1
00:01:50,200 --> 00:01:51,600
Itxita dago!
2
00:01:51,840 --> 00:01:53,520
Itxaso! Ireki, mesedez!
3
00:01:56,680 --> 00:01:58,200
Zer egiten duzu hemen ordu hauetan?
4
00:01:59,040 --> 00:02:01,920
Atera kafe bat.
Ez dut lorik egin gau osoan.
5
00:02:02,120 --> 00:02:04,760
Ya, ezkontzagatik, ezta?
Por la boda relámpago.
6
00:02:05,760 --> 00:02:07,400
Gaur bertan esango diet.
7
00:02:08,080 --> 00:02:09,880
Ea egia den,
ze gehiegi atzeratzen ari zara.
8
00:02:10,560 --> 00:02:12,360
Saiatu naiz, baina ez dut
une egokia aurkitu.
9
00:02:13,040 --> 00:02:14,720
Ez da hain zaila!
Esan eta listo.
10
00:02:15,080 --> 00:02:16,120
Ya...
11
00:02:16,320 --> 00:02:18,280
Ama, droga-trafikatzaile batekin
ezkonduko naiz,...
12
00:02:18,600 --> 00:02:20,160
...eta gurekin bizitzera etorriko da.
13
00:02:20,520 --> 00:02:22,280
A, eta makarroiak eta haragia
gustatzen zaizkio.
14
00:02:23,880 --> 00:02:26,640
Ez da txantxetakoa.
Gainera, ez gara gurasoekin biziko.
15
00:02:27,080 --> 00:02:28,600
A ez? Non orduan?
16
00:02:28,800 --> 00:02:31,840
Orain arte bezala,
ni gurasoekin eta Manex Bogan.
17
00:02:33,000 --> 00:02:34,240
(MEZU BAT)
18
00:02:35,720 --> 00:02:37,840
Zer? Ez duzu hartu behar?
19
00:02:40,160 --> 00:02:42,040
Zerbait gertatzen da?
20
00:02:43,080 --> 00:02:45,560
Kevinena da.
Beranduago iritsiko dela.
21
00:02:47,360 --> 00:02:49,000
Itxaso, ondo zaude?
22
00:02:50,320 --> 00:02:52,200
Begira zer jaso nuen atzo.
23
00:02:56,040 --> 00:02:57,920
Puta zikin merke bat zara.
24
00:02:58,360 --> 00:03:00,080
Zenbaki ezezagun batetik.
25
00:03:02,040 --> 00:03:05,120
Neska, ahaztu! Nahastu egingo zen.
26
00:03:06,000 --> 00:03:07,640
Ibonek gauza bera esan dit.
27
00:03:07,800 --> 00:03:09,640
Horregatik!
Ahaztu, deskuidu bat, fijo.
28
00:03:17,000 --> 00:03:18,600
Kaixo!
-Kaixo.
29
00:03:19,080 --> 00:03:21,080
Kafetxo bat nahi?
-Bale.
30
00:03:29,120 --> 00:03:31,000
Atzo bisita egin nion zure aitari.
31
00:03:32,040 --> 00:03:34,640
Eta hanka barruraino sartu ere bai.
32
00:03:37,080 --> 00:03:38,840
Ez zekien enpresa saldu duzuela.
33
00:03:41,800 --> 00:03:43,800
Ezkutatzea erabaki duzue?
34
00:03:44,240 --> 00:03:46,720
Ez. Aitonak esango ziola uste nuen.
35
00:03:46,920 --> 00:03:49,840
Ez, ez zekien ezertxo ere.
36
00:03:53,240 --> 00:03:54,840
Eta nola hartu zuen albistea?
37
00:03:55,440 --> 00:03:59,640
Hasieran, jokoz kanpo geratu zen.
Baina gero onartu zuela esango nuke.
38
00:04:03,200 --> 00:04:05,920
Bere partea erostea proposatu nion.
39
00:04:07,720 --> 00:04:09,560
Eta berak ezetz, ezta?
40
00:04:09,720 --> 00:04:11,440
Pentsatuko duela esan zuen.
41
00:04:11,680 --> 00:04:13,400
Ez zitzaion erabat burugabea iruditu.
42
00:04:16,080 --> 00:04:18,160
Zer, harrituta?
43
00:04:19,880 --> 00:04:21,840
Ba bai, asko.
44
00:04:22,720 --> 00:04:27,800
Zure aitak latzak pasatu ditu,
eta horrek pentsarazi egingo dio.
45
00:04:28,920 --> 00:04:30,880
Eta zergatik ez onartu
ontziolaren salmenta?
46
00:04:34,640 --> 00:04:36,280
Ez dakit, Ernesto.
47
00:04:37,000 --> 00:04:38,760
Nolanahi ere, zu lasai.
48
00:04:39,800 --> 00:04:41,840
Zu zara ontziolako gerentea, bai?.
49
00:04:43,520 --> 00:04:45,000
Eskerrik asko.
50
00:05:01,520 --> 00:05:03,360
Aupa, polita!
-Bazen garaia!
51
00:05:03,720 --> 00:05:05,040
Ez dun nire mezua jaso?
52
00:05:05,240 --> 00:05:06,760
Bai, hogei minutu beranduago
iritsiko zinela.
53
00:05:06,960 --> 00:05:08,360
Bueno, hogeita bost!
54
00:05:08,520 --> 00:05:10,280
Ya, beti berdin!
55
00:05:11,720 --> 00:05:13,480
Atenditu horri.
Gauza hauek gorde behar ditut.
56
00:05:14,040 --> 00:05:15,920
Neska! Zer dun?
57
00:05:17,160 --> 00:05:19,720
Lukasekin hitz egin dun...
-Lukasekin? Zer ba?
58
00:05:21,000 --> 00:05:22,640
Moskeatuta zagon gurekin.
59
00:05:22,840 --> 00:05:25,080
Zergatik?
60
00:05:25,880 --> 00:05:27,440
Gaizki hartu din
Maleni egindako txantxa.
61
00:05:27,880 --> 00:05:30,920
Exajeratua! Bere panpoxari
ez zaio ezer gertatu.
62
00:05:31,160 --> 00:05:33,880
Baina onartzan.
Ez zunan ideia aparta izan.
63
00:05:34,640 --> 00:05:36,760
¡No nos pasemos!
Ez nuen intentzio txarrik.
64
00:05:37,200 --> 00:05:38,840
Itxaso!
65
00:05:39,320 --> 00:05:42,680
Ok, ez dut pija hori agoantatzen.
Ergel hutsa da.
66
00:05:42,840 --> 00:05:47,720
Itxaso! Hi ari haiz
etengabe pasatzen Malenekin.
67
00:05:48,840 --> 00:05:51,160
Gainera, begi bistakoa da.
Lukas kutsatzen ari da.
68
00:05:51,520 --> 00:05:54,840
Lukas gure laguna dun, eta errespetua
zor zionagu bere neska-lagunari.
69
00:05:55,800 --> 00:05:58,800
Ez dugu gaizki tratatu.
Gainera, konpondu naiz Malenekin.
70
00:05:59,760 --> 00:06:01,440
Eta Lukasekin?
71
00:06:01,680 --> 00:06:04,280
Badaki txantxa bat izan zela.
Ez zitzaion hain gaizki irudituko.
72
00:06:05,160 --> 00:06:07,360
Eta gauza bera
egin izan bagenio Iboni?
73
00:06:09,640 --> 00:06:11,600
¡Ya vale! Egin kasu bezeroari.
74
00:06:21,400 --> 00:06:22,760
Leo!
75
00:06:23,400 --> 00:06:25,160
Kaixo, ez zaitut ikusi.
76
00:06:26,400 --> 00:06:27,840
Tramiteak egiten bukatu dut oraintxe.
77
00:06:28,600 --> 00:06:30,120
Lokal bat alokatu dut
negozio berrirako.
78
00:06:30,960 --> 00:06:33,080
Zorionak!
Eskerrik asko.
79
00:06:33,280 --> 00:06:35,040
Zer negozio egin behar duzu ba?
80
00:06:35,200 --> 00:06:36,680
Autoak salduko ditut.
81
00:06:36,840 --> 00:06:38,880
Alemanian bigarren eskukoak erosi,
eta hemen saldu.
82
00:06:40,640 --> 00:06:42,480
Ondo aztertu duzu?
83
00:06:42,480 --> 00:06:44,600
Ez da negozio berria,
baina funtzionatzea espero dut.
84
00:06:46,240 --> 00:06:48,400
Erosleak internetez
ikusi ahal izango du autoa.
85
00:06:48,720 --> 00:06:50,840
Eta interesatuta badago,
dirua aurreratuko luke.
86
00:06:51,800 --> 00:06:53,600
Arriskuak ondo neurtu dituzu?
87
00:06:54,040 --> 00:06:55,600
Ondo pentsatuta daukat dena.
88
00:06:58,360 --> 00:07:00,400
Ba zorte on!
Eskerrik asko.
89
00:07:01,040 --> 00:07:02,600
Zer moduz Karlosen alabarekin?
90
00:07:03,440 --> 00:07:07,880
Ondo. Nire alaba kanpoan da,
eta besteenekin bete dut etxea.
91
00:07:08,680 --> 00:07:10,360
Oso ama ona izan zara beti.
92
00:07:11,080 --> 00:07:12,760
Eskerrik asko.
93
00:07:13,480 --> 00:07:15,000
Dena ondo?
94
00:07:15,680 --> 00:07:17,160
Bai. Zer ba?
95
00:07:17,920 --> 00:07:19,160
Ez, iruditu zait...
96
00:07:20,080 --> 00:07:21,480
Joan egin behar dut, bai?
97
00:07:21,680 --> 00:07:23,040
Oso ondo. Gero arte, Leo.
98
00:07:31,480 --> 00:07:33,240
Germanekin hanka sartu nian.
99
00:07:33,680 --> 00:07:35,080
Salmentarena bazekiela
pentsatzen nian!
100
00:07:35,280 --> 00:07:36,600
Barkaidak!
101
00:07:36,880 --> 00:07:38,880
Motel, ez zagok zer barkaturik.
102
00:07:39,480 --> 00:07:41,880
Gainera, arrazoi duk.
Neronek esan behar nioan.
103
00:07:42,360 --> 00:07:44,440
Bai. Hobe zuen ahotik
jakin izan balu.
104
00:07:46,680 --> 00:07:50,240
Bizkortu zain nengoan,
negozio kontuekin ez itotzeko.
105
00:07:51,520 --> 00:07:53,080
Nik erabat osatuta ikusi nian ba!
106
00:07:53,920 --> 00:07:57,560
Medikuen ustez, azkarregi duk
diagnosi bat egiteko.
107
00:07:58,520 --> 00:08:00,400
Ahul zagok oraindik.
108
00:08:00,840 --> 00:08:03,720
Kontuak kontu, bere akzioak
niri saltzea proposatu nioan.
109
00:08:04,840 --> 00:08:06,560
Pentsatuko zuela esan zidaan.
110
00:08:07,160 --> 00:08:09,160
Hik zer uste duk?
Onartuko dik?
111
00:08:12,400 --> 00:08:14,480
Ez zakiat.
112
00:08:15,680 --> 00:08:20,720
Nire aldetik, saldu nahi ez baditu,
erabakia onartuko diat.
113
00:08:21,920 --> 00:08:23,200
Eskertzekoa duk hori!
114
00:08:23,520 --> 00:08:26,240
Lanean segitu nahi badu,
gustura egingo diat lan berarekin.
115
00:08:28,040 --> 00:08:30,120
Talentu handiko enpresaria duk.
116
00:08:30,360 --> 00:08:31,760
Halaxe duk, bai.
117
00:08:32,280 --> 00:08:33,760
(SAKELAKOA)
118
00:08:37,280 --> 00:08:38,800
Kaixo, Paula!
119
00:08:40,200 --> 00:08:41,800
Orain, hotelean.
120
00:08:43,320 --> 00:08:44,760
Eguerdi partean ezin duzula?
121
00:08:46,920 --> 00:08:48,520
Arratsaldean joan gaitezke.
122
00:08:51,520 --> 00:08:53,760
Nik ere asko maite zaitut.
123
00:08:54,400 --> 00:08:55,720
Gero arte.
124
00:08:57,160 --> 00:08:58,840
Paula zuan.
125
00:08:59,600 --> 00:09:01,320
Harekin joango nauk German ikustera.
126
00:09:03,240 --> 00:09:05,280
Zer moduz emaztearekin?
127
00:09:06,640 --> 00:09:09,440
Ari gaituk pixkanaka
gure artekoa goxatzen.
128
00:09:11,920 --> 00:09:14,080
Pozgarria duk hori entzutea.
129
00:09:21,000 --> 00:09:22,400
Egun on!
130
00:09:23,280 --> 00:09:24,800
Sinatzeko?
131
00:09:33,800 --> 00:09:36,040
Artxiboak informatizatu
egin behar dituzu,...
132
00:09:36,200 --> 00:09:37,680
...ez buruz ikasi.
133
00:09:39,120 --> 00:09:40,360
Ibon!
134
00:09:41,600 --> 00:09:43,400
Barkatu, ez zaitut sartzen entzun.
135
00:09:44,080 --> 00:09:45,760
Konturatu naiz, bai.
136
00:09:46,800 --> 00:09:49,480
Egunen batean, lapur bat sartuko da
eta muturren aurrean lapurtuko dizu.
137
00:09:53,440 --> 00:09:55,640
Bistan da kasuren batek
arreta piztu dizula.
138
00:09:56,360 --> 00:09:58,080
Bai, badira pare bat
oso interesgarriak.
139
00:09:58,560 --> 00:10:00,600
Eta argitu gabe daude.
Pelikula batekoak ematen dute.
140
00:10:01,800 --> 00:10:03,800
Errealitateak fikzioa
gainditzen du beti.
141
00:10:04,400 --> 00:10:07,120
Bai, seguru. Baina harritzekoa da
Arralden ere horrelakoak gertatzea.
142
00:10:10,640 --> 00:10:12,760
Kasu bategaz hasi gura baduzu,
aurrera.
143
00:10:13,760 --> 00:10:16,360
Bai? Benetan?
Kasua argitzea nahi duzu?
144
00:10:17,560 --> 00:10:19,480
Hori larregi eskatzea litzateke.
145
00:10:20,400 --> 00:10:23,480
Baina aukeratu bat, eta prestatu
txostena horren inguruan.
146
00:10:23,640 --> 00:10:25,080
Asko ikasiko duzu.
147
00:10:25,600 --> 00:10:27,000
Zure esanetara.
148
00:10:28,160 --> 00:10:29,560
Nerkane!
149
00:10:30,320 --> 00:10:33,480
Zein da nire egitekoa zehazki?
Ikerketako akatsak bilatzea?
150
00:10:35,640 --> 00:10:37,360
Topatzen badituzu, ederto.
151
00:10:38,520 --> 00:10:42,440
Ikerketetan emon beharreko pausoak
zein diren ikastea gura dut.
152
00:10:42,680 --> 00:10:44,800
Garbi dago?
-Bai, ulertu dut.
153
00:10:45,640 --> 00:10:48,040
Ba hautatu bat, eta hasi beharrean.
-Oso ondo.
154
00:10:48,320 --> 00:10:50,680
Eta eduki legeria eskura.
155
00:10:51,440 --> 00:10:53,560
Holan ikasiko duzu zergatik
egiten diren ikerketak...
156
00:10:53,720 --> 00:10:55,160
...modu batera edo bestera.
157
00:10:55,400 --> 00:10:56,640
Bai.
158
00:10:56,880 --> 00:10:58,200
Nekane!
159
00:10:58,600 --> 00:11:00,720
Hasi beharrean, damutu baino lehen.
160
00:11:01,840 --> 00:11:03,800
Ez dizut hutsik egingo.
161
00:11:22,440 --> 00:11:24,040
Ezkondu egin naiz.
162
00:11:24,360 --> 00:11:26,200
Lasai, ondo pentsatuta egin dut.
163
00:11:28,240 --> 00:11:30,200
Bai, badakit,
lehenago esan behar nizuen, baina...
164
00:11:31,240 --> 00:11:32,800
Ez dut une aproposa aurkitu.
165
00:11:33,800 --> 00:11:35,560
Eta ez, ez dut burua galdu.
166
00:11:36,080 --> 00:11:37,760
Eta ez nago haurdun, noski.
167
00:11:41,440 --> 00:11:42,680
Joder!
168
00:11:46,600 --> 00:11:49,040
Ez nuen beste aukerarik, ulertzen?
169
00:11:49,240 --> 00:11:51,080
Manex kartzelatik libratzeko
aukera bakarra zen.
170
00:11:52,200 --> 00:11:54,000
Eta egia esan,
ez dut zuen oniritzirik espero.
171
00:11:54,120 --> 00:11:56,040
Nahi dudalako kontatzen dizuet.
172
00:11:57,800 --> 00:11:59,160
Ez, joder, horrela ez!
173
00:12:00,480 --> 00:12:02,440
Kartzelara joateko arriskua
hobeto azaldu behar dut.
174
00:12:08,800 --> 00:12:10,840
Manex, non hago?
175
00:12:11,840 --> 00:12:13,600
Ba mugitu ipurdia!
176
00:12:17,200 --> 00:12:18,640
Eskerrak ez zenuen
preserbatibo kaxarik!
177
00:12:18,760 --> 00:12:19,880
Ixo! Ixo!
178
00:12:20,160 --> 00:12:21,840
Zer da hain barregarria?
179
00:12:22,200 --> 00:12:23,800
Kandidok okerreko poltsa
hartu du dendan.
180
00:12:24,760 --> 00:12:26,640
Jaxintorena, beheko
mutilzaharrarena.
181
00:12:27,440 --> 00:12:28,920
Ba gozoa jarriko zen!
182
00:12:30,040 --> 00:12:31,440
Eta berak gurea, tanpoiena.
183
00:12:31,760 --> 00:12:33,640
Bere aurpegia ikusi bazenu!
Izututa askatu du!
184
00:12:37,040 --> 00:12:39,240
Zu zer egiten duzu hemen?
Ez zenuen Bogan egon behar?
185
00:12:40,080 --> 00:12:41,680
Igone gelditu da.
186
00:12:43,840 --> 00:12:46,600
Eseri, momentu bat, mesedez.
Gauza bat kontatu nahi dizuet.
187
00:12:51,520 --> 00:12:53,080
Larria da?
188
00:12:53,360 --> 00:12:56,760
Ez. Bueno, larria ez da
hitzik egokiena.
189
00:12:57,800 --> 00:12:59,480
Zuek eseri.
190
00:13:09,320 --> 00:13:11,000
Zer da, Joana?
191
00:13:13,840 --> 00:13:15,680
Ezkondu egin naiz.
192
00:13:15,880 --> 00:13:17,600
Zer?!
193
00:13:20,320 --> 00:13:21,720
Txantxa izango da, ezta?
194
00:13:22,040 --> 00:13:23,560
Ez.
195
00:13:28,440 --> 00:13:30,640
Eta norekin ezkondu zara?
Ez duzu mutil-lagunik!
196
00:13:32,560 --> 00:13:34,480
Ez, ezta?
197
00:13:34,400 --> 00:13:35,800
Norekin? Ibonekin?
198
00:13:36,000 --> 00:13:37,160
(ATEA)
199
00:13:37,320 --> 00:13:39,120
Ama!
Ibon Itxasorekin dabil aspalditik!
200
00:13:46,920 --> 00:13:48,640
Manexekin ezkondu naiz.
201
00:13:54,480 --> 00:13:56,160
Atxuri Bogagatik aldatu duzu, a?
202
00:13:57,120 --> 00:13:58,920
Normala! Han ez zaukanat lagunik.
203
00:13:59,160 --> 00:14:00,840
¡Venga ya!
204
00:14:01,240 --> 00:14:03,320
Ez zara serio ari, ez?
-Hik zer uste dun?
205
00:14:04,000 --> 00:14:06,040
Joe, Malenena txantxa izan zen!
206
00:14:07,360 --> 00:14:09,400
Ba nazkatuta nagon hire txantxekin.
207
00:14:10,200 --> 00:14:13,360
Malen ez dun gogoko, baina horrek
ez din eskubiderik ematen...
208
00:14:13,360 --> 00:14:15,640
...Malen izorratzeko.
Utzi bakean eta listo!
209
00:14:15,840 --> 00:14:17,320
Exajeratzen ari zara.
210
00:14:17,520 --> 00:14:20,400
Nire laguna bahintz, ez hunake
horrela tratatuko. Inbidia dion.
211
00:14:20,680 --> 00:14:24,280
Inbidia? ¿Pero qué tú dices?
Zer dauka berak nik ez dudana?
212
00:14:24,720 --> 00:14:26,160
Hasteko, hi baino pertsona hobea dun.
213
00:14:26,280 --> 00:14:27,480
¡Por favor!
214
00:14:27,800 --> 00:14:29,680
Aldez aurretik epaitu dun,
eta neska zoragarria dun.
215
00:14:30,040 --> 00:14:31,880
Horregatik ez zionat kontatu
motorrarena.
216
00:14:32,480 --> 00:14:34,080
Ogi puska bat dun,
eta pasatu egin zineten!
217
00:14:34,240 --> 00:14:37,120
Ogi puska bat?
Va de santita pero es una hipócrita.
218
00:14:37,480 --> 00:14:38,720
Zer esan nahi dun?
219
00:14:38,920 --> 00:14:41,720
Nitaz barrez hasi zen, bere aitak
zerbitzaritzat hartu ninduenean.
220
00:14:42,120 --> 00:14:44,120
Mesedez! Hori gaizkiulertu bat
izan zunan!
221
00:14:44,360 --> 00:14:46,520
Malenena gaizkiulertua da,
eta nirea putakeria, ezta?
222
00:14:47,360 --> 00:14:50,240
Malen esn una pija, eta nire lepotik
egin zuen barre. ¡Ésa es la verdad!
223
00:14:50,720 --> 00:14:53,000
Kontuz hire putakeriekin,
ze hire kontra bihur zitezken!
224
00:14:53,400 --> 00:14:55,680
Ni mehatxatu nahian?
-Lasai zaitezte, bale?
225
00:14:56,040 --> 00:14:57,440
Ibon, ez hadi tartean sartu!
226
00:14:57,600 --> 00:14:59,440
Lukas, ez hadi pasa!
Ez diagu ikuskizunik behar!
227
00:14:59,760 --> 00:15:01,320
Esaiok hire neska-lagunari!
-Zer?!
228
00:15:01,920 --> 00:15:04,360
Tira, Itxaso, goazen!
Ez du merezi!
229
00:15:12,680 --> 00:15:14,480
Noiztik zaudete elkarrekin?
230
00:15:15,480 --> 00:15:17,840
Hori gutxienekoa da!
Elkar maite dugu.
231
00:15:18,560 --> 00:15:20,600
Baina hortik ezkontzera,
tarte handia dago!
232
00:15:21,000 --> 00:15:22,720
Gainera, sekretupean,
guri ezer esan gabe.
233
00:15:22,880 --> 00:15:24,520
Burua galdu duzue, ala?
234
00:15:24,840 --> 00:15:26,800
Zergatik ez diguzue lehenago esan?
235
00:15:27,680 --> 00:15:29,480
Bazenekien ez genizula utziko,
horregatik.
236
00:15:30,080 --> 00:15:32,480
Hogei urte ditut,
ez dut inoren baimenik behar.
237
00:15:33,360 --> 00:15:35,400
Errua nirea da. Nigatik ezkondu da!
238
00:15:35,680 --> 00:15:39,160
Hori ez da egia.
Elkar maite dugulako ezkondu gara!
239
00:15:39,920 --> 00:15:43,920
Bai, maiteminduta gaude,
baina neurea da arazoa.
240
00:15:46,160 --> 00:15:48,480
Banengoen ba ni!
Zer gertatzen da?
241
00:15:50,200 --> 00:15:52,840
Manexek zitazio bat
jaso du epaitegitik.
242
00:15:53,920 --> 00:15:55,880
Aspaldi egindako delitu bategatik.
243
00:15:58,480 --> 00:16:00,040
Zer delituz ari gara?
244
00:16:00,440 --> 00:16:02,160
Pastillak pasatzeaz.
245
00:16:02,560 --> 00:16:04,240
Ez dut ezer ulertzen.
246
00:16:04,440 --> 00:16:07,680
Nik bai. Bizimodua aldatu duela
frogatu nahi duzue.
247
00:16:10,840 --> 00:16:12,200
Zertaz ari zarete?
248
00:16:12,400 --> 00:16:13,840
Edozer egingo nuke
kartzelara joan ez dadin.
249
00:16:14,280 --> 00:16:15,800
Kartzelara joango da?!
250
00:16:16,040 --> 00:16:17,800
Hori ez gertatzeko ezkondu gara.
251
00:16:18,200 --> 00:16:19,560
Ulertzen dut zuen jarrera.
252
00:16:19,800 --> 00:16:21,280
Nik ere esan nion erokeria...
253
00:16:21,480 --> 00:16:23,520
Manexek ez du horrelakorik merezi!
254
00:16:23,680 --> 00:16:27,600
Eta elkar maite dugu!
-Hori egia da, txoratuta nauka.
255
00:16:33,360 --> 00:16:35,040
Eta ez da ezer aldatuko.
256
00:16:35,400 --> 00:16:37,120
Paper bat sinatzeak
ez du ezer aldatzen.
257
00:16:38,000 --> 00:16:41,280
Ezkontzea kontu serioa da.
Ez duzu behar bezala aztertu.
258
00:16:41,760 --> 00:16:44,120
Bai, baina ez da ezer aldatuko,
esan dizut.
259
00:16:44,320 --> 00:16:45,720
Ez, Joana!
260
00:16:46,000 --> 00:16:47,760
Iruzurrean zabiltzatela
jakiten badute,...
261
00:16:48,000 --> 00:16:49,760
...estalketa delitua
leporatuko dizuete.
262
00:16:51,280 --> 00:16:52,680
Elkarrekin bizi behar duzue!
263
00:16:52,840 --> 00:16:54,680
Eta zu beren alde jartzen zara?
264
00:16:55,400 --> 00:16:57,040
Gauzak argitzen ari naiz, Alizia!
265
00:16:58,400 --> 00:17:00,080
Eta ikuskapen bat egiten badizuete?
266
00:17:01,320 --> 00:17:03,040
Elkarrekin zaudetela
frogatu beharko duzue.
267
00:17:03,560 --> 00:17:05,200
Hori erraz froga dezakegu!
268
00:17:05,400 --> 00:17:07,080
Nola, bananduta bizi bazarete!
269
00:17:07,600 --> 00:17:09,280
Eta non nahi duzu bizitzea? Hemen?!
270
00:17:14,760 --> 00:17:17,000
¡Será borde!
-Zu ere ez zara isilik geratu.
271
00:17:17,520 --> 00:17:19,440
Mesedez, Ibon, zu ez, a?
Ez bere alde jarri!
272
00:17:19,640 --> 00:17:20,680
Ez da hori, baina...
273
00:17:20,920 --> 00:17:22,880
¡Que no! Txorobelar horrek
burua jan dio.
274
00:17:23,200 --> 00:17:24,600
Ba niri atsegina iruditzen zait!
275
00:17:24,920 --> 00:17:26,320
Ez zara ezertaz enteratzen!
276
00:17:26,520 --> 00:17:28,640
Guapa dela eta listo! Gizonek
hankartearekin pentsatzen duzue.
277
00:17:29,000 --> 00:17:31,560
Eta emakumeek, zer? Beti sesio bila!
Ezin gauzak elkarrekin konpondu.
278
00:17:32,160 --> 00:17:33,760
Ni oso ondo moldatzen naiz neskekin!
279
00:17:34,080 --> 00:17:36,120
Eta Malenekin?
-Ezberdina da.
280
00:17:36,320 --> 00:17:37,560
Zergatik?
281
00:17:37,760 --> 00:17:40,480
Esan dizut, pija bat delako!
Eta aski da, aditu?
282
00:17:40,560 --> 00:17:42,480
Eta Lukas? Zure laguna da!
Betiko galdu nahi duzu?
283
00:17:43,840 --> 00:17:46,120
Bale, beragatik saiatuko naiz,
baina ez dizut ezer agintzen.
284
00:17:47,520 --> 00:17:49,480
Eta aldatu gaia, que me tiene frita.
285
00:17:50,320 --> 00:17:51,640
Ados.
286
00:17:51,840 --> 00:17:53,320
Anda, eseri.
Zerbait hartuko duzu?
287
00:17:53,640 --> 00:17:55,280
Ez, eskerrik asko.
288
00:17:57,840 --> 00:18:00,200
Eta, zer moduz komisarian?
Aspertuta?
289
00:18:01,560 --> 00:18:04,560
Bai zera! Nekanek aspaldiko kasu bat
aztertzeko eskatu dit.
290
00:18:05,680 --> 00:18:08,000
¡Vaya! Ze ondo!
-Argitu gabeko kasu bat da.
291
00:18:08,640 --> 00:18:10,640
Eta? Kontatu! Edo sekretua da?
292
00:18:11,400 --> 00:18:13,080
Inori esaten ez badiozu...
293
00:18:13,360 --> 00:18:16,080
Soy una tumba.
-Igual, hobe ez kontatzea.
294
00:18:16,440 --> 00:18:18,360
Ez izan ergela!
Lagundu eta dena egingo dizut!
295
00:18:18,760 --> 00:18:20,080
Ondo da.
296
00:18:20,280 --> 00:18:21,720
Duela hogeita lau urte gertatu zen.
297
00:18:22,000 --> 00:18:24,080
Hemezortzi urteko mutil bat
diskoteka bateko parkingean...
298
00:18:24,240 --> 00:18:25,560
...desagertu zen.
299
00:18:25,720 --> 00:18:27,000
Hemen inguruan?
300
00:18:27,200 --> 00:18:29,000
Amaru eta Arralde artean
zegoen diskotekan.
301
00:18:29,320 --> 00:18:32,920
Tipoa edanda zegoen, eta lagunek
bakarrik irteten ikusi zuten.
302
00:18:33,640 --> 00:18:35,000
Eta gero?
303
00:18:36,000 --> 00:18:39,240
Ez zuten gehiago ikusi.
Bere jaka itsasoan agertu zen.
304
00:18:39,920 --> 00:18:42,360
Ba garbi dago!
Itsasora erori, eta ito egin zen.
305
00:18:43,760 --> 00:18:47,080
Autoko giltzak kontaktuan zeuden,
eta motorra martxan.
306
00:18:47,440 --> 00:18:49,800
Eta igerilari bikaina zen,
txapelketak irabazitakoa.
307
00:18:51,320 --> 00:18:53,320
¡Pues vaya!
Eta hori zuk ikertuko duzu?
308
00:18:54,280 --> 00:18:56,280
Bueno, ikerketa lanak eginda daude.
309
00:18:56,760 --> 00:18:58,360
Egindakoa aztertzea da nire lana.
310
00:18:58,640 --> 00:19:00,160
Eta bide batez,
ea akatsen bat topatzen dudan.
311
00:19:01,400 --> 00:19:04,880
Ez dizut ilusioa zapuztu nahi,
baina ertzainek argitu ez bazuten,...
312
00:19:05,120 --> 00:19:06,640
...ez duzu zuk argituko.
313
00:19:06,800 --> 00:19:08,480
Aizu, fotokopiak egitea baino
hobea da, ez?
314
00:19:09,240 --> 00:19:11,040
Hori egia da, mi amol.
Zorionak!
315
00:19:19,040 --> 00:19:20,480
Kaixo!
-Apa!
316
00:19:21,040 --> 00:19:23,480
Barkatu, ez ninan irakurketa
eten nahi.
317
00:19:23,880 --> 00:19:25,760
Lasai, nahiago dut berriketan aritu.
318
00:19:26,320 --> 00:19:28,840
Zer? Hain liburu txarra dun ala?
-Oondo dago.
319
00:19:30,760 --> 00:19:34,160
Zer, paseatzen?
-Halako zerbait.
320
00:19:34,160 --> 00:19:35,760
Ez duzu lanik?
321
00:19:36,240 --> 00:19:38,600
Bai, gero.
Orain, herria despeditzen ari naun.
322
00:19:39,240 --> 00:19:42,880
Madrilera noan.
-Egia! Neska-laguna zain!
323
00:19:43,440 --> 00:19:45,280
Bera eta familia.
324
00:19:46,000 --> 00:19:48,640
Zorigaiztokoa ni! Lagun bakarra
egin Arralden, eta badoa.
325
00:19:49,880 --> 00:19:51,960
Ni bueltatzerako,
lagun mordoa edukiko dun, seguru.
326
00:19:53,160 --> 00:19:56,120
Noiz itzuliko zara?
-Tarteka, asteburuetan edo.
327
00:19:58,240 --> 00:20:00,640
Faltan botako duzu Arralde?
328
00:20:01,120 --> 00:20:02,640
Batez ere, itsasoa.
329
00:20:02,880 --> 00:20:04,680
Ohituko zara.
330
00:20:05,200 --> 00:20:07,760
Beharko!
Ez haut gehiago molestatuko.
331
00:20:08,000 --> 00:20:09,640
Segi irakurketarekin.
332
00:20:09,840 --> 00:20:12,040
Nora zoaz?
-Portuari azken bisita egitera.
333
00:20:12,720 --> 00:20:15,680
Zurekin joan naiteke? Zure txokoak
ezagutu nahiko nituzke.
334
00:20:16,520 --> 00:20:18,080
Putalarru! Goazen!
335
00:20:24,440 --> 00:20:26,040
Ez dakit zer pentsatu Joanaz.
336
00:20:26,440 --> 00:20:28,120
Ez dakit buruarina den,
edo zintzoegia.
337
00:20:29,160 --> 00:20:30,960
Adin horretan nahiko normala da.
338
00:20:31,800 --> 00:20:34,080
Gu antzekoak ginen. Burugabeagoak.
339
00:20:36,600 --> 00:20:38,520
Eta Manexen asmoa
Joana erabiltzea bada?
340
00:20:40,440 --> 00:20:42,360
Ez dut uste.
341
00:20:42,520 --> 00:20:44,920
Eta gauzak okertzen badira,
ez zaio gure babesik faltako.
342
00:20:45,240 --> 00:20:48,080
Ez, jakina. Baina kolpe handia
izango litzateke beretzat.
343
00:20:49,680 --> 00:20:51,600
Bere erabakien ondorioak onartzen
ikasi behar du.
344
00:20:52,440 --> 00:20:53,880
Baina bizitza hondatu dezake.
345
00:20:54,080 --> 00:20:55,400
Badakit.
346
00:20:55,640 --> 00:20:57,320
Eta hala ere, utzi egiten diozu?
347
00:20:58,040 --> 00:20:59,600
Konfiantza eman behar diogu.
348
00:21:01,880 --> 00:21:04,160
Berak ez digu hori erakutsi!
Ez zigun kontatu!
349
00:21:07,560 --> 00:21:09,720
Zuk baimena eskatu zenien
gurasoei nirekin hasteko?
350
00:21:10,320 --> 00:21:11,800
Ezin da konparatu.
351
00:21:12,280 --> 00:21:14,360
Zurekin ezkontzea izan zen
nire bizitzako erabakirik onena.
352
00:21:17,080 --> 00:21:19,800
Seguru? Sufritu duzunarekin!
353
00:21:21,120 --> 00:21:22,800
Berriro egingo nuke.
354
00:21:27,120 --> 00:21:28,960
Lasai, Alizia, dena ondo joango da.
355
00:21:30,840 --> 00:21:33,840
Eta Joanak ondoan izango gaitu.
Hori da inportanteena.
356
00:21:42,800 --> 00:21:44,200
(ATEA)
357
00:21:52,920 --> 00:21:54,120
Paula!
-Kaixo!
358
00:21:54,240 --> 00:21:56,440
Pasa!
359
00:22:01,080 --> 00:22:03,200
Eskerrik asko etortzeagatik.
360
00:22:04,280 --> 00:22:06,200
Oraintxe noa bere bila.
Gelan dago.
361
00:22:15,400 --> 00:22:16,680
SOS Deiak. Bai, esan?
362
00:22:41,720 --> 00:22:43,240
Kaixo, German.
363
00:22:43,800 --> 00:22:45,440
Pozten nau zu ikusteak.
364
00:22:46,600 --> 00:22:48,320
Itxura ona duzu.
365
00:22:49,000 --> 00:22:51,080
Ezin naiz kexatu.
Bizirik nago behintzat.
366
00:22:51,600 --> 00:22:53,560
Eta egunetik egunera hobeto.
367
00:22:53,680 --> 00:22:56,080
Baikorregia zara, aita,
baina eskertzen dizut.
368
00:22:57,120 --> 00:23:00,040
Zerbait eskainiko nizueke hartzeko,
baina...
369
00:23:00,240 --> 00:23:02,160
Lasai, neu joango nauk.
370
00:23:02,360 --> 00:23:03,880
Nahi baduzu, ni joango naiz...
371
00:23:04,080 --> 00:23:06,400
Ez, zu geratu hemen.
Zer behar duk?
372
00:23:06,680 --> 00:23:08,040
Ura, aita.
373
00:23:08,120 --> 00:23:10,320
Eta zuk, Paula?
-Ezer ez.
374
00:23:14,480 --> 00:23:17,800
Abel oso pozik dago.
Bueno, denok gaude pozik.
375
00:23:19,000 --> 00:23:21,160
Bai, eskertzen dizut.
Baina eseri, mesedez.
376
00:23:30,880 --> 00:23:32,800
Orain zu arduratzen zara
Mendiarrainez, ezta?
377
00:23:34,120 --> 00:23:35,840
Ahal dudana egiten dut.
378
00:23:36,040 --> 00:23:38,360
Baita ondo egin ere, seguru.
379
00:23:39,360 --> 00:23:41,400
Laster, zeuk hartuko duzu.
380
00:23:42,000 --> 00:23:45,000
Aita baikorregia da.
Luzerako daukat.
381
00:23:46,360 --> 00:23:47,920
Beraz, zuk jarraitu beharko duzu
puska batean.
382
00:23:50,040 --> 00:23:52,520
Nahi duzuna.
Balantzeak ekarriko dizkizut.
383
00:23:53,520 --> 00:23:54,920
Ez da beharrezkoa.
384
00:23:55,280 --> 00:23:56,920
Nahiago dut horrela.
385
00:23:57,160 --> 00:24:00,160
Ondo da, baina utz ditzagun
lan kontuak alde batera.
386
00:24:01,880 --> 00:24:03,400
Hemen naiz.
387
00:24:03,920 --> 00:24:05,560
Kopa bat ardo ekarri dizut, Paula.
388
00:24:06,040 --> 00:24:07,560
Ederki.
389
00:24:07,840 --> 00:24:09,120
German...
390
00:24:09,120 --> 00:24:10,680
Eskerrik asko, aita.
391
00:24:11,360 --> 00:24:14,160
Germanengatik!
Ahalik eta azkarren sendatze aldera!
392
00:24:14,680 --> 00:24:16,520
Lanean segituan hastea
nahi duzula ematen du.
393
00:24:17,120 --> 00:24:19,480
Horixe nahi diagu.
Baina ez zagok presarik.
394
00:24:20,720 --> 00:24:23,320
Ezta, Paula?
-Jakina.
395
00:24:35,600 --> 00:24:37,360
Ines!
Kaixo!
396
00:24:39,400 --> 00:24:41,160
Zer moduz hago? Hobeto?
397
00:24:41,320 --> 00:24:43,320
Bai, eskerrik asko.
398
00:24:43,800 --> 00:24:45,520
Oraindik gogoratuko haiz
hire amarekin, ezta?
399
00:24:45,720 --> 00:24:47,360
Egunero.
400
00:24:48,400 --> 00:24:50,120
Fedeak pixka bat
lagunduko din behintzat.
401
00:24:50,360 --> 00:24:52,520
Bai, sosegua ematen din
estualdietan.
402
00:24:54,280 --> 00:24:55,960
Zer, hartuko dinagu kafetxo bat?
403
00:24:56,200 --> 00:24:57,840
Nahi niken, baina German
zain zaukanat.
404
00:24:58,600 --> 00:25:00,440
Gauza pare bat erosi behar dinat.
405
00:25:00,840 --> 00:25:02,320
Zer moduz moldatzen haiz?
406
00:25:02,520 --> 00:25:06,160
Ondo, gaixo ona dun,
ez zidan lan handirik ematen.
407
00:25:07,560 --> 00:25:09,360
Zer, Ines?
408
00:25:10,400 --> 00:25:11,920
Bizitza erosoa dinagu hemen.
409
00:25:12,880 --> 00:25:15,160
Misioetan, herri oso bat
neukanan nire kargu.
410
00:25:15,960 --> 00:25:17,520
Hemen, berriz, gaixo bakarra.
411
00:25:18,640 --> 00:25:19,960
Atsegin huen hire lana?
412
00:25:20,160 --> 00:25:22,200
Bai, bizitza eskaini zionat.
413
00:25:23,600 --> 00:25:25,480
Eta nolatan itzuli haiz?
414
00:25:28,760 --> 00:25:31,040
Nire ordenak hala erabaki duelako.
415
00:25:34,480 --> 00:25:36,720
Edozer behar izanez gero,
jo nigana lasai.
416
00:25:38,160 --> 00:25:39,760
Eskerrik asko.
417
00:25:42,400 --> 00:25:45,200
Hi hemen egoteak iraganeko kontu asko
berritu zizkidan.
418
00:25:45,720 --> 00:25:48,080
Baita niri ere.
Arralde asko aldatu dun.
419
00:25:48,520 --> 00:25:50,000
Bizilegea, badakin.
420
00:25:50,000 --> 00:25:51,560
Goizean portuan egon naun.
421
00:25:51,720 --> 00:25:53,600
Orain, debekatuta zagon
kai muturrean bainatzea.
422
00:25:53,880 --> 00:25:55,760
Gauero bainatzen gintunan,
gogoratzen?
423
00:25:55,920 --> 00:26:00,080
Nola ez ba! Baina bai,
gauzak asko aldatu ditun.
424
00:26:01,000 --> 00:26:02,960
Baita geu ere.
425
00:26:05,640 --> 00:26:07,440
Tira, banoan erosketak egitera.
426
00:26:07,600 --> 00:26:08,640
Oso ondo.
427
00:26:08,840 --> 00:26:10,560
Egongo gaitun. Adio!
428
00:26:22,280 --> 00:26:23,800
Hik, zer! Autobusa ni gabe joatea
nahi duk ala?
429
00:26:24,240 --> 00:26:25,680
Barkaidak.
430
00:26:25,920 --> 00:26:27,560
Taberna ixtekotan nengoan.
431
00:26:28,160 --> 00:26:29,720
Tira, muturluze, emadak muxu bat.
432
00:26:35,440 --> 00:26:37,000
Eta ez didazue
despedida festarik egin!
433
00:26:38,360 --> 00:26:41,560
Ez hoa munduaren ipurdira!
Gainera, etorriko haiz bisitan, ez?
434
00:26:42,160 --> 00:26:43,640
Hala espero dinat.
435
00:26:44,240 --> 00:26:45,760
Zorte on, konpai!
436
00:26:46,440 --> 00:26:48,160
Eta eman Eiderri eskumuinak
gure partetik.
437
00:26:48,800 --> 00:26:50,640
Emango zizkionat.
438
00:26:51,000 --> 00:26:52,600
Ea lanen bat
topatzen dudan lehenbailehen!
439
00:26:53,120 --> 00:26:54,720
Seguru baietz!
440
00:26:55,240 --> 00:26:57,440
Hi, edozein arazo, deitu lasai!
441
00:26:58,080 --> 00:27:00,320
Izan konfiantza gugan.
Esku onetan uzten duk negozioa.
442
00:27:01,000 --> 00:27:03,800
Azkenean!
Halako zerbait entzun nahi nian!
443
00:27:04,560 --> 00:27:06,280
Orain lasaiago noak.
444
00:27:08,560 --> 00:27:11,680
Ezin izan dinat Lukas agurtu.
Ez zidak telefonoa hartzen.
445
00:27:14,320 --> 00:27:16,200
Bateria gabe geratuko zuan agian.
446
00:27:17,400 --> 00:27:19,600
Sutan zagon Malenen kontuarekin.
447
00:27:20,280 --> 00:27:22,520
Pasatu egin gintuan.
-Majo pasatu ere!
448
00:27:23,280 --> 00:27:25,160
Eta Itxasok ez dakiat zer duen
neska horren kontra.
449
00:27:26,200 --> 00:27:29,360
Deitu Lukasi bi egun barru.
Pasatua izango dik muturraldia.
450
00:27:31,080 --> 00:27:33,000
Ez diat uste.
451
00:27:35,520 --> 00:27:37,840
Bueno, mugitzen hasi beharko diat.
452
00:27:39,400 --> 00:27:41,440
Zaindu.
453
00:27:46,640 --> 00:27:48,280
Animo, konpai!
454
00:27:52,760 --> 00:27:54,440
Facebook bidez jarraituko diagu
harremanetan, bale?
455
00:27:54,600 --> 00:27:55,440
Ados.
456
00:27:55,600 --> 00:27:57,400
Hirekin ere bai.
-Bai.
457
00:28:01,440 --> 00:28:02,880
Laster arte.
-Laster arte.
458
00:28:10,440 --> 00:28:12,480
Izugarri somatuko diat bere falta.
459
00:28:13,280 --> 00:28:15,600
Esadan niri! Lan bikoitza
egin beharko dinat orain.
460
00:28:16,320 --> 00:28:18,080
Kexatia!
461
00:28:18,840 --> 00:28:20,560
Ez al didan lagunduko pixka bat?
462
00:28:21,080 --> 00:28:23,000
Ez! Nahikoa diat Bogarekin.
463
00:28:23,720 --> 00:28:25,160
Lagundu hidan, neska!
464
00:28:25,400 --> 00:28:27,280
Elkarrekin bizi,
elkarrekin lan egin...
465
00:28:27,520 --> 00:28:29,080
Ezta pentsatu ere!
466
00:28:29,520 --> 00:28:31,240
Ez duk komeni hainbeste denbora
elkarrekin pasatzea.
467
00:28:31,800 --> 00:28:34,840
Neska amorosa haiz.
Ezin zionat bizitzari gehiago eskatu.
468
00:28:40,840 --> 00:28:45,440
Manex, ama erabat jokoz kanpo
geratu duk lehen.
469
00:28:48,520 --> 00:28:50,480
Ez dun harritzekoa.
470
00:28:51,040 --> 00:28:52,920
Ea dena ongi ateratzen den.
471
00:28:54,520 --> 00:28:57,720
Ez haiz kartzelara joango.
Ez zieat utziko.
472
00:29:23,160 --> 00:29:25,040
German, kontuz!
473
00:29:26,680 --> 00:29:28,560
Eta erori izan bazina?
474
00:29:28,720 --> 00:29:30,640
Ia harrapatu dut!
475
00:29:30,800 --> 00:29:32,360
Nire aingeru guardakoa zara.
476
00:29:32,520 --> 00:29:34,040
Zortea izan duzu.
477
00:29:34,240 --> 00:29:36,120
Lasai, ez dut berriro egingo.
478
00:29:36,360 --> 00:29:40,440
Begira, honek lagunduko dizu oinez
batetik bestera mugitzen.
479
00:29:43,000 --> 00:29:44,640
Ez dut behar.
480
00:29:45,200 --> 00:29:47,200
Ariketa komeni zaizu.
481
00:29:47,400 --> 00:29:50,000
Honekin, gauzak hartu ahal
izango dituzu.
482
00:29:50,440 --> 00:29:51,920
Eta kalean ere oinez ibili.
483
00:29:52,200 --> 00:29:53,680
Etxean ondo nago.
484
00:29:59,520 --> 00:30:01,560
Haize freskoak on egingo dizu.
485
00:30:01,720 --> 00:30:03,440
Eguraldi goxoa dugu kanpoan.
486
00:30:03,760 --> 00:30:05,480
Tira, saia gaitezen!
487
00:30:05,880 --> 00:30:07,480
Irakurri egin nahi dut.
488
00:30:07,880 --> 00:30:10,120
Gero ere izango duzu denbora.
489
00:30:10,320 --> 00:30:11,880
Medikuaren esanei kasu
egin behar diezu.
490
00:30:12,240 --> 00:30:12,960
Poliki-poliki...
491
00:30:13,160 --> 00:30:15,400
Nahikoa da!
Jode! Ez naiz ume bat!
492
00:30:22,760 --> 00:30:24,920
Barkatu, ez nuen hori esan behar.
493
00:30:25,880 --> 00:30:28,520
Lasai, badakit batzuetan
astuna naizela.
494
00:30:29,040 --> 00:30:30,880
Ez, ni naiz astuna. Barkatu.
495
00:30:32,440 --> 00:30:34,880
Bueno, gero saiatuko gara.
496
00:30:36,360 --> 00:30:38,680
Ez dut kalera joan nahi.
497
00:30:39,560 --> 00:30:41,440
Babesgabe sentitzen naiz.
498
00:31:07,360 --> 00:31:09,680
Kaixo!
-Kaixo!
499
00:31:10,280 --> 00:31:15,480
Zer kenduko diot, urdaiazpikoa
edo jamon yorka?
500
00:31:13,960 --> 00:31:15,480
Ogia!
501
00:31:16,080 --> 00:31:17,600
Ez dakit zertarako galdetzen dizudan!
502
00:31:18,040 --> 00:31:19,720
Ba hor konpon!
Gelara noa.
503
00:31:21,280 --> 00:31:24,360
Ez didazu ezer kontatu behar?
-Kontatu, zer?
504
00:31:25,800 --> 00:31:27,720
Zure ezkontza erromantikoa!
505
00:31:28,120 --> 00:31:30,120
Falta zena!
506
00:31:30,600 --> 00:31:32,680
Amari eta aitari ez kontatzea, bale,
baina niri...
507
00:31:33,360 --> 00:31:35,840
Zure ahizpa naiz, ez?
Ahizpek dena konpartitzen dute.
508
00:31:37,480 --> 00:31:39,600
Nola jakin duzu?
-Amari entzun diot.
509
00:31:40,680 --> 00:31:42,720
Eta oso haserre zegoen?
-Bueno!
510
00:31:45,280 --> 00:31:47,120
Laster onartzea espero dut.
511
00:31:47,320 --> 00:31:48,680
Nik ere bai.
512
00:31:49,520 --> 00:31:51,400
Beraz, erromantikoa
iruditzen zaizu ezkontzea?
513
00:31:51,840 --> 00:31:53,320
Ezkontzeko arrazoia, bai.
514
00:31:53,480 --> 00:31:55,040
Zer ote dakizu zuk!
515
00:31:55,200 --> 00:31:57,200
Ba asko! Etxe honetako paretak
oso meheak dira.
516
00:31:57,800 --> 00:31:59,760
Eta zu kuxkuxero hutsa.
517
00:32:01,240 --> 00:32:03,360
Manex kartzelan sartzen badute,
ihes egingo duzue?
518
00:32:04,480 --> 00:32:06,120
Zuk pelikula gehiegi ikusi dituzu!
519
00:32:07,160 --> 00:32:09,240
Ba nik bai, ihes egingo nuke.
520
00:32:09,400 --> 00:32:10,920
Eta Australiara joango nintzateke!
521
00:32:11,120 --> 00:32:12,920
Joe! Ondo pentsatuta daukazu dena!
522
00:32:14,040 --> 00:32:16,360
Baina lasai, ze Manex ez dute
kartzelan sartuko.
523
00:32:17,200 --> 00:32:19,440
Espero!
Oso jatorra iruditzen zait.
524
00:32:19,920 --> 00:32:21,440
Pozten naiz.
525
00:32:21,800 --> 00:32:23,600
Bogan biziko zarete?
526
00:32:24,200 --> 00:32:26,960
Nik orain arte bezala jarraitzea
espero nuen, baina dirudienez,...
527
00:32:27,320 --> 00:32:28,920
...hori izango da onena.
528
00:32:30,120 --> 00:32:31,600
Zer ari zara?
529
00:32:31,760 --> 00:32:34,280
Ahizpak gara, ez?
ahizpek dena konpartitzen dute!
530
00:32:34,600 --> 00:32:36,680
A zer kopeta!
-Ze itxura daukan honek!
531
00:32:36,680 --> 00:32:39,480
Niri eman zatirik handiena!
-Ez!
532
00:32:40,000 --> 00:32:41,440
Nik prestatu dut!
533
00:32:48,000 --> 00:32:50,240
Adio! Zer hartu behar duzu?
534
00:32:51,000 --> 00:32:53,200
Ezer ez. Hirekin hitz egitera
etorri nauk.
535
00:32:54,920 --> 00:32:56,280
Posible duk orain?
536
00:32:56,640 --> 00:32:59,680
Bai, nola ez!
Eserita hobe, ezta?
537
00:33:01,320 --> 00:33:03,400
Ezer hartu nahi, eztarria bustitzeko?
Etxearen kontura.
538
00:33:03,720 --> 00:33:05,400
Ez, eskerrik asko.
539
00:33:05,600 --> 00:33:06,920
Ados.
540
00:33:15,920 --> 00:33:17,840
Imajinatuko duk
zergatik etorri naizen.
541
00:33:20,960 --> 00:33:26,200
Begira, nik ez dut behartu Joana
ezkontzera eta ez da nire asmoa...
542
00:33:26,400 --> 00:33:30,920
...inolako kalterik eragitea.
Izugarri maite dut.
543
00:33:31,720 --> 00:33:33,640
Baina ezkonduta zaudete,
horixe duk egia.
544
00:33:34,280 --> 00:33:36,200
Eta orain gure familiakoa haiz.
545
00:33:37,120 --> 00:33:38,960
Baina atera kontuak!
Ez zakiagu ezer hitaz.
546
00:33:39,560 --> 00:33:43,040
Ez duk nire asmoa hi epaitzea,
baina onartuko duanez,...
547
00:33:43,360 --> 00:33:45,480
...egoera hau ez duk oso normala.
548
00:33:46,440 --> 00:33:49,800
Jabetzen naiz, bai.
Ulertzekoa da zuen mesfidantza.
549
00:33:52,720 --> 00:33:55,720
Iraganean gauza desegokiak
egin nituen.
550
00:33:57,760 --> 00:34:00,760
Kartzelan ere egon nintzen,
baina damututa nago.
551
00:34:04,000 --> 00:34:05,920
Ez zaidak inporta iragana.
552
00:34:06,400 --> 00:34:08,360
Orain zer asmo dituan
jakin nahi diat.
553
00:34:09,120 --> 00:34:13,280
Aldatu egin naiz.
Lana daukat, etorkizunerako planak.
554
00:34:16,320 --> 00:34:19,720
Bizimodu lasaia nahi dut,
maite dudan emakumearen ondoan.
555
00:34:21,040 --> 00:34:23,240
Ez dut pikutara bidaliko
lortu dudan guztia.
556
00:34:23,880 --> 00:34:26,120
Ez naiz ergela.
557
00:34:26,640 --> 00:34:28,480
Izan konfiantza nigan!
558
00:34:30,360 --> 00:34:33,280
Konfiantza irabazi egiten duk.
Nire alabaz ari gaituk.
559
00:34:35,520 --> 00:34:39,440
Sobera dakit hori.
Baina nik Joana maite dut.
560
00:34:42,880 --> 00:34:46,720
Ederki. Garbi jokatzea espero diat.
561
00:34:48,840 --> 00:34:52,160
Hitzematen dizut.
Amaitu dira delituak eta istiluak.
562
00:34:57,240 --> 00:34:59,040
Bezero bat zain daukak!
563
00:35:00,280 --> 00:35:01,680
Adio!
564
00:35:09,000 --> 00:35:10,880
Ez dakit noiz itzuliko den German.
565
00:35:11,400 --> 00:35:13,120
Eta? Zelan dago ba?
566
00:35:13,440 --> 00:35:16,680
Ari da sendatzen.
Hala ere, gurpildun aulkian dabil.
567
00:35:17,240 --> 00:35:18,800
Luze joko du errehabilitazioak.
568
00:35:19,640 --> 00:35:21,160
Bere denbora beharko du.
569
00:35:22,680 --> 00:35:25,600
Hartuko nuke nik ere pixka bat!
Arnasa hartu ezinik nabil.
570
00:35:26,640 --> 00:35:28,520
Zer, lanpetuta?
571
00:35:28,920 --> 00:35:31,080
Nekeza da Mendiarrain
eta hotela gobernatzea.
572
00:35:33,400 --> 00:35:36,720
Neu be estu eta larri nabil.
Oraindino ez diot Naroari deitu.
573
00:35:37,440 --> 00:35:38,840
Ez diozu abisatu?
574
00:35:39,040 --> 00:35:41,840
Nekaneri zer edo zer aipatu nion,
baina Naroagaz ez dut ezer zehaztu.
575
00:35:42,440 --> 00:35:44,640
Ba egizu lehenbailehen!
Haren premian gaude.
576
00:35:45,160 --> 00:35:47,280
Bai, gaur bertan hots egingo diot.
577
00:35:48,040 --> 00:35:52,760
Oso ondo. Bide batez, azken
hilabeteko kontuak behar ditut.
578
00:35:53,440 --> 00:35:54,880
Ez nizkizun eman ala?
579
00:35:55,120 --> 00:35:56,760
Bai, baina paper artean
galdu zaizkit.
580
00:35:57,040 --> 00:35:58,560
Lasai, oraintxe bertan
egingo dut kopia bat.
581
00:35:58,880 --> 00:36:00,480
Eskerrik asko.
582
00:36:00,640 --> 00:36:02,360
(SAKELAKOA)
583
00:36:05,080 --> 00:36:07,120
Kaixo!
584
00:36:08,360 --> 00:36:10,080
Ezin duzu gaur geratu!
585
00:36:10,400 --> 00:36:13,160
Lasai, Ernesto,
aurkituko dugu tarteren bat.
586
00:36:15,080 --> 00:36:16,600
Utzi egin behar zaitut. Agur!
587
00:36:19,360 --> 00:36:22,600
Niretzat?
-Bai. Miresleren bat edo!
588
00:36:23,160 --> 00:36:25,800
Mendiarraineko bezeroren bat
izango da.
589
00:36:26,200 --> 00:36:27,720
Oraintxe itxi dugu tratu bat.
590
00:36:27,960 --> 00:36:29,640
Ba bezero onak dituzu!
591
00:36:31,840 --> 00:36:33,560
Tori, balantzea.
592
00:36:33,800 --> 00:36:35,040
Eskerrik asko.
593
00:36:35,240 --> 00:36:37,160
Bulegora noa. Ezer behar baduzu,
han egongo naiz.
594
00:36:37,360 --> 00:36:38,800
Segi lasai. Gero arte.
595
00:36:50,480 --> 00:36:52,240
Kaixo, aitona!
596
00:36:52,640 --> 00:36:54,760
Kaixo, Lukas! Lanpeturik?
597
00:36:58,080 --> 00:36:59,920
Beste ezertarako
astirik ez nonbait...
598
00:37:00,880 --> 00:37:03,400
Bai, gainezka nabil,
baina gustatzen zait lana.
599
00:37:05,160 --> 00:37:07,480
Dena den, ez dakit asko
iraungo dudan lanpostu honetan.
600
00:37:08,920 --> 00:37:10,760
Eta? Zergatik diok ba hori?
601
00:37:11,720 --> 00:37:14,000
Aitak ez badu saldu nahi,
hona etorriko da.
602
00:37:16,280 --> 00:37:18,640
Eta?
-Bera jarriko da gerente.
603
00:37:20,840 --> 00:37:22,840
Motel, Lukas!
604
00:37:23,520 --> 00:37:25,440
Aitak asko maite hau!
605
00:37:25,880 --> 00:37:29,080
HItz egin! Zuen artekoa
konponduko duzue hitz eginda!
606
00:37:29,840 --> 00:37:31,360
Alferrik da, aitona.
607
00:37:34,760 --> 00:37:37,880
Ez haiz aita bisitatzera joango?
-Zertarako?
608
00:37:40,640 --> 00:37:41,800
Haserre hago, ezta?
609
00:37:42,080 --> 00:37:44,240
Haserre bakarrik ez!
Hori baino larriagoa da gure artekoa.
610
00:37:46,320 --> 00:37:49,000
Lukas, dena den, hire aita duk.
611
00:37:50,240 --> 00:37:51,840
Nahiago hala ez balitz!
612
00:37:53,000 --> 00:37:54,760
Germanek latzak pasatu dizkik.
613
00:37:55,600 --> 00:37:59,080
Ez bere sufrimendua areagotu.
614
00:38:02,640 --> 00:38:04,520
Lukas, joan hadi ikustera.
615
00:38:04,680 --> 00:38:07,520
Nik ere gorriak ikusi ditut,
zer uste duzu?
616
00:38:08,040 --> 00:38:09,840
Eta berari bost axola.
617
00:38:10,760 --> 00:38:12,400
Egunen batean damutuko hiaz.
618
00:38:12,600 --> 00:38:13,920
Ez dut uste.
619
00:38:14,120 --> 00:38:16,520
Koman egon duk,
eta esnatu egin duk.
620
00:38:17,640 --> 00:38:21,000
Bizirik zagok, eta dena
heuri esker.
621
00:38:22,160 --> 00:38:24,080
Heuk deitu hioan anbulantziari.
622
00:38:25,040 --> 00:38:26,440
Horrek ez du zerikusirik!
623
00:38:26,680 --> 00:38:30,360
Zertarako salbatu huen?
Orain botata uzteko?
624
00:38:32,560 --> 00:38:35,440
Aita bisitatzea nahi duzu?
Ados, joango naiz.
625
00:38:36,040 --> 00:38:38,880
Baina gogoz kontra. Eta orain, utzi,
lanean jarraitu behar dut.
626
00:39:03,080 --> 00:39:06,520
Jo, Jokin!
Faltan botatzen zaitut!
627
00:39:08,240 --> 00:39:11,320
Bai, Xanet etorri da,
baina joan egin da.
628
00:39:14,440 --> 00:39:16,480
Noiz ikusiko zaitut?
629
00:39:19,600 --> 00:39:21,240
Zaindu, bale?
630
00:39:22,280 --> 00:39:24,400
Eta deitu berriro!
631
00:39:25,640 --> 00:39:27,160
Bai, ondo nago, lasai.
632
00:39:29,440 --> 00:39:31,280
Zu ikusteko amorratzen nago.
633
00:39:33,000 --> 00:39:36,080
Muxu potolo bat, agur!
634
00:39:41,320 --> 00:39:43,120
Kaixo...
635
00:39:43,880 --> 00:39:46,000
Zer duzu?
-Nostalgia pixka bat.
636
00:39:47,360 --> 00:39:50,080
Lasai. Kontaidazu!
637
00:39:51,880 --> 00:39:53,560
Zer duzu? ¡Desembucha!
638
00:39:55,200 --> 00:39:59,040
Jokinekin, nire anaia zaharrenarekin,
hitz egin dut eta...
639
00:40:00,320 --> 00:40:01,880
Faltan nabaritzen dut.
640
00:40:02,240 --> 00:40:03,720
Baina pasako da...
641
00:40:04,320 --> 00:40:06,360
Niri ere kosta zitzaidan hasieran.
642
00:40:06,520 --> 00:40:08,560
Baina gero,
jende zoragarria ezagutu nuen.
643
00:40:10,160 --> 00:40:12,640
Hirian lagun asko nuen,
eta hemen batere ez.
644
00:40:14,280 --> 00:40:16,080
Egun osoa bakarrik pasatzen dut.
645
00:40:17,360 --> 00:40:18,960
Baina betiko eskolara zoaz, ez?
646
00:40:19,160 --> 00:40:22,040
Bai. Han lagunak ikusten ditut.
647
00:40:23,280 --> 00:40:25,680
Baina hemen ez da inor bizi.
648
00:40:27,440 --> 00:40:29,280
Ni hemen naukazu.
Eta Ibon!
649
00:40:30,560 --> 00:40:34,720
Zorte handia duzu harekin.
Oso jatorra da! Eta oso guapoa!
650
00:40:35,480 --> 00:40:38,400
Bai, jateko modukoa dago.
¡Y es un cielito!
651
00:40:39,640 --> 00:40:41,840
Baina kosta zitzaigun gurea
aurrera ateratzea!
652
00:40:42,400 --> 00:40:44,040
¡No todo fue coser y cantar!
653
00:40:44,280 --> 00:40:46,640
Joanarekin zegoen,
nire lagun onenarekin!
654
00:40:46,800 --> 00:40:48,720
Eta ni beste mutil batekin,
Manexekin!
655
00:40:48,880 --> 00:40:50,520
Menudo lío, ¿eh?
656
00:40:51,520 --> 00:40:53,440
Eta nola konpondu zenuten?
657
00:40:54,400 --> 00:40:56,640
Zaila izan zen, baina gauzak
ondo atera ziren azkenean.
658
00:40:57,280 --> 00:40:59,400
Hori bai!
Joana galtzeko puntuan egon nintzen!
659
00:41:01,040 --> 00:41:04,120
¡Ya tú sabes! Maitemintzen garenean,
zaila da kontrolatzea.
660
00:41:05,040 --> 00:41:07,040
Bai. Horretan arrazoi osoa duzu.
661
00:41:07,880 --> 00:41:09,640
Nahi duzu den-dena jakin?
662
00:41:10,240 --> 00:41:11,680
Kontatu!
663
00:41:12,440 --> 00:41:15,720
Hasieran, Ibon gustatzen zitzaidan,
baina gero Manex etorri zen,...
664
00:41:16,040 --> 00:41:18,120
...eta maitemindu egin nintzen!
665
00:41:33,600 --> 00:41:35,360
Txintxon! Nik irabazi dut.
666
00:41:37,360 --> 00:41:38,760
Joe! Errebantxa mereziko dut, ezta?
667
00:41:38,920 --> 00:41:40,240
Zertarako? Berriz galtzeko?
668
00:41:41,000 --> 00:41:43,280
Utzi aitari irabazten,
desmoralizatu egingo da bestela.
669
00:41:43,960 --> 00:41:46,200
Ezta pentsatu ere,
ez dut inoren mesederik behar.
670
00:41:48,560 --> 00:41:50,400
Orduan, ez duzu inoiz irabaziko.
671
00:41:51,400 --> 00:41:53,560
Hori ikusiko dugu!
Aurrena, jan, eta gero, errebantxa.
672
00:41:56,360 --> 00:41:57,880
Zer, patinetan ibili zara?
673
00:41:58,080 --> 00:41:59,760
Bai, bidegorrian.
Eta, ondo?
674
00:42:00,560 --> 00:42:02,880
Aspergarria da bakarrik patinatzea.
675
00:42:03,400 --> 00:42:05,200
Eta zergatik ez diozu Ikerri esan?
676
00:42:05,560 --> 00:42:07,720
Madrilera joan da,
aitarekin eta Karrekin.
677
00:42:08,600 --> 00:42:10,320
Hara, ez nekien.
678
00:42:10,480 --> 00:42:12,840
Ba bai, eta oso gustura daude.
Pozten naiz.
679
00:42:14,560 --> 00:42:16,760
Patinatuko dugu berriro elkarrekin?
680
00:42:17,000 --> 00:42:18,520
Jakina, ikusiko duzu.
681
00:42:18,680 --> 00:42:21,200
Seguru? Zer esan dizute medikuek?
682
00:42:23,000 --> 00:42:26,720
Indarberritu eta saiatzen banaiz,
bizimodu normala egingo dudala.
683
00:42:28,000 --> 00:42:29,680
Baina oraindik ezin zara ibili...
684
00:42:30,000 --> 00:42:31,840
Ez, oraindik ez.
685
00:42:33,400 --> 00:42:35,000
Baina uste baino lehen
sendatuko naiz, ikusiko duzu.
686
00:42:35,480 --> 00:42:37,200
Nahi baduzu, nik lagunduko dizut.
687
00:42:38,800 --> 00:42:41,240
Eskerrik asko,
baina gehiegi pisatzen dut zuretzat.
688
00:42:43,720 --> 00:42:46,120
Bueno, joan beharra daukat.
Ama zain egongo da.
689
00:42:46,720 --> 00:42:48,400
Noiz itzuliko zara?
Errebantxa zor didazu!
690
00:42:48,880 --> 00:42:50,920
Bihar. Bitartean,
praktikatu Inesekin.
691
00:42:51,680 --> 00:42:53,240
Zer erremedio!
692
00:42:53,400 --> 00:42:54,760
Eta Ines, non da?
693
00:42:54,880 --> 00:42:57,480
Sukaldean egongo da.
Ines, Naia badoa!
694
00:43:00,920 --> 00:43:03,560
Mila esker bokadilloagatik!
Asmatu duzu txokolatearekin.
695
00:43:03,880 --> 00:43:05,520
Pozten naiz.
Txoritxo batek esan dit.
696
00:43:06,320 --> 00:43:07,800
Bueno, bihar arte.
697
00:43:11,480 --> 00:43:12,800
Agur, laztana.
698
00:43:18,080 --> 00:43:19,560
Neska maitagarria da.
699
00:43:19,760 --> 00:43:21,120
Bai.
700
00:43:23,000 --> 00:43:25,200
Utzi hori, eta hurbildu ibilgailua,
mesedez.
701
00:43:25,560 --> 00:43:26,920
Saiatu egin nahi dut.
702
00:43:47,640 --> 00:43:49,360
Hau da azken kaxa?
703
00:43:49,560 --> 00:43:51,040
Bai.
704
00:43:52,200 --> 00:43:54,960
Zer, ama? Bai eta ez,
hori bakarrik esan behar didazu?
705
00:43:57,120 --> 00:43:59,120
Eta zer nahi duzu esatea?
Oraindik ezin dut sinetsi.
706
00:44:00,720 --> 00:44:02,680
Badakit zertan nabilen!
707
00:44:04,560 --> 00:44:07,360
A bai? Non biziko zarete?
708
00:44:08,000 --> 00:44:09,800
Bogan, Manexen gelan.
709
00:44:10,280 --> 00:44:12,920
Bere soldatarekin eta nik irabazten
dudanarekin, moldatuko gara.
710
00:44:15,320 --> 00:44:17,160
Zergatik ez didazu lehenago kontatu?
711
00:44:17,400 --> 00:44:20,600
Ezetz esateko? Izan konfiantza,
ez naiz ume bat.
712
00:44:23,160 --> 00:44:25,200
Ez daukat beste erremediorik.
713
00:44:25,760 --> 00:44:27,360
Baina ez utzi unibertsitatea.
714
00:44:27,800 --> 00:44:29,600
Ez. Ikasten jarraituko dut.
715
00:44:31,000 --> 00:44:32,800
Guk ordainduko dizkizugu ikasketak.
716
00:44:33,400 --> 00:44:35,280
Eta dirua behar baduzu,
eskatu, bai?
717
00:44:36,120 --> 00:44:37,600
Mila esker.
718
00:44:38,200 --> 00:44:40,160
Burugabekeria iruditu arren,
ez zaitugu bakarrik utziko.
719
00:44:40,400 --> 00:44:41,880
Gure alaba zara.
720
00:44:46,880 --> 00:44:48,840
Zer da hori?
Zure egunerokoa?
721
00:44:49,640 --> 00:44:51,640
Bai, nerabe nintzenekoa.
722
00:44:52,960 --> 00:44:54,640
Nik ez nuen horrelakorik idatzi, ez?
723
00:44:55,120 --> 00:44:56,640
Bai, txikia zinenean, bai.
724
00:44:56,880 --> 00:44:58,480
Baina txorradak idatziko nituen!
725
00:44:58,640 --> 00:45:01,240
Ikernerekin haserretu nintzela,
zer nota atera nituen...
726
00:45:02,520 --> 00:45:04,080
Gauza gehiago ere bai, seguru.
727
00:45:04,720 --> 00:45:06,280
Eta zuk, noiz arte idatzi zenuen?
728
00:45:06,440 --> 00:45:08,160
Ez naiz gogoratzen.
729
00:45:08,640 --> 00:45:10,360
Irakurri dezaket?
730
00:45:11,360 --> 00:45:13,200
Zuri gustatuko litzaizuke
nik zurea irakurtzea?
731
00:45:14,440 --> 00:45:15,880
Zer jakin nahi duzu?
732
00:45:16,080 --> 00:45:17,560
Norekin oheratu nintzen
lehenengo aldiz?
733
00:45:17,760 --> 00:45:19,040
Edo noiz harrapatu nuen
lehenengo atxurra?
734
00:45:19,160 --> 00:45:20,360
Mesedez, Joana...
735
00:45:20,520 --> 00:45:22,200
Ikusten?
Eskandalizatu egingo zinateke.
736
00:45:22,760 --> 00:45:24,200
Baina hor seguru ez dagoela
halakorik!
737
00:45:24,560 --> 00:45:26,040
Nola dakizu?
738
00:45:26,480 --> 00:45:28,080
Beste garai batekoa zarelako!
739
00:45:28,400 --> 00:45:30,360
Askoz inuxenteagoak zineten!
740
00:45:30,640 --> 00:45:32,200
Utziko didazu?
741
00:45:32,360 --> 00:45:33,920
Tira, bai.
742
00:45:37,200 --> 00:45:39,000
Eta hau, nor da?
743
00:45:40,400 --> 00:45:42,400
Ines, Germanen erizaina.
744
00:45:44,160 --> 00:45:45,840
Gaztetako lagunak gara!
745
00:45:46,040 --> 00:45:47,520
A zer kasualitatea!
746
00:45:47,680 --> 00:45:49,920
Bai. Nik gordeko dut.
747
00:45:51,280 --> 00:45:52,800
Non ibili da orain arte?
748
00:45:53,040 --> 00:45:54,400
Misiolari. Moja da.
749
00:45:54,400 --> 00:45:55,720
Moja?
750
00:45:56,240 --> 00:45:59,000
Ikusten? Nola eskandalizatuko naiz
zure egunerokoarekin?
751
00:45:59,800 --> 00:46:01,400
Santak zineten gure ondoan!
752
00:46:05,920 --> 00:46:07,720
Ba ez duzu ertzaina ematen!
753
00:46:09,160 --> 00:46:10,680
Horrela esanda,
ez dakit zer pentsatu.
754
00:46:11,440 --> 00:46:13,040
Benetan! Gaztea zara!
755
00:46:13,600 --> 00:46:15,400
Hasiberria naiz!
756
00:46:15,560 --> 00:46:17,280
Eta, zer moduz komisarian?
757
00:46:17,800 --> 00:46:19,120
Lan interesgarria da.
758
00:46:19,280 --> 00:46:21,560
Orain praktiketan nabil,
eta atsegin dut jendea laguntzea.
759
00:46:22,760 --> 00:46:24,920
Zer, mi amol, ez diozu zure neskari
lagundu behar?
760
00:46:25,640 --> 00:46:27,280
Kaxa hauek
biltegira eraman behar dira.
761
00:46:27,400 --> 00:46:28,920
Zure esanetara, patroi!
762
00:46:29,120 --> 00:46:30,680
Zerbaitetarako lantzen ditut
bizeps hauek.
763
00:46:32,040 --> 00:46:33,560
Maiz joaten zara gimnasiora?
764
00:46:33,880 --> 00:46:35,520
Tarteka. Astean bitan.
765
00:46:36,200 --> 00:46:37,600
¡Viene así de serie!
766
00:46:37,840 --> 00:46:39,280
Zuk begi onez ikusten nauzulako.
767
00:46:39,480 --> 00:46:41,280
Anda, cachitas, eraman biltegira!
768
00:46:44,440 --> 00:46:46,800
Bueno, joan egin behar dut.
Aitarekin geratu naiz.
769
00:46:47,480 --> 00:46:50,000
Bale. Ezer behar baduzu,
etorri. Gaueko txanda daukat.
770
00:46:50,520 --> 00:46:52,120
Bale, mila esker, Itxaso.
771
00:46:54,920 --> 00:46:56,520
Zer, ez zara aitarekin geratu?
772
00:46:57,040 --> 00:46:58,840
Bai, baina Ibon agurtu nahi dut.
773
00:47:00,040 --> 00:47:02,560
Listo!
-Banoa, Ibon.
774
00:47:03,560 --> 00:47:05,320
Hain azkar?
-Aitarekin geratu naiz.
775
00:47:06,600 --> 00:47:09,240
Tira, agur ba!
-Primeran pasatu dut zurekin!
776
00:47:09,920 --> 00:47:11,960
Ea hurrengoan abentura gehiago
kontatzen dizkidazun.
777
00:47:12,480 --> 00:47:14,680
Jakina, nahi duzunean.
-Agur!
778
00:47:16,640 --> 00:47:18,240
Zer iruditzen zaizu Ibi?
779
00:47:19,040 --> 00:47:21,440
Neska atsegina da!
-Y está loquita por tí.
780
00:47:22,360 --> 00:47:24,640
Bai zera! Ez esan lelokeriarik!
Ume bat da eta!
781
00:47:24,920 --> 00:47:27,200
Nerabe bat esan nahiko duzu!
Eta hormonak dantzan ditu.
782
00:47:29,200 --> 00:47:30,760
Zer, jeloskor?
-Bai zera!
783
00:47:31,560 --> 00:47:32,920
Baina kontuz berarekin.
Gaizki pasatzen ari da,...
784
00:47:33,200 --> 00:47:35,360
Gaizki pasatzen ari da,
eta no vayas de majo.
785
00:47:36,520 --> 00:47:38,000
Ondo da.
786
00:47:49,200 --> 00:47:51,120
Eskerrak eman nahi nizkizun
loreengatik.
787
00:47:55,320 --> 00:47:58,160
Kaixo!
-Gabon, Paula.
788
00:48:00,560 --> 00:48:02,520
Zer moduz eguna?
-Ondo.
789
00:48:04,160 --> 00:48:06,400
Lan asko?
-Beti bezala.
790
00:48:07,120 --> 00:48:10,000
Nekatuta egongo zara!
-Pixka bat.
791
00:48:11,000 --> 00:48:13,560
Hara! Jaso dituzu azkenean!
792
00:48:14,280 --> 00:48:16,160
Lore-dendara deitzekotan egon naiz.
793
00:48:17,080 --> 00:48:18,720
Zuk bidali dizkidazu?
-Nork, orduan?
794
00:48:19,360 --> 00:48:21,040
Amorante sekretu bat daukazu ala?
795
00:48:21,640 --> 00:48:23,680
Ez, banekien zureak zirela.
796
00:48:23,840 --> 00:48:25,240
(SAKELAKOA)
797
00:48:28,160 --> 00:48:30,120
Sorpresa polita eman didazu.
798
00:48:31,480 --> 00:48:33,800
Eta, non utzi dituzu?
799
00:48:34,560 --> 00:48:36,840
Bulegoan. Bizipoza ematen diote.
800
00:48:37,080 --> 00:48:38,720
(SAKELAKOA)
801
00:48:40,920 --> 00:48:42,320
Zer, ez duzu hartu behar?
802
00:48:42,480 --> 00:48:44,040
Itxoin dezake.
803
00:48:44,240 --> 00:48:46,000
Ura edatera noa.
Nahi duzu zerbait?
804
00:48:46,280 --> 00:48:48,080
Ez, eskerrik asko.
805
00:48:55,240 --> 00:48:57,000
Ni naiz. Ez deitu berriz.
806
00:48:58,200 --> 00:49:00,720
Bai, nik deitu dizut,
baina nahaste bat izan da.
807
00:49:00,960 --> 00:49:03,480
Ahaztu mezua.
Bihar hitz egingo dugu.
808
00:49:04,040 --> 00:49:05,560
Moztu egin behar dut. Agur.
809
00:49:14,520 --> 00:49:16,160
(ATEA)
810
00:49:16,160 --> 00:49:17,520
Eskerrik asko.
811
00:49:21,440 --> 00:49:23,080
Lukas! Aurrera.
812
00:49:23,680 --> 00:49:26,760
Azkenean animatu zara!
Oraintxe ekarriko dizut kafetxo bat.
813
00:49:33,000 --> 00:49:34,560
Hau poza zu ikustea, seme!
814
00:49:35,320 --> 00:49:37,080
Zer moduz zaude?
815
00:49:38,280 --> 00:49:39,640
Ondo.
816
00:49:39,800 --> 00:49:41,280
Eseri nahi duzu?
817
00:49:41,440 --> 00:49:42,600
Ez.
818
00:49:44,640 --> 00:49:46,680
Zu ikusteko desiratzen nengoen.
819
00:49:53,200 --> 00:49:55,440
Asko sentitzen dut emandako mina.
820
00:49:56,320 --> 00:49:58,640
Noizbait barkatzea espero dut.
821
00:50:00,640 --> 00:50:02,680
Egin zenuena barkaezina da.
822
00:50:04,680 --> 00:50:06,560
Eta ez gaizki ulertu bisita hau.
823
00:50:07,200 --> 00:50:09,160
Aitonak eskatuta etorri naiz.
824
00:50:09,440 --> 00:50:11,640
Beragatik egin dut, ez zugatik.
825
00:50:15,000 --> 00:50:17,440
Zure erruz dago ama hilda.
826
00:50:20,760 --> 00:50:22,320
Nik ere asko sentitzen dut.
827
00:50:22,480 --> 00:50:24,600
Mesedez!
Zuk eragin zenuen bere heriotza.
828
00:50:31,160 --> 00:50:33,040
Nik jarri nizun salaketa
ama hiltzeagatik.
829
00:50:35,400 --> 00:50:38,360
Legeak barkatu dizu, baina nik ez.
830
00:50:42,360 --> 00:50:47,200
Agian, ez zenion bultzako, baina
zu zara ama hiltzearen erruduna.
831
00:51:07,520 --> 00:51:09,320
Zer daukak?
832
00:51:10,840 --> 00:51:12,760
Hire aita bisitan etorri zaidan.
833
00:51:14,760 --> 00:51:16,960
Don Corleone ematen zinan.
834
00:51:18,280 --> 00:51:20,600
Garbi hitz dezagun...
835
00:51:21,280 --> 00:51:23,160
Zer esan dik?
836
00:51:23,680 --> 00:51:25,640
Eskubideak irakurri zizkidan.
837
00:51:26,920 --> 00:51:28,880
Gaizki portatzen banaun,
lepoa moztuko zidan.
838
00:51:29,480 --> 00:51:31,400
Ez duk hainbesterako izango...
839
00:51:31,880 --> 00:51:34,000
Ez, ez dun hainbesterako izan.
840
00:51:34,200 --> 00:51:36,480
Hirekin zintzo jokatzeko
eskatu zidan.
841
00:51:38,200 --> 00:51:40,200
Normala, kezkatuta zagok.
842
00:51:41,880 --> 00:51:43,400
Ulertzen dinat gizona.
843
00:51:43,960 --> 00:51:48,680
Ni bera banintz, ez ninake utziko
ni bezalako pieza batekin kateatzen.
844
00:51:52,000 --> 00:51:53,640
Baina ez duk
zakar portatu duk hirekin, ezta?
845
00:51:54,400 --> 00:51:56,360
Ez bereziki.
846
00:51:56,640 --> 00:51:59,920
Abisua eman zidan.
Ez din nahi hik sufritzerik.
847
00:52:02,920 --> 00:52:04,840
Hik ez didak sufriarazten.
848
00:52:05,880 --> 00:52:07,560
Justu kontrakoa.
849
00:52:09,680 --> 00:52:11,840
Eta kartzelan sartzen banaute?
850
00:52:22,840 --> 00:52:24,560
Hori ez duk gertatuko.
851
00:52:25,440 --> 00:52:26,880
Baina posibilitate bat dun...
-Ahaztak.
852
00:52:31,320 --> 00:52:34,160
Lander, ezin dut gehiago.
853
00:52:34,680 --> 00:52:36,400
Gertatutakoa kontatu behar diet
lagunei.
854
00:52:37,760 --> 00:52:39,440
¡Me siento fatal!
855
00:52:39,720 --> 00:52:42,120
Ez, ez berba egin inorekin.
Lortu dut zure dirua!
856
00:52:42,680 --> 00:52:44,320
¿Qué tú dices? Benetan?
857
00:52:44,400 --> 00:52:47,240
Bai, sartu dizut. Ez den-dena,
baina bai 380.000.
858
00:52:48,080 --> 00:52:50,400
Ingresatu didazu?
Egon, egiaztatu egingo dut.
859
00:52:59,040 --> 00:53:00,920
Bai, dena ondo dago.
860
00:53:02,000 --> 00:53:03,600
Eta zure dirua ere bai, e?
861
00:53:04,000 --> 00:53:05,760
Bai. Txiripaz,
baina zortea izan dugu.
862
00:53:07,440 --> 00:53:09,000
Bueno, ba eskerrik asko. ¡Qué bien!
863
00:53:10,080 --> 00:53:12,520
Mesedez, saiatu nire lagunena ere
berreskuratzen.
864
00:53:13,720 --> 00:53:16,120
Ez, Leonor, oso zail dago kontua.
Ez da posible izango.
865
00:53:20,800 --> 00:53:22,360
Orduan, esan egingo diet.
866
00:53:23,320 --> 00:53:24,840
Lehenago edo geroago
jakin egingo dute.
867
00:53:27,200 --> 00:53:29,160
Eskerrik asko, chao.
868
00:53:45,240 --> 00:53:46,720
Gabon, Abel.
869
00:53:46,920 --> 00:53:50,040
gabon, Ernesto!
Barkatu ordu hauetan deitzeagatik.
870
00:53:50,640 --> 00:53:53,440
Lasai. Ondo etorri zaidak
atseden pixka bat hartzeko.
871
00:53:53,880 --> 00:53:55,680
Eseri, mesedez.
872
00:53:58,560 --> 00:54:02,040
Heuk esango didak.
Telefonoz kezkatua somatu haut.
873
00:54:03,440 --> 00:54:05,040
Eta halaxe nagok.
874
00:54:05,280 --> 00:54:07,920
Baina ez zakiat horretarako
benetako arrazoirik ba ote dudan.
875
00:54:09,280 --> 00:54:11,040
Ea, kontatu.
876
00:54:12,280 --> 00:54:14,680
Nire lagun mina haut,
eta horregatik deitu diat.
877
00:54:15,360 --> 00:54:17,080
Eskertzen diat konfiantza.
878
00:54:17,840 --> 00:54:23,200
Kezkatuta nagok, Ernesto.
Kezkatuta, Paula eta nire artekoaz.
879
00:54:24,120 --> 00:54:26,680
Ez al zineten ertzak leuntzen hasi?
880
00:54:27,640 --> 00:54:29,240
Halaxe uste nian.
881
00:54:32,520 --> 00:54:34,440
Baina errezelo bat diat.
882
00:54:35,400 --> 00:54:37,280
Zertaz ari haiz?
883
00:54:44,480 --> 00:54:46,560
Uste diat, Ernesto,
maitale bat daukala.
884
00:54:53,480 --> 00:54:56,640
ARTESA enpresak porrot egin du
eta jende askori egin dio kalte.
885
00:54:56,800 --> 00:54:58,280
Euskal Herrian bereziki.
886
00:54:58,560 --> 00:55:01,000
Irabazi handiak iragartzen zituen,
baina iruzurra zen dena.
887
00:55:01,600 --> 00:55:03,280
Inbertsore berrien dirua
erabiltzen zuten...
888
00:55:03,560 --> 00:55:05,280
...aurrekoei interesak ordaintzeko.
889
00:55:06,080 --> 00:55:07,880
Nola du izena du
dirua inbertitu duzun enpresak?
890
00:55:08,960 --> 00:55:10,200
ARTESA.
891
00:55:11,360 --> 00:55:14,200
Ertzaintzak azaldu duenez,
ARTESA iruzur erraldoi bat zen.
892
00:55:15,520 --> 00:55:17,600
Beraz, bertan inbertitu zuten guztiek
beren dirua galduko dute.
893
00:55:18,280 --> 00:55:20,880
Iruzurgileen atzetik dabiltza,
baina ez dira inondik ageri.
894
00:55:21,640 --> 00:55:23,560
Atzerrira alde egin ote duten
beldur da Polizia.
895
00:55:28,240 --> 00:55:30,120
ARTESA iruzurra dela esan dute!