko al gaituzu bakean?
84
00:05:14,200 --> 00:05:17,280
Bestela, bestela parte emango diot
85
00:05:17,360 --> 00:05:21,000
aldundiko kultur departamenduan
hor gordeta duzun botila horrena.
86
00:05:21,080 --> 00:05:22,080
Botila?
87
00:05:22,160 --> 00:05:23,960
Ez zaie batere gustatuko,
88
00:05:24,040 --> 00:05:28,200
eta orduan zuk gorde beharko duzu
zure mingain lodi hori zuloan.
89
00:05:28,600 --> 00:05:31,320
Barkatu,
lasai hitz egin nahi baduzue,
90
00:05:31,400 --> 00:05:33,640
hor dago beste gela dotore bat.
91
00:05:33,720 --> 00:05:35,320
Zinegotziek eta erabiltzen dute.
92
00:05:35,400 --> 00:05:37,680
Nahi dudan tokian
hitz egingo dut nik, e?
93
00:05:38,240 --> 00:05:41,400
Laztana, nik zure hobe beharra
nahi nuen,
94
00:05:41,480 --> 00:05:43,520
eta ezin dut eraman
zure gurasoengandik
95
00:05:43,600 --> 00:05:44,760
zuk horrela sufritzea.
96
00:05:44,840 --> 00:05:46,520
-Zuk sufriarazten didazu niri.
-Nik?
97
00:05:46,600 --> 00:05:48,640
-Ni beti saiatu naiz...
-Zu saiatu?
98
00:05:48,720 --> 00:05:51,600
Zuk ez duzu neska polit baten
manikia besterik nahi alboan.
99
00:05:51,680 --> 00:05:53,440
Gainera, lagunik ere ez daukazu eta.
100
00:05:53,520 --> 00:05:55,280
Beti zurekin egin duzula
uste dut nik.
101
00:05:55,360 --> 00:05:56,560
Ba oker uste zenuen.
102
00:05:56,640 --> 00:05:59,400
-Beraz, nahiago ni urruti ibiltzea?
-Nahiago!
103
00:05:59,480 --> 00:06:02,480
-Sekula ez didazu horrelakorik esan.
-Sekula ez didazu galdetu.
104
00:06:02,560 --> 00:06:04,040
Baina orain, badakizu.
105
00:06:04,120 --> 00:06:06,240
Ane, mesedez,
hauxe da gure lehen haserrea.
106
00:06:06,320 --> 00:06:08,840
Ez duzu ba dena
bertan behera uztea nahiko.
107
00:06:09,360 --> 00:06:10,560
Zergatik ez?
108
00:06:11,400 --> 00:06:13,000
Desiratzen zeunden, e?
109
00:06:13,080 --> 00:06:14,480
Lortu duzu ba!
110
00:06:14,560 --> 00:06:17,400
Zoaz, zoaz etorritako bidetik!
111
00:06:19,720 --> 00:06:21,920
Izorrai, txulo puta zikina.
112
00:06:27,240 --> 00:06:29,640
Hitz egin ezazu,
ea zer egiten duten kotxekoekin.
113
00:06:29,720 --> 00:06:31,280
Oraintxe.
Zer esan behar diet?
114
00:06:32,040 --> 00:06:33,800
Galdetu ea berririk badagoen.
115
00:06:34,560 --> 00:06:37,080
Oilokak oilarrari,
oilokak oilarrari.
116
00:06:37,160 --> 00:06:38,560
Berririk bai? Txanda.
117
00:06:39,400 --> 00:06:41,760
"Oilarrak oilokari,
berririk ez hemen.
118
00:06:41,840 --> 00:06:43,640
Prest gaude etxean sartzeko.
Txanda".
119
00:06:46,600 --> 00:06:48,840
Ez ezer egin nik agindu arte.
120
00:06:48,920 --> 00:06:52,280
Bitartean erne, erbiak ez digu
alde egin behar eta. Txanda.
121
00:06:53,120 --> 00:06:55,560
"Ez du ihes egingo.
Txanda eta eten".
122
00:07:02,160 --> 00:07:04,120
-Egun on.
-Zer?
123
00:07:04,200 --> 00:07:06,440
Gaur ere greba egin al du ikasleak?
124
00:07:06,520 --> 00:07:09,920
Aita, ostiraletan 12etan dugula,
ba, azkenengo klasea.
125
00:07:10,000 --> 00:07:11,000
Joe!
126
00:07:11,600 --> 00:07:14,480
Urte guztia potro joka
eta gero nola neka-neka eginda
127
00:07:14,560 --> 00:07:18,400
bukatzen duten ikasturtea, ala,
hiru hilabetetako oporrak.
128
00:07:18,480 --> 00:07:19,760
-Joe!
-Eta? Inbidietan?
129
00:07:20,680 --> 00:07:21,680
Zer?
130
00:07:22,120 --> 00:07:24,440
Inbidia ni?
Ez, motel, ez.
131
00:07:24,520 --> 00:07:27,400
Ume mukizuei mukiak kentzea
ez dit batere inbidiarik ematen.
132
00:07:27,480 --> 00:07:30,760
Ez didazu inoiz barkatuko
irakasle izatea, ezta?
133
00:07:31,320 --> 00:07:32,640
Hori ere ez da.
134
00:07:32,720 --> 00:07:34,560
Utzi,
zerbait aurreratu dugu behintzat.
135
00:07:34,640 --> 00:07:38,080
Gutxienez orain ez duzu esaten nire
lana emakumeentzat egina denik.
136
00:07:38,360 --> 00:07:40,200
Modernizatu beharra dago.
137
00:07:41,080 --> 00:07:43,280
Oso itxura ona dute
mozkor karamelu hauek.
138
00:07:43,360 --> 00:07:46,200
Aizu, txapelduna naiz ni
mozkor karameluak prestatzen.
139
00:07:46,640 --> 00:07:51,480
Joe! Ez dakit nola moldatzen zaren,
baina bizi-bizi gelditzen zaizkizu.
140
00:07:51,760 --> 00:07:53,360
Bizi-bizi, e?
141
00:07:53,960 --> 00:07:58,160
Ba uste dut zu ere azken bolada
honetan horrela zabilela.
142
00:07:58,440 --> 00:08:02,880
Zer moduz doa neska puska, beno,
artista horren gorabehera hori?
143
00:08:02,960 --> 00:08:05,640
Hori ez dela ba
zuri axola zaizun kontua.
144
00:08:05,720 --> 00:08:09,400
Ez dakit niri axola zaidan,
baina zure amari axola zaio,
145
00:08:09,480 --> 00:08:11,520
eta ondo galdetzen dit niri.
146
00:08:12,200 --> 00:08:15,120
Zuk ez dakizu zelako kalamatika
daraman zure istorio horrekin.
147
00:08:15,200 --> 00:08:16,320
Ezta kasurik ere.
148
00:08:16,400 --> 00:08:19,800
Azken egunotan zure mozkor
karameluak baino minagoa dabil.
149
00:08:20,920 --> 00:08:22,320
Niri esango didazu hori?
150
00:08:23,240 --> 00:08:25,000
Ez zaitez sekula ezkondu, Gaizka.
151
00:08:25,640 --> 00:08:27,320
Emakumeak beti moldatzen dira
152
00:08:27,400 --> 00:08:30,160
gizonezkoen bizitza
infernu txiki bat bihurtzeko.
153
00:08:30,320 --> 00:08:33,440
Pixkana-pixkanaka erretzen zaituzte,
arkumea burruntzia bezala.
154
00:08:33,760 --> 00:08:37,040
Oso iritzi orekatua duzu ezkontzaz.
155
00:08:37,120 --> 00:08:38,480
Orekatua ez dakit,
156
00:08:38,560 --> 00:08:41,840
baino azken 30 urte hauetan ondo
oretua bai, behintzat.
157
00:08:41,920 --> 00:08:43,880
Joxe Mari! Zatoz!
158
00:08:43,960 --> 00:08:45,400
Ondo oretua, bai.
159
00:08:45,800 --> 00:08:47,360
Zer, taberna zainduko duzu?
160
00:08:47,440 --> 00:08:48,640
Bai, zoaz lasai.
161
00:08:52,840 --> 00:08:54,880
Hombre, nolatan hemen?
162
00:08:55,680 --> 00:08:57,320
Atera bitter bat.
163
00:08:57,400 --> 00:09:01,000
Esan nizun oposaketak baino
gauza gogorragorik ez dagoela.
164
00:09:01,080 --> 00:09:03,720
Oposaketak? Hori balitz...
Koldorekikoak egin ditut.
165
00:09:03,800 --> 00:09:05,000
Akabo fandangoa.
166
00:09:05,080 --> 00:09:07,760
Hori al zen? Uste nuen
zerbait larriagoa zenuela.
167
00:09:07,840 --> 00:09:10,640
Aide, aide etorri den lekutik
tontolaba arroa!
168
00:09:11,000 --> 00:09:13,720
-Betirako?
-Gaizka, nola izango da betirako?
169
00:09:13,800 --> 00:09:14,800
Orduan?
170
00:09:15,320 --> 00:09:17,640
Azkenean aldare aurrean
bukatuko dugu, hori fijo,
171
00:09:17,720 --> 00:09:20,160
baina bitartean
sufritu beharko du koitaduak.
172
00:09:20,240 --> 00:09:22,600
Aber, jakin al daiteke
zer esaten ari zaren,
173
00:09:22,680 --> 00:09:24,440
horretarako haserretzen al zara?
174
00:09:24,520 --> 00:09:26,080
A, zertarako orduan?
175
00:09:26,160 --> 00:09:29,120
Domatuta eraman behar dut elizara,
soka txikiz lotuta.
176
00:09:29,200 --> 00:09:31,000
Gizonezkoekin
hori egin beharra dago.
177
00:09:31,080 --> 00:09:35,000
Gure guria eduki nahi duzu orduan.
Arkumea burruntzian bezala.
178
00:09:35,280 --> 00:09:39,120
Zer? Zu ere nekazaritza saioko
funtzionario egin al zaituzte, ala?
179
00:09:39,200 --> 00:09:41,200
Utzi ezazu, utzi ezazu,
nire kontuak dira.
180
00:09:41,480 --> 00:09:44,960
Aizu, Gaizka, badakizu zerk
ematen didan beldurrik handiena?
181
00:09:45,320 --> 00:09:48,880
Koldorekin ezkonduko naiz, hori fijo,
baina horrek zer esan nahi du?
182
00:09:48,960 --> 00:09:50,720
Nire bizitza markatuta dagoela.
183
00:09:50,800 --> 00:09:52,600
Arraldeko neska guztiena bezalaxe.
184
00:09:52,680 --> 00:09:56,200
Ez dago zertan, zu neska
azkarra zara, independentea,
185
00:09:56,280 --> 00:09:59,080
nahi duzuna lor zenezake,
zu hala erabaki ezkero.
186
00:09:59,160 --> 00:10:01,480
Aise esaten da hori,
baina nola lortzen da?
187
00:10:02,440 --> 00:10:05,680
Hara, Ane, ni ez naiz inor
zuen kontuetan sartzeko,
188
00:10:05,760 --> 00:10:07,640
baina Koldorekin
jarraitu behar baduzu,
189
00:10:07,720 --> 00:10:11,080
aurrera eta serio-serio,
eta bestela, utzi Koldo eta aide!
190
00:10:11,160 --> 00:10:13,920
Mundua zabala da,
Arralde baino askoz zabalagoa.
191
00:10:14,120 --> 00:10:15,400
Seguru banengo...
192
00:10:15,480 --> 00:10:17,040
Har ezazu denbora pentsatzeko.
193
00:10:17,120 --> 00:10:19,120
Eta ez beldurrik izan ondorioekin.
194
00:10:19,400 --> 00:10:21,040
Koldo asko dago munduan zehar.
195
00:10:21,120 --> 00:10:23,080
Koldo hau da, ordea,
nik maite dudana.
196
00:10:23,160 --> 00:10:24,880
Nik maite uste dudana, behintzat.
197
00:10:25,520 --> 00:10:28,680
Ane, zergatik ez zara hemen geratzen?
Elkarrekin bazkal genezake.
198
00:10:28,760 --> 00:10:30,200
Aizu, Gaizka,
199
00:10:30,280 --> 00:10:33,840
elizak lehengusuen arteko
ezkontzak galarazten ditu, ezta?
200
00:10:34,720 --> 00:10:36,560
Lehengusuak izango ez bagina ere
201
00:10:36,640 --> 00:10:39,240
aurkituko zenuke zuk bai
ni baino guapoagorik.
202
00:10:39,320 --> 00:10:42,160
Ez ezazu umil plantarenak egin,
ez zaizu ondo irteten eta.
203
00:10:42,240 --> 00:10:44,520
Horrek zer esan nahi du?
Guapo aurkitzen nauzula?
204
00:10:45,400 --> 00:10:47,760
Hori esan nahi du
gonbitea onartzen dizudala.
205
00:10:47,840 --> 00:10:50,320
-Bazkaltzen geratuko naziz.
-Konforme.
206
00:10:56,200 --> 00:10:58,080
-Kaixo.
-Whiski bat.
207
00:11:01,040 --> 00:11:02,960
Hori ez, Jack Daniels bat!
208
00:11:03,320 --> 00:11:06,920
Joe, diputazioan sartu orduko
berehala amerikartzen zarete denok.
209
00:11:07,000 --> 00:11:10,240
Baso erdi batzuk hartzetik,
hala, Jack Daniels hartzea.
210
00:11:10,320 --> 00:11:13,240
Baina zuri nork partitu dizkizu
kartak musaldi honetan?
211
00:11:13,320 --> 00:11:14,880
Jack Danielsek, hara bestea.
212
00:11:14,960 --> 00:11:16,280
Isilduko al zara?
213
00:11:16,920 --> 00:11:18,400
Zer, zer duzu orain?
214
00:11:18,480 --> 00:11:21,080
-Ez daukat Jack Danielsik.
-Glen Grant orduan.
215
00:11:21,920 --> 00:11:23,240
Zure oinetara, jauna.
216
00:11:34,200 --> 00:11:35,680
Zer? Zeri begiratzen diozu?
217
00:11:36,040 --> 00:11:38,000
-Hitz egin al dezaket?
-Hitz egin ezazu!
218
00:11:38,600 --> 00:11:40,920
-Basoari begiratzen diot.
-Basoari?
219
00:11:41,000 --> 00:11:42,800
Zaude lasai, ez dut lapurtuko.
220
00:11:42,880 --> 00:11:45,160
Ez, ez da hori,
basoari begiratzen diot
221
00:11:45,240 --> 00:11:47,960
bestela begiak billarrera joaten
zaizkit eta.
222
00:11:48,200 --> 00:11:51,240
A zer neska puska, a zer ipurdia!
223
00:11:52,800 --> 00:11:55,920
Ba al dakizu nola deitzen diogun
horri nekazaritza sailean?
224
00:11:56,000 --> 00:11:58,880
Nola jakingo dut ba?
Nik ez nago hango funtzionario.
225
00:11:58,960 --> 00:12:00,760
A zer ganadua.
226
00:12:01,600 --> 00:12:03,520
Atera ezazu beste whiski bat.
227
00:12:16,320 --> 00:12:18,560
-Amaia!
-Felix! Baina, baina...
228
00:12:18,640 --> 00:12:19,840
Zer, lan asko?
229
00:12:21,840 --> 00:12:23,280
Ordu txarrean etorri al naiz?
230
00:12:23,360 --> 00:12:25,360
Ez, mahaiak jasotzen ari nintzen.
231
00:12:25,440 --> 00:12:27,480
Gaur inoiz baino goizago
bukatu dugu.
232
00:12:27,560 --> 00:12:28,800
Ane eta Gaizka daude hor,
233
00:12:28,880 --> 00:12:30,880
txoko batean, baino horiek
etxekoak dira.
234
00:12:30,960 --> 00:12:32,640
Beraz, ordubete barru Varsovian?
235
00:12:32,800 --> 00:12:35,240
Bai, bai...
Enkargu batzuk egin behar ditut,
236
00:12:35,320 --> 00:12:37,120
eta gero etxetik pasatu behar dut.
237
00:12:37,200 --> 00:12:39,000
-Etxetik zertara?
-Dutxatzera.
238
00:12:39,080 --> 00:12:41,520
Koipeak eta izerdia pega-pega
gelditzen dira
239
00:12:41,600 --> 00:12:43,960
hainbeste atzera eta aurrera
egin ondoren.
240
00:12:44,040 --> 00:12:45,680
Nik ere badut gaur zereginik.
241
00:12:46,200 --> 00:12:47,440
Urduri egongo zara.
242
00:12:47,520 --> 00:12:49,520
Bai zera!
Primeran irtengo da guztia.
243
00:12:49,600 --> 00:12:51,360
Amaia! Non zaude?
244
00:12:51,440 --> 00:12:54,560
Hemen, jantokian,
non egongo naiz ba?
245
00:12:54,640 --> 00:12:57,200
Horrekin ez dago
komunerako astirik ere.
246
00:12:58,600 --> 00:13:00,760
Azkar hartu duzu zuk
arratsaldea libre.
247
00:13:00,840 --> 00:13:03,600
Bukatu dut nire lana, eta gainera,
oraindik hemen nago.
248
00:13:03,680 --> 00:13:05,320
Niri erantzunik ez, e!
249
00:13:05,400 --> 00:13:08,120
Eta gutxiago, gainera,
lapatz zorri horren aurrean.
250
00:13:08,200 --> 00:13:09,200
Aizu!
251
00:13:09,280 --> 00:13:11,840
Lapatz zorri honek
ez du ezer entzun eta badoa!
252
00:13:11,920 --> 00:13:12,920
Ados?
253
00:13:13,000 --> 00:13:14,320
Nola barkatu diozu?
254
00:13:14,400 --> 00:13:17,520
Jakin behar da momentu bakoitzean
zer egin eta zer esan.
255
00:13:17,880 --> 00:13:19,080
Uste al duzu merezi duela
256
00:13:19,160 --> 00:13:21,640
halako atso zahar batekin
sikili-saltsetan sartzea?
257
00:13:21,760 --> 00:13:24,120
Nazka-nazka eginda nauka.
Ezin dut gehiago.
258
00:13:24,200 --> 00:13:26,760
Zaude lasai,
dena orain arte bezala badoa,
259
00:13:26,840 --> 00:13:29,800
berehala izango duzu aukera
hemengo lana uzteko.
260
00:13:29,880 --> 00:13:32,440
Oso seguru ikusten zaitut.
261
00:13:32,520 --> 00:13:34,640
Oso seguru ere, nire printzesa,
262
00:13:34,720 --> 00:13:37,520
berehala hasiko da
amantala hori eranzten.
263
00:13:37,600 --> 00:13:39,240
Amantala erantzi?
264
00:13:40,160 --> 00:13:41,880
Noiz helduko ote da egun hori?
265
00:13:49,560 --> 00:13:51,400
Tori, muztioak.
266
00:13:51,480 --> 00:13:53,880
Zuek oso euskaldunak
eta oso euskaltzaleak,
267
00:13:53,960 --> 00:13:56,320
baino ez duzue sekula ikasiko,
muztio bat.
268
00:13:56,400 --> 00:13:58,400
Ederra muztioa, Anitzela jauna.
269
00:13:58,800 --> 00:14:01,160
Hara, ikusten al duzu
hor goiko zorigunea?
270
00:14:02,040 --> 00:14:04,680
-Euskaltzain buruarena bezalakoa da.
-Halaxe da, bai!
271
00:14:05,160 --> 00:14:06,480
E, eta orain?
272
00:14:07,360 --> 00:14:09,680
-Koyak in person!
-Noski, noski!
273
00:14:09,920 --> 00:14:11,920
Koyak tenientea, zure aginduetara.
274
00:14:12,400 --> 00:14:15,280
Ea, "my lady", orain argituko dizut
zergatik politikariak
275
00:14:15,360 --> 00:14:18,040
ibiltzen diren beti
poliziez inguraturik.
276
00:14:18,120 --> 00:14:19,120
Zergatik?
277
00:14:19,880 --> 00:14:22,760
-Ihes egin ez dezaten.
-Jo, Txapas! Zer txarra!
278
00:14:25,120 --> 00:14:26,760
-Iepa!
-Iepa!
279
00:14:26,840 --> 00:14:28,520
-Kaixo!
-Mostorik nahi?
280
00:14:30,200 --> 00:14:31,600
Xabier ikusi al duzu?
281
00:14:31,680 --> 00:14:34,880
Bai, Amaiaren etxera joan da,
han zuen arropa jasotzera.
282
00:14:34,960 --> 00:14:36,160
Zer arropa?
283
00:14:36,240 --> 00:14:38,720
Ba etxetik alde egin zueneko arropa,
zein bestela?
284
00:14:38,800 --> 00:14:41,680
Eta etxetik alde egin zueneko arropa
Amaiaren etxean badauka,
285
00:14:41,760 --> 00:14:43,360
nola itzuli zen etzera, biluzik?
286
00:14:43,920 --> 00:14:45,640
Joan oiloei manikura egitera, motel!
287
00:14:45,720 --> 00:14:47,800
Aukeran nahiago
zuri zerbait ateratzea.
288
00:14:47,880 --> 00:14:49,920
-Zer nahi duzu?
-Atera garagardo bat.
289
00:14:50,000 --> 00:14:53,560
Eskerrak ez diozun mosto bat
eskatu, bestela a zer txapa.
290
00:14:54,400 --> 00:14:55,400
Zertan ari zara?
291
00:14:55,480 --> 00:14:58,480
Ba Txapasek bere bezero guztiak
euskaltzen egin nahi omen ditu,
292
00:14:58,560 --> 00:15:01,720
ez omen da mostoa esaten,
muztioa baizik.
293
00:15:02,720 --> 00:15:05,320
Eta zer? Xabier hemendik
pasatzekotan ote al da?
294
00:15:05,400 --> 00:15:08,360
Bai, hemen itxaroteko esan dit.
Zer, lasaiago al zaude?
295
00:15:08,440 --> 00:15:11,320
Beno, gaur goizean
notak ikusten izan naiz,
296
00:15:11,400 --> 00:15:13,440
eta %90ak suspenditua geneukan.
297
00:15:13,520 --> 00:15:14,720
Gaitzerdi orduan.
298
00:15:14,800 --> 00:15:17,520
Bai, gaitzerdi, tontoaren
kontsolamendua baldin bada ere.
299
00:15:17,600 --> 00:15:19,040
-Beno...
-Eta zer?
300
00:15:19,120 --> 00:15:20,680
Zu zer moduz Xabierrekin?
301
00:15:21,640 --> 00:15:24,520
Adiskidetasunean fin,
baina zer esango dizut nik...
302
00:15:24,600 --> 00:15:27,480
Nik hor adiskidetasuna
baino zerbait gehiago ikusten dut.
303
00:15:28,240 --> 00:15:29,680
Horra garagardoa.
304
00:15:29,760 --> 00:15:31,120
Bazen garaia, motel!
305
00:15:31,200 --> 00:15:34,280
Oiloei manikura egiten aritu naiz,
hori agindu didazu, ezta?
306
00:15:34,520 --> 00:15:36,720
Xabierrek ez du
konpromezu seriorik nahi,
307
00:15:36,800 --> 00:15:38,080
horregatik, ba, lagunak.
308
00:15:38,160 --> 00:15:40,360
Berarentzat kalte.
Tontoa!
309
00:15:44,160 --> 00:15:46,440
"Oilarrak oilokari,
oilarrak oilokari.
310
00:15:46,520 --> 00:15:48,680
Gazte bat sartu da eskaratzean.
Txanda".
311
00:15:48,920 --> 00:15:50,440
Gazte bat sartu da eskaratzean.
312
00:15:50,520 --> 00:15:52,480
Galdeiozu ea guk espero duguna
ote den.
313
00:15:52,960 --> 00:15:55,840
Oiolokak oilarrari,
espero dugun pajaroa al da? Txanda.
314
00:15:56,640 --> 00:15:59,800
"Ez, ez da espero duguna,
baina bidean da. Txanda".
315
00:16:00,520 --> 00:16:04,040
Utzi horretan, eta irtetean,
jo egurra eta miatu. Txanda.
316
00:16:04,560 --> 00:16:06,280
"Egurra jo bai? Txanda".
317
00:16:06,360 --> 00:16:08,440
Hitz egiteko modu bat zen, koño!
318
00:16:08,520 --> 00:16:10,200
Gelditu eta miatu. Txanda.
319
00:16:10,840 --> 00:16:12,960
"Eta zerikusirik ez badu?
Txanda".
320
00:16:14,320 --> 00:16:17,960
Sartu etxean eta ipurdiz gora jarri
dena, behar duguna aurkitu arte.
321
00:16:18,040 --> 00:16:19,240
Txanda eta eten.
322
00:16:27,840 --> 00:16:30,320
Ez utzi pipi zulorik ere miatu gabe.
323
00:16:32,000 --> 00:16:34,880
Hemen! Itsasontziarekin
hitz egiteko irratia.
324
00:16:35,480 --> 00:16:37,440
Ez ukitu, utzi hortxe.
325
00:16:37,520 --> 00:16:40,720
Garbi egongo dira irratian
ibili denaren hatz markak.
326
00:16:44,080 --> 00:16:45,840
Etxe honetan ez dago gehiegirik!
327
00:16:47,080 --> 00:16:49,720
Etxe zulo ziztrin bat da hau, motel,
ez jauregi bat!
328
00:16:50,600 --> 00:16:52,080
Lagunduko zaitut.
329
00:16:52,160 --> 00:16:54,520
-Ai, nigatik ez molestatu.
-Ez da molestia.
330
00:16:54,600 --> 00:16:56,240
Gaizka, baina ezagutzen dut bidea.
331
00:16:56,320 --> 00:16:58,240
Tira, Ane,
zerbait kostatuko balitzait...
332
00:16:58,320 --> 00:17:00,160
Arralden jaioa zarela dakidalako,
333
00:17:00,240 --> 00:17:02,560
bestela Versaillesekoa zarela
esango nuke.
334
00:17:02,640 --> 00:17:03,720
"Madmoiselle".
335
00:17:03,800 --> 00:17:04,800
-Kaixo, Ane.
-Xabier.
336
00:17:04,880 --> 00:17:06,360
-Non dago Amaia?
-Nik zer dakit?
337
00:17:06,440 --> 00:17:07,440
Ez dago.
338
00:17:07,520 --> 00:17:10,200
Bere arratsalde librea da,
ahaztu zaizu, ala?
339
00:17:10,840 --> 00:17:15,040
Bueltaxka bat egitera joan da
bere lapa zorri horrekin.
340
00:17:15,120 --> 00:17:18,480
-Ama, zergatik zara horrelakoa?
-Bai, lapa zorria!
341
00:17:18,880 --> 00:17:20,520
Zuk ba al dakizu non bizi den?
342
00:17:20,600 --> 00:17:21,960
Zer lan egiten duen?
343
00:17:22,760 --> 00:17:25,720
Gure Amaia tuntun horrek
aukeraketa bat egin behar
344
00:17:25,800 --> 00:17:28,360
eta zein aukeratu, eta zast!
Langabetu bat!
345
00:17:28,440 --> 00:17:30,000
Eta errena, gainera.
346
00:17:30,440 --> 00:17:32,320
-Kaka zaharra!
-Xabier!
347
00:17:34,880 --> 00:17:37,200
Baina zuk ezer ulertze al duzu?
348
00:17:38,200 --> 00:17:41,200
Nik kortesia osoz tratatzen dut ba
mundu guztia.
349
00:17:41,280 --> 00:17:43,640
Baina denak petralduta
erantzuten didate.
350
00:17:44,400 --> 00:17:47,840
Senarra kontra,
Amaia kontra, semeak kontra.
351
00:17:48,880 --> 00:17:50,200
Hauek garaiak.
352
00:17:50,760 --> 00:17:52,240
A zer ohiturak.
353
00:17:52,560 --> 00:17:53,920
Kaka zaharra!
354
00:17:56,120 --> 00:18:00,480
Eskerrak zuek zaituztedan,
polit horiek!
355
00:18:04,200 --> 00:18:05,440
Itsaskeriak!
356
00:18:05,720 --> 00:18:07,160
Hori ez al dugu gure kontra?
357
00:18:07,240 --> 00:18:08,960
Zaude isilik.
Zer uste duzu ba?
358
00:18:09,040 --> 00:18:11,960
Pikoletoak itsas zakarrarekin
aterako direla? Tira!
359
00:18:12,240 --> 00:18:14,480
-Dena prest, orduan.
-Dena gertu dago.
360
00:18:15,040 --> 00:18:16,840
Hauek etxearen kontura.
361
00:18:16,960 --> 00:18:18,880
Hara, gaixotu egin al zara?
362
00:18:18,960 --> 00:18:21,560
Ez, gaur bihotza samur-samur
jarri zait.
363
00:18:21,840 --> 00:18:23,920
-Izaten dira egunak, aizu.
-Ea ba.
364
00:18:26,920 --> 00:18:28,760
-Epa, Xabier!
-Berehala noa.
365
00:18:28,960 --> 00:18:30,600
Kaixo, Felix.
Non dago Amaia?
366
00:18:30,680 --> 00:18:32,760
Ba oraintxe joan behar nintzen
bere etxera.
367
00:18:32,840 --> 00:18:34,280
Baina zer kristo gertatzen da?
368
00:18:35,200 --> 00:18:37,240
Amaiaren etxera joan naiz
arroparen bila,
369
00:18:37,320 --> 00:18:40,040
eta irteterakoan
Ertzainak goitik behera miatu naute.
370
00:18:40,120 --> 00:18:42,040
-Non, kalean?
-Eskaratzean.
371
00:18:42,120 --> 00:18:44,840
-Sartu al dira Amaiaren etxera?
-Ezin jakin.
372
00:18:45,400 --> 00:18:48,360
Baina konturatuko zinen
miatu duten ala ez.
373
00:18:48,440 --> 00:18:50,040
Ni egon naizen bitartean ez.
374
00:18:50,120 --> 00:18:52,120
Eta kotxe sospetxagarririk
ikusi al duzu?
375
00:18:52,200 --> 00:18:55,040
Eta nola jakin daiteke
kotxe sospetxagarria den?
376
00:18:55,120 --> 00:18:56,920
Beno, ez gaude txantxetarako.
377
00:18:57,000 --> 00:18:58,360
Zer egingo dugu orain?
378
00:18:58,440 --> 00:18:59,640
Nik jakingo banu.
379
00:18:59,720 --> 00:19:02,200
Bertara abiatuko naiz,
ea zerbait argitzen dudan.
380
00:19:02,280 --> 00:19:03,840
Ez zaitez inguratu ere egin.
381
00:19:04,000 --> 00:19:05,880
Itsasontziarekin
komunikatu behar dugu.
382
00:19:05,960 --> 00:19:07,520
-Baina nola?
-Ixo.
383
00:19:08,680 --> 00:19:10,320
Kaiku itsasontzi batetik.
384
00:19:10,400 --> 00:19:12,240
Baina utziko al didatela
uste al duzu?
385
00:19:13,480 --> 00:19:15,280
Honek mirariak egiten ditu.
386
00:19:15,920 --> 00:19:18,480
Baina lehenbizi konprobazio
txiki bat egin behar dut.
387
00:19:18,560 --> 00:19:19,560
Aizu, Txapas.
388
00:19:19,640 --> 00:19:22,760
-Baina zer gertatzen da hemen?
-Zu zaude isilik, ez da zure kontua.
389
00:19:22,840 --> 00:19:24,760
-Zer nahi duzu?
-Txanponak, telefonorako.
390
00:19:42,320 --> 00:19:43,320
Amaia...
391
00:19:50,960 --> 00:19:52,360
Ez dute ezer esan.
392
00:19:53,040 --> 00:19:55,640
Mugitzen ez bagara txori horiek
hanka egingo digute!
393
00:19:57,920 --> 00:19:59,120
Baina...
394
00:19:59,200 --> 00:20:00,400
Ertzainak.
395
00:20:00,480 --> 00:20:03,520
-Zer eskubiderekin?
-Epailearen baimenarekin.
396
00:20:05,000 --> 00:20:06,400
Nik ez dakit ezer.
397
00:20:06,480 --> 00:20:08,040
Eta irrati hau?
398
00:20:08,120 --> 00:20:10,760
-Irrati bat, nik al dakit?
-Ez al da zurea?
399
00:20:11,240 --> 00:20:14,360
Nirea? Nirea ez,
nirekin irteten den mutilarena da.
400
00:20:14,440 --> 00:20:18,400
Irrati zalea da nire mutila,
zigortuta al dago irrati zale izatea?
401
00:20:18,520 --> 00:20:21,240
Ez, emakumea, ez,
nola egongo da ba zigortuta?
402
00:20:21,840 --> 00:20:23,720
-Eta diru hau?
-Eta hau?
403
00:20:23,800 --> 00:20:25,640
Eguneroko garbantzuak erosteko.
404
00:20:25,920 --> 00:20:28,400
Nik ez dakit ezer,
non aurkitu duzue?
405
00:20:28,880 --> 00:20:29,920
Hor.
406
00:20:30,000 --> 00:20:33,480
Nik ez dakit ezer, benetan
esaten dizuet, nik ez dakidala ezer.
407
00:20:33,560 --> 00:20:34,760
Ez da nirea.
408
00:20:34,840 --> 00:20:38,760
A, noski, baina zurea ez bada
zure mutil horrena izango da, ezta?
409
00:20:38,840 --> 00:20:40,520
Tabakoa erosteko beharko du.
410
00:20:42,240 --> 00:20:45,600
Utzi amantala hemen, eta
eman zure eskumutur polit horiek.
411
00:20:45,920 --> 00:20:47,560
Gauza polit hau jarri behar dizut.
412
00:20:48,080 --> 00:20:49,800
Eraman behar zaitugun tokian
413
00:20:51,360 --> 00:20:53,560
printzesa baten moduan
tratatuko zaituzte.