1
00:01:02,640 --> 00:01:04,720
Aupa, gabon, "Zea Mays" gara.
2
00:01:34,360 --> 00:01:41,080
"Elurrak joan direnean nire
mendien artean".
3
00:01:41,840 --> 00:01:46,560
"Eguzkia teloian atzekaldean da".
4
00:01:48,880 --> 00:01:55,880
"Ateratzeko beldur da,
beldur eszenikoa".
5
00:01:56,360 --> 00:02:02,400
"Aspaldi antzeztu ez duen
obra honetan".
6
00:02:03,560 --> 00:02:10,320
"Izpi txiki txikiren bat
agertuz doa gaurkoan".
7
00:02:10,600 --> 00:02:16,040
"Poztasun handi batek
besarkatzen nau".
8
00:02:18,000 --> 00:02:24,880
"Mesedez ozen esan
negua joan egin dela".
9
00:02:25,520 --> 00:02:30,400
"Nire arima hotzak ez du
sinisten eta".
10
00:02:32,960 --> 00:02:39,440
"Laztandu nazazu orain,
ur urdinen artean".
11
00:02:40,280 --> 00:02:46,640
"Orain lainorik ez da,
aurpegi biluziak".
12
00:02:47,400 --> 00:02:53,520
"Ta larrua jotzean
garrasirik ozenena".
13
00:02:54,760 --> 00:03:01,320
"Gordin amaigabea,
negua joan da ta".
14
00:03:15,840 --> 00:03:22,960
"Jaio berrien antzera taupaden
beharra dut orain".
15
00:03:23,680 --> 00:03:30,200
"Belarriekin ikusteko nire begiek
entzuten ez dutena".
16
00:03:30,800 --> 00:03:37,640
"Mesedez ozen esan negua
joan egin dela".
17
00:03:38,160 --> 00:03:44,080
"Izara guztiak erre ditut eta".
18
00:03:45,680 --> 00:03:52,280
"Laztandu nazazu orain,
ur urdinen artean".
19
00:03:53,000 --> 00:03:59,480
"Orain lainorik ez da,
aurpegi biluziak".
20
00:04:00,680 --> 00:04:07,040
"Ta larrua jotzean
garrasirik ozenena".
21
00:04:07,520 --> 00:04:14,880
"Gordin amaigabea,
negua joan da ta".
22
00:04:22,560 --> 00:04:32,720
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
23
00:04:36,680 --> 00:04:50,280
"Negua joan da ta. Borobildu
zaizkit ertzak zure ondoan".
24
00:04:58,200 --> 00:05:02,840
"Izpi lasaigarri bat. Negua
joan da eta".
25
00:05:00,080 --> 00:05:04,320
"Negua joan da eta..."
26
00:05:05,640 --> 00:05:17,560
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
27
00:05:20,320 --> 00:05:27,080
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
28
00:05:27,560 --> 00:05:34,760
"Soinu bakar bakarra
zure bularraldean".
29
00:05:35,200 --> 00:05:43,800
"Negua joan
da ta, negua joan da ta".
30
00:06:06,600 --> 00:06:08,760
Hola, mi amor.
Kaixo.
31
00:06:09,840 --> 00:06:10,920
Zer, ba al dakigu ezer...?
32
00:06:11,320 --> 00:06:13,280
Ez, oraindik ezer ez.
33
00:06:13,760 --> 00:06:16,520
Bueno, lasai. Ekarriko dizut
infusioren bat edo?
34
00:06:16,840 --> 00:06:20,240
Ez, ez. Medikua etortzea nahi dut
zer gertatzen den jakiteko.
35
00:06:20,040 --> 00:06:21,200
Horixe besterik ez.
36
00:06:21,640 --> 00:06:23,400
Ibiri deituko diot orduan...
37
00:06:23,760 --> 00:06:29,040
Ez. Oraindik ez dakigu zenbateraino
den larria. Hobe ezer ez esatea.
38
00:06:29,800 --> 00:06:32,520
Ok, nahi duzun bezala.
39
00:06:34,800 --> 00:06:36,720
Kaixo, zer moduz daude?
40
00:06:37,120 --> 00:06:40,560
Bi mutilak ondo. Emaztea, berriz...
Berak hartu du kolperik handiena.
41
00:06:41,320 --> 00:06:44,920
Larri dago, baina egonkor.
Konorterik gabe iritsi da.
42
00:06:45,440 --> 00:06:46,760
Eta zer du, zehazki?
43
00:06:47,120 --> 00:06:50,160
Tibia haustura irekia eta
zerbikaletan bi fisura.
44
00:06:50,640 --> 00:06:52,880
Ebakuntza egin beharko
diogu tibian.
45
00:06:53,200 --> 00:06:54,440
Eta oraindik konorterik gabe dago?
46
00:06:54,680 --> 00:06:59,640
Ez, esnatu da, baina lasaigarriak
eman dizkiogu, min handia zuelako.
47
00:07:00,160 --> 00:07:01,400
Behaketa gelan dago.
48
00:07:02,560 --> 00:07:04,840
Beraz, bere bizia
ez dago arriskuan...
49
00:07:05,240 --> 00:07:07,520
Ez, egonkor dago
eta hori seinale ona da.
50
00:07:08,080 --> 00:07:10,720
Eskerrak mutilek gerrikoa zeramaten.
51
00:07:11,320 --> 00:07:12,480
Eta berak ez, ala?
52
00:07:12,920 --> 00:07:15,760
Ez, horregatik hankakoa
eta zerbikalena.
53
00:07:16,160 --> 00:07:18,520
Kopiloto zihoan eta gerrikorik gabe.
54
00:07:19,360 --> 00:07:21,840
Eta Xanet eta Jokin, non daude?
Ikusi egin nahi ditut.
55
00:07:22,320 --> 00:07:25,360
Bai, berehala, gazteenak
kolpea baino ez dauka.
56
00:07:25,720 --> 00:07:26,680
Eta zaharrena?
57
00:07:27,080 --> 00:07:30,520
Besoa atera zaio eta zauri
txikiren bat edo beste dauka.
58
00:07:30,920 --> 00:07:31,720
Sendagelan dago.
59
00:07:32,160 --> 00:07:34,280
Barkatu.
60
00:07:35,560 --> 00:07:37,640
Eta istripua nola izan den badakizue?
61
00:07:38,120 --> 00:07:40,120
Antza denez, mutila zihoan gidatzen.
62
00:07:40,360 --> 00:07:43,360
Kontrola galdu eta parean zetorren
autoa jo dute.
63
00:07:44,880 --> 00:07:45,880
Eta beste autokoak?
64
00:07:46,360 --> 00:07:48,680
Onik atera dira. Oraintxe
eman diegu alta.
65
00:07:49,320 --> 00:07:51,240
Bueno, gaitzerdi...
66
00:07:51,240 --> 00:07:53,640
Barkatu, agian gehiegi
galdetzea da, baina...
67
00:07:54,200 --> 00:07:56,160
Badakizu ertzaintzak
atestatua egin duen?
68
00:07:56,480 --> 00:07:59,560
Bai, hemen izan dira. Mutila
despistatu egingo zen.
69
00:08:00,120 --> 00:08:01,840
Ez zihoan abiadura handian.
70
00:08:02,200 --> 00:08:04,520
Alkoholemia egin diote eta
negatibo eman du.
71
00:08:05,320 --> 00:08:07,080
Bueno, hobe horrela.
72
00:08:07,400 --> 00:08:10,240
Bai, baina zure emazteak
positibo eman du.
73
00:08:10,680 --> 00:08:12,680
Barkatu baina nire emazte ohia da.
74
00:08:13,120 --> 00:08:18,160
Ados. Galdera bat: zure emazte ohiak
arazoak ditu alkoholarekin?
75
00:08:18,640 --> 00:08:21,040
Ez. nik dakidala ez, behintzat.
76
00:08:21,320 --> 00:08:24,120
Jakin beharrekoa da, tratamendu
egokiena emateko.
77
00:08:24,400 --> 00:08:26,400
Bai, bai, ulertzen dut jakina.
78
00:08:27,400 --> 00:08:30,600
Barkatu, Itxaso zen. Ibi oraindik
lo dago.
79
00:08:30,560 --> 00:08:32,240
Baina esan diot oraindik
ez ezer kontatzeko.
80
00:08:32,560 --> 00:08:33,120
A bale, oso ondo.
81
00:08:33,400 --> 00:08:36,840
Bueno, ni banoa. Nahi baduzu
emazte ohia ikustera joan zaitezke.
82
00:08:37,280 --> 00:08:38,880
105. gelan dago.
83
00:08:39,240 --> 00:08:40,280
Oso ondo, eskerrik asko.
84
00:08:40,600 --> 00:08:42,520
Eta mutilak berehala
egongo dira zurekin.
85
00:08:42,840 --> 00:08:44,720
Eskerrik asko. Mila esker, chao.
86
00:08:47,200 --> 00:08:49,080
Bueno, ba... Miren
ikustera joango naiz.
87
00:08:49,720 --> 00:08:50,800
Ok, hemen itxarongo dizut, bai?
88
00:08:51,480 --> 00:08:53,360
Lasaiago?
Bai.
89
00:08:55,640 --> 00:08:57,760
Eskerrik asko.
Benga.
90
00:10:10,040 --> 00:10:13,360
Lasai, Miren, neu naiz, Karlos.
91
00:10:14,000 --> 00:10:14,880
Eta umeak?
92
00:10:15,480 --> 00:10:17,840
Lasai, ondo daude biak,
ez kezkatu.
93
00:10:18,240 --> 00:10:19,520
Ikusi egin nahi ditut.
94
00:10:20,120 --> 00:10:22,280
E, e, e... Ez, lasai.
Ezin zara mugitu.
95
00:10:22,880 --> 00:10:25,760
Ez kezkatu, biak ondo daude.
Laster etorriko dira hona.
96
00:10:27,320 --> 00:10:28,920
Xanet ere bai?
-Bai.
97
00:10:29,280 --> 00:10:30,320
Ondo dago gure txikia?
98
00:10:30,760 --> 00:10:32,920
Susto handia hartu du,
baina ondo dago.
99
00:10:35,200 --> 00:10:39,120
Zu ez kezkatu, Miren. Hemen zauden
bitartean, neu arduratuko naiz.
100
00:10:40,640 --> 00:10:42,120
Zer gertatu zait?
101
00:10:44,080 --> 00:10:45,520
Kolpe handia hartu duzu.
102
00:10:46,040 --> 00:10:48,680
Tibian haustura irekia duzu eta
ebakuntza egingo dizute.
103
00:10:49,280 --> 00:10:52,160
Baina ez da larria, eta
ezin duzu mugitu.
104
00:10:52,480 --> 00:10:54,520
Bi zerbikaletan fisura daukazu.
105
00:10:55,240 --> 00:10:57,200
Zorabiatuta nago.
106
00:10:57,600 --> 00:11:00,520
Bai, normala da. Lasaigarriak
eman dizkizute.
107
00:11:02,080 --> 00:11:03,880
(ATEA IREKITZEN DA)
108
00:11:04,360 --> 00:11:07,720
Jokin... Xanet...
Ondo zaudete?
109
00:11:08,160 --> 00:11:08,720
Ama!
110
00:11:09,080 --> 00:11:10,600
Ei, kontuz Xanet...
-Lasai...
111
00:11:12,240 --> 00:11:14,840
Ni ondo nago. Eta zuek?
112
00:11:15,280 --> 00:11:17,560
Ni ondo, baina Jokinek
min hartu du besoan.
113
00:11:18,760 --> 00:11:22,640
Ez de ezer. Eta,
zer esan dizute medikuek?
114
00:11:23,600 --> 00:11:25,680
Zenbat egun pasa behar dituzu hemen?
115
00:11:25,720 --> 00:11:29,520
Ez dakit. Aitak esan dit ebakuntza
egin behar didatela hankan.
116
00:11:30,160 --> 00:11:32,320
Eta zuek, seguru ondo zaudetela?
117
00:11:32,440 --> 00:11:33,680
Bai, ama, lasai.
118
00:11:34,360 --> 00:11:36,120
Eta zuk, zer daukazu besoan?
119
00:11:37,000 --> 00:11:40,520
Zauri txiki bat. bost puntu eman
dizkidate, baina ez da ezer.
120
00:11:41,840 --> 00:11:43,320
Eskerrak...
121
00:11:43,920 --> 00:11:48,840
Barkatu, ama, sentitzen dut.
kontrola galdu dut eta...
122
00:11:49,160 --> 00:11:52,920
Ixo, ixo. Ez da zure errua izan.
123
00:11:59,120 --> 00:12:00,800
Beraz, umeen kargu egin beharko dut.
124
00:12:01,080 --> 00:12:03,920
Ez kezkatu, ekarri etxera
eta moldatuko gara.
125
00:12:18,760 --> 00:12:20,440
Kaixo, zer moduz zaudete?
126
00:12:20,440 --> 00:12:21,360
Ondo.
127
00:12:21,760 --> 00:12:25,720
Bueno, dakizuenez amak ospitalean
egon behar du eta bitartean...
128
00:12:25,680 --> 00:12:28,000
...onena izango da zuek
txakolindegira etortzea.
129
00:12:28,760 --> 00:12:31,000
Ez, nik amarekin egon nahi dut.
130
00:12:31,280 --> 00:12:34,080
Xanet, mesedez. Amari
ebakuntza egin behar diote.
131
00:12:34,520 --> 00:12:36,720
Eta ospitalean egon behar du alta
eman eta etxera joan arte.
132
00:12:37,000 --> 00:12:37,840
Egun asko izango dira?
133
00:12:38,080 --> 00:12:39,120
Ba ez dakit...
134
00:12:39,560 --> 00:12:41,720
Baina ez kezkatu, sarri etorriko
gara bisitan. Hitz ematen dizut.
135
00:12:43,440 --> 00:12:47,600
Jokin. Zuretzako ere bada tokia.
136
00:12:48,160 --> 00:12:52,600
Ez kontatu nirekin. Nahiago dut
Donostian pisuan jarraitu.
137
00:12:54,160 --> 00:12:58,640
Nahi duzun moduan. Baina jakin
ezazu Arralden etxe bat daukazula.
138
00:12:59,040 --> 00:12:59,680
Ezta, Leo?
139
00:13:00,080 --> 00:13:03,120
Bai, noski. gure etxea
zuen etxea da.
140
00:13:08,520 --> 00:13:11,200
Really? So you' re high in fine, e?
141
00:13:12,600 --> 00:13:14,400
Oh, mi good...
142
00:13:15,080 --> 00:13:17,640
Oh ye, me too.
143
00:13:18,400 --> 00:13:21,080
Take it easy, and have a good time.
144
00:13:21,600 --> 00:13:23,720
Bye, bye, see you.
145
00:13:28,040 --> 00:13:30,240
Egun on.
-Egun on.
146
00:13:30,760 --> 00:13:32,560
Ederra dago eta.
147
00:13:36,280 --> 00:13:40,040
Goiz jaiki zara gaur...
Dagoeneko lanean?
148
00:13:40,480 --> 00:13:44,520
Ez, New Yorketik lagunek
deitu didate, festa batean daude.
149
00:13:45,400 --> 00:13:47,720
Ez zenuke etxean horrela
jantzita ibili behar.
150
00:13:48,280 --> 00:13:51,520
A, ez? Gustatu egin zaizula
iruditu zait ba.
151
00:13:53,120 --> 00:13:55,840
Gainera, zer? Neure etxean nahi
bezala joatea izango dut ba!
152
00:14:00,480 --> 00:14:03,800
Esan diozu Maleni
bere ama nor den?
153
00:14:04,200 --> 00:14:08,560
Ez, eta esateko asmorik ere ez.
Denontzat hobe horrela.
154
00:14:09,200 --> 00:14:11,240
Gainera, emakume hori hilda dago.
155
00:14:11,600 --> 00:14:14,680
Halere ulertzekoa da Malenek
jakin nahi izatea ama nor duen.
156
00:14:15,200 --> 00:14:16,680
Nahiz eta hilik egon.
157
00:14:16,760 --> 00:14:18,560
Nahiago dut dagoenean utzi.
158
00:14:19,400 --> 00:14:22,320
Berarekin hitz egiten ez baduzu,
ez duzu arazoa konponduko.
159
00:14:22,560 --> 00:14:24,440
Zer arazo? Ez dago inolako arazorik.
160
00:14:25,040 --> 00:14:27,520
Malenek badaki ni naizela aita.
161
00:14:27,680 --> 00:14:30,480
Zer axola dio zein den ama?
Ezagutu ez bazuen...!
162
00:14:30,760 --> 00:14:32,720
Uste dut ez zarela
bere lekuan jartzen.
163
00:14:34,040 --> 00:14:37,120
Eta zuk benetako ama batek
bezala jokatu izan bazenu...
164
00:14:38,120 --> 00:14:40,880
Baina ez, beti desfile batean
ibili behar!
165
00:14:41,760 --> 00:14:47,040
Baina zu zer kabroi klase zara?
Ez duzu eskubiderik hori esateko!
166
00:14:47,440 --> 00:14:50,880
Malen alaba bezala maite izan dut
beti eta zuk ondo dakizu hori!
167
00:14:54,160 --> 00:15:01,120
Egin nahi duzuna, baina egia esaten
ez badiozu, alaba galduko duzu!
168
00:15:15,000 --> 00:15:17,160
Egun on, Abel.
Egun on, Alizia.
169
00:15:17,160 --> 00:15:21,240
Hara, gosaria prestatu duzu eta!
Mesedez, ez gara hotelera etorri.
170
00:15:21,920 --> 00:15:25,680
Ni goiz mugitzen naiz, badakizu.
Horrela entretenitu egin naiz.
171
00:15:26,120 --> 00:15:28,320
Mila esker.
Egunkaria ere ekarri dut.
172
00:15:28,920 --> 00:15:30,440
Egun on, aitona.
-Egun on.
173
00:15:30,760 --> 00:15:32,600
Hara! zuek ere jaiki zarete.
174
00:15:32,760 --> 00:15:33,760
Nik hotelera joan behar dut.
175
00:15:34,160 --> 00:15:35,600
Eta nik eskolara, zer uste duzu...
176
00:15:36,160 --> 00:15:37,440
Zer moduz egin duzue lo?
177
00:15:37,840 --> 00:15:40,800
Primeran! Eta gosariak ere
halakoxea ematen du, e!
178
00:15:41,240 --> 00:15:42,280
Bai, goxo-goxoa!
179
00:15:43,240 --> 00:15:45,640
Horrela tratatzen bagaituzu,
betiko geratuko gara hemen.
180
00:15:46,160 --> 00:15:49,280
Ez ezazu horrelakorik esan.
Ez eman horrelako sustorik, mesedez!
181
00:15:50,360 --> 00:15:52,240
Paula ezta gehiago etorriko?
182
00:15:53,880 --> 00:15:55,640
Neuk ere ez dakit seguru.
183
00:15:56,200 --> 00:15:59,640
Horrela alde egiteko, oso
haserre egongo zen.
184
00:15:59,840 --> 00:16:01,080
Naia, gosaldu.
185
00:16:01,840 --> 00:16:03,680
Kafea ederra dago.
186
00:16:04,640 --> 00:16:05,400
Egun on.
187
00:16:05,840 --> 00:16:07,320
Egun on, aita.
-Kaixo.
188
00:16:07,760 --> 00:16:10,560
Hi, jarri hadi eta gosaldu ezak
fundamentuz.
189
00:16:10,840 --> 00:16:13,480
Ez, berandu nabil. Portura
joan behar dut deskargatzera.
190
00:16:13,800 --> 00:16:15,440
Horrexegatik, hain zuzen.
191
00:16:14,800 --> 00:16:16,520
Ez, berandu nabil.
192
00:16:16,880 --> 00:16:19,000
Maitea, egun ona izan.
193
00:16:19,000 --> 00:16:20,440
Bai, mila esker.
194
00:16:20,440 --> 00:16:21,000
Agur.
195
00:16:21,280 --> 00:16:22,600
Agur, aita.
-Agur.
196
00:16:24,840 --> 00:16:26,560
Urduri dabil.
197
00:16:29,480 --> 00:16:33,920
Bai... Joana, zer moduz Manex?
198
00:16:34,480 --> 00:16:38,080
Animatuta. Aitak ere
hitz egin zuen berarekin.
199
00:16:38,800 --> 00:16:42,040
Nahiko ondo dagoela dirudi.
Beraz, ni lasaiago.
200
00:16:42,960 --> 00:16:44,200
Eta egunak kontatzten, badakizu.
201
00:16:44,640 --> 00:16:47,640
115 egun falta zaizkio.
Edo gutxiago, ezta, joana?
202
00:16:47,680 --> 00:16:48,760
Bai.
203
00:16:49,240 --> 00:16:50,480
Ez da posible...!
204
00:16:50,840 --> 00:16:51,920
Zer, ama?
205
00:16:53,120 --> 00:16:55,920
Epaileak ez du onartu
Leoren kontrako demanda.
206
00:16:56,600 --> 00:16:58,240
Ez omen dago nahikoa froga.
207
00:16:58,920 --> 00:17:01,000
Orduan ez da kartzelara joango?
208
00:17:01,560 --> 00:17:03,240
Hala ematen du.
209
00:17:03,800 --> 00:17:06,080
Benga, Naia, justu gabiltza.
Segi hortzak garbitzera.
210
00:17:06,200 --> 00:17:07,360
Bai zera! Ez da berandu.
211
00:17:07,680 --> 00:17:08,880
Naia, egin kasu.
212
00:17:09,160 --> 00:17:11,440
Bale, alde egitea nahi
baduzue, esan eta kitto.
213
00:17:11,840 --> 00:17:14,120
Baina eguerdian Wiian jolasten
utziko didazu, ezta?
214
00:17:14,600 --> 00:17:16,080
Zer negozio klase da hori?
215
00:17:16,480 --> 00:17:19,440
Ez dakizu ondo, honek ez du
ezer egiten debalde.
216
00:17:19,800 --> 00:17:23,320
Aizu, olentzerok ekarri bazidan,
erabiltzeko izango da, ez?
217
00:17:28,160 --> 00:17:30,400
Ea orain ezer txarrik
gertatzen ez den.
218
00:17:31,040 --> 00:17:35,120
Leok mendekua hartu nahiko du agian.
219
00:17:35,640 --> 00:17:36,760
Zuk uste?
220
00:17:37,240 --> 00:17:42,280
Salaketa jar dezake difamazioagatik
eta kalte-moralengatik.
221
00:17:51,800 --> 00:17:57,040
Uste nuen lasaiago hartuko zenituela
lan kontuak, baina oso oker nengoen.
222
00:17:58,240 --> 00:18:00,960
Hara ba! Kasu egingo dizut.
223
00:18:01,560 --> 00:18:04,960
Dena den, egunkari digitaletako datu
ekonomikoak begiratzen ari nintzen.
224
00:18:05,400 --> 00:18:08,480
Hala ere, neurria hartu behar
diozu, pixkanaka hasi.
225
00:18:09,040 --> 00:18:12,480
Arrazoi duzu, baina ontziolara
itzultzeak indaberritu egin nau.
226
00:18:12,840 --> 00:18:13,920
Hauxe behar nuen.
227
00:18:14,240 --> 00:18:15,600
Oso ondo ulertzen zaitut.
228
00:18:16,080 --> 00:18:18,640
Misioetara itzultzeko irrikaz
jarraitzen duzu, ezta?.
229
00:18:19,680 --> 00:18:21,880
Ez ezazu gaia aldatu,
zutaz ari ginen.
230
00:18:22,080 --> 00:18:23,240
Ados?
231
00:18:23,720 --> 00:18:26,000
Asko pozten nau
zu bizipozez ikusteak.
232
00:18:26,480 --> 00:18:29,120
Helburu bat daukazu berriro
eta oso ondo dago hori.
233
00:18:29,600 --> 00:18:32,720
Baina ez dut nahi berriz
estresarekin hasterik.
234
00:18:33,280 --> 00:18:36,640
Lasai, Ines, ondo ikasi dut lezioa.
235
00:18:37,120 --> 00:18:39,120
Ez naiz lanerako bakarrik biziko.
236
00:18:39,880 --> 00:18:44,240
Bizitzan, zorionez, lana baino
gauza askoz garrantzitsuagoak daude.
237
00:18:45,600 --> 00:18:47,200
Hartu dituzu pastillak?
238
00:18:47,720 --> 00:18:50,040
Badakizu zein tokatzen zaizun orain?
239
00:18:50,480 --> 00:18:54,920
Ez dizu ezerk ihes egiten, e?
Oraintxe hartzera nindoan.
240
00:18:57,360 --> 00:18:58,960
Ondo. Ondo?
241
00:18:59,360 --> 00:19:01,600
Nazka-nazka eginda nago
hainbeste pastilla hartzen!
242
00:19:01,920 --> 00:19:03,520
Ea noiz kentzen dizkidaten!
243
00:19:04,040 --> 00:19:08,640
Badakizu, medikuak esan arte. Hori,
behintzat, ez ahaztu inoiz ere.
244
00:19:09,120 --> 00:19:11,200
Behar-beharrezkoa duzu tronborik ez izateko.
245
00:19:11,720 --> 00:19:14,240
Odolbildu txiki horiek
desegiten lagunduko dizute.
246
00:19:14,600 --> 00:19:17,320
Lasai, Ines, ez dut ahazten.
247
00:19:19,160 --> 00:19:21,760
Ea ba... Kaka...!
248
00:19:22,200 --> 00:19:24,360
Lagunduko dizut.
249
00:19:28,040 --> 00:19:30,200
Bueno, banoa, berandutu
egingo zait bestela.
250
00:19:30,200 --> 00:19:32,360
Bai, noski, gero arte.
251
00:19:55,680 --> 00:19:57,800
Bada berririk?
252
00:19:58,680 --> 00:20:02,040
Hogei kilometro gehiago zabaldu da
bilaketa-eremua, baina...
253
00:20:02,040 --> 00:20:05,400
...ez, momentuz, ez da barririk.
254
00:20:05,800 --> 00:20:07,720
Gaur goizean zakurrekin
joatekoak ziren.
255
00:20:08,200 --> 00:20:11,000
Beno, behintzat bilaketa ez da eten.
256
00:20:11,520 --> 00:20:14,080
Jo, lurrak irentsi duela emoten du.
257
00:20:14,400 --> 00:20:16,080
Agertuko da, ez ezazu etsi, Nekane.
258
00:20:16,560 --> 00:20:21,000
Ez, jakina. Eta hemen, zer?
Baduzu beste zeozer?
259
00:20:21,560 --> 00:20:25,240
Bai, iritsi dira Rikardo Ojangurenen
analisien emaitzak.
260
00:20:25,800 --> 00:20:27,320
Zeintzuk?
261
00:20:27,320 --> 00:20:29,000
Hotelean hartutako laginenak.
262
00:20:29,320 --> 00:20:33,120
Biktimaren azkazaletan hartutako
epitelialak eta hoteleko langileei...
263
00:20:33,080 --> 00:20:37,600
...hartutako ADNak ez datoz bat.
Ezta kasu bakar batean ere.
264
00:20:39,560 --> 00:20:42,440
Horrek esan gura du hoteleko
langileak ez direla susmagarriak.
265
00:20:43,720 --> 00:20:46,600
Emaitzen arabera, ez dago loturarik.
266
00:20:47,480 --> 00:20:52,240
Hau da hau! Ez daukagu ezer. Bapez.
Hasierako puntu berberean gaude.
267
00:20:54,320 --> 00:20:56,440
A, Nekane, barkatu...
268
00:20:57,800 --> 00:21:02,320
Talde zientifikokoek Naroaren autoan
hartutakogauzak bidali dizkigute.
269
00:21:02,880 --> 00:21:05,400
Baina... agian, hau ez da momentua.
270
00:21:06,120 --> 00:21:07,640
Zatoz bulegora.
271
00:21:16,120 --> 00:21:17,440
Egun on, Mireia.
272
00:21:17,760 --> 00:21:19,280
Ez dakit nirekin gogoratuko zaren...
273
00:21:19,640 --> 00:21:21,400
Lukas, ezta?
-Bai.
274
00:21:22,160 --> 00:21:24,080
Asko pozten naiz zu ikusteaz.
Benetan?
275
00:21:24,640 --> 00:21:26,080
Jakina.
276
00:21:26,760 --> 00:21:30,480
Espero dut etxean egon zineneko
afari penagarria ez errepikatzea.
277
00:21:31,040 --> 00:21:35,160
Ez, noski, zurekin hitz egin nahi
nuen barkamena eskatzeko, baina...
278
00:21:35,440 --> 00:21:38,680
Uztagun, uztagun, bestela
dena okertuko duzu igual.
279
00:21:40,400 --> 00:21:44,000
Begira, ez zait gustatzen
gauzak erdipurdi uztea.
280
00:21:44,480 --> 00:21:47,080
Afaltzera gonbidatu nahi
zaituztet, zer gutxiago.
281
00:21:47,600 --> 00:21:50,160
Sentitzen dut, baina
emakume okupatua naiz.
282
00:21:50,680 --> 00:21:54,760
Malenekin hitz egin dut eta
ilusio betez dago. Jarri zuk eguna.
283
00:21:55,200 --> 00:21:58,360
Esan bezala, ez dut uste orain
momentu egokia denik.
284
00:21:59,560 --> 00:22:02,680
Begira, badakit orain egoera
ez dela oso samurra.
285
00:22:03,120 --> 00:22:04,880
Baina egin dezagun Malenengatik.
286
00:22:05,600 --> 00:22:07,880
Zuen artean ez duzue
sekreturik, ezta?
287
00:22:08,320 --> 00:22:09,280
Ez.
288
00:22:09,640 --> 00:22:11,760
Ba ez dakit grazia handirik
egiten didan gure etxeko kontuak...
289
00:22:11,720 --> 00:22:13,600
...zuk jakiteak.
290
00:22:14,480 --> 00:22:16,200
Malenen adopzioari buruz
ari bazara...
291
00:22:16,600 --> 00:22:18,200
Zer dakizu zuk horri buruz?
292
00:22:19,160 --> 00:22:21,720
Zuk esan bezala, hori
zuen kontua da.
293
00:22:22,200 --> 00:22:25,120
Eta berarekin zuzenean hitz egitea
duzue egokiena.
294
00:22:28,440 --> 00:22:30,000
Gero arte.
295
00:22:37,280 --> 00:22:38,880
Buskapina?.
296
00:22:39,360 --> 00:22:42,200
Bai, kopilotuaren eserleku
azpian aurkitu zuten.
297
00:22:42,680 --> 00:22:45,640
Nik dakidala Naroak
ez du holangorik hartzen.
298
00:22:46,320 --> 00:22:50,840
Minerako da buscapina.
Nor ete zegoen beragaz?
299
00:22:51,400 --> 00:22:53,840
Bueno, ez dago argi beste
inorekin ote zegoen.
300
00:22:54,600 --> 00:22:58,720
A ber, Euskal Herrian botika honen
errezeta jaso duten guztien...
301
00:22:58,680 --> 00:22:59,880
...zerrenda gura dut.
302
00:23:01,400 --> 00:23:03,280
Ez da erraza izango.
-Berdin dit!
303
00:23:03,040 --> 00:23:05,080
Non-nondik hasi behar dugu!
304
00:23:05,240 --> 00:23:06,360
Ados, berehala ekingo diogu.
305
00:23:07,360 --> 00:23:10,200
Bestalde, beste kontu bat daukat.
306
00:23:10,920 --> 00:23:14,880
Manta baten zuntzak aurkitu
omen dituzte autoaren maletategian.
307
00:23:18,080 --> 00:23:22,400
Ez zuten ba Naroa hilko...?
Jode, ez da posible...
308
00:23:22,360 --> 00:23:24,040
Nekane, ez ezazu
horrelakorik pentsatu.
309
00:23:24,560 --> 00:23:27,320
Ez dut gurata egiten, baina
burua oso arin joaten zait.
310
00:23:29,480 --> 00:23:35,040
Begira, barkatu hau esatea, eta
ez gaizki hartu, mesedez, baina...
311
00:23:34,960 --> 00:23:39,560
...ez dakit pertsonarik egokiena
zaren ikerketa hau gidatzeko.
312
00:23:41,680 --> 00:23:44,320
Zuk egin agindutakoa,
eta lehenbailehen!
313
00:23:44,640 --> 00:23:45,880
(TELEFONOA JOKA)
-Bai eta barkatu-
314
00:23:46,000 --> 00:23:48,160
Bai? Egon.
315
00:23:50,000 --> 00:23:52,320
Bale, ba, ekarri berehala.
316
00:23:53,720 --> 00:23:57,240
Kathy Suitzatik itzuli da.
Oraintxe dakarte.
317
00:23:57,600 --> 00:23:59,400
Zoaz zure egitekora eta
abisatuko dizut.
318
00:23:59,880 --> 00:24:01,120
Ados.
319
00:24:20,840 --> 00:24:23,480
Barkatu deitu gabe sartzea.
Ohitura, badakizu.
320
00:24:23,880 --> 00:24:26,040
Ahaztu egiten zait
hemen ari zarela lanean.
321
00:24:26,480 --> 00:24:29,160
Lasai, Ernesto, ateak zabalik lan
egitea gustatzen zait.
322
00:24:29,720 --> 00:24:32,360
Kafea prestatuko dut,
zuk ere nahi duzu?
323
00:24:32,840 --> 00:24:34,040
Ez, eskerrik asko.
324
00:24:37,920 --> 00:24:41,640
Eta, zertan ari zara orain?
Inportantea behar du.
325
00:24:42,080 --> 00:24:43,600
Ez zara ateratzen
egun osoan hemendik...
326
00:24:44,160 --> 00:24:48,600
Hilabete asko pasatu dut ontziolatik
kanpo eta eguneratu beharra daukat.
327
00:24:49,720 --> 00:24:52,600
Zuk, berriz, ederki aurreratuta
dauzkazu lan guztiak.
328
00:24:52,920 --> 00:24:54,720
Maiz ikusten zaitut-eta txokoan.
329
00:24:55,520 --> 00:24:57,400
Bo, hain maiz ere ez...
330
00:24:57,720 --> 00:25:01,480
Ez gaizki hartu. Miresgarria da
nola egokitu zaren gurera.
331
00:25:02,600 --> 00:25:05,720
Baina tira, ondo pentsatuta?
ulergarria da.
332
00:25:06,280 --> 00:25:08,920
Kontakturik onena egin
zenuen horretarako.
333
00:25:09,640 --> 00:25:12,040
Ez dakit zertaz ari zaren.
334
00:25:12,440 --> 00:25:16,040
Paulaz, noski. Harreman
estua zenuten, ezta?
335
00:25:17,440 --> 00:25:18,880
Ondo moldatzen gara, bai.
336
00:25:20,200 --> 00:25:23,000
Beraz, eguneratzen ari zara.
337
00:25:23,520 --> 00:25:28,080
Bai, pixkanaka ari naiz
lanari neurria hartzen.
338
00:25:28,520 --> 00:25:30,520
Laster egongo naiz lehengo mailan.
339
00:25:31,840 --> 00:25:33,080
Ederki.
340
00:25:33,560 --> 00:25:37,240
Ni ere zure eskolakoa naiz, ateak
zabalik lan egitea gustatzen zait.
341
00:25:37,640 --> 00:25:39,880
“Gardentasuna” gauza guztien gainetik.
342
00:25:38,320 --> 00:25:39,280
Jode!.
343
00:25:39,640 --> 00:25:43,680
Hori da. Zu ere bikain, estrategia
egokia erabiltzen beti ere.
344
00:25:44,080 --> 00:25:48,760
Saiatzen naiz... eta eskertzekoa
da zuk ere horrela ikustea.
345
00:25:49,760 --> 00:25:53,480
Nola ez? Denbora gutxi barru,
erabat murgilduta nagoenean...
346
00:25:53,400 --> 00:25:55,840
...orpoz orpo arituko gara
biok, ezta?
347
00:25:56,440 --> 00:25:58,880
Bai, noski. Gero arte, German.
348
00:25:59,320 --> 00:26:00,560
Gero arte, Ernesto.
349
00:26:02,960 --> 00:26:04,640
Kargatu al dituzue kamioiak?
350
00:26:04,640 --> 00:26:06,720
Bai, txikituta nago.
351
00:26:07,240 --> 00:26:10,560
Baina hori ez da okerrena, ez itzultzeko
esan didate.
352
00:26:11,000 --> 00:26:12,520
Ez nautela gehiago beharko.
353
00:26:12,720 --> 00:26:13,600
Zer ba?
354
00:26:14,160 --> 00:26:18,080
Ez dakit, baina ni baino gazteagoak
dira gehienak eta ni...
355
00:26:17,960 --> 00:26:20,320
...motelagoa ere, badakizu?
356
00:26:21,480 --> 00:26:26,040
Hago lasai, azkenerako bilatuko duk
eta hiretzako modu-moduko lana.
357
00:26:26,520 --> 00:26:28,520
Fardel galanta bihurtu
naiz familiarentzat.
358
00:26:28,880 --> 00:26:31,200
Ez ezak horrelakorik esan,
ez duk egia eta!
359
00:26:31,520 --> 00:26:34,160
Nola ezetz? Nire hanka sartzeak
galbidera eraman gaitu.
360
00:26:34,600 --> 00:26:36,880
Begira Alizia nolako saltsan
sartu dudan.
361
00:26:37,200 --> 00:26:39,240
Eta Joanak ere hotelean
hasi behar izan du.
362
00:26:39,720 --> 00:26:43,800
Aizak, Kandido, familia bat gaituk,
etaelkarri laguntzeko gaudek.
363
00:26:45,640 --> 00:26:47,600
Baina kale gorrian
geratu gara nire erruz!
364
00:26:48,040 --> 00:26:50,400
Zuk hartu gaituzulako, bestela...
365
00:26:51,080 --> 00:26:52,480
Eta ni berriro lanik gabe!
366
00:26:53,120 --> 00:26:57,280
Bueno, ez dituk oso garai onak
inorentzako. Hik ere badakik hori.
367
00:26:57,400 --> 00:27:00,040
Ni behintzat hutsaren hurrena
sentitzen naiz.
368
00:27:00,560 --> 00:27:03,360
Jode, Kandido, jarrera horrekin
ez goazak inora!
369
00:27:03,680 --> 00:27:07,320
Hago lasai nigatik, etxean hartu
zaituztet, eta zuenean bezala...
370
00:27:07,280 --> 00:27:08,520
...sentitzea nahi nikek.
371
00:27:09,480 --> 00:27:12,640
Baina ez da nire etxea, aita.
Zorretan nago denekin.
372
00:27:13,080 --> 00:27:17,800
Nirekin ez daukak inolako zorrik!
Alderantziz, mesede egin didazue.
373
00:27:18,200 --> 00:27:20,680
Oso bakarrik sentitzen ninduan,
Paulak alde egin ezkeroz.
374
00:27:21,480 --> 00:27:23,400
Gauza batek ez du bestea kentzen.
375
00:27:23,840 --> 00:27:27,320
Nik ulertzen dut zure egoera, baina
ulertu zuk ere nire sentimenduak.
376
00:27:27,720 --> 00:27:29,680
Familiari porrot egin diot.
377
00:27:30,240 --> 00:27:33,560
Kandido, entzun ezak ongi, e,
entzun ondo.
378
00:27:33,880 --> 00:27:37,320
Eta berriro esango diat, familia bat
gaituk, elkarri laguntzeko gaudek.
379
00:27:37,680 --> 00:27:40,280
Gainera, hik ere gauza bera
egingo huke gure lekuan,.
380
00:27:40,760 --> 00:27:44,600
Baliteke, baina nik neuk atera
nahi nuen nire familia aurrera.
381
00:27:45,160 --> 00:27:48,480
Eta aterako duk! Eta ez lotsatu
laguntza pixka bat jasotzeagatik.
382
00:27:49,120 --> 00:27:53,760
Hara, duela urtebete bakar-bakarrik
hengoen, lana ba huen, baina...
383
00:27:53,760 --> 00:27:57,800
...bakar-bakarrik. Orain, lanik ez,
baina familia osoa daukak hirekin.
384
00:27:58,240 --> 00:28:00,640
Alizia, alaba...
Ez al huen hori nahi?
385
00:28:02,440 --> 00:28:05,640
Ba benga, joder! Animo!
386
00:28:22,440 --> 00:28:24,680
Kaixo, Joana.
Kaixo, osaba.
387
00:28:25,040 --> 00:28:28,360
Paper batzuk sinatzera etorri naiz.
Zer moduz moldatzen zara hemen?
388
00:28:28,880 --> 00:28:31,440
Oraingoz, ondo.
Eskerrik asko berriz ere,.
389
00:28:31,720 --> 00:28:34,000
Tira, tira, ez duzu zertan. Gainera,
Naiak ere eman zizkidan.
390
00:28:34,000 --> 00:28:35,160
A bai??
391
00:28:35,600 --> 00:28:39,960
Bai. Dena den, ezer gutxi egin dut
zuengatik. Nahi baino gutxiago.
392
00:28:40,680 --> 00:28:42,000
Niretzat asko da ba.
393
00:28:42,400 --> 00:28:44,360
Beste postu batean jarri nahi
zintudan, baina oraingoz...
394
00:28:43,680 --> 00:28:44,640
...ez da posible izan.
395
00:28:45,640 --> 00:28:50,120
Berdin da, ez naiz gaizki moldatzen.
Gainera, ez al da dotorea uniformea?
396
00:28:50,440 --> 00:28:55,160
Bai, ederki gelditzen zaizu. Edozein
lanpostutan ondo egokitzen zara.
397
00:28:55,440 --> 00:28:56,600
Neska umila zara.
398
00:28:57,520 --> 00:28:59,800
Bueno, ez dakit hori
ona edo txarra den.
399
00:29:00,240 --> 00:29:02,240
Ona, Joana, ez izan zalantzarik.
400
00:29:03,280 --> 00:29:05,360
Eta? Zer moduz zabiltzate etxean?
401
00:29:05,800 --> 00:29:08,360
Ba ondo, eta aitonak ere
oso pozik dago.
402
00:29:08,800 --> 00:29:10,680
Ikusi egin behar zenuen nolako
gosaria prestatu digun gaur!
403
00:29:11,400 --> 00:29:13,240
Aitona? Zer, zuen etxean dago ala?
404
00:29:13,600 --> 00:29:17,120
Ez, bai zera! Geu gaude berean.
Ez zenekien?
405
00:29:17,520 --> 00:29:19,560
Ez ba! Ez dit inork ezer esan.
406
00:29:21,240 --> 00:29:22,760
Baina saldu egin dugu etxea.
407
00:29:23,160 --> 00:29:24,120
Saldu?
408
00:29:24,760 --> 00:29:27,760
Bai, eta Lukasek erosi du.
409
00:29:36,200 --> 00:29:38,360
Kaixo, ama. Kaixo, maitea.
410
00:29:42,800 --> 00:29:44,520
Zertan ari zara?.
411
00:29:46,600 --> 00:29:48,840
Neuk ere jakingo banu...! Lan bila.
412
00:29:50,200 --> 00:29:51,840
Zertan nahi duzu lan egin?
413
00:29:53,080 --> 00:29:55,680
Bueno, nik berez, idazkari
ikasketak egin nituen.
414
00:29:56,200 --> 00:29:59,480
Baina ez dut horretan sekula lanik
egin . Ostalaritzan ibili naiz beti.
415
00:30:00,040 --> 00:30:02,640
Orduan, zergatik ikasi
zenuen idazkaritza?
416
00:30:03,120 --> 00:30:07,160
Ba gustatzen zitzaidalako, baina ez
nuen lanik lortu horretan...
417
00:30:07,120 --> 00:30:10,000
...eta orain, gauzak
asko aldatu dira.
418
00:30:10,320 --> 00:30:11,960
Ez dut nire burua ikusten
idazkari bezala, egia esan.
419
00:30:12,600 --> 00:30:13,840
Zergatik ez?
420
00:30:14,440 --> 00:30:18,040
Jendea ni baino prestatuago dago:
hizkuntzak, informatika... Badakizu.
421
00:30:18,520 --> 00:30:20,360
Galduta egongo nintzateke.
422
00:30:20,720 --> 00:30:23,880
Ia. Eta prestatuta egoteko, zer
egin behar da? Beti ikasten egon?
423
00:30:24,560 --> 00:30:26,200
Ba bai, gutxi gorabehera bai.
424
00:30:26,560 --> 00:30:27,720
A ze rolloa!
425
00:30:27,840 --> 00:30:30,040
Ez. Lanak aldatu egiten dira.
426
00:30:30,520 --> 00:30:33,400
Eta guk ere egokitu egin behar dugu
atzean geratu nahi ez baduzu.
427
00:30:33,800 --> 00:30:35,640
Eboluzionatzea, deitzen zaio horri.
428
00:30:35,640 --> 00:30:39,800
Ba, saiatu. Ikasi pixkat, segituan
aurkituko duzu idazkari lan bat.
429
00:30:40,280 --> 00:30:41,960
Eskertzen ditut zure animuak.
430
00:30:42,600 --> 00:30:46,040
Baina ez daukat astirik ikasten
hasteko, lana aurkitu behar dut.
431
00:30:47,320 --> 00:30:49,160
Ama... Zer?
432
00:30:49,600 --> 00:30:51,520
Egon zara aitatxo Germanekin?
433
00:30:52,240 --> 00:30:54,520
Duela egun batzuk ez. Zer ba?
434
00:30:55,000 --> 00:30:57,920
Lehengoan erdi itsu geratu zen.
435
00:31:00,960 --> 00:31:03,160
Erdi itsu? Baina zer diozu?
436
00:31:03,560 --> 00:31:06,640
Lasai, ospitalera joan zen,
eta orain sendatuta dago.
437
00:31:07,120 --> 00:31:08,840
Eta zergatik ez zenidan ezer esan?
438
00:31:09,320 --> 00:31:12,520
Ahaztu egin zitzaidan.
Hainbeste gauza gertatu dira...
439
00:31:14,400 --> 00:31:20,840
Ia... Bueno, berdin dio.
Lagunduko didazu mahaia jartzen?
440
00:31:21,280 --> 00:31:22,600
Bai.
441
00:31:32,280 --> 00:31:33,200
Kaixo, Ibi.
442
00:31:33,600 --> 00:31:35,080
Aita etxean da?
443
00:31:35,520 --> 00:31:37,480
Ba ez, ez da iritsi oraindik.
Bakarrik nago.
444
00:31:38,160 --> 00:31:43,000
Eta non dago? Goizean ez zegoen,
eta orain ere ez.
445
00:31:43,440 --> 00:31:46,280
Ai, ba ez dakit.
Zer moduz "instian"?
446
00:31:48,880 --> 00:31:52,000
Zer gertatzen da. Itxaso
Zerbait bai, ezta?
447
00:31:52,320 --> 00:31:53,560
Qué va, mi amol, zergatik?
448
00:31:54,080 --> 00:31:55,240
Ez dakizulako disimulatzen.
449
00:31:55,920 --> 00:31:59,440
Esan egia, zer gertatzen da?
Non dago aita?
450
00:32:00,640 --> 00:32:01,960
Segituan etorriko da.
451
00:32:02,240 --> 00:32:03,840
Baina non dago, joder?!
452
00:32:04,440 --> 00:32:08,600
Ok. Mirenek eta zure nebek
auto-istripu bat izan dute.
453
00:32:08,920 --> 00:32:10,760
Zer?!!
-Baina trankil.
454
00:32:11,440 --> 00:32:13,160
Eta nola daude? non daude?
455
00:32:13,640 --> 00:32:16,280
Ospitalean daude, baina ondo daude.
Ez zaie ezer larririk gertatu.
456
00:32:16,600 --> 00:32:17,520
Banoa ospitalera!
457
00:32:17,960 --> 00:32:21,320
Xanet! Ai, Xanet, ondo zaude?
458
00:32:21,720 --> 00:32:23,080
Bai.
459
00:32:22,600 --> 00:32:23,840
Benetan?
-Baietz.
460
00:32:24,080 --> 00:32:26,400
Baina amari ebakuntza bat egin behar
diote eta ospitalean geratu da.
461
00:32:27,040 --> 00:32:27,800
Senitzen dut...
462
00:32:28,080 --> 00:32:29,400
Lasai, ahal zenuena egin duzu.
463
00:32:30,000 --> 00:32:31,760
Eta Jokin?
464
00:32:32,240 --> 00:32:34,600
Lasai, Jokin ondo dago.
465
00:32:34,600 --> 00:32:38,840
Baina zergatik ez da zuekin etorri?
Zerbait gertatu zaio...
466
00:32:39,280 --> 00:32:42,040
Ez, Ibi, lasai. Jokin
ondo dago, benetan.
467
00:32:42,480 --> 00:32:44,720
Nahiago izan du Donostiara joan,
Bere pisukideekin.
468
00:32:45,200 --> 00:32:47,120
Sinisten ez badidazu, deituiozu.
469
00:32:47,520 --> 00:32:49,160
Egia da. Pisura joan da.
470
00:32:53,040 --> 00:32:57,640
Benga, lasai, dena ondo dago.
Elkarrekin gaude.
471
00:33:04,720 --> 00:33:07,080
Harrituta utzi nau Joanak.
472
00:33:07,600 --> 00:33:10,080
Lehenengo, zure etxean daudela,
eta gero, zer eta Lukasek...
473
00:33:10,080 --> 00:33:11,320
...erosi duela haien etxea.
474
00:33:12,440 --> 00:33:13,880
Nola ez dit inork ezer esan?
475
00:33:14,360 --> 00:33:17,440
Bai, German, bai, arrazoi daukak,
neronek esan behar nian.
476
00:33:17,960 --> 00:33:21,760
Baina hain azkar gertatu duk dena...
Ez diat denborarik hartu.
477
00:33:22,280 --> 00:33:24,560
Mesedez, aita, telefono
dei bat aski da.
478
00:33:24,920 --> 00:33:26,120
Bai, halaxe duk, bai.
479
00:33:26,560 --> 00:33:28,840
Eskerrak ez dudan kalean jakin.
Gaitzerdi...
480
00:33:29,560 --> 00:33:33,640
Bai, barkaidak, baina esan diat.
481
00:33:34,120 --> 00:33:37,720
Aurrekoan, etxea eskaini nioan
Kandidori eta berak ezetz.
482
00:33:38,160 --> 00:33:40,000
Eta gero egun batetik bestera
baietz.
483
00:33:40,640 --> 00:33:42,280
Hori bai, sinesten dizut.
484
00:33:42,640 --> 00:33:45,920
Ez dik amore eman nah izan
egoerak gaina hartu dien arte.
485
00:33:46,040 --> 00:33:48,880
Seguru.
Ederki kostatu zaiok.
486
00:33:49,560 --> 00:33:53,120
Lasaiago gelditzen naiz
zure etxean daudela jakinda.
487
00:33:53,920 --> 00:33:55,880
Eta, hi zer?? Zer moduz ontziolan?
488
00:33:56,520 --> 00:33:58,400
Bueno, martxa hartzen oraindik.
489
00:33:58,800 --> 00:34:02,120
Eta egia esan behar badut,
nahiko petrala dabil giroa.
490
00:34:03,320 --> 00:34:05,120
Ernesto hire aurka jarri duk, ala?
491
00:34:05,560 --> 00:34:08,440
Ez du zuenean nire aurka egiten,
baina zelatan ditut biak.
492
00:34:08,920 --> 00:34:10,320
Eta hori?
493
00:34:10,720 --> 00:34:14,480
Aurrekoan boikoteatu egin nien ia
itxia zuten makina baten salmenta...
494
00:34:14,440 --> 00:34:16,280
...eta ez dira nitaz fidatzen.
495
00:34:17,520 --> 00:34:21,280
Zer salmenta? Ez didak ezer aipatu.
Zer kontu guk hori?
496
00:34:23,000 --> 00:34:26,720
Huskeria bat izan zen,
baina ez zitzaien gehiegi gustatu.
497
00:34:28,720 --> 00:34:33,520
Ederki, German. Ikusten diat, bai,
ez duk negoziotarako sena galdu.
498
00:34:34,120 --> 00:34:37,440
Heuk ikusiko duk nola jokatu.
499
00:34:37,320 --> 00:34:41,920
Beharko! Haiek ez dira nirekin
fidatzen eta ni gutxiago beraiekin.
500
00:34:42,760 --> 00:34:44,600
Lukasekin ere ez haiz fidatzen ala?
501
00:34:45,080 --> 00:34:47,360
Ez ba. Ernestorekin itsututa dago.
502
00:34:47,640 --> 00:34:49,440
Ba esaiok ez dela parte onekoa!
503
00:34:49,520 --> 00:34:51,160
Saiatu naiz, baina alferrik.
504
00:34:51,560 --> 00:34:53,840
Neronek esango zioat.
Niri kasu egingo zidak.
505
00:34:54,320 --> 00:34:55,920
Ez, aita, ez dizu kasurik egingo.
506
00:34:56,480 --> 00:34:59,120
Gainera, Ernestori kontatuko lioke,
eta hori ez da batere ona...
507
00:34:59,000 --> 00:35:00,160
...nire planarentzat.
508
00:35:01,160 --> 00:35:02,400
Nola zoak?
509
00:35:02,800 --> 00:35:05,240
Bueno, oraingoz ondo doa kontua.
510
00:35:05,800 --> 00:35:09,440
Fermin Markezi gaur bidali diot
kontra-eskaintza.
511
00:35:09,800 --> 00:35:11,360
Bere erantzunaren zain nago.
512
00:35:11,880 --> 00:35:13,040
Zer espero duk?
513
00:35:14,200 --> 00:35:16,480
Onartzen badu, Lukas
konbentzitu ahal izango nuke.
514
00:35:17,440 --> 00:35:19,320
Konturatuko da ontziolak
aurrera egin dezakeela.
515
00:35:19,640 --> 00:35:21,080
Ez dagoela bere azkenetan.
516
00:35:21,440 --> 00:35:25,640
Bejondeiala, German, oso ondo!
Ea gauzak horrela gertatzen diren!
517
00:35:26,080 --> 00:35:28,840
Nik lagundu nahi nikek,
baina ez zakiat nola.
518
00:35:29,240 --> 00:35:31,120
Nahikoa egiten duzu.
519
00:35:31,600 --> 00:35:34,600
Une honetan Ines eta zu
zarete nire babesik handiena.
520
00:35:40,200 --> 00:35:42,800
Ez, ez dugu ezer aterako
futbolari horren aurka.
521
00:35:43,280 --> 00:35:47,520
Lehen ere egin izan dit mesederen
bat eta zor diot hainbeste.
522
00:35:48,680 --> 00:35:51,880
Bai, bai, bai. Gorde
artxiboan oraingoz, e?
523
00:35:52,400 --> 00:35:54,000
Bai, gero arte.
524
00:35:59,640 --> 00:36:01,720
Apa, hemen naiz.
-Garaiz zatoz.
525
00:36:02,320 --> 00:36:04,600
Zerbait hartu nahi?
-Ez, eskerrik asko.
526
00:36:05,080 --> 00:36:07,520
Zergatik geratu gara hemen?
Ezin genuen bulegoan hitz egin?
527
00:36:08,160 --> 00:36:10,280
Zure aita egun osoan
han sartuta egonda? Ez, ez.
528
00:36:10,800 --> 00:36:12,760
Gainera, hormek ere
entzun egiten dute.
529
00:36:13,280 --> 00:36:15,400
Eta hori? Zerbait gertatu zaizu berarekin?
530
00:36:15,920 --> 00:36:19,120
Ez dakit zertan dabilen, egun osoa
han sartuta.
531
00:36:20,440 --> 00:36:22,640
Zer uste duzu, zerbait
ezkutatzen ari dela?
532
00:36:22,600 --> 00:36:23,840
Hala esango nuke.
533
00:36:24,320 --> 00:36:29,040
Lehen ere, ustekabean sartu naiz
eta agiriak gordetzen hasi da.
534
00:36:29,800 --> 00:36:34,320
Badu jokaldiren bat.
Ezer onik ez, seguru.
535
00:36:35,840 --> 00:36:38,360
Zer nahi duzu? Nik zerbait egitea?
536
00:36:39,080 --> 00:36:42,160
Bai, niri, galdetuta ere,
ez dit ezer kontatuko.
537
00:36:42,520 --> 00:36:44,600
Zertan dabilen jakin behar duzu.
538
00:36:45,040 --> 00:36:48,680
Beldur naiz barrabeskeriaren bat
prestatzen ari ote den.
539
00:36:49,680 --> 00:36:52,720
Ba ez pentsa nirekin
konfiantza handirik duenik.
540
00:36:53,280 --> 00:36:56,320
Agian ez, baina zuretzat
errazagoa da beregana hurbiltzea.
541
00:36:57,640 --> 00:37:01,360
Sar zaitez bere ordenagailuan.
Begiratu zertan dabilen.
542
00:37:04,480 --> 00:37:06,720
Konforme, saiatuko naiz.
543
00:37:07,320 --> 00:37:09,600
Ez didazu sekula hutsik egin.
544
00:37:10,000 --> 00:37:11,520
Ez nuke nahi.
545
00:37:12,520 --> 00:37:16,480
Zergatik ez zatozte asteburu honetan
Bakeirara biok... Malen eta biok.
546
00:37:16,600 --> 00:37:17,680
Laurok?
547
00:37:18,040 --> 00:37:20,000
Bai, familia osoa elkarrekin.
548
00:37:20,800 --> 00:37:22,480
Zer, arazoren bat?
549
00:37:22,800 --> 00:37:25,240
Ez, bai zera. Gustura joango naiz.
550
00:37:25,560 --> 00:37:28,320
Ederki. Utzi dena
nire kontu.
551
00:37:29,040 --> 00:37:32,320
Bai. Bueno, ba banoa.
Malenekin gelditu naiz.
552
00:37:32,440 --> 00:37:36,000
Zoaz, ez ezazu zain eduki. Bestela,
muturrak izango dituzu egun osoan.
553
00:37:36,080 --> 00:37:37,880
Bai, badakit. Tira, gero arte.
554
00:37:37,840 --> 00:37:39,920
Bai, gero arte.
555
00:37:58,400 --> 00:38:01,000
E, aizu, guapa! Hori nirea da!
556
00:38:01,520 --> 00:38:04,680
A... Nik antzekoa daukat
eta nahastu egin naiz.
557
00:38:05,000 --> 00:38:09,320
Ya, seguru. Eta hau
zure neurrikoa da, ezta? ¡Venga ya!
558
00:38:10,080 --> 00:38:12,680
Ze ondo, arropa
jasotzen ari zarete, e?
559
00:38:13,200 --> 00:38:14,520
Bai, gelara eramango dut.
560
00:38:14,600 --> 00:38:16,760
Oso ondo. Ba mesedez,
eraman Xaneten maindireak ere.
561
00:38:17,160 --> 00:38:18,840
Bale, eta lagunduko diot
ohea egiten.
562
00:38:19,480 --> 00:38:20,800
Eskerrik asko.
563
00:38:23,000 --> 00:38:25,640
Zu zer? Ezin duzu hobeto tratatu?
564
00:38:26,080 --> 00:38:28,240
Hobeto? Beti ari da probokatzen.
565
00:38:28,560 --> 00:38:31,480
Ahalegin bat egin behar dugu. Hemen
suposatzen da heldua zu zarela.
566
00:38:31,240 --> 00:38:32,680
Ezetz, Leo, ez duela merezi.
567
00:38:33,440 --> 00:38:37,160
Jolin, lagundu egin beharko diogu,
ez? Ulertu egin beharko dugu...
568
00:38:37,440 --> 00:38:41,200
Oso haurtzaro gogorra izan du.
Eta ez ahaztu amari gertatu zaiona.
569
00:38:41,160 --> 00:38:42,240
Amaordeari.
570
00:38:42,560 --> 00:38:44,080
Bueno, ama balitz
bezala maite du!
571
00:38:45,160 --> 00:38:48,440
Ok, nahi duzuna, baina bizitzak
gaizki tratatu duelako...
572
00:38:48,440 --> 00:38:49,680
...ez diogu edozer gauza onartuko.
573
00:38:50,440 --> 00:38:51,800
Itxaso.
Zer?
574
00:38:52,240 --> 00:38:55,200
Zu Kubatik etorri zinenean ere,
ez zinen aingerutxo bat, e?
575
00:38:55,520 --> 00:38:59,280
Eta horregatik ez zintugun baztertu,
alderantziz,lagundu egin genizun.
576
00:38:59,560 --> 00:39:00,800
O eso creo yo.
Baietz.
577
00:39:01,160 --> 00:39:03,320
Ba orduan berak ere
mereziko du aukera bat, ez?
578
00:39:05,880 --> 00:39:11,520
Itxaso, bere benetako amak
baztertu zuela sentitu zuen.
579
00:39:12,520 --> 00:39:16,240
Eta gero, familia bat osatua zuela
uste zuenean, banandu egin dira.
580
00:39:16,400 --> 00:39:17,920
Jolin, gogorra izango da, ez!
581
00:39:18,560 --> 00:39:19,600
Lo entiendo.
582
00:39:20,880 --> 00:39:25,800
Badakit, zuk ere oso gaztetan
galdu zenituen gurasoak.
583
00:39:27,280 --> 00:39:30,600
Ados, hemendik aurrera
hobeto zainduko dut.
584
00:39:31,640 --> 00:39:36,320
Eskerrik asko. Ibik guztion laguntza
beharko du aurrera egiteko, e?
585
00:39:48,240 --> 00:39:50,080
Abel...
586
00:39:51,560 --> 00:39:53,320
Baretu al haiz?
587
00:39:54,520 --> 00:39:57,280
Lepo aldea minberatuta
zaukaat oraindik.
588
00:39:57,640 --> 00:40:01,880
Baina ez diat kontuan hartuko:
lagun zaharrak gaituk eta...
589
00:40:01,840 --> 00:40:04,160
...bolada txarra pasatzen ari haiz.
Bazekiat...
590
00:40:07,520 --> 00:40:09,440
Lasaitu hadi, motel!
591
00:40:10,080 --> 00:40:12,520
Urteetako adiskidetasunak
ez dik ezer balio?
592
00:40:13,160 --> 00:40:15,320
Gu ez gaituk adiskideak.
593
00:40:15,880 --> 00:40:18,240
Nik ahaztu diat, ba,
lehengo egunekoa.
594
00:40:21,040 --> 00:40:24,920
Ea Paula lehenbailehen etortzen den,
eta lasaitzen haizen.
595
00:40:25,440 --> 00:40:29,360
Kabroia! Hire erruz
joan zuan, seguru.
596
00:40:29,960 --> 00:40:32,440
Egin zidana ezin jasan,
eta alde egingo zian.
597
00:40:33,080 --> 00:40:37,880
Oso oker habil. Behin eta berriz
esan nioan, hiregana itzultzeko.
598
00:40:38,480 --> 00:40:40,320
Huraxe zela bere lekua.
599
00:40:45,440 --> 00:40:47,800
Nazka ematen didak!
600
00:41:01,560 --> 00:41:03,440
Eskerrik asko.
601
00:41:06,800 --> 00:41:09,000
Hi, zer duk hori?
602
00:41:09,640 --> 00:41:13,200
Edari makrobiotiko bat. Zer,
nahi duk probatu, ala?
603
00:41:13,520 --> 00:41:17,360
Ez, ez, ez... Hori ez duk izango
hire bazkaria, ezta?
604
00:41:18,080 --> 00:41:20,560
Ba bai. Gero sagar bat jango diat.
605
00:41:21,040 --> 00:41:24,200
Eta edateko, beste proteinadun
edari osasungarri bat.
606
00:41:24,800 --> 00:41:26,240
Hiretzat dena.
607
00:41:26,600 --> 00:41:29,840
Zer, hori hobea delakoan, ala?
608
00:41:30,440 --> 00:41:31,920
Jateko modukoa zagok, behintzat.
609
00:41:32,320 --> 00:41:36,800
Bai, itxuraz bai, baina gero
kaloriaz beteta egongo duk.
610
00:41:37,240 --> 00:41:40,040
A, eta auskalo zenbat
grasa saturatu daukan...
611
00:41:42,760 --> 00:41:43,680
Bale...
612
00:41:44,280 --> 00:41:46,000
Nigatik jan lasai,e?
613
00:41:46,320 --> 00:41:52,040
Ez, ez, jan diat nahikoa. Bueno,
eta zer moduz gauzak hemen?
614
00:41:52,600 --> 00:41:54,320
Bueltatu gaituk betiko martxara?
615
00:41:54,640 --> 00:41:56,520
Bagoazak poliki-poliki.
616
00:41:56,880 --> 00:42:01,480
Hori bai, gaur be bi kazetarik
deitu ditek informazio eske.
617
00:42:02,120 --> 00:42:03,800
Ez zieat ezer esan, noski.
618
00:42:04,320 --> 00:42:06,560
Ondo egin duk. Ez zaiguk komeni
horrelako publizitaterik.
619
00:42:07,520 --> 00:42:08,760
Ba goxoak jarri dituk...
620
00:42:09,360 --> 00:42:12,560
Hor konpon. Zenbat eta gutxiago
hitz egiten kontu horretaz, hobeto.
621
00:42:13,000 --> 00:42:15,320
Interesa gutxituz joango duk
eta azkenean dena ahaztu.
622
00:42:15,760 --> 00:42:17,200
Barkatu, Koldo.
623
00:42:17,160 --> 00:42:19,520
Hara, ez duzue
elkar ezagutzen, ezta?
624
00:42:19,800 --> 00:42:21,080
Ez, telefonoz bakarrik.
625
00:42:21,520 --> 00:42:23,440
Karla, German; German, Karla.
626
00:42:23,120 --> 00:42:24,280
Kaixo
627
00:42:24,560 --> 00:42:26,200
Kaixo, asko pozten naiz.
Baita ni ere.
628
00:42:26,200 --> 00:42:27,720
Zer, lan eta lan?
Beharko.
629
00:42:28,400 --> 00:42:32,760
Barkatu eten izana. Koldo, hemen
daukazu abenduko irabazien agiria.
630
00:42:33,200 --> 00:42:34,440
Egin duzu, ala?
631
00:42:35,040 --> 00:42:38,160
Bai. Ondo egotea espero dut.
632
00:42:38,600 --> 00:42:40,000
Bai, bai, begiratuko dugu.
633
00:42:40,360 --> 00:42:42,600
Gero esan zer iruditu zaizun, mesedez.
634
00:42:43,000 --> 00:42:43,960
Esango dizut.
635
00:42:44,520 --> 00:42:47,160
Utzi egingo zaituztet.
Asko pozten naiz.
636
00:42:47,480 --> 00:42:48,840
Baita ni ere.
637
00:42:51,960 --> 00:42:54,880
Bueno, zer moduz zabilek?
638
00:42:55,320 --> 00:43:01,880
Zer esango diat? Langilea duk,
atsegina eta azkarra.
639
00:43:02,280 --> 00:43:04,520
Ez zagok gehiago eskatzerik.
640
00:43:30,080 --> 00:43:32,200
Hara, hemen zaude.
641
00:43:33,760 --> 00:43:34,600
Kaixo.
642
00:43:35,080 --> 00:43:39,040
Pozten naiz zu etxean ikusteaz.
Gaur hemen egingo duzu lo?
643
00:43:39,640 --> 00:43:42,720
Ez zait gustatzen gaua etxetik
kanpo pasatzea , badakizu.
644
00:43:43,400 --> 00:43:45,840
Niri ere ez nirekin
garbi ez jokatzea.
645
00:43:46,400 --> 00:43:49,360
Malen, minik ez ematearren
gorde nizun amarena.
646
00:43:49,720 --> 00:43:51,560
Ez nuen sufritzerik nahi.
647
00:43:52,040 --> 00:43:55,720
Eta orain, zergatik ez didazu
esaten nor zen?
648
00:43:57,240 --> 00:44:00,600
Jakin egin behar dut. Aita, mesedez!
649
00:44:00,680 --> 00:44:04,200
Zertarako, Malen, zertarako?
Hilda dago, esan nizun.
650
00:44:04,640 --> 00:44:08,680
Zenbat eta gutxiago jakin, hobe.
Sinistu idazu
651
00:44:13,320 --> 00:44:14,840
Gero arte, polita.
652
00:44:19,920 --> 00:44:21,560
Kaixo, maitea.
653
00:44:22,560 --> 00:44:25,200
Pitxien katalogo berria
bidali didate. Ikusi nahi?
654
00:44:30,640 --> 00:44:32,400
Oso politak.
655
00:44:33,000 --> 00:44:36,360
Oso politak? Hori da
esan behar duzun gauza bakarra?
656
00:44:37,480 --> 00:44:39,520
Ikusgarriak dira!.
657
00:44:40,120 --> 00:44:42,760
Nik sekula ezingo nuke
horrelako ezer egin.
658
00:44:43,200 --> 00:44:45,000
Ez daukat zuk daukazun talentua.
659
00:44:45,680 --> 00:44:48,680
Hor antzematen da ez
garela benetako ama-alabak.
660
00:44:52,040 --> 00:44:57,400
Barkatu, ez nuen hori esan behar.
661
00:45:00,000 --> 00:45:07,960
Ama, gauza bat. Zuk bazenekien
aitak maitale bat izan zuela?.
662
00:45:09,920 --> 00:45:13,400
Ez. Duela gutxi jakin dut.
663
00:45:14,640 --> 00:45:17,800
Eta jakin zenuenean,
nola sentitu zinen?
664
00:45:20,000 --> 00:45:26,560
Gaizki, oso gaizki, baina ezin gara
geratu aurrera egin gabe.
665
00:45:26,920 --> 00:45:28,640
Zer irabazten dugu horrekin?
666
00:45:29,400 --> 00:45:34,760
Nik erantzunak behar ditut. Nire ama
biologikoa nor zen jakin.
667
00:45:36,240 --> 00:45:39,480
Eta ez pentsatu horregatik
gutxiago maiteko zaitudanik.
668
00:45:40,040 --> 00:45:44,400
Beti izango zara nire ama
eta beti-beti maiteko zaitut.
669
00:45:45,840 --> 00:45:49,760
Nik ere bai zu, laztana. Ikaragarri.
670
00:45:50,120 --> 00:45:55,120
Ulertzazu, egia jakin behar dut,
eta aitak ez dit ezer esan nahi.
671
00:45:55,600 --> 00:45:59,320
Neuk ere ez dakit nor zen
zure ama. Sinestu idazu.
672
00:45:59,680 --> 00:46:02,760
Sinesten dizut, baina aita
konbentzitzen lagundu behar didazu.
673
00:46:04,520 --> 00:46:07,400
Baina nola? Ez da
batere erraza izango.
674
00:46:07,480 --> 00:46:09,760
“Ama”, mesedez, egin nigatik.
675
00:46:11,920 --> 00:46:14,520
Konforme, ahal dudana egingo dut.
676
00:46:14,960 --> 00:46:16,840
Eskerrik asko.
677
00:46:17,160 --> 00:46:18,760
Bana ez dizut ezer agintzen.
678
00:46:19,200 --> 00:46:20,880
Zuk nahi duzun guztia lortzen duzu.
679
00:46:21,360 --> 00:46:23,640
Tira, eta orain, Bilbora,
erosketak egitera!
680
00:46:23,760 --> 00:46:25,040
Bilboraino?
-Bai.
681
00:46:25,240 --> 00:46:27,920
Arralden nahiago. Fitxatuta
ditut bi denda.
682
00:46:30,280 --> 00:46:33,400
Nik ez dut zerikusirik
Rikardoren heriotzarekin.
683
00:46:34,760 --> 00:46:37,800
Eta zer gura duzu, nik
hori beste barik sinestea?
684
00:46:38,800 --> 00:46:40,480
Gertatu zenean, kanpoan nengoen.
685
00:46:40,520 --> 00:46:43,240
Esan diet ekarri nauten ertzainei ere.
686
00:46:43,680 --> 00:46:46,600
Koartada daukat, eta lekukoak ditut.
687
00:46:48,200 --> 00:46:54,200
Badakit, baina Rikardo hil zuten
egunean bertan abioia hartu zenuen.
688
00:46:54,440 --> 00:46:57,360
Agian, dena oso ondo prestatuta
utzi zenuen.
689
00:46:58,080 --> 00:46:59,640
Zer esan nahi duzu?
690
00:47:00,600 --> 00:47:04,800
Nahikoa zenuen morroi bati
hiltzeko agindua emotea.
691
00:47:04,720 --> 00:47:09,640
Nik ez nuen hil eta gutxiago
hiltzeko agindua eman.
692
00:47:10,400 --> 00:47:13,360
Ba susmo guztiek zugana garamatzate.
693
00:47:13,920 --> 00:47:19,160
Batetik, txantajea egin zenion, eta
bestetik, hil zuten...
694
00:47:19,120 --> 00:47:21,680
...gau hartan bertan Suitzara
alde egin zenuen.
695
00:47:22,800 --> 00:47:24,720
Susmagarria, behintzat, bada.
696
00:47:28,240 --> 00:47:30,480
Semea ikustera joan nintzen.
697
00:47:31,160 --> 00:47:34,880
Ia, baina horrek ez ditu
gauzak aldatzen.
698
00:47:34,920 --> 00:47:36,480
Zeren zain zaude?
699
00:47:36,840 --> 00:47:40,760
Nire aurka benetako frogarik
badaukazu, atxilotu nazazu!
700
00:47:43,840 --> 00:47:45,440
Itxaron!
701
00:47:48,880 --> 00:47:54,640
Txantajearena egia da,
baina nik ez nuen hil.
702
00:47:56,240 --> 00:47:59,680
Dirua zen beragandik
nahi nuen bakarra.
703
00:48:00,040 --> 00:48:02,240
Zertarako hil? Ez du zentzurik.
704
00:48:03,040 --> 00:48:06,320
Beharbada ez, baina oraintxe bertan
aitortu duzunagaz...
705
00:48:06,240 --> 00:48:07,680
...nahikoa da zu atxilotzeko.
706
00:48:09,760 --> 00:48:17,560
Ez dago abokaturik aurrean, eta
ez dut aitorpenik sinatu.
707
00:48:17,560 --> 00:48:21,480
Beraz, dena ukatuko dut.
708
00:48:23,240 --> 00:48:28,680
Galduta zaudete, norabide
okerretik zoazte.
709
00:48:29,560 --> 00:48:34,320
Ia, eta nondik jo beharko
genuke, ba, zure ustez?
710
00:48:34,720 --> 00:48:40,080
Arrasto bat emango dizut: Rikardo
politika munduan gora zihoan...
711
00:48:40,040 --> 00:48:44,840
...baina bidean etsairen bat
topatu zuen.
712
00:48:46,120 --> 00:48:49,280
Zergatik ez diozu galdetzen
Itxasori?
713
00:48:50,200 --> 00:48:52,480
Itxasori? Zergatik berari?
714
00:48:53,120 --> 00:48:55,600
Zuk eta nik baino gehiago daki.
715
00:48:56,080 --> 00:49:00,680
Mezuena gertatu eta gero,
berriro egon zen Rikardorekin.
716
00:49:02,240 --> 00:49:03,680
Ez dut uste.
717
00:49:04,200 --> 00:49:05,880
Ba ni seguru nago.
718
00:49:06,120 --> 00:49:07,360
Zergatik?
719
00:49:07,720 --> 00:49:09,760
Galdetu Itxasori.
720
00:49:20,920 --> 00:49:23,600
Kaixo, Itxaso, atera
ur botila bat, mesedez.
721
00:49:24,480 --> 00:49:26,800
Zer moduz?
-Va mal.
722
00:49:27,440 --> 00:49:30,080
Kevin Madrilen, anaiaren ezkontzan,
eta ni hemen explotada...
723
00:49:30,080 --> 00:49:31,760
...txanda guztiak egiten.
¿Qué te parece?.
724
00:49:32,680 --> 00:49:34,760
Ba bueltan badakin,
eskatu opor egun batzuk.
725
00:49:35,440 --> 00:49:39,480
Bai, atzo gauean hitz egin nuen
Kevinekin eta norbait hartuko du.
726
00:49:40,240 --> 00:49:42,080
Así que, bueno, ni tan mal...
727
00:49:42,760 --> 00:49:44,200
Orduan ez hadi hainbeste kexatu!
728
00:49:44,840 --> 00:49:48,280
Baina hainbeste lan,
bi euro ziztrin irabazteko...!
729
00:49:49,040 --> 00:49:52,760
Etxe bat alokatzeko ere ez daukat.
No como otros...
730
00:49:53,560 --> 00:49:56,680
Nork esan din?
-Joanak. Zuk ez desde luego.
731
00:49:57,640 --> 00:50:01,520
Oso azkar gertatu dun, di-da batean.
Eta ez damutzea espero dinat.
732
00:50:01,640 --> 00:50:02,800
Eta egin behar zenuen txaleta, zer?
733
00:50:03,360 --> 00:50:06,240
Luze joko din: oraindik ez dinat
eraikitzeko baimena lortu.
734
00:50:06,240 --> 00:50:07,880
Eta nazkatu naun hotel
batean bizitzeaz.
735
00:50:08,160 --> 00:50:10,120
Beraz, aukera aprobetxatu dinat!
736
00:50:10,760 --> 00:50:13,480
Zer inbidia! Ez dut inoiz asmatzen.
737
00:50:14,040 --> 00:50:16,120
Zergatik maitemintzen ote
naiz beti pobreekin?!
738
00:50:16,440 --> 00:50:17,760
Zu harrapatu behar zintudan!
739
00:50:18,480 --> 00:50:22,360
Nahi badun, txaleta bukatutakoan
hiri alokatuko dinat pisu hau.
740
00:50:22,760 --> 00:50:24,040
Baina prezio onean, ezta?
741
00:50:24,480 --> 00:50:26,840
Jakina, moldatuko gaitun.
Tira, banoa.
742
00:50:29,000 --> 00:50:31,240
Tori, ala, boterako.
-Chao.
743
00:50:35,440 --> 00:50:38,320
Ibik guztion laguntza beharko du
aurrera egiteko, e?
744
00:50:45,920 --> 00:50:47,760
Zer? Bukatu duzu?
-Bai.
745
00:50:48,360 --> 00:50:50,560
Xanet etxean geratu da?.
746
00:50:51,080 --> 00:50:53,440
Ez, aitarekin joan da ama ikustera.
747
00:50:53,840 --> 00:50:56,520
Claro. Eta, zer ari zara irakurtzen?
748
00:50:57,080 --> 00:50:58,760
Argazki aldizkari bat.
749
00:51:01,040 --> 00:51:03,680
Ai, mira, lehiaketa bat!
Aurkeztuko zara?
750
00:51:04,440 --> 00:51:07,160
Puf, ez, hau maila handiko
jendearentzat da.
751
00:51:07,400 --> 00:51:09,640
Nola ezetz? zuk oso argazki
politak egiten dituzu.
752
00:51:10,120 --> 00:51:15,600
Bueno, baina ez dira hain onak.
Joan egin behar dut.
753
00:51:18,760 --> 00:51:20,880
Agur, Itxaso.
-Chao.
754
00:51:27,600 --> 00:51:31,600
(MUGIKORRA JOKA)
755
00:51:33,680 --> 00:51:34,800
Bai, nor da?
756
00:51:36,200 --> 00:51:38,840
Nekane...? Bai, zer behar duzu?
757
00:51:40,760 --> 00:51:42,720
Ba orain lanean nago.
758
00:51:44,560 --> 00:51:46,760
Bale, bai, amaitutakoanjoango naiz.
759
00:51:47,520 --> 00:51:49,240
Chao, gero arte.
760
00:51:50,640 --> 00:51:52,240
¡Mamita...!
761
00:51:54,360 --> 00:51:56,840
(ETXEKO TXIRRINA)
762
00:52:00,920 --> 00:52:02,880
Alizia! Kaixo,
Ines.
763
00:52:03,880 --> 00:52:06,240
Hau poza! Aurrera.
Zer moduz hago?
764
00:52:06,640 --> 00:52:08,280
Ondo.
Eta hi? Ederki.
765
00:52:08,720 --> 00:52:10,040
Ez zunan ezer gertatuko...
766
00:52:10,480 --> 00:52:12,440
Ez, lasai, German ikustera
etorri naun.
767
00:52:13,200 --> 00:52:15,520
Oraindik ez dun lanetik itzuli,
iristear egongo dun.
768
00:52:16,000 --> 00:52:17,200
Presa daukan?
769
00:52:17,600 --> 00:52:20,120
Ez. Hartara, hirekin egongo naun.
770
00:52:20,440 --> 00:52:22,200
Oso ondo, zerbait hartu nahi dun?
771
00:52:22,680 --> 00:52:24,280
Ba eskertuko niken zerbait freskoa.
772
00:52:24,640 --> 00:52:26,400
Zumo bat ekarriko dinat.
Eseri lasai.
773
00:52:26,680 --> 00:52:27,760
Oso ondo, mila esker.
774
00:52:28,480 --> 00:52:30,160
Asko poztuko dun hi ikusteaz.
775
00:52:33,120 --> 00:52:34,920
Ba astebete edo ikusi ez dudala.
776
00:52:35,840 --> 00:52:40,840
Gaur jakin dinat ospitalean
egon zela. Naiak esan zidan.
777
00:52:40,760 --> 00:52:41,520
Bai.
778
00:52:41,480 --> 00:52:42,680
Orain ondo zagon, ezta?
779
00:52:43,000 --> 00:52:45,040
Susto txiki bat izan zunan,
besterik ez.
780
00:52:46,200 --> 00:52:46,920
Arratsalde on.
781
00:52:47,040 --> 00:52:48,240
Kaixo.
782
00:52:48,600 --> 00:52:50,280
Hara, Alizia! Zu ere hemen!
783
00:52:50,720 --> 00:52:52,440
Bai, tartetxo bat hartu
dut bisita egiteko.
784
00:52:52,880 --> 00:52:55,360
Ba niregatik ez kezkatu, ez dizuet
trabarik egingo. Gora noa.
785
00:52:55,760 --> 00:52:58,560
Bai zera! Neu nago hemen soberan.
Zu ikustera etorri da.
786
00:52:59,080 --> 00:53:01,280
Ez, mesedez, geratu zu ere bai.
787
00:53:01,560 --> 00:53:03,480
Ez arduratu, gauza asko
izango dituzue hitz egiteko.
788
00:53:04,000 --> 00:53:06,080
Ekatzu, zintzilikatuko dizut.
789
00:53:06,400 --> 00:53:08,760
Ez da beharrezkoa,
zintzilikatuko dut nik.
790
00:53:08,680 --> 00:53:10,320
Ekarri.
791
00:53:13,200 --> 00:53:15,520
Begira, bueltatxo bat emateko aprobetxatuko dut.
792
00:53:15,800 --> 00:53:17,480
Baina afalordurako
itzuliko zara, ezta?
793
00:53:17,520 --> 00:53:20,560
Bai, paseotxo bat eman eta
berehala izango naiz bueltan.
794
00:53:20,600 --> 00:53:21,680
Ederki.
795
00:53:21,680 --> 00:53:23,040
Bueno, agur.
796
00:53:23,400 --> 00:53:25,240
Agur, Ines.
Gero arte.
797
00:53:28,320 --> 00:53:31,680
Zer esan dizut nik? Arralden ere
badaude denda polit askoak.
798
00:53:32,080 --> 00:53:35,360
Bai, onartzen dut. Azkenena, gustua
daukanak gustua dauka, bai...
799
00:53:35,280 --> 00:53:36,840
...Arralden eta baita Milanen ere.
800
00:53:37,760 --> 00:53:41,240
Eskerrak. Eta, zer
iruditu zaizu dendaria?
801
00:53:41,720 --> 00:53:43,400
Ixo, entzun diozu?
802
00:53:44,040 --> 00:53:47,240
Soinekoa jantzi dudanean, ipurdia
handia egiten zidala esan dit.
803
00:53:47,600 --> 00:53:48,440
Lotsagabea!
804
00:53:48,760 --> 00:53:50,120
Ez zitzaizun batere ondo geratzen!
805
00:53:50,480 --> 00:53:53,880
Baina neska! Ni zurikeriatan dabilen
jendearekin ohituta nago.
806
00:53:54,160 --> 00:53:56,120
“Ai, andrea, zein ederra zauden..."
807
00:53:56,880 --> 00:53:59,160
Ba nik nahiago dut
egia esatea dendariak.
808
00:53:59,520 --> 00:54:02,600
Baina zure amari "ipurtandia"
deitzea ere...
809
00:54:03,200 --> 00:54:04,880
Inbidiak erreta zegoen.
810
00:54:05,400 --> 00:54:09,280
Ama gutxi daude zure adinean
hain ondo. Zer? Gidatu nahi duzu?
811
00:54:09,680 --> 00:54:10,720
Bai zera!
812
00:54:11,120 --> 00:54:13,920
Badakizu zenbat urte diren ez dudala
motorra hartzen? Ahaztuta daukat!
813
00:54:14,360 --> 00:54:15,600
Hori sekula ez da ahazten.
814
00:54:16,040 --> 00:54:18,120
Zuk uste??
-Baietz, ama, animatu.
815
00:54:18,440 --> 00:54:19,680
Irrikitan zaude eta!
816
00:54:20,320 --> 00:54:21,800
Bai, probatu egingo dut.
817
00:54:22,160 --> 00:54:23,480
Banekien!
818
00:54:25,640 --> 00:54:26,720
Tori.
819
00:54:27,320 --> 00:54:29,280
Zer duzue horren pozik egoteko?
820
00:54:30,280 --> 00:54:32,320
Ezer ez, gure gauzak.
821
00:54:33,120 --> 00:54:35,000
Joango gara zerbait
hartzera hirurok?
822
00:54:35,840 --> 00:54:38,600
Ez, sentitzen dut, ama
eta ni portura goaz.
823
00:54:40,160 --> 00:54:41,320
Zuk gidatu behar al duzu?
824
00:54:41,400 --> 00:54:42,360
Bai.
825
00:54:42,640 --> 00:54:44,040
Malen, ez utzi amari.
826
00:54:44,400 --> 00:54:46,360
Zergatik ez? Nik
esan diot eramateko.
827
00:54:49,960 --> 00:54:51,440
Gero arte. Etxean ikusiko zaitugu.
828
00:54:51,760 --> 00:54:53,240
Letś go, ama!
829
00:55:02,200 --> 00:55:05,760
Ondo nago, Alizia, benetan,
krisia gaindituta.
830
00:55:06,400 --> 00:55:11,320
Seguru? Naia kezkatuta zegoen. Ni
ere beldurtu naiz esan didanean.
831
00:55:12,040 --> 00:55:15,280
Medikuak ez dio aparteko
garrantzirik eman, beraz egon lasai.
832
00:55:16,000 --> 00:55:18,440
Eta hitz egingo dut umearekin,
azalduko diot ondo nagoela.
833
00:55:20,240 --> 00:55:21,600
Zerk egiten dizu grazia?
834
00:55:22,080 --> 00:55:25,800
Naiari ume esaten diogula.
Haserretu egiten zait...
835
00:55:25,760 --> 00:55:26,840
...deitzen diodan bakoitzean.
836
00:55:27,640 --> 00:55:30,600
Bueno, 40 urte dituenean,
gustatu egingo zaio. Ikusiko duzu.
837
00:55:30,920 --> 00:55:31,960
Igual bai!
838
00:55:33,320 --> 00:55:35,680
Nola ez didazu esan etxearena?
839
00:55:36,200 --> 00:55:38,000
Joanak esanda jakin dut
aitarenean zaudetela.
840
00:55:38,560 --> 00:55:42,520
Azken orduko kontua izan da. Gauzak
korrika eta presaka egin ditugu.
841
00:55:43,480 --> 00:55:46,480
Kandido ezagututa, imajinatzen dut,
bai, zenbat buelta emango zizkion...
842
00:55:47,040 --> 00:55:52,800
Asko kostatu zaio egoera onartzea.
Frakaso bat bezala bizi du.
843
00:55:54,800 --> 00:55:56,480
Eta neskek nola hartu dute?
844
00:55:57,000 --> 00:56:00,280
Bueno, alde ona ikusten saiatzen
ari dira, ni bezala.
845
00:56:00,840 --> 00:56:02,440
Badakigu ez dela betirako.
846
00:56:03,520 --> 00:56:05,240
Lukasek erosi omen dizue
etxea, ezta?
847
00:56:05,320 --> 00:56:06,880
Bai, ez zenekien?
848
00:56:07,240 --> 00:56:10,000
Ez, Lukasek ez dit ezer kontatzen.
849
00:56:11,600 --> 00:56:14,560
Eta zu, bestela, zer moduz?
Ontziolan hasi zara lanean, ezta?
850
00:56:14,960 --> 00:56:17,880
Bai. Pentsatzen nuena baino hobeto.
851
00:56:18,440 --> 00:56:21,000
Hala ere, asko kostatzen
zait kontzentratzea.
852
00:56:23,080 --> 00:56:24,520
Ondo sentitzen zara lanean?
853
00:56:25,000 --> 00:56:26,720
Bai. Itxura txarra daukat...?
854
00:56:27,040 --> 00:56:29,600
Ez, noski, baina zure
ahotik entzun nahi nuen.
855
00:56:29,920 --> 00:56:31,680
Hartara ni ere lasaiago
geratzen naiz.
856
00:56:32,000 --> 00:56:34,440
Ba ez daukat bihar hiltzeko
asmorik. Egon lasai.
857
00:56:34,760 --> 00:56:36,680
German, mesedez, ez esan
horrelakorik.
858
00:56:38,160 --> 00:56:40,400
Tira ba, nik ere joan
egin beharko dut.
859
00:56:40,760 --> 00:56:42,320
Niregatik ez daukazu presarik.
860
00:56:42,600 --> 00:56:45,160
Badakit, baina etxekoak
ere zaindu beharko ditut.
861
00:56:46,040 --> 00:56:48,760
Oso ondo, eskerrik asko
zure bisitagatik.
862
00:56:49,000 --> 00:56:52,840
Hemendik aurrera gehiago ikusiko
dugu elkar. bizilagunak garenez...
863
00:56:53,240 --> 00:56:54,040
Bai, noski.
864
00:56:54,440 --> 00:56:56,880
Beno, ondo izan. Agur.
Agur, bai.
865
00:57:12,360 --> 00:57:15,320
Itxaso, zure zain nengoen.
866
00:57:16,520 --> 00:57:18,000
Esan dizut lana nuela.
867
00:57:18,560 --> 00:57:22,040
Badakit, baina garrantzitsua da.
Jarri, mesedez.
868
00:57:25,280 --> 00:57:29,160
Zertarako deitu didazu?
Kontatu nizun nekien guztia.
869
00:57:29,800 --> 00:57:34,120
Hobe holan bada. Begira,
berriro galdetuko dizut.
870
00:57:35,400 --> 00:57:39,400
Anonimoen ostean? Rikardo Ojanguren
ikusi zenuen?
871
00:57:40,120 --> 00:57:43,640
Ez, ikusi ez. Esan nizun,
deitu egin nion.
872
00:57:44,120 --> 00:57:46,160
Argazkiak zergatik ez ziren
kaleratu jakin behar nuen.
873
00:57:46,840 --> 00:57:50,880
Eta dei horretaz aparte, izan zenuen
beragaz beste kontakturen bat?
874
00:57:51,520 --> 00:57:53,520
Ez, zertarako?
875
00:57:54,320 --> 00:57:57,080
Argazkiena konpondu eta gero, ez
geneukan ezer hitz egiteko.
876
00:57:56,920 --> 00:57:58,280
Hortxe amaitu zen dena.
877
00:58:00,280 --> 00:58:01,800
Ia...
878
00:58:03,440 --> 00:58:08,360
Orduan, zergatik esan dit Kathyk
Rikardogaz egon zinela...
879
00:58:09,200 --> 00:58:13,360
Ba nik zer dakit! Aspaldian ez dut
Kathyrekin hitz egin.
880
00:58:19,040 --> 00:58:21,800
Mina ematen dit epaileak salaketa
bertan behera utzi izanak.
881
00:58:23,080 --> 00:58:26,640
Agian ez da iruzurrik egon,
baina engainatu egin gaitu.
882
00:58:27,160 --> 00:58:30,920
Gezurra esan ere bai, hori seguru.
Zergatik ez du hori aintzat hartu?
883
00:58:31,440 --> 00:58:34,240
Hobe justiziak ezer ez egitea
frogarik ez badago.
884
00:58:34,760 --> 00:58:36,080
Gogoratu niri zer egin zidaten...
885
00:58:36,840 --> 00:58:38,520
Leorena ez da kasu bera.
886
00:58:38,800 --> 00:58:41,360
Ez, baina epaileak auzi eskea
atzera bota badu...
887
00:58:41,320 --> 00:58:43,040
....oinarri juridikorik
ez dagoelako izango da.
888
00:58:44,080 --> 00:58:47,080
Agian, ez dago oinarri juridikorik,
baina egin duena...
889
00:58:46,960 --> 00:58:48,520
...ez dago moralki ondo.
890
00:58:49,040 --> 00:58:51,120
Ez da legez kanpokoa ere.
891
00:58:51,640 --> 00:58:55,400
Alizia, badakit ez dela erraza,
baina saiatu zaitez ahazten.
892
00:59:00,320 --> 00:59:02,600
Zure aita pozik dago
etxean gaudelako.
893
00:59:04,480 --> 00:59:08,440
Kandido, animatu zaitez! Ez zaude
pozik aita horrela ikusita?
894
00:59:08,920 --> 00:59:14,720
Bai, asko eskertzen diot egin
duena, zuengatik batez ere.
895
00:59:15,320 --> 00:59:17,920
Kontent zaudete.
Eta zu ez ala?
896
00:59:18,600 --> 00:59:20,280
Bai, ni ere bai.
897
00:59:20,840 --> 00:59:23,880
Aitak lagundu dit ikusten nolako
suertea daukagun denok...
898
00:59:23,880 --> 00:59:24,720
...elkarrekin gaudelako.
899
00:59:25,600 --> 00:59:26,800
Ba bai.
900
00:59:27,000 --> 00:59:28,320
Samuel!
901
00:59:31,800 --> 00:59:34,680
Barkaidak lehengo egunekoa.
Pasatu egin ninduan.
902
00:59:35,480 --> 00:59:42,240
Orain lasai. Ni ere kalean.
Lanetik bota naute.
903
00:59:42,840 --> 00:59:47,120
Sentitzen diat. Hirekin egin nuenak
ez dik justifikaziorik.
904
00:59:47,680 --> 00:59:50,200
Baina, agian, orain ulertuko duk
nire amorrazioa kontratua...
905
00:59:50,160 --> 00:59:51,560
...luzatu ez zidatenean.
906
00:59:53,520 --> 00:59:57,360
Bai, baina gaiztoa da
nagusia, ni ez.
907
00:59:58,800 --> 01:00:02,040
Arrazoi osoa daukak,
barkaidak, benetan.
908
01:00:02,640 --> 01:00:07,120
Niregatik, ba, lasai eta zorte on.
909
01:00:08,000 --> 01:00:09,160
Baita hiri ere.
910
01:00:09,360 --> 01:00:10,160
Ikusi arte.
911
01:00:10,480 --> 01:00:12,160
Agur, bai.
Agur.
912
01:00:14,760 --> 01:00:16,760
Gizon horrekin izan zenuen iskanbila?
913
01:00:17,200 --> 01:00:20,080
Bai, eta ez dakizu
nola damutzen naizen.
914
01:00:20,760 --> 01:00:25,560
Bai, badakit. Gizon ona
ematen du.
915
01:00:41,840 --> 01:00:42,880
Hoztuta nago.
916
01:00:43,560 --> 01:00:45,360
Tori.
917
01:00:46,880 --> 01:00:50,200
Badakizu, zure aitak Bakeirako
etxera gonbidatu nau.
918
01:00:50,840 --> 01:00:52,280
Laurok jaoteko esan dit.
919
01:00:52,480 --> 01:00:54,120
Ba, nik ez daukat gogorik.
920
01:00:55,240 --> 01:00:56,000
Zergatik ez?.
921
01:00:56,560 --> 01:00:59,080
Ez nago ondo aitarekin, badakizu.
922
01:00:59,640 --> 01:01:03,560
Nire amarena oso gogorra egiten ari
zait, eta aitak ez dit ezer esaten.
923
01:01:04,200 --> 01:01:05,320
Bueno, lasai.
924
01:01:05,880 --> 01:01:08,080
Bai, ahaztea onena.
925
01:01:13,280 --> 01:01:16,560
Badakizu? Asko gustatzen zait etxe hau.
926
01:01:17,200 --> 01:01:21,520
A, ba pozten naiz. Baina
aldaketa batzuk egin nahi ditut.
927
01:01:21,960 --> 01:01:25,440
Lagunduko dizut. Dekorazio
aukera handia dauka.
928
01:01:25,920 --> 01:01:27,320
Malen!
-Bai?
929
01:01:28,160 --> 01:01:29,600
Zatoz hona bizitzera.
930
01:01:31,160 --> 01:01:34,160
Zurekin bizitzeko eskatzen ari zara?
931
01:01:35,560 --> 01:01:38,640
Bai, asko gustatuko litzaidake.
932
01:01:39,800 --> 01:01:42,680
Ez, Lukas.
-Zergatik ez?
933
01:01:43,400 --> 01:01:46,240
Nik ere nahi dut, baina
azkarregi goaz, ez?
934
01:01:46,800 --> 01:01:49,760
Ez daramagu denbora asko elkarrekin.
935
01:01:50,880 --> 01:01:53,080
Niretzat, nahikoa eta sobera.
936
01:01:54,000 --> 01:01:56,040
Maite zaitut eta
badakit zer nahi dudan.
937
01:01:56,480 --> 01:01:59,800
Nik ere maite zaitut, baina ez dut
neure burua inorekin bizitzen...
938
01:01:59,720 --> 01:02:01,760
...ikusten ezkondu aurretik.
939
01:02:03,880 --> 01:02:05,720
Txantxetan ari zara, ezta?
940
01:02:06,280 --> 01:02:09,800
Badakit arraroa egingo zaizula,
baina serio ari naiz.
941
01:02:11,160 --> 01:02:14,880
Bueno, bale, lasai, ez da ezer gertatzen.
942
01:02:15,520 --> 01:02:17,760
Seguru?
-Seguru.
943
01:02:20,040 --> 01:02:22,560
Baina tarteka nirekin
geratuko zara, e?
944
01:02:22,800 --> 01:02:24,080
Orain hemen nago.
945
01:02:24,760 --> 01:02:26,520
Ba horrekin konformatzen naiz.
946
01:02:27,200 --> 01:02:30,320
Gainera, ondo pentsatuta, hobe
zuk zure etxean jarraitzea.
947
01:02:30,760 --> 01:02:32,440
Bestela zure amak akatu egingo nau.
948
01:02:32,840 --> 01:02:34,520
Ez da horrenbesterako!
949
01:02:36,080 --> 01:02:38,400
Azkenean, ulertuko zarete.
950
01:02:38,800 --> 01:02:41,080
Zuk uste?
-Bai.
951
01:02:41,000 --> 01:02:45,680
Ez dakit... Lehen kalean topo egin
dugu eta ez da oso atsegina izan.
952
01:02:46,040 --> 01:02:49,520
Ez dut uste horrela, bat batean,
ahaztuko duenik afariarena.
953
01:02:49,800 --> 01:02:51,640
Lasai, ahaztuko du.
954
01:02:53,760 --> 01:02:57,920
Eta orain zer, erakutsiko didazu
zure logelaren dekorazioa?
955
01:02:59,640 --> 01:03:01,280
Noski.
-Bai?
956
01:03:02,480 --> 01:03:04,240
Etorri ba...
957
01:03:14,160 --> 01:03:16,160
Pasa. Hemen lasaiago
hitz egingo dugu.
958
01:03:16,720 --> 01:03:18,600
Ez dizut arazorik sortu nahi.
959
01:03:22,440 --> 01:03:24,800
Eta, zer gertatzen da?
960
01:03:25,480 --> 01:03:27,360
Komisarian izan naiz berriz.
961
01:03:27,640 --> 01:03:29,240
Noiz, gaur?
962
01:03:29,640 --> 01:03:31,640
Handik nator. Nekanek
deitu dit joateko.
963
01:03:32,200 --> 01:03:34,000
Joder! Beraz, dena dakite!
964
01:03:34,280 --> 01:03:35,440
Ez, ez dut uste.
965
01:03:35,160 --> 01:03:36,800
Orduan zertarako deitu dizute?
966
01:03:37,400 --> 01:03:38,480
Bueno, ba, Rikardo ezagutzen nuen...
967
01:03:38,840 --> 01:03:40,240
Bueno, Itxaso, mesedez!
968
01:03:40,320 --> 01:03:43,160
Behin edo bitan galdetzea bale,
baina zurekin pasatzen ari dira.
969
01:03:44,040 --> 01:03:46,200
Ez da hori bakarrik.
970
01:03:47,680 --> 01:03:50,160
Kathyri ere galdeketa egin diote.
971
01:03:50,800 --> 01:03:54,040
Eta esan die mezuena gertatu
ondoren, Rikardorekin egon nintzela.
972
01:03:54,800 --> 01:03:55,840
Eta Kathyk nola daki hori?
973
01:03:56,160 --> 01:03:57,160
Pues yo qué sé?
974
01:03:58,040 --> 01:03:59,360
Zerbait egin behar dugu.
975
01:04:00,080 --> 01:04:02,280
Bueno, ¡ y estate quita ya!
Mareatu egingo nauzu.
976
01:04:02,480 --> 01:04:05,360
Itxaso, dena korapilatzen ari da!
Eskuetatik ihes egin digu!
977
01:04:05,400 --> 01:04:11,880
Ez! Ez da egia. Ondo ari gara,
Joana. Inor ez da ezertaz konturatu.
978
01:04:12,400 --> 01:04:16,320
Hori bai, hanka sartze txiki bat
eta gureak egin du.