1
00:00:32,200 --> 00:00:34,800
Sekulako altxorra dago itsaso
honen amaieran.
2
00:00:34,840 --> 00:00:38,640
Eta hura eskuratzen duena,
piraten erregea izango da!
3
00:00:38,680 --> 00:00:40,680
Hamaika abentura dauzkazu zain!
4
00:00:40,720 --> 00:00:41,960
Ongi joan!
5
00:02:10,000 --> 00:02:14,240
Merry itsasontzia zerutik behera
erori da...
6
00:02:14,280 --> 00:02:16,800
itsas armadaren Navarone basera.
7
00:02:19,280 --> 00:02:22,640
Luffyk eta bere lagunek elkar
galdu dute ilunpetan.
8
00:02:25,480 --> 00:02:29,200
Nami garbitzailez mozorrotu da.
9
00:02:29,240 --> 00:02:30,880
Luffyk eta Sanjik, berriz...
10
00:02:30,920 --> 00:02:33,920
sukaldari plantak egin dituzte.
11
00:02:35,160 --> 00:02:39,160
Baina... marineek Zoro harrapatu
dute.
12
00:02:40,560 --> 00:02:43,360
-Ongi etorri Navaronera!
13
00:02:46,920 --> 00:02:50,840
-Zoro preso eta Chopper
larrialdietako mediku!
14
00:02:57,800 --> 00:02:59,720
-Beste sei falta!
15
00:03:00,560 --> 00:03:04,480
-Bakarra harrapatu dugu, Roronoa Zoro.
16
00:03:05,440 --> 00:03:08,240
Drake, zergatik ez duzu zeuk
galdekatzen?
17
00:03:08,280 --> 00:03:11,800
Baina... kantina arakatzera
joateko agindu zenigun,...
18
00:03:11,840 --> 00:03:13,800
...almiranteorde jauna.
19
00:03:13,840 --> 00:03:14,880
Hala agindu nizuen?
20
00:03:14,920 --> 00:03:18,880
Gosetutakoan, piratak kantinara
joango direla esan zenuen.
21
00:03:18,920 --> 00:03:22,600
Gosaltzera.
Neuk miatuko dut kantina.
22
00:03:22,640 --> 00:03:25,680
Gainera, Jessicak kuartel
nagusitik sukaldari berriak...
23
00:03:25,720 --> 00:03:27,160
...datozela esan dit.
24
00:03:28,920 --> 00:03:31,560
Eta nola nahi duzu Zoro
galdekatzea?
25
00:03:31,600 --> 00:03:33,040
Zeure gain uzten dut erabakia.
26
00:03:43,360 --> 00:03:45,480
AHARRAUSIA
27
00:03:45,640 --> 00:03:48,600
-Baina, zer nahi dute horiek?
28
00:04:04,360 --> 00:04:08,840
Ba! Patxadan egongo naiz
hementxe.
29
00:04:13,360 --> 00:04:14,600
Ireki atea!
30
00:04:14,640 --> 00:04:17,720
Bai, teniente jauna! Baina, kontuz.
31
00:04:17,760 --> 00:04:19,360
Oso arriskutsua da.
32
00:04:19,400 --> 00:04:23,200
Jonathan almiranteordeak Roronoa
Zoro galdekatzeko agindu dit.
33
00:04:23,240 --> 00:04:26,600
Bai. Kontuz, mesedez!
34
00:04:30,640 --> 00:04:35,720
Roronoa Zoro! Garai batean
piratak ehizatzen omen zenituen,...
35
00:04:35,840 --> 00:04:38,720
...baina antza denez orain euretako
bat zara.
36
00:04:38,760 --> 00:04:41,640
Hara! Hori esatera etorri zara
honaino?
37
00:04:41,680 --> 00:04:43,440
Nola lortu duzu hona iristea?
38
00:04:43,480 --> 00:04:45,240
Zenbat zarete guztira?
39
00:04:45,280 --> 00:04:48,000
Zer dela eta infiltratu zarete
gotorleku honetan?
40
00:04:48,040 --> 00:04:50,080
Ideia polita izan duzue:...
41
00:04:50,120 --> 00:04:52,160
..."trikua" deitzen dioten
gotorleku honetan zerutik...
42
00:04:52,200 --> 00:04:54,480
...jaitsita sartzea! Nola egin duzue?
43
00:04:54,520 --> 00:04:56,360
Aireratzeko plataforma batekin?
44
00:04:56,400 --> 00:04:58,360
Ez, ez. Zerutik jaitsi gara.
45
00:04:58,520 --> 00:05:00,400
Ez adarrik jo!
46
00:05:00,440 --> 00:05:02,600
Ez naiz adarra
jotzen ari, gizona.
47
00:05:02,640 --> 00:05:04,600
Zerutik jaitsi gara benetan.
48
00:05:04,720 --> 00:05:07,280
Ez nago zure gezur zikinak
entzuteko!
49
00:05:07,320 --> 00:05:10,960
Esan dizut: zerutik behera
jaitsi gara, olagarro globo...
50
00:05:11,000 --> 00:05:13,760
...baten laguntzarekin.
Zerutik lurrera.
51
00:05:13,800 --> 00:05:15,320
Ulertu duzu?
52
00:05:16,400 --> 00:05:19,160
Zureari eusten diozu, ezta?
53
00:05:20,160 --> 00:05:23,080
Ez zirikatu marina!
54
00:05:25,280 --> 00:05:27,760
Prestatu! Hitz eginaraziko dizut!
55
00:05:42,000 --> 00:05:45,440
Orain, hemengo gimnasio hau
garbitu behar duzu.
56
00:05:45,480 --> 00:05:46,600
Bai, jauna.
57
00:05:55,040 --> 00:05:57,480
Baina... zer da hau?
58
00:06:01,360 --> 00:06:04,120
Nik bakarrik garbitu behar dut?
59
00:06:07,920 --> 00:06:09,600
Emaiozu astindu on bat.
60
00:06:09,640 --> 00:06:11,560
Hartara gusturago bazkalduko
duzu.
61
00:06:14,320 --> 00:06:16,520
Ez dut asmatu.... mozorro hau
aukeratuta.
62
00:06:19,760 --> 00:06:22,560
Lasto-txapel piratetako bat
harrapatu omen dute!
63
00:06:22,600 --> 00:06:25,280
Benetan? Orduan, ez zen
itsasontzi fantasma?
64
00:06:25,320 --> 00:06:28,320
-Ez. Baina fantasmak baino
beldurgarriagoa da.
65
00:06:28,360 --> 00:06:29,520
Ez harritu entzundakoan:...
66
00:06:29,560 --> 00:06:31,120
...Roronoa Zoro da, piraten
ehiztaria!
67
00:06:32,240 --> 00:06:33,320
-Zer?
68
00:06:33,360 --> 00:06:35,760
Bere lagunak ere hemen nonbait
dabiltza.
69
00:06:35,800 --> 00:06:39,000
Aurkituz gero, saria emango
digute.
70
00:06:39,040 --> 00:06:40,480
Hara!
-Hara!
71
00:06:40,520 --> 00:06:43,000
-Zoro harrapatu dute! Ai ene!
72
00:06:48,720 --> 00:06:51,120
Esan dutenagatik, besteak
oraindik salbu daude.
73
00:06:51,440 --> 00:06:55,840
Ene! Hemendik alde egin behar
dut lehenbailehen!
74
00:06:55,880 --> 00:06:58,320
Baina ez dakit besteak non
dauden eta norantz joan ere ez dakit
75
00:06:58,360 --> 00:07:00,000
Zer da hori?
76
00:07:02,320 --> 00:07:05,360
Honela jarraitzen
badut, marineek harrapatu...
77
00:07:05,400 --> 00:07:06,880
...aurretik hilko naiz.
78
00:07:06,920 --> 00:07:08,400
Geldi!
79
00:07:10,560 --> 00:07:12,680
Lagundu!
Geldi!
80
00:07:16,080 --> 00:07:18,720
Ez dabiltza nire atzetik...
81
00:07:20,160 --> 00:07:23,920
Baina... beste mozorro bat behar dut.
82
00:07:24,680 --> 00:07:26,320
Horixe!
83
00:07:30,040 --> 00:07:32,240
Ez ba! Bidea bukatzen da!
84
00:07:32,280 --> 00:07:33,800
Hortik joan da txakur-mapatxea!
85
00:07:33,840 --> 00:07:35,440
Ona! Txakurtegian sartuko dugu!
86
00:07:35,480 --> 00:07:36,840
Edo mapatxetegian! EVA
87
00:07:37,160 --> 00:07:39,200
Zer egingo dut? Zer egingo dut?
88
00:07:45,360 --> 00:07:47,280
Ez dago hemen!
89
00:07:47,320 --> 00:07:50,280
-Txakur alua! Desagertu egin da!
90
00:07:53,160 --> 00:07:54,640
-Hor barruan dago.
91
00:08:02,400 --> 00:08:03,800
-Hemen ez dugu aurkituko.
92
00:08:03,840 --> 00:08:05,280
Hau handiegia da!
93
00:08:18,440 --> 00:08:20,600
-Ea ba!
94
00:08:23,280 --> 00:08:24,920
-Zer dira hauek?
95
00:08:24,960 --> 00:08:27,600
-Hemen utzi ote ditu bere adar
guztiak?
96
00:08:27,880 --> 00:08:31,960
-Auskalo! Baina adarrekin
bakarrik ezin da zoparik egin.
97
00:08:34,240 --> 00:08:36,800
Kaka zaharra! Galdu egin dugu,
mutilak!
98
00:08:41,160 --> 00:08:42,320
-Joan dira!
99
00:08:46,320 --> 00:08:48,560
Zer kutxa da ba?
100
00:08:48,760 --> 00:08:52,000
Horko hori.
-Bai, hauxe.
101
00:08:52,520 --> 00:08:54,680
-Zertarako behar dituzte
orein-adarrak?
102
00:08:54,720 --> 00:08:56,360
-Botikak egiteko omen dira.
103
00:09:00,440 --> 00:09:02,880
Baina... zer gertatu zaie?
104
00:09:02,920 --> 00:09:05,200
Ekaitz batek jo omen ditu.
105
00:09:05,240 --> 00:09:07,040
Zauritu asko dauzkate eta mugi!
106
00:09:07,080 --> 00:09:08,840
-Eraman erizaindegira!
107
00:09:15,400 --> 00:09:19,920
-Ea ba! Sartu bisturia goitik
behera, eta odola ateratzen bada...
108
00:09:23,600 --> 00:09:26,400
Odola... odola... odola...
109
00:09:42,440 --> 00:09:46,640
Ai ene! Zergatik joan dira beste
mediku guztiak laneko bidaian?
110
00:09:46,880 --> 00:09:50,240
Mesedez, Jauna!Ez dezadala
ebakuntzarik egin behar izan!
111
00:09:50,280 --> 00:09:51,640
Mediku andrea?
-Bai...
112
00:09:51,920 --> 00:09:55,000
Oreinen adarrak dakartzagu,
botikak egiteko.
113
00:09:56,280 --> 00:09:59,160
Ondo. Utz itzazue hortxe bertan.
114
00:09:59,200 --> 00:10:00,480
Bai, andrea.
115
00:10:04,480 --> 00:10:05,800
Non nago?
116
00:10:15,120 --> 00:10:17,320
Nik esatea ez dago ondo, baina
dotore nago!
117
00:10:17,360 --> 00:10:18,920
Oraingoan asmatu dut!
118
00:10:21,520 --> 00:10:22,920
Barkatu!
119
00:10:22,960 --> 00:10:26,120
Ez eskatu barkamenik!
Erizaindegira joan behar dugu!
120
00:10:26,240 --> 00:10:27,480
Zer? Zer? Zer?
121
00:10:27,640 --> 00:10:30,240
Larrialdia da! Erizain guztion
beharra dago!
122
00:10:30,280 --> 00:10:33,520
Banekien! Ni edonola jantzita
ere, lanera!
123
00:10:34,040 --> 00:10:35,880
Kobato medikua! Larrialdia!
124
00:10:36,000 --> 00:10:39,080
Barne-medikuntza? Kirurgia?
Pediatria?
125
00:10:39,200 --> 00:10:42,480
Stan Maleyko marinel asko larri
zaurituta daude!
126
00:10:42,720 --> 00:10:45,320
Ki- kirurgia? Erizainoi utziko dizuet.
127
00:10:45,360 --> 00:10:47,440
Kirurgia ez da nire
espezialitatea.
128
00:10:47,480 --> 00:10:49,440
Baina zer ari zara esaten?
129
00:10:49,480 --> 00:10:52,520
Une honetan, zeu zara basean
dagoen mediku bakarra!
130
00:10:52,560 --> 00:10:56,640
Baina ni pediatra naiz.
Ez naiz kirurgian aditua!
131
00:10:56,680 --> 00:10:58,920
Ez derrigortu, mesedez!
132
00:11:01,360 --> 00:11:05,080
Hara! Hau medikuaren bulegoa da.
133
00:11:05,120 --> 00:11:06,760
Koitadua. Komeria latza dauka!
134
00:11:07,200 --> 00:11:09,480
Bat, bi, hiru!
135
00:11:16,400 --> 00:11:20,480
Baina, zer arraio gertatu zaie?
Zikloi batek jo ditu, ala?
136
00:11:20,600 --> 00:11:22,880
Ea ba, aizu! Artatu zauriak!
137
00:11:22,920 --> 00:11:23,960
Bai.
138
00:11:26,920 --> 00:11:29,080
Ez daukat honetan aritzeko astirik!
139
00:11:29,120 --> 00:11:31,760
Gure Merry itsasontzia aurkitu eta...
140
00:11:31,800 --> 00:11:34,720
albait lasterren alde egin behar
dugu denok hemendik!
141
00:11:37,000 --> 00:11:38,160
-Sentitzen dut!
142
00:11:38,240 --> 00:11:40,080
Ez gaude denbora galtzeko!
143
00:11:41,160 --> 00:11:42,440
Mediku andrea, zer egingo dugu?
144
00:11:42,480 --> 00:11:45,480
Bai... zera... 50 miligramo
analgesiko...
145
00:11:45,520 --> 00:11:48,160
Prestatuko dugu ebakuntza-gela?
146
00:11:48,200 --> 00:11:51,720
Eba- eba- ebakuntza-gela?
147
00:11:58,560 --> 00:12:00,400
Andrea!
148
00:12:01,400 --> 00:12:03,240
-Mediku andrea! Ez dago astirik!
149
00:12:03,280 --> 00:12:05,000
-Esan zer egin behar dugun!
150
00:12:05,040 --> 00:12:06,480
-Altxa burua!
-Andrea!
151
00:12:06,520 --> 00:12:10,280
-Andrea!
-Zerbait egin behar dut!
152
00:12:11,240 --> 00:12:13,640
Erizainak! Entzudazue!
153
00:12:17,360 --> 00:12:22,400
Hasteko, eman gaixo horri fenikola,
kardiotonikoa eta tikarzilina.
154
00:12:24,040 --> 00:12:25,440
Ulertu badidazue?
155
00:12:25,560 --> 00:12:26,840
Bai!
156
00:12:32,360 --> 00:12:34,200
-Odolak bateragarriak izan
daitezela!
157
00:12:35,280 --> 00:12:38,400
Atera hemendik ebakuntza behar
duten gaixo guztiak!
158
00:12:39,600 --> 00:12:43,240
-Eman horri toxoide tetanikoa eta
bost miligramo morfina.
159
00:12:43,280 --> 00:12:47,200
Bai.
Ebakuntza-gela prest dago?
160
00:12:47,240 --> 00:12:49,680
Bai, mediku jauna.
161
00:12:49,720 --> 00:12:51,360
Aurrera ba. Larrien daudenak
lehenbizi.
162
00:13:03,240 --> 00:13:05,560
Esnatu, mediku andrea!
163
00:13:05,600 --> 00:13:06,600
Chopper!
164
00:13:06,640 --> 00:13:09,520
Nami! Zertan zabiltza hemen,
baina?
165
00:13:09,560 --> 00:13:10,720
Eta zu?
166
00:13:11,400 --> 00:13:15,080
Baina... zer ari da hemen pasatzen?
167
00:13:15,120 --> 00:13:17,800
Sentitzen dut kordea galdu izana.
168
00:13:17,840 --> 00:13:20,120
Zu medikua zara, ezta?
169
00:13:20,160 --> 00:13:24,000
Ez dakit nor zaren, baina gaixo
pila bat salbatu dituzu zure...
170
00:13:24,040 --> 00:13:25,600
...jarraibide zuhurrei esker!
171
00:13:25,640 --> 00:13:27,160
Oraindik ez daude salbu!
172
00:13:27,200 --> 00:13:29,560
Zer?
173
00:13:29,600 --> 00:13:32,640
Soldadu hauetariko asko daude
hiltzeko arriskuan...
174
00:13:32,680 --> 00:13:33,720
ebakuntza egin ezean.
175
00:13:33,760 --> 00:13:34,880
Bai.
176
00:13:34,920 --> 00:13:38,680
Ekin bizkor lanari. Larrien
daudenak lehenbizi, badakizu.
177
00:13:38,720 --> 00:13:41,080
Bai. Ebakuntzak...
178
00:13:41,120 --> 00:13:44,200
Zer gertatzen zaizu, ordea?
179
00:13:44,240 --> 00:13:47,440
Ez- ezin dut. Ezin dut jasan.
180
00:13:47,840 --> 00:13:48,960
Zer, baina?
181
00:13:49,920 --> 00:13:54,200
Ezin dut jasan jendea oinazez
edo odoletan ikustea.
182
00:13:54,240 --> 00:13:56,400
Injekzioak ematea ere izugarri
kostatzen zait eta...
183
00:13:56,440 --> 00:14:00,880
jendea ebaki eta josi beharra
pentsatze hutsak, gaixotu!
184
00:14:00,920 --> 00:14:04,520
Hau sinestezina da! Marinaren
base batean gaude.
185
00:14:04,560 --> 00:14:07,920
Zer ganora da hau? Nola tratatu
dituzu gaixoak oraindaino?
186
00:14:08,520 --> 00:14:11,160
Zera, nire espezialitatea
pediatria da.
187
00:14:11,640 --> 00:14:15,000
Gainerako mediku guztiak laneko
bidaia batean daude, eta ni...
188
00:14:15,040 --> 00:14:17,240
...zuzendari mediko ordezkoa naiz.
189
00:14:17,280 --> 00:14:18,320
Ordezkoa?
190
00:14:18,360 --> 00:14:22,600
Ordezkoa izan ez izan, oraintxe
bertan zuzendari medikoa zara, ezta?
191
00:14:23,680 --> 00:14:24,760
Bai, hala naiz... nonbait...
192
00:14:25,240 --> 00:14:26,800
Nonbait diozu?
193
00:14:26,840 --> 00:14:29,600
Chopper! Alde egin dezagun
hemendik behingoz!
194
00:14:29,760 --> 00:14:30,800
Baina...
195
00:14:30,880 --> 00:14:34,040
Irteera bat dago! Leku hau ez da
aintzira bat.
196
00:14:34,080 --> 00:14:35,160
Itsasoari lotuta dago.
197
00:14:35,200 --> 00:14:37,600
Gure Merry itsasontzian irtengo
gara!
198
00:14:37,920 --> 00:14:38,960
Ezin naiz oraindik joan.
199
00:14:39,880 --> 00:14:43,280
Zu medikua zara eta biziak
salbatzen dituzu, ezta?
200
00:14:43,600 --> 00:14:46,240
Bai, hala naiz, bai. Baina...
201
00:14:46,280 --> 00:14:49,880
badira medikuok ere egin ezin
ditugun hainbat eta hainbat gauza
202
00:14:50,880 --> 00:14:54,800
Medikuntza irakatsi zidan
pertsonak istorio bat kontatu zidan.
203
00:14:55,800 --> 00:14:58,920
Medikuek hiletsi egin zuten
gizon bat.
204
00:14:59,000 --> 00:15:02,560
Gizarajoa, desesperaturik,
hiltzeko leku baten bila hasi...
205
00:15:02,600 --> 00:15:03,760
...zen batera eta bestera.
206
00:15:03,960 --> 00:15:06,520
Baina mendi batean barrena zihoala...
207
00:15:07,080 --> 00:15:09,480
loretan zeuden gereziondo pila
bat ikusi zituen.
208
00:15:15,760 --> 00:15:18,680
Gizona lehengo medikuengana
itzuli zen.
209
00:15:18,720 --> 00:15:22,360
Haiek goitik behera aztertu, eta
zera esan zioten:...
210
00:15:22,400 --> 00:15:24,280
..."erabat sendatuta zaude!"
211
00:15:24,400 --> 00:15:26,800
Zeu zara gaixo hauek daukaten
mediku bakarra!
212
00:15:27,840 --> 00:15:29,600
Zeuk bakarrik salba ditzakezu!
213
00:15:30,080 --> 00:15:34,400
Ez ezazu amore eman! Ez dago
gaixotasun sendaezinik!
214
00:15:34,640 --> 00:15:36,720
Ez esan ezin duzunik!
Ez da egia!
215
00:15:36,760 --> 00:15:40,360
Ez dago medikuok sendatu ezin
dugun gaixotasunik!
216
00:15:42,520 --> 00:15:44,560
Medikuok mirariak egin ditzakegu!
217
00:15:44,600 --> 00:15:47,480
Edo, behinik behin, horretan
sinetsi behar dugu!
218
00:15:48,800 --> 00:15:49,920
Egia da.
219
00:15:52,560 --> 00:15:57,040
Neuk ere... ikusiko al
ditut gereziondoak?
220
00:15:58,760 --> 00:16:01,080
Eta... zure ustez, lortuko al dut?
221
00:16:01,120 --> 00:16:03,920
Nire gaixoei erakusteko gai
izango naiz?
222
00:16:03,960 --> 00:16:07,200
Bai, jakina! Nik lagunduko
dizut.
223
00:16:07,240 --> 00:16:10,040
Chopper! Ez daukagu horretan
hasteko astirik!
224
00:16:10,080 --> 00:16:14,400
Bai, badakit hori. Baina
jendearen biziak du hemen lehentasuna.
225
00:16:14,440 --> 00:16:16,480
Ni medikua naiz!
226
00:16:18,080 --> 00:16:21,080
Benetan ari zara? Ba, hemen
utziko zaitugu!
227
00:16:21,120 --> 00:16:22,000
Hori nahi duzu?
228
00:16:22,040 --> 00:16:25,240
Mediku jauna! Ebakuntzak egiteko
prest!
229
00:16:25,280 --> 00:16:27,360
Ederki. Oraintxe goaz.
230
00:16:27,400 --> 00:16:28,800
Chopper! Mediku jauna?
231
00:16:35,560 --> 00:16:36,760
Eskerrik asko.
232
00:16:43,720 --> 00:16:45,320
Chopper!
233
00:16:46,320 --> 00:16:48,440
Berdin zait hemen uzten banauzue.
234
00:16:48,480 --> 00:16:52,760
Hemendik joatea... Kureha
sendalariari traizio egitea litzateke.
235
00:16:55,520 --> 00:16:58,840
Badakizu ezin garela zu gabe
joan!
236
00:17:23,000 --> 00:17:24,960
Ez nuen mediku hori ezagutzen.
237
00:17:27,520 --> 00:17:29,520
-Ebakuntzari ekitera goaz.
238
00:17:29,560 --> 00:17:31,960
Burdin zati bat dauka bularrean.
239
00:17:32,000 --> 00:17:33,720
Erauzi egin behar diogu.
240
00:17:33,760 --> 00:17:35,920
Gaixoa lo dago. Anestesiak ez
dio kalterik egin.
241
00:17:35,960 --> 00:17:38,920
Bisturia!
Bai, mediku andrea.
242
00:17:43,400 --> 00:17:46,280
Kobato andrea! Lortuko duzu!
243
00:17:46,400 --> 00:17:49,960
Gaixo honi gereziondoak
erakutsiko dizkiozu loretan.
244
00:17:56,280 --> 00:17:58,320
Arteria batetik gertu dago.
245
00:17:58,360 --> 00:18:00,320
Kontuz moztu!
Bai.
246
00:18:04,040 --> 00:18:05,920
Nami, xurgatu!
Bai.
247
00:18:17,320 --> 00:18:18,400
Burdin zatia, erauzita!
248
00:18:18,440 --> 00:18:21,160
Lortu dut!
Ez dago ospatzen hasteko astirik!
249
00:18:21,200 --> 00:18:23,080
Gaixo pila bat daude kanpoan
zain.
250
00:18:23,120 --> 00:18:25,600
Bai...
Saia gaitezen!
251
00:18:25,640 --> 00:18:26,680
Bai.
252
00:18:27,680 --> 00:18:31,000
Zer? Mediku ezezagun bat
ebakuntzak egiten?
253
00:18:31,360 --> 00:18:32,920
Bai!
254
00:18:33,600 --> 00:18:36,640
Lasto-txapeletako bat izan
daiteke.
255
00:18:36,720 --> 00:18:38,240
Chopper!
256
00:18:40,680 --> 00:18:42,120
Barkatu.
257
00:18:42,680 --> 00:18:44,560
Ebakuntza baten erdian gaude.
258
00:18:44,600 --> 00:18:45,880
Zoaz, mesedez!
259
00:18:45,920 --> 00:18:49,840
Larrialdia da! Kobato andrea,
galdera bat egin nahi dizut.
260
00:18:49,880 --> 00:18:52,840
Kobato andrea! Tentsio arteriala
jaisten ari da!
261
00:18:54,160 --> 00:18:58,040
Jarri sei unitate globulu gorri
eta unitate bat plaketa!
262
00:18:58,080 --> 00:18:59,040
Bai!
263
00:19:00,280 --> 00:19:02,840
Ederki. Jarraitu transfusioarekin.
264
00:19:02,880 --> 00:19:04,240
Eta eduki dopamina prest!
265
00:19:07,120 --> 00:19:08,160
Kobato andrea!
266
00:19:08,200 --> 00:19:09,760
Ebakuntza bat egiten ari gara!
267
00:19:09,800 --> 00:19:11,440
Isilik, mesedez!
268
00:19:11,480 --> 00:19:12,960
Ebakuntza bat egiten ari zara?
269
00:19:13,000 --> 00:19:17,520
Niri besoan odola ikusi eta
konortea galdu zenuen eta!
270
00:19:18,360 --> 00:19:21,640
Mediku ezezagun bat omen dago
hor barruan.
271
00:19:21,680 --> 00:19:26,440
Enbarazuan zaude! Biziak
salbatzeko ahaleginetan ari...
272
00:19:26,480 --> 00:19:29,320
...diren medikuak eta erizainak
besterik ez daude hemen nirekin!
273
00:19:37,280 --> 00:19:38,760
Goazen.
274
00:19:39,960 --> 00:19:41,880
Zaindu itzazue!
Bai jauna!
275
00:20:02,560 --> 00:20:04,640
Sutura, amaituta!
276
00:20:04,720 --> 00:20:07,480
Mediku andrea! Horixe zen azken
gaixoa.
277
00:20:10,200 --> 00:20:12,200
Lan bikaina, Kobato andrea!
278
00:20:15,440 --> 00:20:17,200
Baina Chopper!
279
00:20:17,400 --> 00:20:19,960
Kobato andrea mediku bikaina zara.
280
00:20:20,400 --> 00:20:22,640
Bai zera! Zu askoz hobea zara,
txakur mapatxe jauna!
281
00:20:22,680 --> 00:20:25,160
Ez izan tuntuna! Txakur
mapatxea, ez.
282
00:20:25,200 --> 00:20:26,280
Oreina naiz!
283
00:20:26,320 --> 00:20:29,040
Chopper horrela ikusi eta
nolatan ez da harritu?
284
00:20:39,000 --> 00:20:42,520
-Baina, zertan ari naiz hemen lan
eta lan?
285
00:20:42,760 --> 00:20:45,200
Nami eta Robin ondo dabiltzan
ere ez dakit!
286
00:20:45,240 --> 00:20:50,000
Hau da komeria! Baina Jessica
ere hor dago eta bere esana egin...
287
00:20:50,040 --> 00:20:51,400
...behar dut, ez harrapatzeko.
288
00:20:51,440 --> 00:20:54,560
-Bai, egia.
-Aizu! Zertan ari zara?
289
00:20:54,600 --> 00:20:59,120
-Ezertan ez. Harrituta nago zure
trebetasunei begira.
290
00:20:59,160 --> 00:21:02,160
-Lagundu edo asmatu hemendik alde
egiteko moduren bat.
291
00:21:02,200 --> 00:21:03,400
Egin ezazu zerbait!
292
00:21:03,440 --> 00:21:06,920
-Ados, baina zergatik jarraitzen
dugu hemen sukaldean?
293
00:21:06,960 --> 00:21:09,840
-Tontakeriatan ibili zarelako
bukatu dugu hemen lanean.
294
00:21:09,880 --> 00:21:11,880
-Aizu, Sanji...
-Zer duzu?
295
00:21:11,960 --> 00:21:13,760
-Olagarroa jan daiteke gordinik,
ezta?
296
00:21:13,800 --> 00:21:16,120
-Bai zera! Nola jango duzu
gordinik!
297
00:21:16,160 --> 00:21:18,200
-Eta? Dena prest daukazue?
298
00:21:18,920 --> 00:21:21,880
Noiznahi iritsiko dira hurrengo
100 marineak.
299
00:21:21,920 --> 00:21:23,960
-O! Hemen nire Jessica!
300
00:21:24,000 --> 00:21:25,520
Oraintxe amaitu dut!
301
00:21:25,560 --> 00:21:27,440
-Bai, hori da. Orain deskantsua.
302
00:21:27,480 --> 00:21:30,600
Nekatu naiz! Zer? Ez duzu ezer
egin eta!
303
00:21:30,680 --> 00:21:34,000
-Ba, egia esan, zuek beste 300
tipula txikitzea nahi nuke.
304
00:21:34,720 --> 00:21:37,200
-Ene! Sorgin hutsa da eta!
305
00:21:37,440 --> 00:21:40,600
-Bai, zure morroi leiala naiz
Jessica!
306
00:21:41,760 --> 00:21:43,960
-Horra! Zure errua da oraindik
hemen egotea!
307
00:21:44,000 --> 00:21:46,080
Eta ez nirea!
308
00:21:51,120 --> 00:21:52,640
-Jarraituko du
309
00:23:09,600 --> 00:23:13,280
-Zerri zikina! Hau mina!
Ondo ote dabiltza besteak?
310
00:23:13,320 --> 00:23:15,920
EVA
-O! Usopp! Gure itsasontzia ondo dago?
311
00:23:15,960 --> 00:23:18,320
Robin, zergatik zoaz horrela jantzita?
312
00:23:18,360 --> 00:23:20,800
Gure kapitaina eta sukaldari
ergelak dira.
313
00:23:20,840 --> 00:23:22,880
Hor konpon! Hemen egoera
aldatzen ari da!
314
00:23:23,160 --> 00:23:25,040
One Pieceren hurrengo atala...
315
00:23:25,160 --> 00:23:27,560
-Ez kendu lekua! One Pieceren
hurrengo atala...
316
00:23:27,600 --> 00:23:30,200
"Marineen sarekada! Bigarren
atxilotua!"
317
00:23:30,400 --> 00:23:32,440
-Eta ni...
ezpatari bikaina izango naiz!
318
00:23:32,560 --> 00:23:33,760
-Aizu!